goenkale 1549

Upload: pedrofuentes1801

Post on 10-Jan-2016

27 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Guion de la serie de ETB1

TRANSCRIPT

GOENKALE

43 GOENKALE 1549

GOENKALE 1549

Larrutik ordaindu

***NORAren sekuentzietan. Orain arte nola deitu die Joseba eta Sarari, izenez ala aita eta ama? Hemen izenez dator, bestela balitz, aldatu.

1. SEKUENTZIA.ORIO

KANPOAN. EGUNEZ. (10,30) GEMA , ISAIAS. (FIGURANTEAK)

2

GEMA Banketxeko sarreran ikusiko dugu. Andonik eman dion taloia eskuetan dauka eta paper-muturrari behin eta berriz begiratuko dio, zalantzakor. Kezkaturik dagoela sumatuko dugu bere aurpegieran. Halako batean, arnasaldi sakon bat egin, eta barrurantz abiatuko da. Sarrerako ateari heldu eta orduan ere zalantza une bat izango du. Bi segundoz pentsatzen egon ondoren, barrura joko du.

ELIPSIA

GEMA Bankutik irteten da. Gutunazal baten aho zabaldutik billete mordoa ikusiko da. Haiek kontatzen ari da ahalik eta modurik disimulatuenean. Halako batean, ISAIAS azalduko da Bankura bidean.

ISAIAS: (Txantxetan) Zer, milioiak kontatzen?

GEMAk, ezustean harrapatua, gutunazala poltsan ezkutatuko du azkar.

GEMA: Beno, hainbeste ere ez...Zera, ordainketa batsuk egin behar ditut, badakizu...

ISAIAS: Ondo egiten duzu eskura ordaintzearekin. Arrasto gutxiago geratzen dira.

GEMA: (Ulertu ezinik) Arrasto gutxiago?

ISAIAS: Bai. Ogasunarentzat. Dirua zenbat eta beltzagoa izan, orduan eta etorkizun argiagoa izaten da gehienean!

GEMA: Baina Ogasuna, edo Hazienda edo dena delakoarentzat arrastoak tapatzea ez omen da samurra izaten!

ISAIAS: Ez horixe! Tira, banoa.. Neuk ere badauzkat gorabehera batzuk Bankuan argitu beharrekoak.

ISAIAS barrurantz abiatuko da eta GEMA, lasaiturik, bere bidea hartzen hasiko da.

ISAIAS: Ongi pasa eguna. Eta osasunez gastatu!

GEMA: Baita zeuk ere!

KREDITU NAGUSIEN KARETA

2. SEKUENTZIA. PARROKIALEKO GELA

BARRUAN. EGUNEZ. (11,00) EUSEBIO, MARGA, GANIX, XANTI, GEMA , LEONOR130

EUSEBIO, MARGARI, GANIX eta XANTI , antzerki-taldeko partaiderik gehientsuenak beraz, parrokiako gelan daude, zain, luzetsita.

GANIX: (Erlojuari begira) Hamaiketarako esan genuen, eta hamaikak eta hamar dira! Hau ez da fundamentua!

XANTI: Eta zer? Batzuk hamarretakoa hamaiketan edo hamaikak terdietan egiten dute! Egia esan... ez dut hori oso ongi sekula ulertu!

GANIX: Nik ordu bete barru eskola daukat...

EUSEBIO: Nik ere ezin izango dut goiz osoa hemen pasatu. Posta norbaitek banatu beharko du!

MARGARI patxada apur bat ipintzen saiatuko da.

MARGARI: Zaudete lasai! Gema iritsi arte behintzat zain egon beharko dugu! Bera da protagonista nagusia eta...

MARGARIk esaldia bukatzerako, GEMA azalduko da lokalera, Atzetik LEONOR datorkio.

GEMA: Barkatu! Barkatu atzerapena....

MARGARI: Barkatuta zaude, baina tira has gaitezen berehala...GEMA: Ez, ez dut egingo...DENEK: Zer? /// Zer diozu?GEMA: Esan nahi nuen... zera... antzerki-lana bertan behera utzi beharrean nagoela.

DENEK.- Baina // Zergaitik?

GEMA.- Nire lanak ez dit ezertarako denborarik uzten. Sentitzen dut, baina ez dago beste irtenbiderik!

MARGARIk, EUSEBIOk, eta gainerakoek ezuste aurpegia jarriko dute. Marmarrean hasiko dira.

MARGARI: Ezin diguzu hori egin!

EUSEBIO: Zeu zara protagonista nagusia! Zuk alde egiten baduzu, dena hankaz gora geratuko da!

GEMA.- Lasai, ordezko bat ekarri dut....ni baino hmaika aldiz hobeto egingo duena gainera... Leonor!

MARGARI: Leonor?XANTI: (Gustora) Oi, Leonor...GEMA: Zergatik ez? Berak esan didanez oholtza gaineko lanetan ohitua dago!

LEONOR: (Gustora) Beno, zerbait egina naiz...

EUSEBIO: (Gustora eta lasaitasunez) Ba, Leonorrekin ez dago kuidadorik...

LEONOR: Ahalegindu, behintzat, egingo naiz...

MARGARI ordena apur bat jartzen saiatuko da.

MARGARI: Primeran orduan. Has gaitezen orduan entsaioarekin.

GEMA: Axola ez bazaizue, nik joan beharra daukat. Barkatu sortu ditudan eragozpenak...

MARGARI.- Beno, ezin baduzu, zer egingo zaio, ba

GEMA kanporantz abiatuko da hori esanda, baina atera baino lehen azken hitzak botako ditu.

GEMA: "Kaka zaharra" guztioi. Horrela esaten da ez? LEONORrek esker oneko irribarre bat luzatuko dio, eta GEMA joan egingo da.

XANTI: Kaka zaharra? Ji.ji.ji...kaka zaharra esan du....

Han utziko ditugu prestaketan...

3. SEKUENTZIA. ORIO

KANPOAN. EGUNEZ. (11,00) ISAIAS , IMANOL. (FIGURANTEAK)

130

ISAIAS Banketxetik irtengo da. Irteerako unean IMANOL azalduko zaio, irribarretsu eta itxura alaiz.

IMANOL: (Ironiaz) Kontxo Isaias! Pozten nauk hi aurkitu izanaz! Badiat kontu bat eskuartean hiri entzutea komeni zaiana!

ISAIASek jaramonik egin gabe, aurrera jotzeko imintzioa egingo du, baina IMANOLek,bere maletintxotik grabagailu txiki bat atera eta aurpegiaren aurrean jarriko dio.

IMANOL: Ez, ez, ez! Ez hadi joan ihesi! Entzun ezak hau!Oso kontu interesgarriak dituk! Entzun, entzun!

IMANOLek martxan jarriko du eta Satorrari grabatutako hitzak entzungo dira. 1548. Atalekoak dira, eta errealizazioan erabakiko da zenbat luzatu.

SATORRA OFF-ean:) Bai. Isaiasek behartu ninduan, Foru Aldundiarekin harremanetan jartzera. Laskibar horrekin Eta behin, hori lortu ezkero, talonarioak egin zian ondorengoa... Laskibarren bulego-bazterrean gelditu zituan, paper hutsean, enpresarien elkarteko espediente guztiak... ISAIASek ez zuen horrelakorik espero eta harridura aurpegia jarriko du.IMANOLek, irribarre ironikoa ezpainetatik kendu gabe, itzali egingo du grabagailua, eta berak ekingo dio hizketaldiari.

IMANOL: Oso kontu interesgarriak esaten ditik Gorosabelek, hire sator horrek!

ISAIAS ez da ordea kikilduko. Tinko egingo dio aurre IMANOLi.

ISAIAS: Eta zer? Zer uste duk, eskuetan daukaan horrek fitsik balio duela? Izan litekek gezurrezko grabazio bat.

IMANOL: Izan litekek gezurrezkoa, bai. Baina, hau, kasualitatez, egiazkoa duk! Hik nahi baino egiazkoagoa!

ISAIAS: Berdin zaidak. Oso modu xelebrean lortutakoa denez, ez likek baliorik izango epaile baten aurrean.

Hori entzutean, IMANOLek algara sarkastiko batzuk egingo ditu.

IMANOL: Epailearen aurrean ez. Baina Enpresarien Biltzarrean, bai. Han balioko dik! Han ez zidatek galdetuko nola lortu dudan!

ISAIAS oraingoan umildu egingo da. Ezinbestekotzat jotzen du atzera egitea. Begirada gogorra botako dio IMANOLi, baina apal egingo du galdera.

ISAIAS: Zer lortu nahi duk nigandik?

IMANOL: Enpresarien Elkartea uztea. Eta nigandik urruntzea. Behin eta betirako!!!

Eta hori esan ondoren, harro, grabagailua erakutsiko dio, esku punttan hartuta.

4. SEKUENTZIA. PARROKIALEKO GELA

BARRUAN. EGUNEZ. (11,00) EUSEBIO, MARGA, GANIX, XANTI, LEONOR

2

Parrokialeko gelan entsaioari ekiteko prest daude. Denak LEONORren jiran daude, honi aholkuak emateko prest.

LEONOR: Baina lehenik jakin beharko nuke ze paper tokatu zaidan.

MARGARI: Zeu zara protagonista nagusia. Andre gazte eder eta ezkongai dagoena! Miren!

LEONOR: Ai, ze ondo! Primeran datorkidan papera da! Ederra eta ezkongaia! As aprender Koldo

Ingurukoak barrez hasiko dira LEONORren ateraldia dela eta. GANIXek ere bere burua erakustera eman nahiko du.

GANIX: Eta ni izango naiz antzerki-lanean zure senargaia!

LEONOR: Zu? Ez al zara gaztetxoa?

GANIX: Eez!...begiratu batera adin berekoak ematen dugu.

Hori entzutean, LEONOR interpretatzen hasiko da, bere papera exajeratuz, GANIXi lepotik helduta.

LEONOR: (Antzerkia eginez) O, nire laztana! Egia da maitasunak ez duela adin-mugarik! Zu falta bazatzaizkit... ezdeusa sentitzen naiz!

EUSEBIO, XANTI eta GANIXek txalotu egingo dute LEONORren bat-bateko interpretazioa.

EUSEBIO: Oso ondo, Leonor! Bikain! Zu bai artista!

XANTI: ( Txaloka) Artista mundiala!!

MARGARI ordea, ordena pittin bat jartzen hasiko da. Bi txalo ozen joko ditu.

MARGARI: Tira, tira,... Nahikoa da. Ez al zenbiltzaten presaka? Ba, has gaitezen entsaiatzen!

Entsaiatzen hasiko dira. EUSEBIOk bere testu bat esango du, baina lehengo obrako zati bat eta berrikoa nahastuta.

EUSEBIO: Esango diat hitz gutxitan: neskatxa bat maite nian neuk ere, eta lardaskan ere jarduten genian; baina oheratzeko eskatzen nion bakoitzean, ezetz esaten zidaan!

MARGARI erabat haserretuko da hori gertatzean.

MARGARI: Baina baina... Zer da hau? Lehengoa eta oraingoa nahastu dituzu! Zeuk ez duzu ba moldatu? Ene!! Hau gurutzea! Oraingo orriak beste hauek dira gorriak! Ez zuriak eta ez horiak...

BESTE GUZTIAK eskuetan dituzten koloretako orriei begira geratuko dira, sailkatu nahian baina ezinean.

MARGARI: (Erabat etsia) Ez dakit... Ez dakit aurrera jotzeak merezi duen ere. Gainera, toki hau oso txiki geratu zaigu. Hemen ez dago mugitzerik ere!

EUSEBIO, ulerkor, MARGARIrengana joango da eta bizkarretik helduta, lasaiarazi egingo du.

EUSEBIO: Lasai, Margari! Txukunduko ditugu paperak. Ikasiko ditugu esan beharrekoak. Eta toki hau txikia bada... Soziedadean entsaiatuko dugu.

MARGARI.- Pozik jarriko zaizkizu soziedadekoak.

EUSEBIO.- Nik eskatuko dut baimena. Ordu askotan libre egoten da eta zer hobe ordu horietan soziedadea erabiltzea baino!

MARGARIk, lasaiago orain, esker oneko irribarrea eskainiko dio EUSEBIOri.

5. SEKUENTZIA. JOSEBAREN ETXEA

BARRUAN. EGUNEZ. (13,00) NORA , SARA. NEREA

2

NORA Eskolatik iritsi berria da. Hala ematen du aditzera oraindik bere ondoan, besaulki gainean, liburuz mukuru daukan bizkar-zorroak. SARA barruko gelatatik azalduko da, eta bere aldamenean eseriz galdezka hasiko zaio neskatoari.

SARA: Beno... Eta, zer moduz eskolan? Lan handia egin al duzu?

NORA: Bai... Agindutako dena! Gainera... zera... mutil bat gustatzen zaidala konturatu naiz.

SARAk harridura imintzio bat egingo du, baina NORAk naturaltasun osoz segiko du berea kontatzen.

NORA: Ez naiz lotsatuta ibiliko. Bihar bertan esango diot. Ea nirekin irten nahi duen.

SARAk beste harridura keinu bat egingo du eta gero galdezka hasiko da.

SARA: Eta, nolakoa da mutil hori?

NORAk hasperen egingo du, sabairantz begiratu, eta kontatzen hasiko da.

NORA: Oso guapoa! Eta jatorra! Oso esku politak ditu. Ikusgarriak. Ni uste dut musika tresnaren bat joko duela. Pianista eskuak ditu!

SARA: Kontxo, kontxo...

NORA: Eta badakizu zer den beregandik gehien atsegin dudana?

SARA.- Auskalo!

NORA.- Entzuten dakiela! Zerbait esaten hasitakoan, jaramon egiten dakiena da.

SARA: Ez da ezaugarri txarra...

NORA: Ez... Ez dira asko hori egiten dakiten gizonezkoak!

SARAk buruari behin eta berriz eragingo dio, baiezkoa eginez.

SARA: Ez horixe! Ez dira asko, ez. Zure adina izateko oso heldua zara, Nora.

Isilaldi bat egingo dute biek, eta gero, NORAk, Bat-batean egingo du galdera, lasai ederrean.

NORA: Sara, Joseba eta zuk, ze antisorgailu mota erabiltzen duzue?

SARAk, hainbatgarrenez, harridura aurpegia jarriko du. Ez daki zer erantzun ere.

SARA: Guk, ba, zera... Tira... Ez dakit gai hau zure adineko

Une horretan atean tinbre-hotsa entzungo da eta SARAk lasaitu ederra hartuko du, tinbrea entzun orduko NORA besaulkitik zutituko baita aztoraturik.

NORA: Lore! Lore izango da!

Arrapaladan joango da atea irekitzera, eta atean NEREA azalduko da. Poz handiz egingo dio harrera NORAk. Elkar besarkatuko dute.

NORA: Lore! (besakarda bat emango dute)

6. SEKUENTZIA. ORIO.

KANPOAN. EGUNEZ. (13,00) ENEKO , GANIX, MIRIAM, MAIALEN , MIMI. (FIGURANTEAK)

2

GANIX kaleko aulki batean eserita dago ENEKOren zain. Halako batean, hau iritsiko da nabarmen nekaturik. Bere burua "bota" egingo du bankura ENEKOk. GANIX adarra jotzen hasiko zaio.GANIX: Zer pasatzen zaizu? Egurtu egin al zaituzte?

ENEKO: Egurtu, ez. Baina gainerako guztiak, bai egin dizkidate. Maria Luisa hori sorgin hutsa da! Sorgin hutsa!

GANIX.- A ze deskubrimendua!

ENEKO.- (Berean) Oraintxe egiten dizu errietan... Oraintxe agintzen dizu berak nahi duena... Ez dakit zenbat iraungo dudan!

GANIXek adar oka segituko du, teatrero.

GANIX: Iraun... Lantegian, edo bizirik? Hortxe dago koxka!

BIEK barre egingo dute GANIXen ateraldiaren ostean. GANIXek, gero, beste bide bat hartuko du elkarrizketarako.

GANIX: Nekeak neke, gaur gauean irteteko asmoa izango duzu, ezta?

ENEKO: Bai. Zergatik ez. Neskekin geratu al zara?

GANIX: Ez. Pentsatu dut neskekin irteten bagara, beste neskak ez zaizkigula inguratu ere egingo, gure andregaiak direlakoan. Beraz, hobe dugu bakarrik irtetea.

ENEKO: Ongi pentsatua!

Une horretan MIRIAM, MAIALEN eta MIMI azalduko dira. Azken eztabaiden ondotik, bakeak egiteko asmotan datoz.

MIRIAM: Kaixo, zer moduz? Zuekin hitz egin nahi diagu.

MAIALEN: Bai. Pentsatu dugu dirua nondik nora ateratzeari buruz eztabaidatzea tontokeria dela.

MIRIAM: Atera dezala bakoitzak ahal duen tokitik eta gero konponduko gaituk

MIMI: Zer iruditzen zaizue gure proposamena?

GANIXek eta ENEKOk elkarri begiratuko diote, eta gero, bere baiezkoa emango.

GANIX: Ez dago gaizki pentsatua. E, Eneko? Zer iruditzen zaizu zuri?

ENEKO: Niri, ondo.

GANIX: Konforme, orduan! Gu ados gaude.

NESKEk beren poza adieraziko dute, bakeak egitea lortu dutelako. Segidan, beste proposamen bat egingo diete mutilei.

MIMI: Eta gaur gauean... ateratzeko asmorik ba al duzue? Nahi baduzue ...

GANIXek ordea, ez dio esaldia amaitzen utziko. Zutitu egingo da eta bi mutilak alde egiten hasiko dira azken azalpenak emanez.

GANIX: Ez. Eskerrik asko, baina beste asmo batzuk dauzkagu gaur gauerako! Agur!

GANIX eta ENEKOk alde egingo dute, neskak oso pentsakor utzita.

MIMI: Zer ote darabilte hauek orain buruan?

MAIALEN: Auskalo! Baina gustura jakingo nuke!

MIRIAM: Neuk ere, baina gaur etxean geratu behar dut.7. SEKUENTZIA (5B) JOSEBAREN ETXEA

BARRUAN. EGUNEZ(13,05 h)

NORA, SARA , LORE.

130

NORA eta LORE oso hunkiturik agertzen dira Josebaren etxeko egongelan. Elkarri kontuak esaten ari dira, eta SARA bien entzunaz lerde jario dago.

NORA: Ba, nik, lehengo hilean hilekoa izan nuen!

LORE: Ze kasualitatea! Neuk ere bai!

NORA: (Pentsatzen) ...Eta zer gehio? A! Bai! Bada mutil bat ikaragarri gustatzen zaidana!

LORE: Niri ere bai, Julen du izena eta hain da, hain da erromantikoa... Eta hain... esku politak dauzka!

SARA , umoreko, elkarrizketan sartuko da.

SARA.- Eta piano jole baten eskuak ematen dute!

LORE.- Nola dakizu?

NORA eta SARA.- (Barrez) Gure sekretu bat da!

LORE.- A, ia, badakit. (NORAri) Zure mutilak ere pianista eskuak ditu.

NORA eta SARA.- Bingo!

LORE: Eta nola du izena?NORA: Arkaitz..

SARA: Eta Nora, ez al diozu kontatu behar Xakearena?NORA: A, bai! Jakina! Ba, xakea ikaragarri maite dut. Lehiaketatan parte hartzen ere hasi naiz. Eta domina bat ere irabazi nuen!

LORE: A, bai e? Ba nik ia ez dakit jokatzen ere. Piezak mugitzen bakarrik.

SARA: Pieza ederrak zarete zuek biok! Egia esan, gustua ere ematen du zuek elkarrekin hain pozik ikusteak!

NORA.- Hain gutxitan egoten gara elkarrekin!

SARA.- Ba, Joseba eta nik pentsatu dugu, eta zuen izeba ados egongo da, hamabostean behin elkarrekin pasatuko duzuela asteburua!

NORA eta NEREAk euren poza azalduko dute hori entzutean.

NORA: Ze ondo! Hartara elkarren kontuak jakin ahal izango ditugu!

LORE: Eta zure mutila aurkeztuko didazu!

SARA zutitu egingo da, eta sukalderantz abiatuko.

SARA: Eta ni orain sukaldera. Bazkaria oraindik pospoloan daukat eta zerbait egiten hasi egin beharko dut.

Koskorreko txiki bat ematen dio LOREri. Gero, hatz-koskoak usaintzen ditu

SARA.- Umm! ...Koloretako espagetiak gustatzen zaizkizu.LORE: Bai! Asko!

SARA.- Batez ere tomatearekin!

LORE.- Baiii!

SARA: Nabaritzen da bai, bikiak zaretela!

SARA ezkutatzera doan unean, galdera egingo dio NEREAk.

LORE: Eta bazkaria jarri bitartean irten gaitezke kalera, jolastera?

SARAk zalantza keinu bat egingo du, baina segituan emango du amore.

SARA: Tira... Ongi da. Zoazte. Baina ez urrutira joan. Eta zaindu ordua! Ordubete barru, hemen! Joseba ere ordurako hemen izango da eta!

NORA: Bai, bai. Gu puntuan etorriko gara eta zuk espagetiak puntu-puntuan eduki!

Eta NORA eta LORE, zalapartari, kalera abiatuko dira.KOMISALDEGI KARETA. EGUNEZ

8. SEKUENTZIA. KOMISARIA

BARRUAN. EGUNEZ. (13,15) AGUSTIN , ANDONI. (FIGURANTE ERTZAINAK).

2

AGUSTIN Komisariara azalduko da kale jantzian, Andonik hara joatea eskatu ziolako. Iritsi orduko, mostradore inguruan zeuden ERTZAIN PARE bat, beregana joango dira, oso adeitsu.

ERTZAIN 1: Kaixo, Iturzaeta! Zorionekoak gure begiak?

AGUSTIN: bai, kaixo!

ERTZAIN 2: ondo oporretan?

AGUSTINek irribarre bortxatu bat saiatuko du erantzun aurretik.

AGUSTIN: Hik ezagutzen al duk inor oporretan gaizki ibiltzen denik?

ERTZAIN 2: Ez baina... Zure egoeran...

AGUSTINek ez du jasaten gainerakoen arretaren gune izan behar hori eta saiatuko da egitekoak azkar egiten.

AGUSTIN: Tira... Nagusiak agindu zidaan etortzeko txosten batzuen bila eta haiexek hartu eta... Nire emaztea zain diat.

Hori entzutean beste ERTZAINek irribarre egingo dute.

ERTZAIN 1: Emaztea zain? Huraxe bai izango dela orain zoriontsu! Lehen beti kexu zen etxetik kanpo zenbiltzalako. baina orain...

AGUSTIN: Orain berriz beti etxean nagoelako! Emakumeak zer diren badakik!

Une horretan bere bulegotik irtengo da ANDONI eskuetan karpeta batzuk dituela. Zuzenean joko du AGUSTINengana.

ANDONI: Iturzaeta... Mila esker etortzeagatik. Hona hemen txostenak.

ANDONIk txostenak luzatuko dizkio eta AGUSTINek hartu egingo ditu.

ANDONI: Hauek arretaz begiratzea nahi nuke. Ea zirrikituren bat aurkitzen duzun, ikerketak nondik nora joan beharko lukeen argituko diguna.

AGUSTIN: Ahaleginduko naiz zerbait aurkitzen.

ANDONI: Egin ahal izango duzu ezta? Zure burua larri sumatzen baduzu, esan eta...

AGUSTINek tinko etengo du bere nagusiaren hitz-jarioa.

AGUSTIN: Egingo dut, nagusi.

ANDONI: Nik ez nuke nahi zuk hau agindu modura hartzerik.

AGUSTIN.- Eta ez dut hala hartu.

ANDONI.- Eskerrik asko mesedeagatik.. Ez zaitut inondik inora estuarazi nahi.

AGUSTIN: Ez naiz estutuko, nagusi. Pozik egingo dizut mesedea. Zaude lasai... ni ere lasai egongo naiz eta!!!

9. SEKUENTZIA. PARROKIAKO GELA

BARRUAN. EGUNEZ. (13,15) DON LUIS, XANTI , EUSEBIO

2

DON LUIS parrokialeko gelan dago. Halako batean, aulki baten pean, orri gorri bat ikusiko du. Hark arreta erakarrita, makurtu, eta eskuetan hartuko du. Irakurtzen hasiko da. Bere aurpegierak gero eta harridura handiagoa azalduko du.

DON LUIS: (Irakurriz eta bere baitarako) eta lardaskan ere jarduten genian; baina oheratzeko eskatzen nion bakoitzean (Pausa) Baina... Zer da hau?

XANTI parrokialeko gelan zebilen sartu-irtenean eta hari deitzea erabakiko du apaizak.

DON LUIS: Xanti! Xanti! Zatoz! Xanti!

XANTI bere ondora iristean, orria erakutsiko dio, esku punttan hartuta.

DON LUIS: Zer da hau? Hemen topatu dut, lurrean, aulki baten azpian!

XANTI urduritu egingo da, eta totelka, funtsa handiegirik gabeko aitzakiak esaten hasiko.

XANTI: Hori? Hori orri bat da. Orri hori bat da hori. Esan nahi dut... zera orri bat dela eta ez dela orri zuria. Koloredun orri bat dela. Gorria Ulertzen? Gauza batzuk daude idatzita...

DON LUIS: Bai, bai. Hori ikusten dut. Ez naiz itsua! XANTI, gero eta urduriago azalduko da, nola disimulatu ez dakiela.

XANTI: Ba... zera... Badirudi antzerki bateko zerbait dela hor idatzita dagoena, ezta? Nik, egia esan....

XANTI nondik irten ez dakiela dabilen unean iritsiko da EUSEBIO parrokialera, gutun batzuk ekartzera. XANTI keinuka hasiko zaio, laguntza eske...Orria ikusi orduko asmatuko du gezurra.

EUSEBIO: Egunon! Gutunak ekartzera nat... (Pausa) Ah, Kontxo! Orria! Bila nenbilen nire orria!

DON LUIS: Zurea al da?

EUSEBIO: Bai, bai. Nirea da Liburutegiko liburu bat hartu nuen. Gustatu egin zitzaidan, eta orri batzuen fotokopiak egin nituen.

DON LUIS: Baina badakizu hori galarazia dagoela! Liburu horren egileak zer esan behar du?

EUSEBIO: Arrazoia duzu. Baina inon saltzen ez duten liburu bat da. Agortua dago.

DON LUIS.- Eta fotokopiak zertarako?

EUSEBIO.- Ba iruditu zitzaidan oso antzerki-lan polita litzatekeela, zera egunen batean gure taldeak beste antzerki bat antzezteko.

DON LUISek bekainak harrotuko ditu erantzun modura.

DON LUIS: Egunen batean Hori ikusiko dugu. Lehenengo, behintzat, nik ezagutu beharko nuke obra... egokia den edo ez erabakitzeko.

EUSEBIO: Jakina, jakina!

DON LUIS.- Eta irakurri dudanagatik, ez zait oso egokia iruditzen

Gaia desbideratzeko ahaleginean, EUSEBIOk beste bat aterako du hizpide.

EUSEBIO: Eta gure arropak? Prest al daude gura arropak?

DON LUIS: Udaletxean agindu didate egun gutxi barru hemen izango direla. (Eskua burura) Udaletxea! Udaletxea esan dudanean gogoratu naiz. Bilera bat daukat han! Eta berandu da!

DON LUIS kanporako bidea hartzen hasiko da. Mahai gainean zeuden gutunei luzatuko die ordea eskua irten aurretik.

DON LUIS: Gutun hauek dira niretzat, ezta Eusebio?

EUSEBIO: (sustoa gainetik kenduaren pozaz) Bai, bai. Horiexek Don Luis. Horiexek!

DON LUIS: Banoa ba... Xanti, zu geratzen zara gelaren arduradun!

DON LUIS irten egingo da eta BESTE BIEK arnasaldi sakona egingo dute.

EUSEBIO: Ia-ia harrapatu gaitik, Xanti!

XANTI: Bai. Eskerrak zuk antzerkia ongi egin duzun! Bestela...

10. SEKUENTZIA (8B) KOMISARIA

BARRUAN. EGUNEZ. (13,20) AGUSTIN, ANDONI , GEMA. (FIGURANTE ERTZAINAK)

2

AGUSTIN mahai batean eserita dago, aurrean ditu txostenak. Animoso dago. Txostenbat hartu, zabaldu eta irakurtzen hasiko da. Aurpegia nola mudatzen doan ikusiko dugu. Tartean pare bat FLASH BACK labur tarteka daitezke.

AGUSTIN: (Ahapeka irakurriz) Agenteek atxilotuak ikusi eta susmagarritzat jo zituzten. Segidan haiek identifika zitezen beharrezko urratsak eman zituzten.

Hori irakurri eta orduko irudiak etorriko zaizkio burura AGUSTINi. Eta irudi haiek etortzearekin bat, arnaska hasiko da, airea faltatuko balitzaio bezala. Kopetako izerdi-hotza esku ahurraz xukatu eta txostenekoa irakurtzen segitzeko prestatuko da.

AGUSTIN: (Ahapeka irakurriz) Gaizkileek ez zioten jaramonik egin ertzainen eskaerari eta ihesari eman zioten...

Berriz ere hildako bere kidearen irudiak etorriko zaizkio burura AGUSTINi. Arnasa hartzen hasiko da berriz. Izerdia xukatzen. Txostena itxi egingo du une batez eta begiak ere bai.

Une horretan irtengo dira ANDONI eta GEMA lehenaren bulegotik. Umoretsu datoz eta gauerako planak egiten ari dira.

GEMA: Ba nik nahiago nuke italiar batera joan. Aspaldian ez dugu pizzarik eta horrelakorik jan.

ANDONI: Hasi zeu ere umeak bezala! Pizza nahi dut eta pizza nahi dut!

ANDONI eta GEMA ez dira ohartuko baina, AGUSTIN gero eta okerrago dago. Halako batean, karpetak itxi, bertan utzi, zutitu eta kanporantz abiatuko da. ANDONIk eta GEMAk beren elkarrizketan segituko dute.

GEMA: Baina aldatzea ere ona da. Beti ez dugu arraina eta okela jango!

ANDONI: Tira ba... Zuk hainbeste gogo baduzu, ni prest nago italiar batera...

Une horretan beren aldamenetik pasatuko da kanporako bidean AGUSTIN. Zuri-zuri eginda doa, presaka eta ez dio inori diosalik egingo

ANDONI: (Beste ertzainei) Jakin al liteke zer gertatu zaion?

ERTZAINek, harriturik, sorbaldak harrotuko dituzte.

11. SEKUENTZIA. JOSEBAREN ETXEA

BARRUAN. EGUNEZ. (14,00) SARA , JOSEBA

2

JOSEBA etxera iritsiko da. Bere esku-maletatxoa eta jertsea utziko ditu besaulki gainean eta une horretan SARA azalduko da. Diosala gisara musu emango diote elkarri.

JOSEBA: Ze, bakarrik al zaude? Eta Nora?

SARA: Lore etorri da. Eta biak atarira joan dira jolasera bazkal ordua iritsi arte. Ez al dituzu ikusi etxera bidean?

JOSEBA: Ez, zer ba...

SARAk haserre imintzio bat egingo du hori entzutean.

SARA: Esan diet ba, urrutira ez joateko! Non sartu ote dira?

Gero, une batez pentsatzen jarri, eta jarrera erabat aldatuko du.

SARA: Tira.. Hobe! Hobe ez hemen egotea! (irriparre misteriotsuaz) Gauza bat kontatu behar dizut...

JOSEBA.- Zerbait gertatu al da ba?

SARA.- Lasai...eta eseri zaitez patxada-patxadan.

JOSEBA, harriturik, eseri egingo da.

JOSEBA: Zer gertatzen da?

SARA: Ba al dakizu zer kontatu didan Norak? Mutil bat gustatzen zaiola!

JOSEBA: Kontxo! Ez da denbora galdu zalea!

SARA: Eta ondoren ia guk ze antisorgailu mota erabiltzen dugun!

JOSEBA: (Sinetsi ezinik) Antisorgailuak? Hori galdetu dizu? Baina Baina.. zer uste dut ume mukizu horrek?

SARA: Beharbada horixe da kontua: ez dela jada hain umea ere!

JOSEBA.- (Txistea) Ez, arrazoi duzu: ez duzu Norari bularra ematen lanik.

SARA.- (Berean) Ez, behinke...konturatu gabe andereo bihurtu zaigu. ...Antisorgailuak, alajaina!

JOSEBA pentsakor geratuko da une batez. Gero, serio egingo dio galdera SARAri.

JOSEBA: Eta zuk zer erantzun diozu?

SARA: Zer erantzun ez nekiela geratu naiz. Zorionez, une horretantxe iritsi da Lore.

JOSEBA.- A ze pagotxa, ez? Eta zer uste duzu egin behar dugula?

SARA.- Berarekin hitz egin beharko zenukeela.

JOSEBA.- Nik?

SARA.- Zuk, bai. Aita izateaz gainera, medikua zara

JOSEBA, kezkaturik, zutitu egingo da.

JOSEBA: Ondo da. Gauza geroko uztea baino hobe izaten da ahalik eta azkarren argitzea. Bere bila joango naiz.

JOSEBA kanporantz abiatuko da, eta une horretan SARAk aholkua emango dio.

SARA: Jaitsi, bai, eta esaiezu etortzeko bazkaltzera. Baina ez Norarekin gai horri buruz orain hasi. Bere ahizpa aurrean dela, ez behintzat.12. SEKUENTZIA. BOGA

BARRUAN. EGUNEZ. (14,10) DON LUIS , AGUSTIN. IGONE. (FIGURANTEAK) 2

AGUSTIN Bogan trago bat hartzen ari da. Oso pentsakor dago, nahiz eta Komisariatik alde egin duenean baino aurpegi hobea daukan. Une jakin batean, DON LUIS hurbilduko zaio eta hizketarako prest azalduko da.

DON LUIS: Agustin... Zurekin berba egin gura nuke.

AGUSTIN: (Harriturik) Nirekin?

DON LUIS: Bai, zurekin. Zera... jakin dut lantegian arazoren batzuk izan dituzula. Eta jakin dut baita ere auzo batzuekin ika-mikan zabiltzala...

Hori entzuteak bere onetik ateraraziko du AGUSTIN.

AGUSTIN: (Piper) Eta zer? Hori ez da zure kontua!

DON LUIS: Ez, ez da nire kontua, baina nire laguntza eskaini gura nizun, premian bazabiltza.

AGUSTIN: Nik ez dut inoren laguntzarik behar! Lagundu nahi al didazu? Lagundu nahi benetan? Ba orduan ez jaramonik egin nire auzoko marmarti horiei!

DON LUIS isildu egingo da, halako erasoaren aurrean. AGUSTINek berak segituko du, tinko.

AGUSTIN: Egia da bai, bolada txar samarra pasatzen ari naizela lankidea hil zenetik. Baina ulertzekoa da, ezta?

IGONEk, beste bien arteko giroa behar bezain goxoa ez dela sumatuta, zerbait eskainiko dio apaizari.

IGONE: Don Luis, Paternina bandazul bat?

DON LUIS: Ez, ez, ez. Ez dut ezer nahi. Une batez isildu egingo da DON LUIS baina berera segituko du segituan.

DON LUIS: Ulertzen dut zure ezinegona, Agustin. Baina ez ezazu ahaztu Ebanjelioak zer dioen: "lagun hurkoa maitatuko duzu zure burua adina". Eta "ez besteri egin zuretzat nahi ez zenukeenik!".

AGUSTIN hori entzutean ez da ordea isilduko.

AGUSTIN: Nik txikitan ikasi nuen beste bat ere: "Ez inor epaitu zu epaitu zaitzaten nahi ez baduzu". Lehen norbait nintzen. Eta orain denak nire aurka ari dira marmarrean.

DON LUISek etsi egingo du, eta kanpora bidea hartuko du azken hitzak bota ondoren.

DON LUIS: Jakizu, zerbait behar izanez gero, hemen izango nauzula. Azken batean ni ere herritarren zerbitzaria naiz... zu zaren bezalaxe!

DON LUIS irten egingo da eta AGUSTINek beste trago bat egingo dio bere basoerdiari.

13. SEKUENTZIA. SOZIEDADEA

BARRUAN. EGUNEZ. (14,15) JOSEBA, NORA , EUSEBIO. LORE. (FIGURANTEAK)

2

JOSEBA Soziedadera sartuko da eta NORA eta LORE xakean ari direla ikusiko du. EUSEBIO daukate partidari begira, oso interesatua. NORAk bere poza azalduko du JOSEBA ikustean.

NORA: Kaixo, aita! Zer moduz?

JOSEBAk amultsu egingo die diosala bi neskei, bata zein besteari musu emanaz.

JOSEBA: Kaixo Nora! Kaixo, Lore! Ongietorria!

Baina segidan aurpegiera eta ahots tonua aldatu eta errietan hasiko da.

JOSEBA: Baina zer egiten duzue zuek hemen? Ez al dizue Sarak esan atari inguruan ibiltzeko eta ordubete barru bazkaritara igotzeko?

NORAk eta LOREk burua apalduko dute.

NORA: Barkatu... Xakean hasi gara eta denbora airean joan zaigu! Oraintxe joango gara etxera baina ..

LORE.- Utzi partida bukatzen!

NORA.- Une bateko kontua izango da.

JOSEBAk sorbaldak harrotuko ditu, nolabait bere baimena emanaz. EUSEBIO sartuko da une horetan elkarrizketan.

EUSEBIO: Aizak hi, Joseba! A ze Kasparov parea daukaan hemen! Begira egon nauk eta harrituta nagok. A ze trebetasuna daukaten!

NORA: Lorek gaur ikasi du jokatzen. Nik erakutsi diot.

EUSEBIO: (Seko harriturik) Gaur? Ez da posible! Ikaragarri ondo ari da eta!

LORE: Bai. Gaur ikasi dut. Orain artean piezak mugitzen baino ez nekien.

JOSEBA: (Eusebiori) Berezkoa izango dute biek. Bestela ez da normala gaur bertan ikasi eta...

Une horretan mugimendu bat egingo du LOREk eta harro esango du:

LORE: Jake mate!

EUSEBIO eta JOSEBA harriturik geratuko dira taulara begira. LORE zutitu eta komunera abiatuko da.

LORE: Komunera noa, eta gero nahi baduzue etxera goaz.

LOREk komunera aldegitean, JOSEBA NORArengana hurbilduko da eta belarri-ertzera egingo dio galdera.

JOSEBA: Oso ondo, Nora! Oso ondo egin duzu zure ahizpari irabazten uztea! Ze irabazten utzi egin diozu, ezta?

NORA: Bai noski! Orain arteko partidak nik irabazi dizkiot eta poz txiki bat har zezan nahi nuen!

JOSEBAk, hunkiturik, musu emango dio NORAri.

JOSEBA: Banekien...

EUSEBIO xake-taulari begira-begira dago. Buruari hazka egiten dio behin eta berriz. Eta JOSEBAk adarra jotzeko aprobetxatuko du unea.

JOSEBA: Alferrik ari zara, Eusebio, burua puskatzen! Batzuk horretarako jaiotzen dira eta besteak ez!

EUSEBIOk ordea, taulari begira eta buruari hazka segituko du.

DENBORA JAUZIRAKO KARETA.GAUEZ

14. SEKUENTZIA. SOBIA

BARRUAN. GAUEZ. (21,00) ENEKO, GANIX , AGUSTIN. (ZERBITZARIA). FIGURANTE NESKAK. (FIGURANTEAK).

2

ENEKO eta GANIX Sobiara iritsiko dira. Aurpegi goibel samarra dakarte biek.

GANIX: Nik ez dut ulertzen. Ez. Ez dut ulertzen! Nik uste nuen neskarik gabe irtenez gero, aisa egingo genuela neskatan!

ENEKO: Zure errua izan da! Minigonadun neska hari Kanten filosofiari buruz hitz egiten hastea ere...

GANIX: Tipo serioak garela ikus zezan egin dutt hori! Eta zuk ere... beste ilehori hari...

ENEKO.- Zer egin dut gaizki?

GANIX.- "boucle" bat zer den azaltzen hastea. Ez al zara konturatu asper-asper egin dela? Balletaz ari zinela ohartu denean, bizkarra eman dizu!

Une horretan ZERBITZARIA hurbilduko zaie eta adarra jotzen hasiko.

ZERBITZARIA: Zer gertatzen zaizue zuei? Aste Santua baino tristeago zaudete!

GANIX: Zer pasatuko zaigu ba! Saiatu arren ez dugula, beno, (Begiekin jan beharrean) hobe esanda ez dudala batere ligatzen!

ENEKO: Gaur ez da bera bakarrik...gaur neu ere fin-fin ibili naiz...

GANIX: Eta ez dut ulertzen! Gu bezain mutil guapo eta lerdenak...

Hori entzutean ZERBITZARIA barrez hasiko da. Eta ondoren, aholkuak emateari ekingo dio.

ZERBITZARIA: (Artean barreari ezin eutsiz) Guapoak eta lerdenak... Baina baita traketsak ere. Neska baten arreta erakartzeko mila trikimailu jakin behar dira!

GANIX: Adibidez?

ZERBITZARIA: Belarrira goxo-goxo hitz egiten jakin behar da... Neskak entzun nahi duen huraxe esaten...

GANIX: Ba, ni ikasten saiatzeko prest nago!

ENEKO: Baita neu ere!

Une horretan BI NESKA sartuko dira Sobiara. Eta ZERBITZARIak keinu bat egingo die mutilei.

GANIX: Zer, orain? Zuzen-zuzenean?

ZERBITZARIA: Orain! Noiz ba? Zahartu ondoren?

GANIX eta ENEKO neskengana hurbilduko dira eta elkarrizketa bati hasiera emango diote. Badirudi neskek ez dietela hasieratik behintzat muzin egingo.

ENEKO: Kaixo panposak! Zer moduz?

NESKAK: Gu ondo eta zuek?

GANIX: Orain hobeto! Taberna hontara kresala moduko bat sartu da zuek sartzearekin batera!

NESKA: Ba atea itxi dugu!

GANIX: Baina itsas aire zoragarria barruan geratu dela esango nuke.

LAU GAZTEEK elkarrizketan segituko dute.

15. SEKUENTZIA. JOSEBAREN ETXEA

BARRUAN. GAUEZ. (21,00)

SARA, NORA , JOSEBA

2

JOSEBA bere etxeko egongelara joango da. Han, NORA zerbait irakurtzen ari da, eta JOSEBAk serio emango dio hizpidea.

JOSEBA: Nora, utzi ezazu une batez liburu hori, mesedez. Zurekin hitz egin behar dut, serio. Zera gizonezkotik ema... Tira... zurekin hitz egin nahi dut.

NORA.- Ia, badakit. Sarak esan dizu nirekin hitz egiteko. Eguerdian izan dugun elkarrizketaren berri kontatu dizu.

JOSEBA, neskatoaren zorroztasunaren aurrean, ia zer esan ez dakiela geratuko da.

JOSEBA: Bai, ez... Beno, zera: bai Sarak eman dit zuen elkarrizketaren berri, bai, baina neure kabuz erabaki dut zurekin hitz egitea.

NORA: Eta zer da esan nahi didazuna?

JOSEBA: Beno ba... Zera... E... Nola hasiko nintzateke ba?

NORA: (Letxuga baino freskoago) Hasi zaitez hasieratik!

JOSEBAk etsipen arnasaldi bat egingo du halako batean.

JOSEBA: Puf! Ez da batere samurra!

NORA: Tira, neuk lagunduko dizut. Sexu-harremanei buruz hitz egin nahi didazu, ezta?

JOSEBA: Bai.

SARA azalduko da une horretan egongelara zerbaiten bila, baina ez du, propio, elkarrizketan parte hartuko hasieran, lan hori JOSEBAk hartu baitzuen bere gain.

JOSEBA: (Totelka) Ba, begira, harreman sexua... Zera... E...

NORA: Ez zaizu erreza gertatzen ari, e! Aitorrekin errazago moldatu al zinen? Seguru aski bai. Jakina! Aitor mutila da!

JOSEBA ahoa bete hortz geratuko da. SARAri bitartean, irrio txikiren batek egingo dio ihes. NORAk segituko du hizketan nagusi.

NORA: Lasai, Joseba! Sarak emango dizkit azalpenak. Zuk oso une txarra pasatu duzu eta ez nuke nahi berriz horrelakorik pasatzerik.

JOSEBAk futateko bat egingo du, eta SARAren irria, orain, lehen adinbat disimulurik gabea izango da.

SARA: (Barreari ezin eutsiz) Beno, ondo da Nahi duzunean emango dizkizut beharrezko azalpenak.

NORA besaulkitik altxa eta bere gelarantz abiatuko da.

NORA: Baina orain ez, etxeko lanak ez ditut oraindik bukatu..

SARA: Bai, zoaz, laster afaldu egingo dugu eta.

NORAk, bere gelara ezkutatu aurretik, azken eskaera egingo dio JOSEBAri.

NORA: Espero dut, mediku zaren aldetik, gizonezkoentzako antisorgailua iristean, zu haren alde jartzea.

JOSEBAN.- Zeeer?

NORA.- Bestela beti emakumeok izan behar izaten dugu horren ardura ere!

Hori esan, eta NORA gelatik irten egingo da. JOSEBAk alkandoraren goreneko botoia askatu egingo du arnasa hobeki hartze aldera.

JOSEBA: Hauxe neska sorgina! Nik ezin nuen hitz bakar bat parean esaten asmatu eta berak nahi dituen denak esan ez dizkit ba!

SARA orain jada barrez ari da, inongo mugarik gabe.16. SEKUENTZIA. (14B) SOBIA

BARRUAN. GAUEZ.(21,00h)

ENEKO, GANIX, MIMI, MAIALEN , AGUSTIN.ZERBITZARIA. FIGURANTE NESKAK (FIGURANTEAK)

2

KOADRILAKO NESKAK Sobiara sartuko dira eta han ikusiko dituzte GANIX eta ENEKO beste neskekin hizketan. Beraien artean marmarrean hasiko dira.

MIMI: Beste plan batzuk zituztela? Horixe baietz! Orain ikusten da horiek ze plan zituzten!

MAIALEN: Pena ematen dute, pena. Neska horiekiko hain ipurmiazle, hain grazioxo...

MIMI: Bai... Apustua egingo nuke gutxi baino lehen datozela bueltan guregana, zera, buztana, hankartean hartuta!

Zer esan duen ohartu orduko, MIMIek bere ahoa tapatuko du eskuaz. Baina esana, jada, esana dago. BI NESKAK barrez hasiko dira. Une horretan, ENEKO eta beste koadrilako NESKA bat aparte esertzera nola doazen ikusiko da. Dirudienez harremana aurrera doa bien artean.

MAIALEN: Ez dirudi guztiz asmatu duzunik, Miriam! Begira, begira, Eneko!

MIRIAM:! Seguru nago bi horien artean ez dela egiazko surik sortuko.Une horretantxe ikusiko dugu, BESTE NESKAK bere edalontzikoa nola jaurtiko dion, haserre, GANIXi. MIRIAM, MAIALEN eta MIMI barrez lehertuko dira hori ikustean.

MIMI: (Barrez) Jode!

MAIALEN: Auskalo ze astakeria esan dion trakets potro horrek!

GANIX erabat apaldurik, neskarengandik nola banatzen den ikusiko dugu eta kamarak mostradorearen beste muturrera eramango gaitu. Han, AGUSTIN dago, zurrutean. Eskuetan ardo-kopa hustu bat dauka, eta begi-bistakoa da sarri hustu duela. Une horretan, ZERBITZARIAk beste ardo kopa bat eta platertxo batean kakahueteak aterako dizkio.

ZERBITZARIA: Jan hauek ere! Bestela hainbeste edateak kalte egingo dizu.

AGUSTIN ordea, gehiegi edanda dago, eta gaizki hartuko du neskaren asmo ona.

AGUSTIN: Kakahueteak? Nik ez dizut horrelakorik eskatu. Niri, ardoa. Zer uste duzu, tximinoa naizela?

ZERBITZARIA: Ez... .Baina hau duzu azken tragoa. Hau amaitzean etxera joan behar zenuke.

AGUSTIN: (Min hartuta) Etxera? Nik nahi dudanean joango naiz etxera! Gogoak ematen didanean! Zer uste duzu zuk!

AGUSTIN, piper-piper eginda, ingurura begira jarriko da, eta gaizki esaka hasiko. GAZTEAk begira jarri dira, deseroso, lagunaren aita bait da.

AGUSTIN: Etxera joan beharko luketenak gazte mukizu hauek dira. Drogadikto hutsak dira! Horixe! Drogadiktoak!

Inguruan daukan GAZTEEtariko batek ez du erantzunik gabe utziko ordea.

GAZTEA: Drogadiktoa hi, xarra! Ez duk ardoa edan eta ardoa edan besterik egin etorri haizenetik!

Hori entzutearekin, AGUSTIN Bat-batean konturatuko da zenbateraino barregarri geratzen ari den, eta eskua patrikan sartuz, ZERBITZARIAri zuzenduko zaio.

AGUSTIN: Aizu! Zenbat da nirea?

ZERBITZARIA: (Ulerkor) Gaurkoagatik doan. Nik gonbidatzen zaitut. Baina, mesedez, zoaz etxera.

AGUSTIN: (Orain apal) Bai...

AGUSTIN, burumakur, etxera abiatuko da. MIMI, MAIALEN, GANIX eta ENEKO (nahiz eta neskarekin egon) lur jota gelditu dira.

17. SEKUENTZIA. GEMAREN LOGELA

BARRUAN. GAUEZ. (21,00) GEMA.

130

GEMA bere etxera iritsiko da. Poltsa ohe gainean utziko du eta txamarra erantziko. Ohearen ertzean eseriko da bera ere pentsakor. Poltsatik Banketxetik ateratako gutunazala aterako du. Gutunazalaren ahoa ireki, eta billeteak kontatuko ditu, gainetik. Kontatu ondoren, amorrazioz jaurtiko du gutunazala, billete mordoska bistan dituela, ohe gainera.

Egon ezinda, zutitu eta buelta pare bat emango du logelan gora eta behera. Gero zigarro bat ezpainetan hartuko du. Metxeroaz hura pizteko imintzioa egingo du, baina azken unean pizteke utziko du.

Halako batean telefonora joko du. Zenbaki bat markatu eta erantzunaren zain egongo da. Beste aldean norbaiten ahotsa entzungo da.

MARIO OFF-ean: Bai, nor da?

GEMA: Ni nauk, Gema. Bildu diat bildu beharreko dirua. Nahi baduk, bihar bertan elkartuko gaituk.

MARIO OFF-ean: (Oso pozik) Primeran. Ni joango naun hire bila. Ikusten? Saiatuz gero beti lortzen dinagu dirua ateratzea!

GEMAk ez du deus gehiago esango. Amorrazioz eskegiko du telefonoa. Gero, bere gau-mahaitxotik pistola bat aterako du. Hari begira egongo da une batez, eta azkenik poltsan sartuko du gutunazalarekin batera.

1549. ATALAREN AMAIERA

43