ekonomista 2.0 - n.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)

2
14 Ekonomisten Euskal Elkargoa Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA Green Capital-aren harira, Shumacherren`Small is beautiful´(txikia ederra da) klasikoa berrirakurt- zen hasi naiz. Ez dakit EL CORREOk fororako eskatu dizkidan go- goetak egiteko inspirazio bila joan naizen edo, 70eko hamarkadan, ekonomista eta aitzindari ale- maniarrak ekologiaren arloan defendatzen zituen balioak gogoratzeko izan den, baina hazkunde eko- nomikoaz eta dituen mugez hark egindako haus- narketak, Ghandirengan inspiratuta asmatu zuen meta-ekonomikoaren kontzeptua, labur esanda, garai hartako ekonomista gazteongan hainbesteko eragina izan zuen ikuspegi integral eta humanista hura, zibiltasunaren eta solidaritatearen ikuspegi hura, gaur egun presente dago, eta nola gainera, nire herrian, Euskadiko hiriburuan. Saiakera hura, joan den mendean eragin han- dia eta ikuspegi berria ekarri zuen liburu hura, oso erreferente egokia da atzera begiratzeko eta ikusteko zer egin dugun, non gauden eta norantz goazen, europarrak geuri begira ditugun honetan, harrokeriak galbidera eraman ez gaitzan eta gure argi-ilunak ikus ditzagun. Ez da ahaztu behar, zibilizazioaren hastapenetik, oso estu lotuta daudela ideiak, kultura, ohiturak eta hirigintza moduak. Hortaz, Fritz berpiztuko balitz, korrika etorriko litzateke Gasteiz bisitatzera; izan ere, saritua izan denez, ‘polis’erako berak amesten zituen ba- lioen adierazgarri garbia izango litzateke 30 urte beranduago: bizikide eta herrikide ikuspegia eta hazkuntza arduratsua. Hona iritsitakoan, ha- rro eramango nuke Erdi Aroko hirigunean zehar, erakutsiko nioke hiri-bilbea nola mantendu den, LAUREN ARRIZABALAGA SAENZ VITORIA GASTEIZ (“SMALL IS BEAUTIFUL”) GREEN CAPITAL DELAKOARI BURUZKO BARIAZIOAK Lauren Arrizabalaga ekonomista da. 70eko hamarkada amaie- ran Gasteizen eraiki ziren etxebizitzei eta hirigintzari buruzko azterketa batzuk egin ditu. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza plangintzako buru eta etxebizitzako zuzendari izan zen (1981- 87). 1988an, Sarkis SA sortu zuen, gaur egun SLK Sarkis/la- gunketa taldea dena, eta bera da enpresa horren presidentea. Bere ikonoak. “Onerako, Ajuria Enea Bidetik Francisco Vito- riara doan tartea, espazio magiko bat, proportzioen aldetik perfektua, oinezkoak du lehentasuna eta autoa bigarren mai- lakoa da. Txarrerako, Wellington Dukearen azken tartea. Inon den tarterik desatseginena. Txarto egindakoaren adibide bat. Onartu ezin den eredu bat”.

Upload: ekonomistak

Post on 11-Apr-2017

112 views

Category:

Documents


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)

14 Ekonomisten Euskal Elkargoa

Komunitatea EconoMisTak, LurraLdEa ETa hiriGinTza

green Capital-aren harira, shumacherren`small is beautiful´(txikia ederra da) klasikoa berrirakurt-zen hasi naiz.Ez dakit El CorrEok fororako eskatu dizkidan go-goetak egiteko inspirazio bila joan naizen edo, 70eko hamarkadan, ekonomista eta aitzindari ale-maniarrak ekologiaren arloan defendatzen zituen balioak gogoratzeko izan den, baina hazkunde eko-nomikoaz eta dituen mugez hark egindako haus-narketak, ghandirengan inspiratuta asmatu zuen meta-ekonomikoaren kontzeptua, labur esanda, garai hartako ekonomista gazteongan hainbesteko eragina izan zuen ikuspegi integral eta humanista hura, zibiltasunaren eta solidaritatearen ikuspegi hura, gaur egun presente dago, eta nola gainera, nire herrian, Euskadiko hiriburuan.

saiakera hura, joan den mendean eragin han-

dia eta ikuspegi berria ekarri zuen liburu hura, oso erreferente egokia da atzera begiratzeko eta ikusteko zer egin dugun, non gauden eta norantz goazen, europarrak geuri begira ditugun honetan, harrokeriak galbidera eraman ez gaitzan eta gure argi-ilunak ikus ditzagun.

Ez da ahaztu behar, zibilizazioaren hastapenetik, oso estu lotuta daudela ideiak, kultura, ohiturak eta hirigintza moduak.Hortaz, fritz berpiztuko balitz, korrika etorriko litzateke gasteiz bisitatzera; izan ere, saritua izan denez, ‘polis’erako berak amesten zituen ba-lioen adierazgarri garbia izango litzateke 30 urte beranduago: bizikide eta herrikide ikuspegia eta hazkuntza arduratsua. Hona iritsitakoan, ha-rro eramango nuke Erdi Aroko hirigunean zehar, erakutsiko nioke hiri-bilbea nola mantendu den,

LaurEn arrizabaLaGa saEnz

vitoria gasteiz (“small is beautiful”)green CaPital delaKOari buruZKO bariaZiOaK

lauren arrizabalaga ekonomista da. 70eko hamarkada amaie-ran gasteizen eraiki ziren etxebizitzei eta hirigintzari buruzko azterketa batzuk egin ditu. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza plangintzako buru eta etxebizitzako zuzendari izan zen (1981-87). 1988an, sarkis sA sortu zuen, gaur egun slk sarkis/la-gunketa taldea dena, eta bera da enpresa horren presidentea.

bere ikonoak. “onerako, Ajuria Enea Bidetik francisco Vito-riara doan tartea, espazio magiko bat, proportzioen aldetik perfektua, oinezkoak du lehentasuna eta autoa bigarren mai-lakoa da. Txarrerako, Wellington Dukearen azken tartea. inon den tarterik desatseginena. Txarto egindakoaren adibide bat. onartu ezin den eredu bat”.

Page 2: ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa15 KoMUNiTATEA

alportxa tankerako etxeen partzela-tipologia, erakutsiko nizkioke Errenazimenduko jauregiak eta, nola ez, katedrala.gure ardoak eta pintxoak goraipatu ondoren, Arkuetan behera joango ginateke eta olagibeli buruz hitz egingo nioke, nola lotu zituen maisuki muinoa eta laua, hau da, hiria sortu zeneko men-dixka eta duela bi mendeko zabalgunea.

segur aski miretsita geratuko litzateke Andre mari zuriko begiratokiekin eta, nola ez, senda ibilbi-dearekin, hango jauregi eta florida eta prado par-keekin, saenz de oizak eta bere belaunaldiko beste hainbat arkitekto eta hirigilek hain gustuko duten hirigune horrekin, proportzioak eta hiri-ikuspegia gizakiaren neurrikoak dituelako, eta ez autoaren neurrikoak.

Bien bitartean, ura aurrezteko plan integralaz hitz egingo nioke, Eraztun berderantz goazela, hiri finkatua eta landa-eremuaren arteko elkargune pozgarri eta atsegin horretarantz.

Ekipamendu sarea ere erakutsiko nioke, eta beste ezerk baino gehiago horrek harrituko luke schu-macher, aisia, denbora librea eta gizarte-integra-zioaren ikuspegi idiliko horregatik, eta segur aski harrituko litzateke gure udala zein aberatsa den ikusita.

Esango nioke garraio publikoaren eta bizikletaren erabilera hazi egin direla, gure airearen kalitateaz hitz egingo nioke, klima-aldaketaren aurkako bo-rrokan egiten ari garenaz, hondakinak kudeatzeko planaz, berak horren beharra susmatzen baitzuen etorkizuneko hirietan, eta bera amestera ere iritsi ez zen proiektuekin txundituta geratuko litzateke: biomasa sustatzea, kogenerazioa edo ibilgailu ele-ktrikoak.

Hala ere, fritzek, bere kezka intelektualak eragin-da, galdera deserosoren bat egingo lidake seguru asko.

Monopoly garesti batEsango lidake, adibidez, zergatik egin genuen hiri bat hain aparte, hain iparraldera, hain desa-nexionatua, errepidez eta ez kalez osatutako hiri bat, hain inpertsonala, bere liburua argitaratu zen unean bertan.

Eta nik erantzungo nioke presagatik izan zela, pre-miagatik, Actur (ekintza urgentea), eta norbait izateko gogoak goia hartu zigula, urtean %8an hazten ari ginen garaian.

“geurean ekin behar dugu, txiki izatearen ederta-sunean, horregatik konplexurik izan gabe”.

gero pentsatu genuen Ekialdetik eta mendebalde-tik hazi behar genuela, eta Hegoa babestu; ez da Doñana, baina ondo datorkigu mendiko bizikletaz ibiltzeko lasarterantz doazen pistetan, pneuma-tiko zaharren artean, eta ez dakit nork botatzen dituen, zeren hemen denok gara oso ekologistak.

Auzo berrietan saiatu egin gara, hiriari lotuago eraiki ditugu, eta etxebizitza asko egin ditugu, ar-kitektoei gustatzen zaien arkitektura-mota horre-takoak, eta babes ofizialekoak gainera; baina ez dugu jakin gelditzen, eta orain ez dakigu zer egin horrenbeste etxerekin, 70eko hamarkadan gertatu zitzaigun bezala.

Badakizu, fritz, “handia handiagatik” horren ido-latrian ez erortzeko esanagatik, aspaldion nahastu samar gabiltza, eta gure agintariek kendu eta ipini egiten dituzte musika jauregiak, kongresu jaure-giak, autobus geltokiak eta ez dakit zenbat gauza gehiago, monopoly tragiko batean ari bagina be-zala, hain garesti aterako ez balitz, entretenigarria ere izan litekeena.

kulturarekin ere oso kezkatuta gaude eta museoak, etxeak eta birmoldatutako jauregiak dauzkagu, zuri hainbeste ardura zitzaizun espiritua lantze-ko, eta, esaten zenigun bezala, arlo ekonomikoa ere sakratu bihurtu behar ez denez, horretan, bai, horretan hitzez hitz jarraitu dizugu. Hainbesterai-no egin dizugu kasu, ezen komentu bat kultur etxe bihurtu baitugu, eta erreserban utzi, behar dugu-nerako. Bihar-etzirako, zer esango dizut nik, zuk zeuk ohartarazten gintuzun: “iragarpenei ez zaie kasu handirik egin behar, batez ere etorkizunari buruzkoak badira”.

saiatuko gara, zeuk esaten zenuen bezala, “gure luxuak premia bihurtzeko tentalditik ihes egiten”; hala ere, zail ikusten dut, zeren eta ardura gabe-ko zenbait politikarik darabilten obsesioa, “the bigger”, “the better” hori, gizartean zabaltzen ari baita drogak bezala, geureari ekin beharrean, txi-kiaren ederrari hain zuzen, eta konplexurik ez iza-ten horregatik.

zuhurtzia handiz ohartarazten zenuenez, «guztiz kezkagarria da herrialde pobreak herrialde abe-ratsen produkzio eta kontsumo ereduetara makurt-zen direnean sortzen den mendekotasuna».

Beharbada, ataka honetatik irteteko larrita-sunean, zeuk esaten zenuen bezala, ezin dugu hauxe besterik pentsatu: «Bizitza, bizitza ekono-mikoa barne, iragarri ezinezkoa delako merezi du bizitzea».

Nolanahi ere, fritz, espero dut gasteiz, nire herria, niri bezainbat gustatzea zuri ere.