ugalketa funtzinoa izaro egibar

10
Izaro Egibar UGALKETA FUNTZINOA

Upload: kontakatiluak06

Post on 18-Aug-2015

89 views

Category:

Documents


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: UGALKETA FUNTZINOA IZARO EGIBAR

Izaro Egibar

UGALKETA FUNTZINOA

BIZITZAREN ETAPAK

Bizitzan, etapa asko bizitzen doguz. Etapa bakoitzak,ezaugarri batzuk daukaz.

Page 2: UGALKETA FUNTZINOA IZARO EGIBAR

Haurtzaroa, jaioten garanean hasi eta gutxi gorabehera, 12 urte daukagunean bukatzen da. Neska- mutikoak, etapa honetan, asko hasten dira eta gaitasun asko hartzen dabe, gero eta independentzia gehiago izateko.

Nerabezaroa, haurtzaroaren eta helduaroaren arteko aldia da. 12 urtetik, gutxi gorabehera 19 urte izan arte irauten dau. Pubertade izeneko aldian, nerabeek hainbat aldaketa izaten dabe psikologiko eta fisiko eta batzutan gatza izaten da problemak gainditzea, baina helduen laguntzarekin ahal dira gainditu.

Helduaroa, hiru etapatan banatzen da:Gaztaroa, 25 urterañoko etapa da. Etapa honetan, nortasuna garatzen da, nerabezaroko aldaketak onartzen dira, trebetasuna hartzen dabe beharrean hasteko eta euren erabakiak hartzen ikasten dabe.

Helduaroa, etaparik luzeena da eta 60 urteraño heltzen da.Aldi honetan, ez da aldaketarik egoten, garapena burutzen dabe, familia bat osotu eta beharrean hasi.

Zahartzaroa, bizitzako azkenengo etapa da. Bertan, zahartzearen sintomak agertzen dira eta behar egiteari usten deutsoe, bizitzaz gehiago gozatzeko. Gainera, hainbat esperientzia daukate ahal dabenak besteekin banatu.

KARAKTERE SEXUALAK

Karaktere sexualak, gizonen eta emakumeen gorputzak desberdintzen dabezan ezaugarri fisikoak dira. Mota bikoak izan daitekez:

Karaktere sexual primarioak, jaioten garanetik daukagun ezaugarriak dira, hau da, sexu organoak.

Page 3: UGALKETA FUNTZINOA IZARO EGIBAR

Karaktere sexuak sekundarioak, gorputzako aldaketak dira. Gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzak bereizten laguntzen deuskue. Gainera, ezaugarri honeek ez dira ugalketa aparatuaren parte, pubertaroan garatzen diran ezaugarriak baizik.

KARAKTERE SEXUAL SEKUNDARIOAK

EMAKUMEAK GIZONAK

Bularrak hasten dira. Ahotsa baxuagoa bihurtzen da.

Aldakak zabaltzen dira. Sorbaldak zabaltzen dira.

Besapeetan eta pubisean ulea hasten da.

Aurpegian, pubisan, toraxean, besapeetan, eta gorputz adarretan ulea hasten da eta muskulaturea sendotzen da.

UGALKETA APARATUA

Ugalketarekin, izaki barriak sortzen doguz gure espezieak haurrera jarraitzeko eta ez desagertzeko. Ugalketa aparatua da,emakumeen eta gizonezkoen gorputzeko aparatu bakarra desberdintzen dena.

Page 4: UGALKETA FUNTZINOA IZARO EGIBAR
Page 5: UGALKETA FUNTZINOA IZARO EGIBAR

EMAKUMEEN UGALKETA APARATUA

Emakumeen ugalketa aparatua, gorputzaren barruan kokatzen da.

Obulutegiak, arbendol formako organo bi dira. Bertan, sexu zelula femeninoak sortzen dira; hau da, obuluak. Obuluak pubertaroan heldu egiten dira.

Falopioaren tronpak, obulutegiak eta umetokia lotzen dabezan hodiak dira.

Umetokia, buruz berako madari baten itxura duen organo huts bat da. Bertan, haurdunaldian, umeak garatzen dira.

Baginea, umetokia kanpoaldeagaz lotzen dau.

Bulbea, emakumeen ugalketa aparatuaren kanpoaldeko organoa da. Baginaren sarrera babesten daben tolestura biz osotuta dago, ezpain izenekoak.

HILEKOA

Hilekoa, hilean behin gertatzen da. Obulu bat obulutegitik urten eta umetokira doa, baina haurdunaldirik ez badago, obulua odolarekin eta azal zatiekin kanporatzen da.Hilekoa, nesketan gertatzen da pubertaroan hasita obuluak bukatu arte. Honek esan nahi du, emakumea fisikoki prest dagoala umea ekartzeko, baina ez du esan nahi psikologikoki dagoenik.

SEXU ZELULAK EDO GAMETOAK

Gameto femeninoak, hau da, obuluak borobilak dira eta hiru atal daukie: nukleoa, zitoplasma eta mintza. Ezin dira euren kabuz mugitu.

GIZONEN UGALKETA APARATUA

Gizonen ugalketa aparatuko organo batzuk gorputz barruan dagoz eta beste batzuk kanpoan.

Page 6: UGALKETA FUNTZINOA IZARO EGIBAR

Testikuluak edo barrabilak, arrautza formako organo bi dira gorputzaren kanpoaldean dagozanak. Pubertaroan bertan sortzen hasten dira espermatozoideak. Gainera, eskroto izeneko azal babesle bat daukie.

Hodi deferenteek, testikuluak eta uretra lotzen dabe eta gorputzaren barruan dagoz.

Semen besikulak eta prostateak, semen jariakina ekoizten dabe eta gorputzaren barruan dagoz.

Zakila gorputzaren kanpoaldeko organoa da eta bere barrotik uretra doa. Bere muturra zabalagoa da eta glande deitzen da. Glandea prepuzio izeneko azal batez babestuta dago.

Uretra, zakilaren barrutik doa eta gernua eta semena, hau da, semen jariakinak eta espermatozoideak egiten dabe nahasturea kanporatzen dau.

SEXU ZELULAK EDO GAMETOAK

Gameto maskulinoak, espermatozoideak, burua, samea eta flageloa daukie. Nukleoak burua okupatzen du, sameak burua eta flageloa lotzen ditu eta flageloak, espermatozoideari mugitzen laguntzen deutso. Gainera, espermatozoideak obuluak baino txikiagoak dira.

GIZA UGALKETA

Gizakien ugalketa sexuala da,hau da, obulu bat eta espermatozoide bat alkartu behar dirala derrigorrez. Gainera, gu bibiparoak gara, honek esan nahi du amaren zabeletik ugaltzen garela. Hortik aparte gizakiak ugaztunak gara, jaiotzean amaren esneaz elikatzen garalako.

ERNALTZEA

Page 7: UGALKETA FUNTZINOA IZARO EGIBAR

Ernaltzea, obulu bat eta espermatozoide bat alkartzea da. Emakumeen gorputzan gertatzen da, falopioaren tronpetan.

Espermatozoidea, umetokian zehar doa falopioaren tronpetara heldu arte, eta bertan, obuluagaz bat egiten du. Alkartzean, espermatozoideak substantzia bat jariatzen dau beste espermatozoideak ez ernaltzeko obulu hori.

Obulu ernaldua, zigotoa, zatitzen hasten da eta umetokian, bere horma batera itsasten da, eta hardunaldia hasten da.

HAURDUNALDIA

Haurdunaldiak, bederatzi hilabete irauten ditu. Bertan, zigotoa garatu eta enbrioi bihurtzen da eta gero umeki.

Lehenengo hiru hilabetetan, enbrioiak ez dauka gizaki itxurarik eta bere organoak garatzen hasten dira.

Hiru hilabetetatik aurrera enbrioia umeki bihurtzen da gutxi gorabehera gizaki itsura duelako. Aldi horretan, organoak garatuta

Page 8: UGALKETA FUNTZINOA IZARO EGIBAR

daude birikiak izan ezik eta gero eta pertsona itsura gehiago hartzen dau.

Haurdunaldian, emakumearen gorputzak aldaketak izaten dauz:

Karena eta umekia zil hestearen bitartez lotuta dagoz eta behar dauzan mantenugaiak eta oxigenoa ematen deutso. Boltsa amniotikoan likidoz beterik dago eta umekiari babesten deutso tenperatura aldaketez eta kolpeez.

Sabela handitu egiten da umekia gero eta handiagoa delako.

Hardunaldia bukatzean, umea lehenengo hilabeteetan elikatzeko prest dagoz amaren bularrak esnea ekoizteko.

ERDITZEA

Erditzea, umekia eta karena baginatik ateratea da.

Boltsa amniotikoa hausteak esan nahi du umekia guztiz garatuta dagoala. Hori gertatzean, likido amniotikoa baginatik irteten da eta horregaz batera, baginea dilatatzen hasten da umekiak urten ahal izateko.

Umetokiaren eta abdomeneko muskuluaren uzkurdurak umekia kanporatzea ahalbidetzen dabe. Kanpoan dagoanean, zil hestea ebakitzen da eta zil orbana geratzen jako.

Erditzearen azken zatia zil hestea, karena eta eta boltsa amniotikoa kanporatzea da.

UGALKETA ETA AFEKTIBITATEA

Hartuemon afektiboek garrantzi handia daukie ugalketa funtzinoan.

Page 9: UGALKETA FUNTZINOA IZARO EGIBAR

Ernaltzeko, ez da garrantzitsua hartuemona ikuspuntu fisikoari bakarrik jagokonez. Ernaltzeak bikotea aukeratzeko eta umea jagoteko erabakiak dakarz, baina erabaki horreetan sentimenduak ere badagoz.

Gainera, oso gazte garanetik egon gara ugaltzeko prest baina oinarrizkoa da heldutasun emozionala lortzea, gure hartuemonak azebete daitezan.

Gure lagunek ere presioa egiten badeuskue ere, geure kontura pentsatu behar dogu eta gure irispide propioak errespetatu.