periko

1
Hutsune ordezkaezina utzi digu Periko Solabarriak Lokatzetan uzten dira oinatzak, kalean, eta ez alfonbra gorrietan! Gaur, inoiz baino gehiago, gogoan ditugu Periko Solabarriaren hitzak. Hitzak, eta ekintzak. Joan egin zaigu, ordezkaezina den hutsunea utziz, bai LABeko militante moduan, bai euskal herritar konprometitu gisa. Galera handi honen aurrean gure samina eta besarkadarik sentituena helarazi nahi diegu bere familia eta gertuko guztiei. Hitzekin eta ekintzekin janzten zuen Perikok bere eguneroko jarduna. Beti koherente, beti tinko. Langile borrokalari eta langileen eskubideen defendatzaile nekaezina zen. Euskal herri euskalduna, sozialista eta burujabea helburu, duintasunak eta etengabeko lanak ezaugarritzen zuen. Ekintzekin eraikitzen baitzen eredua, hala zioen eta horrela erakutsi zigun LABeko militante gisa langile-borrokari eginiko ekarpen eredugarrian ere. Kalea izan du lantoki azken hatsa eman arte. Injustizia politiko eta sozialen aurkako borrokan, izan etxegabetzeak, izan lan gatazkak, izan kutxen pribatizazioa, izan legez kanporatzeak, izan bazterketa sozialaren salaketa... Euskal Herrian eskubide politiko eta sozialen aldeko borroka non, Periko han. Eredu dugu Periko, eta haren militantzia. Eta horrela gogoratuko dugu, gure eguneroko borroketan bidelagun. Berak herria maite zuen, eta herriak bera. Perikorekin hasitako bideak aurrera darrai. Eta berak egindako ekarpena gurekin geratzen da.

Upload: jessica-wood

Post on 16-Dec-2015

199 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

informatzen ekaina 2015

TRANSCRIPT

  • Hutsune ordezkaezina utzi digu Periko Solabarriak

    Lokatzetan uzten dira

    oinatzak, kalean, eta ez

    alfonbra gorrietan! Gaur,

    inoiz baino gehiago, gogoan

    ditugu Periko Solabarriaren

    hitzak. Hitzak, eta ekintzak.

    Joan egin zaigu, ordezkaezina

    den hutsunea utziz, bai

    LABeko militante moduan, bai

    euskal herritar konprometitu

    gisa. Galera handi honen

    aurrean gure samina eta

    besarkadarik sentituena

    helarazi nahi diegu bere

    familia eta gertuko guztiei.

    Hitzekin eta ekintzekin janzten zuen Perikok bere eguneroko jarduna. Beti koherente, beti tinko. Langile borrokalari eta langileen eskubideen defendatzaile nekaezina zen.

    Euskal herri euskalduna, sozialista eta burujabea helburu, duintasunak eta etengabeko lanak ezaugarritzen zuen. Ekintzekin eraikitzen baitzen eredua, hala zioen eta horrela erakutsi zigun LABeko militante gisa langile-borrokari eginiko ekarpen eredugarrian ere.

    Kalea izan du lantoki azken hatsa eman arte. Injustizia politiko eta sozialen aurkako borrokan, izan etxegabetzeak, izan lan gatazkak, izan kutxen pribatizazioa, izan legez kanporatzeak, izan bazterketa sozialaren salaketa... Euskal Herrian eskubide politiko eta sozialen aldeko borroka non, Periko han.

    Eredu dugu Periko, eta haren militantzia. Eta horrela gogoratuko dugu, gure eguneroko borroketan bidelagun. Berak herria maite zuen, eta herriak bera. Perikorekin hasitako bideak aurrera darrai.

    Eta berak egindako ekarpena gurekin geratzen da.