ortzadar300612

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak DANTZAREN ZIPRIZTINAK Aukeran eta Anakrusa euskal taldeak dantza garaikidearen egoeraz mintzo dira -- 4-5. orrialdeak -- -- 6. orrialdea -- EUSKARAREN SEHASKA Koldo Zuazok Araban kokatzen du euskalkien jatorria Larunbata, 2012ko ekainaren 30a. 267 zenbakia deia.com

Upload: deiacom

Post on 23-Feb-2016

243 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Euskera eta kultura

TRANSCRIPT

Page 1: Ortzadar300612

ortzadareuskal kulturaren kolore guztiak

DANTZARENZIPRIZTINAK

Aukeran eta Anakrusaeuskal taldeak dantzagaraikidearen egoeraz

mintzo dira-- 4-5. orrialdeak --

-- 6. orrialdea --

EUSKARARENSEHASKAKoldo Zuazok

Araban kokatzen dueuskalkien jatorria

Larunbata, 2012ko ekainaren 30a. 267 zenbakia deia.com

Page 2: Ortzadar300612

02 // Ortzadar Larunbata, 2012ko ekainaren 30a

E

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

LL OA, deskonexio bedeinkatua.Masail-hezurra laxotu, adur-xirrintak ahotik ihes egin,odolaren ibilera geldotu,

arnasketa mantsotu, kanpo-estimulueiapenas ez erantzun, jarduera fisiolo-gikoak beherengo mailan mantendu...Errealitateari off egiteko modu goxoeta beharrezkoa.

Batzuen ustez, lo gehiegi egitea den-bora alferrik galtzea da. Kontuan iza-nik munduan zenbat gauza dagoenegin edota gozatzeko, zenbat eta logehiago, bizitza gutxiago. Beste ba-tzuek, berriz, laster nabaritzen dituz-te lo-defizitaren ondorioak egunerokozortzi orduak kunplitu ezean: arretamurritza, haserrekortasuna, nekadu-ra eta tristura. Ni neu ez naiz oso lotia.Erloju biologikoak zazpi orduko epeaezartzen dit normalean, baina bate-riak birkargatzeko balio izatetik apar-te, hauxe da loari gehien eskertzen dio-dana: amets egiteko aukera.

Amets asko muntarik bakoak izana-gatik, aipatzea ere merezi ez duenjazoera absurduen kateatze bat, bestebatzuetan ametsen bidez berreskura-tzen ditugu jadanik galduta ditugunpertsonak, zeinen hazpegiak, usaina

HARKAITZ CANO

OSKAR MARTÍNEZLOA

eta boza nekez gogoratu ahal ditugunesna gaudenean. Topaldi onirikohoriek biharamunean uzten didatensentsazio psikosomatikoa bereziki esti-matzen diot loari. Bizitzeko beste kanalbat da loa. Bizitzeko, oroituz.

Txistea egiteko bidea hartuta, berretsibarik dagoen hipotesi baten arabera,lo luzeak memoria handia lekarke.Kasu horretan, katuak sekulakomemoria izan beharko luke, ia egunosoa ematen baitu lotan. Aldiz, orei-narena eta zaldiarena —eta baita ele-fantearena ere, mitoak mito— hutsa-ren hurrengoa litzateke, bizpahiruorduko lo-kuluxka izaten baita.

Eta aldaerei dagokienez, ahateak etaardiak zutik egiten dute lo. Balea etaizurdea, arnasa hartzearren ur-azale-ra atera behar dutenez, erdi erne ego-ten dira, burmuinaren alderdiek txan-daka egiten dietelako lo. Kirriskarroeklau kilometro inguru egiten dutehegan gora eta gora, zeruan, eta aire-korronteen menera planeatzen dute,hegoak inoiz bildu barik. Horixe daberen loa.

Ordu kopurua eta lo egiteko teknikagorabehera, analogia politak gurekiko.

E DOZEIN medikuk astakeriadela esango dizun arren,mitoak dio Leonardo Da Vin-cik ez zuela segidan lo egiten:

20 minutuko kuluskak –“lo susta” gus-tatzen zait niri– egiten omen zituen lauordutik behin, denbora hobeto balia-tzeko. Napoleonek lau ordu lo egiten eizuen. Eta berdin Isaac Newton, ThomasEdison edo Churchillek. Macarthis-moak jazarritako Dalton Trumbo idaz-le eta zine zuzendaria ere (Johnny cogiósu fusil) lau orduko loaren klubekoa zen.Mespretxuz begiratzen zien, gainera,loaldi luzeagoa egiten zutenei: “Haranola xahutzen dituzten zoro horiekeuren zortzi orduak. Hamasei orduzbaino ez dira bizi; nik, aldiz, hogeiordu ditut esku-eskura... Horrek esannahi du 60 urterekin hilda ere, haiek70ekin hilda baino gehiago biziko nai-zela”. 71 urterekin zendu zen Trumbogidoigile trebea.

Eta hain zuzen ere, gidoigileei buruzkoSaga nobela ezin entretenigarriagoa-ren egile Tonino Benacquistari lapur-tuko diot nobela beltzari buruz sekulaentzun dudan definiziorik onena: “Esanliteke nobela beltza dela pertsonaiek lo

egiteko arazoak dituzten edozein isto-rio”. Egia da hein batean. Krimena,erru-zama, etengabeko ihesa... asko diraloa galarazten duten trabak generokoistorioetan. Gauez gertatzen dira lapu-rreta gehienak, konspirazioak, maita-keta ezkutuak, New York bezala, sekulalorik ez egiteaz harrotzen diren hirietan.Gogora ditzagun Raymond ChandlerrenBetiko loa izenburu iradokikorra eta AlPacino poliziaren aurpegi nekeak-zizelkatua Insomnia filmean.

Gurasoek biziki estimatu ohi dute hau-rren loa, ikusi besterik ez dago erruzsaltzen direla sehaska kanta bildumakzein lotarako ipuinak. Aldiz, ez dut eza-gutzen goizean goiz esnatzeko bildumaberariazkorik... Pentsatzen jarrita,harrigarria ere bada zein aise onartzendugun loaren eguneroko etena. Osogutxiri baimentzen dioguna baimen-tzen diogu: berak gu har gaitzan eta ezguk bera. Heriotzak eraman egiten bai-tzaitu, baina loak hartu baino ez, libu-ru-mailegatzaile zintzo batek legez.Modernoek “reseteatzea” esaten diote,eta Lizardik, dotoreziatik eta errekabaretik gertuago, “bizitzazko urloa”.Ezin hura edan gabe bizi.

“Tonino Benacquistakdioenez, esan litekenobela beltza delapertsonaiek loegiteko arazoak dituz-ten edozein istorio”

“Bateriak birkarga-tzeko balio izatetikaparte, hauxe daloari gehien eskertzendiodana: ametsegiteko aukera”

Page 3: Ortzadar300612

03Ortzadar //Larunbata, 2012ko ekainaren 30a

S

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

TITULUA: ‘KAMALEOIAREN POZOIA’ EGILEA: IURGI URRUTIA · ARGITALETXEA: AUTOARGITALPENA

Ziber espazioan

S maswords webgunean eskegi du liburuaIurgi Urrutiak (Baionan jaioak, Mel-bournen bizi denak eta bihotza Hernanindaukanak). Doanekoa da on line irakur-

tzea zein jaistea, eta mundua bizileku daukanakmundu zabalari egiten dion ekarpen poetikoa da:“Gaztetatik sentitu dut idazteko beharra. Idaztea,askotan, bakarkako lana dela esaten da, eta halada, baina ni beti lagun berezi askotaz inguratutasentitzen naiz. Idazterakoan nire sentimenduak,gogoetak, eta eguneroko bizitzaren hausnarketabat egiten dut batzuetan; bizitzaren zentzuga-bekeria ulertzen saiatzen naiz bestetan”. PDF-anordenagailuetan, ePub formatoan Kindle eBook-etan edo iPadean, Iurgi Urrutiaren lana gero etamuga gutxiago dituen sorkuntza partekatuarenadibidea da, bere argi eta ilunekin.

Ziber espazioan barreiaturikoa izanagatik, beroaeta hurbilekoa da Kamaleoiaren pozoia. Pozoirikez duen animalia horren arriskuaz ohartarazizbezala, nortasunaren inguruko gogoeta bat erebada, non kolorez aldatzea, disimuluan ibiltzea,euskalduna ez izatea munduan, izan daitezkeenorientazioa galtzeko eta nahasmendurako ate:“Zuek, bakearen maitale hotz, lizun ta lerdenak/Gorrotoaren su garbiaz borboilean zaudetenak/

Maitasuna ta gorrotoa bereiztu al ditzazkezue?/Ispiluan isladatzen den ahotsa entzuten alduzue?”.

Poesiarekin egiara hurreratzeko helburuarekineta idazkera libre eta automatiko batekin datorKamaleoiaren pozoia. Horrek freskura ematen dio,norberarentzat idazten diren gauzek izan ohiduten arrisku puntu hori bere gain hartuz. Bil-duma heterogeneo honetan aurkituko ditu ira-kurleak maitasunari buruzko malenkonia, idea-lismo xalo baina kontziente bat eta, batez ere, zin-tzotasuna eta norbere buruarekiko fideltasuna,ideal bihurturik: “Aurrera pausoak egiten ditu-gula esaten diogu elkarri/ Baina espiral itsuetangalduta gabiltz gaur eta beti/ Iraganetik ikasigabe, oraina onartu gabe/ Borrokan beti, odolaezin hase,/ Ta halere inoiz ez gure buruaren jabe”.

Pentsatzea, sentitzea, eta norbere lanabesak era-biliz idaztea modan ez dagoen garaiotan, non pro-fesionalizatu egin den artea bera, Urrutiakmugak hautsi nahi lituzke. Iristen zaizkionberriekin eta bizitzak oparitutako esperientziekinbere barnera begira jarri da idazlea, eta kontatudigu, finean, denok behar dugula eduki nondikhustu, nondik arindu zorabio sentsazio hau.

Artea (filmak dira bere grina) urpekaritzapertsonal hori egiteko baliatzen du. Munduangertatzen dena pantaila batek iragazten digungaraiotan, zaila da bereiztea ahalegin zintzoa etabat-bateko nahikeria. Iurgi Urrutiak dakarki-guna egiazkoa da, ostera, teknikari larregi begi-ratu gabe dasta daitekeen zerbait.

Hala ere, Kamaleoiaren pozoia honetan sakon-duz enpalagu apur bat ere sentitu dut uneka. Edi-torerik atzean ez egotean ez du zertan produktuabalioz gutxitu, baina kasu honetan faltan botadut esku bat (dela editorea, dela zuzentzailea,edo aholkularia) hainbeste idealismo eta ustehandi apalduko dituena apur bat. Ale bikainakdaude liburuan, lehen aipatutako bizitasunariesker direnak efektiboak: “Bide ezezagunetanbarrena/ Erraiak saltzen ditugu/ Iraganarimuzin eginez/ Ikasi gabe/ Noraezean/ Aurrera”.

Beste ale batzuk, ordea, ez dute maila ematen.Eta batez ere kontakizun moduan tartekatzendituen narrazio-apurrak dira liburua moteltzendutenak. Nire iritzia baino ez da, baina frogabehinena iruditzen zait edizio-lanaren alde egi-ten jarraitzeko, jadanik asko zabaltzen ari direninterneteko proposamen iragazi bakoen aldean.

IGOR ESTANKONA

Idazkera libre etaautomatiko batekin

dator liburua,norberarentzat

idazten diren gauzekizan ohi duten

arrisku puntu horibere gain hartuz

KRITIKA

1. Ipuin larrigarriakAitor Arana. Hiria.

2. Hodeien adoreaYoseba Peña. Susa.

3. Itsasoari begiraJosu Munitiz. Beta III Milenio.

4. MartuteneRamon Saizarbitoria. Erein.

5. 19 kameraJon Arretxe. Erein.

6. Saguak eta gizonakJohn Steinbeck. Alberdania.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Gau lana. KontrabandoaBidasoa aldeanRosa Arburua. Alberdania.

2. Bakea gudan. Unamuno...Joxe Azurmendi. Txalaparta.

3. Sustrai erreak 2. Guernica 1937Vicente del Palacio. Gernikazaharra Historia Taldea.

4. Euskal baleazaleakJose Maria Unsain. Untzi museoa.

5. Euskal herritarrenburujabetzaJoseba Agirreazkuenaga. Alberdania.

6. Norberaren autonomia...Eduardo Apodaka. Pamiela.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ELEBERRIA

‘Udazke-neko lorea’Xabier EtxeberriaGarro. Elkar.14,50 euro.

Sekretuak gorde-tzearen balioaz

Esan ezin direnei edota esa-tea komeni ez direneiburuzko eleberri honetakohiru istorioak ustekabeangurutzatuko dira. Eta hala-beharrez edo, bizi dituztenpertsonaien sekretuak berehorretan geratuko dira, eza-gutzera eman gabe. Izan ere,idazleak berak dioen bezala,gehienetan, ez jakiteakbabestu egiten gaitu...

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

GAZTELITERATURA

‘Azkentantoa’Andreas Schlütereta Irene Margil.Ibaizabal. 10,40 euro.

Dena kontrabada, eutsi goiariLennartek mahai tenisekotxapelketa irabazteko asmoadu. Primeran ari da entrena-tzen, baina, bat-batean,guztia aurka jarri zaio: aurka-ria aldatu diote, Michaelekpala hautsi dio, epaileak ezdu erabaki zuzenik hartzen,eta, are okerragoa dena,Lennarti jokoan eragina izan-go duen xantaia egin diote...Lagunekin batera saiatuko daerrudunak topatzen.

IPUINA

‘Ai, Ximun,Ximun!’Antton Kazabon.Jon Zabaleta (ilust.).Erein. 6,80 euro.

Animalia guztienbatzar nagusia

Igelio igela bildumako istoriohonetan, Txirrixt sagua mun-duko animalia guztien lehen-dakaria da, eta Burkail Zuriizeneko mendi erraldoiarenoinera deitu ditu animalienordezkariak, batzar horretangarrantzizko gauza bat era-bakitzeko. Ximun mutikoabeldurrak airean dago. Zerta-rako elkartu ote ditu Txirrix-tek animalia guztiak?

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Bingen ZupiriaArdura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])Diseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortadako argazkia: Aukeran dantza taldeaLege Gordailua: BI 1720-06

ZALDI EROA

ZuzenketaOrtzadarreko 265. zenbakiak, hilaren 16an argitaratu zenak, akats bat du 7. orrialdean. Argazki-oinak ‘Ortzadar’ sinadura darama eta Iker Gurrutxaga-ri dagokio egiletza.

Page 4: Ortzadar300612

Larunbata, 2012ko ekainaren 30a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

DD OZENA erdi izan ziren Dantza Zirkui-tuaren lehen edizioan –orain zortziurte– programatutako ikuskizunak,eta 32, berriz, aurten aurreikusita-

koak. Urtarrilaz geroztik, eta abendua bitarte,Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hogei bat herri-tako antzokiek hartuko dituzte edizio honetanantolatutako emanaldiak. Ibilbide luzea dutenkoreografoak eta taldeak daude egitarauan, bai-na eskaintza berritzaileekin datozen dantza tal-de gazteagoak ere badira tartean. Euskal Herri-koak dira batzuk, eta kanpotik datoz beste zen-bait; orotara, 30 bat konpainia euskal antzokiakdantza garaikideaz zipriztindu asmotan.

Zirkuitua Antzoki Publikoen Sareak antolatzendu, Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta.Finean, haien esanetan, EAEko dantza progra-mazioaren egoera “aberasteko” erronkarekinjaio zen ekimena, eta bide horretan bi helburunagusi dituzte: batetik, formatu txiki eta ertai-neko produkzioak erakusteko espazio egonko-rren eskasia dela eta, sektoreko profesionaleketa zaleek duten kezka bati aterabide bat ema-tea, eta, bestetik, halako ikuskizunetara publi-koa erakartzeko antzokiek egiten duten ahale-ginean laguntzea.

Bada, urtez urte indartzen, edo gutxienezzabaltzen joan da dantza garaikidea programa-tzen duen ziklo hau. Izan ere, hasiera batean,ikuskizunak otsailetik maiatza bitarte egon ohiziren ikusgai, baina 2009an zirkuitua luzatu eginzen denboran, eta gaur egun urtebeterako pro-gramazioa eskaintzen du. Beste datu batzuei

erreparatzea ere argigarria izan liteke: 2008an,adibidez, hamar antzokik parte hartu zutenzirkuituan, eta oraingo honetan 20 dira guztira.Eta, arestian aipatu bezala, lehen edizioetan 4-6emanaldi programatzetik, egun 60 bat emanaldieskaintzera iritsi da.

SORMENAREN ERAKUSLEIHO Berez estreinaldirikez badago ere, aurtengo zikloko zenbaitikuskizun nahiko berriak izango dira publikoa-rentzat, obra ugari iazko ekainetik aurreraestreinatutakoak dira eta. Egitarauaren baitandaude, besteak beste, Your majesties (MartaNavaridas eta Alex Deutinger), Arte-an (DantzazKonpainia), Act of God (Ertza), Ixtorio Mixtorio(Eraiki Dantza Taldea), Apple love (IkerGómez/Teatro Físico), Out-In (Kukai), Burnia(Aukeran Dantza Konpainia), edota Anakrusataldearen Tempus-i ikuskizunak.

Zerrenda luzea eta anitza bada ere, euren sor-men lanak taularatzen diharduten talde horie-tako birekin mintzatu da ORTZADAR: batetik,zirkuituan aspaldidanik parte hartzen duenAukeran konpainiarengana jo dugu, eta, beste-tik, egitasmoan lehenengoz ari den Anakrusatalde gaztearekin ere izan gara. Euren ibilbideaketa sorkuntzak ezberdinak izanagatik, biak alabiak bat datoz zirkuituan aritzea garrantzitsuadela baieztatzerakoan, betiere dantza garaikideapubliko nagusiari iristeko bidean lagungarriadela iritzita.

1996an sortutako Aukeran konpainiak laugarrenedo bosgarren urtea du zirkuituan, eta bi

dantza

IZARO AULESTIARTE

Dantza Garaikidearen Zirkuituak VIII. edizioadu aurten. Oraindik ere bizi-bizirik dirautebere garaian ekimen hau abian jartzekoaintzat hartu ziren helburu eta erronkek,baina zirkuituaren eskaintzari dagokionez

bada aldaketarik. Ikuskizun kopurua,esaterako, nabarmen handitu da, baitazirkuituan parte hartzen duten herriena ere;ekimena indartzen doan seinale. Abenduanamaituko da aurtengo programazioa

Dantzagaraikidearenzipriztinak,taula gainean

ikuskizun ditu aurten: Burnia eta Gernika. Lehe-nengoa Bilboko Arriaga Antzokian estreinatuzuten, orain urtebete; Euskal Herriko historianhain esanguratsua izan den burdinaren ingu-ruan dabil jiraka, eta Unai Elorriagaren gidoioriginala du oinarri. Gidoigileak berak haladeskribatzen du lanaren mamia: “Bilbo ingu-ruan eta Bizkaian dena da burdina, burdinakpiztu gaitu eta burdinekin itzali gara. Bor-boregin zuen burdinak burdinoletan, labe garaie-tan, irakiten jarri zen gerretan, Karlistadetaneta Gerra Zibilean. Burdinak mugitu gaitu trenitxuran, itsasontzi itxuran. Burdinazko zubibaten gainean bizi gara orain ere, ez atzera ezaurrera. Gure burmuina burdinazkoa da. Bur-dinaren gainean dantza egin behar dugu orain”.Horretan dabiltza, bada, Aukeran konpainiakohamar dantzari.

Gernika, mihise gaineko dantza lanak ere herrihonen historiari erreparatzen dio, baina kasuhorretan pasarte gordin bat taularatzen du, Ger-nikako bonbardaketaren kontakizuna da eta.Giza errealitate ezberdinetara hurbilduz, haus-narketa eragin nahi du eta, horretarako, lehe-nengo pertsonan kontatutako bizipenakdakartza gogora, pertsona ezberdinen bizi-pen eta testigantzen arteko lotura bat osa-tuz. Ikuskizuna Donostian estreinatu zen,2009an.

Edu Muruamendiaraz koreogra-fo eta zuzendariak azaldu bezala,“orain arte, bi lan horiekin zortzi emanaldi eginditugu, eta hurrengoak uda ondoren eskainiko

“Oraindik falta zaigu publiko nagusiari iristea”, irizten du Aukeran taldeko Edu Muruamendiaraz koreografo eta zuzendariak.

Page 5: Ortzadar300612

05Ortzadar //Larunbata, 2012ko ekainaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

Aukeran taldeko ‘Burnia’ ikuskizunak Unai Elorriagaren gidoia du oinarri. AUKERAN

pus-i obran ere. Piezaren lehen fasea Gasteizenestreinatu zuten –Dantzan Bilakaren baitan– eta20 minutuko lan bat zen hasieran. Gerora, ordea,pieza luzatu egin zuten, eta azken fruituakDonostiako dFerian ikusi zuen argia, martxoan.

Oier Guillanen gidoia duen ikuskizuna NoemíViana eta Eneko Gil dantzariek eta Iñigo Orte-ga antzezleak taularatzen dute. Idazle batek beresorkuntzan dituen gorabeherak dira istorioarengidari, sorkuntza-prozesuan bere idazmakina-ren eta sormenaren arteko erlazioa dantzarenbitartez adieraziz; bidaia emozional bat, metro-nomoa, idazmakina, denbora…

Anakrusak lehen urtea du Dantza Garaikidea-ren Zirkuituan, nahiz eta taldeko dantzarieklehen ere parte hartu izan duten, beste konpai-nia batzuetako kide zirela. Eta, hurrengo edizioe-tan ere presente egon nahiko luketela aipatu duVianak, euren sormenaren erakusleiho apropo-sa izan daitekeelakoan.

“Dantza garaikidean egiten den programazioabadago Euskal Herrian, baina egia da ere pro-gramazio hori espazio oso zehatz batzuetan egi-ten dela bereziki –erantsi du dantzariak, egun-go panoramaz galdetu diogunean–. Egia esan,ondo legoke dantza garaikideko ikuskizunekbeste areto handiagoetan ere espazioa izatea; bai-na areto handiak ez betetzeko beldurra ere hordago. Arte garaikidea zertxobait sartu da EuskalHerrian, baina oraindik lan asko dago egitekoeta publikoa sentsibilizatu beharra dago arte-diziplina berrien inguruan”.

ditugu. Beste urte batzuetan ere aritu izan garazirkuituan, lau edo bost urtez. Izan ere, garran-tzitsua ikusten dugu Aukeran konpainia bertanegotea, Sarearekin herri gehiagotara iristendelako gure ikuskizunen informazioa, eta zen-tzu horretan asko errazten digulako bidea”.

Dantza garaikideak Euskal Herrian bizi duenegoeraz galdetzean, “badihoa”, erantzun duMuruamendiarazek. Bere esanetan, hain jus-tu, “jakina da diru falta dagoela toki guztietan,eta dantza munduan ere hori nabaritu egitenda. Proposamen berriak sortzea, adibidez,askoz ere zailagoa da”.

Sormen prozesuan ez ezik, gainera, esparruhorretan egiten den guztia publiko orokorrariiristeko bidean ere zailtasunak ikusten ditukoreografoak. “Gure ustez, zirkuitu honek zor-tzi urteotan publiko finko edo zintzo bat izatealortu du, baina oraindik ere horixe da falta zai-guna, publiko nagusiari iristea, hain zuzen”.

SORKUNTZAREN GORABEHERAK Bada, bide horre-tan zirkuitua lagungarri izan daitekeela ustedute Anakrusako kideek ere. “Guretzat osogarrantzitsua da egindako lana gure ingurukojendeari eta bertako jendeari erakustea. Horre-lako zirkuitu bat egoteak gauzak zerbait erraz-ten ditu”, dio Noemí Vianak. Anakrusa taldea

2011ko Dantzan Bilakako proiektuarekin bate-ra jaio zen, mugimendua, soinua eta espa-

zioaren uztarketatik sormen lengoaia berrienbila. Eta, hori hala, musikak, dantzak eta an-tzerkiak bat egiten dute esku artean duten Tem-

60 EMANALDI, 20 ARETOTAN

Gasteiz, Zornotza, Arrigorriaga, Barakaldo, Durango, Elorrio, Gernika, Leioa, Andoain, Arra-sate, Bergara, Donostia, Eibar, Irun, Lasarte, Tolosa, Errenteria, Basauri eta Berangotik pasa-ko da Dantza Garaikidearen VIII. Zirkuitua. Euskal Herriko nahiz atzerriko 27 konpainia-ren 32 obra daude aurtengo edizioan. Urtea amaitu bitartean ikusgai izango diren ikuskizu-

nen nondik norakoak zein egitarau zehatza interneten kontsulta dai-tezke, http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-8713/es atarian.

Ezkerreko eta goiko irudiak Aukeran taldeko ‘Burnia’ ikuskizunari dagozkio. Behealdean, Anakrusataldea, iaz sortu zena. Zirkuituan parte hartuko du aurten estreinakoz. AUKERAN TALDEA / XABI ETA IÑAKI ZAPARAIN

Page 6: Ortzadar300612

06 // Ortzadar Larunbata, 2012ko ekainaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

XVI. eta XVIII. mendeen artean Araban aurkitu-tako idazkietan oinarritu da Zuazo, Joan PerezLazarragaren eskuizkribuan, kasu. ORTZADAR

DABI PIEDRA

Koldo Zuazo hizkuntzalariak liburu berriaargitaratu du, Araba euskalkiengarapenaren erdigunean jartzen duena

KK OLDO Zuazo hizkuntzalariak 1989anplazaratu zuen lehenengo ikerketalana Arabako euskarari buruz.Orduan jabetu zenez, Mendebaldeko

hizkeren artean kokatu beharrekoa da behino-la Araban hitz egin zen euskara, hau da, gauregun Bizkaian eta Deba ibarrean bizirik dagoeneuskalkiarekin lotu zuen. Baina sasoi hartan,Arabako euskarari buruz ia dena zegoen iker-tzeko, ikerketetan beti bazterrean geratzen zenzazpigarren alaba. Koldo Zuazok berak oroitzenduenez, “harrigarria da horren denbora labu-rrean zenbat aurreratu dugun”. Izan ere, Ara-bako euskara liburuan, Zuazok hainbat testuzahar aztertzen ditu eta, hortik, Arabako antzi-nako euskalkiaren gramatika eta hiztegi oroko-rrak aurkezten ditu. Are gehiago, dialektoengarapenaren erdigunean kokatzen du Gasteiz.

Burunda eskualdean, Nafarroan, zegoela hasizen Koldo Zuazo susmatzen, Erdi Aroko Gastei-zek uste baino eragin handiagoa izan zuela Men-debaldeko euskararen sorreran. “Burundakoherritarrak entzuten nituen eta pentsatzen nuenBizkai aldeko ezaugarri asko zeuzkala hizkerahark”, azaldu digu Zuazok, “baina Bizkaitik hainurrunera nola hedatu ziren ezaugarri horiek?”.Gipuzkoako Urolan zein Goierrin eta, are Bur-

gos eta Errioxako aspaldiko euskal testu edotoponimoetan ere Mendebaldeko formak uga-riak zirela ikusita, Gasteizera begira jarri zen:“Bizkaian, Erdi Aroaren hasieran, jende gutxibizi zen, Gasteiz Euskal Herriko hiri nagusie-netakoa zen bitartean; duda barik, Mendebaldeosora hedatu zen hizkuntza moldeak handikhedatua behar zuen”. Alegia, gaur egun Bizkaiaeta inguruetako dialektoak Gasteizen duela sor-burua.

ANTZINAKO TESTUAK Ikerketarako, XVI. etaXVIII. mendeen artean Araban aurkitutako bostidazki erabili ditu. Tartean dago Joan PerezLazarragakoaren eskuizkribua, 450 urteko harri-bitxia. 2004an aurkitu zuten eta aurrerapausunabarmena izan zen hizkuntzalarientzat, “Laza-rraga irakurri eta Etxeparek edo Leizarragakaskoz ekialderago idatzitakoa gogoraraztenzidan, baina era berean, bizkaieraz gaur egunerabiltzen diren ezaugarri ugari ditu”. Landuc-ci izeneko italiar batek Gasteizen zegoela osa-tutako hiztegi bat ere erabili du, 1562koa. “Ara-baren barruan, ekialdeko muturrean berezita-sunak zeudela ohartu naiz, agian, Gasteizko etaIruñeko eraginak, biak haraino heldu zirelako”,azaldu digu Zuazok. Dena dela, Araba osoanhizkera oso antzekoa aurkitu du. Bizkaierak,bere aldetik, aldatzen jarraitu du azkenengomendeotan, “Gasteizek indarra galdu zuenean,bizkaierak bere bideari ekin zion eta besteeuskalki bat da orain”.

Testuak konparatu eta ondorioak ateratzen lanastuna izan du Zuazok, “baina gustuko zeregi-na da, nahiago nuke ikertzeko gehiago egongobalitz”. Izan ere, misterio asko gelditzen diraargitzeko, “adibidez, XVII. mendeko lekukogehiago behar genituzke, Iruñeak Arabakoeuskaran izan zuen eragina sakonago aztertu,edo Zigoitiako zein Zuiako hizkera hobeto eza-gutu, horiek XX. mendean euskaldunak ziren!”.Liburua idazteak poztasun ugari ekarri dizkioZuazori, “behin Zalduondon nenbilela, hangolagun talde bat, 20 bat urtekoa, euskaraz berbe-tan entzun nuen, konturatu nintzen gurehizkuntza indartsu bueltatu dela Arabara”. Bes-tetik, erdaran euskarak utzi dituen arrastoakikertzeko talde zabal batek lagundu dio etahorrek aberastu egin du azterlana.

Gaur egun, Arabako berezko euskara, Zuazokdeskribatu duena, galduta dago, Aramaion izanezik. Horregatik, Araba beti hartu izan da baz-terrekotzat, euskara gabeko herrialdetzat. “Ustedut lan honek ikuspegia aldatzen duela, orainAraba protagonista da, Mendebalde osoan hitzegiten dugun euskararen erdigunean kokatubehar dugu”, adierazi du Zuazok, “subjektibo-ki, Arabako euskaldunentzat positiboa da, berenburua baloratzen lagunduko dielakoan nago”.Horrekin batera, funtzio praktikoa ere badaukaArabako euskara liburuak, egilearen ustez:“Orain arte ez da egon hiztegirik ez gramatika-rik eta uste dut erreferentea izan daitekeela ara-barrentzat, ikasmaterial ona”. Azken finean, ira-gana ezagututa, aiseago eraikiko da Arabakoeuskararen geroa.

Zazpigarrenalabak duhitza

LANA EZ DA AMAITU

“Laster, liburua erdaraz atera-ko dut, sarea hedatzeko”,aurreratu du Koldo Zuazok.Gainera, Arabako euskaraikertzen jarraituko duela agin-du du. Hala ere, orain, besteegitasmo batean murgildu da:“Nafarroako Araitz-Beteluherriko hizkera ikertzen ari naiz,Gipuzkoako mugan dago eta,inoiz aztertu ez denez, uste duteuskalkien garapenari buruzkodatu berri asko agertuko dire-la han”.

GASTEIZ

Page 7: Ortzadar300612

07Ortzadar //Larunbata, 2012ko ekainaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

Gasteizko ipar-ekialdeko industrialdearen paisaiaanonimoan bada deigarri den eraikin berri bat.Haren kanpoko forma biribilak erakargarriak

dira, baita eraikinaren funtzionamenduenergetikoa ere. Ezohikoa bada ere, industria-pabiloien arkitektura interesgarria izan daiteke

FF OJANSAK Gamarrako industrialdeanduen pabiloia eraberritu berri da. Lan-tegi zaharrari hormarte bat kendu zaio,elipse-tankerako eranskin eder bat txer-

tatuz. Berritasuna, ordea, ez da irudi hutseangelditu. Instalazioen arloan diharduen enpresabatena izaki (iturgintza, berokuntza, eguzki-energia, geotermia…), haren jarduna islatu nahiizan da egoitza berriaren aurpegian, eraikina-ren fatxada energetikoki aktiboa den saretaberezi batez osatuz. Azala, beraz, erakargarriaden kartel bat izateaz gain, iraunkortasunarenarloan sakontzeko ikerketa-proiektu batenmoduan ere pentsatu da.

Itxitura bikoitza da, tartean mikroklima bat sor-tzeko helburuarekin. Barnean beirazko ohikoazal bat dago, eta, kanpoan, polietileno beltzezkotutu txirikordatuz osatutako geruza. Tutuek urglikolduna daramate, kanpoko sareta berezihorrek funtzio hirukoitza bete dezan eguraldia-ren eta beharren arabera: eguzki-energiarenbiltzaile izateaz gain, energia-trukagailu eta itzal-sorgailu ere bada. Material arruntekin eginda-ko esperimentu zinez berritzaile eta ausarta.

Gainera, etekingarria da. Zortzi putzutako biltzai-le geotermiko batekin hornitu da eranskin berria,haren kontsumoa zerora dezente hurbiltzeko. Etahori gutxi ez, nabe zaharraren estalkia ere panelfotovoltaikoz bete da, lantegi osoaren energia-kontsumoak saldo positiboa lortuz. Hau da, gas-tatzen duena baino energia gehiago ekoizten duarkitektura eta instalazioen arteko talde-lanariesker. Ba ote da ezer iraunkorragorik?

INDUSTRIA PABILOIAREN ERABERRITZE ETA ERANSKIN BERRIA

Kokapena: Gamarrako industrialdea, Gasteiz.Arkitektoak: Estudio Beldarrain.Sustatzailea: Fojansa.Data: 2009-2011.Argazkiak: Jesús Martín.Bulego oparoa. Juan Beldarrainek (Bilbo, 1966) zuzen-tzen duen arkitektura-bulego donostiarrak ibilbideoparoa egin du 2000an sortu zenetik: hainbat etxe-bizitza-eraikin Logroñon, Oiartzunen eta Gasteizen;Azkoitiako udal-liburutegia, Arangoitiko geriatrikoa,eta gazteentzako eta agureentzako apartamentuakDonostiako Marrutxipin dira nabarmenenak. Horrezgain, arkitektura-lehiaketetan parte hartzeari beldu-rrik ez dioten bulegoetako bat dugu Beldarrainena.

Kalitatezko iraunkortasuna. Arkitektura berdearenalorrean ‘gadget’ garestiak dira nagusi. BeldarrainEstudioak, ordea, iraunkortasunaren paradigmaberria kalitatezko arkitekturarekin uztartzea du hel-buru, parafernalia teknologiko hutsaz harago. Gas-teizko Fojansa industria-pabiloian zein Getafen erai-kitzen ari den Carlos III Unibertsitatearen liburutegian,hain zuzen ere, zero energiako eraikinen helburuaukitzeaz gain, maila handiko eraikuntza- eta disei-nu-ebazpenak mahaigaineratu ditu. Industria-eraikinari hormarte bat moztu zaio eta buru berri organiko, zeharrargi eta deigarria erantsi. Bestetik, eranskin

berriaren fatxada bikoitza da: barnean beirazko itxitura du; kanpoan, energetikoki aktiboa den sareta. JESÚS MARTÍN

Sareta energetikoaGASTEIZ

Page 8: Ortzadar300612

08 // Ortzadar Larunbata, 2012ko ekainaren 30akomikia