ortzadar151011

8
ortzadar DELOREANEN ITZALA 12 urte behar izan dituzte zarauztarrek mundua bereganatzeko -- 4-5. orrialdeak -- -- 2. orrialdea -- ‘ETAKIDEEN AMETSA’ Psikoanalista lana egin du oraingoan Markos Zapiainek larunbata, 2011ko urriaren 15a. 230 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak

Upload: deiacom

Post on 06-Mar-2016

227 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

EuskeRa eta kultura

TRANSCRIPT

ortzadarDELOREANEN

ITZALA12 urte behar izan dituztezarauztarrek mundua

bereganatzeko-- 4-5. orrialdeak --

-- 2. orrialdea --

‘ETAKIDEENAMETSA’

Psikoanalista lanaegin du oraingoanMarkos Zapiainek

larunbata, 2011ko urriaren 15a. 230 zenbakia deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

02 // Ortzadar Larunbata, 2011ko urriaren 15a

literatura

Idazle eta filosofo irundarrak oso begiko dituenbederatzi nobela izan ditu oinarri. J.M. MARTINEZJULEN BIGURI

Idatziak daude etakideen inguruko gogoetak,artikulu zein saiakeretan; eta horietako zenbaitMarkos Zapiainen beraren ‘zigilua’ daramate,argitaratu berri duen ‘Etakideen ametsa’ bezala

““Saizarbitoriarenametsak neurotikoa-goak dira, eta Sarrire-nak eskizofrenikoa-goak”

MARKOS ZAPIAINIdazlea eta filosofoa

EE USKAL literaturako etakide anitzenpsikoanalista dugu Markos Zapiainidazle eta filosofoa. Izan ere, haien loal-diak aztertzen ditu argitaratu berri

duen Etakideen ametsak izeneko saiakeran.Idazle irundarrak atera duen ondorio argienahauxe da: “ETAren ekarpenik handiena EuskalHerriari ETAri buruzko literatura izan da”.

Liburuaren tituluak eta adierazpenek harri-dura sortu ahal badute ere, “inor mintzekoasmorik gabe” egin dituela argitu du Zapiai-nek. Aztertutako bederatzi eleberriak “mires-ten” dituela esan du idazleak, eta horregatikuste duela ETAren ekarpena litekeela.

Fikziozko etakideen artean Bernardo Atxaga-ren Gizona bere bakardadean, Zeru horiek etaSoinujolearen semea, Joseba SarrionandiarenLagun izoztua, Ramon Saizarbitoriaren Hamai-ka pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Koadernogorria, Harkaitz Canoren Pasaia blues, KoldoIzagirreren Agirre zaharraren kartzelaldiberriak eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txi-llardegiren Labartzari agur eleberrietako pro-tagonistak daude.

Saiakera 2005ean eman zituen hitzaldi batzue-tatik jaio dela dio Zapiainek. Euskal literaturaeta gatazka izeneko hitzaldietatik, hain zuzenere. Orduan, ETAren errealitate eta fikzioa lan-tzeko azken urteetako bederatzi eleberrietakopertsonaien ametsetara jo zuen. “Batzukametsak arimaren gorotza baino ez direla ustedute, garrantzirik gabekoak” adierazi du irun-darrak. Hala ere, argitu duenez, pertsonaiakezagutzeko “giltza” eta narrazioaren partegarrantzitsua dira etakideen loaldiak.

Hasieran Etakideen nahigabeko oroitzapenakizena eman zion idazleak, ametsetaz gainhaluzinazioak sartuz; baina luzeegia irudituzitzaion. Gero, hainbat loaldi gora eta behera,hainbeste psikoanalisi eta subkontziente,ametsetan hasi zen Markos Zapiain bera ere.Zerbait “leunagoa” eta “neutroagoa” egitea pro-posatu zuen, baina ez zioten onartu. Beraz,Elkar-en argitaratutako saiakerari sakonkiekin zion.

ETAKIDE BAT, MUNDU BAT Idazle irundarrak ezdu arketiporik edo topikorik aurkitu elebe-rrietako etakideengan. Pertsonaia bakoitza“mundu bat” dela argitu du, finean beste edo-noren modukoak baitira. “Ezin dugu esan eta-kideen amets mota nagusia hau denez, etakidetipikoa halakoa dela derrigorrez”, adierazi duZapiainek.

Aztertutako hogeita hiru ametsen artean ordea,guztietan ematen dira erorialdiak, Sarrionan-diaren batean izan ezik. Zapiainentzat “harri-garria” bada ere, tanatos delakoa sarritan ema-ten dela dio. Beraz, etakideen psikologoaren

papera interpretatuz, “ametsetako beheranzkonorabideari ziaboga egitera” gomendatzen dieZapiainek; erori ostean hegan egiten ikas deza-ten.

IDAZLEEN AZTARNAK Horretaz gain, etakidebakoitzak “egilearen arrastoa” duela kontura-tu da idazlea. Baina askotan ez dago argi pertso-naiak idazlearen alter ego-ak edo kontrakoakdiren. Joseba Sarrionandiaren kasua da argie-na Zapiainen ustez. Iurretarrak izan duen ibil-bidea eta Lagun izoztua eleberriko hainbatpertsonaiek dutena nahiko antzekoak baitira.

Txillardegiren kasuan ere pertsonaiak baduidazleak berak izan duen dualtasun hori. Izanere, Aralarren zegoelarik Berria eta Gara egun-karietan idazten zuen borroka armatuaren uka-zioari buruz, baina liburuetan barneko senti-mendu ilunak islatu egiten zituela zirudien.Era berean, Labartzari agur eleberrian AnttonIhartzegarai etakideak guztiz kontrakoak diren

borroka armatuaren eta ukazioaren ikuspun-tuak ditu esna eta ametsetan.

Bestalde, ametsen analisi sakonagoa eginda,Saizarbitoriarenak “neurotikoagoak” direla dioirundarrak; familia eta lagunekin lotura estuadutenak. Sarrionandiaren eta Harkaitz Cano-renak, berriz, eskizofrenikoagoak eta psikoti-koagoak. Eta Bernardo Atxagak inguruko bizi-penak sartzen dituela ametsetan bertan.

Zapiainen liburua, finean, euskal kultura etagatazkari buruzko saiakera da; psikoanalisiazeta ikuspuntu berritzaile batez baliatutako iker-keta. Baina irakurleak subkontzientearen ursakon eta ezezagunetan murgilduko dela pentsadezakeen arren, irakurketa errazeko liburuaaurkituko du. Ez du ezagupen berezirik beharkoetakideen errealitatea ulertzeko. Gaiaren ingu-ruan hausnartzeko aportazioak dira laneanaurkituko direnak, gerora, norberak nahi due-na egin dezan guzti horrekin.

Markos Zapiain Aguirre (Irun,1963ko azaroaren 18a) euskalidazle eta pentsalaria da. Donos-tian Filologia lizentziatura etaFilosofia doktoretza egin ditu, etaMutrikun, Errenterian eta Ber-garan filosofia klaseak eman ditu.Besteak beste, ‘EuskaldunonEgunkaria’, ‘Berria’, ‘Gara’, ‘Jakin’eta ‘Egin’-en argitaratu ditugogoetak. Eta bere lanen artean‘Errua eta Maitasuna’ (Elkar,2002), ‘Zenbait terrorista’ (Txala-parta, 2003), ‘Txillardegi eta zimi-noa’ (Susa, 2007) eta ‘Talaiatiktiroka’ (Elkar, 2009) aurkitzendira. Orain, 2011an, ‘Etakideenametsak’ (Elkar) argitaratu berridu. ETAren errealitateari eta his-toriari buruzko saiakera daazken hau. Hala ere, gaia inoizlandu ez den ikuspuntu batetikproiektatzen du irundarrak; hauda, ametsetaz baliatuz.

Etakideen psikoanalisia

IRUN

T

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Tranströmer-en baflea

ZALDI EROA

1. ZamaontziaIñigo Aranbarri. Susa.

2. ScannerLeire Bilbao. Susa.

3. Tangerko ametsakJon Arretxe. Erein.

4. Etxeko hautsakAnjel Lertxundi. Alberdania.

5. Txakur ingelesakLutxo Egia. Susa.

6. Zer barkaturik ezAlberto Ladrón Arana. Elkar.

T OMAS Tranströmer, LiteraturakoNobel saria irabazi berri duen poetasuediarrak bi lanbide izan ditu bizitzaosoan: bata, munduan ospea ekarri dio-

na eta bere arimaren adierazgarri bihurtu dena,nolabait esan, poetarena; bestea, eguneko ordugehienak hartu dizkiona eta bizimodua ziurta-tu diona, psikologoarena. Bikoiztasun hori ezzaigu arrotza idazle euskaldunei, batzuek hala-xe hautatuta eta beste batzuek besterik ezean,denok baitakigu oso zaila dela geure sormene-tik bizitzea.

Tranströmer-en kasuak badu euskaldunokinbeste lotura berezi bat. Ez hainbeste poesiarenaldetik, baizik psikologoarenetik. Izan ere, ogi-bide hori ez du landu diban baten ondoan eseri-ta, bere burua ulertu nahian ari diren burgesaspertuak euren edipo-konplexuaz dibagatzenari ziren bitartean, ez: kartzeletako psikologoaizan zen suediarra, gaizkile gazteei gizarteanberriz integratzeko bidea bilatzen laguntzenomen ziena. Estu hartuta, pertsonak zapaltzekomakineria bateko pieza izan zela esan daiteke,baina ezin ahaztu Suediakoa dela munduko kar-tzela sistema gizatiarrenetako bat.

Hain zuzen, gizatiartze eta gizarteratze espe-rientzia horiek zirela-eta, Felipe Gonzalezenlehenengo gobernuaren garaian, Espainiakoestatuak ere bere espetxe ustelekin zer edo zeregitea pentsatua omen zuenez, Suediakoarieskatu omen zion aholkua, eta, besteak beste,Tomas Tranströmer bisitari ibili omen zen, adi-tu gisa, penintsulako zenbait kartzelatan,1985ean.

Biografia gutxi idatzi dira Tranströmer-i buruz,eta horietan ez da gauza handirik agertzenbidaia hartaz. Espekulazioaren eremuan sar-tzea da, beraz, non ibili zen, norekin hitz eginzuen eta zer ikusi zuen esatea. Dena dela, eskue-tara iritsi zaigun poema batek argi berriadakarkio hutsune biografiko horri; eta, alde-rantziz, suediarraren bizitzako datu horrek argiberezia eskaintzen dio bestela hermetikoa etailunxkoa suertatzen den poemari. Hona, urjen-tziazko euskaratze batek utzi digun bertsio bal-dar baina esanguratsua:“Garaiak dira paretak, / adreilu gorriak bero-tu egiten dira / eta barruko labean giza haragiaegosten. / Hegaztiak igarotzen dira eremukarratuaren zeru gainetik. / Hegotik iparre-

rantz batzuetan, iparretik inora ezerantz oste-rakoetan. / Eta begiak galdu egiten dira gorabegira, / txorien pasaeran patuaren lorratza ira-kurri nahirik. / Besoak zabaltzen ditu batekpatioan, / enaren, hegaberen, kurriloen antzegaitza ikasi nahirik. / Ikaro berriak ofizioberriak dakizki ordea, /eta lumen ordez on du,adibidez, / bafle bat.”

Gaur arte kriptikotzat jotzen zen poema horriinterpretazio berriak zabaltzen zaizkio orain,eta euskaldunok badugu hor zer esana. Jaurla-ritzakoengana ere iritsi da honen berri (ez daharritzekoa: poesiazale sutsuak dira Patxi Lopezeta beronen aholkulari zenbait), eta, gaia berenlege-zerbitzuekin aztertzen ari badira ere, aurre-ratu dezakegu protesta formal bat bidaliko dute-la Stockholmera, giza eskubideekin sakonkiidentifikaturiko gobernu batek ezin baitu tole-ratu terrorismoaren apologia egiten duen tes-turik ez idazlerik; eta, epaimahaiaren lana etasortzailearen meritu literarioak ukatu gabe,proposamena ere helaraziko omen dute Urgell,Ribera eta Auzmendik, saria eman bai, bainasariaren dirua atxiki dezaten, Tranströmer jau-naren egoera juridikoa argitu bitartean.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Tomas Tranströmer,azken literatura

nobel saria, Espainiargartzelak bisitatu

zituen horien egoeraezagutzeko asmozeta idatzi zuen, bai,

zer edo zer...

SALDUENAK

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Moroak gara behelaino...Joseba Sarrionandia. Pamiela.

2. Autopsiarako frogakKoldo Izagirre. Susa.

3. 1512 Nafarroaren konkistaHainbat egile. Txertoa-Nabarralde.

4. Perpetua SaraguetaAndres Iñigo. Euskaltzaindia.

5. Hiru koaderno txikiFermin Erbiti. Pamiela.

6. Konprometitu zaitezteStephane Hessel. Alberdania.

Ez Fikzioa

LIB

URU

DEN

DA

K:El

kar,

Cas

ade

lLib

ro(B

ilbo)

,Auz

olan

(Iruñ

ea)

GAZTE LITERATURA

‘Txoritxoroa’

Igerabide / Gurrutxaga.Alberdania.96 orrialde. 12,5 euro.

Bidaia iniziatikoa,leku eta aukeraberriak ezagutzeko

Okil baten istorioa da hau.Moko-oker jaioa, ez du baliozurgintzarako, eta familiakarbuiatu egiten du. Bere akatsarietekina ateratzen dio, ordea,eskulturagile bihurturik. Hori ezdute ontzat ematen familian,eta etxea utzi beharrean gerta-tuko da. Bidaia iniziatiko luzebat abiatuko du, leku berriak etaaukera berriak ezagutzera, etaera askotako izakiekin topoegingo du, abenturaz abenturabere burua ezagutuz.

IRITZIA

SAIAKERA

‘Erdi Aroanzeharbidaiatzen’

Leire Jainaga.Gaiak.174 orrialde. 19 euro.

Gazte baten keme-na heriotzarenaurrean

Ez da egia Erdi Aroa aro ilun batbaino ez zela izan; aitzitik,garrantzi handiko aldia izan zengizakiarentzat. Horixe erakus-teko, hainbat kontu direlamedio, ibilaldi atsegin bat egi-ten du liburu honek mendehorien barrena: gertaera nagu-siak, lanbideak, zaldunak etatorneoak, berrikuntzak, merka-tuak eta elikatzeko moduak,elezaharrak eta mirariak, erro-mes baten bizitza, Ama Birjinabeltzen misterioa...

HAUR LITERATURA

‘Nire amo-naren etxea’

P. Bruno / M. GubelliniTxalaparta-OQO36 orrialde. 13,40 euro.

Zer ezkutatukoete da basomisteriotsuan?Erraza eta atsegina beharkolukeen egun bat, urtebetetzeeguna, misterioz eta beldurrezbetetako eguna bihurtuko daliburu honetako protagonista-rentzat. Bere jairako prestaturi-ko tartaren bila abiatzea bene-tako abentura beldurgarriabihurtuko da, zorionez, eradibertigarrian amaituko dena.Irten zaitez herritik, har ezazuharan sakoneraino daramanbidea, sartu baso ilunean etabilatu bakarti bat… Ausartzen?

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo CaminoKoordinazio lana: Ander Egiluz [email protected]: Iñaki Mendizabal ElordiDiseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortadako argazkia: OrtzadarLege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko urriaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

MM ILURTEKOAREKIN batera sortuzen Delorean taldea, Zarautzen(Gipuzkoa), Tomas Palomo (gitarraeta teklatuak), Ekhi Lopetegi

(baxua eta ahotsak), Unai Lazkano (gitarra etateklatuak) eta Igor Escudero (bateria) elkartze-tik. Hamabi urtera bidean doan ibilbide hone-tan, “taldea beti goraka” joan dela diote kideek.Horren froga da euren musikaren eboluzioa etaheldutasuna, arrakasta eta errekonozimendua,eta nazioarteko eszenara egindako jauzia.

Beste proiektu batzuetan ibiliak ziren lehena-gotik lau taldekideak, “baina Deloreanekin hasiginenean –dio bateria jotzaileak–, aurretik egin-dakoak pixka bat atzean uzteko ideia genuen,zerbait desberdina egin nahi genuen, helburuhandirik gabe, eta gero pixkanaka etorri dadena”. Lokalean biltzen hasi zireneko uneak etalehen entseguak “nahiko urrun” ikusten dituz-te. “Hasi ginenean oso gazteak ginen eta orain30 urteren inguruan gabiltza guztiok. Beraz, ezgara talde bezala soilik hazi, pertsona bezala erehazi egin gara”, Igorren ustez. Gaur egun beza-la, orduan ere ondo pasatzen zuten baina orain“beste kezka batzuk” dituztela onartzen dute,taldea profesionalizatzeak batez ere asko aldatudie dena.

Deloreanek garbi izan zuen hasieratik dantza-rako musika egin nahi zuela, “hori da gehiengustatzen zaigun musika eta lehen behintzatgehien entzuten genuena”. Taldea sortu eta urte-betera iritsi zen euren lehen lana, Silohuettes,Underhill Recordsen eskutik. Estatu espainia-rrean bi bira egin zituzten diskoarekin, 40 kon-tzertu baino gehiago eskainiz. 2004an, BCorezigilupean etorri zen bigarren diskoa, Delorean,

eta urteko diskorik onenen zerrenda guztietanizan zuten tokia zarauztarrek. 2005ean Metropo-litan Death EPa atera zuten, dantzarako apustugarbia egiten zuten lau abesti berri eta berorienremixekin. Eta 2006an kaleratu zuten Into theplateau, lau urtez oholtzatik oholtzara, belarri-tik belarrira mugituko zuten lana.

DOINUEN EBOLUZIOA, ARGIRANTZ Into the pla-teauk eta, batez ere, bertan jaso zuten As timebreaks off kantuak aldaketa nabarmena ekarrizuen Deloreanen musikara. “Nahiko iluna dadisko hori eta astebururo kontzertutan ibilita,konturatu ginen abesti hori jotzen beste edoze-in abesti jotzen baino hobeto pasatzen genuela”.Izan ere, As time breaks off besteak baino abestizabalagoa, argitsuagoa eta dantzagarriagoa zen.“Puntu garrantzitsua izan zen abesti horinorantz jarraitu ikusteko”, onartzen du Escu-derok.

Pentsamendu eta norabide aldaketa hori AyrtonSenna EPan mamitu zen, 2009an (MushroomPillow). Eta ohikoa ez den arren, lau abestiko lanbatekin egin zuten nazioarterako jauzia Delo-reaneko mutilek. Pirchfork, ABC News, TheGuardian eta NME bezalako hedabideetan osokritika onak jaso zituzten eta New Yorkeko CMJjaialdian hartu zuten parte. Horrela, mundu oso-ko txokoetara zabaltzen hasi ziren Deloreanenerritmo dantzagarriak.

2010eko apirilean etorri zen Subiza, kritikareneta taldekideen beraien arabera lanik borobile-na dena. “Oso gustura gelditu ginen Subizarekineta hala jarraitzen dugu. Gure soinua topatudugula iruditzen zait”, dio bateria jotzaileak.“Orain arte, grabatutakoan diskoekin gustura

gelditzen ginen arren, denbora batera akatsakikusten hasten ginen, baina Subizarekin ez zai-gu horrelakorik gertatu”. Orain arte euren soi-nuan nabari daitekeen eboluzio horretan gel-dialditxoa aurreikus daiteke, beraz: “Ez dut ustesoinu berri baten bila joango garenik –dio Igo-rrek–, Subizaren estiloan, soinu berarekinjarraituko dugu, eta gero eta kantu hobeak egi-ten saiatuko gara”. Ayrton Sennak zabaldutakobideetan barrena egin dute Subizarekin. Biraamerikarraren ostean, astebururo plaza eta are-toak dantzan jarri dituzte zarauztarrek azkenurtean. Disko horrek eman dizkie, beharbada,euren ibilbideko unerik goxoenak: “Subiza gra-batzen ari ginenean eta Ayrton Sennak ekarrizizkigun gauza guztiak, zigilu amerikar batekinsinatzea, manager amerikar bat lortzea eta abar,gauza horiek lortzeko zailak izaten dira eta ilu-sioa egin ziguten egia esan”, dio Igorrek. “Ateak

musika

OLATZ PRAT

Hamabi urte dira ia Zarautzeko lau gazte lokalean batueta “dantzarako musika” egitea deliberatu zutenetik.Milurtekoarekin batera hasi zen Deloreanen hazia eta,urteen joanarekin batera, sustraiak sendotu eta lorak emanditu laukoteak; munduan osoan miretsitakoak denak

04 // Ortzadar Larunbata, 2011ko urriaren 15a

ZarautzBartzelonagatikaldatu zuten; lan faltakbultzatu zituenerabakia hartzera,musika ogibideizatea ametsaere ez zutengaraian

Hegoak zabalikargitasunerantz

““Musika oso ona eginarren, entzun beharzaituenak ez bazaituentzuten, ez diragauza hauek lortzen”

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

egun batetik bestera zabaldu zitzaizkigun. Nireustez, musika oso ona egin arren, entzun beharzaituenak ez bazaitu entzuten, ez dira gauzahoriek lortzen”.

Arrakastarekin batera, ardurak eta gauzak ondoegin beharrak ere garrantzia handiagoa har-tzen dute ordea, “gauzak gehiago pentsatu behardituzu, maila horretara iristean aukera askosortzen dira eta erabakiak hartu behar izatendira, bai edo ez esan behar da. Batzuetan asma-tu egiten duzu eta beste batzuetan ez, bainaaurrera jarraitu behar da”, dio Escuderok.Lehen baietz esaten zioten denari, edozeri, nor-baitentzako kontzertu bat eskaintzeari, markabatentzako kantua egiteari, gaur Parisen etabihar Tokion jotzeari; “baina pertsona bezalaezin dituzu gauza horiek guztiak egin, horrega-tik ezetz esaten jakin behar da, gero damutu

arren, okerreko bidea hartu arren, eta aurrerajarraitu”.

Indie eta musika alternatiboaz aritzen denPichfork publikazio estatubatuarrak adierazizuen musika mota hau egiten duen talde askodagoela, baina inork ez duela egiten Deloreanekbezala. Kritika eta laudorio horiek gustura har-tzen dituzte noski, eta horrek laguntzen dieautoestimua ondo edukitzen, “baina asko eska-tzen diogu geure buruari eta akatsak ere azkarikusten ditugu”, dio Igorrek. “Horrek frustra-zioa eragiten du eta gauza txikiengatik hase-rretzen gara batzuetan. Baina uste dut horre-gatik ari garela aurrera egiten, gauzak gero etahobeto egin nahian. Geure buruari eskatzeaga-tik, taldea beti goraka joan da”.

BARTZELONAN FINKATURIK Zarauztarrak badira

Banhardt en su actuación de Donostia pie de foto pie de foto. JUAN LAZKANO

ETORKIZUNEKO PROIEKTUAK

‘Subiza’ren etapa amaitzeakpena ematen die Deloreanekokideei, izan ere “uda honetanoso ondo pasatu dugu kon-tzertuetan”. Pena den arren,musika berria egiteko gogotsudaude eta badituzteproiektuak buruan. Hile hone-tan hasi dira disko berria pres-tatzen eta datorren uda bai-no lehen grabatu nahi lukete.Ideia solteak dituzte momen-tuz, gero elkarrekin abesti egi-ten joango direnak. “Bainamusika da eta ezin da jakinnoiz aterako den, agian maia-tzerako dena prest izangodugu eta agian zortzi urtebeharko ditugu gustuko diskobat osatzeko”. Espero dezagunhala ez izatea eta datorrenudarako Deloreanen doinuberriekin egin dezala munduakdantza.

05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko urriaren 15a

ere, Bartzelonan bizi dira lau taldekideak duelaurte batzuk. Ekhi orain hamar urte joan zenhara, ikastera. Ondoren pixkanaka, Unai, Igoreta Guille ere hara joan ziren bizitzera, lan bila.“Ez ginen musikagatik etorri edo eszena bate-tik gertu egoteko, lan bila etorri ginen”, dio bate-ria jotzaileak. Bartzelonak hiri bezala eskain-tzen dizkien aukera guztiek baino gehiago, tal-dekideak elkarrekin egon ahal izateak eman dioindarra taldeari, “lehen gutako bi Zarautzen etabeste bi Bartzelonan egonda oso zaila zen lanegitea; orain egunero gaude kontaktuan, loka-lera joaten gara edo hitz egiteko gelditzen gara”.Beste lan batzuetara etorri baziren ere, orainmusikatik bizi dira laurak. Astebururo hara etahona ibiltzen direnez, astean zehar deskantsa-tzeko aprobetxatzen dute, musika pixka bat eginedo lagunekin futbolean ibiltzeko, “gauza nor-malak egiten ditugu”.

Pentsa daiteke Bartzelona bezalako hiri batean,musika eta kontzertuak nonahi eta noiznahidaudenean, musikariak haiek ikustera joan ohidirela, baina ez da Deloreanekoen kasua,“zahartzen ariko gara beharbada”, dio barrezIgorrek. Baina iaz, adibidez, 160 kontzertu eskai-ni zituzten eta horietatik etxera itzultzean lasaiegon nahi izaten dute. Pentsa daiteke, baita ere,Bartzelona bezalako hiri batean ikusi, ukitu etausaindu daitezkeen milaka gauzek eragina izandezaketela kantuak konposatzerakoan. Bada,hori ere ez da zarauztarren kasua. “Ez dut ustebehintzat, gure eraginak musikalak baino ezdira. Guk egiten dugun musika entzuten dugunmusikatik dator, ez hiriaren edo lekuaren era-ginetik. Are gehiago, seguru nago azken diskoaZarautzen egin izan bagenu soinua berdina izan-go zela”.

ZARAUTZ

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

06 // Ortzadar Larunbata, 2011ko urriaren 15a

dantza

Dantzaren ezagutza zabaltzeadute helburu Aikokoek. ORTZADAR

UXUE RAZKIN

Aiko Dantza TaldeakJota-Fandangoa ikasteko aukeraeskainiko du urriaren 15eanhasiko den ikastaroaren bitartez

DD ANTZAK irakastea baino, dantzanirakatsi nahi dutela argi utzi dutePatxi Laborda iruindarrak eta SabinBikandi galdakoztarrak. Aiko taldeko

irakasle hauek pozik, animotsu eta gogotsu sen-titzen dira egiten ari diren lanarekin. Dantza-zaleei gorputza mugitzen irakatsi, musika inter-pretatu eta harekin harremanetan jarri ahal iza-teko baliabideak eskaini eta dantza eginez goza-tzen jakinaraztea da taldea sortu zutenetikburuan darabiltzaten doktrinak.

Hasiera batean, erromerietan ezagutza faltasumatu eta, horri aurre egiteko, taldea osatzeadeliberatu zuten. Baina horrekin batera, bestekezka bat ere izan zuten: plazan, musikari etadantzarien arteko harremana hautsita zegoelaikusita, egoera zuzentzeko une egokia zela iri-tzi zioten. Benetako erromeria gauzatu ahal iza-teko, bi pieza klabe horien arteko konexio fal-tari irtenbidea bilatu beharra zegoen. Hala hasizen Aiko taldea orain dela bost urte inguru. An-tzinako erromerien xarma berreskuratunahian, irribarrea berriro plazan sartu nahian.

Aikoko dantza irakasleak beren ezagutzak pla-zaratzeko nahia erakusteaz gain, beren progra-mazio berriaren oinarriak azaldu dituzte. Etadenen gainetik Dantzaldi Ibiltaria ekimena, bes-te urte batez, martxan jarri izana azpimarratudute. Kaleko jendeari dantza tradizionala ger-turatzea eta irakastea da haien erronka nagu-sia. Dantzaldi Ibiltaria abiarazi zutenean, pro-gramazioak Plateruena Kafe Antzokian egitenzituzten eta erromeriak eta bestelako tailerrakizaten zituen ardatz. Baina aurtengo ikasturte-rako berrikuntzak izango direla aurreratu dute.Jota-Fandango mintegian eta dantzaguneetanbatik bat. Aipatu mintegia izango da ikasturtehonetarako aurkeztu duten monografikoa, etaez da zoriz izan: “Jota aukeratu dugu batez ereoso ongi islatzen duelako taldearen izpiritua”,azaldu du Labordak.

Jotaren oinarrizko egitura erritmiko eta koreo-grafikoez gain, askatasunez inprobisatzen ira-katsi nahi dute. Hori egiteko, bada, dantza tra-dizionalaren zimenduak ondo ulertu behar diraeta erromeriekin soilik hori lortzea “ezinezkoa”dela aitortu dute. “Jendea ikasitakoaren foto-kopia egiten saiatzen da erromerietan, eta Jotahori baino askoz aberatsagoa da”, esan duLabordak. Jotaren erraztasuna ere aipatu dutartean: “Oso hedatua dago eta erraza da uler-tzea sistema moduan”. Helduentzat eta gaz-teentzat bideratutako mintegia izango da etazerotik irakasten hasiko dira. “Askotan dantzaegiten duenak ez du esan nahi bere soina kon-trolatzen duenik”, dio iruindarrak. Oinarrizko

jakintza dutenentzat ere zerotik hastea ez zaie-la gaizki etorriko gaineratu du. “Nahiz eta mai-la altua izan beti dago zer edo zer ikasteko”.

Dagoeneko herri batzuetan Jota mintegiarengaineko aurkezpenak egiten hasi dira. Irakas-leek ikastaro honen inguruko oinarriak etaideiak azaltzeko antolatu dituzten murgiltze-saioak izan dira. Ikastaro monografikoa, baina,2011ko urritik 2012ko ekainera bitartean gau-zatuko da, larunbatetan (hilean behin), goizeko10.00etatik 13.00etara bitartean. Urriaren 15eanhasiko da ikastaroa Zarauzko Aritzbatalde kirol-degian eta dagoeneko jende andanak eman duizena Jota-Fandangoan murgiltzeko asmoz.

DANTZAGUNEAK JAIO DIRA Ikasturte honetara-ko beste berrikuntza bat aurkeztu dute Dan-tzaldi Ibiltariaren programazioan: Dantzagu-neak. “Dantza praktikatzeko esparruak izangodira”, azaldu du Bikandik. Dantzazaleek ikas-

taroetan ikasi duten guztia praktikan jartzekoaukera izango dute asteroko topagune horie-tan. Saio hauetan, oinarrizko jakintzak dituz-ten dantzazaleak bilduko dira eta dantza egi-teko aukera izango dute. Asteroko saio hauekhile honetan hasiko dira baita ere eta, moduberean, 2012ko ekainera arte luzatuko dira. Ala-baina, eta ikastaroarerkin gertatu ez bezala,asteroko saioak antolatu dituzte egitasmo hone-tarako.

Aipatu berrikuntzetaz aparte, aurreko jardue-ren osagarri bilakatuko diren erromeriak ereizanen dira aurtengo programazioan. Aiko tal-deak hileroko dantzaldi-erromeria egitenjarraituko du Durangoko Plateruena Kafe An-tzokian. “Oso leku zentrala dela pentsatzendugu”, esan du galdakoztarrak. Erromeriahonetara jende asko hurbildu ohi da eta “giroona” sortzen dela azpimarratu du Sabin Bikan-dik.

PAUSOZ PAUSO, EZINBESTEAN

Jota mintegia dute orain buruan,ez baitakite hurrengo ikasturtee-tan ematen jarraituko duten ere.Halere, Bikandik hauek jorratzenjarraitu nahi dituela aitortu du:“Nolako esperientzia den ikusi nahidugu. Datorren urtean ikusikodugu zer egin: beste gai bat har-tu edota Jotari ekin berriro”. Era-bakia hartzeko jendearen eran-tzuna ezinbestekoa dute, bainaberen ustez, dantza estilo berrieiheltzea ez da oraingo kezka. “Egi-ten duguna fundamentuz egiteada garrantzitsuena”, diote. “Ora-in Jotaren momentua da; etor-kizuneko estilo berriak plantea-tzeak ez du garrantzirik orain”.

Betiko dantzak,ikaskizun berriaz

07Ortzadar //Larunbata, 2011ko urriaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

Tokiaren interpretazio poetikoa eta eraikinaharremanetan jartzea da Holl-en lanerakojoera nabariena. STEVEN HOLL

MAIDER URIARTE IDIAZABAL

Nahiz eta eraikina diskretua izan, batzuenustez Miarritzek lortu du azkenik berearktiektura ikonoa; betiere, tokiaren izaerasurfa eta itsasoa direla ahaztu barik

JJ OAN den Udararen hasieran zabaldu zenMiarritzen Surfaren eta OzeanoarenHiria (Cité de l’Ocean et du Surf). Mia-rritzeko Udalak sustatutako lehiaketa

bidez egokitu zitzaien proiektua 2005. urtean Ste-ven Holl arkitekto estatubatuarrari eta lankideduen Solange Fabião artista eta arkitekto Bra-sildarrari. Izenak dioen bezala, ozeanoa zeinsurf-kultura sakon ezagutzeko tokia dugu, inter-pretazio gune bat, hortaz. Zenbaiten ustez, Mia-rritzek azkenez ere lortu du bere arkitektura iko-noa lan honekin. Hala ere, Ozeanoaren etxe haunahikoa diskretua dela esan dezakegu, eta ezhorrenbeste su artifizial ekitaldi bat. Tokikoizaera surfa eta itsasoak zehazten omen dutelaeta, eraikinarekin ondare hori aldarrikatzekoasmoa izan dute. Bestalde, esan beharra dagobertako arkitekto diren Leibar eta Seigneurintxukunek eraman dituztela eraikitze lanenikuskatzeak.

Arkitektura lan bakoitzaren atzean izaten omenda diseinatzen laguntzen duen ideia sortzaile edometafora bat, eta, horretan abila da oso Holl jau-na. Izan ere, arkitekto honek proiektua gara-tzeko txinparta berau eraikiko den tokian aurki-tzen du eta horrek pizten dizkio eraikinarenhasierako trazak. Hain ezagunak diren bereakuarela batek laburbiltzen du Miarritzekoproiektuaren ideia sortzailea; hau da Sous le ciel,sous l’ocean (zerupean, itsasopean) esaldia iru-dikatzen duena. Metafora hori erabiliaz, disei-natuko zuen eraikina goitik behera eta eraiki-naren profilean nabarmen ageri da ideia hori.

Cité-a –horrela esaten baitiote bertakoek– Ilba-rritz auzoan lekutzen da, maldan behera itsas-bazterreraino barreiatzen den lursail luzanga-ren goialdean. Akuarelan ikusten den bezalaxe,soslai nabaria du eraikinak. Baina, esan bezala,ez da gehiegi nabarmentzen paisaian. Beharba-da, garaiera txikikoa delako, eta nahiago izandelako lur-azpian garatu eraikina. Erabakihorrek ere, eraikinaren plaza eta espazio publi-koaren izaera indartzen du.

Azalera kurbatua den estalki-plazak, itsasoa iru-dikatzen du eta eraikina erdibitzen duela esandaiteke. Goian, zerupean, biltoki publikoa den

kanpoko eremua. Behean, ozeanopean, eraiki-naren jarduera programak biltzen dituztengelak. Ziur aski, eraikin honek duen ezaugarri-rik bereziena da plaza hau, aipatu akuarelakoZerupean-Itsasopean ideiaren gorpuztea. Kurbaahur hauek, lursaileko bolumetrian errepika-tzen dira, hala, eraikina itsasorantz luzatzen da.Honela ere, tokian integratzen dela esan daiteke.

Bestalde, estalkia plaza den unetik, espaziopublikoa bilakatzen da (surflarien biltoki denitsasoa) eta bertako jarduna aktibatzen dute hanazaltzen diren bi bolumenek. Are gehiago, bibolumen horiek, itsasbazterrean, maldan behe-ra, ikusi daitezkeen bi arroken isla omen dira.Eraikinak itsasoan eta horizontean bilatzen dubere jarraipena. Horixe baita Hollen arkitektu-ra teoriak duen alderdi interesgarriena, tokia-ren interpretazio poetikoa eta eraikina poesiahorrekin harremanetan jartzeko nahia.

Ozeanoareneta surfarenhiria, Miarritze

ZERUPEAN, ITSASOPEAN

> Ozeanoa eta surfa, biak bat Eraikina. 4725 m2 dituen eraikinhonetan, Hollek eta Fabiãokhormigoizko egituraren aldekoapustua egin dute. Hormigoizurizko fatxadak baina, altzai-ruzko lehiateak eta barandakditu lagun, bai eta galtzadarriak,bedarra, zura, terrazoa etaigeltsu akustikoa ere. Guztihonen oinarrian, Hollen lan guz-tiekin gertatu ohi den legez,tokiak berak arkitektuarenganeragindako txinparta dago.

Programa. Ozeanoaren eta sur-faren hiria ez da soilik kanpokoformaz gozatzeko moduko erai-kina izango, programazio abe-ratsa prestatu baitute orain arteeta aurrerantzerako; erakusto-kia, auditoriuma, jatetxea, kafe-tegia eta bulegoakm dira espa-zio nagusiak.

BIARRITZ

08 // Ortzadar Larunbata, 2011ko urriaren 15aazkena

Jakin nahi nuke zuzena oteden “Ahal da komunerajoan?”, formula horrekingaldetzea.

Oso bitxia da perpaus hori. Beste aditz modalbatzuek bezala, ahal-ek ere kokagune finkosamarra du, lagun duen aditzaren ondoren,hain zuzen: “Joan ahal, etorri ahal” eta abar.Behar-en kasuan ere, askoz egokiagoa da “Eto-rri behar duzu?” galdetzea “Behar duzu eto-rri?” baino. Beraz, hobestekoak beste egiturahauek genituzke:

- Komunera joan ahal da?- Komunera joan daiteke?

Bestalde, nahi izan-en kasuan onargarria daaurrera ekartzea (Nahi duzu komunera joan?),nahiz aditzaren ostean uztea (Komunera joannahi duzu?). Guzti honetaz gain, beti legez,Jagonen datu baseak kontsultatzea gomen-datzen dizugu; hain zuzen ere ahal eta ezin-eridagozkien sarrerak.

Ohikoak al dira“betaurrekoak ondojartzearena egin” eta “ezikusiarena egin” egiturak?Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegianez ikusiarena, ez entzunarena, ez ezagutuare-na eta gisakoak sarri aurki daitezke; bainaerabilera horren ordain gisa aditz izeneanoinarritutakorik (betaurrekoak ondo jartzea-rena egin gisakorik) ez dugu bat ere aurkitueuskararen literatura tradizio osoan. Askibitxiak diren egitura horien aldean, askoz erearruntagoa da hurrengoa: “Betaurrekoakondo jarTZEKO IMINTZIOA (KEINUA, PLAN-TA(K)) egin z(it)uen”.

Zuzenak eta egokiak aldira hurrengo esaldi biak?1.- Frantsesa eta ingelesaikasi nahi ditu.2.- Euskal literaturarenospe eta entzutea ez dabehar adinakoa.Bai, zuzenak eta egokiak dira biak. Lehen esal-dian (eta horren gisakoetan), baina, ohikoenaaditzak plural komunztadura hartzea izatenda (“frantsesa eta ingelesa ikasi nahi ditut”).Badira, ordea, juntadura pluraltzat hartzen ezden zenbait kasu: perpausak juntatzen ditu-gunean eta juntagaiak sinonimoak edo erre-ferente berekoak direnean (edota izen abstra-ktuak juntatzen ditugunean), orduan singu-larreko komunztadura gauzatzen da, eta hori-xe da galderako bigarren esaldiaren kasua.Izen-sintagma juntatuak abstraktuak badira,ez da nahitaez plural komunztadura gertat-zen, eta bi bideak (singularra eta plurala) zile-gi dira. Modu sakonagoan aurkituko duzuazalduta Jagonen datu-basean, komunztadu-ra atalean, zehazki.

JAGON

www.euskaltzaindia.net

GALDERAERANTZUNAK

kanpaia jo ezazu, iritsi zarela jakin dezagun.Lasaiago geldituko gara.

Hartxintxarrezko aldapa pikoan gora abiatunintzen, harriak eta zuloak nola edo ahalasaihestuz. Berrehun metro baino lehen, ika-ratu egin nintzen. Furgonetaren behealdearikolpe bat eman edo zangatan gurpilak ataska-tuko nituela iruditu zitzaidan. Baina ezin nuenbueltarik eman, bidea estua zelako eta amil-degi baten ertzetik zihoalako. Gorantz jarrai-tu nuen, izerdi hotzetan, kilometro erdi bataurrerago zabalgune txiki bat topatu arte. Milamaniobra egin ondoren, furgonetari bueltaeman nion eta beherantz begira aparkatu nuen,amildegiari ondo pegatuta. Oinez hasi nintzen.Esan zidatena baino bide laburragoa zen: ordueta erdian ermitaraino igo eta jaitsi daiteke,pinu, haritz eta ezpelen artean.Arburuako ermita berritu eta distiratsuraZaraitzu hegoaldeko zazpi herrietako proze-sioak iristen dira ekaineko lehen igandean(Uskartze, Igari, Itzalle, Gorza, Izize, Galoze etaErripaldakoak). Zazpi Gurutzeen prozesioadeitzen diote. Tontorretik, bailaran sakabana-tuta herri horietako zenbat ikus daitezkeenkontatu nituen, Pirinioak iparraldera eta Aran-goitiko mendilerroa hegoaldera neuzkala.Salbu nengoela adierazi behar nien Itzallekobi gizonei eta Arburuako wifi-ra konektatunintzen. Kobertura dauka beti: kableari hirualdiz tira egin eta kanpai-hots alaiak Itzallekozirkuan entzun ziren, alde batetik bestera.

Itzalleko wifi-aMendi arteko zirku baten hondoan dago Itzalle, Zaraitzuko bailaran, etahaitzarte bat zeharkatu behar da bertara iristeko. Herri txikia da, isolatua,eta arkitektura bikaina gordetzen du: harrizko etxe handiak, dobeladunateak eta leiho bikiak dituztenak, eta eskualdeko garai bakarra

HH ERRIKO etxe bati argazkia atera-tzen ari nintzela, 70 bat urtekogizon bat etorri zitzaidan.

-Etxe polita –esan nion.-Nik su emango nioke.-Sua? Zergatik?-Ba!-A ze hormatzarrak dituen eta ze ate polita,arkuarekin… Puntako arkutxoak dauzkanleiho horretan ere antzematen da etxe ona dela,kategoriakoa, e?-Lehen leiho bikoitza zen, erdian zutabe txikibat zeukalako. Ikusten duzu faltan daukala,ezta? Baina duela urte batzuk gela horretansukaldea jarri genuen eta zutabetxoa puskatugenuen, argi gehiago sar zedin. Badakizu,lehen ez zitzaien horrelako gauzei garrantzi-rik ematen. Berriz jarri beharko dugu, esandigute leiho baliotsuak direla horrelakoak…-Bai, oso leiho polita da.-Leihotik barrura jateko nahikoa egotea, horida garrantzitsua.

Itzalle ezagutu eta gero, Arburuako Ama Bir-jinaren ermita bisitatu nahi nuen, XVI. men-dekoa. Mendi kasko batean dago, bailararengainetik 400 metrora, ikusmira ederrarekin.Herriaren sarreran Arburuara zihoan pistabat ikusi nuen eta gizonari galdetu nion bideanolakoa zen.

-Todoterreno bat al duzu? –galdetu zidan.-Ez, furgoneta zahar bat.-Tira, bidea lur eta harrizkoa da eta ura pasa-tzeko zanga batzuk zabaldu dituzte, baina man-tso bazoaz, gurpilak zangatan kontu handiarekinsartuz, nik uste dut ondo igoko zarela…

Handik zebilen beste gizon bati galdetu zion:-Zu ez al zinen behin doscaballos-arekin igoArburuara?-Aspaldi!-Ba doscaballos-arekin igo bazinen –esan nion–,nik uste dut asmatuko dudala furgonetarekinigotzen.-Jakina! Baina ermitara iristen zarenean,

Amildegi ertzetikzihoan bide estua,

baina gorantzjarraitu nuen, izerdi

hotzetan

BIDAIAKOADERNOA

ANDERIZAGIRRE

anderiza.com