lh 6 - a liburukia 20100210 zuzenketak · 2010. 11. 19. · elkarteko ikastola guztiei. eta, era...
TRANSCRIPT
ULERTUZ
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA
LH 6. maila
Ikaslearentzako liburukia
Gizona irakurtzen. Yusuf Arakkal
IRAKURKETAREN ULERMENAREN
KONPETENTZIA
Lehen Hezkuntza 6. maila
Eskerrak eman nahi dizkiegu, besteak beste, Nafarroako Ikastolen
Elkarteko ikastola guztiei. Eta, era berezian, egitasmoa aurrera
eramateko lanean izan diren lan-taldekideei:
Ansa, Ana San Fermin Ikastola
Arrazubi, Josune Andra Mari Ikastola
Etxeberria, Izaskun Jaso Ikastola
Lazkano, Uxue San Fermin Ikastola
Otaegui, Jaione Paz de Ziganda Ikastola
Puebla, Xuri Paz de Ziganda Ikastola
Reparaz, Josu Lizarra Ikastola
Sueskun, Rakel NIEko idazkaria
IRAKURKETAREN ULERMENA
Koordinatzailea: Irene López-Goñi
Egilea: Nora Uribeetxeberria Iriarte
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia: 2009-11-18.
AURKIBIDEA Sarrera................................................................................... 9
Identifikatu - Gogoratu konpetentzia lantzeko ipuinak...11
Aztien kapelua ................................................................13
Bagdadeko morroia .........................................................21
Mari................................................................................27
Interpretatu konpetentzia lantzeko ipuinak.....................35
Hartuko Nuke markesaren telebista ..................................37
Igarlea............................................................................47
Enperadore eroa .............................................................55
Antolatu konpetentzia lantzeko ipuinak ...........................65
Hontzuria........................................................................67
Uztailean elurra...............................................................77
Midas erregea .................................................................91
Balioetsi konpetentzia lantzeko ipuinak .........................101
Gizona: hiriko piztia .......................................................103
Elurretako Andrea .........................................................113
Omar dendaria..............................................................125
OHARRA: Materialari dagokion irakaslearentzako gidaliburua web-orri hauetatik jaisten ahal da: www.nafarroakoikastolak.net eta www.xxxxxxxxx.xxx.
9
SARRERA
Liburuki honetan izango dituzun narrazioen eta jardueren bidez
zeu, ikasle, irakurle bihurtzea izango da gure helburua. Honen bidez
garatuko dituzun konpetentziak lau hauek izanen dira:
IDENTIFIKATU - GOGORATU
Arreta jartzea izango da lehenengo eginbeharra, memoria abiarazteko
ezinbestekoa baita. Memoria beharrezkoa dugu ipuinetan, edozein testu
motatan, dauden egoerak eta esaten diren kontuak identifikatu eta
gogoratzeko, eta baita lotu eta alderatzeko ere.
INTERPRETATU
Irakurritakoa interpretatzen ikastea izango da zure eginbeharra atal
honetan.
Interpretatzea testuak zer esan eta zer iradoki nahi duen jakitea da.
Ipuinek bi modutan iradoki dezakete: inplizituki edo esplizituki.
Ipuinak esplizituki zer adierazten duen jakitea errazagoa da, bistakoa
baita; hau da, pertsonaiek egiten dutenaz ohartzea besterik ez da. Inplizituki,
berriz, zailagoa da, pertsonaien ekintzen nahiz portaeren ideiak eta ondorioak
ateratzera behartzen duelako, hots, ahalegindu beharko duzu jabetzen, ipuinek
pertsonaien bidez zer balio eta zer portaera adierazten duten. Baina, hori bai,
zure iritzirik edo aziorik azaldu gabe, ongi ala gaizki iruditzen zaizun esan gabe.
Horretarako, ezinbestekoa da interpretatzea.
10
ANTOLATU
Irakurritakoa antolatzen ikastea izango da zure eginbeharra.
Konpetentzia hau lantzerakoan aurrekoetan azaldutako jarduera
berdintsuak jorratuko dituzu, oraingoan ere berrikusketa moduan, eta horiek
egindakoan, ANTOLATZEAri dagozkionak: ideien analisi- eta sintesi-prozedura
ikasi; hainbat hitz mota zerrendatu; narrazioaren egituraren elementuak
aztertu…
Antolatzen ikasiko duzu; hau da, zer den garrantzitsuena, zer dagoen
sobera eta zer den beharrezkoa bereizten. Informazio hori hainbat eratan
sailkatzen ikasiko duzu; hau da, antolatzen.
BALIOETSI
Irakurritakoa balioesten ikastea izango da azkeneko eginbeharra.
Irakurri berria daukazun testuari buruzko iritzia ematea da balioestea.
Beraz, zerbait subjektiboa eta pertsonala izango da; zure hausnarketan eta
gustuetan oinarrituta egongo da.
Interpretatu konpetentzia landu den atalean, iritzirik ez zenuela eman
behar azpimarratu dugu; baina, oraingo honetan bai, horixe egin beharko duzu,
hain zuzen ere. Dena den, beti testua ongi ulertu eta aztertu ondoren egingo
duzu balioespena.
Ipuin bat balioesteko irizpideak edukitzea beharrezkoa da, istorioa
gustatu zaizun ala ez, ondo idatzita dagoen ala ez argudiatzeko.
Balioesterakoan, argi azaldu beharra duzu zergatia, baiezkoa ala ezezkoa izan.
Ezin izango duzu sekula erantzun “ez dakit”, arrazoiak eman egin behar dira
beti.
Irakurtzerakoan pentsatu egiten duzu (pentsatu egin behar duzu);
batzuetan kontzienteki, eta, besteetan, inkontzienteki. Horregatik, jarduerak
irakurlearen alde kontzientea garatzen laguntzeko pentsatuta daude, eta zure
gaitasun kritikoa garatzen lagunduko dizute.
11
IDENTIFIKATU – GOGORATU
KONPETENTZIA LANTZEKO
IPUINAK
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 13
AZTIEN KAPELUA
Duela urte asko eta asko, aztiek era guztietako kapeluak erabiltzen
zituzten. Kapelu luzeak, hondartzako kapeluak, kapelu borladunak...
Edozein kapelu ona zen garai hartako aztientzat. Baina ondorengo
gertakizunak aldatu egin zuen ohitura hau... Otto aztiak gonbidapen bat
jaso zuen:
Erregeak eta Erreginak atsegin handiz gonbidatzen dute
Otto Aztia
larunbat gaueko Dantzaldi Nagusira
Oharra: Bakoitzak banana bat ekar dezala, eta garaiz ibili. (*)
“Han izango dira Printze Liluragarria eta bere arreba Printzesa Arroxa”,
pentsatu zuen Ottok, printzesarekin isilpean maiteminduta baitzegoen.
“Agian, arroparik onenak janzten baditut, Printzesa Arroxak nirekin dantza
egin nahiko du”.
Eta kapelu dotore-dotore bat egitea erabaki zuen Ottok. Kartoizko kaxa
batekin egingo zuen. Eta halaxe egin zuen, luze-luzea eta puntazorrotza.
Gero, urdinez pintatu zuen. Baina bukatu zuenean, ez zitzaion asko gustatu.
“Ez dauka behar hainbat bizitasun, distiratsuagoa behar du izan”,
pentsatu zuen bere artean. Bere kapelu berria apaintzea erabaki zuen
Ottok. Paper biribil distiratsu batzuk erantsi zizkion. “Horrela politago dago”,
pentsatu zuen irribarrez. Lasai eta zoriontsu joan zen lotara Otto.
Baina gau hartan Sorgin Gaiztoak lapurtu egin zituen Ottoren kapeluko
paper biribil distiratsuak. Hurrengo goizean irudi lauki distiratsu batzuk
moztu zituen Ottok eta bere kapeluari erantsi zizkion.
- Bai polita! Lehen baino askoz hobeto dago –esan zuen kapelua
buruan jantzi eta ispiluaren aurrean jarrita.
AZTIEN KAPELUA
14
Gau hartan ere etorri zen Sorgin Gaiztoa eta Ottoren kapeluko lauki
guztiak lapurtu zituen.
Otto zer gertatu zen konturatu zenean, esan zuen:
- Nazkatu naiz oraintxe! Laster konponduko dut nik hau. Eta Sorgin
Gaiztoaren etxeraino joan zen korrika.
- Nor da? –galdetu zuen sorginak.
- Otto aztia naiz.
- Uuu! Aaa! –esan zuen Sorgin Gaiztoak, baina aztiari sartzen utzi zion.
Sorginaren etxean aztiak zerbait harrigarria ikusi zuen: Sorgin Gaiztoa
soineko berria egiten ari zen. Eta soineko hartan josi zituen Ottori
lapurtutako irudiak.
- Zer gertatzen da hemen? –esan zuen Ottok.
Sorgin Gaiztoak zera erantzun zion:
- Larunbat gaueko festara joan behar dut eta neuk eraman nahi dut
jantzirik dotoreena. Printze Liluragarria ere han izango da eta...
- Ongi da, ongi da... –esan zuen orduan Ottok. Sorginaren gelako txoko
batean zerbait interesgarria ikusi zuen hori esaterakoan.
Hainbat forma eta koloretako paper-mozkinez betetako paperontzi bat
zen.
- Denak probatu ditut, baina ez datozkio ongi nire jantziari –esan zuen
sorginak–. Zure irudiak askoz gehiago atsegin zaizkit.
- Gauza bat egingo dugu, orduan –esan zion–. Har itzazu zuk nire
irudiak eta ni saiatuko naiz zure paperontzian gustatzen zaizkidanak
aurkitzen.
Gustura aritu zen Otto irudiak aukeratzen, oso politak baitzeuden. Urre-
koloreko izar batzuk eta zilar-koloreko ilargi batzuk aukeratu zituen. Etxera
eraman eta bere kapeluan ezarri zituen izarrak eta ilargiak. Pozez zoratzen
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 15
zegoen Otto, kapelua hain polita geratu zitzaiolako.(#)
Larunbatean, jantzi zuen Otto aztiak bere kapelu dotorea, hartu zuen
banana bat eta festara abiatu zen. Izugarrizko ilusioa zeukan Printzesa
Arroxarekin dantza egiteko.
Sorgin Gaiztoa ere festarako asmotan abiatu zen. Printze
Liluragarriarekin dantza egiteko amorratzen zegoen. Oso-oso dotore jantzita
irten zen etxetik.
Baina sorgina ez zen inoiz festa handi hartara heldu. Bidean zihoala,
norbaitek lurrera botatako banana azal bat zapaldu zuen. Irrist egin eta
lokatzez betetako putzu batera erori zen. Erabat hondatu zitzaion jantzi
eder hura, eta negarrez itzuli zen etxera.
Horrela, ba, Printzea neska atzerritar batekin ibili zen dantzan gau
osoan. Inork ez zekien bere izenik, baina oinetan kristalezko zapata dotore-
dotoreak zeramatzan.
Ottok oso ondo pasatu zuen festa hartan. Printzesa Arroxak hiru aldiz
dantza egin zuen berarekin, eta beste azti guztiei asko gustatu zitzaien
Ottoren kapelua. Hain zuzen, lagunei oparitzeko halako kapelu gehiago
egitea erabaki zuen. Eta Ottoren lagunak ez ziren beste azti guztiak ere,
beraiek saiatu ziren, eta lortu ere bai, Ottok bezalako kapelua egiten.
Orain badakizu zer gertatu zen, eta egunen batean aztiren batekin topo
egiten baduzu, ziur egon, kapelu urdin puntazorrotz bat eramango duela
izarrez eta ilargiz apaindurik.
ITURRIA: Irakurriko didazu ipuin bat, mesedez? Izenburua Aztien Kapelua Egilea Wendy Colling Argitaletxea Ttarttalo Urtea 1998
AZTIEN KAPELUA
16
Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak 1. Aztertu izenburua, eta erantzun galdera hauei:
• Zer da aztia?
• Ezagutzen al duzu aztiren bat?
• Zer hitz erabili ohi dituzte aztiek?
• Zertarako erabiltzen dute aztiek kapela?
• Zertarako erabiltzen duzu zuk?
• Zer musika instrumenturekin errepresentatuko zenuke aztia?
• Zer kolorerekin irudikatuko zenuke aztiaren kapela?
• Zer gertatuko ote da ipuinean? Idatziz landutakoak 2. Idatzi beste izenburu luze-luze bat, izenburuko hitzak errespetatuta.
.............................................................................................................
............................................................................................................. 3. Zeri buruz hitz egingo du ipuinak?
a. Aztiek galduko dituzten kapela magikoei buruz.
b. Aztiek egingo dituzten kapelei buruz.
c. Kapela batek kontatuko dien sekretu beldurgarri bati buruz.
d. Aztiek kapelarik gabe ibili behar izateari buruz.
e. Kapelak bizidunak izateari buruz.
4. Idatzi, labur-labur, argumentu posible bat.
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
5. Irakurtzen hasi baino lehen, egin ipuinaren azkeneko jardueraren ondoren dagoen denbora-pasa.
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 17
Irakurri bitartean lantzeko jarduerak 6. Adi egon irakurri bitartean, ahalik eta datu gehien gogoratzeko: nor diren
agertutako pertsonaiak, noiz eta non gertatu den istorioa, zein den arazoa...
7. Galdetu, unean bertan, ulertzen ez dituzun hitzak eta esamoldeak; denon artean horien esanahiak argitzen saiatuko gara.
8. Erantzun galderari (*) ikurra agertzen denean:
Zer eraman behar zuen dantzaldira?
9. Zertarako lapurtuko dizkio Sorginak Ottori kapelako apaingarriak?
10. Erantzun galderari (#) ikurra agertzen denean.
Nolako kapela jantzi nahiko zenuke?
11. Nola bukatuko ote da Ottoren eta printzesaren istorioa? Egin hipotesiak.
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak 12. Erantzun galdera hauei:
• Nola du izena aztiak?
• Zer koloretakoa da aztiaren kapela?
• Ipuinaren hasieran, zer kapela mota aipatzen ditu?
• Kapela apaintzeko, zer irudi geometriko erabiltzen ditu?
• Zer egunetan zen dantzaldia?
• Espazioko zer astro aipatzen dira ipuinean?
• Eguzki-sistemako zer beste astro ezagutzen dituzu?
• Norekin ibili zen printzea dantzan? 13. Zergatik lapurtzen dizkio sorginak Ottori kapelako apaingarriak? Arrazoitu
zure erantzuna.
a. Sorginak ere kapela egin nahi duelako.
b. Inbidia daukalako.
c. Sorginkeriak egin nahi dituelako.
d. Bereak baino itsusiagoak direlako.
AZTIEN KAPELUA
18
Idatziz landutakoak 14. Bete hutsuneak:
............................ oso ondo pasatu zuen festa hartan.
............................ Arroxak hiru aldiz dantzatu zuen berarekin eta azti
guztiei asko gustatu zitzaien Ottoren ............................ Hain zuzen,
............................ apaintzeko halako kapelu gehiago egitea erabaki zuen.
Eta Ottoren ............................ ez ziren beste ............................ guztiak
ere, beraiek saiatu ziren, eta ............................ ere bai, Ottok bezalako
............................ egiten.
15. Gonbidapena erabat nahasturik dago. Ordenatu, zentzua eduki dezan:
Banana bat, Otto Aztia, Erregeak eta Erreginak, ekar dezala, larunbat,
Dantzaldi Nagusira, atsegin, eta garaiz ibili, Oharra:, gonbidatzen dute,
handiz, gaueko, bakoitzak.
.........................................................................................
..........................................
........................................................................
.......................................................................................................... 16. Azpimarratu hitz-zerrendan, ipuinean aipatu diren berbak:
• Borladunak
• Maiteminduta
• Txapela
• Bizitasuna
• Jauregia
• Puntazorrotza
• Zaborrontzia
• Planetak
• Berdea
• Irudiak
• Gona
• Soinekoa
• Berria
• Armairua
• Azala
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 19
Gramatika landuz hizkuntza aberastu 17. Bihurtu ezezko esaldiak baiezko esaldi, behar diren aldaketak eginda:
• Baina bukatu zuenean ez zitzaion asko gustatu.
...................................................................................................
• Ez dauka behar hainbat bizitasun, distiratsuagoa behar du izan.
....................................................................................................
• Denak probatu ditut, baina ez datozkio ongi nire jantziari.
....................................................................................................
• Sorgina ez zen inoiz festa handi hartara heldu.
.................................................................................................... Idatzi testu bat 18. Erregearen antzera, zuk ere festa dotorea ospatuko duzu. Idatzi lagunei
bidaliko diezun gonbidapena; saiatu gonbidapen bitxia idazten, eta apaindu ahalik eta politen.
AZTIEN KAPELUA
20
19. Denbora-pasa:
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 21
BAGDADEKO MORROIA
Bazen behin, Bagdadeko hirian, merkatari aberats baten zerbitzuan lan
egiten zuen morroi bat. Egun batez, goizaldetik, morroia Bagdadeko
azokara abiatu zen erosketak egitera. Baina goiz hura ez zen beste goizak
bezalakoa izan. Goiz hartan morroiak Heriotza ikusi baitzuen azokan. Eta
Heriotzak keinu bat egin baitzion morroiari.
Izututa, morroia merkatariaren etxera itzuli zen.
'Nagusia,' esan zion, 'utzidazu etxeko zaldirik hoberena. Gaur
gauerako Bagdad honetatik urruti egon nahi nuke; gaur gauerako
Ispahango hiri apartatu hartan egon nahi nuke.'
'Baina, zergatik egin nahi duk ihes?' galdetu zion merkatariak.
'Azokan Heriotza ikusi dudalako, eta amenazuzko keinu bat egin
didalako orduan.'
Merkataria hunkitu egin zen, eta zaldia utzi zion. Eta morroia abiatu egin
zen gauean Ispahanen egongo zelako esperantzetan.
Egun hartako arratsaldean, merkatariak berak ere azokarako bidea hartu
zuen. Eta goizean morroiak bezala, berak ere Heriotza ikusi zuen han.
'Heriotza,' esan zion berarengana inguratuz, 'zergatik egin diozu
amenazuzko keinu bat nire morroiari?'
'Amenazuzko keinu bat?' erantzun zion Heriotzak. 'Ez, ez da
amenazuzko keinu bat izan, baizik eta harridurazkoa. Harritu egin naiz hura
hemen ikusteaz, hain urruti Ispahandik; zeren gaur gauean Ispahanen hartu
behar baitut zure morroi hori...'
ITURRIA: Obabakoak Izenburua Bagdadeko morroia Egilea Bernardo Atxaga Argitaletxea Erein Urtea 1988
BAGDADEKO MORROIA
22
Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak 1. Non dago Bagdad? Zer informazio duzu Bagdadi buruz?
2. Zein ote da morroiaren eta Bagdad hiriaren arteko harremana?
3. Zein ote da ipuineko protagonista?
4. Zer esan nahi du morroi hitzak?
a. Baserri edo etxe batean zerbitzatzen duen pertsona, bertan bizi dena.
b. Ordainketa bidez inoren zerbitzuan eta baserri edo etxe batean, eskuarki nagusiaren etxean, bizi eta lan egiten duen pertsona.
c. Menpekoa den pertsona.
d. Agintzen duen pertsona boteretsua. 5. Zer gertatuko ote da ipuinean? Egin hipotesiak.
Idatziz landutakoak 6. Bildu Bagdad hiriari buruzko informazioa, eta idatzi testu labur bat,
informazio hau agertuta: kokapena, biztanleria, hizkuntza, kultura, ohiturak...
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
............................................................................................................. 7. Osatu esaldiak, aukera egokia idatzita:
Bagdad hitzari Irak dagokion bezala, Paris hitzari ...................... dagokio.
a.- Espainia b.- Frantzia c.- Frantsesa d.- Italia
Morroi hitzari zerbitzaria dagokion bezala, nagusi hitzari ............ dagokio.
a.- buruzagia b.- agintaria c.- salatzailea
Irak hitzari Asia dagokion bezala, Egipto hitzari ......................... dagokio.
a.- Amerika b.- Europa c.- Afrika d.- Asia 8. Egin morroiaren denbora-pasa (bukaeran dago). Lortuko al du morroiak bere
zapatila?
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 23
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak 9. Bete al dira hasieran egin dituzun hipotesiak? Iruzkindu eta alderatu benetan
gertatutakoarekin.
10. Zein dira pertsonaiak?
11. Nor da protagonista?
12. Non gertatzen da ipuina?
13. Noiz gertatzen da ipuina?
Idatziz landutakoak 14. Zein da testuaren korapiloa?
a. Heriotza morroiarekin lehen aldiz topatu arte gertatzen dena.
b. Heriotzak morroiari keinua egin dionetik, zaldia hartu bitartean gertatzen dena.
c. Morroiaren itzulera azokatik etxera.
d. Heriotzaren eta merkatariaren arteko elkarrizketa.
15. Zein da ipuinaren amaiera?
a. Nagusiaren eta Heriotzaren arteko morroiari buruzko berriketa.
b. Morroiaren heriotza.
c. Amaiera irakurleak imajinatu behar du; baina, uste izatekoa da morroia hil egingo dela.
d. Heriotzak morroiari mehatxuzko keinua egin ziola.
16. Morroiak dio: Azokan Heriotza ikusi dudalako, eta amenazuzko keinu bat egin didalako.
Zer gertatu da benetan?
a. Heriotzak mehatxuzko keinu bat benetan egin diola.
b. Morroiak asmatutako zerbait dela.
c. Heriotzak ez duela inolako keinurik egin.
d. Morroiari, heriotzaren keinua mehatxuzkoa iruditu zaiola.
17. Zein da testuaren egileak eman duen ideiarik garrantzitsuena?
a. Merkatari aberats baten eta heriotzaren arteko harremanen istorioa.
b. Bagdadeko azokan izandako gertakaria.
c. Morroi batek heriotzarekin izandako elkarrizketa.
d. Heriotzatik urrundu nahi izan zuen morroi baten istorioa.
BAGDADEKO MORROIA
24
18. Ipuinean Ispahango hiri apartatu esaera agertu da. Zer esanahi du apartatu hitzak?
a. Misteriozko
b. Urruneko
c. Ezezagun
d. Zaratatsu
19. Zer esanahi du adierazpen honek?
Zeren gaur gauean Ispahanen hartu behar baitut zure morroi hori.
a. Morroia heriotzaren zerbitzura aldatuko dela.
b. Heriotzak morroia Ispahanera eramango duela.
c. Morroia gau horretan hilko dela.
d. Heriotzak morroia Ispahanetik Bagdadera ekarriko duela.
20. Osatu testua, falta diren hitzak idatzita:
Bazen behin, ..................... hirian, merkatari aberats baten
zerbitzuan lan egiten zuen ..................... bat. Egun batez, goizaldetik,
morroia Bagdadeko azokara ..................... erosketak egitera. Baina
goiz hura ez zen beste goizak bezalakoa izan. ..................... hartan
morroiak ..................... ikusi baitzuen azokan. Eta Heriotzak
..................... bat egin baitzion morroiari.
Izututa, morroia merkatariaren etxera .....................
'Nagusia', esan zion. 'utzidazu etxeko ..................... hoberena.
Gaur gauerako Bagdad honetatik ..................... egon nahi nuke; gaur
gauerako Ispahango hiri ..................... hartan egon nahi nuke.'
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 25
Gramatika landuz hizkuntza aberastu 21. Ipuineko esaldi batetik abiatuta eta hainbat adibide emanda, bait dut
(baitut), bait du (baitu), bait gara (baikara), bait naiz (bainaiz)... esaeren inguruko gogoeta egingo dugu.
Harritu egin naiz hura hemen ikusteaz, hain urruti Ispahandik; zeren
gaur gauean Ispahanen hartu behar baitut zure morroi hori…
Idatzi horrelako beste bi esaldi:
..............................................................................................................
..............................................................................................................
..............................................................................................................
..............................................................................................................
Idatzi testu bat 22. Morroia hil da azkenean, heriotzak harrapatu duelako. Idatzi egunkarian
agertuko den eskela.
BAGDADEKO MORROIA
26
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 27
MARI
Don Diego Lopez Harokoa Bizkaiko Jauna zen XIV. mendean. Ehiztari
porrokatua zen eta ahal zuen guztietan ateratzen zen basurde edo beste
piztiaren baten bila. Izan ere, garai hartan, horrelako animaliez beteak
baitzeuden gure mendiak.
Egun batean, pieza on baten atzetik zebilela, emakume bat ikusi zuen
haitz baten gainean kantari. Guztiz ahots zoragarria zuen eta Don Diegori
haren jabea ezagutzeko gogo bizia egin zitzaion; hala, harengana hurbildu
zen.
Bere bizi guztian ez zuen horren emakume ederrik ezagutu. Garaia eta
dotorea zen, larruazal zuri leunekoa. Haren begi beltz sakonen kontrastasun
bizia egiten zuten ia lurreraino iristen zitzaion ile urre kolorekoarekin. Urrez
bordatutako soineko berde bat zeraman eta kopetan zinta bat, urrezkoa
hura ere. Hainbesterainoko distira zuen emakume hark, non itsu-itsuan
maitemindu baitzen Don Diego.
- Nor zara? –galdetu zion.
- Anbotoko Dama –erantzun zion hark.
- Zu Anbotoko Dama zarenez eta ni Bizkaiko Jauna, nahi al duzu
nirekin ezkondu?
Damak onartu zuen, baina gauza bat aginduarazi zion: bere aurrean ez
zuela inoiz aitaren egingo. Mari eta Bizkaiko Jauna ezkondu ziren eta semea
eta alaba izan zituzten; Alabari Urraka deitu zioten eta semeari Iñigo Gerra
jarri zioten izena.
Urteak aurrera zihoazen eta denak zoriontsu bizi ziren Diego Lopez
Harokoaren gazteluan. Egun batean, Don Diegok basurde handi bat ekarri
zuen ehizatik bueltakoan; sukaldariek berehala maneiatu zuten afarirako.
Familia osoa mahaian zegoela etxeko bi zakur sartu ziren jangelan eta
zaunka hasi janari eske. Bat, zakur alano handi bat zen, oso oldarkorra, eta
MARI
28
bestea, urtxakurra, askoz txikiagoa. Don Diegok, barrez, basurde hanka bat
bota zien. Bi zakurrek gogor ekin zioten hankari, zeinek zeini kenduko, eta,
denen harridurarako, txakur txikiak handia hil egin zuen eta basurde hanka
herrestan hartuta alde egin zuen. Don Diegok, ezin izan zuen erremediatu,
eta aitaren egin zuen, esanez:
- Jaungoiko nirea! Nire bizian ez dut horrelakorik ikusi!
Une hartantxe bertan, Marik bere alabari eskutik heldu eta biek hegan
alde egin zuten leiho batetik. Geroztik ez zen haien berririk izan.
Urteak joan ziren eta, gaztelarren aurkako gerra batean preso hartu
zuten Don Diego eta Toledoko gotorleku batera eraman zuten. Iñigo Gerra
aholku eske ibili zen bere ahaideen artean, aita askatzeko zer egin; inork ez
zekien, ordea, nola askatu aita, harik eta behin agure zahar bizarzuri honela
esan zion arte:
- Iñigo, laguntza behar baduk hoa heure amarengana, hark esango dik
zer egin.
Iñigo, bada, Anbotora joan zen, eta, haratu zenean, haitz baten gainean
ikusi zuen Mari.
- Iñigo Gerra, seme –esan zion–, hator niregana, bazekiat zertara
hatorren eta; aita espetxetik nola askatu galdetzera hator.
Marik oihu bat egin zuen, eta zaldi zuri eder ongi zelatu bat azaldu zen.
- Pardal dik izena –esan zion–. To hiretzat. Guduak irabazten
lagunduko dik, baina zela ez diok inoiz kendu behar, ezta jan-edanik eman
ere. Gaur bertan Toledora eramango hau eta biak ekarriko zaituzte etxera.
Eta hala, Iñigo zaldi gainera igo eta, konturatu zenerako, aita preso
zeukaten gazteluko patioan zegoen. Bilatu zuen, eskutik heldu zion eta
zaldia zegoen tokira eraman zuen, eta biak itzuli ziren Bizkaira; inork ezin
izan zien ezer egin, biak ikusezin bilakatuak baitziren, bitartean.
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 29
Orduz geroztik, Bizkaiko Jaunaren etxean hiltzen zituzten behi guztien
barrukiak haitz baten gainean uzten zituzten Marirentzat opari. Eta, esaten
zutenez, hala egin behar omen zen, bestela gaitz izugarriren bat etorriko
omen zen eta, Jaunaren edota etxearen gain. Eta halaxe geratu zen,
gertatu ere. Don Diegoren birbiloba batek ez zuen gehiago oparirik egin, eta
begi bat galdu zuen ohitura hura ez betetzeagatik.
ITURRIA: Euskal Herriko Leiendak Izenburua MARI Egilea Toti Martínez de Lezea Argitaletxea Erein Urtea 2002 OHARRA: Hasierako jarduerak egiteko, liburua behar da.
MARI
30
Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak 1. Zure ustez, zer ote dira Euskal Herriko Legendak? Ezagutzen al duzu baten
bat?
2. Aztertu liburuaren azala eta kontrazala: tamaina, koloreak, testura, letra motak, idazlea, ilustratzailea, argitaletxea eta edizioa.
3. Aztertu zenbat legenda ageri diren aurkibidean.
4. Egiazko ala gezurrezko istorioa izango da?
5. Behatu marrazkiei. Ematen al digute gaiaren eta protagonisten berri?
6. Esan liburua gustukoa duzun, zure iritzia arrazoituz.
Idatziz landutakoak 7. Idatzi ezagutzen dituzun pertsonaia mitologikoen izenak.
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
8. Aukeratu gustukoa duzun pertsonaia horietako bat, eta deskribatu, ahalik eta datu gehien emanda. Behar izanez gero, bilatu informazioa.
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak 9. Zein dira istorioaren pertsonaiak?
10. Zer mendetan kokatuta dago istorioa?
11. Zer baldintza jarri zion Anbotoko damak Bizkaiko jaunari?
12. Nondik dator Anbotoko dama izena?
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 31
13. Zer izen eman diete Bizkaiko jaunari eta Mariren seme-alabei?
14. Aipatu narrazioan zehar ageri diren tokien izenak.
15. Zer txakur mota zituen Bizkaiko jaunak?
16. Nola zuen izena zaldi zuriak?
17. Zer esan nahi du zela hitzak?
18. Zer opari egin diote Mariri kondairaren bukaeran?
19. Zer gertatu zitzaion Mariren birbiloba bati, oparia ez uzteagatik?
20. Aipatu hitz hauen sinonimoak:
• Barrukiak
• Gaitz
• Porrokatu
• Maneiatu
• Ahaide Idatziz landutakoak 21. Azpimarratu testuan ageri ez diren hitzak:
bukatu – oinpean – frogatu – agure – urtxakur – aholku – gotorleku –
elefante – basurde – hegan – birraitona – dantzatu – dragoi
22. Gogoratu Mariren deskribapena. Lotu izenak dagozkien adjektiboekin:
• Begiak
• Larruazala
• Ilea
• Soinekoa
• Zintza
• Gorputza
o Berdea
o Zuria
o Urrezkoa
o Garaia
o Beltza
o Urre kolorekoa
23. Anbotoko damak Bizkaiko jaunari agindu zion:
a. Basurde-ehizara ez zela gehiago joango.
b. Berarekin ezkontzeko, gaztelua margotuko zuela.
c. Bere aurrean ez zuela inoiz aitarenik egingo.
d. Egunero opariak jaso nahi zituela.
MARI
32
24. Zer animalia aipatzen da gehien narrazioan?
a. Behia
b. Txakurra
c. Basurdea
d. Zaldia 25. XIV. mendeko Bizkaiko jauna zen:
a. Don Diego Lopetegi.
b. Don Diego Lopez Harokoa.
c. Iñigo Gerra jauna.
d. Anbotoko jauna.
e. Don Diego Haro Lopez. 26. Zer jarriko zenuke haratu zenean adierazpenaren ordez?
a. Haserretu zenean.
b. Iritsi zenean.
c. Harat eta honat ibili zenean.
d. Aspertu zenean.
27. Idatzi esaldi bakar batean ipuinaren hasieran gertatu dena:
..............................................................................................................
IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 33
Gramatika landuz hizkuntza aberastu 28. Testuan hika dagoena, jarri zuka:
- Iñigo, laguntza behar baduk hoa amarengana, hark esango dik zer egin. ............................................................................................................
............................................................................................................ - Iñigo Gerra, seme –esan zion–, hator niregana, bazekiat zertara hatorren
eta; aita espetxetik nola askatu galdetzera hator.
............................................................................................................
............................................................................................................ - Pardal dik izena –esan zion. To hiretzat. Guduak irabazten lagunduko
dik, baina zela ez diok inoiz kendu behar, ezta jan-edanik eman ere.
Gaur bertan Toledora eramango hau eta biak ekarriko zaituzte etxera.
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................ Idatzi testu bat 29. Idatzi testu labur batean, zer egingo zenukeen ikusezina bazina:
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
35
INTERPRETATU
KONPETENTZIA LANTZEKO
IPUINAK
INTERPRETATU KONPETENTZIA
37
HARTUKO NUKE MARKESAREN TELEBISTA
Polizien pelikula txar bat ematen ari ziren telebistaz. Hantxe zegoen
bapo baino lasaiago Hartuko Nuke markesa telebistaren aurrean. Polizien
pelikula txar hark historia txarragoa kontatzen zuen: lapur batzuk banku bat
atrakatu zutela, bankuko alarmak hots zaratatsua sortu zuela, polizi
efizienteak tximista baino azkarrago bankuraino iritsi zirela, eta inguraturik
zeuzkatela lapurrak.
Begiak erne zituen Hartuko Nuke markesak. Asko atsegin zitzaizkion
tankera hartako pelikula guztiz originalak. Ezkerreko eskuko behatz lodiko
atzazala jaten hasi zen Hartuko Nuke markesa urduri, lapur batek bere
metraileta atera, ra-ta-ta-ta egin eta polizi bati eman beharrean, tiroak
gaizki zuzendu nonbait eta Hartuko Nuke markesaren telebistako pantaila
mila pusketetan txikitu zenean. Hartuko Nuke markesak burua okertu
zuelako, bestela tiro batek emango zion!
Hartuko Nuke markesaren nahigabea! Joan zen auzoko Pedagoio
irakaslearengana eta ea telebista ongi ikusten al zuen galdetu zion.
Pedagoiok baietz.
Pedagoio irakasleari ere asko atsegin zitzaizkion pelikula guztiz originalak
eta berri on bat eman zion Hartuko Nuke markesari:
- Ba al dakizu nork irabazi duen?
- Nork? –txiklearen globoak bezala borobildu zitzaizkion begiak Hartuko
Nuke markesari.
- Poliziek!
HARTUKO NUKE MARKESAREN TELEBISTA
38
Sakon hartu zuen arnasa Hartuko Nuke markesak. Gero, etxera joan eta
Maioritario alkateari hots egin zion telefonoz.
- Maioritario!
- Nor da? –galdetu zuen ahots lodi, agintetsu batek.
- Hartuko Nuke markesa naiz. Lapurrek kale egin dutenean, nire
telebistako pantaila hautsi dute.
- Lasai, Hartuko Nuke, lasai.
Maioritario alkateari ere asko atsegin zitzaizkion pelikula guztiz
originalak. Segundo batzuk erantzuna pentsatzeko hartu eta bota zion
Hartuko Nuke markesari:
- Harrapatu dituzte lapurrak eta Giza Legeek agintzen duten eran
interrogatuak eta zigortuak izango dira.
- Eta zer egin behar dut nik telebistarik gabe?
Maioritariok ez zuen hasieran ezer erantzun baina aguanta hadi! esateko
gogoa iritsi zitzaion mingain puntaraino.
- Zer egin behar dudan galdetzen dizut!
- Zakarretara bota. Lapurrei multa ipiniko die komisarioak eta multaren
diruaz telebista berria erosiko dizut, Urdanetako kanala eta guzti.
Pozarren erantzun zion Hartuko Nuke markesak, alaitasuna hanka
puntetatik ahoraino igotzen zitzaiolarik:
- Eskerrik asko, Maioritario.
Eta une baten ondoren berriro:
- Eskerrik asko, Maioritario. Zeuri emango dizut datorren urtean ere
neure botoa.
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 39
Hartuko Nuke markesak zakarretara bota zuen pantailarik gabeko
telebista. Maioritario alkateak jaso zuen zakarretik eta Udaletxeko bulegoko
mahai gainean ipini zuen.
Pantailak hutsik lagatako zulotik hitz egiten zien Maioritariok bulegora
joaten zitzaizkion herritar guztiei. Berriak eman, eguraldia antzeman,
poesiak esan eta doinu sentikorrak kantatu zituen harrez geroz Maioritariok
telebistaren zulotik.
ITURRIA: Tristeak kontsolatzeko makina Izenburua Hartuko Nuke markesaren telebista Egilea Anjel Lertxundi Argitaletxea Erein Urtea 1981
HARTUKO NUKE MARKESAREN TELEBISTA
40
Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Esparru fonetikoa 1. Aldatu izenburuko hitzen ordena. Fonetikoki oso antzekoak badira ere, behar
bada, istorioa guztiz alda daiteke. Iruzkindu Hartuko Nuke markesaren telebista eta Markesaren telebista hartuko nuke izenburuetako narrazioen argumentuen hipotesiak.
Esparru ortografikoa 2. Izenburuko zer hitzak dauka zailtasun ortografikoa? Aipatu dagokion
ortografia-araua, nola idazten den gogoratzeko.
Esparru morfosintaktikoa 3. Zer hitz mota dira izenburukoak: izenak, adjektiboak, aditzak...?
• Hartuko Nuke:...............................................
• Markesa:.......................................................
• Telebista:...................................................... 4. Zer hitz mota dira Hartuko Nuke? Arrazoitu zure erantzuna.
..............................................................................................................
..............................................................................................................
5. Nola dago osatuta telebista hitza? Jarri antzeko beste adibide batzuk; hau da, egin tele- aurrizkia duten hitzen zerrenda.
Esparru semantikoa 6. Zer da markesa izatea? Aipatu horrekin zerikusia duten beste hainbat hitz.
Esparru analogikoa 7. Ezagutzen al duzu markesa bat, telebista bat, zein biak ageri diren
narraziorik? Kontatu.
Iragarpen-esparrua 8. Zure ustez, izenburuari erreparatuta, zer testu mota da?
a. Eskutitza.
b. Instrukzio-testua.
c. Azalpen-testua.
d. Narrazioa.
e. Antzerkia.
f. Olerkia.
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 41
9. Izenburua kontuan hartuta, nolakoa ote da testua? Arrazoitu zure erantzuna.
a. Beldurrezkoa
b. Umorezkoa
c. Fantastikoa
d. Errealista ...........................................................................................................
........................................................................................................... Egilearen izenaz 10. Nongoa ote da Anjel Lertxundi?
11. Zergatik deitzen dio Anjel, eta ez, Aingeru?
12. Ezagutzen al duzu idazle horren libururik? Bilatu Anjel Lertxundi idazleari buruzko informazioa.
Irakurri bitartean lantzeko jarduerak 13. Zer esan nahi du kale egin esapideak?
a. Kalera irten.
b. Gaiztakeriak egin.
c. Huts egin.
d. Alde egin.
14. Erantzun galderari, azken paragrafoa irakurri baino lehen:
Zertarako jarri zuen Maioritario alkateak telebista Udaletxeko bulegoan?
HARTUKO NUKE MARKESAREN TELEBISTA
42
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Ipuinean gertatzen eta esaten denari buruz 15. Osatu hutsuneak:
16. Markesa polizien film txar bat ikusten ari zen. Zergatik gustatzen zitzaizkion
halako filmak?
a. Nahiko ergela zelako.
b. Film originalak atseginak direlako.
c. Halako filmekin pentsatu behar ez delako.
d. Poliziak oso onak direlako.
e. Akzio handiko filmak hoberenak direlako. 17. Zergatik emango zion Hartuko Nuke markesak hainbeste garrantzia
telebistari?
a. Telebistarik gabe ezin delako bizi.
b. Telebista denbora pasatzeko oso egokia delako.
c. Fikzioa eta errealitatea nahasten zituelako.
d. Markesa filmzale amorratua zelako.
e. Etxeko aparaturik garrantzitsuena telebista delako.
Pertsonaiak
Nolakoa da? Nolakoa da? Nolakoa da?
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 43
18. Zergatik dio narratzaileak filma guztiz originala dela?
a. Polizien filmak beti oso originalak direlako.
b. Idazlearentzat, hain zuzen, film horiek aspergarriak direlako.
c. Horrelako filmetan, nolako bukaera izango den inoiz ez dakizulako.
d. Narratzailea film horien aldekoa delako.
e. Orokorrean, telebistari kritika egin nahi diolako. 19. Nork esan du?
Lapurrek nire telebistako pantaila hautsi dute. ...............................
Ba al dakizu nork irabazi duen? ...............................
Interrogatuak eta zigortuak izango dira. ...............................
20. Zer pentsatzen duzu esaldi horiei buruz? Posible al da horrelako zerbait gertatzea?
.............................................................................................................
.............................................................................................................
21. Zure ustez, zergatik jarri dizkie idazleak alkateari Maioritario eta irakasleari Pedagoio izenak?
.............................................................................................................
............................................................................................................. 22. Zer esan nahi du laga hitzak ipuineko esaldian?
Pantailak hutsik lagatako zulotik hitz egiten zien Maioritariok bulegora joaten zitzaizkion herritar guztiei.
a. Eman.
b. Utzi.
c. Hartu.
d. Ekarri.
e. Eraman. Ipuinak iradokitzen duena 23. Zure ustez, telebista gehiegi ikusteak menpekotasuna sor dezake? Zergatik?
.............................................................................................................
.............................................................................................................
HARTUKO NUKE MARKESAREN TELEBISTA
44
24. Astean zenbat orduz ikusten duzu telebista? Zer iruditzen zaizu: asko, gutxi, gehiegi...?
.............................................................................................................
............................................................................................................. 25. Zeri buruzko filmak gustatzen zaizkizu? Kontatu laburki zure gustuko film
bat.
.............................................................................................................
............................................................................................................. Ipuinaren hartzaileari buruz 26. Norentzat da egokia ipuina?
a. Polizia izan nahi duten gazteentzat.
b. Telebista gehiegi ikusten dutenentzat.
c. Alkate jatorrentzat.
d. Dena dakitela uste duten irakasleentzat.
e. Film originalak gustuko dituzten pertsonentzat.
f. Errealitatea eta fantasia nahasten dutenentzat.
g. Edozein irakurlerentzat.
Ipuinaren xedeari buruz 27. Zein da ipuinaren helburua?
.............................................................................................................
............................................................................................................. 28. Zer ikasi duzu ipuinarekin? Zer pentsarazi dizu?
.............................................................................................................
............................................................................................................. Izenburuaren errebisioa 29. Jakin al dezakegu nolakoa izango den ipuina izenburua irakurrita? Zergatik?
.............................................................................................................
.............................................................................................................
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 45
30. Aldatu izenburua eta jarri egokia iruditzen zaizun beste bat.
............................................................................................................. Gramatika landuz hizkuntza aberastu 31. Alkateak arazoak ditu telebistan esan beharreko esaldi hauekin; lagundu
erantzun zuzena aukeratzen:
• Markesak Pedagoiok .................. liburu ditu.
a) adinako b) gehiago c) beste
• Irakaslea bere anaia baino zazpi urte .................. da.
a) gaztea b) gazteagoa c) zahar
• Gure herriko mendia ondoko herrikoa .................. garaiagoa da.
a) bezain b) beste c) baino
• Gure eskualdeak zuenak baino biztanle .................. ditu.
a) gutxi b) gutxiago c) asko
• Markesa bere bizilaguna .................. astuna da.
a) bezain b) baino c) bainoago Idatzi testu bat 32. Hona hemen bi aukera:
a. Idatzi testu konparatibo bat, telebistaren alde onak eta txarrak aipatuta.
b. Idatzi alkateak herritarrei telebista zulotik kantatutako olerkitxoa.
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
INTERPRETATU KONPETENTZIA
47
IGARLEA
Behinola, herrixka batean nekazari txiro bat bizi zen; denek Karramarro
deitzen zioten. Gizon argia zenez, miseria gorritik irteteko biderik onena
bere burua igarletzat jotzea zela iruditu zitzaion. Herrikide batzuen zenbait
gauza ezkutatzen zituen eta, gero, aurkitzean, bere dohain harrigarriei
esker egiten zuela esaten zien.
Beraren igarle fama laster hedatu zen inguru haietan guztietan, eta,
egun batean, kondeak deitu zion.
- Badakit igarlea zarena –esan zion– eta lan bat emateko deitu dizut.
Etxean gordeta neukan dirua lapurtu didate eta zuk aurkitzea nahi
dut. Aurkituz gero, opariz beteko zaitut. Aurkitzen ez baduzu, ordea,
ziegan sartuko zaitut, iruzurti izateagatik.
Gure nekazari gaixoa, bere burua arriskuan ikusita, dardarka hasi zen ia.
Bere gezurraren sarean harrapaturik, ezin zezakeen ezertxo ere egin.
Kondeak bazkaltzera gonbidatu zuen. Janari-edariak zerbitzatzen ari
ziren hiru otseinak oso kezkaturik zeuden, beraiek lapurtu baitzuten dirua.
Gai izango ote zen gizon hura egiaz jabetzeko? Batek ere ez zuen jantokian
sartu nahi, igarleak ezagutuko zituen beldurrez. Azkenik, zopa zerbitzeaz
arduratzen zena sartu zen.
- Hara! –esan zuen sasi igarleak pozik–. Hementxe da lehena!
Lehen platera esan nahi zuen, baina lapurra, antzematen ziotela
pentsaturik, lagunengana itzuli zen gizonak dohain bereziak zituelako uste
osoz. Dardarka, beste zerbitzari bat sartu zen jantokian, arrainaren azpila
eskuetan.
- Horra non datorren bigarrena! –esan zuen igarleak.
IGARLEA
48
Gauza bera gertatu zen hirugarrenarekin ere. Beren burua galduta
ikusirik, lapurrek dirua hartu eta igarleari ematea erabaki zuten. Opari bat
ere emango zioten, kondearen aurrean sala ez zitzan. Horrela egin zuten,
bada. Jantokitik ateratzeko keinuak egin zizkioten eta laster jarri ziren ados
harekin.
Kanpoan zegoela, kondeak igarlearen ustezko dohainak probatu nahi
izan zituen. Azpil batetik karramarro bat hartu, esku batean gorde eta
nekazaria itzuli zenean hauxe esan zion:
- Ea igartzen duzun zer dudan eskuan. Bestela gezurti hutsa zarela
pentsatuko dut.
Bereak egin zuela ikusita, hasperenka hasi zen nekazaria:
- Karramarro gaixoa! Kondeak harrapatu egin zaitu!
Kondea erabat txunditurik geratu zen eta gizon hark den-dena zekiela
pentsatu zuen. Are ziurrago geratu zen lapurturiko dirua non zegoen esan
zionean.
Jauregitik irten zenean, Karramarrok erabaki bat hartu zuen: irabaziekin
negozioren bat jarriko zuen eta behin betiko ahaztuko zen igarle kontu
hartaz.
ITURRIA: Txiri-Txiri. Irakurgaiak 6. maila. Lagunartean. Izenburua Igarlea Egilea Herri-ipuina Argitaletxea Zubia Urtea 2005
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 49
Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Esparru ortografikoa 1. Zer ortografia-akats egin daitezke izenburua idazterakoan? Aipatu.
Esparru morfosintaktikoa 2. Aztertu izenburua. Esan zer hitz mota den: izena, aditza, adjektiboa...
Izena bada, zer motatakoa da?
3. Zer falta zaio izenburuko hitzari esaldi osoa izateko?
4. Zer funtzio du izenburuko hitzak esaldian?
5. Esan zer testu mota den, izenburuari, testuaren egiturari eta irudiari (liburua baduzu) begiratuta.
Esparru semantikoa 6. Zer esan nahi du igarle hitzak? Saiatu zure hitzekin definitzen.
7. Nola dago osatuta igarle hitza? Banatu bi zatiak.
............................................. ..............................................
8. Bilatu igarri hitzaren familiako beste termino batzuk.
..........................................................................................................
9. Definitu aurkitu dituzun hitzak:
..........................................................................................................
..........................................................................................................
.......................................................................................................... Esparru analogikoa 10. Ezagutzen al duzu igarlerik? Inoiz joan al zara igarle batengana? Eta,
ezagutzen al duzu inor joan denik? Kontatu.
Iragarpen-esparrua 11. Zure iritziz, zer gertatuko ote da ipuinean? Egin hipotesiak.
Egilearen izenaz 12. Zer esan nahi du herri-ipuina dela?
13. Ezagutzen al duzu beste herri-ipuinik?
IGARLEA
50
Irakurri bitartean lantzeko jarduerak 14. Azpimarratu testuan ulertzen ez dituzun hitzak; gero, testuinguruaren eta
irakaslearen laguntzaz argitzeko.
15. Egiaztatu hipotesiak. Hausnartu eta iruzkindu ikaskideekin aldez aurretik imajinatu duzuna bete den ala ez.
16. Kondeak igarlea bazkaltzera gonbidatu du, dirua aurkitzeko. Dirua aurkituz gero, opariz beteko du; baina, ez badu aurkitzen, ziegan sartuko duela esan dio. Zure ustez, zer gertatuko da?
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Ipuinean gertatzen eta esaten dena 17. Zure ustez, nolakoa ote da igarlea?
a. Azkarra
b. Gezurtia
c. Ausarta
d. Tematia
e. Bihozbera
f. Aspergarria
g. Inozoa
h. Argia
i. Zorteduna
18. Eta, kondea?
a. Errespetagarria
b. Burugogorra
c. Inuzentea
d. Tripontzia
e. Zorrotza
f. Zuzena
g. Mesfidatia
h. Agintzailea
i. Alaia
19. Zergatik jokatzen du Karramarrok horrela?
a. Oso txiroa denez, beste erremediorik ez duelako.
b. Jendea engainatzea, dirua erraz irabazteko modua delako.
c. Diru asko dutenei lapurtzea, gaizki ez dagoelako.
d. Miseria gorritik ateratzeko, edozer gauza egin behar delako.
e. Herrikideak nahiko tuntunak direlako eta erraz engainatu ahal dituelako.
f. Gauza hoberik bururatu ez zaiolako.
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 51
20. Zergatik da beldur Karramarro kondeak deitzen duenean?
a. Kondea oso gizon gaiztoa dela entzuna duelako.
b. Jauregian gauzak igartzea askoz ere zailago delako.
c. Erabilitako gezurrak bere kontra jarri direlako.
d. Hiltzeko arriskuan dagoelako.
e. Benetako igarlea ez dela guztiek jakingo dutelako.
f. Kondea gizon zorrotza delako eta bere gezurrak zigortuko dituelako.
21. Arrazoirik ba al dute otseinek kezkaturik egoteko?
a. Bai, haien lanpostua arriskuan baitago.
b. Bai, lapurretan ibiltzen direnak, azkenean, beti harrapatuak izaten baitira.
c. Bai, igarlea oso azkarra baita.
d. Ez, lapurrek ez baitute inoiz kezkatu beharrik.
e. Ez, kondea ez baita gehiegi haserretzen horrelakoetan.
f. Ez, igarlearekin negozio ona egin ahal baitute.
22. Zure ustez, nola lortu du igarleak guztia asmatzea?
a. Berak ez jakin arren, igartzeko dohainak ditu.
b. Oso argia eta azkarra denez, detaile guztiak kontuan hartu ditu.
c. Zorte ona besterik ez du izan.
d. Kasualitatea baino ez da izan.
e. Ez du ezer asmatu, nahiz eta besteek hala uste duten.
f. Bere igarle fama onari esker.
23. Zer esan nahi du dohain hitzak esaldian?
...bere dohain harrigarriei esker egiten zuela...
a. Ondasun
b. Musu-truk
c. Mesede
d. Eskaintza
e. Gaitasun
f. Erregalu
IGARLEA
52
24. Zer definizio ez zenuke aukeratuko iruzurti hitzarentzat?
...iruzurti izateagatik...
a. Gezurra esaten duena.
b. Tranpa egiten duena.
c. Irudimen handia duena.
d. Faltsua dena.
e. Engainatzen duena.
f. Oso azkarra dena.
25. Aukeratu bereak egin esapidea definitzen duen esaldirik egokiena:
a. Bere borondatea egin.
b. Berak nahi duena egin.
c. Harrapatu.
d. Dena egina egon.
e. Bere nahia bete.
f. Engainatu.
26. Nori egiten dio erreferentzia esaldian belztuta dagoen izenordainak?
Gai izango ote zen gizon hura egiaz jabetzeko?
a. Kondeari.
b. Hirugarren otseinari.
c. Igarleari.
d. Lehenbiziko otseinari.
e. Bigarren otseinari.
Ipuinak iradokitzen duena 27. Gaur egun igarle lanak egiten dituzten pertsonak askotan ikusi ohi ditugu
telebistan, egunkarian eta bestelako komunikabideetan. Zure ustez, engainatzen al dute jendea?
..........................................................................................................
.......................................................................................................... 28. Ezagutzen al duzu igarlerik? Baten bat ezagutuz gero, zer eskatuko zenioke?
..........................................................................................................
..........................................................................................................
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 53
29. Existitzen al dira dohain bereziak dituzten pertsonak? Nola jakin dezakezu dohain berezi bat benetakoa den ala ez? Ona al da edozer gauzaz fidatzea?
..........................................................................................................
..........................................................................................................
Ipuinaren hartzaileari buruz 30. Ipuin hau egokia da pertsona hauentzat:
a. Tranpatiak diren pertsonentzat.
b. Oso pobreak direnentzat.
c. Gezurretan ibiltzen direnentzat.
d. Konde aberatsentzat.
e. Igarpenak egiten dituzten pertsonentzat.
f. Gauza guztiak sinisten dituztenentzat.
g. Besterik: ...................................................................................... Ipuinaren xedeari buruz 31. Zure ustez, zein da ipuinaren mezua? Zer adierazi nahi du ipuinak? Arrazoitu
zure erantzuna.
..........................................................................................................
..........................................................................................................
32. Mezua kontuan hartuta, nori kontatuko zenioke ipuina? Zergatik?
..........................................................................................................
.......................................................................................................... Izenburuaren errebisioa 33. Zer beste izenburu jarriko zenioke ipuinari?
..........................................................................................................
IGARLEA
54
Gramatika landuz hizkuntza aberastu 34. Adibidea irakurri ondoren, idatzi egitura bereko beste lau esaldi:
Zopa zerbitzatzeaz arduratzen zena sartu zen. • .......................................................................................................
• .......................................................................................................
• ........................................................................................................
• ........................................................................................................ Idatzi testu bat 35. Idatzi igarle on bat izateko beharrezkoak diren baldintzen zerrenda eroa:
IGARLE ONAREN ESKULIBURUA (Derrigorrezko baldintzak)
Begi urdinak izatea
Kristalezko bola erraldoiaren jabe izatea
..........................................................................
..........................................................................
..........................................................................
..........................................................................
..........................................................................
..........................................................................
INTERPRETATU KONPETENTZIA
55
ENPERADORE EROA
Duela sei mende, Txinako erresuman, Hung-Wu enperadorea bizi zen.
Orduan, aberatsak aberats eta pobreak pobre ziren.
Txinako beste eskualde batean, berriz, Ching-Fu izeneko pintatzailea
bizi zen, bere trebeziagatik oso estimatua. Ching-Fu oihanaren erdian bizi
zen, Su-Tao bere alabarekin. Bertan ikasi zuen pintatzen. Jadanik zaharra
zen, ile urdina zuen buruan eta gorputzaren azala zimurrez betea. Alabak
koadroetarako oihalak ehuntzen zizkion pintatzaileari. Honek koadroak
pintatu eta oihanean uzten zituen, naturarekin nahasirik. Koadroak
naturak berak eginak zirela zirudien.
Behin batean, enperadorearen belarrietara heldu zen pintatzaile bikain
haren ospea eta, halako batean, pintatzailearen abilezia bere begiez
konprobatzea erabaki zuen.
Abiatu zen, bada, enperadorea bere elefante eta soldaduekin eta laster
batean oihanaren erdian azaldu zen. Hantxe topatu zuen Su-Tao, bere
aitarentzat oihalak ehuntzen. Su-Taok bere aita zegoen tokiraino eraman
zuen enperadorea. Ching-Fu koadro bat pintatzen ari zen. Enperadorea
harriturik geratu zen haren lana ikusita. Bazirudien koadroko loreak eta
txoriak bizirik zeudela. Orduan, enperadoreak, oihalera hurbildurik,
pinturako arrosarik ederrena ebaki zuen. Arrosa eskuan zuela, esan zuen:
- Txinako pintatzailerik onena zara. Niretzat egingo duzu lan.
- Inor zerbitzatzeko zaharregia naiz –erantzun zion Ching-Fuk.
Erregeak, haserre, koadroa hartu eta bere jauregira eraman zezaten
agindu zien bere soldaduei. Behin jauregian, koadroa areto nagusian
eskegi eta bi soldadu jarri zituen hura zaintzen.
Handik gutxira, koadroko loreak zimeltzen hasi ziren enperadorearen
begi harrituen aurrean. Enperadorea sutan jarri zen eta bere armada
harturik, oihanerantz jo zuen. Oihanean, Su-Tao aurkitu zuten eta,
azalpenik eman gabe, hil egin zuten.
ENPERADORE EROA
56
Gero, pintatzailearenganaino iritsi ziren eta honek, tristuraz beterik,
bere alaba lurperatzeko baimena eskatu zuen.
Ching-Fuk koadro bat pintatu zuen, bertan hilobi bat eta basoan
galtzen zen bide bat agertzen zituena. Ondoren, bere alaba besotan hartu
eta koadroaren barrura sartu zen. Bere alaba lurperatu zuen, eta gero,
astiro-astiro berak pintatutako bidetik desagertu zen. Soldaduak koadroan
sartzen ahalegindu ziren, baina alferrik.
Orduan, enperadoreak koadroa hartu eta bere jauregira eraman zuen.
Areto nagusian eskegi zuen eta soldadu armatuak jarri zituen koadroaren
aldamenean, pintatzailea irtetean bertan hiltzeko.
Pintatzailea, ordea, ez zen sekula irten eta enperadorea erotu egin zen.
(moldatua)
ITURRIA: Hizkuntza 6 Izenburua Enperadore eroa Egilea Joseba Sarrionandia Argitaletxea Zubia Urtea 1995
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 57
Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Esparru fonetikoa 1. Aldatu izenburua, soinuari ahalik eta berdinen eutsita.
Adibidez: Umore beroa, Traidore saltseroa...
2. Bilatu enperadore hitzaren errima bera duten beste hitz batzuk. Egin gauza bera eroa hitzarekin.
3. Aukeratu izenburuarekin errimatzen duten bi hitz, eta sortu kopla bat.
4. Izenburuko bokalak aldatuta, beste hitz batzuk sortzen dira. Bilatu hitz horiek hiztegian, esanahirik duten ziurtatzeko.
Adibidez: area, orea, inparadorea...
Esparru ortografikoa 5. Enperadore hitza “n” letraz idazten da. Nola idazten da gazteleraz?
Ortografia-arau bera al dute bi hizkuntzek?
Esparru morfosintaktikoa 6. Izenburuan bi hitz daude. Zer da hitz bakoitza: izena, adjektiboa, aditza...?
7. Nolako izena da enperadore, arrunta ala berezia?
8. Osatzen al du izenburuak esaldi osoa? Hala ez bada, zer falta zaio?
Esparru semantikoa 9. Bilatu ero hitzaren sinonimoak.
10. Nor da enperadorea? Eta, zer egiten du?
11. Zer esanahi dute esaera hauek?
• Ez dago burutik sano.
• Osotara joana dago.
• Zoraturik dago.
• Burutik eginda dago.
• Neska horretaz txora-txora eginda nago. 12. Aldatu izenburua; baina, esanahi bera izan beharko du.
Esparru analogikoa 13. Gogoratzen al duzu enperadorea protagonista den beste istoriorik? Eta,
enperadore eroa den istoriorik? Eta, txisterik? Kontatu.
14. Izan al duzu aukerarik eroa dagoen norbaitekin egoteko? Zure ustez, zergatik dago horrela?
Iragarpen-esparrua 15. Zergatik ote dago ero gure istorioko protagonista? Zer erokeria egingo ote
ditu gure istorioan? Egin hipotesiak.
ENPERADORE EROA
58
16. Zure ustez, enperadorea benetan eroa da edo jendeak erotzat hartzen du?
Egilearen izenaz 17. Ipuinaren egilea Joseba Sarrionandia da. Nolakoa ote da? Azpimarratu.
Luzea
Mehea
Ile gorria
Kokotx handia
Txikia
Ile luzeduna
Ile beltzarana
Sudur motza
Lodia
Burusoila
Ile kizkurra
Begi txikia
18. Eta, nolako izaera ote du?
Alaia
Gozoa
Jostaria
Kirtena
Marmartia
Kuxkuxeroa
Isila
19. Belarri ona ote du musikarako? Gogoratzen al dizu haren izenak kanturik?
20. Ausartuko al zinateke idazlearen marrazki bat egitera? Aurrera!
Ondoren, bilatu idazleari buruzko informazioa.
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 59
Irakurri bitartean lantzeko jarduerak Esparru fonetikoa 21. Zer ikusi zuen enperadoreak, pintatzailea zegoen tokira heldu zenean?
22. Ching-Fuk zaharregia zela esan zuenean...
• Nola hartu zuen enperadoreak?
• Haserretu eta oihuka hasi zen?
• Behartu al zuen berekin lan egitera?
• Onartu al zuen pintatzaileak enperadorearentzat lan egitea?
• Onartu al zuen enperadoreak pintatzailearen iritzia? 23. Su-Tao hil zenean, zer egin zuen haren aitak?
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Ipuinean gertatzen eta esaten dena 24. Zure ustez, nolakoa da ipuineko enperadorea? Aukeratu haren izaera
hobekien adierazten duten hitzak:
Harroa
Argia
Baboa
Trebea
Xelebrea
Lerdoa
Malgua
Bihozgabea
Ona
Bihurria
Alferra
Mendekatzailea
Xarmanta
Ausarta
Urduria
Handi-handia
Eroa
Txiroa
Zoroa
Arrunta
...
25. Zure ustez, zergatik hartzen ditu enperadoreak horrelako erabakiak?
• Herritarrek, bestela, ez dutela bere agindurik betetzen badakielako.
• Munduan dauden gauza polit eta on guztiak beretzat nahi dituelako.
• Bere erabakien ondorioak aztertzen ez dituelako.
• Bertan agintzen duena bera delako.
• Txora-txora eginda dagoelako.
ENPERADORE EROA
60
26. Zure ustez, zer dira esaldi hauek, egia (E) ala gezurra (G)?
...... Enperadoreak pintatzailea bereganatu nahi du artea maite duelako.
...... Su-Taok aitarengana eraman zuen enperadorea, honen beldur zelako.
...... Enperadoreak pinturako arrosarik ederrena ebaki zuen bere lorategi ederra apaintzeko.
...... Koadroa enperadorearen logelan zintzilikatu zuten haren boterearen adierazle izan zedin.
...... Koadroko loreak penaz zimeldu ziren.
...... Alaba hila besoetan zuela Ching-Fu koadroaren barrura sartu zen mundu krudel hartatik ihesi.
27. Zer esan nahi ote du idazleak esaldi honekin?
Aberatsak aberats eta pobreak pobre ziren.
.............................................................................................................
.............................................................................................................
28. Enperadorea elefantez abiatu zen pintatzailearen abilezia ezagutzera. Hain aberatsa bazen, zergatik ez zen bere auto dotorean joan? .............................................................................................................
.............................................................................................................
29. Koadro pintatzailea zen Ching-Fu, eta, horregatik, enperadoreak bere jauregira eraman nahi izan zuen beretzako lan egin zezan. Lanbide bat al da koadro pintatzailea? Hala bada, zure ustez, nola ordainduko zion enperadoreak? .............................................................................................................
............................................................................................................. 30. Zure ustez, zer gerta zitekeen, Su-Taok enperadorea bere aitarenganaino
eraman izan ez balu? .............................................................................................................
.............................................................................................................
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 61
Ipuinak iradokitzen duena 31. Ipuinean aberatsak eta pobreak ageri dira. Gertatzen al da horrelakorik
zure herrian? .............................................................................................................
............................................................................................................. 32. Zure burua non kokatuko zenuke, aberatsen ala pobreen artean? Zergatik?
.............................................................................................................
............................................................................................................. 33. Ipuineko pintatzaileak lanerako zaharra dela dio. Zure ustez, lan egin
beharko lukete oso zaharrak diren pertsonek? Zergatik? .............................................................................................................
............................................................................................................. 34. Erregeak mendekua hartu zuen, bere nahia lortu ez zuelako. Ezagutzen al
duzu berearekin atera ez delako, mendekua hartu duen inor? Zer eratako mendekua hartu zuen? Kontatu. .............................................................................................................
............................................................................................................. 35. Su-Tao hil zutenean, Ching-Fuk koadro bat pintatu, alaba besoetan hartu,
koadroan sartu, alaba lurperatu eta berak marraztutako bidetik desagertu zen. Zer adierazi nahi digu idazleak horrekin? .............................................................................................................
............................................................................................................. Ipuinaren hartzaileari buruz 36. Ipuina aproposa da pertsona hauentzat:
a. Aginduak betetzen dituzten pertsonentzat.
b. Egia defendatzen duten pertsonentzat.
c. Mendekuen bitartez gauzak betearazten dituzten pertsonentzat.
d. Jende hoberenarekin lan egin nahi duten pertsonentzat.
e. Koadroak maite dituzten pertsonentzat.
f. Oso berekoiak diren pertsonentzat.
ENPERADORE EROA
62
Ipuinaren xedeari buruz 37. Zure ustez, zein da ipuinaren mezua? Arrazoitu zure erantzuna.
a. Gauzak indarrez ezin direla lortu.
b. Maitasuna munduko indarrik handiena dela.
c. Agintariek nahi dituzten gauzak beti lortzen dituztela.
d. Bakoitzak bere pentsamendua eta izaera defendatu behar duela.
e. Enperadoreek esaten dutena bete behar dela.
.............................................................................................................
............................................................................................................. Izenburuaren errebisioa 38. Enperadore eroa dio izenburuak, eta ero hitza testuaren azken
paragraforaino ez da azaltzen. Zure ustez, zergatik ote da?
.............................................................................................................
............................................................................................................. 39. Aldatu beharko bazenio ipuinari izenburua, zein jarriko zenioke?
.............................................................................................................
............................................................................................................. 40. Sarrionandiak idatzi du ipuina ala istorio txinatar batetik moldatu du?
Arrazoitu zure erantzuna. .............................................................................................................
.............................................................................................................
INTERPRETATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 63
Gramatika landuz hizkuntza aberastu 41. Bihurtu baiezko esaldi hauek ezezko esaldi:
• Txinako pintatzailerik onena zara.
........................................................................................................
• Honek bere alaba lurperatzeko baimena eskatu zuen.
........................................................................................................
• Bertan ikasi zuen pintatzen.
........................................................................................................
• Erregeak bere jauregira eraman zezaten agindu zuen.
........................................................................................................
• Soldaduak koadroan sartzen ahalegindu ziren.
........................................................................................................
• Niretzat egingo duzu lan.
........................................................................................................ Idatzi testu bat 42. Zu Ching-Fu zara eta pintatu duzun koadroko bidetik alde egin duzu.
Zauden lekuan zaudela, idatzi Hung-Wu enperadoreari postal bat, bueltan zergatik ez zaren etorri laburki azalduta, eta marraztu postalaren irudia.
65
ANTOLATU
KONPETENTZIA LANTZEKO
IPUINAK
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 67
HONTZURIA
R. M. Azkuek dioenez, hontzuriak goiz kantatzen duenean, inguruan
norbait hilko den seinale izaten omen da edo, ezbeharren bat gertatuko
zaion seinale. Baina, bestalde, hontzuriak gauez etxeren baten inguruan
kantatzen duenean, jaiotzaren bat iragartzen ari omen da.
Arabako herri batean bi anaia bizi ziren, elkarren artean guztiz
ezberdinak ziren beren izaeran. Bat, ona, zintzoa eta eskuzabala zen;
bestea, ordea, zikoitza eta gaiztakeriaz betea. Batek ongia eta Jainkoa
zituen maite, besteak, berriz, ez zuen deabruarengan ere sinisten, bere
buruaz eta egunetik egunera handitzen zihoan ondasunaz besterik ez zen
arduratzen.
Urteak joan eta urteak etorri, aberatsa geroz eta aberatsago ari zen
egiten, ez zion inori ezertxo ere ematen, berarentzat ere ia ez zuen dirurik
gastatzen. Honela, sekulako dirutza bildu zuen eta zazpi giltzapean gordeta
zeukan, eta, arratsaldero, bere diru kutxa ireki eta diruak kontatzen izaten
zituen poz guztiak.
Beste anaia, aldiz, geroz eta pobreago eta behartsuago. Besteenganako
maitasunak eraginda, zuen guztia banatzen zuen. Herriko behartsu guztiek
bazekiten haren atera joanez gero, ez zirela esku hutsik aterako.
Halako batean, anaia behartsua guztiz gaixotu zen eta heriotza bertan
zuela antz emanik, lagun bat bidali zuen anaiarengana kandela batzuen bila,
izan ere garai hartan uste zuten hildakoak argiren bat inguruan behar zuela
beste mundurantz egin beharreko bidea argitzeko. Ondoan kandela argirik
izan ezean, hildakoak bidea gal zezakeen, eta hara-hona ibiltzera behartu,
bidea aurkitu ezinik.
Laguna joan zen bada anaiaren etxera eta kandela pare bat eskatu zion
hiltzear zegoen anaiarentzat, baina zikoitz hark honela erantzun zion:
- Harengandik laguntza jaso dutenek eman diezazkiotela kandelak. Nik
HONTZURIA
68
ez dut inoiz ezer eman eta ez dut orain aldatzen hasteko asmorik!
Nire anaiak ez dit inoiz ezer eman, ezta eskatu ere; kito gaude!
Gau horretan bertan hil zen gaixoa, baina hil aurretik honako hitz hauek
esan zituen:
- Madarikatzen haut, anaia! Hiltzen haizenean ez duk inor izango hire
begiak ixteko, eta hire arima betirako harrapaturik geratuko duk
hontzuriren baten barnean.
Eta hori esanik, azken arnasa eman zuen.
Urte asko pasa ziren geroztik. Zikoitza, ez zen inoiz anaiaz gogoratu,
baina egun batean, dirua zenbatzen ari zela, gaitz bat sumatu zuen.
Berehala jakin zuen hiltzera zihoala eta, bat batean, anaiaren azken hitzak
etorri zitzaizkion burura. Beldurraren beldur, barkamena eskatu zuen, baina
une hartan bertan hontzuri bat sartu zen leihotik eta haren buruaren
gainean hegan hasi zen. Orduan, urrunetik zetorren ahots bat entzun zuen
esanez:
- Ez diat zer barkaturik, ez baitidak inoiz ezer egin, baina hire arima
galdurik ibiliko duk mendeetan zehar, gaur, hire heriotzako egunean,
hire alboan daukaan hontzuri horren gorputzean.
Haren gorputzik ez zen inoiz aurkitu eta jendearen ustez oraindik ere
galdurik dabil hontzuri baten itxuran.
- Horregatik, norbait gaixo dagoen etxe inguruan hontzuriren bat
agertzen denean, seinale txarra izaten da, gaixoa hil edo gaizkitu
egingo dela adierazten baitu.
ITURRIA: Euskal Herriko Leiendak Izenburua Hontzuria Egilea Toti Martínez de Lezea Argitaletxea Erein Urtea 2002
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 69
Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Izenburuari erreparatuz Esparru fonetikoa 1. Asmatu hainbat izenburu, jatorrizkoaren bokalak aldatuta. Lortu al duzu
zentzurik duen izenbururik? Eta, kontsonanteak aldatuta?
Esparru ortografikoa 2. Idatzi izenburua ahalik eta ortografia-akats gehien sartuta.
.............................................................................................................
Esparru morfosintaktikoa 3. Agertzen al da adjektiborik izenburuan? Eta, izenik? Nolako hitza da
izenburukoa?
4. Idatzi izenburu luzea, jatorrizkoari adjektiboak, izenak, aditzak... gehituta:
.............................................................................................................
Esparru semantikoa 5. Zer animalia mota da hontza? Idatzi hontza definitzeko esaldi pare bat.
.............................................................................................................
............................................................................................................. 6. Idatzi ezagutzen dituzun hegaztien izenak:
.............................................................................................................
............................................................................................................. Esparru analogikoa 7. Ezagutzen al duzu hontzuria aipatzen duen istoriorik, ipuinik, filmik...? Eta,
beste mota bateko hegaztiak aipatzen dituztenik?
Iragarpen-esparrua 8. Nolako ipuina ote da?
Umorezkoa, abenturazkoa, beldurrezkoa, fantasiazkoa, maitasunezkoa...
9. Nor ote da/dira protagonista(k)?
10. Zer gertatuko da ipuinean?
11. Izango al du ipuinak bukaera zoriontsua?
HONTZURIA
70
Irakurri bitartean lantzeko jarduerak 12. Irakurri bitartean, azpimarratu ulertzen ez dituzun hitzak eta esamoldeak,
eta galdetu irakasleari.
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak
Identifikatu - Gogoratu 13. Idatzi ipuinean aipatu diren pertsonaia guztiak:
.............................................................................................................
.............................................................................................................
14. Idatzi bi pertsonaia nagusiak deskribatzeko aipatu diren adjektiboak:
LEHENENGO ANAIA: ............................................................................
............................................................................................................
BIGARREN ANAIA: ...............................................................................
............................................................................................................ 15. Ordenatu esaldiak kronologikoki, zenbakien bidez:
...... Gau horretan bertan hil zen gaixoa.
...... Bat, ona, zintzoa eta eskuzabala zen; bestea, ordea, zikoitza eta gaiztakeriaz betea.
...... Haren gorputzik ez zen inoiz aurkitu eta jendearen ustez oraindik ere galdurik dabil hontzuri baten itxuran.
...... Laguna joan zen bada anaiaren etxera eta kandela pare bat eskatu zion.
...... Halako batean, anaia behartsua guztiz gaixotu zen.
...... Beste anaia, aldiz, geroz eta pobreago eta behartsuago.
...... Nik ez dut inoiz ezer eman eta ez dut orain aldatzen hasteko asmorik!
...... Urteak joan eta urteak etorri, aberatsa geroz eta aberatsago ari zen egiten.
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 71
16. Idatzi ipuinean agertu diren hitz hauen sinonimoak:
Ondasun: ....................................................................................
Zikoitza: ......................................................................................
Asmoa: .......................................................................................
Iragarri: ......................................................................................
Interpretatu 17. Zure ustez, zergatik ez zuen lagundu anaia aberatsak anaia pobrea?
a. Anaia pobrea ez zelako bihotz oneko gizona.
b. Aurretik, anaia pobrea harekin gaizki portatu zelako.
c. Oso gizon gaiztoa eta berekoia zelako.
d. Kandelak oso garestiak direlako.
e. Familia arteko harremanak nahiko txarrak izaten direlako.
f. Bakoitzak bere arazoak konpondu behar dituelako.
g. Anaia hiltzera zihoala ez zuelako pentsatzen.
h. Anaiak hari ez ziolako inoiz ezer eman. 18. Zure ustez, zergatik madarikatu zuen anaia pobreak anaia aberatsa?
a. Merezi zuelako.
b. Asko haserretu zelako.
c. Jendeari lagundu behar zaiolako eta anaiak ez zuelako ezer egin.
d. Inbidia ziolako.
e. Hilzorian zegoenez, edozer gauza egiteko prest zegoelako.
f. Bat-batean bera ere gizon gaizto bihurtu zelako.
g. Burutik pasatu zitzaion lehen gauza hori izan zelako.
h. Anaia aberatsa bihozgabea zelako.
HONTZURIA
72
19. Zergatik eskatu zuen anaia aberatsak barkamena azken unean?
a. Gaizki egin zuela konturatu zelako.
b. Beldurturik zegoelako.
c. Ez zuelako hil nahi.
d. Damuturik zegoelako.
e. Agian, heriotzatik ihes egin ahal izango zuelako.
f. Bere gaiztakeriaz ohartu zelako.
g. Hil baino lehen, barkamena eskatu behar delako.
20. Zure ustez, zergatik ez zen anaia aberatsaren gorpurik agertu?
a. Benetan, hontzuriaren gorpuan geratu zelako.
b. Gizon maltzurren gorpuak ez direlako agertzen.
c. Jendeak ez zuelako ongi begiratu; baina, gorpua nonbaiten egongo da.
d. Guztia gezurra iruditzen zait.
e. Kondaira bat besterik ez da.
21. Zer beste izenburu idatziko zenuke ipuinarentzat?
.............................................................................................................
Antolatu 22. Ipuinaren egiturari erreparatuko diogu:
Hasiera: Markatu noraino den.
Gertaera: Markatu horren hasiera eta bukaera.
Bukaera: Markatu non hasi den. 23. Ezabatu paragrafoan, esanahia ongi ulertzeko beharrezkoak ez diren hitzak:
Halako batean, anaia behartsua guztiz gaixotu zen eta heriotza
bertan zuela antz emanik, lagun bat bidali zuen anaiarengana kandela
batzuen bila, izan ere garai hartan uste zuten hildakoak argiren bat
inguruan behar zuela beste mundurantz egin beharreko bidea argitzeko.
Ondoan kandela argirik izan ezean, hildakoak bidea gal zezakeen, eta
hara-hona ibiltzera behartu, bidea aurkitu ezinik.
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 73
24. Ezarri izenburua ipuineko paragrafo hauei:
Izenburua: ....................................................................................
Arabako herri batean bi anaia bizi ziren, elkarren artean guztiz
ezberdinak ziren beren izaeran. Bat, ona, zintzoa eta eskuzabala zen;
bestea, ordea, zikoitza eta gaiztakeriaz betea. Batek ongia eta Jainkoa
zituen maite, besteak, berriz, ez zuen deabruarengan ere sinisten, bere
buruaz eta egunetik egunera handitzen zihoan ondasunaz besterik ez zen
arduratzen.
Izenburua: ....................................................................................
Halako batean, anaia behartsua guztiz gaixotu zen eta heriotza bertan
zuela antz emanik, lagun bat bidali zuen anaiarengana kandela batzuen bila,
izan ere garai hartan uste zuten hildakoak argiren bat inguruan behar zuela
beste mundurantz egin beharreko bidea argitzeko. Ondoan kandela argirik
izan ezean, hildakoak bidea gal zezakeen, eta hara-hona ibiltzera behartu,
bidea aurkitu ezinik.
Izenburua: ....................................................................................
- Harengandik laguntza jaso dutenek eman diezazkiotela kandelak. Nik
ez dut inoiz ezer eman eta ez dut orain aldatzen hasteko asmorik!
Nire anaiak ez dit inoiz ezer eman, ezta eskatu ere; kito gaude!
Izenburua: ....................................................................................
Horregatik, norbait gaixo dagoen etxe inguruan hontzuriren bat agertzen
denean, seinale txarra izaten da, gaixoa hil edo gaizkitu egingo dela
adierazten baitu.
HONTZURIA
74
Balioetsi 25. Zer iruditzen zaizu anaia pobreak anaia aberatsa madarikatzea?
a. Gaizki, hori ez baita inola ere egin behar.
b. Egian esan, berdin zait.
c. Ongi, anaia aberatsa oso gaizki portatu baitzen.
d. Gaizki, anaia aberatsak nahi zuena egiteko eskubidea baitzuen.
e. Gaizki, hark aldez aurretik, anaia aberatsari ez baitzion lagundu.
f. Ongi, nahi duzuna lortzen ez baduzu, edozer gauza egin baitaiteke.
g. Gaizki, mendekua besterik ez baitzuen nahi. 26. Zer iruditzen zaizu anaia aberatsaren jokaera, orokorrean: ongi, gaizki...?
Zergatik?
.............................................................................................................
............................................................................................................. 27. Zure ustez, zikoitzak eta gaiztoak al dira pertsona aberatsak? Zergatik?
.............................................................................................................
............................................................................................................. 28. Bi anaietako bat izateko aukera bazenu, zein aukeratuko zenuke? Zergatik?
.............................................................................................................
............................................................................................................. 29. Gustatu al zaizu ipuina? Zergatik?
.............................................................................................................
.............................................................................................................
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 75
Gramatika landuz hizkuntza aberastu 30. Zuzendu akatsak:
• Arabako herri batean bi anai bizi ziren.
.........................................................................................................
• Halako batean, anaia behartsua guztiz gaixotu zegoen.
.........................................................................................................
• Herriko behartsu guztiak bazekiten haren atera joanez gero, ez zirela esku hutsik aterako.
.........................................................................................................
.........................................................................................................
• Laguna joan zen bada anaiaren etxera eta kandela pare bat eskatu zizkion.
.........................................................................................................
.........................................................................................................
• Zikoitza, ez zen inoiz anaiaz gogoratu.
.........................................................................................................
• Eta, hori esanik, azken arnasa eman zion.
.........................................................................................................
HONTZURIA
76
Idatzi testu bat 31. Pentsatu zein diren ipuineko gertaera garrantzitsuenak, eta, era laburrean,
sortu komikia gertaera horiek erabilita.
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 77
UZTAILEAN ELURRA
Otalarreko Txomin baino gizon isilagorik eta bakarzaleagorik ez da inon
izan.
Lagun artean inoiz egon behar izaten zuenean isil-isilik egoten zen,
entzun eta entzun besteek esaten zutena. Bere gogoa zertara zegoen inork
ezin igarri zion, ikararik ttikienik ere bere aurpegiko larruari ez baitzitzaion
eragiten. Noizik behin begiak alde batera eta bestera erabili ez balitu,
harrizko, zurezko edo argizarizko gizon taxutzat har zezakeen edozeinek.
Gutxitan, oso gutxitan hasten zen bera hitz egiten. Gehien gehienetan
berari egin behar izaten zitzaion, eta, orduan ere, hiru edo lau hitz laburrez
amaitzen zuen bere erantzuna. Nahita ere, ahaleginak eginda ere, ezin zuen
inork harekin hizketa luzerik izan. Gizon lehorragorik!
Ez zuen ezerk ikaratzen. Hirira bere menditik inoiz jaitsi zenean,
menditar batentzat beti ikusgarri izan ohi diren gauzen ondotik ezer
begiratu gabe igarotzen zen, gauza haiek egunero-egunero ikusten ohitua
egon balitz bezala. Lehenengoz automobil bat ondo-ondotik abarroska
hautsa eta hatsa zeriola igaro zitzaionean, txakur bat igaro balitz baino
jaramon handiagorik ez zion egin. Nerbio gabeko gizona zirudien.
Bere izakerari egoki zetorkion bizibidea zuen Txominek: ardizain zebilen
mendian, artaldea ugazabak eta berak erdibana zutela.
Alferrik izaten zen hari esatea: “Txomin, zuk hau edo hori edo bestea
egin behar zenuke, hauxe datorkizu ondo, horixe egingo bazenu...”. Hura ez
zen inoiz inoren esanetatik ibiltzen, bere gogotik baizik. Gizon libreagorik ez
zen inguru hartan.
UZTAILEAN ELURRA
78
Halako batean Matxin Kaixku berritsua agertu zen herrian, Ameriketan
bizpahiru urte ibili eta gero, eta herriko ardandegian igande arrats batean
gizon pila handi bati ari zitzaion, gezur eta abar, itsasoz handiko gauzak
kontatzen. Txomin Otalar ere entzuleen artean zen.
Ameriketako lurraren gorapen handiak esan zituen Matxin Kaixkuk.
Basamortura gutxik joan nahi zutelako, eta gehienak hirietan gelditzen
zirelako, abeltzainek eta unaiek ederki irabazten zutela. Honengatik, Euskal
Herriko artzainak, hango basamortu zabaletan, bakarrean bizi izateko beldur
ez direlako, laster aberasten direla. Abereak hazteko ere zabaldi izugarriak
daudela; badirela han Euskal Herri osoa hainbateko zelaiak, belar gozoz
estaliak, gizon bakar bat bizi ez delarik.
Hauek guztiok entzun zituenean, Txomin Otalarrek esan zion bere
buruari: “Horiexek dituk, Txomin, hiretzako moduko lekuak. Hori duk
abelzaintza hori, bizibide eta irabazpide egin eginekoa hiretzat. Hoa
Ameriketara”.
Biharamunean bere ugazabari agertu zitzaion Txomin, eta esan zion:
- Ugazaba, zurekin hitz batzuk egitera nator.
- Mu...til! Hitz egitera etortzeko edozer gertatu duk... Gure ardiak
otsoak jan al dizkik?
- Ez, osorik daude. Neureak erosiko al zenizkidake?
- Baina, zer dela eta?
- Ni banoa.
- Nora gero?
- Ameriketara.
- Zoratu egin al zaik? Zer darabilak hik? Ba al dakik zer den
Ameriketara joatea? Etzak uste Anboto atzean dagoenik.
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 79
- Ni banoa bai... eta bila ezazu nire ordezko bat ardiak zaintzeko, eta
esaidazu neureak erosiko dizkidazun ala ez.
- Buru horretan hara joatea sartu baldin bazaik alferrik ibiliko nauk hiri
ezer esaten... Munduko gizon jakintsu guztiak baletozak hire burutik asmo
hori ateratzera, ez litekek ezer egingo... Tira bada, erosiko dizkiat ardiok,
eta hoa heuk nahi duan lekura.
Egin zuten salerosketa, eta ekainaren 12an Bilbon ontziratu zen gure
Txomin.
Abuztuaren azken egunetan agertu zen berriro Txomin bere herrian, eta,
beti bezala, isil-isilik, atzera zergatik etorri zen inori esan gabe.
Goiz batean ugazabarengana joan zen.
- Ekainean saldu nizkizun ardiak atzera erosiko dizkizut, nahi baduzu.
- Bai pozik ere. Hire ordez hartu dudan ardizain berriak gauza onik ez
zidak egiten... Hainbat ardi galdu dik... bidali behar diat, eta heu ipiniko
haut lehen bezala. Baina, esaidak, Ameriketara heldu haiz hi?
- Bai.
- Ez duk egin han egote handirik, bada.
- Egun bat. Buenos Airesen. Ontzitik irten, eta biharamunean beste bat
zetorren honantza; hantxe sartu nintzen.
- Zergatik hori?
- Uztailaren 10a zen.
- Eta?
- Elurra zen gogoz; urtarrilean bezala; hotzak bazter guztiak hondatu
behar.
- Eta beldurtu egin hintzen, ez duk?
- Bai, ba; uztailean eguraldi hori zelarik, neguan nor moldatu han?
UZTAILEAN ELURRA
80
- Ondo egin duk. Hemen hobeto biziko haiz.
Handik egun batzuetara Txomin Otalar Ameriketatik zergatik hain laster
etorri zen herrian zabaldu zenean, Matxin Kaixkuk barre algaraz zioen:
- Kirten handia! Hemen uda denean han negua izaten duk, hemen
negu denean, han uda. Hori duk idia!
- Ez bazekien, zer egingo zian bada?
- Arrainak bezain mutu ez balitz, esango genioan, baina inorekin ez dik
hitz egiten, bere burutatik ibiltzen duk eta... pekotza!
Kaixkuk zioena Txomini esan ziotenean, erantzun zuen:
- Zortzi urteko umetzat hartzen nauzue ala? Alde batean negua eta
bestean uda? Nork entzun dik inoiz hori bezalako astakeriarik? Ez zaiteztela
niregana horrelako berriketekin etorri, zoazte zeuen amonarengana
horrelako ipuinekin, txatxu handiok halakook!
Bere ugazabak ere ez zuen okerretik atera nahi izan berriro aldegingo
ote zion beldurrez, eta areago finkatu zion bere ustea. Azkenean bere
hartan gelditu zen Txomin: Buenos Aires alde hori hotzaz bazter gaiztoa
dela; uztailean elurrez zuritzen baldin bada, ea zer izango den neguan...
ITURRIA: ZIPRISTIN – Irakurgaiak 6 Izenburua Uztailean elurra Egilea E. Bustintza “Kirikiño” Argitaletxea ELKAR - GIE Urtea 1994
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 81
Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Izenburuari erreparatuz Esparru fonetikoa 1. Hauek dira izenburuan dauden fonemak, ordenatu alfabetikoki:
U, A, I, E, Z, L, N, R, T
...........................................................................................................
2. Euskara hiztegia hartuta, zer orrialdetan agertzen da uztaila? Eta, elurra? Ea nork aurkitzen dituen azkarren.
Uztaila............................ orrialdean dago.
Elurra ............................ orrialdean dago. Esparru ortografikoa 3. Zer ortografia-akats dago izenburu honetan: Uztaillean elurra? Antzeko zer
hitzetan gertatzen dira halako akatsak?
Esparru morfosintaktikoa 4. Zer hitz mota dira izenburukoak: izena, adjektiboa, aditza...?
5. Izenburuari adjektiboa, izena, aditza... gehituko diozu; horrela, beste izenburu luzea agertuko zaizu.
...............................................................................................................
Esparru semantikoa 6. Ba al du zerikusirik uzta hitzak uztailarekin?
7. Idatzi uzta eta elur familiako beste hitz batzuk:
..............................................................................................................
.............................................................................................................. Esparru analogikoa 8. Idatzi urtaroak edo hilabeteak aipatzen dituzten beste istorioen, liburuen
edo filmen izenburu batzuk.
..............................................................................................................
..............................................................................................................
UZTAILEAN ELURRA
82
Iragarpen-esparrua 9. Nolako ipuina ote da?
a. Umorezkoa
b. Abenturazkoa
c. Beldurrezkoa
d. Fantasiazkoa
e. Maitasunezkoa
f. ... 10. Zer gertatuko ote da ipuinean?
11. Bukaera zoriontsua ala zoritxarrekoa izango du ipuinak?
Irakurri bitartean lantzeko jarduerak 12. Testuan ulertzen ez diren hitzak azpimarratuko dituzu; gero,
testuinguruaren eta irakaslearen laguntzaz argitzeko.
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak
Identifikatu - Gogoratu 13. Idatzi ipuinean aipatu diren 5 izen berezi, 5 adjektibo eta 5 aditz.
Izen bereziak: ........................................................................................
Adjektiboak: ...........................................................................................
Aditzak: .................................................................................................
14. Biribildu testuan aipatu diren lekuak:
Afrika
Aralar
Euskal Herria
Amerika
Bizkaia
Anboto
Buenos Aires
Europa
Aizkorri
Nafarroa
15. Nola dago kontatuta istorioa: lehenaldian, orainaldian ala geroaldian?
.......................................................................................................
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 83
16. Nork esan ditu esaldi hauek?
• - Elurra zen gogoz; urtarrilean bezala; hotzak bazter guztiak hondatu behar.
............................................................
• - Mu...til! Hitz egitera etortzeko edozer gertatu duk...
.............................................................
• - Arrainak bezain mutu ez balitz, esango genioan.
............................................................. 17. Idatzi hitzen sinonimoak. Behar izanez gero, erabili sinonimoen hiztegia:
• Berritsu- ......................................................................................
• Ardandegi- ...................................................................................
• Zelai- ...........................................................................................
• Ikara- ..........................................................................................
• Automobil- ...................................................................................
• Gezur- ......................................................................................... 18. Ordenatu esaldiak zenbakien bidez, ipuinean agertu diren bezala:
...... Bere ugazabak ez zuen okerretik atera nahi izan berriro alde egingo ote zion beldurrez.
...... Kirten handia! Hemen uda denean han negua izaten duk.
...... Egun bat eman dut Buenos Airesen.
...... Halako batean, Matxin Kaixku berritsua agertu zen herrian Ameriketatik etorria.
...... Ekainean saldu nizkizun ardiak atzera erosiko dizkizut.
...... Elurra zen gogoz.
...... Biharamunean, Ameriketara zihoala esan zion Txominek ugazabari.
...... Txomin gizon isila eta bakartia zen. Artzaina zen.
UZTAILEAN ELURRA
84
Interpretatu 19. Zergatik erabaki zuen Txominek Amerikara joatea?
a. Bidaiari trebea zelako.
b. Mundua ezagutzeko irrikan zegoelako.
c. Dirua lortu nahi zuelako.
d. Amerikako larreak izugarriak zirelako.
e. Bertan lasai biziko zelako.
f. Euskal Herria baino hobea zela pentsatzen zuelako.
g. Matxin Kaixku berritsuak engainatu zuelako. 20. Zergatik itzuli zen Txomin berehala?
a. Eguraldiagatik.
b. Amerikari buruzko informazio gutxirekin joan zelako.
c. Nahiko ergela zelako.
d. Bertakoa gustatu ez zitzaiolako.
e. Euskal Herrian gusturago zegoelako.
f. Ezjakintasunagatik.
21. Zure ustez, jarraian dituzun hitzetatik, zein dira ipuinerako inportanteenak?
a. gezurra
b. umorea
c. isiltasuna
d. informazioa
e. urduritasuna
f. inbidia
g. inozentzia
h. abeltzaintza
i. mundua
j. dirua
k. bidaia
l. erabakia
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 85
Antolatu 22. Ezarri izenburua ipuineko paragrafoei:
Izenburua: ........................................................................................
Otalarreko Txomin baino gizon isilagorik eta bakarzaleagorik ez da inon
izan. Lagun artean inoiz egon behar izaten zuenean isil-isilik egoten zen,
entzun eta entzun besteek esaten zutena. Bere gogoa zertara zegoen inork
ezin igarri zion, ikararik ttikienik ere bere aurpegiko larruari ez baitzitzaion
eragiten. Noizik behin begiak alde batera eta bestera erabili ez balitu,
harrizko, zurezko edo argizarizko gizon taxutzat har zezakeen edozeinek.
Izenburua: ........................................................................................
Ez zuen ezerk ikaratzen. Hirira bere menditik inoiz jaitsi zenean,
menditar batentzat beti ikusgarri izan ohi diren gauzen ondotik ezer
begiratu gabe igarotzen zen, gauza haiek egunero-egunero ikusten ohitua
egon balitz bezala. Lehenengoz automobil bat ondo-ondotik abarroska
hautsa eta hatsa zeriola igaro zitzaionean, txakur bat igaro balitz baino
jaramon handiagorik ez zion egin. Nerbio gabeko gizona zirudien.
Izenburua: ........................................................................................
Ameriketako lurraren gorapen handiak esan zituen Matxin Kaixkuk.
Basamortura gutxik joan nahi zutelako, eta gehienak hirietan gelditzen
zirelako, abeltzainek eta unaiek ederki irabazten zutela. Honengatik, Euskal
Herriko artzainak, hango basamortu zabaletan, bakarrean bizi izateko beldur
ez direlako, laster aberasten direla. Abereak hazteko ere zabaldi izugarriak
daudela; badirela han euskal Herri osoa hainbateko zelaiak, belar gozoz
estaliak, gizon bakar bat bizi ez delarik.
UZTAILEAN ELURRA
86
Izenburua: ........................................................................................
Hauek guztiok entzun zituenean, Txomin Otalarrek esan zion bere
buruari: “Horiexek dituk, Txomin, hiretzako moduko lekuak. Hori duk
abeltzaintza hori, bizibide eta irabazpide egin eginekoa hiretzat. Hoa
Ameriketara.
Izenburua: ........................................................................................
Bere ugazabak ere ez zuen okerretik atera nahi izan berriro alde egingo
ote zion beldurrez, eta areago finkatu zion bere ustea. Azkenean bere
hartan gelditu zen Txomin: Buenos Aires alde hori hotzaz bazter gaiztoa
dela; uztailean elurrez zuritzen baldin bada, ea zer izango den neguan...
23. Elkarrizketa hankaz gora jarri zaigu, ordenatu, alboan zenbakiak idatzita:
...... - Ni banoa bai... eta bila ezazu nire ordezko bat ardiak zaintzeko, eta esaidazu neureak erosiko dizkidazun ala ez.
...... - Baina, zer dela eta?
...... - Ameriketara.
...... - Mu...til! Hitz egitera etortzeko edozer gertatu duk... Gure ardiak otsoak jan al dizkik?
...... - Ez, osorik daude. Neureak erosiko al zenizkidake?
...... - Ugazaba, zurekin hitz batzuk egitera nator.
...... - Ni banoa.
...... - Zoratu egin al zaik? Zer darabilak hik? Ba al dakik zer den Ameriketara joatea? Etzak uste Anboto atzean dagoenik.
...... - Nora gero?
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 87
24. Luzatu, ahalik eta gehien, ipuineko esaldi hauek, zuzena edo egokia den informazioa emanda; ez du zertan izanik ipuinean ematen den berdin-berdina. Adibidez:
• Txomin baino gizon isilagorik ez da izan.
...Otalarreko Txomin artzaina baino gizon isilagorik eta berezirik ez da inon inoiz izan...
• Bilbon ontziratu zen Txomin
........................................................................................................
........................................................................................................
• Txomin bere herrian agertu zen berriro
........................................................................................................
........................................................................................................
25. Idatzi ipuinaren zer zatiri dagozkion esaldiak: sarrerari (S), gertaerari (G) ala bukaerari (B):
...... Lagun artean inoiz egon behar izaten zuenean isil-isilik egoten zen, entzun eta entzun besteek esaten zutena.
...... Bere ugazabak ere ez zuen okerretik atera nahi izan berriro aldegingo ote zion beldurrez, eta areago finkatu zion bere ustea.
...... Egin zuten salerosketa, eta ekainaren 12an Bilbon ontziratu zen gure Txomin.
...... Ameriketako lurraren gorapen handiak esan zituen Matxin Kaixkuk.
...... Egun bat. Buenos Airesen. Ontzitik irten, eta biharamunean beste bat zetorren honantza; hantxe sartu nintzen.
...... Ez zuen ezerk ikaratzen.
UZTAILEAN ELURRA
88
Balioetsi 26. Zer iruditzen zaizu Txomin Ameriketara joatearen erabakia?
a. Gaizki, bakoitzak bere herrian bizi behar baitu.
b. Egia esan, ez zait ez ongi ez gaizki iruditzen.
c. Ongi, mundu berri bat ezagutzeko ausardia izan baitzuen.
d. Gaizki, diru bila joan baitzen, eta dirua ez da gauzarik inportanteena.
e. Gaizki, nora zihoan ez baitzekien.
f. Ongi, bakoitza bere erabakiak hartzeko libre baita.
27. Zer iruditzen zaizu Txomin Ameriketatik itzultzea?
a. Gaizki, behin hara joanda, bertan gelditu behar baitzuen.
b. Ongi, gustura ez baitzegoen.
c. Ongi, inori ez baitzion kalterik egin.
d. Gaizki, hotza ez baita herrialde bat uzteko arrazoia.
e. Ongi, batzuetan gure erabakiak ez dira zuzenak eta jokaera aldatu behar izaten baita.
f. Ongi, zer axola zait niri besteek egiten dutena? 28. Zure ustez, zein dira pertsona isila izatearen alde onak eta txarrak?
ONAK: ..................................................................................................
.............................................................................................................
TXARRAK: .............................................................................................
............................................................................................................. 29. Gustatu al zaizu ipuina? Zergatik?
...........................................................................................................
...........................................................................................................
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 89
Gramatika landuz hizkuntza aberastu 30. Idatzi zuka eran hika dauden esaldiak:
• Zoratu egin al zaik? Zer darabilak hik? Ba al dakik zer den Ameriketara joatea?
......................................................................................................
• Ez duk egin han egote handirik, bada.
......................................................................................................
• Eta beldurtu egin hintzen, ez duk?
......................................................................................................
• Ondo egin duk. Hemen hobeto biziko haiz.
......................................................................................................
Idatzi testu bat 31. Txominek asmo handiak zituen Ameriketarako. Lehenbiziko astean egin
beharreko gauza guztiak pentsatuak zituen aldez aurretik, eta taula batean apuntatuak. Idatzi taula hori. Antolatu egokien iruditzen zaizun moduan.
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 91
MIDAS ERREGEA
Midas erregea gastatzaile handia zen, ikaragarria: gauero festak eta
dantzak antolatzen zituen eta egun batez xentimorik gabe geratu zen.
Orduan Apolo magoarengana jo zuen, bere nahigabeak kontatu eta Apolok
sorginkeria hau egin zion:
- Zure eskuek ukitzen duten guztia urre bihurtuko da.
Midas erregea pozaren pozez saltoka, bere autora itzuli zen; baina auto
atearen kirtentxoa ukitu bezain laster urrezkoa bihurtu zen auto osoa:
urrezko gurpilak, urrezko kristalak, urrezko motorra. Gasolina ere urrezkoa
bihurtu zen eta ezin horrela autoa mugitu. Idi-gurdi* bati dei egin behar
izan zioten erremolkean eraman zezan.
Etxera iritsitakoan Midas erregea ahal zuen guztia ukituz geletan jira eta
bira hasi zen: mahaia, armairua, aulkiak, dena urre bihurtzen zen. Egarritu
zen noizbait ere eta baso bat ur ekarri ziotenean, urrezkoa bihurtu zen
basoa eta baita ura ere. Edateko, azkenik, zerbitzari batek ura ahora
koilaraz eman behar izan zion.
Bazkaltzera joateko ordua ere iritsi zen. Sardexka ukitu eta urrezkoa
bihurtu zen. Mahaikideek, txaloka, esaten zioten:
- Maiestate, ukitu, arren*, nire jakako botoiak, ukitu, arren, nire aterki
hau.
Midas erregeak, jendea poztearren, esaten zioten guztia egiten zuen,
baina jateko ogia hartu zuenean, hau ere urrezkoa bihurtu zen eta bere
gosea asetzeko erreginak ahora eman behar izan zion janaria. Gonbidatuak
barreari ezin eutsiz, mahai azpian ezkutatzen ziren, baina erregeak, sutan
jarririk, bati sudurretik heldu zion eta sudurra urre bihurtu zitzaion; ezin
gehiago zintz* egin.
MIDAS ERREGEA
92
Oheratzeko garaia iritsi zenean, Midas erregeak, nahi gabe, burukoa
ukitu zuen, baita maindireak eta koltxoia ere. Eta noski, urrezkoak
bihurturik gogorregiak ziren lo egiteko. Besaulki batean lo egin behar izan
zuen besoak jasota ezer ukitu gabe.
Hurrengo egunean, nekeak jota, magoarengana zuzendu zen tximista
baten azkartasunez, sorginkeria hura desegin ziezaion. Apolo magoak bere
nahia bete zuen.
- Ondo da –esan zion–, baina kontuz ibili; sorginkeria desegiteko zazpi
ordu eta zazpi minutu iragan behar dira eta bitartean ukitzen duzun guztia
simaur bihurtuko da.
Midas erregea pozez irrikatzen etxeratu eta oso adi egon zen ordulariari
begira zazpi ordu eta zazpi minutu horiek iragan arte ezer ukitu gabe.
Baina, zoritxarrez, bere ordularia azkarregi zihoan, orduko minutu bat
aurreratzen baitzuen. Zazpi ordu eta zazpi minutu paseak zirela uste izan
zuenean Midas Erregeak autoko atea zabaldu zuen eta barrura sartu bezain
laster simaur pila handi baten erdian aurkitu zuen bere burua, sorginkeria
bukatzeko zazpi minutu falta baitziren.
idi-gurdi: idiekin ibiltzen den gurdia.
arren: mesedez.
zintz egin: mukiak ateratzeko sudurretik haizea bota.
ITURRIA: Telefonozko ipuinak Izenburua Midas Erregea Egilea Gianni Rodari Argitaletxea Elkar Urtea 2002
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 93
Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Izenburuari erreparatuz Esparru fonetikoa 1. Zenbat silaba ditu izenburuak? Zenbat bokal eta kontsonante?
2. Nolakoak dira izenburuko bokalak, irekiak ala itxiak?
Esparru ortografikoa 3. Irakurri ozenki izenburua, eta, ondoren, errepikatu, hitzen doinua aldatuta.
4. Zer ortografia-arau betetzen dute hitz hauek: rasta, relax eta Rita? Eta, hauek: arratoi, erraza, arraun?
Esparru morfosintaktikoa 5. Zer hitz motaz osatuta dago izenburua?
6. Perpaus osoa al da izenburua?
7. Perpaus osoa ez bada, idatzi bi perpaus oso izenbururako:
..........................................................................................................
..........................................................................................................
Esparru semantikoa 8. Adierazi zure hitzekin errege hitzaren esanahia. Ondoren, bilatu esanahia
hiztegian eta alderatu zurearekin.
9. Zer esan nahi du esaldiak?
Ni naiz etxeko erregea!
Esparru analogikoa 10. Ezagutzen al duzu erregerik? Zer dakizu erregeei buruz?
11. Ezagutzen al duzu beste ipuinen batean agertzen den errege, erregina, printze edo printzesarik?
12. Zu errege boteretsua bazina, zer egingo zenuke?
Iragarpen-esparrua 13. Zure iritziz, nolako istorioa da?
Beldurrezkoa, umorezkoa, magikoa, abenturazkoa...
Irakurri bitartean lantzeko jarduerak 14. Egin testu osoaren irakurketa isila, eta azpimarratu ezagutzen ez dituzun
hitzak.
15. Egin hitz ezezagunen zerrenda eta, guztien artean, antzeman esanahia.
16. Egin, ozenki, bigarren irakurketa, ikasleen artean txandaka.
MIDAS ERREGEA
94
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak
Identifikatu - Gogoratu 17. Erantzun galdera hauei:
• Zer arazo izan zuen Midas erregeak?
• Norengana jo zuen laguntza eske?
• Nola lortu zuen egarria asetzea?
• Nola lortu zuen gosea asetzea?
• Zenbat denbora itxaron behar izan zuen Midasek sorginkeriatik salbu egoteko?
• Zein da istorioaren bukaera? 18. Azpimarratu zerrenda honetatik Midasek ukitutako gauzak:
Basoa, mahaia, ispilua, pitxarra, ohea, koilara, sardexka, ordularia,
platera, besaulkia, liburua, idi-gurdia, maindireak. 19. Ordenatu esaldiak zenbakien bidez (1etik 9ra):
...... Bazkaltzera joateko ordua ere iritsi zen.
...... Orduan Apolo magoarengana jo zuen.
...... Midas erregeak, jendea poztearren, esaten zioten guztia egiten zuen.
...... Simaur pila baten erdian aurkitu zuen bere burua.
...... Hurrengo egunean, nekeak jota, magoarengana zuzendu zen tximista
baten azkartasunez.
...... Midas erregea gastatzaile handia zen, ikaragarria.
...... Egarritu zen noizbait ere eta baso bat ur ekarri zioten.
...... Egun batez xentimorik gabe geratu zen.
...... Midas erregea, pozaren pozez saltoka, bere autora itzuli zen. 20. Idatzi ipuinerako egokiak izan daitezkeen bi izenburu:
...................................................................................................
...................................................................................................
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 95
Interpretatu 21. Zer da gastatzailea? Ona al da gastatzailea izatea? Zu ere, gastatzailea al
zara? Zertan?
22. Zergatik zen Midas horren gastatzailea?
a. Erregeak beti oso gastatzaileak direlako.
b. Aberatsa izanik gastatzailea izatea normala delako.
c. Besteak pozteko festa ikaragarriak antolatzen zituelako.
d. Diruari inongo baliorik ez ziolako ematen.
e. Nahiko txoriburua zelako eta inongo aurreikuspenik ez zuelako egiten. 23. Zergatik jo zuen Midasek Apolo magoarengana?
a. Midas bere arazoak bakarrik konpontzeko gai ez zelako.
b. Besteengana laguntza eske joatea errazena delako.
c. Oso kezkaturik zegoelako.
d. Magoak besteon beharrak asetzeko daudelako.
e. Apolo oso jakintsua zelako.
f. Irtenbiderik errazena zelako.
24. Zergatik itzuli zen Midas Apolorengana hurrengo egunean, sorginkeria desegitera?
a. Diru nahikoa zuelako eta gehiago ez zuelako nahi.
b. Urrea batere gustatzen ez zitzaiolako.
c. Handikeria hartaz nazkaturik zegoelako.
d. Beste sorginkeria bat nahiago zuelako.
e. Bere diru arazoak konpondurik zituelako.
f. Egoera jasanezina bizitzen ari zelako.
g. Besterik: ..........................................................................................
MIDAS ERREGEA
96
25. Zure iritziz, zein da/dira ipuinaren hartzailerik egokiena(k)? Arrazoitu.
a. Pertsona gastatzaileak.
b. Pertsona diruzaleak.
c. Errege eta erreginak.
d. Pertsona berekoiak.
e. Jauregietan bizi diren pertsona aberatsak. ............................................................................................................
............................................................................................................
26. Zehaztu ipuinaren xedea:
a. Gehiegikeriak onak ez direla adieraztea.
b. Diruak zoriontasuna ematen duela adieraztea.
c. Ondasunak partekatu behar direla adieraztea.
d. Gastatzen denarekin kontuz ibili behar dela adieraztea.
e. Norberak bere ekintzen arduradun izan behar duela adieraztea.
Antolatu 27. Ordenatu testuko paragrafo guztiak zenbakiz (idatzi paragrafo bakoitzaren
ondoan, zenbaki bana; 12 dira guztira).
Lotu zerrendako izenburuak dagozkien paragrafo-zenbakiekin: Izenburua Paragrafo-zenbakia
• Simaur pilaren erdian
• Sorginkeria desegin nahian
• Midas errege gastatzailea
• Esku magikoak
• Dena urre bihurtu
• Maiestate ukitu!
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 97
28. Ezabatu paragrafoan, ipuin osoa ulertzeko beharrezkotzat jotzen ez dituzun hitzak.
Oheratzeko garaia iritsi zenean, Midas erregeak, nahi gabe, burukoa
ukitu zuen, baita maindireak eta koltxoia ere. Eta noski, urrezkoak bihurturik
gogorregiak ziren lo egiteko. Besaulki batean lo egin behar izan zuen
besoak jasota ezer ukitu gabe.
29. Egin bi zerrenda labur, ipuinean ageri diren elementu errealekin eta
fantastikoekin:
Elementu errealak Elementu fantastikoak
................................................. ................................................
................................................. ................................................
................................................. ................................................
................................................. ................................................
Balioetsi 30. Zer iruditzen zaizu Midasen jarrera: ongi, gaizki, normala...? Zergatik?
............................................................................................................
............................................................................................................ 31. Zer pentsatzen duzu ipuineko jendeari buruz? Zure ustez, zergatik hurbiltzen
da jendea Midasengana: maite dutelako, barre egiteko, interesagatik...?
............................................................................................................
............................................................................................................ 32. Egin al duzu inoiz zerbait interesagatik? Zer, bada?
............................................................................................................
............................................................................................................
MIDAS ERREGEA
98
33. Zer harreman mota izango zenuke zure familiarekin, lagunekin... diru asko izango bazenu edo Midasen antzera dohain magikoren bat lortuko bazenu? Zer aldatuko litzateke?
............................................................................................................
............................................................................................................
Gramatika landuz hizkuntza aberastu 34. Ordezkatu belztuta dauden hitzak, haien sinonimoak erabilita:
• Midas erregea gastatzaile handia zen, ikaragarria.
..........................................
• Maiestate, ukitu, arren, nire jakako botoiak.
..........................................
• Bere gosea asetzeko erreginak ahora eman behar izan zion.
.........................................
• Edateko, azkenik, zerbitzari batek ura koilaraz eman zion.
.........................................
• Atearen kirtentxoa ukitu bezain laster urrezkoa bihurtu zen.
..........................................
• Baina, zoritxarrez, bere ordularia azkarregi zihoan.
...........................................
• Ondo da, baina kontuz ibili.
..........................................
ANTOLATU KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 99
Idatzi testu bat 35. Idatzi papertxo batean Apolo magoari eskatuko zeniokeen sorginkeria.
Ondoren, sartu gelakideen eskari guztiak poltsa batean eta irakurri ozenki. Errespetatu egitura: Nik .......................................................... eskatuko nioke Apolo magoari.
36. Osatu taula; batetik, diruarekin zer eros daitekeen idatzita, eta, bestetik,
erosi ezin dena adierazita.
DIRUAREKIN EROS DAITEKEENA DIRUAREKIN EZIN EROS
DAITEKEENA
101
BALIOETSI
KONPETENTZIA LANTZEKO
IPUINAK
BALIOETSI KONPETENTZIA
103
GIZONA: HIRIKO PIZTIA
Behin batean, gauaren babesean, pinu beltzez inguraturiko mendiaren
soilgune batean bildu ziren hartza, otsoa, eta untxi gizena, gizakien
lurraldetik ihes egitea lortu zuen untxi argalari ongietorria emateko.
- Asko poztu gara denok zure ihesaz –esan zion untxi lodiak–. Ez dirudi
gizakiek oso ongi hartu zaituztenik. Oso argal ikusten zaitut.
- Gizakiek eduki nauten tokian ez zen janaria falta zitzaiguna,
askatasuna baizik. Ihesaren zalapartek utzi naute horrela.
Eta hau esan ondoren untxi argalak kontatu zien bere lagunei nola egon
zen denbora luzez kaxa antzeko batean sarturik, beste untxi batzuekin
batera, ia mugitzeko tokirik gabe, jan eta egon eta batzuetan gizonak bere
lagun batzuk atera eta nola ez zituen gehiago ikusten, ez baitziren inoiz
gehiago itzultzen.
- Ez zituen ba hilko? –galdetu zion untxi lodiak ile guztiak tente
zituelarik.
- Nik baietz uste dut. Horregatik egin dut ihes. Gizakien beldur naiz eta
mendian bizi nahi nuke.
Ordura arte isil-isilik egon zen hartzak esan zuen:
- Hiltzea bakarrik egingo balute, tira, barka lekieke. Guk ere hiltzen
dugu. Baina gizakiek zerbait okerragoa egiten dute: iraindu, umildu.
Preso hartu zuten nire anaia bat, panderoa jo eta limosna eskatzera
behartu zuten. Hanka egin zuen azkenean, baina betirako hondatua
gelditu zen gizajoa. Gizon bat ikusten zuen bakoitzean bere eskua
jaso eta gizonaren atzetik abiatzen zen diru eske. Lotsagarria
benetan! Ohore guztia galduarazi zioten.
GIZONA: HIRIKO PIZTIA
104
Bitartean ilargia jolasean zebilen, orain azaldu, orain laino artean
ezkutatu, eta azaldu zen batean, elur gainean zegoen zerbaitek erakarri
zuen basoko biztanleen arreta:
- Lurrean dagoen hori ez al da gizon bat? –esan zuen norbaitek.
- Hilda al dago? –galdetu zuen hartzak.
Orduan otsoak, gehiegi inguratu gabe esan zuen:
- Ez, baina ez dut uste egunsentia harrapatuko duenik. Izoztuta
gelditzen ari da, haitzaren goiko muturretik eroriko zen. Oraintxe
hozkada bat emango banio, mesede egingo nioke, gutxiago sufrituko
luke. Gainera ehiztaria da, ez du errukirik merezi.
Untxi argala inguratu zen gizonaren ondora, bera baitzen gizakien artean
gehien ohitua, eta hara non konturatzen den gizon hura Don Manuel, bere
azken nagusia zela.
- Arrazoi gehiago dugu orduan hil eta jateko –esan zuen otsoak–. Bere
onera etor daiteke eta hor dauka hiltzeko makina, eskopeta deitzen
diotena.
- Hori ez da eskopeta bat –esan zuen untxi argalak.
- Ez, lantza bat da –zioen hartzak.
- Ez da lantza ere, gizakiek bastoia deitzen dioten tramankulua da.
Mendira etortzen direnean, bi hankaren gainean ibili behar dutenez,
lagungarri erabiltzen duten zerbait da.
- Mendira etortzen direnean? Ehizara dudarik gabe –esan zuen otsoak,
untxi argalari hitza kenduz.
Berriro hitza hartu eta jarraitu zuen untxi argalak:
- Mendira etortzen diren gizon guztiak ez dira ehiztariak. Batzuk mendia
ikusi eta mirestera etortzen dira: eguzkiak ateratzean eta sartzean
duen edertasuna, harkaitz batek duen forma bikaina, haizearen
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 105
durundia eta errekatxoen soinua entzutea... nahiz eguzkia, nahiz
elurra egin igandero etortzen dira mendira.
- Ikusi izan ditut nik, eta ez behin bakarrik, horrelako gizonak
mendietan gora elurretan, neguko egunik gogorrenetan... Zergatik
ibiltzen ote dira? –galdetu zuen hartzak.
- Zergatik? –esan zuen untxi argalak–. Beren bizimodua ezagutuko
bazenute ulertuko zenukete. Bene-benetan diotsuet hiriko gizona
baino pizti errukarriagorik ez dagoela mendian. Etengabeko zarata da
hiria: presa, zalaparta, ase ezina, eromena. Kaleetako giza uholdeak
su hartutako baso batetik ihesi doan pizti taldearen antza du. Airea
kutsaturik dago, eguzkia gaixoturik, ura pozoiturik. Txoriek kartzela
dute, loreek ere bai. Guzti hau dela eta, gizon batzuek, debora
gutxirako bada ere, ihes egiten dute –ihes, nik egin dudan bezalaxe–
eta Don Manuel ere horietako bat zen.
Otsoa haserretzen ari zen:
- Hitzaldi bikaina! Untxi argal hau hartz pandero-jolea bezain
hondaturik itzuli da. Gizon guztiak berdinak dira.
Azkenik hartzak otsoaren haserreari kasurik egin gabe esan zuen:
- Mendia maite duen horietako bat bada, lagun diezaiogun gorputza
gogor igurtziz, ea bere onera ekartzen dugun.
WENCESLAO FERNANDEZ FLOREZ
“El bosque animado” liburutik egokitua
ITURRIA: BELEKO 6 - Irakurgaiak Izenburua Gizona: hiriko piztia Argitaletxea Elkar - GIE Urtea 1994
GIZONA: HIRIKO PIZTIA
106
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak
GERTATZEN DENA BALIOESTEN DUGU 1. Untxiak gizakien lurraldetik ihes egin du. Zer iritzi duzu horri buruz?
a. Gaizki dago, gizakiok untxiak jateko behar baititugu.
b. Gaizki iruditzen zait, gizakiak animalien jabeak baikara.
c. Ongi iruditzen zait, asko sufritu baitu.
d. Ongi dago, gizakiok normalean animaliak gaizki tratatzen baititugu. 2. Ipuineko animaliek ez dute gizakiei buruzko iritzi ona; zuk zer uste duzu?
a. Animaliek hitz egiten balekite, benetan iritzi hori dutela ikusiko genuke.
b. Gizaki guztiak ez dira berdinak, eta guztiek ez dituzte animaliak gaizki tratatzen.
c. Animalien iritzia ez zait interesatzen.
d. Ipuinak gizakien ikuspegi kaxkarra ematen du, eta, horren ondorioz, animalien iritzia normala iruditzen zait.
3. Nola balioesten duzu hartzak gizakiarekiko duen jarrera?
a. Ongi, animaliek eta gizakiok elkarri lagundu behar baitiogu.
b. Gaizki, ni hartza banintz, gizakia hiltzen utziko bainuke.
c. Ongi, hark gizaki onak eta gaiztoak bereizi baititu.
d. Egia esan, berdin zait. 4. Nolakoa da istorioaren gertakizuna?
a. Fantastikoa
b. Erreala
c. Beldurrezkoa
d. Tristea
e. Naturala
f. Harrigarria
g. Bitxia
h. Sinesgaitza
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 107
ESATEN DENA BALIOESTEN DUGU 5. Ipuina ulertzeko, nahikoa da esaten denarekin? Arrazoitu zure erantzuna.
Bai ........................................................................................................
.............................................................................................................
Ez .........................................................................................................
.............................................................................................................
6. Gizakiari buruz, zer gehiago jakin nahiko zenuke?
.............................................................................................................
.............................................................................................................
7. Zer da gizakia ikusi dutenean gehien eta gutxien gustatu zaizuna?
Gehien gustatu zaidana ..........................................................................
....................................................................................................... da.
Gutxien gustatu zaidana..........................................................................
....................................................................................................... da.
8. Ipuinean otsoak esaten du ehiztariek ez dutela errukirik merezi. Zer iritzi duzu zuk ehiztariei buruz? Zer alde on eta txar ditu ehiztari izateak?
Alde onak: ............................................................................................
.............................................................................................................
Alde txarrak: .........................................................................................
.............................................................................................................
NOLA ESATEN DEN BALIOESTEN DUGU 9. Ondo ulertzen al da hiztegia? Zer aldatuko zenuke?
.............................................................................................................
.............................................................................................................
GIZONA: HIRIKO PIZTIA
108
10. Ipuinean esaldi luzeak eta korapilatsuak ala motzak eta argiak erabiltzen dira? Arrazoitu zure erantzuna.
.............................................................................................................
............................................................................................................. 11. Sinesgarria al da ipuinak kontatzen duena? Arrazoitu zure erantzuna.
Bai ........................................................................................................
.............................................................................................................
Ez .........................................................................................................
.............................................................................................................
12. Zure iritziz, nolakoa da testua?
a. Argia.
b. Ulergaitza.
c. Alaia.
d. Tristea.
e. Umoretsua.
f. Zaila.
g. Aspergarria.
13. Zer egitura du testuak?
a. Ordenatua.
b. Nahasia.
c. Egitura errazekoa.
d. Arina.
e. Mantsoa.
f. Azkarregia.
14. Nolako testua da?
a. Narrazioa.
b. Elkarrizketa.
c. Deskribapen-testua.
d. Orekatua.
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 109
IRADOKITZEN DIGUNA BALIOESTEN DUGU 15. Zer lortu nahi izan du idazleak?
a. Animaliak defendatzea.
b. Gizakiak kritikatzea.
c. Irakurleak aspertzea.
d. Gizakiek animaliekin dituzten portaerak aztertzea.
e. Gizakien bizimodu desegokia salatzea.
f. Natura zaintzea.
g. Zerbait erakustea. Zer, bada? ............................................................
........................................................................................................
16. Aztertu paragrafoa; zer pentsatzen dute animaliek gizakien bizimoduari buruz? Arrazoitu zure erantzuna.
Beren bizimodua ezagutuko bazenute, ulertuko zenukete. Bene-
benetan diotsuet hiriko gizona baino pizti errukarriagorik ez dagoela
mendian. Etengabeko zarata da hiria: presa, zalaparta, ase ezina,
eromena. Kaleetako giza uholdeak su hartutako baso batetik ihesi doan
pizti taldearen antza du.
.............................................................................................................
............................................................................................................. 17. Zure ustez, irudikatzen al du ipuinak gizakien bizimodua era egokian?
Benetan bizi al gara presaka, zalapartaka, eroturik...? Zu nola bizi zara?
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
GIZONA: HIRIKO PIZTIA
110
18. Zure ustez, ba al du esaldi honek errealitatearekin zerikusirik?
Airea kutsaturik dago, eguzkia gaixoturik, ura pozoiturik. Txoriek kartzela
dute, loreek ere bai.
.............................................................................................................
.............................................................................................................
ONDORIOZTATZEN DUGU 19. Nola balioesten duzu ipuineko izenburua?
a. Oso egokia da, askotan gizakiak animaliak baino okerrago bizi baitira.
b. Ez da batere egokia, gizakiak ez dira piztiak.
c. Egokia, hiriko gizakien bizimoduaren isla delako.
d. Izenburuak ez du inolako loturarik testuarekin. 20. Asmatu egokia iruditzen zaizun beste izenburu bat:
.............................................................................................................
GRAMATIKA LANDUZ HIZKUNTZA ABERASTU 21. Osatu zenbait hitz honako atzizki eta hitz hauek erabilita:
Atzizkiak: -txo, -ño, -tto.
Hitzak: untxi, pinu, hartz, gizon, otso, ehiztari, txori, lore, kale.
.............................................................................................................
.............................................................................................................
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 111
IDATZI TESTU BAT 22. Gaur egun, askotan hitz egiten dugu klimaren aldaketaz, natura zaindu
beharraz, ingurunearen aldeko jarreraz, kutsadura ekiditeaz, energia aurrezteaz, uraren balioaz... Idatzi zerrendatxo batean zuk horren inguruan egin dezakezunaz; hau da, zure eguneroko bizitzan erabilgarriak zaizkizun gomendioez:
GURE PLANETA ZAINTZEKO GOMENDIO ERRAZAK
1) Bainatu ordez, dutxatu.
2) Beharrezkoak ez diren argiak, itzali.
3) Zaborra birziklatzeko ontziak, erabili.
4) ...........................................................................................................
5) ...........................................................................................................
6) ...........................................................................................................
7) ...........................................................................................................
8) ...........................................................................................................
9) ...........................................................................................................
10) ...........................................................................................................
................................................................................................................
BALIOETSI KONPETENTZIA
113
ELURRETAKO ANDREA
Behinola, Zaldi Zuria zeritzon mendi batean, bakar-bakarrik bizi ziren
Mosaku eta Minokitxi aita-semeak; ama hila zen Minokitxi artean umea zela.
Aita-semeak, negua heltzen zenean egunero irteten ziren azeriak,
oreinak eta hartzak ehizatzera, eta hauen larrua hirian saltzen zuten. Negu-
goiz batean, oso goiz, eskupeta hartu eta mendira joan ziren, baina gogotik
saiatu ziren arren, ez zuten ezer harrapatu. Horregatik etsi gabe, ibili eta
ibili jarraitu zuten gaua ilundu zuen arte. Orduan elur-erauntsia hasi zuen
eta halako indarrez jotzen zuen haizeak ezin baitziren zutik egon. Zeuden
lekutik nahiko hurbil bazegoen ehiztarientzako aterpe bat, eta haraxe joan
ziren lau hankan.
Hara iristean, esku-oinak sumindurik zeuzkatenez, sua piztu zuten
berotzeko, tea prestatu zuten eta geratzen zitzaizkien jaki apurrak jan
zituzten. Berriketan jardun zuten egun hartako zorte txarraz, etxeratzea
eragozten zien elur-erauntsiaz, eta horrela... Bat-batean aitak honela esan
zion semeari:
- Minokitxi, seme, hogei urte beteak dituzu, sasoian zaude oraintxe
emaztea hartzeko, ni zahartuz noa, eta etxean emakume baten
premia daukagu...
Baina Mosaku mintzo zen bitartean, semea, sutondoan etzanda, seko lo
zegoen zurrungaka. Aita, semeak ez ziola kasurik egiten eta, aharrausika
hasi zen bera ere, eta laster lokartu zen.
Kanpoan elur erauntsia ari zuen atertu gabe. Haizearen ziztuak iratzarri
egin zuen Minokitxi, eta ohartu zen sua itzali egin zitzaiela. Zutitu eta egur
bila joateko prestatu zen, baina irtetera zihoan une berean, azal txuri-txuria
zeukan emakume bat ikusi zuen zutik atalaurrean.
ELURRETAKO ANDREA
114
Oihu eginez galdetu nahi izan zion:
- Nor zara? Nondik zatoz? Zer behar duzu?
Baina alferrik, ahotsa ez zitzaion irteten; harritzar handi batek bularra
estutuko balio bezala, zirkinik ere egitea eragotziz.
Emakume hau, yukiminoa (arroz-lastoz eginiko beroki japoniarra, batez
ere elurretik babesteko) erantzi, aterpera sartu eta Mosakurengana hurbildu
zen, lotan baitzegoen hau, ezertaz ohartu gabe. Gero, puzka hasi zitzaion
haize hotz-hotz bat botaz eta pixkanaka-pixkanaka agurea izoztuz joan zen,
bizirik gabe geratu arte.
- Etorri! Lagundu! Elurretako Andrea zara zu! –egin zuen oihu semeak.
Orduan Elurretako Andrea Minokitxi zegoen lekura joan eta adi-adi
begiratuz, esan zion:
- Zu oraindik gaztetxoa zara eta segur aski badituzu lortu nahi
zenituzkeen ametsen batzuk; gaurkoagatik bizia barkatuko dizut;
baina hartu hau kontuan: ez iezaiozu inortxori ere esan hemen gaur
ikusi duzuna; sekretu hau gordetzen ez baduzu hil egingo zara.
- Konforme, ez diot inori esango.
Hurbiletik ikusita oso polita zen, elurra bezain zuria, anpolai gorrizko
ezpainak eta adatsa luzea eta beltza.
Mintzatu ondoren desagertu egin zen elur-zurrunbilo bat utziz.
Eguna urratu zuenean, Minokitxi, bere aitaren gorpua bizkarrean hartu
eta mendian behera jaitsi zen.
Herritarrak, Mosakuren hilberria jakin orduko, etxera etorri zitzaizkion
hileta ospakizunak prestatzera. Minokitxi pozik zegoen bere atsekabean
laguntzera etorri zitzaizkion jende xume guzti haiekin. Halere, bere
bihotzaren barnean eztenka ari zitzaion damuaren zauria.
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 115
Sua itzaltzen utzi nuelako, horregatik etorri zen Elurretako Andrea. Nirea
izan zen errua; ondotxo nekien zeinen arriskutsua den horrelako
erauntsitan..., bere biziaz ordaindu zuen aita gizajoak nire zabarkeria. Oso
estrainua da guzti hau baina ez daukat inori esaterik.
Aita zenarekin bizitzera ohitua zegoenez, orain bakarrik izugarri triste
zegoen. Halere denborak aurrera jarraitu zuen eta elur-erauntsia ari zuen
egun batean...
- Tan, tan, tan –norbait ate joka.
Minokitxik zabaldu zuen eta atalaurrean edertasun aparteko neskatxa
bat zegoen, eta honela hitz egin zion:
- Edurne naiz, inperioko hiriburura nindoan lan eske, baina galdu egin
naiz, eguraldi honekin... Axola lizuke gau batez ostatu ematea?
- Gaixoa! Blai eginda zaude! Baina ni bakarrik bizi naiz eta ohe bat
besterik ez daukat; jateko ere ezingo dizut ezer asko eskaini, hobe
izango duzu beste norbaiten atea jotzea.
Hau esan ondoren, berriro begiratu zion, eta oso nekaturik zegoela
ikusirik, sartzen utzi zion. Gero, arroza egosten hasi zitzaion; bitartean
neskak, ez familiarik eta ez etxerik ez zeukala esan zion, berdin ziola
edonon lo egitea eta ez zuela asko jango baina, arren, emateko ostatu gau
hartarako.
Edurne hau hain polita eta maitekorra zenez, Minokitxi laster
maitemindu zen beretaz eta ezkontzeko eskatu zion. Oso emazte ona izan
zen eta seme-alaba asko izan zituzten, zoriontsu bizi ziren beraz. Baina
bazuen halako zera estrainu bat, senarra kezkaturik zeukana: eguraldi ona
zegoenean ez zela eguargiz etxetik ateratzen, eta askotan ondoeztu egiten
zela; ilundu bezain laster, ordea, bere haurtxoekin irteten zen, jolasean eta
kantari jardun zezaten.
ELURRETAKO ANDREA
116
Honela pasatu zituzten urte asko, baina behin batean, gauez, Edurne
kimono bat josten ari zen ia ilunpean. Kanpoan elurra gogotik ari zuen, eta
etxe arlote hura dardarka jartzen zen haize erauntsiaren joaldi bakoitzean.
Minokitxi erdi etzanda zegoen bere andreari begira hau josten ari zen
bitartean. Bat-batean esan zion:
- Ez dut ulertzen: zu, Edurne, ez zara batere zahartu, beti bezain
ederra zaude.
- Bai zera! Zuri iruditzen zaizu hori –erantzun zion pixka bat lotsaturik.
- Gogoan daukat behin, gaztea nintzela, nola ikusi nuen emakume bat
zu bezain ederra, bai, bai, zure antz handia zeukan...
Orduan pasadizo guzti hartaz oroitu zen.
- Garai hartan nik hogei urte neuzkan...(Edurne, jostura utzi eta, adi-
adi geratu zitzaion) mendian nintzen aita zenarekin eta aterpe batean
sartu ginen elur-erauntsitik babesteko eta gau hartan... gau hartan
ikusi nuen zure antzeko emakume hori.
Bat-batean, Edurnek zutitu eta esan zion:
- Azkenean hautsi duzu zeure hitza; inori ez zeniola esango agin
zenidan.
- A! Zu zara emakume hura, Elurretako Andrea!
- Bai, Elurretako Andrea naiz, baina zure promesa hautsi duzunez, ezin
dezaket giza itxuran bizitzen jarraitu. Lastima da! Eta nik betiere
zurekin bizitzeko asmoa nuelarik...
Hitzok esan ahal, berriro Elurretako Andre bihurtu zen, eta zutik zegoen
atearen ondoan.
- Ez zaitut hilko, hori agindu nizun arren, izan ere bion arteko umeak
dauzkagu eta norbaitek arduratu behar du beraietaz. Zaindu itzazu
ondo oraindik oso txikiak dira eta. Zorte ona opa dizut, agur!
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 117
Eta elur-zurrunbilo batean desagertu zen.
- Itxaron, Edurne, ez zaitez joan! –egin zion deiadar Minokitxik.
Umeak ere esnaturik, ateraino irten ziren.
- Nora zoaz, amatxo? –zioten negar zotinka, baina haizearen
burrundarak itotzen zituen haien ahotsak eta ama urrunduz joan zen
inoiz berriro ez itzultzeko. Japoniako iparraldean, elurra sarri egiten
duen lurraldeetan oraindik ere sinesten dute Elurretako Andrea
badela, eta bihotz oneko pertsonen bila ibiltzen dela elur erauntsia
den egunetan ahots eta malenkoniatsuz deika.
ITURRIA: Japoniako ipuin eta kondairak Izenburua Elurretako Andrea Egilea Amparo Takahashi Argitaletxea ELKAR Urtea 1989
ELURRETAKO ANDREA
118
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak
GERTATZEN DENA BALIOESTEN DUGU 1. Non gertatu da irakurri duzun istorioa?
a. Alpeetako mendi elurtuetan.
b. Japoniako iparraldean.
c. Japoniako lautadetan.
d. Fantasiazko herrialde batean. 2. Zein da ipuinaren oinarrizko ideia?
a. Seme-alabak hezten jakitea.
b. Behartsuak laguntzea.
c. Elurteetan bizimodua gogorra dela ikustea.
d. Sekretuak gordetzen jakitea. 3. Zergatik ez da zehazten ipuina noiz gertatzen den?
a. Noiz gertatu den, idazlea ziur ez dagoelako.
b. Noiz gertatu den berdin delako.
c. Honela, asmatutako istorioa dela adierazi nahi izan duelako.
d. Horrela, edozein garaitarako egokia delako. 4. Ba al dago arrazoirik ipuinean Elurretako damaren nortasuna isilpean
gordetzeko?
a. Bai, haren bizitza arriskuan jartzen baita.
b. Ez, ez da arrazoirik ematen.
c. Bai, gizakien hitzaz fida daitekeen ziurtatu nahi baitu.
d. Ez, bere itxuraz dama ezaguna baita. 5. Nola balioesten duzu ipuin honetako protagonistak egiten duena?
a. Sinesgaitza.
b. Logikoa.
c. Ulertezina.
d. Erreala.
e. Harrigarria.
f. Susmagarria.
g. Ezinezkoa.
h. Delituzkoa.
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 119
6. Zer unetan hasi da ipuina korapilatzen, noiz hasi dira arazoak?
a. Iluntzerakoan.
b. Aita lokartzerakoan.
c. Minokitxi lokartzerakoan.
d. Sua itzaltzerakoan.
e. Eguna argitzerakoan.
ESATEN DENA BALIOESTEN DUGU 7. Ipuina ulertzeko, nahikoa al da esaten dena?
• Bai. Zergatik? .................................................................................
• Ez. Zergatik? ..................................................................................
8. Zer gehiago jakin nahiko zenuke Minokitxiri buruz?
.............................................................................................................
9. Zer gustatu zaizu gehien eta gutxien Minokitxi pertsonaiatik?
• Gehien gustatu zaidana ............................................................... da.
• Gustatu ez zaidana ...................................................................... da.
10. Nola izan daiteke Minokitxi hain azkar maitemintzea eta ezkontzea? Berdin gertatzen al da bizitza arrunt batean? Eman zure iritzia.
.............................................................................................................
............................................................................................................. 11. Elurretako Andrea, ezagutzen ez zuen gizon batekin (Minokitxirekin)
ezkondu zen. Zer pentsatzen duzu horrela ezkontzeari buruz?
a. Horrelako gauzak ipuinetan oso arruntak direla.
b. Hark bazekien Minotxiki mutil jatorra zela eta horregatik hartu zuen erabaki hura.
c. Gaizki iruditzen zaidala.
d. Ez da oso egokia; jendea aldez aurretik ezagutzea komeni dela pentsatzen dut.
ELURRETAKO ANDREA
120
12. Aitak esaten dio Minokitxiri, ezkontzera bultzatzeko proposamena eginez:
Hogei urte bete dituzu, ni zahartuz noa, etxean emakume baten premia daukagu…
Zer iruditu zaizu? Ezkontzeko zer da inportantea? Arrazoitu zure erantzuna.
a. Ezkontzeko maitasuna izan behar da.
b. Laguntzaren beharra izatea.
c. Elkar ezagutzea.
d. Gizon guztiek emakume baten beharra dute.
e. Besterik: ..........................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
13. Minokitxik ezin izan zuen sekretua gorde. Andrea izan balitz, zure ustez, errazago gordeko zuen? Zergatik?
.............................................................................................................
.............................................................................................................
NOLA ESATEN DEN BALIOESTEN DUGU 14. Ongi ulertzen al da ipuineko hiztegia? Zer aldatuko zenuke?
............................................................................................................. 15. Zer esaldi mota erabili dira ipuinean: luzeak, korapilatsuak ala motzak? Eta,
esaldi argiak erabili dira?
............................................................................................................. 16. Sinesgarria al da ipuinak kontatu duena? Zergatik?
.............................................................................................................
.............................................................................................................
17. Aipatu Elurretako Andrea deskribatzeko erabili diren hitzak.
.............................................................................................................
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 121
18. Zer-nolako testua da?
a. Argia.
b. Ulergaitza.
c. Alaia.
d. Tristea.
e. Umoretsua.
f. Zaila.
g. Ordenatua.
h. Nahasia.
i. Egitura errazekoa.
j. Arina.
k. Mantsoa.
l. Azkarregia.
19. Zer testu mota da?
a. Narrazioa.
b. Elkarrizketa.
c. Deskribapena.
d. ...
IRADOKITZEN DIGUNA BALIOESTEN DUGU 20. Zer lortu nahi zuen idazleak?
a. Entretenitzea, besterik ez.
b. Sekretuak gordetzen irakastea.
c. Irakurleak aspertzea.
d. Gurasoak zaindu behar direla jakinaraztea.
e. Zerbait erakustea. Zer, bada?.............................................................
........................................................................................................ 21. Eman pertsonaien inguruan duzun iritzia. Zer gertatuko litzateke, egungo
pertsonak Elurretako Andrea bezalakoak izango balira; hau da, gizakien akats guztiak zigorrez ordaindu behar izatea?
.............................................................................................................
.............................................................................................................
ELURRETAKO ANDREA
122
22. Sekretua ez gordetzeak izugarrizko garrantzia du ipuinean. Aipatu Minokitxik egin zitzakeen beste akats batzuk, hala nola gezurra esatea, Edurne ez laguntzea, alferra izatea...
.............................................................................................................
............................................................................................................. 23. Minokitxik ez zuen sekretua gorde. Horretaz gain, nolakoa ote da?
a. Gizon arrunta.
b. Gaiztoa.
c. Ona.
d. Ez dakit.
24. Minokitxi elkarrizketatu beharko bazenu, zer hiru galdera egingo zenizkioke?
1) .........................................................................................................
2) .........................................................................................................
3) ......................................................................................................... 25. Ipuina irudien bidez kontatzeko, pentsatu zer eszena, zer paisaia...
marraztuko zenituzkeen.
.............................................................................................................
.............................................................................................................
ONDORIOZTATZEN DUGU 26. Egokia al da titulua? Idatzi beste bat, zuretzat egokiagoa izan daitekeena.
.............................................................................................................
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 123
GRAMATIKA LANDUZ HIZKUNTZA ABERASTU 27. Idatzi esaldietan falta diren aditzak:
• Elur erauntsia hasi zuen eta halako indarrez jotzen zuen haizeak ezin
.......................... zutik egon.
• Tea prestatu zuten eta geratzen .......................... jaki apurrak jan
zituzten.
• Kanpoan elur erauntsia .......................... atertu gabe.
• Ahotsa ez zitzaion irteten, harritzar handi batek bularra estutuko
.......................... bezala.
• Zu oraindik gaztetxoa zara eta segur aski badituzu lortu nahi
.......................... ametsen batzuk.
• Herritarrak etxera etorri .......................... hileta ospakizunak
prestatzera.
• Edurne hain polita eta maitekorra .......................... Minotxiki laster
maitemindu zen.
• Zure promesa hautsi duzunez ezin .......................... giza itxuran bizitzen
jarraitu.
IDATZI TESTU BAT 28. Pentsatu zure lagun batek sekretu garrantzitsu bat kontatu dizula. Beste
lagunek badakite zuk sekretua ezagutzen duzula, eta haiei kontatzeko eskatu dizute. Zer egingo zenuke? Nola jokatuko zenuke horrelako egoera baten aurrean?
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
.............................................................................................................
BALIOETSI KONPETENTZIA
125
OMAR DENDARIA
Gure aitonak beti esaten du masustak ezkutatu egiten direla sasi artean;
eskuarekin sasiak pixka-pixka bat apartatu eta orduan bai, orduan topatzen
direla masustarik mardul eta goxoenak, hostoen azpian ezkutatuta bezala.
Gure herriarekin ere halaxe gertatzen da. Herri txikia da, pixka bat
ezkutuan dagoena, baina errepide nagusia sasia bezala apartatuz gero, han
aurkituko duzue. Masusta goxo bat bezalakoa da gure herria.
Herriko plazatik eskuinera hartu eta aldapan gora hamar pauso egin
ondoren, bost eskailera igo eta han ezkerretara egin eta kieto geratzen
bazarete, bebarru koloretsu bat topatuko duzue. Hantxe zegoen Omarren
denda.
Omarrek denetik saltzen zuen. Ogia, esnea, egunkaria, bizarra mozteko
labana finak, oilasko erreak… Harrigarria zen nola sartzen ziren hainbeste
gauza hain leku txikian! Izan ere, bere denda gure aitonaren ganbara baino
txikiagoa zen. Eta hala ere, ez zegoen ezer Omarrek ez zeukanik…
- Ez duzu kasualitatez irratiarentzako pilarik edukiko, ezta Omar?
Eta Omarrek, txisteratik untxia ateratzen duen magoak bezala, halaxe
ateratzen zuen pila parea kaxoi ezkuturen batetik. Ale-hop!
- Omar, ba al daukazu eguzkitarako kremarik?
Omarrek irribarre egiten zuen:
- Andereño, hori da mauka! Omarrek denetik dauka… Tori zure
eguzkitarako krema, ez zaitez gehiago tema…
Omar Afrikako herri txiki batekoa zen, baina urteak zeramatzan gure
herrian, eta denek maite zuten. Nik ere maite nuen Omarren dendara joan
eta apaletan pilatuta zituen gauzei begiratzea, beti bazegoen zerbait berria,
aurreko aldian ikusi gabekoa.
OMAR DENDARIA
126
Omar oso atsegina zen. Haren hortzak oso zuriak ziren, saltzen zuen
esnea bezain zuriak. Haren begiak, berriz, beltz-beltzak, aitonaren ganbaran
argia joaten denean bezain ilunak. Masusta beltzak bezain ilunak.
- Kaixo Naroa, bai egun beroa, ezta? Hobe ikastolara baino, izatea
festa!
Halaxe hitz egiten zidan niri Omarrek. Tira, niri eta beste guztiei. Omar
erdi bertsolaria zen. Beti hitz egiten zuen hitzekin musika eginez bezala.
Hitzekin dantza eginez bezala.
Aitonarekin joaten nintzen Omarren dendara, egunkaria eta ogia
erostera. Omarrenera iristeko, herriko plazatik pasatzen ginen lehenbizi.
Jendea zegoen egun hartan herriko plazan, zuhaitz baten jiran jarrita. Hara
inguratu ginen aitona eta biok ere. Zer demontre gertatzen ote zen?
- Zer egiten du jendeak hor zuhaitzaren bueltan? Begiluze sudur-lapiko
horiek izango dute orain ere zerbait!
Horrela hitz egiten du nire aitonak. Bera ere bertsolari samarra da,
dantza egiten dute hitzek bere ahotik ateratzean. Omarren antza du
horretan. Aitona eta biok udaletxe ondoko zuhaitzeraino inguratu ginenean,
basomutil bat ikusi genuen, motozerra hartuta. Zuhaitza botatzeko asmoa
zeukan!
Basomutilaren ondoan zegoen udaletxeko idazkari lepaestua. Herri
guztia begira zeukan, inork ez zion, ordea, ezer esaten. Baina gure aitona
ez da isilik egotekoa, ez horixe.
- Zertan zabiltzate? Ez duzue, ba, zuhaitz hori botatzea pentsatuko,
ezta?
Gure aitonak bastoia dauka. Eta bizar zuria ere badauka, eta, horregatik,
jendeak errespetu handia dio, Kutz jauna deitzen diote beti. Nik bakarrik
deitzen diot aitona. Beste guztiek Kutz jauna esaten diote. Niri barregarria
iruditzen zait, baina halaxe da. Idazkaria gaztea da, eta berak ere errespetu
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 127
handia dio aitonaren bizar zuriari. Edo, agian, bastoiari. Eguzkiak hodei
zuriari eta katagorriek elur zuriari dioten errespetu berdina.
- Hara, Kutz jauna... Zuhaitza gehiegi hazi da... Begira: adar bat
udaletxeko leihotik sartu eta guzti egin da! Ezin liteke!
Aitonak betaurrekoak sudur gainean jarri eta gorantz begiratu zuen. Egia
zen: zuhaitzaren adarrak udaletxeko goiko leihoa apurtu eta barrurako
bidea hartu zuen, lapur baten eskua balitz bezala! Aitonari bost axola
zitzaion, ordea, hori...
- Bost axola! Zuhaitz hau hemen zegoen udaletxe berria egin aurretik
ere! Baita zu jaio aurretik ere! Ume ginenean, zuhaitz honen itzalean
jolasten ginen beti... Ez daukazu zuhaitza botatzeko eskubiderik,
idazkari paper-lapikoa! Nor zarela uste duzu?
Jendea berehala jarri zen aitonaren alde.
- Kutz jaunak arrazoi du! Ez ezazue zuhaitza bota!
Idazkaria haserre joan zen. Bere atzetik alde egin zuen basomutilak ere,
burumakur. Pozik sartu zen egun hartan aitona Omarren dendara, zuhaitzak
bere lekuan jarraituko zuela jakinda.
- Kaixo, Kutz jauna, zer da hor daukazun hori, bastoia edo arrauna?
Omar bertsolariak ere Kutz jauna esaten zion aitonari. Aitonak irribarre
egin eta egunkaria eta ogia eskatu zizkion.
Etxera itzultzen ari ginela, aitonak Omarren istorioa kontatu zidan. Nola
bere familiako zaharrena zen. Nola bere herrian ez zuten jatekorik. Nola
ohol ziztrin batzuekin egindako txalupa txiki eta zuloz betetako batean
zeharkatu zuen itsasoa, jaio zen lekua utzi eta gure herrira, aukera gehiago
izango zituen herri batera etorriz.
- Irabazten duen diru guztia bere familiari bidaltzen dio, Afrikara.
- Nolakoa da Afrika, aitona?
- Hara, Naroa: plazako zuhaitza gogoratzen?
OMAR DENDARIA
128
- Udaletxeko leihotik besoa sartu duena?
- Bai, zergatik uste duzu sartu dela udaletxeko leihotik?
- Ez dakit...
- Haserre dagoelako. Hemen zuhaitzak eta txoriak haserre daude
gurekin. Afrika, berriz, da leku bat zuhaitzak gizakiekin oraindik
haserretu ez direnak.
Aitonak esaten zituen gauzak ez ziren beti erraz ulertzekoak izaten.
Batzuetan pentsatzen nuen apur bat txikia nintzela edo apur bat tuntuna
edo... Edo agian aitona apur bat bertsolaria zela, eta horregatik hitz egiteko
modu xelebrea zeukala. Horregatik ez nuen dena lehenbizikoan ulertzen.
Baina denborarekin bai, denborarekin ulertzen nuen.
Aitona ganbaran egoten zen askotan, bere bizikleta zaharra konpontzen.
Niri gustatzen zitzaidan bizikleta nola konpontzen zuen begiratzea.
- Naroa, badakizu bizikleta honek zenbat urte dituen?
- Plazako zuhaitzak baino gehiago?
Aitonak barre egin zuen.
- Ez, ez... Hainbeste ez... Baina ia-ia... Berrogeita hamar urte ditu!
Zure aitak eta amak baino gehiago!
- Eta ez zaizu sekula izorratu?
- Jakina! Behin eta berriro: gurpilak aldatu nizkion aspaldi, gero
eserlekua, gero balaztak, katea izorratu zen beranduxeago, koadroa
ere bi puska egin zitzaidan. Egia esan, bizikleta honek ez dauka pieza
bakar bat ere erosi nuen egunekoa!
- Orduan... Ez da bizikleta bera, ezta aitona?
- Bai, bizikleta bera da. Eta badakizu zergatik? Pieza guztiak aldatu
arren, bere arima lehengo bera delako!
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 129
Arima, bai hitz transparentea. Orduan ulertu nuen zer zen arima.
Bitartean, udaletxean haserre zeuden. Zuhaitzaren adarra gero eta
barrurago sartzen ari zen leihotik, eta idazkariari enbarazu egiten zion
bulegoan lan egiteko orduan.
Goxoa zegoen, ba, idazkaria!
- Kutz jauna etorri izan ez balitz! Txiki-txiki egin eta tximiniako sua
berotzeko egur bihurtu genuen honezkero zuhaitz madarikatu hau!
Beste egun batean, aitona berandu jaiki zen, eta komunean oihuka
sumatu nuen.
- Paperaa! Naroa!! Papera!!! Paperik gabe geratu naizela, txitxarroa
eta berdela… Ez al duzu oraindik ikasi papera bukatzen denean
erroilu berria jarri behar dela!!
Korrika bizian komuneko paperaren bila joan eta armairutik atera nuen.
Komuneko atearen zirrikitu bat ireki eta aitonari luzatu nion, broma bat
eginez.
- Tori, Kutz jauna, zure papera!
Aitonak irribarre egin zuen. Bromak asko gustatzen zaizkio aitonari.
Ekaineko egun bat zen. Omarren dendara iritsi ginenean kezkatuta
topatu genuen. Zuri-zuri zegoen, oso zaila den gauza beretzat, berez beltz-
beltza da eta. Gutun bat irakurtzen ari zen, bere masusta begiekin. Aitona
berehala konturatu zen Omarren tristeziaz.
- Zer, Omar? Berri txarrak?
Omarrek gutuna luzatu zion aitonari, berak irakurtzeko.
- Begira...
Egun hartan Omarrek ez zuen bertsolari batek bezala hitz egiten, antza.
Zerbait larria zen, seguru.
OMAR DENDARIA
130
Aitonak irakurtzen zuen bitartean, Omarrek begiak itxi eta ezkutatu egin
zituen mundutik bere masusta begi beltzak.
Gero, hitz bakarra esan zuen:
- Paperak... Ez daukat paperik, Kutz jauna...
Nik ez nuen ezer ulertzen. Ez zen hain larria ere. Omar paperik gabe
geratu zen, nonbait. Aitona ere askotan geratzen zen komunean paperik
gabe… Baina oihu egin eta ziztu bizian ekartzen nion nik.
- Tori, Kutz jauna! Zure papera...
Broma egin eta barre egiten zuen...
Baina ez ziren paper horri buruz ari. Beste paper mota bat zen, nonbait,
Omarrek behar zuena. Aitonak esan zidan bazegoela zerbait burokrazia
izenekoa, eta hori zela zomorro gaizto baten antzeko zerbait, udaletxeetan
bizi zena, eta horrek ematen zituela paperak.
- Guk ba al ditugu paperak, aitona?
- Guk bai, Naroa, guk bai...
Baina masusta begiak zituzten afrikarrei ez zizkien burokrazia zomorro
xuhurrak paperak eman nahi izaten. Eta paperik gabe, gure herria utzi eta
alde egin beharko zuen. Omarrek denda ixten bazuen, non erosi behar
genuen guk ogia eta egunkaria?
Aitonak bisita egin zion idazkariari. Omarrentzat paperak lortu nahi
zituen, kosta ahala kosta. Idazkariaren bulegoak oihan bat ematen zuen,
zuhaitzaren adarrak bulego guztia hartzen zuen eta. Eta gainera, loretan
zegoen. Txori batek habia eta guzti egin zuen zuhaitzean!
- Hara, Kutz jauna... ikusten duzu horko fitxategi hori?
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 131
Fitxategia paperez betetako armairu bat zen.
- Bai, zahartuta nago, baina ez naiz itsua!
- Ba, zure lagun hori...
- Omar izena du.
- Ba, hori..., ba, Omarrek, horko paper horien artean ez badago, ez
daukala eskubiderik hemen bizitzeko.
- Nola ezetz?
- Paperetan ez dagoelako...
Omarrek denda itxi eta maleta baten barruan sartu zuen zeukan guztia.
Oso gauza gutxi ziren, eta maleta txiki baten barruan sartzen ziren. Masusta
begiak dituen jendeak badu nonbait bere etxe guztia tolestu eta leku
txikietan sartzeko abildade berezi bat.
Aitonak eta biok bazkaltzera gonbidatu genuen. Ardo ona edan eta
arraina jan genuen –tira, niri ardo gutxi eman zidaten, ezpainak bustitzeko
bakarrik–, baina Omar triste zegoen. Ez zuen joan nahi.
- Omar ez da lapurra, baina hala ere iritsi da agurra...
Omar alde egitera zihoanean, iskanbila eta zarata entzun genuen kaletik.
Plazara hurbildu ginen.
Udaletxeko goiko leihoan argia piztuta zegoen, eta idazkaria oihuka ari
zen.
- Ba... Ze... Nola... Kakaza... Demoni... Zuek... Ezin liteke...!!
Idazkaria ez zen bertsolaria, baina hala ere ez genion ezer ulertu.
Udaletxe barrura sartu ginen, Omar, aitona eta hirurok. Idazkariaren
bulegoan, dena hankaz gora zegoen. Leihoa apurtuz sartu zen zuhaitza
sekula baino potoloago zegoen, eta txoriak bira eta buelta zebiltzan bulego
barruan. Txoriek fitxategietako paperak hartu eta lardaskatu egin zituzten,
puskatu, txikitu, mokoan hartua eta urrutira eraman.
OMAR DENDARIA
132
Ia ez zegoen gehiago paperik. Ipurdia garbitzeko komuneko papera
bakarrik. Zuri-zuria, batere letrarik gabea. Aitonak barre egin zuen.
- Omar, akabo paperak. Ez zuk, ez nik... Inork ez daukagu paperik!
Aurrerantzean ez duzu izango nekerik!
Omar pozarren zegoen.
- Omar hemen geratzen da, Kutz jauna!
A zer bertsolari parea!
Baina egia zen. Txoriei esker, Omar gurekin geratu zen, bere masusta
begi beltzekin, sasi artean ezkutatutako masusta bezalakoa den herri goxo
honetan, zuhaitzak eta txoriak gurekin haserre samar dauden munduaren
leku honetan. Masusta guztiak ez dira, ordea, gozoak.
Handik hilabete batzuetara, Omarrek gutun bat jaso zuen. Bere ama
gaixorik zegoen. Maleta txikia berriro egin eta alde egin zuen herritik.
Geroztik ez da itzuli. Beste norbaitek hartu du bere denda eta dena aldatu
du. Lehengo apalak eta koloreak desagertu egin dira. Baina aitonak esaten
duen bezala, Omarren arima han dago oraindik, bere bizikletarena bezala.
Batzuetan sasia apartatu eta ez da egoten masustarik masusta espero
zenuen lekuan. Batzuetan, masustaren ordez, Omarren begiak agertzen dira
sasien artean.
ITURRIA Izenburua Omar dendaria Egilea Harkaitz Cano Argitaletxea Elkar Urtea 2005
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 133
Irakurri ondoren lantzeko jarduerak
GERTATZEN DENA BALIOESTEN DUGU 1. Ipuinak bi istorio kontatzen ditu: Omarrena eta zuhaitzarena. Zein iruditzen
zaizu garrantzitsuena?
a. Omarrena.
b. Zuhaitzarena.
c. Biak, lotuta daude eta. 2. Zein da ipuineko gertaerarik inportanteena?
a. Omarrek bere dendan denetarik izatea.
b. Omarrek paperik ez izatea.
c. Zuhaitza bota nahi izatea.
d. Aitona paperik gabe geratzea.
e. Omarrekin bazkaria izatea.
f. ....................................................................................................... 3. Ipuinean gertatu diren gauzen artean, zein gustatu zaizu gehien?
a. Aitonak idazkariarekin duen jarrera.
b. Idazkariaren bulegoa hankaz gora egotea.
c. Txoriek paper guztiak desagerraraztea.
d. Omarrek, azkenean, Afrikara itzuli behar izatea.
e. Aitonaren eta Naroaren arteko elkarrizketak.
f. .......................................................................................................
4. Eta, gutxien?
a. Omarrek paperik ez izatea.
b. Bukaeran, Omarren ama gaixotzea eta alde egin behar izatea.
c. Idazkariak Omarrekin duen jarrera.
d. Zuhaitzak udala apurtzea.
e. Guztiak paperik gabe geratzea.
f. ...............................................................................................
OMAR DENDARIA
134
5. Bereizi zer gertatzen den (G) eta zer esaten den (E):
..... Zuhaitzak eta txoriak haserre daude gurekin.
..... Txoriek urrutira eraman dituzte paperak.
..... Omarrek ez dauka hemen bizitzeko eskubiderik.
..... Omarren ama gaixotzen da. 6. Omarrek paperak behar zituen, hemen bizitzeko, kanpotarra baita.
Beharrezkoak iruditzen al zaizkizu?
a. Ez, Omar gizon ona zen eta hori nahikoa da.
b. Ez dakit. Horri buruz ez dut ezer ulertzen.
c. Bai, bestela gure herrialdea kanpotarrez beteko zen.
d. Bai, pertsona guztiek bere paperak izan behar dituzte.
7. Zure ustez, zergatik ez zen berriz itzuli Omar?
a. Maitemindu zen eta bere herrian bizitzen gelditu zelako.
b. Ez ziotelako itzultzen utzi, paperik ez zuelako.
c. Iruñean edo beste toki batean bizitzen gelditu zelako.
d. Seguruenik, Afrikatik berriro ere ateratzea zaila izango zelako.
ESATEN DENA BALIOESTEN DUGU 8. Ipuinean deskripzio batzuk daude, zein gustatzen zaizu gehien? Zergatik?
Gogoratu denon artean.
a. Herriarena.
b. Omarrena.
c. Omarren dendarena.
d. Aitonarena.
.............................................................................................................
.............................................................................................................
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 135
9. Ipuinean, zer pertsonaia izan nahiko zenuke? Zergatik?
a. Naroa
b. Aitona
c. Omar
d. Idazkaria
e. Txoriak
.............................................................................................................
............................................................................................................. 10. Zergatik esaten du aitonak zuhaitzak eta txoriak haserre daudela gurekin,
eta Afrikan ez?
a. Habiak apurtzen ditugulako.
b. Omar herritik bota nahi dutelako.
c. Zaintzen ez ditugulako. Gero eta leku gutxiago dute bizitzeko.
d. Natura errespetatzen ez dugulako. 11. Zer esan nahi du aitonak esaten duenean, bizikletari pieza guztiak aldatu
arren, bere arima lehengo bera dela?
a. Ez duela inoiz beste bizikleta berri bat erosi. Beti berea mantentzen saiatu dela.
b. Hori ez dut ulertu.
c. Ikusten ez den gauza bat mantentzen duela esan nahi du.
d. Tontakeria bat besterik ez du esaten, bizikletek ez baitute arimarik.
e. Besterik: ...........................................................................................
OMAR DENDARIA
136
NOLA ESATEN DA BALIOESTEN DUGU 12. Idazleak herria txikia eta goxoa dela esateko, masusta batekin konparatzen
du:
Metafora:
Masustak ezkutatu egiten direla sasi artean; eskuarekin sasiak
pixka-pixka bat apartatu eta orduan bai, orduan topatzen direla
masustarik mardul eta goxoenak, hostoen azpian ezkutatuta bezala.
Gure herriarekin ere halaxe gertatzen da. Herri txikia da, pixka bat
ezkutuan dagoena, baina errepide nagusia sasia bezala apartatuz gero,
han aurkituko duzue. Masusta goxo bat bezalakoa da gure herria.
Gustatu al zaizu konparaketa hori?
a. Ez, nahiago dut hitz gutxitan esatea.
b. Bai asko.
c. Ez, sobran dago.
13. Beste metafora batzuk ageri dira. Bilatu.
• Omar erdi bertsolaria dela esateko.
• Omarren begiak nolakoak diren esateko.
• Hortz zuriak adierazteko.
14. Idazleak ez du Omarren adinari buruzko informaziorik eman testuan. Zergatik?
a. Seguruenik, ez dakielako.
b. Istorioan garrantzirik ez duelako.
c. Adina ezagututa, istorioa oso ezberdina izango zelako.
d. Idazleari hainbat datu jartzea ahaztu egin zaiolako.
15. Omarren istorioa eta zuhaitzaren istorioa ezberdinak dira; baina, ipuinaren bukaeran elkartzen dira. Zein da bi istorio horien lotura? Zergatik?
a. Paperak
b. Aitona
c. Txoriak
d. Afrika ...........................................................................................................
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 137
16. Zaila egin al zaizu ipuina jarraitzea?
a. Bai, luzea da eta hiztegi zaila du.
b. Bai, hala ere ulertu dut.
c. Ez, ongi jarraitu dut.
17. Ezagutzen al duzu Omar bezalako pertsonaren bat? Hau da, beste herri batetik etorritako inor?
...........................................................................................................
...........................................................................................................
IRADOKITZEN DIGUNA BALIOESTEN DUGU 18. Zer nahi izan du idazleak ipuina idazterakoan?
a. Gu triste jartzea.
b. Gu baino okerrago bizi diren pertsonez ohartzea.
c. Kanpotik etortzen diren pertsonen egoera latzaz ohartzea.
d. Etorkinen berri ematea.
e. Besterik: ..........................................................................................
19. Omarren eta herriko beste biztanleen egoera erabat ezberdina da, paperak direla eta. Ezagutzen duzu horrelako edo beste mota bateko ezberdintasunik? Ba al dira eskubide ezberdinak dituzten pertsonak? Zein? Gertatzen al da zure herrian horrelakorik? Iruzkindu.
...........................................................................................................
...........................................................................................................
OMAR DENDARIA
138
ONDORIOZTATZEN DUGU 20. Zure ustez, nolakoa da istorioa? Zergatik? Arrazoitu zure erantzuna.
• Hunkigarria
• Polita
• Tristea
• Aspergarria
• Itsusia
• Barregarria ...........................................................................................................
........................................................................................................... 21. Idatzi ipuinarentzat egokia izan daitekeen beste izenburu bat.
...........................................................................................................
GRAMATIKA LANDUZ HIZKUNTZA ABERASTU 22. Idazleak metafora politak erabili ditu deskribapenak egiteko:
Haren hortzak oso zuriak ziren, saltzen zuen esnea bezain zuriak.
Haren begiak, berriz, beltz-beltzak, aitonaren ganbaran argia joaten denean bezain ilunak. Masusta beltzak bezain ilunak.
Idatzi egitura bereko esaldi batzuk.
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
BALIOETSI KONPETENTZIA
IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – LH 6. maila 139
IDATZI TESTU BAT 23. Idatzi eskutitz bat herriko idazkariari. Omarrek herrira itzuli nahi du, eta,
horretarako, paperak lortzen lagundu behar diozu. Azaldu ongi zure argudioak eta arrazoiak, idazkaria konbentzitu behar duzu eta.
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................
...........................................................................................................