k38 2005 03

28

Upload: karenka-komunikazio-elkartea

Post on 26-Jul-2016

276 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

TRANSCRIPT

Page 1: K38 2005 03
Page 2: K38 2005 03
Page 3: K38 2005 03

3

a u r k i b i d i aKalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 9

Komikixa 10

Kale inkesta 11

Lan giruan 12

Karenka 14

Euskeria 16

Auzoz auzo 18

Natura 20

Kirola 22

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Mutrikuko udala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

Bi urte igaro dira 2002ko otsailaren 19an Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik. Euskalgin-tzan eta euskarazko prentsan dihardugunontzat ez ezik, jende askorentzat kolpe gogorraizan zen euskarazko informazio orokorreko egunkari bakarra ixtea eta arduradunen atxilo-keta eta espetxeratzea. Bi urte pasa dira ordutik, euskal prentsaren eta adierazpen askata-sunaren aurkako eraso hartatik, eta bi urtetan ez dira frogatu egindako salaketak. Horrelaizanik, Kalaputxik bat egiten du euskalgintzako gainerako eragileekin eta auzi hori egoeraberean egoteko zer arrazoi dagoen publikoki esplikatzea eskatzen die agintariei eta agin-tean dauden alderdi politikoei.

Guk, bitartean, gure hondar apurra jarriko dugu hilero-hilero, euskalgintzaren eta euska-razko prentsa erabiltzen duten irakurleen onerako ari garelako uste sendoan. Duela bi urte,nahi gabe, euskararen aldeko lanean jarraitzeko indarra eman digun hazia erein zuten etagure herrian loratuta dugun aldizkari hau ez da pixka batean ximelduko. Ildo horretatik,eskerrak berritu nahi ditugu herritar guztien aurrean Kalaputxi hilero argitaratzea posibleizan dadin modu batera edo bestera laguntzen diguten herritar, erakunde eta, batez ere,herriko iragarki jartzaile guztiei.

EditorialaEditoriala

BIDALKETA ESKATZEN DUENA KALAPUTXI JASOKO DUENA

Izen-abizenak: ........................................................ Izen-abizenak: ...................................................Helbidea: ............................................................... Helbidea: .........................................................Posta kodea:........................ Herria: ......................... Posta kodea:................... Herria:.........................Telefonoa: .............................................................. Herrialdea: .......................................................

2005 urterako tarifak: Estatura: 15 euro Europara: 30 euro Beste herrialdeetara: 50 euroDagokion diru-kopurua beheko kontu korrentean sartu zeure izenean eta txartel honekin batera utzi gure buzoian.

KUTXA k/k zenb.: 2101 0056 01 0123564866

2005 urteari ateak zabaldu dizkiogu eta gure aldetik hobe-

tzen joateko ahaleginak ez dira bukatu. KALAPUTXI hilero

jasotzen ez duenik ba omen dago eta hori ez gertatzen

saiatuko gara. Hala ere etxeren batetara iritsiko ez balitz,

udaltzaingoan ale bat eskura dezake interesa duenak.

Honekin batera kanpoan bizi den norbaiti bidali nahi iza-nez gero, hona urteko harpidetza:HARPIDETZAK2005 URTERAKO TARIFAKURTE OSORAKOEstatua: 15 euro Europa: 30 euroBeste herrialdeetara: 50 euro

Page 4: K38 2005 03

hinformaziua

intereseko

telefonoak

4

Autobusak MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)MARTXOA

1etik 6ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)7tik 13ra Jabier Otxagabia14tik 20ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)21etik 27ra Lon Apraiz28tik 31ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

APIRILA

1etik 3ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)4tik 10rea Jabier Otxagabia11tik 17ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)18tik 24ra Lon Apraiz25etik 30e≤ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

Tel: OTXAGABIA: 689 58 57 59 APRAIZ: 630 05 50 97PORTILLO-ZALDUEGI: 669 26 22 01

Page 5: K38 2005 03

5zeuk esan

MARINEL ZAHARRA

Bederatzi urterekin itsasora eramanzintuzten familiari lagundu beharrazegoela eta. Ternuako uretan ereibilia zera bakailao arrantzan. 20urte zenituela, Gerra Zibilean, garai-ko euskal pertsonaia esanguratsubati baino gehiagori lagundu zenioniparraldera ihes egiten; besteakbeste, Ajuriagerrari. Zu ere ordea,ez zeunden salbu hemen, eta hala-ko bidai batean, Landetan geratuzinen. Urte batzuk Euskal Herritiketa zure emaztegaia zen Klaritaren-gandik urrun egon ondoren, itzul-tzea erabaki zenuen. Zorionez, ezzenuen errepresaliarik jaso etahobekien egiten zenekienari ekinzenion berriro: arrantzale izateari.

Joan den otsailaren 2an, asteazke-na, 88 urte pasatxo zenituela zurebihotz handi hark, nekaturik, amoreeman zuen.

Aipu ezagun batek dioenez, “ondoaprobetxatutako ihardunaldi bateklo oparo bat dakarren bezala, gogorbizitako bizitza batek, heriotz gozobat dakar”. Hau hala bada, gureaittonak zerua aspaldi irabazia zeu-kan. Egia da urte asko zituela, etanorbaitek pentsatuko du bere orduairitsia zela. Beharbada bai, ez dakit,ni ez naiz hori epaitzeko gai. Bainagure aittonataz gogoratzen naizenbakoitzean, ez dut bere azken hila-bete hau gogoratzen, ez. Nik mari-nel hura gogoratzen dut, bizitzaguzia olatuen artean pasa zuena,eta adinak uzten ez zion azken urte-etan ere, portura jaitsi eta itsasoa-ren aparra eta kresala sentitu gabeegon ezin zitekeen gizon indartsuhura. Ze hala zinen. 88 urte izanarren, ni baino askoz hobeto zeun-dela iruditzen zitzaidan askotan eta.Eta zure umore hura? Egoera latze-netan ere mundu guzia farrezka jar-tzeko gaitasun hura?

Damu bakarra dut: zuk bazkalondoeta afalondo bakoitzaren osteanegiten zenituen gogoeta interesgarriguzi haiek paperean hartu ez izana.Benetan sentitzen dut, parkaidazuaittona; zerbait galtzen dugunean,

hark lagatako hutsuneak erakustendigulako zenbat betetzen gintuen.Ba bai, hala da, baina suposatzendut hori ere bizitzak berak eta horre-lako momentuek irakasten dutela.

Nahiz eta gehiago ikusiko ez garen,ez zaitugu sekula ahaztuko. Ez ditu-gu zurekin txitxarrota edota txibitxaegindako irtenaldi zoragarri haiekahaztuko. Zure bilobek arrantzanjakin ez arren, irribarre egiten zeni-gun “hurrengoan zerbaitek pikatukodu, lasai!” esanez, zuk aparejuakbehin eta berriz bete bete egindamotorera alatzen zenituen bitarte-an. Hala ere, ez zenuen etsitzen,eta hurrengo egunean, pazientziahandiz, berriro saiatzen zinen.

Mila esker aittona. Mila esker izanzaren bezalakoa izateagatik eta milaesker eman dizkiguzun momentumiragarri guzi hoiengatik. Beti izangozaitugu gogoan. Itsasora begiratzendugun bakoitzean, han joango zarazu, marinel zaharra, atakobandanAitona II motorean tente eskuakgurutzatuta, Mutrikuko kaitik irteten,olatuek gustukoen duzun lekuralaguntzen zaituzten bitartean. Bidaiona izan dezazula.

Aittona ManoloriUnai Belaustegi

IGOGAILUA GELDIK

Azkenengoko amonarekin eginnuen berriz ere topo. Berriz ereputzaka zihoan Ludotekara umebila. Zuk idatzi zenuen baina hemenez dute ezer konpondu esan zidan.Eta egia da, Zabielen igogailuaoraindik geldik dago. Lasai, amona,medikuek diote eskailerak igotzeaosasuntsua dela.

Andiko

NI ERE BAI

Aurtengo Korrikaren leloa hartu duthizpide, iruditu zaidalako transmititunahi den mezua oso garrantzitsuadela euskararentzat ez ezik euskalhiztunen komunitatearentzat erebai, oro har, euskaldun guztiontzat.

Euskaldunberriei euskara irakasten,euskararen bidean jartzen, hamalauurtetan jardunda, euskaldun guztioklelo horrekin bat egiteko arrazoiugari ikusten ditut. Nagusiena,beharbada, euskaldunberriari zordiogun errespetua eta esker ona.Izan ere, gure gizartearen egoeradiglosikoan gaztelera hutsez bizi-tzea hain erraza eta erosoa izanda,euskara ikasi eta euskaraz bizitzenahalegintzeko hartutako konpromi-so hori goraipatzekoa dela aitortubehar dugu.

Aspaldiko urteetan ez da hain arra-roa Euskal Herriko edozein txoko-tan, erdaldunetan erdaldunenaizanda ere, jendea euskaraz soma-tzea, Lizarran, Maulen edo Barakal-don, adibidez. Aspaldiko urteetaneuskarak hiztunak irabazi baditu etagizartean presentzia hartu badu,neurri handi batean euskara bere-ganatu duten milaka laguni eskerere hartu du.

Gurean, Mutrikun, beharbada ezgara horretaz oso konzienteak izan,beharbada ez dugu oso hurbiletikbizi izan prozesu hori, baina gureanere asko izan dira ama-hizkuntzabeste bat izanda bertako hizkuntza-komunitatea aintzat hartu dutenaketa euskara bereganatu dutenak.Batzuk eskolatik pasatuko ziren etabeste batzuk kalea, koadrila, familiaizango zuten eskola, baina guztiekhartu dute euskara komunikaziotresna gisa. Gure ingurura begiratu-ta, azkar amaituko zaizkigu eskue-tako hatzamarrak horiek zenbatzen.

Aurrerantzean ere jendeak Ni erebai esaten, erabakitzen jarraitukodu, euskara ikasiko du eta euskarahartuko du komunikazio tresna. Ala-baina, ez duenak hartzea bezaingarrantzitsua izango da etorkizune-an duenak ez galtzea. Euskara bal-din bada gure hizkuntza, erabildezagun, har dezagun gure egune-roko bizitzan horren aldeko jarrera.Esan dezagun geuk ere Ni ere bai.

Joseba P.

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen, nahiz etaezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko norena

den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.gu

tuna

k

Page 6: K38 2005 03

6 puri purixan

Page 7: K38 2005 03

7puri purixan

Page 8: K38 2005 03

8 puri purixan

Page 9: K38 2005 03

9bi hitzetan

GARABIZALEEN AFERA ORAINDIK KONPONTZEKE

Ez da atzo goizeko kontua, abuztuaren 28tik dabiltza gai bera-rekin bueltaka. 2004ko udan 2400 auto inguru izan ziren bidebazterrean matxuratuta gelditu zirenak. Arazoa konponduasmoz ordutik hona hamaika bilera egin dituzte aseguru etxeeketa garabizaleek baina ez da arazoa bere osotasunean konpon-du. Aseguru etxe bakoitzarekin bildu dira eta batzuekin lortudute adostasunera iristea. Euskal Herriari dagokionez ADA ase-guru etxearekin ez dira oraindik konpondu.

Udan eginiko grebaren ondoren kostuen ikerketa bat egiteaadostu zuten bi aldeek. Ikerketaren emaitzak ikusita, 57 eurota-ko kostua, aseguru etxeek ez daude hori ordaintzeko prest.Garabizaleek badakite egun ordaintzen dieten kopurutik, 22-23 eurotik 57 eurotarako aldea handia delaeta prest dira 32-36 eurotara iristeko, behin kopuru horretara iritsiz gero urtetik urtera igotzea eskatzendute dagokien kopurura iritsi arte. Ea urak bere onera etortzen diren eta kontsumitzaileok ez dugun ordain-tzen beti bezala.

100 URTE BETETA, ZORIONAK,EULOGI!

Ehun urte, mende bat, gizaldia bete duEulogi Egurbide Basurkok martxoaren11n. Hamaika ikusteko jaioak garela zio-ten gure zaharrek eta horixe, bada,hamaika ikusiko zituela Eulogik! Meritubikaina Mutrikuko amonatxoarena. Kala-putxik zorionak eman nahi dizkio eta opaere bai beste urte asko betetzea. Bidebatez, familiari ere zorionak Eulogi hainondo zaintzearren urte hauetan guztie-tan. Esaera batek dio zaharrak zaintzendakien herriak etorkizuna oparoa duela.Hala bedi.

HITZA-REN KOBRAKETAKANPAINA

Urte eta erdi da dagoeneko gureherrian herriko informazioalantzen duen HITZA egunkariadugula. Doako egunkari hauargitaratzeko ezinbestekoa daerakundeen laguntza etaMutrikuko udalak, euskarabatzordearen bitartez, ematendio laguntza, hasiera-hasieratikeman ere.Hala ere, laguntza hori nahikoaizan ez eta HITZAk laguntzaekonomikoa eskatu behar dieirakurleei. Horregatik, martxoosoan zehar luzatuko denkanpaina abian da eta urte osoanHITZA jasotzearen truke 52euroko laguntza eskatuko dute,iaz egin zen bezala. Dagoeneko 500 lagun diraMutrikun egunero-eguneroHITZA etxean jasotzen dutenak.Zuk, irakurle, oraindik HITZAjasotzen ez baduzu eta jaso nahibaduzu, 943304346 telefonoradeitu ahal duzu eta bertaneskatu.

TURISMO BULEGOA BERRITZEN

Aste batzuetan Goiko plazandagoen turismo bulegoa itxitaegon da goitik behera berritze-ko. Aste Santurako ireki nahida berriz ere bulegoa herriabisitatzera datozkigun kanpo-tarrak ahalik eta ondoen har-tzeko. Gainera, herritarrok ereaukera bikaina izango duguhurrengo irteera prestatzeko,hantxe hartuko baikaitu MartaAmonarriz turismo teknikariakgure zalantzak argitu eta eska-tzen diogun informazioa ema-teko.

Page 10: K38 2005 03

10 bi hitzetan

INGELESA, FRANTSESA, ALEMANA ETA ITALIERA DENON ESKU

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak programa berri batabiarazi du, e-LEA programa, Euskal Herriko biztanle guztiei hizkuntzak ikasten lagun-tzeko. Ingelesa, Frantsesa, Alemana eta Italiera ikasteko aukera emango du e-LEA pro-gramak www.hiru.com atariaren bidez, “hiru.com” eta Lanbide Heziketako Ikastetxe-en laguntzarekin.Programa inguru birtual batean eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan oinarrituta dago, etaordenagailuaren erabilerari buruz zerbait jakinda, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren herritarrei edozeintokitatik hizkuntzak ikasten laguntzeko diseinatu da, bakoitzari bere interesen eta duen denbora librearen ara-bera antolatzeko aukera emanez.Interesa duten pertsonei baimena eskuratu ondoren auto-ikaskuntzarako materialak emateaz gain, programahonen bidez herritarrak bere esku izango ditu hainbat zerbitzu, besteak beste, harremanetarako telefono batedota Eusko Jaurlaritzak xede horretarako homologatutako zentroen sareko irakasle adituen bidezko jarraipe-na eta tutoretza. Bi eratara ikas daiteke: “hiru.com” atariaren bidez, edota CD bidez. Horretaz gainera, tutoretzarekin nahizgabe. Sar zaitezte www.hiru.com atarian eta bertan daukazue beharrezko informazio guztia.

LONJA ZAHARRA UDALAREN ESKU

Otsailaren 25ean Esther Larrañaga Gizarte PolitikarakoDiputatuak eta Estanis Osinalde Mutrikuko alkateaksinatutako hitzarmenari esker, Gipuzkoako Foru Aldun-diak datozen 50 urteetarako Mutrikuko udalaren eskuutzi ditu Loja zaharreko beheko solairua eta hirugarre-na. Horren ondorioz, beheko solairua itsas arloarekinzerikusia izan duen jendearen jardueretarako eta inguruhorretan gaur egun ematen diren ekintzetarako lagun-garri erabiliko da. Udalak beheko lokal horiek egokitzendihardu, aldagelak eta dutxak jartzen. Hirugarren solai-ruan Arkugain elkarteak jarraituko du mañelen sozieda-dea kudeatzen. Hemendik aurrera, gainera, behekosolairutik soziedaderaino ailegatzeko jarri den igogailua

erabilita neke gutxiago sufrituko dute soziedadeko kideek.

Lokal horiek udalaren esku utzi aurretik, Foru Aldundiak ia 300.000 euroko inbertsioak egin ditu LonjaZaharrean, batetik teilatua goitik behera berrituta eta, bestetik, soziedadera beheko solairutik ailega-tzeko igogailua jarrita. Aurrerantzean, beheko solairuko egokitzapen lanez gain, udala arduratuko dalokalen mantentzeaz eta kontserbazioaz.

Nork ez lituzke nahi berri txarrakBizitzan utzi aparteAurrean dugun zorigaiztoakHainbeste kalamitateNire barruan ustekabeanMinbiziak hartu parteBeti bestena dela esatenNorberai tokatu arte

Jainkoa legez salbatu nahiaGaitz zitalaren aurreanHorren bizitza polita nun taKolpea ustekabeanBizkar gaineko zama astuntzenDoa pentsatu eineanAzkenerako denak berdinakHeriotzaren atean

Jubilazio garai goxuaEgon naiz noiz iritsikoLanik in gabe eta patxadanBizi nahi nuen betikoJubilau eta derrepenteanMinbiziaren menpekoHutsaren hurren egin nau berakNeroni konturatzeko

Naiz familia eta lagunakGaur nirekin gogoratuDenborarikan ez galdu etaBizitzari aurre hartuBeti geroko pentsamenduanZertarako engainatuBizitzan hala egin behar daHil artean disfrutatu

BERTSOAK

Ondorengo bertsoak azken urte-tan hainbeste zabaldu zaigunminbiziari buruz egin ditu AsierLazarobaster bertsolari mendaro-tarrak. Ia denok ezagutzen duguingurukoren bat gaitz hau sufri-tzen duena eta egoera horrekhunkituta jarritakoak dira bertsohauek. Ea gustoko dituzuenMutrikuko Bertso Eskolak helara-zitako bertsoak.

GAIA: Heriotzaren atarian

DOINUA: Zortziko nagusia

Page 11: K38 2005 03

11kale inkestia

ZER IRUDITZEN ZATZU DOMEKETAN DENDAK IRIKITZIA?

FERMIN OSINALDE TXURRUKA,58 urteOso gaizki. Gu gaztiak giñanian domeketaniriki eitxen gendun eta urte askuan ibiligiñan itxitzeko ahalegiñetan ta halakobatian lortu ein gendun itxitzia. Gero poli-ki-poliki, guretzako gauza haundixa balitzbezela, larunbat atsaldetan ere itxitzia lortugendun; baña larunbatetan atsaldeko hiru-rak arte egoten gea hala ere! Eta oraindomeketan iriki? Barkatu baña nik ez.

KLEMEN SANTOS, 31 urteBakoitzak nahi duena egin dezala! Ez zaitez ondo ez gaizki iruditzen, ni lanera joanbehar ez naizenez… hori bai lan egin beharduenarentzat lanegun bat gehiago… gogo-rra da. Nik erosketak aste barruan egitenjarraituko dut.

PEDRO MARI URKIRI, 59 urteKriminala! Lehen ostontzian nahikua ordusartzen deulako eta domeketan lan eitxiairuditzen zat kartzelan sartzia dala!

ITZIAR BERISTAIN, 42 urteNeri oso gaizki, nik uste nahikua ordu sar-tzen deula bestela ere ta geuk ere jai egunabehar deula. Denboriakin akaso iparraldianbezela irikitzen amaitxu biharko deubaña… ez ondo iruditzen zatelako!

ENEKO ARRIZABALAGA MASILLAS, 30 urteGaizki ze Jangoikuak esan zoan bost egunlana, bat parranda eta bestean deskantzatuegin behar zala. Nik hilian behin eitxen ditxuterosketak eta gai honek ez nau kezkatzen, bañapentsatzen det lana ein bihar doanarentzatkriston desastria dala eta jendeak mandatuakaste barruan eitxeko astixa atera ahal doala.

ARANTXA RUIZ TXURRUKA, 40 urteDanok goz eskatzen ordu gitxio lan eitxiaeta nahi deue dendarixak ordu gehixo sar-tzia eta oso gaizki iruditzen zat neri hori.

JOSE MARI AGUILERA, 37 urteGaizki, ni bakar-bakarrik nago eta bestelaere astean zehar ordu dexente sartzen ditut.Gainera zapatu arratsaldetan edo domeke-tan irikitzeak ez du esan nahi gehiago sal-duko duzunik.

MIGEL LAGUNA, 25 urteOndo iruditzen zat, astian zihar ez badezudenboraik eo aukeraik izan egun hori apro-betxatzia badakazu.

Page 12: K38 2005 03

12 lan giruan

Zu baserria aurrera ateraduten emakumeetako bat zaraeta gaur aurrean duzu fruitua,eta esango liteke fruitu ederradela. Kontaguzu zure bizitzakoetapak.

Lau anai-arreba bizi eta bestelau dira hilak, ni gazteena izanik.Zaharrena zen etxerako baina ezzuen nahi izan eta neu gelditu nin-tzen baserrian. Gurasoek baserriasaldu egin zioten Kaja Laboralari,industrigune bat egiteko asmoazegoelako aspaldi batean eta Deba-ra joan ziren bizitzera. Udaletxedemokratikoek ez zuten hau egiteabaimendu eta ni baserrian bizi nin-tzenez berriro erosi eta hala berja-betu ginen baserriaz.

Nire haur denbora, baserritaraskoren antzekoa izan zen. Eskolarajoaterik ere ez, urruti gelditzen zire-lako eta joan-etorriak oinez egite-koak. Hemen Astigarribiako elizaaurrean bazegoen eskola txiki bat,baina maixuak falta. Tarteka ager-tzen zirenak erdaldunak ziren etaoso denbora gutxirako zetozen.Gogoratzen naiz Leongo maistrabat nola izan genuen ia urtebetean,baina udaberri aldera hanka eginzigun gari ebakitzera joan beharzelako bere herrira. Nire ahizpazaharragoak eta zorte hobea izanzuten, baina gure denboran erdierrukituta Mendaroko Arantxa“sakristaukua” eta Debako Iñaki“zesterokua” etortzen zitzaizkigunnoizbehinka eta hauekin euskarazikasten genuen. Horrela, gure bene-tako eskola baserria izan zen etagure aitak, abeltzaina zenez, eraku-tsi zidan behiak maitatzen eta ume-

tatik izan dut behienganako afizioa,zortez bizibide bihurtu dena.

Garai guztiak, noski, ez dira izanberdinak, senarrak Rodisan egitenzuen lan hasieran eta lan orduetatikkanpo bere laguntza izaten zen;gero garraiolari jardun izan du etaaste guztia etxetik kanpo egotenzenez, eskola utzi berria zuen seme-ak eta biok gogor lan egin beharizan dugu. Baina semeak ere, nikbezala, behienganako afizio haun-dia izan du eta sasoiak eta gogoakbat egiten dutenean pentsatutakoaegin egiten da. Gaur egun, mekani-zazioa dela bide eta semea, errainaeta senarra jubilatu berria ondoanegonda, telebista pixka bat ikustekoaukera ere badugu. Esan dezadan,baita, telebista ikustearena mirariaere izaten dela, zeren badaramagudenbora mordo bat antenan matxu-ra bat dela eta pilota partidoren batikusteko asmotan jarri eta akaboimajina. Publikatzeko asmoa duzue-nez, aprobetxatu nahi nuke esatekoea noiz akordatzen diren arduradutenak Astigarribiko auzoarekin,telebista asko ez dugula ikusten,baina zerbait ikusi nahi eta gehiene-tan kale.

Mekanizazioa aipatu duzu.Nola duzue antolatuta korta?

Nahiko behi dugunez, ez ditugukortatik ateratzen. Horretarako lurasko beharko genuke zeren behiaklurra biguna dagoenean jan bainozapaldu gehiago egiten baitu etaeguraldiaren arabera ateratzerabehartuta egongo ginateke. Horieiere, guri bezala, irtetzea gustatzenzaie eta, egun batean bai eta beste-

an ez irtenda, oso urduri jartzendira eta esnea ere gutxiago ematendute. Beraz, janari nahastua,gehienbat iparraldeko arto biguna,eta pentsua ematen zaie eguneanbehin era automatikoan, bakoitzaritokatzen zaion kopurua. Hemen ereasko aurreratu dugu, lehen hirualditan ematen baikenien. Belarraebakitzeko eta tolesteko makinadugunez, etxeko belarra ere ema-ten diegu eta, nahiz eta zelai askoez eduki, orain dela zortzi bat urteibai barrenean dagoen Irurain base-rria erosi genuenetik hobeto molda-tzen gara.

Esnea arratsean jasotzen dugu,jezteko sei leku dauzkagu etabehiak beraiek etortzen dira zintzo-zintzo. Guk errapeak paperarekinbehar den bezala garbitu eta maki-na entxufatzen diegu. Bukatutako-an automatikoki askatzen dira etahurrengo behia etortzen da atzetikbesteak alde egindakoan. Behiakordenagailu bidez identifikatutadauzkagunez, “mamitis” bat duenbakarren bat etortzen bada edobeste arazoren bat duena eta gukonturatu ez, makina ez da martxanhasiko. Behi bakoitzaren esne emai-tza kopurua ere ordenagailu bidezjasotzen dugu eta horrela bakoitza-ren historia egiten dugu. Jasotakoesnea frigorifiko batean gordetzenda 3,5 ºCtan, eta goizaldean etor-tzen den kamioira zuzenean pasa-tzen da bertatik. Zenbagailu batdago tuboan litroak bertatik zenba-tzeko.

Zimaurra jasotzeko makinariaere badaukagu eta gure zelaiak zein

Baserrian emakumeakitzain

EMAKUME LANGILEEN EGUNA DELA ETA, ZALBIDEBASERRIAN EGIN DUGU ZITA ARANTXA AZPIAZUUNANUEREKIN, 59 URTEKO EMAKUMEA. MENDAROKOOSPITALETIK ETORRI BERRIA, IZTER MOKORRETIKOPERATUTA ETA BI MAKULUZ LAGUNDUTUTA AURKITUDUGU. HALA ERE, HARRERA GOXOA EGIN DIGU BEREBILOBATXUEK INGURATURIK.

Page 13: K38 2005 03

13lan giruan

pinudiak abonatzeko bainogehiago ateratzen dugu.

Ordenagailua aipatu duzubehi bakoitzaren bizitza jarrai-tzeko, beraz enpresa modernobaten antzera diharduzue...

Noski. Produkzio kopurua etakalitatea ere zaintzen dugu. Hile-an behin etortzen dira esnearenanalisiak egitera eta, behiak bizi-dunak direnez, makinei bainomantenimendu egokiagoa eginbehar izaten zaie. Nafarroakoalbaitari elkarte batekin dugukontratua eta hilean bi aldiz etor-tzen dira. Haiekin egiten duguerreprodukzio kontuak eta abar.Debako albaitariarekin, ostera,paper kontuak eta larrialdiak. Bes-talde, sasoi bateko perratzaileakdesagertu dira, burdinazko perrakoinak egosi egiten baitizkiete,baina “pedikura” egiten zaieurtean bi aldiz, zauririk badutesendatu eta apatxak gastatu.Etxean ere badugu tramankulubat inoiz sendatze beharrik izanezgero behia manejatzen laguntze-ko eta semea arduratzen da zapa-ta edo kaltzoak jartzeaz.

Errentagarritasunari ere begi-ratzen diogu eta zazpi hilabete-tan jezten diegu esnea. Bataz bes-teko egokiena zenbatekoa denbegiratzen ari dira, izan ere,35ekoa ateratzen duen behiak lautxahal izaten badu, oso ona da,baina 28koa ateratzen duenakbizi iraupen luzeagoa du.

Baina gehienbat behiak ondozaindu behar dira, bere orduetan

jeitzi, garbitu, mimatu, maitatuesango nuke.

Behiaz asko aritu zara etanabaritzen da zure ofizioamaite duzula baina festarikere izango zenuen, bestela,nola ailegatu zinen Aitzetara?

Ni ez, bera etorri zen Zalbide-ra eta oinez, oinez egiten baitzi-ren orduan bideak. GehienbatDeba izaten zen gure festa lekuaeta, noski, inguruko erromeriak,Sasiola, Itziar, Kalbaixo... inoizMendarora joana naiz, bainaaspertu egin nintzen. Asko aldatudira gauzak ordutik hona. Oinezjoaten ginen Mutrikura zinemara,oinetakoak Bistederren aldatu etaTxilineneko entrako ate atzeaneskutatu ondoren... Beste denbo-rak ziren haiek.

Beste animalirik etxean? Katu bat eta kitto.

Lehen pinudiak aipatudituzu, beste zuhaitz motarik?

Sagarrondoak soilik. Aurtenetxerako sagardoa egin dugu,baserri zaharreko tolarea azpiangordetzen baitugu, baina belarramakinekin ebakitzeko, zuhaitzgehiegirik ezin dugu eduki etasegakin jarduteko ez dugu astirik.

ARANTXA, ONDO ETA AZKAR ERRE-KUPERATU MOKOR HORRETATIK BAINA

AHAZTU MOTOZERRAREKIN MENDIAN

JARDUTERIK, NAHIKOA EGINA ZAUDE

ETA!

Page 14: K38 2005 03

karenka14

Nola sortzen da eta zergatik Korrika?Esango nuke ideia absurdo gehientsuenak afari os-

teetan sortzen direla, eta hau ere horrela sortu omenzen Bilbon. Inoiz zentzugabekeriarik haundienak aurre-ra eramateko gai direnak izaten dira elkarren inguruaneta orduan Alberto Gurrea, Natxo de Felipe, Joxepe Zua-zo, Joseba Kanpo, Urtza Errasti eta beste batzuk gertatuziren, ideia hura hartu eta gauzatzea asmatu zutenak.Egia da “Bai Euskarari” ekintza erraldoia egin berria ze-la eta jende askoren animoak oraindik bizirik zeudela.Horrek, beharbada, ideiak aurrera egitea erraztu zuen.

Arrazoia, ostera, betikoa, diru eskasia beti izan da he-rri mugimenduetako ezaugarria eta orduan ere halaxezen, Bizkaiko AEKk ikaragarrizko zuloa zeukan eta ho-rrek irudimenaren abiadura azkartzen du, formula bate-ko motorren gainetik.

Beti diru faltan?Euskalduntze eta alfabetatze mugimendu guztiak

militantismoan oinarrituta zeuden. Hasieran herrialdebakoitza bere kasa zebilen, Bizkaia bere aldetik, Gipuz-koa beretik... Gipuzkoan Gau Eskolak izan ziren haziaerein zutenak, irakasle militanteak, musutruk eta bal-dintza eskasetan klaseak ematen zituztenak... Garai har-tan Goierriko Euskal Eskola zen ardatza eta denok hareninguruan hezi ginen. Orduko harreman pertsonalen bi-dez lantzen ziren nolabaiteko koordinaketa eta ahale-gin didaktikoak. Ondoren egituratzen joan zen AEK,1979 inguruan ikusi zuen argia AEKk. Garai hartan Eus-kaltzaindiaren babesean ginen baina honek 1981ean al-de egiteko gonpidapena egin zigun eta hori egin ge-nuen.

Gerora ere urte askotan babes falta nabaria izan duAEKk aginte publikoen aldetik. Ezagutzen ez dituguneremuetan mamuak ikusten ohituak gaude eta mesfi-dantzak elikatzen. Hori dela eta, diru iturriak ez dira se-kula oparoak izan, alderantziz esango nuke. Korrika ba-koitzeko mezuetan ere igarri daitezke une bakoitzekoegoerak. Gaur egun, beharbada beste alor batzuetan,baina pekatu berdinak nabaritzen dira gure artean.

Mezua komentatu duzunez, Korrika guztien le-loak azaltzerik izango zenuke?

Ba eskura dut zerrenda:1.-1980an, Oiñati – Donostia: “Zuk ere, esan bai Eus-

karari” 2.-1982an, Iruña – Donostia: “AEK euskararen alter-

natiba herritarra”3.-1983an, Baiona – Bilbo: “Euskaraz eta kitto”4.-1985ean, Atharratze – Iruña: “Herri bat hizkuntza

bat”5.-1987an, Hendaia – Bilbo: “Euskara zeurea”6.-1989an, Iruña – Donostia: “Euskara, Korrika eta ki-

tto, Euskal Herriak AEK”7.-1991ean, Gasteiz – Baiona: “Korrika euskaraz, eus-

karaz Euskal Herria”8.-1993an, Iruña – Bilbo: “Denok maite dugu gure he-

rria euskaraz”9.-1995ean, Donibane Garazi – Gasteiz: “ Jalgi hadi

euskara”10.-1997an, Arantzazu – Bilbo: “Euskal Herria korri-

ka”11.-1999an, Iruña – Donostia: “Zu eta ni euskaraz”12.-2001ean, Gasteiz – Baiona: “Mundu bat euskara-

ra bilduz”13.-2003an, Maule – Iruña: “Herri bat geroa lantzen,

korrika"14.- Aurtengoa, Orreaga – Bilbo: "Euskal Herria eus-

kalduntzen, ni ere bai".

Lelo bakoitza nolabaiteko egoeraren islada dela esandaiteke. Aurtengoaren mezua, ohitura denez, azken ki-lometroa bukatu eta lekukoa irekitzean irakurriko da.

Korrika 14 konpromiso pertsonalarenkorrika da. Denok daukagu zer eman

euskararen alde.

Hogei urtetik gora AEKn irakasle arituden Auro Ansorregirekin egin dugu gaurko

solasaldia Korrikaren inguruan. Irakasle izanik,herriko KORRIKAren ardura bere gain izan baituurte horietan, nahiz eta, berak agertu bezala, ekipo

oso ona eta zabala izan duen beti inguruan.

KORRIKAREN GAZI GEZAK GOGORATZEN

Page 15: K38 2005 03

karenka 15

Lekukoa Remigio Mendiburuk egina da, bueno, esan be-har da herriz herri dabilen lekukoa benetakoaren kopiadela, Gorriti eskultoreak egindakoa, benetakoa uste dutSan Telmo museoan dagoela. Lekukoaren barruan joangoden mezua izango da Korrika bukaeran irakurriko dena,ordura arte ez dugu jakingo norena den mezu hori.

Kontu edo anekdotarik bai gogoan?Oso memoria txarrekoa naiz. Gogoan dut Korrika 1 ez

zela pasatu Mutrikutik eta Ondarruak utzi zigun kilome-tro bat Lekeitio bidean. Lekuko eramalea Joxe AgustinElezgarai izan zen ikastolako gurasoen ordezkari gisa.

Laugarrena eta hamahirugarrena ere ez ziren Mutri-kutik pasatu. Uste dut laugarrena izan zela “Saltaka” an-tolatu genuena. Goizeko bostak aldera pasatzen zen Ko-rrika Debatik eta han joan ginen antortxekin zubiraino,Korrikari agur egin eta “Saltaka “ hasteko asmoarekin.Zubian ginela oraindik antortxak prestatzeke, eta Korri-kako furgoia aurrera zihoan; dena den, txukun hartuzuen "Saltaka"k abiada Mutriku aldera. Han txokolateberoa prestatuta zuten eta, gosari ederra egin ondoren,herriko zirkuitoari ekin genion goiz osoan partaidetzaoso zabalarekin.

Beste urte batean goizeko zazpiretan agertzekoa zeneta gau pasa antolatu genuen frontoian, Ondarruko mu-sika talde bat eskeini zitzaigularik dohainik.

Gauez gertatu denean, korrikalari finek hartu izan du-te parte, egunez galtzen diren orduak errekuperatzen jo-ateko. Hoietako batzuek Mutrikutik Orioraino ere jarrai-tu izan dute Korrikarekin.

12. Korrikan Mutrikutik Debarainoko errepidea moz-tuta zegoen lubiziaren ondorioz eta Astigarribiatik etorribehar izan ziren korrikalari fin hoiek denborarik apenasgaldu gabe.

Beste bitxikeria asko dira gertatuak eta bakoitzak be-re garrantzia emango dio sentimenduen mundu horre-tan, baina egiten diren metroetan niri behintzat barrenakbor-bor egiten dit. Izan dira urte latzak ere, 80. hamarka-dan agintariak, udaletxe zein gobernukoak, kontra geni-tuen eta, diru laguntzarik ez emateaz gain, gure aurkakoboikota zabaldu zuten lau haizetara. 90. hamarkadan,berriz, Garzon arduratu zen mamuak zabaltzen eta izu-garrizko sorgin ehiza antolatu zuen AEKren kontra.

Inoiz lekukoa eraman al duzu?8. Korrikan eraman nuen lekukoa ikasle batekin eta

orduan bai, nire sentimenduak gainez egin zuten. Lekukohura hainbeste eskutatik pasa izana, hainbeste pertsonaezezagun, haietako bakoitzaren emozioak eskuetan sen-titzen nituen. Benetan zirraragarria. Urtero negarrez bu-katzen banuen, urte hartan malkotan blai.

Zer opa diozu aurtengo Korrikari?Betikoa, ondo joan dadila inolako eragozpenik gabe

eta eskerrak eman euskaldun berri guztiei gure hizkun-tza, euskara, aintzat hartzeagatik.

Egun, telefono mobilekin ondokontrolatzen da Korrikaren ibilbidearen

berri, garai batean tabernetatik etadeitzen genuen Gurutze Gorriko

telefonora Korrika non zehar zebilenjakiteko.

Page 16: K38 2005 03

Otsailaren 20an izan zen Europako ItunKonstituzioaren inguruko erreferenduma estatuespainiarrean eta hego Euskal Herrian ere bai.Baietzak irabazi zuen Estatu mailan, Erkidegomailan eta Lurralde mailan ere bai. BainaMutrikun, herri euskaldun askotan bezalaxe,ezetzak irabazi zuen. Mutrikun, abstentzioanagusi izanda (%62,33), 622 boto jaso zuenbaietzak eta 808 ezetzak. Horiek datuak.Bakoitzak eman diezaiela egoki irizten dioninterpretazioa.

Gu Europako Itun Konstituzioan euskarakizango duen lekuak kezkatu gaitu. Horreninguruan argi piska bat eskaintzearren,KONTSEILUAk helarazitako informazioa ekarrinahi izan dugu orriotara irakurle guztiak horrenjakitun izan daitezen.

ZANBAIT DATU- Europar Batasunean 125 hizkuntza baino gehia-

go erabiltzen dira. Horrenbeste hizkuntzatan min-tzatzen dira egunero-egunero Europar Batasunekolurraldean bizi diren herritarrek, bertakoak izan zeinmigrazio-mugimenduen ondorioz etorritakoak izan.Horien artean, euskaraz.

- Berezko hizkuntzak 60 inguru dira. Horrenbestehizkuntza dira Europar Batasuneko lurraldean sortuziren eta egun bizi diren hizkuntzak, estatudun hiz-kuntzak zein estaturik gabeko hizkuntzak. Horien ar-tean, euskara.

- 32 baino gehiago dira Europar Batasunean dau-den hizkuntza komunitate gutxiagotuak. Horrenbes-te giza-talde, hizkuntza komunitate dago hizkuntzaofizialen estatusaren menpe. Horien artean, euskal-dunak.

- Europako Itunak izendatzen dituenak 21 hiz-kuntza besterik ez dira, Estatu Hizkuntzak eurak. Hiz-kuntza horiek dira, hortaz, Europako Itunak babes-ten eta bultzatzen dituen hizkuntzak, 32 hizkuntzakomunitate bazter lagata, berezko 60 hizkuntza txo-koratuta eta 125 hizkuntzatako hiztunak 21 hizkun-tza ofizialen aurrean eskubiderik gabe makurrarazi-ta. Horien artean, euskara.

EUROPA ELEANIZTUNAREN EREDUAKEuropan Estatu elebakarrik ez dago. Europa oso-

ko estatu guztietan bizi dira eta hitz egiten dira hiz-kuntza bat baino gehiago. Ez dago, hortaz, bere lu-

rralde osoan hizkuntza bakarra hitz egiten den esta-turik. Estatuek eleaniztasun hori kudeatzeko ereduezberdinak erabiliz kudeatzen dituzte. Hona nagu-sienak:

- Legez elebakarrak diren estatuak: Frantzia- Hizkuntzak eremu geografikoka onartzen dituz-

tenak: Espainia- Federazio linguistikoak: Belgika- Estatu eleanitzak: FinlandiaArgi ikusten da Batasunak ez duela jakin, edo ez

duela nahi izan, estatu guztietan ematen den elea-niztasuna kudeatzeko eredu komuna garatzen. Eu-ropa batu berrian, hizkuntza gaiei dagokienez behi-nik behin, gaur artean bizi izan diren eredu zaharrek,lehengoek, jarraituko dute indarrean. Ondorioz, eus-karak koofiziala izaten jarraituko du Euskal Herrikohegoaldeko eremuan eta aintzat hartua ere ez daizango Iparraldean.

ITUNAREN I. ZATIAEuropako herritarrek eta estatuek etorkizuna el-

karrekin eraikitzeko duten borondateaz eta helbu-ruez dihardu Itunaren lehenengo zatiak. Hizkuntzaridagozkien ondoko artikuluak ere bertatik ateratadaude:

I-2 artikulua“...demokrazia, berdintasuna, zuzenbide estatua,

giza eskubideen errespetua, gutxiengoetako pertso-nen eskubideak ere barne, ditu Batasunak oinarrizkobalio.”

Gutxiengoetako pertsonen eskubideak agertzendira Batasunaren balioen artean, baina ez da zehaz-ten zertaz ari den gutxiengo hitza aipatzean. Malte-radunak 350.000 pertsona dira, euskaldunak 800.000,Katalan hiztunak 7 milioi. Zein da gutxiengoa?

Euskarak zein toki izango duEuropan?

euskeria16

Page 17: K38 2005 03

euskeria 17

I-3 artikulua“Batasunak bere kultura eta hizkuntza-aniztasu-

na errespetatuko du...”Itun Konstituzionalak Europako berezko hizkun-

tza ugari bat ere eskubiderik gabe utzi ditu, horienartean euskara, katalana, galegoa...

Aniztasunaren definizioa ez dago inon, ondorioz,borondatearen mende geratuko da horren defentsaedo sustapena garatzeko politiken norabidea. Estatuhizkuntzak baino aintzat hartzen ez badira, Europa-ko berezko hizkuntzen bi herenak Europako progra-metatik kanpo lagatzen dira.

I-10 artikulua“...Konstituzioaren hizkuntzetako bat erabiltzeko

eskubidea dute (herritarrek), baita erantzuna hiz-kuntza horrexetan jasotzekoa ere.”

Euskara ez da “Konstituzio hizkuntza”, hortaz, ezdugu Europako instituzioen aurrean erabiltzeko es-kubiderik eta ezin izango dugu eskatu erantzunaeuskaraz jasotzea.

ITUNAREN II. ZATIABatasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak osa-

tzen du Itunaren bigarren zatia eta bertan jasotzendira etorkizun baketsurako oinarriak. Eskubide ho-riek sei ardatz nagusiren inguruan antolatu ditu:Duintasuna, askatasuna, berdintasuna, elkartasuna,herritartasuna eta justizia.

Hala ere, egoera diglosikoan aurkitzen den hiz-kuntza bateko hiztunak bizitzako une eta egoera as-kotan bere hizkuntza eskubideak urratuta izateakbermatzen al du duintasuna?

Hala ere, bere adierazpide nagusia den hizkuntzaerabiltzeko eskubidea ukatua duen pertsonak ez aldu askatasuna galtzen?

Hala ere, 21 estatu hizkuntzak ez diren gainerakohizkuntzak erabiltzeko eskubidea ukatzeak ekarrikoal du berdintasuna?

II-82 artikuluak honela dio: “Batasunak kultur-aniztasuna, erlijio-aniztasuna eta hizkuntza-anizta-suna errespetatzen ditu.” Hizkuntza-aniztasunarenkontuan, aniztasun kontzeptuak 21 estatu-hizkun-tzei egingo die erreferentzia, gainerakoak bazter la-gata.

ITUNAREN III. ZATIABatasunaren politiken eta funtzionamenduaren

inguruko araudia zehazten du hirugarren eta azkenatal honek, lehenengo atalean definitutako balioaketa bigarrenean agertutako eskubideak erreferenteizanda. Labur esanda, zati honetako artikuluek ezdute jasotzen hizkuntzen gaineko aipurik kide direnestatuei dagozkienak ez bada.

Nabarmentzekoa da III-118 artikuluan bereizke-riaren aurkako jarreraz dioena: “Zati honetan jasota-ko politika eta jardunak zehaztu eta burutzerakoan,sexua, arraza edo jatorria, erlijioa edo uste sendoak,

ezgaitasuna, adina edo joera sexuala arrazoi dituenbereizkeria ororen kontra borrokatzen ahalegindu-ko da Batasuna”. Artikulu hau idaztean, Giza Eskubi-deen Deklarazio Unibertsalak 2. artikuluan jasotzenduena murriztu egin da, hizkuntzari dagokioneanbatik bat. Horrela, Batasunaren funtzionamenduanez da ekinbiderik burutuko hizkuntzarengatiko be-reizkeria saihesteko.

Bestalde, azken xedapenetan ezartzen denez (IV-448.2), “...estatu kideek zehazten dituzten beste hiz-kuntzetara itzuli ahal izango da, baldin eta estatuhorietako konstituzio-ordenamenduaren araberamaila ofiziala badute lurralde osoan edo zati bate-an...”. Ondorioz, Hego Euskal Herrian Europar Bata-suneko testuak euskarara itzul litezke Estatu espai-nolak hala erabakiz gero. Ipar Euskal Herrian, inolazere ez, frantsesa baita hizkuntza ofizial bakarra.

Horregatik guztiagatik, Hizkuntza Eskubideen Be-hatokiaren iritziz, ezinbestekoa da, besteak beste:

- Hizkuntza eskubideak jasotzea, bereizkeriarikeza bermatzeko beharrezkoa baita.

- Aniztasunaren definizio orekatua eta errealaagertzea, Europako berezko hizkuntzen arteko hie-rarkiarik gerta ez dadin.

- 448. artikuluan euskara ere jasotzea, hizkuntzaerabiltzeko eskaintzen dituen aukerak baliatu ahalizateko.

- 1-1958 erreglamenduan euskara ofiziala izangodela agertzea, hori izango baita aukera bakarra bes-te hizkuntzen status bera izateko.

ITURRIAK:- Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Ituna(http://www.constitucioneuropea.es)

- Europako Itun Konstituzionalaren azterketa hiz-kuntz eskubideen ikuspegitik (BEHATOKIAren txos-ten berezia)

(http://www.behatokia.org/graf/txostenak-d.cfm?hizkuntza=0)

- Declaración universal de los Derechos Humanos(http://clio.rediris.es/n30/derechoshumanos.htm)

Page 18: K38 2005 03

ILBETE, ILBEHERA,

ILBERRI, ILGORA

auzoz auzo

Aurtengo negu luze eta gogorraren ondorenudaberriaz gozatzeko irrikatzen geunden; geurebalkoi eta lorategietako landare berri koloretsuaknoiz biztuko zain. Naturak egingo du bere bidea ze-lai eta mendietan, baina geure esku dauden loron-tziak behar bezala zaintzeko asmoa duzuenoi ahol-kuak emateko atrebentziarekin gatoz oraingoan.Eta, horretarako, Ilargiaren eraginaz arituko gara,hain zuzen ere.

Gure arbasoek ederki asko ezagutzen zutenilargiaren indarra eta eragina eta zerura begiraantolatzen zituzten euren zereginak. Arrantzale,artzain eta baserritar guztiek hartzen zuten ilar-gia kontuan eta horrelaxe egin beharko genukebesteok ere. Naturak, berak, irakasten baitio be-giratzen dakienari.

Ukaezina da ilargiaren eragina; hor, bestela,itsasoaren gora beheren adibidea. Landareengan,barruko izerdiaren zirkulazioa azkartu zein mo-teldu egiten du ilargiak eta bere metabolismoarieragiten dio. Dirudienez, eguzkiaren berotasunazzabaldutako zainetako izerdiaren zirkulazioa ezda gauez zeharo gelditzen ilargiaren indar eta ar-gitasunari esker eta landareek, motel, baina haz-ten jarraitzen dute. Horretaz gainera, eguzki zu-zenak kalte egiten dien zenbait landareri ere ilar-gi argiak mesede egiten die.

Aipatutako mesede horiek ilberritan hasi eta ilgo-ran zehar gertatzen dira, ilbetearen ondorengo hiruz-palau egunetara luzatuta; baina, jakina, eraginik in-dartsuena ilbetearen aurreko zein ondorengo egune-tan eta ilbetean bertan ematen da. Zenbait aditurenesanetan, arratsaldeko lauretatik iluntzeko zortzieta-rako bitartea da momenturik gorenena. Ilbetearenlaugarren egunetik aurrera eta ilbeheran zehar desa-gertzen da Ilargiaren eragin mesedegarria. Egun ho-rietan, beraz, eguzkia sartu ondoren landareen zainakhoztu eta izerdiaren zirkulazioa gelditu egiten da. Ne-gua baldin bada, gainera, egun horiek aprobetxatzendira sutarako egurra egiteko eta zuhaitzak bota zeininausteko.

Espezie bakoitzak bere sasoia izaten du eta egu-raldia ere kontuan hartu behar izaten da; baina ho-rretaz gainera, hazia erein eta landareak aldatzekogaraian, ilargiaren aldiak errespetatzeak mesedeegingo die. Izan ere, batzuetan hosto ugari eta sen-doak interesatuko zaizkigu; beste batzuetan, berriz,fruitu ederrak; edota landare dotore eta loretsuak!

Ongarria erabiltzen badugu ere, komeni da ilar-gialdiak kontuan izatea. Badirudi ilgoran landareekazkarrago xurgatzen dutela ongarria eta, kontzen-tratua baldin bada, kalte ere eragin diezaioke lan-dareari. Ilbeheran, ordea, landareak askoz ere po-likiago xurgatuko du ongarria eta kontzentratuaizan arren, ez dio kalterik eragingo.

18

Page 19: K38 2005 03

Hara hemen usadioak agintzen diguna:

Ilbeheran: arrastaka hazten diren landare guz-tiak dira ilargialdi horretan landu beharrekoak. Pe-tunia haziei ere komeni zaie ilbehera, zurtoin motzaeta sendoa izan dezaten.

Landareen adaska edo eskejeak ere ilbeheransartu behar dira sustrai sendoak bota ditzaten.

Lurrik gabeko sustrai biluziak dituzten landareakere hobeto lur hartuko dute ilbeheran eta ontziz al-datu nahi ditugun landareak ere ilbeheran aldatzeada onena, udaberri aurretik.

Ilgoran, berriz, lur gainetik urruti haziko dire-nak, loratu eta fruitua emango duten landareakerein eta aldatuko ditugu: larrosak, horman gorahazten diren loredun landareak, hortentsiak eta lo-rea emango duten landare gehienak. Bulbo eta tu-

berkulu guztiak: daliak, begoniak, nardoak, tulipa-nak, hiazintoak eta horrelakoak ere guztiz loratutaikusi nahi baditugu, ilgoran sartuko ditugu. Ilbehe-ran sartuz gero, patata ederrak haziko zaizkie, bai-na lora eskasagoak emango dituzte.

Gehiegi hazten ari den landareari adar muturrakmoztu nahi badizkiogu ere, hauxe da garairik one-na, indar betean dagoenean, alegia.

Zeruari edo egutegiari begiratu, beraz, etaizan kontuan zeintzuk diren egunik aproposenakgure balkoietan haziak behar bezala erein etalandareak garairik onenean aldatzeko. Egia esan-da, gu liburuetan azterka ibili gara; baina, jakina,ez datoz denak bat ilargi kontuetan eta, zu zeuirakurle, horrelakoetan aditua bazara, gusturahartuko genituzke zeure aholkuak. Idatzi edodeitu, mesedez.

historixa 19auzoz auzo 19

ar

Page 20: K38 2005 03

natura20

Energia onena eta merkeena,kontsumitzen ez dena

Antzinako denboretan

esklaboak ei ziren gure gizarteak

zeukan energia iturririk

merkeena, animaliak baino

eraginkorragoak.

Industrializazioak ikatza eta

geroago petrolioa ekarri

zizkigun. Energia iturri hauek

abantaila izugarriak sortarazi

ditu gure egunoroko bizitzan.

Garraioak, plastikoak, bero eta

hotz artifizialak, produkzioa...

Honen arazoa, gehiegi ohitu

garela. Lehengo garaietan

gizakiok sufritu egiten bagenun

energia sortzeko (esklaboek

batez ere), orain naturak jasan

ohi ditu zuzenean gure bizitza

erosoaren ondorioak. Arrazoia

argi dago, bai ikatza bai

petrolioak Dioxido de karbonoa

CO2 jaurtitzen dute atmosferara,

planeta osorako mehatxu

izugarria den Berotegi efektua

sortuz.

Gaur egungo gure gizartean hainarruntak diren emisio kaltegarrihauek mugatzeko 2001 urtean 180herrialdek “Kiotoko protokoloa” si-natu zuten, Estatu Batuak, munduosoko kutsatzaile nagusiena kanpogeldituta. Lehenengo helburua,1990ko CO2 emisio kopurura ailega-tzea. Gaur egun nola gaude? Zori-txarrez oso urrun.

Euskal Herria Kiotoko protokolo-tik 13 puntu goitik dago, honek esannahi du gure lurraldeak 30 miloi to-na CO2 botatzen dituela atmosfera-ra. Mundu osoarekin konparatuta,gure herriko datuak beharbada ezdira oso handiak, baina guk gureatxikitu behar dugu eta guk bezalaherrialde guztiek berea mugatzenbadute, igarriko da. Azken batean,berotegi efektuaren eragina guztiokpairatu behar izango dugu.

Berotegi efektuaren eraginak

Beste asko ere izango dira, bainaondokoak izan daitezke berotegiefektuaren ondorio batzuk:

-Izotza 2 aldiz azkarrago urtzenari da poloetan eta glaziarretan. On-dorioz, itsasoko ura 5 metro altxatudaiteke 20 urtetan munduko toki ba-tzuetan, irlak eta kostaldeak urgai-neztatuz.

-Tenperaturaren bataz bestekoneurria altxatuko da eta basamor-tuak handituko dira eta gaur egun-go baso tropikalak desargertu dai-tezke.

-Biodibertsitatean ere nabarituegingo da, animalia espezieen desa-gerpena eta, bestalde, plagak sortuz.

-Naturaren jokabidea aldatukoda eta gaixotasun berriak eragingoditu.

Etorkizunean pentsatzen ez ba-dugu, guk ezagutu ditugun aurrera-kuntzek hemendik urte batzuetaraez dute ezertarako balio izango. Gu-re natura desagertzen bada eta aireaneurri gabeko emisioez kutsatzenbadugu, oxigenoa ere erosi egin be-harko dugu. Horregatik eta gauzagehiagogatik lehen bai lehen hasibeharko da marra jasanezin hau al-datzen.

Airearen kutsadura dakarrenenergia-sorkuntza aztertuta, lau mo-ta energi desberdin erabiltzen diragaur egun:

-Erregai fosilak erabiltzen dituz-tenak: Zentral termikoak, ziklo kom-binatudunak, gasezkoak eta erraus-ketak. Hauek dira atmosferarentzatkutsagarrienak.

-Energi nuklearrak: Fisioa eta fu-sioa (hau esperimentalki oraindiklortu gabe) erabiltzen dutenak. Zen-tral hauek iraupen mugatua dute, 30urte tope. Erradioaktibitatea sortzendute eta hondakinentzat gordelekubereziak behar dituzte. Gero eta ara-zo gehiago dago gordelekuak topa-tzeko. Batzuetan gobernuek ez duteesaten horiek non diren.

-Hidroelektrikoak: Uraren indarraaprobetxatzen dutenak. Itoiz bezala-ko urtegiak, adbidez.

-Berriztatzaileak: Kutsadurariksortzen ez dutenak dira. Eolikoak,fotoboltaikoak, olatuak, hidrogenoaeta bezte batzuk.

Page 21: K38 2005 03

natura 21

ENERGI BERRIZTATZAILEAK

Eguzki-energia: Eguzkitik fo-toiak zilizio plaka batzuetan ko-rrentea sortzen dute. Plakak elkar-tuz potentzia ugari sortu dezakete.Etekin ona edukitzeko eguzkiaaprobetxatu behar da. Plakarenprezioa altu dago 480 euro/100 Wpgutxi gorabehera. Teknologiak fa-brikazio aurrerakuntzak egiten ba-ditu, beste motako panelak sortuditzake prezioa hiru aldiz murriz-tuz.

Orain eraikikuntza berri gehie-netan eguzki-energia aprobetxa-tzeko instalazioak sartzen daude,baina etxeko beharrak hornitzekokontsumo gutxiko aparatu bere-ziak erostea beharrezko bilakatzenda. Aparatu hauek garestiagioakdira baina beraiekin kontsumoa%60 txikitu dezakegu. Orokorrean,20 urteko iraupena izan dezakeinstalaziok, baina bateriak 8 urtepasatuta aldatu behar dira.

Zentral hidrauliko txikiak: Toki be-rezietan uraren korrentea aprobetxa-tuz alternadoren errotorra mugitzenda eta honek elektrizitatea ematendu. Inbertsio haundia behar da etauraren korrentea beti berdina izanbehar da, horregatik presa edo saltotxikiak egiten dituzte. Baserri batenbeharrak betetzen ditu. Ia ez dutemantenimendurik behar. Energia gar-bienetakoa da.

Olatuen indarra: Olatuen inda-rrak haizea bultzatzen du eta haizehonek turbina batzuk elektrizita-tea egiteko. Esperimentazio proze-

suan dago energia hau, inbertsiohaundia behar du eta errendimen-dua oso txikia da. Zarata asko ema-ten dute eta, gainera, mantentze-ko diru asko behar da.

Kostan baino Itxaso zabalean ereegin dira aprobak. Flotadore bitartezejearen errotor batzuk mugituz ener-gia sortu dezakete. Honetarako ejeakur azpian egon behar dira flotadore-en bitartez balantzak sortuz mugi-mendua emanez. Aprobetxamenduhobeak ditu itsaso zabalekoak kostal-dekoak baino.

Eolikoak: Neurri batzuetako eoli-koak aprobetxatzeko 800 metrokomendi tontorretan ipini behar dira.Potentzia haundia behar dute, 5000W bezalakoak, 500 kiloko errotorrabehar dute. Horretarako, 60 metrokodorrea eraikitzen da. Dorre hauenaprobetxamendua haizearen bitartezizaten da, palaren mugimenduaz(250Km/h batzuetan). Inbertsio haun-dia behar da energia hau sortzeko.Errentagarritasuna ez da hain ona,gainera mendiari kalte haundia egi-ten dio. Itxasoan ere hasi dira ipin-tzen, kalte gutxiago dute mendianbaino eta haize gehiago aprobetxadezakete. Mantenimendu ere haun-diagoa izango da, baina toki askozgehiago dute, ez beharrezko zarata-rik gabe.

Badaude aerogenerador txikiago-ak (domestikoak) 500 W ematen du-tenak. Ez da inbertsio haundia behareta etxe batentzako beharrak nahikoondo betetzen ditu. Orain hasi diraikusten. 20 urteko bizia dute.

Biomasa: Komposetik sortutakogasa aprobetxatuz sortzen da energiamota hau. Errausketari alternatibabat sortzeko modua da. Animaliakedo landareak usteltzeak metanoasortzen du eta gasa aprobetxatzenda. Horrelako zentralak Nafarron etaAsturiasen daude.

Hidrogenoa: Hidrogenoa mun-duan dagoen molekula zabalena da,baina beti dago konbinatuta. Bai ura-rekin H2O, bai beste osagaiekin. Hi-drogenoa lortzeko ura behar da. Di-soziatzeko modua (hidrogenoa oxi-genotik banatzeko) elektrolisia era-biltzen da baina baita erreaktore ki-mikoak. Koeteak horrelako propul-tsioa erabiltzen dute.

Biofuela: Biodiesela landare jato-rriko erregaia da. Oliotik sortutakoenergia, beste erregaien aldean, as-koz ere gutxiago kutsatzen du. Urte-ro 6000 tona berziklatzen dira esta-tuan. Biodegradagarria da %100.

Eta energia iturrik garbiena etamerkeena, behar ez duguna ez era-biltzea da, hau da, energia aurreztea.Hauxe da isladatu nahi dugun mezu-rik garrantzitsuena. Ikusten duzuenbezala, energia iturri guztiek dauzka-te eragozpenak. Batzuek beste ba-tzuek baino gehiago. Hamaika gauzaegin dezakegu energia aurrezteko,baina benetako borondatea behardugu guztiok gizarte mailan. Gurepoltsikoak eta, batez ere, gure natu-rak eskertuko digu.

MUTRIKU NATUR TALDEA

Page 22: K38 2005 03

kirola22

Eskola Kirola ia mutrikuarguztiok ezagutzen dugunprograma da. Izenez ezagutubai, baina programaren edukiabeharbada ez horrenbeste.Horretaz gehiago jakitearren jodugu Eskola Kirolaren arduraduten bi hezitzaileengana:Mikel Mariezkurrenamutrikuarra eta Xabier Zabaletabergararra. 150 bat umerekindihardute lanean, GoizekoIzarra ikastolakoak, SanMiguelekoak eta Institutukoak.Etorkizunean herrian kirolariospetsurik irtengo bada, EskolaKirolaren hazia izango du,ziurrenik, bere barnean.

Bihar-etziko kirolariak eskolakirolean hasiko dira...

Dudarik ez dago eskola adineanlegalki dagoen marko instituzionaleta onartu bakarra Eskola Kirola dela.Umearen adin bakoitzari egokitutadagoen programa oso bat garatutadago. Horrela, motrizidadeari eta psi-keari egokitutako jarduerak egitendira bakoitzak mugak non dituenezagututa.

Hala ere, gure ustez, adin hauetanoraindik errendimendua, emaitzak,alde batera utzi beharko lirateke etabeste helburu batzuekin jardun: guz-tiek jolastea, arauak ezarri eta erres-petatzea, blokea edo talde-lana balo-ratzea eta, nola ez, beti ere ongi pa-satzea, disfrutatzea… emaitzei emanbehar zaien garrantzi justua emanaz.

Zeintzuk dira Eskola kirolarenhelburuak?

Lehenik eta behin esango nuke,proiektu guzti honetan garrantzi-tsuena haurra bera dela eta berarenheziketan eta bere nortasunaren ga-rapenean laguntzea gure lehendabi-ziko lana. Helburuekin jarraituz,ikas-leek eskolatik kanpo burututako edo-zein soin-kirol ekintza sendotzea li-tzateke beste bat. Guk, eskola kirole-ko arduradunok, argi daukagu lehia-

kortasunean oinarritzen ez den kirolabultzatu nahi dugula. Berez gizarte-an konpetitibidade gehiegi daukagueta umeak konpetitibidade horretantxikitatik sartzen ari ez ote garenpentsatzen dugu sarri. Harrituta gau-de benetan umeak zenbat gauzatansartuta dauden ikusita: eskola kirola,solfeoa, judo, ingelesa, partikularra,abesbatza, instrumentoa… eta ume-ak berarentzako denbora ba al duenzalantzan jartzen dugu.

Beste helburu garrantzisu bategoera fisikoa hobetzea litzateke,aurrerantzean kirola egiten jarraitubehar bada zein jarraitu behar ez ba-da. Hau da, asimilazio prozesu bate-an zubia izango da eskola kirola, ga-raia iristen denerako ezagupen mini-mo batzuk izateko.

Zein metodologia jarraitzenduzue zuen jardunean?

Bi hezitzaileok erdiz bana bana-tzen ditugu umeak. Gutxi gorabehe-ra 10 umeko taldeak ditugu, aurre-benjamin-taldeak handiagoak direla.Astean talde bakoitzak bi saio ditugehi asteburuko partiduak (aurre-benjaminak izan ezik, oraindik gazte-egiak direlako lehiakortasunean ari-tzeko). Metodologiari buruz esan be-har dugu biok garela heziketa fisiko-an tituludunak eta, jakina, saio batekizan behar dituen edukien jakitun ga-rela: hasiera, zati zentrala, atsedene-ra buelta…

Gero eta gazteago hasten diraumeak kirola praktikatzen...

Lehen esan bezala, eskola kirolabera aurrekirolak eta kirolaren arte-ko zubia denez, prozesuari berari ja-rraitzea besterik ez daukagu. Gureustez, infantil kategoria da transiziogaraia. Orduan hasten dira hautatzenzein kirol egin nahi duten aurreran-tzean. Ordurarte, umeak denetik iku-si, probatu eta bizitu behar du. Ta-malgarria litzateke berak ezagutu ezduen kirol bat probatu gabe geldi-tzea eta agian, nork daki, bere ezau-garrietara egokitzen zen kirola egite-ko aukera galtzea.

Egin duzuen galderari erantzu-

nez, bai Gipuzkoan bai Bizkaian ara-zo baten aurrean gaude. Aurreratzenari gara umearen hastapena kirolean.Hor badaude umearen garapenare-kin eta ahalmenarekin ezarrita dau-den muga batzuk eta horiek apur-tzen ari garela uste dut. Bizkaian, adi-bidez, konturatu dira horretaz etazuzendu edo errektifikatu dute. Gi-puzkoan aldiz, betidanik argi izandute muga non zegoen. Uste dugu ezdugula presarik izan behar kiroleanlehian aritzeko. Gauza bakoitzak be-re garaian behar du. Umeak jolastu

egin behar du eta ez jokatu. Bi hitzhauen ezberdintasuna nabaria da:JOLASTU, zuk eta nik; JOKATU, aldiz,zuk hala nik.

Nola sailkatzen duzue horren-beste ume?

Eskola Kirola 5-6 urtetik 16 urterabitarteko ume zein gazteak hartzenditu. Sailakpena oso sinplea da etaadin eta ikastetxeko maila bakoitzaridagokio.

- Aurrebenjaminak: Lehen Hez-kuntzako 1. eta 2. mailak. Hemen le-henengo urtekoak eta bigarrenekoakbanatzen ditugu.

- Benjaminak: Lehen Hezkuntzako3. eta 4. mailakoak, guztiak elkarre-kin.

- Alebinak: Lehen Hezkuntzako 5.eta 6. mailakoak, guztiak elkarrekin.

- Infantilak: Bigarren Hezkuntza-ko 1. eta 2. mailakoak.

Adin tarte bakoitzarekin gau-za ezberdinak landuko dituzue,ezta?

Aurrebanjaminekin jolasak egitenditugu, zentzuak lantzeko ariketak,koordinazio ariketak bai eskuz, han-kaz…, abiadurazko ariketak, baimentala bai fisikoa…

Eskola kirola,

kirolaren eskola

Lehiakortasuneanoinarritzen ez den kirola

bultzatu nahi dugu

Page 23: K38 2005 03

Benjaminekin aurrekirol jarduere-kin hasten gara. Adin hauetan hastendira lehendabiziko kontaktuan orain-dik bere osotasunean ez den kirolaezagutzen.

Alebinekin kirolaren lehen kon-taktuan hasten gara. Kontzeptu zai-lagoak barneratzen, arauak gehiagogerturatzen dira gero kirolean ikusi-ko ditugunekin…

Infantiletan kirola bere kontzeptueta egoera errealean argi agertzenzaigu. Hemen jokoaren teknika etataktikak bere lekua eskatzen du…Eta hemen, infantiletan edo infantile-tatik aurrera, bakoitzak bere gustokokirola aukeratzen du.

Zenbat kirol praktikatzen duteumeek eskola kirolean?

Pilota, eskubaloia, futbola, arrau-na, kayak, mendia ezagutzea, txi-rrindua, xakea, saskibaloia… nahizeta urteko programan ezberdin ba-natuta dauden. Honen arrazoia dagutxieneko eta gehienezko jardu-naldi batzuk bete behar ditugula ki-rolaren arabera.

Badago arrazoi bategatik edobesterengatik praktikatzen ezden kirolik?

Guk urte guztiko programan jar-dunaldi kopuru finko bat daukagu,23 astekoa gutxi gorabehera. Futbo-lak eta eskubaloiak 6 edo 7 jardunal-di baldin baditu gutxienez, 9 astebu-ru dauzkagu beste kirol guztientzat.Horregaitik, aukeraketa bat egin be-harra daukagunez, herrian jarraipenbat izan dezaketen kirolei ematendiegu lehentasuna. Pilota, eskuba-loia, futbola, arrauna nahiz eta bestekirol edo jarduera batzuei ere begira-tzen diegun, nahiz eta limitazio ba-tzuekin izan (mendia, xakea, txirrin-dua, igeri…).

Gurasoek zein leku hartzen du-te eskola kirolean?

Gurasoen papera ezinbestekoa daproiektu hau aurrera eramateko ga-raian. Zergaitik? Bi koordinatzailegaudelako bakarrik. Astean zehar ezdago inolako arazorik baina astebu-rua iristen denean banatu beharradaukagu Deba eta Mutrikuren arteaneta, bada ez bada ere, gurasoen txan-dak eginda dauzkagu asteburu ba-

koitzean laguntzera etortzeko. Gu-rasoak urte guztian bitan etorri be-har dira eta bere seme edo alabarenorduan soilik. Gurasoaren paperaanimatzea, ezer gerta ez dadin pix-ka bat kontrolatzea eta kitto. Batezere animatu, umeak arropatuta sen-titu daitezen.

Eskola kiroletik nora pasa-tzen dira umeak kirolaren arlo-an?

Gogokoa duten kirola federatutaegitera edo utzi egiten dute kirola.Ohikoena lehenengoa da, batez eremutilen artean, nahiz eta neskek, fe-deratuta ez bada ere, kiroldegira as-ko joaten diren. Biak dira balioga-rriak. Hori da guk nahi duguna, kiro-

lak edo ariketa fisikoak dituen onu-rak ikustea norberaren bizitza etaosasunerako. Poliki-poliki neskak aridira berriro ere kiroletan sartzen.Hor daukagu eskubaloi nesken adi-bidea eta eskola kiroleko futboleandabiltzan infantil nesken kasua ere.Azken hauek ere, datorren urterakofederatzeko aukera argi ikusten du-te.

Gaur egun teknifikazio mailandagoen Jauja eskubaloi taldea es-kola kirolean hasi zen, ezta?

Bai, izugarrizko sorpresa izan zen.Beraiek etorri ziren, gainera. Zerbaitegingo luketela eta han non ager-tzen zaizkigun 20 neska. Eskubaloiaaukeratu zuten eta hasiera bateanentrenatu bakarrik egin genuen urteerdi batean zehar, berandu baitzeninon apuntatzeko. Hurrengo urteanZumaian aritu ginen Eskola KirolekoTxapelketan eta oso esperientzia po-lita izan zen. Eibarrera joaten ginenArrate ikustera, goi mailako eskuba-loia gainera. Aurten jauzia ematekoordua iritsi zaie eta Federatuta dau-de.

Talde hori bezala, beste talde-rik sortzea posible ikusten duzue?

Lehen aipatu bezala, aurten Zu-maian infantiletan parte hartu dutenneskek datorren urtera begira futbo-lean aritzeko ilusioa eta asmoa era-kutsi dute. Ikusi dezakegu herri hone-

tan neskak ari direla berriro ere kiro-lean sartzen eta hori poztekoa da, ki-rol federatuak orokorrean aztertutagaur egun duen krisiaren berri denokdakigu eta.

Zein aholku emango zenieketegurasoei kirolaren inguruan?

Umeei kirola eginaz bizitza osa-suntsu bat izan dezaten animatzekobeti eta gurasoentzat beraientzat ereaplikagarria dela. Errendimendua as-kok uste duten baino beranduagoeman behar dela eta txikitatik eraku-tsi behar diegula joku garbia zer den.Badaudela, azken finean, emaitzabaino garrantzitsuagoak diren balo-reak: lankidetza, norbere burua supe-ratzea, ongi pasatzea…

Eta umeei, zein aholku ematendiezue?

Lehendabizi, kirola egiten disfrutadezatela; eta gero, kirolarekin lagu-nak egiten direla, bai herrikoak baikanpokoak, eta osasuntsu manten-tzen dugula norberaren gorputzazein burua.

Garrantzitsuena daparte hartzea, lankidetza,

ongi pasatzea…

«Ez dugu presarik izanbehar kirolean lehian

aritzeko»

Page 24: K38 2005 03

zorion agurrak

MAIDER(I) Zorionak etamuxu haundibat zure 11.urtebetetzeanetxeko denonpartez.(II) ZorionakMaider, mar-txoaren 6an11 urte betedituzulako.Muxu askoLaran partez

LANDERMartxoak25ean 3 urtebeteko dituzu-nez, Zorionaketa muxuhaundi batetxekoen par-tez: aita, amaeta Lide. Ah!Aitona,amona, tio etatiaren partezere!

ANTONIOMartxoaren22an Zorionaketa muxu askoasko etxekoguztion par-tez. Segi hola-kotxia izaten.

KEPAMartxoaren2an Zorionakgure morrox-kuai eta muxuasko denonpartez. Erre-gietan ferrari-xa.

JONEMartxoaren22an hiru urtehaundi! Zorio-nak eta muxuasko gure pin-pilinpauxaiEdurne, Ianireeta Mª Kontxi.

JANEEtxeko poxpo-linari berelehenengourtebetetzeanZorionak etamuxutxuaketxeko guztienpartez, bainabatez ereAlain, zureanai kirolari-tximistarenpartez.

NAGOREMartxoaren30ean 9 urtehaundi betekodituen gureneska politxeta martxosarizorionak Jol,Ama eta aita-ren partez.Gonbidapena-ren zaingaude!

EGOITZGure osabarizorionak,Mutrikukogitarrista one-nari, martxoa-ren 16an zureurtebetetzeaizan delako.Zenbat jausidira? Holaxesegitu betiosa-ba; Saioa etaOierren partez.

ASIEROngi etorri,Asier! Lastereramango zai-txut kotxianpasiuan, lasai.Matxo handibat Lurdesenpartez!

EULOGIMutrikukoamonari zorio-nak, 100 urte,mendea beteduelako. Horimeritxua,Eulogi!

GARBIÑEZorionak gureama eta amo-nari. Muxuhaundi batfamilia osoa-ren partez etabereziki, Gui-llermo, Ihintz,Iñigo eta Esti-txuren partez.

MIKELGure aita mai-teari, Zorionakmartxoaren12an 36 urtebetetzearren.Segitu betihorrela! Zureumetxoak,Saioa, Oier etaamaren partez.

IXONEOngi etorri,Ixone! Amarenbarruan epela-go egongozinen, bainageuk berotukozaituguhemen, mai-txia.

MANOLO eta TERESAOtsailaren 17an, urrezko ezteiakizan dituzue. 50 urte daramatzazueelkarrekin ezkonduta eta bihotz-bihotzez Zorionak eman nahi dizki-zuegu asko maite zaituztegunseme-alabok. Segi horrela eta eaelkarrekin beste 25 urte betetzendituzuen! ZORIONAK.

AINHOA, JUAN ANTONIO etaMONIKAMartxoaren 10 eta 18an muxuasko Mutrikutik Azpeitiara. Prepa-ratu txokolatia! Zorionak familiguztiaren partez.

BEÑAT eta UXUEZorionak Beñati etaUxueri zuen laugarreneta lehenengo urtebe-tetzean. Muxu haundibana bixoi etxekuenpartez. Aita, ama etaIrati.

SOFIA eta CESAREzkondu zaizkigu gure gazteak! Horrelaxejarraitu urte askoan, heldu-helduta!Ezkon-bidaiatik opariz beteta bueltatu, e!Ondo pasa ezkon-bidaian... eta ezkon-bizitzan!

Page 25: K38 2005 03

argazki zaharrakargazki zaharrak

1955an Aizkorrin lagun taldia

Ezkerretik hasita: Enkarnita "Alba-ro", Apitxin eta Mª Jesus senar-emaz-

teak, Bergarako bi neska, Patxi Ara-kistain eta Alfonso Yurrita.

ARRATEra inguratzen

Ezkerretik hasita: Apitxin, PatxiArakistain, Klaudio Astigarraga.

ANTXOA SASOIA JOSE BILLANTENIAN1964ko maiatzaren 16anEzkerretik hasita: Juan Mª Garagarza, ResuBurgaña, Mª Mila Beitia, Mª Angeles Iparra-girre, Sara Burgaña. Atzean eta ezkerretik: Jazinta "Saikolane-kua", Mª Tere Maneiro, Itziar "Tolon",Ramonita Burgaña, Arrate Arrizabalaga,Angeles Elezgarai.

Arrate Masillasek lagatako argazkixa.

Page 26: K38 2005 03

2626 agenda

mmaarrttxxooaa aappiirriillaa

Kalaputxi, 38. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

Martxoak 18 KORRIKA

Goizean, herrian zehar, KORRIKA TXIKIAArratsaldeko 4:30ak aldera, Debako zubitik Katetxeraino,KORRIKA 14Gaueko 10:30etan, KIMUAK laburmetraiak, Zabiel kulturetxean

Martxoaren 23tik apirilaren 10era arte

Erakusketa: “Itsasontzien Maketak”, Zabiel kultur etxean

Martxoak 30, eguaztena

DOKUMENTALA: “Rockall”Egilea: Joan BidegainOrdua: 19:00Lekua: Zabiel Kultur Etxea

Apirilak 2, zapatua

Berdel Eguna

Apirilak 3, domeka

Mendi irteera: Uharte Arakil – San Miguel – Madotz (Irur-tzun)Burumendi Mendi Elkarteak antolatutaHurrengo irteerak:Maiatzak 29 Badaiako mendikatea (Araba)Ekainak 19 Larrau Gaina Ori – Chalet de PedroUztailak 1, 2, 3 Peñalara (Guadarrama)Irailak 11 Lokizko mendikatea (Kontrasta,

Arnaba, Larrañeta, Ulibarri)

Urriak 9 Mercadillo – Castro Grande – Peñalba (Sierra Magdalena)

Azaroak 10 Zierbena – Zierbena (Punta Lucero, Montaño, Serantes)

Abenduak 4 Deba – Deba

Apirilaren 18tik 22ra

Liburuaren astea, liburutegian eta Ludotekan.

Apirilak 23, zapatua

Musika Kontzertua: “SPECIAL TRIO” (JAZZ)Zabiel Kultur Etxean, arratsaldeko 20:00etan

Apirilak 24, domeka

Mendi irteera umeentzat: Ernio (Asteasu, Iturriotz, Bidania,Errezil)Eskola Kirolak antolatutaHurrengo irteerak:Maiatzak 5 SantamañazarMaiatzak 15 Zugarramurdi (egun guztirako)Maiatzak 22 Finalista jaiaEkainak 12 Geure jaia

Apirilak 29, barixakua

La naranja mecánica, 22:30etan Kultur Etxean

Apirilak 30, zapatua

La Chaqueta metálica, 19:00etan Kultur Etxean

Page 27: K38 2005 03
Page 28: K38 2005 03