guia economia final emakunde eu · oso bestelakoak dira; azkenean, emakumeen posizioa desabantaila...
TRANSCRIPT
2014
GENEROAREN ARABERAKO GENEROAREN ARABERAKO GENEROAREN ARABERAKO GENEROAREN ARABERAKO
ERAGINAREN EBALUAZIOA ERAGINAREN EBALUAZIOA ERAGINAREN EBALUAZIOA ERAGINAREN EBALUAZIOA
EKONOMIAREN EKONOMIAREN EKONOMIAREN EKONOMIAREN ESPARRUANESPARRUANESPARRUANESPARRUAN
EMAKUNDE – EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2
«Generoaren araberako eraginaren ebaluazioa ekonomiaren esparruan»
Dokumentu hau Red2Red Consultores Taldeak egin du Emakunderentzat,
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren berdintasunerako
administrazio-unitatearen lankidetzarekin.
2014ko urria
3
AURKIBIDEA
1. TESTUINGURUA ................................................................................ 4
2. GENERO-ERAGINA EBALUATZEKO AZTERTU BEHARREKO FUNTSEZKO ALDERDIAK ...................................................................... 7
2.1. EMAKUMEEN ETA GIZONEN PRESENTZIA SEKTOREAN........... 7
2.2. BALIABIDEAK ESKURATZEKO DESBERDINTASUNAK ............. 21
2.3. EMAKUMEEN ETA GIZONEN PARTE-HARTZE DESBERDINA . 29
2.4. GIZARTE-ARAUEN ETA BALIOEN ERAGINA .......................... 33
2.5. BERDINTASUNAREN ALORREKO AGINDU ESPEZIFIKOAK ... 37
3. LEGEDIA ......................................................................................... 41
4. DATU-ITURRIAK ............................................................................... 43
5. ERREFERENTZIA-AGIRIAK .............................................................. 45
1
. TES
TUIN
GU
RU
A
4
1. TESTUINGURUA
Dokumentu honetan, ekonomiaren eremua ekarri nahi da hizpidera, aberastasuna sortzeko edo banatzeko sistemei dagokien guztian,
aurrekontu- eta ekonomia-kontroleko politikekin, zerga-, finantza- eta kreditu-politikekin eta, batez ere, lan-merkatuan garatutako aktibitateekin
izan dezaketen erlazioa kontuan harturik.
Esparru horiek guztiak genero-ikuspegitik aztertzen badira, berdintasun
gabezia larriak erakutsiko dizkigute; emakumeek eta gizonek sistema horiekin duten erlazioa ez baita maila beretik abiatzen, eta emaitzak ere
oso bestelakoak dira; azkenean, emakumeen posizioa desabantaila garbian dago egungo gizartearen zutabe oinarrizkoenetako batean.
Ongizatearen zutabe nagusiei erasaten eta gizarte-garapenaren arloan
erdietsitako lorpenak zalantzan jartzen ari den ekonomia- eta finantza-krisi larri batek markatutako aro honetan, beharrezkoa da ulertzea zer alde
dagoen emakumeen eta gizonen artean krisiaren ondorioei dagokienez, eta nola gehitu behar den genero-ikuspegia ekonomiaren adierazle
garrantzizkoenak interpretatzeko orduan. Azterlan askok utzi dute jada agerian generoko berdintasun falta zama ukaezina dela garapen
ekonomikorako. Adibidez, «genero-berdintasunaren funts ekonomikoa» xeheki azaltzen duen OCDEren duela gutxiko txosten batean (2012) honako
hau ondorioztatu da: «genero-berdintasunean egindako inbertsioa da, garapen-inbertsio guztien artean, etekin handienak ematen dituena».
Horrela, emakumeek eta gizonek mendeko pertsonen zainketari eta etxeko
lanei eskaintzen dieten dedikazio desberdina dela medio, lan horien balio soziala hutsaren hurrengoa da, «ez ekonomiko» gisa definitzen baitira, kasu
gehienetan, profesionalizatu gabe eta soldata bati lotu gabe daudelako, eta, hortaz, azterketa ekonomikotik kanpo utzi ohi dira. Izatez, duela gutxi
arte ez dira kontuan hartu eta zenbatu ere egin, eta gero eta argiago dago gure gizarte honetan kuantifikatzen ez dena ez dela balioesten.
Oraintsu hasi dira egiten etxe barruko lanek eta ordaintzen ez diren zainketa zereginek BPGan izan lezaketen parte-hartzea kalkulatzen duten lehen
azterlanak, laneko denborari, aldez aurretik, diru-balio bat izendatu ondoren; halako kuantifikazioa oso erabilgarria da bi ikuspuntutatik
gutxienez; makroikuspegitik, aberastasun orokorraren estimazio zehatzagoa ahalbidetzen duelako, eta mikroikuspegitik, etxeko lanen familia barruko
banaketa ezagutzeko balio duelako.
Berdintasun gabeziaren beste adibide bat emakumeek ezkutuko enpleguan (babestu gabean, alegia) duten presentzia handiagoa da, eta
horrek desabantailan kokatzen ditu gizarte-babesari dagokionez, edota banku eta mailegu-erakundeen aurrean, ez baitute enplegu formal eta
erregistratu batek ematen duen abalik.
1
. TES
TUIN
GU
RU
A
5
Horrek guztiak zuzeneko eragina du emakume horien prekarietate ekonomikoan, askotan familia-buru izanik, pobretzeko eta baztertuta
geratzeko arrisku handiagoa izaten baitute.
Gizonen eta emakumeen artean ekonomiaren eremuan dauden berdintasun-ezen azterketa, lan- eta enpresa-ikuspuntutik ez ezik, beste
ikuspegi askotatik ere egin liteke, adibidez, Gizarte Segurantzaren pentsio-sistemetan eta gizarte-aurreikuspen osagarrietan, edota zerga eta
finantzen arloan duten parte-hartzea aintzat hartuta, edo aurrekontu publikoak lantzean genero-ikuspegia kontuan izanik.
Horrela, begirada berri bat gehitzen zaio azterketa ekonomiko
«tradizionalari», errealitatean nagusi diren oinarri androzentrikoak zuzendu beharra agerian utzirik eta, merkatu-ekonomia ez ezik, gizartearen
funtzionamendu osoa ahalbidetzen duten aktibitate guztiak barnean hartzen eta aztertzen dituzten ordezko aukerak proposatuz, bereziki,
pertsonen bizitzaren jasangarritasuna eta kalitatea helburu gisa jarririk.
Horrelako analisi batek ondorengo hauen gisako alderdiak kontuan hartzea
eskatzen du:
- Genero-ikuspegitik informazioa ematen duten estatistikak eta azterlanak eskura izatea, datuak sexuaren arabera bereizita
dituztela.
- Lana/enplegua binomioaren kontzeptuari buruzko eztabaida, kontuan izanik lan guztia ez dela formala, ordaindua eta laneko
arauen pean egiten dena.
- Sexuaren araberako lanaren zatiketa eta balizko bereizkeria
bertikala eta horizontala enpleguan.
- Emakumeen laneko diskriminazioa. Berori aztertzeko, jarduera ekonomikoaren eta lanpostuaren arabera lan-merkatuan duten
presentzia kuantifikatzeaz gainera, laneko prekarietatearen beste adierazle batzuk ere eskura eduki behar dira, hala nola soldata
arrakala edo behin-behinekotasuna.
- Ekonomia-politikak eta sexuaren araberako ondorio desberdinak; bai-eta genero-ikuspegiz egindako aurrekontuak diren edo ez ere.
- Pobreziaren eta generoaren arteko erlazioen azken ondorioak eta emakumeen ikusezintasuna eredu makroekonomikoetan.
Horrela, datu horiek eskuan direla, ibilbide bat egingo da ekonomiaren
alderdi giltzarrietan barna, non emakumeek eta gizonek presentzia desberdina duten; gero, posizio hori baldintzatzen duten baliabide jakin
batzuetara heltzeko zailtasunak aztertuko dira, eta, azkenik, begiratu bat luzatuko zaie ekonomiaren egiazko protagonistak izateko emakumeek
dituzten beharrizan partikularrei. Amaitzeko, arau sozial eta balio nagusiek
1
. TES
TUIN
GU
RU
A
6
horrelako egoeretan duten eragina aztertuko da eta generoari dagokionez batere neutrala ez den eremu honetan berdintasuna lortzen laguntzen
duten lege-aginduetako batzuk ekarriko dira gogora.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
7
2. GENERO-ERAGINA EBALUATZEKO
AZTERTU BEHARREKO FUNTSEZKO
ALDERDIAK
2.1. EMAKUMEEN ETA GIZONEN PRESENTZIA SEKTOREAN
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren erdia baino gehixeago emakumeak diren arren (2011ko erroldaren arabera, populazioaren % 51,2),
sexuaren arabera bereizitako adierazle makroekonomikoak jasotzen dituzten estatistikek berdintasun gabezia argiak erakusten dituzte.
Adierazle nabarienetako bat emakumeen lan-merkatuko parte-hartzeari
buruzkoa da, non, itxura guztien arabera, azken urteetan genero-berdintasunerantz egindako aurrerapena ez atzera eta ez aurrera dagoela
ematen duen, ez hainbeste emakumeen parte-hartzearen portzentajeari dagokionez, baizik eta, batik bat, parte hartzen duten lan-merkatu
horretako baldintzei dagokienez.
EUSTATen arabera, emakumezkoen jarduera-tasa % 50,8koa da, alegia 13,3
puntu apalagoa gizonezkoena baino, azken horien jarduera-tasa % 64,1ekoa baita (2013ko III. hiruhilekoari dagozkion datuak).
PRESENTZIA Guztira Emakumeak Gizonak
Emakumea-
gizona
ratioa
1) Populazio osoan (Balio absolutua) 2.179.815 1.116.240 1.063.575 % 51,2 2) Lan-merkatuan. Jarduera-tasak (%) 57,2 50,8 64,1 -% 21 Geuk egina, ondorengo estatistikak oinarri hartuta: 1) EAEko biztanleriaren datuak, 2011; 2)
EAEko lan-merkatuko datuak, 2013ko III. hiruhilekoa, EUSTAT
Osoko datuek 13,3 puntuko arrakala erakusten badute ere batzuen eta besteen jarduera-tasaren artean, egia da, orobat, tasa hori beste aldagai
batzuk kontuan hartuta aztertzen bada –adin-tartea eta prestakuntza
maila–, analisia dezente aldatzen dela. Garrantzizkoa da aldagai horiek
kontuan edukitzea sektore honetako berdintasun politikak diseinatzeko garaian, izan ere, jarraian egiaztatuta geratzen den bezala, garrantzizko
aldaketak gertatu baitira azken urteotan.
16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLEEN
JARDUERA TASA ADIN TALDEAREN
ETA SEXUAREN ARABERA
Guztira Emakumeak Gizonak G-E
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
8
16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLEEN
JARDUERA TASA ADIN TALDEAREN
ETA SEXUAREN ARABERA
Guztira Emakumeak Gizonak G-E
Guztira 57,2 50,8 64,1 13,3 16-24 urte 31,9 31,6 32,2 0,6
25-44 urte 89,3 86,1 92,3 6,2 45 urte eta gehiago 41,8 34,3 50,5 16,2
Iturria: EUSTAT. 2013ko III. hiruhilekoa
Adin taldeen araberako azterketak belaunaldi-diferentzia nabarmena adierazten du jarduera-tasari buruz emakumeen eta gizonen artean dagoen tarteari dagokionez. Datuek erakusten dute aztertutako taldearen
adinak gora egin ahala, generoen arteko distantzia ere hazi egiten dela. Izatez, 16 eta 24 urte arteko adin taldean, ez dago kasik genero arrakalarik,
oraindik apur bat gizonen aldekoa bada ere (0,6). Esan dezakegu, hortaz, Euskadiko belaunaldi berrietako emakumeak eta gizonak antzeko
proportzioan sartzen direla lan-merkatura.
16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLEEN
JARDUERA TASA PRESTAKUNTZA
MAILAREN ETA SEXUAREN ARABERA
Guztira Emakumeak Gizonak G-E
Guztira 56,2 50,8 64,1 13,3 Lehen mailako ikasketak 10,9 7,7 16 8,3 Maila ertaineko ikasketak 70 63,3 75,5 12,2 Goi-mailako ikasketak 77,2 78 76,2 -1,8
Iturria: EUSTAT. BJA. 2013ko III. hiruhilekoa
Adinarekin batera, prestakuntza maila da beste aldagai garrantzizko bat
emakumeen eta gizonen lan-merkatuko egoera ulertzen laguntzeko. Hala, goi-mailako ikasketak dituzten pertsona taldearen barruan ikusten dugu
jarduera-tasari dagokion generoaren araberako distantzia desagertu egin
dela 2013an, eta emakumeen aldekoa dela orain –% 1,8–. Beraz,
prestakuntza maila handiagoak generoaren araberako berdintasun-eza murrizten laguntzen du lan-merkatura sartzeko garaian.
Beste kontu bat da ordaindu gabeko lan askotan emakumeek duten parte-
hartzea (ugalketa lana ere esaten zaio1), berorren idiosinkrasia dela eta kuantifikatzen askoz zailagoa, baina zeharkako beste adierazle batzuek
erakusten dute emakumeek egiten dituztela, batez ere, lan horiek.
Eskura ditugun azken datuak 2008koak badira ere, Euskadiko etxeko ekoizpenaren kontu sateliteen adierazleek ematen duten informazioa oso
argigarria da:
1 Eustat: Emakumeen eta gizonen berdintasuna - Ugalketa lana: Ugalketa lanen barruan sartzen dira pertsonen bizimodua mantentzeko beharrezkoak edo ezinbestekoak diren jarduera eta eginkizunak; hala ere, lan horiek ez dira zenbatzen produkzio-jardueren kategorian. Eginkizun horien egile edo xede diren pertsonak etxebizitza familiarretan bizi dira eta esandako zereginak ordaindu gabeko lan modura sailkatzen dira; gehienetan, etxeko lan gisa. Paragrafo honetan, ugalketa laneko hainbat alderdiri eskaintzen zaien batez besteko denboraren berri ematen da, mendeko pertsonen zainketa barne dela.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
9
ETXEKO EKOIZPENA
(mila eurotan) Guztira Emakumeak Gizonak
Emakumeen
pisua kantitate
osoarekiko
Ostatua ematea 5.904.367 4.068.750 1.835.617 % 69 Zaintzea eta heziketa ematea 3.033.404 2.076.797 956.607 % 68 Jaten ematea 8.602.259 6.202.620 2.399.639 % 72 Arropa ematea 1.733.618 1.524.774 208.844 % 88 Azken erabilera propiorako ekoizpena, guztira 19.273.648 13.872.941 5.400.707 % 72 Bizilagunen laguntza 39.782 6.417 16.130 % 16 Etxeko ekoizpena,
GUZTIRA 19.313.430 13.879.358 5.416.837 % 72 Geuk egina honako hau oinarri hartuta: KESen (Kontuen Europako Sistema) sartu gabeko
ekoizpenaren balioespen-estatistika, funtzioen arabera. Etxeko ekoizpenaren kontu sateliteak.
EAE, 2008, EUSTAT
Datu horien arabera, EAEko emakumeen ekarpena zen ordaindu gabeko
etxeko ekoizpenaren balioespenaren % 72.
Gogoan harturik Kontuen Europako Sisteman zenbatu gabeko etxeko ekoizpena Euskadiko Ekonomia Hedatuaren2 adierazlearen % 24 dela
enpleguen (emakume eta gizonen) zifrari dagokionez, emakumeen lanaren benetako garrantzia aitortu behar litzateke, etxeko lanen esparruan eskualdeko BPGri egiten dioten ekarpenaren neurrian.
Ikusezina zaigun ekonomiaren parte hau begien bistara atera, nabarmendu
eta etxeko lanen eta zainketako zereginen benetako balioa aitortzeko, denboraren erabilerari buruzko inkesta deituetara jotzen da. Inkesta horiek
adierazten dute gizarteak irauteko beharrezkoak diren ondasun eta zerbitzuen erdiak etxe-familia esferatik datozenak direla eta emakumeak
direla oraindik ere lan horren zatirik handiena egiten dutenak (% 68) eta lan-zama globalaren % 55 dela soldata-ordainketarik jasotzen ez duen lana:
Ordaindu gabeko laneko 3 ordu eta 2 minutu, eta ordaindutako laneko 2 ordu eta 28 minutu (EIN). Horrek esan nahi du ongizate eta aberastasun
mailak gehiago datozela ordaindu gabeko lanetik, soldatapekotik baino.
Azken 15 urteotan, inkesta horiek erakusten dute emakumeek haurren zainketari eskainitako dedikazioa, murriztu ordez, handitu egin dela, gizonen
dedikazio-denborarekin alderatuta, eta gauza bera gertatzen dela pertsona helduen zainketa-lanekin. Bestalde, biztanleek bizitza soziala
egiteko batez beste ematen duten denbora nabarmenki murriztu da. Egia da murriztu egin dela jarduera horri buruzko genero arrakala, baina, hala
eta guztiz ere, emakumeek, batez beste, gizonek baino denbora gutxiago ematen dute egunean jendea hartzeari eta irteerei dagokienez. Orobat,
gizonek, batez beste, emakumeek baino denbora sozial luzeagoa ematen
2 Etxeko ekoizpenari buruzko Inkestaren datuetan oinarrituta, EAEko Ekonomia Hedatu osoaren parte gisa, EUSTAT, 2008.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
10
dute aisialdi aktiboari lotutako jardueretan (Emakumeen eta gizonen egoerari buruzko zifrak. Euskadi, 2012).
Esate baterako, espazio pribatuko zeregin jakin batzuei eskaintzen zaien
denboraren adierazleari (orduetan) erreparatzen badiogu, emakumeek Euskadin, gutxienez, ia 3 ordu gehiago sartzen dituzte egunean gizonek
baino, gisa bereko ordaindu gabeko zereginetan, salbuespen batekin: etxetik kanpo egin beharreko kudeaketa-lanei gizonek ia ordu erdi bat
gehiago dedikatzen diete:
DENBORA DEDIKAZIOA
(eguneko batez bestekoa
ordu eta minutuetan, asteko
egunak kontuan hartuta)
Guztira Emakumeak Gizonak
Gizonen eta
emakumeen
arteko aldea
%
Haurren zainketa 1,43 1,60 1,19 % 34 Helduen zainketa 2,09 2,15 1,58 % 36 Jatekoa prestatzea 1,07 1,31 0,38 % 245 Garbiketa 1,05 1,10 0,38 % 189 Arropa 0,48 0,53 0,27 % 96 Erosketak 0,49 0,52 0,44 % 18 Kudeaketak 1,48 1,37 2,02 -% 32 Geuk egina, ondorengo estatistikak oinarri hartuta: Etxeko lanei eskainitako batez besteko
denbora. EAE, 2008, EUSTAT
Datu horiek bat datoz hainbat azterlanen emaitzekin, bi ondorio nagusitan: lehena, esfera ekonomiko bakoitzean argi bereizita dago sexuen
presentzia; emakumeak dira bere denboraren zati handiena ordaindu gabeko lanari eskaintzen diotenak; bigarren ondorioa da, kasu guztietan,
emakumeek guztira (lan ordaindua + ordaindu gabea) denbora gehiago ematen dutela lanean.
Burujabetasun ekonomikoa (baliabide eta ondasun ekonomikoak
eskuratzea eta kontrolatzea) bere premiak asetzeko diru-sarrera propioak sortzeko pertsonaren ahalmena da; generoaren araberako berdintasun-
ezak argi islatzen ditu aldagai horrek. Lan-merkatuko ordaindutako lana da sarrera iturri printzipala, baina ez bakarra, aurrerago ikusiko den bezala,
errenta-mailako berdintasun-ezak aztertzen ditugunean.
Kapituluaren hasieran aipatu den bezala, jarduera-tasetan eta enplegua
lortzerakoan dauden aldeez gainera, lan-merkatuko berdintasun-ezak, batez ere, beste bi mailatan gertatzen dira:
1) Behin lan-merkatura sartu ostean, lan-baldintzetako diskriminazio eta
berdintasun faltagatik, soldata arrakalaren kasuan, esate baterako.
2) Lan-merkatuan egotetik eratorritako gizarte-prestazioak eskuratzean gertatzen diren berdintasun-ezengatik: erretiroa, langabezia, etab.
Generoaren araberako soldata arrakalak lan-merkatuan enplegu ordaindua duten emakumeen eta gizonen arteko diru-sarrera diferentziak
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
11
neurtzen ditu. Emakundek argitaratutako Generoaren araberako soldata-arraila3 azterlanaren arabera, bereizkeria hori, parte batean, lanpostu eta
lanbide-kategoria berbera izanik, emakumeek gizon batzuek baino soldata apalagoa jasotzean ikusten da, postuan dagoen pertsonaren sexua beste
justifikaziorik gabe, eta, beste parte batean, genero-erlazioen ondorioz emakumeek eta gizonek enpleguan dituzten posizio desberdinekin
erlazionatutako faktoreak kontuan hartuta esplikatzen da. Hortaz, emakumeek eta gizonek lan-merkatuan duten egiturazko berdintasun-
ezaren «sintoma» ere bada soldata arrakala.
Ondoren, Ikerketak ekonomiaz4 azterlaneko datuak erakusten dira:
BATEZ BESTEKO
SOLDATAREN
BILAKAERA
SEXUAREN ETA
URTEAREN
ARABERA
Urtea:
Sexua 16-24 25-34 35-44 45-54 55-64 Batez
bestekoa
1996
G 941 1.352 1.817 1.908 1.803 1.639 E 710 1.129 1.540 1.250 1.062 1.206
Aldea
%tan -% 25 -% 17 -% 15 -% 34 -% 41 -% 26
2000
G 1.005 1.329 1.765 1.940 1.808 1.581 E 731 1.083 1.433 1.335 1.172 1.183
Aldea
%tan -% 27 -% 18 -% 19 -% 31 -% 35 -% 25
2004
G 1.057 1.468 1.724 1.941 1.980 1.663 E 821 1.115 1.350 1.446 1.291 1.245
Aldea
%tan -% 22 -% 24 -% 22 -% 25 -% 35 -% 25
2008
G 1.094 1.498 1.761 1.924 1.972 1.716 E 836 1.236 1.287 1.508 1.380 1.297
Aldea
%tan -% 24 -% 17 -% 27 -% 22 -% 30 -% 24
2012
G 856 1.383 1.604 1.836 1.966 1.646 E 764 1.105 1.250 1.391 1.509 1.262
Aldea
%tan -% 11 -% 20 -% 22 -% 24 -% 23 -% 23
Guk geuk egina, PGDIren5 datuetan oinarrituta.
Datu horiek erakusten dute 55-64 urteko taldean gertatzen direla beti alde handienak, baina, era berean, zuzenketa handiena ere adin talde horretan
gertatu da: 1996an, emakumeen soldata gizonena baino % 41 apalagoa zen; 2012an, % 23 apalagoa da. Prozesu hori bera gertatu da aurreko adin
taldean, 45-54 urtekoan, non 1996-2012 aldian % 34tik % 24ra jaitsi baita berdintasun-eza. Talde gazteenean ere murriztu da berdintasun-eza,
3 Soldata-arraila: eragileak eta adierazleak. Emakunde, 2012 4 Ikerketak Ekonomiaz. Berdintasun-eza errentaren banaketan Euskadin (1986-2012). Ogasun eta Finantza Saila, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza, 2013. 5 PGDI: Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta Euskadin
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
12
2012an lortu baita emakumeen eta gizonen soldaten arteko alderik txikiena (% 11).
25-34 eta 35-44 urteko taldeetan, berriz, berdintasun-eza murriztu ordez,
areagotu egin da. Hainbat azterlanek ondorioztatu dute amatasuna eta familiako ardurak beren gain hartzea direla eta emakumeek lantokian
egiten dituzten etenaldiak eta jarraitasun-ezak garrantzi handiko faktoreak direla eta zuzeneko eragina dutela adin-tarte hauetako soldata arrakala
globalean.
SOLDATAPEKO
EMAKUME ETA
GIZONEN KOPURUA
SOLDATA
ERREALAREN
ARABERA (eurotan)
Urtea: Sexua:
< 700 701-1000 1001-1500 1501-2000 >2000 guztira
1996
G 18607 % 29 28526 % 56 113842 % 68 118915 % 77 92162 % 79 372052 % 67
M 45803 % 71 22653 % 44 53019 % 32 34616 % 23 24785 % 21 180876 % 33
azpitotala 64410 51179 166861 153531 116947 552928
2000
G 22844 % 25 46077 % 43 152200 % 71 123898 % 75 80193 % 71 425212 % 61
E 69787 % 75 60176 % 57 62230 % 29 42063 % 25 32786 % 29 267041 % 39
azpitotala 92630 106253 214430 165961 112979 692253
2004
G 18846 % 20 31622 % 35 152137 % 63 127098 % 74 116712 % 69 446415 % 58
E 75661 % 80 58345 % 65 89128 % 37 43775 % 26 52081 % 31 318990 % 42
azpitotala 94507 89966 241265 170873 168793 765405
2008
G 13210 % 18 20976 % 24 157893 % 57 133440 % 71 114568 % 66 440105 % 55
E 59583 % 82 67671 % 76 119795 % 43 55258 % 29 58335 % 34 360643 % 45
azpitotala 72793 88648 277688 188699 172921 800748
2012
G 24711 % 23 26519 % 29 130534 % 54 124051 % 62 95900 % 65 401714 % 51
E 83459 % 77 65040 % 71 110813 % 46 76072 % 38 52532 % 35 387916 % 49
azpitotala 108170 91559 241347 200123 148432 789630
Guk geuk egina, PGDIren datuetan oinarrituta.
Aurreko taulan ikusten da nola emakumeak joan diren, pixkanaka, lan-merkatuan sartzen, harik eta 2012an emakumeen eta gizonen proportzioa
ia berdina izatea lortu den arte, % 49 eta % 51, hurrenez hurren. Soldatapeko emakumeen gero eta kopuru handiagoa soldata-tarte
guztietan agertzen da, baina pisu handiagoa dute soldata apaletan. Hala, 2012an, % 35 baizik ez dira emakumeak 2.000 €tik gorako soldaten taldean,
eta gizonak, aldiz, % 65; 1.500-2.000 € arteko soldata taldean, berriz, emakumeak % 38 dira eta gizonak % 62. Kontrara, 1.000 euroz azpiko
soldatak dituzten enplegatu guztietatik % 74 emakumezkoak dira eta % 26 gizonezkoak.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
13
HILEKO SOLDATAREN BANAKETA SEXUAREN ARABERA 2012AN
Guk geuk egina, PGDIren datuetan oinarrituta.
2012. urteko egoera grafiko honetan adierazita dago, non gizon eta emakumeen hileko soldataren banaketa islatzen baita; bi sexuen arteko
aldea bistan geratzen da, izan ere, erakusten du emakume langileen kopuru handi bat dagoela –gizonena baino dezentez handiagoa– 1.500
euroz azpiko soldatekin.
Soldataren osagarriak eta gainerako laneko baldintzak ere, hala nola lanaldi eta kontratu mota, aldeak areagotzen dituzten faktoreak dira6:
- Soldata arrakala (gizonen aldekoa) lanbide-kategoria guztietan
agertzen da, baina are handiagoa da lanpostua zenbat eta kualifikazio gutxiagokoa izan. Emakumeen prestakuntza maila igo bada ere, maila
igoera hori ez da oraindik islatzen ordainsarien igoeran.
- Gizonek soldata-osagarri gehiago jaso ohi dituzte prestasun
handiagoaren edo enpresari dedikazio handiagoa eskaintzearen truke; emakumeek, aldiz, beren denboraren zati handiena mendeko
pertsonen zainketan eta etxeko lanetan emateko joera izaten dute. Txostenean aipatzen den beste aurreiritzi baten arabera, emakumeak
gutxiago hautatzen dituzte prestasun handiko postuetarako, uste izaten baita emakumeek familiako bizitza jartzen dutela lanaren aurretik.
6 UGT (2013): Soldata desberdintasunak, EINeko Soldata Egituraren Inkestako datuen azterketatik abiatuta egindako txostena.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
14
- Lanaldi partzialeko lanak esan nahi du lanaldi osoan ari denak baino diru-sarrera txikiagoak dituela, bai-eta gizarte babes txikiagoa ere.
Euskadin, 2011n, lanaldi partzialean lan egiten zuten pertsonen % 80,6 emakumeak ziren, eta % 19,4 gizonak. Laneko bizitza eta familiakoa
bateragarri egitea ez dira erantzunkidetasunean islatu. Hala, emakumeak dira, gehienetan, lanaldi partzialak egiten dituztenak, eta
horrek ondorioak ditu haien burujabetasun ekonomikoan, lanbidean igotzeko aukeretan eta langabezia- eta erretiro-prestazioak eskuratzeko
orduan.
- Emakumeek eta gizonek Estatu mailan duten soldata diferentzia bi halako baino handiagoa da sektore pribatuan (% 28,25), sektore
publikoan baino (% 12,34).
- Jarduera sektoreei erreparaturik, datuek islatzen dute soldata arrakalaren existentzia orokorra dela, nahiz eta arrakala hori txikiagoa
den gizonezkoak gehiengo handia diren sektoreetan –eraikuntza (% 9,22)–, edo sektore oso feminizatuetan: hezkuntza (% 11,01) eta
administrazio publikoa eta defentsa (%12,22). Arrakala handienak sektore hauetakoak dira: administrazio-jarduerak eta laguntza-
zerbitzuak (% 34,72), jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak (% 30,48), higiezin-jarduerak (% 28,78), merkataritza (% 28,69) eta osasun
eta gizarte-zerbitzuen sektorea (% 27,97).
- Soldata arrakala autonomia-erkidego guztietan gertatzen da, baina
EAEko emakumeek Estatuko emakumeen batez bestekoa baino soldata handiagoa jasotzen dute.
Soldata alde batera utzita, lan-merkatuan presentzia izateak lan egiten den
enpresaren kargura joan ohi diren beste mota bateko gizarte-prestazioak eskuratzea ekar lezake. Beste mota bateko ondasun edo zerbitzu horiek ere
badute genero-dimentsioa, eta, beste behin, emakumeak desabantaila egoeran egon ohi dira, onura gutxiago jasotzen baitute laguntza horietatik,
diren motakoak direla:
ENPRESAREN PRESTAZIO
MOTA (%tan)
Batez
besteko
totala
Emakumeak Gizonak
Gizonen eta
emakumeen
arteko aldea
%
Etxebizitza 10,5 9,6 11,6 % 21 Pentsio planak 19,5 16,5 22,4 % 36 Prestakuntza 33,0 31,0 34,9 % 13 Jantokia 19,4 14,9 23,6 % 58 Garraioa 17,3 13,2 21,2 % 61 Osasuna 16,4 13,6 19,1 % 40. Seme-alaben irakaskuntza 9,5 7,7 11,2 % 45 Haurtzaindegia 5,6 5,1 6,0 % 18 Aisialdia 5,3 3,9 6,7 % 72
Geuk egina ondorengo honetan oinarrituta: EAEko soldatapeko biztanleen estatistika,
enpresaren konturako gizarte-prestazio motaren arabera, 2012, EUSTAT.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
15
Ordainsarietan dauden aldeen ondorioz, emakumeek gutxiago kotizatzen dute Gizarte Segurantzan, eta horrek zuzeneko eragina du
ordaindutakoaren araberako gizarte-prestazioetan (langabezia eta erretiroa). 2013ko urtarrilean Estatuan jasotako ordaindutakoaren
araberako 3.153.650 pentsioetatik 2.123,387 Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino (645,29 euro) gutxiagoko pentsioa jasotzen duten
emakumeenak izan ziren; ordaindutakoaren araberako prestazioak kobratzen dituen biztanleriaren eguneko zenbateko gordina tarte honetan
dago: gizonezkoek, batez beste, jasotzen dituzten 30,61 euroen eta emakumeek jasotzen dituzten 25,96 euroen artean (% 15,2 gutxiago)7.
Berdintasun gabezia horien kariaz, emakume askok ez dute GS kotizatzen
ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko beharrezkoa den denboran (gaur egun, 15 urte); kasu horretan daude 65
urtetik gorako emakumeen % 80; horrela dauden gizonak, berriz, % 27 dira.
ORDAINDUTAKOAREN ARABERAKO PENTSIO
SISTEMAREN ESTALDURA ESPAINIAN.
URTARRILA 2012
Emakumeak Gizonak
Ordaindutakoaren araberako erretiro-pentsioak 903.984 2.516.843 65 urte edo gehiagoko biztanleak 4.603.819 3.245.854 Ordaindutakoaren araberako erretiro-pentsio gabeko 65 urtetik gorako pertsonak % 80 % 27
Iturria: EIN eta Gizarte Segurantza
Maria Pazosek «Desiguales por Ley, las políticas públicas contra la igualdad de género» izenburuko liburuan jasotzen duen bezala, gizonak eta
emakumeak mota desberdineko pentsioak jasotzen «espezializatzen» dira (emakumeak ordaindutakoaren araberakoak ez diren pentsioetan eta
alargun sarietan, eta gizonak ordaindutakoaren araberakoetan). Horrela, batez besteko zenbateko handieneko pentsioak gizonek jasotzen dituzte
gehiengoz, eta alderantziz. Bestalde, ordaindutakoaren araberako erretiro-pentsioak, batez beste, alargun sariak baino handiagoak dira, eta askoz
handiagoak ordaindutakoaren araberakoak ez diren pentsioak baino.
Gorago aurreratu dugun bezala, emakumeek ordaindutakoaren
araberako gizarte-prestazioak eskuratzea zailtzen duten arrazoietako bat genero-erlazioen ondorioz (laneko bereizkeria) enpleguan duten posizio
desberdina dela eta jasaten duten lan-prekarietatea da: behin-behinekotasuna, soldata aldea, lanaldi mota, ikasketa maila enplegura
egokitzea, ezkutuko ekonomia, etab., horiek guztiak gehiago pairatzen baitituzte emakumeek gizonek baino.
2011. urtean, kontraturik gabe zeuden 18.700 soldatapekoen hamarretik ia
bederatzi emakumeak ziren (% 86,6). Era berean, lan-kontratu finkoa edo mugagabea duten emakumeen ehunekoa gizonena baino txikiagoa da –
nahiz eta, azken urteotan, alderdi hori asko hobetu den–; baina, aldi baterako kontratua dutenen artean, gizonak baino gehiago dira (% 53,7).
7 Aipatutako UGTren txosteneko datuak
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
16
16 URTEKO ETA
GEHIAGOKO BIZTANLE
OKUPATUAK
(MILAKOETAN) KONTRATU
MOTAREN ETA SEXUAREN
ARABERA
Guztiraabs.
EMAKUMEZKOAK
Abs. %H %B
GIZONEZKOAK
Abs. %H %B
Guztira 775,9 368,8 47,5 100,0 407,1 52,5 100,0 Mugagabea-finkoa 601,5 269,1 44,7 73,0 332,5 55,3 81,7 Aldi baterakoa 155,7 83,6 53,7 22,7 72,1 46,3 17,7 Kontraturik gabe eta beste
18,7 16,2 86,6 4,4 2,5 13,4 0,6
Iturria: EUSTAT. BJA. 2011. Oharra: %H: ehuneko horizontalak; %B: ehuneko bertikalak.
Lanaldi partzialeko kontratuei dagokionez, Europako Batzordearen
Justiziako Zuzendaritza Nagusiak argitaratutako txosten batek ondorioztatu du, genero-berdintasunaren arloko Europako Jurista Sarearen bitartez,
mota horretako kontratuak gero eta gehiago direla aztertutako herrialde guztietan eta genero-estereotipoei lotuta daudela, zainketa-erantzukizunei
zehazki, baina enpleguko bereizkeria horizontalarekin ere badutela zerikusia emakumeen presentzia handiagoko sektoreetan, hezkuntzan eta
osasunean, esate baterako. Alde txar hauek dituzte: burujabetasun ekonomikoa lortzeko zailtasun handiagoak, erretiro-pentsio apalagoak,
karrera profesionala garatzeko aukera gutxiago, etab.
Aldi baterako enpleguari dagokionez ere, emakumeak dira, batik-bat mota horretako kontratazioen eragozpenak pairatzen dituztenak. Hala ere, eta
segur aski emakumeen eta gizonen arteko aldi baterakotasun tasen artean dagoen genero arrakala txikia dela medio, arlo honetan ez da egon
generoarekiko sentiberatasunik eta ez zaio kasu handirik egin genero-estereotipoen aurkako borrokari, nahiz eta berdintasun gabezia horien
azpian ezkutatzen den elementua horixe izan, dudarik gabe.
Emakumeen lanaren prekarietatean eragina duen beste arazo gehigarri
bat emakumeek ezkutuko ekonomian duten presentzia da. Ezkutuko ekonomia gizarte arazo larria da: eskubiderik eta soldata duinik gabeko
lana ahalbidetzen du, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei babesik ematen ez diena; ez kotizaziorik, ez zergarik, ez prestaziorik, ez pentsiorik sortzen ez
duen lana. Ezkutuko ekonomian lan egiten duten pertsonek mota guztietako abusuak jasaten dituzte enpresen edo auto-enplegu
prekarioaren aldetik. Ezkutuko ekonomia, definizioz, lan duinaren etsairik handiena da.
Ogasun Ministerioko Teknikari Taldeak (GESTHA) Eurostat-en presio fiskaleko
datuetatik abiatuta bildutako informazioaren arabera, ez agintari fiskalei, ez lan-agintaritzari ez Gizarte Segurantzari deklaratzen ez zaien –edo partzialki
deklaratzen zaien– produkzio-jarduera hau nazioko BPGren % 23,3 da; EAEko 2009ko deklaratu gabeko ekonomiaren tamaina, berriz, BPGren %
20,6 izan zen (13.560 milioi euro).
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
17
Ezkutuko ekonomia bereziki femeninoa da. Hasteko, batez ere emakumeek okupatzen dituzten enplegu-kategoria askok informaltasun tasa handiak
izaten dituzte. Adibidez, etxeko langileen sektorea, senarraren negozioko familiako laguntza, lanaldi partzialeko enplegua, familia-ustiategietako
baserri lana… Egoera larriagotu egiten da pizgarri asko daudelako emakumeak informaltasunera bultzatzen dituztenak (adibidez, ezkonduek
zerga-aitorpena batera egitea, alargun pentsioa, familia-laguntzen enplegu-erregimena, etab.). Etxeko zainketa-lanek, bestalde, beren
lanpostuak uztera behartzen dituzte oraindik emakume asko. Biztanleria Aktiboaren Inkestan «inaktibitate» gisa sailkatzen den jarduera hori, izatez,
ezkutuko ekonomiaren beste aldaera bat da; hemen ere ez da ez laneko, ez gizarte-eskubiderik, ez soldatarik, ez ordutegirik, ez laneko girorik, ez eta
etorkizunerako eskubiderik metatzen, ez burujabetasun ekonomikorik lortzen. Emakume horien egoera dramatikoa da, era berean. Edonola ere,
«inaktibitatean» katalogatzen diren emakume horiek ere «ekonomia honen» barruan daude, hori bai, ekonomiaren putzurik sakonenetan (Maria Pazos,
2013).
Arlo honetan sexuaren arabera bereizitako datuak lortzea zaila bada ere, laneko irregulartasunei buruzko hainbat inkestak diote lan irregularra lan
deklaratutik bereizten duen ezaugarrietako bat, hain zuzen ere, horixe dela, hau da, irregulartasun-indize handiagoa dagoela emakumeen
kontratazioan, gizonenean baino. EAEn laneko iruzur honi dagokion ezkutuko BPGri buruz egindako estimazioek diote 4.581 milioi eurokoa dela;
horrek erakusten du zer garrantzitsua litzatekeen euskal ekonomiarentzat enplegu irregular horiek (batez ere emakumeei eragiten dietenak) argitara
ateratzea.
Ordaindutako eta deklaratutako ekoizpen-lanaren merkatuan parte-hartze hain desberdina izatearen zuzeneko eragina emakumeen eta gizonen
errenta maila guztietako berdintasun-ezean nabarmentzen da, eta bereziki handia da jarduera-errenten kasuan, % 84ko diferentzia baitago,
gizonezkoen alde, ordaindutako lanetik sortutako errentak hizpide ditugunean.
ERRENTA Guztira Emakumeak Gizonak
Gizonen eta
emakumeen
arteko aldea
%
EFI
(errentaren
feminizazio-
indizea): E/G
Errenta guztira 19.631 14.242 25.376 % 78 0,56
Lan-errenta 12.290 8.722 16.092 % 84 0,54
Kapital higigarrien errenta 1.679 1.474 1.897 % 29 0,78
Kapital higiezinen errenta 320 352 287 -% 18 1,23
Jardueren errenta 901 544 1.281 % 135 0,42
Transferentziak 4.441 3.150 5.818 % 85 0,54
Errenta erabilgarria 16.808 12.412 21.494 % 73 0,58
Geuk egina, Pertsonen eta Familien Errenten Estatistika oinarri hartuta. EAE, 2009ko datuetan
oinarriturik, 2012ko apirilean argitaratutako taulak.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
18
Datu berrienak Eustatek egindako Pertsonen eta Familien Errenten Estatistikan8 jasotakoak dira. 2011n EAEn egoitza zuten pertsonen batez
besteko errenta pertsonala 19.715 €-koa zen 18 urte eta gehiagoko biztanleentzat, % 0,5 handiagoa bi urte lehenago baino. Iturri horren
arabera, gizonen eta emakumeen errentaren banaketa berdintasun gabea da. Izan ere, EAEko gizonezkoen batez besteko errenta, guztira,
25.258 eurokoa da, eta emakumeena, 14.534 eurokoa. Hau da, gizonezkoen errenta pertsonala, batez beste, emakumeena baino 10.904
euro handiagoa da. Emakumeen eta gizonen errenta pertsonalen arteko alderik handiena 60 eta 64 urte bitarteko adin-tartean gertatzen da. Adin-
tarte horretan gizonen batez besteko errenta emakumeen batez besteko errenta pertsonala baino 19.519 euro handiagoa da.
Egoera horrek, batez ere, pobretasun mailak handitzea ekarri du. Horrela,
Eusko Jaurlaritzaren azkeneko Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkestak islatzen du –2008 eta 2012ko egoerak alderatzen ditu–
emakumeak pobretasun egoera handiagotik abiatzen direla, nahiz eta krisi ekonomikoaren eragina dela-eta bai gizonen eta bai emakumeen
pobretze orokorra areagotu egin den (ikusi pobretasun motaren definizioak9).
POBRETASUN MOTA
2008 Guztira
Emakumeak
buru diren
familiak
Gizonak
buru diren
familiak
Gizonen eta
emakumeen
arteko aldea
%tan
Mantentze-pobrezia 5,7 10,2 4,8 % 113 Metatze-pobrezia 1,5 3,2 1,2 % 167 Benetako pobrezia 4,2 8,8 3,3 % 167 Benetako ongizate-gabezia 8,2 15,7 6,7 % 134
POBRETASUN MOTA
2012 Guztira
Emakumeak
buru diren
familiak
Gizonak
buru diren
familiak
Gizonen eta
emakumeen
arteko aldea
%tan
Mantentze-pobrezia 7,3 12,6 5,8 % 117 Metatze-pobrezia 1,4 2,5 1,2 % 108 Benetako pobrezia 5,3 11,1 3,7 % 200 Benetako ongizate-gabezia 10,1 20,0 7,4 % 170
8 18 urte eta gehiagoko pertsona bakoitzaren laneko errentak, jarduera ekonomikoetatik eratorritakoak, transferentziak edo gizarte-prestazioak, eta kapital higigarriak eta higiezinak emandakoak batuta lortzen da. 9 Mantentze-pobrezia: oinarrizko premiak (elikadura, etxebizitza, jantzia eta oinetakoak) epe laburrean estaltzeko nahikoa baliabide ekonomiko ez edukitzea. Metatze-pobrezia: gutxieneko bizitza-maila egokia epe ertain eta luzean mantentzeko beharrezkoak diren kontsumoko ondasun iraunkorrak eskuratzeko ezintasuna. Benetako pobrezia: pobreziaren mantentze- eta metatze-dimentsioetan ageri diren oinarrizko premiak behar bezala estaltzeko ezintasuna, eguneroko bizitzan konpentsatuta ez dagoena, pobreziaren bizipenetik aldentzeko adinako gutxieneko ongizatea eskuratzea posible egiten ez duena. Benetako ongizate-gabezia: diru-sarrera erregularrak mantentzea baina nahikoa ez izatea gastuei aurre egiteko, eta, hortaz, gabezia-egoerak pairatzea.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
19
Geuk egina honako hau oinarri hartuta: Pobrezia egoeraren eta prekarietate errealaren
bilakaerari buruzko estatistika EAEn, 2008-2012, EUSTAT
Aurreko datuek adierazten dute krisi ekonomikoak EAEko familietan izan
duen inpaktuak areagotu egin dituela ohiko obligazio eta gastuei aurre egiteko zailtasunak eta 1996tik ezagutzen ez zen egoerara ekarri dituela.
Nahikoa diru-sarrera ez izatearen kariaz, handitu egin dira bai pobrezia eta prekarietate arriskuko egoerak, eta bai benetako pobrezia egoerak, eta
estalitako pobrezia egoerak ere gehiago dira orain (adibidez, zailagoa da gurasoen etxetik alde egitea). Baina esan nahi du, batez ere, pobretasuna
eta prekarietatea tradizioz horretarako arriskua izan duten taldeetan kontzentratzen direla, gero eta gehiago, eta kasu horretan daude lanpostu
egonkorrik gabeko emakume bat buru duten guraso bakarreko familiak.
Izatez, benetako pobreziaren eragina hirukoiztu egin da emakumeak buru dituzten familien kasuan (2012an, % 11,1 eta 2008an, % 3,7 ). Sexuen arteko
aldeak ere nabarmenak dira, 2008tik 2012ra, diru-sarrerak izan arren, gabeziak eta benetako ongizate falta dutenen kasuan: emakumeek 4
puntu portzentualetik gora egin dute okerrera aldi horretan, eta 2012an, egoera horretan zeuden gizonezkoak baino ia hiru aldiz gehiago ziren.
Aurreko horretatik ondorioztatzen da alde nabarmenak daudela emakumeen eta gizonen artean, enplegua lortzeari, lan-merkatuko
egonkortasun eta iraunkortasunari, eta laneko baldintzei dagokienez, bai-eta baliabide eta ondasun ekonomikoak lortzeari dagokionez ere
(aurrezteko ahalmena, eskura daukan errenta pertsonala, etab.). Lan-merkatuan eta ekonomiaren eremuan gizon eta emakumeen artean
dauden berdintasun gabezia horiek ondorio argiak dituzte Gizarte
Segurantzaren osagarri diren Gizarte Aurreikuspeneko Sistemetan
emakumeek duten parte-hartze urrian10:
- Gizarte Aurreikuspen Osagarrirako Plan bat duten emakumeak mota horretako planak dituzten pertsona guztien % 41 dira.
- Genero arrakala are handiagoa da BGAEa Administrazio publikoari
atxikita egon ordez sektore pribatukoa bada; izan ere, BGAEekin bat egiten duten pertsonen % 73,7 sektore pribatukoak dira, eta, aldiz,
emakumeak askoz gehiago iristen dira enplegu publikora sektore pribatura baino.
- Errealitate honi buruzko hipotesi batzuek diote emakume askok mendekotasuna dutela oraindik ezkontidearekiko aurreikuspen-sistema
hauetara ekarpenak egiteko, eta aurreikuspen-planetako parte-hartze horren zati handi bat Industriaren sektoretik egiten dela, gizonezkoak
gehiengo handia diren sektore batetik, alegia.
10 Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei (BGAE) buruzko Lege Aurreproiektua onartzeari begira, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Finantza-zuzendaritzak, 2010ean, esandako legearen genero-inpaktuari buruzko txosten bat egin zuen, BGAE-etan parte-hartzeari buruzko azterlan bat oinarri harturik.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
20
Emakumeen parte-hartze urria oso nabarmena den beste eremu ekonomikoetako bat bankuen finantzaketari dagokiona da. Nahiz eta ia ez
dagoen horri buruzko azterlan xehaturik, emakumeek, hurrengo paragrafoan ikusiko den bezala, muga handiagoak dituzte kredituak edo
beste finantza-produktu batzuk lortzeko, eta oztopo larria da hori emakumeek beren burujabetasuna lor dezaten.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
21
2.2. BALIABIDEAK ESKURATZEKO DESBERDINTASUNAK
Baliabide pribatuak lortzeko berdintasun-ezak kontuan hartzeko orduan,
esanahi bereziko bi eremu ditugu:
a) Finantza-baliabideak lortzea. Bistakoa dirudi zer joera den nagusi banku-erakundeen finantza-baliabideak lortzeko orduan.
Ildo horretan11, ordaindutako lan-merkatuan presentzia txikiagoa
dutenez eta errenta eta aurrezpen maila eskasagoak izatearen ondorioz, emakumeak egoera okerragoan aurkitzen dira gizonak baino
kreditu bat edo dirua administratzea xede duen finantza-produkturen bat lortzeko orduan (ageriko kontuak, kontu korronteak, eta abar).
Testuinguru horietan, finantza-erakundeekin tratuan hasten direnean, emakumeek genero-aurreiritziekin lotura duten oztopoei egin behar
izaten diete aurre, eta, askotan, interes-tasa handiagoak ezartzen dizkiete, nahiz eta, gizonezkoekin alderatuta, maileguen itzultze-tasa
handiagoak izaten dituzten. Portaera diskriminatzaile horiek justifikatzeko argudiatu ohi da maileguak eskatzeko beharrezkoak diren abalak eta
bermeak falta izaten zaizkiela (adibidez, balio ekonomiko handieneko ondasunak, askotan, bikotekide gizonezkoaren izenean soilik egoten
dira) edota emakumeek segurtasun falta handiagoa transmititzen dutela gizonek baino.
Ez da ia existitzen errealitate hori kuantifikatzen duen ikerketarik, ez EAEn, ez Estatuan. Horietako bat Emakumearen Mundu Bankuak
(WWB12) 2006an argitaratutako txostena da, non adierazten baita Estatuko maileguen % 2 eta 4ren artean soilik eman zitzaizkiela
emakumeei, nahiz eta konpromiso handia erakusten duten haiek itzultzerakoan, huts egiten duten maileguen % 1,63 baizik ez baitira
emakumeei dagozkienak.
Esperientziak erakusten digu kreditu azkarrak, kantitate txikikoak (mikrokredituak) eta hipoteka-kredituak lortzeko zailtasuna emakume
askoren berariazko arazoa dela, batez ere baldintza bereziki zaurgarriko emakumeak direnean (esate baterako, adineko emakumeak, guraso
bakarreko familien buruak, langabeak, dibortziatuak, landa giroko emakumeak edota ikasketa gabeak). Arazo horrek, gainera, krisi aro
honetan, beste batzuk ekar ditzake atzetik: etxetik kaleratzea, muturreko pobretasuna areagotzea eta gizarte-bazterkeriara
bultzatzea.
Diskriminazio horrek beste ondorio larri bat ere badu emakumezkoak buru dituzten enpresak sortu nahi direnean. Nahiz eta emakumeek
sortutako enpresen finantza-premiak –beren ezaugarri eta 11 Hori ondorioztatu dute zenbait autore espezializatuk, hala nola Lina Gávez eta Juan Torres. 12 «Mikrokredituen inpaktuari buruzko txostena». WWBko kasuak, 2006ko azaroa.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
22
dimentsioengatik– ez diren oso handiak izan ohi, zailtasun erantsiak pairatu behar izaten dituzte emakume izateagatik; adibidez, haien
proiektuei ez zaie sinesgarritasunik ematen, bermeak falta izaten zaizkie (beren ondare pertsonala beste abalik ez izatea eta/edo inbertsioa
baliabide propioetara doitzea) edo sortu duten enpresa mota ez da finantza-erakundeen gustukoa (bankuek lehentasunezko tratua eman
ohi diete tamaina handiagoko enpresei, beste sektore batzuetakoei, eta abar)13.
Alor honetako oztopoek ez dute emakumearen burujabetasun
ekonomikoa soilik erasaten, baita haien autonomia ere bizitzan erabaki garrantzizkoak hartu behar direnean: gurasoen etxetik joatea, beren
familia sortzea, seme-alabak mantentzea, enpresa bat abian jartzea, etab.
b) Pentsio osagarrien sistemak eskuratzea: EAEn aldeak hautematen dira
emakumeen eta gizonen artean pentsio-sistema pribatuak lortzeko orduan, emakumeek parte-hartze desberdina eta eskasagoa baitute
lan-merkatuan; hori dela medio, alde handia dago bi sexuen artean baliabide eta ondasun ekonomikoak eskuratu ahal izateko. Ondorioz,
emakumeek errenta murritzagoa izateaz gainera, aurrezteko ahalmena ere txikiagoa dute. Horrek guztiak eragiten du emakumeek presentzia
galtzea gizarte-aurreikuspen sistemetan eta Gizarte Segurantzarenak osatzeko aurreikusitako pentsio planetan, sistema horiek guztiak,
funtsean, lanetik eratorritako aurrezkian oinarrituta baitaude eta erretiroko errenta modura edo beste era batzuetara itzultzen dira
jabearengana.
«Aurreikuspen Sozial Osagarria Euskal Autonomia Erkidegoan» (2006)
txosteneko datuen arabera, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeetara (BGAE) emakumeek eta gizonek egiten duten batez
besteko ekarpenean arrakala handia dago, gizonek aurreikuspen planetako modalitate bakoitzean egiten duten ekarpena % 20 baino
handiagoa baita emakumeena baino. Hala ere, gizonekin gertatzen den bezala, aurreikuspen plan bati atxikita dauden emakume gehienek
banakako planaren modalitatea dute. Gizonen nagusitasuna areagotu egiten da enplegu-sistemetan, non emakumeak % 36 baizik ez baitira.
ATXIKITAKO
PERTSONAK
Banakako
planak %
Enplegu
-planak %
Plan
elkartuak
Aurreikus
pen
planak
guztira
%
Emakumeak 339.006 40,86 133.717 36,48 1.096 473.819 39,45 Gizonak 490.662 59,14 232.782 63,52 3.732 727.176 60,55 Guztira 829.668 100 366.499 100 4.828 1.200.995 100
Euskadiko Gizarte Aurreikuspen Osagarriari buruzko txostena, 200614
13 Emakundek argitaratutako Generoaren araberako eraginaren ebaluazioa ekintzailetzan eta
ETEetan izenburuko gidak adierazten duen bezala 14 Definizioak:
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
23
Aldiz, Gizarte Segurantzaren sistema publikoan emakumeek duten afiliazioa % 41,3koa da. Alde hori esplikatzen lagun dezakeen egitatea
da BGAEek ezarpen murritzagoa dutela zerbitzuen sektorean. Banakako sistemak, ikuspegi horretatik, ez dira hain diskriminatzaileak.
Baliabide publikoak lortzeko orduan gizonen eta emakumeen artean
dagoen aldea aztertzeko tresnak
Bistakoa da ez dagoela berdintasunik gizonen eta emakumeen artean baliabide publiko jakin batzuk (politika publikoen aurrekontuen bidez edo
gizarte-babeseko sistemen bidez) edo baliabide pribatuak lortzeko orduan (finantzaketaren edo gizarte-babeseko beste sistema batzuen bidez), eta
zerga sistemek oso bestelako inpaktua dutela gizonengan edo emakumeengan.
Adibidez, krisi ekonomikoaren ondorioei buruzko duela gutxiko analisiek diote gizarte-politika jakin batzuetan egindako murrizketek –esate baterako,
Mendekotasun Legearen aplikazioan– ondorio larriak izan ditzaketela emakumeentzat; izan ere, beren kargura zituzten mendeko pertsonen
zainketa profesionalizatzeko laguntza lortuta zuten hainbat emakumek, baliteke eginkizun hori, berriro, beren denbora pertsonala dedikatuz aurrera
atera behar izatea edo, are gehiago, daukaten enplegua utzita, hau da, behialako rolak eta estereotipoak betikotuz, eta hala eginez gero, familia
tradizionalaren eredua bihurtzen da aukera ia bakarra eta ongizatearen paradigma.
Ekonomia feministak banakako gizarte-politika ereduarekin bat datorren
Ongizate Estatua aldarrikatzen du, non pertsonak hornitzaile eta zaintzaile izango diren aldi berean; politika publikoek ikuspegi integratzailea izan
behar dute eta ezinbestekoa da emakumeak gizartean eskubide osoko herritar izatea, gizarte-mugimenduetan, politikan edo ekonomian parte-
hartze aktiboa dutela.
Baliabide publikoak eskuratzeko orduan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko tresna giltzarrietako bat, politikaren hasierako
kontzepziotik, aurrekontuak generoaren ikuspegitik (GIA) egitea da; horrek posible egin behar luke ezagutzea zer paper jokatzen duten emakumeek
politika publikoen hartzaile eta subjektu aktibo gisa, gizonekin alderatuta; bai-eta aurrekontu horiek batzuengan eta besteengan izango duten eragin
soziopolitikoa eta ekonomikoa ezagutzea ere. Alegia, beharrezkoa da jakitea aurrekontu publikoek Euskadiko emakume eta gizonen premiak
asetzen dituzten, ala, kontrara, gizon edo emakumeen kolektibo bati mesede egiten dioten, bestearen bizkar.
- Banakako aurreikuspen-plana: Finantza-erakundeek sustatutako kontu pertsonala;
edozein pertsona fisiko atxiki daiteke berorietara. - Enpleguko aurreikuspen-plana (okupazionalak): langileei zuzenduta daude eta
enpresaren eremuan artikulatzen dira. - Aurreikuspen-plan elkartua: atxikitako pertsonak elkarte bateko, sindikatu bateko, etab.
kideak dira.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
24
Finantza-konglomeratuei, gastu eta zerga-bilketei, soberakinei edo defizitei buruzko aurrekontu publikoak ez dira tresna neutralak generoarekiko,
gastuek eta zerga-bilketek ez baitute inpaktu berdina eragiten emakumeengan eta gizonengan. Guztiz kontrara, emakumeek eta
gizonek, gehienetan, postu sozial eta ekonomiko desberdinak okupatzen dituztenez, aurrekontuek eragin desberdinak dituzte batzuengan eta
besteengan. Hortaz, aurrekontu-politikak eragindako genero-inpaktua aintzat ez hartzeak axolagabetasuna dakar, eta generoarekiko axolarik
erakusten ez duen aurrekontuak ez ditu efektu berdinak eragingo gizonengan eta emakumeengan.
Hona adibide batzuk:
- Osasun gastuetan murrizketak egiteak askotan esan nahi du
emakumeek lan gehiago egin beharko dutela pertsonen zainketa ordaindu gabeetan. Zainketa-lanak direla eta, denbora gutxiago
dute ordaindutako lanean aritzeko, eta sarrera publikoak gutxituko zaizkie dagozkien zergengatik.
- Baliabiderik gabeko familientzako laguntzak –haurren ongizatea erraztea izaten dute xede–, askotan, familiako buruari bideratzen
zaizkio, izatez haien zainketaz arduratzen den pertsonaren kaltetan. Hainbat azterlanek erakusten dute kontzeptu horretako diru-sarrerak
amei banatzen zaizkienean, eragin positibo handiagoa izaten dutela haurren ongizatean; hala ere, gizarte-politika askotan ez da
hori aintzat hartzen.
- Orokorrean, bereizketa-portaerak sustatzen dituzten aktibitate artistikoak eta aisialdiari lotuak bultzatzen dira oraindik diru
publikoarekin; eskolan, adibidez, teknifikazio gutxiagoko lanbideetara bideratzen dira neska nerabeak; kirol aktibitate
desberdinak eta bereiziak antolatzen dira bi sexuentzat, eta aurrekontu-partidak oso bestelakoak dituzte batzuek eta besteek.
Bereziki, telebista publikoan eta aurrekontu publikoan, gizonezkoen futbolak (futbola esaten zaio, beste gabe) askoz espazio handiagoa
okupatzen du emakumezkoenak baino.
Bestalde, aurrekontu publikoek garrantzizko rola jokatzen dute berdintasun-ezen transmisioan eta iraupenean, batez ere berdintasunaren aldeko
portaerei pizgarririk jartzen ez zaizkienean eta bereizketa-portaerak bultzatzen jarraitzen duten politika kontinuisten bitartez. Hona hemen
zenbait adibide:
- PFEZk familia-unitatea du oinarri gisa, eta familiako buru den
pertsonarentzat zerga-arintzeak aurreikusten ditu ezkontide bat 'bere kargura' daukanean; horrek, praktikan, estimulua kentzen dio
emakumeen soldatapeko lanari. Baterako zerga-ordainketaren aukera egoteak ideia zaharkitu bat transmititzeaz eta beharrik
gabeko gastu publiko atzerakoi bat eragiteaz gainera, efektu
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
25
negatibo errealak ditu emakumeak soldatapeko lanera gehitzeari begira.
- Aitatasun eta amatasun baimenen arteko desoreka. Gaur egun,
jaiotza eta adopzio baimenak gozatzeko gizon eta emakumeen eskubideen konfigurazioan dagoen asimetriak generoko rol
tradizionalak instituzionalizatzea bultzatzen du; egoera hori dela eta, emakumeak, bai ama direnak eta bai izan daitezkeenak, bai
enpresaburuen aldetik eta bai, askotan, beren buruen aldetik ere, prestasun gutxiagoko eskulantzat hartzen dira, edo, behintzat,
zalantzak sortzen dituzte lan-merkatuan iraungo ote duten edo ez.
- Orain abian dauden «uztartze» neurriek –funtsean, erraztasunak eskaintzea enplegutik (partzialki edo osorik) erretiratzeko, horrek
dakarren sarrera galerarekin zainketa aldiak irauten duen artean– genero-inpaktu negatiboak eragiten dituzte.
- Alargun sariak, oraindik, emakumeak lan-merkatutik kanpo gera daitezen laguntzen duten pizgarriak dira.
Ekimen ugari daude, hala nazio barrukoak nola nazioartekoak, genero-
ikuspegia duten aurrekontuei buruz. Estatu barruan, Andaluziako Erkidegoa da erreferente nagusia. Euskal Autonomia Erkidegora etorrita, bai Eusko
Jaurlaritzak, bai Gipuzkoako Foru Aldundiak eta bai Bilboko Udalak ere badituzte beren proiektuak genero-ikuspegia duten aurrekontuei buruz.
Eusko Jaurlaritzak 2001ean izan zuen lehen esperientzia, Emakundek
bultzatuta eta Eskoziako Gobernuko Aukera Berdintasun Batzordearen zuzendari eta Europar Batasuneko generoko mainstreaming-ean aditu den
Rona Fitzgeral-en kanpoko laguntza teknikoari esker. Geroago, 2010ean, esperientzia berrituko zuen, oraingoan EHUko Zientzia Politika eta
Administrazio Sailaren lankidetzarekin.
Edonola ere, aurrez izandako ekimenak alde batera utzita, GIA
(generoaren ikuspegia duen aurrekontu) batek, gutxienez, ondorengo azterketa hauek hartu behar ditu kontuan:
- Emakumeen eta gizonen egungo egoeraren azterketa eta
diagnostikoa.
- Berdintasunerako berariazko politiken azterketa eta aurrekontuan duten pisua.
- Politika publiko guztiak genero-ikuspegitik aztertu behar ditu, hala, politika horietako «genero-itsutasuna» begien bistan gera dadin.
- Aurrekontutik onura ateratzen duten pertsonen analisia, hau da,
gastatzen den euro bakoitzaren destinoaren analisia.
- Diru-sarreren eta bilketa moduaren azterketa.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
26
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak berak aitortu duen bezala, oraindik bide luzea geratzen da helmugara heltzeko. Ildo horretan, EAEko
aurrekontuek islatzen dute oraindik neutraltasuna falta dela programa askotan eta horiek hobetzeko erantzunak eman behar zaizkiela hainbat
galderari: nor kontratatzen da, zertarako, nori egiten zaio mesede, zein dira erakunde artekariak, nortzuk osatzen dituzte, nola zabaltzen da programa,
zein da mezua emakume eta gizonentzat, zein da helburu politiko globala, zeintzuk dira berehalako helburuak, zer ekintza eta jarduera finantzatzen
dira, nola neurtzen da arrakasta, nola hartzen da kontuan berdintasuna, zer osagaitan edo prozesuko zer fasetan, nola neurtzen da berdintasun-
inpaktua, etab.
Baliabide publikoak lortzeko dauden diferentziei ekiteko beste modu bat ordaindutakoaren araberako pentsio batzuen banaketaren azterketa
egitea da. EAEko biztanle erretiratuek jasotzen dituzten laneko errentei buruz Eustat-ek bildutako datuen arabera (azkeneko datuak 2009koak
dira), gizonek, batez beste, 1753 euro kobratzen dituzte hilean, eta emakumeek, aldiz, 414 euroko errenta, batez beste.
Aurrez ikusi den bezala, alde nabarmenak daude gizonen eta emakumeen
artean eskuratutako eskubideei eta pentsioen zenbatekoari dagokienez; eta sistemaren izaera kontributiboak lan-merkatuko berdintasun-ezak
erreproduzitzen ditu. Emakumeen pentsioak okerragoak dira adinak gora egin ahala, eta emakumeen pentsioen arteko desberdintasun maila
gizonen artekoa baino txikiagoa da.
Era berean, pentsioaren % 100 eskuratu ahal izateko kotizazio aldia luzatu
izanak emakumeak zigortzen ditu, laneko historialean (eta kotizazioetan) hutsarte handiagoak baitituzte gizonek baino. Gainera, emakumeen
kotizazioak txikiagoak direnez –soldata-diskriminazioaren, okupazio-bereizketaren eta kontratazio prekarioagoen biktima diren neurrian–,
erretiroa hartzean kobratzen dituzten prestazioak dezentez apalagoak dira.
Politika fiskalaren diseinuak berak baliteke genero-joera bat izatea, dela esplizituki edo inplizituki. Adibidez, generoaren arabera egiten den
diskriminazio espliziturik nabarmenena pertsona fisikoei dagozkien zuzeneko
zergen aplikazioa da; izan ere, gorago ikusi den bezala, lanetik eta beste
aktibitate batzuetatik datozen errenta mailak askoz apalagoak izaten dira emakumeen kasuan, gizonen kasuan baino. Hitz gutxitan esanda:
a) Lan-merkatu formaletan emakumeek presentzia gutxiago dutelako,
batetik, eta ordaindu gabeko lanak baliorik ez duelako, bestetik, emakumeak baztertuta geratzen dira zuzeneko zergen kontribuzioari
dagokionez, gizonek okupazio-tasa handiagoak, hobeto ordaindutako enpleguak eta egonkortasun handiagokoak baitituzte. Horrek
ondorioak ditu epe laburrean eta luzean.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
27
Epe laburrean: gizonezkoek, oro har, diru-sarrera handiagoak dituzte; merkatutik kanpo (etxean edo ekonomia informalean) lan egiten duten
pertsonek, aldiz, ez dute diru-sarrerarik edo askoz apalagoak dituzte.
Epe luzean: ordaindutakoaren araberako pentsioak pentsioen sistema publikoari egin zaizkion kotizazioen araberakoak dira (pentsio publikoak
soilik kontuan hartzen badira, eta ez pribatuki kontrataturiko pentsioak), eta, hortaz, emakumeen pentsioak gizonenak baino apalagoak dira ia
sistematikoki (gutxiago lan egin dute lan-merkatuan eta, beraz, funts gutxiago jarri dute, langabezia aldi luzeagoak eta txandakatze
handiagoak jasan dituzte lan-merkatuan eta, ondorioz, gizonezkoek baino denbora gutxiagoan kotizatu dute; gainera, emakumezkoen
soldata apalak direla eta, balio absolutu murritzagoko sarrerak egin dituzte altxor publikora).
b) Era berean, banakako zerga-ordainketan ere egon daiteke generoen
arteko desoreka, zergak abantailaren bat ematen badio bikoteko kide
bati duen egoera zibilaren ondorioz.
PFEZri buruz orain indarrean dagoen araudiaren aplikazioaren genero-inpaktua aztertu eta egoera pertsonal eta familiar desberdinei15
ematen zaien zerga-trataerak alderatuta, ikusten da oraingo sistemak desabantaila egoeran kokatzen dituela guraso bakarreko familia-
unitate baten buru diren emakumeak, senarraren mendeko diren eta harekin batera zerga aitorpena egiten duten emakume ezkonduen
aldean. Lehenago aipatu den bezala, diruz laguntzen da emakumeak etxean geratzea edo ezkutuko ekonomian aritzea; era berean,
emakumeak, oro har, senarraren zama ekonomiko gisa ikusten dira, eta ez ordaindu gabeko hainbat lan egiten dituzten pertsona bezala.
Horren ordez honako hau proposatzen da: baterako zerga-aitorpena behin betiko kentzea eta ondoriozko zerga-aurrezpena beste hauetara
bideratzea: seme-alabengatiko prestazio unibertsalen sistema batera, guraso bakarreko familien prestazioetara eta genero-berdintasuna
aldezten duten beste prestazio eta zerbitzu batzuetara, esate baterako, aitatasun eta amatasun baimenak parekatzera.
Oinarrizko produktuen kontsumoarekin lotura duten zeharkako zergei
buruz, kontua da kontsumoaren gainean egiten den zerga-ordainketak gogorrago erasaten diela baliabide gutxiko pertsonei eta aurrekontuaren
parte handiena familiako kontsumoan gastatzen dutenei, emakumeei, alegia.
Baina, gainera, mota horretako zergak ondasunak eta zerbitzuak erostean
edo transmititzean sortzen direnean, diskriminazioa inplizitua izan daiteke, adibidez, zergak emakumeek soilik erositako produktuei eragiten badie,
15 Honako aditu hauek dira esandako analisien egileak: Ikerketa Fiskalen Institutuko María Pazos, Nuria Alonso eta Isabel Lima.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
28
emakumeek edo gizonek, edozeinek eros ditzakeen beste produktu batzuekin alderatuta.
Nahiz eta EAEn aurrez adierazitako hori berretsiko duten sexuen arabera
bereizitako daturik ez dagoen, esan behar da, egun, Eustat pertsona fisikoen errentari buruzko Estatistikan lanean hasita dagoela, eta horrek
aukera emango du hurrengo ekitaldietan zerga-egitateen aitorpenetan egon litezkeen asimetriak argitara ateratzeko, esaterako honako alderdi
hauetan: errentak eskuratzea, murrizketak eta kenketak aplikatzea, hobariak, lanaren errentaren banaketa zergadunaren sexuaren arabera,
etab.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
29
2.3. EMAKUMEEN ETA GIZONEN PARTE-HARTZE DESBERDINA
Ekonomiari buruzko erabaki nagusiak hartzen diren toki eta lanpostu giltzarrietan emakumeen presentzia urriagoa izateak ez du eremu honetako
berdintasun-eza berretsi baizik egiten.
Administrazio Publikoaren goi karguetan emakumeek duten presentziaren azterketak adierazten du Eusko Jaurlaritzan, hasteko behintzat, parekotasun
egoera dagoela sailburuei dagokienez; izan ere, Jaurlaritzako 8 sailen erdietan, emakumeei dagokie titulartasuna. Administrazio Publikoaren
eskalafoian behera egin ahala, emakumeen nagusitasuna gero eta handiagoa da.
Hala ere, izendapen askeko postuez ari bagara, Sailburuordetzakoa,
esaterako, emakumeen presentzia % 31raino jaisten da. Halaber, datuak oso adierazgarriak dira Jaurlaritzako Sailen egoera aztertzen denean; hala,
ikusiko dugu ordezkaritza orekatuko portzentajeetatik gehien aldentzen dena Ogasun Saila dela, % 28,6 baizik ez baitira emakumeen esku dauden
goi karguak –lau besterik ez– eta ratioa % 23,53raino jaisten da mendeko organismoak gehitzen bazaizkio. Hala ere, emakume bat dago
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu, non 18 goi karguetatik 7 emakumezkoen esku baitaude, berez oso maskulinizatua
egon ohi den ingurune batean. Azpimarratzekoa da, orobat, Segurtasun Saileko buru ere, sailak dituen konnotazioekin, emakume bat dagoela.
Enpresetako zuzendaritza-postuen okupazioari dagokionez, Euskadiko produkzio aktibitatean emakumeek duten presentzia desorekatua
produkzio lanaren merkatuan enplegatzaile gisa duten presentziarekin osatzen da, non, Eustat-en arabera (2010era arteko datuak dira),
emakumeen presentzia askoz apalagoa baita, berriro, besteren konturako
enpleguan edo enpresetan erabakitzeko ahalmena duten lanpostuetan:
PRESENTZIA (milakoetan) Guztira Emakumeak Gizonak E %
totalarekiko
Enplegatzaile aktiboak 30,5 8,7 21,8 % 28,5
Autonomo aktiboak 113,3 38,3 75,1 % 33,8
Geuk egina honako hau oinarri hartuta: Biztanleriari egindako inkesta jarduerari buruz, 2010, EUSTAT
Gizarte Ekonomiako enpresetan16 emakumeek duten presentziari
dagokionez, kooperatibismoaren munduan bereziki, mota honetako enpresen sorrera-printzipioei kasu eginda pentsa daitekeenaren kontrara,
sexuaren arabera inor ez diskriminatzeko irizpidea aldezten baita berorietan, sexuen arteko berdintasun-eza merkatuko gainerako
enpresetakoaren berdintsua da. Ebidentzia enpirikoak erakusten du sexu bateko eta besteko kideen arteko bereizkeria-joerek lehenean segitzen
16Gizarte Ekonomiako enpresetan –EAEko kooperatibetan, zehazki– emakumeek duten presentziari buruzko zenbait azterlanek bermatua (Maria Antonia Rivas, 2006)
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
30
dutela eta sendotu egin direla; emakume bazkide gehien, izan ere, kooperatiba feminizatuetan sartzen da, eta berorietan erregistratzen da,
orobat, emakume gehienen laneko barne-sustapena. Aldiz, kooperatiba maskulinizatuetan, bazkide gizonezko gehiago sartzen dira, eta gizonen
portzentaje handiagoari ematen zaio barne-sustapenerako aukera, eta lehendik dagoen bereizkeria betikotzen da.
Egoera are gehiago polarizatzen da lehendakaritza postuez eta enpresa
handietako zuzendaritzaz ari bagara. Gaur egun, Euskadiko enpresetako administrazio-kontseiluetan eta zuzendaritzetan gizonezkoak dira buru; esan
behar da eremu horretan ez dela betetzen ordezkaritza orekatuaren printzipioa (% 40 - % 60).
Izatez, IBEX 35eko euskal enpresetan ez dago emakume bakar bat ere
lehendakari, eta enpresa horietako administrazio-kontseiluetako kideak gizonak dira kasuen % 75 baino gehiagotan.
EAEn egoitza duten IBEX 35eko
enpresetako administrazio-
kontseiluak / zuzendaritza nagusiak
Kideak
guztira
Emakumeak
(%)
Gizonak
(%)
BBVA 13 % 15,4 % 84.6 Gamesa 8 % 25.0 % 75,0 Iberdrola 13 % 23.1 % 76.9 Guztira 34 % 20,6 % 79,4
Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko zifrak 2012. Emakunde.
Errealitate horri, zeina bat datorren Estatuan gertatzen denarekin17,
«kristalezko sabaia» deitzen diote eta zuzen-zuzeneko lotura du emakumeek beren lanbideko denbora eta bizitza pertsonaleko gainerako
dedikazioak –familiakoa, batez ere– uztartu ahal izateko dituzten zailtasun handiagoekin. Bikoteetako erantzunkidetasun estrategiak errealitate
orekatu eta zuzenagoa ez diren bitartean, emakumeek askoz oztopo gehiago (norberarenak edo kanpokoak) izango dituzte beren lanbideko
karrerak garatzeko, lanpostuan hobeto prestatzeko, zuzendaritza erantzukizunak beren gain hartzeko eta ekonomikoki gora egiteko.
Gisa horretako oztopoekin erlazionaturik, merezi du azpimarratzea aurrezki-
eta kreditu-erakundeen erabaki-guneetan emakumeek duten ordezkaritza eskasa edo hutsala. Izatez, EAEko finantza-erakunde nagusien –aurrezki-
kutxak eta bankuak– lehendakaritzak gizonezkoen esku daude. Era berean, erakunde horietako zuzendaritza-batzordeetan ere emakume gutxi dago
eta oso urrun daude ordezkaritza orekatuaren printzipioa betetzetik. BBK da
17 Grant Thornton multinazionalak duela gutxi argitaratutako Business Report 2013 txostenaren
arabera, Estatuan atzera egin da zentzu horretan, ikusi baita erabakiak hartzeko postuen % 21 bakarrik okupatzen dituztela emakumeek (2009an bezalatsu); datu horrek munduko eta EBko batez bestekoaren azpitik kokatzen du Estatua. 100 langiletik gorako enpresen % 37tan ez da emakumerik goi karguetan eta Espainiako enpresen % 63 administrazio-kontseiluetan
parekotasun kuotak izatearen kontra daude.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
31
zuzendaritzan emakume gehien dituen erakundea, baina ez du esandako printzipioa betetzen. Beste muturrean daude BBVA, Ipar Kutxa edo Banco
Guipuzcoano, emakume bakar bat edo batere ez baitago zuzendaritza organoetan.
Euskadiko enpresaburuen ordezkaritza organoetan emakumeek eta
gizonek duten parte-hartzeari dagokionez –ekonomian eragina duten erabaki garrantzizkoak hartzen dira gizarte-eragile horietan–, egoera
honako hau da:
a) EAEko enpresaburu elkarteen zuzendaritza: erakunde horietako goi karguetan gizonak daude nagusiki; emakumeen presentzia oso
gutxiengoan dago elkarte horietako administrazio-kontseiluetan eta zuzendaritza-batzordeetan:
EAEko enpresaburu
elkarteak Guztira Emakumeak (% ) Gizonak (% )
CONFEBASK 33 % 6,0 % 94,0 CEBEK 33 % 6,0 % 94,0 ADEGI 15 % 20,0 % 80.0 SEA 30 % 6.7 % 93.3
Emakume eta gizonen presentzia Euskadiko erabaki-guneetan. Emakunde.
Batez beste, EAEko enpresaburu elkarteen % 85ek lehendakari gizonezkoak dituzte eta % 15ek emakumezko bat dute lehendakaritzan.
Zehatzago esanda, Confebask, Cebek, Adegi eta SEAko lehendakariak gizonezkoak dira. Lau idazkaritza nagusietatik Bizkaikoan soilik dago
emakume bat.
b) Horri gehitu behar zaio bai Merkataritza Ganberetan, bai Bilboko Burtsan
eta bai Enpresa Azoketan gizonezkoak daudela buru; hau da, emakumeek ez dute inolako presentziarik postu giltzarri horietan.
c) Emakume enpresaburuen elkarteak: hiru lurralde historikoetan daude
emakume enpresaburuen elkarteak; guztiak Euskadiko Emakume Enpresaburu, Zuzendari eta Profesionalen Federazioan (FEDEP)
integratuak daude eta gogo-oinarri berberak partekatzen dituzte: gizon eta emakumeen aukera eta eskubide berdintasuna sustatzea eremu
laboralean, sozialean, enpresakoan eta ekonomikoan. Honako hauek dira:
- Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea (AMPEA).
- Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartea (AED).
- Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea (ASPEGI).
Eusko Jaurlaritzaren Komunikazio Gidan aztertutako 19 enpresa-elkarteetatik 14tan, % 68,5 gizonezkoak dira buruak, eta 5etan bakarrik dira emakumezkoak elkarte horietako lehendakari EAE guztian:
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
32
Euskadiko enpresaburuen elkarteak Lehendakaria:
AED - Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartea. emakumea
AJEBASK ARABA - Arabako Enpresari Gazteen Elkartea gizona
AJEBASK BIZKAIA - Bizkaiko Gazte Enpresarien Elkartea emakumea
AJEBASK EUSKADI - Euskadiko Enpresari Gazteen Elkarteen Federazioa gizona
Alava Incoming - Araban Biltzarrak eta Turismoa Sustatzeko Enpresa Elkartea emakumea
AMPEA - Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea emakumea
APD - Zuzendaritzaren Garapenerako Elkartea gizona
Bizkaiko Ostalaritza Elkartea gizona
Internet & Euskadi elkartea - emakumea
Bizkaiko enpresak sarean sustatzeko elkartea, BIZKAIRED gizona
AVASCOP - Euskadiko Aholkulari Politikoen Elkartea gizona
AVIC - Euskal Enpresen Ingeniaritza eta Aholkularitza Elkartea gizona
CEV - Euskal Enpresaburuen Zirkulua gizona
EKA/OCUV, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketa gizona
EKA - Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa gizona
Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioa gizona
Garraio eta Merkataritza Institutua Fundazioa gizona
OKELBIZ - Bizkaiko Harakin eta Urdai-saltzaileak gizona
USSE - Europa Hegoaldeko Basoginen Batasuna gizona
Azkenik, merezi du aipatzea Gizarte Aurreikuspen Osagarrien eremuari
(BGAE) dagokionez, erakunde horietako gobernu-organoetan emakumeen ordezkaritza zeharo urria dela erabakiak hartzen diren lanpostuetan. Hala,
Eusko Jaurlaritzaren 2010eko datuen arabera, gaur egun EAEn existitzen diren 181 Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeetatik % 8k bakarrik daukate
emakume bat lehendakaritzan. Lehendakariordetza karguetan ere askoz gehiago dira gizonezkoak emakumezkoak baino: kargu horien % 85
gizonezkoek betetzen baitituzte. Idazkaritzako karguei dagokienez, gizonen eta emakumeen arteko arrakala txikiagoa da. Hala ere, emakumeen
presentzia gizonena baino 20 puntu portzentual apalagoa da.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
33
2.4. GIZARTE-ARAUEN ETA BALIOEN ERAGINA
Emakumeek ekonomiaren eremuan duten presentzia txikiagoa, baliabideak lortzeko dauden berdintasun-ezak eta erabakiak hartzekotan
duten parte-hartze urria gizarte androzentriko baten isla dira, eta gizarte horretan, oraindik lehiakortasun eta hazkunde balioak gizonarekin lotzen
dira eta zainketa eta altruismo balioak emakumearekin; baina errealitate baten isla ere badira: zifrek erakusten dute desoreka handia dagoela,
ordaindutako lanak sortzen duen ekonomian eta gizon eta emakumeek hor duten parte-hartzean, batetik, eta ordaindu gabeko lan eta jardueretan,
bestetik.
Ordaindu gabeko lana ekonomikoki ikusezina denez, ezin izan da zainketa
sistema iraungarri baten azterketa errealista egin, sistema hori, funtsean, genero-roletan eta emakumeen doako lanean oinarritzen baita. Sexuaren
araberako lanaren banaketa berdintasun gabean, emakumeek, batik bat, etxeko eremua okupatzen dute eta gizonek espazio publikoa, enplegu
formal eta ordainduarena, tradizioz izan duten familiaren mantentzaile rolaren eraginez, eta banaketa horixe da, hain zuzen, emakumeek jasaten
dituzten hainbat diskriminazio esplikatzen dituen faktorea. Balioei buruzko Europako azken Inkestaren arabera (2011), EAEko gizartearen gehiengo
handi batek (% 96,5), Estatuan eta Europan bildutako iritziekin bat, bai etxeko lanetan eta bai haurren hazkuntzan gizonezkoen parte-hartzea
paritarioa izatea defendatzen du. Ugalketa-lanaren erantzunkidetasun ideal hori gizartearen iruditerian sartuta dago, eta kolokan jartzen ditu
familia tradizionalaren ohiko erreferenteak. Baina gizonek etxeko lanetan eta zaintzan zeregin aktiboa izateko bultzada hori ez dator bat benetan
gertatzen denarekin. Lehen urteetako zaintzari dagokionez adibidez, amatasun-prestazioa hartu duten gizonen kopurua bitxikeria estatistiko
moduan hartzen da: gehienez, gizonen % 5ek hartu zuen.
Aurreiritzi irrazionalak eta ezkutuko interesak aparte utzita, bada mekanismo bat, diskriminazio estatistikoa deitua, emakume guztiei eragiten diena.
Termino horren bidez adierazten da enpresaburuek (gizonezkoak gehienetan), pertsona hautagaiaren etorkizuneko portaerari buruzko
informaziorik ezean, abian jartzen duten prozesua: pertsona zer taldetakoa den ikusi eta taldeari buruz dagoen informazio estatistikoan oinarritzen dira
beren erabakiak hartzeko. Emakumeen kasuan, enpresaburuak kontuan hartzen du aukera gehiago dituela, familiako arrazoiak direla eta, lanetik
faltatzeko. Lanetik faltatze horiek aparteko kostuak eragin diezazkiokete emakumeari bere lanpostuan, eta kostu horiek are handiagoak izango dira
lanpostuaren kualifikazio maila zenbat eta handiagoa izan. Arrisku hori konpentsatzeko, enpresaburuen joera kalitateko enpleguetan gizonezkoak
kokatzea izan ohi da, eta emakumeentzat uzten dira kualifikazio
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
34
gutxienekoak eta ordezten errazenak. Esan daiteke, hortaz, emakume guztiek ordaintzen dutela 'prestasun gutxiago' etiketa eramateagatik.
Laburbilduz, bi kausa daude emakumeek eta gizonek lan-merkatuan
dituzten aldeen azpian: batak hezkuntza faktoreekin eta aurreiritzi irrazionalekin du zerikusia. Bestea gizonek etxeko lanak eta zainketa
zereginak beren gain ez hartzearen zuzeneko ondorioa da.
Politika publikoen formulazioa errazteko, beharrezkoa da emakumeen etxe barruko, nekazaritzako, elikagaien ekoizpeneko, ugalketako eta
erkidegoaren aldeko ordaindu gabeko lanaren ekarpen ekonomikoa
kuantifikatzea eta balioestea, eta genero adierazleak diseinatzea ekarpen
horiek dimentsionatzeko eta, herrialdeen barne produktu gordinarekin (BPG) alderatuta, behar bezala zenbatzeko. Jarduera horien garrantzi
ekonomikoaren ikusezintasuna da generoko berdintasun-ezen azpian dauden erlazio ekonomikoak eta botere-harremanak betikotzen dituen
elementuetako bat.
Estatuan egindako hainbat azterlanek ondorioztatu dute 4 milioi emakumek
egiten dituztela etxeko lanak (emakumeen biztanleria ez-aktiboaren % 42) inolako ordainsaririk jaso gabe, hau da, Espainiako ekonomiaren amaierako
produkzioan konputatu gabe. Zenbait estimazioren arabera, emakumeek ekonomiari egindako ekarpena BPGren % 36 izan zen 2010ean.
Gaur egun lan-merkatuan dagoen generoaren araberako soldata
arrakalarik ez lukeen ekonomia batean, emakumeen ekarpena BPGren % 44raino igoko litzateke. Gizonen eta emakumeen enplegu-tasen aldea
ezabatuko balitz (gaur egun, 12,5 puntu portzentualekoa da), BPG % 19 haziko litzateke, eta, hortaz, emakumeen ekarpena % 55erainokoa izango
litzateke. Azken kasu horretan, emakumeen enplegua 2 milioitan haziko litzateke, eta oraingo zifra 10 milioi emakume okupaturaino igoko litzateke;
hala, gizonezkoen enplegu bolumena berdinduko litzateke.
Euskal Autonomia Erkidegoko etxeko ekoizpenaren balioa 19.313 milioi eurokoa izan zen 2008an; horrek esan nahi du urte horretako Barne
Produktu Gordinaren (BPG) % 28 izan zela.
Zeregin jakin batzuei sexuaren arabera eskaintzen zaien denboraren
adierazleak aztertuta, zabaldu egiten da ekonomia tradizionalean erabili ohi den ikuspegi androzentrikoa eta emakumeen aktibitatea bistara
ateratzen da, merkatuko lanaren kontzeptu soiletik harago joanez.
Are gehiago, emakumeek ordaindutako lana egiten dutenean, gizonezkoek baino erantzukizun gutxiagoko posizioa izaten dute
gehienetan, eta ia ez dute protagonismorik izaten jarduera ekonomikoaren garapenean eragina duten erabakiak hartzen diren postuetan, ez-eta
hazkunde-ereduari buruzko apustu estrategikoak egiten diren guneetan ere. Hori horrela izatearen arrazoia, berriro ere, lanaren banaketa
berdintasun gabean eta emakumeek laneko bizitza eta familiakoa
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
35
uztartzeko izan ohi dituzten zailtasunetan bilatu behar da (kontuan izanik kargua zenbat eta altuagoa izan, dedikazio handiagoa eskatuko duela),
nahiz eta bizitzako bi esferetan eskaintzen duten dedikazio-denbora batuta, gizonek baino denbora gehiago sartzen duten lanean, beti beren denbora
pertsonala eta aisialdikoa galtzearen ordainetan.
Hala ere, berriro aipatu beharra dago «uztartzearen efektu makurra», zeinak praktikan esan nahi baitu abian dauden uztartze neurri gehienak baimenak
handitzea eta lanetik aldi batean falta izateko erraztasunak ematea izaten direla, familiakoak edo kidekoak zaindu ahal izateko (horrek, azkenean,
emakumearen zaintzaile papera mantentzen laguntzen du, askotan, bere familiako kideak ez ezik, bikote gizonezkoaren familiakoak ere zaintzen
baititu). Beraz, komeni da uztartzearen auziari ikuspegi zabalago batetik ekitea eta erantzunkidetasunaren kontzeptua sartzea. Honela defini
genezake erantzunkidetasuna: «emakumeek eta gizonek orekaz eta zuzentasunez beren gain hartzea etxeko eta familiako esparruari lotutako
erantzukizunak, eskubideak, eginbeharrak, aukerak eta zainketa lanak».
Agertoki horretan, aurretik ikusi dugun bezala, soldata murritzagoak izateak (oro har, enpleguan presentzia txikiagoa dutelako eta, bereziki, goiko
lanpostuetan) hainbat ondorio dakartza: erosteko ahalmen txikiagoa, gizarte-babeseko sistema jakin batzuk lortzeko zailtasunak, sinesgarritasun
eskasagoa finantza- eta kreditu-erakundeen aurrean, eta burujabetasun eskasagoa beren bizitzari buruzko erabakiak hartu ahal izateko; horrek
guztiak prekarietate handiagoa eta pobretasun eta bazterketa arriskua ekar lezake.
Horrelako gurpil zoro batean trabatuta geratuz gero, zaila izan daiteke hortik bakarrik irtetea, baina errazagoa litzateke gizon eta emakumeek,
botere publikoek eta enpresek erantzunkidetasuneko estrategiak aktibatuko balituzkete.
Oro har, oraindik indarrean dauden eredu sexistak hautsi nahi baditugu,
berdintasun gabeko egoera batetik abiatzen garela aitortzen duen esparru politiko baten alde ahalegindu beharko dugu, eta behin eta berriro saiatu
politika horiek errealitate egitera bideratuko diren aurrekontuak beti genero-ikuspegitik egin daitezen.
Hala ere, oraindik beharrezkoak dira berariazko neurriak eta ekintza
positiboak ondorengo hauen haritik:
- Emakumeen enplegua sustatzea jarduera ekonomiko guztietan, bai
beren kontura eta bai besteren kontura, eta etengabeko prestakuntza bultzatzea, estereotipoak hautsi eta postu
kualifikatuetara hel daitezen.
- Enpresetan uztarketa formulak aktibatzea eta erantzunkidetasunaren garrantziari buruzko sentsibilizazio programak
diseinatzea.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
36
- Emakumeek enpresen ordezkaritza organoetan parte-hartzea sustatzea, oro har, eta finantza-erakundeetan eta gizarte-
aurreikuspen osagarrikoetan bereziki, eta egoera berri horiek bistara ateratzea beste kasu batzuetarako eredu izan daitezen.
- PFEZren baterako aitorpena egiteko aukera ezabatzea.
- Genero berdintasunak makroekonomian dituen eragin positiboak
aipatzen dituzten azterlanen emaitzak eta gomendioak zabaltzea. Adibidez, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera (2013):
1.- Bistakoa da emakumea bere burua prestatzeko gai denean eta merkatuen goiko erpinera heltzen denean, egoera
makroekonomikoa hazi egiten dela. Beren ekonomiei laguntzeko gaitasuna duten 865 milioi emakumetatik 812 milioi garapen bidean
dauden herrialdeetan bizi dira.
2.- Zahartze prozesu azkarrean dauden ekonomietan, garrantzizkoa da emakumeek hazkundea bultzatu ahal izatea, gainbehera
datorren lanerako indarraren inpaktua arintzeko.
3.- Emakumeen lan-merkatuko aukeretan hobekuntzak lortzea lagungarri izan daiteke hezkuntzan hobera egiteko. Emakumeek
gizonek baino diru gehiago inbertitzen dute seme-alaben hezkuntzan.
4.- Emakumeek eta gizonek diru-sarrera orekatuagoak edukitzeak mesede egingo luke enpresen produktibitatean.
5.- Lana baldintza berdinetan egiteak emakumeen talentuari eta
potentzialari mesede egingo lioke enpresetan.
- Azkenik, berdintasunaren aldeko lege-aginduak betetzen diren hurbilagotik jarraitzea gomendatzen da, haietan aurreikusten baitira
ekonomiaren arloan berdintasuna lortzeko beharrezkoak diren hainbat soluzio.
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
37
2.5. BERDINTASUNAREN ALORREKO AGINDU ESPEZIFIKOAK
BERDINTASUN ARLOKO AGINDUAK TRESNA JURIDIKOAK
Euskal herri-aginteek neurri egokiak hartu behar dituzte emakumeek eta gizonek eskubide politikoak, zibilak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, eta arauetan aitortu lekizkiekeen gainerako oinarrizko eskubideak, aukera berdinekin baliatzen dituztela bermatzeko, boterea eta baliabide eta etekin ekonomikoak eta sozialak eskuratu eta kontrolatzea barne.
3.2 artikulua, 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa
Euskal herri-administrazioek, urtero, lege honetan jasotzen diren eginkizunak betetzeko eta neurriak egikaritzeko behar dituzten ekonomia-baliabideak izendatu eta zehaztu behar dituzte nork bere aurrekontuetan.
14. artikulua, 4/2005 Legea
Euskal herri-administrazioek aldian-aldian egingo dute Euskal Autonomia Erkidegoan egindako etxeko lanen
balio ekonomikoaren kalkulua –hartan sartuta pertsonak zaintzeak dakarren lana–, eta kalkulu hori euskal gizarteari jakinaraziko diote, etxeko lanen garrantzi ekonomiko eta soziala ezagutu dezan. Halaber, etxeko lanen balioa aintzat hartu beharko dute politika ekonomikoak eta sozialak
diseinatzerakoan.
34. artikulua, 4/2005 Legea
Emakumeek eta gizonek lan-merkatuan duten parte-
hartzea handitzea, langabezia estrukturala murriztea
eta kalitateko enplegua sustatzea. (…) eta segmentazioaren, aktibitate-ezaren eta sexuen arteko berdintasun-ezen kontra borrokatzea.
7. zuzentaraua: 2020rako Europako Estrategia
Emakumeek eta gizonek lan-merkatuan duten
parte-hartzea handitzea eta langabezia
murriztea.
4. zuzentaraua Enpleguaren Euskal Estrategia 2011-2014. Eusko Jaurlaritza, 2. ardatza
Balioak aldatzea sustatzea, pertsonei sexuaren
arabera emandako genero estereotipoak eta rolak
ezabatuz.
- Gazteek eta helduek etxeko lanak eta zaintza gizarte behar bezala hartzea, eta arlo horretan gizonek, herri-erakundeek eta pribatuek eta gizarte zibilak ere parte hartu behar dutela ikustea, eta hala pentsatzen duten gazteen eta helduen kopurua handitzea.
1.1 helburua. (1. ardatza) EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana (EGBP)
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
38
BERDINTASUN ARLOKO AGINDUAK TRESNA JURIDIKOAK
Emakumeen laneratzea, lan baldintzak eta mailaz
igotzeko aukerak hobetzea, talde- eta egoera-
aniztasuna kontuan hartuta.
- Emakume-taldeen jarduera- eta okupazio-tasa handitzea, kalitatezko lanpostuetan (mugagabeak eta lanaldi osokoak) parte hartuz. Ildo horretatik, lehentasuna izango du, batetik, zientzian, teknologian, ekonomian eta finantzetan emakume ikerlarien kopurua handitzeak, eta, bestetik, teknologiako sektore aurreratu eta trinkoenetan emakume langileen kopurua handitzeak. - Enplegua eta autoenplegua sustatzen duten emakumeen kopurua handitzea. - Emakumeek sustatutako enpresa-proiektu finkatu, lehiakor eta nazioartekoen kopurua handitzea. - Emakumeen eta gizonen batez besteko urteko soldata gordinen arteko aldea txikitzea, batez ere alde handiena duten sektoreetan. - Egoera txarrenetan dauden emakumeen gizarte-estaldura eta lan-baldintzak hobetzea; batik bat lehen sektorean dihardutenena, etxekoandreena eta ezkutuko ekonomian dihardutenena, lan-baldintzak okertzearekin batera sortzen ari diren beste arrisku-talde batzuen artean.
3.1 helburua. (1. ardatza)
VI. EGBP
Pobrezia edo bazterketa arriskuan edo egoeran
dauden emakumeen kopurua murriztea.
- Pobrezia edo/eta bazterketa arriskuan edo egoeran dauden emakumeen ehunekoa murriztea.
3.2 helburua. (1. ardatza)
VI. EGBP
Erantzunkidetasuna eta zaintzaren etika bultzatzea.
- Amatasun- eta aitatasun-baimenen parekatzea sustatzea, iraupen bera izan dezaten eta besterenezinak izan daitezen. - Kontziliazio-neurriei heltzen dieten gizonen ehunekoa handitzea. - Generoen arteko aldea murriztea, gizonek eta emakumeek etxeko eta zaintza lanetan emandako denboran
5.1. helburua. (2.
ardatza) VI. EGBP
Emakumeek aisialdiaz gozatzeko eta
autonomia/independentzia ekonomikoa lortzeko
bideratutako denbora handitzea
- Genero-aldea murriztea emakumeek eta gizonek aisialdiari eta bizitza sozialari eskaintzen dioten denboran. - Genero-aldea murriztea emakumeek eta gizonek soldatapeko lanerako eta prestakuntzarako ematen duten denboran, osoko lan-zama handitu gabe.
5.2. helburua. (2.
ardatza) VI. EGBP
Indarkeriaren biktima diren emakumeen babesa eta
arreta osoa bermatzea.
- Emakumeen aurkako indarkeriaren biktima direnei laguntza ekonomikoa ematea bermatzea.
8.2. helburua. (3.
ardatza) VI. EGBP
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
39
BERDINTASUN ARLOKO AGINDUAK TRESNA JURIDIKOAK
Emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasuna erreala eta benetakoa izateko behar diren baldintzak sustatzea, hala norbere konturako zein
inoren konturako lana lortzean, nola lan-, prestakuntza-, sustapen-, ordainketa- eta kontratuen amaiera-baldintzetan.
36. artikulua, 4/2005 Legea
Emakumeek soilik edo gehiengoan kudeatutako enpresen ekarpen ekonomikoa bistaratzea eta ekintzailetza kasu arrakastatsuak zabaltzea, gazteek norekin identifikatu izan dezaten eta belaunaldi berrientzat erreferentziako rolak transmititzeko.
Lehiakortasun faktorea
I.1 ELP 2010-2013 2. ardatza ABPE 2008-2011 F.3 Helburu Estrategikoa Beijing-eko Ekintza Plataforma
Lehentasuna ematea eratze-gastuak, aktiboetan egindako inbertsioak eta funtzionamendu-gastu orokorrak finantzatzeko diru-laguntzen deialdietan, eta laguntza publikoa duten elkarren bermerako sozietateek berariazko funtsak ezar ditzatela emakumeek gehiengoz sustatutako enpresa-ekimenen eratzeari eta/edo sendotzeari mesede egiteko xedearekin.
38. artikulua, 4/2005 Legea
Hazi-kapitaleko funtsekin lehentasuna ematea deialdia egin aurretik gehienez hiru urte lehenago ikasketak amaitu dituzten emakume ekintzaileen enpresa-proiektuak finantzatzen laguntzeari.
19.2 artikulua, 16/2012 Legea
Emakumeentzat mikrokredituak sustatzea, familiaren edo norberaren egoera dela-eta bestelako finantziaziorik ezin lortu dutenean.
20. artikulua, 16/2012 Legea
Emakumeek kreditua eta kapitala lortzea sendotzea, baldintza egokietan eta gizonei ematen zaizkien baldintza berberetan. (…) Bankuen sektorea mobilizatzea mailegu gehiago eman ditzaten, pizgarrien bidezko birfinantzaketa posible izan dadin, emakume enpresaburuen premiez arduratuko diren bitartekariak presta ditzaten, eta emakumezkoak sar ditzaten beren zuzendaritza-organoetan, plangintzan eta erabakiak hartzerakoan.
F.2 Helburu
Estrategikoa Beijing-eko Ekintza Plataforma
Sistema fiskaletan genero azterketa bat egitea familiak, bigarren errenta-jasotzaileak edo lanaldi partzialeko langileak premiarik gabe diskriminatzea eragozteko.
Genero-transbertsalitateari, lehiakortasunari eta hazkundeari buruzko Konferentzia, ELGA (2000)
2
. GEN
ERO
-ER
AG
INA
EB
ALU
ATZ
EKO
AZT
ERTU
BEH
AR
REK
O F
UN
TSEZ
KO
ALD
ERD
IAK
40
BERDINTASUN ARLOKO AGINDUAK TRESNA JURIDIKOAK
Emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren
printzipioari jarraitzea Estatuko Administrazio Orokorreko zuzendaritza-organoetako titularren
izendapenean, bai eta hari lotutako edo haren mendeko organismo publikoetakoetan ere, osotasunean hartuta, baldin eta izendapen horiek berari badagozkio.
V. titulua, II. kapitulua, 52.
artikulua 3/2007 Legea (naziokoa)
Estatuko Administrazio Orokorra, kapital bidez, partaide den enpresetako administrazio-kontseiluetan
presentzia orekatuaren printzipioa errespetatzea, bai-eta haren mendeko edo harekin lotura duten organismo publikoetan ere
V. titulua, I. kapitulua, 54.
artikulua 3/2007 Legea (naziokoa)
Euskal aginte publikoek neurri egokiak hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen presentzia orekatua
lor dadin erabakiak hartzeko eremu guztietan.
3.7. artikulua, 4/2005 Legea
Euskal herri-administrazioek sustatu behar dute emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izan
dadila profesionalen, enpresaren, gizarte-
ekonomiaren, sindikatuen, politikaren, kulturaren eta
bestelako arloetako elkarte eta erakundeen
zuzendaritzako organoetan.
19.1. artikulua, 4/2005 Legea
OHARRA: Herritarren segurtasunari buruzko berdintasun-agindu espezifikoez gain,
modu orokorrean sektore guztietan aplikagarri diren berdintasunari buruzko aginduak ere aztertu behar dira; horiek guztiak generoaren araberako eraginari buruzko txostenak egiten lagundu duten materialetako alderdi juridikoei buruzko dokumentuan aurki daitezke.
3
. LEG
EDIA
41
3. LEGEDIA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN EREMUA
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea
EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana (EGBP)
16/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko ekintzaileei eta enpresa txikiei laguntzekoa
Enpresa Lehiakortasuneko Plana 2010-2013 (ELP)
Arabako emakumeen eta gizonen berdintasunerako III. Foru Plana 2010-2014 (III. EGBFP Araba)
Bizkaiko emakumeen eta gizonen berdintasunerako IV. Foru Plana 2012-2015 (IV. EGBFP Bizkaia)
Gipuzkoako emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. Foru Plana 2013-2020 (II. EGBFP Gipuzkoa)
ESTATUAREN EREMUA
3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerakoa (3/2007 LO)
Aukera Berdintasunerako Plan Estrategikoa 2008-2011 (ABPE 2008-2011)
EUROPAREN EREMUA
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako estrategia 2010-2015
Ekintzailetzari buruzko Ekintza Plana 2020: Ekintzaile espiritua hauspo-berritzea Europan (EEP 2020)
Batasunaren eta Estatu kideen politika ekonomikoetarako zuzentarau orokorrak (PEZO)
3
. LEG
EDIA
42
Europako Parlamentuaren eta Batzordearen Arautegi proposamena, Eskualde Garapeneko Europako Funtsa, Europako Gizarte Funtsa, Kohesio Funtsa, Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsa eta Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari dagozkien xedapenak ezartzen dituena, Marko Estrategiko Komunaren baitan (MEK arau.).
Batzordearen Zerbitzuen lan-dokumentua: Eskualde Garapeneko Europako Funtsa, Europako Gizarte Funtsa, Kohesio Funtsa, Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsa eta Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsarentzat 2014-2020 epealdirako Marko Estrategiko Komunari (MEK) dagozkion elementuak (MEK)
Eranskinak
NAZIOARTEAREN EREMUA
Beijingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma. 1995eko iraila.
4
. DA
TU-IT
UR
RIA
K
43
4. DATU-ITURRIAK
ADIERAZLEAK ETA DATU GILTZARRIAK ITURRIA ALDIZKO
TASUNA
• E.A.E.ko biztanleria, lurralde-eremuka,
adin- eta sexu-talde handien arabera.
2011/11/01
• 16 urteko eta gehiagoko EAEko
biztanle okupatuak, hiruhilekoaren,
egoera profesionalaren eta sexuaren
arabera.
EUSTAT
Hiru hilean
behin
• Laneko taula guztiak / Ugalketa-lana
• Laneko taula guztiak / Ekoizpen-lana
• Diru-sarreren taula guztiak
• Gizarte-inklusio / Pobreziako taula
guztiak
Emakume eta gizonen
berdintasun adierazleak
EUSTAT
Urterokoa/
Hiru urtean
behinekoa /
Bost urtean
behinekoa
• Egunean zehar jarduera nagusian
aritzen diren pertsonen ehunekoa eta
pertsona horiek jarduera nagusiari
dedikatzen dioten denboraren
eguneko batez bestekoa. 2009-2010,
sexuaren arabera
Denboraren erabileraren
inkesta
EIN
Aldagaia
• Langilearen urteko batez besteko
irabazia sexuaren, adinaren eta
autonomia-erkidegoaren arabera
Soldaten egiturari buruzko
inkesta EIN
Urterokoa
• Batez besteko errenta pertsonala,
errenta motaren eta sexuaren
arabera
Pertsonen eta Familien
Errentaren Estatistika
EUSTAT
Bi urtez behin
• Pobrezia eta prekarietate errealeko
egoerak EAEn, sexuaren arabera
(%).2008-2012
POBREZIARI ETA GIZARTE
DESBERDINTASUNEI
BURUZKO INKESTA, 2012.
EMAITZA NAGUSIAK
Eusko Jaurlaritza Enplegu
eta Gizarte Arazoen
Zuzendaritza Nagusia
Lau urtean
behin
4
. DA
TU-IT
UR
RIA
K
44
ADIERAZLEAK ETA DATU GILTZARRIAK ITURRIA ALDIZKO
TASUNA
• Emakumeen eta gizonen presentzia
Euskadiko erabaki-guneetan
Kontseilu Nagusia /
Euskadiko Patronalen
Zuzendaritza Batzordea
sexuaren arabera
Emakunde
Maiztasun
zehatzik
gabe
• Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetza eta
Idazkaritza Nagusietako goi karguak
sexuaren arabera.
• IBEX 35eko euskal enpresetako
lehendakaritza eta administrazio-
kontseiluak / zuzendaritza nagusiak
sexuaren arabera.
Euskadiko emakumeen
eta gizonen egoerari
buruzko zifrak, 2012
Emakunde
Urterokoa
5
. ER
REF
EREN
TZIA
-AG
IRIA
K
45
5. ERREFERENTZIA-AGIRIAK
IKERLANAK ETA TXOSTENAK
– El trabajo de cuidados de mujeres y hombres en Andalucía Instituto Andaluz de la Mujer. Colección Estudios nº 29, 2013. IAM, 2013.
– Estudio de Cuidados a Personas Dependientes Prestados por Mujeres:
Valoración Económica, RED2RED Consultores, para el Instituto de la Mujer. Colección Estudios nº 102, 2007.
– El trabajo no remunerado en la economía global, María Ángeles Durán
Heras. BBVA Fundazioa, 2012.
– Informe sobre desigualdad salarial, UGT. Secretaría Confederal para la
Igualdad, 2013.
– Soldata-arraila: eragileak eta adierazleak. Emakunde, 2012
– Ikerketak Ekonomiaz. Berdintasun-eza errentaren banaketan Euskadin (1986-2012). Ogasun eta Finantza Saila, Ekonomia eta Plangintza
Zuzendaritza, 2013
– La economía sumergida en España, Alfredo Jiménez eta Ramiro Martínez-Pardo. Fundación de Estudios Financieros. Documentos de Trabajo nº 4, 2013.
– Informe de la Dirección de Finanzas en relación con el impacto en
función del género del Anteproyecto de Ley sobre Entidades de Previsión Social Voluntaria, Gobierno Vasco, Departamento de
Economía y Hacienda, 2010.
– La crisis económica y sus alternativas: una perspectiva de género, Lina
Gálvez eta Juan Torres. «XIX Taller de Política Feminista. Feminismo ante la crisis» liburuaren kapitulua. Politika Feministen Foruma Madril, 2009.
– ¿Afectan los impuestos a la (des)igualdad de género? El caso del IRPF
español, María Pazos Morán. Documentos de trabajo del Instituto de Estudios Fiscales, 2, 2011.
– «Mujeres y cooperativismo en la Comunidad Autónoma del País
Vasco». Mª Antonia Rivas. GEZKI, nº 2, 2006, 153-175. http://www.ehu.es/ojs/index.php/Gezki/article/view/3300
– Emakumeak, lana eta ekonomia: genero-berdintasunaren onura makroekonomikoak, NDFko teknikarien azterketa dokumentua. 2013ko
iraila.
– Desiguales por Ley. Las políticas públicas contra la igualdad de género. María Pazos Morán (2013)
5
. ER
REF
EREN
TZIA
-AG
IRIA
K
46
ESKULIBURUAK ETA GIDAK
– Presupuestos sensibles al género en la Comunidad Autónoma del País
Vasco, Ailsa McKay eta Rona Fitzgerald, 2003.
5
. ER
REF
EREN
TZIA
-AG
IRIA
K
47