gizarte segurantza sailabiltegia.labsindikatua.org/argitalpenak... · garraioak” bereganatuko...

19

Upload: others

Post on 07-Oct-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze
Page 2: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

2008

JUSTIZIA, LAN ETAGIZARTE SEGURANTZA SAILA

GOBIERNO VASCODEPARTAMENTO DE JUSTICIA, EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL

EUSKO JAURLARITZA

lagundu du prestakuntza sindikalerakotxosten hau finantziatzen.

Page 3: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

Aurkibidea1. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 2008ko aurrekontuak. ..................................................................5

1.1. Gasteizko Jaurlaritzaren gastu lehentasunak ........................................................................5

1.2. Gizarte gastuak garrantzia galtzen du aurrekontuan ......................................................7

1.3. Sozial mailan, Europatik aldentzen...........................................................................................8

1.4. Aurrekontuko superabita nahiz eta zor maila apala izan ..............................................11

1.5. PSOE-PSE-k Jaurlaritzaren kontuei emandako laguntza aurrekontuetako

itun hutsa gainditzen du ................................................................................................................11

2. Nafarroako 2008ko aurrekontu orokorren aurreproiektua. .......................................................13

2.1. Gehiengo osoaren galerak nolabaiteko eragina izan du aurrekontuen

lanketan.................................................................................................................................................13

2.2. Aurrekontu sozialago baten beharra. .....................................................................................14

2.3. Euskararen Nafar Institutuaren sorrera da euskararekin loturiko

gertaera garrantzitsuena...............................................................................................................15

2.4. Nafarroaren estatu espainiarrarekiko mendekotasun ekonomikoa........................16

2.5. Sarreren aurrekontuko datuen manipulazioa .....................................................................17

2.6. Aldaketa fiskalak enpresarien mesedetan ..........................................................................19

Page 4: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

E4Ko

ader

no si

ndika

lake

kono

miko

a

Page 5: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

5

1.1. Gasteizko Jaurlaritzaren gastu lehentasunak.

Ibarretxeren gobernuak 2008. urterako aurkeztu Aurrekontu Orokorreko Proiektua9.939,7 milioi eurotakoa da; kopuru honek 2007. urteko aurrekontuarekiko %13,7kogastu igoera dakar.

Hala ere, deskontatuko bagenu Estatuko Administrazioak tren sare berria eraikitze-ko (euskal Y) eman duen kudeatze kreditua gastuaren hazkundea %10,8koa litzate-ke. Estatuak 2008. urtean aipatu tren egiturak eragindako gastuei aurre egitekoaurreikusi duen transferentzia 533.4 milioi eurotakoa da (gastu guztien %5,4a).

Gastuen partidak nora bideratzen diren eta zein xede duten hobekiago ezagutze-ko, aurrekontu honetako zereginen sailkapena aztertuko dugu. Honek gobernuakegingo dituen gastu-lehentasunak ezagutzen lagunduko digu eta adieraziko diguzeintzuk diren gehien handitzen diren diru-kopuruak.

- Ekonomia ezaugarria duten ondasun publikoen ekoizpena: Atal honetan,enpresen lehiakortasuna hobetu nahian, ekonomia garapena sustatzeko eta ekoiz-pen sektoreen berritzea hobetzeko gastuak sartzen dira. honetara bideratzen denaurrekontu-hornidura %46,8an handituko da 2008. urtean.

Atal honetako aurrekontu-esleipenen %74a “Oinarrizko Azpiegiturak etaGarraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007. urtearekiko. Gehitze hau ia osorik bereiztuko dute AHT-aren lanakordaintzeko. Honela, 2008. urtean 567 milioi euro baino gehiago erabiliko dira tren-bide berria eraikitzeko (2007. urteko aurrekontuaren bikoitza).

“Komunikazioen” funtzioak 119,2 milioi eurotako zuzkidura hartzen dioInformazioaren Gizarteko Euskadi Egitasmoari. Horrek %74ko areagotzea lekarke.“Ikerketa Zientifikoan, Teknikoan eta Aplikatuan” jarduteko esleitu programak%40an handituko dira.

- Beste Administrazio Publikoekiko finantza harremanak: Gastu atal honetarakoegin diren aurrekontuak, 2007. urtearekiko, %53,6an handituko dira. Atal honetaneta Doikuntzako Funtsa Nagusirako (lehen, Elkartasun Funtsak) esleitu diren 88,3milioiez gain, Jaurlaritzak hainbat azpiegitura-proiektuak finantzatzeko egin ekar-penak sartzen dira, berez, eskuduntza hauek Aldundienak direnean.

Aldiz, Lakuak zerbitzu sozialetara eta osasun gaietara zuzendutako foru-azpiegitu-rak finantzatzeko egin ekarpena 16 milioi eurotakoa izango da. Honen aurrean,horratx, bide, tren eta tranbia azpiegiturak eta obra hidraulikoak egitekoAldundietara zuzendu dituzten 56 milioiak.

1. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 2008ko aurrekontuak

Page 6: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

E6Ko

ader

no si

ndika

lake

kono

miko

a

- Izaera orokorreko zerbitzuak: Administrazio autonomoari eta egungo egitura politiko-

administratiboari laguntzeko ekimenak finantzatzera zuzendutako kredituak %31,7an han-

ditu dira. Gehien hazten diren aurrekontu partidak hautazko gastua (azken erabilera eza-

gutzen ez dena) esleitzen uzten dituzten aurrekontu programenak dira eta honek informa-

zioa iluna izatea dakar. Programa horizontalei egin ekarpenak “Hainbat saila” eta “Kreditu

Orokorra” %37,4an eta %240an handituko dira hurrenez hurren.

EAEko Administrazio Orokorreko Gastuen Aurrekontua 2008. urterako.Funtziozko sailkapena (milaka eurotan):

Page 7: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

1.2. Gizarte gastuak garrantzia galtzen du aurrekontuan.

Aurrekontuaren zereginen arabera egin sailkapenari lotuz, garrantzitsua da gizar-te programei esleituriko gastuen munta aztertzea. Aipatu programak“Segurtasuna, Babesa eta Gizarte Sustapena” eta “Izaera sozialeko OndasunPublikoen Ekoizpena” izeneko multzotan biltzen dira.

Gastu sozialeko bi multzo hauetara esleitutako kreditu orokorra %9,2an handitu-ko da. Aldiz, portzentajeko areagotze hau, guztira, gastuen aurrekontuak izatenduen hazkundea baino askoz ere apalagoa da (%13,7a).

Honen ondorioz, gastu sozialera bideratutako aurrekontu-ahalegina murrizten da,eta gastu osora bideratutako aurrekontuaren %66,6a izatera igaro da (aldiz, 2007.urtean, aurrekontuan esleitzen zen gastu sozialaren garrantzia %69,3koa zen).

Ondorio bera aterako dugu Aurrekontu Orokorrei kentzen badiegu Estatuak AHTfinantzatzeko eman duen kudeatze kreditua. Honela, behin aipatu kredituak sor-tzen duen ondorio nahasgarria ezabatzen badugu (Estatuaren ekarpena 2007.urtean emandakoarekin alderatuz, %110ean handitzen baita), gastu sozialareneragina 2008. urterako aurreikusitako aurrekontuaren %70,3 arte murrizten da(2008an %71,4a erdietsi zuen).

Hortaz, Ibarretxeren gobernuak aurkeztu kontuen analisiak adierazten digutehauen lehentasuna gastu sozialetik urrun daudela eta batik bat, jarduten da: gara-penean oinarritutako eredu ekonomiko baten sustapenari loturiko bestelako inte-res mota bati mesedea eginez, enpresentzat lehiakorra goa den inguru bat lortunahian, eta egungo autonomia ereduaren morrontzako kudeaketan.

EAJ, EA eta EB-k osatu hirukoak gutxiengo konpromezutzat jo izan balu 20061.urteko aurrekontuaren (aurrekontu kitapen osoaren berri dakigun azken ekital-dia) portzentai bera gastu sozialetara esleitu behar zela, programa sozialetarazuzendutako kreditu osoak 636,7 milioi euro gehiago izango lituzke, aurrekontuansartu diren 6.615,7 milioi euroei gehituko genizkienak.

Begi-bistakoa da gastu soziala areagotzeko konpromezu ezak gure ongizate etaelkartasun mailak hobetzeko xedeari muzin egitea dakarrela berekin; uko egitehau, PNV-ren eta honen kideak Jaurlaritzako koalizioan, kudeatzeko ezaugarriaizan ohi da.

Gastu sozialean gobernuak aurrekontuetan egin ahalegina neurtzeko beste adie-razlea politika sozialetara urtero esleitzen diren baliabide erabilgarrien propor-tzioa (Barne Produktu Gordina) kalkulatzean datza.

7

1 2006. urteari dagozkion aurrekontuko likidazioaren arabera, benetan bete ziren gastu sozialen %73a gastu sozialetan erabili zen.

Page 8: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

E8

Horretarako, EAEko administrazio orokorreko gastuen aurrekontuko likidazioak emanda-ko informazioa aintzat hartuko dugu: berez burututako gastuak oso desbideratze nabar-menak izaten baititu hasieran aurreikusitako gastuarekiko.

Grafikoan ikus daitekeenez, Lakuako Jaurlaritzak azken urteotan egin gastu soziala, gutxigorabehera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako BPG-ren %9koa izan da.

Nahiz eta azterketa egin den aldian aldaera txiki gutxi batzuk jazo, begi-bistakoa da politi-ka sozialetara bideratu aurrekontua gelditzeko joera garbia adierazten duela.

Gastu sozialean, murrizketa hauei eutsi izana gobernuak gizarte mailako ezberdintasunakzuzentzeko eta oinarrizko eskubideak eskuratu ahal izateko (osasuna, hezkuntza, etxebi-zitza edota kultura) xedea duten politiketara (nahiz eta politika hauek oso gabezia handiakizan) esleitzen diren gastuei eusteko nahiaren ageriko froga da.

Gastu sozialetan darabilten politika horren ziztrina eta atzerakoia da, eragozten duela gureelkartasun eta babes sozialeko sistemek bat egin ahal izan dezaten Europako herririkaurreratuenekin. Izan ere, Hego Euskal Herriak, Europako herrien artean, portzentai txi-kienetakoa esleitzen du babes sozialera.

1.3. Sozial mailan, Europatik aldentzen.

SEEPROS3 metodologiaz landu dituzten Babes Sozialeko Kontuak babes sozialeko siste-men noizbehinkako jarduerak eragin lezakeen gastuari buruzko informazioa biltzen du.Sistema honek gizarte prestazioak zortzi talde edo gastu funtzioetan sailkatzen ditu: gai-xotasuna eta osasun zaintza, baliaezintasuna, zahartzaroa, bizirik dirautenak, familia, lan-gabezia, etxebizitza eta gizarte bazterketa.

Koad

erno

sind

ikala

keko

nom

ikoa

Gasteizko Jaurlaritzak2 egin Gastu Soziala, BPG-ko portzentajean.

2 Logikoa denez, ez dago 2007 eta 2008. urteetako aurrekontuko likidazioaren daturik. Hortaz, kontuan hartu behar izan ditugu hasie-rako aurrekontua eta EAEko exekutiboak erabili dituen ekonomia hazkunde aurreikuspenak.

3 Babes Sozialeko Kontu Ekonomiko Integratuen Europako Sistema.

Page 9: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

EUROSTATek argitaratu azken datuen arabera, hogeita bost ordezkarietakoEuropako Batasunean babes sozialean erabilitako batez besteko gastuaBatasunaren Barne Produktu Gordinaren %27,3koa da. Bien bitartean, EAEn BPG-ren %18,9a zuzentzen da bakarrik honetara.

9

Babes Sozialeko gastua, BPG-ren portzentaian (SEEPROS metodologia).

Hortaz, 25eko EB-n eta EAE-n babes sozialean egin ahaleginaren aldea BPG-koportzentaizko 8,4 puntukoa dela balioesten da, hots, 2007. urtean 5.590 milioieuro. Babes sozialeko gabezia honek EAEn egin den politika sozialen ahultasunauzten du agerian.

Honez gain, babes sozialeko gaietan Europako Batasunaren batez bestetikaldentzen gaituen aldea, murriztu baino, azken urteotan maila lotsagarrietaniraun du, eta gizarte mailan Europarekiko aldentzen ari garela adierazten duenfrogarik nabariena da.

Jakina, Gasteizko Jaurlaritzari ez dagokio Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dihar-duten babes sozialeko sistema guztiak eta bakoitzak darabilten babes ekintzarenkudeaketa eta finantziazioa.

Ildo honetan, azpimarratu gizarte-zerbitzu guztien %50a baino gehiagoren jato-rria administrazio zentrala kudeatzen duen Gizarte Segurantzako sisteman dago-ela. Ezin ahantz ere, udal-administrazioek zein beste erakunde pribatuek (iraba-zi-asmorik gabeko erakundeek, aseguru-entitate pribatuek, BGAEak,...), babessozialeko arloan, betetzen duten zeregina.

Babes Sozialeko kontua (2004) EUROSTAT, IEN eta EUSTAT. Nafarroako datua 2001urteari dagokio.

Page 10: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

E10

Hala eta guztiz ere, begi-bistakoa da EAJ, EA eta EB-k sostengatzen duten gobernuarenaurrekontuko politika laguntzen ari dela gastu sozialean egin ahalegina Europako para-metroekin bat egin dezan. Lehenago aipatu dugu EAEko Jaurlaritzak politika sozialetanerabili duen gastua BPG-ren %9 inguruan dagoela.

Edonola ere, egungo eskuduntza mailarekin, erkidegoko gobernuak asko zuzendu beharluke gizarte-politika gabezia, adibidez:

- Arreta sanitarioko itxaron zerrenden arazoa konponduz.

- Lehenengo zikloaz geroztik, haur-hezkuntza publikoa eta doakoa bermatuz (zero etahiru urte artekoa).

- Alokairu sozialeko etxebizitza publikoko parke handia sortuz.

- Oinarrizko Errenta LGSaren %100ari parekatu eragotz dezagun patronalak txirota-sun-mugaren azpiko soldatak ordainduz.

- Euskara ikastea eta hizkuntza honen erabilera sustatzera eta hizkuntza normaltzerabideratu diru-kopuruak handituz.

Baina Ibarretxeren gobernuak beretzat hartu du ekonomia politika neoliberala eta gastusozialari eusteko eta gizartearen beharretatik gero eta aldenduagoa den aurrekontu poli-tika diseinatzeko hautua egin du.

Honexegatik, behar horiei lotuagoa den gizarte politika aldarrikatzen dugu: gastu soziale-ra zuzendutako aurrekontu ahaleginak handitu dezan bere garrantzia erlatiboa BPG-reki-ko, urtero %1ean handituz.

Koad

erno

sind

ikala

keko

nom

ikoa

Europako Batasunean eta EAEn egindako babes sozialeko gastuarenbilakaera (gastua BPG-ren %an).

Page 11: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

1.4.Aurrekontuko superabita nahiz eta zor maila apalaizan.

2006. urtea amaitzean, autonomia erkidegoen zorra, batez beste, BPG-ren%5,9koa zen. Dena den, EAEk BPG-rekiko %1,6ko zorpetze ratioarekin, zorrik txi-kiena duen Estatuko autonomia-administrazioa da.

11

Autonomia Erkidegoen zorra 2006ko ixtea egitean (Ratioa: zorra/BPG).

Gasteizko Jaurlaritzaren ekonomia kontuek egoera ona erakusten badute ere(finantzatzeko gaitasunaren ikuspuntutik behintzat), Ibarretxek eta honen gober-nuko taldekideek 64,3 milioi eurotako superabita duen aurrekontua aurkeztu dute2008. urterako.

Aurrekontuko superabitaz gain, gobernuak aurreikusi du zor publikoaren 200,2milioi euro amortizatuko duela. Bi erabaki hauek erakusten dute aintzakotzat har-tzen ez diren gizarte premiak bete nahi izatean baino, ekonomiaren ildo neoli-beralak betetzeak gehiago kezkatzen diela.

1.5. PSOE-PSE-k Jaurlaritzaren kontuei emandakolaguntza aurrekontuetako itun hutsa gainditzen du.

PNV eta PSOE-PSE-k aurrekontuez egin akordioa gastu-kredituetan zehazten da.Gastu-kreditu hau ozta-ozta 40,2 milioi eurotara iristen da. Kopuru kaskar haugobernuak hasieran aurkeztu zuen aurrekontuko gastu guztien %0,4a da.

Aurrekontu-itun honek Jaurlaritzaren kontuetan izan duen isla kualitatibo urriaikusiz, ez dugu espero aldaketa handirik gizarte gaietan.

Honez gain, baztertzearekin zerikusia duten gaiak, gizarte eskubideak eta fami-lia politikak eta gizarteratzearen atalak jadanik adostu zituzten aurtengo martxo-an. Akordio horren bidez, PNV saiatu zen PSE-ri zirkuitu laburra eragiten; erago-tzi nahi izan zituen ere aipatu alderdiak, hauteskundeetan, gizarte politika horiezegin zitzakeen aldarrikapen batzuk.

Page 12: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

E12

Koad

erno

sind

ikala

keko

nom

ikoa

Hasiera batean, PSOE-PSE-k Ibarretxeren aurrekontuei eman laguntza uler liteke PNV-kMadrilen Estatuko aurrekontuei emandako laguntzari itzulitako ordain logiko gisa.Bestalde, PSE-ren helburua argia da ere: PP-ri hurbildu zitzaionean galdu zuen ardatz poli-tikoa eskuratu nahi du, eta PNVren ondorengoa izan nahi du egungo autonomia esparrukokudeaketan.

Dena den, egoera orokorragoan, litekeena da hauen arteko ituna sakonagoa izatea. PNVeta PSOE-ren arteko akordioa euskal Y bezala ezagutzen dugun tren-sarea eraikitzea etaondoren, trenaz egin daitekeen kudeaketa baino sakonagoa izatea.

Halaz ere, eta bi alderdi hauek hedabideetan antzeztu nahi duten norgehiagokaz gain,PSOE-PNV-ren arteko ulermena sortzeko oinarriak finkatzen ari dira egungo autonomiaesparruak iraun dezan. Helburu hau lortuko balute, berriro ere zapuztuko lukete euskalgizarteak demokratikoki elkarrekin bizitzeko duen grina. Aipatu elkarbizitza oinarritukoda: bakean, proiektu politiko oro gauzatzeko askatasunean eta herriaren nahiari zor zaionbegirunean (gure herriaren gehiengoak, gure etorkizunaz, edozer erabakitzen duela ere).

Page 13: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

2.1. Gehiengo osoaren galerak nolabaiteko eraginaizan du aurrekontuen lanketan.

UPN eta CDN-k osaturiko koalizio Gobernuak legealdi honetako lehenengoNafarroako Aurrekontu Orokorrak aurkeztu ditu hauteskundeak pasa, gehiengoosoa galdu eta hilabete gutxira eta gertaera horrek eragin nabarmena izan duAurrekontuen lanketan ondoren ikusiko dugun moduan:

Aurreproiektuan aurkezturiko gastu bolumen osoa 3.880,53 miloi eurotakoa da(gastu fiskalak kontutan hartu gabe), 2007. urterako onarturiko gastu aurrikuspe-na baino %10,26 altuagoa, eta %9,87 altuagoa gastu fiskalak kontutan hartuz gero.Gizarte mailako beste behar batzuen aldean aurrekontu-oreka eta zero defizitakjarraitzen dute helburu nagusi izaten.

Gastuak izan duen %10,26ko hazkunde hau iazko %12,28ko igoera baino bipuntu baxuagoa da, baina 2004, 2005 eta 2006ko %3,9, %4,4 eta %7,4ko hazkun-deak baino dezente altuagoa. 2007. urteko igoera hauteskunde kanpainarenhasieran kokatzen genuen, eta aurtengoa gehiengo osoaren galeraren ondoriozuzena da. Orain ezin dute aurreko legegintzalditako harrokeriarekin jokatu etaformak gorde behar dituzte PSN goxatzeko.

BPG eta Aurrekontuko gastuaren arteko harremana aztertzen badugu, azken biurteetan ratio honek igoera nabarmena izan duela ikus daiteke, baina oraindik ezda nahikoa Nafarroak dituen behar ugariei aurre egiteko eta gainera kontutanhartu behar da 2007 eta 2008. urteko BPG-ren datuak Gobernuaren aurrikuspenhutsak direla.

13

Exekutatutako gastuak BPG-rekiko duen pisuaren bilakaera.

* 2007ko BPG Gobernuaren aurrikuspenen arabera neurtzen da: BPG-ren %3,9ko hazkundea eta %3,4ko inflazioa.* 2008ko BPG Gobernuaren aurrikuspenen arabera neurtzen da: BPG-ren %3,9ko hazkundea eta %3,4ko inflazioa.

2. Nafarroako 2008ko aurrekontu orokorren aurreproiektua

Aurrekontuak oso tresna garrantzitsua dira ekonomiaren plangintza eta interben-tzio publikorako, gastu publikoa eta zerga bilketaren bidez ekoizpen sektoreenberrantolaketan eragin daitekeelako, gizarte sektore behartsuenen alde errentaberbanatu daitekeelako eta erabilera publikoko zerbitzu eta ondasunez gizarteahorni daitekeelako.

Page 14: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

E14

Baina politika neoliberalen indartzeak, gastu publikoak ekonomian duen pisua murrizteadakar, interes orokorrean oinarrituz parte hartzeko ahalmena gutxituz, eta kapital priba-tuaren interes partikularrak gailenduz.

2.2. Aurrekontu sozialago baten beharra.

Gastu partida desberdinek izan duten bilakaera aztertzen hasi aurretik, garrantzitsua dasailek aldaketa asko izan dituztela jakitea; kasu batzuetan izena bakarrik aldatu da, bainabeste batzuetan edukinak ere aldatu dira eta horrek asko zailtzen du analisia:

Adibidez, lehen Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Saila zenak orainBerrikuntza, Enpresa eta Enplegu Saila izena du eta lehengo Gizarte Ongizate, Kirol etaGazteria Saila orain Gizarte Gai, Familia, Gazteria eta Kirol Saila da.

Baina aldaketa esanguratsuena Ingurumenaren kokapenean gertatu da; orain arte beresailak Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Saila izena zuen eta orainEtxebizitza eta Lurralde Antolamendu Saila soilik da; baina lehengo Nekazaritza,Abeltzaintza eta Elikadura Saila, Landa Garapen eta Ingurumen Saila bihurtu da.

Azkenik, eta aldaketekin amaitzeko, Nafarroako Gobernuak Erakunde Arteko Harremaneta Gobernu Bozeramaile Saila sortu du.

Gai hau argitu ondoren, gastu partida desberdinen azterketan sartuz gero, 2007. urteare-kiko desberdintasun handiena Ingurumenaren leku aldaketa dela ikus daiteke. Ia gainera-ko partida guztiek iazko aurrekontuetan zuten pisua mantentzen dute.

Arrazoi honen ondorioz, 2008. urteko Aurrekontu Aurreproiektuak antzinako hutsune ber-dinak mantentzen ditu eta izaera soziala duten Hezkuntza eta Osasunaren moduko gastupartidek BPG-rekiko pisua galtzen jarraitzen dute azken urteetan bezala, Europarekikourrunduz.

Europar Batasunean politika sozial mailan aurreratuak diren herrialdeetan helburumoduan osasuneko gastua BPG-ren %7koa eta hezkuntzakoa %5ekoa izatea ezartzendute; baina Nafarroan, osasuneko gastua ez da %4,79ra iristen eta hezkuntzakoa %3,47baino txikiagoa da.

Adibide bat jartzearren, 2003. urtean hezkuntzan egindako gastuak BPG-ren %3,65 supo-satzen zuen eta 2008. urtean bere pisua %3,47 baino txikiagoa izango da, hau da, 0,18puntu txikiagoa. Denbora epe horretan hezkuntzara zuzenduriko gastua ekonomiarenerritmo berean igo izan balitz, 32,5 milioi eurotako kreditu gehigarri bat izango genuen.

Bestalde, kontutan hartu behar da gastu fiskalek izugarrizko eragina dutela GastuenAurrekontuan, batez ere Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu eta Berrikuntza, Enpresaeta Enplegu Sailetan.

Lehenengo kasuan, Gobernuak Aurrekontuetan aurkezturiko 249 milioi eurotatik 150 milioietxearen erosketa eta alokairuagatiko kenkariak dira, benetako aurrekontua 99 milioi euro-takoa soilik izanik.

Beste batzutan garbi adierazi dugun moduan, gure ustez, gastu fiskalen ondorioz jasogabe geratzen diren sarrerek (150 milioi euro 2008. urtean) erabilera hobea izango luke-te benetan beharra duten biztanleek etxea lortzera zuzenduko balira.

Koad

erno

sind

ikala

keko

nom

ikoa

Page 15: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Sailaren kasuan gobernuak aurkezturikoAurrekontuetan agertzen diren 411 milioi eurotatik 194 milioi euro hainbat arra-zoigatiko gastu fiskalak dira, eta benetako aurrekontua 217 milioi eurotara murriz-turik dago.

15

Gastu Aurrekontuaren Aurreproiektua (milaka eurotan).

2.3. Euskararen Nafar Institutuaren sorrera da eus-kararekin loturiko gertaera garrantzitsuena.

Euskarari dagokionez Aurrekontu hauen berrikuntza nagusia Euskararen NafarInstitutuaren sorrera da, 4 milioi euro baino handiagoa den aurrekontu zuzkidura-rekin (hauetatik erdia baino gehiago pertsonal gastuetara zuzenduko da).

Administrazioen aholkularitza funtzioa beteko zuela eta bere helburua euskararenegoera herrialdean normalizatzea izango zela azaldu zuen Carlos Perez NievasHezkuntza sailburuak Institutuaren aurkezpenean, baina era berean onartu zuenUPN eta CDN-ren Gobernuak ez duela hizkuntza politikan aldaketa iraultzailerikburutuko.

Egia esan Institutuaren lehen hilabeteak ez dira oso itxaropentsuak izan eta sail-buruak 3 hilabete baino gehiago behar izan ditu erakundearen zuzendaria izen-datzeko. Kargurako pertsona euskaldun eta euskararen mundukoa nahi zuen etaizan dituen zailtasunek garbi erakusten dute gaur egungo hizkuntza zonifikaziomarkoan proiektu honek zer nolako sinesgarritasun gutxi duen Nafarroako euskalkomunitatean.

Postu honetarako filtratu zen lehen izena Mikel Aranburu-rena izan zen, bainazuzendari izendatu aurretik egin zituen adierazpenak ez ziren sailburuaren gus-tukoak izan eta azkenean Xabier Azanza izan da hautatua.

* 2007. urterako onarturiko Aurrekontuarekin egina dago konparaketa.

Page 16: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

E16

Hasieratik garbi utzi diote Euskararen Legean ez dela aldaketarik egingo eta modu hone-tan oso zaila izango da Nafarroan euskara alorrean dauden behar ugariei aurre egin ahalizateko aldaketa esanguratsuak burutzea.

2.4. Nafarroaren estatu espainiarrarekiko mendekotasunekonomikoa.

2008. urterako Aurrekontu proiektuan jasotakoaren arabera, Estatuari egindako AportazioLikidoa 596 milioi eurotakoa izango da, Nafarroak bere gain hartu gabeko eskuduntzen-gatik Estatuak dituen gastuen ondorioz.

Baina kopuru hau iceberg-aren punta besterik ez da, eta ez du jasotzen NafarroakEstatuaren gastu orokorrak finantzatzeko burutzen duen ekarpen osoa (Aportazio Osoa).Gastu hauek, Estatuak, unilateralki, berarentzat gordetzen dituen eskuduntzen ondoriozburuturikoak dira, Foru Erkidegoko Gobernuak “bere gain hartu gabeko gastu” moduanere ezagutzen direnak.

Nafarroako Gobernua eta administrazio zentralak duela gutxi lortu dute akordio berri batEstatuarekiko Aportazioaren kalkulu metodoan, eta nahiz eta oraindik ez den BOE-n argi-taratu, ez ditu aldaketa esanguratsuak ekarriko kalkulurako.

Orain arte erabiltzen zen metodologiaren arabera, Estatuko Aurrekontu Orokorren %46,4Nafarroako Gobernuak bere gain hartu gabeko eskuduntzekin loturiko gastuei zegokielazenbatesten zen. Eta akordio berrian, bere gain hartu gabeko Estatuaren kargen ondoriozNafarroari ezarritako egozpen indizea %1,6ean mantentzen da. Honek esan nahi du nafarbiztanlegoak Estatuko karga orokorrak finantzatzera zuzenduko duen diru kopurua gutxigorabehera 1.500 milioi eurotakoa izango dela.

Koad

erno

sind

ikala

keko

nom

ikoa

2008. urteko Nafarroaren Aportazio Osora hurbilketa (milaka eurotan).

Kopuru garrantzitsu honek 2008. urteko Aurrekontu Gastu Osoen %46 suposatzen du, etapolitika, ekonomia, fiskalitate eta aurrekontu mailako burujabetza ezaren ondorioa da.

Hala ere, Aportazio Oso honi ajuste batzuk egiten zaizkio, Estatuak Nafarroarekin hitzartugabeko zergen bidez jasotzen dituen sarrerak eta zerga izaera ez duten beste sarrera ba-tzuk (aktibo finantzarioen interesak, ondare sarrerak, tasak, transferentziak eta diru-lagun-tzak, ...) kenduz. Konpentsazio hauek egin ondoren Nafarroako Aurrekontuetan agertzenden kopurua, Aportazio Likidoa, lortuko genuke.

Nafarroak eta bere hiritargoak jasaten duten gastuen bolumen garrantzitsu bat ez du ForuParlamentuak kontrolatzen. Noski, gastu hauen artean daude abentura militarrak finantza-tzera zuzendurikoak, Errege Etxea, Erreinuaren batasuna indarraren bidez ziurtatzenduten aparatu juridiko polizialak,...

Page 17: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

2.5. Sarreren aurrekontuko datuen manipulazioa.

Aurreko legegintzalditik, Nafarroako Gobernua onura fiskalen zati batAurrekontuan sartzen hasi da. Onura fiskalak, kenkari, salbuespen, hobari, ...-enondorioz gertatzen diren sarrera gutxikuntzak dira.

Lehen ez ziren sekula kontutan hartzen Aurrekontuan, sarrera murrizketa soil batbaitira, ez administrazioak buruturiko gastu edo inbertsioa.

Gainera zerga zuzenetan nahiz zeharkakotan egon daitezke; 2008. urterako 1.535milioi eurotako onura fiskalak aurrikusi dira, 753 milioi euro zerga zuzenetan eta782 milioi euro zeharkako zergetan.

Hala ere Nafarroako Gobernuak ez ditu sartzen onura fiskal guztiakAurrekontuan, hauen zati bat soilik. Eta nahiko susmagarria den prozedura honenondorioz erabat aldatzen dira azken emaitzak:

2008. urteko Aurrekontuan 406 milioi euro sartzea erabaki dute, baina kasualita-tez denak zerga zuzenetako onura fiskalak dira, PFEZ-ko 241 milioi etaSozietateen gaineko Zergako 165 milioi.

Modu honetan zerga zuzenak artifizialki puzten dituzte, zerga zuzenen bidezkodiru bilketa benetan aurrikusitakoa baino askoz altuagoa izango denaren itxuraemanaz.

17

Itundutako zergen sarrera Aurrekontua (milaka eurotan)Nafarroako Gobernuaren arabera.

Page 18: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

E18

2 kuadroetan ikus daitekeen moduan azken datuak erabat aldatzen dira:

Nafarroako Gobernuaren arabera, zerga zuzenek sarrera guztien %54,4 ordezkatzen duteeta zeharkako zergek gainerantzeko %45,6. Baina errealitatean, zerga zuzenen bidezsarrera fiskalen %49,3 soilik lortuko da eta zeharkako zergen bidez beste %50,7.

Orokorrean zerga sistema batek progresibitate fiskalaren printzipioa betetzen duela esa-ten da zerga zuzenen bidez jasotako dirua zeharkako zergen bidez jasotakoaren bikoitzadenean. Baina Nafarroan, zeharkako zergen diru bilketa zerga zuzenena baino handiagoada 1998. urteaz geroztik.

Zerga zuzenen barne, diru bilketarako ahalmenaren arabera zerga mota garrantzitsuenaPFEZ da, baina zerga honek errenta birbanatzeko duen ahalmena modu egokian erabil-tzeko zerga ekitate printzipioa bete beharko litzateke, hau da, errenta guztiek tratamendubera jaso beharko lukete, beraien jatorria kontutan hartu gabe.

Baina kapital errentak eta ondare hazkundeak PFEZ-ren eskala erabili gabe zerga tasafinko batez zergapetzen direnez, fiskalitate mailako oinarrizko justizia arau hau ez da bete-tzen. Horren ondorioz, besteren kontura lana egiten dutenen errentek jasaten dute zergahonen progresibitatea.

Zeharkako zergen artean BEZ-a eta Zerga Bereziak dira garrantzitsuenak. Hauek ondasuneta zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute progresibitate elementurik barneratu gabe;hau da, errenta mailaren araberakoa ez den zerga tasa finko baten bidez. Errenta baxue-nak zati handienean kontsumora zuzentzen direnez, presio fiskal handiagoa jasaten dutezeharkako zergen pisua areagotzean.

Koad

erno

sind

ikala

keko

nom

ikoa

Itundutako zergen sarrera Aurrekontua (milaka eurotan)Onura fiskalik gabe.

Page 19: GIZARTE SEGURANTZA SAILAbiltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak... · Garraioak” bereganatuko dute, zeinak bere zuzkidura 296 milioi eurotan areagotu-ko duen 2007.urtearekiko. Gehitze

2.6. Aldaketa fiskalak enpresarien mesedetan.

Azkenik, Sozietateen Gaineko Zergan burutuko diren aldaketek urteko 16,5 milioieuro baino gehiagoko zerga bilketa galera eragingo dutela salatu nahi dugu.

Iaz enpresa handientzako karga tasaren gutxikuntza onartu zen, %32,5etik%30era pasako da eta 2008. urte hasieran sartuko da indarrean. Gobernuarenustetan, aldaketa honek 14,6 milioi eurotako galera eragingo dio nafar ogasunari.Orain, mikroenpresen karga tasa %24ra jaistea proposatzen dute (gaur egunzerga tasa %25ekoa da). Neurri honek 1,3 milioi eurotako galera gehigarria supo-satuko du diru bilketan.

Gainera, I+G+b aktiboetan materializaturiko ondasun ukiezinak hirugarreneilagatzearen ondorioz sorturiko sarrerentzako tratamendu berezia proposatzenda, zerga-oinarrian %50 soilik sartuz. Sarrera hauek jasoko duten mesedeko tra-tuak nafar ogasunak biltzez utziko duen 560.000 eurotako koste fiskala izango du.Zergen gutxikuntza honen onuradun nagusiak enpresa handiak dira, baliabidegehienak beraiek zuzen baititzakete I+G+b inbertsioetara.

Sozietateen Gaineko Zergan burutuko diren hiru aldaketa hauek enpresentzako16,5 milioi euro baino gehiagoko aurrezki fiskala suposatuko dute. Baina zergagutxikuntza honek ez du enpresen lehiakortasuna hobetuko, honek lotura zuze-nagoa baitu enpresa ustiapenarekin loturiko faktoreekin fiskalitatearekin baino.

Benetan hobetuko dena enpresen zerga ondorengo mozkin marjina izango da,baina Aurrekontuetako gastu publikoa mantentzera zuzenduriko enpresa erren-tak gutxitzearen truke.

Sozietateen Gaineko Zergan burutzen ari diren etengabeko murrizketak diru bil-keta ahalmena gutxitzen ari dira eta modu honetan gastu sozialeko politiketarazuzenduriko zerga baliabideak galtzen dira, gure babes sozial maila Europakobataz bestekoetara hurbiltzea galaraziz.

19