elkarreraginezko nobela

24
MARTA ETA BERE POLTSA Goizalde, Sara, Iñigo, Ander eta Julen U.

Upload: ibikar

Post on 20-May-2015

598 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

MARTA ETA BERE POLTSA

Goizalde, Sara, Iñigo, Ander eta Julen U.

Page 2: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Getxon, Bizkaian, Marta izeneko emakume bat bizi da. Bartzelonan jaio zen, 1982. urtean, Saloun. Bere ama abokatua zen eta bere aita enpresa garrantzitsu baten jabe.Marta txikia zenean, ez zen neskato zoriontsua. Bere gurasoak ez zeuden ia inoiz  berarekin lanaren ondorioz, eta Martaren zoriontasuna oparien bidez eta diruaren bidez erosten zuten.Eskolan ez zeukan lagun askorik, bere gurasoek haien alaba bakarrik klaseko jendearekin elkartzea nahi zutelako. Ez zuten nahi beltzekin, txinatarrekin ezta beste arraza batzuetako jendearekin elkartzea, haiek "familiako erreputazioa zikintzen dutela" esaten zutelako, baina Martak ez zuen hori uste, eta pertsona guztiak berdin tratatzen zituen.Bere gurasoak auto istripu batean hil ziren. Neska gaztea da, 28 urtekoa hain zuzen ere. Neska panpoxa da, ile hori luzea duena. Begi ilunak ditu, eta ez dauka zimurrik aurpegian. Marta argala eta nahiko altua da, 1,85 m gutxi gora behera.Oso neska jatorra, maitagarria, langilea eta atsegina da. Alabaina, berekoia da eta izaera zaila dauka. Ez ditu umeak gustuko, ezta animaliak ere. Ohiko erretzailea da eta gauero kopa bat hartzen du. Abokatua da, bere ama izan zen bezala, eta gehien gustatzen zaiona jendea defendatzea da.

 

--BERE POLTSA--

ETA

--MARTA--

Page 3: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Marta lanera doa beti bezala. Tren-gltokian dago trenari itxaroten...Istorio hau jarraitzeko 4 aukera dituzu. Orain itxi begiak eta 1etik 4rako zenbaki batean pentsatu:

an pentsatu baduzu zoaz

an pentsatu baduzu zoaz

an pentsatu baduzu zoaz

an pentsatu baduzu zoaz . orrialdera.

. orrialdera.

. orrialdera.

. orrialdera.

Page 4: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Orduan, Marta poltsan pisu gehiegi daramala ohartzen da. Poltsan begiratu eta barruan bonba bat daukala konturatzen da...Marta kalera ateratzen da oso urduri, poltsan daukan bonbarengatik: ez daki zer egin. Orduan, parke publiko bateko eserleku zikin batean esertzen da (Martarengan ohikoa ez dena, zikinkeria gorroto baitu) eta aukerak pentsatzen hasten da. Bost minutu pasa ondoren hauxe pentsatu du: istripua eragin arren, poltsa lurrean uztea eta korrika joatea. Alde guztietara begiratzen du, eta inor ez dagoela ikusten duenean bonba lurrean uztearen ondorioetan pentsatzen hasten da: agian kartzelara joango da, milioietako multa bat eskuratu, bere familiak inoiz ez gehiago hitz egitea berarekin, bere lagunak eta ezagunak inoiz ez gehiago  ikustea...etab.Honetan pentsatzen beste denboralditxo bat pasatzen du, hamar-bat minutu.Azkenean, ondorioak txarrak izan ahal diren arren, poltsa lurrean uztea erabakitzen du, bere bizitza berarentzat oso garrantzitsua delako, gaztea delako, eta parke horretara atsoak bakarrik joaten direlako.  • Zoaz 8. eta 9. orrialdeetara aukerak ikusteko.

 

Poltsa arriskutsua

Page 5: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Orduan, hango eserleku batean esertzen da, eta poltsa eserlekuan uztean, barruan dagoen zerbait ikusten du...Bonba bat darama poltsan...Martak momentu horretan ez daki zer egin. Aukeratuta dauka egitekoa baina bere adimenaz konfiatu beharko du edo norbaiti laguntza eskatu?Egia esan Martak ez daki zelan demontre sartu ote zen bonba hori bere poltsan. Barrutik, bueltaka eta bueltaka dago. Agian, norbaitek hil nahi du ala zoro batek jarri dio hor...Bat-batean, buruko bonbila pizten zaio: nor dago hiriari laguntza emateko prest? Nortzuk dira haien bizitzen gainetik besteena salbatzeko arriskuan jartzeko daudenak? Edozein arazo konpon dezaketen  bakarrak? Poliziak, noski!!Orain, baditu argi-argi bere pentsamenduak. Korrika hasten da udaletxerantz. Sartzerakoan ez  du inor ikusten... Bere kolore zuri beldurgarriak, arduraren isla bizia ematen du.Baina, bere barrutik pixkanaka-pixkanaka dena apurtzen hasten denean hau entzuten du: -Gazte, ondo al zaude? Ez duzu itxura onik.Polizia bat  zen. Momentuan birsortu egiten da.Arrapaladan dena kontatzen dio. Baina garaiz helduko al dira?

 •  Zoaz 10. eta 11. orrialdeetara aukerak ikusteko.

 

Tentsioa azalean

Page 6: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Orduan, Martak, poltsan zeozer daramala ohartzen da. Besoa poltsan sartu eta bonba bat aurkitzen du... Ez daki zer egin. Inoiz ez da honelako momentu batean aurkitu. Baina, telebistan honen antzekoa den zerbait ikusi du orain dela aste pare bat...Filman mutiko batek bonba bat aurkitzen du etxean, eta aukerak aztertu eta gero, itsasora joan han bonba botatzea erabakitzen du. Martari ez zaio ideia txarra iruditzen, eta filmeko mutikoak bezala egitea erabakitzen du.Itsasora joan nahi du bonba uretara botatzeko eta inor ez zauritzeko. 20 minutu geratzen dira bonbak eztanda egiteko eta Marta tren geltokitik korrika hasten da, jendea bultzatzen du, lurrera jausten dira... Haiek bonbaren ondorioz ez zauritzeko egiten du Martak, baina jendeak ez du ulertzen zergatik bultzatzen duen eta jendeak Marta iraintzen du.Oraindik ez da atera tren geltokitik eta 15 minutu geratzen dira eztanda egiteko. Asko geratzen zaio irteeraraino iristeko. Irteeraraino iristear dago eta 13 minutu geratzen dira. Marta hondartzaraino joan nahi du, baina tren geltokitik hondartzaraino 20 minutu daude hiritik eta autopistatik 10 minutu eta oso arriskutsua da handik joatea.     • Zoaz 12. eta 13. orrialdeetara aukerak ikusteko.

     

Itsasorako bidea

Page 7: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Orduan, denbora gutxi pasa ondoren eta kalera irten eta gero, bere poltsan "tik-tak" egiten duen gauza bat dagoela konturatzen da Marta. Bere besoa sartzen du poltsan eta bonba bat aurkitzen du barruan. Beldurtuta, alkohol denda baten ondoan dagoela ohartzen da.   Hasieran laguntza eskatzen du baina inork ez dio kasurik egiten.Ondo pentsatu eta gero, berak bakarrik bonba deskonektatzea erabakitzen du, askotan bonbei buruzko filma asko ikusi dituelako  eta gai dela pentsatzen duelako.Handik  denda batera doa eta han bonba irekitzeko behar dituen materialak eskaintzen dizkiote. Zorionez, dirua darama poltsan eta material guztia eros dezake.Arreta handiz bonba irekitzen du erositako materialekin eta barruan bi kable aurkitzen ditu: urdin bat eta gorri bat.Horietako bat mozten du, baina zein?  • Zoaz 14. eta 15.orrialdeetara aukerak ikusteko.

    

Urdina ala gorria?

Page 8: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Istripua gertatu eta handik pasatzen den jende guztia hiltzen dela uste baldin baduzu...zoaz 16. orrialdera.

 

Page 9: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Norbait poltsa aurkituko duela eta han bonba deskonektatzen saiatuko dela uste baldin baduzu...zoaz 17. orrialdera.

Page 10: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Poliziak garaiz helduko direla eta jendea ez hurbiltzeko, bidea mozteko kapaz direla uste baduzu..... zoaz 18.orrialdera.

  

Page 11: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Poliziak ez direla iritsiko uste baduzu eta inguruan dagoen jendea hilko dela pentsatzen baduzu..... zoaz 19.orrialdera. 

Page 12: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Hondartzara helduko ez dela uste baduzu... zoaz 20.orrialdera.  

Page 13: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Uste baduzu hondartzara helduko dela... zoaz 21. orrialdera.

Page 14: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Kable gorria mozten badu eta inor ez dela hilko uste baduzu... zoaz 22. orrialdera.

Page 15: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Kable urdina mozten badu eta guztiok salbatuko direla uste baduzu zoaz... 23. orrialdera.

Page 16: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Poltsa lurrean dago, baina handik dagoen pertsona bat, gizon zahar bat, poltsa aurkitzen du eta honen barruan bonba bat dagoela ohartzen da. Zer egin ahal duen pentsatzen hasten da. Gizonak, bonbez asko daki, poliziarekin bonbak deskonektatzen lan egin zuelako, baina bonba hori arraroa da, berak ikasi zuen sisteman ez da sartzen, kable gorririk edo urdinik ez baitzuen. Honetan hiru kable zeuden: horia, berdea eta arrosa. Komisarian tipo honetako bonbez egun batean hitz egin zutela gogoratzen da, baina jada oso zaharra da, ez da gogoratzen... 3 minutu geratzen dira bonbak eztanda egiteko...Polizia zaharrak gauzak gogoratzen hasten da... Horia ez da moztu behar...Ez daki arrosa edo berdea moztu behar den... Denbora gutxi geratzen da...10...9...8...7...6...5...4...3...2... berdea moztu du!Bat-batean bonba itzaltzen da.Hurrengo egunean aldizkarietan eta telebistan agertzen da polizia zaharra. Heroia da.

Page 17: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Poltsa lurrean dago, kaletik jendea pasatzen da poltsaren presentziaz ohartu gabe. Denbora pasatzen dago.1 min,3 min,5 min,10 min,15 min...Ez da inor ohartzen haien bizitza arrisku bizian dagoela.Familiak pozik pasatzen dira puxikak eta guzti. Bikoteak maiteminduta. Atsoak nekaturik eserlekuetan esertzen dira. Parkean zeuden pertsonen artean ez dago inor bizirik... 

Page 18: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Marta eta polizia korrika joaten dira autora. Lehenengoan, autoa martxan jartzea kostatzen zaio, baina bigarrenean lortu egiten du. Poliziak autoko pedala barruraino bultzatzen du. Marta polizia hori berria dela konturatzen da eta bere lehenengo eguna izateko oso urduri dagoela.Autoa leku guztietatik doa: espaloitik, lorategietatik.. Jende guztia guri begira dago gure begietan erantzun etsi bat lortzeko.Bat-batean, uhin sismiko batek haien autoa atzera indarrez botatzen du. Autoak buelta oso bat ematen du eta buruz behera jausten da. Marta zaurituta dago baina bere ahalegin guztiez gorputza autotik ateratzeko gai izan da. Senperrenak eginez altxatzen da. Urrunean kea eta zarata bakarrik entzuten du. Bere zorte gaiztoak Marta lurrera belaunikoz jartzea eta negarrez hastea eragiten du. Lurra desorekatuta ikusten du oraingoan, ezin du bere gorputza kontrolatu eta nahi gabe lurrera jausten da zorabiaturik...

Page 19: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Marta eta polizia ia-ia salto batean sartzen dira haien polizio-auto distiratsuan. Denbora gutxi dute. Ezin dute atzera berriro joan. Pertsona horien bizitzak haien eskuetan daude.Marta konturatzen da poliziari izerdi tanta bat jausten zaiola. Bera ere urduri dago.Poliziak bere urdurtasuna autoari transmititzen dio. Oso arin doa. Martak nahi gabe azken biran,oihu bat botatzen du.Azkenean heldu egin dira. Profesional batzuek bonba deskonektatzen ari dira. Poliziak, instintiboki polizia-talde guztiei bidea izteko eskatzen die.Ordu erdi larri pasa ostean, dena bukatu da.Amaiera zoriontsu honek Martaren bizitzan zati handi bat hartzen du; zati ahantzezin bat.  

Page 20: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Azkenean Martak autobidetik joatea erabakitzen du. Autoak behin eta berriz ari dira pasatzen eta Martak ia ez dauka lekurik ibiltzeko, baina berari ez zaio inporta, hondartzaraino joan nahi du.Autobidea zeharkatu behar du, hondartza beste aldean baitago.Ez daki zer egin, baina azkenean, autopista zeharkatzea erabakitzen du. Korrika ateratzen da, eta azken zatian, auto bat ia zapaltzen dio oina Martari. Zortea izan du...Zazpi segundo geratzen dira eta salto bat egiten du. Bonba jaurtitzen du uretara eta hor bertan eztanda egiten du. Eztanda harrigarri bat, baina inor ez da zauritzen.

Page 21: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Azkenean Marta hiritik joatea erabakitzen du. Ez da asko geratzen. Bost minutu bonba eztanda egiteko eta zazpi minutu hondartzara iristeko. Semaforo bat gorriz jartzen da eta ezin du pasatu zeren eta autoak behin eta berriro pasatzen ari baitira. Berdez jartzean korrika egiten hasten da, baina 3 minutu geratzen dira bonba eztanda egiteko eta 6 minutu hondartzara iristeko. Orduan korrika egiten hasten da berriro eta semaforo gorriak pasatzen ditu. Azkenean... 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2,... 1...  Eztanda egiten du alkohol denda baten alboan eta  hiri guztia hiltzen da. Eguna, Irailaren 11 baino txarragoa izan da..

Page 22: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Azkenean, kable gorria moztea erabakitzen du. Oso urduri dagoenez, eta eskua dardarka  daukanez ez du mozten kable gorria, urdina baizik.Orduan, kable urdina mozten duenez bonbak eztanda izugarria egiten du eta alkoholezko dendaren ondoan dagoenez, 100 km-ko eztanda egiten du eta 100 km-tan dauden hiri eta herri guztiak mapatik desagertzen dira.Eztanda mundu osoko telebistetan agertzen da. Ia II. Gerra Mundiala baino txarragoa izan da. Jende asko hil da.

Page 23: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

Marta oso urduri dagoenez ezin du erabaki zein kable moztu eta poliziari deitzen dio beraiek aukeratzeko eta mozteko.Polizia ez denez heltzen, eta bonbari eztanda egiteko 2 minutu bakarrik geratzen zaizkionez,  azkenean Martak begiratu barik kable bat mozten du.Mozten duen kablea gorria da eta bonba deskonektzatzea lortzen du.Hurrengo egunean, Martaren atearen beste aldean pila bat jende zegoen, haien artean telebistako eta aldizkarietako sustatzaileak zeuden. Guztiek berarekin hitz egin nahi zuten, eta sinadurak eskatu ere. Hala eta guztiz, Martak 100 kilometroko lurra salbatu du. Heroia bihurtu da, "Superwoman" bezalakoa ia-ia.Hortik aurrera, egun horri Martaren eguna deritzo.

Page 24: ELKARRERAGINEZKO NOBELA

AMAITU DA!!

      

AGUUUUUR!!