bixi bixi kultur elkartea 2010-11 urteko memoria · izan ere, naziotasuna, kultura, memoria...
TRANSCRIPT
-
-
Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria
2
Azken urteotan krisiak jota dagoen kultura
suspertzea da Bixi Bixi Kultur Elkartearen
helburua. Euskaldun izatea, gure burua euskaldun
sentitzea bezalakorik ez dagoela ulertarazteko
agerian utzi behar dugu nahikoa arrazoi badela.
Horretarako hainbat urrats ematera goaz euskal
musikak, dantzak, bertsolaritzak, kirolak etab
arnasa lasai har dezaten. Bixi-Bixik azkar edo motel
hasi du ibilbidea, zeuk erabaki ea gure norabide
bera hartu nahi duzun!
Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria
3
AURKIBIDEA
1. Barricada-ren kontzertua 4.orria
2. Ostirala Jai! 5.orria
3. Mendi irteerak 6.orria
4. Joaldun taldea 7.orria
5. Bretainiara bidaia 8.orria
6. Euskal Jaia 9.orria
Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria
4
1. Barricada-ren kontzertua
2010eko abenduaren 11a oso egun berezia izan zen Bixi Bixirentzat.
Izan ere, naziotasuna, kultura, memoria historikoa eta musika uztartu
zituen izugarrizko ekimena eraman genuen aurrera. Euskal Herri
mailan dagoen musika talde mitikoenak, Barricada taldeak hain zuzen
ere, 1000 pertsona baino gehiago hurbildu zituen Donibaneko
kiroldegira sentimenduz betetako gauaz gozatzera.
Bi hilabeteko prestaketa lan gogorren ondoren, kontzertuak sekulako
arrakasta izan zuen. Beraz, Bixi Bixi-ren izenean eskerrak eman
beharrean gaude kontzertuan bertan zein antolaketan gurekin lan
egitera hurbildu zineten guztioi, bai Donibaneko herritarrak baita
inguruko herrietakoak ere.
Esker berezia nola ez,
Barricada taldekoei,
eskainitako ikuskizun itzelaz
gain hasiera hasieratik oso
jarrera ona erakutsi zutelako.
Mila esker denoi!
Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria
5
2. Ostirala Jai!
Bada hiru urte herriko haur eta
gaztetxoentzako programaketa berezi
hau martxan jartzen dugula.
Sei hilabetetan zehar luzatzen den programazio honek arrakasta handia izan ohi du, izan ere hileko ostiral hauetan 100-150 haur eta gaztetxo artean hurbiltzen dira gure festan parte hartzera.
Eskuineko irudian 2011ko
programaketa aurkezteko erabilitako
dosierra agertzen da.
Haur eta gaztetxoen denbora librean eskaintza interesgarriak
proposatzen ditugu. Alde batetik pelikula, pailazo zein mago
euskaldunen ikuskizunak hurbiltzen ditugu herrira, eta bestetik jolas,
tailer eta puzgarrien bitartez denbora libre aukera berriak
proposatzen ditugu. Gainera askari goxo goxok ere banatzen ditugu.
Herriak ekimen honekin erakusten duen jarrera ikusirik, elkarteak
apustu egingo du hurrengo urteetan ere haur eta gaztetxoen alor hau
jorratzen jarraitzeko.
Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria
6
3. Mendi irteerak
Naziotasun kontzeptua eta kirola
uztartuaz hainbat mendi irteera antolatu
genituen Euskal Herria nazio bat dela,
herri bat dela aldarrikatzeko. Gure herria
eraikitzeko konpromezu sendoa hartu
behar dugu, baina horretarako sasi
guztien gainetik eta hodei guztien azpitik
lanean jarraitu behar dugu.
Gipuzkoako Aitxuri tontorretik hasita,
Larrasatik pasa eta Hiru Errege maila ere
igo genituen. Eguraldi txarra zela medio
azken gailur honek hainbat buruhauste
ekarri zizkigun, eta beraz hurrengo batean ere joango ginenaren
agindua egin genien gurekin etorri ziren herritarrei.
Tontorrak igo ez ezik beste mendi irteera batzuk ere aurrera eraman
ditugu. Hala nola Donibane Lohitzune – Pasai Donibane trabesia, non
Ipar eta Hego Euskal Herria banatzen dituen mugarik ez dagoela
adieraztea zen helburua.
Getaria – Pasai Donibane ibilbidea ere eraman genuen aurrera
udaberri aldera, eta hainbat herritarrek parte hartu zuten 6-7 orduko
mendi trabesia polit honetan. Ibilbideak Euskal Herriko kostako 3
itsas argi lotzen zituen, Getariakoa, Donostiakoa eta Pasaiakoa.
Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria
7
4. Joaldun taldea
Donibanen Euskal Talde bat sortzeko helburua dugu buruan bueltaka,
eta beraz poliki-poliki hainbat urrats ematen ari gara euskal
kulturaren sinbologia nagusienak herrira gerturatzeko asmoz.
Donostiako joare taldeari esker guk geuk ere teknika ikasi dugu, eta
kuadrila potente bat ere osatzen ari gara aurrerantzean joaldun gisa
hainbat ekimen puntualetan parte hartzeko.
Elkarteak inbertsio handia egin
du jantzietarako beharrezko
material guztia eskuratzeko, eta
beraz hemendik aurrera joareez
gozatzea geratzen zaigu!
2011. urtean gure joareak
ondorengo ekimenetan parte
hartu dute: Korrikaren amaierako
Donostiako festan, Oiartzunen,
Anoetan, Donibaneko Euskal
Jaian, Bretainian eta Donostiako
Euskararen Egunean besteak beste.
Talde bat osatzeko helburuarekin gabiltza lanean, beraz interesa
edukiko bazenu anima zaitez zu ere!
Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria
8
5. Bretainiara bidaia
“La Semaine du Golfe Mor Bihan”
Euskal ontzigintza tradizionala bultzatzearen helburuarekin joan
ginen elkarlanean Albaola Elkartea eta Bixi Bixi Bretainia aldera
ekainaren 1etik 5era. Bertan itsasontzi tradizionalen topaketa
internazionala ospatzen zen eta Euskal Herria zen aurtengo gonbidatu
berezia.
Elkarlanean Albaola eta Bixi Bixik 130 lagun baino gehiago eraman
genituen Bretainia aldera. 5 egunen buruan herri desberdinak
bisitatu genituen (Vannes, Port-Navalo) guztietan euskal kultura
erakustea helburu genuelarik.
Hau dela eta, arraunlari,
musikari (albokalari,
dultzaina jole, trikitilari,
txalapartari, pandero jole),
dantzari eta joaldunak
eraman genituen bertara.
Euskal giroa sortzeko
sagardoa eta sardina jana ere
eskaini genien festara
hurbildu zirenei.
Euskal Herriak berezko nortasuna eta kultura duela argi adierazi
genuen bertan. Eskerrik asko abentura honetan parte hartu zenuten
guztioi, elkartearen lehen atzerriko esperientzia elkarrekin gozatu
dugu eta.
Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria
9
6. Euskal Jaia
Donibaneko herritarrek gogotsu egin diote ongietorria Bixi Bixik
udaberri amaieran antolatzen duen Euskal Jaiari, aurten laugarren
edizioa ospatu dugu.
Egun osoko programaketa zabala aurkeztu dugu adin guztietako
herritarrak festa egun batez goza dezaten. Aurten, bigarren urtez
jarraian Galiar herriari egin diogu keinua.
Goizean goizetik txikienen tartea izan zen
eta herri desberdinetako dantzari txikiak
dantzan aritu ziren kalean zein plazan
bertan. Bien bitartean plazara
bertaratutakoei galiziar pintxoak eta
sagardoa eskaini zitzaizkielarik.
Ikuskizunaren ondoren herri bazkaria ospatu genuen eta 350
lagun bildu ginen bertan.
Bazkal ostean helduek Jon Maia, Amets Arzallus eta Amaia Agirreren
bertso saioaz gozatu ahal izan zuten, herriko hainbat bertsolari txikik
ere euren talentua erakutsi ahal izan zuten. Bitartean, haurrentzat
Bonantzan jolas eta tailer txokoa antolatu zen.
Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria
10
Aurtengo sokatira desafioa herriko bi talderen artean burutu genuen.
1995.urtean Kontxako estropada irabazi zuen taldea 1999. urtean
irabazi zuenaren aurka.
Ondoren urtero bezala Patxi Perezen eskutik dantzaldia eskaini zen
eta sekulako giroa sortu zen herriko plazan. Muxikoak dantzatzera
beste herrietatik ere jende andana hurbildu zen.
Programaketari amaiera emateko, zezen suzkoa irten zen plazara.
Festa giro aparta sortu genuen egun osoan zehar. Eskerrik asko
antolaketa eta laguntzaile lanetan esku bat bota zenuten herritar
guztiei. Baita beste herrietatik parte hartzera etorri zineten elkarte
edo talde guztiei ere (musika talde, dantza talde...).
Bixi Bixi Kultur Elkartea 2010-11 urteko memoria
11
!