7h69

64
LISBOA Tradizioa eta modernitatea • COPÁN Maien aztarna Hondurasen • SANTO ANTãO Cabo Verden trekking egiten • LESOTHO Abentura Afrikako mendietan Eskozia ITZELEZKO PAISAIA HERRIALDE TXIKI BATEAN BIDAIA ALDIZKARIA

Upload: astero

Post on 25-Mar-2016

265 views

Category:

Documents


15 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 7h69

LISBOA Tradizioa eta modernitatea • COPÁN Maien aztarna Hondurasen • SANTO ANTãO Cabo Verden trekking egiten • LESOTHO Abentura Afrikako mendietan

EskoziaITZELEZKO PAISAIA

HERRIALDE TXIKI BATEAN

BIDAIA ALDIZKARIA

Page 2: 7h69

Argitaratzailea:Astero. Herritar Berri SLU .

Editorea: Mariasun Monzon

Diseinua: Eneko Napal

Argazkigintza:Argazki Press

Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A

e-posta: [email protected]

tfnoa: 946 61 20 55www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008

INPRIMATZEN DU:

Printek Inprimategia. Zamudio

Azaleko argazkia: Getty Images

BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT

Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian

Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO)datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko,zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.

Nahiago izanez gero, mezuelektroniko bat bidal deza-kezu zazpihaizetara@as-

tero.net helbidera, kupoianazaltzen diren datuekin

edo web orrian (www.zaz-pihaizetara.com) sar zai-

tezke eta harpidetzeko for-mularioa bete dezakezu.

Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 €

IzenaHelbideaPosta kodea HerriaHerrialdea TelefonoaNAN E-postaBankua Txartelaren jabea

Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara:Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH)

Page 3: 7h69

3

04 MUNDUARI BEGIRADA Palestina, gatazka politikotik harago

ErreportaJEak6 ESKOZIA

Herrialde honetako edozein pai-saia da egokia berarekin maite-mintzeko eta bertako historiazein kultura oparoa ezagutzeko

16 COPÁNMaien zibilizazioaren ondareaparta badu ere, oso bisitari gutxi jasotzen ditu Honduraskoherri honek

26 LISBOATradizioa eta modernitatea uztar-tzen dituen hiri dotore honetakoauzo historikoak deskubritzekomodurik onenetako bat tranbiaenblematikoa hartzea da

34 SANTO ANTãOMenditsua da Cabo Verdeko biga-rren uharte handiena, eta erabataproposa «trekking»a egiteko

44 LESOTHOAfrikan esperientzia ahaztezinabizitzeko aukera eskaintzen dumendiz inguraturiko estatu inde-pendente honek

Bidelaguna52 Proposamen tematikoa

Munduko auzo Xarmangarriak (II)

56 Horizontetik haratagoAlexander Yersin

57 Munduko sutegiakKaliforniako sukaldaritza

60 gogoan hartu“Palm House”, LondresenHallerbos, Hallen (Belgika)

aurkibidea

34

06

14

26

16

44

Page 4: 7h69

4

PALESTINA

Gazako zerrendako lur emanko-rren %35 herritarrak iritsi ezin

diren eremuetan dago. Palestinarnekazariek ez dute lursail horietaraheltzeko modurik, Israelgo erregi-menak mugatu egin dielako sarbi-dea, urte luzez. Haien egunerokoamurrizketez, zailtasunez eta ozto-poz betea dagoen arren, palestina-rren gehiengoak badaki bizitzaz go-zatzen ere, gatazka politikotikharago. Irudian, neskato bat bereaitarekin, mostaza-lorez beterikozelai batean.

Argazkia: Mohammed Abed

Neskato baten irribarrea

Page 5: 7h69

Munduari begirada

Page 6: 7h69
Page 7: 7h69

Eskozia Testua: David Revelles Argazkiak: Oscar Elías

ALTXORRAREN KUTXA (NATURALA)

Page 8: 7h69

ESKOZIA

Eskoziako edozein txoko eta paisaia nahikoa da herrialdearekinmaitemintzeko, eta, era berean, bere historia, elezaharrak eta kulturaezagutzeko modu onena dugu. Mendi eta haran emankorrak,izokinez betetako ibaiak eta laku («loch») lanbrotsuak, guztiak ereKaledonia zaharrari dagokion ospea ematen diotenak; alegia, naturanagusi den Europako helmuga turistikoetako bat.

Page 9: 7h69

Naturak paisaiak eratzeko koloreei uko ere egi-ten diela ikusteko, hona etorri behar da;eremu mortu isilotan, natura, gizakiak aldebatera utzia, bere buruarentzat ari da lanean,

eta poetaren arima zirrara batek hartzen du ikuskarisoil eta sekulako horren aurrean». Horixe idatzi zuenAstolphe Louis Léonor Custineko markesak (1790-1857)Eskozian barrena eginiko bidaian, 1822an. Bidaia hareneta Eskoziako naturak poetaren sentiberatasuneaneragindako arrasto sakonaren uzta da “Mémoires etvoyages” lana, denborarekin galdu ez diren sentipenakkontatzen dizkiguna. Izan ere, bidaiariak antigoalekoAlba gaelikoan zehar egindako bidean bertatik bertarasentitutakoa oraindik ere bertakoak eta kanpokoakinarrosteko gai da.Lehenek, bizi diren lurrak ezagutzen eta maitatzen

dituztenek, poeta-etorri izpi bat edukiz gero, inguruonederra loriatzeko darabilte. Horixe egin zuen, hein ba-tean, Robert Burnsek (1759-1796), Eskoziako koblariezagunenak. “Poeta nekazaria” esaten diote –gonaza-lea, mozkorra, abertzalea barne-muinetaraino eta fra-mazona ere bazen–, eta bere poema eta balada ospe-tsuenetako batzuk Eskoziako jatorrizko izaerarieskaini zizkion. Sentipen gutxi egongo da honakoabezain magikoa: Tummel loch-etik gertuko Bruar Fallsur-jauziekin parez pare egokitzea, «mendi garaiko etabaso bikaineko» parajea betikotu zuen “Burnsen TheHumble Petition of Bruar Water” (Bruar errekaren es-kakizun umila) poema gogoan hartuta.Hala da, bai. Izan Custineko markesa, Burns edota

urtero Kaledonia zaharrera doazen milaka bidaiarie-tako bat, ondorioa beti da bera: Eskozia herrialde txikiada, baina bertako natura-inguruneak izugarri handiakdira. Gainera, ez dio axola bideari nondik ekiten zaion.Eskoziako fisionomia geologikoak kontrastez beterikoeszenografia itxuratu du. Sir Walter Scott idazleak «Ka-ledonia, gogorra eta basatia» esan zion, eta ezin harro-ago aldarrikatzen dute horixe bera eskoziarrek, berenezaugarriez galdetuta. Grina dontsuz hitz egiten duteibaiei buruz; esaterako, Speyz edo Tweedez, hain diraurok izokin eta amuarrain askokoak. Uharteez ere bai, ez du-eta horien faltarik Eskoziak:

790 uharte, guztiak desberdinak, bakarrak, biorritmoeta paisaia berezikoak. Adibidez, Orkadak uhartediurruna. Bertan, mendeen joanak mundu-mailako os-pea duen harribitxi arkeologikoa laga digu: Skara Brae,5.000 urtetik gora duen Harri Aroko herrixka, Mar-wich Head lurmuturraren labarretik gertu oso koka-

9

Eskozia osoannaturgune gutxidago Glencoe haranaeta gertuko RannochMoor bezain eder etapoetikorik.Ezkerrean, Glencoeharana ilunabarrean.

Page 10: 7h69

10

tua. Aizkora kolpe batez sortutakoa dirudien itsasla-barra milaka pottorro eta kaio hankabeltz elkartzendiren erreserba ornitologikoa da.

Mendi itsaso zabalaEskoziak aski eta ia sobera mendi ditu, batez ere High-landsen (Eskualde Garaiak). Loch (laku) ederrak daudebertan, Affric loch-a, kasu, baita mendi bikainak ere,Ben Nevis (1.343 m), kasu, Britainia Handiko mendirikgaraiena dena. Edonola ere, naturgune gutxi dagoGlencoe harana eta gertuko Rannoch Moor bezaineder eta poetikorik. Azken horrek, glen-aren (harana)ekialdean kokatutako paramoak, herrialdeko bakar-dade-giro ezatsegin eta ederrenetako bat du. Milioitikgora bisitari, trekking-zaleak gehienak, iristen diraGlencoera urtero. Bertan, Eskoziako geologia eta his-toria elkarri lotuta daude. Izan ere, Three Sisters ofGlen Coe mendiengatik ospetsua den haran honetan,Eskoziako historiako gertaera lotsaemangarrienetakobat gertatu zen: 1692an, Glencoeko MacDonald leinua,Estuardoarren dinastiaren aldekoa, Ingelesen erregeGillen III.aren aldeko Campbell leinuak sarraskituzuen, lehenek aurrez ostatu eman bazieten ere, High-landseko abegi-kodeari jarraiki. Eskozian ez dago mendi-tontor gehiagoko ingururik

Lochalsh baino. Munroe-n erresuma deitzen diote he-rrialdeko ipar-mendebaldeko eremu horri. Eskozian

284 munroedago –3.000 oin (914,4 m) edo gutxiagokogaraiera duten mendiak–, eta denbora-pasa preziatuada eskoziarrentzat haietan gora ibiltzea, gailurretakobista paregabeak egiaz maite dituztelako. Lochalshen,munroe garrantzitsuenak Five Sisters of Kintail ize-nekoak dira. Bost gailur horiek, elezaharraren arabera,Irlandako bost printzeren etorreraren zain daudenbost printzesen harrizko profilak dira. Handik gertu, legendazko gaztelu bat dago, Duich

loch-en islatzen dena: Eilean Donan Castle. MacRaeleinuaren mendetako gotorlekua egunsentian, atzeanKintail mendiak dituela, hori da Eskoziako Highland-seko irudi ezagunena. Harrizko eraikina ezaguna

ESKOZIA

Page 11: 7h69

egingo zaio Eskoziako txoko eder honetara irrika apurbatekin hurbiltzen den edozeini, baita uhartetxoa etalaku ertza lotzen dituen harrizko zubia zeharkatu ezduenari edo itsasbeheran gotorlekuari darion itsasusaina sekula sumatu ez duenari ere. Izan ere, SeanConnery eta Christopher Lambert protagonistak ziren“Hilezkorrak” filmean agertu zenetik, are erakarga-rriagoa da, harik eta argazki gehien ateratzen zaizkionEskoziako gotorlekua bihurtu arte.

Heroiei eta poetei buruzEgiaz, baten batek pentsa lezake Eskozia eleberrigileizan nahi zukeen demiurgo baten sorkari gorena dela.

Beharbada, hain oker ere ez dabil, Kaledonia zaharreanleku askori darielako halako literatur-kutsu bat. Agian,horren adibide garbiena, Rob Roy McGregor (1671-1734)eskoziar iheslari ezagunaren aberria eta ibileren ger-talekua den The Trossachseko emankortasuna da. «He-rrialde zakarra» esan nahi du gaelikoz Trossachsek,eta horrek argi uzten du zer-nolakoa den eskualdea.Hala, 2002an, bertako zati handi bat Loch Lomondand The Trossachs National Park izendatu zuten; hauda, herrialdeko lehen parke nazionala. Lomond loch-a Britainia Handiko ur gezako lakurik handiena da,egiazko paradisua turismo aktiborako: eskuineko er-tza zeharkatzea West Highland Way-en barrena doa-

Orrialde honetan,Dornie herria, EileanDonan gazteluarenparean. Ezkerrean,arrantzale batStromnessekoportuan, Oarkadaskuhartedian.

Page 12: 7h69
Page 13: 7h69

13

Ezkerrean, Loch Arklet,herrialde osoko lehenparke nazionalean (TheTrossachs). Lerroongainean, behiakEskoziako HighlandsekoSkye uhartean.

ESKOZIA

Page 14: 7h69

ESKOZIA

zenen topalekua den Rowardennanetik hasita, afari-tarako amuarraina arrantzatzen saiatzea edota eguz-kitara etzatea, irten bada, errekarrizko hondartzatxo-etan, horiek guztiak egin daitezke. Hori bai, Eskoziako edertasun naturalaren eta lite-

raturaren arteko uztarketa honi amaiera emateko es-kualde ezin hobea da Borders izenekoa. Sir WalterScott poeta eta eleberrigilea jaio zen bertan, eta tu-ristek gutxien ezagutzen duten eskualdea da. Izanere, Eskoziara lehendabizikoz doazen bidaiariekHighlandseko ikusgarritasun geologikoa hautatzendute, Eskoziaren zerizana topatu nahian. Bada, bes-tela da, Kaledoniako hego-ekialdeko Borders honetaneratu baitzen herrialdeko izaera menderakaitz, erro-mantiko eta alegiazkoa, Scottek ondo zekien bezala.Izan ere, Borderseko landazabal bukolikoa da Esko-ziako historiako izen garrantzitsuenetakobatzuk –William Wallace, Mel Gibsonek jokatu zuena“Braveheart” oskarizatuan, eta Maria Estuardo erre-gina, tartean– mito bihurtu ziren eskualdea. Wallacek, Eskoziako heroi nazionalak, gordean bizi

behar zuela-eta, Ettrickeko baso zaharrean aurkituzuen babeslekua, eta baso zarratu hura ederki baliatuzuen ingelesen aurka gerrilla-gerra egiteko. 1814an Bu-chaneko kondeak bere poltsikotik ordaindu zuen Dry-burgh Wallace Monument, sei metroko garaiera duen

eskultura, Wallacen omenez. Wallacen kasuan bezala,denboraren joanak ez du desagerrarazi Maria Estuar-dok Bordersen utzitako arrastoa. Haren oroigarri daTraquair House, garai batean ehizarako errege-pabi-lioia izan zena. Glentress Forestetik gertudago –mendi-ibilien, txirrindularitzaren eta zaldike-taren zaleen paradisua den Tweed Valley Forest Parkenbihotzean–, eta bertan hartu zuen ostatu Maria Es-tuardok, “Eskoziarren Erreginak”, 1566an. Zerk eragin zuen, beraz, Bordersek Eskoziari ame-

tsezko literatura-ukitua eman zion Scott liluratzea?Ulertzeko, Scott’s View-era joatea besterik ez dago.Dryburgeko abadiatik hiru kilometrora dago, eta ber-tan ehortzi zuten “Iparraldeko jeinua”. Begiraleku ho-rretan orduak eta orduak eman zituen baronetak,Tweeden meandroak eta Eildon Hills begiztatzen.Egun, behatoki horretan egurrezko aulki bat dago, bi-sitariak paisaiaren aldaketei errepara diezaien. Cus-tineko markesak esango lukeen bezala, hori da Esko-ziaren berezko zerizana atzitzeko modurik onena.Hitzik behar ez duen ikusmira da, aski da eseri, etatramoia natural honetatik begiesten den ikuskari soileta sekulakoaz gozatzea.

Eskuinean, SkaraBrae harribitxiarkeologikoa,

Orkadask uhartediurrunean. Lerroon

azpian, Eilean Donangaztelua, Highlandseskoziarreko irudiezagunenetako bat

14

Page 15: 7h69
Page 16: 7h69

LisboaTestua eta Argazkiak: Nuria Lopez

Tajo ibaipatxadatsuaren

gainean eraikitakoApirilak 15 zubiaLisboako ikur

garrantzitsuenetakoa da.

TRADIZIOA ETA MODERNITATEA

Page 17: 7h69
Page 18: 7h69

LISBOA

Portugaleko hiriburuak bikain uztartu ditu tradizioa eta modernitatea.Bidaiaria maitemindu egingo da auzo enblematikoekin: Baixa, XVIII.mendeko hirigintza plangintzaren adibide bikaina; Chiado, hiriburuko auzoederrenetako bat, XX. mendeko bizitza kultural eta literarioarenprotagonista; Erdi Aroko Lisboa, hots, Alfama auzoa, hiriko alderikzaharrena; Belém, monumentu handiekin; eta hiriaren alde modernoa,Parque das Nações-en abangoardiako arkitekturarekin.

Page 19: 7h69

Lisboa ez litzateke Lisboa izango tranbiarik gabe.Zaharkitu eta motelak, ibilgailu horiek hiriarenidentitate-ezaugarria dira, eta Lisboa nostalgikoeta magikora eramaten gaituzte. Europako

beste hiri batzuek ez bezala, Lisboak ibilbide histori-koei eta bagoneta zaharrei eutsi die. Lisboarrak osoharro daude hortaz, eta bisitariak miretsita gelditzendira. 28. tranbia enblematikoa hiri dotore honetakoauzo historikoak deskubritzeko modurik onenetakobat da. Poliki-poliki, tranbiak hiri xarmangarri honensekretuetan murgilduko gaitu.

Erdi Aroko Lisboaren arimaSão Jorge gaztelua Lisboaren lehen asentamendua izanzen muinoan dago. Handientsua, hiriaren alderik za-harrenaren buru da, eta ikuspegi pribilegiatua du. Tei-latu gorrien itsasoa zeharkatuta, Tajo ibai patxada-tsura iritsiko gara, eta argi geldituko zaigu zergatikaukeratu zuten toki hori horrelako defentsa gotorlekubikaina eraikitzeko. Ilunabarrean, eguzkiak urre ko-lorez tindatzen ditu gotorlekuaren harresiak, eta ErdiAroko film eszenatoki baten itxura hartzen du.Gazteluaren magalean, Alfama auzoa dago, eta bere

kale estu eta desordenatuetatik ibiliz gero, Lisboa mo-risko eta zaharrenean sartuko gara. Mairu garaian, hi-riko gune gorenetako bat izan zen, bai eta kristauta-sunaren lehen garaietan ere, baina zenbait lurrikarazirela eta, noblezia beste gune batzuetara joan zen.Kale estuen egitura labirintikoak Marokoko kasbakekartzen dizkigu gogora –udako eguzki estugarriaarintzeko pentsatuta zeuden–. Langile klasekoak bizidira nagusiki bertan. Azken urteetan, balio handiagoahartu du, eta zenbait artista eta gazte instalatu dira.Bikaina uztartzen dira taberna tradizionalak eta osogiro alternatibo eta bereziko jatetxe eta lokalak.São Pedro kaleko goizeko arrain merkatuak eta

arrain saltzaile animatuak benetako ikuskizuna dira.Saltoki tradizionalez eta tabernaz jositako ingurukokaleek orain dela 50 urteko Lisboara eramango gai-tuzte. Auzo honek ez du benetakotasun izpirik eregaldu. Oso gomendagarria da kaleetan barrena ibiltzeaeta dekadentzia ederraz, usain sarkorrez eta soinu ani-matuez liluratzea. Alfamaren iparraldean, Campo de Santa Claran,

Feira da Ladra (lapurrena azoka) egiten da astearte eta

29

Lerroon ondoan,Portas do Solbegiratokiko terrazabat, Erdi Arokoxarma hobekiengordetzen duenAlfama auzoan.

Page 20: 7h69

30

LISBOA

larunbatero. Mota guztietako objektuak aurki dai-tezke, baina interesgarriena objektu bitxien eta zaha-rren postuak dira. Goiz esnatu beharko dugu, baldineta benetako maukak aurkitu nahi baditugu, bainaezer erosi nahi ez badugu ere, merezi du azokan bil-tzen diren hain pertsonaia bitxiez disfrutatzeak.

Pombalen LisboaBaixan barrena ibiliz gero, monumentuen Lisboanmurgilduko gara, kale eta plaza zabalekoan. XVIII.mendeko hirigintza plangintzaren maisutasunezkoeredua da, eta 1755ean du jatorria, Europan inoiz pai-ratu den lurrikararik handienetako batean. Pombalekomarkesak, Portugaleko lehen ministroak, hartu zueningurua berreraikitzeko eta eraikin dotore eta bikai-neko auzo bilakatzeko erronka. Pombalen diseinuarenhanditasuna miresteko modu onenetako bat Tajoibaian zehar transbordadorez bide motza egitea da,Praça do Comércioren ekialdean dagoen Estaçao Flu-vialetik abiatuta. Hartara, itzultzeko bideaz eta plaza-

ren ikuspegiaz disfrutatu ahal izango dugu.Praça do Comércioko arkupe bikainetan, Martinho

da Arcada kafe historikoa dago. 1782an sortu zen, etaJose Saramago 1998ko Literaturako Nobel saridunazuen ohiko bezero. Bada, han geldialdi erlaxatua eginondoren, Rua Augustarantz joko dugu, Arco do Triun-fotik igarota. Mosaikozko lur ederren eta azulejozkofatxada polit-politen oinezkoentzako kale xarmanga-rria da, Baixaren ardatz nagusia dena. Rua Augustaneta inguruko kaleetan, denda pintoreskoak, betiko sal-tokiak eta denda are modernoagoak nahasten dira.Kale horiek, bada, plaza enblematikoetaraino era-mango gaituzte: Praça Dom Pedro IV –Praça de Rossioizenez ezagunagoa dena–, Praça da Figueira eta Praçados Restauradores. Hiru plaza horiek Lisboaren girobiziko erdigunea osatzen dute, erakargune eta bilgu-nea dira. Egunean behin baino gehiagotan igarokogara horietatik, seguru. Monumentuek eta arkitekturaren eta geografiaren

nolabaiteko dekadentziak sentimendu eta kutsu pro-

Lerroon ondoan, Praça do Comércioren eta Tajo ibaiaren panoramika, hiriko lehen asentamendua izan zenmuinoan kokatutako São Jorge gaztelutik begiratuta. Goian, ezkerrean, Calatrava arkitektoak eraikitakogeltokia. Horren ondoan, Lisboako eraikinik ederrenetakoa, Jeronimotarren monasterioa, Belémen.

Page 21: 7h69

pioa ematen diote Lisboari, portugaldarrek saudadeesaten dioten emozio enigmatiko horrekin konparalitekeena. Lisboari saudadehori dario kale bakoitzean,plaza bakoitzean eta eraikin bakoitzean. Falta dugunzerbaiten nostalgia eta desioa biltzen dituen senti-mendua, hain zuzen ere, fadoak, munduan gehienezagutzen den musika adierazpen portugaldarrak,hain berezko duena.

Chiadotik Bairro AltoraChiado auzoa Baixaren mendebaldeko muinoan dago,eta hiriko auzorik politenetako bat da. Hara joatekomodurik onena Santa Justako igogailua erabiltzea da.Estilo gotikoko trazeriadun burdinazko egitura bikainada, eta bertatik bikain ikusten dira Baixa, Castelo deSão Jorge eta Tajo ibaia. Oinez joatea erabakitzen ba-dugu, atsegina egingo zaigu A Brasileira kafean gel-dialdi bat egitea. Historiaz eta xarmaz betetako kafehorretan, filosofo eta disidenteak biltzen ziren 1920kohamarkadan. Fernando Pessoa Portugaleko poeta mo-

derno garrantzitsuenak, esate baterako, bertan ematenzituen arratsaldeak poemak idazten. Tamaina errea-leko brontzezko estatua batek gogorarazten du kafea-ren terrazaren ondoan.Igotzen jarraitzen badugu, mendebalderantz, Bairro

Alton sartuko gara. Oso gune heterogeneoa da, etaondo baino hobeto konbinatzen ditu egoitza funtzioaeta gaueko aisialdiaren bizitasuna. Egunez, bizitzageldo eta lasai igarotzen da, kutsu bohemio liluraga-rriarekin. Gauez, eguzkia joan eta neon argiek argiz-tatzen dituzte kale estuak, eta, ezustean, giro bizikogune zirraragarri bilakatzen da. Jatetxe ugari daude,eta denetatik eskaintzen dute, gustu guztiak gogobe-tetzeko: jatetxe tradizional tipikoak, janari etnikokolokalak, tokirik abangoardistenak eta, jakina, fadoetxeak, bene-benetako giro portugaldarraz gozatzeko.Afaldu ondoren, hainbat aukera ditugu; esate bate-rako, kopa bat hartzea eta musika entzutea mota guz-tietako taberna eta lokaletako batean, edo kale alda-patsuetan paseatzea –denda alternatibo asko

Page 22: 7h69

berandura arte daude irekita–. Bairro Altok bikain uz-tartu ditu tradizioa eta modernitatea.

Aurkikuntzetatik XXI. mendera arteLisboako irudirik ezagunenetako batzuk, hain zuzenere postal eta liburu guzti-guztietan daudenak, Belé-men aurkituko ditugu. Bertan, herrialdearen iraganpolitiko eta kulturala deskubrituko dugu, seiehun urtebaino gehiagoko arkitektura ikusgarriaren bidez. Ber-tatik atera ziren XV. mendeko espedizio handiak; tar-tean, Vasco de Gama nabigatzaile famatuarena,1497an, Indiarako itsas bidearen bila abiatu zenean.Jeronimotarren monasterioa Lisboako eraikinik ede-rrenetako bat da. Manueldar estiloko arkitekturarenlan bikaina da, Portugaleko urrezko aroaren sinboloa.Ilunabarrean, Belémgo dorre zaindariaren harri zuriakurre kolorea hartzen du, eta urrea balitz bezala dirdiraegiten du. Bai eta aurkikuntzen omenezko monu-mentu handiak ere, portugaldarren harrotasuna na-zionala aldarrikatzen duenak Tajo ibaiaren ertzean.Iraganetik Lisboaren orainaldi abangoardistenera

joango gara; hots, Parque das Naçõesera. XXI. men-deko hiria da, arkitektura du, berriro ere, protagonista,

baina, oraingoan, kale aldapatsu eta estuen Lisboatikoso urrun. Hemen, hotelak, bulegoak eta egoitza gu-neak hartzen dituzten hiribide zabalak daude. Bai etaarte eta aisialdiko eskaintza zabala ere, Tajo ibaiarenertzeko ingurune zoragarrian.Parque das Nações 1998ko Nazioarteko Erakusketa-

ren egoitza izan zen, Indiarako itsas bidearen aurki-kuntzaren bostehungarren urteurrenean. Ozeanoaizan zen gai nagusia. Ezinbestekoa da Oceanárioa bi-sitatzea, munduko akuario handi eta ikusgarrienetakobat. Ura oso presente dago Parque das Naçõesen di-seinuan; iturri originalak eta ubide handiak ditu, esatebaterako, Jardins da Agua, mendebaldean. Urmaelakharrizko bideen bidez lotuta daude, eta ur-zurrustaeta iturri ugari daude. Parkearen ikuspegi panorami-koa izateko eta metropoli berriaren ideia bat egiteko,Oceanárioaren eta Vasco de Gama dorre ederraren ar-tetik doan teleferikoa hartzea da onena.

LISBOA

Barrio Alto auzoan gustu guztiak asetzekomoduko jatetxeak daude; ezkerrean, bineska kalean, mahai batean eserita. Erdian,mosaikozko lur ederra eta, atzean, Parquedas Nações-eko teleferikoa. Eskuinekoorrialdean, Belémgo dorrea, ilunabarrean.

32

Page 23: 7h69
Page 24: 7h69

Santo AntãoTestua eta Argazkiak: Oriol Clavera

«TREKKING»A CABO VERDEN

Page 25: 7h69
Page 26: 7h69

Santo Antãora iristeko tartetxo bat behar da.Izan ere, garai bateko aireportua haizearen,kresalaren eta pista bakarraren eta laburregia-ren asfaltoko pitzaduren artean hazten diren

belar txarren mende dago. Ponta do Solen dago, uhar-tearen iparraldeko muturrean. Izenak adierazten duenbezala, eguzkia sartzen ikusteko leku bikaina da, ur-taroaren arabera, zeruertzean edota hego-mendebal-derantz egiten duten itsaslabarretan.Gaur egun, ordea, hegoaldera iritsiko gara, Mindelo

(ondoko São Vicente uhartea) eta Santo Antãoko hiri-buru Porto Novo lotzen dituen ferryaren bidez. Biuharteen arteko kanala astiro-astiro zeharkatzeko or-dubete baino ez da behar, baina, askotan, ozeanoakbortitz jotzen du. Uharte batetik bestea ikusten da,eta Santo Antãora iristen garen heinean, hegoaldearenlur-kolorea argiago ikusiko dugu. Uhartearen erdial-deko mendietatik dator, eta aldapa handiarekin ha-

sieran eta gero eta txikiagoa kostaldera hurbiltzean.Pitzaduraz betetako paisaia, amildegi zabal lehorrekzeharkatzen dutena, landareen alfonbra dirudi euri-jasen garaian –abuztutik urrira–. Hala, une batez, ipa-rralde berde eta landatuaren itxura hartzen du.

Paul ibarra eta iparralde berdea Lurreratzen garenean, berrogei bat gizon ikusiko di-tugu portuko terminal berriko eskaileretan, uharterairisten diren bi ferryen zain. Zaintzen dituen poliziariez diote lan handirik ematen, eta oihuka baina edu-kazioz, uhartean mugitzeko ezinbestekoak diren alu-guerak eskaintzen dituzte. Hala deitzen dituzte ToyotaHiace eta Japoniako pick-up furgonetak. Ferryen or-dutegietan oinarriturik, uharteko herri nagusiak lo-tzen dituzte bidaiariz eta ekipajez gainezka. Gidariakbezero guztiak lortzen dituenean, iparralderantz abia-tuko gara, oinez ibiltzeko asmoz.Sandaliak –gogoratu tropikoan gaudela– ostatuko

gelan utzi ditugu. Botak, bastoiak, jertse edo jaka bateta jateko zerbait hartu ondoren, Cova do Paulera jo-ango gara aluguerez. Uhatean ezinbestean egin behardiren txangoetako baten abiapuntua da. Barruan so-roak dituen kraterrak lainoaz eta, tarteka, euriaz egindigu arrera. Jaitsi, barru aldeko magala igo eta 1.500metro jaitsiko ditugu berriz Paul ibarrean. Laino lodiaeta haize bortitza direla-eta, tarte luze bat egin behardugu, ibarra ikusteko.Harrizko bide bihurgunetsu batetik hasiko gara jais-

ten. Ibilbidearen zati honetan, malda 45 gradukoa ereizan daiteke; beraz, lasai hartu behar da hanketakomuskulu bikiak gehiegi ez kargatzeko. Ia bost ordukojaitsiera dugu aurretik; batzuetan baino ez dugu goraegin behar, eta zati horiek benetan eskertzen dira,egia esan. Aurrera egin ahala, pareta bertikalak urrun geratuko

dira. Terrazak ikusten hasiko gara han-hemenka, azu-kre-kanaberekin, platanoekin, kafearekin, baratzee-kin... Gero eta gehiago ikusiko ditugu, etengabea izanarte. Soroen artean ezkutaturik harrizko etxe tradi-zional eta politak ikusiko ditugu. Asko zuriak dira, etakanaberaz estalitako bi isurkiko teilatua dute. Gutxika,adreilu ilunezko eraikin soilak eta kubikoak ere ikusikoditugu, teilatuan arropa lehortzen jarrita dutenak. Ja-beek horretarako dirurik badute, krema kolorez, ber-dez, horiz edo urdinez margotuko dituzte, eta orduaneszena ederragoa izango da. Paisaia irekia da Chã de Fazendara heldu arte. Kos-

taldetik ibarrean gora garamatzan eta bikain harriz-tatutako errepidea –uharteko beste guztiak bezala,ekialdeko kostaldeko zati berri bat izan ezik– helmugaherri hori da. Uve formaren atzeko aldean, herri txi-kiak ikusten dira. Mendi hegaletan, ordea, etxe gutxibatzuk baino ez daude sakabanatuta. Horietara iris-teko bidexka txikiak daude, edo bide nagusiak era-maten gaitu. Hortik aurrera, bidea soroen artean

SANTO ANTÃO

Santo Antão uhartea, Barlovento izenekomultzokoa, Cabo Verdeko ipar-mendebaldekomuturrean dago, eta bigarren handiena da.Menditsua da alde guztietan, horrenbestez,«trekking»a oso aitzakia egokia da bertara

joateko eta hamar uhartez osatutakoartxipelagoaren zati bat ezagutzeko.

Page 27: 7h69

37

Lerroon ondoan,Maria da Luz da Cruz,Cabo Verdekoherritarrenabegikortasunarenadierazle bat, Pontado Sol herrian, SantoAntão uharteareniparraldean.Ezkerrean, PortoNovo hiriburukoeliza.

Page 28: 7h69

38

Uhartearen hegoaldekopaisaia oso harritsu eta

malkartsua da.Inguruotan, trekkinga

egiteko ibilbideenartean onena Bordeirade Norte da (Ribeira das

Patas).

SANTO ANTÃO

Page 29: 7h69
Page 30: 7h69

SANTO ANTÃO

egingo dugu. Bikain zaindutako eta landatutako te-rrazek eurien arabera agertzen eta desagertzen direnur-ibilguak aprobetxatzen dituzte. Kanalizazioen etapresen sistema batek ureztatze metodoaren eragin-kortasuna handitzen dute. Bat-batean, badirudi bideaplatano-plantazio batean sartzen dela eta, ondoren,berriz irten eta zerua ikusiko dugu. Herritarrak bideangora eta behera dabiltza, bide oso jendetsua da. Eito herrira iritsi ondoren, azken zatia errepidez

egingo dugu. Honetan ere herritarrak eta aluguer ba-tzuk ikusiko ditugu, Vila das Pombasera joaten edohandik itzultzen. Guk helmuga kostaldean dugu, etahandik gure basera itzuliko gara, Ponta do Solera.Uhartearen iparraldeko ibarretan ibiltzen garenean,

esaterako, Paulen, Chã das Pedras-en edota Caibros-en, Santo Antãori Cabo Verdeko bigarren janaritegizergatik esaten dioten ikasiko dugu (lehena Santiagoizeneko artxipelagoko uharte handiena da). Hala ere,bidaia iparralde emankorreko ibilaldiekin amaitukobagenu, Santo Antão bisitatu ez bagenu bezala izangolitzateke. Izan ere, txanponaren beste aldea ikusi gabe,irlaren uste okerra izango genuke. Edo irlaren erdia-rena, gutxienez.

Bordeira de Norte eta hegoalde gogorraUhartearen alderdirik idorrena, harritsuena eta gogo-rrena ezagutzeko, basea Porto Novo hiriburura alda-tuko dugu, lasaiegia iruditu arren. Trekkinga egiteko

Page 31: 7h69

41

ibilbideen artean onena ziurrenik Bordeira de Norteda, Ribeira das Patas-en. Ibilaldiaren abiapunturainoia ordubete egin beharko dugu aluguerez. Herriarenizenak zirrara eragiten badigu, oker gabiltza. Chã deMortek ez du ez oso izen baikorra, ez ikusteko gauzahandirik. Hala ere, errepidearen ondoan dagoen ta-berna ondo identifikatuta daukagu, han egin baituguhitzordua gidariarekin (eta bertara iritsi baino ez dugunahiko ia lau orduko ibiliaren ondoren, Cabo Verdennagusi den Strela garagardoa sari moduan hartzeko).Puntualak izan beharko dugu, beti bezala, ferryarenordutegietara egokitu behar baitugu, taxi preziorik ezordaintzeko. Hala, oinez hasi gara.Bi ordu eman ditugu oinez. Eguzki indartsuak ipa-

rraldeko terrazak eta ibarrak zeinen berdeak, politaketa freskagarriak ziren gogoraraziko digu kurba ba-koitzean. Behin eta berriz errepikatuko diogu gure bu-ruari nekea psikologikoa baino ez dela. Baina ez dahala. Maldak asko zailtzen du igoera. Tontorretik ilar-giaren itxura duen goi ordoki uhindua ikusiko dugueta hortxe dator onena: leku beretik jaitsi beharkodugu. Bide harritsu txarrean herritar sinpatikoak iku-siko ditugu kargaturik edo kargatutako astoekin. Gukbesterik gabe igotzen dugu, nahi dugulako; beraz, bu-rutik eginda gaudela pentsatuko dute. Baina, agian ezdira konturatu, nork daki, azpian dugun paisaiak ar-nasarik kendu ez digun arren –gaixoak!–, aho zabalikutzi gaituela. Pareta handiak, labarrak, amildegiak, he-

Behean, Tarrafal deMonte Trigoherrixka bakartukoarrantzaleakarraina biltzen etagazitzen,arrantzatu etaberehala. Behean,Ponta de Sol.Ezkerrean,arrantzaleak PortoNovora iristen,ilunabarrean.

Page 32: 7h69

DATU PRAKTIKOAK

Non lo eginEz da zaila ostatua aurkitzea.

Era guztietako aukerak daude:merkeak eta soilak, adibidez,

ostatuak edo “familia etxeak”izenez ezagutzen direnak

(logelak alokatzen dituztenpartikularrak), eta garestiak,

hotel txikiak kasu. Kalitatearieta prezioari dagokienez,ziurrenik aukerarik onena

familia etxeak dira.

TrekkingaIbilbideak jasotzen dituen

uharteko mapa bat eramateagomendatzen da. Porto Novonbertan xehetasun ugari dituen

bat aurkituko dugu, ibilbideendatuekin, maila aldaketekin,iraupenekin, zailtasunekin...

42

Page 33: 7h69

SANTO ANTÃO

rrixkak, etxe sakabanatuak eta, urrutira, itsasoa etaSão Vicente uraren gainean.

Merezitako atsedenaCabo Verdeko bigarren janaritegia dela esatean, ez danekazaritza soilik kontuan hartzen. Arrantzak ere badugarrantzia hainbat lekutan: Ponta do Sol, Janela, PortoNovo eta Tarrafal de Monte Trigo, besteak beste. Koloreguztietako egurrezko ontziak hondarretan daude, batabestearen alboan, itsasora irteteko zain edo itsasotikbueltan atseden hartzen. Lehen eguzki izpiekin batera,marinel gazteak arrantzara joaten dira, emakume sal-tzailek arraina kaleetan eta merkatuetan sal dezaten.Gauez arrantzan aritu diren beste ontzi batzuk goizeangoiz iristen dira hondartzara berdelez eta garupa go-rriz gainezka. Ondoren, mantala jantzita duten ema-kumeek ontzi handi batzuetan sartu eta buru gaineaneramango dituzte batetik bestera. Uhartearen hego-mendebaldean, Tarrafal de Monte Trigon, izan ezik.Hiriburutik hiru ordu eta erdira dago. Gainera, 4x4ibilgailuan egin behar den ibilbidearen zati handi ba-

tek Paris-Dakar rally txikia dirudi, Adrianok, PortoNovo eta Tarrafal.arteko ibildidea egiten duten aluguergidari gutxietako batek. 500 biztanle inguru dituen herrixka isolatu hone-

tako arrantzaleek arraina despiskatu eta gazitu eginbehar izaten dute. Bestela, ez litzakete Porto Novokokaleetara egoera onean iritsiko. Horregatik, itsason-tziak (horietako asko arraun ontziak) lurreratzen di-renean, beste gizon talde batzuek arraina prestatzendute pazientzia handiz. Guk lanean utziko ditugu eta uhartean azken paseoa

ematera joango gara. Bide gogorrez ahazteko ibilaldiindar berritzailea egingo dugu. Botak eseki, eta oinu-tsik ibiliko gara, itsaslabar ikusgarri baten azpian za-baltzen den hondartza handi bateko harea beltzean.Bidaia amaitzeko modurik onena da, zalantzarik gabe.Oinak Atlantikoko ur asaldatuetan sarturik, Cabo Ver-deko zati zoragarri hau ezagutzeko aukera eman di-guten bideak oroituz.

Ezkerrean, PortoNovo, SantoAntãoko hiriburua;eta Joanna, bertakoemakume jator bat,bere etxekoatarian. Behean,soroen arteanezkutaturik etxetradizionala, Pauibarran.

Page 34: 7h69
Page 35: 7h69

Lesotho Testua eta argazkiak:Mikel Gorrotxategi Zipitria eta Irati Larrañaga Aizpurua

ABENTURA, AFRIKAKO MENDIETAN

Page 36: 7h69

Lesothori “Mendietako erresuma” eta “Zerue-tako erresuma” ere deitzen zaio, bere geografiamenditsuaren eraginez. Munduko herrialderikgaraiena da, bi ikuspuntutatik. Alde batetik,

bere garaiera baxuena (1.400 m), beste herrialdeekinkonparatuz, altuena delako; eta beste aldetik, herrial-dearen batez besteko altuera ere handiena delako(1.800 m). Lesothoko mendiak Hegoafrika zeharkatzenduen Drakensberg mendilerroaren parte dira.Bere garaiera dela eta, Afrikan egon arren, negu oso

gogorrak izan ohi ditu. Honen ondorioz, bertako biz-tanleak beti basoto izeneko estalkiarekin ikusiko di-tugu, udan eta neguan, bai bero bai hotz egiten due-nean. Basoto estalkiaren diseinuak, materialak etakalitateak gizartean duten posizioa erakutsiko digute.Burua estaltzeko, aldiz, mokorotlo izeneko itxura ko-nikoko txanoaz ibiltzen dira asko –bertako bereizga-rrietako bat da eta bukaeran beste inon ikusiko ez du-

LESOTHO

Menditsua bezain ederra denherrialde hau Hegoafrikaren

barruan kokatutako irlagisako estatu independentea

da. Luxurik gabe, Afrikanbenetako esperientzia bat

bizitzeko aukera eskaintzendigu Lesothok.

46

Page 37: 7h69

gun luzapena du–. Hala eta guztiz ere, ia gehienekburu-berokia erabiltzen dutenez, gauez beraiekin topoegiteak beldur pixka bat ematen du.Irla baten gisara bakartuta egonik, kanpotarren era-

gin urria eduki du herrialdeak. Hori dela eta, gauregun dituen bi milioi biztanleetatik ia denak sothoetniakoak dira (%99,7) eta sesotho izeneko hizkuntzanhitz egiten dute. Ingelesa ere hizkuntz ofizialtzat dute,baina turista guneetatik at, oso gutxik hitz egin ahaldute.

HistoriaGaur egungo Lesotho ulertzeko, XIX. mendetik abiatubehar gara. Ordura arte, agintea herri mailan gauza-tzen zen, baina zulu herria militarki antolatu eta sa-rraskien bidez inguruko herriak menperatzen hasizen. Sarraski hauek zirela eta, herri askok emigratzeariekin zioten (difaqane), baina sotho herriak ihes egin

gabe bizirik irautea lortu zuen, batez ere Moshoeshoeerregearen abileziari esker. Errege honek, 1820. urtean,bere herria mendietara eraman zuen, defendatzeaerrazagoa izango zelakoan.Handik gutxira, errefuxiatuak babesten hasi zen eta

hauek bere lurrak defendatzen. Honela, 1870. urtean,Moshoeshoe zendu zenerako, Basutoland herrialdesendoa zen. Moshoeshoek misiolari frantsesekin ere jakin zuen

nola jokatu, izan ere, herria kristautzen uztearen truke,misiolari hauek bere herriaren interesak babestu zi-tuzten ingeles eta boer-engandik.Boerrak ugaritzen hasi zirenean, Moshoeshoek be-

raien aurkako borrokei ekin zien eta hauek britainia-rren gustukoak ez zirenez, Basutoland Lurmutur Hi-riko administraziopean sartzea lortu zuten.Moshoeshoe hil ondoren, gobernu britainiarra zuze-nean agintzen hasi zen eta hori dela eta, Hegoafrikako

Ezkerrean, goian,LesothokHegoafrikarekinSani Pass-en duenaduana. Behean,ezkerrean, Mohaleurtegia. Horrenondoan, “Rondavel”izeneko etxetradizionalak.Lerroon azpian, haurbat eta gazte bat“basoto” estalkiekin.

Page 38: 7h69

Batasuna sortu zenean, Britainiarrek Basutoland pro-tektoratu izendatu zuten eta ez zen batasun horretansartu.1910. urtean, hasiera batean Londresekiko leiala zen

gobernua osatu bazuen ere, berrogei urte geroago, au-togobernua eskatu zuten, eta azkenean, independen-tzia 1966. urtean lortu zuen Lesothok. Ondoren, hain-bat hauteskunde, estatu kolpe, botere aldaketa,Hegoafrikako apartheidari kritikak (horrek bakartzeaekarri zion)... bizi izan zituen, eta Gobernuak hala es-katuta, inguruko herrien esku-hartze militar bat ereizan zen, herria baretzeko. 1998. urteaz geroztik, hau-teskundeak normaltasunez egin dituzte. Azkenak,orain dela bi urte.

MaseruLesothoko hiriburua hasieran Ingelesek polizia kan-pamendu bezala sortutako Maseru dugu. Hegoafrika-rekiko mugan dago, eta inguruko paisaia eta herrial-deekin konparatuz, askorik eskain ez diezagukeenarren, herrialdean barrena murgiltzen hasteko abia-puntu aparta da. Bertan, errege jauregia eta MuseoNazionalaz gain, kalean mokorotlo-ak saltzen dituztenartisauen denda ugari ikusi ahal dira. Maseruren kanpoaldeko Thaba Bosiu herrian, sotho

herria zuluengandik babestu zuen Moshoeshoe erre-gearen gotorlekua bisita dezakegu, sekula menperatugabea eta oraindik ere Lesotho herriaren biziraupe-naren ikurra dena. Bertakoek diotenez, gauez muina

Orrialde honetan,Hegoafrikakobailara ikusgarriaSani Pass-ekoamildegitikbegiratuta.

Page 39: 7h69

mendi bilakatzen da. Bertatik, mokorotlo txapelarenitxura bitxia duen Qiloane mendixka ikus daiteke.

Malealea“Gates of Paradise Pass” (Paradisurako Ateen Pasabi-dea) mendi-lepoa igaro ondoren, bidaiariarentzat ezin-besteko lekua den Malealea-ra irits daiteke. Bertarairisteko bidearen izenak ongi azaltzen du bertan zeraurkituko den.Malealean ostatu hartzeko aukera bakarra dago, Ma-

lealea Lodge. Turismo gune hau bidaiariaren eta ber-tako herrien arteko zubia da, izan ere, erabiltzen di-tuzten baliabideak bertako jendeak eskainitakoak dira,eta honela, bertako ekonomia sustatzen dute. Ingu-

49

ruak ezagutzeko mota askotako eskaintzak daude: po-ttokaz, bizikletaz, oinez edo 4x4 ibilgailuz. Kontuanhartzekoa da aukeratutako garraiobidearen araberaleku batzuetara ezingo dela iritsi. Bertako pottokengainean eta bertako gida batekin hainbat herrixkatanzehar ibiltzeak leku bakoitzean nahi adina gau gera-tzea ahalbidetuko du eta honek ibilbidearen helmugabaldintzatuko du.Mendietan barrena ibiltzen hasi bezain laster, bi-

daiariak benetako Lesothon murgilduta dagoela na-barituko du: autoak gerturatu ere ezin daitezkeen he-rrixka bakartuak ikusiko ditu, kanpotarrak gutxitanikusten dituen jendea kuriositatez agurtuko du, umeirribarretsuak, eta nola ez, ingurua definitzen duten

DATU PRAKTIKOAK

Nola iritxiMaserura hegazkinezjoan badaiteke ere,ohikoena errepideaaukeratzea da, etaalokatutako ibilgailubatean edo autobusezjoatea. Herrialdeantrenik ez dagoenez,ibilgailua izan ezean,autobusak erabilibeharko diraherrialdean zeharmugitzeko.

Noiz joanUdan euri ugari egitendu eta neguanelurteak ohikoak dira,batez ere mendietan.Garairik egokienaudaberria (urria-azaroa) eta udazkena(apirila-maiatza) dira.

Page 40: 7h69

LESOTHO

paisaia ikusgarriak, mendi garaiak, ibaiak eta bailarasakonak, ur-jauziak, eta abar topatuko ditu. Pixka-naka-pixkanaka, ezkutaleku batetik atera balira bezala,aurrean agertzen hasiko dira. Tartean dauden herrix-ketan, rondavel izeneko zilindro formako etxeak ikus-ten dira, adobezko hormaz eta lastozko estalkiz erai-kiak. Ibilbidean zehar ikuspegiek amaiezinak dirudite.Gaua herrixka hauetan igarotzeak Mendebaldeko

gizartetik gutxienez mende erdi atzera jotzearen in-presioa sortzen du. Argindar eta ur faltak (balde bateanizango dugu beharrezkoa) bizitzeko benetan zein gutxibehar den konturarazteko balioko du. Lotarako lurrekokoltxoi bat eta zerbait prestatzeko norberak eraman-dako gas bonbona izango dira luxu bakarrak. Bertakojendearen bizimodu gogorrera gerturatzeko aukeraparegabea.Malealea Lodgez gain, 120 kilometrora dagoen Se-

monkong Lodge-n ere filosofia eta aukera berdinakaurkitu ahal izango dira. Hemen, aldiz, bertako ur jau-zietan rappela egiteko aukera paregabea dago.

Sani topIsiltasuna, bakardadea, lasaitasuna… Maserutik Dra-kensberg mendilerroaren ertzean dagoen Sani Tope-rako bidean, Lesotho zeharkatzean nabaritzen denaizugarria da. Oraindik gizakiaren eragina nabaritzenez den paisaia hauen handitasunak Sani Topen izangodu helmuga. 2.900 metroko amildegiak Hegoafrikaeta Lesotho banantzen ditu. Bertatik Hegoafrikara jais-

teko aukera dago eta ez dira gutxi egunero goiko er-tzetik bertako ikuspegiez gozatzera igotzen diren tu-ristez beteriko 4x4 ibilgailuak. Bertan dago Afrikako ostaturik garaiena ere, gaua

pasatu edo afaltzeko, eta hemendik, inguruak ezagu-tzeko mota askotako mendi-martxak abiatzen dira.Ibilaldi hauei ekiteko, mendian trebea izatea eta ber-tako gidekin joatea gomendagarria da, garaierak etalaino itsuak bidea zaildu baitezakete.Inguruan, Afrikako hegoaldeko mendirik garaiena

den Thabana Ntleyana (3.482 m) ikusi eta igo ahalizango da, zortzi orduko mendi-martxa baten ostean.

Parke naturalakLesothoko parke naturalek ez dute zerikusirik ingu-ruetako herrialdeetan dauden parkeekin, besteetanaurkitu ahal izango ditugun animalia askorik ez da-goenez, hots, lehoiak, elefanteak, hipopotamoak, erri-nozeronteak, eta abar, ez baitago safaria egiteko au-kerarik.Parke natural esanguratsuenak honakoak dira: Seh-

labathebe-ko Parke Nazionala, ezagunena da eta ber-taratze zaila izateak xarma berezia ematen dio; Bo-kong-eko Erreserba Naturala, 3.000 metrotik gorakokatua; eta Ts’ehlanyane-ko Parke Nazionala, nonbaso autoktonoak dauden. Hortik gertu, elur denbo-raldian, Afriski estazioan eskiatu ahal da.

Bertako pottokengainean

Malealeakoinguruak bestelaezagut daitezke,

naturakeskaintzen dituenpaisaiez gozatuz

eta gauak bertakoherrixketako“Rondavel”

etxeetan iraganez.

50

Page 41: 7h69

proposamen tematikoa: Munduko auzo xarmangarriak

horizontetik haratago Alexander Yersin munduko sutegiakKaliforniako sukaldaritza gogoan hartu “Palm House”, Londresen;

Hallerbos, baso urdina Belgikan

hitzorduak, liburuak, laburrak

69

bidelaguna

Page 42: 7h69

HITZORDUAK

Broadwayko denboraldi berriari begira, ahotsak berotzen hasiak diraHollywoodeko izarrak. Antzoki mitikoko arduradunak aspaldi ohartu zirenpantaila handiko izarrak New Yorkeko areto horretara eramateak izaten duen

arrakastaz. Iazko denboraldian, Scarlett Johanssonek Tennessee Williamsen “Cat on ahot tin roof” obran parte hartu zuen, Tom Hanksek “Lucky Guy” lanean, eta RachelWeisz eta Daniel Craigek Harold Pinterren “Betrayal” obran, eta hain zuzen ereemankizun horiek izan ziren urte guztiko ikusienak. Aurtengo denboraldian bestehorrenbeste gertatuko dela aurreikusten dute. Entseguei ekin baino lehen, hasiakziren “A Raising in the Sun” obrarako sarrerak saltzen. Estreinaldi horrekin, DenzelWashington Broadwayra itzuliko da, “Fences” lanarekin. Baina Washington ez daTimes Squaretik gertu dagoen antzokian ikus-entzuleek ikusi ahal izango duten zine-izar bakarra izango. Washingtonen ostean, John Steinbecken “Of Mice and Men”lanarekin egingo du debuta James Francok. Are erronka zailagoa izango du MichelleWilliams aktoreak “Cabaret” lanean; izan ere, zine independenteko izarra, aktore-lanetan ez ezik, abeslari moduan ere arituko da. Askoren harridurarako, antzerkianmaila ona erakutsi zuen aktoreetako bat Ewan McGregor da, zeina Broadwayra itzulikoden; ez musikal batean, baizik eta Tom Stoppard autore prestigiotsuaren “The RealThing” lanean. Bere aldetik, Danny DeVito ere taula gainean ikusi ahal izango da, NeilSimonen “The Sunshine Boys” lanean. Azkenik, Will Enoren “The Realistic Joneses” lanberriak Toni Collete eta Michael C. Hall izango ditu protagonista.

ESKOZIAWhiskiaren hilabetea • MaiatzeanMaiatza whiskiaren hilabetea izaten da Eskozian. Hilabete osoan zehar, edari horren inguruko hainbatjaialdi izaten dira herrialdean. Maiatzaren 17an, Whiskiaren Nazioarteko Egunean, ekitaldi ugari izatendira Eskozia osoko pub, taberna, jatetxe eta destilategietan. Gaelikoz, uisge beata deitzen diote whis-kiari, zeinak «bizitzaren ura» esan nahi duen. Hori baino lehen, hilaren 1etik 5era, ekimen guztien ar-tean ezagunena den “Spirit of Speyside” jaialdia ospatuko dute (www.spiritofspeyside.com) Eskoziaosoan destilategi gehien biltzen dituen eskualdean. Jaialdiak irauten duen egunetan, destilategietaraibilaldiak, herri-irteerak eta musika-emankizunak izaten dira, whiskia ardatz eta protagonista delarik. Ho-rrez gain, maiatzaren 23tik 31ra, maltaren eta musikaren Islay jaialdia ospatuko dute Eskoziako Fèis Ìleuhartean (www.islayfestival.com). Kasu horretan, destilategi bakoitzak bere jardunaldi ireki propioa an-tolatzen du, eta horietan denetarik izaten da: musika tradizionala, ceilidh direlakoak (dantza folklorikoaketa musika uztartzen dituzten gauak), aire zabaleko ekintzak, etab.

GLOUCESTER (INGALATERRA)Itzulikatzen den gaztaren jaialdiaMaiatzaren 26anUrtero, maiatzaren azken astelehenean, Cooper'sHill Cheese-Rolling and Wake edo itzulikatzenden gaztaren jaialdi ezaguna ospatzen duteGloucester hirian. Cooper muinotik hiru kilo in-guru pisatzen duen gloucester gazta bat bota-tzen dute, eta parte-hartzaileak gaztaren atzetikjoaten dira, muinoan behera. Gaztaren ondorenhelmugara iristen den lehen pertsona izaten dagazta etxera eramaten duena. Jaialdi hau Britai-nia Handiko herri askotan ospatzen da, baina Co-oper muinoan egiten duten hau da ezagunena.Jatorriari dagokionez data eta arrazoi zehatzik ezbadago ere, diotenez XIX. mendean hasi zirenekimena antolatzen, udaren etorrera ospatzeko.

Hollywoodeko izar ugari Broadwayko denboraldi berrianSANARY-SUR-MER (ESTATUFRANTSESA)PhotoMedMaiatzaren 22tik ekainaren 15eraPhotomed, Mediterraneoko Argazkilaritza Jaial-dia, Europako gisa honetako festibal berriene-tako bat da. Espazio zabala izan nahi du jaialdiak,begiak irekitzeko, irudiak begiratzeko, egileakezagutu eta promozionatzeko... «Deskubritzekoeta birdeskubritzeko gune bat», Jean-Luc Monte-rosso zuzendari artistikoak dioen moduan. Aur-tengo gonbidatu berezia Italiako argazkilaritzaizango da, eta ondorengo izenburua duen era-kusketa eskainiko diote: “Ulisesen urratsak: Her-kulesen zutabeetatik Ekialdeko ateetarabitarteko argazki-ibilbidea”.www.festivalphotomed.com/index.php/fr/

Page 43: 7h69

55

Pariseko Jeu de Paume Museoak Mathieu Pernotargazkilariari (Fréjus, 1970) eskainitako erakusketa

antolatu du, horrek azken bi hamarkadetan frantziarijitoen inguruan egin duen lana nabarmenduz. “La

Traversée” izenburupean, artistaren kolorezko nahizzuri-beltzeko lanak aukeratu dira erakusketarako, etahorien artean baita artistak Arleseko Argazkilaritza

Eskolan ikasle zela egindako zenbait lan ere. Hain justuikasle zela sortu zitzaion gizarte gaiei lotutako lanakegiteko grina. Arles hiritik gertu zegoen herri bateko

fotomatoi batean haur ijito batzuei egindako argazkiakizan ziren historikoki estigmatizaturiko komunitate

horretan sartzeko Pernoten lehen urratsa. Bereesanetan, «ijitoen komunitatea xede politikobilakatzen denean sortzen da arazoa, ijitoak

karikaturizatzen direlako». Orduz geroztik, berekamera eskutan, haur horien bizitza gertutik jarraitu

du Pernotek eta horiek hazten, ezkontzen etaondokoen heriotzaksufritzen ikusi ditu.

Komunitate horrekikointeresaren ondorioz,

“Bohemioentzako zelai bat”izeneko ikerketa historikoaere burutu zuen; Saliersekokontzentrazio esparrua duaztergai, Frantziar Estatuosoan naziek ijitoentzat

erreserbatu zutenkontzentrazio esparru

bakarra, hain justu. Beste atalbatean, Frantziar Estatuan 1959tik eta 1980ra eraiki

ziren etxebizitza sozialak dira protagonista.Maiatzaren 18ra arte izango da ikusgai erakusketa.

http://www.jeudepaume.org/

MATHIEU PERNOTEN IJITOAK

Bere heriotzatik 200 urte igaro direnean, ParisekoLuxemburg Museoak Josefina enperatrizari eskainitako

erakusketa antolatu du, hots, Napoleonen emazteizandakoari. Erakusketaren komisarioak jakitera eman

duenez, «Josefinak ez zuen politikan apartekoprotagonismorik eduki, Napoleonek ez baitzien

emakumeei kasu askorik egiten alor hauetan, baina arteeta moda munduan utzi zuen ondarea aipatzeko modukoada». “Josefina” erakusketan, Pariseko Louvre Museotik eta

San Petersburgoko Hermitage-tik ekarritako 120 piezabildu dira. Ekainaren 29ra arte izango da ikusgai.

http://www.museeduluxembourg.fr/

JOSEFINA ENPERATRIZARENAZTARNA ARTE ETA MODA

MUNDUAN Bruselako Musée d'Ixelles-n, amets amerikarraren alde popeta krudelena ikusteko aukera izanen da Duane Hansonartista estatubatuarraren eskulturen bitartez. AmeriketakoEstatu Batuetako gizarteari kritika zorrotza eginez,abortua, zahartzaroa, kontsumismoa eta beste gai batzukjorratzen ditu egileak bere lan hiperrealisten bidez.Karrotxo batean lo dagoen mutikoa, egongelan jolaseandabiltzan bi anaia, aurpegi serioa duen cowboy bat,emakume garbitzaile bat edota kalean margolanak saltzendituen saltzaile bat dira Hansonen unibertsoa eratzenduten pertsonaiak. Hitzik esan gabe, beren existentziareninguruan bisitariarekin interpelatzen duten pertsonaiakdira denak. Maiatzaren 25era arte izango da ikusgaierakusketa. http://www.museedixelles.irisnet.be/

AMETS AMERIKARRAREN BERTSIO GORDINENA

Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbideprofesionala eta hainbat sari dituen Martin Parrargazkilariaren begirada ironikoaz gozatzeko

aukera dago Parisen. Artistak Argiaren Hirikoegunerokoan ateratako 60 argazki dira ikusgaiArgazkilaritzaren Europar Etxean. “Paris. Martin Parr”erakusketan, argazkilari britainiarrak turista hartu dubere lanen protagonistatzat; hau da, iragankorra denarren, hiriko paisaiatik ezabatu ezin daitekeen gizaki hori.Urtero, 30 milioi turista inguruk bisitatzen dute Paris.Hainbat eta hainbat egoeratan ageri dira turistakargazkietan: autobusaren zain, Giocondari argazkiak ateranahian pilatuta, euripean, Notre Dameko katedralarenatea noiz gurutzatu zain, eta abar. Bidaiari horietanoinarrituz, Parrek Parisen egunerokoa aztertzen du bereargazkien bidez. Hara eta hona dabiltzan bidaiarienargazkietan, klixez beteriko lengoaia bisuala eta begiradasatirikoa islatzen ditu argazkilari britainiarrak (Epsom,Britainia Handia, 1952). Maiatzaren 25era arte izango daikusgai. http://www.mep-fr.org/

erakusketak PARIS, MARTIN PARR ARGAZKILARIAREN BEGIETATIK

Page 44: 7h69

Alexander Yersin (1863-1943)izurriaren baziloaren aurkitzailemoduan ezagutzen dugu. 1894an

epidemia batek Hong Kongenhondamendia eragin zuen bitarteanaurkitu zuen, oso baldintza gogorretan.Litekeena da aurkikuntza garrantzitsuhori nahikoa izatea bere bizitzari zentzuaemateko. Hala ere, Yersinek ikuspegi etainteres ugari zituen mikrobiologiaz gain,besteak beste, botanika, nekazaritza,antropologia, klasiko grekolatindarrenitzulpena eta esplorazioa, jardueraintelektual bizi horretatik atsedenhartzeko.

KolonialismoaYersin Suitzako Vaud kantonamenduan jaiozen, eta pentsaera abstrakturako etaikaskuntzarako gaitasun handia izateagatiknabarmendu zen umetatik. Medikuntzarakogrina azaldu zuen gaztetan, DavidLivingstone mediku, esploratzaile etamisiolari eskoziarraren figuragatikerakarrita. Lausanan (Suitza), Marburgen(Alemania) eta Parisen ikasi zuenmedikuntza, eta azken hiri horretan eginzuen bat amorruaren aurkako txertoaaurkitu zuen Louis Pasteurren inguruanbildu ziren ikerlariekin. Jakitunfrantsesarekin, haren institutuan, garaihartan oso suntsitzaileak ziren gaixotasunengaineko ikerketetan nabarmendu zen Yersin,tuberkulosiarena eta difteriarena kasu.Ikertzaile-etorkizuna bermatuta zuen, bainaespazio irekietan egoteko eta esploratzekonahia laborategiak eta akademiakagindutako ospeari gailendu zitzaionezustean. Hala, Yersin ItsasokoMezularitzetan sartu zen, Saigon eta Manilalotzen zituen linean, eta Pasteurri eta harenlankideei atsekabea eragin zien. Urtehorietan, abenturazaleekin, merkatariekin,marinelekin, soldaduekin eta Indotxinakokolonialismo frantziarraren bestelakosemeekin ibili zen.Kanbodiako, Laosko eta Vietnamgo

oihanak esploratu zituen ontziz eta oinez.Planoak marraztu eta inork ezagutzen ezzituen lekuak mapetan jaso zituen, eta Lang

ALEXANDER YERSIN LABORATEGIA ETA OIHANA

Bian goi-lautada aurkitu zuen. Ondoren,paludikoentzako eta tuberkulosoentzakosendategiaren egoitza jarri zuen han.Mekong ibaian gora ibili zen eta Nha Trang,kostaldea, eta Phnom Penhera, barrualdea,lotzen dituen ibilbidea ireki zuen.Tonkineko golkoa eta Laos batzearekinegiten zuen amets. Yersinen jakin-minak ezzuen mugarik, eta Sedang eta Moi tribuakezagutu zituenean, etnografia bihurtu zuenpasio.

Nha TrangDenborarekin, Yersinen esplorazioko grinatxikitu egin zen. Aurkikuntza geografikoakkolonialismoaren oinarria zirela ulertu zuen,eta ez zituen atsegin jatorrizko biztanleenmetropolitik iritsi berriekiko sentitzen zuenmendekotasuna eta sumisioa. Nha Trangenjarri zen bizitzen, itsasoaren aurrean zegoenetxetxo batean, eta ikerketa medikoei ekinzien berriz, Vietnamgo Pasteur Institutuaizango zenaren hazia jarriz. Hala, bidaiatzenhasi zen berriz, baina helburu zientifikoekin.Madagaskar, Aden, Egipto eta Asiako hego-ekialdeko portuetan ibili zen, Bombayn,Guangdongen, Hong Kongen eta abarrensarraskiak eragiten zituzten mikrobioarmaden aurka borrokan. 1894an izurriarenbaziloa identifikatu zuen, eta zientziarenarlotik kanpo egin zen ezagun. Ikerketakfinantzatzeko, kautxu zuhaitza eraman zuenAsiako hego-ekialdera, baita kinkina ere,malariaren aurkako irtenbidea aurkitzensaiatzeko. Bere talentu naturalari esker,kininaren eta kautxuaren errege bilakatuzen laster. Hala ere, Yersinek uko egin zionaberats izateari. Irabaziak laborategimedikoan inbertitu zituen, gizateriarimesede egingo zioten txertoen bila.Pasteurrek bezala, ez zituen txertoak inoizpatentatu. Eta maisuak bezala, errepublikaeta «askatasuna, berdintasuna etaanaitasuna» leloa, banaezina bere ustez,ohoratu zituen. Hil zenean, institutuari utzizizkion ondasun guztiak eta bere zerbitzarieibiziarteko pentsio bat eman zien. Vietnamekindependentzia lortu zuenan, Yersinieskainitako kaleei ez zieten izena aldatu etaharen hilobian pagoda bat eraiki zuten.

Horizontetik haratago

Alexander Yersin suitzarrakizurriaren bazilo identifikatuzuen 1894ean, eta zientziaren

arlotik kanpo egin zen ezagun.

Juanma Costoya

Page 45: 7h69

57

Kalifornia, agindutako lurra, aldi berean Hollywood etaMundu Berriko jesuiten misioak daudena. Aniztasun horiguztia mahaian eta sukaldean sumatu behar da ezinbestean.

Kaliforniako sukaldaritza tradizionalak, batez ere hegoaldekoak,mexikar gastronomiaren eragin handia du. Ehuneko ehunmexikarrak dira, baita aldi berean kaliforniarrak ere, bertako takoak,burritoak, tortak, entxiladak, natxoak eta quesadillak. Gehienez ere,Kaliforniako sukaldaritza osagaien freskotasunagatik, laborantzaekologikoagatik eta aurkezpen zainduagatik bereizten da.

«California cuisine»Estatuaren iparraldean, okelaren kalitateaz eta sasoiko frutez nahizbarazkiez daude harro. Izan ere, Kaliforniako klima mediterraneokoa daia erabat, eta horrek kalitatezko frutak eta barazkiak hazteaahalbidetzen du. Aldi berean, mikroklima desberdin asko dituenez,latitude horretan pentsaezinak diren laboreak ere aurkitu daitezke.Horri guztiari jatorri desberdineko biztanleak gehitu behar zaizkio,beren errezetak erantsi dizkiotenak Kaliforniako sukaldaritzari. Eragilehoriek guztiak eta indar ekonomikoa batuta, iragan mendeko 1960kohamarkadan, California cuisine deituaren goraldia etorri zen. Errezetahispanoak, asiarrak, europarrak eta bertakoak uztartu ziren, osagaifreskoak, ekologikoak eta ondo aurkeztuak lehenetsiz.

UpategiakJatetxeetan, menuetako asko zerbitzatuko den ardoaren araberaosatzen dira. Kalifornian ekoizten da estatubatuar ardoaren % 90;alegia, munduko laugarrena da, ekoizpenari dagokionez. Kostaldelainotsua, tenperatura leunekoa, primerakoa da ardo zuriak etagozoak ekoizteko. Barrualdea, aldiz, bero eta lehorragoa, ardo beltzenlurraldea da.

Iparraldeko kostaldean eta San Frantziskon itsaskia da espezialitatea.Txirlak, karrakelak, marlina, atuna, otarrainak eta izkirak dasta daitezkeGolden Gateren hiriko kaiko jatetxeetan. Sasoiko plater ezaguna daDungeness karramarroa: egosita, gurinarekin eta baratxuriarekineginiko saltsa batekin, kroketetan edo sandwichean zerbitzatzen da.Portuko jatetxeetan, batez ere 39. moilakoak dira bere ospea ondomerezita dutenak, bada beste plater tradizional bat, Clam Chowderdelakoa, alegia. Itsaski-krema da, batez ere txirlaz egina, Kaliforniaiparraldean tipikoa den Sourdough izeneko ogi bereziarekinzerbitzatzen dena. Ogiaren zaporea erdizka da mingotsa eta garratza,eta ama ore tradizionalarekin eta gariarekin eta zekalearekin egiten da.

Dieta osasungarria izaki, garrantzi berezikoak dira okela gihartsuaketa fruitu lehorrak, esaterako. Entsaladak ere bai, ahuakatea, frutaexotikoak, zitrikoak eta kakahuete-saltsa ere izaten dituztenak.

Kaliforniako bizimoduak aire zabalean ibiltzea eta gaztetasunaloriatzen dituenez, barbakoak funtsezkoak dira. Eguzkia eta okela edoarrain errea eta zerbeza hotzez betetako ontziak Kaliforniakogastronomiaren parte dira, besteak bezainbeste.

Munduko sutegiak

KALIFORNIAKO GASTRONOMIA BURRITOETATIK ARDO EKOLOGIKORA

Kalifornian ekoizten da estatubatuar ardoaren% 90; alegia, munduko laugarrena da,

ekoizpenari dagokionez.

Argazkiak: John Alves / Yanich

Juanma Costoya

Page 46: 7h69

Mendi magiko bat eta laku ezkutu bat. Zubi eseki bat etaitzalitako sumendi bat. Leihotik Perdido mendikoglaziarra ikusten den logela batean gaua pasatzea edo

San Joan gauean Basa de la Moran dantza egingo duenprintzesari itxarotea. Pirinioek hau guztia eta gehiagoeskaintzen dute. Bada, gida honetan, Pirinioetan egin daitezkeenmaila guztietako 50 ibilbide aurkezten dira, Europako basoederrenetakoen arteko paseotxo errazenetatik abiatuta menditontorren igoera gogorrenetaraino. Leku bakoitza deskribatu etabakoitzaren argazkiak jartzeaz gain, aurkezten den tokibakoitzerako txangoak antolatzeko gomendioak ere bildudituzte egileek: ibilbidea nondik abiatu, bidea egiteko zenbatdenbora behar den, zailtasun maila, etab. “Los Pirineos de cabo acabo (GR 11)” izeneko aurreko lanean, egileek itsasotik itsasorakoibilbidea aurkeztu zuten; lan honetan, berriz, Euskal Herria etaKatalunia arteko 50 txoko aukeratu dituzte (pagadiak, ur-jauziak, izar azpian gau ederrak igarotzeko tokiak, etab.).Orotara, 159 ilustrazio bildu dituzte.

50 PAISAIA, 50 ABENTURAPirineos. 50 paisajes que no te puedes perder

Marta Viladot, Daniel CallejaLectio, 2013

122 orrialde. 22,16 euro

liburuen TXokoA

Page 47: 7h69

59

1912, Shangai. Hirikoprostituta etxeonenaren jabe den Luluemakume iparramerikarrabere alaba Violetarekin bizida. Bi munduren artean etairagana ezkutatuz bizi dirabiak. Violeta, gainera,munduan bere lekuaaurkitu ezinik eta amakmaite ez duela sinetsita bizida. Beraien arteko arazoakkonpondu baino lehen,engainu baten biktimaizango dira eta horrekbanandu egingo ditu. Hala,Lulu San Frantsizkoraitzuliko da eta Violetaprostituta bilakatuko da. “Elclub de la buena estrella”lanaren egile Amy Tanek,jatorriz txinatarra denidazle estatubatuarrak, bereamonak iraultza aurrekoShangain bizi izandakoakdakartza gogora lanhonetan.

AMA BAT, ALABA BATETA SHANGAI

El valle del asombroAmy TanPlaneta, 2014688 orrialde. 21,38 euro

Bi eszenatoki ageri diraeleberri honetan: bata,

1970eko hamarkadako NewYork gris eta utzia, zeinaartista eta delinkuenteenhelmuga izango den;bestea, 1977ko Italia, nongazteria errebelatzen etaerradikalizatzen hasiko den.Bi testuinguru zail horietan,artista izan nahi duen Renoneska gaztea daprotagonista. Eleberriaerailketa batekin abiatu etadesagerpen batekinamaituko da. Bitartean,askatasunaren,identitatearen etabizitzaren zentzuareninguruko hausnarketasakonak egingo ditu Renok.National Book Awardsariketako finalista izan zeneleberri hau eta “New YorkTimes” egunkariak 2013koliburu onenen arteanaukeratu zuen.

1970EKO NEW YORK ETA ITALIA

Los lanzallamasRachel KushnerGalaxia Gutenberg, 2014432 orrialde. 22 euro

Milioika dira soldatamiserable baten truke

lan ordutegi amaigabeabetetzen dutenestatubatuarrak. Edozein lanbizi berri baterakopasaportea den erretorikaliberalari aurka eginez,momentuko gizartekopentsalari zorrotzenetakoaden Barbara Ehrenreichekkualifikatu gabeko langileenerrealitate gogorra bereazalean bizitzea erabaki, etabera ere horietako batbilakatu zen. Berehalaohartu zen ez delakualifikatu gabeko lanikexistitzen, lan xumeenekere esfortzu fisiko etamentala eskatzen baitute.Era honetan, AmeriketakoEstatu Batuetakojoritasunaren alde ezkutuaeta langile xumeen lan-baldintza kaskarrak argiraatera zituen.

LANGILE XUMEENENAZALEAN

Por cuatro duros. Cómo (no)apañárselas en Estados Uni-dos / Barbara EhrenreichCapitán Swing, 2014

Bidaia literario honetakoprotagonista Bloom da,

krimen beldurgarri bat eginostean Lisboatik ihes egingoduen Ulises garaikidea. Berehelmuga India izango da,baina aurretik, Europanodisea bat abiatuko du,Londres, Paris, Viena etaPragan barrena. Helmugabatera iristeko bitartekobaino gehiago, prozesumoduan ulertzen du bidaiaTavaresek. Hala, XV.mendeko bidaiaren zentzuaberreskuratu du egileakeleberri honetan. Horrezgain, bidaiatzeari loturikobestelako ideiak ereplazaratzen ditu egileak,hala nola gaur egunekoturistek aurretikargazkietan ikusi dituztenlekuak bisitatzeko ohituradutela; iraganean, berriz,ezagutzen ez zutenabisitatzen zuten.

BIDAIA, HELMUGAZ HARATAGO

Un viaje a la IndiaGonçalo M. TavaresSeix Barral, 2014496 orrialde, 19 euro

Page 48: 7h69

60

Gogoan hartu

lortzen zen berogailu efektua. Gaur egun, gas sistemaren bidezfuntzionatzen du berogailuak.

Hainbat eraberritzePalmondo Etxeak eraberritze ugari bizi izan ditu beresorreratik. 1955 eta 1957 artean eraberritu zen aurreneko aldiz,eta geroago, 1984 eta 1988 artean, guztiz berreraiki zuten. Azkeneraberritze horretako lanek hasieran berotegia eraikitzekolanek beste iraun zuten. Landare guztiak kendu eta berotegiaerabat hustu zen burdinazko egitura berriro egiteko. Kasuhonetan, altzairu herdoilgaitzez egin zuten egitura etahasierakoak baino segurtasun kristal sendoagoak ezarrizitzaizkion. Eraikinaren egitura burdina urtuzkoa da eta beirazitxita dago zeharo.Haren barnean dauden palmondo eta bestelako landare

tropikalei zor die izena berotegiak. 2003az geroztik, baiberotegia eta baita hura aurkitzen den Kewko lorategibotanikoa UNESCOren Gizateriaren Ondare izendapenaren jabediren lekuen zerrendan daude.

PALM HOUSEBURDIN ETA BEIRAZKO

ARKITEKTURA VIKTORIARRAREN ADIBIDE

Londres ondoko Kewko lorategi botanikoandagoen viktoriar estiloko berotegia da PalmHouse edo Palmondoen Etxea. DecimusBurton arkitektoak diseinatu eta RichardTurner ingeniariak eraiki zuen, viktoriargaraian Europan barneratzen hasi zirenpalmondo exotikoei lekua egiteko. 1844 eta 1848 bitartean eraikia, bere

sorreratik aitzindari izan zen, izan ere orduraarte ez zen dimentsio horretako burdinazkoegiturarik eraikitzea lortu, ez behintzateuskarri moduan zutabeak erabili gabe.Palmondo Etxeak 100 metroko luzera eta 19metroko altuera ditu eta berau egitekokristalezko 700 panel erabili ziren. Garaihartan, sotoan ura ikatzarekin irakiten jarrieta lurpeko hodietatik barrena beroa hedatuz

Argazkilaria:Carl Court

Page 49: 7h69

Bruselatik 20 kilometro hegoaldera dagoen Hallehiriaren kanpoaldean dago Hallerbos ezkutu etaliluragarria. 550 hektarea inguru dituen basohonetan, Belgikako kolore dotoreenek bat egitendute. Belgikarrek Hallerbos izenarekin ezagutzenbadute ere, bertako bideetako seinale askotanBois de Halle (Halleko basoa) irakur daiteke,herria erreferentziatzat harturik. Apirilean,udaberria eztanda betean denean, bertakohiazinto eta kanpai loreak kolore biziz tindatzendira, basoa printzesen ipuinetako alfonbra urdinbilakatuz. Basoarengan aterki funtzioa betetzenduten urkien itzalean pilatzen dira hiazinto etakanpai loreok eta zaila da hosto estuak zeharkatueta beraiengana eguzki izpirik heltzea. Hori delaeta, Hallerbos zoruen eszenatokia dela esandaiteke. Waterlootik hamar kilometromendebaldera dago.

HALLERBOS HALLE, BELGIKA

Argazkia: BertHunink

Page 50: 7h69

GERRA HOTZEKO MEDITERRA-NEOKO UHARTE MILITARIZA-TUENA, BISITAGAI

Albaniaren parte bada ere, orainarte albaniar orok debekatuta

eduki du azken mendean basemilitar moduan funtzionatu duenSazan uhartera sartzea. Orain, ordea,ur gardeneko hondartza ederrak etaitsas kobazulo harrigarriak dituenuhartea turismoari irekiko zaio, bainazionalari, baita nazioartekoari ere.Aurrez, albaniar gobernuak garbiketaoperazio sakona jarriko du abian,uharteko zikinkeria guztiaezabatzeko. Veneziar, britainiar,greziar eta italiarrek okupatua,Mediterraneo osoko uhartemilitarizatuenetako bat izan zenSazan ia mende erdiz. Vlora badiarenerdian kokatuta dagoenez, ItsasoAdriatiko eta Joniarraren erdian,Otranto kanala kontrolatzeko puntuestrategiko ezin hobea izan dabetidanik. Bost kilometro koadrokouhartea Albaniaren historiaren zatibada ere, misterio bat da oraindik erealbaniarrentzat.

BILBO-OSLO HEGALDIA, ASTEANBITAN

Norwegian Air Shuttle airekonpainiak Bilbo eta Oslo lotuko

dituen hegaldiak eskainiko dituaurrerantzean, astean bitan.Konpainia horretako Boeing 737hegazkinek asteazken etalarunbatetan egingo dute Bilbotiketa Norvegiako hiriburura artekobidea, hiru ordu eta laurden irautenduten hegaldian. Konpainia iazkoudan hasi zen Bilbotik Oslora hegaldizuzenak eskaintzen, baina aurtenapirilaren 2tik aurrera izango diramartxan.

CORTZARARREN IBILBIDEA,PARISEN

Julio Cortazarren heriotzaren 30.urteurrenaren harira, idazleargentinarrari eskainitako kulturibilbidea antolatu dute Parisen,bertan bizi izan baitzen Cortazar berebizitzako azken 30 urteetan, etabertan hil zen, 1984an. ArgiarenHiriko hogei leku inguruzeharkatzen ditu ibilbideak,Cortazarrek hirian izan zuen azkenbizilekutik abiatuta, Martel kaleko 4zenbakitik, Sena ibaiaren eskuinaldean. Ibilbidearen helmugaMontparnasseko hilerria da; bertandago lurperaturik “Rayuela” lanarenegilearen gorpua, Carol Dunlop berebigarren emaztearen gorpuarenondoan. Unamuno, Buñuel, CarlosFuentes, Jorge Edwards, Vargas Llosaedota Frida Kahloren ondotik,Cortazarri eskainitako hau daParisen antolatu denhamazazpigarren ibilbide literarioa.http://paris.rutascervantes.es/

NAPOLEONEN BIDEA IREKI DUBELGIKAK

2015ean berrehun urte beteko diraWaterlooko gudua gertatu

zenetik. Urteurren horren hariraizango diren ospakizunekin batera,Belgikan inauguratu dutenNapoleonen Bidea aipatu beharradago; 94 kilometro ditu guztira, eta,hain justu, Napoleonek “Ehuneguneko kanpainan” Belgikanegindako ibilbide bera du. Kanpainahorrek Waterloon izan zuen amaiera,1815eko ekainaren 18an, Bruselahegoaldean. Udaberrian ireki duteberrehun panelez balizaturikoibilbidea; horrez gain, gida turistikobat argitaratu dute, eta GPS,smartphone eta tabletentzat baliokoduen plataforma jarri dute martxanBruselakoautoritateek.www.laroutenapoleonenwallonie.be.

LABURRaK

BRITAINIA HANDIKO KALE-IZENEN GRAFIA ALDATU DUTE

Britainia Handian, eztabaidahandia sortu da bertako kaleenizenetatik apostrofoa ezabatzeaerabaki dutelako. ‘ ikurrarekin

adierazten den zeinu ortografikoakletra edo zenbaki bat ezabatzea

adierazten du. Eztabaidak hutsalabadirudi ere, Britainia Handikoherri eta hiri askotan hautsakharrotu ditu erabakiak, ingeles

hizkuntzaren aldeko biztanle sutsuaskoren artean batez ere;

Cambridgen, esaterako. Erabakihori hartzeko motibo ugari daudela

adierazi dute; besteak beste,larrialdi-zerbitzuei lana errazten

zaiela adierazi du Tim WardCambridgeko Udaleko langileak:«Hainbat programa informatikokedo GPS gailuek zailtasunak izan

ditzakete puntuazio-zeinuakinterpretatzeko, eta zailtasunhoriek ondorio larriak izan

ditzakete». Ameriketako EstatuBatuetan eta Australian ere, azken

urteotan, murriztu egin duteapostrofoaren erabilera, baina ez da

aparteko eztabaidarik sortu.

Page 51: 7h69

63

AUSTRIAKO GLADIATOREEN ESKOLARENERABERRITZE BIRTUALAErromatik kanpo dagoen gladiatoreen eskola handienareneraberritze birtualak gerlari haien bizimodu gogor etabakartira hurbiltzeko aukera eskaintzen du. Austriako eskolak1.800 urte inguru ditu, 11.000 metro karratuko gune gotortubatean dago, eta bere barnean 13.000 pertsona hartzekogaitasuna du. Erromatar Inperioan ehun gladiadore eskolainguru sortu baziren ere, aztarna garrantzitsuenak Erroman,Carnuntum-en (Austrian) eta Ponpeian daude. Gladiatoreekaskatasun urria zuten eta zentro hauetan bizi ziren,entrenamendu eta errutina gogorrak jarraituz, Ridley Scotten“Gladiator” filmak kontrakoa erakutsi arren. Lanista izenazezagutzen ziren eskolaren jabeak arduratzen zirengladiatoreak biltzeaz, horien entrenamendu eta errutinakzehazteaz, eta, beharrezkoa izanez gero, saltzeaz ere bai.Erromatarren garaiko filmetan erakutsi izan ez den bezala,lanista horientzat inbertsio handia suposatzen zuengladiadore bakoitzak eta, beraz, osasuna zaintzeko erosotasunugari eskaintzen zitzaizkien, errutina eta diziplina hertsiabazuten ere. Eskolaren hiru dimentsioko eraberritzea, lurazpian sartu duten radar beti esker egin izan da, eta prozesuhonen emaitzaren argazkiak “Antiquity” aldizkarianargitaratu dira oraintsu. Horrez gain, eraberritzearen bideoaondoko helbide honetan dago ikusgai:www.youtube.com/watch?v=tRrUYgTKa1s

WILDPOLDSRIED, SOSTENGARRIA GUZTIZProduzitzen duen energia guztia iturri berriztagarrietatikjasotzen duen tokia soilik zientzia-fikziozko pelikula bateanaurki daitekeela dirudien arren, bada munduan horrelako lekuerreal bat. Munichetik 100 kilometro ingurura dagoenWildpoldsried ez da hiri handi bat, ezta mundukomodernoenetakoa ere. Halaber, bertako 5.000 biztanleekgastatzen dutena baino hiru aldiz energia gehiago produzitzealortu dute azken hamalau urteetan. 1997an eratu zutenekimena, herritarrek modu sostengarrian negozio-eredu berriakmartxan jartzea erabaki zutenean. Geroztik, benetako eredubilakatu da Wildpoldsried.

POESIAZ BETERIKO FATXADAK LEIDEN HIRIANHerbeheretako Leiden hiriko harresiak historiaz betetadaude, eta bertako hormak poesiaz. Besteak beste,Shakespeare, Rilke, Verlaine eta Apollinaire poetaunibertsalen esaldiak irakur daitezke nonahi. 1995etik,Tegen-Beeld fundazioak Leidengo hormak dekoratzenjardun du, eta jarduera hori tradizio bihurtu da hirian.Rapenburg kanalaren ertzetik abiatuta, Shakespearerensonetoetako baten bertsoak ageri dira aurrena, AntzinAroko Museoarekin izkina egiten den gunean. Aurreragojarraituz, lorategi botanikoaren ondoko hormetan parebat haiku aurki daitezke. Poesia unibertsalari eginikoomenaldi modura, ideia honen sortzaile Jan WillemBruins eta Ben Walenkampek 30 hizkuntza desberdinetanidatziriko ehun poema inguru bildu zituzten, batzukbenetan exotikoak, Ipar Amerikako Creek tribu indiarreanidatziriko bakarren bat kasu, zeina Nieuwe Rijnmerkatuaren ondoko kanalean dagoen ikusgai. Poemaguztiak biltzen dituen mapa turistikorik ez badago ere,fundazioaren webgunean horietako bakoitzaren helbidezehatza aurki daiteke. www.muurgedichten.nl/"http:/www.muurgedichten.nl/

Page 52: 7h69
Page 53: 7h69
Page 54: 7h69

Copán Testua eta Argazkiak: Xabier Bañuelos

HONDURASKO AZTARNA MAIA

Page 55: 7h69

Mugara hurbildu ahala, dirua prestatu dugu.Guatemala eta Honduras arteko igarobi-deak, Copán departamenduan, ez du ino-lako tasarik, baina jakin badakigu bizpahiru

dolar emateak izapideak bizkortzen dituela. Batek ezdaki zer pentsatu, oso onartuta baitago, eta inork ereez dio mordida irizten (behartuta eman beharrekodiru kopurua, alegia), eskuak bizkorrago mugi ditzatenemandako eskupeko bat baizik. Washingtonen aurpe-gia duten billeteekin batera agiriak ere uzten dituzu,dagokion funtzionarioak txantxetakoa dirudien zigilubat ipin dezan. Beltz koloreko zigilu borobil bat jartzendute, inolako sarrera-data edo protokolorik gabe; er-dian maien glifo bat du eta honela dioen idazkuna in-guruan: «COPAN RUINAS / HONDURAS, C.A.». Ezin izan diot irribarreari eutsi, gogora ekarri baitit

Ushuaiako turismo-bulegoko erakusmahaian norkbere pasaportearen alferrikako hutsune batean in-prima dezakeen “iruzurrezko” zigilua, munduan he-

COPÁN

Zaila da maien ondareen «ranking»bat egitea, baina, horrelakorik eginbeharko bagenu, lehen tokietanegongo litzateke Copán, garrantzihistorikoagatik, kokapenagatik eta

edertasunagatik. Eta, bitxia bada ere,Hondurasen dagoenez, gutxien

bisitatuenetako bat da. Originala da,ezberdina arkitekturaren ikuspegitik

eta zibilizazio horren gailurra.

Lerroon ondoan, Rosalila tenpluaren erreprodukzioberdin-berdina, Eskulturen Museoan. Goian, Akropolia

izeneko jauregi-gunea, Mendebaldeko patioan.

18

Page 56: 7h69

goaldeen dagoen hirian egon izana harro erakutsi ahalizateko froga gisa, alegia. Orain zeharkatzen ari garenmugan kortesiazko zigilua esaten diote, eta herrial-dean pare bat egun egoteko eskubidea emateaz gainpostu beretik ateratzera behartzen zaitu. Hemendiksartzen garenen % 99 turistak gara, gu ikusi besterikez da egin behar, eta jakin badakite % 99k maien gunearkeologikoa bisitatzeko egiten dugula, mugatik ha-rrikada batera, eta berriro elkar ikusiko dugula. Ea azaltzen dudan kakofonikoki aliteratiboa izan

gabe. Hondakinei besterik gabe Copán esaten zaie. He-rriak, berriz, Ruinas Copán du izena, baina guztiek Có-pan izenarekin soilik ere ezagutzen dute. Hondakinakherritik kilometro batera daude; hortaz, hemendikigarotzen dira egun baterako baino gehiagorako da-tozen bisitari guztiak, eta hori soberan merezi du az-tarnategiak. Edo egun oso bat gutxienez, egunsentitikilundu arte, eta herriko ostaturen batean gaua ematerabehartzen du horrek, dena den. Herriak xarma ere

badu. Sei mila biztanle eskas ditu; berdez estalitakomendiek inguratuta bizi dira, teilazko teilatuak edotaaluminiozko xafla ondulatuak dituzten etxetxo baxueta pastel kolorekoetan. Gora eta behera doazen kaleharriztatuen artean, estilo kolonialeko eliza txiki zuribatekin batera, eskulanen, oihalen zein elikagaienmerkatuak ditu, bai eta bi museo txiki ere. Lehena K’inich etxea da, antzinako José Trinidad Ca-

bañas gotorlekua. Maien historia eta kultura erakustekozentro didaktiko bihurtu zuten, eta K’inich Yax K’ukMo izena eman zioten (Eguzki Handia, Lehen Ketzal -Guakamaioa), tradizioaren arabera Copánen kokatuzen lehen pertsona eta lehen errege-dinastia sortuzuena. Ikasleei zuzenduta, erakusketak eta joko inte-raktiboak ditu. Bigarrena Maien Arkeologiaren Eskual-deko Museoa da. Antzinako biztanleek erabili zituztenharrobi beretatik ateratako harriak erabiliz 1939an egin-dako eraikin batean dago. Bertan hilarriak, jadea, agin-tarien erretratuak, maien egutegi bat... ikusi ahal izango

Page 57: 7h69

20

Goian, burezur etatibien behe erliebea,

EskulturenMuseoan.

Eskuinean,Mendebaldeko

Patioa.

Page 58: 7h69

21

Page 59: 7h69

COPÁN

ditugu besteak beste, guztia aztarnategian egindakoindusketetan aurkitutakoa. Aztiaren edo EskribauarenHilobia izango da agian interesgarriena, 700. urteanhil zen xaman baten hilobia da, nonbait. Sarrera onada hondakinetara eroen moduan joan aurretik.

Copán maien testuinguruanCopán izeneko antzinako hiria Maien Inperioko ekial-deko muturrean zegoen kokatuta. Maien mundua Me-xikoko eta Guatemalako hegoaldearekin identifikatzenda normalean, haien kultura bizirik baitago oraindikhan, desagertzeari uko egiten dion herri batek mende-etan zehar atxikitako hizkuntzen, sinesmenen eta kos-mogonien moduan. Maien antzinako mundua, halere,oraingoa baino zabalxeagoa zen, haren baitan Belizeosoa, Hondurasko zati batzuk eta El Salvadorreko zatitxiki bat hartzen baitzituen. Erdialdeko Amerikako Ko-lon aurreko kultura guztietatik guregana osoen iritsidena da ziur aski, hau da, nortasun-ezaugarriei hobereneutsita, eta haren biztanle kopurua ikusita ez dugu uste,zorionez, etorkizunean desagertuko denik. Hori guztiahainbat mendez pairatutako mendetasuna eta bidega-bekeriak gorabehera; lehenik kolonizatzaileen aldetikindependentzia baino lehen, eta ondoren kreoleen etaklase ahaltsuen aldetik. Hortaz, estatu-hirien, jaguar-gudarien zein piramide handien zibilizazio maiak, baitagaztelauak iritsi aurretik ere, gainbehera egin zuenarren, herri modura bizirik daude oraindik maiak, en-bor bereko 44 hizkuntza mintzatzen diren talde ani-tzetan banatuta.Haien historiak 2.000 urtetik gora egiten du atzera,

eta aldi hauek bereizi ohi dituzte, egileen arabera al-daketak badaude ere: Klasikoaurrea (K.a. 1000. urtea-ren eta K.o. 320. urtearen artean), Klasikoa (320. eta

Page 60: 7h69

23

987. urteen artean) eta Klasiko ostekoa (987. urtetikXVII. mende amaiera arte). Goraldia IX. eta X. men-deen artean izan zuen; antolaketa sendoa eta eragin-korra izan zuen orduan, baita lurralde-eremu zabalakmenpean zituzten zenbait estatu-hiri ere; horrelakoek,inperio bateratu bat sortzeko gauza izan ez bazirenere, kultura-jarraibide berak partekatzen zituen era-kunde handi bat eratu zuten, harreman sozial, eko-nomiko eta politiko egonkorrekin batera, elkarrekinbeti ongi moldatu ez baziren ere. Garai hartan zientziaeta artea loratu ziren; azpiegitura handiak eraiki zi-tuzten, eta hiriko bizimodua haren garapenaren erdi-gune bilakatu zen.Zibilizazio handia urteak zeramatzan gainbeheran

kolonizatzaileak iritsi zirenean, eta desagertuta zegoenhalakotzat, hiri handiak galduta eta boterea hautsitaeta zatikatuta. Hala eta guztiz ere, aurre egin zieteniritsi berriei. Azkenak Itzá, Ko’wol eta Yalnain herriakizan ziren, eta gaur egungo Floresetik gertu haien hi-riak –Tayasal, Zacpeten eta Queixil– suntsitu zituztenarte ez zuten konkista amaitutzat jo. Hori 1697an ger-tatu zen.Copán inguruko populazioaren lehen zantzuak kla-

sikoaurrekoak dira; jatorrizko kokalekuak pixkanakagero eta gune urbanizatuago bat bilakatzen joan zirenorduan. Baina V. mendera arte ez da sortuko nolabai-teko garrantzia zuen hiri moduan, Oxwitik (Hiru Sus-trai) izen maiarekin; Peténgo oihaneko Tikal ahaltsua-rekin lotutako birfundazio modura sortu zen orduan;nolabaiteko toki-foru bat zuen, penintsulako hiribil-duek Erdi Aroan zuten antolaketarekin –aldeak alde–.Yax K’uk Mo dinastiak sortu zuen 426. urtean, eta le-hen aipatu dugun K’inich izan zen lehen ordezkaria.Dinastia hori boterean egon zen harik eta hiriaren

gainbehera iritsi eta 822an desagertu zen arte. Sekulaez zen oso handia izan, 9.000 lagun herrigunean eta27.000 ibarrean, baina potentzia ekonomiko eta mi-litar bat izan zen goraldian, Chan Imix K’awiil errege-aren garaian, 67 urtez 628tik 695era bitartean, zehazki. Gainbehera hurbil zegoen, ordea. Horren ondoren-

goa izan zen Uaxaclajuun Ubaah Kawiil agintaria ga-raitu egin zuen aurretik mendekoa izan zuen Quiriguáhiriko Kak Tiliw Chan Yopaat erregeak. 738 urteko po-rrot horren ostean, nagusitasuna bereganatuko duQuiriguá hiriak aldi batez, eta Copánek ez zuen sus-pertzea erdietsiko. Horrek ez zuen eragotzi, halere,hurrengo bi agintariek (K’ak’ Yipyaj Chan K’awiil etaYax Pac) eraikuntza-egitasmoei ekitea mende batzuklehenago hasitako obra amaitzeko asmoz, eta horriesker Copán maien ondare guztiaren lorpenik han-dienetako bat bihurtu da, bai eta balio artistiko han-dienetako bat ere.

Hondakinak eta gozamenaOxwitik hiriaren distirak ez du ez hotz ez bero uzten.Hainbat urtetan zehar maien hiri asko ezagutu ondo-ren, ezerk ere ezin ninduela harritu zirudien. Hiri erral-doiak, hiri txikiak, itsasoaren ondoan, oihanean, iba-rretan, lautada eta mendietan, jendez beteak edobakartiak; berezitasun eta bereizgarri besterenezinakdituzte guztiek; denak monumentalak eta batzuk, gai-nera, magiaz eta edertasun arkitektonikoaren mugaketa garrantzi historikoa gainditzen dituen erakargarri-tasun limurtzaile batez hornituak. Copánera iristea, baina, lerro finkatu eta klasikoenak

aldaezin atxikitzen zituen atea guztiz suntsitzea izanzen; bultzada sortzailearen kontzeptu berri batera bat-batean irekitzea. Hieroglifikoen Eskaileraren aurrean

Ezkerrean,Uaxaclajuun UbaahKawiil erregearenigoera irudikatzenduen irudia,Zeremonia Plaza edoPlaza Handian.Gainontzekoirudietan, hilerria etabertako goi erliebeak.

Page 61: 7h69

zutik, pentsatu ere egin nuen nik miresteko baino ezzuela eraiki K’ak’ Yipyaj Chan K’awiil erregeak. ErdikoPatio handiaren hego-ekialdeko muturrean, ezagutzenden maien glifo-testu luzeenean gora eta behera doazen2.500 erliebe horiek sigi-sagako ikono hipnotiko bateratzen dute, kulturen arteko adiskidetzean berriz aur-kitzen den eta bestea ezberdin ezagutzen duen Amerikagaldu batekiko maitasunak asaldatzeko gauza dena.Landutako 63 eskailera-mailek 12 metro garai, 10 metrozabal eta 21 metro luze den harmailadi bat osatzen dute,Inskripzioen Tenpluan amaituta. Mezuak ez du zeriku-sirik nigan ernatzen dituen sentipenekin, hiriko agin-tarien kronika baita egiaz, baina halere, mendeen ikus-pegiarekin eta historia egindakoan, artista anonimoekzizelkatutako harria gelditzen da, zeinaren handitasunaesanahi kosmikoen, ongiaren zein gaizkiaren jainkoeieskainitako zeremonien eta seme-alabek egun duinta-suna atxikitzeko borroka egiten duten iragan handi ba-ten atzera begirakoaren artean dabilen.Ez dira aurri handiak, Tikal edo Chichén Itzán hirietan

esaterako daudenen tankerakoak. Horregatik agian ho-riek ibiltzeko eta miresteko gozamena gure begietanpilatzen da, begiradaz laztanduz denbora igarotzen uz-ten dugun bitartean. Eta, laztan oro bezala, presarikgabe. Guztira 3.400 egitura aurkitu badira ere –gehie-nak induskatu gabe oraindik–, multzo nagusian lau ataldaude, guztiak gune txiki eta trinko batean bilduta.Lehenik Erdiko Patioko multzoa dugu. Eskaileraz gain,

iparraldean Zeremonia Plaza edo Plaza Handia dago,mendebaldean 1 egitura buru eta hilarriz zipriztindua.Horietan dortoka, suge buru, garezur edo giza irudientankerako aldareak daude irudikatuta (azkenetan arro-pen mugimendua ere irudikatu dute, F hilarrian esate-rako). Eskaileraren ondoan huts egin ezin duen zerbaitdago, pilota-jokoa.Copán batez ere originala da, eta eskultura ugari eta

bikainengatik da ezaguna. Goi-erliebearen sakontasuna,ia eskultura exentura iritsita, paregabea da maien hi-rietako bilduma osoan. Besteak beste, obsidiana, basal-toa, granitoa eta jadea zehatz-mehatz eta era monu-mental batez daude landuta, zentzu teologiko etapolitiko sendoa edukita. Garai hartan nagusi zen eder-tasunaren ideala ederki ikus dezakegu haietan: sudurhandia, begi okerrak, kopeta zapaldua eta gorputz-adargihartsuak. Hilarriak, bestalde, gertaera historikoenoroitzapenezko mugarriak ziren, eta katunbakoitzarenamaieran eraikitzen zituzten, 20 urteko zikloarenamaieran, alegia.Harmailadi handi batetik 11 eraikineraino igoko gara,

hots, Yax Pasaj Chan erregearen jauregiraino. Bi plazenartean gaude; batetik, Mendebaldeko patioa, non Akro-polia izenez ezagun den jauregi-gunea dagoen, eta bes-tetik, Ekialdeko edo Jaguarren Patioa. Bigarren patiohorretan nagusitzen den eraikina, 22 zenbakiduna, Me-ditazioaren Tenplua izenez da ezaguna, eta diotenez,artoa sortu zuten mendia irudikatzen du. Gune osoko

erlieberik onenetako batzuk daude bertan. Bi plaza ho-riek hegoaldean zatikatzen ditu 16 Piramide Tenpluaizenekoak. Kanpoaldea ikusgarria da, onena ezkutatutadago, ordea; izan ere, egiaz, gainjarritako hainbat tenpludira, bakoitza bere estiloan egina: Humal, Teotihua-cango estiloan, Yax Kuk Moren hilobiarekin; Yenhal,Peténgo eran; Margarita, Andrea Gorriz izeneko hilobiahartzen duena; Rosalila, eta Uxaclajuum. Guztietanederrena Rosalila izenekoa da, VI. mendeko zeremo-

Orrialde honetan,Copáneko ZeremoniaPlaza edo Plaza Handikoeskaileren ondoandagoen pilota jokoa.

24

Page 62: 7h69

COPÁN

nia-tenplu bat, tunel baten bidezko sarbidea duena. K’i-nich Yax K’uk Mo –Eguzki Jainko bihurtuta– eta VucubCaquix –Zeruko Txoria– jainkoei eskainita dago; osorikdago, eta bereziki ikusgarria da sartzeko atearen gai-nean dagoen Eguzki Jainkoaren maskara.Piramidearen oinetan Q aldarea dago, eder askoa,

eta, hegoalderantz eginez gero, hilerria ikusiko dugu.Azkenik, Hilobien Multzora joko dugu (Bacaben Jaure-giaren hondakinak daude bertan) eta, zalantzarik gabe,

Eskulturaren Museora; bertan Rosalila tenpluaren erre-produkzio berdin-berdin bat dago, baita taillen eta es-tatuen bilduma oso on bat ere. Amaiera bikaina da ede-rretan ederrarentzat.

Page 63: 7h69

EUROPAKO HAMAR HERRI BITXI (ETA II)Aurreko alean abiatutako Europako herri bitxien atalari jarraipena –eta amaiera– emateko, ezin aipatu gabeutzi ondorengo lekuak: ipuinetakoa dirudien ingurune batean kokatutako Hallstat, Txekiako Cesky Krumlovherria, haitz baten ondoan dagoen Frantziar Estatuko Sisteron, itsasoan esekita dagoen Napoliko Procidaherrixka… baina hauek guztiak beste baterako utziko ditugu.

1 Oia (Grezia) Krater baten gaineko herriaMunduko su leize politenean kokatutaegotearen pribilegioa du Greziako Oiaherriak. Sarraski natural batenondorioz, munduko begiratokiederrenetakoa sortu zen bertan.Santoriniko itsasoari begira dauden lurhauek leherketa bolkaniko batenemaitza dira. Lekuaren edertasunak etabertako ilunabarrek erakarrita, milakabidaiari izaten dira inguruotan. Hala,egun, Europa osoko gune naturalbisitatuenetakoa da. Izan ere,amildegiaren ertzean kokaturiko herrihau ametsetako txokoa da.

2 Vernazza (Italia) Mediterraneo itsasoan esekitakoherriaCinque Terre inguruan, La Speziaeskualdean, kostaldea malkartsu etairregularra da erabat. Hala ere, inguruhauetan, ebakitakoa dirudien paisaiahorretara moldatzen diren herrixkaugari daude, itsasoaren aldamenean

esekita bezala. Horien artean,berezienetako bat ur gardenekoitsasoan bertan dagoen muino bateansortutako Vernazza herria da.Gizateriaren Ondare izendapena dutenCinque Terre eskualdeko bostherrietako bat da.

3 Gengebach (Alemania) Ipuinetako herria (baitapelikuletakoa ere)Askori ezaguna egingo zaio herri hau,izan ere, film asko errodatu dirabertan; “Charlie eta txokolate fabrika”pelikula, kasu. Zinema zuzendarieninspirazio iturri ez ezik, margolari etaidazleena ere izan da. Ez daharritzekoa hainbeste jende erakarritasentitu izana, Oihan Beltzaren ertzeandagoen herri perfektua baitaGegenbach. Baden-Wurtembergeskualdean dago herria, Ortenaubarrutian. Film baten dekoratu izatekoespresuki eginak diruditen kaletxo etaplazatxoak dira bere erakarpennagusiak.

4 Palmanova (Italia) Hiperplanifikaturiko herriaPunta-puntako gotorlekuen zerrendanfalta ezin den herririk bada, horiPalmanova da. Halaber, gotorleku batbaino gehiago, hiperplanifikaturikogutizia urbanistikoa dela esan daiteke.Palmanova 1593an eratu zen, Italiakoipar-ekialdean, Veneziako Errepublikakturkiar otomandarren gainean lortu zuengaraipena ospatzeko aitzakia modura.Beraz, Veneziako boterearen ikur etaoroigarria da. Menperatu ezinezkozitadela gisara eraiki zuten eta diseinutxundigarria du, orrialde honetakoargazkian ikusten den moduan.

5 Sighisoara (Errumania) Erdi Aroko altxorraTransilvaniako gune historikoan dagoSighisoara, Karpato mendien magalean,eta Europa osoan hobekien mantenduden Erdi Aroko herrietako bat da.Nabarmentzeko elementuen artean, AldeZaharreko etxetxoak, Erlojuaren Dorreaeta hilerri erraldoia daude, baita

01 02

06 07

Page 64: 7h69

proposamen tematikoa

Transilvaniako biztanleak ere, saxoietniakoak. Horrez gain, Bram StokerrekDrakula pertsonaia sortzeko erabili zueninspirazio-iturria ere, Vlad Tepes, bertanjaio zen.

6 Castle Combe (Ingalaterra)Ingalaterrako herririk politenaWiltshire eskualdean dagoen CastleCombe herri txiki bezain ederra da,askoren iritziz, Ingalaterra osokoherririk politena. 350 biztanle besterikez ditu eta oso txikia da, minutu gutxibatzuetan goitik behera osorik ikustekomodukoa. Bertako kale eta bazterrakguztiz pintoreskoak dira eta xarmaberezia darie. Batik bat bere edertasuneta lasaitasunagatik da ezaguna, bainabaita bertako eraikinengatik ere; tartean,Erdi Aroko eliza ikusgarria dago.

7 La Roque-Gageac (Frantziar Estatua)Itsas labarraren oinetan dagoenherriaHistoria luzea du La Roque-Gageacherri misteriotsuak. Itsas labar baten

ertzean dagoen herrixka honetan,gizakia historiaurretik bizi izan da.Ipuinetakoa dirudiela esan daiteke,bere teilatu, jauregi eta gotorlekueierreparatuz gero. Baina bereberezitasun handiena kokalekua da,itsas labar baten eta ibai baten artekogune estuan dagoenez, bertan esekitaegotearen sentsazioa sortzen duelako.Dordognan dago La Roque-Gageac,Akitania eskualdean. 2008an, 412biztanle bizi ziren herrian.

8 Lauterbrunnen (Suitza)Haran malkartsu bateanSuitzako Alpeetako mendi tontorren etaharri formazio ikusgarrien magalean,bertako U formako haran ikusgarrietakobatean dago Lauterbrunnen herria.Lauterbrunnental harana, Bernakokantonamenduan kokatua, herrialdekoerreserba natural handiena da eta parajezinez ikusgarria: 72 ur-jauzi, zelaiberdeak eta mendi arteko ibilbide etaaterpetxe ugari aurki daitezke ingurunehonetan.

9 Alpbach (Austria)Leiho koloretsuen herriaUdan, landare eta loreen kolore festaikaragarria izan ohi da Alpeetan, etaAlpbach herria horren adibide argiadugu. Gainera, askoren esanetan,Austriako herririk dotoreena ere bada.Udaberri eta uda garaian, bertakoetxetxoen egurrezko balkoiak lorez etakolorez betetzen dira. Haranareniparraldeko herri bakartu honetara osoturista gutxi iristen ziren garai batean,harik eta 1926an honaino iristen zenerrepidea egin zuten arte.

10 Oberammergau (Alemania)Fatxadak artelan direnekoaBavaria estatuko Oberammergau herria5.000 biztanle inguruko txoko bereziada. Bertako etxeak freskoz dekoratutadaude (Lüftlmalerei, alemanez) etabenetako artelanak dira. Egurrazizelkatzea urte luzetako tradizioa duteherri honetan eta bertako kaletxoetanorotariko piezak saltzen dituztendozenaka tailer daude.

03 04 05

08 09 10