115 - 2011 martxoa

20
danbolin 2011ko martxoa 115 zb.

Upload: danbolin

Post on 17-Mar-2016

234 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

deskribapena

TRANSCRIPT

Page 1: 115 - 2011 martxoa

danbolin

201 1ko mar txoa

1 1 5 zb.

Page 2: 115 - 2011 martxoa

www.zestoaautoak.com

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a

Page 3: 115 - 2011 martxoa

GGEERRRRAA KKOONNTTUUAAKK Zergatik ez dakit baina gehien maite ditu-dan liburuak ‘benetako’ kontuak kontatzendituztenak dira. Fikzioak baino errazago uz-ten dit arrastoa testigantzak, are eta gehiagolehen pertsonan kontatua badago. Eta, zer-gatik ez dakit baina, barrenak gehien mugi-tu dizkidaten autobiografiak gerra kontuakdakartzate. Fernando Arzallusek ale honeta-rako idatzi duen artikuluak (bien Fernan-do!) pare-parean jarri dit aukera liburu horiek eman didatenaz jarduteko.Ari gara pixkanaka zahartzen, hil honetan bete dira hamar urte soldadutza kendu zuela JoseMaria Aznarrek -horrek ere egin du zeoze naturala-. Gure kintako oso gutxi izan ziren egiaz-ko intsumiso; soldadu joan zirenak baino gehiago hala ere. Ez daukat ahazteko koadrilakoaknola izan ginen Loiolako koartelean prórroga eskatzen. Beste aukerarik ez, zorionez, eta libu-ruetan egin ditut nik kanpainak, liburuetan ezagutu ditut fronteko lokatzak, zorriak, goseak,beroak eta hotzak. Latzak bezain ederrak dira Arturo Barea-ren La forja de un rebelde (batenfaltan bi gerra ezagutu zituen: Marokokoa eta Espainiako Gerra Zibila), George Orwell-en Ho-mage to Catalonia (boluntario etorri zen Orwell faxismoa borrokatzera. Bere lekukotasunaprimerako analisi politikoa da, umorez zipriztindutako argazki ezin zehatzagoa), Primo Levi-ren Se questo è un uomo (Auschwitz-dik bizirik nola irten zen azaltzen du)...Auspoa sailean ere pagotxa dugu eskura: Nere lau urteko ibillerak, Gogoz kontrako pausoak,Neronek tirako nizkin... giza izaeraz eta historiaz makina bat ikasgai dago hor. Hain da zora-garria horietako euskera ezen iruditzen bait zait protagonistek belarrira kontatu dizkidatelaberaien istorioak. Zestoarrak ere topatu izan ditut lerrootan. Iñaki Alkainek, Gerrateko ibille-rak liburuan, kapitulu osoa eskaintzen dio “Pello Zestua’ko”ari. Munizioak karriatzen ibiltzenzen Pello bere burua baino gehiago maite zuen mando batekin, harik eta ‘paxisten’ abiazioa-ren erasoaldi batean mandoa jo eta txiki-txiki egin zioten arte. Abentura xelebrea bizi izan zu-ten Alkainek eta Pellok gero, “gerra irabazteko itxaropenak zeharo bukatu ziranean”. Jose An-tonio Agirre lehendakariaren jaurlaritzak Carlton Hotelean ezarri zuen egoitza gerra garaian.Carlton Bilboko hotelik onenetakoa zen, -eta da. Bide batez, Carlton Hoteleko dekorazioa zes-toar baten ardura da joan deneko urteetan-, eta eraikineko sotoan, edo bodegan, zegoen Agi-rreren bunkerra. Bada etsaiak Bilbon sartzear zirela Carltonera egin zuten biek eta...

“Beintzat, jetxi gera biok zer ikusi beko bodegara, eta an bai guk bodega prisionero arra-patu genduala. Sekulako jatekoak eta edateko edaririk onenak zeuden alajañetan. Pello orrek onela dit: - Alkain, etsaiak ez dizkitek auek danak jan eta edan bear. Onenean, gaur azken egunaizango diagu, eta obe diagu askozaz ere naikoa jan eta edan eginda iltzea. Idiki zakonako txanpain au. Frantzi'ko onena dek. Nik kaja galleta bat idikiko diat. Auek erefrantzesak dituk. Bereala ustu genduan botella; gero bestea, eta gero bestea, eta ez dakit zenbat. Urdai-azpikoak ere bazeuden ederrak, serrano alajañetan. Nik labana txorrotx-txorrotxa ba-nuan, eta ura jatea, urdai-azpikoa galleta frantzesakin! Ontatik naikoa egin genduane-an, Hennessy botella pattarra, eta ia bukatuta gelditu zan. Arrapatu genduan melopea-rekin, Pello orrek bodegan bertan lo artu zuan; eta nik, eskalleretan gora abiatu etaeskallera-buruan lo seko artu. Alako batez, makillarekin zerbait joaz, etsaiaren bi soldaduk esnatu ninduten. Ni zutik, ezerrez, bañan egoteko ainbat banintzan. Bañan Pello, beko bodega-zulotik bi soldadu aiekatera bear izan zuten. Eta, biraoa esateko oso oitura txarra baitzuan, Jesus!, arek bota zi-tuan errenkadak! Eskerrak bi soldadu aiek naparrak zirala eta Naparroa'n, zenbait tokitaneta garai batean beintzat, olakorik esateko oitura aundia zala. Bestela, biok bertan iltzengaituzte. (...)Onelakoxea zan gure Zestua’ko Pello jator ura. Biraozalea eta zurruteroa,bañan bere eginbearretan zintzoa”.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

jon ar tano i ze ta

34 6 10 12 15 18 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

GG UU RR SS:: AA HH AA NN ZZ TT UU RR AA RR EE NN BB AA SS OO AA KK

AA UU ZZ OO EE TT AA TT II KK

IINNAAUUTTEERRIIAAKK

diruz lagundutakoa

AA GG EE NN DD AA

DDAANNBBOOLLIINN--ZZUULLOO

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

Page 4: 115 - 2011 martxoa

enbidoa I.

T A N T A K A

Emandako muxuak gustura hartu badizkinat ere... aitortzen dinatKontxi, herriko tabernetan hik botatako enbidoek, gaurkoarenaldean, beste grazi bat egiten zidatela.

Hi haizen amorraia!

Lau ertz hauen artetik zer diodan galdetzen didan... eta egia esan behar badi-nat, betiko moduan atzerapenez eskuratutako etxeko egunkariei, begiradagainetik kendu ezinik harrapatu naun: “Olatu perfektuaren bila. Aizarnazabaleneraiki dute makinaren lehen prototipoa”, irakurri dinat batean. “Olas de màximacalidad “made in Aizarnazabal”, zion beste batek. To, gure auzotarrak! Naturakematen diguna nahikoa iruditu ez, eta tubo itxurako olatuak egiteko makinaasmatu dine. Joien adarra!

Tubo itxurako olatu horiek, ez ditun ahuntzaren gauerdiko eztula izango ziu-rrenik, baina eskatzen hasita... nik nahiago dinat uholde eder bat. Herritar

uholde sendo eta ausarta.Gure herriaren izate beraukatzen dutenen gainetikigaro, eta askatasunerantzeramango gaituen uholdeerraldoia. Baina ongi daki-gun bezala (eta nahi due-nak entzuteko ozenagoesanda), horretarako maki-narik ez zagon... irtenbideaberriz norberaren izerdian.Sinetsi egin behar, denokzertxobait emanez gero, iri-tsiko dela tanta batek gai-nezka egin eta uholdea sor-tuko duen unea. Agian, zuzeu zera Danbolinzale,hain beharrezko dugun tan-ta horren jabe.

Urak mugitzeko ilargiarenahalmena ezaguna izanik;Ilargierdi, zein ditun hireamets eta erronkak? Besar-kadak!

Txokolateberoaren usainagustatzen zait.Asko gustatzenzait txurroekinjateko eta… ezdet asko asko-tan jaten, tarte-ka, baina askogustatzen zait.

Maren Zubelzu

8 urte

Arkume erre-aren usaina gus-tatzen zait. Ama-ma Rosaritok,amama Kontxik,amak eta osabaPablok prestatzendute goxo goxoadenen artean.

Aimar Agirre

9 urte

Z e r e n u s a i n ag u s t a t z e n z a i z u ?

Marian Aramend i

Page 5: 115 - 2011 martxoa

KUSI ZINTUDANlehen aldian, nire begirada guztiz harrapatu zenuen. Ez zen begirada labur bat baino izan, bainaezin izan zaitut ahaztu. Zu han zeunden, etzanda, denen aurrean lo, inongo lotsarik gabe. "Zerda lotsa?" Galdetu zenidan begiekin, ahoa ireki gabe. "Inork geure buruaz harro ez gauden zer-bait ikusten duenean sortzen zaigun sentimendu antzeko bat da lotsa". "Bai? Orduan, nire bizitzaosoa lotsa handi bat baino ez da", esan zenuen ezer esan gabe.Benetan zaila behar du lotsa gainditzea gau eta egun kartoien artean bizi zarenean, kanpotik eu-riak bustita, barrutik ardo merkeak egiten duen bezala. "Zer da urguilua?" Eta nik, nire ispilua zu-gan aurkitzen nuelarik, diruak ezin eros dezakeen zerbait dela esan nahi nizun. Nahi bai, bainaezin."Zein da nire bekatua?" Eta nik ezin aurkituz biok ditugun bekatuen arteko aldea, isiltasun kon-plize bat baino ezin izan nuen mantendu."Justizia, zu goian, ni behean; nor da epailea? Nork kondenatu nau?". Eta ni berriro ere isilik.

…Kartoiak, zure kartzela; ardoa, zure kondena; kaleko jendea, beti presaz dabilena, solidarita-

tea 10 euroko billete bat dela sinesten duen hori, zure borreroa.Inoiz ezin izan zenuen ulertu jendea, Kosovo, Afganistan edo Ruandaren egoerak aipatzen

zituena zu hor alboan izanik. "Herriaren lotsa irudikatzen dut; horregatik, ez naute aurpegira be-giratzen", zenioen beti.

…Gaur goizean, telebistan atera zara. Protagonista izan zara: egunkari askotako lehen orrialde-

ak bete dituzu, eta irratiek zure kasua eztabaidatu dute. Zure heriotza behar izan da hori guztialortzeko. Baina parrokia horretako atean bildu den lore sorta horien gainean zure irudia ikusi dut,negarrez, burua astintzen eta marmarka. Badakit ez dugula ezer ulertu, arazoa ez dela gazte kua-drilla neonazi horren egoera, zu bezalakoak diren beste horiena guztiena baizik. Eta berriro nega-rrez aldentzen ikusi zaitut, burumakur, zure heriotzak ezertarako balio izan ez duenaren seguran-tzaren tristurak jota…

5Ba gehiena

gustatzen zaidanusaina nere ama-ren koloniarenada, asko gusta-tzen zait eta ba-tzuetan goizetaneta bota egitendet.

Maialen Aizpurua

7 urte

Menta usaiagustatzen zait,mentazko txi-klearen usainaeta… mendianmenta hostoaketa daudeneanere gustatzenzait horren usai-na

Aimar Uria

8 urte

E nbido 2 . I b a n N a r b a i z a

Larrosenusaina gustatzenzait. Lorategitaneta ikusten ditu-danean askogustatzen zait.Eskolan ere ba-daude eta usaingoxo goxoa dau-kate.

Elene Goenaga

4 urte

Makarroienusaina gustatzenzait, oso goxuakegoten dialakotomatea eta txo-rixoarekin etanere amak osooso goxuak pre-paratzen dituela-ko.

Enaitz Orbegozo

8 urte iK A R T O I Z K O K A R T Z E L A

Page 6: 115 - 2011 martxoa

Gurs:ahanzturarenbasoa“Baso ilun bat, pixka bat erasokorra, lur zingiratsua,

haizearen hotsa, txorien kantua. Eta, hala ere, miseriazkobenetako herri bat irudikatu behar da hemen, unibertso

itxi bat, denetik apartatua, zuhaitzik eta berdetasunikgabeko kanpamentu bat, udan itzalik gabekoa, neguanhaizealdi eta euri-erasoetatik babesteko ezer gabekoa.

Bakardadea irudikatu behar da, hotza, gosea, eta miseria.Etengabeko estualdia irudikatu behar da, heriotzaren

larritasuna, deportatua izateko estualdia. Naturak estali egin du dena. Baina, hala ere, hemengo

metro karratu bakoitzak ezagutu zuen oinazea. Ahaztu aldezakegu?”

Horrela dio Zestoatik 180 kilometro eska-sera dagoen Gurseko kontzentrazio-esparru-ko panel batek. Gaur egun, paisaiaren eder-tasuna nabarmentzen da han. Negu aldeanjoanez gero, handik hurbil ikusten diren elu-rrez zuri-zuri egindako mendietara (Pirinio-ak) joaten zaizkizu begiak. Igande goiz sei-nalaturen batean joaten bazara, berriz, zaldierakustaldi zoragarriak ere ikus daitezke.Gehienetan isiltasuna da nagusi paraje haie-tan. Baina bazterrak miatzen ibiliz gero, oi-nazearen aztarna franko bila daiteke han: ur-deposituei eusten zieten hormigoizko zapatahaiek, barrakoi gunea bitan banatzen zuenerrepidea, pasonibela… Eta denen artean na-

barmenena, kanposantua.1.073 hilda-

Page 7: 115 - 2011 martxoa

ko daude han, ia denak judutarrak, gutxi batzuk espainiar errepublikarrak. Zestoar bat baino gehiago egon zen han. Gehienek antzeko ibilbidea

egin zuten: gerra denboran gudari izan, gerra amaitzera zihoala Frantziaraalde egin, Katalunia aldetik, eta handik, ibilian-ibilian, denek Gursen eginbehar izan zuten denboraldia. Denera, 200.000 lagunetik gora sartu zituz-ten hainbat kontzentrazio-esparrutan. 70 urte pasa dira ordutik. Gero etazailagoa da haien nondik norakoak jakitea. Zer gogoratzen ote dute berenjaiotetxeetako senideek?

ZORTZI URTEKO UME BATEN IBILERA

Rikardo Arruti Idiakezek (1928) ondo gogoan du familia osoak jasan be-har izan zuen kalbarioa. Aita, Frantzisko, Arroaerrekako Zubeltzu-torrekoazen; ama, Klementzia, Itziarko Sagarmiñakoa. XX. mende hasieran, biakArroabera etorri ziren bizitzera, Frantziskok trenbidean egiten zuen-eta la-na. Arroan bizi ziren garaian lau seme-alaba izan zituzten: Frantziska(1908), Abdon (1913), Domingo (1914) eta Jose Mari (1917). Arroan doze-na bat urte bizi ondoren, Zumaiara joan ziren eta handik Irunera. Seme-alaba gehiago ere izan zituzten, esaterako Rikardo, gure solaskide izan de-na: “36an, gerra lehertu zenean, 8 urte nituen eta nola gu ez gentozen baterasotzen gintuzten haien ideiekin, ba alde egin behar izan genuen”.

Jose Mari, anaia, Zestoako Bainuetxeko sukaldean zebilen lanean bainagerra hasi eta segituan Irunera joan zen. Gogoan du Rikardok: “Bere lagundenak eskopetekin zeuden hemengo mendi batean [Pikoketa]. Hamalau gi-zonezko eta bi emakume. Eta Jose Marik esaten zuen berak ezin zuelaetxean geratu, bere lagunak han egonda. Hala, gure anaia Domingok itsas-armadan egin zuen soldaduska, eta haren txamarra eta gainerakoak hartu,eta Pikoketara joan zen”. Han, ordea, harrapatu eta fusilatu egin zituztendenak, 1936ko abuztuan. Hemezortzi urte egin gabe zituen artean JoseMarik. Rikardok dio Zestoan geratu izan balitz salbatu egingo zela, ia se-guru; bere anaiek bezala, gerrara alde egiteko aukera izango zuela hark ere.

Gauzak horrela, Rikardoren gurasoak, beren hiru semeak hartuta, Ipa-rraldera pasa ziren. Frantzian, batetik bestera ibili ondoren, ordea, Espai-niara etorri ziren Perpiñango muga pasata: “Izan ere, nire anaiek esaten zu-ten han ez zutela geratu nahi, Frantzian; haiek errepublikaren alde borrokaegiten jarraitu nahi zutela”. Bartzelonara iritsita, 1937an Abdon ezkonduegin zen eta, ondoren, bi anaiak gerrara joan ziren. Gerra aurrera zihoala,familia dena sakabanatu egin zen: Abdon eta Domingo gerran; gurasoak,Abdonen emaztea eta ume jaio berria Espainian; eta Rikardo –anaia txikie-na– Hendaian, arrebaren etxean. Halako batean, ordea, gerra amaitzear ze-goela, denek elkartzea lortu zuten Gurs inguruan: “Han banatu ginen, gu-rasoak eta ni baserri batean, anaia Domingo eta arreba beste baserri bate-an, eta anaia zaharrena, emaztea eta umea beste batean. Sarritan ikustengenuen elkar, Idroneko esparruan sartu gintuzten arte. Gero, Gursera pasagintuzten. Han hiru hilabete egon ginen. Alemanek Frantzia okupatu zute-nean, gazte guztiak hartu zituzten eta lan-batailoietara eraman zituzten[Abdon eta Domingo, beste askoren artean, Arroxelako itsaspeko-baseaeraikitzera]. Besteok, handik Adgera pasa gintuzten eta han sei bat hilabeteegon ginen. Eta gero, berriz, oso izen poetikoa duen esparrura eraman gin-

tuzten: Campo de estancia vigilada de Noé.Handik alde egin eta Espainiara itzuli gi-nen”. Eta, hala, pixkanaka Irunera alegatuziren berriro.

GURS: ZESTOATIK PARE BAT ORDURA

Gurseko esparrua Espainiako gerra oste-an Frantziara alde egindako errefuxiatuakhartzeko sortu zen 1939an. Errefuxiatuaksartzeko esparrurik garrantzitsuena izanzen Frantzian. 1940an, alemaniar naziekFrantziaren zati bat okupatu zutenean, ju-dutarrak ere sartu zituzten han. 1940kourrian hasi zen Gurseko garairik latzena:Baden (Alemania) inguruko 7.500 judutareraman zituzten hara, gehienak jubilatuak.Han egon behar izan zuten urtebete ingu-ruan eta mila lagun baino gehiago hil eginziren gaixotasunak, janari falta eta oinaze-ak tarteko.

Lehen euskaldunak iristearekin batera(1939), atzerriko Eusko Jaurlaritzak lagun-tza handia eskaini zien han zeudenei. Ia20.000 lagun har zitzakeen esparruak etahorietatik 6.000 inguru euskaldunak ziren.

Gurseko kontzentrazio-esparruak 1.400bat metroko luzera zuen eta 200 bat me-troko zabalera. Bide bat zuen erdiz erdi.Esparru osoa partzelatan banatzen zen(200 x 100 m) eta partzela bakoitza (ilots)txarrantxazko hesiz inguratuta zegoen.Partzela bakoitzean 30 barrakoi eraiki zi-ren, denera 382. Oso barrakoi ahulak zi-

7

···

RRIIKKAARRDDOO AARRRRUUTTII IIDDIIAAKKEEZZ,, BBEERREE AANNAAIIAA

JJOOSSEE MMAARRIIRREENN AARRGGAAZZKKIIAARREEKKIINN

RRIIKKAARRDDOO AAZZKKUUEE LLAARRRRAAÑÑAAGGAA,, AAKKEERRTTZZAAKKOOAA,, ((FFRRAANN--TTZZIISSKKOORREENN IILLOOBBAA)) EETTAA MMAARRII KKAARRMMEENN IIMMAAZZ EEMMAAZZTTEEAA

JJOOSSEE MMAARRII EETTAA MMAARRIIAA DDOOLLOORREESS ZZEELLAAIIAA LLIIZZAASSOO,, BBIIKKAANNDDIIKKOOAAKK,, EETTAA FFEELLIIXX

LLIIZZAASSOO AAGGIIRRRREE,, LLIISSTTOORRRRIITTZZAAGGAAKKOOAA.. TTOOMMAASS LLIIZZAASSOORREENN IILLOOBBAAKK,, HHIIRRUURRAAKK..

Page 8: 115 - 2011 martxoa

AKERTZA ETA SORABIL, ELKARREN LAGUN

Arroako Akertzako Frantzisko Larrañaga (1907)eta Sorabilgo Joan Mari Mujika (1911) elkarrekinibili ziren gerran eta elkarren ondoan jarri zituztenGursen ere. Pare bat hilabete egin zituzten han,1939ko apirila eta maiatza, nahiko egoera kaskarre-an: jateko ezer gutxi; jendea apurtutako arropekineta asko oin-hutsik; barruko arroparen aztarnarikere ez; osasun baldintza negargarrietan (ez botika-rik, ez medikuntza tresneriarik…). Milaka pertsona,txarrantxazko hesiz inguratuta, batere koltxoirikgabe, mantarik gabe asko… Animaliak bezala.

Ekainaren hasieran, ihes eginda edo baimena lor-tuta –ez dakigu nola– Gursetik 800 kilometrora jo-an ziren, Grenoble aldera, lanera. Bi hilabete geroa-go, ordea, abuztuaren 3rako, berriro Gursera itzuliziren. Ezin jakin zer dela eta joan ziren haraino,norbaitek lana eskaini ote zien… Kontuak kontu,handik egun gutxira libre geratu ziren.

Akertzan, Frantziskoren iloba Rikardo eta honenemaztea bizi dira gaur egun. Zerbait gogoratzendute oraindik: gerran ibili zela eta Frantziara ihesegin zuela. Handik denbora pixka batera “hotelenbatean edo hasi omen zen lanean, eta gero hotel

···

ren, ez zuten hotz-beroaz babesten, ez zeukaten leihorik ez apa-lik, ez ezer. Barrakoi bakoitzak 25 metro karratu zituen eta 60 la-gun ere sar omen zitezkeen. Hango egoera ez zen laneko edo hil-keta helburuarekin sortutako kontzentrazio-kanpoetakoa bezainlarria; ez zegoen exekuziorik ezta sadismorik ere zaintzaileen par-tetik, baina ez pentsa bizimodu erosoa eramaten zutenik han.

Gurseko bizimoduaz galdetuta, Rikardo Arrutik esaten digu:“Ba, gogoratzen dut lokatza. Lokatzez leporaino egoten ginen. Etagero, jateko, ba joaten zinen ontziarekin eta botatzen zizuten…bueno, botatzen zizuten… zortea baldin bazenuen, tokatzen zi-tzaizun. Bizimodu gogorra zen… arropa, gosea…” Hamaika-ha-mabi bat urte izango zituen orduan Rikardok. “Eta zer egiten ge-nuen? Ba hantxe egon. Jakina, gurasoek denok elkarrekin egoteanahi zuten baina bananduta geunden. 3 urtetik 15 urtera arte, gu-rasoengandik bananduta egoten ginen. Gero, 15etik aurrera gizo-nengana pasatzen zinen. Emakumezkoak alde batean eta gizonez-koak bestean. Alegia, ez zegoela harremanik senar-emazteen arte-an, ezta, guraso eta umeen artean ere. Gune bat eta bestearenartean alanbre-garrotxa, eta han tartetik ikusi behar elkar. Nire in-guruko barrakoietan poloniarrak zeuden, madrildarrak, katalunia-rrak… Bat edo beste ni baino zaharxeagoak baina ia denak adinberetsukoak ginen, helduagoak lanera eramaten zituzten-eta”.

AABBDDÓÓNN AARRRRUUTTII IIDDIIAAKKEEZZ

(Arroa, 1913), sukaldaria

DDOOMMIINNGGOO AARRRRUUTTII IIDDIIAAKKEEZZ

(Arroa, 1914), sukaldaria

TTOOMMAASS LLIIZZAASSOO MMEENNDDIIZZAABBAALL

(Aizarna, 1914), okinaFFRRAANNTTZZIISSKKOO LLAARRRRAAÑÑAAGGAA AARRAAKKIISSTTAAIINN

(Arroa, 1907), baserritarra

JJOOAANN MMAARRII MMUUJJIIKKAA AAGGIIRRRREE

(Aizarna, 1911), baserritarra

Arles-sur-Tech (Ekialdeko Pirinioak). Le Barcaresesparrua (Ekialdeko Pirinioak), 1go eremua,1939-03-02.

Arles-sur-Tech (Ekialdeko Pirinioak). Le Barcaresesparrua (Ekialdeko Pirinioak), 1go eremua,1939-03-02. Gurs (Pirinio Atlantikoak), 1939-03-27; D gunea (sukaldea). Frantziar ospitalekosukaldera irteten da (1939-08-19).

Saint Cyprien (Dordoina), 16. eremua. Gurs (Pi-rinio Atlantikoak). Gipuzkoara itzulia.

Argeles-sur-mer (Ekialdeko Pirinioak), Gernika-berri izeneko eremuan 1939-02-12. Gurs (Piri-nio Atlantikoak), A gunea, 12. barrakoia. Behi-zain lana egitera ateratzen da Rochefort-era (Sa-voia), 1939-06-04. Berriro Gursen, lehengobarrakoi berean, 1939-08-03.

Argeles-sur-mer (Ekialdeko Pirinioak), Gernika-berri izeneko eremuan 1939-02-12. Gurs (Piri-nio Atlantikoak), A gunea, 17. barrakoia. Behi-zain lana egitera ateratzen da Les Echelles-era(Savoia), 1939-06-04. Berriro Gursen, lehengobarrakoi berean, 1939-08-03.

IIZZEENNAA,, JJAAIIOOTTUURRTTEEAA,, LLAANNBBIIDDEEAA IIBBIILLBBIIDDEEAA,, KKOONNTTZZEENNTTRRAAZZIIOO--EESSPPAARRRRUUTTAANN

Page 9: 115 - 2011 martxoa

9

F ernando arza l lus

hartako emakume bat ezagutu eta han ezkonduomen ziren. Lau seme-alaba izan omen zituzten,bi neska eta bi mutil”. Rikardok beste oroitzapenhau ere badu: “Behin akordatzen naiz nola esanzuten etxean, Frantzisko fronterara etortzekoazela eta ama eta aita eta koadrila joan ziren. Egunbat jarri omen zutela, zera, libre izango zutela he-mengoak hara, eta hangoak hona… Hori zer urte-tan zen-eta arrastorik ez daukat; ni mutil kosko-rra izango nintzen. Baina hara joan eta alde bate-tik eta bestetik dena poliziaz josita omen zegoeneta ikusi edo ezagutu egin omen zuten [urrutira]baina hitz egin ez”. Rikardoren ama asko akorda-tzen omen zen Frantziskoz (anai-arrebak ziren):“Gure ama zenbat aldiz akordatzen zen! ‘GureFrantzisko’ eta ‘Gure Frantzisko’. Eta ni akorda-tzen naiz kartak bidaltzen zizkiola hark gureamari. Han egoten ziren, komedore gainean, kar-ta mordoska. Hemen bazen Joxe, Agoteko taber-nakoa, Agoteko abokatua esaten genion guk, eta niakordatzen naiz hark irakurtzen zizkiola kartak”.Gero argitzen du frantziarrez idatzita egoten zire-la karta haiek, eta Joxe horrek beste norbaiti ema-ten zizkiola irakurtzeko eta hala jakiten zutelaFrantziskoren berri. Noizbait, gauez, etorriko zelaetxera jartzen omen zuen kartetan, baina ezomen zen inoiz azaldu.

LISTORRITZAGAKO OKINA

1939ko udarako, frantziar gobernuak ahalegin guztiak egin zi-tuen hainbeste euskaldun gainetik kentzeko, nola edo hala. Hala,Eusko Jaurlaritzaren bidez, asko Ameriketara bideratu zituzten,itsasontziz. Beste askori, batez ere politikoki oso aurrean ibili ezzirenei, atzera beren jaioterrira bueltatzeko gomendioa ematenzieten. Akertzakoak eta beste askok Iparraldean geratzea erabakizuten; Sorabilgoak ere hala egin zuela uste dugu. Tomas Lizaso,ordea, atzera Aizarnara bueltatu zen. Bere familiakoek diotenez–Bikandiko Jose Mari akordatzen da ondoen– “hotsak izan zirenhil egin zela eta hil egin zela, eta gero bizi omen zela berriz-eta….Nik aditu izan dut Fidel Lizasoren bitartez etorri zela, paperak-edohark zuzenduta [Fidel Lizaso, aizarnarra, udaleko alkateordeazen]. Gero, hona etorrita, pasako zuen, igual hilabete bat-edo he-men, eta gero Hondarribira joan zen. Han beste anaia batekin pa-naderia zuten. Gero, hura saldu eta Tomasek taberna hartu zuen,Bar Alameda (emaztea izango zen jabea edo han egingo zuen lan,eta hara ezkondu zen). Seme bat eta bi alaba izan zituzten. Besteanaiak almazena jarri zuen. Tomas urtero etortzen zen baserrira,

udazkenean sagarretara edo…”

GURSEKO BASOA

Gurseko esparrua ez zen euskaldunak aldeegindakoan, itxi. Naziek Frantzia okupatu zu-tenean, bete-beterik egon zen hura, eta mila-ka lagunetik gora hil zen han. 1945ean, beti-rako itxi zutenean, arrasto denak desage-

rrarazi egin nahi izan zituzten.Kontzentrazio-esparruko 400 barra-

koiak zeuden tokian zuhaitz mor-do bat landatu zuten; baso bihur-tu zuten Gurs, ahanzturaren ba-soa.

Zestoarrak Gursen (Iturria:Abertzaletasunaren Agiritegia, Ar-tea, Bizkaia)

GGUURRSSEENN PPRREESSOO EEGGOONNDDAAKKOO AARRTTIISSTTAA BBAATTEEKK HHAANN

EEGGIINNDDAAKKOO MMAARRRRAAZZKKIIAAKK

Page 10: 115 - 2011 martxoa

2011 inauteriak

Page 11: 115 - 2011 martxoa

riak

Page 12: 115 - 2011 martxoa

M a r t x o a k 4Ertxiñako Banda Txikia kaldererozmozorrotuta, kalejiran.

M a r t x o a k 9LABeko Pentsiodunen Elkarteko eskualdekobilera eta elkarretaratzea

San jose eguneko herr i krosa arratsaldez izan da aurten. Ez dakigulasterkariek zer esango zuten, horrela hobe ote zen edo ez. Txikienei ezzitzaizkien behintzat berehala iritsi arratsaldeko lauak eta gero minutupare bateko kontua; hasi eta bukatu. Giroa ona izan zen behintzat. Poz-tekoa helduen mailan herritar emakume mordoxka ikustea ere, bejon-daiela!

M a r t x o a k 1 2Euskal Herria – Palestina eguna (apirilaren 2an izango da)aurkezteko prentsaurrekoa.

O t s a i l a k 2 5Aizarnako mus txapelketan, Mikel etaEneritz Lizarralde, txapeldun eta Jose MariBergara eta Aitor Irureta, bigarren.

M a r t x o a k 1 1Ilargierdik antolatuta, emakumeen luncha plazan

Page 13: 115 - 2011 martxoa

Opariak. Aitor Salegi herritarra ofizialki lehen aldiz aritu zen bertsotanjendaurrean Gaztetxeko II. bertsolari gazteen saioan. Ez zituen faltanizan herritar lagunen txalo eta animoak. Ez eta alboan eserita zuen JulioSotoren gomendioak ere. Unai Olaizola gai jartzaileak puntua botataerantzuten jarri zituen bertsolariak. Hauexek Aitorren azkar asko bota-tako erantzunak

Unai OlaizolakAilatu zaizu Aitordebutan eguna

Aitor SalegikPuntu dexente zaila Jarri duk lagunaMutilak egingo duHementxe ahal dunaBeno gustatu al zaizuNere erantzuna

Unai OlaizolakHauek ez dira izanZu baino hobeak

Aitor SalegikGorritu arazi dizkitNere koloreakHonek botatzen dizkitKristoren loreakBaina nere aldeanOso dotoreak

M a r t x o a k 1 3Haur mordoxka bildu zen Lili inguruko lurretan

zuhaitzak landatzera

a l e / b a l eK A L E . ZUBIMUSU BASERRIA ETA

AROCENA HOTELAREN ARTEAN, IBAI ONDOKO

ZELAIAN, ESERLEKU BAT DAGO ASPALDITIK

BOTATA ZUHAITZ ARTEAN. EGUZKI GOXOA

HARTZEKO, BERE LEKUAN ALDE EDERREAN

ZEGOEN!

B A L E . UDALETXE AZPIKO ARKUAK

TOLDOZ TXUKUN-TXUKUN IXTEKO

SISTEMA BERRIA JARRI DUTE.

kM a r t x o a k 1 3

Agiro Mendi Taldeak antolatutaSonportera irteera fondoko eskia egitera.

M a r t x o a k 1 5Nabarraldek “Konfliktoaren jatorria” izeneko

jardunaldiak eskaini ditu

M a r t x o a k 1 8Amaia Azkueren hilketa salatzeko

elkarretaratzea egin zen Ilargierdik deituta

danbolinzulo

31

M a r t x o a k 1 322 emakume zestoarrek hartu zuten parte

Donostiako Lilatoian

Page 14: 115 - 2011 martxoa

22 00 11 11 nn bb aa zz kk ii dd ee ee gg ii nn dd aa kk oo ee nn tt zz aa kk oo zz oo zz kk ee tt aa nn

(( bb ii bb aa zz kk aa rr ii ee dd oo aa ff aa rr ii bb ii bb ii kk oo tt ee rr ee nn tt zz aa tt )) hh oo nn aa kk oo ee ii ee gg ii nn

dd ii ee ii rr rr ii bb aa rr rr ee zz oo rr tt ee aa kk ::

EE nn ee kk oo KK oo rr tt aa dd ii AA rr aa mm bb aa rr rr iiJJ aa gg oo bb aa AA ss tt ii aa zz aa rr aa nn KK oo rr tt aa

Page 15: 115 - 2011 martxoa

1

IRAKASKUNTZA AIZARNANZestoako auzoek duten garrantziari leku gehiago ematea erabaki dute aldizkarian, nik ahal

dudan neurrian Aizarnakoak egurastu nahi ditut eta lehen idatzia auzoko hezkuntza azter-tzea izango da.

Auzo hau nahiko isolatua egon da atzera begiratzen badugu, baina badirudi ez dela oztopoizan bailarako biztanleen heziketan. Auzoa isolatuta eta biztanleak sakabanatuta, egunero bi-de luzeak egin behar oinez, haize zakar eta euriak jasanez eskolarako bidean. Etxeratu ordu-ko lanean ere lagundu egin behar eta derrigorrezko heziketa amaitu ondoren mailarik lortuez baduzu, gau eskolara. Eskola hauek ere asko lagundu zuten auzoaren hezkuntza osatzen,bestela ez da erraza ulertzen eskolatu gabeko kopurua hain txikia izatea bailaran.

Hau lortzeko landa eremuko bizimodua arazo izaten zen askotan. Etxean zeuden esku de-nak ere gutxiegi ziren urte garai batzuetan, eta haurren eskuak ere ondo etortzen ziren etxe-ko eginbeharretarako. Egoera honek hezkuntza formalak duen garrantziari jaramonik ez egi-tea sustatu dezake. Aizarnan ordea, ikuspegi aurrerakoia zuten, heziketak duen garrantziari

lehentasuna emanez.Nik hogeigarren gizaldi erditik orain artekoa bizi eta ezagutu dut,

baina gaztea nintzela izan dut hartu-eman ugari adineko biztanleekinere. Denei heziketa egokia sumatu nien gizaldiaren hasieran jaiotakoakizateko, eta hau ez da lortzen eskola egokia antolatuta ez duen herrian.

Eskola honetan laurogei bat umek hezkuntza formala jaso zuten ga-raiak izan dira. Kopuru majoa bi irakaslerentzako. Hala ere, derrigorrez-ko ziurtagiria denek lortzen zuten eta bada zerbait hogeigarren gizaldi-rako. Emaitza onak lortu dituen eskola izan dugu auzoan, garaiak kon-tuan hartzen baditugu. Nik nota eman behar eta bederatzi eta erdiemango nioke.

Bestalde, hogeita batgarren gizaldiak hezkuntzan erronka handiagoaeskatzen du. Horretarako eraikuntza berria daukagu, kolore distiratsue-kin margotuta berau. Barruan nahiko leku lasaiak ikusten dira, jangelaeta guzti. Eskola emateko baliabideak ere gizaldi honetara prestatuakditu, ez du zer ikusirik lehengo zaharrarekin.

Gaur egun hogei bat haur dabiltza Aizarnako eskolan, hasi bi urtetiketa hamabira bitartekoak (Lehen Hezkuntzako 6. maila amaitu arte).Hiru irakasle lanaldi osoan eta bi lanaldi erdian ari dira momentuan. Er-lijioak ere badu bere tokia, astean ordubeterako etortzen baita irakaslea,eta guraso elkarte bat ere badu laguntzeko beti prest dagoena.

Bazkaldu nahi duenak berriz, ez du inora irten beharrik, dena presta-tuta ekartzen diete eta jangela dotorean jarri besterik ez dute. Gizaldihonetako erronkari aurre egiteko prest dagoela ematen du gure eskolatxiki honek.

Derrigorrezko zikloa amaitzera irten egin behar kanpora, baina dudarik gabe hemen hartu-tako zimenduek asko balioko diete emaitzak jasotzerakoan. Nik ezingo diot garai berri hone-tako emaitzari notarik jarri, baina zaharrak lortu duena hobetuko duelakoan nago.

auzoetatikaizarna

J on Eg iguren

5

Page 16: 115 - 2011 martxoa

OO ss aa gg aa ii aa kk ::10 bieira1/2 botila txakolin1 tipulatx 1 tipula2 koilara olio2 koilara irin1 kalabazin handi2 koilara gurinAzafrai hari batzuk

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa ::

1.- Gehitu esneari kanela eta limoiazala, eta, irakiten hasten denean,itzali sua kanela infusionatzeko.

2.- Irabiatu arrautzak eta azukrea,eta gehitu esnetan diluitutako arto irina.

3.- Nahasi esnea eta arrautzak, etaberotu irakin arte. Pasatu beste ontzibatera, hozteko.

OO ii nn aa rr rr ii aa ee gg ii tt ee kk oo ::500 g irin250 g gurin100 g azukre hautsa Limoi birrindua1 arrautza

On egin!

kortadirenplateretik

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa kk ::

1. ontzia:Ebaki tipulatxa “brunoise”* eran, eta erregosi oliotan/gurinetan 15 minutuz(gehitu azafrai pixka bat).

Gehitu irina, nahasi 2 minutuz, eta busti txakolinez.Fumeta edukiz gero, ondo; bestela, gehitu basokada bat ur, eta erreduzitu arteegon, 20 minutuz.

Iragazi eta jarri gatza puntuan.2. ontzia:Garbitu ondo kalabazina, moztu azalarekin “mirepoix”* txikian, eta eduki

sutan, bigundu arte.Ebaki bieirak erditik, eta erre ontzi horretan bertan 2 minutuz.Muntaia:Jarri platerean 2. ontzikoa, eta “napatu”* gainetik 1. ontziko saltsaz.

*Hiztegitxoa:Brunoise: behatzak harrapatu arte txiki-txiki ebaki…Mirepoix: dado formako pusketakNapatu: Zestoan, tapatu

marrubi etaintxaurtarta

bieiraktxakolinsaltsan

Bieira faltan… otarrainxkekin, zapo pusketekin edo legatzarekin ere mundiala.

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa ::

Nahasi dena, eta jarri molde batenoinarrian, 180ºC-an. Eduki 10 minu-tuz labean (gainean, jarri garbantzubatzuk, masa ez igotzeko).

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa ::

Zatitu 250 g marrubi, etaeduki labean 5 minutuz.

Igurtzi oinarria marmeladaz.Bete moldea kremaz, eta jarri gai-nean marrubiak eta intxaurrak.Distira pixka bat emateko, erredu-zitu marmelada pixka bat uretan.

KK rr ee mm aa ee gg ii tt ee kk oo ::0,5 l esne4 arrautza50 g arto irin (“maizena”)70 g azukreKanelaLimoi azala

MM uu nn tt aa ii aa ee gg ii tt ee kk oo ::Poteko marrubi marmelada250 g marrubi10 intxaur

Page 17: 115 - 2011 martxoa

1

7

Egunsentiaren esku izoztuak. Asko gustatu zitzaidanliburua. Ez daukat poesia irakurtzeko ohiturarik, baina XabierLeteren kantuen letrak asko gustatzen zaizkit eta horregatikirakurri nuen.Bere poesiak errukiaren eta itxaropenaren aldarrikapena egitenduela iruditzen zait.Gustatzen zitzaidalako, etxekoek oparitu egin zidaten eta orainberriro irakurtzen ari naiz pixkanaka-pixkanaka.

ORDU BIETAN FRONTOIANJokin AnsorenaAlberdania 2010

Ordu bietan Frontoian ez da gus-tu txarreko nobela zatarra. Edo-zein erakundek nahiz Sorkundekhomologatzeko moduko istorio-

txoen batuketak ekarritako Istorioa da. G puntu-tik daukan ia bakarra egilearen izaera Gipuzkoa-rra eta Gastronomiaren presentzia dira. Hurbila-go dago M puntuaren misteriotik, Maitasunistorioez beterik baitator: Teresa eta Andres, Da-niela eta Mario, Raimundo eta Manuela, Magda-lena eta Anizeto, Satis eta Bilboko Atletik? Me-moriaren M puntua ere badauka nobelak eta Mletrarekin hasten den beste zerbait ere bai: Me-melo edo Mozoloa. Misterio hau argitzeko libu-rua irakurri behar.

irakurriberridut

SURFAitor ZuberogoitiaAlberdania 2011

Ibilbide baten kronika da Surf.Bitakora-koaderno jakin batekinitsasoratu eta olatuek beste portubatzuetan barrena eroan dutena-

ren bidaia-kronika. Bizi-erritmoen azelerazioari buruzko kontakizunpertsonala da Surf.Azelerazio horrek eguneroko bizitzan zelan era-giten digun deskribatu gura du, esperientzia per-tsonalak oinarri hartuta. Surf, horrez gain, azele-razio horren oinarrian dagoen garapen teknologi-koari buruzko gogoeta ere bada.

1954-03-07Antzerki arrakastatsua. Ikusgarria izan omen zen Uste

diñat euskal komedia, Cuadro Artístico Femenino delakoakeskainia. Baita, ondorengo emakume-abesbatzaren

emanaldia ere. Joxepa-Iñasi en los Madrileselkarrizketarekin amaitu zen ekitaldia.

efemerideak

1980-03-19 Maratoi Txikiaren lehen edizioa. Hasiera-ko urte haietan, lau talde egiten zituzten: 4-6 urte (kilometro bate-ko ibilaldia), 7-9 urte (bi kilometro), 10-12 urte (hiru kilometro)eta 13-14 urte (hiru kilometro). Parte hartzeko herrikoa izan beharzen. Helduena ere, nahiz eta antzinagokoa izan, egun horretanegiten zen. Hura herriko zein kanpokoentzat zen, eta 13 kilome-troko ibilaldia zuen.

1983-03 Zestoa eta Aizarnazabalgo he-rrien artean erositako anbulantziaren bedeinka-zioa, Zestoako eliza-atarian. DYA elkarteak horni-tu zuen eta azpiegitura oso modernoa zuen gaine-ra, hala nola, oxigenoa, sueroak, botikina,irrati-telefonoa... Autoa Talbot markakoa zen. Bis-takoa denez, artean oso kaskarra zen Gipuzkoakoanbulantzia zerbitzua eta, gurea bezalako herriakanbulantzia propioa edukitzera behartuta zeuden.

M a r i a A n g e l e s O d r i o z o l a

Page 18: 115 - 2011 martxoa

1.1.- Hiri ondasunen gaineko zerga:1.2.- Ibilgailuen gaineko zerga

1.3.- Enpresa jardueren gaineko zerga1.4.- Eraikuntza eta obren gaineko zerga

1.5.- Zabor bilketako tasak1.6.- Estolderia

1.7.- Udal ur banaketa1.8.- Eguneko zentrua: egoiliarren ekarpena

1.9.- Etxe babestuak: erabiltzaileak1.10.- Telefonica eta Iberdrola

1.11.- Isunak1.12.- Finantzaketa kanona

1.13.- Besteak

2.1.- Lan sustaketa: Inem2.2.- Euskara Teknikaria: Eusko Jaurlaritza

2.3.- Gizarteratze Teknikoa2.4.- GIZARTEKINTZA

2.5.- Eguneko Zentrua2.6.- Larrialdiko laguntza

2.7.- Itundutako zergetako partaidetza2.8.- Besteak

3.1.- Hirigintza Probetxamendua

4.1.- REZOLA4.2.- EEErekin hitzarmena

4.3.- Baserriei ur hornidura4.4.- Toribio Altzaga: E.J.

4.5.- Besteak

Aho batez onartu dira aurten ere udal aurrekon-tuak. Diru sarrera garrantzitsuak egon dira Agotekoplaneamendutik eta Rezolako etxebizitzetatik eta horri es-kerrak ez da mailegurik eskatu beharrik izango. Krisi ga-raietarako berri ona beraz. Dena dela, konpromiso batzukhartuta badaude; Zaharren egoitzako 150.000 euroko obraordaintzen joatea urtero kopuru bat jarriz (aurten 15.000),2009ko likidazio negatiboaren ondorioz Aldundiari zorzaiona itzultzen joatea… Baina inbertsioak egiteko ereizango da tartea; Kiroldegiko estalpea (170.000 € aurre-kontua), Toribio Altzaga kalea berritzea, liburutegi azpikolokala formatu txikiko emanaldietarako egokitzea …

u d a l e k o b e r r i a k

1.- ZERGAK ETA TASAK

2.- TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

3.- INBERTSIO ERREALEN BESTERENGANATZEA

4.- KAPITAL TRANSFERENTZIAK: SUBENTZIOAK

5.- MAILEGUAK

2.278.804

600.000210.000100.000286.964235.00086.530370.00035.00025.00056.00055.00070.000149.310

2.233.288

15.00010.00027.60675.00090.00028.6671.965.52221.493

200.000

200.000

177.019

144.6707.67713.7755.2795.618

0

SARRERAK €TAN: 4.889.111

1.1.- Soldatak1.2.- Gizarte Segurantza

1.3.- Besteak

2.1.- Kontserbazio eta mantenu lanak2.2.- Kontsumoak (energia, ura, gasa, telefonoa…)2.3.- Garbiketak (Ikastetxea, udaletxea, kultur etxea…

2.4.- Kultur Etxeak garatutako ekintzak2.5.- Jaiak

2.6.- Urola Erdiko Mankomunitatea2.7.- Turismoa

2.8.- Aholkularitza2.9.- Eguneko Zentrua2.10.- Etxe Tutelatuak

2.11.- Zergak2.12.- Garbiketa azpikontrata

2.13.- Euskara ekintzak2.14.- Besteak

3.1.- Finantza pasiboen interesak

4.1.- Beste erakundeekin harremanak (EUDEL, UEMA…)4.2.- Gizarte larrialdietarako laguntzak

4.3.- Kiroldegiaren Udal Patronatua4.4.- Euskara

4.5.- Zaharren egoitza4.6.- Kultur Dirulaguntzak

4.7.- Presoen dispertsio gastuak4.8.- Kirol erakundeei subentzioak

4.9.- Uraren kanona4.10.- Besteak

5.1.- Arroagoiko plazaren I. zatia5.2.- Kiroldegiaren berrikuntza

5.3.- Arroabeko frontoia5.4.- Baserri inguruetako konponketak; URKOME

5.5.- Toribio Altzaga kalea berritzea5.6.- EEErekin hitzarmena

5.7.- Bide gorriko kableatua5.8.- Aizarnako lokala

5.9.- Herri hondakinei buruzko plangintza: konpostadora5.10.- Besteak

6.1.- Ur kontsortzioaren partaidetza-kuota6.2.- Egoitza

1.- PERTSONAL GASTUAK

2.- GASTU ARRUNTAK

3.- FINANTZA GASTUAK

4.- TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

5.- INBERTSIO ERREALAK

1.481.200

1.105.000340.00036.200

1.794.312

148.701548.80023.30034.00092.925297.60525.00057.600173.00035.00017.500110.00039.028191.853

28.913

28.913

441.845

19.96028.667114.59223.48630.00061.80015.50014.72720.000113.113

603.962

200.000170.00060.00039.12125.36918.11820.00010.0005.00056.354

115.000

100.00015.000

0

396.091

GASTUAK €TAN: 4.861.323

6.- KAPITAL TRANSFERENTZIAK

7.- LANGILEEN MAILEGUA

8.- MAILEGUEN AMORTIZAZIOA

Page 19: 115 - 2011 martxoa

a g e n d a1

9maRRTTXXOOAA

25 OOSSTTIIRRAALLAA

Puxka Muxka Zirkus kultur elkartekoak Aizarnan17:00etatik 18:00etara.

26 --2277 AASSTTEEBBUURRUUAA

Agiro mendi taldetik, Pirineotara eski zeharkaldiaegitera irteera antolatu dute. asteburu pasa izango da, ater-pe batean lo eginez eta Neoville inguruan izango da.

29 AASSTTEEAARRTTEEAA

Nabarraldek antolatutako “Konfliktoaren jatorria”jardunaldien baitan, Nabarralderen aurkezpena: gogoeta.Hizlaria Beñi Agirre. Kultur Etxean arratsaldeko 19:30ean.

31 OOSSTTEEGGUUNNAA

Ekain Guraso Elkarteak antolatuta “Mugak haurtza-roan” tailerraren bigarren zatia arratsaldeko 18:00etan kul-tur etxean.

apIIRRIILLAA

02 OOSSTTIIRRAALLAA

Palestina-Euskal Herria eguna. 11:00etan sukaldari-tza tailerra, kometa tailerra eta dantza tailerra. 11:30eanTxan Magoaren ikuskizuna. 12:30ean Joseba Tapiaren ema-naldia. 13:30ean Porrotx pailazoaren ikuskizuna. 14:00etanbazkaria. Bazkalostean Nabil kantari palestinarraren kantal-dia. 17:00 etan pilota partidak frontoian. 18:30ean dantzaripalestinar eta euskaldunen emanaldia. 19:00etan ekitaldia.21:00etan kontzertuak: Arramazka, La Mexikana klandesti-na, Harresian Zulo, Arrebote eta Esne Beltza taldeen esku-tik. Ondoren, DJ Bull-en emanaldia...•• Korrikako materialsalmenta.

08 OOSSTTIIRRAALLAA

Puxka Muxka Zirkus kultur elkartekoak Arroabean17:00etatik 18:00etara. •• Korrika bertso afaria udaletxe az-pian Korrika batzordea eta Erralla bertso eskolaren arteanantolatuta. Bertsolarian Iñigo Manzisidor Mantxi eta IñigoEizagirre.

13 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Korrika pasako da Zestoatik.

15 OOSSTTIIRRAALLAA

Puxka Muxka Zirkus kultur elkartekoak Arro-agoian 17:00etatik 18:00etara. ••Ertxiñako emanaldiakultur etxean.

17 IIGGAANNDDEEAA

Goizaldeko 05:00ak aldera pasako da KorrikaArroabetik.••Umeekin irteera Santa Engraziara (AgiroMendi T.).

••Apirilean Gaztetxeak 22 urte beteko ditu. Hainbatekitaldi izango dira urtemuga hau ozpatzeko bai-

na oraindik zehaztu gabe daude. Kartelen bidez eman-go da horien berri egunak gerturatzen doazen neurrian.

••Santakutzetako txikien danborradako karroza egi-ten ari dira Ekain guraso elkarteko kide batzuk.

Herritarren laguntza gustora hartuko lukete ordea, jen-de gehiagoren artean, lana atseginagoa eta politagoaizango delakoan. Interesatuak guraso elkartekoenganazuzendu daitezke zein ordutan eta zein lekutan jardu-ten duten jakiteko.

••Mairi dendan (estanko alboan) Kilometroak2011ko produktuak dituzte salgai. Azpeitian

izango da aurten Kilometroak eta berau laguntzeko ha-rropa eta produktuak izango dituzte bertan salgai.

zure ekintzen berri eman nahi baldin

badiguzu, astindu telefonoa

994433 114477 112233edo posta elektronikoa

ddaannbboolliinn@@ttooppaagguunneeaa..ccoomm

Page 20: 115 - 2011 martxoa