10. unitate didaktikoa (1)

9
Andrea Andueza, Xabi Aizpuru, Erika Aizpurua, Naroa Asensio, LideAizpurua

Upload: equipoa754

Post on 26-Jul-2015

100 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 10. unitate didaktikoa (1)

Andrea Andueza, Xabi Aizpuru, Erika Aizpurua, Naroa Asensio, LideAizpurua

Page 2: 10. unitate didaktikoa (1)

SARRERAJarraian deskribatzen dugun “Goazen Baserrira” jarduera sekuentzia, Lehen

hezkuntzako 3.zikloko ikasleei zuzenduta dago. Bi orduko saioan egiteko matematikako

jarduera multzoa proposatzen dugu.

Gai hau aukeratzearen zergatia, kontzeptu asko lantzeko aukera eskaintzea da.Horien artean,

lanbideak, baserriko animaliak, barazkiak, ingurune naturala,pasaiak…

Eduki horiek lantzeko aukerak jardueren bitartekoa izango da. Kontzeptu horiek lantzeko

adimen logiko matematikoa erabiliko da beste hainbat adimenekin batera(adimen

interpertsonala, espaziala, naturalista…). Horrela, gure helburua jarduera hauen bitartez zera

da, ikasleek matematiken baliagarritasunaz ohartaraztea da, hau da, honek bizitzako beste

zenbait alorretan duen erabilgarritasuna azpimarratzea, baserrian hain zuzen ere ( baserriko

baratza antolatzerako orduan, baratzeko produktuen salmentarako, …).

Horrez gain, matematikaz hitz egiterakoan eragiketak soilik dauzkate buruan ikasleek, eta guk

iritzi hori aldatu nahi dugu. Izan ere, jarduera multzo hauekin, matematika problemak

ebazteko estrategia ezberdinak daudela, eta horiek ebazteko adimen anitzez baliatu

gaitezkeela erakutsi nahi diegu.

HELBURUAK

- Matematikak egunerokotasunean duen erabilgarritasunaz jabetzea, baserriko ingurumenean zentratuz.

- Problemak ebazteko prestatzea: ebazteko prozedura egokia jarraitzea.

- Elkarri dakitena erakustea eta talde lana sustatzea, elkarri lagunduz eta errespetatuz.

- Problemei motibazioz irtenbidea ematea.

EDUKIAK

- Ikasleen arteko lankidetza

- Naturarekiko jarrera positiboa

- Neurriak: azalera, perimetroa, pisua…

- Buruketetan aurkezten diren datuen egituraketa

KONPETENTZIAK

- Matematikarako gaitasuna.

Page 3: 10. unitate didaktikoa (1)

- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

METODOLOGIA

ESTRATEGIA METODOLOGIKOA

Unitate didaktiko honetan proposatzen ditugun jarduerak aurrera nola eramango

ditugun azalduko dugu:

Hirugarren zikloko haurren adinaren arabera, eragiketa konkretuen etapan kokatuko

lituzke Piagetek. Horrela, haurren garapena aurrera doan heinean, balore eta eduki zabalagoak

eskuratzeko beharra sortzen da. Behar hauek zenbait gertakizunen araberakoak dira.

7 urtetik 12 urtera bitartean bere egozentrismo sozial eta intelektualetikaskatzen da eta

koordinazio berrietarako gai bihurtzen da haurra. Gizabanakoezberdinen ikuspegi ezberdinak

koordinatzen ditu logikaren bidez; afektibitateari dagokionez, koordinazioen sistema horrek

lankidetza eta autonomia pertsonalaren moral bat sortzen du. Besteen ikuspegia ulertzeko gai

bihurtzen da haurra. Beraz, Piageten arabera, ezagutza erreakzioak, erreakzio ludikoak,

afektiboak,sozialak eta moralak bilduko dituen batasun funtzional bat gertatukoda orain.

Hasieran familiara mugatzen zen afektibitatea giza-talde zabalagorahedatuko da orain.

Sentimendu moralek elkarrekiko begirunearen alderaeboluzionatzen dute. Sentimendu sozialei

dagokienez, hasieran koordinazioriketa bereizkuntzarik ez zen nabari norberaren eta besteen

ikuspegienartean; orain, ikuspegien koordinazioa eta lankidetza gertatzen dira.

Hizkuntza egozentrikoa desagertu egiten da, eta eztabaida posiblea gertatzen da.

Gainera, berdinen arteko harremanak garrantzia hartzen du eta gurasoen eragina gutxitu

egiten da. Harreman horietan, izaera ezegonkorra izango duen liderra agertzen da, ordezkatua

izan daitekeena eta lagun minak sortuko dira. Hauen artean hierarkiak eratzen doaz gustuko

dituzten gauzen arabera.

Haurren autoestimua oso garrantzitsua da urte hauetan, izan ere, autoestimu on bat izatean

haurrak etor dakizkiokeen arazoak errazago gaindituko ditu eta. Nahiz eta lagun talde bateko

Page 4: 10. unitate didaktikoa (1)

kide izan, askatasun indibidualaren kontzientziak garrantzia handia hartzen du. Eta horregatik

beren eskubideak aldarrikatzen hasten dira betebeharrak dituztela ohartu gabe. Hortaz gain,

esanekotasunean oinarritutako moral baten ordez, elkarrekiko begirunean oinarritutako moral

bat nagusitzen da orain.

Elkarrekiko begiruneak, beraz, anartean ezezagunak zitzaizkion sentimendu moral

batzuetara eramaten du haurra: jokalarien arteko ondradutasuna (tranpak egiten ez badira, ez

da galarazita daudelako, gizabanakoen arteko akordioa hausten dutelako baizik), laguntasuna

eta abar. Bestalde, borondatea agertzen da arrazoiaren eragiketen baliokide afektibo bezala.

Borondatea sentimendu moral autonomoen funtzionamenduari loturik dago.

Adin honetan ikasleak eragiketa konkretuen estadioan aurkitzen dira. Logika zehatza

erabiltzen dute egoerei aurre egiteko. Hots, aurretik dauzkaten ezagutzak informazio

berriarekin kontrastatzen dute, esanahi berriak eraikiz. Horregatik, denen aurre ideiak

ezberdinak badira, eraikiko duten esanahi berria ezberdina izango da, bakoitzak prozesu

ezberdina jarraituko baitu informazio berria bereganatzeko.

Eragiketa konkretuetan trebetasuna geroz eta handiagoa da. Eragiketa konkretuak

honako ondorioak izan ditzakete: egituraketa handiagoa, logika zehatzen erabilpena egoerei

aurre egitea, eremu objektiboa subjektiboarekin nahasteko joera, bizitza eta ezaugarri

subjektiboak atxiki izaki bizigaberi, eragiketa mentalak egiteko gai izatea… Multzokatzeko eta

sailkatzeko, edo mugimendua, abiadura, denbora eta zenbakiak bezalako esanahiak inplikatzen

dituzten buruketak konpontzeko gaitasuna.

Beraz, metodologia zehazteko, Piagetek dioenez, garapena ikaskuntzaren aurretik

ematen da. Orduan, aurrez aipatutako ezaugarriak lortu arte itxaron beharko da ikaskuntza

esanguratsuagoa lortu ahal izateko.

Piaget-en teoria genetiko kognitiboak aplikatzeaz gain, Bruner-enaurkikuntza bidezko

ikaskuntzan oinarrituko gara. Haurrak berak bilatu beharko du ariketak ebazteko bidea,

irakasleak baliabideak eta laguntza erraztuko dizkiolarik. Horretarako aurre-ideietatik abiatuko

da, garapen kognitiboa kontuan hartuz.

ESPAZIOAREN ANTOLAKETA

Espazio antolaketari erreferentzia eginez, jarduera guztiak gelan burutuko dira. Mahaiei

dagokionez, lauko taldetan banatuko ditugu, ikasleak elkarri begira. Nahiz eta ariketa batzuk

Page 5: 10. unitate didaktikoa (1)

bakarka egitekoak izan, taldetan eserita egoteak ere beraien arteko elkarlana bultzatuko du;

esaterako, elkarri galdetutako zalantzak argitzeak edota batak besteari laguntzeak.

IKASLEEN TALDEKATZEA

Jarduera batzuk taldean egitekoak izango dira, 4-5 pertsonaz osatutakoak hain zuzen.

Talde hauek osatzeaz irakaslea arduratuko da, izan ere, ikasleen artean harreman berriak

egiteko aukera emango zaie. Horrez gain, ikasleen abileziak kontuan hartuko dira taldekatzeko

garaian. Adimen ezberdinetako ikasleak nahastuko ditugu, batak bestearengandik ikas dezan

eta problemak ebazteko bide ezberdin ugari daudela ikus dezaten.

DENBORAREN ANTOLAKETA

Nahiz eta ezarritako denbora bi ordukoa izan, pentsatzen dugu, problemak ebazteko ez

genukeela denbora zehaztu behar. Are gutxiago adin horretako haurrekin. Beraz, gure

proposamena da, behar duten denbora eskaintzea.

BALIABIDEAK

Giza baliabideei dagokionez, berezitasunik ez balego, ikasle taldearen irakaslearekin

nahikoa izango litzateke. Baina, adimen urritasuna edo bestelako berezitasunen bat duen

ikasleren bat izango bagenu, profesional baten laguntzaz baliatuko ginateke.

Materiala dela eta, jarduera sekuentzia, arkatzak, borragomak, guraizeak, kola, kartulina

eta txantiloiak beharko genituzke.

Aukeratutako jarduerak direla eta, ez genuke inguruneko baliabiderik beharko.

ANIZTASUNARI ARRETA

Gelan adimen urritasuna edo bestelako berezitasunen bat duen haurren bat izatekotan,

nahiz eta errefortzuko irakaslea izan, gure helburua ez da ikasle horrekiko soilik, hau da gela

osorako da. Ikasle bakoitzaren berezitasunak onartzea izango da gure helburua. Horretarako,

euren arteko elkarlana bultzatuko dugu eta ikasle bakoitzak bere ekarpena egitea sustatu.

EBALUAZIOA IRIZPIDEAK

AMAIERAKO GAITASUNA

Page 6: 10. unitate didaktikoa (1)

- Baserriko elementuak ezagutu eta identifikatu ditu eta matematikako oinarrizko

ezagutzekin (neurriak…) loturak egin ditu.

- Problemak ebazteko prozedura egokia erabili du (datu bilketa egokia, estrategien

erabilpena eta eragiketen ebazpena).

- Taldean lan egiteko gaitasuna aurkeztu du.

- Bakarkako lanetan, problemak ebazteko gaitasuna azaldu du.

- Problemak ebazterako orduan, gogoz aritu da eta parte hartu du.

PROZEDURA

Ebaluazioaaurreraeramatekometodoformatibo edo jarraian oinarrituko gara. Izan ere,

ez gara emaitzetan oinarrituko soilik, prozesu osoa hartuko dugu kontuan (problemak egiteko

izan duten jarrera, eboluzioa…). Oso garrantzitsua iruditzen zaigu eta ikasleen garapena

kontuan hartzea.

INSTRUMENTUAK

Ebaluazio metodoa formatiboa edo jarraia izango denez, irakasleak

behaketaren bitartez jaso beharko du ikasleen eboluzioaren berri. Egunero egiten

diren jarduerak ebaluatuko dira, beraz, egutegi bat izatea informazioa ordenatzeko era

eraginkorra izan daiteke. Jarduera sekuentzia amaitu ondoren, ikasleekin elkarrizketa

egingo da gaian barneratu beharreko kontzeptu eta edukiak azaleratuko dituen

galderak eginez. Elkarrizketa hau gela guztiarekin batera egingo da eta hor jasotako

ohar baliagarriak eta ikusten dena ere egutegiak sartu ahal izango dira.

UNITATE DIDAKTIKOARENETA IRAKASLE-PRAKTIKAREN EBALUAZIOA

Irakaslearen lana eta unitate didaktikoaren ebaluazioa ere egin beharko da, izan

ere, beti egongo da hobetzeko edo aldatzeko zerbait. Kontuan hartu beharko da ea

unitate didaktikoak motibazioa bultzatzen duen eta ea zuzendutako zikloari benetan

egokitua dagoen. Erabilitako materialak ere begiratu beharko ditugu, askotarikoak eta

erabilgarriak diren kontuan hartuz. Bestalde, aniztasunari arreta eman zaion ala ez ere

ebaluatu beharko dugu. Horrekin lotuta, aurrez aipatutako helburuak eta edukiak lortu

Page 7: 10. unitate didaktikoa (1)

ditugun ere begiratu beharko dugu, eta ea guk proposatutakoa bide egokian den edo

ez. Galdera berdinak egin daitezke irakaslearen praktika ebaluatzeko.

Guzti horren ebaluazio jarraia egingo da, horrela, posible izango dugu behar

denean aldatzen. Eguneroko batean informazio guztia erregistratzen badugu,

aldaketak non egin behar diren ikustea erraztuko digu.

Aurrez aipatutako helburuak, konpetentziak eta edukiak lortu diren ikusteko,

haurrei egindako ebaluazioaren emaitzez baliatu gaitezke.