zure lapur biziztza
DESCRIPTION
DBH 2Bko nobela batTRANSCRIPT
Asier, Egoitz, Zuriñe eta Saioa
Errusiako kartzela batean atxiloturik zaude, orain kontatuko dizugu zergatik
zauden atxilotuta. Moskun izan zinen duela bi egun eta bertako kaleetan ibiltzen
ari zinen lanetik bota zintuztelako. Zure laneko soldataren bila joan zinen, baina
ezetz esan zizuten. Oso haserre atera zinen eta bankuaren dirua lapurtzea
bururatu zitzaizun.
Gau horretan, banketxea irekita zegoenean, sartu eta dirua eskatu zenuen. Pistola
atera zenuen eta bankaria mehatxatu zenuen. Bankaria poliziaren alarma sakatu
eta 5 minutu pasa ondoren polizia heldu zen; zu atxilotu zintuzten eta horregatik
zaude kartzelan. Hainbat alditan saiatu zara kartzelatik ihes egiten, baina alarma
asko zituen. Kartzela oso handia zen eta preso bilatuenak zeuden bertan
atxiloturik. Bat-batean zure lagun bat agertu zen poliziaz jantzirik. Orduan
kartzelaren planoak eman zizkizun ihes egiteko.
Errebolta bat egin nahi baduzu, zoaz hurrengo orrira.
Lagunarekin ihes egin nahi baduzu, zoaz √
Espetxeko planoak aztertu ondoren, presoen laguntzaren bila joan
zara. Hamabost preso inguru bildu ondoren, planoak erakusten ari
zara eta plan bat prestatzen planoa aurrean duzularik. Bat-batean
ideia bat bururatzen zaizu eta bost pertsonako hiru taldetan banatu
zarete plana aurrera eramateko.
Lehenengo taldea guardiak despistatu egingo dituzte besteek bere
lanarekin jarraitzeko. Bigarren taldea alarma desaktibatu egingo
dute errazago ihes egiteko. Hirugarren taldea ateak irekiko dituzte
eta hortik aurrera kartzelatik ihes egiteko.
Plana gaueko 10etan hasten da eta talde bakoitzak bere tokira
joango da. 1. taldeko presoak gaixoarena egiten dute. Orduan
guardia gehienak nola dauden begiratzera joaten dira. Bitartean 2.
taldeko presoak airearen hoditik ihes egiten dute alarmak eta
argiak kentzeko. Gela nagusira heltzean irteteko ateak irekitzen
dituzte. Falta diren guardiak gela nagusira joaten dira argiak eta
alarmak pizteko; gelara heltzerakoan konturatzen dira tranpa bat
zela kartzelatik ihes egiteko. Baina guardientzat berandu da, 2. eta
3. taldeak atxilotzeko, ihes egin dutelako.
Kartzelan geratu diren presoak askatzeko plan bat egin nahi baduzu, zoaz √
Zure bizitza jarraitu nahi baduzu, zoaz √
Planoa begiratu eta ihes egitea
aukeratu duzu. Kartzelan arazo tekniko
bat egon da eta gelaxka guztiak ireki
egin dira. Orduan zuk aprobetxatu eta
galdetegi gelatik ihes egiten saiatu
zarete biok. Bat-batean planoari beste
begiradatxo bat eman eta lurretik joan
ahal zaretela ikusi duzue.
Mahaia apurtu, kordoien soka oinetatik
kendu eta bi minututan apurtu duzun
mahaiaren pieza batzuekin pala bat
asmatu duzue bion artean. Lurrean zulo
bat egin eta hurrengo egunean,
txikiegia dela konturatu zarete.
Zuloa handitzea aukeratu nahi baduzu, pasa √
Etsituta sentitzen bazara eta beste bide batetik joan nahi baduzu, pasa √
Preso horiek, zu barne, ondoko mendia igotzen
hasten zarete. Erdiko zatian ikusten duzue kobazulo
batzuk daudela. Kobazulo horietan ezkutatzea
erabakitzen duzue. Kartzelan, bitartean, guardiak
txakurrekin hasten dira zuek bilatzen eta kartzelako
presoak zenbatzen hasten dira zenbat preso ihes
egin duten jakiteko. Erabakitzen dute segurtasuna
eta bilaketa gogortzea presoak lehenago
harrapatzeko eta presoak zailago ihes egiteko. Orain
kartzela lehen baino ilunagoa da. Mantenu-
pertsonalari deitu diote guardiek areto nagusiko
arazo teknikoa konpontzeko.
Kobazuloan egun batzuk itxaroten duzue, lagun bat
etorri arte arropa ezberdinekin zuen identitatea ez
jakiteko guardiek; arropa aldatu eta gero kamioian
sartu zarete handik urruntzeko.
Zoaz hurrengo orrialdera.
Bidaiaren amaierara heldu zaretenean, erabaki duzue beste
bost lagunak salbatzea, beraiek lagundu dizutelako
kartzelatik irteten, baina ez dakizue nola. Kamioiaren
gidariak esaten dizue astean behin kartzelaren arropa zikina
garbilekura eramaten dutela. Orduan ideia bat bururatu
zaizu: zuek kamioi horretara sartuko zarete kartzelan
sartzeko. Ondoren barruan daudenean guardia batek
ekarriko dizu arropa zikina. Gero guardia hori hil egingo
duzu bost presoak kamioian sartzeko, presoak bazkaltzen
egongo dira eta arropa zikinaren kubora sartuko dira arropa
hori kamioira sartuko delako. Azkenean ihes egingo duzue
presoekin.
Kartzelan presozain batengan konfiantza handia daukazu eta
orduan abisatzen diozu bost preso horiei esateko hurrengo
astean ihes egingo dutela eta hori egiteko bazkaltzen ari
direnean arropa zikinaren kubora sartzeko.
Zoaz hurrengo orrialdera.
Ihesaldiaren eguna heldu denean, goizeko 11etan kartzelaren bidea hartu duzue.
Kamioian bost pertsona arropa garbiaren kuboetan sarturik. Kartzelaren atera
iristean kamioia ikuskatua izan da. Guztia zuzena da eta kartzelan sartu zarete.
Bitartean, bost presoak bazkaltzen hasi dira eta zure laguna, polizia dena, arropa
zikinaren kubora eraman du. Heldu direnean arropa garbia arropa zikinagatik
aldatzeko tokira, polizia bat ikusi duzue arropa zikinaren kuboarekin. Guardia horri,
eraso egiten duzu pentsatuz beste guardia bat delarik, eta orduan konorterik gabe
gelditzen da eta zakarrontzi batean husten dute.
Kamioia atearen bidea hartu du kartzelatik ihes egiteko. Lehen bezala, guardiek,
kamioia ikuskatzen dute eta ez dute ikusi gauza arrarorik barruan bakarrik kuboak.
Kartzelatik ihes egitean bost presoak arropaz aldatzeko denbora izan dute.
Porturako bidea hartu duzue itsasontziz beste herrialde batera ihes egiteko. Han
beste bost lagunak daude zuek itxaroten ihes egiteko. Heldu bezain laster kamioitik
jaitsi eta itsasontzira igo zara handik beste lurralde batera joateko.
Bitartean, kartzelan,berriz ere, presoak zenbatzen hasi da eta konturatzen dira bost
preso falta direla. Orduan alarma jo eta zuen bila hasi dira. Bat-batean guardia bat
ikusten dute zakarrontzian botata. Ordurako zuek kartzelatik oso urrun zaudete eta
ezinezkoa da zuek harrapatzea.
Amaiera
Kartzelatik irten ondoren pentsatu duzu bueltatzea besteak salbatzeko baina
azkenean zure bizitzarekin jarraitzea erabaki ondoren, bazaude beste plan bat
erabakitzen eta bat-batean enteratzen zara gauza batez: datorren astean diru
kantitate handiaren entrega egiten da herriaren erdialdean. Hamar pertsona bildu
ondoren, planifikazioa eztabaidatzen hasten zarete.
Eguna heldu da eta bakoitzak badaki zer egin behar duen; entrega oso prestatuta
dago eta susmo txikiena entrega ezeztatu egin dezake.
Zoaz hurrengo orrialdera.
Leku seguru batean eta guztia
ondo egonda, fardeltxoa mahai
gainean jarrita, irekitzen duzu eta
diru pila izugarri handiak dira.
Diruarekin zer egingo duzue
adostu eta gero, banatu ondoren,
zu diru kantitate handiagoarekin
geratzen zara eta hortik aurrera
arazoetan sartu barik zure bizitza
lasai baino lasaiago segitzen duzu.
Amaiera
Entregatze egitera doa, guztia prest dago eta momentu justuan bakoitzak
erabakitakoa egiteko prest dago. Entregatze erdian arazo larri bat gertatzen da:
fardeltxoa hartu behar duenak hankan min hartu du eta ezin du korrika egin,
beste baten laguntzarekin gauza ondo ateratzen ari da eta fardeltxoa azkenean
hartu dute.
Orain kontu handiz, zure laguna arropaz aldatu da eta zu, bitartean, zuloa
handitzen ari zara. Metro batzuk geratzen zaizkizu harpe horretatik eskapatzeko.
Gero eta polizia gehiago daude inguruan eta urduritasuna handitzen ari da. Ezin
zara zulotik irten oso sakona delako.
Zoaz hurrengo orrialdera.
Zuloa handitzen saiatzen
ari zara, baina polizia bat
zure lagunari polizia
uniformea ikusi dio eta
susmatzen ari da.
Induskatzeari utzi beharko
diozu, bestela harrapatuko
zaituzte, eta ezingo duzue
kartzelatik ihes egin, baina
ezin zara geldi egon
bestela kartzelan urte
gehiagoz izango zara.
Zure lagunak, oso azkarra denez,
ideia bat edukitzen du polizia eta
kaleko arropa duenez, korapiloak
eginda soka bat egin zuen eta zuri
botatzen dizu hortik ateratzeko.
Horren bitartean, lagunak zuri
kontatzen dizu nola irten zaitezke
plan batez. Laguna berriro poliziaz
janzten da eta eskuburdinak
jartzen dizkizu. Irteeraren
aterantz zoazte eta bidean beste
polizia batekin topatzen zara eta
lagunak poliziari esaten dio beste
kartzela batetara lekualdatu
zaituela baina gezurra da. Atetik
ateratzea lortu duzue eta
ospatzeko taberna batera joaten
zarete.
Amaiera
Beste bide bat aurkitzen saiatzen zara eta bat-batean, ideia bat eduki duzu: mapari
begiradatxo bat eman eta jantokitik ihes egitea erabaki duzu.
Jantokira heldu bezain laster atea itxi eta beheko solairura jaitsi zara. Poliziak zuen
bila dabiltza, argirik gabeko leku ilun batean zaude, zure ondoan liburu handi bat
dago eta argi bat ikusten da. Liburua irakurtzen hasi eta denbora pasatzen ari dela
ez zara konturatzen. Zure lagunak azkar irakurtzeko esaten dizu baina zu pikutara
bidali duzu, liburua esaten duen bezala, gela honetan urrezko txanponak daude.
Mirari bat dela pentsatzen duzu baina oso egiazkoa da.
Beheko gelara joan behar duzu eta tanponak berreskuratzen badituzu kartzelatik
irtengo zara. Zure lagunak laguntza eskaini dizu, eta biak txanponak bilatzera joan
zarete.
Zoaz hurrengo orrialdera.
Ibiltzen jarraitu duzu eta ume txiro bat aurkitu duzu, janaria eskatu dizu eta ogi zati
bat eman diozu, beste txanpon bat ematen dizu. Ibiltzen jarraitzen duzu eta katu zikin
bat aurkitzen duzu, garbitzen duzu eta eskuoihala sikatzerakoan beste txanpon bat
aurkitzen duzu. Ibiltzen jarraitu duzu eta labirintotik atera zara.
Kartzelatik ihes egin duzue eta zu oso pozik, laguntzeko besteei prest zaude eta
aberatsa egin zara.
Amaiera
Pisu bat beherago joan zarete eta labirinto
handi batean aurkitzen zarete, labirintotik
irteteko ausardia izan behar duzu. Bat-
batean, kartel bat ikusten duzue. “Ongi
etorriak poztasun labirintora, galmendi hau
ona izaten pasatu ahal duzue.” Hori
irakurtzean ona izan behar duzula
konturatzen zara. Oso zaila izango zaizu
honelako gauza bat egitea baina ez duzu
erremediorik.
Ibiltzen ari zara eta bat-batean amona bat
aurkitzen duzu. Kalea gurutzatzen lagundu
diozu eta urrezko txanpon bat eman dizu.