tsa { asteari zeharka begira } ramon sola «america first ... · herria h istoria ofiziala...

9
2017 | urtarrila | 28 GAUR8 10 / 11 hutsa herria E rrusiar sobieten iraultzaren mendeurren ho- netan ezin zitekeen irudi harrigarriagorik eta lotsagarriagorik aurreikusi: kapitalismo basa- tienaren ikur gorenena den Donald Trump magnatea, ustekabean Ameriketako Estatu Batuetako Etxe Zuriaren jabe, eta hori gutxi balitz ukabila altxatuta eta herri boterea goraipatuz. Gi- zaki guztien arteko berdintasunaren balorea oinarri zuen mugarri hartatik egungo berdintasun ezaren gorai- pamen eskandalagarrira bitarte (Oxfamen azken ikerke- ta lekuko), gatazka, bihurgune eta gorabehera askotxo izan ditu Historiak eta norabidea berriz ere errotik alda- tzeko borrokari eutsi beharko zaio, baina 2017ko gainbe- hera etsipengarria da. Eta deigarria da ikustea eskubide orokorren aurkako atzerakada horiek gero eta gehiago abertzaletasunaren mozorroaren azpian datozela, nabar- men. “America first!” izan da Trumpen aldarria Kapitolio aurrean; nolabaiteko “Gora gu eta gutarrak!” bat, baina dudarik ba al da “gutar” ho- riek jatorriz estatubatuarrak- dirudunak-gizonak-zuriak baino ez direla, eta bere poli- tikek gutxiengoak –bai eta zenbait gehiengo ere– bazte- rrean utziko dituztela, osa- sun arreta galduko duten 20 milioi herritarretik hasita? Mapamundiaren gainean lupa gugandik gertuago ja- rriz, gutxi batzuen interese- rako abertzaletasuna amu gi- sa erabiltzen du PPk ere. Bi asteren bueltan egingo duen batzar nagusirako “España adelante” leloa aukeratu du, bere garaian Fuerza Nueva alderdi ultraeskuindarrak erabili zuen berdina, alegia. Trump eta Rajoyren artean antzekotasun gutxi daude jo- kaera aldetik. Hiperakzioaren laguna da lehena eta gau- zak usteltzen uztean maisu bigarrena, Narciso eta Tan- credo modernoa, baina helburu bera dute baten eta bestearen erabakiek: krisialdi latzenaren ostean kapita- lismoaren zutoinak berrindartu, albokoen pribilejioak bermatuz eta guztionak diren eskubideak erasoz. Beldu- rra aldeko tresna bilakatu dute. Eta gezurra bide, egiak (benetako gertaerak, datu baieztagarriak...) gizarte hone- tan gero eta pisu ahulagoa duela baliatuz. Eskuin muturreko abertzaletasunok etsaia behar dute, beldurra eta gezurra eraginkorrak izan daitezen. Etxe Zu- rikoak bereziki etorkinak aukeratu ditu horretarako, Me- xikoren mugan eraiki asmo duen harresia lekuko. Baina honetan ere badu pareko Madril: zalaparta gutxiagore- kin altxatu zuten Aznar, Zapatero eta Rajoyren artean Melillako hesia. Hala ere, Moncloakoentzat gaurko ma- mu nagusia ez da Mediterraneoz bestaldean kokatzen, itsaso beraren ertz honetan baizik: Katalunian. Horren aurkakotasunean gizentzen da beraien abertzaletasuna. “America first”, “España adelante”, Le Pen, Farage... eta bitartean zertan da Euskal Herria? Berea sutsu gorde duen eta bere buruaz harro honaino heldu den herriak bestelako abertzaletasuna garatu ohi du. Ezkerrekoa izan ala eskuinetik gertatuago kokatu, kanpora begira irekia- goa eta barrura begira justuagoa izan da euskal abertza- letasuna, eta balore horiek ezinezko egiten dute, orain- goz behintzat, Trump, Rajoy, Le Pen, Farage, Berlusconi edota abar luzearen antzeko agintari sasisalbatzaile ba- ten atzaparretan erortzea. Zailagoa zaigu, ordea, lurralde bateraturik eta lidergo garbirik ezean, agertoki nahasi honetan Euskal Herria norantz doan asmatzea, edota sakoneko ur korronte in- dartsu horiek nola eragingo dioten aurreikustea. Indefi- nizio horretan, arrisku nabariak begi aurrean jartzen ha- si zaizkigu; esaterako, diru sarrerak bermatzeko errentaren inguruko hainbat aipamen maltzurrek gehien dutenei gehiago eman eta gutxien dutenei gu- txiago emateko nahia azaleratzen dute; zenbait istilu txi- kiri eskaintzen zaion gehiegizko oihartzunak segurtasun ezaren mamua zabaldu nahi du; Kataluniaren aferaz axolagabekeria edo epelkeria uste baino errazago zabal- tzen ari da hainbat abertzaleren artean. Eta hala ere, Eus- kal Herriaren etorkizuna jokoan dago Katalunian, Madri- len, Bruselan, bai eta Washingtonen ere; ekidistantziarik onartzen ez duten esparruetan, alegia. { asteari zeharka begira } «America first», «España adelante»... Euskal Herria? Trump, Rajoy, Le Pen, Farage... eskuin muturreko abertzaletasun horien aurrean, kanpora begira irekiagoa eta barrura begira justuagoa izan da gurea, baina, norantz doa? Eta nahiko eusten al dio korronteari? hutsa hutsa hutsa Ramon Sola

Upload: haxuyen

Post on 21-Aug-2018

220 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

2017 | urtarrila | 28

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Errusiar sobieten iraultzaren mendeurren ho-netan ezin zitekeen irudi harrigarriagorik etalotsagarriagorik aurreikusi: kapitalismo basa-tienaren ikur gorenena den Donald Trumpmagnatea, ustekabean Ameriketako EstatuBatuetako Etxe Zuriaren jabe, eta hori gutxi

balitz ukabila altxatuta eta herri boterea goraipatuz. Gi-zaki guztien arteko berdintasunaren balorea oinarrizuen mugarri hartatik egungo berdintasun ezaren gorai-pamen eskandalagarrira bitarte (Oxfamen azken ikerke-ta lekuko), gatazka, bihurgune eta gorabehera askotxoizan ditu Historiak eta norabidea berriz ere errotik alda-tzeko borrokari eutsi beharko zaio, baina 2017ko gainbe-hera etsipengarria da. Eta deigarria da ikustea eskubideorokorren aurkako atzerakada horiek gero eta gehiagoabertzaletasunaren mozorroaren azpian datozela, nabar-men. “America first!” izan da Trumpen aldarria Kapitolioaurrean; nolabaiteko “Goragu eta gutarrak!” bat, bainadudarik ba al da “gutar” ho-riek jatorriz estatubatuarrak-dirudunak-gizonak-zuriakbaino ez direla, eta bere poli-tikek gutxiengoak –bai etazenbait gehiengo ere– bazte-rrean utziko dituztela, osa-sun arreta galduko duten 20milioi herritarretik hasita?Mapamundiaren gainean

lupa gugandik gertuago ja-rriz, gutxi batzuen interese-rako abertzaletasuna amu gi-sa erabiltzen du PPk ere. Biasteren bueltan egingo duen batzar nagusirako “Españaadelante” leloa aukeratu du, bere garaian Fuerza Nuevaalderdi ultraeskuindarrak erabili zuen berdina, alegia.Trump eta Rajoyren artean antzekotasun gutxi daude jo-kaera aldetik. Hiperakzioaren laguna da lehena eta gau-zak usteltzen uztean maisu bigarrena, Narciso eta Tan-credo modernoa, baina helburu bera dute baten etabestearen erabakiek: krisialdi latzenaren ostean kapita-lismoaren zutoinak berrindartu, albokoen pribilejioakbermatuz eta guztionak diren eskubideak erasoz. Beldu-rra aldeko tresna bilakatu dute. Eta gezurra bide, egiak(benetako gertaerak, datu baieztagarriak...) gizarte hone-tan gero eta pisu ahulagoa duela baliatuz.Eskuin muturreko abertzaletasunok etsaia behar dute,

beldurra eta gezurra eraginkorrak izan daitezen. Etxe Zu-rikoak bereziki etorkinak aukeratu ditu horretarako, Me-

xikoren mugan eraiki asmo duen harresia lekuko. Bainahonetan ere badu pareko Madril: zalaparta gutxiagore-kin altxatu zuten Aznar, Zapatero eta Rajoyren arteanMelillako hesia. Hala ere, Moncloakoentzat gaurko ma-mu nagusia ez da Mediterraneoz bestaldean kokatzen,itsaso beraren ertz honetan baizik: Katalunian. Horrenaurkakotasunean gizentzen da beraien abertzaletasuna.

“America first”, “España adelante”, Le Pen, Farage... etabitartean zertan da Euskal Herria? Berea sutsu gordeduen eta bere buruaz harro honaino heldu den herriakbestelako abertzaletasuna garatu ohi du. Ezkerrekoa izanala eskuinetik gertatuago kokatu, kanpora begira irekia-goa eta barrura begira justuagoa izan da euskal abertza-letasuna, eta balore horiek ezinezko egiten dute, orain-goz behintzat, Trump, Rajoy, Le Pen, Farage, Berlusconiedota abar luzearen antzeko agintari sasisalbatzaile ba-ten atzaparretan erortzea.

Zailagoa zaigu, ordea, lurralde bateraturik eta lidergogarbirik ezean, agertoki nahasi honetan Euskal Herrianorantz doan asmatzea, edota sakoneko ur korronte in-dartsu horiek nola eragingo dioten aurreikustea. Indefi-nizio horretan, arrisku nabariak begi aurrean jartzen ha-si zaizkigu; esaterako, diru sarrerak bermatzekoerrentaren inguruko hainbat aipamen maltzurrekgehien dutenei gehiago eman eta gutxien dutenei gu-txiago emateko nahia azaleratzen dute; zenbait istilu txi-kiri eskaintzen zaion gehiegizko oihartzunak segurtasunezaren mamua zabaldu nahi du; Kataluniaren aferazaxolagabekeria edo epelkeria uste baino errazago zabal-tzen ari da hainbat abertzaleren artean. Eta hala ere, Eus-kal Herriaren etorkizuna jokoan dago Katalunian, Madri-len, Bruselan, bai eta Washingtonen ere; ekidistantziarikonartzen ez duten esparruetan, alegia. •

{ asteari zeharka begira }

«America first», «Españaadelante»... Euskal Herria?

Trump, Rajoy, Le Pen, Farage... eskuinmuturreko abertzaletasun horien aurrean,kanpora begira irekiagoa eta barrura begirajustuagoa izan da gurea, baina, norantzdoa? Eta nahiko eusten al dio korronteari?

hutsa

hutsahutsa

Ramon Sola

herria

Historia ofizialai r a b a z l e e kidazten dute.Eta, galtzaile-ek, zer egitendute? Batzuek

ingurukoei kontatzen dizkietebizitako sufrikarioak. Beste ba-tzuk isildu egiten dira, betirakoisildu; beldurragatik, bakeaga-tik, honengatik edo hargatik.Baina kontatzen ez dena ezomen da existitzen.

Horrekin konformatu ez eta2007. urtearen bueltan galtzai-leengana gerturatzen hasi zenDurango 1936 elkartea, 1936koaltxamendu faxistak isildutakoahotsak, itotako minak, gehiegiizan direla jakinda. Aste hone-

DURANGO1936.ORG Isildutako minak kabitzeko modukoikus-entzunezko bankua abiatu dute

Duela 80 urte baino gehiago gertatu zen. Oraindik, baina,asko dago kontatzeko altxamendu faxistari buruz.Horren jakitun abiatu zen Durango 1936 elkarteatestigantzak jasotzera, urte askoan isilik egondakoahotsak orain itzaltzen ari direlako. Asteon aurkeztu dutebilketaren emaitza: Durango1936.org webgunea.

MEMORIA HISTORIKOA / b

tan aurkeztu dute geroztik egin-dako bidearen emaitza: Duran-go 1936.org ikus-entzunezkowebgunea. Bertan jaso dituzte75 elkarrizketatik ateratako zor-tziehun bideo labur bainogehiago, Durangaldean eta Du-rangon altxamendu faxistarenondorioz jende gehiegik sufri-tutakoaren parte bat baino ez.Sortutako ikus-entzunezko ban-kua aberatsa da testigantzetaneta anitza kontaketetan, gertae-rak bizitzeko, gogoratzeko etakontatzeko modua norberak be-rea duelako.

Esan bezala, Durango 1936izeneko elkartea 2007an sortuzen parean helmuga bat jarrita:«askatasunaren eta Euskal He-

rriaren nazio-eskubideen aldefaxismoari aurre egin ziotenDurangaldeko herritarrei omenegitea, euren borroka gogorraeta sufrimendu latza ezaguta-raztea eta zor zaien ohorea alda-rrikatzea». Eta helburu horiekinlanean hasi ziren hainbat testi-gantza jasotzen, urte askoan isi-lik egondakoei ahotsa jartzen.

Elkarteko kide den Andoni Ba-rreñaren hitzetan, «urtero hasiginen ‘Agurrik Gabeak’ izenekoomenaldia egiten, asko eta askoizan baitziren inork agurtu gabejoan zirenak, ez zietelako horre-tarako inolako aukerarik eman.Eta segituan konturatu ginenhaien ondorengoen bizipenaketa sentimenduak ez daudela ja-

Ezkerretik eskuinera,Andoni Barreña, Unai

Iturriaga eta Javier Conde«Txiki». Barreña eta Conde

Durango 1936 elkartekokideak dira, eta, Iturriaga,

webguneko edukieneditorea.

Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS

BURUZ BEHERA EDO AHOZ GORABIZITAKO BONBARDAKETA

Luis Altuna Ercillakhamabi urte zi-tuen 1937ko mar-txoaren 31n Du-rango bonbardatuzutenean. Duela

hilabete batzuk zendu zen,baina bere testigantza utzi duondare. Detaile harrigarriekinkontatzen zuen, 80 urte gero-ago, mutiko hark ikusitakoa.«Goizean bonbardatu zutenherria eta jende guztia herri-tik kanpo zihoan. Sua eta keazeuden bazterretan. Denek ai-

tari buruz galdetzen zuten,inork ez baitzuen ikusi. Ama-rekin eta amonarekin elkartunintzen, frontean mugimen-dua etengabekoa zen eta pen-tsatzekoa zen beste bonbarda-keta bat gertatuko zela. Etxeaitxi eta herritik kanpo alderajoan ginen, baratze batzueningurura, zanga batean ezku-tatzeko asmoz. Arratsaldekolau eta erdiak aldera lau he-gazkin azaldu ziren. Zanganetzan ginen. Denak buruz be-hera jarri ziren, eskuekin bu-

rua babestuz. Ni, ahoz gora.Bonbak nola erortzen zirenikusi nahi nuen. Harrigarriairuditu zitzaidan lau hegazki-nen jarduteko modua. Lauakbatera etorri ziren, baina buel-ta bakoitzean batek deskarga-tzen zuen. Txandaka. Gerorainori ez diot entzun detailehorri buruz ezer, baina ni be-gira nengoen eta harritu eginnintzen. Lau buelta egin zituz-ten herriaren gainean etabuelta bakoitzean hegazkinbatek deskargatu zuen. Erasoa Durangaldeko gudari talde bat. DURANGO1936

[email protected]

2017 | urtarrila | 28

GAUR8• 12 / 13

sota inon. Gure asmoa ez da his-toria akademikoa jasotzea, bai-zik eta bizipenetatik eta sufri-mendutik eraiki daitekeenhistoria jasotzea. Eta lekukota-sunak biltzen hasi ginen».

Historia “ofizialak” kontatzenez dituenak jasotzen ditu aipatuwebguneak. Izan ere, zer da his-toria ofiziala? «Historia ofiziale-an irabazleak eta galtzaileakegon behar badute, guk ez duguhistoria ofizialean sinisten. Ezdugu horretan sinisten, galtzai-leak izatea egokitu zaigulako se-gur aski. Guk galtzaileen istorio-ak jaso ditugu, horiei ahotsaeman nahi diegulako».

Horrela hasi ziren errepresa-liatuen eta haien ondorengoentestigantzak jasotzen, horretara-ko premia larria sentituta etahelburu garbirik gabe. Hasiera-tik Durangoko Udalarekin hi-tzarmen bat lortu zuten eta ho-rren babesean urtero hamar batgrabaketa egin dituzte.

Durango 1936 elkartea erre-presaliatu talde batek osatuta-koa da eta beren inguruan bazu-ten testigantzak non jaso. Bainahorrez gain urteotan sare mo-dukoa osatzea lortu dute he-rrian eta jende dezente hurrera-tu zaie haien sufrimenduhistoria kontatzera. Bazuten, be-raz, nondik hasi testigantzakbiltzen. Nabarmentzekoa da,gainera, bilketa lan hori moduboluntarioan egin dutela. «Gra-baketak egiten hasi eta berehalakonturatu ginen gidoi bat behargenuela. Aranzadiren gidoi bateta Debagoieneko beste taldebatena lortu genituen, eta ho-riek abiapuntu hartuta gidoi batmoldatu genuen. Gero, noski, el-karrizketatu bakoitzaren arabe-ra ere moldatu behar izan dugugidoia».

Elkarrizketa guztiak bideozdaude jasoak eta hori faktoregarrantzitsua izan da. «Guretzatgarrantzitsua zen iruditan jaso-

Elkarrizketa guztiak bideoz daude jasoak.«Garrantzitsua zen iruditan jasotzea, horsentimenduak eta emozioak daudelako etakontaketa aberastu egiten dutelako»

«Gure asmoa ez da historia akademikoajasotzea, baizik eta bizipenetatik etasufrimendutik eraiki daitekeen historiajasotzea. Eta lekukotasunak biltzen hasi ginen»

bukatu eta erretiratzera zihoa-zela zirudienean, ehiza-hegaz-kinak azaldu ziren, bata bestea-ren atzetik. Inguru guztiakmetrailatu zituzten, herritikaparte zeuden baratzetan ezku-tatutakoak harrapatu nahi zi-tuzten. Beldur handia pasatugenuen, gure inguruan ere me-trailatu zutelako, gugandik osogertu. Berehala hasi ziren ka-mioiak azaltzen, hildakoak har-tu eta hilerrira eramateko. Badagertaera bat beti buruan izandudana. Zangan sartuta ginene-an, emakume bat azaldu zen in-guruan, haur txiki bat besoetanzuela. Ezkutatzeko toki batenbila zebilen eta azkenean gureaurreko baratze batean ezkuta-tu zen, landare luze batzuen ar-tean. Erasoa amaitu zenean,

inor ez zen ausartzen landarehaietara hurbiltzen. Segituansumatu genuen kamioia hor in-guruan. Handik gutxira, mili-ziano bat etorri zen eta besoe-tan haur bat zuen emakumebat ikusi al genuen galdetu zi-gun. Inork ez zion erantzun,mutu geratu ginen. Azkeneangurekin zegoen gudari batekesan zion landare horien arteanezkutatu zela eta berekin hur-bildu zen toki hartara. Dagoe-neko gorpua eramana zuten ka-mioian, baina emakumearenarropak han zeuden. Gogoandut milizianoak nola egitenzuen negar arropa haiek es-kuan hartuta».

Lucia Ganboak ere ederki go-goratzen du bonbardaketa ger-tatu zen eguna. Goizeko konta-

ketaren inguruko zenbait pa-sarte jarraian: «Amak txikoriafabrikan egiten zuen lan. Lane-ra joan zenean eskutitz bat utzizidan, Bilbon bizi zen izebaren-tzat. Gosaldu eta eskutitz huraCorreos-era eramateko aginduzidan. Bota nuen eskutitza etaetxerantz nentorrela entzunnuen lehen sirena. Lehenengoa alarma izen zen, gero segidan peligro. Etxera iristerako nireizeba bat atean zegoen, kanpo-santu bidera joan behar genue-la esanez. Ohituta geunden, be-ti hara joaten ginen hegazkinaketortzen zirenean. Eguneroetortzen ziren hegazkinak etapaperak botatzen zituzten. Go-goan dut paper haietan jartzenzuena: ‘Durangueses rendios. Sino os rendis arrasaremos Du-Luis eta Benedicta, Luis Altuna Ercillaren gurasoak. DURANGO1936

herria

tzea, hor sentimenduak etaemozioak daudelako eta konta-keta aberastu egiten dutelako»,nabarmendu du Barreñak. «Ez genekien nora iritsiko gi-

nen. Testigantzak biltzen etagrabaketak egiten ari ginen, bai-na ez genuen buruan gerorawebgune bat egingo genuenik.Ez genekien hamar testigantza-ra iritsiko ginen ere. Eta orain,laurogeitik gora jaso ditugune-an, nahiko garbi daukagu ehuntestigantza biltzera irits gaitez-keela. Baina orduan ez genekienhori guztia. Genekien bakarrazen testigantza horiek jaso eginbehar zirela, jendea oso pozikgeratzen zela eta kasu batzuetaninori kontatu gabekoak konta-tzen zizkigutela. Esaterako, badaemakume bat frankismo ga-raian torturatua izan zena etainori kontatu ez ziona, ezta se-narrari ere. Eta konturatzen gi-nen kasu askotan beren istorioakontatu eta jendea oso lasai ge-ratzen zela». Batzuetan, beraz, terapia mo-

dukoa izan da kontaketa eta, as-kotan, zoritxarrez, min handiaematen duen zauri bat irekitzea.«Batzuetan testigantza ematenari zena negar bizian hasi izanda. Hala eta guztiz ere, gehienek

asko eskertu dute galdezka ger-turatu izana, aurretik inor ezbaitzaie horrela hurbildu, inorkez baitie galdetu pasa zitzaienazeta sufritu zutenaz».

BILDUTAKOAREKIN ZER EGIN

Bildu eta bildu, esku artean lau-rogeitik gora grabaketa zituzte-la, zeozer egin beharra zutelapentsatu zuten. «Guk bideo ba-koitzaren lau kopia egiten ditu-gu. Bat elkarrizketatuari ematendiogu –edo berak eskatu adina–,beste bat guretzat izaten da; hi-rugarrena, Gerediaga Elkartea-rentzat, eta, laugarrena, Duran-goko udal artxiboan uztendugu. Eta dagoeneko pentsatzenhasi ginen bildutako materiala-rekin zerbait egin beharra zego-ela. Hasiera batean liburu batgenuen buruan eta Unai Iturria-garekin jarri ginen harremane-tan. Lehendik ere bagenuen el-karren berri , Unaik –AlexSanvirekin batera– ‘Udaberririkankerrena’ komikia argitaratuzuelako. Guretzat proiektu osogarrantzitsua izan zen, belau-naldi berriei gertatu zena gertu-ratzeko modu ederra. Oso arra-kastatsua izan zen. Bagenekien,beraz, Unai gaiarekin sentsibili-zatuta zegoela eta ezagutzen

zuela eta beregana hurbildu gi-nen material horrekin guztiare-kin zer egin ikusteko». Unai Iturriagak berehala esan

omen zien material hori guztiaez zuela egoki ikusten liburu ba-terako, webgune baten aukeraaskoz egokiago ikusten zuela,eta elkartekoek ere segidan iku-si zuten bide hori. «Webgune bat jende askorengana iristekoegokiagoa da, edozein momen-tutan aldatu edo aberastu daite-ke, testigantzak lehen pertso-nan entzutea desberdina da...»,esan du Barreñak. Elkarrizketatugehienek primeran ikusi dutewebgunearen ideia, nahiz etagutxi batzuek nahiago izan du-ten beren testigantza sarean es-kuragarri ez jartzea. Aste honetan bertan aurkeztu

dute webgunea jende aurrera,baina badakite aurkezpen horiez dela ezeren amaiera, hasierabaizik, webgune bat proiektu bi-zia delako. «Badakigu testigan-

tzak biltzen jarraitu behar dugu-la, daudenak aldatzen edo mol-datzen, sortzen den materialabatzen... Etorkizunean lana izan-go dugu webguneak martxansegi dezan, inbertsioak ere eginbeharko dira. Ez da erraza izan-go, baina guk proiektua osatzenjarraitu nahi dugu». Bada Durango 1936 elkarteko

kideek askotan errepikatzen du-ten esaldi bat: «Badakit berandugabiltzala, baina...». Proiektuhau martxan jarri zutenetik ereoso presente izan dute baldintzahori. Eta datua oso esangura-tsua da: webgunean agertzen di-ren elkarrizketatuen herena da-goeneko hilda dago.

KONTAKETA POLIEDRIKOA

Durango 1936.org webguneakbadauka tasun oso interesgarribat: erabat poliedrikoa da.Ahots desberdinak eta gertaeraberdinaren inguruko kontaketaoso desberdinak jasotzen ditu,norberak horrela bizi izan zue-lako edo horrela gogoratu due-lako urteetan barna. «Ez da kon-taketa bat edo bestea hobetsi,denak jaso dira. Ez dago tesi ba-kar bat. Adibidez, Durangokobonbardaketaren eguna batzuekera batera kontatzen dute, eta,

«Testigantzak biltzen jarraitu beharko dugu,daudenak aldatzen edo moldatzen, sortzen denmateriala batzen... Etorkizunean lana izangodugu webguneak martxan segi dezan»

«Batzuetan testigantza ematen ari zena negarbizian hasi izan da. Hala ere, gehienek askoeskertu dute galdezka gerturatu izana, aurretikinor ez baitzaie horrela hurbildu»

rango. El General Mola’. Egunhorretan ere kanposantura bi-dean gindoazela hasi ziren he-gazkinak gerturatzen, eta guk paperak botako zituztela pen-tsatzen genuen. Baina, bat-ba-tean, bonbak botatzen hasi zi-ren eta denok lurrera jauziginen presaka. Lurra sartzenzitzaigun ahora. Gogoratzendu haur bat negarrez eta ne-garrez hasi eta esaten zuela:‘ama, ama, yo fui el que te co-mi el chocolate’. Hark pentsa-tu zuen han hilko zela eta be-katu hura konfesatu beharzuela hil aurretik. Hortik joa-teko esan ziguten, arriskutsuazela. Kanposantura joan etapanteoietan sartzeko esan zi-guten, han seguru egongo gi-nela. Kanposantura bidean hi-

lekin goraino beteta zetorrenkamioia ikusi genuen. Milizia-no bi kamioiaren atzean fusi-larekin. Gure ondotik pasa ze-nean gorpu bat jauzi zenkamioitik lurrera. Burua zula-tuta, arropa gorria, besorik ga-be... denak builaka hasi ginen.Bota zituzten hara hildakoguztiak eta kamioia bueltanjoan zen, hildako gehiagorenbila. Egun guztia horrela pasa-tu zuen».

LAPURRETAKGerra latza izan zen, baina on-dorengoa ere ez zen samurraizan. Duela gutxi zendu denAlberto Barreñak kontatzenduenez, «Durangora etorri gi-nen eta ez genuen ezer topa-tu. Dena lapurtu ziguten. Zen-

bait etxetan garbi agertzenzen idatzita paretan: ‘respetaresta casa porque es de carlis-tas’. Guk etxean gauza askogenituen. Ameriketara joan-dako osaba bat genuen, ama-ren anaia, eta hark ekarritakogauza interesgarriak geni-tuen. Tartean, gramofono bateta biolin bat. Dena desagertuzen. Susmoa daukat gure osa-baren biolina Mañariko ba-tzuen etxean egon dela. Noladakidan? Duela gutxi jakinnuen, GARAko ZAZPIKA aste-karian irakurri nuelako, Ma-ñariko nire lagun batek bioli-na jotzen zuela. Ni bainobizpahiru urte gazteagoa zen.Bere iloba batek kontatzenzuen erreportaje horretan be-rak biolina maite zuela Maña-Nicolas Barreña, umetan gurasoekin. DURANGO1936

2017 | urtarrila | 28

GAUR8• 14 / 15

besteek, beste era batera. Ber-tsioren bat gezurra da? Ez, ba-koitzak bere egia duelako. Bainahori ez da garrantzitsua. Ga-rrantzitsua da norberak nola bi-zi zuen, nola gogoratzen dueneta nola kontatzen duen, horibaita bere egia», gaineratu duIturriagak. Bada Durangon gertaera bat ez

dena oso sonatua, nahiz eta fa-xistek askotan eta ozen salatuaizan den. 1936ko irailaren 25eanDurangora hegazkin bat etorrieta bi bonba jaurti zituen. Fron-toian pilotan ari ziren 17 milizia-no hil zituzten. Herritar batzuek,haserre, kartzela asaltatu eta es-kuinekoak ziren 22 preso hartuzituzten. Hilerrira eraman etabertan fusilatu egin zituzten.Epaiketarik gabe. «Bitxia da, ger-taera hori askok aipatzen dute,baina ikuspuntu desberdinetatik.Eta kontaketa horietan badaudezenbait gauza kontrajarriak. Elka-rrizketatu guztiak agertzen diragertaera horren kontra, baina ba-koitzak kontatzen du ertz desber-dinetik. Ikuspuntu poliedriko ho-ri oso interesgarria da», segitu duBarreñak. Gertaera horrek gogor marka-

tu zuen gerora Durangaldekozenbait herritarrek sufritu zu-

ten errepresioa eta gertatu zirenzenbait fusilamendu. «Gauza bi-txiak gertatzen dira. Omenaldibatean, Eskubiren semeari du-rangar bat etorri zitzaion eske-rrak ematera, Eskubik bere aitasalbatu zuelako egun hartakokanposantuko fusilamendueta-tik. Eta gauzak nola diren, gerofrankistek Eskubi fusilatu eginzuten hilketa horiek egotzita.Durangaldean akaso saiatu diragertaera horiek ezkutatzen, bai-na faxistek askotan aipatua izan

da eta omenaldi handiak egindizkiete fusilatu haiei», nabar-mendu du Barreñak. «Durangok bonbardaketa kru-

delak bizi izan zituen; martxoa-ren 31n, apirilaren 2an eta 4an.Hirurehun durangar bainogehiago hil ziren eta durangarasko hori estaltzen saiatzen di-ra. Urte askoan kasik debekatutaegon da horri buruz hitz egitea.Baina inor ez da konturatzenherri bat horrela bonbardatzendutenean denak direla jomuga?

Zaharrak, gorriak, zuriak, ume-ak... Herria txikitzera etorri zi-ren, denon kontra egitera etorriziren. Oso zaila izan da azken 80urtean durangar askok horiulertzea». Durango 1936 elkarteak garbi

dauka webgunea ez dela elkar-tearena, errepresaliatuena etahaien ondorengoena baizik.«Errepresaliatuen biografiakere jaso ditugu eta asmoa dahoriek osatzen joatea, errepre-saliatuen ondorengoek haienhistoria kontatzea eta webgu-nean zintzilikatzeko aukera iza-tea. Guretzat oso garrantzitsuada eurek erabakitzea nola nahiduten beren aurrekoak gogora-tuak izatea». Durango 1936 elkarteak mar-

txan jarraitzen du, asko dagoe-lako egiteko eta berandu bainolehen egin behar delako. Ando-ni Barreñak aurreratu duenez,«joan den abenduaren 28anDurangoko Udalak adierazpenbat onartu zuen, alderdi politi-ko gehienen babesarekin, etabatzorde berezi bat sortzea era-baki zen. Udalak eta herriko el-karteek osatuko dute batzordeaeta helburua da bonbardaketa-ren inguruan bide judizial bathastea».

riko izeba horrek asko hitz egi-ten zuelako haurra zela nola jo-tzen zuen biolina. Haien etxeangerra aurretik ez zen bioliniketa ondoren bai. Eta gure etxe-koa falta. Nik susmoa daukathori gure osabarena zela».

ERBESTEAREN KARGA

Asko izan ziren, baina, gerra os-tea Durangotik urruti bizi be-har izan zutenak, ihes egin be-har izan zutenak. MarinaFusterrek kontatzen du bereamonaren eta amaren erbesteistorioa, Benita Bollain eta Be-nita Uribarrena, hurrenez hu-rren. Estatu frantsesera ihesegin eta han egin zuten bizimo-dua, nahiz eta beti pentsatzenzuten laster Durangora buelta-tuko zirela. «Nire aitona Santia-

go Uribarrena 1934ko grebara-ko prestatzen ari zen eta armakgordetzen ari ziren errekan. Ai-tonak trenbidean lan egitenzuen eta han sortu zitzaion lan-gile kontzientzia. Familia kar-lista batetik zetorren, baina, al-diz, aitona sozialistagoa zen.Abenduko gau batean guardiazibila etxera etorri eta errekaraeraman zuen. Armak aterarazizizkioten eta handik gutxira hilzen pneumonia batek eta dis-gustuak jota. Amona lau seme-alabaren kargu geratu zen. Ha-sieran trenbideetako langileeklagundu zioten. Kontatzen zuenaitonaren hiletan –Durangokolehen hileta zibila izan zen–langileek beroki bat zabal-zabaljarri zutela lurrean eta han jen-deak dirua bota zuela, alargu-

nari laguntzeko. Baina geroraseme-alabak eskolatik atera etalanean jarri behar izan zituenaurrera egin ahal izateko. Amo-nak kiosko bat zuen Durangon,idazten eta irakurtzen zekieneta emakume informatua zen.Errepublikazalea zen eta seme-alabei transmititu zien ikuspe-gi hori. Durangoko bonbarda-ketaren ondoren, Santi semeafrontera joan zen eta Nati alabaBrigada Internazionalistetara.Ordurako biak Juventudes Co-munistas-eko kide ziren. Amo-na eta beste bi alabak –tarteannire ama– Frantziara eramanakizan ziren ‘Habana’ itsason-tzian. Ez zeukaten ezer. Amakkontatzen du barkutik jaitsi etalurra zapaldu zuenean, zapatabakarra zuela». Uribarrena Bollain familia. DURANGO1936

Lehen planoan, AndoniBarreña. Bigarren planoan,ezker-eskuin, Iñaki Garaita

eta Javier Conde «Txiki».Durango 1936 elkarteko

kideak eta errepresaliatuenondorengoak dira.

Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS

herria

Unai Iturriagak bi urte inguru daramatzaDurango 1936 elkarteko kideek jasotakotestigantzak txukuntzen eta editatzen.Berak dioen moduan, elkarrizketatuenesanak errepasatzea «nire zaharrakbisitatzea» bezalakoa bihurtu zaio. «Hasieran enkargua liburu bat egiteko

izan zen. Nigana etorri zireneandagoeneko 60 bat elkarrizketa bazeudeneta nahiko garbi ikusi nuen weborrialdearen aukera. Liburu batinprimatzen denean hor ezin daaldaketarik egin, ezin da testigantzarikgehitu edo daturik aldatu. Gainera,hainbeste jende elkarrizketatu eta gerobeti bada borondatea jende horrekguztiak liburuan presentzia izatekoa. Etahori oso zaila zen. Baina, batez ere,niretzako erreferentzia bat izan zen‘ahotsak.eus’ webgunea eta horrelakozerbait egitea proposatu nien;Durangaldean gerrari buruzkotestigantzak webgune batean jasotzea.Web orrialde bat moldagarriagoa etazuzengarriagoa da. Materiala dagoenekohor zegoen eta ni, nire edizio mailarekin,lanean hasi nintzen». Azken bi urte hauetan Iturriaga

testigantzak errepasatzen eta editatzenjardun da –eta bitartean elkartekoaktestigantza gehiago biltzen–. Asteonaurkeztu dute emaitza: 75 elkarrizketaeta kasik bederatziehun bideo labur.«Batzuetan pertsona bakarra daelkarrizketatua eta bestetan, taldeanaritzen dira, senitartekoak edo lagunak.Bilaketa egiteko modu bat baino gehiagodago: Elkarrizketatuaren arabera,herriaren arabera, aipatzen duengertaeraren arabera, aipatzen duenbiktimaren arabera... materiala modudesberdinetan sailkatu dugu eta bilaketaera batera edo bestera egin daiteke». Elkarrizketatu bakoitzaren inguruko

material osagarria ere badago; biografia,sententziak, familiako argazkiak, kausageneralak, frankistak herrien jabe eginondoren egindako epaiketak... «kasubatzuetan informazio osagarri asko dagoeta beste batzuetan, apenas. Bideoak eredesberdinak dira, badira 30 segunduirauten dutenak eta badira zortziminutukoak, kontalariaren etakontatzen duenaren arabera. Kontuan

izan behar da, gainera, jendeakmemoriaren arabera berba egitenduela». Web orrialdean, gainera, dei garbia

dago informazio osatu nahiduenarentzat, informazioa zuzendu nahiduenarentzat, testigantza berriak ekarrinahi dituenarentzat... «oso garbidaukagu web orrialde hau beti egongodela martxan, ez duela behin betikobertsiorik izango, beti joango baitaosatzen».

ZER GUTXI DAKIGUN, ZER GUTXI KONTATU DEN

«Beti interesatu izan zaidan gaia da.Testigantza asko ikusi ditut, eta osogogorrak, baina asko ikasten da. Bideoelkarrizketak ikusi ahala ohartzen zarazer gutxi dakizun eta zer gutxi kontatuden. Hemen agertzen den jende askoriinork inoiz ez dio ezer galdetu. Kasuaskotan hildako edo desagertutakoerrepresaliatu hori egitura politiko etasindikaletako kidea izan zen etahorregatik zigortua izan zen. Ezalderdirik ez sindikaturik ez da hurbildu,gerora ere, ezer galdetzera. Hori askotanerrepikatzen den gauza bat da: ‘Inoizinor ez da etorri’. Gerraren gordintasunaere oso agerian geratzen da testigantzahorietan. Eta gerraren ondoren etorrizen gerra ostearen laztasuna ere agerida. Lapurretak, umiliazioak, euskararengaineko debekua...». Iturriagaren esanean, web orrialdeak

beste erronka bat jartzen du mahaigainean; «1936an hasten da, baina noizarte luzatzen da? Bada testigantzaren bat1975. urtera iristen dena. Horregatik diotweb orrialde hau ez litzatekeela inoizamaituta egon behar». Durangarrak garbi dauka, gainera,

ikusentzunezko-bankuan bildutakomaterialak arlo askotan sortu dezakeelainteresa; «historiagileentzatinteresgarria da, fikzioa egiteko sekulakomateriala dago, errepresaliatuensenideentzat haiek errekonozituakizateko modu bat da, eskoletan erabildaiteke... niretzako sekulako poza izan daweb orrialde hau egin ahal izatea etaegiten segitzea. Nire herriari buruz arinaiz eta nire herria hobeto ezagutzen etaulertzen lagundu dit».

Testigantzak ikusi dituenari segituansortzen zaio gogoeta: Zenbat isildu den,beldurragatik edo bakeagatik. «Niretzatelkarrizketak ikusita harrigarria da zererrespetuz tratatzen den gaia, zer miradagoen ondorengoekiko. Are gehiagobesteek batere izan ez dutenean. Ezbakarrik gauza potoloak kontatzeko,gauza txikiak kontatzeko ere sekulakokontua izaten dute. Nire ustez,gehiegizkoa. Baina horrek adierazten dunik bizi izan ez dudan errealitatea batdela. Jende horrek asko barkatu du, akasogero ere bizi egin behar zelako. Bestealdean ez dago horrelakorik. Oso hizlarigutxi daude jendea izenez kontzientekiaipatzen dutenak. Batzuek norbaitaipatzen dute eta kentzeko eskatu dutegerora. Gutxi batzuk badaude, hala ere,izen-abizenez identifikatzen dituztenakerasotzaileak. Baina, orokorrean,

ikaragarrizko errespetua dago, itzela».Testigantzetan, gerraren eta gerra

ostearen gordinaz hitz egiten da, baitadesjabetzeez eta lapurretez ere, gutxitanagertu den gaia. «Bonbardaketa eta gerobatzuk nahiko azkar bueltatu zirenDurangora, eta bere gauzen bila hasiziren, alferrik gehienetan. Gauza osomiserableak gertatu ziren. Batekkontatzen du etxe batera joan eta koadrobat ikusi zuela paretan, eta oso ezagunaegiten zitzaiola. Horrela konturatu zenbere jaunartzeko koadroa zela. Argazkiaaldatu zioten, baino markoa berea zen.Beste batek kontatzen du Durangorabueltatu zirenean auzokoaren alaba ikusizuela bere erroparekin, eta isilik egonbehar». 80 urte baino gehiago pasatu dira

ordutik. Gehiegi. Baina orain, behintzat,kontatu ahal izan du.

«Jende horrek asko barkatu du,akaso gero ere bizi egin beharzelako»

«DURANGO1936.ORG» WEB ORRIAREN EDUKIEN EDITOREA

UNAI ITURRIAGA

Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS

hutsa

iRRITZIA:

{

}

EXPRAI

herria

Oso hedatuta da-go gaixotasunerreumatikoekhelduei erasa-ten dieten us-tea, eta hala da

nagusiki. Baina helduaroan ezezik, beste edozein adinetan ere has litezke. Adituek nabarmen-tzen dutenez, 1.000 haurretikbatek edo bik izango dute gaixo-tasun erreumatikoren bat, etaohikoena gaztaroko artritis idio-patikoa da. Jatorri ezezagunekogaixotasun erreumatiko horisistema immunitarioaren asal-dura batek eragiten du. Asaldurahori gauzatzean, faktore infla-matorioak sortzen ditu, kantita-te desorekatu, neurriz kanpokoeta kontrolik gabekoetan. Ondo-rioz, artikulazioak estaltzen di-tuen mintz sinobiala handituegiten da, gehiegizko likidoaagertuz, “isuri” izenekoa.

Gaztaroko artritis idiopatikoa 16 urte arteko pazienteetandiagnostikatzen da, artikulazio-ren batean artritisa dagoenean(mintz sinobialaren hantura),gutxienez sei aste irauten due-nean eta bestelako motiboakbaztertu direnean. Diagnostikoaegitea ez da erraza, ez baitagometodo zehatzik eta sintoma-multzoei jarraitu beharra baita-go. Gaixoak artikulazio batenedo gehiagoren mina, hanturaeta mugikortasun murrizpenaizaten ditu, eta, sarri, behekogorputz-adarretako mugikorta-sun murrizpena dela eta, erren-ka ibiltzen da, edo ez du ibilinahi izaten. Hanturak irautenduen bitartean, artikulazioekosatzen dituzten egituren lesio-arriskua dago; horregatik, osogarrantzitsua da diagnostiko az-karra eta gaixotasuna tratatzeaepe luzeko bilakaerarako.

LANKIDETZA, FUNTSEZKOA

Ikerkuntzak gaztaroko artritisidiopatikoaren ondorioak arin-du egin ditu, gero eta baliabideterapeutiko hobeak lortuta; ha-la ere, maiz sintomak garbi su-matzea ez da erraza izaten. Bes-tetik, gaixotasunak haurrenganeta euren familiengan dueneragina latza da, haien bizimo-dua nabarmen baldintzatzerai-no. Etxean eta etxetik kanpo.

Horregatik, gaztaroko artritisidiopatikoari modu integraleanaurre egiteko, funtsezkoa daikastetxeekin batera lan egitea,gaixotasuna duten ikasleek no-la ikasgelan hala eskolako kiro-lean integratzeko behar dituz-ten egokitzapenak eskura izanditzaten, aldi baterako edo beti.

JARRAIPENA HOBETZEKO GIDA

Horiek guztiak aintzat hartuta,paziente eta familien beharreierantzuteko eta familiaren etaeskola esparruaren lankidetza tratamenduaren parte dela uler-tuta, Ezkerraldea-Enkarterri-Gu-rutzeta Erakunde Sanitario Inte-gratuak eta Hezkuntza Sailakgaztaroko artritis idiopatikoariburuzko informazio triptiko bateta gida labur bat egin dituzte,hainbat osasun profesionalekineta hezkuntzako aholkulariekinelkarlanean. Triptikoak eta gi-dak, gaixotasunari buruzko in-formazioa, aholku orokorrak etaikasleen inklusioa eta parte har-tzea errazteko ariketak biltzenditu, hezkuntzako profesiona-lek, gaixotasuna duten ikasleeneragozpenen jakitun, haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.

Ezkerraldea-Enkarterri Guru-tzeta Erakunde Sanitario Inte-gratuak prebentzioa eta lanki-detza bultzatzeko premianabarmendu ditu: «ErakundeSanitario Integratuaren etaOsakidetzaren estrategiarekinbat dator ildo hau; hartara, gureeragin-eremuko eragile ezberdi-nen arteko lankidetza sistema-tikoa eratuko da biztanleen osa-sunaren determinatzaileenaurrean. Horri esker, osasun sis-tema erabiltzen dutenen gaine-ko jarduketetan parte hartu ezezik, jarduketa hori handitu ereegin nahi dugu osasunean era-giten duten beste eragile etaerakunde batzuekin koordina-zioa eta lankidetza bilatuz». 

Osasun zein hezkuntza ardu-radunek diotenez, profesionalsanitarioek eta hezitzaileek ba-tera lan eginez tresna baliaga-rriak sortuko dituzte, bai gazta-roko artritis idiopatikoa edobestelako gaixotasun kronikopediatrikoen diziplina anitzekoarreta errazteko, bai heziketa in-klusiboagoa lortzeko.

Xabier Izaga Gonzalez

LANKIDETZARAKO GIDAGaztaroko artritis idiopatikoa dutenikasleen bizi-kalitatea hobetzeko gida

Gaztaroko artritis idiopatikoari modu integralean aurreegiteko, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuak eta Lakuako Hezkuntza Sailak gidabat jarri dute irakasleen eskuetan. Helburua argia da: gaixotasun hori duten ikasleen integrazioa eta partehartzea erraztea.

Goian, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde SanitarioIntegratuko kartela. Gaztarokoartritis idiopatikoa edozeinadinetan has liteke. Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS

OSASUNA / b

2017 | urtarrrila | 28

GAUR8• 18 / 19hutsa

Kalera kalera borrokalari kalera, hireindarraren beharra diagu, gure in-darrarekin batera». Horrelaxe dioabestiak. Amak kontatu dit bi urte

nituenean manifestazio batean abesten arizirela egin nuela lehen aldiz negar. Eta or-duz geroztik entzuten dudan bakoitzeanegin dudala. Badu zeozer, ez dakit zer... Pasa den hilean maiz entzun dudan abes-

tia da, Kalera Kalera dinamika dela eta; pen-tsa, beraz, zenbat negar egin dudan! Bainakasu honetan ez da abestiagatik bakarrikizan. Preso eta iheslari politiko ohiok aurre-ra eraman dugun ekimenak berak izugarrihunkitu nau, eta, une askotan, pozez etatristuraz, malko batzuk isurarazi dizkit. Kalera ateratzera erabaki genuen gurekin

falta ditugun lagun eta kideak ere kalera

ateratzeko. Eta horretarako hainbat belau-nalditako pertsonak elkartu ginen, erreali-tate eta bizipen oso ezberdinetatik gentoze-nak, nahiz eta batek batzen gintuen...Hunkigarria! Aspaldi ikusi gabeko kideak,eta, lehen aldiz, Itziarrek semeak izateazgain alabak ere izan dituen aldarri ozena.Momentu ahaztezina!Asko dute esateko Usurbilgo guneak

emandakoak eta hainbat herri eta auzotanantolaturiko ekimenek, baina zutabe hau ezda nahikoa horretarako. Dinamika abiatueta astebetera Bilboko manifestazio erral-doia ikusi genuen. Beste urte batez milakaherritarrek eskaera bera egin eta, hau azke-na izan dadin esperantzan, hotzari, euriarieta gainontzeko oztopoei aurre eginez bu-ruz dakiten ibilbidea burutu zuten. Barruan

pasatako urteak eta bertan txikitatik bizi di-tudanak nahastuta, hemen ere begiak bus-tita. Zergatik? Ez dakit azaltzen.Baina hil honetan negar eginarazi dida-

na, eta erruz gainera, Izarri, Sarari etaetxekoei gertatutakoa da. Ez naiz ur han-ditan sartuko, asko idatzi baita gaiaren in-guruan eta dena esana dagoela iruditzenbaitzait. Baina Sara kide izan nuen espe-txean, eta laguna dut. Horren batura, ego-era jasangaitza egiten zaidala. Beraz, etabukatzeko, nire indar guztiak eta maita-sun zakukada bat Izar, Sara eta senideei.Eta kalera kalera ez, ekarri ditzagun behin-goz eta bizirik denak etxera! Norbait pentsatzen has dadila «etxean

daude» dioen kanta bat... Negar egiten ja-rraituko dut, baina pozez soilik. •

hutsa

Negarra ez dadila honengatik gehiago izan

Miren Azkarate

hutsa

Goizeko zazpiak, erosketak egitekokutxatilara noa. Kutxatilak eskatudiodan dirua igorri dit. Alboan,gaua han pasa duen etxegabea.

Kartoi eta manta artean ez du gorputzikageri. Ez buru, ez aurpegi, ez nortasunik, ezdu ezer erakusten. Han geratu da lo. Gosa-ria hartzera hurbildu naiz kafetegira, irudihura buruan kolpeka.Egunkarietan, egun hotz batean, otordu

bero bat hartzeko zain errefuxiatu ilara lu-zeak ageri dira. Egunak eta egunak pasa,hor jarraitzen dute. Irudi lotsagarriak. Iru-diak dira, estanpa larriak. Irudiaren atzeangizakion duintasuna hankaperatua. Kaleangutxi hitz egiten ari da.

Bestetik, gure herrian guztion ahotandabiltza dendetako erakusleihoetan, pro-paganda sexista salatu asmoz, zenbaitekegin dituzten pintaketei buruzko iritziak.Alde edo kontra, iritziak bor-bor. Zer da, beraz, gai bat nagusi egiten due-

na eta besteak ikusezin? Gaien larritasu-na? Gertutasuna agian? Bitartekoak? Alagaien gaineko juzkua eraikitzeko edo ba-lioesteko erabiltzen ditugun zentzuengalbahea?Zenbaitetan film bateko fikzioan sorturi-

ko gertaera batek malkotan jarri gaitu, eta,aldiz, egunero errealitatean begi bistan di-tugun gertaera larriek hotz eta indarge utziizan gaituzte. Non datza indargunea?

Segur aski, edukia ez baina komunika-tzeko modua da mezua. Badira albistebatzuk arrazoiaren galbahetik pasaraz-ten ditugunak edota emozioen kordeidar-dar eginaraziz hunkitzen gaituzte-nak.Eta ekintzarako bulkada nagusia, arra-

zoiak ala emozioak eragiten du?Hitzetatik ekintzetarako jauzian pen-

tsatu eta sentitzeko gaitasunaz gain, Mi-kel eta Begok, Grezian, eta Bakearen Arti-sauek, Luhuson, azkenaldian guregizartean lozorroan eta hankamotz ziru-diten beste balioak erakutsi dizkigute: el-kartasuna eta konpromisoa. Pentsatu,sentitu eta ekin, bata bestearen osagai. •

hutsa

Pentsatu, sentitu, ekin

Antton Izagirre