trigo problemak
TRANSCRIPT
1-. Globo bat 80 m-ko luzera duen soka batez zorura loturik dago. Kalkula ezazu zeinaltuerara aurkitzen den, baldin eta sokak horizontalarekin osatzen duen angelua67º--koa bada. EMAITZA
TRIGONOMETRIA
2-. Itsasmailatik 40 m-ra aurkitzen den itsasargitik ontzi bat 55º-ko angelupetik,itsasoarekiko, ikusten da. Aurki ezazu itsasargitik ontzira dagoen distantzia. EMAITZA
3-. Errepide zati baten inklinazioa 6º-koa da. Pertsona bat errepide horretatik oinezabiatzen da. Aurki ezazu zein altuerara aurkituko den errepide horretatik 42 mabiatu ostean. EMAITZA
4-. Bittorrek eta Mattinek euren herriko elizaren kanpandorrearen altuera jakin nahidute. Horretarako, Bittorrek kanpandorrera igo eta hari bat bota du kanpokoaldetik. Ez dago dorrearen oinera heltzeko erarik eta Mattinek elizatik urrunduegiten da haria tenkatu arte eta lurrean josten du 42º-ko angelua osatuz. Hariak51 metro baditu, zein da kanpandorrearen altuera? Zein da kanpandorrearenoinetik Mattin dagoen lekurainoko distantzia?.
EMAITZA
Problemak (1-4)
5-. 4 m-ko eskailera batek mutur bat horma baten kontra dauka eta bestea hormatik2 m-ra. Zein da inklinazioa? EMAITZA
TRIGONOMETRIA
6-. Konpas baten besoek 12 cm-ko luzera dute. Aurki ezazu konpasaren puntabatetik bestera dagoen distantzia, baldin eta besoek osatzen duten angelua 45º-koa bada. EMAITZA
7-. 11,25 cm-ko luzera duten konpas baten besoek muturren artean 6,25 cm daude.Aurki ezazu bi besoek osatzen duten angelua.
EMAITZA
8-. 6,44 m-ko zuhaitz batek, goizeko une zehatz batean, 8,46 m-ko itzalaproiektatzen du. Aurki ezazu Eguzkiaren izpiak lurrarekin osatzen duen angelua.
EMAITZA
9-. Triangelu isoszelez baten alde desberdinak 54 cm neurtzen ditu eta berdinakdiren angeluak 42º. Aurki itzazu alde berdinak, altuera eta triangeluaren azalera.
EMAITZA
10-. Kalkulatu dorre baten altuera 13 m-ko itzala egiten duenean eta Eguzkiarenizpiek lurrarekin 50º-ko angelua. EMAITZA
Problemak (5-10)
11-. Kalkulatu erronbo baten angeluak diagonalek 12 eta 18 cm badituzte. EMAITZA
TRIGONOMETRIA
12-. Tximini baten oinpetik 48 m-ra aurkitzen den 1,8 m-ko behatzaile batektximiniaren punturik garaiena 36º-ko angelupean, horizontalarekin ikusten du.Tximiniaren altuera aurki ezazu. EMAITZA
13-. Aurki ezazu kono baten bolumena baldin eta oinarriaren erradioa 5 cm etaerpinean aurkako bi aldek (angelu konikoa) osatzen duten angelua 72º-koabadira. EMAITZA
14-. Ondoko trapezioaren altuera eta azalera kalkula itzazu.
EMAITZA
Problemak (11-15)
TRIGONOMETRIA
15-. Irudian agertzen den markesinak 7,20 m ditu eta 23º-ko inklinazioa du. Zein dababesten duen korridorearen zabalera?
EMAITZA
Problemak (15)
TRIGONOMETRIA
16-. Ondoko irudiaren x, y, z eta t-ren balioak kalkula itzazu. EMAITZA
17-. Ondoko ABC triangelua ebatz ezazu; hau da, elementu ezezagunen neurriakaurkitu. Hasi AH altuera marratuz.
EMAITZA
Problemak (16-17)
TRIGONOMETRIA
19-. Aireportuko kontrol dorrean hegazkin batek lurreratzeko baimena eskatu du.Une honetan hegazkina lurretik 1 200m-ra dago eta dorreak eta hegazkinakosatzen duten behaketa angeluak (begi-lerroak eta horizontalak osatzendutena) 30º ditu.Dorreak 40 baditu, zein da hegazkinetik dorrearen oinera dagoen distantzia. EMAITZA
18-. Ibai baten zabalera eta ibaiaren beste ertzean dagoen zuhaitz baten altueraezagutu nahi ditugu. Horretarako zuhaitzaren aurrez aurre jarri behar da;ondoren, horizontalak eta zuhaitz gainetik datorren begi-lerroak osatzen dutenangelu neurtu behar da (41º). Ertzetik 25 m urrunduko gara perpendikularragaldu gabe. Berriro neurtuko dugu zuhaitzetik datorren begi-lerroak etahorizontalak osatzen duten angelua (23º). EMAITZA
Problemak (18-19)
TRIGONOMETRIA
21-. Irudi bat 1,5 m-ko altuerako oinarriaren gainean dago. Lurreko puntu batetikirudia 42º-ko angelupean ikusten da eta oinarria 18º-ko angelupetik. Irudiarenaltuera kalkula ezazu. EMAITZA
20-. Gasez betetako globoa askatu dugu eta gorago ez doala ikusi arte begiratudugu.Maite B puntuan jarriko da eta ni A puntuan. Bion arteko distantzia 5 m-koada eta A, B eta C lerrokaturik daude (ikusi irudian). eta angeluek 40º eta 50º neurtuz gero, zein da globoaren altuera?
EMAITZA
Problemak (20-21)
TRIGONOMETRIA
22-. Irrati baten antena altzairuzko bi kablez tenkaturik dago lurrean, irudiakadierazten duen bezala.Kalkulatu: antenaren altuera, b) kableen luzera, c) B angeluaren balioa.
EMAITZA
Problemak (22)
Problemak SOLUZIOAK
TRIGONOMETRIA
EZ DAGO TXERTATUA