proiektuen eta fitxa teknikoen...
TRANSCRIPT
1
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
KULTURA AUZOLANEAN 2014-2015
Proiektuen eta fitxa teknikoen zerrenda
2014ko martxoaren 25a
2
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
PROIEKTUEN ZERRENDA
Zeharkako proiektuak
1-Kulturaren Euskal Behatokia indartzea, jakintza - erreferente den aldetik 2- Sorkuntza Fabrikak programaren bideragarritasuna, optimizazioa eta garapena. 3-Politika fiskalak aztertzea kulturaren esparruan 4-Eredu eta finantzabideen azterketa eta eskaintza (laguntzen eta diru-laguntzen mapa orokorra barne) 5-Kulturklik proiektuaren (euskal kulturaren atari interaktiboa) garapena 6-Kultura-ohiturak eta kultura-kontsumoa sustatzeko proiektua Kulturaren Sustapena
7-Euskal artearen emanaldiak, komunikazioa eta zabalkunderako bidek hobetzea 8-Teknologia eta formatu berriak ikus-entzunezkoen arloan, negozio-eredu berriak. Zinema euskaraz. 9-Dantza tradizionalaren artxiboa garatzea 10-Dantza Etxeak 11-Digitalizatzea eta eskubideen kudeaketa. 12-Musikaren Bulegoa sortzea 13-Antzerkiaren esparruan diru-laguntzen mapa berri bat lantzea 14-SAREA ereduari buruzko hausnarketa estrategikoa eta egungo egoerara egokitzea Kultura Ondarea
15-Dokumentu Publikoei eta Artxiboei buruzko Legea 16-Euskal Liburutegi Digitala edo elektronikoa. On line mailegu-plataforma garatzea. 17-Euskadiko irakurketa publikoko sarea osatzea 18-Museoen Sarea, zerbitzuak partekatzeko eta lankidetza sustatzeko 19-Kultura Ondareari buruzko Legea berritzea 20-Ondare Ez-materiala Babesteko Plana (inbentarioa). Ondare etnografikoa.
3
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
OHAR METODOLOGIKOA
Kultura Auzolanean 2014-2015 proiektukako funtzionamenduan
oinarritzen da. Proiektu bakoitzerako fitxa tekniko bat erantsi da
honako informazio honekin:
- Proiektuaren izenburua: proiektua identifikatuko duen
izena eta kodea zehazten da.
- Helburuak: garatu beharreko esku-hartzearekin lortu
nahi diren erronkak zehazten dira.
- Garatu beharreko esku-hartzeak: proiektuan egikaritu
beharreko jardunak deskribatzen dira.
- Aurreikusitako emaitzak eta produktu mota: lortu
beharreko aurrerapenak eta produktu motak zehazten dira.
4
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Zeharkako proiektuak
Proiektuaren izenburua
1:Kulturaren Euskal Behatokia indartzea, jakintza - erreferente den aldetik
Helburuak - Kulturaren egoerari buruzko diagnostiko independentea lantzea.
- Kulturaren Euskal Behatokiaren Jarraipen Batzordea osatzea.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Kulturaren egoerari buruzko txostena garatu eta argitaratzea.
- Politika publikoak aztertzea kulturaren esparruan. - Sektoreen egoera orokorra eta bilakaera balioestea. - Kulturaren gaineko begirada estrategikoa indartuko duten gomendioak
proposatzea - Jarraipen Batzordeari dagokionez:
Eginkizunak:
- Koordinazio-lana erakunde- eta sektore-mailan - Behatokiaren lan-ildoak bideratzea
Urtean bi bilera egitea eta orientabideak Kulturaren Euskal Kontseiluan aurkeztea.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Jarraipen Batzordea sortu eta abiaraztea(2014). Batzordeko lana eta
proposamena. 2014ko kulturaren egoerari buruzko txostena(2014). Kanpo-azterlana.
5
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Zeharkako proiektuak
Proiektuaren izenburua
2: Sorkuntza Fabrikak programaren bideragarritasuna, optimizazioa eta garapena
Helburuak - Erakundeek egungo programa definitzeari eta garatzeari ekitea izaera koordinatu eta eraginkorra izan dezan.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Sorkuntza Fabrikak programaren emaitzak bildu eta ebaluatzea, programaren hiru deialdietan.
- Lortutako emaitzen azterketa oinarri hartuta, programa berraztertzea, programaren helburuei zein tresnei dagokienez, maila instituzional guztien parte-hartzearekin.
- Orain arte indarrean izan den eredua egokitzeko lehen proposamena lantzea.
- Deialdia adostutako eredura egokitzea
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Sorkuntza Fabriken programa berriz definitzea (2014). Lan bateratua eta proposamena.
Deialdi-eredua. (2014).
6
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Zeharkako proiektuak
Proiektuaren izenburua
3: Politika fiskalak aztertzea kulturaren esparruan
Helburuak - Zerga-arinketaren arauak eta motak berrikusi, baita haien dibulgazio-maila ere.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Zerga-arinketako esparruak berrikustea kulturaren esparruan Lurralde
Historikoetako Ogasunetan.
- Hiru lurraldeetako zerga-politiken eragina baloratzea.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Zerga-politiken egoeraren txostena eta ibilbide-orria (2015). Txostena eta proposamena Erakundearteko Batzordean.
7
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Zeharkako proiektuak
Proiektuaren izenburua
4: Eredu eta finantzabideen azterketa eta eskaintza (laguntzen eta diru-laguntzen mapa orokorra barne)
Helburuak - Kulturaren esparruan EAEn dauden laguntzen mapa lantzea. - Laguntzak egokitzeko eta laguntza-bide berriak bilatzeko proposamen bat
lantzea.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Balio-katearen arabera laguntzen banaketa zein den jakitea, orekak eta desorekak atzemanez.
- Sektorerako diru-laguntzak optimizatzea administrazioekin egin beharreko baterako lanaren bidez.
- Finantziazio erreminta posibleak baloratzea.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Laguntzen, diru-laguntzen eta finantzabideen mapa (2014). Erakundearteko Batzordean azterlana eta proposamena.
8
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Zeharkako proiektuak
Proiektuaren izenburua
5: Kulturklik proiektuaren (euskal kulturaren atari interaktiboa) garapena
Helburuak - Kulturklik Euskal Kulturaren erreferentziazko atari gisa garatzea, herritarrei zein kulturaren profesionalei zerbitzua emanez.
- Informazio-iturriak indartzea eta proiektuaren norainokoa areagotzea tokiko eragina handitzeko.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Irizpideak berriz definitzea edukiak txertatzeko orduan, edukien kalitatea
hobetzeko. - Informazio-iturriak berrikustea eta osatzea. - Sektoreko baliabideen eta agenteen katalogo ireki bat lantzea - Euskararen presentzia areagotzeko bideratutako ekintzak. - Eguneratzea eta jarraipena egitea
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Iturrien, edukien eta bisiten kopurua areagotzea (2014). Batzordeko lana eta proposamena.
Kultura-sektoreko agenteen katalogo ireki bat lantzea (2014). Batzordeko lana eta proposamena.
9
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Zeharkako proiektuak
Proiektuaren izenburua
6: Kultura-ohiturak eta kultura-kontsumoa sustatzea. Proiektua lantzea.
Helburuak Partehartzea eta kultura-eskaria aktibatzeko ibilbide luzeko estrategia osatu bat ezartzea, askotariko neurrien konbinazioa oinarritzat hartuz.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
Eskaria aktibatzeko programa unibertsal berri bat (herritar guztiei zuzendua) garatzeko aukera aztertzea.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Erakundeen artean jarduteko proposamen bat (sektorearekin koordinatua eta kontrastatua) lantzea (2014). Batzordeko lana, azterlana eta proposamena.
10
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Kulturaren sustapena
Kulturaren sustapena - Arte Bisualak
Proiektuaren izenburua
7: Euskal artearen emanaldiak, komunikazioa eta zabalkunderako bideak hobetzea
Helburuak - Euskal artearen emanaldien eta zabalkundearen programak modu eraginkorrean koordinatzea.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Euskal artearen emanaldien eta zabalkundearen egungo programak
berrikustea (Bilbao Arte, Arteleku, Artium, Eremuak, Gure Artea…). - Euskal artearen emanaldien eta zabalkundearen inguruko neurriak eta
programak koordinatzeko proposamen bat lantzea. - Neurriak aplikatzea eta balorazioa egitea.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Egoera-txostena eta proposamenak (2015). Lan bateratua eta proposamena.
11
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Kulturaren sustapena - Ikus-entzunezkoak
Proiektuaren izenburua
8: Teknologia eta formatu berriak ikus-entzunezkoen arloan, negozio-eredu berriak. Zinema euskaraz.
Helburuak
- Sektorearen norabidea eta euskal testuingurura aplikatzeko bideragarritasuna aztertzea. Negozio-eredu berriak.
- Euskaraz egiten den zinema sustatzeko baliabideak berrikustea eta jardun-proposamen koordinatuak lantzea.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Ikus-entzunezkoen arloan negozio-eredu berriak aztertzea: beharrak, aukeraguneak eta sektorean suspertzen ari diren segmentuak.
- Lurraldean euskaraz egiten den zinema sustatzeko jardunak zinema-aretoen sarearen bitartez koordinatzea.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Negozio-ereduak eta jardun-proposamenak aztertzea(2015). Batzordeko lana eta azterlana.
Euskaraz egiten den zinemara zuzendutako jardun-proposamenak (2015). Batzordeko lana eta proposamena.
12
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Kulturaren sustapena - Dantza
Proiektuaren izenburua
9:Dantza tradizionalaren artxiboa garatzea
Helburuak - Funtsak berreskuratzea, katalogatzea eta balioa ematea. - Administrazioak koordinatuz dantza tradizionalaren artxibo bat lantzea dantza
tradizionala babestu eta zabaltzeko.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- 2014an eguneratzea, betiere, 2010ean egindako dantza tradizionalaren artxibo-mapan eta 2012an egindako lan-aurreikuspenean oinarrituta (Eresbil, Dantza-com eta abar..).
- Funts fisikoak biltzeko lehentasunak hautatzea eta, baliabideen eta aukeren arabera, premiazkoenak eta eskuragarrienak biltzen hastea.
- Modu homologatuan jasotzea.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Berreskuratze-proposamena (2015). Proposamena eta batzordeko lana.
13
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Kulturaren sustapena - Dantza
Proiektuaren izenburua
10:Dantza Etxeak
Helburuak - Dantza Etxeak baliabide-guneak koordinatzea eta garatzea. - Dantzaren sektorean aritzen diren EAEn egun dauden zentro, espazio eta
baliabideen eskaintza eta eskaria kontrastatzea, bete gabeko jarduera eta lurralde-inguruneak atzemateko.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- 2012an amaitutako laneko azken txostena sektoreko agenteekin kontrastatzea: ‘Mapa eguneratzea, eta agenteak, ekimenak eta zerbitzuak koordinatzeko proposamenak.
- Lurraldeen arteko koordinazio-erreminten diseinuan eta garapenean lan egiten hastea.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Dantza-etxe desberdinen arteko lan koordinatua egiteko proposamena (2015). Batzordeko lana eta proposamena.
14
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Kulturaren sustapena - Liburua
Proiektuaren izenburua
11: Digitalizatzea eta eskubideen kudeaketa.
Helburuak - Edukien digitalizatzea garatzea.
- Online maileguetan eskubideen kudeaketa kontrastatzea. -
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Jarduteko ildoak aztertzea eta lehenestea, “EAEko liburuaren sektorearen gogoeta estrategikoa” (2012) azterlanaren emaitzak eta haien eguneratzea oinarritzat hartuz. Digitalizatze - bideak.
- Kultura-edukietara sartzeko bide berriak abiaraztea (formatu bateragarriak) eta hasitako digitalizatze-planak eta online maileguetan eskubideen kudeaketa koordinatzea.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Edukien digitalizatzean eta eskubideen kudeaketan aurrera egitea (2015).
Proposamena.
15
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Kulturaren sustapena - Musika
Proiektuaren izenburua
12: Musikaren Bulegoa sortzea
Helburuak - Euskadin sortutako eta ekoitzitako musikaren jarduera eta presentzia soziala indartzea eta hobetzea, sektoreko agente guztien arteko koordinazioa eta lankidetza dinamizatuta eta indartuta.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Bulegoa abiarazteko bide gisa elkarte sektorial ireki bat sortzea proposatzen da, agente publiko eta pribatuen parte-hartzearekin, elkartzeko eta parte hartzeko egitura bihurtuko dena, eta zerbitzuak ematea eta interes orokorreko proiektuak garatzea izango litzateke egitura horren zeregina (Euskadiko Musikaren Bulego Elkartea).
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Bulegoa-elkartea sortu eta abiaraztea (2014). Proposamena eta aplikazioa.
16
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Kulturaren sustapena - Antzerkia
Proiektuaren izenburua
13:Antzerkiaren esparruan diru-laguntzen mapa berri bat lantzea
Helburuak - Egungo laguntza-sistema berrikustea, laguntza-eredu berri bat lantzeko beste batzuekin lankidetzan jardunez.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Erakundeetatik antzerkiaren sektorera bideratutako 2013ko laguntzak biltzea eta aztertzea.
- Aurreko urratsean ateratako ondorioak ordezkari sektorialekin partekatzea eta sektorearen premiak/erreibindikazioak biltzea.
- Diru-laguntzen mapa berri baten lehen zirriborroa egitea.
- Kontrastea sektorearekin.
- Deialdiak adostu den eredura egokitzea.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Diru-laguntzen mapa berri baten proposamen adostua (2014). Proposamena eta batzordeko lana.
17
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Kulturaren sustapena - Antzerkia
Proiektuaren izenburua
14:SAREA ereduari buruzko hausnarketa estrategikoa eta egungo egoerara egokitzea
Helburuak - Sarearekin aurrera egitea eta haren funtzionamendua egungo premia berrietara eta sektorearen egungo egoerara egokitzea.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Sareari zuzendutako helburu- eta funtzionamendu-proposamen bat lantzea.
- Behin betiko dokumentua landu ondoren, SAREAren zuzendaritza-batzordera eta Batzarrera bidaltzea, bertan balidatzeko.
- Proposamena sektorearekin kontrastatzea.
- Sarearen funtzionamendua/araudia adostutako eredura egokitzea
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Proposamena baliozkotu ondoren sektoreari aurkeztea (2015). Batzordeko lana eta proposamena.
18
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Kultura Ondarea - Artxiboak
Proiektuaren izenburua
15:Dokumentu Publikoei eta Artxiboei buruzko Legea
Helburuak EAEko Artxiboen Administrazio eta Kudeaketa Sistemen, Euskadiko Artxibo Sistemaren eta haien organo eta zerbitzuen antolaketa arautzea.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Artxibo elektronikoak eta artxiboetara eta erregistroetara sartzeko arazoak arautzea. Euskadiko Artxibo Historikoa sortzea eta arautzea eta Euskadiko Artxibo Sistema garatzea.
- Arlo horretan baliabideen kudeaketa konpartituko administrazio-egitura bat ezartzea, bertan eragile guztiak barne hartuz; egitura hori Sistemaren, Balioespen eta Garbiketa Batzordearen eta Aholkularitza Kontseiluaren bitartez bisualizatuko da. Bertan titular pribatuak barne hartzen dira.
- Euskal Herriko Dokumentu Ondarearen kontserbazioa eta zabalkundea sustatzea.
- Artxiboak kultura-zentroen sareetan kokatzea, dokumentu historikoen in situ kontsulta soilaz haraindi doazen zerbitzu zabalagoekin.
- Artxiboen erabilera bultzatzea eta erabiltzaile-bolumena handitzea, herritarrak dokumentazio historikoa kontserbatzeak duen garrantziaz eta oroimen pertsonal eta kolektiboaren lekuko gisa duen balioaz jabe daitezen lortuz.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Barne-txostenak eta entzunaldi publikoa. (2014). Lege-araua lantzea eta Erakundearteko batzordearen lan, entzunaldi publikoaren aurretik.
19
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Kultura Ondarea - Liburutegiak
Proiektuaren izenburua
16:Euskal Liburutegi Digitala edo elektronikoa. Online mailegu-plataforma garatzea
Helburuak - Liburu digitalen mailegua eskaintzea, horretarako plataforma teknologiko egokia ezarriz eta eduki digitalen banatzaileekin liburutegi-zerbitzu publikoen betekizunak eta editoreen eta egileen interes legitimoak bateragarri egiten dituen negozioa kudeatzeko eredu bat adostuz.
- Eskubideetatik libre dauden eduki berriak eranstea, batez ere Eusko Jaurlaritzak eta beste administrazio publiko batzuek editaturikoak.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
Online maileguaren proiektua fase aurreratuan dago. Garapenari dagokionez hainbat jardun-ildo daude:
- Ondare bibliografikoaren digitalizatzea, gure historiaren ikuspuntutik garrantzitsuak diren jabari publikoko ondasunak.
- Online mailegua, hau da, liburuak edozein gailutan deskargatzea doan.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Plataforma publiko autonomiaduna sortzea, banatzaile edo talde editorial baten mende egon gabe (2014). Garapen-proposamena.
Liburutegien sektoreari proposamen bat egitea lizentzia mugagabeak erosteko, hala euskarazko nahiz gaztelaniazko liburuen sektorean, baita beste hizkuntzatan ere (2014). Proposamena eta batzordeko lana.
20
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Kultura Ondarea - Liburutegiak
Proiektuaren izenburua
17:Euskadiko irakurketa publikoko sarea osatzea
Helburuak - Euskal Liburutegi Sarean oraindik sartu ez diren udalerriak (Donostia, Bilbo eta Santurtzi) sartzea.
- Foru-liburutegiekin hitzarmenak egiteko aukera, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sar daitezen.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Harremanak eta akordio-proposamenak 3 udalerriekin eta foru-
liburutegiekin.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Bilbo sarean sartzea eta hitzarmen proposamenak(2014). Proposamena garatzea.
21
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Kultura Ondarea - Museoak
Proiektuaren izenburua
18: Museoen Sarea, zerbitzuak partekatzeko eta lankidetza sustatzeko
Helburuak - Museo desberdinen artean programazioen koordinazioa eta ibiltaritza bultzatzea.
- Museo-ibilbideen eskaintza bultzatzea, helburuko ikusle berdinek hainbat museo bisitatu ahal izan ditzaten.
- Zerbitzuen kudeaketa zentralizatua erraztea.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Museoen arteko lankidetza eta eraginkorrak izango diren eta emaitza errealak eta kuantifikagarriak izango dituzten museo-sareen garapena bultzatzea ahalbidetuko duen eredu bat diseinatzea.
- Estrategiak partekatzeko, kudeaketa partekatzeko aukera emango digun
metodologia, eredu efizienteagoekin eta jende berriarengana heltzea bultzatuz.
- Museoen sektorean sareko lanaren antzeko esperientziak berrikustea, adibidez Bizkaiko Aldundian garaturikoa (Bizkaikoa).
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Lankidetza-eredua (2015). Batzordeko lana eta proposamena. Lankidetzan garatutako zerbitzuak (2015). Batzordeko lana eta
proposamena.
22
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Kultura Ondarea - Ondarea
Proiektuaren izenburua
19: Kultura Ondareari buruzko Legea berritzea
Helburuak - Kultura-ondarearen babes-esparruak berritzea eta egungo egoerara egokitzea, kultura-ondareari buruzko ikuspegia aldatu egin delako.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
Gure legea 1990ekoa da, eta legea eguneratu ez duen ia autonomia-erkidego bakarra da; beste erkidego batzuetan kultura-ondarearen legeen hirugarren belaunaldian daude.
- Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroa egitea.
- Lege berria aurkeztea eta Jaurlaritzako, Aldundietako eta Udaletako beste sail batzuen txostenak eta alegazioak jasotzea. Ondoren, aurreproiektu berri bat idaztea.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Kultura Ondareari buruzko Legearen lehen zirriborroa eta kontrastea Erakundearteko Batzordean. Lege-araua lantzea (2015).
23
Kultura Auzolanean. Kulturaren Euskal Plana 2014-2015
Kultura Ondarea - Ondarea
Proiektuaren izenburua
20: Ondare Ez-materiala Babesteko Plana (inbentarioa). Ondare etnografikoa.
Helburuak - EAEko ondare ez-materialaren babesa eta zabalkundea bultzatzea.
- Ondare ez-materialaren eta etnografikoaren inguruan lan egiten duten taldeen arteko koordinazioa ahalbidetuko duten mekanismoak sortzea.
Garatu beharreko esku-
hartzeak
- Euskal Herriko kultura-ondare ez-materiala babesteko metodologia bat eta jardun-plan bat egingo dira. Hau da, babestu behar diren euskal kultura-ondare ez-materialaren ondasunen identifikaziotik abiatuz inbentario bat diseinatzeko eta sortzeko prozedura.
- Lehenik eta behin, kultura-ondare ez-materiala babesteko erabiliko diren
kontzeptualizazioa eta irizpideak eta kategoriak definitu behar dira.
- Proiektu pilotua garatzea eta fitxa katalografikoan gauzatzea.
- Babeserako eta administrazio-espedienterako proposamena.
Aurreikusitako emaitzak eta
produktu mota
Euskal Autonomia Erkidegoko errolda egitea (2015). Azterlana eta batzordeko lana.
Jardun-esparruak lantzea (2015). Batzordeko lana eta proposamena. Inbentariorako fitxa katalografiko bat lantzea, balorazio-irizpideak
barne(2015). Batzordeko lana eta proposamena. Informazioa biltzeko eta katalogatzeko proiektu pilotu bat hautatzea(2015).
Batzordeko lana eta proposamena.