ostirala 2018ko apirilaren 6a ix. urtea 347. zenbakia www ...€¦ · parte hartzea da, izan...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA SYLVAIN SENCRISTO Genepi elkarteak sentsibilizazio lana egin nahi du Presondegien Udaberria egitarauaren barnean proposatu dituen hitzorduekin b Besteak beste, emazteak kartzelan nola bizi diren aztertuko dute b 4-5 Presondegi barneko arazoak eztabaidagai Eusko Ikaskuntza Bidean da mendeurrenerako erakundea berritzeko gogoeta prozesua 3 Etorkinak Migrazioen Estatu Orokorrak eginen dituzte bihar, bestelako politika baten alde 2 Ostirala 2018ko apirilaren 6a IX. urtea 347. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Upload: others

Post on 01-Oct-2020

11 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ostirala 2018ko apirilaren 6a IX. urtea 347. zenbakia www ...€¦ · parte hartzea da, izan elkarteak, eragileak, baina baita interesa duen edozein herritar ere. Eta, noski, hemen

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

SYLVAIN SENCRISTO

Genepi elkarteak sentsibilizazio lana egin nahi du Presondegien Udaberria egitarauaren barneanproposatu dituen hitzorduekin bBesteak beste, emazteak kartzelan nola bizi diren aztertuko dute b 4-5

Presondegibarneko arazoak eztabaidagai

Eusko Ikaskuntza Bidean damendeurrenerako erakundea

berritzeko gogoeta prozesua

3Etorkinak Migrazioen EstatuOrokorrak eginen dituzte bihar,

bestelako politika baten alde

2Ostirala

2018ko apirilaren 6aIX. urtea347. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 2018ko apirilaren 6a IX. urtea 347. zenbakia www ...€¦ · parte hartzea da, izan elkarteak, eragileak, baina baita interesa duen edozein herritar ere. Eta, noski, hemen

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

Etorkinen egoeraz larriturik,herritarren eta eragileen gogoe-tak eta proposamenak bildu, etabestelako immigrazio politika batposible dela erakutsi nahi duteMigrazioen Estatu Orokorrek.Frantzian garatu den ekimenhorrek 470 eragiletik gora bilduditu, tokian toki gogoeta susta-tzeko. Ipar Euskal Herrian, bihareginen dute bilkura, Bidarteko(Lapurdi) Estia ingeniaritza esko-lako anfiteatro nagusian,09:00etan. Jende anitzen partehartzea espero dute.Asteartean hasi ziren Frantzia-

ko Asanblean asiloaz eta imigra-zioaz aurkeztutako lege proiek-tua aztertzen. Diputatuekapirilaren 16an hasiko dituztebozketak, baina elkarteak jada-neko hasiak dira antolatzen,Frantziako Gobernuak jadanikdaraman eta martxan ezarri nahiduen immigrazio politikari buruegiteko. Ofizialki, bi helburu ditulege berriak: «paperik gabeko-en» urruntzea «erraztea», etaasilo eskaeren erritmoa «bizkor-tzea». Eve Navarro Etorkinekinkolektiboko kideak besterikikusten du: «Etorkin on eta txa-rren arteko selekzioaren emen-datzea, kanporatzeen abiaduraazkartzea eta Libian, Txaden etaNigerren [Afrika] migrazioarenkontrol politikak indartzea duoinarrian, hain zuzen, iraileanEmmanuel Macronek aurkeztuzuen Asilo eta Immigrazio Legeproiektuak». 2017ko ekainean, 470 elkarte

eta herritar kolektibok dei eginzioten Frantziako estatuburu be-rriari, immigrazio politikari bu-ruzko Frantziako konferentziabat antola zezan, baina hark ezzien erantzunik eman. Haatik,irailean lege proiektua aurkeztuzuen. Hori ikusirik, elkarteek an-tolatzea erabaki dute, eta joan denazaroaren 21ean, Parisen, Migra-zioaren Estatu Orokorren abia-tzea jakinarazi zuten. «Prozesuoso bat da funtsean, epe ertain etaluzean gogoeta komun eta kolek-tibo bat, eta esperientzien eta gai-tasunen trukea bultzatu nahi di-tuena», azaldu du Navarrok.

Ahalik eta jende gehienak partehartzea nahi dutela azpimarratudu Argitxu Dufau LABeko kideak:«Helburua zinez jende anitzekparte hartzea da, izan elkarteak,eragileak, baina baita interesaduen edozein herritar ere. Eta,noski, hemen diren etorkinek ere.Alderdi politikoetako eta institu-zioetako ordezkariak ez dira parte

hartzera gomitatuak, ez badamaila indibidualean egiten dutenzerbait». William Lopesek herritar gisa

parte hartzen du dinamikan. Harkargitu du nola definitzen denantolatzaile taldea: «Mundializa-zioak eta liberalismo ekonomiko-ak jadanik abiatua zen dinamika

bat behartu dute, jokoan dendrama humanitarioa lurraldekabanatu eta banalizatzea», azaldudu. «Iritzi talde bateko kide gara,beste migrazio politika bat posibledela uste duena eta etorkinekikoelkartasun aktiboa landu nahiduena alternatibak eraikitzeko.Hala, etorkinen kontrako erre-presio forma ororen aitzinean,

harrera duin baten alde-ko herritarren auzipetze-aren aitzinean, gizabalioen galera deitora-tzen dugu».Beñat Gachen Les Bas-

cos LGBT elkarteko pre-sidenteak beste anitzekbezala parte hartzen dudinamikan. Beren orien-tazio sexualagatik jaza-

rriak diren etorkinen egoeraazpimarratu du. Orain arte, 50bat etorkin jaso dituzte. «Gehie-nek ez dute beren orientaziosexualagatik ihes egiten, bainaanitzetan inguruneak ez dakiezer, eta, baldintza txarrenetanEuropara etorri ondotik, gurega-na jotzen dute, haiekin iritsi den

taldeak ez dezan ezer jakinberaien orientazio sexualaz».Estatu Orokorren bidez jendehorri guziari hitza emanen zaiolazehaztu du Gachenek, bai laneanari diren eragileei, baina baitaegunerokoan egoera pairatzendutenei ere.

Maiatzerako bildumaMigrazioaren Estatu OrokorrakFrantziako Estatuan koordina-tuak dira, eta ehunka elkartereneta herritar kolektiboren engaia-menduan oinarritzen dira. IparEuskal Herrian, Etorkinekin ko-lektiboak hartu du horiek antola-tzeko eginkizuna, eta elkarte oro-ri parte hartzeko deia egin dio.Hala, 30 bat pertsona eta hama-bost bat elkarte juntatu ziren le-hen bilkuran, eta parte hartzekoprest agertu ziren. «Gogoeta egun bat antolatzea

erabaki genuen, larunbat honeta-rako. Egun honen bidez, gure ha-rria ekartzea ahalbidetuko dugu,Frantzian bestelako immigraziopolitika bat martxan emateko»,esplikatu du Eve Navarrok.Gaur egungo egoeraren diag-

nostiko bat egitea da bihar Bidar-ten egingo duten bilkuraren hel-buru nagusia, bakoitzak dituenproblematikak, maila lokaleanjartzen diren politikak eta abiatudiren iniziatibak aztertzea. «De-nen artean salatzea onartezina etajasanezina: etorkinen ehizak se-gitzen du Calais inguruan [Fran-tzia], Alpeetan; adingabe bakar-tuen geriza ez da errespetatua;herritar solidarioen epaiketakemendatzen ari dira». Navarroren ustez, Frantziako

Gobernuaren lege proiektuarenkontra mobilizatu behar da.«Erakutsi herritarra eta gizartezibila proposamen indar bat dire-la, elkarrekin praktika eta politi-ka berriak asmatzeko, politika etapraktika alternatiboak badirelaerakusteko. Azkenik, iritzi mugi-mendu bat eraikitzea, migrazioe-kiko eta etorkinekiko ikuspegiakasdun edo anitzetan xenofobo-ari aurre egiteko».09:00etan hasiko da biharko

eguna, Bidarteko Estia ingeniari-tza eskolako anfiteatro nagusian.Talde txikitan abiatuko dituztegogoetak, egunaren bukaeranguzien ideiak bildu eta Ipar Eus-kal Herriko Estatu Orokorrensintesia egiteko. Horiek guziakFrantziako koordinazio taldearihelaraziko dizkiote.Maiatzaren bukaeran, maila lo-

kalean antolatutako talde guziengogoetak bilduko dituen Fran-tziako hitzordu bat egonen da;bertan, geroko ekintzak erabaki-ko dituzte.

Bestelako migrazio politikakezartzeko gogoeta kolektiboaMigrazioen Estatu Orokorren Ipar Euskal Herriko bilkura eginen dute bihar Bidarteko Estiaingeniaritza eskolan b Frantziako Gobernuaren asmoak salatu dituzte antolatzaileek

Hendaiako Atxikitze Zentroa blokeatu zuten Biziko hamarnaka kidek asteartean. ISABELLE MIQUELESTORENA

Asteartean hasi zirenFrantziako Asanblean asiloazeta imigrazioaz aurkeztutakolege proiektua aztertzen

Bihar, Bidarteko bilkuran, taldetxikitan abiatuko dituztegogoetak, eta guztien ideiekinsintesia egingo dute amaieran

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a2 b Gaiak

Hendaiako Atxikitze

Zentroa blokeatu

zuten Biziko hamar-

naka kidek astearte-

an. Horien arten zen

Jose Bove eurodiputatua. «Erran-

go nuke lehen garaipen sinboli-

koa dela, zentroaren funtziona-

mendua eragotzi baitugu egun

batez gutxienez. Horrek erran nahi

du egunero herritar batzuk txan-

dakatuko balira hemen zein beste

atxikitze zentroetan, beharbada

deuseztatzen ahalko genituzkeela

deliturik egin ez dutenen giltza-

petzeak. Miseriari, gerlari eta ba-

tzuetan torturei ihes egitea ez bai-

ta delitua. Gure helburua atxikitze

zentroak desagertzea da, etorkina

izatea ez baita delitua».

«Atxikitze zentroakdesagertzea nahidugu; etorkina izateaez da delitua»

Jose Bove

Eurodiputatua

Page 3: Ostirala 2018ko apirilaren 6a IX. urtea 347. zenbakia www ...€¦ · parte hartzea da, izan elkarteak, eragileak, baina baita interesa duen edozein herritar ere. Eta, noski, hemen

Martxoaren 26an aurkeztu zuten gogoeta prozesua Baionako Euskal Museoan. HITZA

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

Bere historiako 17. kongresua egi-nen du aurten Eusko Ikaskun-tzak, eta gogoeta zabala abiatuadu, erakundea bera berritu etabere rola hobeki definitzeko hel-buruarekin. Udazkenean eginenda kongresua, Geroa Elkar-Ekinlelopean, eta orduan aurkeztukodute erakundearen Liburu Xuria,bost gai estrategikoren ingurukolanen emaitza. Horretarako, to-kian-tokian gogoeta bilkurak an-tolatuko dituzte uda arte. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoa-

ko eta Nafarroako foru aldundieksortu zuten Eusko Ikaskuntza,1918. urtean, Euskal Herriko gi-zarte erronkei «erantzun globa-lak eta bateratzaileak» ematekoxedearekin. Lurraldeen berezita-sunak kontuan hartzea, eta «oz-topo» administratiboak, ideolo-gikoak eta gizarte mailakoak

gainditzea hartu zuen helburugisa. Aurten beteko du, beraz,mendeurrena, eta premiazkotzatjo dute erakundea berritu eta bererola berriz definitzea. 2014an abiatu zuten Euskal He-

rri guziko gogoeta prozesua. Beresorreratik erakundeak izan duenizaera akademikoa gainditu

nahian, herritarrei, gizarte eragi-leei, adituei eta instituzioei deiegin zieten, «gure herriaren ge-roa elkarrekin eraikitzeko». Era-kundea bera dute lehen erronka:gaztetzea eta parekidetasun iriz-pideak bermatzea nahiko lukete. Gogoeta horretatik eratorri da

Euskal Lurralde(ar)en LiburuBerdea, gogoetari oinarriak eman

eta eztabaidarako gaiak identifi-katu dituena. Akademian, politi-kan, ekonomian eta kulturgin-tzan erreferenteak diren EuskalHerri guziko ehunka pertsonabildu dituzte horretarako. «Gurelana ezagutza hori guztia biltzeaizan da; lehenik eta behin, ikus-pegi ezberdinak mahai gainean

jarriz eta, bigarrenik,haien arteko elkarrizketasustatuz: urte hauetanguzietan parean izan du-gun horren alboan har-tzea eta hitz egitea, espe-

rientziak eta ezagutzak parteka-tuz, entzunez ikasiz», adierazidute gogoeta prozesuaren aur-kezpenean. Liburu Berdean, 412 ideia ze-

rrendatu dituzte, apirilean EuskalHerri guzian antolatuko dituztenherritar mahaietan eztabaidatu-ko dituztenak. Lau atal bereizi di-tuzte: euskararen etorkizuneko

jokalekuak elkarrekin eraikitzen;gure jendeak: gizartea eta kultu-ra; garapen sozioekonomikoa;gobernantza demokratikoa.Maiatzean eta ekainean, gizarteforoak antolatuko dituzte EuskalHerri guziko eragileekin, eta, ber-tan, herritarren kezkak eta galde-rak transmitituko dizkiete. Udanbukatuko dute diagnostikoa.Kongresua bera urriaren 5ean ha-siko da, Baionan, eta, bi hilabetez,astebururo izanen dira hitzor-duak.

Ipar Euskal HerrianOrain dela 25 urte sortu zen Eus-ko Ikaskuntza Ipar Euskal He-rrian, elkarte estatusarekin. JeanMixel Larrasket berriki zenduaizan da urteetan erakundearenkoordinatzailea eta bultzatzailenagusietakoa. 2016an, lankidetzahitzarmena izenpetu zuten IparEuskal Herriko Garapen Kontsei-

luarekin, eta Euskal Hirigune El-kargoarekin ere harremanak in-dartu nahiko lituzkete.Urtarrilaren 29an Eusko Ikas-

kuntzaren Kontseilu Errektoreaelkartu zen, eta, lehen aldiz, Eus-kal Elkargoko ordezkari batekhartu zuen parte, Beñat ArrabitHizkuntza Politikarako presiden-teordeak —Euskararen ErakundePublikoko presidentea ere bada—.Urrats «garrantzitsutzat» jozuen elkargoko ordezkariarenparte hartzea Eusko Ikaskuntzak. Apirilaren 28an eginen dute era-

kundearen urteroko biltzar nagu-sia, Baionan, 10:00etan, EuskoIkaskuntzaren egoitzan. Urtekokontuak onartzeaz gain, zuzenda-ritza berrituko dute.

Eusko Ikaskuntzak erakundea

berritu nahi du mendeurrenerako

Urriaren 5ean abiatuko duen kongresurako Liburu Xuria idazteko xedez, abiatua dutegogoeta prozesua b Herritarren mahaiak eta gizarte foroak antolatuko dituzte

Hainbat eta hainbat arlotanerreferenteak diren Euskal Herri guziko ehunka pertsona bildu dituzte

dKONGRESUKO HITZORDUAK

Baiona, urriaren 5ean.Etorkizu-

na irudikatuz: nahi dugun gizartea,

izango dugun gizartea.

Gasteiz, urriaren 19an.Euskara-

ren etorkizuneko jokalekuak elka-

rrekin eraikitzen.

Iruñea, urriaren 26an.Aniztasu-

na, kohesioa eta kultura.

Bilbo, azaroaren 9an.Garapen

sozioekonomikoa.

Donostia, azaroaren 16an.

Gobernantza demokratikoa.

Oñati, azaroaren 23an.XVIII.

kongresuaren ondorioak.

Gaiak b 3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a

Page 4: Ostirala 2018ko apirilaren 6a IX. urtea 347. zenbakia www ...€¦ · parte hartzea da, izan elkarteak, eragileak, baina baita interesa duen edozein herritar ere. Eta, noski, hemen

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a4 b Astekoa

Joanes Etxebarria Maule

«Noiztenka kartzela orokorkiikustea inportantea da». KloeEtxamendik, Genepi elkartekokideak, erreferentzia egin dioEuskal Herrian bertako preso etasenideekiko den elkartasun mu-gimendu zabalari. Presondegie-tako errealitateak jendaurreanezagutarazteko, PresondegienUdaberria antolatu du elkarteak,eta hainbat ekitaldi proposatuapirilerako, Baionako zenbait gu-netan. Presoen bizipenak, emaztepresoen zailtasun gehigarriak etaBaionako presoen familiekiko el-kartasuna adierazteko hitzor-duak izanen dira, besteak beste. Bi gomita berezi ekarraraziko

dituzte kari horretara: MathieuRigouste soziologoak hitzaldi bateskainiko du bihar, Poliziarendominazioa eta segurtasunaren

merkatuagaiaren inguruan. Bes-talde, Audrey Chenu ere ariko da:hamar urteko presondegi zigorrabete ondoan Girlfight liburua ar-gitaratu zuen frantziar militantefeminista, irakaslea, boxeolaria...eta beste hainbat etiketarekinaurkeztu daitekeena.

Feminismoa eta kartzelaPreso diren emazteen egoera arezailagoa dela azaltzera bilduko daAudrey Chenu idazlea Baionara,apirilaren 14an. «Generoa kartze-la puta bat da», dio idazleak be-rak. Kloe Etxamendik zehaztu duzer gisatako ondorioa ekar leza-keen preso egoteak: «Gauza ba-tzuk harrigarriak dira: adibidez,emazte kasik guztiek hilabeteko-ak galtzen dituzte kartzeletan.Halako gauzek argiki erakustendute nola kartzelek hausten di-tuzten jendeak».Genepiko kideari ezinbestekoa

iduri zaio Baionako jardunaldie-tan gaia «ikuspuntu feministabatekin» aipatzea, uste duelakolekuko talde feministetan ere ezdela batere jorratzen gaia:«Emazte guztiek zanpaketa jasa-ten dugu, baina batzuek orainogehiago: kartzeletan direnek, zu-riak ez diren emazteek... eta haie-

taz ez dira sekula arduratzen. Ha-rrigarria da».Audrey Chenuk harrotasun

mezu bat hedatu ohi du eskain-tzen dituen hitzaldietan. Fran-tziako Estatuan, preso guztien ar-tean %5 dira emazteak, eta, dioe-nez, bere hirian (Saint-Denis,Paris ondoan) gizonezkoek «ka-sik medailak ukaiten zituzten»presondegitik ateratzean, etaemazteek, berriz, «lotsa» zutenordaina: «Zigor bikoitza zen, arausozialak eta arau penalak hautsigenituelako». Baina berak ezzuen «lotsarik sentitu nahi». Li-buruaren erdia autodefentsa fe-ministari lotua denez, dudarik ezda bere boxeolari ibilbidearen be-rri ere emanen duela, emazte tal-de baten entrenatzailea ere baibaita.

Barnekoak eta kanpokoak,Presondegien Udaberriak emazteguztiek bizi dutena nahi dute zen-trora ekarri. Apirilaren 12an Baio-

nako fakultateko Udaberriarenbarnean, erakusmahai bateangaia barnatzeko parada eskainikodiete bertako ikasleei; Presonde-giak: sexuaren gillotina izendatu

dute. Hitzaldi, argazki erakusketaeta zinema eztabaiden ondotik,apirilaren 27an egitaraua ixteko,elkarretaratze bat antolatu du Ge-nepik Baionako presondegiarenaitzinean. Hor, kanpoko emazteeielkartasuna adieraztea izanen daxedea, Etxamendik dioenaz:«Preso diren emazteak badira,baina kanpoan diren emazteen-tzat ere zaila da. Presondegi ho-rietan gehienak gizonak dira;mintzalekuetan berriz kasik de-nak emazteak dira, eta bakarrikdira. Etxean oraino lan gehiagobadute; dena bakarrik egin behardute, eta, gainera, lanarekin be-har da konpondu mitzalekuetarajoateko, batzuetan lanean gordezsenarra preso dutela».Gisa horretako elkarretaratze-

rik ez zuen elkarteak nehoiz anto-

latu. Euskal Herrian presoekikoeta haien senideekiko beti izanden elkartasunaz jakitun, dife-rentzia handi bat aipatu du Etxa-mendik «beste presoekin» kon-paratuz gero: «Badira gure preso-en aldeko manifestazioak etaabar, baina ez dugu ahantzi beharbadirela besteak kartzeletan, eta,nire ustez, guk euskaldun gisabadakigu, besteek baino hobeki,zer ustelkeria den presondegia».

Hautetsien interes eskasaGenepik hainbat lan egiten ditu,estatuan zehar, presoekin bere-kin, kurtsoak emanez, adibidez.Haren beste lanetarik bat, apirile-ko egitarauarekin partez betetzenduena, kanpora begirakoa da,sentsibilizazio lana, alegia. Erre-publikaren Itzalean filmaren (A

Presondegien Udaberrian, barnekoarazoak kanpora eramanen dituzteGenepi elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu apirilerako kartzeletako errealitateak ezagutarazinahian b Besteak beste, Audrey Chenu preso ohi eta idazlea gomitatu dute

Presondegien Udaberria egitarauaren barnean, kartzeletako errealitateak ezagutarazteko hainbat ekitaldi antolatu du Genepi elkarteak Baionan. TOR ERIK SCHROEDER

Preso diren emazteenegoera are zailagoa delaazaltzera etorriko daAudrey Chenu preso ohieta idazlea

Hautetsi etainstituzioetakoordezkariei ere zabaldudie Genepik partehartzeko gomita

Page 5: Ostirala 2018ko apirilaren 6a IX. urtea 347. zenbakia www ...€¦ · parte hartzea da, izan elkarteak, eragileak, baina baita interesa duen edozein herritar ere. Eta, noski, hemen

Astekoa b 5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko apirilaren 6a

J. E. Maule

Presondegien Udaberriaren bar-nean, hitzaldia eskainiko du Baio-nako Zizpa gaztetxean bihar,16:00etan.Presondegien Udaberrian parte

hartuko duzu Baionan. Zer lotu-

ra du zure lanak kartzelarekin?

Zientzia sozialetan ikerketa lanindependentea egiten dut, borro-ken barnetik. Ikertzen dudan do-minazio sistema jasaten dutene-kin lan egiten dut. Analisia horrenildoetan, ikertzen dut nola gizartesekuritarioa etengabe elikatzenden gerra kolonialen ereduetan,botere forma berriak asmatzeko.Gizarte sekuritario hori, gizarteinperialistetan, apartheid sozia-len formetan nola antolatzen denere ikertzen dut; segregazio sozialarrazistak direla medio. Maila ho-rretan atzematen da presondegimota bat Amerikako Estatu Ba-tuetan, Frantzian eta oro harMendebaldeko botere blokeanbaduguna. Haren helburua, Fou-caultek zioen bezala, gorputzak

diziplinatzea da; nire lanean, pre-sondegia maila herrikoiaren ge-ruza prekario eta segregatuak le-hertzeko tresna gisa ere agertzenda. Neurriz kanpo ustiatzeko sis-tema ekonomiko bat ere bada,maila herrikoiaren parte bat se-gregatzeaz eta lehertzeaz gaineragaur egungo ekonomiaren zatibat elikatzen duelako. Frantzian kartzelak gainezka di-

rela erraten da.

Fatalitate gisa aipatzen delarik,fikzio bat da, antolatua eta arra-zionala den erregimen bat baita.Presoak humanoak ez diren bal-dintzetan atxikitzea antolatua etaadministratua da: gainera, zigo-rraren eta diziplinaren kontzep-tuen parte da. Baina berriz diot:gainera, sistema ekonomiko batilotua da, itxialdia ahal bezainbaterrentagarri izan dadin erdietsinahi delako. Presondegien kon-trako militanteentzat, bistan da,aterabidea ez da presondegi be-rriak eraikitzea, baizik eta pre-sondegiak hustea. Presondegiakgainezka diren ideia hori beti erai-

ki da pentsarazteko berriak eraikibehar direla; alta, ikusten dena dapresondegi berri bat eraikitzeansegidan betetzen dela eta lastergainezka dela hori ere. Hori lotuada, erran gabe doa, presondegiakbetetzeko papera duen instituziojudizialari. Polizia indarkeria aipatzean, he-

dabide batzuek «polizia gehiegi-

keria» kasuak aipatzen dituzte;

zuk, indarkeria industriala.

Ikusirik estatu indarkerien masa—barnean dira polizia indarkeria,presondegiko indarkeria, gerraindarkeria...— ohartzen gara ez di-rela —errana den bezala— gehiegi-keriak edo istripuak; bai, aldiz,doktrinekin, administrazio bate-kin, protokolo arrazionalekineraikia den sistema baten partedirela. Bestalde, praktikak berakhainbat instituziok kodifikatuaketa finkatuak dira, batetik. Ondo-rioz, ekoizpen industriala bada,fabrika edo lantegi batean bezala,gauzak eraiki ordez estatuak etainstituzioek indarkeria fabrika-tzen eta kontrolatzen dute. Ez dirasistemaren ibilmoldean gertatzendiren akatsak: sistemaren biho-tzean dira, behartzearena esta-tuaren lehen funtzioetan baita. Nola ikusten duzu Kataluniako

egoera, «bazter nahaslerik»

gabe ere polizia indarkeria ger-

tatzen baita.

Ez du interes handirik deus ezhaustea «bazter nahasle» gisaraez agertzeko, baina interesagehiago da elkartasun sareak sor-tzea eta autonomia erreala dutenformak sortzea, gatazkan gaudenbotere sistemarekin dependen-tziarik ez ukaiteko. Logika horidenetan ikusten dut nire lanean:nagusitasun sistema guztiekamankomunean dute funtsezkoa

zaiela interdependentzia, haien-gana joan behar dugulako zerbai-ten beharra dugularik: elikatze-ko, sendatzeko, lurraldea kudea-tzeko, gatazka kudeatzeko...L’Ennemi intérieur zure lehen li-

buruan (Barne etsaia), sistema

hori ikertu zenuen kolonialismo-

an.

Arrazismoak eta patriarkatuakelkar elikatzen dute, interakzio-an, eta elkarrekin garatzen dirahistorian zehar. Aldiz, barneetsaiaz eraman dudan lana Indo-txina eta Aljeriako askapen ge-rren garaian hasten da, eta saiatunaiz azaltzera nola hor badenkontrairaultza forma modernobat —kasik postmodernoa—, kon-tramatxinadarako doktrina batsortzen duena; aitzinetik jadanikbazen, baina gerra kolonial horie-tan jauzi teknologiko nagusi bateman zen, eta laborategi gisakobat izan zen segurtasun sistemagaraikidearentzat.Erran ohi duzu borroken barne-

tik egiten dituzula ikerketa la-

nak, eta borroken zerbitzuko.

Lan kolektiboak direla ere ba-

diozu, baina zuk dituzu sinatzen.

Denean bezala, kontraerranakbadira hor ere. Hasteko, indepen-dentea naiz, ez bainaiz ez estatua-ren ez beste nehoren soldataduna.Jende guztia bezala, ahal bezalamoldatzen naiz alokairua paga-tzeko, ez didate nire ikerketek pa-gatzen. Bestalde, militantea naiz,borroka sozialetan inplikatua, etamaila horretan dut pentsatzen;nire pentsamendua parte hartzendudan taldeetan eraikitzen dut.Beraz, analisi kritiko hori bortxazkolektiboa da. Gero lanak nire ize-nez izenpetzen ditut zintzotasu-nez ere, atzeman nazaten arran-gurarik sortzen balitz edo [irriak].

L’ombre de la Republique, jato-rrizko izenburuan) proiekzioa etaondoko eztabaida izan zen mar-txoaren bukaeran. Publiko zaba-lari, bistan da, baina hautetsi etainstituzioetako ordezkariei erezabaldu die Genepik parte har-tzeko gomita. Herriko etxe etahainbat alderdi politiko gomita-tu, eta «haietatik Gurutze Gorriabakarrik» agertu zela damutzenda Etxamendi.«Triste eta kexu jartzen nau

ikusteak Baionako kartzela hiria-ren erdian dela eta ez herrikoetxeak ez alderdi politikoek ezdutela deus egiten, ez direla horriinteresatzen», dio Genepiko or-dezkari lapurtarrak. OIP Kartze-letako Nazioarteko Behatokiaklan hori egiten badu ere, hangokideak ezin dira kartzeletara sar-tu; diputatuak bai, ordea, KloeEtxamendik oroitarazi duenaz:«Adibidez, Bru edo Lasserre joa-ten badira gau honetan bi orene-tan kartzelara, ezin diete ezetzerran. Baina hori ez dute sekulaegiten. Alta, inportantea da joateaikustera ea eskubide guztiakerrespetatuak diren eta abar».Genepi elkartea bera, 1976an

sortu zenetik, «zailtasun handi-rik gabe» sartzen zen presonde-gietara, baina azken urteetakoegoera aldatu da. «Elkarte posiziobatzuk hartu ditugu, eta preson-degiei ez zaizkie gustatu», Etxa-mendiren erranetan. Beste pre-sondegi anitzetara bezala, Baio-nakora ez dira gehiago sartzen.Horregatik ere saiatzen dira hau-tetsien kontzientziak pizten.

Egitarau zabalaPresondegien Udaberriak hain-bat maneraz eramanen ditu ziegabarneko bizipenak, kezkak edoarazoak Baionako karriketara.Bihar, Mathieu Rigouste soziolo-goak testuinguru zabalago batenberri emanen du Zizpa gaztetxe-an, 16:00etan. Astelehenean hasirik eta apiri-

laren 20a arte, Baionako Uniber-tsitatean izanen den argazki era-kusketak, berriz, Mont-de-Mar-saneko presoek egin irudiakplazaratuko ditu. Apirilaren 12an,Fakultateko Udaberria ekimena-ren barnean, Presondegiak: se-xuaren gillotina erakusmahaiaizanen da ikusgai. Apirilaren 14anAudrey Chenuk hitzaldia ema-nen du La Rue en Pente liburute-gian. Apirilaren 25ean, Faites sor-tir l’accusé filma (Ekarri akusa-tua) erakutsiko dute gaztetxean,PeG egilearekin eta Monique La-louel filmak aipagai duen konde-na luzeko presoaren emaztearenpresentziarekin ondotik eztabai-datu ahal izateko.

«Ikusirik estatuindarkerienmasa, ez diraistripuak»

Mathieu Rigouste b Soziologoa

«Militante eta ikerlari» gisa definitzen dubere burua Rigoustek. Estatuaren barne etsaiaaipagai zuen lehen liburuan, eta, geroztik,dominazio sistemak ikertu izan ditu beti.

HITZA

Page 6: Ostirala 2018ko apirilaren 6a IX. urtea 347. zenbakia www ...€¦ · parte hartzea da, izan elkarteak, eragileak, baina baita interesa duen edozein herritar ere. Eta, noski, hemen

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a6 b Iritzia

Kide ala etsai?

Borroka feministarenharira idatziriko zureartikuluko azken hi-tzaren inguruan gogo-

etatu nahiko nuke: etsaia.«Etsaia gure baitan ere bizi da».Baina zerk eragiten du? Zergatikjokatzen dugu hola? Non da ara-zoa? Subjektibotasunean eragi-ten duten oinarri objektiboei soegin beharrean gaudelakoannago egiazko eraldaketa bat egi-karitzeko.Zuk idatzi gisan, kapitalaren

interesetara eraikia den jendarteeredu batean bizi gira. Bizitzekobehar ditugun gauzak eskuratze-ko soldata baten truk lan egiterabehartuak gara gure konturaaberasten diren kapitalistenmenpe, beraiek dutelarik jendar-tea egituratzeko boterea. Solda-tapeko lanaren esplotazio orokorhonen baitan maila desberdine-tan zapalduriko subjektuak inte-resatzen zaizkie kapitalistei.Ikusten dugu nola kapitalismoakaitzineko produkzio eta jendarteereduetatik eratorritako zapal-kuntzak bere egin dituen: arraza-ren araberako zapalkuntza, za-palkuntza inperialista, nazio za-palkuntza, sexuaren araberako

zapalkuntza... Zergatik interesa-tzen zaizkio kapitalistari zapal-kuntza desberdin hauek? Irudi-tzen zait, batetik, langileen arte-ko lehia sustatzen dutelako;bestetik, esplotatzeko matalazsozial merkeago bat ukaitea ahal-bidetzen diotelako, eta, azkenik,langileriaren batasuna zatitzendutelako, langileen esplotazioorokorrarekiko borroka desbide-ratuz.Aitzinako jendarte eredu baten

herentzia da genero zapalkuntza,baina gaur egungo jendarte ere-duan, hau da, jendarte kapitalis-tan, forma konkretu batzuk har-tzen ditu. Forma konkretu horiekbaizik ez ditugu gaur egun, etaezin dira ulertu gure jendarteaegituratzen duen kapitalismoa-ren logikatik at. Kapitalismoanforma konkretu anitzetan gerta-tzen da emaztearen zapalkuntza,eta, noski, guhaurrek ere erre-produzitzen dugu, inguratzengaituen jendarte ereduak eraginzuzena baitu gure izateko eta ha-rremanak ukaiteko maneretan.Hala ere, etsaiaren terminoa ate-raz eman didazun estakuruaz ba-liatuz, borroka bat aitzina erama-terakoan etsaia nor den argi iden-

tifikatzearen garrantzia azpima-rratu nahiko nuke.Beldur naiz planteamendu fe-

minista zonbaitek ez ote dutenbatzuetan ulertzera eramatenahal emazte guziak kide garelaeta gizonak etsai. Aurtengo grebafeministak xixtako bat eragin diteni. Espainiako erreginak ene na-zioa zapaltzen du, emazte enpre-sarioek ene langile kideak zapal-tzen dituzten gisan. Ez dut gene-ro zapalkuntzaren aurkakopankarta gibelean horiekin egonnahi, esplotazio eta zapalkuntzadesberdinen gainean eraikia denjendarte eredu hau baitut etsai-tzat. Eta logikoa denez, besteakzapaltzetik aberasten direnek ezdute horien boterea sostengatzenduen jendarte eredua suntsitzekointeresik. Angela Merkel edo Ma-donna borrokakidetzat hartukozenituzkete? Esplotazio eta za-palkuntzarik gabeko jendarteeredu bat eraikitzeko borrokandiharduten gizonak ditut nikemaztearen askapenerako borro-kan burkide. Gure artean badugulandu eta eraldatzeko ugari, bai-na elgarrekin baizik ezingo duguegin bide hau.Gure bizien eta harremanen

inguruko egiazko erabaki gaita-suna ahalbidetuko digun bizieredua eraikitzen egin beharkodugu lan, sexuaren araberako lanbanaketa, indarkeria sexista bai-

ta emazteen zapaldu identitateagainditzeko tresna errealak sor-tuz. Zuk zenioen gisan, gure bar-neko etsaien aurka borrokatuz,bestelako norberetasunetara(subjektibitate, desira eta espek-tatibetara) eramanen gaituztenkomunitateak eraikitzeko.Eredu hau nolakoa izan

beharko litzatekeen pentsatzenjardun dugu maiz, eta gero etaargiago ikusten dut nik jabetzakolektiboaren formara erama-nen gaituela. Horri buruz galdeegin nahiko nizuke, Aitor. Jabe-tza pribatua nagusi izan den pro-dukzio eredu desberdinetan(esklabotza, feudalismoa, kapita-lismoa) emaztea zapaldua izandela jakinik, egon ote litezkejabetza pribatua eta generozapalkuntza loturik? Zer suposa-tu zuen tribuaren biziraupenahelburu bakartzat zuten jabetzakolektiboaren garaitik, denadenena izatetik, jabetza pribatu-ra, hau da, zerbait enea eta ezzurea izaitera pasatzeak? Aku-mulatzea bilakatzen da helburu,eta dutenen eta ez dutenen arte-ko lehiak lapurretak, bortxake-tak, gerlak... eragitea normaladitaike. Norberea defenditu etabesterena espropiatzea bihur-tzen da garrantzitsu. Pentsa otegenezake jabetza pribatuarekinlotua dela indar fisiko handienzuenak boterea hartzea?

BERTSOA

Ardiak gudroineanalhatzen emanikBazen zerbait bortuanxuxen ez zoanikMendi eremueribegira egonikDiru laguntzak pekoerrekan jadanikLegeak ekarrikoal du nehoiz onik ?

Azkenean egin duParisek gibelaBere hortan atxikizlaguntzen nibelaHustuko zen mendia,sasitu bestelaEtxalde kopuruaaski mendre delaOhartu dira gaizkigindoazkeela

Noizbait laboraririkgehiago ez badaDeia pasatu dirabostetik bitaraNork ekarriko digujana azitaraEguerdiko biftekaaratseko salda ?Joan beharko duguMakdonaldetara

AlhapideakISABELLE MIQUELESTORENA

25SEASKAK BEHAR DUEN IRAKASLE POSTUEN KOPURUA

Heldu den irailetik aitzina, 230 ikasle gehiago izango dituzte Ipar Euskal

Herriko ikastolek, baina Frantziako Hezkuntza Ministerioak ez du onartu

irakasle postuen kopurua emendatzea. Seaskak harremanak moztu ditu

Parisekin, eta mobilizaziora deitu du, heldu den maiatzaren 4rako.

«Lapurdin ahul dagoela euskalkontzientzia? Ahulagoa izangoda harremanik ez badugipuzkoarrekin, nafarrekin,bizkaitarrekin edo arabarrekin»Eneko BidegainMondragon Unibertsitateko irakaslea

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Ekitaldi arrakastatsua izan dela errandute Idazleen Biltzarreko antolatzaileek

SARA bSarako Idazleen 35. Biltzarra uzta ederrekoa izan dela eta, po-zik dira antolatzaileak. Bi egunez, 1.200 sarrera ordaindurik egin di-tuztela iragarri du Jean-Michel Garat antolatzaileak. Bigarren aldiz biegunetara luzatua zuten. 300 bisitari izan ziren igandean.

ELEKETAMaddi Sarasua

Aitor Servier

Beldur naiz,planteamendu

feminista zonbaitekez ote duten

batzuetan ulertzeraeramaten ahal

emazte guziak kidegarela eta gizonak

etsai. Aurtengogreba feministak

xixtako bat eragin dit eni

Patxi Iriart

Page 7: Ostirala 2018ko apirilaren 6a IX. urtea 347. zenbakia www ...€¦ · parte hartzea da, izan elkarteak, eragileak, baina baita interesa duen edozein herritar ere. Eta, noski, hemen

MUSIKA

AIHERRAFreedom for Aiherra festibalaren karietara, Gozategi,

Willis Drummond eta Holako

taldeen kontzertua. Sartzea 10

eurotan.

bBihar, 22:00etan, herriko plazan.

BAIONALittle Girl Blues eta Screamers & Sinners blues

taldeen kontzertua.

bGaur, 21:30ean, Le Magneto

aretoan.

BESKOITZESoinubilaren kulturasteko emanaldiak. Beskoitzeko

elkarteetako eta musika eskolako

xirula, bateria, gitarra, biolina eta

piano jotzaileak.

bBihar, 18:00etan, Bixintxo gelan.

BIARRITZLarunbat gaueko dantzaldia, DJek alaitua.

bBihar, 21:00etan, Le Magneto

aretoan.

BIARRITZGael Faye eta Arm taldeen kontzertua.

bGaur, 21:00etan, Atabal aretoan.

BIARRITZEqual Brothers etaWandem Sound System taldeen

kontzertua.

bBihar, 21:00etan, Atabal aretoan.

BIARRITZFakear kantariaren kontzertua.

b Igandean, 20:00etan, Atabal

aretoan.

BIARRITZProtomartyr, KaviarSpecial eta Demon Vendetta tal-

deen kontzertua.

bAsteartean, 20:00etan, Atabal

aretoan.

DONIBANE GARAZIMicerenkontzertua.

b Igandean, 18:00etan,

gaztetxean.

HENDAIAManez eta Kobreak,Thierry Biscaryren talde berriaren

kontzertua.

bBihar, 19:00etan, Gaztelu

behatokian.

URRUÑASan Pantzar, Ezin eta...eta Kiki And The Red Kiketz talde-

en kontzertuak.

bGaur, 21:00etan, Lokal aretoan.

BERTSOLARITZA

URRUÑABertso afaria. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta

Nahia Sasco bertsolariak eta

Aitor Servier gai emailea.

bBihar, 21:00etan, Xaia ostatuan.

ANTZERKIA

AZKAINEDaniel Landarten libu-ruan oinarriturik, Jendeakantzezla-

naren emanaldia, Ildoka taldeak

Irudia b Suhuskune

Buru Beltz Fest, metalzaleen bi eguneko festibalaBi egun beharrezkoak izanen dira Suhuskuneko Buru Beltz Fest festibalaren hirugarren aldian talde guztiak ikusi ahal izateko. Bat izan ezik (Bolu 2 De-

ath), metal sentsibilitate desberdinak taularatuko dituzten talde guztiak Euskal Herrikoak dira: Ikus, Vhaldemar eta Estricalla —ikus argazkia— talde-

ek gaur joko dute, 21:30ean hasirik. Bihar, berriz, 15:00etatik goiti, honako talde hauek: Red Dead, Torheit, Newhouse, Cobra, Childrain eta Bolu 2 De-

ath. HTK elkarteak aitzineko bi aldietako ildo beretik segitzen badu ere, larunbateko eguna luzatzea erabaki dute programazioa goizago hasiz. BERRIA

DONIBANE GARAZIAmer i AfricaClrc zirku taldearen Enva ikuskizu-

na, lastoarekin jostatuz.

bGaur, 20:30ean, Vauban zinema

aretoan.

HENDAIAAfrikako eskulanen era-kusketa eta Aizpurdi eskolako ile-

apainketa sailaren orrezkarerak

ikusgai.

bBihar arte, mediatekan.

LEKORNEOgi labearen besta: la-bearen piztea, haurrentzat ogi tai-

lerra, ikastolako haurren musika

emanaldia, Urtsuko Xoriakdantza

ikuskizuna eta mutxikoak. Baigura

ikastolak antolaturik.

b Igandean, 08:00etan, plazan.

eskainirik eta HitzaMintza elkarte-

ak antolaturik.

bBihar, 18:00etan, Biltokin.

BIDARTEBorobil Teatroaren eskutik, Jokoz kanpoantzezlana.

Anartz Zuazuak zuzendurik, Jose-

ba Apaolaza, Asier Hormaza eta

Asier Sota antzerkilariek emanik.

bGaur, 20:30ean, Beheria

antzokian.

SOHÜTAMuskildiko gazteenmaskarada Hokin.

b Igandean, 10:00etan hasirik

barrikadak, eta 15:30ean

arratsaldeko jokoa, herriko plazan.

DANTZA

HENDAIAAmaia Elizaran eta LeireOtamendiren dantza garaikideko

sorkuntza: Block.

bOstegunean, 18:00etan, Mendi

Zolan aretoan.

SARAKorrontzi dantzan. AgusBarandiaran trikiti jotzaileak eta Bi-

llabonako Oinkari taldeko 20 dan-

tzari. Oihain ikastolaren 40. urte-

betetzea ospatzeko.

bBihar, 18:00etan jatekoa, eta

20:00etan ikuskizuna, kiroldegian.

HITZALDIAK

BAIONAAndoni Egaña bertsola-ria: Ahozkotasuna egun.

bOstegunean, 18:00etatik

20:00etara, Euskal Museoan.

BIARRITZArnaud Etxamendi, Roger Courtois eta Dominique

Davanten hitzaldia: Eta euskarak

hizkuntza indo-europearrak

esplikatzen balitu?

bOstegunean, 18:00ean, Colisee

aretoan.

BESTELAKOAK

BIARRITZGitarra tailerrak, bateriaikastaroa, taldean jotzeko tailerra,

musikaren lehen irakaspenak eta

DJ ikastaro desberdinak. Xeheta-

sunak eta izen emateak:

[email protected]

bAstelehenetik ostiralera, Atabal

aretoan.

Agenda b 7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a

Zuzenean zure esku. Joan den

asteko Donibane Garaziko gazte-

txeak antolatu saioaren ondotik,

atzotik ikusgai den saioa Manex

Erdozaintzi Etxart kolegiotik egin

da: Nerabetasunean eta barneal-

dean, euskaraz bizitzeko zonbait

bide izenburua ezarri diote.

Gaur:

07:00.Goiz Berri saioa, Baionatik

zuzenean; armagabetzearen urte-

mugaren kariaz, gomit bereziekin.

16:00.Kantuz Kantu, Joseba Ira-

zoki kantariarekin.

Bihar:

08:00.Punpa Laster, errugbiaz.

Page 8: Ostirala 2018ko apirilaren 6a IX. urtea 347. zenbakia www ...€¦ · parte hartzea da, izan elkarteak, eragileak, baina baita interesa duen edozein herritar ere. Eta, noski, hemen

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

Hamarnaka pertsona elkartu diraSarako plazan, Ipar Euskal Herri-ko ikastolen egoera salatzeko.Heldu den ikasturterako 230ikasle gehiago aurreikusten di-tuzte, eta 25 postu gehiago behar-ko lituzkete, baina FrantziakoHezkuntza Ministerioak ez dupostu bakar bat ere emendatunahi. Prentsaurrekoan parte har-tu du Mirentxu Ibargaraik ere(Donibane Garazi, 1977). Sarakoikastolako guraso gaur egun, ber-tako irakasle ere izana da. 40. ur-teurrena kari, herriko ikastolakurte hauetan izandako garapenaaipatu du.Ikastolak beti borrokan.

Bereziki adierazgarria dena da,garapena alimalekoa dela: ondo-ko urtearentzat 230 ikasle gehia-go izanen da Seaskan, dena bar-ne, eta postu gehiagorik ez. Azkenurteetan lortu dira gauzak gehiegimobilizatu gabe, negoziazio tinkobatzuen ondotik. Baina aurten,negoziazioak itxi dira, eta ez diz-kigute baliabide gehiago onartu;biziki gogorra da.Zer erantzun aurreikusi duzue?

Aurreikusten da lehen fase batHerri Urrats artekoa, ekitaldi na-gusi batekin maiatzaren 4an,Baionan, haur eta guraso guzieneskutik. Oraingoz ez dugu gehiegierranen, baina zerbait ikusgarriaizanen da. Sarako ikastola sortu zela 40

urte beteko diren urtean, iduri

lezake ezer ez dela aldatu. Zer

egoeratan sortu zen garaian Sa-

rako ikastola?

Inguruko herrietan ikastola ba-tzuk sortuak ziren eta bazirenjende batzuk kontzientzia zute-nak. Hiru haurrekin sortu zutenikastola. Erraten da Maite Andia-zabal —luzaz Xalbador kolegiokozuzendari izandakoa— ogi bana-tzen aritzen zela garaian Saran,eta berak erran ziela guraso ba-tzuei: «Nolaz ez duzue oraindikproiekturik muntatu Saran?».Eta horrela abiatu omen ziren gu-raso batzuk; hiru haurrekin irekizuten. 2003a arte ez zuen Lehen maila-

rik izan. Zergatik?

Ikasle gutxi zen, eta, lehen hamarurteetan iraun bazuen ere,1988an itxi zen, haur gutxiegi ze-lako. Hala ere, Olhain elkarteaksegitu zuen kultura elkarte beza-la, ekitaldiak antolatzen eta diruabiltzen, noizbait ikastola berrizsortuko zenaren esperantzare-kin. 1993an ireki zen berriz, 11ikaslerekin, eta geroztik urtezurte garatu da.

2003an izan zen bihurgunea,nire ustez —Sarako ikastolara iritsiberria nintzen orduan, irakaslegisa—. Zazpi ikasle ziren ama ikas-tolako azken urtean zirenak. Zeregin horiekin? Senpereko ikasto-larat? Guraso taldeak beren hau-rrek Saran segi zezaten nahi zuen,eta zazpiko taldea aski gottorrazen garaian. Bestalde, kalkuluaegin genuen, urtero zazpi ikasle-ko gelak izanik, ikastola osoa ire-kitzean 60 ikasletara helduko gi-nela. Aurreikusia bikoiztu duzue: 120

ikasle dira ikastolan.

Beti egon da ttipi. Ni iritsi nintze-nean hamasei ziren bakarrik.Ama ikastola gela bakarra zen.Guti ginen. Eta oroitzen naiz, gurenahia hori zen: beti behar genuenagertu eta gure burua erakutsi etaplazara atera. Denek ematen ahal

zituztela haurrak ikastolan, ezzela bakarrik guraso talde bati zu-zendua, hetsia; irekiak ginela. Etalehen maila irekiz geroztik, kopu-ruek egiten dute garatu dela. Herriari begira sinesgarritasuna

ere bai, beharbada, ikasketak

osoki euskaraz egitea posible

dela erakusteko.

Bai, dudarik gabe. Nahi baduzu,nahiz eta jakin ikastola bat bazelaSenperen, herrian berean ikasto-la bat ukaiteak dena egiten du.Horretarako da Seaska herri gu-zietan ikastolak irekitzearen alde.Herrian berean ikastola izateakdena egiten du.

Zer harrera izan zuen ikastolak

herrian?

Ez dut 40 urteko historia ezagu-tzen baina ez dut sekula sentituhorrelako ohar edo jarrera ezko-rrik. Hala ere, erran behar da Saraherri euskalduna dela. Azkeneanebidentzia bat da. Gaur egun ga-rapena ikusten duzunean... Esko-

la publikoan baino ikaslegehiago bada ikastolan.Ipar Euskal Herrian ez daleku anitzetan gertatzen.Baina so egiten baduzuaski ebidentea da: badira

gure belaunaldiko gazteak, etxe-an euskara entzun dutenak —nahiz eta ez diren bereziki alfabe-tatuak—, gaztetan eta ibili dira el-karteetan, kultur arloan inplikatudira... Belaunaldi horrentzat na-turala izan da haurrak ikastolanematea.

Gaur egun, zein da egoera?

Arrunt errotua da herrian. 80 fa-milia dira ikastolan. Horrek ema-ten dio indarra, eta guraso gehia-go izateak ekartzen dio animaziogehiago. Ihauteriak, Olentzero...ikastolak bultzatzen ditu. Urteroegiten da ikastolaren festa. Oraindela 15 urte sortu zen, modu xu-mean, ikastola plazara eramatekoxedearekin, baina orain, urtekohitzordu nagusienetakoa bilaka-tua da saratarrentzat. Berrogei urteak ospatzeko ere

hitzordu andana antolatu duzue.

Molde bat da gure burua berrizerakusteko, eta erakusteko modudesberdinetan. Haurrentzakomago ikuskizun bat antolatu ge-nuen; gurasoen inplikazioa era-kusteko, gurasoen kantaldi batere egin zen saratarrei irekia. On-doren, hezkuntza arloan egitenden lana erakusteko, komunika-zio ez-bortitzari buruzko gaualdibat antolatu zen. Aurtengo hau-rren ikusgarria ere 40 urteei begi-ra egina izan da. Gaur arratseanizanen da, eta gurasoek ere an-tzerki bat emanen dugu. Etabihar, Korrontzi taldearekin mu-sika eta dantza. Eta azkenik, ikas-tolaren besta izanen da, Mende-koste egunez, maiatzaren 20an. Ikastola zer den oroitarazteko

manera bat, funtsean.

Idazleen Biltzarrerako gurasobatzuek argazki erakusketa batprestatu zuten, lehen irakasleenlekukotasunekin. Horrek ereematen dio... Beharbada gauregungo gurasoei, ikus dezaten,duela 40 urte... gaur egun irudi-tzen zaigu dena erraza dela, bainagarai hartan behar ziren atzemanlokalak, Seaska ez oraindik eza-gutua... Eta hori inportantea dagaur egun ere. Lotura egitekogaurko prentsaurrekoarekin,beti erne egon behar dela. Nondikheldu garen eta nora goazen.Prentsaurrekoan afixa banagenuen eskuetan, Kasu, ikastolakexu! leloarekin, orain dela 40urte bezala. Zer garapen ikusten diozu Sara-

ko ikastolari?

Laster hasiko dira ikastola berriaeraikitzen gure 120 ikasleak bal-dintza onetan aritu ahal izaiteko.Uste dut hori dela gure lehenerronka. Garatzea baino gehiago,segitzea ikusten dut nik, eta nolaez, beste elkarteekin elkarlanasustatzea euskararen inguruan.Urte bukaeran eginen den Eus-

karaldian ikastola bultzatzaileizanen da; herriko elkarte guziakelkarrekin aritu behar gara, eus-kara plazan eta eguneroko biziangehiago erabiltzeko.

«Ikastola arrunt errotuada herrian; horrekematen dio indarra»

Mirentxu Ibargarai b Sarako Olhain ikastolako gurasoa

Gaur eta bihar eginen dituzte Sarako ikastolaren 40. urteurrenenarenospakizun ekitaldi nagusiak. Urteetan ikastolaren inguruan sortutakodinamika goraipatu du Mirentxu Ibargaraik.

E.E.B.

«Prentsaurrekoan, afixa banagenuen eskuetan, ‘Kasu,ikastola kexu!’ leloarekin,orain dela 40 urte bezala»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2018ko apirilaren 6a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Ekhi Erremundegi. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]