ospakizun ezin handiagoa derion - deriokoudala.net argitalpenak/beitu... · ziren, san jorge euren...

14
Scout izaerari eutsiz Gurea Aretoaren ikuskizunen saila eta Jaien Egitaraua daude barruan Ospakizun ezin handiagoa Derion maiatza 2015 116 zenbakia

Upload: others

Post on 20-Oct-2019

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ospakizun ezin handiagoa Derion - deriokoudala.net argitalpenak/Beitu... · ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten

Scout izaerari eutsiz

Gurea Aretoaren

ikuskizunen

saila eta Jaien

Egitaraua daude

barruan

Ospakizun ezin handiagoa Derion

maiatza2015

116zenbakia

Page 2: Ospakizun ezin handiagoa Derion - deriokoudala.net argitalpenak/Beitu... · ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten

2

BIZITZEKO MODUAK

Scout, dantzaria, futbolaria, ekintzailea, musikaria eta abar izan gaitezke… Dena

izan gaitezke, eta, batez ere, gazteak izan gaitezke. Egoerak beti dira aldakorrak, aukerak etorri eta joan egiten dira, baina gogoa, jakin-mina eta ahalegina ezinbestekoak dira intentsitate osoz bizitzeko. Ale honetako orrialdeek honako hauei buruz hitz egiten dute: Álvaro gazteari buruz, zeinak sekulako ahalegina egiten baitu egun batean gure Atheticen parte izateko ametsa egia bihurtzeko; Mariani buruz, originaltasun askorekin bere bideari ekiteko gai den emakumea; soinean dituzten arropak harro daramatzaten dantzariez, zeinak barne-barnean sentitzen baitute txistuaren hotsa eta jendearen emozioa borobilean ireki eta plazetan euren dantza tradizionala erakusten dutenean; gure inguruko gazteei eta egonezin handiko musikariei buruz, euren burua eurek konposatutako eta entzun nahi duen orori eskainitako abestien melodietan bilatzen eta aurkitzen dutenak; eta egun hauetan Ganbeko hariztia poztasunez eta etorkizunez bete duten scoutei buruz, motibatzen eta adierazten dakitela gogorarazteko. Horietako guztietan eta, egoerak hala ahalbidetzen duenean, bizitzen eta mundua astintzen dakiten guztietan daude benetako “kimu berdeak”; hau da, gogoaren, sormenaren eta ahaleginaren indar guztia dutenak. Ez da askoz gehiago behar; laguntzea eta babestea soilik. •

02 Editoriala03 Scoutek Derion hartu dute kanpalekua04 Lainomendi, mende erdiz dantzan05 Derio emakumeen taldeak kopa irabazi du05 Festen azken txanpa06 Marian, on line ekintzailea07 Piperdunek bere burua aurkeztu du07 Zinema gomendioa08 Mikel Urdangarin kontzertuan08 Txorierriko musika lehiaketa09 Gorbeia, mendizaletasunaren akuilua09 Kintoak: mendi erdiz elkartzen10 Alvaro Peña, futbolarekiko grina11 TA21: aztertutakoa aintzat hartzen12 Txapela buruan: Elisa Castron14 Gurea Aretoaren ikuskizunen saila15 San Isidro Jaien egitaraua

Azaleko argazkia:Scoutak Derion(Egilea: DerioKOmunikazioa)

EDITORIALA

BEITU [email protected]

Legezko Gordailua: BI–1377–04I Inprimatzea: Graficas Mungia

Beharrezko telefonoakDERIOKO UDALA 944 541 019AYUNTAMIENTO FAX 944 542 832UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725SERVICIOS SOCIALES 944 542 243SUHILTZAILEAK – BOMBEROS 946 555 337KULTUR BIRIKA 944 659 714GARBIGUNE 944 034 090HERRI IKASTETXEA – ESCUELA 944 541 246UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187BEHARGINTZA TXORIERRI 944 540 370INSTITUTUA – INSTITUTO 944 543 258EUSKALTEGIA 944 540 062MANKOMUNITATEA 944 540 350KIROLDEGIA – POLIDEPORTIVO 944 540 159GAZTELEKU 944 540 469BIBLIOTEKA 944 540 210NAGUSIEN ETXEA 944 540 763AEK 944 543 967KZ GUNEA 944 033 335OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD 944 543 004TAXI DERIO 944 800 909

Page 3: Ospakizun ezin handiagoa Derion - deriokoudala.net argitalpenak/Beitu... · ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten

3

116 Zenbakia

Maiatza2015

SCOUT ESPIRITUA DERIORA IRITSI DAHiru mila pertsona San Jorge ospatzen ari dira Ganbeko hariztian

Euskal Herri osoko scoutak berriro elkartu ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna

ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten. Hiru mila pertsonak baino gehiagok (gazteak, begiraleak eta gurasoak) kanpalekuan jarri eta asteburu ahaztezinaz gozatu zuten. Duela zenbait urte, scout espiritua nagusi zen gure haranean, eta aisialdiko hainbat talde sortu ziren. Deriokoa da, zalantzarik gabe, erreferenteetako bat. “Gizartean izandako aldaketak direla eta, talde horiek azkenean desagertu egin ziren” baieztatu du Egoitz Arruza Derioko erretoreak. Honako hau gaineratu du: “festa honen helburu nagusietako bat izan da sugar hori berpiztea eta gazteentzako ekimen berriak sortzea”.

Guztira Euskal Herri osoko 27 taldek hartu zuten parte ospakizun honetan. Trenez iristen eta inguruko bazterrak ezagutzen hasi ziren; esate baterako, inguruko mendiak eta parke teknologikoa. Hurrengo kategoriakoak Bilbotik oinez joan ziren, eta bidea garbituz joan ziren. Azkenik, zaharrenek Derion lo egin zuten aurreko egunean eta kanpalekua jarri zuten. Dena prest zegoen goizean goizetik

ekintzak gauzatzeko, eta ordu bata inguruan, ohiko meza egin zuten zaindariaren omenez. Ondoren, elkarrekin bazkaltzera joan ziren, hain justu, euri fina agertu baino lehen. Eta arratsaldean onena, musika eta magia frontoiaren inguruan.

Katolikoak eta laikoakBertaratu ziren scout talde gehienek

inspirazio katolikoa duten arren, beste talde batzuk ere gonbidatu zituzten; besteak beste, ASDE, scout talde laikoa. “Festa honen helburu nagusietako bat da gazteek sinestea gogoa izanez gero eta posible dela pentsatuz gero dena lor daitekeela baieztatu du Egoitzek. Beste alde batetik, erretoreak ere esan du garrantzitsua dela begiraleei prestakuntza ematea; izan ere, gure inguruan guraso askok nahi dute horrelako ekimenak sortzea. “Asialdia krisian dago, eta hau aukera ona da berpizteko” azpimarratu du. •

Aisialdi osasungarria eta aberasgarria

Scoutek bizitza eman zioten Ganbeko hariztiari.

Page 4: Ospakizun ezin handiagoa Derion - deriokoudala.net argitalpenak/Beitu... · ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten

4

LAINOMENDI, MENDE ERDIZ DANTZAN

Konpromiso handia herriarekin eta euskal kulturarekin

1980an, kulturarekiko eta euskararekiko interesak bultzatuta, hogeita hamar pertsonako

taldea bildu eta Lainomendi Dantza Taldea sortu zuten. Bada, dantzaz beteriko 25 urte igaro dira. Gaur egun, ehunka dantzari inguru dira, 4 eta 60 urte bitartekoak. Orain, festen pregoiarekin zilarrezko ezteiak ospatzeko garaia da. Euren ordezkariekin hitz egin dugu.

Mende erdi elkarrekin dantzan, gauzak asko aldatu al dira?Duela 25 urte hasi ginenean, ez genuen

ez arropa ez materialik, eta oso begirale gutxi genituen. Horietako bat besterik ez zen bertakoa; gainerakoak Zamudiokoak, Sondikakoak eta Bakiokoak ziren. Gaur egun, begiraleak taldeko kide dira. Arropa pixkanaka-pixkanaka egin dugu. Hasieran oinarrizkoa besterik ez genuen, eta beste taldeek gainerakoa ematen ziguten.

Hogeita bost urte, zein izan dira unerik politenak?Zaila da esaten; beharbada, hamabosgarren

urteurrena, sorpresaz beterik egon baitzen. Era berean, atseginez gogoratzen dugu hamazortzigarren urteurrena eta Gabonetan egin ditugun bi ekitaldi bereziak, Dantzarien Eguneko parrandak, irteerak...

Herriko bizitzan parte-hartze handia duzue, zein dira beti egiten dituzuen ekitaldiak?Herrian antolatzen diren horietan parte

hartzen ahalegintzen gara, ahal dugun heinean. Gabonetan, Olentzero, Inauteriak, Korrika,

Santiagoko jaiak, San Miguel eta San Isidro. Geure ekitaldia prestatzen dugu. Gainera, urtero joaten gara Bizkaiko Dantzari Egunera Bailarín de Bizkaia egunera eta, ahal dugunean, Euskal Herriko Dantzari Egunera.

Azken urtean, bertako dantzariei eta dantza taldeei buruzko liburu bat atera duzue, baita egutegi polit bat ere. Nolakoa izan da esperientzia?Liburu bat egiten parte hartzea oso

esperientzia polita izan da; elkarrizketa, testua, irudia eta bestelakoen bidez elkarrekin eginiko lan bat izan da, azken batean. Urteurrenaren egutegiarekin, gogoa genuen bestelako zerbait egiteko. Hala, ohiko argazkien ordez, keinu dibertigarriez beteriko irudi bereziak atera ditugu. Neska nagusien taldeak landu zituen Oihane Goienetxek proposatutako ideiak. Eginkizun teknikoari dagokionez, Bienve Ferreirorenaren laguntza izan genuen, taldeko aita bat.

Jaietan pregoilari izateko ohorea duzue. Zer egingo duzue?Ohore eta erantzukizun handia da

guretzat, zalantzarik gabe. Benetan pozten gara. Batzordearen gutuna barren-barrenera iritsi zitzaigun. Eskerrak eman nahi dizkiegu, bihotzez. Eta zer esango dugun pregoian? Hori jakiteko, beharrezkoa izango da maiatzaren 14an Herriko Plazan egotea. •

Page 5: Ospakizun ezin handiagoa Derion - deriokoudala.net argitalpenak/Beitu... · ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten

5

116 Zenbakia

Maiatza2015

KOPA IRABAZI DU EMAKUMEEN CD DERIOKEskualdeko emakumeen fultboleko garaikurrik garrantzitsuena lortu dute

Barra-barra hitz egiten da Kopaz, baina Derion oso kopa garrantzitsua lortu

dugu. Bizkaiko emakumeen futboleko kopa Ibaiondoko taldearen bitrinan dago jada. Jokin eta Edu entrenatzaileen neskek ahalegin handia egin behar izan dute puntukako txapelketa horretan. Azken biak, batez ere, oso zailak izan ziren: berdinketa

lortu zuten. Horri esker, irabazi egin zuten txapelketa Ibarsusin, gure klubeko hamazazpi neska hauek. Balentria handia erakutsi zuten, eta lorpen handia izan zen, kontuan hartuta orain dela gutxi kirol hau debekatuta zutela emakumeek. Emakumeen futbolak aurrera jarraitu behar du. Zorionak Txapeldunak! •

FESTEN AZKEN TXANPAFestei ekin baino lehenagoko azken aholkuak

Jai Batzordea San Isidroren azken xehetasunak amaitzen ari da, berriz ere arrakastatsua

izan dadin. Hainbat xehetasunek bermatzen dute hala dela. Alde batetik, egiaztatu da ostiral gauean tren gehiago egongo direla Udalaren eta Euskotrenen negoziaketen ondorioz. Horrez gain, beste urte batzuetan bezala, herritarrei soinu-proben eta jaietan sor daitezkeen bestelako eragozpen batzuen berri

eman zaie. Halaber, aldez aurretik eskerrak eman zaizkie egoera ulertzeagatik. Gainera, jende guztia gonbidatu nahi dute festetan parte hartzera. Hori dela eta, ahalegindu dira nork bere gustuko ekintzak aurkitzeko moduko programazioa egiten. •

Neskek oso txapelketa ona egin zuten.

Page 6: Ospakizun ezin handiagoa Derion - deriokoudala.net argitalpenak/Beitu... · ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten

6

ON LINE EKINTZAILEA IZATEAREN ABENTURAMarian Álvarezek bere lehen denda ireki du Interneten

Nazio barruko eskariak hartzen ditu, baina mugaz bestalde ere aritzen da: Suitzatik,

Portugaletik edo New Yorketik egiten dizkiote haur modako arropen eskaerak. Urtebete baino zertxobait gehiago behar izan du Marian Álvarez derioztarrak “La Gavet” webgune txikiari bizitza emateko. Bertan, “kalitate eta prezioaren arteko lotura ona” da nagusi, baita bere arropa jakin bat ere, “Sport Chic” gisa definitutakoa.

Interneten nire alaba nagusiarentzako arropa bilatzen” ari nintzela hasi zen dena. Orduan deskubritu zuen sarean mundu oso bat zegoela deskubritzeko. Andaluziako marka batekin hasi zen, eta ondoren beste zenbait gaineratuz joan zen, “batez ere nazio barruko markak”. Azkenean, orrialde hau sortu zuen:

www.lagavetmodainfantil.com. Galizian diseinatu zuten webgunea,

eta Marianek kudeatzen du.Berak erosten du arropa, inguruko merkatariekin

harremanetan jartzen dira eta eskaera egiten du. Ordainketak marka bakoitzeko eskaeraren arabera egiten dira: “batzuek eskaera entregatzean eskatzen dizute dirua eta beste batzuek 30 edo 60 egunen buruan onartzen dituzte ordainketak” azaldu du.

Argi dago krisi garaietan moldatu “eta merkatuarekin bat etorri behar dugula, eta bakoitzaren gastuetara egokitu” aipatu du.Hori dela eta, etxez etxeko “showroom” direlakoak ere eskaintzen ditu. Horien bidez, gurasoek webgunetik aukeratzen dituzte arropak eta Marianek euren etxeetaraino eramaten ditu, seme-alabek arropak probatu ditzaten eta zein erosi erabaki dezaten. •

Ondo diseinatutako webgunea kudeatzen du

Marianek egiten ditu argazkiak, eta, ondoren, webgunera igotzen ditu.

Page 7: Ospakizun ezin handiagoa Derion - deriokoudala.net argitalpenak/Beitu... · ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten

7

116 Zenbakia

Maiatza2015

PIPERDUNEK ERAKUSTALDI EDERRA ESKAINI ZUEN ASOZIAZIONISMOAREN FESTAN

Hasierarik onena flamenkoa maite duen taldearentzat

Ez zuten erraza, eta ibilbideari ahalik eta ondoen ekin zioten:gogoak bilduz.Hegoaldeko

artearen lagunen elkarte berriak, Piperdun Derioko Flamenko Elkarteak, harrotasun osoz egin zuen aurkezpena agertokirik zabalenean:gure frontoi estalian. Tximintx eta Lainomendirekin batera eta Sutondoan elkartearen nahiz Doyan eta DAT gimnasioen lan onari esker, gogoratzeko moduko arratsaldea eskaini ziguten dantza eta arte ezin hobeaz gozatzeko. Hasteko, Rocioko salbe bat, hegoaldeko eta iparraldeko dantzak, Andaluziako eta Euskal Herriko folklorea egun horretarako propio nahastuta, poema errezitatuak eta abestuak eta borroka-arteen koreografia

andaluziar bitxi eta aparta. Eta Piperduneko dantzari txikiek dena eman zuten, Portugaleteko Andaluziako Etxeko eskarmentu handikoek egin zuten bezalaxe, taldeko nagusiekin batera euren artea erakutsi baitzuten. Azken batean, festa handia izan zen, eta agerian utzi zuen nola egin daitezkeen gauzak ondo askotariko borondateak elkartuz gero. Luzaroan bizi dadila. •

ZINEMAREN ETA ANIMAZIOAREN IZARRAK

Luxuzko ikuskizunen saila ekarri digute Gureara.Russell Crowek zuzendari gisa El maestro del

agua (Uraren maisua) filmean eginiko debuta (film horren protagonista ere bada) eta Sahun ardiaren pantaila handiko debuta ikusi ahal izango dugu.Gustu eta adin guztietarako aproposa.Australiarrarenari ekingo diogu lehenik. Bere herrialdean film onenaren saria lortu du benetako gertaeretan oinarritutako istorio honek. ta Hollywoodeko izarrez beteriko filmak gustuko baditugu, Johnny Deep izango dugu Ewan McGregor eta Gwyneth Paltrowrekin batera Mortdecai filmean. Bertan, arte-salerosle bitxi bat ikusiko dugu, Deepen estilokoa bete-betean. Munduan barrena ibiliko da ahaztuta dagoen nazien banku-kontu baten kodea duen margolan baten bila.

Zinema txikienentzatHaurrentzako filmen artean, animazioaren

iraganeko eta egungo hiru estreinaldi nabarmendu behar dira. Mickeyk irekiko du hila bere esperimentuarekin, eta txikienak zinemara erakarriko ditu. Halaber, Asterixen azken filmaz ere gozatu ahal izango dugu, oraingo honetan animazio digitalarekin, edo, bestela, El séptimo enanito (Zazpigarren ipotxa). Azken horretan, Edurnezuriren lagun txiki mitikoetako batek nahi gabe Loti Ederra ziztatuko du. Hau da, maitagarrien ipuinen nahasketa zoroa. Baina animazio berriak gustuko badituzue, ezin hobea da telebistan aski ezaguna den Shaun ardiaren munduan murgiltzea. Chicken Runen sortzaileen azken arrakasta da, plastilinaz eginiko euren pertsonaia bitxiekin.

Page 8: Ospakizun ezin handiagoa Derion - deriokoudala.net argitalpenak/Beitu... · ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten

8

MIKEL URDANGARIN DERION“Azula” aurkeztuko du, maitasunari eta harremanei buruzko diskoa

Mikel Urdangarin kantautoreak Gurea Aretoan aurkeztuko du bere azken lana.

Maiatzaren 8an izango da, zortzietan. Azken disko honen oinarrizko funtsak honako hauek dira: bakardadea, pertsonen arteko harremanak, maitasuna eta idealizazioa. “Azula” kantautore honen (Amorebietan jaio zen, 1971n) hamaikagarren lana da.

Urdangarin Euskal Herriko abestien autoreetako ordezkari nagusietako bat da, eta, gainera, denbora darama agertoki intimoagoen bila, bere azken lanak kontatu eta kantatzeko. Gurea Aretoak kontzertu berezi honetarako baldintzak betetzen ditu. Haren abesti berriak ikusi, entzun eta sentitzera etortzen diren guztiek euskal musikaren panoramaren ahotsik pertsonaletako batez gozatzeko aukera izango dute. •GAZTEAK MUSIKAREN ALDE

Hasi da Txorierriko II. Musika Lehiaketa

Mankomunitateak musika-lehiaketa bat antolatu du bigarren aldiz, talde bat

duten Txorierriko gazteentzat. Interesa duten taldeek gutun-azal bat aurkeztu beharko dute maiatzaren 29a baino lehen, posta ziurtatuaren bidez edo aurrez aurre, esaterako, Mankomunitatean bertan. Honako hau egongo da gutun-azalaren barruan: batetik, CD bat mp3 formatuko bi kanturekin, eta, bestetik, kantuen hitzak pdf formatuan. CDaz gain (kantuen eta taldearen izena agertu beharko da bertan) izena emateko orria ere aurkeztu beharko da. Webgunean dago eskuragarri: www.gaztetxorierri.eus.

Lehen fasea ekainaren erdialdera arte izango da, eta, fase horretan, zazpi talde finalistak eta euren kantetako bat aukeratuko dira. Sare sozialen bitartez jakinaraziko dira talde horiek. Taldeek CD batean grabatuko dituzte kantu horiek, kopiak jasoko dituzte eta diskoaren aurkezpenean joko dute. Talderik onena sare sozialetan jasotako botoen (% 30) eta epaimahaiaren bozketaren bitartez aukeratuko da. Talde irabazleak 300 € eta aurkeztutako bigarren kantua grabatzeko aukera lortuko du. Beste alde batetik, 100 €-ko sari berezi bat egongo da... www.gaztetxorierri.eus webgunean boto gehien jasotzen duen taldearentzat.

Page 9: Ospakizun ezin handiagoa Derion - deriokoudala.net argitalpenak/Beitu... · ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten

9

116 Zenbakia

Maiatza2015

GORBEIA, MENDIZALETASUNAREN PIZGARRIA

Eiffel dorrearen lehengusu txikia du gailurrean

Apirilean, mendi baten gailurrean dagoen munduko gurutzerik altuenaren erakusketa

izan zen Kultur Birikan, Iñaki García Uriberen eskutik. Tabako-saltzailea da García Uribe, eta kausa ahaztuen etnografotzat du bere burua. Mende laurdena eman du Gorbeiako Gurutzeen hutsune historikoa bete nahian. Azaldu digu hiru gurutze egon izan direla gailurrean. Lehenengoa 1901. urtean jarri zuten. Gasteizko elizbarrutiak agindu zuen, eta Casto Zabalak diseinatu. 33 metro garai zen, Kristok hil zenean zuen adinaren omenez. Diseinatzaile erlijiosoak obsesioa omen zuen zenbaki horrekin: 33 baserri zituen eta gau bakoitzean horietako batean egiten zuen lo.

Lehenengo horrek, ordea, hilabete besterik ez zuen iraun zutik. Oraindik hamarkada bat falta zen mendizaletasuna sortzeko. Bigarren gurutzea 1903. urtean inauguratu zen, eta hiru urte egon zen gailurrean. Hiru urte horien ondoren, egokitu egin zuten gurutzearen egitura; 18 metro kendu zizkioten eta angelu handiagoa eman zioten, tontorreko haize indartsuei aurre egiteko. Azken obra, oraindik gure artean duguna, Eiffel dorreari begira egokitu zen, eta, García Uriberen ikerketen arabera, 1909. urtean jarri zuten. •

MENDE ERDIKO BATASUNA OSPATZEN65. urtean jaiotako pertsonek aurten ere arrakasta osoz errepikatu dute deialdia

Zaila zuten arren, itxaropenak bete egin dituzte: 1965ean jaiotako ahalik eta

pertsona gehien elkartzea. Joan den urtean ekin zioten bideari lehen aldiz, eta dagoeneko egun finkoa dugu egutegian. 50 kinto inguru bildu ziren aurten; gainera, 50 urte bete dituzte. Oraingoan ere festa eta oroitzapenak

nahastu ziren:goatekea, janaria, argazki-erakustaldia, photocalla... Egun horretako oroitzapenerako zapiak ere izan zituzten. Poz-pozik bildu ziren Pablo Gurpide Apezpikuaren lehen ikasleak. Gero eta gehiago ari dira biltzen, eta 2016ko topaketan pentsatzen ari dira jada. Aurrera jarrai dezatela! •

Gontzal Mendibil, erakusketaren kontrapuntu musikala.

Page 10: Ospakizun ezin handiagoa Derion - deriokoudala.net argitalpenak/Beitu... · ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten

10

FUTBOLAREKIKO PASIOAÁlvaro Peñak Athletic-ekin egin zuen debuta, Bielsarekin

“Pertsona langile eta leiala, nahi duena

lortzeko egunero borrokatzen dena”; hala definitzen du bere burua Álvaro Peñak, Athletic-en “Bielsa eroa”-rekin estreinatu zen derioztar gazteak”. Gaur egun Lugon dabil, Adelante Ligan (bigarren maila), erdilari. Esaten du hainbat denboraldi Galiziako lurretan egin ondoren ohitzen ari dela etxetik kanpo bizitzera baina faltan sumatzen duela, besteak beste, lagunekin gozatzea, (alkoholik gabeko) garagardoak edaten eta futbola ikusten. Peña Bilbon jaio zen, duela 24 urte, eta Derion bizi izan zen 14 urte zituen arte. Orduan, Plentziara joan zen bizitzera. “Baloi batekin ditudan nire lehen oroitzapenak anaiak eta nik sukaldean egiten genituen partiduak dira. Batzuetan aita ere gehitzen zitzaigun, nahiz eta amari asko ez gustatu” azpimarratu du futbolaren munduan ibilbide garrantzitsua duen gazte honek.

Ibilbide luzea

“Derion jokatu nuen 11 urte bete arte, eta urte haietan gozatu nuen gehien jokatzen” adierazi du. Gero, Zamudioko eta Derioko gazteak nahastu ziren, kimuen lehen mailan jokatzeko. Ondoren, Romon ibili zen, eta, gero, Danok Batek fitxatu zuen. Horren ondoren iritsi

zen berririk onena: “Athletic-ek fitxatu ninduen 14 urte nituela, eta hamazazpi denboraldi eman nituen kadete mailatik Bilbao Athletic-era arte. Bielsaren Athleticen egin nuen debuta” adierazi du.

Haren kirol arloko helburua Athletic-en jokatzea da, baina esaten du orain oso zaila dela. Hala ere, noizbait itzuliko den itxaropena du. Haren ametsa da futbolaz gozatzen jarraitu ahal izatea, noranahi eramaten duela ere, eta bidean sor daitezkeen oztopo guztiak gainditzea. Zoriontsu izatea egiten eta lortzen duenarekin, umiltasunez eta jarrera onarekin. “Etorkizunean futbolean jokatzen eta gozatzen ikusten dut neure burua, eta hori lortzeko borrokatuko naiz” amaitu du. •

Aisialdi osasungarria eta aberasgarria

Álvaro Peña, Lugoko jokalari derioztarra.

Page 11: Ospakizun ezin handiagoa Derion - deriokoudala.net argitalpenak/Beitu... · ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten

11

AZTERTUTAKO GUZTIAREN BALORAZIOATokiko bost foroen amaiera eta berrikuspena

Sektoreko foroen ibilbidea orain dela urtebete hasi zen. Monografiko horien bidez, herriko

gabeziak xehetasun handiarekin hautematen saiatu dira, ondoren instantzia eskudunei jakinarazi eta konpontzeko. Maiatzean egindako hiri-foroen berrikuspen bat egingo da.

Topaketa horietako lehenengoa Ganbe eta inguruetan zentratu zen, eta ikusi zen inguru hartara joateko oinezkoen bidea behar zela. Horrez gain, seinaleztapen-, argiztapen- eta trafiko-arazoak hauteman zituzten. Bigarrena herriaren goialdeari buruzkoa izan zen: Aldekoenetik Txosnara doan koadrantea eta Gaztelumendi eta Besaide plazak. Nabarmendu zuten haur-jolasetarako eta kirolerako guneak ez daudela egokituta eta bizikidetza-arazoak daudela bizilagunen eta gazteen lonjen erabiltzaileen artean. Halaber, askotan aipatu zen argi gutxiegi zegoela herriko leku batzuetan.

Obrak, erabilerak eta abiaduraHirugarren sektorean Uribe parkea

eta San Miguel auzoa sartzen ziren. Foro horretan, txakurguneak jartzeko proposamena egin zuten, baita kiroldegia, Kultur Birika eta lehendik dauden aparkalekuak modu eraginkorrago batean erabiltzeko modua ere. Trafikoa moteltzeko ere eskatu zuten. Hemen ere argiteria hobetzeko eskaera egin zuten. Hiri-foroekin amaitzeko, herriaren erdigunea aztertu zen, oinezkoen eta zerbitzuen hirigunea, hain zuzen, eta ingurua berregituratzeko eta garbitzeko proposamenak egin zituzten. Beste alde batetik, zenbait zalantza azaldu zituzten metroaren 3. lineako obren inguruan eta Larrabetzuko autobusa kentzearen inguruan. Monografikoa amaitzeko, landa- eta industria-eremua aztertu ziren. •

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

Page 12: Ospakizun ezin handiagoa Derion - deriokoudala.net argitalpenak/Beitu... · ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten

12

OROITZAPENIK ONENA: NIRE LAGUNAK

Elisak berdin-berdin gordetzen ditu nahigabeak eta maitasuna

Garrantzitsuena amaiera da, orainaldia, eta garai hobeak gogoratzen saiatzen garen

arren, Elisari oraingo Castro Urdialesez hitz egiten diogunean argitzen zaio soilik aurpegia; izan ere, zerbait mugitzen zaio barren-barrenan 70eko hamarkadako Derioz hitz egiten diogunean; garai gogorra izan zen, bereziki. Langile nekaezina da Elisa, eta gogoan ditu “El de la Rubia” familiaren tabernan igarotako egunak, bai eta anai-arrebak zaindu beharra ere, familia ugaria ziren eta. Ez zen batere izan 17 urteko nerabe maitemindu harentzat, eta 17 urte zituela, giroz aldatzea erabaki zuen. Haurdun zegoen, eta adore, ziurtasun eta baikortasun handiz ekin zion bere bide berriari. Bizkaiko hainbat lekutan izan zen Cantabriako

herrian finkatu arte, eta, orain, zoriontsu da. Amona maitagarria da, eta horrek “erabateko zoriontasuna” ematen dio. Horrez gain, bere lagunak ere maite ditu: Derioko lagun koadrila.

Ausarta eta irribarrea ahoan

Bokaziozkoa du apaintzaile lana eta bere ingurua ere beti edertu izan du, inguruko guztiak zainduz. Hala, gertuko matriarka gisa dute denek. “Beti oporretan” bizi da, eta hori ez da luxuagatik, bizitzan hartu duen jarreragatik baizik. Balioa ematen dio xehetasun txikiei: itsasoaren ondoan kirola egin ahal izateari, konpainia onean ardoa edatera joateari… Eta oso ondo sentitzen da horren harrera ona egin zion herrian: “uste diot alaitasuna ematen

diodala nik trukean”. Zuri-beltzeko Derio hartan ere transmititu zuen alaitasun hori.Ilun-argi horiek festetan alaitzen ziren. Bereziak ziren harentzat, eta piztu egiten dira orain ere, itzultzen denean. “Urtean behin edo bitan” itzultzen da, eta ingurukoek ikusten zuten “zein polita dagoen”.

Gainditu du mende erdia, eta ez dio merezi urteak kentzea.

Beti bezala, irribarrez, eta inoiz

baino zoriontsuago.

Page 13: Ospakizun ezin handiagoa Derion - deriokoudala.net argitalpenak/Beitu... · ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten

116 Zenbakia

Maiatza2015

1313

Emakume zaildua da, eta beti egiten du irribarre; erabaki egokiak hartu izanaren sintomarik onena da hori. Gehiago hurbildu da gertuko familiarengana, eta handitu egin du errespetatzen eta miresten duten lagunen taldea. Bigarren gazte-garaia merezi du Elisak… eta ari da horretaz gozatzen. •

Castro Urdiales (Kantabria)

Kantabriako herri hau postal bat da. Marinel portua defendatzen duen eliza eta uraren gaineko Santa Ana ermita agertzen diren irudia gure itsasertzaren

argazki ohikoa da. Gertu dago Bizkaitik, eta milaka bizkaitar joaten dira uda pasatzera. Horietako asko hara joan dira bizitzera. Castro Urdialesen

hirigune historikoan iragan erromatarraren aztarna arkeologikoak aurki daitezke eta horiek dena, itsasoaren eta eguneroko poteoaren zapore onenekin nahasten dira bertan. Terraza gogoangarriak eta garai bateko tabernak ere badaude, eta ez da horiek ezagutzeko aukerarik galdu behar. Solariumeko

eguzki izpiekin ere goza daiteke, olatuek eskailerak igotzean egiten duten musika entzunez. Hemen, oso erraza da edozein kirol egitea, eta ohikoa da lanegunetan portuan paseo bat emanez oporretan zaudela sentitzea. Eta ezin ahaztu “CosoBlanco”-z, herri honetako udako egutegian finkatutako festaz.

Elisak “urruntasunean handiagoa” ikusten du Derio, eta oraingoa atsegina iruditzen zaio.Kintoen bilkura bat dela-eta egin digu bisita, eta hitzorduan badirudi gelditu egin dela denbora une batez. Beti bezala, irribarrez dago, festaren gatza eta piperra da, garai batean bezala, nahiz eta oroitzapenak ez izan nahi bezain zoriontsuak. Gazte-gaztetatik lan eta lan aritu zen, eta gogor egin behar izan zuen lan ahizpa txikia eta alaba aurrera ateratzeko. Orain, eskatzen duen arreta eta goxotasun guztia ematen dio bilobari. Espiritu eta itxura gaztea du, eta goratu egiten dute lagunek. Irribarrea atera zaio berriro Castroz hitz egiten hasi zaigunean. Lehen herria da harentzat, ez atseden hartzeko leku soil bat. Bizitzen eta gozatzen ari da, indarrak hartu ditu: borrokalari amorratua da.

Alaitasuna eman zion Castrori

Badirudi denbora polikiago doala Elisaren bizitzan.

Page 14: Ospakizun ezin handiagoa Derion - deriokoudala.net argitalpenak/Beitu... · ziren, San Jorge euren zaindariaren eguna ospatzera. Oraingo honetan, Ganbeko hariztia aukeratu zuten