osasun eta kontsumo erakusketa 2016 · 2016-06-29 · 4. maila: asertibitatea • tailer honek, ......
TRANSCRIPT
OSASUN ETA KONTSUMO
ERAKUSKETA
2016
SARRERA
• XVI. Osasun eta Kontsumo Erakusketa.
• 2016ko apirilaren 11tik 27ra bitartean egin da.
• Txorierriko eskola publiko guztietan
• LH 1etik LH 6ra
• Landutako gaia: Adimen emozionala eta bizikidetza
HELBURUAK
• Helburu nagusia: Neska-mutilak beren ADIMEN EMOZIONALA garatzeko gai izatea
GATAZKEI AURRE EGITEKO ESTRATEGIA positiboak barneratuz.
• Helburu zehatzak:
– Beren emozioak eta besteenak ezagutzen ikastea.
– Gizarte-harremanak izan, mantendu eta gozatzeko aukera emango dieten trebetasunak
eskuratzea.
– Eguneroko frustrazioekiko tolerantzia garatzea.
– Beren gogo-aldarteen eta horien inguruko pentsamenduen kontziente izatea.
– Beren autoerregulazio-prozesuan tresna baliagarriak barneratzea.
– Pertsonen arteko gatazkak eta arrisku-jokabideak prebenitzea.
– Beren buruarekiko autoestimu positiboaren eraketan heztea.
PARTE-HARTZAILEAK
IKASTETXEA KONTAKTUA TALDEAK IKASLEAK
DERIO H.I MILA 17 307
LARRABETZU H.I DEIENE 7 131
LEZAMA H.I ESTHER 6 99
GORONDAGANE I.P PAULINO 11 233
ZAMUDIOKO ESKOLA BELEN 12 171
GUZTIRA 53 941
EKINTZAK
Koordinazio bilera eskolan
– Aukeratutako gaiaren zergatia irakasle guztiei aurkeztu.
– Helburuak aurreikusi.
– Daten egokitasuna errepasatu.
– Dinamikak, beharrezko baliabideak, gela bakoitzaren
berezitasunak, ekintzen egutegia, eta abar.
Orokorren, irakasleek aldez aurreko bilera hau egitea oso
positibotzat jo dute, programaren helburuak eta metodologia
hobeto ulertzeko baliagarria izan zaielako.
Apirilaren hasieran INFORMAZIO ETA KOORDINAZIO BILERA bat egin da ikastetxe
bakoitzeko irakasle taldearekin, programa aldez aurretik aurkezteko eta planifikatzeko
asmoz. Bertan landutako gaiak hurrengoak izan dira:
– Aurten ere, irakasle bileran familientzako jardunbideen dekalogoak banatu dira. Maila
bakoitzeko dekalogo digital bat banatu da, parte hartzen duten ikasleen gurasoak
sentsibilizatzeko, eta bizikidetza positibo bati dagokionez gizarte-trebetasunen eta
adimen emozionalaren alorrean hezteko beharrezko tresnak eskaintzeko
Familientzako jardunbide
egokien dekalogoa
• Behin tailerrak bukatuta, HEZKUNTZA EMOZIONALARI BURUZKO LAGUNTZA
GIDA DIGITALA, banatu da. Gida honekin irakasleek gaiarekin lantzen jarraitzeko
aukera izango dute
Gida: Hezkuntza emozionala eskolan
• Talde guztietan tailer didaktiko 1 egin da, eta saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena
izan du.
• Honako EDUKI hauek landu dira:
Tailer didaktikoak
Gaiak Tailer Kopurua
1. maila: AUTONOMIZAZIO PROZEZUA 8
2. maila: LANKIDETZA JOLASAK 8
3. maila: TOLERANTZIA ETA ERRESPETUA 9
4. maila: ASERTIBITATEA 9
5. maila: GATAZKEN KONPONKETA 8
6. maila: TALDE PRESIOA / TABAKOA 8
• Tailer honek, ikasleek etxean eta ikasgelan autonomia pertsonala ezagutu eta
sustatzea izan du helburu.
• Ikasleek oso modu aktiboan hartu dute parte eta orain arte “autonomia” hitza
ezagutzen ez bazuten ere, erraz ulertu dute bere esanahia. Helduagoak diren
heinean gaitasun gehiago eskuratzen dituztela eta beraz erantzukizun gehiago ere
hartu behar dituztela ohartu dira.
Gehien gustatu zaizkien dinamikak:
- Ohea egiteko oso denbora gutxi behar dela egiaztatzea
- Antzerkia.
1. maila: AUTONOMIZAZIO PROZEZUA
• Tailerrak, ikasleek lankidetza, errespetu eta tolerantziako esperientzia bat bizitzea
izan du helburu.
• Tailer honetan ikasleek lankidetzaren eta lehiaren kontzeptua ezagutu dute, batez
ere, lankidetza jolasen abantailak ezagutuz.
Gehien gustatu zaizkien dinamikak :
- Aulki kooperatiboen jolasa.
2. maila: LANKIDETZA JOLASAK
• Talde-dinamiken bitartez, aniztasuna errespetatzeak duen garrantzia landu da, tratu
desberdinaren ondorioak ezagutu dituzte eta gure ekintzekin besteak nola
sentiarazten ditugun hausnartu dute.
Gehien gustatu zaien dinamika:
- Mezu positiboen dinamika, bakoitzaren alderdi positiboak ateratzeko aukera
izan dutelako.
3. maila: TOLERANTZIA ETA ERRESPETUA
• Jarduera batzuen bidez, Komunikatzeko modu asertiboa, agresiboa eta pasiboa
aztertu dute. Oso ondo barneratu dute bai jokaera pasiboa eta bai agresiboa jarrera
desegokiak direla eta asertiboa aldiz egokia.
Gehien gustatu zaien dinamika:
• - Antzerkia
• - Betaurreko magikoak
4. maila: ASERTIBITATEA
• Tailer honek, arazo komun baten aurrean adostasuna lortzen ikastea izan du helburu.
Gehien gustatu zaien dinamika:
- Okaren jolasa
- Kotoia eta harrien jolasa
• Hainbat ikastetxetan ikasleek erakutsi dute nahikoa trebetasun dituztela beren
kidekoekin dituzten gatazkak konpontzeko. Beste batzuetan, ordea, eguneroko
gatazkei aurre egiteko eta horiek konpontzeko trebetasun gutxi dituzten neska-
mutilak aurkitu ditugu.
5. maila: GATAZKEN KONPONKETA
• Tailer honen helburua , ikasleei ezagutza, gaitasunak eta giza baliabideak ematea talde presioa
saihesteko izan da.
• Pertsona bakoitzaren iritziari eusten jakiteko teknikak entrenatu dituzte.
• Irakasleekin egindako bileran ikastetxe askori ez zaie komenigarria iruditu tabakoaren gaia
zuzenean lantzea, eta nahiago izan dute talde-presioa modu orokorragoan lantzea eta kasu
batzuetan gai horri buruzko dinamika txiki bat egitea. Larrabetzuko eta Derioko ikastetxeetan
bakarrik azaldu dute interesa tabakoari buruz lan egiteko eta erretzeko makinaren esperimentua
eta egiteko. Esperimentu horretan zigarro bat piztu zen eta botila bat eta kotoi zati bat erabiliz
tabakoak erretzaile baten biriketan duen eraginari buruzko gogoeta egin ahal izan zen.
6. maila: TALDE PRESIOA
• Oso tailer baloratua da, irakasle zein ikasleen artean. Oso ondo
ulertzen dute zer den presioa nabaritzea baina baita zergatik ez dugun
besteak presionatu behar ere. Hezitzailea saiatu da enpatia kontzeptua
sartzen, ikasleak ondo ulertzeko nola sentitzen diren besteak
presionatuak daudenean.
PROGRAMAREN
BALORAZIOA
IRAKASLEEN BALORAPENA:
• Tailerrak egin diren bitartean balioespen-orri bat eman zaie
programan parte hartu duten irakasleei, eta egin diren tailer
guztietan irakasleen gogobetetasun-maila balioesteko aukera eman
digu.
• Taulan ikus daitekeenez programaren balioespen orokorra oso ona
izan da, BATEZ BESTEKO NOTA 7,6 izanik.
• Edukien eta programaren egokitasunari buruzko oso balioespen
orokor ona egin dute irakasleek, Gaiaren egokitasuna, balorazio
altuen jaso duen itema izanik.
Sondika Lezama Derio Larrabetzu Media
Antolaketa 7 7,5 7,4 8 7,4
Ordutegia 8 7,8 6,4 8,4 7,6
Iraupena 7 7,5 6,6 8,2 7,3
Materialak 7 7 7,6 8 7,4
Hezitzailearen prestaketa 8 7,1 7 8,4 7,6
Taldea motibatzeko gaitasuna 7 7,8 6,6 8,8 7,5
Gaiaren egokitasuna 8 7,5 7,6 8,8 7,9
Jardueraren egokitasuna 8 7,1 7,4 8,4 7,7
Taldearen interesa 8 7,6 7,6 8,6 7,9
Balorazio orokorra 7 7,4 7,1 8,4 7,6
IKASLEEN BALORAPENA:
• Programa amaitzerakoan ikastetxeko ikasleen zati bati ere EBALUAZIOKO GALDE-SORTA bat
eman zaio, haien balioespenak eta iritziak biltzeko.
• Ikasleek adin bakoitzera egokituta dagoen inkesta baten bitartez balioetsi dute parte hartu duten
jarduera. 13 balioespen-fitxa eman zaizkie 6 eta 8 urte bitarteko neska-mutilei, eta beste 14 fitxa 8
eta 11 urte bitartekoei.
• 6-8 urteko ikasleen balioespenaren emaitzak: 10%ak oso ondo pasatu du. Kasu honetan,
parte hartu duten ikasleak oso gustura agertu dira. Denek oso ondo pasa dutela aitortu dute
galde-sortan. Gehien gustatu zaiena ohearen dinamika, antzerkia eta Nemoren filma izan dira.
• 8-11 urteko ikasleen balioespenaren emaitzak: Ikasleek tailerrei
buruz egin duten balioespena ere, BIKAIN notakoa izan da, batez
besteko puntuazioa 4,7 izan da 5 puntuko eskala batean, ondoren
adierazten den taulan ikus daitekeen bezala
1. Nola irakasten du hezitzaileak? 4,9
2. Ikasten dituzun gauzak gustatzen zaizkizu? 4,6
3. Egin dituzun ekintzak gustatu zaizkizu? 4,6
BATEZ BESTEKO GLOBALA 4,7
• Hurrengo lerroetan, ikasleek galdera sortan azpimarratutako eduki
erabilgarrienak jasotzen ditugu ditugu:
- Beti positiboa izatea eta ez egin inori zuri ez zaizuna
gustatzen
- Errespetuz jokatzea beharrezkoa dela
- Errespetua eta asertiboa zer den jakitea.
- Sentimenduak lantzea garrantzitsua dela.
- Konponbideak bilatzea presionatzen ari direnean.
- Ez dela inor presionatu behar.
- Niregan konfiantza izan behar dudala.
- Presioari aurre egiteko teknikak.
LAN TALDEAREN BALORAZIOA:
• Ortzadar SLn uste dugu 2016ko programaren balioespen orokorra oso positiboa izan dela,
irakasleen, ikasleen nahiz lan-taldearen beraren balioespenak ikusi ondoren.
• Esan daiteke ekintza guztiak aurreikusita zegoenaren arabera garatu direla, eta ikasleek nahiz
irakasleek programaren eta landu diren gaien egokitasuna azpimarratu dute aurten ere; izan
ere, gaitasun pertsonalak, trebetasun sozialak eta balioetan oinarritutako hezkuntza jolas moduan
landu ahal izan baitituzte beraientzat berria zen kanpo-agente batekin.
• Irakasleek tailer guztiei buruz oso balioespen ona egin duten arren, gatazken konponketa batez
ere bereziki positibotzat jotzen dute eta ildo horretan lan egiten jarraitzea proposatzen dute.
Bereziki harrien eta kotoien dinamika oso modu positiboan baloratu zuten, kurtso bukaeran berriro
egingo zutela adieraziz.
• Beraz, uste dugu aurreikusitako helburuak bete ditugula eta programa denontzat oso modu
pozgarrian garatu dela.
• Programaren koordinatzaileek ere, hainbat irakaslek adierazi duen
bezala, uste dugu garrantzitsua dela programari jarraipena ematea,
programarekin jarraituz gero emaitzak hobeak izango direlako.
• Hurrengo urteari begira, ikusita gaia interesa daukala ikastetxeetan,
guraso zein irakasleentzako formakuntza ematea proposatzen dugu:
GURASOEKIN:
• Bai guraso zein seme-alaben emozioak kudeatzeko gakoak ikastea eta gatazkak konpontzeko
trebetasunak barneratzea.
• Helburu espezifikoak
- Gurasoak etxean adimen emozionala sustatzeko tresna erabilgarriak ematea
- Familiaren barruan emozioak ezagutzeko eta adierazteko irizpideak ematea.
- Guraso bezala, gure trebetasun emozionalak hobetzea eta gatazkak konpontzeko
estrategiak barneratzea.
IRAKASLEEKIN:
Irakaslegoa aditasun emozionalaren bidez hezteko garrantzia barneratzeko saio ezberdinak eskaini
eta gelako gatazkak konpontzeko tresna baliagarriak barneratzea.
GIZA BALIABIDEAK
• Programa honen garapen egokian zuzenean edo zeharka lagundu duten ORTZADAR SLren
Gizartegintza eta Kontsumo Arloko langileak honako hauek izan dira:
- Arloko zuzendaria
- Programen koordinatzailea
- Hezitzailea
• Prestakuntza-ekintzak egin direla eta modu egokian ebaluatu direla egiaztatu ondoren, txosten
honetan zerrendatu diren prestakuntzako ekintzak/jarduerak baliozkotutzat jotzen ditugu.
• Bezeroaren ontzat emana (Txorierriko Mankomunitateko Droga-mendekotasunen Prebentziorako
Zerbitzua).
• Arloko zuzendariordearen ontzat emana (Gizartegintza eta Kontsumo Arloa. ORTZADAR SL)