non daude ekonomistak linkedinen?
DESCRIPTION
Aurkezpenean azaltzen da nola izena eman sare profesional honetan eta bide batez "RED ekonomista" taldean parte hartzea.TRANSCRIPT
ekon
omis
ta 2
.0
Non daude ekonomistak LinkedInen?
– Ekonomisten Euskal Elkargoa –
ekon
omis
ta 2
.0Gizarte Sare Profesional honi buruzko gida praktikoa
– Ekonomisten Euskal Elkargoa –
- 2010ko ekaina -
ekon
omis
ta 2
.0Elkargokideen arteko harreman zuzena bultzatzeko asmoz, eta kolektiboaren gizarte-sarea, hartu-emanak eta ehuna sortzen laguntzekotan, ekonomista 2.0-k Ekonomialarientzako Talde Profesionala sortu du LinkedIn gizarte-sare profesionalaren barruan.
PARTE HARTZEA GUZTIZ BOLUNTARIOA ETA LIBREA bada ere, onura pertsonalak nahi profesionalak ekarri ahal dizkizuen ekimen honetan izateko gonbitea luzatzen dizuegu.
ZERGATIK LINKEDIN?
LinkedIn sare profesional hutsa da eta datuen segurtasunerako eta pribatutasunerako neurri zorrotzak hartzen ditu; ondorioz elkargokideen premietara egokitzen dela iritzi diogu.
Sare honen antzeko funtzioak eskaintzen dituzten beste gizarte-sare batzuk badauden arren, guztien artean LinkedIn da hedatuena eta erabiliena, eta ondorioz haren alde egin dugu.
ekon
omis
ta 2
.0BERTAN EGOTEAREN ABANTAILAK
LinkedInei esker, honako hauek egin ahal izango dituzu:
Zure Linkedin profila zeure on-line curriculuma da eta ondorioz, informazio hori etengabe eguneratu ahal izango duzu. Profil horien bidez, sareak eta kontaktuak sortu ahal izango dituzu
Taldeko kide diren elkargokideak bilatu
Haien profilak eta lan-eskarmentuak ikusi (bakoitzak egoki deritzona)
Zeure burua ezagutzera eman
Zuzenean elkargokideekin kontaktuan jarri
Zure intereseko gaiei buruzko eztabaidak sortu
Zeure izena RED ekonomistari atxiki, LinkedIn unibertsoaren osotasunean (65 milioi pertsonatik gora mundu osoan).
ekon
omis
ta 2
.0 1. Honek EZ DITU ORDEZTUKO Euskal Ekonomisten Elkargoak dituen datuak, ETA EZ DU HARREMANIK IZANGO berarekin.
2. LinkedInek ez du onartzen telefono-zenbakirik kargatzea, eta ez du argitaratzen posta elektronikoen helbiderik.
3. PROFIL PRIBATU bat sortzeko aukera ematen du LinkedInek, pertsona bakoitzak dituen kontaktuek ikus dezaten, eta aldi berean, PROFIL PUBLIKOA editatzeko aukera ere ematen du; web-eko bilatzaileak erabiltzerakoan agertuko dena, hain zuzen.
4. LinkedInek pribatutasun-neurri zorrotzak erabiltzen ditu: egiten diren konexio guztietan bi aldeen baieztapena ezinbestekoa da, eta pertsonak ez dira agertzen, berariazko adostasunarekin ez bada.
5. Pertsona batek profil pribatua ikusi ahal izateko, lehenik LinkedInen izena eman behar du, eta ekonomista 2.0 taldean sartu behar da:
DATUEN SEGURTASUNA ETA PRIBATUTASUNA
LinkedInen parte hartzea, eta bertan datu pertsonalak sartzea, guztiz librea eta boluntarioa da. Horregatik, argipen batzuk egitea komeni da:
ekon
omis
ta 2
.0
Profil Pertsonala: Profil honetan, LinkedInen erregistratzen den pertsona bakoitzak nahi duena jartzeko aukera dauka, taldeetan sartu daiteke edo ez, pertsona gehiago gonbida ditzake...
“RED ekonomista”·taldea: Profesional askok, karrera eta helmuga profesionalak garatzeko, euren lan-sektoreei lotutako talde profesionalak erabiltzen dituzte, funtsezkoak diren enpresa-kontaktu berriak ezartzen laguntzen diete eta. LinkedIn talde horiek, esperientzia, grina, interes, afiliazio edo helburu erkideak dituzten profesional-elkarteetara gehitzeko edota berriak antolatzeko aukera ematen dute. LinkedIn taldeen funtzionalitateek, kontaktu zaharrekin harreman profesionalak indartu eta harreman berriak sortu ahal izateko eremu pribatua eskaintzen dute. Eremu horrek, gaiak eztabaidatu eta irtenbideak aurkitzeko foro bat eskaintzen du. LinkedIn mezuen bidez, elkarren artean askatasunez komunikatzeko aukera ere badaukate.
Aukera horiek grafikoki bistaratuko ditugu orain.
Ondorengo diapositibetan, profil pertsonal bat sortzeko eta “RED ekonomistan" izena emateko zer urrats eman behar diren azalduko dugu:
ekon
omis
ta 2
.0
LindedIn konturik ez baduzu, http://www.linkedin.com helbidean agertzen den estekaren bidez sartu ahal zara (Zatoz orain).
ekon
omis
ta 2
.0
Bata bestearen atzean hainbat formulario agertuko zaizkizu, eta horiek bete beharko dituzu (izartxoa duten eremuak derrigorrez bete behar dira).
ekon
omis
ta 2
.0
Beste funtzio batzuetara sartzeko pantailak agerrarazten ditugu hemen, baina pausu horiek egin gabe ere aurrera jarrai dezakezu.
ekon
omis
ta 2
.0
Gero, LinkedInen barruan egongo gara, Etxeko orrialdean. LinkdedInen pantaila nagusiko zatiak koloreen arabera bereizita agertuko dira. Goiko aldean nabigazio-barra aurkituko dugu beti, eta haren bidez hainbat bilaketa egiteko aukera izango dugu: kontaktuak, enpleguak, enpresak, ...
ekon
omis
ta 2
.0
Aukera honen bidez LinkedInen pertsonak lokalizatu ahal izango ditugu.
ekon
omis
ta 2
.0
Lanpostuak hitz-gakoen, herrialdeen eta kode postalaren arabera bilatzeko aukera ematen du. Gaur egun zure profilak duen ikuspen-maila, bisita-kopurua eta gainerako erabiltzaileek egindako bilaketetan zenbat bider agertu den ere adierazten dizu, bai eta gomendioak, enplegu berrien jakinarazpenak, ... ere.
ekon
omis
ta 2
.0
Sareko gainerako profesionalei galderak egiteko, eta LinkedIn elkarteko beste profesional batzuek egin litzaketen galderei erantzuteko. Erabiltzeko erraz-erraza da, adierazten diren urratsei jarraitzea baino ez dago...
ekon
omis
ta 2
.0
Bilatzaile honek, LinkedIneko enpresak sektorearen, kokalekuaren eta izenaren arabera bilatzeko aukera ematen du, baina enpresak gehitzea ere badugu, edo hornitzaileen jarraipena egitea, edota LinkedIneko erabiltzaileek haien zerbitzuei buruz diotena jakitea ere bai.
ekon
omis
ta 2
.0
Honako hau kontu- eta konfigurazio-eremua da, gure profila, informazioa, ... aldatzeko gunea.
ekon
omis
ta 2
.0
• Gure kontua konfiguratu: gure datuak, pribatutasun-maila, posta elektroniko bidezko jakinarazpenak, etab. aldatzeko aukera dugu bertan.
• Laguntza,
• Itxi saioa
• Aldatu hizkuntza.
ekon
omis
ta 2
.0
Jendearen, enpresen bilatzaile orokorra, erantzunak, taldeak, mezuen posta-kutxa, ...
ekon
omis
ta 2
.0
Ohar eta jakinarazpenen eremua.
Eremu honek, yahoo, aol, hotmail, gmail, eta abarren posta-zerbitzuetan ditugun kontaktuak lokalizatu eta haiekin harremanetan sartzeko aukera ematen digu.
ekon
omis
ta 2
.0
LinkedInek gaur egungo edo iraganeko lankideak edo ikaskideak bilatzeko aukera ematen du, bai eta gure posta elektronikoetan erantsita ditugun kontaktuak lokalizatzeko aukera ere.
ekon
omis
ta 2
.0
LinkedInen menua
Profil-adierazlea: izena, argazkia, eta osorik dagoen edo ez.
Aplikazio-eremua: gure profilean ezarri edo erantsi ditugun aplikazioen leihoak bistaratzen dira.
ekon
omis
ta 2
.0
Menuan PROFIL aukera dago, eta bereziki ondo zaindu dugu, sare profesionaletan gure profila geure curriculuma izaten da eta: bertan sartuko ditugu sarean kokatzen lagunduko digula pentsatzen dugun eskarmentua, prestakuntza eta datu interesgarriak.
ekon
omis
ta 2
.0
Datuak eransteko prozesua erraz-erraza da, adierazten zaigun estekaren gainean nahi dugun eremua klikatu baino ez dugu egin behar eta: formulario bat irekiko zaigu orduan, eta bertan gure eskarmentuari, prestakuntzari, ... buruzko datuak eskatuko zaizkigu.
ekon
omis
ta 2
.0
Adibide bat ematearren, egindako lan bati buruzko datuak eransteko erabiliko dugun formularioa erakusten dugu.
ekon
omis
ta 2
.0
Ikasketei buruzko eremua da hau...
ekon
omis
ta 2
.0
Profilaren behe aldean norbait gomendatu daiteke, eta aplikazioak edota web-aren barruko beste zerbitzuetarako estekak erants daitezke.
ekon
omis
ta 2
.0
Kontaktuen eremuan kontaktuak inportatu eta dagoeneko baditugunak ikus ditzakegu. Hasieran kontaktuak eransteko eremua hutsik agertuko da, LinkedIn sortu berria dugulako eta oraindik ez daukagulako kontakturik erantsita. Egiteko modua oso intuitiboa da.
ekon
omis
ta 2
.0
Kontaktua erantsi ondoren, “erantsita” mezua eta erantsi dugun kontaktua agertuko zaizkigu, kontaktu horri LinkedInen bidez harremanetan jarri nahi dugula jakinarazteko. Izan ere bi gauza desberdin dira kontaktuak eranstea eta kontaktuak gurekin LinkedIn sarean konektatzera gonbidatzea.
ekon
omis
ta 2
.0
Posta-kutxan gure kontaktuan bidalitako mezuak jaso eta bidali duguna ikus dezakegu.
ekon
omis
ta 2
.0
Aplikazioak, gure profilean erants ditzakegun zerbitzuak dira, Interneteko beste atari batzuekin lotura eginez hainbat aukera eskaintzeko.
ekon
omis
ta 2
.0
Taldea eremua ikusiko dugu, hau da, ekonomista guztiak bertan izena eman ahal izateko eta sare profesional honetako topagune izateko ekonomista 2.0-k taldea sortu duen lekua.
ekon
omis
ta 2
.0
LinkedInen barruan, interesatzen zaizkigun zaletasun- edo lan-taldeak sortzeko nahiz bilatzeko aukera dago, eta hain zuzen eremu honetantxe sortu edo bilatuko ditugu. Horretarako bilatzailea edo beste tresnak batzuk erabiliko ditugu, eta pausoz pauso erraz adieraziko digute zer egin behar dugun sare profesional honetan taldeak sortzeko edo bilatzeko.
ekon
omis
ta 2
.0
Talde bat Sortu edo Bilatzeko Aukerak.
ekon
omis
ta 2
.0
“Taldeak bilatu” aukeran, honako termino hauetako bat erantsi: RED ekonomista, ekonomista, ekonomista 2.0, eta horrela "RED Ekonomista“ taldea lokalizatuko dugu.
ekon
omis
ta 2
.0
Hauxe da taldearen ikuspegia. Eztabaiden, Ekonomisten Euskal Elkargoko Albisteak RSS bidez jasotzeko, Ekonomisten Euskal Elkargoko enplegu interesgarrien, … inguruko aukerak ematen ditu.
ekon
omis
ta 2
.0Honako esteka hauetan LinkedIn ulertzen lagunduko digun materiala aurkituko dugu:
LinkedInen orri ofiziala, sarea azalduz
LinkedIn zer den kontzeptualki azaltzen duen bideoa
Gida-liburu bisuala, LinkedIn azalduz
ekon
omis
ta 2
.0
LinkedIneko Ekonomista 2.0 Taldea:
– RED ekonomista –
ekon
omis
ta 2
.0
– Ekonomisten Euskal Elkargoa :: Colegio Vasco de Economistas –
– Ekonomisten Euskal Elkargoa –
· 2010eko ekaina