nolako testu mota, halako zuzenketa
DESCRIPTION
Testu guztiak ez dira zertan berdin zuzendu. Nolako testua, halako zuzenketa lehenetsi daiteke.TRANSCRIPT
Zer zuzentzen da testu mota bakoitzean?Ez dugu berdin zuzentzen argudiozko testu bat, elkarrizketa
bat edo kontakizun bat. Hizkuntza eta estiloa, informazio mota eta egitura aldatu ohi dira.
Ondoko eskeman daude testu motarik arruntenak idazten laguntzeko balio duten galderetako hainbat:
ZUZENKETAK eta TESTU MOTAK
ARGUDIATZEA: Zein da testuaren tesia? Zein dira argudioak? Argudio bakoitzaren adibideak jar
ditzakezu? Antola itzazu garrantziaren arabera.
NARRAZIOA: Non eta noiz gertatzen da? Zein edo zer da protagonista?
Nolakoa da? Zer pertsonaiak hartzen du parte? Deskriba itzazu. Zein da argudioa? Labur ezazu.
DESKRIBAPENA: Zein da gaia? Egin ezazu gaiaren xehetasunen,
nolakotasunen, alderdien, ezaugarrien... zerrenda.
Nola ordenatuko zenituzke?JARRAIBIDEAK: Zer nahi duzu irakurleak egitea?
Bana ezazu ekintza etapatan. Zenbat dira?
Antola itzazu logikoki edo kronologikoki.
Erabil ezazu denetan hizkuntza mota bera.
Froga ezazu etapa bakoitza ulergarria izan dadila.
NORBERAREN EGUNKARIA:
Maiz idazten duzu? Zein maiztasunarekin?
Zer gaiz hitz eginen duzu hartan? Gaiak?
Idatz ezazu garrantzitsua den oro. Idatzi duzuna noizean behin
berrirakurri. Azter ezazu gai edo puntu zehatzen
bat.GAI BAT AZALTZEA: Zein da ideiarik garrantzitsuena?
Azalpenaren zatiak.
Egin ezazu idazteko datuen zerrenda. Nola antolatuko dituzu? Zergatik?