neverending energy · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen...

38
NEVERENDING ENERGY 2013ko MEMORIA fundación

Upload: others

Post on 30-May-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

NEVERENDINGENERGY

2013ko MEMORIA

fundación

Page 2: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

NEVERENDINGENERGY

Page 3: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

NEVERENDINGENERGY

Sekula lorik egiten ez duen energiaren historia

da hau. 4 kontinente eta 13 herrialdetan barrena dabilen

energia da, eta 29 nazionalitate desberdinetako langileek dihardute bertan. Mugarik ezagutzen ez duen

energia da, mundu osoan zehar, eguneko 24 ordutan, urteko 365

egunetan, bidaiatzen duena. Sekula lorik egiten ez duen

energia, etorkizuna beti hobea izan dadin.

fundación

Page 4: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

PatRoNatuaPresidenteaMartín González del Valle y Herrero

PresidenteordeaManuel Menéndez Menéndez

Batzordekideak Miguel Stilwell de Andrade João Manso Neto Francisco de la Fuente Sánchez Jaime Montalvo CorreoJuan Vázquez García Pedro de Silva Cienfuegos-Jovellanos

IdazkariaJosé Luis Martínez Mohedano

ZuZENDaRItZa BatZoRDEaManuel Fernández Nicanor Fernández Rafael Careaga Vanda Martins (Zuzendari Exekutiboa)

Page 5: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

AURKIBIDEA

PRESIDENTEAREN GUTUNA 10

HEZKUNTZA ETA IKERKETA

01. 300 bekadun EDPn, enpresan praktikak egiteko xedearekin 12

02. Iraunkortasunaren aldeko hezkuntza: “Gora gure energia” eskola-programa 13

03. Green Education bekak 14

04. EDP University Challenge 15

05. Ikerketa Zientifikoarekin eta Iraunkortasunarekin erlazionatutako entitateekiko lankidetza 16

06. Ikastetxeen bisitak EDPren instalazioetara 17

KULTURA

07. Erakunde desberdinekiko lankidetza 18

INGURUMENA

08. “Bezero bat, zuhaitz bat” kanpaina 20

09. Arrain-birpopulatzeak 21

10. Oso de Asturias Fundazioarekiko lankidetza 22

11. Patrimonio Natural de Castilla y León Fundazioarekiko lankidetza 23

12. MIGRES Fundazioarekiko lankidetza 24

13. Ingurumen-arloko boluntarioak 25

GIZARTEA

14. Elkartasuna-Puntu arduratsuak 26

15. Boluntarioak 27

16. Global Wind Day 28

17. SED GGKErekiko lankidetza 29

18. Demografia Historikoaren Elkartean Nazioarteko X. Kongresuari laguntza 30

19. Madrilgo Fado Jaialdiari laguntza 31

20. San Sebastián Gastronomika - Euskadi Basque Country 32

21. Foro Cantabria 32

22. Euskararen aldeko Ikastolen Jaiak 33

23. Kirol-ekitaldiak 34

Page 6: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko
Page 7: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko
Page 8: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

> ESPAINIAPLAZA MAYORKoordenatuak:40º 24’ 56’’ N 3º 42’ 26’’ WEguneko ordua: 14H

Page 9: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

9

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

tXoStEN HoNEK fuNDacIóN Hc ENERGía, NatuRGaS ENERGIa GRuPoK Eta

EDP RENoVÁVEISEK HEZKuNtZa Eta IKERKEta, KuLtuRa, INGuRuMENa Eta

GIZaRtEa aRLoEtaN 2013. uRtEaN ZEHaR GaRatutaKo aSKotaRIKo

EKIMENaK BILtZEN DItu, Eta HoRIEK, 2013Ko aZaRoaREN 5aZ GERoZtIK,

fuNDacIóN EDP JaRDuEREN BaRNE KoKatZEN DIRa.

Page 10: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

10

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

MaRtíN GoNZÁLEZ DEL VaLLE

Presidentea

Page 11: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

11

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

HaMaRKaDa BatEtIK GoRa fuNDacIóN Hc ENERGía-GRuPo EDP, BuRu IZaN oStEaN, ZaLaNtZaRIK GaBE, oHoREa Da, BaINa BaIta oSo PoZGaRRIa ERE, ZuENGaNa ZuZENtZEKo auKERa IZatEa, ERa BatERa ZEIN BEStERa, EDP taLDEKo ENPRESEK aRLo SoZIoKuLtuRaLEaN ESPaINIa oSoaN BuRutu DItuZtEN JaRDuEREN PaRtaIDE IZaN ZaREtELaKo.

Jarduera ugari eta askotarikoek lau milioi euro inguruko inbertsioa eragin dute, eta EDP taldeak gizartearekiko duen konpromisoa energia-zerbitzuak eraginkortasunez eskaintzetik harago doala uzten dute agerian.

Aipatu Fundación HC Energía, Naturgas Energía Taldeak eta EDP Renováveis enpresak bideratu dituzte ekimen horiek, besteak beste, ingurumenaren arloan, 23.000 zuhaitzetik gora landatuz; prestakuntzaren arloan, 300 bekadun inguruk enpresetan praktikak eginez eta Lehen Hezkuntzako 63.000 ikaslek energia eraginkortasunez erabiltzen ikasiz; kulturari eta haren dibulgazioari laguntza emanez; “Puntu arduratsuak” programaren bidez, gizarteko talde ahulenak ahaztu gabe; edo kirol arloko prestakuntzaren balioa sustatuz. Jarduera horiek, berez, edo guztiak batera, gure helburuen ikuspegi zabala erakusten dute, zeinak lehentasuntzat jotzen dituen pertsonen prestakuntza integrala, ingurumenaren zaintza eta elkartasuna.

Bide horretan sakontze aldera, eraginkortasun handiagoa ekarriko duen aurrerapausoa eman da, eta, horrenbestez, onura handiagoak jasoko dituzte abian dauden programen hartzaileek. Hemendik aurrera, hortaz, FUNDACIÓN EDP bereizita garatu ohi ziren jarduerak bilduko ditu, eta, horrela, jarduera horiek indar handiagoz lantzeko aukera izango da, bai eta Taldeak lanean diharduen herrialde desberdinetan txertatzeko aukera ere.

Jarraian jasotzen den informazioa lan gogorreko eta gizartearen balore onenen aldeko konpromiso handiko urte baten isla da, eta, halaber, harro sentiarazten gaituen eta FUNDACIÓN EDP etorkizunean handiagotuko duen ibilbidea, ziur naiz, uzten du agerian.

Martín González del Valle

PRESIDENtEaREN GutuNa

Page 12: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

12

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

HEZKUNTZA ETA IKERKETA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

Bekadunak ikasketa-espedienteen arabera hautatzen dira eta, sei hilabeteren buruan, horietako askok kontratua berritzeko aukera izaten dute, enpresan urtebete eginez. Enpresan hasi aurretik, enpresaren politikei, Kalitateari, Ingurumenari, Intranetari eta Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko harrera-ikastaroa jasotzen dute.

Bekadunak erakundeko sail desberdinetan aritu ziren, nagusiki prestakuntza praktikoa eskaintzen dien lanerako lehen aukera eskuratuz.

30 urte baino gehiago bete dira jada EDPk beka deialdia abiatu zuenetik. Ordutik, 1.200 bekadunetik gora aritu dira lanean energia-konpainiaren egoitza desberdinetan.

300 BEKaDuN EDP-N, ENPRESaN PRaKtIKaK EGItEKo XEDEaREKIN

01

1.200

EDP fuNDaZIoaK HItZaRMENaK SINatu DItu aStuRIaSKo PRINtZERRIa, EuSKaDI, KaNtaBRIa, MuRtZIaKo ESKuaLDEa Eta MaDRILGo autoNoMIa ERKIDEGoEtaKo uNIBERtSItatEEKIN Eta, HoRIEN oNDoRIoZ, 300 IKaSLEtIK GoRa LaN-PRaKtIKa oRDaINDuEtaN aRItu DIRa EDPREN EGoItZa DESBERDINEtaN 2013. uRtEaN ZEHaR.

Page 13: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

13

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

HEZKUNTZA ETA IKERKETA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

02IRauNKoRtaSuNaREN aLDEKo HEZKuNtZa: “GoRa GuRE ENERGIa” ESKoLa-PRoGRaMa

Ikastetxeetara bertaratzen diren pertsona espezializatuak arduratzen dira programa hau irakasteaz, eta modu interaktiboan eta material grafiko eta ikus‑entzunezkoez lagunduta, ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute.

Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoa: 12.960 ikasle Madrilgo Autonomia Erkidegoa: 13.004 ikasle Kantabriako Autonomia Erkidegoa: 11.464 ikasle Euskal Autonomia Erkidegoa: 12.369 ikasle

2013 ekitaldian zehar, honako hauek dira parte hartu duten ikasleen kopuruak.

Programaren edukiak

Zer da energia eta nola sortzen da?

Energia-iturri berriztagarriak eta berriztaezinak

Energiaren erabilera eraginkorra

Elektrizitatearen erabileraren gaineko neurriak

Nano Solano Vera Ribera Lolo Eolo Juan Volcán Tomás Biomás Carlos Caldera

62.925

ESKoLEtaN IRauNKoRtaSuNa EZaGutaRaZtEa XEDE DuEN PRoGRaMa Hau aStuRIaSKo PRINtZERRIa, MuRtZIaKo ESKuaLDEa, KaNtaBRIa, EuSKaDI Eta MaDRILGo autoNoMIa ERKIDEGoEtaN JaRRI Da MaRtXaN, ERKIDEGo HoRIEtaKo HEZKuNtZa SaILEKIN IZENPEtutaKo aKoRDIoEN BIDEZ, Eta, HoRRELa, PRoGRaMa LEHEN HEZKuNtZa cuRRIcuLuMaREN EDuKIaREN BaRRuaN SaRtuZ.

Page 14: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

14

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

HEZKUNTZA ETA IKERKETA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

42.00063

GREEN EDucatIoN BEKaK

03

Green Education beken deialdiak harrera bikaina izan du deialdian parte hartu duten Espainiako udalen artean. Bekak mailaka banatzen dira zenbait autonomia erkidegotan eta udal bakoitzeko alkate eta ikastetxeek parte hartzen dute.

Zehazkiago, 2013an, Tarifako Udalak plaka bat eman zion EDP Renováveis‑i aurreko urtean udalerri andaluziar honi esleitutako bekengatik eskerrak emateko.

GREEN EDucatIoN PRoGRaMa EDPR-K oRaIN 3 uRtE HaSItaKo PRoGRaMa Da, Eta IKaSKEtEtaRaKo DIRu-LaGuNtZaK (500, 1.000 EDo 3.000 €, IKaSKEta-MaILaREN aRaBERa) ESKaINtZEN DIZKIE IKaSKEta-Nota oNaK DItuZtEN Eta BaLIaBIDE EKoNoMIKo uRRIKo faMILIEtaKo IKaSLEEI EDo uNIBERtSaRIoEI.

2013an, 63 beka esleitu dira; guztira, 42.000 euro. Bekak jasotzeko onuradunak hautatzeko orduan, EDP Renováveis konpainia kokatzen den autonomia erkidego guztietara iritsitako 350 eskaeratik gora aztertu ditu enpresak.

aNDaLuZIa

Cañete La Real

22beka

Los Corrales

15beka

beka37

GaLIZIa

Zas

1beka

Vilaiva

1beka

beka2beka

KataLuNIa24

Gandesa

13beka

Batea

4beka

Corbera d’Ebre

7beka

Page 15: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

15

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

HEZKUNTZA ETA IKERKETA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

Zaragozako Unibertsitateko Ingeniaritza eta Arkitektura Eskolako ikasleen “Sistema de captura y almacenamiento de CO2 en vehículos de transporte” izan da hirugarren sailkatua.

2.000 euroko ikasketa-beka jaso dute hirugarren saridunek.

1º 2º 3º

04EDP uNIVERSItY cHaLLENGE

EDP uNIVERSItY cHaLLENGE 2013 EDIZIoaN auRKEZtutaKo

uNIBERtSItatE-PRoIEKtuEN KoPuRu HaNDIa NaBaRMENtZEKoa

Da; 80tIK GoRa

EDP uNIVERSItY cHaLLENGE PRoGRaMa 2009aN aBIatu ZuEN ESPaINIaN EDP RENoVÁVEIS KoNPaINIaK, Eta LIZENtZIa, GRaDuoNDo Eta DoKtoREGoKo (BoLoGNa PRoZESuKo 1. Eta 2. ZIKLoaK) IKaSLEEN BIKaINtaSuN aKaDEMIKoa GaRatZEN LaGuNtZEa Du HELBuRu.

Energia berriztagarrien arloko unibertsitate-proiektuen arteko lehiaketa da. Unibertsitateak, irakasleak eta ikasleak barne hartzen ditu, eta ikasle horien proiektuek zenbait hautaketa-fase gainditu behar dituzte, amaierako fasera iritsi arte. Fase horretara iristen diren proiektuak jendaurrean eta epaimahaiaren aurrean azaldu eta defendatu behar dituzte. Proiektu horien artean, hiru sari banatzen ditu epaimahaiak.

2013ko ekitaldian, Madrilgo Rey don Juan Carlos Unibertsitateko Zientzia Esperimentalen eta Teknologiaren Goi Mailako Eskolako ikasle taldeak aurkeztutako “Diseño de un prototipo multifuncional de un sistema de cogeneración de energía eólico solar basado en el empleo de grafeno” proiektua izan da garaile. Eskola bereko Silvia González Prolongo irakasleak zuzendu zuen proiektua.

Talde irabazleak 6.000 euroko ikasketa-beka bat irabazi du. Talde irabazlea zuzentzeaz arduratu den irakasleak, berriz, 3.000 euroko balioa duen ikerketa-beka eskuratu du.

Bartzelonako Goi Mailako Ingeniaritza Eskola Teknikoak aurkeztutako “Waste Heat Smartly” proiektuak eskuratu du bigarren saria.

Sari gisa, 3.000 euroko ikasketa-beka jaso dute.

prem

io

prem

io

prem

io

2.000

6.000

3.000

Page 16: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

16

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

HEZKUNTZA ETA IKERKETA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

05IKERKEta ZIENtIfIKoaREKIN Eta IRauNKoRtaSuNaREKIN ERLaZIoNatutaKo ENtItatEEKIKo LaNKIDEtZa

53

DIPc (DoNoStIa INtERNatIoNaL PHYSIS cENtER)

PEDRo MIGuEL EcHENIQuE fISIKaKo aStuRIaS PRINtZEa SaRIaREN ZuZENDaRItZaPEaN, DoNoStIa INtERNatIoNaL PHYSIcS cENtERREN ESKutIK GaRatutaKo PRoIEKtu Eta JaRDuERa DESBERDINEI LaGuNtZa EMatEa.

Zientziaren dibulgazioaren inguruko ekitaldiak. 2013ko ekitaldian zehar eta DIPCen zientziaren komunikazio programaren baitan, zeinak gizartearen eta zientziaren arteko harreman naturala indartzea duen helburu, Passion for Kwnowledge – Quantum´13 topaketak burutu ziren Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta gizarte osoari zuzendutako hitzaldi dibulgatzaile eta tailerretan bost Nobel Sari eta hiru Asturiasko Printze Sari aritu ziren hizlari gisa. Zientzia berrienaz mintzatu zitzaizkien ikasle, irakasle eta, oro har, publikoari.

fuNSEaN (ENERGIa Eta INGuRuMEN IRauNKoRtaSuNERaKo fuNDaZIoa)

Energiaren inguruko eztabaidan nola gizartearen iritzi sorkuntzan erreferentzia-zentroa da, eta eztabaidarako gunea ez ezik, analisi eta ikerketa akademikoaren zentro gisa eratu da, Universitat de Barcelonako energia iraunkortasuneko katedraren bidez. Halaber, aholkularitzarako zentroa da, eta ideia berriak eskaintzeko, informazioa hobetzeko eta erabaki publiko zein pribatuak hartzeko orduan eragiteko gaitasuna du, eremu espainiarrean nola nazioartean.

Page 17: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

17

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

HEZKUNTZA ETA IKERKETA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

1.785

FUNDACIÓN EDP ikasleekin lantzen duen harremana osatzeko, lantoki desberdinetara bisita-programa zabala antolatzen du. 2013. urtean barrena, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 1.785 ikasle baino gehiagok bisitatu dituzte zentral termikoak eta hidraulikak, energia elektrikoa sortzeko prozesua ezagutze aldera.

IKaStEtXEEN BISItaK EDP-REN INStaLaZIoEtaRa

06

Page 18: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

18

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

KULTURA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

PRíNcIPE DE aStuRIaS fuNDaZIoa 1981az geroztik, erakunde honek Asturiasko Printzea Sariak banatzen ditu nazioarteko pertsona, lantalde edo erakundeek zientzia, teknika, kultura, gizarte eta giza arloetan egindako lana saritzeko. Zortzi kategoriatan sailkatzen dira sariok: Komunikazioa eta Humanitateak, Gizarte Zientziak, Arteak, Letrak, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoa, Nazioarteko Lankidetza, Elkartasuna eta Kirolak. Felipe Borboi eta Greziakoa, Asturiasko Printzea da erakunde honen presidentea.

caMERata REVILLaGIGEDo1993ko apirilean sortu zen erakundeko zuzendari José Fernández Avelloren ekimenez. Abesbatzaren nortasuna definitu eta erraz identifikatuko duen soinu‑efektua lortzea izan da bere helburua sorrera unetik, eta Asturiasko abesbatzen artean leku esanguratsua lortu dute.

ERaKuNDE DESBERDINEKIKo LaNKIDEtZa

07Atal honetan, FUNDACIÓN EDP zenbait erakunderekin elkarlanean dihardu, besteak beste, aipatzekoak dira:

aBaoErakunde honek operari lotutako kontzertuak eta jarduerak antolatzea du xede, eta, era berean, nazioartean eta Europan ospe eta erreferentzia handia duen urteroko opera-denboraldia antolatzeko zeregina du, arlo publiko eta pribatuaren elkarlanaren eredu.

óPERa DE oVIEDo fuNDaZIoaOperari lotutako emanaldiak eta jarduerak antolatzea du xede erakunde honek, bai eta urteroko opera-denboraldia antolatzea ere.

Page 19: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

19

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

KULTURA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

DoNoStIaKo MuSIKa HaMaBoStaLDIaDonostiako Musika Hamabostaldia 1939an sortutako musika klasikoaren jaialdia da eta, Espainiako musika jaialdi zaharrena ez ezik, Europako zaharrenetakoa da. Ospe handia izan du sorreratik, eta urtero, abuztuan, ehun kontzertu eta ikuskizun inguru eskaintzen ditu Donostiako zenbait agertokitan.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 74. edizioan, EDPk Mariinsky Antzokiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldia diruz lagundu zuen, jaialdiaren historian aipagarria den Easo abesbatzak lehen aldiz zuzendu zuelarik.

SaNtaNDERREKo NaZIoaRtEKo JaIaLDIaKantabriako Jaialdi Jauregian egin zen FIS‑Santanderreko Nazioarteko Jaialdiaren inaugurazio-ekitaldia, eta aurreko bi ekitaldietan bezala, EDPk babestu zuen.

Royal Philarmonic Orchestra arduratu zen jaialdiaren 62. edizioari hasiera emateaz, eta kontzertua hasi baino minutu batzuk lehenago, eskualdeko eta tokiko administrazioetako ordezkari gorenak bildu ziren Jaialdi Jauregiaren atarian, bai eta ondoren EDPko arduradunekin palkoa konpartitu ere.

KuRSaaL fuNDaZIoaFundazioak Donostiako kultur eskaintza areagotzea du xede, bai eta Gipuzkoakoa ere, Kursaal Gunea jardueraren erreferentzia dela; halaber, kultur programazio aberatsa eta askotarikoa eskaintzea, gure inguruko kultur eskaintza dinamizatzea eta probintziaren eta haren hiriburuaren irudia indartzea, kulturaren sustatzaile gisa.

Musika Klasikoaren, Musika Herrikoiaren eta Familiarteko Musikaren denboraldiek Kursaal Gunearen programazio egonkorra osatzen dute, tartean jaialdien denboraldia, Euskadiko Orkestraren denboraldia eta bestelako emanaldi eszenikoak daudela.

aStuRIaSKo PRINtZERRIKo oRKEStRa SINfoNIKoaEspainiako panorama sinfonikoaren orkestra aipagarrietako bat da, eta programazio osoa eta kalitate handikoa eskaintzen du. Funtsean, Asturiasko hiri handietan dihardu, baina Oviedoko Opera Jaialdian ere parte hartzen du.

GuGGENHEIM MuSEoaGuggenheim Bilbao Museoa hirugarren milurtekoko eraikin esanguratsuenetako bat da eta garaikidetasun, teknologia, abangoardia eta diseinua kontzeptuei lotzen zaie estuki.

EDPk museoaren Patronatuan parte hartzen du, herrialdeko enpresa eta erakunde publiko zein pribatu nagusiekin batera protagonismoa partekatuz.

aRtIuM aRtE GaRaIKIDEKo ZENtRo-MuSEoaArtium, museo eta kultur jardueren zentroa den heinean, erreferentzia da gaur egungo sorkuntzaren arloko ondare eta hedatzean egiten duen lanagatik, eta EDPk aktiboki lan egiten du Patronatuan.

2002ko apirilaren 26an inauguratu zenetik, erakusketa programa garrantzitsua -bakarkakoak eta tesiei lotutakoak, nazioarteko artisten parte-hartze nabarmenarekin– garatu du, eta baita kultura garaikideari –zinema, musika, hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak, arte eszenikoak…–, hezkuntzari eta egungo artearen zabalkundeari lotutako kultur jardueren agenda zabala ere.

Artiumen historia, ordea, iragan mendearen azken laurdeneraino iristen da. 70eko hamarkada erdian, Arabako Foru Aldundiak gaur egungo Artium Bilduma sortzeko lehen urratsak eman zituen. Espainian bildumazaletasun publikoa bitxikeria hutsa zen garaian, Arabako Foru Aldundiak artearen historiako zenbait artistaren lanak, espainiarrak zein euskaldunak, eskuratzeari ekin zion: Miró, Picasso, Tapies, Canogar, Gordillo, Saura, Palazuelo, Gordillo, Millares, Asins, Zumeta, Ameztoy, Chillida, Basterretxea…

Page 20: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

20

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

INGURUMENA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

FUNDACIÓN EDP bertako zuhaitzak landatzeko lankidetza-hitzarmenak izenpetu ditu zenbait udalekin.

Hitzarmen horien arabera, unean uneko udalak bere jabetzako eremuak bideratuko ditu iraunkortasun printzipioei jarraituz eremu horien balioa azpimarratu dadin; Fundazioa, berriz, zuhaitzak landatzeaz eta mantentzeaz arduratuko da.

“BEZERo Bat, ZuHaItZ Bat” KaNPaINa

08

ESPaINIaN EDP-REN faKtuRa ELEKtRoNIKoa HautatZEN DuEN BEZERo BERRI BaKoItZaREKIN, ENERGIa-KoNPaINIa aStuRIaRRaK INGuRuMENaREKIKo DuEN KoNPRoMISoaREN aDIERaZPEN Bat GEHIaGo Du.

Euskadin, 2013. urtean zehar 13.900 zuhaitz landatu dira. Azpimarratzekoa da Gasteizko Udalarekin sinatutako akordioa, hiriari Green Capital 2012 izendapena ematearen zerga-onura esleigarrien programaren barruan.

2013. urtean zehar, 23.000 zuhaitzetik gora landatu dira Asturias eta Euskal Autonomia

Erkidegoetan.

Asturiasen, San Martín del Valledor parrokian (Pola de Allande) landaketa egin da, 2011. urtean sute batek suntsitu ondoren. Aurten egin den landaketa kontuan hartuta, eremu horretan jada 30.000 zuhaitz baino gehiago landatu dira.

23.000Asturiasko landaketa

Asturiasko landaketaEuskadiko landaketa

Page 21: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

21

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

INGURUMENA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

10.000

aRRaIN-BIRPoPuLatZEaK09

FUNDACIÓN EDP, halaber, beste elkarte batzuk, besteak beste, Real Asociación Asturiana de Pesca Fluvial elkarteak, esparru honetan bideratutako proiektuetan parte hartzen du.

FUNDACIÓN EDP eta Asociación de Pescadores y Amigos del Nalón elkarteak, beste urte batez, Nalón ibaiko arrainen birpopulatzean elkarlanean aritu ziren.

Pola de Lavianako “María Inmaculada” ikastetxeko ikasleekin elkarlanean burutu zen ekimena. Gazteengan kontzientzia ekologikoa piztea da ekimen honen helburua, eta, aldi berean, biodibertsitatea errespetatu, hobetu eta zaintzeko jarrera erakustea.

Ikasleek aurretik Elkartearen instalazioetan hazitako 10.000 ibai‑amuarrain kume aske utzi zituzten.

FUNDACIÓN EDP urteak daramatza arrainak birpopulatzeko ekimen honen inguruko laguntza ematen, izan ere, fundazioaren helburua da garapen iraunkorra erdiestea enpresak bere jarduera burutzen duen eremu guztietan.

Era berean, Cangas del Narcean ere arrainkumeak aske utzi ziren Asociación de pescadores Fuentes del Narcea eta Penlésko Centro de apoyo a la integración (CAI) elkarteekin batera.

Jarduera honekin, batetik, ibaia leheneratzea lortu zen amuarrainen arrainkumeak aske utziz, eta, bestetik, minusbaliotasuna duten pertsonak integratzeko urrats txiki bat eman zen.

Page 22: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

22

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

INGURUMENA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

Oso de Asturias Fundazioa (FOA) erakunde kultural eta pribatua da, irabazi-asmorik gabeko, eta Kantauriko hartz arrea eta haren habitata babesteko jarduerak sustatu eta garatzen ditu.

oSo DE aStuRIaS fuNDaZIoaREKIKo LaNKIDEtZa

10

Page 23: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

23

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

INGURUMENA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

11PatRIMoNIo NatuRaL DE caStILLa Y LEóN fuNDaZIoaREKIKo LaNKIDEtZaEDPR-K LaNKIDEtZa-HItZaRMENa Du PatRIMoNIo NatuRaL DE caStILLa Y LEóN fuNDaZIoaREKIN, autoNoMIa ERKIDEGoaN INGuRuMENaREN aLoRREKo ZENBaIt JaRDuERa BuRutZEKo.

Akordio honi jarraituz, finantzatutako jardueretako bat inauguratu zen 2013an: Burgosko Villasandinoko urmaelak leheneratzea.

Garai batean aleak erauzten ziren eremu honetan ingurumena leheneratzeko jarduera ugari egin ziren, funtsean, ingurunearen landaredia birnaturalizatzen laguntzean oinarrituak, urez betetzeko gaitasuna areagotze aldera. Horrela, hezegune-sistema bat lortu da, era berean, Odra ibaiaren uhaldiren bat gertatzekotan, uholdeen kontrako orri bat sortuz. Proiektu honi esker, uretako espezieentzako habitata hobetzen da, eta uhartetxoak sortuz, eremuak egokitzen dira. Bestalde, higadura-prozesuak prebenitzeko eta autobiaren eremua akustikoki isolatzeko ezpondak egin ziren, eta horrek inguruko paisaia nabarmen hobetu zuen.

Patrimonio Natural Fundazioaren aldetik, José Manuel Jiménez Blázquez jaunak, erakundeko kideak eta Gaztela eta Leongo Juntako Iraunkortasun eta Ingurumen Kalitatearen zuzendari orokorrak parte hartu zuen.

Avilako probintzian, zikoina beltza, sai beltza, eguzki-arranoa eta harrapariak jarraitu, babestu eta hobetzeko jarduerak.

EDPRk eta Patrimonio Natural de Castilla y León Fundazioak sinatutako babes‑hitzarmenak, halaber, honako jarduera hauek gauzatzea aurreikusten du:

BU-10.601 ehiza intentsiboko barrutia hobetzea, Carcedo de Burgosko urmael naturalak berreskuratzea barne.

Aliseda de Tormesko ibaiaren ikasgela eraikitzeko proiektua.

“Lagunas glaciares de Neila” Parke Naturaleko bidexkak egokitu eta seinaleztatzeko proiektua, publikoaren erabilera arautze aldera.

Dupont hegatxabalaren jarraipena, Medinaceliko ingurunean.

Page 24: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

24

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

INGURUMENA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

2020

MIGRES fuNDaZIoa IRaBaZI-aSMoRIK GaBEKo ERaKuNDE PRIBatua Da Eta HEGaZtIEN MIGRaZIoaREN fENoMENoaRI BuRuZKo IKERKEta SuStatZEN Du Eta GaRaPEN IRauNKoRRaREN aLDEKo JaRDuERaK BuLtZatZEN DItu. SoRRERa uNEtIK, GaI HoRIEtaN NaZIoaRtEaN ERREfERENtZIa BILaKatu Da MIGRES fuNDaZIoa.

MIGRES fuNDaZIoaREKIKo LaNKIDEtZa

12

Migres Fundazioa, halaber, bertako biztanleak ingurumena zaintzearen eta energia berriztagarrien inguruan sentsibilizatzeko lanean dihardu.

2003an, EDPR eta Asociación Eólica de Tarifa (AET) elkarteko gainerako kideek Migres Fundazioarekin hitzarmenak sinatu zituzten fundazioak La Jandako parke eolikoentzako neurri konpentsatzaileen proiektua landu zezan. Proiektua onetsi ostean, AETko kideak proiektua gauzatzeko eskaera egin zioten Migres Fundazioari, 2020. urtera arte gauzatuko dena.

Hori dela eta, Migres Fundazioak ingurumeneko zenbait proiektu eta neurri garatzen ditu parketa eolikoetan, honako helburu hauek dituelarik:

Kaltetutako espezieetako batzuen azterketa espezifikoak eta berreskuratzeko programak gauzatzea.

Parke desberdinetako hegaztien hilkortasuna murriztea.

Hilkortasun horrek bertako biztanleei nola eragiten dien aztertzea.

Page 25: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

25

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

INGURUMENA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

115

INGuRuMEN-aRLoKo BoLuNtaRIoaK

13

EDP-REN PARTE DE NÓS FLORESTAS IZENEKo MuNDu MaILaKo KaNPaINaREN BaRRuaN, INGuRuMEN-aRLoKo ESPaINIaKo BoLuNtaRIoEN JaRDuNaLDIa EGIN ZEN EKaINEaN, Eta 115 BoLuNtaRIoK PaRtE HaRtu ZutEN, LaNGILE, SENItaRtEKo Eta LaGuNEN aRtEaN.

Jarduerak egin ziren honako herri hauetan:

Caleruega (Burgos). Jardunaldian zehar, 45 boluntarioek zenbait ekimen burutu zituzten: hegaztiak aske utzi, zuhaitzak landatu, habia‑kutxaka jarri eta ingurumen‑arloko hezkuntza landu.

Tevergan (Asturias), zuhaitz landaketa egin zuten zenbait boluntariok eta 2 erlauntz esperimental ikusteko aukera izan zen. Horrela, polinizazioak biodibertsitatea babesteko duen garrantzia azaldu zitzaien boluntarioei, bai eta erlauntz eredu horiek hartz arrearen erasoen aurrean irauteko duten gaitasuna berri eman ere.

Barrikako hondartzaren (Bizkaia) garbiketa; harkaitz asko ditu eta zaila da bertara iristea. 2 tona hondakin ez‑organiko jaso ziren, baina egurra batez ere. Udalak eskatuta, egurra hondartzan bertan pilatu zuten ekainaren 24ko San Juan bezperan erretzeko.

Page 26: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

26

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

GIZARTEA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

25.495.000

ELKaRtaSuNa PuNtu aRDuRatSuaK

14

“PuNtuEN” PRoGRaMa GuZtIZ DoaKoa Da Eta EDP-Ko BEZERo IZatEaGatIK PuNtu SoRta EMatEN ZaIE BEZERoEI SaRI MoDuaN.

Puntuak era desberdinetan lor daitezke:

Kontsumitutako gas edo elektrizitate kWh bakoitzeko.

Puntu programan egindako antzinatasun urte bakoitzeko.

EDPren ekimenetan parte hartzeagatik.

Kontratu berriak egiteagatik.

Lortutako puntuak opariekin truka daitezke edo, GKE desberdinen bidez, proiektu solidarioak martxan jartzeko eman daitezke. Horiek dira, hain zuzen, puntu arduratsuak izenekoak.

2013. urtean zehar, bezeroek, guztira, 25.495.000 puntu eman zituzten eta puntu horiek diruaren baliokide dira. FUNDACIÓN EDP, EDPko bezeroen elkartasuna eskertuz, ekimenak lortutako zenbateko bera eman du ere.

2013. urtean zehar, FUNDACIÓN EDP honako GKE hauekin aritu da elkarlanean

Page 27: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

27

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

GIZARTEA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

220NYuMBaNI PRoIEKtuaUrtebetez egindako lanean, EDPren (Espainia) boluntarioek beren ezagutza tekniko, ekonomiko zein juridikoak jarri dituzte guztien eskura, 220 panel fotovoltaiko instalatzeko xedea duen proiektua diseinatu eta aurrera eramateko. Horien bidez, Nairobiko eta inguruetako kale eta auzoetan abandonatutako eta ondoren bildutako 1.000 haur umezurtzez osatutako herrixkak energia doan izango du, eta baita haientzat bereziki sortutako “Nyumbani Village” izeneko eko-herrixkan bizi diren 100 aitona-amonek ere.

Enpresako langileek obra gauzatu dadin emandako dirua bildu zen eta lanak 2014. urte hasierarako amaitzea aurreikusten da.30,2

28

BoLuNtaRIoaK15EDP-REN BoLuNtaRIo PRoGRaMa taLDEaREN ENPRESa GuZtIEtaN GauZatZEN Da. PRoGRaMa HoNEK EDP-REN HELBuRu EStRatEGIKoaK DItu oINaRRI, IRauNKoRtaSuNa oINaRRIZKo ELEMENtua DELa.

IRRIBaRREaK MaRRaZtENEgun arrunta balitz bezala, EDPko zenbait kide lanera joateko jaiki ziren, baina eguneroko zereginak alde batera utzita, margolari bilakatu ziren. Pertsona horiek boluntarioen programaren deiari erantzun zioten, zeinak laguntza eskatzen zuen mezu honen bidez: “Zure laguntzarekin, Caritasek gizarteko pertsona ahulenen birgizarteratzea sustatzeko dituen baldintzak hobetu nahi ditugu”.

Caritas elkarteak Bilboko Otxarkoaga auzoan duen eraikineko solairuak margotzea zen helburua, eta zeregin horretan, zenbait profesionalen, boluntarioak ere, aholkuak eta laguntza jaso zituzten.

Ahalegina nagusi izan zen jardunaldi hartan, baina baita ondo pasatzea eta lan desberdin batean elkarlanean parte hartzeko poza ere. Izan ere, ezagutza tekniko handirik izan gabe, norberak ahal duenean laguntzeko sinesmenarekin, emaitza bikainak lor daitezkeela ikusi zuten.

EDPR-EN GaBoNEtaKo KaNPaINa2013ko Gabonetan zehar, ekarpenak jasotzeko kanpaina egin zuen EDPR‑k bere langileen artean. Ekarpen horiek Cerro Verde GKEri bideratu zitzaizkion Hondurasko herrixka batean elektrifikazio‑proiektu bat laguntzeko.

Langileek egindako ekarpenak osatze aldera, EDPR enpresak 28 euro eman zituen kanpainan parte hartu zuen pertsona bakoitzeko.

Espainiako langileen % 30,2ak bat egin du ekimen honekin.

GaBoNEtaKo PaRKEaBilboko Miribilla auzoko ikastetxe publikoko haurrek EDPren Boluntarioen Programak eskoletako oporren harira antolatutako haur-parkeaz gozatu zuten bigarren urtez jarraian.

Aurreko urteko esperientzia baliatuz, arrakasta ziurtatzen duten jarduerak hautatu zituzten antolatzaileek.

Haurrek, beraz, ez zuten atsedenik hartu EDPren puzgarrietan, eta aurpegiko margoez gozatu zuten, berriz ere jarduera arrakastatsuena bilakatuta. “Globoflexiaren” arte ikusgarriak ere harrera bikaina izan zuen: globoz egindako ezpatek, itsasontziek eta animalia desberdinek bete zuten aretoa eta txikienen gozagarri izan ziren.

Edizio honen berrikuntza nagusia, zalantzarik gabe, magoaren ikuskizuna izan zen; truku eta joko errazak egin zituen publiko liluratuaren aurrean.

Page 28: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

28

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

GIZARTEA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

Talde teknikoek instalazioetan antolatutako bisita gidatuekin batera, jarduera didaktikoak eta marrazki eta kometen lehiaketa ere izan ziren jardunaldian. Bisitariek, halaber, haizearen tunelaren esperientziaz gozatzeko aukera izan zuten: aire-turbina batek hegan egiteko sentsazioa bizitzeko aukera eman zien erabiltzaileei.

Inguruko herrietako alkate eta zinegotziek ere parte hartu zuten ekitaldian.

GLoBaL WIND DaY

16

EDPR-K HaIZEaREN MuNDuKo EGuNa oSPatu ZuEN RaBoSERaKo PaRKE EoLIKoaN, LuNa (ZaRaGoZa) Eta GuRREa DE GÁLLEGo (HuESca) uDaLERRIEN aRtEaN KoKatua, atE IREKIKo JaRDuNaLDIa aNtoLatuZ. ENPRESaREKIN ERLaZIoNatutaKo PERtSoNEKIN BatERa, PuBLIKo oRoKoRRa ERE BERtaRatu ZEN Eta HauRREI ZuZENDutaKo JaRDuERaK aNtoLatu ZIREN.

EDPRko langileek parke eolikoaren bisitaldiak eta saio didaktikoak eskaini zituzten, bai eta haurrentzako jarduerak ere.

Ekitaldian Marina Sevilla andreak, Aragoiko Gobernuko Energia eta Meatzeen zuzendari nagusiak parte hartu zuen, bai eta Ramón Tejedor jaunak, sail horretako aholkulariak, eta Marta Patricia Rodríguez andreak, Huescako Industria eta Berrikuntzako Probintzia Zerbitzuaren zuzendariak.

Page 29: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

29

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

GIZARTEA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

Elkarlanaren esparrua ez zaio soilik arlo ekonomikoari lotzen, izan ere, enpresako hainbat boluntariok jarduera horietan parte hartzen dute.

SED GGKE-REKIKo LaNKIDEtZa

17

SED (ELKaRtaSuNa, HEZKuNtZa Eta GaRaPENa) GaRaPENERaKo GoBERNuZ KaNPoKo ERaKuNDEa Da, IRaBaZI-aSMoRIK GaBEa Eta EStatu MaILaKoa, Eta GIZaRtEKo PERtSoNa aHuLENEKIKo ELKaRtaSuNa Da BERE oINaRRIZKo HELBuRua.

Gaztela eta Leonen bazterketa arrisku-egoeran dauden adingabeentzako hezkuntza-errefortzua “Colonia SED” izeneko udalekuetan gauzatzen da, eta 60 neska-mutil hamar egunez izan ziren abuztuan Navalguijo (Ávila) herrian, hezkuntza ez-formaleko eta astialdiko jarduerak eginez.

Colonia urbana Espiral: “A ritmo de barrio” Madrilgo Fuenlabrada herrian hamabi egunez egiten diren hiri-udalekuak dira. Bertan dihardu lanean Espiral Elkartea, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden adingabe, gazte emakumeekin.

Udalekuen xedea da 72 adingabe eta neraberekin egiten den lan etengabea indartzea, aisialdi, elkarbizitza eta aisiari lotutako jarduera parte-hartzaile eta sortzaileak burutzeko tartea eskainiz.

EDPR‑k SED GGKEak garatutako bi proiektu finantzatu ditu 2013an:

1 2

Page 30: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

30

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

GIZARTEA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

500

Burutzen dituen jardueren artean, ADEH ideia eta informazioa trukatzeko bideak jartzeaz arduratzen da, eta beste zenbait elkarterekin elkarlanean aritzen da, gai demografiko desberdinen inguruko Nazioarteko Kongresuak antolatuz.

EDPRk, zenbait enpresa nabarmenekin eta Gaztela-Mantxako Unibertsitatearekin eta administrazio publikoko zenbait erakunderekin batera, ADEHren X. Nazioarteko Kongresua antolatu zuen Albaceten, 2013ko ekainaren 18 eta 23 artean.

Elkartearen hogeita hamargarren urteurrena ospatu zen topaketa hartan eta gaian adituak diren

500 lagunetik gora bildu ziren. EDPR‑ren ordezkariak sinposioan parte hartzeko gonbitea jaso zuen, eta parke eolikoek landa-eremuetako garapen sozioekonomikoan egiten duten ekarpen garrantzitsuaren berri eman zuen. Horren haritik, energia eolikoak eremu horiei dakarzkien onurak nabarmendu zituen, besteak beste, lana sortzea, tokiko negozioak areagotzea eta populazioa bertan finkatzea.

DEMoGRafIa HIStoRIKoaREN ELKaRtEaREN NaZIoaRtEKo X. KoNGRESuaRI LaGuNtZa

18

DEMoGRafIa HIStoRIKoaREN ELKaRtEa (aDEH) IZaERa ZIENtIfIKoa DuEN ELKaRtEa Da Eta ESPaINIa Eta PoRtuGaLGo EREMuaN JaRDutEN Du 1983aZ GERoZtIK. DIZIPLINaRtEKo IKuSPEGIa aINtZat HaRtuta, oRaINGo Eta IRaGaNEKo PoPuLaZIoEN aZtERKEta Eta EZaGutZa SuStatZEa Du HELBuRu.

Page 31: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

31

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

GIZARTEA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

Canal Antzokietan ospatutako jaialdi honek, azken urteko arrakastari eutsi zion oraingoan ere. Katia Guerreiro, Josep Manel Neto eta Camané abeslariek osatu zuten hiru egunetan zehar eskainitako emanaldien egitaraua.

Asteburu osoan barrena, Madrilgo ikusle adituek -eta gero eta fado zaleagoek- kontzertuez gozatzeko aukera izan zuten, eta, halaber, hitzaldi, erakusketa eta filmen bidez, baita iraganeko artista handien oroitzapenez ere.

MaDRILGo faDo JaIaLDIaRI LaGuNtZa

19

EDPR-K MaDRILGo faDo JaIaLDIa BaBEStu ZuEN IRaGaN EKaINEaN, PoRtuGaLGo BEStE ZENBaIt ERaKuNDE Eta ENPRESEKIN BatERa. ESPaINIaKo HIRIBuRuaN HIRuGaRRENEZ oSPatZEN DEN EKItaLDIaK, PoRtuGaLGo KuLtuR aDIERaZPEN EGIaZKoENa oMENDu ZuEN.

Page 32: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

32

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

GIZARTEA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

SaN SEBaStIaN GaStRoNoMIKa EuSKaDI BaSQuE couNtRY

foRo caNtaBRIa

20

21

NaZIo MaILaN ZEIN NaZIoaRtEaN ERREfERENtZIa BILaKatu DEN KoNGRESu HoNEK XV. EDIZIoa BEtE Du auRtEN. DoNoStIaKo KuRSaaL JauREGIa MuNDuKo SuKaLDaRItZaREN HIRIBuRu Eta SEKtoRE GaStRoNoMIKoaREN toPaGuNE BILaKatu ZEN BERRIZ ERE uRRIaREN 6 Eta 9 BItaRtEaN, Eta aRREta BEREZIa JaRRI ZItZaIEN ESPaINIaKo Eta MuNDuKo SuKaLDaRItZaKo fENoMENo BERRIEI, LoNDRES HIRIa GoNBIDatua IZaN ZELaRIK.

ENPRESaRIoEN toPaGuNE GaRRaNtZItSua Da, BEREN NEGoZIoENtZat GaRRaNtZItSuaK DIREN GaIaK LEHEN ESKutIK EZaGutZEKo auKERa DutELaKo.

Edizio honetan, EDP Miramon Teknologia Parkeko inaugurazio-ekitaldiaren afariaren babeslea izan zen, zeinean Philippe Arrambide, Cedric Bechade, Jean Luc Figueras, Romain Fornell, Jean-Marie Gautier, Mikel Santamaría eta Gorrotxategi gozotegia arduratu ziren menua lantzeaz. Euskal sukaldaritzaren zein nazioarteko sukaldaritzaren sukaldari gorenek parte zuten afarian. EDPren ordezkari gisa Rafael Careaga eta Javier Flórez bertaratu ziren eta Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz, Martín Berasategui, Arbelaitz anaiak eta ekitaldiko protagonista ziren Londresko sukaldaritzaren ordezkariekin izan ziren.

EDP da topaketa eta eztabaidarako foro honen babeslea, eta lehen jardueran, Kantabriako Erkidegoko presidentea izen zen gonbidatua. Bere gobernuak azken bi urteetan izandako jardunaren errepasoa egin zuen eta Kantabriako Erkidegoak etorkizunerako dituen proiektuen berri eman zuen.

SER irrati‑kateak moderatutako Foro honetan, edizio desberdinetan honako hauek parte hartu dute, besteak beste, Iñaki Gabilondo kazetariak eta Cayo Lara Izquierda Unidako koordinatzaile orokorrak, eta Santaderreko alkatearen eta UPDko presidente Rosa Diez parte-hartzea aurreikusten da.

Page 33: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

33

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

GIZARTEA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

150.000

135.00045.000

EuSKaRaREN aLDEKo IKaStoLEN JaIaK

22

IBILaLDIaBizkaiko euskal eskolaren aldeko jaia Portugaleten ospatu zen, egun eguzkitsu batean, eta 135.000 lagunetik gora izan ziren Portugaleteko ikastolak parte-hartzaile guztientzat antolatutako ikuskizun, jarduera eta gastronomiaz gozatzen.

aRaBa EuSKaRaZArabako ikastolen aldeko jaia Amurrion ospatu zen, eta 45.000 lagun baino gehiago elkartu ziren hango zelaietan, egun eguzkitsu batean. Jai arrakastatsua izan zen.

Aurreko urteetan bezala, EDPk puzgarriak, globo aerostatikoa eta helmugako arkua jarri zituen, txikienei zuzendutako joko-eremua mugatuz.

KILoMEtRoaKGipuzkoako ikastolen aldeko jaia Tolosan ospatu zen, eta familia ugarik parte hartu zuten. 150.000 lagunek jai-giroaz eta ikastola antolatzaileek prestatutako jarduerez gozatzeko aukera izan zuten.

Aurreko jaietan bezala, EDP puzgarri, arku eta globo aerostatikoarekin presente egon zen antolakuntzak erreserbatutako gunean, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte.

EuSKaDIKo HIRu PRoBINtZIEtaN EuSKaL ESKoLaREN aLDE oSPatZEN DIREN JaIEtaN BaBESa Eta ELKaRLaNa.

Page 34: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

34

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

GIZARTEA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

2.000

BIZIKLEta fEStaAurten ere, Bizikleta Festa ospatu zen Derion, Euskadi Txirrindularitza Fundazioaren – FUNDACIÓN EDP laguntzaz. Festaren xedea, gazteenen artean bizikleta garraio eta aisialdirako bitarteko gisa sustatzea da eta familiartean egun ederraz gozatzea. Aurten, urriaren 20an, igandez, zortzigarren edizioa bete zuen eta 2013ko txirrindulari denboraldiari amaiera eman zion.

Deialdiak arrakasta handia izan zuen, parte-hartzaile eta laguntzaileen artean 2.000 lagun batuz. Besteak beste, bertan izan ziren Naturgas Energia Euskadiko Txirrindularitza Fundazioko sub23 taldeko kideak, Txorierri-Naturgas Energia taldeko BTT Eskolako kideak eta Euskadi Talde Kontinentala.

4.400

4.000

KIRoL-EKItaLDIaK23oHI BEZaLa, fuNDacIóN EDP ZENBaIt KIRoL-EKItaLDI BaBEStu ZItuEN 2013. uRtEaN ZEHaR.

EMaKuMEaREN LaStERKEtaEkainaren 9an, Emakumearen 6. Lasterketa egin zen Gasteizen, eta dortsal kopuru osoa lasterketa baino astebete lehenago agortu zen.

4.000 emakumek bat egin zuten Europako emakumezkoen kirol-ekitaldi garrantzitsuenean, eta haien inskripzioekin, bularreko minbiziaren kontra borrokatzeko dirua biltzen lagundu zuten. Euria gogotik ari zuen irteera eman baino bi ordu lehenago, baina lasterketa abiatzeko unean atertu egin zuen eta kamiseta arrosako jende oldeak hirian zeharreko zirkuitu lauan arazorik gabe egin zituen 5 kilometroak.

FUNDACIÓN EDP helmugako arkuaren bidez erakutsi zuen bere presentzia, bai eta beren amak lasterketa solidarioan zirela, haurrek gozatu zuten puzgarrien bidez, eta ibilbidea mugatu eta markatzeko hesien bidez ere.

EDP NaZIoaRtEKo SaSKIBaLoI caMPuSa12 eta 17 urte bitarteko 400 gazte baino gehiagok parte hartu zuten 5+11 Baskonia Fundazioak antolatutako DP Nazioarteko Saskibaloi Campusean. Uztailaren lehen hamabostaldian ospatzen da Gasteizen.

Espainiako autonomia erkidego guztietako eta 14 nazionalitate desberdinetako neska-mutilek parte hartu zuten ekitaldian. Campusak mailen arabera banatu zituen taldeak hiriko pista desberdinetan. Bakarkako teknika eta taldean lan egiteko teknika lantzeko aukera izan zuten gazteek.

faMILIaREN LaStERKEtaFUNDACIÓN EDP, Correo Taldearekin elkarlanean, Bilboko eskuin itsasadarretik doan Familiaren I. Lasterketa babestu zuen. Guztira, 4.400 lagunek egin zuten antolakuntzak prestatutako ibilbidea, eta guraso, aitona-amona zein bilobek jai-giroaz gozatzeko aukera izan zuten.

BILBoKo III. tRIatHLoIaMaiatzaren 18an, larunbatez, 700 triatleta baino gehiagok parte hartu zuten lehia honetan, baldintza meteorologiko kaskarretan. Bilboko itsasadarrean ekin zioten 1.900 metro igeri egiteari, ondoren, 90 kilometro egin zituzten bizikleta gainean eta gainerako 21 kilometroak lasterka amaitu zituzten. EDPk presentzia nabarmena izan zuen; trantsizioen eremuko sarreran, Helmugako arkuan, Areatzako kai-eremuko puzgarrietan, eta proben ibilbidean, barandetan jarritako markaren plastikoetan.

Page 35: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

35

NEV

ER

EN

DIN

G E

NER

GY

GIZARTEA

MF2013 : FUNDACIÓN EDP

BEStE LaStERKEta HERRIKoI BatZuK Ohi bezala, 2013. urtean ere, Asturiasko zenbait lasterketa herrikoien babeslea izan zen FUNDACIÓN EDP, esaterako:

aStuRIaSKo XV. BELa aStEa FUNDACIÓN EDP 15 urte daramatza Cajasturrekin batera Asturiasko Bela Astea antolatzen. Asturiasko erdialdeko kostaldean zenbait probatan lehiatu ziren kirol-ontziak, zailtasun eta kategoria desberdinetan; Gijón, Carreño eta Gozón herrietako kostaldeko urak izan ziren ibilbideetako protagonistak.

Asturiasko XV. Astea uztailaren 15an, asteartez, hasi zen eta 21ean, igandez, amaitu.

Lasterketa horiek arrakasta handia dute.

Konkistaren Ibilbidea Maratoi Erdia Cangas de Onísen.

Mieres hiribilduko 10 kilometroak.

Trubiako Maratoi Erdia.

Urteko azken egunean, Oviedoko San Silvestren 3.200 lasterkari baino gehiago aritu ziren.

Page 36: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko

to BE coNtINuED... fundación

Page 37: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko
Page 38: NEVERENDING ENERGY · ikasle partaideek energia desberdinen inguruko oinarrizko ezagutza jasotzen dute. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa: 13.128 ikasle Murtziako Eskualdeko