nafarroako hitza - berria · zonifikazioa bertan behera uz-teko aukera argi bat galdu dela uste...
TRANSCRIPT
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU-BERRIA-KO DISEINU TALDEAK M
OLDATUA
Nafarroatik abiatuko da, ostegunean, 21. Korrika b Izarbeibarko euskaltegiko kideek «ilusioz etaarduraz» egin diote aurre hasierako besta prestatzeko lanari bGasteizen bukatuko da, 14an b 2-3
Garesek
hartu du
lekukoa
Politika Bonba bat lehertuzuten Lacalle tabernan, 1979an;
oroitzeko ekitaldia eginen dute bihar
5Kultura Apirilaren 5eanerabakiko dute 2019ko Vianako
Printzea saria; sei hautagai daude
4Ostirala
2019ko martxoaren 29aX. urtea392. zenbakia
NAFARROAKOHITZA
2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29aAstekoa
Edurne Elizondo Gares
Azken txanpa-
ko «urdurita-
suna»; baina,
batez ere,
«ilusioa eta
emoz i o a» .
Sentsazio horiek nabarmendu di-
tuzte Garesen egoitza duen Izar-
beibarko euskaltegiko arduradun
Ane Azkonak eta Korrikaren ha-
siera ekitaldiko koordinatzaile
Ion Zirizak. Apirilaren 4an,
17:00etan, herri horretatik abia-
tuko da 21. Korrika; apirilaren
14ra bitarte, 2.000 kilometro bai-
no gehiagoko bidea eginen du las-
terketak, Gasteizera ailegatu arte.
Euskararen aldeko kontzientzia
suspertzea eta euskaltegien egu-
neroko lana indartzeko dirua bil-
tzea ditu Korrikak helburu. Gare-
sen, euskararen aldeko sarea osa-
tzeko baliatu nahi dute aukera,
gainera. Komunitatea eraiki nahi
dute, hizkuntza ardatz hartuta.
Egun bateko besta baino ani-
tzez ere gehiago izanen delako
Korrikari hasiera ematea, Gares-
ko euskaltzaleentzat. Hori argi du
Azkonak. Herrikoa da, herriko D
ereduko ikastetxe publikoan ika-
sitakoa. Onartu du, halere, uni-
bertsitateko ikasketak egitera Lo-
groñora joan zenean bilakatu zela
militante. «Euskaraz zekiten ki-
deekin euskaraz hitz egiten hasi
nintzen han; herrian, eskolako
hizkuntza zen euskara niretzat,
eta handik kanpo ez nuen erabil-
tzen. Logroñon, hangoek ez zuten
ulertzen gure artean gure hiz-
kuntzan hitz egin nahi izatea. On-
tzat jotzen zuten ama hizkuntza
ingelesa zuten bi pertsona hiz-
kuntza horretan aritzea, baina ez
guk euskaraz hitz egitea».
Kontrako jarrera horrek eragin
zion Azkonari AEKra hurbildu
zuen klika, hain zuzen ere. Ikas-
ketak amaituta, Mintzakiden
lana eskaini zioten, eta AEKn ira-
kasle izateko prestatu eta gero,
euskaltegian eskolak ematen hasi
zen. Orain, euskaltegiko ardura-
duna da. Garesen du egoitza, bai-
na eskualdeko eta inguruko ber-
tze hamaika herritako jendea ari
da zentro horretan euskara ikas-
ten. 50 ikasle inguru ditu egun,
eta sei langile.
Euskaltegiko kideek duela bi
urte jakin zuten aurtengo Korrika
herritik abiatuko zela. «Poza har-
tu genuen berria jakin genuene-
an; aldi berean, argi genuen ardu-
ra handia izanen zela», gogoratu
du Azkonak. Herritarren artean
zurrumurrua zabaltzen hasi zen,
eta iazko ekainean baieztatu ahal
izan zuten Gares izanen dela Ko-
rrika abiatzeko herria.
Aurreko hogei aldietan hama-
bost herrik hartu dute Korrikaren
hasiera. «Ohore hori izanen du
gure herriak ere», erantsi du Ion
Zirizak. Barañaingoa da, baina
Garesen bizi da egun. Duela zortzi
hilabete ailegatu zen herrira, bai-
na herriko parte sentitzen da jada.
Korrika hasteko besta antolatze-
ko lanetan murgildu da buru-be-
larri, eta herrikoa balitz bezala ari
da Korrikaren ingurukoez goza-
tzen. Lan handia du esku artean,
eta onartu du «kezka eta berti-
goa» sentitu dituela. Baina eus-
kararen aldeko grinak eraginda-
ko ilusioa nagusitu da. Kontent da
herritarrek parte hartzeko eraku-
tsi duten borondatearekin, eta za-
lantzarik ez du Korrika Garestik
abiatzeak «epe luzerako arras-
toa» utziko duela.
Eremu mistoanEuskaldun berria da Ziriza. 18
urte zituenean hasi zen ikasten,
eta lotsarik gabe erabiltzen zuela
gogoratu du, gramatika mende-
ratzen ez zuenean ere. «Militan-
tziagatik erabaki nuen ikastea»,
nabarmendu du. «Euskaraz bizi
nahi dut, eskubide hori dudala-
ko». Garesen hori lortu duela
erran du. «Badakit nora jo euska-
raz bizitzeko. Eta euskaraz ez da-
kienak ere ahalegina egiten du;
belarria prest dute».
Azkonak nabarmendu du az-
ken urteotan hobera egin duela
euskararen egoerak herrian. Argi
du, halere, urrats anitz badela,
oraindik ere, egiteko. Gares ere-
mu mistoan dago, 1986. urteko
euskararen legeak ezarritako zo-
nifikazioaren arabera. 1980ko ha-
markadaren hasieratik bada
D ereduko ikastetxea, eta horrek
herriko giroa euskalduntzeko
prozesua anitz lagundu duela
azaldu du euskaltegiko ardura-
dunak.
«Haurrak D eredura joaten
hasi zirenean, gurasoek ez zeki-
ten euskaraz, baina seme-alabak
laguntzeko asmoz, ikasten hasi
ziren», kontatu du Azkonak.
Orain, D ereduan ikasitako haur
horiek bilakatu dira guraso, eta
seme-alabekin euskaraz egiteko
gai dira.
3.000 biztanle inguruko herria
da Gares. Herritarrek elkar eza-
gutzen dute. Euskaldunen eta
euskaltzaleen arteko sarea sendo-
Garesen prest dira 21. Korrikari hasiera emateko. AEK-kokideak lan eta lan aritu dira azken hilabeteotan, apirilaren4ko ekitaldia prestatzen. Egun osoko egitaraua osatu dute.Harago doa antolatzaileen helburua, halere, euskararenalde lan egiteko sarea osatu nahi baitute beren eskualdean.
Komunitate bateraikitzeko bidea
2015eko Korrika, Garesko karriketan zehar. IÑIGO URIZ / FOKU
Haurrak D eredurajoaten hasi zirenean,gurasoek ez zekiteneuskaraz, baina ikasten hasi ziren»Ane AzkonaIzarbeibarko euskaltegiko arduraduna
«Badakit nora joeuskaraz bizitzeko; etaeuskaraz ez dakienakere ahalegina egiten du;belarria prest dute»Ion ZirizaKorrikako antolatzailea
‘‘
Ion Ziriza eta Ane Azkona,
AEKren egoitzan. JAGOBA
MANTEROLA / FOKU
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29a Astekoa
E. Elizondo Iruñea
Beteta da Asier Biurrunen agenda
egunotan. Azken txanpan sartu
dira 21. Korrika prestatzeko la-
nak, eta lanez gainezka da ekinal-
diko Nafarroako koordinatzailea.
Erakundeei eskatu die klik egite-
ko, eta urratsak egiteko beldurrik
ez izateko.
Nafarroan hasiko da Korrika.
Berezia izanen da zuentzat?
Bai. Hemen hasteak ematen digu
halako poz berezia. Korrika iris-
tea beti da pozgarria, baina he-
mendik hastea ohore bat da.
Orain arte bakarrik beste hama-
bost herrik izan duten ohorea da,
gainera. Hori gauza handia da.
Lan gehiago ere bada, ezta?
Bai, zalantzarik gabe. Garesen
jende asko ari da lanean. Herrial-
de osoan ari gara. Baina oso gus-
tura egiten den lana da. Ez dakigu
eguraldia lagun izanen dugun
edo ez, baina ziur naiz apirilaren
4an, 17:00etan, emozio handia
izanen dela Garesen, eta ikusiko
ditugula malkoak, halako ekitaldi
bat oso polita delako.
Nafarroan hasteak ematen dio
indar berezia ofizialtasunaren
aldeko aldarriari?
Esanahi berezia du Nafarroan
hasteak, bai. Ezin dugu ahaztu
hemen zonifikazioak indarrean
jarraitzen duela. Garesen abiatu-
ko da Korrika, eta horko herrita-
rrek ez dituzte eremu euskaldu-
nekoek dituzten hizkuntza esku-
bideak. Korrika da zonifikazioa
bertan behera uzten duen ekinal-
di bat. Garesen hasiko dugu bi-
dea, eta euskaraz eginen dugu,
herrialde osoan. Zonifikazioak
ezarritako mugen gainetik.
Gobernua, azken lau urteotan,
ez da gai izan muga horiek ber-
tan behera uzteko. Zer deritzo-
zu?
Hankamotz gelditu dela eginda-
ko lana. Legegintzaldia amaituko
da laster, eta, Korrikaren bidez,
hain zuzen, kolpe bat eman nahi
dugu mahai gainean lekukoare-
kin, hizkuntza eskubideak alda-
rrikatzeko. Gares eremu mistoan
dago, baina horrek ez ditu hango-
en eskubide guztiak bermatzen.
Urratsak egiten jarraitu behar
dugu, euskara ofiziala izan dadin
Nafarroa osoan. Horretarako,
erakundeek eta horietan diren al-
derdiek klik egin behar dute. Be-
netako urratsak egin behar dituz-
te, hizkuntza eskubideak inori ez
ukatzeko. Nafarroan, egun, lege-
ak euskara erabiltzea ukatzen die
herritar askori.
Herritarrek erakundeek baino
errazago egiten dute euskara-
ren aldeko klika?
Ematen du erakundeek halako
beldurra badutela. Herritarrek
errazago egiten dute klik. Alder-
diek beste toki batera begiratzen
dute. Ematen du mundu guztia
utzi nahi dutela kontent, baina
argi dago euskaldunak ez daudela
pozik. Konplexuek jota jokatzen
dutela ematen du. Beste gai ba-
tzuekin ez daude euskararekin
dauden arazoak, gainera. Euskal-
dunok hizkuntza eskubideak ba-
ditugu, lege batek arautu behar
ditu, denak berdintasunean arta-
tzeko. Baina ez dute horrelakorik
egiten, euskararen arloan. Alder-
diek azaldu beharko lukete zer-
gatik ez duten egiten.
Zonifikazioa bertan behera uz-
teko aukera argi bat galdu dela
uste duzu?
Ez dut gustuko esatea aukera bat
galdu dugula, baina egia da ez du-
gula egoera aprobetxatu aurrera
egiteko. Aldaketaren gobernuak
agintea hartu zuenean, itxarope-
ba bagenuen; haize berria suma-
tuko genuela uste genuen. Egin
dira urratsak, baina ez dira nahi-
koak. Egia da hainbat herrik lortu
dutela eremu mistora sartzea,
baina zergatik ez dugu jauzia egin
denak eremu euskaldunean sar-
tzeko? Edo zonifikazioa bertan
behera uzteko, behingoz? Lege-
gintzaldia joan da, eta ez dakigu
hemendik aurrera zer gertatuko
den.
Korrikaren hasierak ederki isla-
tuko du zonifkazioaren eragina,
eremu mistotik ez-euskaldune-
ra pasatuko baitira korrikala-
riak, kilometro gutxi eginda.
Bai. Garesen hasteak ere emanen
digu aukera errealitatea ezagu-
tzeko. Hori da gure egu-
nerokoa. Hori da alder-
diek ikusten ez dutena,
eta legeak errespetatzen
ez duena.
Garesen hasi, baina
Nafarroa osoan eginen du bidea
Korrikak. Dena prest?
Azken txanpan gara, azken ordu-
koak lotzen, dena prest izateko.
Korrikak aspaldi zapaldu ez di-
tuen euskualdeak bisitatuko ditu
aurten; asteburuan jende asko
izanen dela ziur gara, apirilaren
6an pasatuko baita Korrika
Iruñetik. Jendea gogoz dela uste
dut. Nik hori nabarmendu nahi
dut, jendeak baduela gogo handia
parte hartzeko, lekukoa hartze-
ko. Eskualde askotatik ari gara
deiak jasotzen, eta harrituta gara
toki askotan jaso dugun erantzun
onarekin. Polita dator Korrika,
eta uste dugu aukera emanen
duela presio pixka bat egiteko,
hurrengo legegintzaldian gerta ez
dadin oraingoan gertatu dena.
«Ematen du erakundeakkonplexuek jota ari direlaeuskararen gaian»
Asier Biurrun b Korrikako Nafarroako koordinatzailea
Korrika egiten hasteko prest da ekinaldiko Nafarroako koordinatzaileAsier Biurrun. «Berezitzat» jo du euskararen aldeko lasterketa Garesenhastea, eta uste du Nafarroako errealitatea erakusteko balioko duela.
IDO
IA Z
AB
AL
ET
A /
FO
KU
tzeko beharra badela uste du Az-
konak, halere. «Duela bost urte
hasi nintzen euskaltegian lanean,
eta han konturatu naiz ez dakigu-
la benetan Garesen zenbatek hitz
egiten duten euskaraz, edo zen-
bat diren ulertzeko gai», nabar-
mendu du.
Horregatik jarri du mahai gai-
nean saretzeko eta komunitatea
eraikitzeko beharra. «Hizkun-
tzaren auzia lantzeko talde bat
behar dugu, euskararen alde lan
egiteko; Euskararen Eguna anto-
latzeaz gain, harago joko duen sa-
rea behar dugu, gogoeta bultza-
tzeko, euskara lantzeko».
Euskaraldiarekin sare hori
ehuntzeko urratsak egin zituztela
uste du Azkonak, egitasmo ho-
rrek balio izan zuela euskaldunek
elkarren berri zehatzagoa izateko.
Eta bultzada horri segida eman
nahi diote Korrikaren bidez.
Lege berri bat eskatzekoApirilaren 4an, berrehun bolun-
tario inguruk eginen dute lan Ga-
resen, Korrikari behar den beza-
lako hasiera emateko. «Jende
anitz etorri da guregana laguntze-
ko prest», azaldu du Zirizak. Az-
ken txanpako kontuak lotzen ari-
tzea egokituko zaio egunotan.
Ostegunean bestaz gozatzeko
«aukera gutxi» izanen duela argi
du, baina herritarrentzat ari dela
badaki, eta horrek betetzen du.
Euskararen alde ari delako.
Euskararen alde egin nahi due-
lako, hain zuzen, etsita agertu da
azken lau urteotan Nafarroako
Gobernua urrats gehiago egiteko
gai izan ez delako. «Pausoak
eman dira, baina ez da nahikoa».
Bat egin du Azkonak. «Behar du-
guna da zonifikazioa bertan be-
hera uztea», erantsi du, irmo.
Korrikaren hasierak ederki is-
latuko ditu zonifikazio horren
ondorioak. «Garestik atera, eta
hurrengo herria Mañeru izanen
da Korrikaren bidean. Herri hori
eremu ez-euskaldunean dago.
Han bizi den nire lehengusuak eta
nik ez ditugu hizkuntza eskubide
berak», salatu du Azkonak.
Egoera mingarria zaie Azkona-
ri eta Zirizari. Mañeruko herrita-
rrentzat Korrika «esperientzia
polita» izanen dela nabarmendu
dute, herritarrak ahalegindu bai-
tira eremu mistoan sartzen, baina
ez dute lortu. «Euskaraz ikasteko
Garesera etorri behar dute hango
haurrek; bidaia egiteko laguntza-
rik ez dute, ordea», azaldu du Zi-
rizak. Euskaldun guztien hizkun-
tza eskubideak errespetatu eta
bermatuko dituen legea eskatu
dute antolatzaileek. Hori lortzeko
bidea hasiko dute apirilaren 4an.
Azkonak argi du: «Kolosala iza-
nen da».
«Hainbat herri sartu dira eremu mistoan, baina zergatikez dugu jauzia egin denak eremueuskaldunean sartzeko?»
4NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko martxoaren 29aGaiak
Edurne Elizondo Iruñea
Kulturaren espa-
rruan nagusietako
bat. Halakoa da
Nafarroako Go-
bernuak urtero
banatzen duen Vianako Printzea
saria. Aurtengoa nori dagokion
apirilaren 5ean ezagutaraziko
dute, eta maiatzaren 4an eginen
dute saria emateko ekitaldia, Via-
nan.
Epaimahaiak sei hautagairen
artean erabaki beharko du no-
rentzat izanen den 2019ko Viana-
ko Printzea saria: Sagrario Ale-
man, Atena fundazioa, Fernando
Hualde, Tomas Yerro, Pamplone-
sa musika banda eta Amaia Re-
mirez eta Raul de la Fuente dira
proposatutako eragileak. Hauta-
gai horiek jorratutako lan espa-
rruak askotarikoak dira: euskal-
gintzak, zinemak, antzerkiak, li-
teraturak, musikak, etnografiak
eta bertze hamaika diziplinak isla
dute haien ibilbideetan.
1.
REMIREZ-DE LA FUENTE
Amaia Remirez eta Raul de la
Fuente zinemagileak dira, eta az-
ken Goya sarietan nagusitu egin
ziren Another Day of Lifefilma-
rekin, animaziozko lanen katego-
rian. Nafarroako Ikus-Entzunez-
ko Klusterrak aurkeztu du haien
hautagaitza. Nabarmendu dute
Remirezen eta De la Fuenteren
obrak agerian uzten duela zine-
mak errealitatea dokumentatze-
ko duen gaitasuna.
De la Fuente argazki zuzenda-
ria da, bai eta gidoilaria, zuzenda-
ria eta editorea ere, bertzeak ber-
tze. 2006an estreinatu zuen bere
lehen lana: Nomadak TX.
2014an, Goya saria irabazi zuen
Minerita filmarekin. Remirez,
berriz, gidoilaria eta ekoizlea da,
eta De la Fuenteren hainbat film
ekoitzi ditu. Harekin batera sortu
zuen Kanaki Films etxea,
2009an.
2.
FERNANDO HUALDE
Gutxi dira Fernando Hualdek
ukitu ez dituen arloak. 1961. urte-
an jaio zen, Izaban, eta bere herri-
ko eta eskualdeko kultura eta et-
nografia zabaltzeko egin du lan,
etenik gabe. Nafar Ateneoak pro-
posatu du aurtengo Vianako
Printzea saria jasotzeko.
Hogeita hiru liburu idatzi ditu,
eta sei dokumental prestatu. Bi
mila artikulu baino gehiago argi-
taratu ditu prentsan, eta hamaika
hitzaldi eman ditu. Izabako mu-
seo etnografikoaren bultzatzaile
izan da, bai eta Burgiko almadiari
buruzkoaren sustatzaile ere.
Erronkaritik kanpo ere egin du
lan, eta herriz herriko zaharren
aspaldiko garaiei buruzko ahozko
testigantzak jaso ditu, bertzeak
bertze.
3.
TOMAS YERRO
Nafar Idazleen Elkarteak propo-
satu du Tomas Yerro Vianako
Printzea saria irabazteko. Nafa-
rroako Unibertsitateko eta Nafa-
rroako Unibertsitate Publikoko
irakasle izan da, bertzeak bertze.
Río Argapoesia aldizkaria zuzen-
du zuen, eta hamaika testu argi-
taratu ditu Cuadernos de etno-
grafía y etnología de Navarra al-
dizkarian. Poesia lanak ondu
ditu, eta Nafarroako literatura jo-
rratu du, hamaika hedabidetan.
Nafar Ateneoa sortzeko proze-
suan parte hartu zuen Tomas Ye-
rrok. Administrazioan ere izan
ditu ardurak: Nafarroako Gober-
nuko Kultur Ekinaldien zerbitzu-
ko buru izan zen 1991tik 1995era;
eta Kultura zuzendari nagusi, be-
rriz, 1995etik 1999ra.
4.
SAGRARIO ALEMAN
Euskalgintzaren esparruan eragi-
le nabarmena da Sagrario Ale-
man, eta Nafarroako Kulturaren
eta Arteen Kontseiluko hainbat
kidek proposatu dute Etxaleku-
koa Vianako Printzea saria jaso-
tzeko.
1972. urtean hasi zen helduak
euskalduntzeko eta alfabetatzeko
lanean. Farmazia ikasketek Va-
lentziara eta Madrilera eraman
zuten, eta azken hiri horretan ere
eman zituen euskara eskolak. Na-
farroara itzuli, eta Erriberan aritu
zen lehendabizi. Arturo Campion
euskaltegitik deia jaso zuen arte.
Hain zuzen, 1982. urtetik erreti-
roa hartu arte IKAren Iruñeko Ar-
turo Campion euskaltegiko ardu-
raduna izan da.
Lan akademikoagoa ere egin
du eta egiten du, Euskaltzaindiko
kide baita 2007. urtetik. Gainera,
Principe de Viana, Jakin, Bat, Ar-
giaeta Pulunpealdizkarietan ida-
tzi izan du Alemanek. Euskararen
alde egindako lanagatik hainbat
sari jaso ditu: Zaldiko Maldikoren
Urrezko Lamia, 1987an; Euskale-
rria Irratiaren Larreko saria,
1996an; eta Noticias Taldearen
Ortzadar saria, 2016. urtean, ber-
tzeak bertze.
5.
ATENA FUNDAZIOA
Nafarroako Unibertsitate Publi-
koko Giza eta Gizarte Zientzieta-
ko Fakultateak proposatu du Ate-
na fundazioaren hautagaitza.
Desgaitasunen bat duten pertso-
nen alde egiten du lan, artearen
bidez, eta autonomia eta bizi kali-
tatea helburu hartuta. Fundazioa
hainbat familiak sortu zuten,
2001. urtean, eta, geroztik, musi-
ka eta dantza eskola bultzatu, eta
konpainia bat osatu du, bertzeak
bertze.
Atenak pertsonen garapen oso-
rako tresna bilakatu du artea.
Egindako lana jendaurrean era-
kusten dute fundazioko kideek,
urtero oholtza gainera igotzen
baitira prestatutako lanak aur-
keztera. Lan horrek Nafarroako
Gobernuaren Gazteriaren saria
jaso zuen 2013. urtean.
Atena fundazioak aurkeztuta-
ko azken ikuskizuna 2018. urte-
koa da, eta Mi propio universo du
izenburu.
6.
PAMPLONESA
Pamplonesa Iruñeko udal musi-
ka-banda garai berezi batean bi-
lakatu da Vianako Printzea saria
jasotzeko hautagai: mendeurrena
ospatzen duen urtean, alegia.
Iruñeko Udalak, Pamplonesaren
Lagunen Elkarteak eta Iruñeko
Olentzeroren Lagunen Elkarteak
proposatu dute.
1919. urteko urriaren 11n jo
zuen lehendabiziko aldiz Pam-
plonesak, eta, geroztik, hiriko
ikur bilakatzea lortu du. Sanfer-
minetan karrikak girotzen ditue-
lako ezagutzen dute anitzek, bai-
na besten esparrutik kanpo ere
lortu du publiko fidela. Urtean 50
kontzertu baino gehiago ematen
ditu. Hezkuntzaren arloan ere
egiten du lan, eta, azken urteotan,
haurrak musikara hurbiltzeko
programa bat garatu du herrial-
deko ikastetxeetan. Vicente Ege-
ak zuzentzen du Pamplonesa,
1996. urtetik. Nabarmendu du
bandak tradizioa eta bide berriak
uztartu dituela.
Apirilaren 5ean ezagutaraziko dute norentzat den Vianako Printzea saria: Pamplonesa, Atena, Tomas Yerro,Fernando Hualde, Sagrario Aleman, eta Amaia Remirez eta Raul de la Fuente dira aurtengo sei hautagaiak.
Sari bat, sei hautagai eta hamaika bide
1 2 34
5 6
Edurne Elizondo Iruñea
Urduri eta kontent.Halaxe da Joxe La-calle, egunotan.Memorias de La-
calle (Txalaparta,2017) argazki liburua argitaratuzuenean bezain urduri eta kon-tent. Lan horretan, prentsa argaz-kilari gisa lan egindako urteetanbildutako irudiak jaso zituenEgunkaria eta Eginhedabideeta-ko langile ohiak. Azken hamar-kadetan Nafarroan gertatutakoenkronika egin zuen Lacallek libu-ruan, bere argazkien bidez, etakronika horren barruan dago ka-mera hartu aurretik Lacallek be-rak sufritutako erasoa: bonba batjarri zioten Lacalle izeneko beretabernan. Duela berrogei urtegertatu zen eraso hori, eta, ordu-koak gogoratzeko, ekitaldia egi-nen dute bihar, 19:00etan, Iruñe-ko Alde Zaharreko Pellejerias zo-koan.Lacallek urtero oroitu du
1979ko martxoaren 27koa, taber-
na zegoen tokian bertan. «Urterojoan naiz egun horrekin Jarautakarrikaren 22ra. Aurten, berrogeiurte betetzen direnez, zerbait be-rezia egin nahi nuen. Gazteek ja-kin dezatela hemen zer gertatuzen».
Ez zen lehena izan
Orain Aitzina taberna dena izanzen Lacalle ostatua. Argazkilaria-ren gurasoek zabaldu zuten, etaJoxe Lacalle ezkondu zenean,1974. urtean, negozioaren ardurabere gain hartu zuen. Han egin-dako lagunak nabarmendu ditu;tabernan bizi izandako momentuonak. «Gure taberna izan zen le-geztatu zutenean ikurrina jartzenlehena», gogoratu du, harro.Taberna zegoen eraikin berean
zuen Lacallek etxebizitza, 1979an.Emaztearekin eta lau seme-ala-bekin bizi zen Jarauta kalean.«Zaharrenak bost urte zituen, etatxikienak, berriz, hilabete gutxi».Duela berrogei urtekoa jaso bainolehen, izan ziren bertzelako era-soak Lacalle tabernaren aurka.
«Telefonoz deitzen zuten, meha-txu egiteko, adibidez». 1978an,berriz, Kristo Erregeren Gerrilla-riak joan ziren tabernara.«Emaztea haurdun zegoen. Ateahautsi, eta tabernan sartu ziren,borrekin eta pistolekin».Egoerak okerrera egin zuen,
handik urtebetera. 1979ko mar-txoaren 27an. Goizez, jende gutxiibiltzen ohi zen tabernan; denakezagunak, halere. Horregatik, bibaso ardo edan eta gero komune-ra sartu zen gizonak atentzioaeman zion Lacalleri. «Kobratu,eta sei pezeta itzuli nizkion; bainabarra gainean utzi, eta alde eginzuen, komunetik atera zenean»,gogoratu du.Bonba uztera sartu zen komu-
nera. Lacallek aurkitu zuen, pol-tsa batean sartuta. «Ireki, eta ka-bleak ikusi nituen». Tabernahustu, eta Poliziari eman zion abi-sua. «Bost hilabeteko semea se-haskatik atera behar izan nuenkorrika». Artezilari batek poltsahartu zuen, eta lehertu egin zi-tzaion, ateratzen ari zenean. La-callek fresko ditu orduko beldu-rra eta kezka. Accion Nacional Es-pañola taldeak aldarrikatu zuenerasoa. Batallon Vasco Españoltaldeko adar bat zen.Lacallek, halere, gogoan du,
batez ere, auzokideengandik ja-sotako elkartasuna. Auzolaneankonpondu zuten taberna. «Gaz-teak, gainera, erasoa gertatu etagero, itxi arte gelditzen ziren nire-kin. Gero jakin nuen txandakaaritzen zirela, bakarrik ez uzte-ko», erran du, hunkituta. Laca-llek 1987an utzi zuen taberna,drogak auzoan zuen presentzia-rekin arduratuta. «Ez nuen horinahi seme-alabentzat». Kamerahartu zuen, orduan.
1979an bonba jarri baino lehen ere eraso egin zioten Lacalle tabernari; irudian, 1978koa. JOXE LACALLEJoxe Lacalle, taberna zegoen tokian, Jarauta karrikan. IDOIA ZABALETA / FOKU
5Gaiak
Gurasoen eskutik hartu zuen JoxeLacallek izen bereko tabernaren ardura,Iruñeko Jarauta karrikan. 1979an, bonbabat jarri zioten. Bihar, 19:00etan, duelaberrogei urte gertatutakoa oroituko dute.
Lacallerenmemoria
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko martxoaren 29a
RHURBILDU ETA LAULur Albizu Etxetxipia
Klika
Beti jartzen naiz urduri.Hitzordua goizekobostetan, arratsaldekozazpietan, gaueko be-
deratzietan edo eguerdiko ordubatean dela ere, urduri jartzennaiz. Euria egin, eguzkia egin,bero, hotz. Karkarren, Isun, SanAdrianen, Irunberrin, Iruñeanedo Garesen (Artazutik ez baitaduela hamar bat urte pasatzen). Ekitaldi, egun edo ekimen ba-
tzuetarako nahiko ohitura-zaleanaiz (tradizioak traizionatzea pla-zera ere bada, baina batzuetan...).Txupinazoaren aurretik zurizjanztea bezalakoa izaten da Ko-rrikaren kilometroa zein izanenden aurretik begiratzea, zain egotea; eta ez da preseski korrikaegitea bereziki maite dudalako.
Eta aurtengoa bereziagoa iza-nen da, bereziena, beharbada.Denok ez dugu hori bizitzekoplazera eta zortea, herritik ape-nas lau kilometrora Korrika has-tea, alegia. Tontakeria bat irudi-tuko zaio norbaiti agian, baina ezda gutxi eremu diskriminatuarenmugan (nahiz eta muga horiekpixka bat urrunago dauden duela bi urte baino, eta nahiz etamuga horiek pixka bat lausotudiren) Korrika hastea eta horigertu(ago)tik bizitzea. Zein gutxi aldatu diren gauza
batzuk, beste batzuk aldatu badi-ra ere. Eta ez dakit duela lau urteorain non egonen ginen pentsa-tzen genuen, zer imajinatzen genuen 2019az, urrun edo gertuikusten genuen. Segur aski, beste
Korrika bada ofizialtasunarenaldeko lasterketa. Lehenengo etabigarren mailako herritarrak de-sagertzeko apustua egiten duenfurgoneta. Lagunak urtean behinbatzen dituena. Korrika badaahobizien oihua, belarriprestengarrasia. Korrika bada instituzio-ei duten ardura behingoz har de-zaten exijitzea. Eta bada txinaurri lan oso han-
dia eta urte luzeetan egin dutenhorientzako omenaldi txiki batere; hori baino askoz gehiago me-rezi dute herria euskalduntzen,beren burua euskalduntzen, D eredua bultzatzen, euskara(z)irakasten, ahalegin guztiak egi-ten ibili diren horiek. Isilik, bainagelditu gabe. Isilik, baina esfortzuhandiz, apustu handiak eginez,bai pertsonal eta bai kolektiboak.Haiei esker gaude gu hemen, etaez dakit konturatzen ote garenzein balio handia daukan horrekguztiak denontzat. Lekukorik garrantzitsuena zarete zuek. Ezdadila haria eten!
gauza asko esperoko genituen;batez ere, eremu diskriminatutikatera ahal izatea. Baina eremudiskriminatuarekin amaitu nahigenuelako eta amaitu nahi dugu-lako. Korrika ez delako bakarrik
korrika. Korrika egitea, lekukoahartzea. Korrika aurrera egitekokonpromiso bat, euskara ez gal-tzeko konpromiso bat. Baina ezbakarrik ez galtzekoa: saltoakematekoa, eremuak birkonkista-tzekoa, berreskuratzekoa. #Klikaegitekoa. Mundua eraldatzekoa,baita kulturalki eta musikalkiere. Bardeako ziertzoa gureganarnasteko tartea ere bada Korri-ka, eta «korrikarako balio» ezomen duten abestiak hizketagaibihurtzekoa (ez da gutxi hori lor-tu izana; «korrikarako balio»omen duten abestiak gutxiagogustatzen zaizkigu beste batzuei).Korrikak, hamarkada batzuenondoren, apurtzailea izaten ja-rraitzea lortzen du; horregatikbakarrik, merezi du.
Irudiab Altsasu
Elkartasunak gainezka egin duMilaka eta milaka pertsonak egin zuten bat igandean, Altsasun, Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortutako
zortzi gazteentzat justizia eske. Herria txiki gelditu zen. Altsasuko Gurasoen arabera, 60.000 herritar baino
gehiago elkartu ziren. Ilara luzeak sortu ziren herriko sarreretan, eta dozena bat auto eta autobus harrapatuta
gelditu ziren. Elkartasuna «hunkituta» eskertu zuten Altsasuko gazteen senideek. Javier Ollo alkateak erran
zuen igandeko manifestazioak islatzen duela «Altsasuko irudi erreala». JON URBE / FOKU
Julio Sotok jantzi du Nafarroako txapela,bosgarrenez, Anaitasunako finalean
IRUÑEA bJulio Sotok irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa, bosgarrenez, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian asteburuan jokatutakofinalean. Eneko Lazkoz sailkatu zen bigarren. Sotok saio biribila eginzuen, eta bakarkako lanean bete-betean jo zuen. Joxema Leitzaren eskutik jaso zuen txapela Sotok. Leitzari, hain zuzen, txalo zaparradabatekin egin zioten harrera oholtzara igo zenean; bertsozaleek eskertuegin nahi izan zuten Leitzak egindako lana.
83.348NEKAZARITZA EKOLOGIKOKO HEKTAREAK HERRIALDEANNekazaritza ekologikoak gora egin du Nafarroan, gobernuak ezagutara-
zi dituen datuek agerian utzi dutenez: 1996. urtean, 700 hektarea hartzen
zituen; 2018an, berriz, nekazaritza ekologikoko 83.348 hektarea zeuden.
Nekazaritza lur guztien %7,2 dira ekologikoak.
AHTaren aurkako eta tren sozialarenaldeko manifestaziora deitu du Sustraik
ALTSASU bSustrai Erakuntza fundazioak abiadura handiko trenarenkontrako manifestazioa eginen du, bihar, 18:00etan, Altsasun. Trensozialaren aldeko aldarri bilakatu nahi dute protesta deitzaileek. Trensoziala bai, AHT gelditu. Herriaren borondatea errespetatu lelopeanantolatu dute. Sustrai Erakuntzak nabarmendu du proiektuak ez diolainolako mesederik egiten eskualdeari, eta ez duela bultzatzen herrienarteko mugikortasuna. Erantsi du ingurumenari kalte egiten diola.
«Hurrengo hauteskundeetanez naiz berriz zinegotzi izanen,Iruñeko Udalean hamabi urteegon eta gero; seme-alabak dirapolitika uzteko arrazoia»
Aritz RomeoIruñeko Udaleko EH Bilduko zinegotzia
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29aIritzia
Korrika badaahobizien oihua,belarripresten
garrasia
MUSIKA
ALTSASUBurundar Txistulariak.bBihar, 19:30ean, Iortia kultur etxean.
ALTSASUErnia, Uther, Disasko eta Gormut.
b Igandean, 16:30ean, Etzegaraten,
Etxegarito aretoan.
ATARRABIAGatibu eta
Oques Grasses.
bGaur, 21:30ean, Totem aretoan.
ATARRABIAEvergrey, Bloodred
Hourglass eta Genus Ordinis Dei.
bBihar, 19:00etan, Totem aretoan.
AZAGRADemode Quartet.
b Igandean, 19:30ean, Francisco
Arbeloa ikastetxean.
BAZTANTumatxak eta DJ Tape.
bBihar, 23:00etan, Elizondon.
ETXALARBuhamiak, Jon Itzainaeta Karmen Etxalarkoa pastoralekoabeslariak.
bBihar, 20:00etan, elizan.
IRUÑEASoge Culebra.
bGaur, 20:30ean, Zentral aretoan.
IRUÑEARosana.
bGaur, 20:30ean, Gaiarren.
IRUÑEABelcos.
bGaur, 22:00etan, Indara aretoan.
IRUÑEABandada.
bBihar, 20:00etan, Iturramako
Civivox aretoan.
IRUÑEAEl Consorcio.
bBihar, 20:30ean, Baluarten.
IRUÑEALos Zigarros
eta Blues Coffe.
bBihar, 20:30ean, Zentral aretoan.
IRUÑEAPamplonesa musika banda.b Igandean, 12:00etan, Gaiarren.
TAFALLAEne Kantak: Satorjator.bBihar, 18:00etan, kulturgunean.
TAFALLANever Surrender,
The Guilty Brigade eta The Potes.
bBihar, 22:30ean, Kube aretoan.
BERTSO SAIOAK
BADOSTAINBertso afaria:
Xabat eta Joanes Illarregi.
bGaur, 21:30ean, Illarregorrin.
BAZTANBertso poteoa: Ander
Lizarralde Jimeno eta Julio Soto.
bBihar, 18:00etan, Elizondon.
BURLATA Jon Maia, Alaia Martin,
Maialen Lujanbio eta Aimar Karrika.
bBihar, 21:20ean, kultur etxean.
LEITZAAne Labaka eta Beatriz
Egizabal:Erradikalak gara.b Igandean, 19:00etan, Atekabeltz
gaztetxean.
LESAKAAlazne Untxalo, Jon
Martin, Beñat Romera: Oholtza.b Igandean, 18:00etan, kultur etxean.
TUTERAAndoni Egaña eta Xabier
Zabala: Enkarguzemanaldia.bBihar, 17:00etan, Lourdes aretoan.
ZIZUR NAGUSIABertso afaria:
Nerea Ibarzabal eta Aimar Karrika.
bGaur, 21:00etan, gaztetxean.
ANTZERKIA
ALTSASU Izaskun Mujika ipuinkontalaria.
bGaur, 19:00etan, Iortia kultur etxean.
ATARRABIA Inextremis: La prueba.b Igandean, 19:30ean, kultur etxean.
BARAÑAINAtx Teatroa: 7ak bat.bBihar, 20:30ean, auditoriumean.
FALTZESLa Trocola Circ:Emportats.bBihar, 19:00etan, Pedro Iturralde
aretoan.
IRUÑEAPedro Paiva: Quitapenas.bGaur, 20:00etan, Nafarroako
Antzerki Eskolan.
IRUÑEA 7 años.bBihar, 20:00etan, Gaiarren.
IRUÑEAMicomicon: Una humildepropuesta.bBihar eta igandean, 20:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
IRUÑEAEl Aedo Teatro:
Antígona.bOstegunean, 12:00etan, Gaiarre
antzokian.
IRUÑEAEl Aedo Teatro:
Pseudolus.bOstegunean, 17:00etan, Gaiarre
antzokian.
LIZARRATarima Beltza:
Madres y pasotas.b Igandean, 18:30ean, Los Llanos
zinema aretoan.
TAFALLAProducciones Maestras:
Loco desatino.bGaur, 20:30ean, kulturgunean.
TAFALLA Yarleku: Pintaketan.bAsteazkenean, 20:30ean,
kulturgunean.
DANTZA
IRUÑEA Gaskoiniako dantzak:Joan Frances Tisner, Domenja
Lekuona eta Jerome Etxemaite.bBihar, 18:00etan, Erraldoien
Txokoan.
VALTIERRAFueradeleje: ¿Quiénteme al lobo feroz? Haurrentzat.b Igandean, 16:30ean, kultur etxean.
ZINEMA
BAZTANDantza.b Igandean, 19:00etan, Iruritako
Damaso Zabalza aretoan.
IRUÑEACuentos de Tokio.bBihar, 19:30ean, Kondestablearen
jauregian.
IRUÑEALa batalla de los sexos.bAstelehenean, 18:00etan,
Iturramako Civivox aretoan.
IRUÑEAZinegoak jaialdia: Rafiki.bAstelehenean, 20:00etan,
Golem Baiona aretoan.
IRUÑEAZinegoak jaialdia: Ni d’Éveni d’Adam. Une histoire intersexe.bAsteartean, 20:00etan,
Golem Baiona aretoan.
IRUÑEAZinegoak jaialdia: Anders,Vidi ja ti nea etaDevi film laburrak.bAsteazkenean, 20:00etan,
Golem Baiona aretoan.
BERTZELAKOAK
ATARRABIAHodei magoa:Ezinezkoaren logika.bBihar, 18:00etan, kultur etxean.
IRUÑEATxan Magoa: Inpernutiknatorren artista bat naiz ni.bBihar, 12:00etan eta 18:00etan,
Sanduzelaiko Civivoxen.
IRUÑEALiburu aurkezpena: Maria
Orcasitas-Vicandin, Angela Garcia
eta Andrea Peralesek idatzitako
Errebelde 50 bider.bAstelehean, 19:00etan, Katakraken.
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29a Agenda
Gure proposamena b Iruñea
Oteizaren poesiaz ariko da UrtasunJorge Oteiza Fundazio Museoko Hezkuntza Estetiko saileko arduradun Aitziber Urtasunek hitzaldia eskainiko
du gaur, 19:30ean, Kondestablearen jauregian. Urtasunek Orioko artistak jorratutako arlo zehatz bat aztertuko
du gaurko solasaldian: poesia, alegia. Zehazki, Jorge Oteizaren poesia hizkuntza plastikoarekin lotuko du
Urtasunek. Altzuzan da Jorge Oteiza Fundazio Museoa, eta han egiten du lan Hezkuntza Estetiko saileko
arduradunak. 2003. urtean ireki zuten museoa, Oteiza hil eta gutxira. OSKAR ALEGRIA
Ane Eslava Iruñea
Andorrako leku izenen ingurukoikerketa bat egin du Juan Luis Lo-pez-Mugartza filologo eta ikerla-riak (Zaragoza, 1961), Mikel Belas-korekin batera. Erromatarren au-rreko jatorria duten leku izenakaztertu dituzte, ezohiko metodobatekin: geografia fisikotik begi-ratuta. Antzeko izenak dituztentokien ezaugarri fisikoak alderatudituzte, toponimoen esanahiakproposatzeko. Euskaratik inter-pretatu dituzte izen gutxi batzuk.Erromatarren aurreko erroa du-
ten Andorrako toponimoei bu-
ruzko azterketa fisiografikoa.
Lurraldearen ikuspegi hurbil eta
teknikoa leku-izenen bitartez li-buruan bildu dituzte ateratakoondorioak.Zergatik erabaki zenuten Ando-
rrako toponimoak aztertzea?
Ez zen gure erabakia izan; Ando-rrako Gobernutik etorri zitzaizki-gun, laguntza eske. Izan ere, hango ingeniari batek, natur fe-nomenoei lotutako arriskuez ar-duratzen denak, toponimiareki-ko zaletasuna du, eta konturatuzen antzeko izena duten tokietanantzeko gauzak gertatzen zirela.Adibidez, amildegiak dauden tokibatzuek antzeko izenak dituzte.Eta konturatu zen leku batzuetanizenarengatik asma daitekeela ealeku arriskutsua den edo ez. Erro-matar jatorria duten izen batzue-kin oso argi ikusten zuten hori,baina beste batzuk ez zituztenongi ulertzen hizkuntza erroma-nikoen bitartez, eta horregatik jozuten Mikel Belasko eta niregana,guk azter genezan ea zein izan zi-tekeen izen horien jatorria.Nola egin duzue azterketa?
Andorrako izendegiko toponi-moak aztertu genituen, 4.000 in-guru. Ikusi genuen zenbat izan zi-tezkeen erromatarren aurrekoak,eta ez ziren %10era iristen. Horie-kin lanean hasi ginen, eta ikusigenuen batzuk jatorri zeltikoko-ak izan zitezkeela, beste batzukindoeuroparrak... Baina beste ba-tzuk gelditzen ziren ulertu gabe,eta ikusi genuen horietako ba-tzuk euskal itxura zutela. Ez ge-nuen etimologiarik egin, horre-tan ez ginen sartu nahi izan, arris-kutsua baita, baina tipologiareneta morfologiaren aldetik aztertugenituen.Ezohiko metodo batekin aztertu
dituzue leku izen horiek.
Bai, toponimia aztertu dugu ikus-pegi geografiko batetik. Bitxia da,normalean ez delako horrela egi-ten. Han, gure liburua kudeatudutenak ingeniariak izan dira,Andorrako gobernuan arriskunaturalez arduratzen direnak.
%10 horietatik, zenbat uste du-
zue datozela euskaratik?
Oso gutxi. Hemen, Euskal He-rrian, bi ikuspegi izan ditugu Piri-nioetako toponimiaren ingu-ruan: bat izan da erromantikoa,eta horrek zioen garai bateandena izan zela euskalduna, Piri-nio osoa. Gaur egun, berriz, bestejoera bat dago, zientifikoagoa etagauzak zalantzan jartzekoa; le-hengo erromantizismo horri mu-gak jartzen dizkiona. Bada, gu erezuhurtasunez eta kontu handizibili gara honekin. Horregatik, ezdugu esango Andorran euskarazegin denik; ez dakigu zer hizkun-tzatan hitz egiten zen erromata-rrak iritsi aurretik. Baina argidago garai haietan euskara existi-tzen zela, eta guri galdetu digute-nez ea hitz horiek euskaratik etordaitezkeen, gu ausartak izan gara,eta erantzun dugu toponimo ba-
tzuk lotuta egon daitezkeela eus-kararekin.Zeintzuk?
Adibidez, badago bat dena l'Hor-tó. Hizkuntza erromanikoen bi-tartez interpretatuz, hitz horrenesanahia da baratzea, argi eta gar-bi. Baina Andorrako toki horimendian dago, eta, berez, baratzebat ezin da egon mendian. Or-duan, guk galdetu genien ea tokihorretan egoten ahal ziren men-dian egon ohi diren mairu-bara-tzeak edo jentilen baratzeak.Ezetz erantzun ziguten, toki horiamildegia delako eta elur askomugitzen delako. Orduan, kontu-ratu ginen Erronkarin bertandaudela lurte eta lurta hitzak.Euskal hitzak dira, baina soilikmendebaldeko herri batzuetanzabalduta daude, eta amildegiaesan nahi dute. Bada, guk lurtahi-tza proposatu genien l'Hortó-re-
kin lotuta, eta esan ziguten tokia-ren fisiografiarengatik oso egokiikusten zutela. Edo badago tokibat Rat deitzen dena, mendi lepobat dena, eta guk hori lotu genuenharrate hitzarekin. Eta beste hitzbat da Anyos; guk ez dugu uler-tzen hitz hori euskararen bitartez,baina gure aldean Anie mendiadugu, Auñamendi... Orduan, ba-dirudi jarraipen bat egon daiteke-ela, baina ezin dugu ziur jakin.Andorra izena bera ere aztertu
duzue.
Bai, haiek galdetu ziguten ea hitzhorrek lotura izan dezakeen ura-rekin, Andorrako geografia fisi-koa nolakoa den kontuan hartu-ta, eta Andorrahitza aipatzen denlekuetan hidronimoak agertzendirela jakinda. Eta gure erantzunaizan zen, hain zuzen ere, gure al-dean ditugunAndurguztiak lotu-ta daudela urarekin, baina gehie-
netan toki idorrekin, urik gabe-koekin. Hala ere, uraren arlo se-mantikoan mugitzen gara; beraz,gure erantzuna izan zen ezin du-gula esan Andorraeuskara denik,baina lotura izan dezakeela ura-rekin.Nafarroako Andurra herriak ere
lotura du urarekin?
Andurra esaten dugunean, gureikuspegitik leku urri bat da, urgutxikoa. Orduan, gure kasuanAndorra-ren kontrakoa da, bainainportanteena da izen horien ba-rruan hidronimiari lotutako oi-narriak daudela. Zenbait lekutan,garatu da leku oparo gisa, eta bes-te batzuetan, kontrakoa, urriaden lekua bezala.Zuk antzeko beste ikerketa bat
egin zenuen Erronkari eta Anso
[Aragoi, Espainia] bailaretan.
Zer ondorioztatu zenuen?
Ansoko kasuan helburua izan zenikustea zer-nolako euskal aztarnatoponimikoak geratzen ziren Na-farroa ondoko lehen herrian. Jasonituen toponimoekin eta hangobiztanleen abizenekin, ondorioz-tatu nuen leku horretan ere era-bili zela euskara. Nire hipotesiaizan zen XVI. mendera arte segu-ruenik Anson bazirela gune elebi-dunak, eta azken euskaldunakZuriza aldean gelditu zirela. Ere-mu horretan oso argi ikusten zen,Andorran baino gehiago. Orain,beste jende batek ikertu beharkodu ea gero eta mendebalderagoere hitz egiten ote zen, erakustekopausoz pauso non erabiltzen zeneta non ez. Toponimiari lotutako gai baten
inguruko eztabaida dago Nafa-
rroan: ea Iruña ala Iruñea den
egokiena. Zer deritzozu horri?
Gai konplexua da, bi izenek berenbidea egin dutelako. Koldo Mitxe-lenak ikerketa bat egin zuen gaihonen inguruan, eta ondoriozta-tu zuen erroa Iruñe zela. BainaIruñea idatzi arren, zaila da ahoz-ko hizkeran hala esatea. Erdarazere Iruña erabili da gehien, etadokumentazio klasikoan ager-tzen zaigu bi moduetan. Biak no-minatiboan erabiltzen dira, etaEuskaltzaindiak Iruñeaonartzendu, eta Nafarroako Gobernuaketa Iruñeko Udalak, berriz, Iruña.Baina auzi honetan nik ez nituzkegauzak gehiegi mugituko. Niri ezzait gaizki iruditzen nominatibo-an biak erabiltzea, biak onartukonituzke, baina beste gauza bat dadeklinabidea. Adituek esan be-harko dute zer-nolako deklinabi-de taula osatu behar den, ea Iruñaedo Iruñehitzaren gainean egin-go den. Hala ere, ez dakit zergatikatera den berriro gai hau,egiaesan; uste nuen jada ahaztua ze-goela.
«Andorrako toponimobatzuk euskararekinlotuta egon daitezke»
Juan Karlos Lopez-Mugartza b Filologoa
Erromatarren aurreko jatorria duten Andorrako leku izenak aztertu dituJuan Karlos Lopez-Mugartzak, liburu batean. Ondorioztatu duenez, %10 baino gutxiago dira, eta horietako batzuk euskaratik etor daitezke.
IDOIA ZABALETA / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko martxoaren 29a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]