nafarroa solidarioagoa - fundación caja navarra€¦ · nafarroa solidarioagoa...

6
2019. URTEKO MEMORIA NAFARROA SOLIDARIOAGOA fundacioncajanavarra.es

Upload: others

Post on 01-Feb-2021

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 20

    19.

    UR

    TE

    KO

    ME

    MO

    RIA

    NAFARROASOLIDARIOAGOA

    fundacioncajanavarra.es

  • Lehendakariaren agurra

    Javier Miranda Erro jn.

    Nafarroako Kutxa Banku Fundazioko lehendakaria

    Nafarroako KutxaFundazioa

    Urteko Memoria2019

    Urte oso batean egindako bidea gogoratzeak zera esan nahi du gure erakundearentzat, egiten duguna egin nahi dugunarekin alderatzea, Nafarroako gizartearekin dugun kon-promisoari erantzuten ari ote garen egiaztatzea, betiere gure plan estrategikoan bildu-tako jardun ildoen eta helburu zehatzen arabera.

    2019ko hamabi hilabeteak honela ikusten ditugu orain, planaren aplikazioa eta gara-pena ardatz izan duen denbora, iaz beharrezkoa izan zen eta ia urte osoa hartu zigun definizioko aldi horren ostean.

    Nafarroako Kutxa Fundazioak badaki gure lurraldean elkartasunaren eta garapen sozia-laren arloko erreferente izateko eginahalak etengabe lan egitea eskatzen duela eta al-derdi asko biltzen dituela bere baitan, konpromiso handiei erantzuten diela eta ez duela ahazten gutxien ikusten den hori, itxuraz gutxien axola duen hori. Urteko memoria hau ikuspegi horretatik begiratuta irakurtzera gonbidatzen zaituztet; zifrak, inbertsioak eta proiektuak aipatzen dira memoria honetan, baina, batik bat, Fundazioaren helburua-ri buruzkoa memoria da: hain plurala den gizarte hau dinamizatzeko eta suspertzeko helburuari buruzkoa, gizartea bera bere garapen bidezko eta solidarioaren protagonista izan dadin.

    Orrialde urri hauek laburpena dira, eta gure jardunaren ildo nagusiei buruzko eta ildo horien garapenari buruzko azaleko informazioa emateaz gain, Fundazioaren konpromi-soa partekatzen duten pertsona guztien eguneroko lanaren ebokazioa ere badira. Fun-dazioaren lehendakari naizen aldetik, eskerrak eman nahi dizkiet pertsona horiei guztiei, egiten duten lanarengatik: Patronatua osatzen dutenei, beti gogoan dutelako gure nor-tasunak nolakoa izan behar duen; formalki urrian eratu zen Aholku Batzordeko kideei, beren esperientzia eta jakinduria eskuzabalki eskaintzen dizkigutelako; zuzendaritza nagusiko kideei, ezinbestekoa den eguneroko lan horregatik; Isterria ikastetxeko eta Río Irati zentroko hezitzaileei eta kudeaketako langileei; Fundazioaren egoitza nagusian eta gainerako zerbitzu eta zentroetan lan egiten duten profesionalei, beren lan eraginkor eta eskuzabalagatik; eta memoria honetan aipatzen diren jarduerekin loturaren bat duten pertsona guztiei, beren ahalegin eta dedikazioagatik. Haientzat guztientzat, beraz, nire esker ona eta errekonozimendua, bai baitakit ongi ari direla lanean eta haien ahalegin hori gabe hemen aipatzen den guztia ezinezkoa izango litzatekeela.

    Lehen ere esan dut: Nafarroako Kutxa Fundazioaren ikuspegia (lortu nahi duena) da el-kartasunaren eta garapen sozialaren arloetan erreferentzia eta eragin handiko erakun-dea izatea, eta jarrera produktibo, berritzaile, eraginkor eta sinesgarria izatea geure ikur. Eta gogorarazi nahi dut, ikuspegi horretatik begiratuta, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan proposatzen diren hamazazpi helburuak direla, oraindik ere, gure ekimen gehienen inspirazio iturri eta erakunde askoren ekimenen oinarri. Horrek markatzen digu bidea, eta hori begiztatzen da egiten edo babesten ditugun ekintzetan. 2019. urte-ko gure jardueren aipamen hau eskaintzen diegu orain Nafarroako herritarrei, eta bertan ikusi eta balioetsi ahal izango duzue hori guztia.

    PD: Memoria hau argitaratu denean gizarte osoa Covid-19ak eragindako pandemia pai-ratzen ari da, eta egoera horren ondorioei aurre egiteko prestatzen ari da. Ezin dugu aurreikusi oraindik zeintzuk izango diren ondorio horiek zeintzuk, baina gure bizitzako eremu guztietara zabalduko dira, zalantzarik gabe. Hemen aipatzen den informazioa 2019ko ekitaldikoa den arren, orain sortzen ari den egoera berriari begira gaude jada, ziur baikaude gure izateko eta jarduteko arrazoiari are gehiago atxikitzea eskatuko digula.

    Izan eta jardun.

    01Lehendakariaren agurra02. or.

    05Gure proiektuak07. or.

    02Nafarroako Kutxa Funda-zioaren inbertsioa GJHen arabera

    03. or.

    062018-2022 aldiko Plan Estrategikoa

    09. or.

    03Nafarroako Kutxa Funda-zioaren datu ekonomikoak

    04. or.

    04Nafarroako Kutxa Fun-dazioaren jardueraren datuak

    05. or.

    EDUKIEN AURKIBIDEA

  • NAFARROAKO KUTXA FUN-DAZIOAREN INBERTSIOA GJHen ARABERA

    Nafarroako KutxaFundazioa

    Urteko Memoria2019

    Nazio Batuek bultzatzen dituzten Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) arabera zehaztu ditugu gure jarduerak aurten. Gure gizartea eta gure ingurunea hobetzen dituzten helburuak dira. Pertsona hobeak egiten gaituzte.

    03

    04

    1.900.000

    1.000

    62.000

    KALITATEZKO HEZKUNTZA

    GENERO BERDINTASUNA

    28.000

    13.000

    194.000 

    12.000

    411.000

    34.000

    3.700.000

    75.000

    INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA

    BAKEA, JUSTIZIA ETA ERAKUNDE SENDOAK

    ZERO GOSE

    LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA

    HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK

    DESBERDINTASUNEN MURRIZKETA

    HELBURUAK BETETZEKO ALIANTZAK

    OSASUNA ETA ONGIZATEA

    POBREZIAREN AMAIERA

    NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAREN DATU EKONOMIKOAK

    DIRU-SARRERAK 11,3 MILIOI EURO

    GASTUAK 11,2 MILIOI EURO

    3,1 4,3 2,6 1,2KULTURA ETA HEZKUNTZA

    DESGAITASUNA ETA ADINEKOAK

    GIZARTE SUSTAPENA

    ADMINISTRAZIOA

    5,8 1,34,2DIBIDENDUAK

    SARRERAFINANTZARIOAK

    JARDUERAREN BEREZKO

    SARRERAK

  • NAFARROAKO KUTXAFUNDAZIOAREN JARDUERAREN

    05

    06

    212.094 362

    742

    31.572 100ADINEKOENTZAKO

    ZENTROETAKO ERABILERAKBERARIAZKO JARDUERAK

    ADINEKOENTZAKO ZENTROETAN

    CIVICAN ESPAZIOEN ALOKAIRU ETA

    LAGAPENAK

    ISTERRIA HBIko IKASLEAK 2018/19 IKASTURTEAN

    MAILEGUAK LIBURUTEGIETAN

    3.830

    19.406 1.140151

     81.546 HONDARRIBIKO UDALEKUETA-

    KO PARTE-HARTZAILEAK

    JANTOKI SOZIALETAN BANATUTAKO OTORDUAK

    BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA ASTEKO

    PARTE-HARTZAILEAK

    LAGUNTZEN DEIALDIAN LAGUNDUTAKO PROIEKTUAK

    CIVICAN JARDUERA ETA ZERBITZUETAKO

    PARTE-HARTZAILEAK

    18.106CIVICANen ALOKAIRU ETA LAGAPEN JARDUERETAKO

    PARTE-HARTZAILEAK

    Nafarroako KutxaFundazioa

    Urteko Memoria2019

  • GURE PROIEKTUAK

    07

    08

    ISTERRIA

    Nafarroako Gobernuarekin hitzartu-tako heziketa bereziko ikastetxea da Isterria eta, bertan, adimen desgai-tasuna duten pertsonak trebatzen dira.

    45 PERTSONA EGOITZAN9/10 IKASLEEN GOGOBETETZEA8,6/10 PROFESIONALEN GOGOBETETZEA

    9,4/10 FAMILIEN GOGOBETETZEA

    14 PERTSONA ZENTRO OKUPAZIONALEAN

    86 IKASLE IKASTETXEAN70 PROFESIONAL GUZTIRA100 PERTSONA ARTATUTA

    CIVICAN

    Civican gure zentro soziokulturala da, eta galdera berriak proposatzeko tokia da, aztertzeko, ikasteko, kon-tzeptualizatzeko eta hausnartzeko tokia.

    RÍO IRATI

    Río Irati adimen desgaitasuna du-tenentzako gaitasunak garatzeko zentroa da, eta Iruñeko Arrosadia auzoko Irati erreka kalean dago.

    22 PERTSONA ARTATUTA5 PROFESIONAL9.5/10 ERABILTZAILEEN GOGOBETETZEA

    9.5/10 FAMILIENGOGOBETETZEA

    UDALEKUAKHONDARRIBIA

    Neptuno:Ikastaroak eta tailerrak:

    Uda:

    Liburutegi Zerbitzua:

    Relación con entidades:

    Hondarribiko udalekuak hezike-tarako, parte hartzeko eta biziki-detzarako gunea dira, gazteen-tzako jardueren bitartez.

    3.830 PARTE-HARTZAILE125 PLAZA5 PROGRAMA BEREIZ

    81.546 PARTE-HARTZAILE JARDUERA ETA ZERBITZUETAN

    9/10 GOGOBETETZEA

    PROIEKTUETARAKOLAGUNTZAK

    Gure elkarte sareari laguntzen jarrai-tzen dugu, Fundazioaren egitekoa-rekin bat datozen proiektu berriak finantzatuta.· Egoera bereziki larrian dauden per-tsonak babestea· Elkartasuna, parte-hartzea eta biziki-detza sustatzea· Kultura, Hezkuntza eta Ondarea

    1.200.000€ EKARPENA346 AURKEZTUTAKO EKIMENAK 297 ERAKUNDE446 LANPOSTU BERRI151 LAGUNDUTAKO EKIMENAK450 MANTENDUTAKO LANAK“La Caixa” Fundazioarekin lankidetzan egindako programak:

    2.000.000€ INNOVASOCIAL650.000€ INNOVACULTURAL

    EGUN BERDEA

    Ingurumenari buruzko heziketa jar-duera, adin guztietako ikasleentzat.

    1.400 PARTE-HARTZAILE30 JARDUN1.300 ZUHAITZ LANDATUTA

    ADINEKOEN ARRETA

    Gure adinekoekiko konpromisoari eusten diogu Iruñerriko gure Zentro sarearen bitartez.

    212.094 ERABILERA66.820 PERTSONA / JARDUER11 ADINEKOENTZAKO ZENTRO 2 JANTOKI SOZIAL362 ANTOLATUTAKO JARDUERAK19.406 OTORDU7,8/10 GOGOBETETZEA

    EKINTZAILETZARENASTEA

    Berrikuntzaren, Sormenaren eta Ekintzailetzaren Astea Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departa-mentuarekin lankidetzan garatuta-ko programa da eta Lanbide Hezike-tako ikasleei zuzenduta dago.

    17 IKASTETXEREN PARTAIDETZA3 EGOITZA (Iruñea, Tutera eta Elizodo) 1.140 IKASLEREN PARTAIDETZA18 TAILER IKASLEENTZA1 TAILER IRAKASLEENTZAT27 IKASTETXE

    1.415 PARTE-HARTZAILE91,6% GOGOBETETZEA

    209 IKASTARO ETA TAILER3.748 PARTE-HARTZAILE

    2.415 PARTE-HARTZAILE9.9/10 GOGOBETETZEA

    31.572 PRÉSTAMOS

    742 ELAGAPEN ETA ALOKA18.106 PARTE-HARTZAILE

    Nafarroako KutxaFundazioa

    Urteko Memoria2019

  • 2018-2022 ALDIKO PLAN ESTRATEGIKOA

    2019. urtea planaren garapen han-diko urtea izan zen, 2018. urtean abiarazi ostean. Horrela, bada, planteatutako gizarte erronka be-rriei erantzuten hasi zen, bai Fun-dazioaren berezko proiektuen bitartez, bai 2019. urtean beste era-kunde batzuekin lankidetzan hasi-tako programa berrien bitartez.

    09

    10

    EGOERA BEREZIKI LARRIAN DAUDENEN ARRETA

    Desgaitasuna dutenen arretari ematen diogu garrantzia, baita arazo sozial berriei ere. Ahaztutako krisialdi humanitarioetarako fondo baten irisgarritasuna eta kudeaketa sustatzen ditugu.

    • Mutiloan alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko proiektua

    • Gazteengan ludopatia prebenitzeko programa

    • Baztertuta geratzeko arriskuan dauden etorkinak laneratzeko programa

    • Ahaztutako Krisien Fondoa

    155.000€ BETEARAZITAKO DIRU KOPURUA

    IKERKETA, HEZKUNTZA, KULTURA ETA ONDARE ARTISTIKOA BULTZATZEA

    Unibertsitateko ikerketak eta hezkuntzaren arloko berrikuntza progra-mak bultzatzen ditugu. Arte eta kultura garaikidea sustatzen ditugu, eta Nafarroako kultura ondare materialaren eta immaterialaren kon-tserbazioa eta hedapena bultzatzen ditugu.

    • Nafarroako Kutxa Fundazioaren Aprender - Ikasi Hezkuntza Katedra

    • Lanbide Heziketako ikasleentzako prestakuntzako saioak eta tailerrak

    • Kultura garaikidearen hedapena. Uholdeak proiektua.

    233.000€ BETEARAZITAKO DIRU KOPURUA

    ELKARTASUNA, PARTE-HARTZEA ETA BIZIKIDETZA SUSTATZEA

    Elkarte sarea bultzatzen dugu, kohesio elementua den aldetik, eta ta-lentua Nafarroara itzultzearen alde egiten dugu. Gazte eta adinekoen parte-hartze soziala sustatzen dugu, baita bizikidetzako eta elkartasu-neko modu berriak ere. Fundazioaren zerbitzuak erabiltzeko garaian intentsitatea eta ekitatea hobetzea lortu nahi dugu.

    • Talentua itzultzeko NEXT programa

    • Adinekoentzako Convive Santesteban proiektuaren garapena

    • Zuzenbidea eta Desgaitasuna biltzarra

    139.000€ BETEARAZITAKO DIRU KOPURUA

    FUNDAZIOAREN SINESGARRITASUN INSTITUZIONAL, EKONOMIKO ETA TEKNIKOA BERMATZEA

    Gizartean presentzia eta eragina izateko estrategia zehaztu dugu. Fun-dazioaren ondare higigarria eta higiezina optimizatu dugu eta kudea-keta egituran kultura berria ezarri dugu

    • Eraldaketa Digitaleko prozesua

    • Komunikazio Planaren garapena

    • Eragina neurtzeko proiektua

    • Enpresaren gizarte erantzukizunarekin sentsibilizatuta dauden enpresa eta erakundeak elkartzeko foroa

    67.000€ BETEARAZITAKO DIRU KOPURUA

    01 02 03 04

    BETEARAZPENA, GUZTIRA 594,000 €

    Nafarroako KutxaFundazioa

    Urteko Memoria2019