musika garaikideko vi. kontzertu zikloa … · o k musarikiek ocennreo nkuett er zant pae t r hartu...
TRANSCRIPT
BBVA Fundazioa
Arteen arloko programaren baitan, BBVA Fun-
dazioak arreta berezia eskain tzen dio musika
klasikoari, bereziki xx. mendeko eta mende
honen hasierako konposizioei. Kulturaren oso
esparru gu txik erakusten dute musikak be-
zain garbi etengabe eguneratutako eta abe-
rastutako tradizio oparo baten eta berrikun -
tza erradikalaren arteko oreka, biak izanik
gure garaiko sentikortasunaren fun tsezko
osagaiak. Eta horregatik, BBVA Fundazioaren
programaren parte nagusia da.
Jardueren tipologiak honako hauek har tzen
ditu barne:
• Lehiaketak eta sariak, hala nola BBVA Fun-
dazioaren Ezagueraren eta Kulturaren Mugak
Saria –Musikaren kategorian– eta Asociación
Española de Orquestas Sinfónicas (AEOS)-en
Konposizio Saria.
• xx eta xxi. mendeetako musikaren in-
terpretazio-zikloak. Horien artean, honako
hauek gailen tzen dira: Erretratuak Zikloa,
PluralEnsemble taldearen ardurapean, Au-
ditorio Nacional de Música de Madrid-en;
Bakarlarien Zikloa, BBVA Fundazioaren Ma-
drileko egoi tzan (Salamancako Markesaren
Jauregia); eta Musika Garaikideko Kon tzertu
Zikloa, BBVA Fundazioaren Bilboko egoi tzan
(San Nicolás eraikina), Gabriel Erkoreka kon-
positorearen zuzendari tzapean.
• El Mundo de Ayer teatro-kon tzertuen
zikloak musika, aktore-lana eta ikus-en -
tzunezkoen sorkun tza bil tzen ditu, José Ra-
món Encinar maisuak zuzendurik.
• Prestakun tza akademiko bikaineko taldea,
Joven Orquesta Nacional de Españari (JONDE)
xedaturiko beka-programa baten bitartez.
Hark Academia Orquesta Nacional de España-
Fundación BBVA-ren sorkun tza eta pedagogia
programa berri bat izango ditu osagai gisa
Orquesta y Coro Nacionales de España-ren
(OCNE) lagun tzarekin, eta horri esker, JONDE-
ko musikariek OCNEren kon tzertuetan parte
hartu ahal izango dute; gainera, Fundación
BBVA Escuela Superior de Música Reina Sofía
Biola Katedrari eta eskola bereko Sinfonietta
de Música Contemporánea-ri lagunduko zaio.
• Interprete Gazteen Zikloak, Fundazioak
Madrilen eta Bilbon dituen egoi tzetan.
• Gure garaiko musikaren audio- eta bideo-
grabaketak eta horien hedapena, batik bat
NEOS-Fundación BBVA seriea eta Espainako
eta Latinoamerikako Gaur Egungo Musika-
ren Konpositoreen Bilduma, BBVA Fundazioak
Verso zigiluaren lagun tzarekin sustatua. Artis-
ta gailenen interpretazioen bideo edo audioen
grabaketari buruzko proiektu bereziak ere egi-
ten dira, besteak beste: Joaquín Achúcarro
maisuari eskainitako biak (Opus Arte eta
Euroar tsekin); lan edo figura adierazgarriei
eskainitakoak (Tomás Luis de Victoria, esa-
terako, BBCrekin); Ecos y sombras izeneko
Carta Blanca, Cristóbal Halffter maisuari es-
kainia (Koala Productionsekin); Lázaro ha-
ren operaren mundu mailako estreinaldia
(NEOSekin); Ginasteraren Panambí (Deu tsche
Grammophon-ekin), Chaikovskiren Eugene
Onegin eta Verdiren Rigoletto operak (Ope-
raren Lagunen Bilboko Elkartearekin [OLBE]);
Leticia Morenoren Spanish Landscapes (Deu -
tsche Grammophon-ekin), eta Judith Jáuregui-
ren Aura (BerliMusic-ekin).
• BBVA Fundazioak azken urteetan honako
hauekin egin ditu elkarlanak: Operaren La-
gunen Bilboko Elkartea (OLBE), Teatro de la
Maestranza de Sevilla, Orquesta y Coro de
la Comunidad de Madrid (ORCAM), Orquesta
Sinfónica de Madrid, Teatro Real de Madrid,
eta Gran Teatro del Liceo de Barcelona.
• Espainiako nahiz nazioarteko sor tzaileei
eginiko konposizio-enkarguak, Centro Na-
cional de Difusión Musical-arekin (CNDM),
ORCAM eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoare-
kin bat, zuzeneko beste enkargu ba tzuez gain.
• Publikoari musika-sorkun tzaren esana-
hia argi tzea eta heda tzea xede duten hi -
tzaldi eta jarduera zikloak. Era berean, BBVA
Fundazioak erreferen tziazko argitalpenak
susta tzen ditu musikaren arloan, Scherzo
aldizkaria, adibidez.
BBVA Fundazioak kulturaren beste esparru
ba tzuetan gauza tzen dituen ekin tzen artean,
aipa tzekoak dira El Quijote del siglo xxi:
versión radiofónica eta gaur egungo pinturari
buruzko Punto de fuga programa, bi-biak Radio
Nacional de Españarekin (RNE) elkarlanean.
Horregatik, BBVA Fundazioaren programa-
ren fun tsezko alderdia osa tzen du; egindako
lanaren truke, Arte Ederren Merituaren
Urrezko Domina, eta Real Academia de Be-
llas Artes de San Fernando-ren Ohorezko
Domina jaso ditu.
BBVA Fundazioak Arte Ederren Merituaren
Urrezko Domina eta Real Academia de Bellas
Artes de San Fernando-ren Ohorezko Domina
jaso ditu, musika eta kulturaren arloan egin-
dako lanaren truke.
07
EGITARAUA
LEHEN ZATIA:
Fast Medium Swing
Matthew Shlomowi tz (1975)
Tres Caprichos
José María Sánchez-Verdú (1968)
Critical Band
(Plus-Minus konposizioaren moldaketa)
James Tenney (1934-2006)
BIGARREN ZATIA:
Madrigale
Aldo Clementi (1925-2011)
DW23: …Loops for Dr. X
Bernhard Lang (1957)
INTERPRETEAK
Plus-Minus Ensemble
Mark Knoop, zuzendaria, pianoa eta sampler-a
Vicky Wright, klarinetea
Roderick Chadwick, pianoa
Tom Pauwels, gitarra
Aisha Orazbayeva, biolina
Newton Armstrong, elektronika
ZIKLOAREN KOORDINAZIOA
Gabriel Erkoreka
09
Matthew Shlomowi tzFast Medium Swing
Gau honetan en tzungo dugun lehen lanak
Plus-Minus Ensemble zor tzikotearen zuzen-
dari artistikoaren, Matthew Shlomowitzen,
sinadura darama. Aurreiri tzirik gabeko
konpositore heterogeneo honek «Brian
Ferneyhough eta Philip Glass musikagileen
sasiko haur» gisa deskribatu du bere musika,
horietako bakoi tzaren inkarnazioak, alegia
Konplexutasun Berria eta Minimalismoa,
bateraezinak diren arren. Adelaidan jaioa,
Shlomowi tzek Božidar Kosekin ikasi zuen
Sydneyko Kon tserbatorioan, eta geroago
Brian Ferneyhoughekin Southamptoneko
Uniber tsitatean; bertan dabil, hain zuzen,
Konposizio irakasle. Musika-sorkun tza uler-
tzeko hainbat moduren arteko erdibidean,
Shlomowi tzen talentua soinu-uniber tso
berezi bilakatu zen, figurazio obsesiboak,
erritmo etenak, kaleko zaratak, hiriko mu-
sikak eta ia ezinezkoak diren tinbre-konbina-
zioak ezaugarri dituena. Horren adibide da,
esaterako, Free Square Jazz piezaren txirula
eztiaren eta gitarra elektrikoaren bat-egitea.
Egia esan, bere lana ezin da deskribatu
soinua irizpide bakar tzat hartuz, musika-
fenomenoaren an tzerki-adarkadurek biziki
lilura tzen baitute Shlomowi tz. Bere web-
gunean «kon tzertu-musika eta konposizio
performatiboen konpositore» gisa aurkez-
ten du bere burua, eta bere lanetako askok
umore zen tzugabearen zer tzeladak sar tzen
dituzte musika-ekuazioan. Giza-gorpu tza
ere ezin du burutik kendu: bere musika-
interpretazioetan berebiziko garran tzia du.
Horiek dimen tsio koreografikoa erdiesten
dute, ezaugarri ia gimnastikoak eska tzen di-
tuen joaldiaren zailtasuna dela eta, bai eta jo
bitartean interpreta tzaileek egin beharreko
mugimendu eta keinuengatik ere, bekainak
erritmo jakin batekin igo eta jaistea, adibi-
dez. Musicuratum.com web-atariaren ara-
bera, «keinu bidezko mugimenduetan da tzan
kontrapuntu horrek agerian jar tzen du gorpu-
tzaren mugimendurik txikienak ere –musika
honek oinarri hartu ohi ditu horien irudi
akustikoak– imin tzioak direla berez, baita mi-
niaturazko melodrama osoak ere askotan».
Fast Medium Swing delakoak, piano, hiru
instrumentu eta sampler baterako 2008ko
sorkun tzak, interpretazioaren fun tsezko
hainbat alderdi erabaki tzeko aukera ematen
dio taldeari. Lehenik eta behin, musika-tres-
nak hauta tzea; edozein izan daitezke, akus-
tikoak zein en txufatu beharrekoak, bai eta
hainbaten konbinazioa ere «baldin eta ore-
katurik badaude», Shlomowi tzen hi tzetan.
Erabaki beharreko beste auzia sampler
gailuarekin zuzenean jaulki tzen diren –batik
bat ordenagailu baten bitartez–grabatutako
Eklektizismoa, garai baten isla
10
soinuak dira; Shlomowi tzen arabera, horiek
ez dute musikalak izan behar, ezta segun-
do bat baino gehiago iraun ere. Bestalde,
bost sampleren bi taldeek lotura tematikoa
eduki tzea agin tzen du egileak, animalien
soinuak, kirol-ekitaldienak, eror tzen diren
objektuenak nahiz beste edozein burutazio,
besteak beste. Ondorioz, interpretazio bakoi-
tzean guztiz eraberri tzen den lana dugu Fast
Medium Swing, bai tinbreari bai musikaz
haraindiko bere konnotazioei dagokienez.
José María Sánchez-VerdúTres Caprichos
Mauricio Sotelo eta Cesar Camarerorekin ba-
tera, Algeciraseko Jose Maria Sanchez-Verdu
musikagilea da bere produkzioetan gitarra
sarrien sartu izan duen Espainiako konposi-
tore garaikidea. Izan ere, bere katalogoaren
1. opusa, Transito (1989), gitarrarako lana
da; harez geroztik, Sanchez-Verduk 20 aldi-
tan baino gehiagotan erabili izan du gitarra,
bakarlari gisa zein hura ganbera-talde ani-
tzetan sartuz. Shakuhachi japoniarraren eta
gitarraren arteko duo bat ere badauka, Mizu
no oto («uraren soinua») izenekoa. Konpo-
sitoreak berak aitortu du bere instrumen-
turik kutunena dela eta izugarri gusta tzen
zaiola hura bere lan sor tzailean erabil tzea.
Are gehiago, askotan halako bihur tzen ditu
gitarra ez diren instrumentuak, hala nola
hari igur tzizkoak (biolinak, biolon txeloak),
berezko soinua izan beharrean gitarraren
soinua eduki tzeko teknikak baliatuz inter-
pretatu behar direnak. Gitarra bera, noski,
guztiz birsor tzen da Sanchez-Verduren soinu-
iruditerian, oud edo laute arabiarraren eta
bestelako hari pul tsatuzko instrumentu et-
nikoen oihar tzunak jasoz.
Tres Caprichos direlakoak Jürgen Ruck gitarra-
jo tzaile alemaniarraren enkargua izan ziren,
instrumenturako musika berrira gehien
hurbil tzen den interpreteetako bat, Sanchez-
Verduren ohiko kolabora tzailea. Francisco
de Goyaren los Caprichos lana oinarri zuen
programa eratu nahi zuen Ruckek; hori dela
eta, gitarrarako konposizio ba tzuk idazteko
eskatu zien hainbat musikagileri, betiere
margolariaren los Caprichos abiapuntu har-
tuta musika-kapri txo izeneko horiek sor tzeko.
Sanchez-Verduk El amor y la muerte (2003)
aukeratu zuen aurrena, El sueño de la razón
produce monstruos urtebete geroago eta
2005ean Volaverunt deri tzonarekin i txi zuen
trilogia. Ziklo osoa Madrilgo Goethe-Institut
kultura-zentroan estreinatu zen urte bereko
urriaren 28an.
Askotariko estetiketako musikagileek ida-
tziriko pieza goieskoak jaso zituenean, Jürgen
Ruckek honakoa esan zuen: «Ukaezina da
musika-konposizioak artelan oso per tsonalak
direla, musika barneko zenbait arau jarrai-
tzen dituztenak eta, lan grafikoari dagokio-
nez, agor tzen ez direnak. Era berean, zo-
11
ragarria da, nire aburuz, artista bakoi tzak
bere kapri txoa nola ulertu duen ikustea».
Sanchez-Verduren kapri txoa kontraesan ba-
tzuen bidez gauza tzen da. El sueño de la
razón produce monstruos lanean, adibidez,
lo dagoen norbaiten loa meha txa tzen duen
hon tz izugarrien saldoarekin, Sanchez-Verduk
eszena goieskoaren onirismoa eta musika-za-
tiaren arrazionalizazioa ipin tzen ditu aurrez
aurre: «Hau tsita, apurtuta aurkezten diren
material homogeneoen segida konplexuak
antola tzen dituen konposizio laburra da –dio
musikagileak–. Materialaren zenbait irregu-
lartasunek diskur tsoaren arrazionalizazioan
dute sorburua, soinu-mosaikoa baili tzan».
Bigarren kapri txoak, El amor y la muerte
delakoak, akuafortean har tzen du inspira-
zioa, emakume batek gizon ahul bat besoe-
tan duenekoan. Sanchez-Verduren arabera,
«maitasuna eta herio tza konposizio honen
musika-materialean isla tzen dira. Zuria
eta bel tza dira, hain zuzen, maitasuna eta
herio tza adierazten duten koloreak eta soinu-
altuerak; beraz, bi soinu-mundu aldera tzen
dira». Pieza hileta-mar txa estilizatu an tzeko
batekin amai tzen da. Azkenik, Volaverunt
deri tzona dama dotore bat hiru sorginen gai-
nean erakusten duen irudiari dagokio. Go-
yaren lanak dama nabarmen tzen du, eta ez
azken horiek, honakoa ida tzi bai tzuen: «sor-
ginen taldeak idulki gisa balio dio irtirinari;
beharra baino, apaingarria da. Hainbeste gas
sukoi dute buru ba tzuek, ezen hegan egiteko
ez baitute ez globorik ez sorginik behar».
Sanchez-Verdu lebitazioaren irudian geldi-
tzen da eta «konposizio hori errepikapenaren
eta ostinati direlakoen bidez gara tzen den
material batean oinarri tzen dela» azal tzen
du. Materialaren etengabeko mugimendu
hori bariazio konstante eta progresiboan
aplika tzen den agogikarekin erka tzen da.
Kontraesan horren eragina zera da: «irre-
gulartasunez baina etengabe hegan egiten
duen musika».
James TenneyCritical Band
James Tenney konpositore estatubatuarra,
2006an hildakoa, Postal Pieces direlakoen-
gatik da ezaguna, formatu txikiko posta-
txartelen i txura ederra duten hamar lan,
1965 eta 1971 bitartean musikagileak
haren lagunei «bidalitakoak»; gaur egun,
eskuizkribu eta partitura grafikoen bilduma-
gileek gutizia tzen dituzten objektuak dira.
Baina hain osaketa berezia duten posta-
txartel musikal horien a tzean, jakinduria
zientifiko handiko musikagilea zegoen, akus-
tikari, per tzepzioari nahiz konposizioaren
arloan ordenagailuak erabil tzeari buruzko
eragin handiko liburu eta artikuluen egilea,
alegia. Azken eremu honetan ai tzindari izan
zen Tenney; izan ere, Max Mathewsekin bate-
ra egin zuen lan Bell Telephone Laboratories
ospe tsuetan 1960ko hamarkadaren hasieran,
12
ordenagailu bidez soinuak konposa tzeko eta
sor tzeko programak gara tzen.
Per tzepzioari buruzko azterketei dagokie-
nez, Tenneyri izugarri interesa tzen zi tzaion
afinazioa, eta horretan jardun zuen buru-
belarri. Critical Band (1988) bere katalo-
goaren atal horretakoa da hain zuzen; ber-
tan, psikoakustikaren fenomeno zeha tz bati
ekin zion, hau da, «banda kritiko» izene-
koari. Hi tz batez, giza belarriak aldibereko
bi maiztasun bereizten hasten den tartea
zehazten du banda kritikoak. Bi maiztasun
horiek elkarrengandik oso hurbil egonez
gero –esate baterako 440 eta 442 her tz–,
gure min tz basilarrak ezin ditu behar bezala
interpretatu. Beraz, maiztasun bat baino ez
du en tzungo, baina aka ts eta zimurtasune-
kin. Maiztasun biak elkarrengandik nahikoa
alden tzean –440 her tz eta 466 her tz, adibi-
dez–, bi altuera en tzuten eta ezberdin tzen
hasiko gara. Hori gerta tzen den puntu zeha-
tzari banda kritiko deri tzogu.
Tenneyren konposizioa gure banda kri-
tikoaren mugetan zehar etengabe higi tzean
da tzan saiakun tza da. Instrumentu partai-
deen afinazio-egin tza jar tzen da abian na-
turaltasunez, betiko La = 440 her tzetan.
Segituan, nota bera jo tzen dute denek soi-
nubakarrean; apurka, ordea, igor tzen du-
ten maiztasunean geometrikoki oszila tzen
hasten dira, ho ts, maiztasuna 440 her tzen
gainetik eta azpitik mugi tzen dute arinki,
aurreko bitartearen distan tzia bikoiztuz aldi
bakoi tzean. Lanaren lehen erdian, maizta-
sunek banda kritikoaren mugen barruan
jarraituko dute, ezeroso suerta daitekeen
nota desfinatu eta oszila tzaile bat en tzungo
dugularik, bai eta maiztasunen arteko talkak
eragindako soinu bereizgarriak ere. Instru-
mentuak banda kritika zeharka tzen hasten
direnean, berriz, dena argi eta kon tsonante
bilakatuko da; egiatan, ordea, bigarren aho ts
maior eta minorren gainezarpena en tzuten
egongo gara, beste edozein testuingurutan
disonantea izango li tzatekeena. Critical Band
lasai eta gogo onez en tzun beharreko propo-
samena da, esperien tzia fisiko zoragarria sen-
tiaraz diezagukeena bere eboluzio-prozesuan
behar bezala sartuz gero.
Aldo ClementiMadrigale
Ivan Hewettek, The Guardian egunkaria-
ren kritikariak, zera adierazi zuen Aldo
Clementiren (1925-2011) herio tza-oharretan:
«Gerraondoko musikari italiar abangoardis-
ten belaunaldi handitik bizirik iraun zuen
azkena izan zen Clementi. Kiderik lasaien eta
xumeena ere bazen, eremu per tsonalean zein
musikaren esparruan. Hasiera gorabehera tsu
baten ostean, soinuaren eta teknikaren al-
detik lan koherenteak eta nasaiak sor tzeko
bidea eman zion teknika garatu zuen, motet
errenazentista baili tzan eta, zenbaiten abu-
13
ruz, horienak bezain ederrak». Clementik
Konposizioa ikasi zuen Alfredo Sangiorgi eta
Goffredo Petrassirekin; hala ere, 1955 eta
1962 bitartean Darmstadten egin zituen ikas-
taroei esker lortu zuen, 1960ko hamarka-
dan, collage tekniken ku tsua zuen estiloa
gara tzea, garai hartan, eta Italian bereziki,
oso modan zegoena. 70eko hamarkadan,
Clementik, 50 urte zituela, aho ts txit per-
tsonala eta hobetua agertu zuen zenbait
lanetan, abiadura txikituz zihoazen kanon
sinpleetan, alegia. Paul Griffithsek «mu-
sikaren egungo nahasketari hark emandako
konponbidearen soiltasun alexandrotarra»
mire tsi zuen.
Clementik berak honela deskribatu zituen
bere lanak: «kontrapuntu arras den tsokoak,
zatiak nota en tzunezinen zeregin lo tsagarrira
zokora tzen dituena, hilo tzen mikroorganis-
moak balira bezala». Madrigal izenekoak,
1979an lau eskuko piano eta zintarako ida-
tziak, beren kabuz sor tzen diren musikak
egiteko interesa isla tzen du, planteamen-
du sinple bezain poetiko bati jarraiki: lana,
bere osotasunean, hamar minutuz errepika-
tzen den loop bat da; haren tinbrea hain da
ederra eta malenkonia tsua, ezen liluraturik
gera gintezkeen hari en tzuten, ordu luzez.
Clementiren proposamena etengabeko mu-
sika-kaxa izan liteke, mekanismoak energia
zinetikoa galduko ez balu. Musika iragankor
eta zeharo hauskorra, zeinen zirkuluak leunki
sakonduz doazen.
Bernhard LangDW23: ...Loops for Dr. X
Konpositore garaikide gu txi dira Bernhard
Lang bezain polemikoa; izan ere, musika ga-
raikideko nazioarteko foroetan haren musika
biziki maitatu edota gorrota tzen dute. Euro-
pan minimalista tzat dute, baina Estatu Ba-
tuetan ondo baino hobeto uler tzen dute bere
musikak minimalismoari trufa egiten diola
gupidarik gabe. Zenbaiti zoragarria irudi-
tzen zaie bere soinu-mundua, instrumentu
akustikoen soinua elektronikoekin nahasten
dituena, sampler, looper, DJ mahaiak eta
abar erabiliz. Beste ba tzuei, berriz, guztiz
zatarra irudi tzen zaie tinbre-amalgama hori.
Badira bere diskur tso errepikakorra zapal-
tzailea, gogaikarria eta desafia tzailea dela
uste dutenak, baina gu txik pen tsa tzen dute
hura jasanezina dela. Langi buruzko desa-
dostasun horrek bere eklektizismoan izango
du sorburua ziurrenik, abangoardiako elkar-
goetan oraindik mesfidan tzaz begiesten den
ezaugarria: «Nire lanean ez da ezer kanpo
uzten; ai tzitik, dena kontrapuntu handi ba-
tean batera tzen da modu harmonia tsuan
–dio–. Gizartearen ikuspegi bat da egiatan».
Eklektizismoa da Langen estrategia gure ga-
raiko misterioak argi tzeko.
DW23: …Loops for Dr. X , Matthew
Shlomowitzek Plus-Minus Ensemble zor-
tzikotearen tzat eskatua eta 2014an estrei-
natua, Langek 1997an hasi zuen lan-saila
14
da, Differenz/Wiederholung dikotomiari
buruzkoa (ezberdintasuna/errepikapena);
«loop-aren estetikan» oinarritutako proze-
dura da, sampler teknologiaren eta bideo-
arte esperimentalaren garapenaren ondo-
rioz sortutakoa. Langek honakoa azal tzen
du: «pieza honetan Boris Karloffen lana eta
aho tsa transkriba tzen eta gainidazten dira,
Norbert Pfaffenbichler artista austriarrarekin
egin nuen filmaren (Monolog II) spin-off bat
baili tzan; ordubeteko muntaketa bat, non
Karloffen ezin konta ahal film erakusten di-
ren, hura aktore bakarra izanik. Hammeren
filmen eta, oro har, beldurrezko zakar film
zale amorratua naizenez gero, ideia ona iru-
ditu zi tzaidan munstroen zinemaren prin-
tzeari hommage bat egitea (“the worse they
are, the better they are”: Frank Zappa)».
Erabil tzen dituen loop-ak, desberdin tzapen
askotan, Karloffek haragitutako «beldurrezko
ikuskerak deseraiki tzeko» tresna dira
Langen tzat. Horretarako lehen urra tsa iru-
dia desager tzea da, soinuari bide egite al-
dera. Lan osoak Karloffen deklamazioetan
du jatorria; konfigurazio hori, halere, ba-
tzuetan zen tzugabe eta irrigarri suerta dai-
tekeen musika-garapen batetik ondoriozta
litekeena baino konplexuagoa da. Langek
Boris Karloffen deklamazioen mikroerritmo-
ereduak atera ditu doitasunez, instrumentu-
materialari forma ematearren eta sample
direlakoak noiz jaulki zehaztearren. DW23:
…Loops for Dr. X konposizioak, beraz, work
in progress delakoaren izaera balia tzen du:
film ba tzuen zatiz osaturiko film batetik da-
tor; behin estreinatuta eta grabatuta, hura
jatorrizko irudiez berriz janztea planea tzen
du Langek, bideo-arte konposizio gisa lan-
tzeko xedearekin.
Mikel Chamizo
15
Joanna Bailiek y Matthew Shlomowi tzek
2003an osatua, gertaera gogoangarri bilaka-
tu diren errepertorio modernoaren piezak eta
lan berriak aurkeztea helburu duen taldea da,
Londresen egoi tza duena. Abangoardiako kon-
posizio kon tzeptual eta esperimentalekiko in-
teresa du ezaugarri, instrumentazio irekikoa,
hala nola Karlheinz Stockhausenen Plus-
Minus (1963) pieza klasikoa. Harengandik,
hain zuzen, har tzen du taldeak bere izena.
Kon tzertuak ematen ditu maiz Londresen,
Kammer Klang eta City University Uniber-
tsitatean, eskuarki BBCk transmiti tzen di-
tuena; horrez gain, Borealis (Bergen), Cut
& Splice (Londres), Huddersfield, London
Contemporary Music Festival, SPOR (Aarhus),
Transit New Music Festival (Lovaina) eta
Ultima (Oslo) jaialdietan parte hartu du.
Taldeak, halaber, Konposizio ikasleekin
egiten du lan; horren harira, tailerrak eta
kon tzertuak eman ditu Bath Spa Uniber-
tsitatean, , Durhameko Uniber tsitatean,
Londreseko Guildhall School of Music and
Drama Eskolan eta City University Uniber-
tsitatean, Huddersfieldeko, Stanfordeko eta
Southamptoneko uniber tsitateetan.
Hainbat musikagilerekin lan egin du,
Peter Ablinger, Laurence Crane, Johannes
Kreidler, Bernhard Lang, Mauro Lanza,
Trond Reinhold tsen, James Saunders, Alex
Schubert eta Jennifer Walsherekin, besteak
beste. Bestalde, aurki Cassandra Millerekin
arituko da elkarlanean.
Plus-Minus Ensemble© b
ened
ict-
joh
nso
n