"lazunarri" islako mollien konponketa lanak
DESCRIPTION
"Lazunarri" islako mollien konponketa lanen aurkezpena.TRANSCRIPT
Lekeition, 2014ko azaroaren 3an.
LEKEITION, “LAZUNARRI” ISLAKO MOLLIARI BURUZKO HITZALDIA.
Konpoketa lanen aurkezpena.
Lekeitioko EAJ-PNVk antolatua, Lazunarri islako mollaren edo malekoiaren gaur
egungo egoerari eta baita epe laburrean hasiko diren konpoketa lanei buruzko
hitzaldi - aurkezpena emango dute Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburua den
Antonio Aiz Salazar, Kultura Ondarearen Zuzendaria den Imanol Agote Alberro
eta Almudena Ruiz de Angulo del Campo, Garraio Azpiegituren Zuzendariak.
Data: Azaroak 7, Ostirala
Lekua: Kultur Etxeko Azkue Aretoan
Ordua: 19:30
Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak, berehala hasiko ditu
Lazunarri edo islako moilia konpoketak lanak. Espainiako Gobernuko Kostaldeko
Zuzendaritzarekin adostasun batera heldu ondoren, Eusko Jaurlaritzak lehen bai lehen
hasi nahi ditu konpoketa obrak nahiz malekoi honen konpoketa Ministeritzak egin
beharko luke, bere konpetentzia baita, baina 2012ko uztailaren 17an, Iñigo Urkullu
lehendakariak, lekeitiora bisita bat egin ondoren, eta islako mollako arazoa
arrantzaleen ahotik entzun ondoren, konponbide bat aurkitzeko konpromezua hartu
zuen, eta horrela egin du.
2004. urtean hasi ziren lehen apurketak agertzen eta horrela jarraitu du gaur egun
daukan egoera penagarrira iritsiraino. Hiru tokitatik dago apurtuta. Egoera honek,
hondar ekarrera masiboa baimentzen du, hondar metaketa edo konzentrazio handiak
portuko sarreraren inguruan sortuz eta ondorioz arrantza-ontziak edozein momentuan
hondartzeratzeko arriskua daukate. Behin baino sarriago gertatu da.
Islako moila hau XVIII. mendean hasi zen proiektatzen eta eraikitzen (1738. urte
inguruan). Orain, 275 urtetan bere eginkizuna ondo bete ondoren, baina orain apurtuta
dagoenez, errekatik datozen jalkiak eta hondarra portuko sarrerako hondoan pilatzen
ari dira, eta ondorioz, arrantza itsasontziek arazoak dituzte portutik sartu-irtena egiteko
eta honek arrisku bat suposatzen du.
Egoera honetan, Lekeitioko arrantza-ontziak behartuta daude marearen arabera
portuan sartzeko edo itsasora irteteko orduak kalkulatzeko. Marearen arabera ibili
behar dira, itsasbeheran eta karga pixka batekin (gasolioa, arrantza, izotza, eta abar)
arrantzaleen segurtasuna eta itsasontzien egonkortasuna arriskuan jarriz.
Ondorioz, besteak beste, arrantza Lekeitioko Kofradian saldu ahal izango badute ala
ez edota arrantzaleak bere etxeetan deskantsatu ahal izango badute edo ez.
Lekitxarrentzako porturatzea arazoa bihurtu bada, zer esanik ez kapotarrentzako eta
gehiago Kofradiarentzako, itsasontziek ez baitute beraien arrantza hemen saltzen,
Kofradiaren diru sarrerak murrizten dira, eta ondorioz, Lekeitioko herriarenak.
Denok ezagutzen dugu arrantza-sektorearen gaur egungo egoera, eta arazo honek ez
dio bat ere lagundu.
Azken urte hauetan, Lekeitioko EAJ-PNVkook, argi izan dugu konpoketa honen
beharrizana eta derrigortasuna, eta horrela adierazi eta landu dugu erakunde
ezberdinetan eta administrazio ezberdinekin, baina lan honetan ez gara bakarrik ibili,
gurekin batera Lekeitioko San Pedro Kofradia eta Leakai elkartea izan ditugu.