laburbira 2016. filmak
DESCRIPTION
Laburbira film laburren zirkuitua otsailaren 25etik martxoaren 23ra bitartean izango da. Herrian emanaldi bat antolatzeko, urtarrilaren 29ra arte egin daitezke eskariak.TRANSCRIPT
LABURBIRA 2016
8 film labur, 76 minutuko emanaldia FILMAK
• Zea Bingo (Ane Urkiola) • Erreplika (Iñigo Gaiton) • Jorrai (Uda Films) • Fishura (Yago Mateo) • Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo) • Brunilda (Eriz Alberdi) • Hartz txiki (The Arlotes, Uraitz Soubies) • Semeak (Iker Azkoitia)
Eskariak egiteko epea: urtarrilak 29 [email protected]
LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua
Otsailaren 25etik martxoaren 23ra
ZEA BINGO. 2015 (7´) ANE URKIOLA
Eibar, 1988. Ikus-Entzunezko komunikazioan lizentziatua eta Zinema eta Telebista Zuzendaritzan Masterduna da. Telebista eta zine ekoizpenean aritua aipagarriak diren ekoizpen hauetan: Picadero (Caravan Films), Zarautzen Erosi Zuen (Komunikazioa, Moriarti), EITB-ko promozioak (Irusoin), La Vida Real (Limbus Filmak), Corazón (Zerkalo Films).
Sinopsia Luxuzko hotel baten harrerako
emakumearen pasioa Bingoa da. Bere
helburua, ordea, ez da aberatsa izatea.
Baina gau ekaiztsu batean zortea bere
alde agertzen da. Bingoa osatzeko
zenbaki baten faltan, italiar bikote bat
sartzen da hotelera, harrerako
andrearen jokaldia zapuztuz... Baina damutuko zaie, bai horixe!
Datu teknikoak • Zuzendari eta gidoilaria: Ane Urkiola • Ekoizlea: Izaskun Arandia • Dop: Sendoa Cardoso • Soinua: Jokin Valenzuela • 1 ad: Leire Barturen • Prod. laguntzailea: Esther Escudero • Editorea: Ibai Elorza • Makilaia: Aiora Zugasti • Arte zuzendaria: Natalie Garrido • Jantziak: Amaia Paisan
• Aktoreak: Alizia Otxoa, Arantza Arruti, Sara Cozar, Haritz Lete, Gorka
Julio, Maite Goni, Imanol Epelde, Inaki Ortiz.
LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua
Otsailaren 25etik martxoaren 23ra
ERREPLIKA. 2015 (14´30´´) IÑIGO GAITON GONZALEZ DE TXABARRI
Orio, 1987. Musika Hezkuntzan diplomatua,
azken bi ikasturtetan Orioko Curriculuma
proiektu pedagogikoa koordinatzen aritu da
lanean. 2013.urtean burututako “Eitb/Ehu
Multimedia Koumunikazioa” masterrean izan
zuen lehen harremana ikus-entzunezkoen
ekoizpenarekin. Erreplika bere lehen film
laburra da, miresten dituen herriko bi laguni
buruzko istorio txiki bat.
Sinopsia Patxi Olidenek “Itxastresna” surf oholak egiten zituen tailerraren gainean bizi izan zen Mikel Agote umetan. Tailerreko atea erdi irekita ikusten zuenetan, gerturatu eta paretetatik zintzilik zeuden taulei begira geratzen zen liluraturik. Gaur egun, surfean aritzeaz gain, Mikel oholgilea ere bada ofizioz.
Datu teknikoak
• Zuzendaria: Iñigo Gaiton • Grabaketak eta edizioa: Iñigo Gaiton, Maialen Sarasua Oliden • Surfeko irudi osagarriak: Javi Goya, Jon Aspuru – Mitxel Produkzioak,
Fred Bertho, Marcelo Díaz, Willy uribe, Pacotwo • Musika: Ry Cooder, Quique Gonzalez & Carlos Raya, Tommy Guerrero,
Patxi Oliden
Jaialdiak: Surfilmfestibal 13, FICSURF Chile, Santander Surf Film Classic,
Irudienea
LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua
Otsailaren 25etik martxoaren 23ra
JORRAI. 2015 (3´) UDA FILMS
Haizea Azpilikueta, Unai Portilla,
Asier Ugarte, Egoitz Diez, Eneko
Zuberogoitia, Leire Zarate eta Ane
Zuazubiskar. Ikus-entzunezko
Komunikazio graduko lehenengo
mailako zazpi ikaslek osatutako
taldea da Uda Films. Hemezortzi
eta hogeita bi urte bitarteko gazteek
osatutako taldeak elkarlanean egin
duten lehen film laburra da.
Sinopsia Hustu, bete eta hustu. Otzara eta erakustazoka, garaian garaikoa.
Kameratoia
Gazteentzako ikus-entzunezko
lehiaketa da Kameratoia.
2005ean antolatu zuen lehen
aldiz Euskaltzaleen Topaguneak,
eta 2013tik Durangoko Azokako
Irudienea gunean izaten da.
Taldeek 48 ordu izaten dituzte,
gaia jasota, film laburra sortzeko.
Lehiaketaren helburuak gazte euskaldunon sormena bultzatzea eta euren ekoizpen artistikoa gizarteratzea dira.
Azken edizioan, 2015eko abenduan, Jorrai filmak irabazi zuen lehen saria.
LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua
Otsailaren 25etik martxoaren 23ra
FISHURA. 2015 (6´45´´) YAGO MATEO Gasteiz, 1993. Yago Mateok betidanik izan ditu gustuko
zinema eta antzerkiaren munduak. Aktore bezala hasi zen
GO!azen film musikalean eta orain zuzendari lanetara
pasatu da. Ikus-entzunezko ikasketak burutu eta jada
bederatzi film labur zuzendu ditu baita sari batzuk jaso ere.
Besteak beste, urrezko antzara Lekeitioko 38. Euskal Zine
Bileran amateur mailako film labur onenarengatik:
FISHURA, alegia.
Sinopsia
Irenek ezin ditu begiak
kliskatu. Ez ezin duelako,
baizik eta bizitzako une
garrantzitsuak galtzearen
beldur delako. Arrainak dira,
antza, bere egoera uler
dezaketen bakarrak. Animalia
hauekiko maitasun itsuak
etikaren mugak gainditzera
eramango du Irene.
Datu teknikoak
• Zuzendaritza eta gidoia: Yago Mateo • Argazki Zuzendaria: Heidi Otaduy • Etalonaje lana: Julen De la Serna • Aktore nagusia: Bárbara Rivas • Kolorea: Txuri-beltza • Formatoa: 16:9 (HD Digitala) • Generoa: Fikzioa
LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua
Otsailaren 25etik martxoaren 23ra
BERE BIZITZETAKO BAT. 2014 (8´) AITOR GAMETXO
Lekeitio, 1989. Ikus-entzunezko
komunikazioa ikasi ondoren, Bilbo
eta Bartzelona bitartean,
Bartzelonan egin zuen
Sormenezko Dokumentalgintzan
masterra. Ordutik ikus-entzunezko
teknikari lanetan ibili da Donostiako
Tabakalera edo Bartzelonako
CCCB bezalako kultur zentroetan.
Bere lanaz gain, banakako nahiz
talde-proiektuetan parte hartu du.
Sinopsia Zinegile amateur batek Parisera egindako bidaia batean grabatutako eta
idatzitako material dena bidali zion bere lagun minenari: "Instanteok, filmatuak
izanik, ezin izan nituen bizi, eta beraz, jada ez dira nereak" dio zapata-kaxa
batean bidalitako lehen oharrak.
Datu teknikoak • Zuzendaria: Aitor Gametxo
• Generoa: laburmetrai
esperimentala
• Off ahotsa: Maider
Fernandez iriarte
• Euskara zuzentzailea: Amaia Fuldain
LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua
Otsailaren 25etik martxoaren 23ra
BRUNILDA. 2015 (12´50´´) ERIZ ALBERDI Bilbo, 1979. 2002an, Arte Eszenikoen
Tailerreko ikasketak bukatu eta gero,
aktore bezela hasi zen lanean gaur egun
arte. Bere lanen artean, antzerkian
“Nasdrovia Chejov”, “Ezetz egan egin”
eta “Moby Dick” aurkitu ditzakegu.
Zinean “Ander” pelikulan lan egin zuen.
Telebistan, “Goenkale” telesailean 3
urtez lanean ibili da eta parte hartutako
laburmetraien artean “La gran Carrera”, “Lagun mina” edo “Don Miguel”en lan
egin du besteen artean. “Brunilda” berak zuzendutako lehenengo laburmetraia
da eta honekin, IKUSKA festibalean (Pasaia) Euskarazko laburmetrai onenaren
saria jaso zuen.
Sinopsia Jokinek ez daki bere beldurrei aurre egiten. Ustekabeko bisita batek, bere bizitza betirako aldatuko du. Datu teknikoak
• Zuzendaria: Eriz Alberdi • Gidoilaria: Imanol Fernandez • Zuzendari laguntzailea: Nuria Casal • Argazki zuzendaria: Eneko Zabaleta eta
Ignacio Carrere • Produkzioa: Larrotxene Kultur Etxea • Kamera laguntzailea: Jone Bizarro • Zuzeneko soinua: Josu Redondo
• Soinu postprodukzioa: Eriz Alberdi • Script: Pedro Zabala eta Itziar Alonso Albiol • Arte zuzendaritza: Imanol Fernandez eta Itziar Alonso • Makilaia eta ileapaindegia: Kizkitza Retegi Aktoreak: Asier Oruesagasti, Naiara Arnedo, Miren Gojenola, Pilar Rodriguez Iñaki Aguirre, Kote Camacho, Pilar Arrieta
LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua
Otsailaren 25etik martxoaren 23ra
HARTZ TXIKI. 2015 (16´30´´) “THE ARLOTES”, URAITZ SOUBIES
"The Arlotes filmak" dira, Uraitz Soubies
zuzendaria (Gasteiz, 34 urte), Ruben
Sánchez gidoilaria (Gasteiz, 40 urte) eta
beste hainbat lagun, kolektibo moduan
funtzionatzen dutenak. Duela 2-3 bat urte
"The Arlotes" marrazki bizidunak egin
zituzten, eta azken aldian laburmetrai batzuk
egiten dabiltza.
Sinopsia Eneko 5 urteko seme txikia gauero joaten da gurasoen ohera eta ez die ondo lo
egiten uzten. Gurasoek hartz txiki bat oparitzen dioten, berarekin lo egin dezan.
Eneko eta panpintxoa berehala egingo dira lagun minak.
The arlotes: http://thearlotes.net/category/aurkezpena/
LABURBIRA 2016 Film Laburren Zirkuitua
Otsailaren 25etik martxoaren 23ra
SEMEAK. 2015 (7´25´´) IKER AZKOITIA
Aretxabaleta, 1987. Publizitatean lizentziatua (EHU),
New York Film Academy-ko ikasle izandakoa eta
Arte4-n arte dramatikoan diplomatutako aktore,
musikari eta zinemagile gazte honek bere lanetan
diziplina ezberdin hauekin jolasten ohi du. Libre, bere
lehen laburrarekin, bi sari jaso zituen (IV
Huehizenameran sari finalista haien artean - 2012) eta
ko-idatzi eta ko-zuzendutako Copygram-ek laburren
sari irabazlea jaso zuen Donostiako fantasiasko eta
beldurrezko zinemaldian (2014)
Sinopsia
Bikote gazte bat edukiko duten seme-
alaben izenei buruz hitz egiten ari da.
Umeen heziketak bikotearen kide bati
asko arduratzen dio bere ama-hizkuntzaz
ezin izango dituztelako hazi. Dena
zailtzen da honek etxe-istripu baten
ondorioz hizkuntza-transtorno bat
garatzen duenean.
Kontseiluak eta Donostiako Zinemaldiak antolatutako “Euskaraz bizi nahi dut” lehiaketan profesionalen ataleko lehen saria lortu zuen pasa den irailan.
Datu teknikoak
• Zuzendaria, ekoizlea, gidoia eta edizioa: Iker Azkoitia • Aktoreak: I. Azkoitia, R. Reyes, A. Piña, K. Azkoitia, K. Azkoitia • Argazkigintza eta kamara: Román Reyes, Nacho Nava • Ekoiztetxe elkartua: Hypnos Films Produkzioak • Soinua eta bigarren kamara: Yolanda Collado • Ekoizpen eta soinu laguntzailea / ingelesaren itzulpena: Rick Fan • Euskararen zuzenketa: Alizia Otxoa • Gidoi-aholkularia: David Ramiro Rueda