klika! ea hasi korrika! · dutelako korrika hasiera ezagutu. garesko udalak eta aek-k...
TRANSCRIPT
2019ko apirilaren 5a, OstiralaZenbakia: 514
Klika! Eta hasi Korrika!Euskal Herri osoa gurutzatuko duen euskararen aldeko las-
terketa erraldoia atzo abiatu zen Garesen. Herria, besta han-di batean bilakatu zen egun osoan zehar. 2. ORRIA
EUSKERA
Argia Ikastolako ikasleek hauteskundeetan parte hartu zute. CEDIDA
IKASLEAK ERE, BOTOA EMATENJuul literatura hauteskundea Ikasleen idazle eta ilustra-tzaile gogokoenak aukeratzeko hauteskundea astear-tean ospatu zen ikastola guztietan. 4-5. ORRIAK
HISTORIAREN TXOKOA
VICTORIA SAU, AURREKARI FEMINISTA
8. ORRIA
NAFARROAN BARRENA
SORLADA, BASILIKA HANDIKO HERRI TXIKIA
6. ORRIA
22019ko apirilaren 5a, Ostirala
GIZARTEA Euskara
NAHASTE-BORRASTE
BERTSOLARITZA
Gaur jokatuko da Arantzan 2019ko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa 14 eta 18 urte bitarteko hamabost bertsolari gaz-tek hartuko dute parte gaur Arantzan jokatuko den Nafarroako Eskolarteko Txapelketako 33. edizioan. Arantzako eskolan izango da saioa, 18:30etatik aurrera, doako sarrerarekin. Ondo-ren, merendua izango da, bai eta parte hartzai-leentzako egonaldia ere, Arantzako aterpetxean bertan
Amaia Lasheras (Barañain), Ane Telletxea (Lesa-ka), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iru-ñea), Ekain Alegre (Altsasu), Ekhiñe Zapiain
(Bera), Enma Murillo (Barañain), Etxahun Azka-rraga (Etxalar), Idurre Villanueva (Barañain), Iratxe Muxika (Lesaka), Lide Arrieta (Iruñea), Olatz Bados (Altsasu), Uxue Mesa (Lesaka), Xabat Illarregi (Leitza) eta Zuhara Zaratiegi (Barañain) dira Nafarroako eskolarteko txapelketako 33. edizioan kantatuko duten hamabost bertsola-riak.
Josu Sanjurjok aurkeztuko du saioa eta Saioa Mitxelena, Julen Zelaieta eta Amaia Telletxea izango dira saioko epaileak.
Lan guztiak eginda puntu gehien biltzen dituen bertsolariak jantziko du aurtengo txapela. Txa-pelketako lehenengo bi sailkatuak, gainera, ekai-naren 8an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako
ordezkari gisa.
Saioa 18:30ean hasiko da Arantzako eskolako soinketa gelan. Sarrera doakoa da, eta saioa amai-tuta merendua izango da. Horren ostean, gaine-ra, parte hartzaileentzako egonaldia izango da Arantzako aterpetxean.
Eskolartekoaren azken jai handia ekainaren 8an izango da Saran. Ohi bezala, lurraldeetako esko-lartekoetan aritutako parte hartzaileak eta bertso-zaleak elkartuko ditu: lehenik, bat-bateko txa-pelketa egingo da, eta, ondotik, izango da jaia luzatzeko eskaintza.
Hiru hamarkadatako bidea egin du egitasmoak lurralde guztietan modu bateratuan egiten dene-tik, eta 31. aldia izango du aurtengoa.
ABIATU DA KORRIKAREN
21. EDIZIOA!Klika! Atzo abiatu zen, Garesen, apirilaren 14ra bitartean Euskal Herri osoa zeharkatuko duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia.
Korrikaren 21. edizioaren antolatzaile eta laguntzaileak, ekimenaren azken aurkezpenean. UTZITAKOA
Diario de Noticias
Garesen hitzordu garrantzitsua izan zuen atzo Euskal Herri-ko jendarteak; izan ere, 21.
Korrika bertatik abiatuko zen arratsaldeko 17:00etan. Goizean goizetik giro ezin hobea izan zen herrian, hainbat ekimen antolatu-ta baitzauden.
Egun osoko jaia prestatu zuten Izarbeibarreko herritarrek 21. Korri-kari hasiera emateko. Dianekin esnatu zen Gares, eta goizean hain-bat ekimenek alaitu zuten eguna herri bazkariaren aurretik. Plazan izan zen hasiera ekitaldia 16:30etik aurrera, Anabel Arraizak gidatuta eta Demode Quartet taldearen par-te-hartzearekin.
Mezua lekuko barruan sartuta,
lehen kilometroa Izarbeibar eta Mañeru ibarretako herri bakoitzeko lagun banak egin zuen: 16 herri guz-tira, 16 lagun. Korrika ekimen zirra-ragarria da eta, horrez gain, Korri-karen atzean euskararen eta euskal-
dunen, euskaltzale guztien egunero-ko bizitza eta euskaraz bizitzeko nahia dago. Ideia horrekin, eta 16 lagun horien bidez, lehen kilometro horrek islatu zuen alde batetik euskaraz bizitzeko kemena; eta bes-
tetik Izarbeibarren euskarak tinko aurrera egiteko KORRIKAk hauspo izan nahi duela.
Gares, Korrikaren alde Gares izanen zem atzoko protago-
HURBILETIK
3 Zer da? Korrika Euskal Herri
osoan zehar egiten den euska-
raren aldeko ekimen erraldoia
da. Euskararen aldeko kon-
tzientzia suspertzea eta euskal-
tegien eguneroko lana indar-
tzeko dirua biltzea ditu helburu.
1980an Euskal Herria Oñatitik
Bilbora zeharkatu zuen lehen
Korrika antolatu zenetik, euska-
raren alde antolatzen den ekital-
dirik jendetsuena eta garrantzi-
tsuenetakoa da.
3 Mezua. Korrika hasi eta amaitu
arte, lekukoa pasatzen da eskuz
esku eta kilometroz kilometro
korrikalarien artean; lekuko
horren barruan, euskaldun eza-
gun batek Korrika helmugara
iristean idatzi eta irakurriko duen
mezua gordetzen da, ordura
arte sekretupean gordetzen
dena.
nista nagusia, bertako herritarrek eta Udalak egindako lanari esker. Hilabeteetako lana izan da, auzolan erraldoia, elkarlan handia burutu-ta, eta eguna iritsi orduko Gares prest zegoen Korrikaren hasierara bertaratu ziren herritar andanari behar bezalako harrera egiteko. Ohore handitzat jo zuten bertakoek, Euskal Herriko 16 herrik baino ez dutelako Korrika hasiera ezagutu. Garesko Udalak eta AEK-k elkarlan-hitzarmen sinatu zuten, eta, berta-ko alkateak, Oihan Mendok deialdi berezia egin zuen denok Garesen elkartzeko.
Azkenik, azpimarratu behar da Korrika hasiera telebistaz nahiz irra-tiz jarraitu ahal izan zela zuzenean, euskarazko hainbat hedabidek egin-dako saio bateratuei esker.
2019ko apirilaren 5a, Ostirala 3
EKIMENAK Txikiak Handi
MAPUTXEEN HIZKUNTZA
SOLASGAI TUTERAN‘Mai da bai (eta ezetzik ez dago)’ Garabide Elkarteak egindako dokumental laburra eman zuten atzo Tuteran, Nafarroa Oinezeko Txikiak Handi egitasmoaren eskutik.
‘Mai da bai’ dokumentalaren fotogrametako bat.
Diario de Noticias
Txikiak Handi munduko hizkun-tza gutxituen handitasuna alda-rrikatzeko eta haien arteko
zubiak eraikitzeko Nafarroa Oinezen sortutako egitasmo iraunkorra da, eta ugariak dira orain arte Europa eta munduko hizkuntza gutxituekin izan-dako hartu-emanak. Horietako bat 2011 urtean sortu zen, Garabide elkar-teari esker, Ameriketako jatorrizko hizkuntzen egoera ezagutzeko auke-ra eskaini zenean. Urte horretan, Nafarroan izan ziren hizkuntza haue-tako zenbait ordezkari. Argia Ikasto-la antolatzen ari den Nafarroa Oinezen baitan, Garabide Elkarteak
XEHETASUNAK
3 Proiektua: Txikiak Handi mun-
duko hizkuntza gutxituen handi-
tasuna aldarrikatzeko eta haien
arteko zubiak eraikitzeko sortu-
tako Nafarroa Oinezen proiektu
iraunkorra da. Nafarroa Oinez
besta bidelagun, euskararen eta
euskal kulturaren aldarrikapene-
tik hizkuntza anitzen mundu-
rantz zabaltzeko eta hizkuntza
guztiak errespetatuak izateko
eskubidea lortu nahi da.
3 Webgunea: http://www.nafa-
rroaoinez.eus/txikiakhandi/
Mai da bai (eta ezetzik ez dago) labur-metraila aurkeztu zute atzo Tuteran.
Tafallako ikastola eta zonalde horre-tako erreali tate soziolinguistikoa eza-gutu zuten (Tafallako ikastolak anto-latzen zuen Nafarroa Oinezean); eta, gainera, ikusleek beraien hizkuntzen eta kulturen errealitatea ezagutzeko aukera izan zuten.
Garabide elkartea hizkuntza-lanki-detza egiten duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Helburu nagusia euskararen herrian metatu den hizkuntza-berreskurapen esperien-tzia beste hizkuntza gutxitu batzuekin partekatzea da. Horretan dihardu munduko hainbat txokoetako jato-rrizko hizkuntzekin.
Dokumentala Hogei urteko bizi esperantza ematen diote maputxeen mapuzugun hizkuntzari. Gaur egungo haurrak heldu bihurtzerako, hila izan daiteke. Baina halabehar horren aurka ari denik ere bada, Mapuzugulentuain elkartea esaterako. Dokumentala biziberritze prozesu horretaz ari da, hain zuzen ere. Garabideren eskutik, Imanol Eppherre, Eider Ballina eta Anne Baskaran Wallmapuraino joan dira, errealitate hori pantailara era-mateko.
Zer ari da gertatzen Ameriketako jatorrizko hizkuntzekin? Zer ari dira egiten maputxeen hizkuntza eta kul-tura biziberritzeko prozesuan? Nola
ikusten gaituzte euskaldunok gaine-rako hizkuntza gutxituetako hiztu-nek? Lagun al dakieke euskal espe-rientziak beraien hizkuntza berresku-ratzeko prozesuan? Dokumentalak galdera hauei eta beste batzuei eran-tzuna eman nahi die. Dokumentala ikusi eta gero, Garabideko ordezka-riek solasaldia eskaini zuten atzo.
Horrekin batera, Nazio Batuen Era-kundeak 2019.urtea Hizkuntza Indi-genen Nazioarteko Urtea izendatu duela kontuan izanik, hurrengo egu-nean, apirilak 5, KORRIKAko hiru kilometro eginen dituzte zenbait gizarte eragilek, tartean Garabidek eta Txikiak Handik, hizkuntza indi-genen alde ■
42019ko apirilaren 5a, Ostirala
GAUR EGUN Juul
IKASLEEN ILUSTRATZAILE
ETA IDAZLE GOGOKOENAKJuul literatura hauteskundearen 21. edizioa Euskal Herriko ikastoletako ikasleek, euren egile gogokoenak aukeratu zituzten asteartean ospatu zen hauteskundean.
Ondarroako Zubi
Zahar Ikastolako ikas-
leek euren botoa
eman zuten astear-
tean. UTZITAKOA
Miren Mindegia
Ikastolen Elkarteak Juul Literatu-ra Hauteskundeen 21. edizioa ospatu zuen asteartean. Urtez
urte, Euskal Herri osoko ikastole-tako haurrek euren botoak ematen dituzte, liburu eta ilustratzaile gogokoenen zerrenda osatuz. Dudarik gabe, ikastoletako litera-tura hitzordu nagusienean bilaka-tu da jada Juul, eta indartuz doa edizioak aurrera egin ahala. Aur-ten, inoizko parte-hartzerik zaba-lena lortu du ekimenak: 16.633 boto
Jasone Osoro eta Toti
Martinez de Lezea
irabazleen zerrendan
mantendu dira berriro
bildu dira liburuen kategorian, eta 7.552 hautesle-ikaslek parte hartu dute ilustratzaileen kategorian.
Emaitzen artean, aurrreko edizioetatik lehenengo postuetan egon diren ohiko idazleen izenak errepikatu dira, Jasone Osoro eta Toti Martinez de Lezea bezala; bai-na izen berriak ere agertu dira, hala nola Steve Smallman, Tina Meroto eta Ibon Martin. Argi gera-tu dena, hori bai, ikasleek “etxeko” egileak nahiago dituztela da, izan ere, kategoria gehienetan euskal idazleak agertu dira.
Aurten, azken urtetan bezala, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egingo die.
Horretarako, Miren Doiz artista nafarrari JUUL saria egin zezala eskatu zitzaion, NIEk saridunei banatuko diena.
Aurreko urtetan bezala, bozketa egiteko erabilitako sistemak bi izan dira, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa. Bereziki, bozketa elektronikoko sistema era-bili dutenak gazteak izan dira. Boto-emaile askok bi aukeretan
parte hartzen dute, hau da, liburu gustukoena zein ilustratzaile gus-tukoena aukeratzeko botoa eman dute.
Saritutako lanak 3 eta 6 urte arteko ikasleen kate-
gorian, Denonartean argitaletxe nafarrak plazaratutako Steve Smallmanen Afaltzera etorri zen arkumetxoa nagusitu da. Haren ondotik, Jelleke Riktkenen Agur aitona eta Judith Koppens idalzea-ren Mila bi etxeetan bizi da izan dira bigarren eta hirugarren, biak
Euskal Herriko ikastola
guztietan ospatzen den
hauteskundean, 16.633
boto bildu dira
Zangoza Ikastolako txikienek ere
parte hartu zuten. FIRMA
2019ko apirilaren 5a, Ostirala5
ala biak Ttarttalok argitaratuta-koak.
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mai-lako ikasleek Tina Merotoren Sor-niga kirris karras (Txalaparta) aukeratu dute garailetzat, bigarre-na egin duen Ainara Azpiazuren Arraroa eta hirugarren postuan geratu den Pello Añorgaren Tonto-lapiko lanen gainetik. 8 eta 10 urte bitarteko ikasleak biltzen dituen kategorian, Ibon Martin idazlea nagusitu da, Onin eta altxorraren uhartea lanarekin. Bigarren eta hirugarren, Gu gara Marimatrakak, Ana Jaka idazle nafarrarena; eta Julio Santosen Txano eta Oscar – Maxi operazioa izan dira.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mai-lako ikasleek, kategoria honetan ohikoa den sailaren azken lana nagusitu da, Toti Martinez de Lezearen Nur eta ortzadar-txoria (Erein), azken urteetan kategoria honetan nagusitu zen Greg saila atzean utziz. Honen ondotik, Pello Añorgaren Martzelo itsua; eta Lur Gallastegiren Saharako itsasoa lanek egin dute bigarren eta hiru-garre, hurrenez hurren.
Jasone Osorok laugarrenez lortu du nerabeen kategoriako lehenen-go postua, iaz irabazi zuen lan ber-dinarekin, Eskularru beltzak (Elkar). Zer da ba, maitasuna? libu-rua (Miren Agur Meabe) izan da bigarren postua lortu duena kate-goria honetan; eta Antton Kazabo-nen Bisera gorria suertatu da hiru-garren. Ilustratzaileen kategorian, Iván Landa, Enrique Lorenzo, Jokin Mitxelena, Eider Eibar eta Iosu Mitxelea izan dira ikasleek aukera-tutako ilustratzaile hoberenak.
Tuterako Argia Ikastolako ikasleetako batzuk, botoa ematen.
JUUL kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastola, herrian eta Euskal Herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago. Hauteskundeak, ikastola bakoi-tzak duen irakurzaletasuna bultzatzeko planaren barruan,
Juul, Gregie Maeyerren pertsonaiarik hunkigarrienaazken ekintzetariko bat da, eta apirilan ospatzen da beti.
Gregie Maeyerrek sortutako pertsonaia batetik hartzen du ize-na kanpainak. Haurren liburu ilustratzaile izatetik idazle izate-ra pasa zen, eta testuaren eta plastikaren artean interakzio estu
bat lortu zuen. Berak eta eskulto-re batek sortutako pertsonaiarik hunkigarriena JUUL izeneko haurra da. Ipuin hau sari askoren jabe izan da eta gaur egun pil-pilean dagoen ikaskideen arteko jazarpena, bulling-az, mintzo zai-gu.
Liburu hunkigarri hau euskara-tua dago, Nafarroako Ikastolen Elkarteak argitaratua. Honen aur-kezpena 2000ko abenduaren4an egin zen Iruñean, eskulturen erreprodukzioen erakusketarekin batera. Liburua ohizko banatzai-leen bitartez lor daiteke.
Maeyerrek testuaren eta plastikaren arteko bateraketa lortu zuen pertsonaia honen bitartez.
62019ko apirilaren 5a, Ostirala
NAFARROAN BARRENA Sorlada
Egungo basilika altxatu zuten XVII. mendearen bukaeratik aurrera eta XVIII.aren puska handi batean. Hasieran, nabea, ataria eta dorrea eraiki zituzten. Fase rococoa, berriz, XVIII. mendearen azken laurde-nekoa da, eta ordukoak dira guru-tzadura eta burualdea kaperatxoa-rekin batera. Azkenik, 1831 aldean, nabearen apainketa berritzeari hel-du zioten estilo neoklasikoari jarrai-ki. Era berean, oinetako korua gora-tu zuten.
San Gregorio Ostiakoaren santu-tegia izateko arrazoia santuaren
XVII eta XVIII mendeen artean eraikitako basilika ederra
erlikia bera da. Zehazki, bere bure-zurra da, zilarrezko txapaz landu-tako estalkiaren barnean kontser-batzen dena. Elezaharraren arabe-ra, XI. mendeko fraide beneditar honek -San Gregoriok- Nafarroa libratu zuen erresuma hondatzen ari zen larrapote izurritetik. Basi-likan lurperatua, laster bilakatu zen larrapotearen, landare zorria-ren eta beste intsektu batzuen kon-trako babesle. Hortik heldu da erli-kia herriz herri eramatearen ohi-tura. Ura buru horretatik pasarazi eta gero, soro eta alorretan bota-
tzen da uzta ona ziurtatzeko. Hor-tik dator arestiko esaldia: “San Gre-goarioren burua baino ibiltariagoa zara”.
Maiatzean, igandero, Egaibarko herriak eta Los Arcos erromerian joaten dira santutegiraino. Ondo-ren, inguruetan bazkariak antola-tzen dituzte.
Bazter eder-ederra ikusi eta goza-tu nahi baduzu, leku apartatuan baina basilikatik hurbil, monu-mentu natural harrigarri batzuk altxatzen dira lurrean bertan. Men-dixkan barreiaturik dauden harrizko dorre handi ikusgarriak dira, Pazko uharteko Rapa Rui estatua ezagun eta misteriotsuak gogora ekartzen dizkigutenak.
BASILIKA HANDIA
DUEN HERRI
TXIKIALizarraldean San Gregorio Ostiakoaren omenez erai-kitako basilika hau Nafa-rroako barrokoaren multzorik bikainenetakoa da, eta 52 biztanleko herri txiki batean kokatzen da.
San Gregorio Ostiakoaren basilika herriko protagonista da. D. KETARI
Diario de Noticias
Lizarratik Los Arkoserantz doan Donejakue bidetik hurbil dago San Gregorio Ostiakoaren basi-
lika, hau da, Nafarroako barrokoa-ren multzorik bikainenetakoa. Ostia-ko apezpiku San Gregorioren oho-retan eraikia, harritu eginen gaitu mendixka gainean duen itxura bikainak eta txunditu oparo eta jori apaindua dagoen atari aberatsak. Tenpluaren barnealdean, berriz, kupulak liluratuko gaitu. Kupulatik argi izpi handia jaisten da eta, horren eraginez, gurutzadura leku ikusgarria da, antzerki airea dario-na, estetika barrokoarekin bat.
Inoiz pentsatu al duzu nondik datorren “San Gregorioaren burua baino ibiltariagoa zara” esaldia? Segi irakurtzen eta jakinen duzu nondik heldu den.
San Gregorio Ostiakoaren basilika Sorlada herritik hurbileko mendixka batean dago zut, Lizarratik 20 kilo-
metro hego-mendebaldera, Nafa-rroako Erdialdean. Kokaleku horre-tatik ikuspegi zoragarria dago eskualde osorantz. Horrela, aukera izanen dugu Berrotza eta Egaibar, Kodes mendia, Lokiz mendia, Andia mendia, Monjardin eta Jurramendi ikusteko.
Ziurrenera, San Gregorio Santia-gora oinez joandako lehenetariko ibiltaria izan zen. Bere bizitzako azken urteetan iritsi zen Iruñeko erresumara Aita Santu Benedikto IX.ak bidalia eta, Donejakue bideak zuen garrantziaz jabeturik, buru-belarri aritu zen zubiak eraikitzen, esaterako, La Calzadakoa eta Bur-goskoa. Halaber, kardinal eta Ostia-ko apezpiku honek apeztu zuen San-to Domingo de la Calzada izeneko fraidea.
XIII. mendean santuaren hilobia aurkitu ondoren eraiki zuten hasie-rako eliza, baina geroago egin zizkio-ten berrikuntzek sekulako tenplua sortu zuten, handi-handia.
Basilikaren ikuspegi ederra.
Sorlada inguruko paisaia ederra.
SORLADA
2019ko apirilaren 5a, Ostirala 7
KLASK!
HAURREN PARTE-HARTZE ERA-
KUNDEA MENDABIAN. Mendabiako
Udalak, beste eragile batzuen laguntzarekin,
herriko haurren parte-hartzea bermatzeko
erakunde bat sortu du. Hala, talde berri hau
ikasturte desberdinetako haurrek osatuko
dute. Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik,
Tomás Martínez, Pablo Miranda, Irati Ruiz
eta Lucía Arpón; eta ordezkari bezala Carlos
Ripa eta Lucía Royo; DBHko lehen mailatik,
Iker Martínez, David Fernández, Iria Ordóñez
eta Amara Lázaro; eta ordezkari, David Ruiz
eta Leyre Liria. DBHko bigarren mailatik,
Rubén Cordovín, Egoi Verano, Itxaso Miqué-
lez eta Inés Romer; eta Iker Romero
ordezkari bezala. JOSÉ LUIS ELVIRA
TXOTXONGILOAK ARGUEDASEN Arguedaseko Iraunkortasun Jar-
dunaldien barrenean, hainbat haurrek COlectivo Humo taldeak antolatutako
txotxongiloen eta ipuin-margoketa tailerretan parte hartzeko parada izan zuten.
Bertan, Manuel Aliagak, Señor Mosquito, Pepe edo Crecencio pertsonaien
bitartez, naturaren inguruko istorioak aurkeztu zizkien parte-hartzaileei. M.A.G.
URAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATU
ZUTEN CASTEJONEN. Uraren Nazioarteko Egu-
naren harira, marrazki tailer bat ospatu zen martxoaren
amaieran Castejoneko Energiaren Gelan. Aretoa bisi-
tatzeko aukera izan zuten, halaber, herritarrek. Erribe-
rako herriko berrogeita hamar haur inguruk, hala,
euren eskuak kartulina batean margotzeko aukera izan
zuten, Uraren Nazioarteko Eguna lemapean. Ondoren,
marrazkiak egiteko parada izan zuten eta 3D proiekzio
bat ikusi zuten. M.A. GALILEA
82019ko apirilaren 5a, Ostirala
IDATZI GAITZAZU...
HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-
mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera
Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]
DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-
vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.
HISTORIAREN TXOKOA Victoria Sau (1930-2013)
FEMINISMOAN
AURREKARIEmakumearen askapena Feminismoaren inguruan idatzi zuen estatuko lehenengo emakumeetako bat izan zen. Etorkizunerako oinarriak ezarri zituen.
Victoria Sau hil baino urte gutxi batzuk lehenago. GCANOVASAU
Diario de Noticias
Victoria Sau Sánchez (Bartzelona, 1930eko apirilaren 1a – Bartzelo-na, 2013ko azaroaren 6a), katalu-
niar idazle eta psikologoa izan zen. Hala ere, feminismoaren alorrean egindako lanagatik da ezaguna batez ere, izan ere, Kataluniako aktibista feminista ezagunenean bilakatu zen, erreferentzia bat estatu mailan ere. Idazle bezala ezezagunagoa izan arren, 35 eleberri baino gehiago ida-tzi zituen Vicky Lorca ezizenarekin sinatuta. Halaber, ipuinak eta dibul-gazio lanak ere argitaratu zituen.
Aurreikuspenen Institutu Naziona-lean lanean hasi zen, baina frankis-moaren garaiko lege matxistak medio, 1954ean Leopoldo Cánovas Martí idazle eta filosofoarekin ezkondu zenean lana utzi behar izan zuen. Bere lana uztera behartuta, hamarkada batez eleberri arroxak idazten jardun zuen Vicky Lorca ezizena erabiliz. Liburu hauek portugesera ere itzuliak izan ziren. Bestalde, bere benetako izenarekin ipuin batzuk argitaratu zituen.
1970eko hamarkadaren erdialdean Bartzelonako Universitat Centralen hasitako ikasketetara itzuli zen. Psi-kologian doktoratu zen bertan, eta Bartzelonako Unibertsitatean Histo-ria Garaikidean lizentzia eskuratu zuen. Unibertsitate honetan lanean hasi zen, Filosofia fakultateko Psiko-logia irakasle bezala. Aldi berean, psi-kologo bezala jardu zuen bere kontu-ra.
1974ean bere lehenengo lan femi-nista argitaratu zuen: Manifiesto para la liberación de la mujer (Emakume-naren askapenerako manifestua). Hala ere, eragin handiena izan zuen lana 1981ean argitaratuko zuen: Dic-
HURBILETIK
3 Feminismoaren kontzeptuak
berritzen: Ekarpen asko egin
zituen feminismoaren alorrean
zein feminismotik kanpo, baina
ezagunenak hauek dira. Feminis-
mo zientifikoa’ kontzeptua sortu
zuen, eta 2009an, Bartzelonako
Udaletxeko Emakumeen
Kontseiluaren bitartez, mundu
mailan patriarkatuaren existentzia
onartzeko eskakizun bat bideratu
zuen.
3 Biografia: 83 urte zituenean hil
zen bere sorterrian, Bartzelonan,
baina bere senarraren ondoan
lurperatu zuten Sorian. Bertan
igarotzen zituen udak 1980eko
hamarkada bukaeratik. 3 Bere esaldi ezagunenetako bat:
“Niaren eraikuntzaren arazorik
handiena, emakumeei dagokio-
nez, ereduen hutsunea da. Ez
dira emakume eredu desberdi-
nak irudikatzen gizartean.
cionario ideológico feminista (Hizte-gi ideologiko feminista). Sistema patriarkalaren oinarriak kolokan jarri zituen bere lanaren bitartez, eta iker-keta global eta berritzaileago baten alde borrokatu zuen. Bere ekarpenek gai asko jorratzen zituzten: lanaren sexu araberako banaketa, amatasu-na, hilekoa, patriarkatua, gerrak...
Pentsalari argi eta erreferentziala izan zen, eta bere idazle, irakasle zein ikerlari lanetan, betidanik bere hizke-ra zuzen eta argiagatik nabarmendu zen. Soiltasunetik bikaintasuna lor-tzen zuen. Bartzelonan 1999an ospa-tutako Emakumeen I. Kongresuan parte hartu zuen.
Feminismoaren literatura elikatzen
Bere lan gehienak gazteleraz argitaratu izan dira: ‘Manifiesto para la libe-
ración de la mujer’ (1974); ‘La mujer: matrimonio y esclavitud’ (1976); ‘La
suegra’ (1976); ‘Mujeres lesbianas’ (1979); ‘Diccionario ideológico feminis-
ta’ (1981); ‘Ser mujer, el fin de una imagen tradicional’ (1986); ‘Aportacio-
nes para una lógica del feminismo’ (1986); ‘Comportamiento psicológico
de la mujer en relación con el ciclo menstrual y uno de sus más frecuentes
malestares: el síndrome premenstrual’ (1989); ‘Otras lecciones de psicolo-
gía’ (coautora), (1992); ‘El vacío de la maternidad: madre no hay más que
ninguna’ (1995); ‘Psicología diferencial del sexo y el género’ (coautora)
(1996); ‘Defensa de la mujer’ (1997); ‘Reflexiones feministas para Princi-
pios de siglo’ (2000); ‘Diccionario ideológico feminista II’ (2001); ‘Repercu-
siones psicológicas de la exclusiones’ (2003); ‘Psicología diferencial del
sexo y el género: fundamentos’ (coautora con María Jayme) (2004).