joal aldizkaritxoa 2
DESCRIPTION
JOAL ALDIZKARITXOA FOLLETO ERAN EGINDAKO BIGARRENA 2009-10 IKASTURTEATRANSCRIPT
ERREPORTAIA:ISLANDIAKO
SUMENDIA (Eyjafjallajokull)
LIBURUAREN GUNA.
GUNE INTERESGARRIAK:
> www.orobiogoitia.net
> www.blogari.net/
kokorijo
> www.euskaltube.net
JUAN OROBIOGOITIA
BHI
Olaburu, 3 Iurreta
JOALJOALJOALJOAL
Edukiak:
BERRIAK 2
ERREPORTAIAK 6
ELKARRIZKETA 9
IRITZIA 11
Data: 2010-05-05 Zenbakia: 0
BURKA JANTZITA
GIDATZEAGATIK
ISUNA JARRI DIOTE
FRANTZIAN.
PABLO BERASALUZE-
RI ELKARRIZKETA.
BERRIAK
Burka jantzita gidatzeagatik
isuna jarri diote Frantzian
Emakumeak bederatzi urte daramatza islamiar
burka horrekin gidatzen eta ez du inolako
arazorik izan.
Frantziako Gobernuak burkaren erabilera
debekatzeko lege-proiektua aurkeztuko
du.
Sarkozyren Gobernuak espazio publikoa
guztietan, kalea barne, burka
debekatzeko asmoa duen berri eman zuen
asteazkenean, horrenbestez, lege-
proiektua aurkeztuko du maiatzaren 12an.
Antifaxista batek jipoia eman
dio ultraeskuindar bati Madrilen
Erasotzaileak (19 urtekoa) 10 egun eman ditu kartzelan. Beste gazte bati
ostikoka eta kolpeka hasi zitzaion Madrilgo Metroan, aurretik ezer esan gabe.
Poliziak jakinarazi duenez, erasotzailea talde ezkertiar baten jarraitzailea da,
eta biktima, berriz, ultraeskuindarra. Antza, aurretik elkar ezagutzen zuten,
batez ere Interneteko sare sozialen bidez.
Tximino batek alarma piztu du
hainbat herritan
Agintariak tximinoa harrapatzen saiatu dira eta,
horretarako, bananak eta gustuko dituen beste
hainbat fruitu eskaini dizkiote, baina animaliak
ihes egitea lortu du.
Tximino batek 50 pertsona
zauritu ditu eta Indiako Orissa
estatuko Kendrapara barrutiko
hainbat hiri alertan jarri ditu.
Ehiza operazioa amaitutzat jo
zutenean eta gunetik alde egin
zutenean, animalia bere
ezkutalekutik atera eta begira
zeuden bi pertsona eraso zituen.
Zazpi polizia atxilotu dituzte
bideo koreografikoak
aireratzeagatik
Argentinako Kordoba herrialdeko Poliziak zazpi polizia zigortu ditu
adeitasun falta dela eta, lanean zeuden bitartean (autopistako trafikoa
zaintzen zeudenean) euren buruak dantzan filmatzeagatik eta jarraian,
Interneteko Youtube web orrialdean eskegitzeagatik, segurtasun
indarren iturriek adierazi dutenez.
Poliziek telefono mugikorrekin egin zituzten grabaketak eta beren
jokabideak "instituzioko adeitasuna" estutzen duelako zigortu dituzte.
ISLANDIAKO SUMENDIA
(Eyjafjallajokull)
ERREPORTAIA
Sumendi bat lurraren gainazalean edo lurrazalean dagoen irekidura bat da, barnean dagoen arroka urtu eta beroa, errautsak eta gasak ateratzen uzten duena lur-barnetik. Sumendiak orokorrean bi edo hiru plaka tektoniko elkartu edo bereizten diren lekuetan aurkitzen dira. Azkenik, beste sumendi batzuk mantuko lumen ondorioz sortzen dira, hots-pot deritzonetan. Hauek plaken mugetatik urrun gerta daiteke.
Eyjafjallajokull (Islandia) glaziarraren azpian dagoen sumendiak bigarren erupzioa izan du hiru asteotan. Sumendiak azken erupzioa orain dela 200 urte izan zuen, baina joan den martxoaren 20an esnatu egin zen eta apirilaren 14an gogortasunez ekin zion.Sumendiak botatako errautsek inoiz ezagutu den kaos handiena eragin du abiazio komertzialaren historian. Europako aire trafikoak erabat kolapsatuta zeuden hodei beltzaren mugimenduaren ondorioz; Islandiatik ekialderantz mugitzen joan zen. Europa osoa hodei kaltegarriarekin estalita. Europako 9 aireportu eta beste hiru herrialdetako beste hainbat aireportu itxi behar izan zituzten azken egunetan hegazkinak aireratu edo lurreratu ezin zirelako. Ondorioz, aire-zirkulazioa itxita egon da. Aireko Nabigazioaren Segurtasunerako Europako Agentziaren arabera, 1.360.000 bidaiari kaltetuak izan ziren eguneko Europako hegaldiak bertan behera uzteagatik. Espainian 1.120 hegaldi bertan behera gelditu ziren, eta guztira 17.000 hegaldi Europan. Sektoreko adituen arabera, 740 milioi euroko galerak eragin ditu
Itxasne eta olatz
LIBURUAREN EGUNA
APIRILAREN 23an LIBURUAREN EGUNA OSPATU ZEN.
Historia pixka bat:
Liburuaren eguna, 1996tik
ospatzen da liburuak eta
idazleen eskubideak
gogoratzeko. Egun hau,
apirilaren 23an ospatzen
da, idazle garrantzitsu
gehienak (Miguel de
Cervantes, William
Shakespeare, Inca
Garcilaso de la Vega….)
egun horren inguruan hil
zirelako.
Urtero, UNESCO
liburuaren hiriburua
aukeratzen du, eta hauek
dira 2001tik aurrera
aukeratutako liburuaren
hiriburuak:
- 2001ean, Madril
aukeratu zuten.
- 2002an, Alexandria izan
zen.
-2003an, Nueva Delhi.
-2004an., Amberes
aukeratu zuten.
-2005ea, Montreal izan
zen.
-2006an, Tirun izan zen.
-2007an Bogota.
-2008an, Amsterdam.
-2009an, Beirut aukeratu
zuten.
- Aurten berriz 2010ean,
Liubliana.
Liburuaren eguna
gure herrietan:
Gure herrietan ere
hainbat ekintza berezi
egin dira liburuaren
egunean:
-ZALDIBAR:
Zaldibarren liburutegi
berria zabaldu zuten.
Bertan, hainbat sailetan
banatu zituzten liburuak,
hobeto bilatzeko, adina
ere desberdinduta dago.
-OTXANDIO:
Otxandiora Doro
Zurbaran ipuin kontalaria
etorri zen, ipuin zoragarri
bat kontatzera,
gaztetxoei eta helduei
zuzendutakoa.
Liburutegira joan zirenei
…/… eman zieten.
-Euskal herriko beste herri
batzuk: Euskal herriko beste leku
batzutan ere ekintzak egon ziren:
Baionan, liburu zaharren azoka
egin zen, Gasteizen Artium
museoan, esaterako, zinemarako
gidoi gisa egokitu izan diren
liburuen erakusketa irekiko zuten:
Hizki filmatua. Liburutik pantaila
handira, Arrasaten liburu
elektronikoei buruzko elkarrizketa
egon zen…
Liburuaren eguna munduan:
Argentinan, liburuaren eguna
uztailaren 15ean ospatzen da eta
lehenengo aldiz 1908an ospatu zen.
Katalunian, San Jorge egunean
(liburuaren egunean), gizonek
haien emazteei, arrosa bat
oparitzen zien eta emakumeek
horren ordez liburu bat.
Cuban berriz, hizkuntzaren eguna
ospatzen da.
New Yorken ere egun berezi hau
ospatzen da, Ernest Farrés poetak
eta
Edward Hirsch akademikoak
hitzaldi bat eman zuten poesiari
buruz.
Berlinen, Hanna Schygulla
aktorea eta Lluís Llach
kantautorea erakustaldi bat egin
zuten liburuaren egunean.
Aitziber eta Irati
Berasaluze VIII. pilotari handia.
Pilota munduan Berasaluze VIII.a bezala ezaguna, (Berriz, Bizkaia, 1977ko irailaren 15a) eskuz pilotaria da, aurrelaria hain zuzen ere, Asegarce enpresakoa. Estatistika ofizialen arabera, 1.74 m. du luzera eta 84 kg. pisatzen ditu. Estreinako partida 1998ko otsailaren 28an jokatu zuen, Bergarako udal pilotalekuan.
1-Zeintzuk izan dira zure momenturik txarrenak profesionaletan?Eta zure momenturik onenak? Momenturik onena debuta izan zen. Niretzat partidurik interesanteena eta politena hura izan zen. Eta baita ere asken bi urte hauetan ere nahiko ondo ibili naiz eta horrek izan dira momenturik onenak. Eta momentu txarrenak aita hil zitzaidanean pare bat urte oso kaskar ibili naizela. 2-Norekin jokatzen duzu gusturago? Jokatu gustura pilotari guztiekin, baina bat esateagatik Ruben Belokirekin oso harreman ona daukat eta oso gustura jokatzen dut. 3-Zein da zure frontoirik gustukoena? Frontoiak momentu honetan ia denak oso ondo daude baina bat esateagatik debuta egin nuen Bergaran nahiko pilotaleku polita da eta gero Iruñakoan ere oso gustura jokatzen dut han. 4-Zein da zure etsairik gogorrena? Denak dira etsai oso gogorrak, baina orain niretzako oso txarto pasatzen dudalako Aimar Olaizola da etsairik gogorrena. Titin eta Irujo ere oso etsai gogorrak dira baina txartoen lehen esan dudan moduan Aimarren aurka. 5-Zein txapelketa irabazi nahiko zenuke? Bueno txapelketa denak baina oso gatza da pilotari oso gogorrak daudelako, baina bat irabaztekotan lau t´erdikoa baina
6-Zein motatako pilotak dituzu gustuko? Bueno pilotak guri enpresak jartzen digu eta horiek jolasten ditugu, baina gustukoen bote txikikoak ditut. 7-Txikia zinenean pentsatu al zenuen inoiz profesionala izango zinela? Ez, egia esan txikitan egun guztiak pasatzen nituen frontoian, baina pentsatu profesionala izatera iritsi nintzela ez.
8-Gustura al zaude Iurretako pilotari
gazteak entrenatzen?
Oso jende atsegina dago, oso pozik
nabil eta bueno aber ateratzen den
pilotari handi bat Iurretatik.
9-Gazteek ondo jokatzen dute?
Gazteak bai momentu hauetan
nahiko pilotari gazte daudela eta
pilotaren etorkizuna nahiko ondo
dagoela eta hemendik urte batzura
gazte gehiago egotea espero dut eta
pilotari onak izatea baita ere.
10-Zenbat egun entrenatzen dituzu
astero?
Astero uste dut egun guztietan
entrenatzen dudala zeozer beti egiten
dudalako. Frontoian pare bat egun
asten eta gero gimnasiora eta
menditik buelta bat emotera joaten
naiz.
11-Zergatik esaten duzu frontoiak ez
direla lagunak egiten?
Frontoian kantsan egia esan hor ez
duade lagunik. Hor barruan pilotari
guztiak irabaztera joaten gara. Baina
frontoitik kanpo denak gara oso
lagunak.
12-Zein da zure lagunik onena
frontoian ?
Frontoian denekin daukat harreman
ona, baina orain Aritz Beginorekin
nahiko harreman ona daukat eta
kantsan ere oso harreman onak
daukagu.
13-Zer esango zenieke pilotari gazteei?
Frontoian ordu asko pasatzea eta hor
egiten dela pilotari on bat. Askenean ordu
gehien pasatzen duenari asko igertzen
zaio jokoan.
Profesionaletako palmaresa:
1999 Euskal Herriko binakako
txapeldunordea
Amateur palmaresa:
1997”El diario vasco” binaka torneoko
txapelduna
1994 Binaka kluben arteko euskal ligako
txapelduna
1999 Euskal Herriko binakako
txapeldunordea.
LANDER ETA IMANOL.T.
Polikiroldegia itxita
Apirilak 15 eta 16an, polikiroldegia itxita egon zen
zabor pila bat aurkitu zituztelako lurrean botata. Hori
dela medio eta polikiroldegia itxita egon da zigor gisa.
Orain kanpora joango gara ikasleei galderak egitera gertaera honi buruz beraien iritsia jakiteko: -Beraiei txarto iruditzen zaie polikiroldegia ixtea, batzuek ez dutelako lurrera zaborrik bota eta denok ordaindu behar izan dugulako zigorra.
-Beraien ustez ez du ezertarako balio izan polikiroldegia ixtea, oraindik ere jendeak ere zaborra botatzen jarraituko duelako.
Baina, gure ustez ere zigor orrek ez du jende guztiaren pentsamoldea aldaraziko. Batzuk, jokaera aldatuko dute ez dutelako polikiroldegia berriz histerik nahi, baina gehienak, ez dute beren jokaera aldatuko axola ez zaielako. Ondorioz gure ustez polikiroldegia gehiagotan itxiko da zaborra botatzen jarraituko duelako jendeak.
Beraz gure partetik, zaborrak zakarrontzira botako dugula bermatzen dugu eta lurrean zaborren bat aurkitzen badugu zakarrontzira botako dugu.
Egileak: egoitz eta julen
JUAN
OROBIOGOITIAKO
INSTITUTUA
EGILEAK: IRATI, AITZIBER, SOUAD, OLATZ, ITXASNE, NEREA, ANDER,
LANDER, IMANOL, JULEN, EGOITZ, ELEONORA.