jarduerak abiarazteko funtzionamendu- jarraibideak · 2020. 6. 23. · jarduerak abiarazteko...
TRANSCRIPT
Jarduerak abiarazteko
FUNTZIONAMENDU-JARRAIBIDEAK
BITXI-DENDAK
JARDUNBIDE EGOKIEN gida
2
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
1. HELBURUA
Enpresariei, langileei eta bezeroei aholkularitza ematea edozein establezimendutan hartu beharreko
neurriei buruz, segurtasuna eta osasuna bermatzeko, COVID-19 zabaltzea eta kutsatzea saihesteari
dagokionez, lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzeari kalterik egin gabe.
2. METODOA
Gomendioen laburpena dugu gida, etengabe berrikusia izango dena, eta duen helburua inplikatutako
alderdi guztien lankidetzarekin baino ez da lortuko.
3. COVID-19
COVID-19 arnas gaixotasuna SARS-CoV-2 birusak sortzen du. Birus hori animalia-jatorriko koronabirusa
da eta gizakiok kutsatzera heldu da; gure artean ere transmititu daiteke.
3.1. TRANSMISIO-BIDEA
Gizakien arteko transmisio-bidea1 beste koronobirus batzuetarako deskribatutakoaren
antzekoa da. Transmisio hori, batez ere, 5 mikra baino gehiagoko tanten bidez gertatzen da,
sudurretik eta/edo ahotik datoz, infektatutako pertsona batek eztul, doministiku edo arnasa
botatzean; 2 metrora arteko distantziara heltzeko gai dira eta inguruneko gainazal eta
objektuetan gera daitezke (fomiteak). Kutsatzea tanta horiek arnastean gerta daiteke edo
tanta horiez kutsatutako eskuez ahoko, sudurreko edo begietako mukosekin kontaktua
izatean, eskuek aurretiaz kontaktua izan dutelako kutsatuta dauden gainazalekin edo
fomiteekin.
Egungo ebidentzia zientifikoak ez du larruazala birusa transmititzeko bidetzat hartzen,
kutsatutako eskuak eta/edo aurpegia izan ezik.
1 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/20200417_ITCoronavirus.pdf
3
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
3.2. KOLEKTIBO SENTIBERAK
Osasun Ministerioak2 argitaratutako SARS-CoV-2rekiko esposizioaren aurrean Laneko
Arriskuen Prebentzio Zerbitzuetarako jarduera-prozeduran zerrendatuta dauden COVID-
19rekiko arrisku-kolektiboak edo talde kalteberak honako hauek dira:
60 urte baino gehiago.
gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa barne
diabetesa
biriketako gaixotasun kronikoak
minbizia tratamendu aktiboaren fasean
immunoeskasia
haurdunaldia
giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa
gibeleko gaixotasun kronikoa
obesitate morbidoa (GMI>40)
4. PRINTZIPIO OROKORRAK
Establezimenduetan egin beharreko ekintza guztiak, besteren kontuko langileak badaude, Prebentzio
Zerbitzuaren laguntzarekin egingo dira. Enpresaburuak prebentzioaren kudeaketa bere gain hartu
badu, kontratatuta izan behar duen Osasuna Zaintzeko Zerbitzura jo ahal izango du, bai eta
prebentzioaren kudeaketa egiteko erreferentziazko beste informazio- edo kontsulta-iturri batzuetara
ere, hala nola ministerioak, gobernu-sailak, erakunde ofizialak, elkarteak, etab.
Establezimendua bere kargura langilerik ez duen autonomo batek kudeatzen badu, gida honetako
zenbait kontu ez zaizkio aplikatuko. Hala ere, lana zehaztutako neurriei jarraituz egin behar du, betiere
posible bada, batez ere kontaktua saihesteari, higiene-neurriei eta informatuta egoteari dagokienez.
Pertsona orok bete beharko ditu zehaztu diren portaera sozialari buruzko jarraibideak, SARS-CoV-2k
eragindako osasun-krisiari aurre egiteko.
2 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/PrevencionRRLL_COVID-19.pdf
4
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
5. BEZEROEN LANKIDETZA
Bizi dugun egoera honetan bezeroen lankidetza beharrezkoa dugunez, pertsona horientzako
gomendioak honako hauek dira:
EZ joan erostera arnas sintomarik izanez gero.
Errespetatu establezimenduaren jarraibideak.
Segurtasun-distantziak errespetatu, eta aglomerazioak sortzea saihestu.
Erosketak egitera bakarrik joan, ahal dela eta osasun-agintariek hala eskatzen duten
bitartean.
Lokalean ahalik eta denbora gutxien eman.
6. ANTOLAKETA
Enpresek edo establezimenduen titularrek hainbat ekintza egin beharko dituzte jardueraren
antolaketari, langileei, bezeroei eta abarri dagokionez, COVID-19ren kutsadura prebenitzeko, laneko
segurtasuna eta osasuna kaltetu gabe.
6.1 KONTINGENTZIA-PLANA
Establezimenduaren titularrak Kontingentzia Plan bat garatu beharko du, COVID-19ri aurre
egiteko hartu beharreko neurriak jasoko dituena. Plan horrek lanpostuekin eta lanpostu
horietako zereginekin lotutako arrisku-mailak kontuan hartu eta jorratu beharko ditu, eta,
beraz, enpesaren prebentzio-antolaketaren laguntza behar du.
Kontsiderazio horien artean, adibidez, honako hauek egon daitezke:
Lagileentzat SARS-CoV-2 iturri izan daitezkeenak: publikoa oro har, bezeroak,
langileak.
Besteren edo norberaren konturako langile kalteberak egotea.
5
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
6.1.1 Kontingentzia Planaren garapenean kontuan hartu beharreko beste kontu
batzuk
Langileen bajak areagotu daitezke; izan ere, lanera joateari utzi beharko zaio
"baieztatutako" edo "susmagarri" (ikertua) egoeran egonez gero, harik eta
"negatiboa" baieztatu edo errekuperatu dela baieztatu arte.
Distantzia mantentzeko, lan-txandak mailakatu, jarduerak murriztu, urrutiko lana,
ordutegi malguak eta esposizioa murrizteko beste neurri batzuk hartzeko beharra
aztertu.
Baloratu funtsezko egitekoak langile gutxirekin egiteko aukerak, langileak hainbat
lanetan trebatzea barne, lanean jarrai dezaten edo sortzen diren zerbitzuak gauzatu
ahal ditzaten.
Hornidura-kateak eten edo entregak atzeratu daitezke.
Garbitzeko beharra lanaldian, langileak haiek zein instalazioak.
6.1.2. Kolektibo kaltebera
Ebaluatu, prebentzio-zerbitzuaren bidez, langileak duen kalteberatasuna.
Hartu kasu bakoitzari dagozkion prebentzio-, egokitzapen- eta babes-neurriak, telelana
aukera barne.
Egiaztatu langile kalteberak lanean jarraitzeko aukera ematen dioten lan-baldintzei eustea
ezinezkoa dela, aldi baterako ezintasuna eskatu ahal dezan.
Baloratu jarduera egiten jarraitzea egokia den, pertsona autonomoaren kasuan edo
prebentzio-zerbitzurik ez duen beste egoera batean, lehen mailako arretako medikuaren
laguntzarekin.
6.1.3. Kontingentzia Planari lotutako jarduerak
Laneko Segurtasun eta Osasun batzordeek kontsultatuko eta adostuko dute plana,
prebentzioko ordezkarien parte-hartzearekin. Langileen legezko ordezkaritzarik ez duten
enpresetan, prebentzio-ordezkaririk ez badago eta laneko segurtasun- eta osasun-batzorderik
6
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
eratu ez bada, abiarazteko gidari buruzko kontsulta enpresaren sindikatu adierazgarrienekin
edo ekoizpen-sektoreko sindikatu adierazgarrienekin egin beharko da.
Enpresak garatutako plan orok eskatzen duen moduan:
Enpresan bertan zabalduko da, bai eta beste enpresa batzuetan lantokian jardueraren
bat egiten badute, koordinazio egokia egon dadin.
Gerta daitezkeen arau-aldaketen arabera eguneratuta egongo da.
Era berean, hartutako ekintzak erregistratu beharko dira, data, ordua, arduradunak eta abar
zehaztuz, eta sor daitekeen dokumentazio guztia gorde beharko da, prebentzio-plangintzan
egiten den moduan.
6.2 JARDUERA KUDEATZEA
Txandak ezartzeko, etenaldiak egiteko, zereginak txandakatzeko eta abarrerako
beharra baloratu arriskua gutxitzeko, bai eta ebaluatu bizi dugun egoerak dakartzan
karga fisikoak eta mentalak eta, aldi berean, sustatu eskuak garbitu ahal izatea.
Kutxa automatikoetan higiene-neurriak betetzen direla bermatu, kasuan-kasuan, bai
bezeroei begira, bai kutxa horietan erregulartasunez aritzen langileei begira,
distantziei eta garbitasunari dagokienez.
Enpresa-jarduerak koordinatu, kontratatutako zerbitzurik badago, hala nola lokalak
garbitzea.
6.3 LANGILEAK
Prestakuntza eta informazioa
Laneko edozein arriskuren aurrean gertatzen den moduan, nahiz eta bizi
dugun arriskua lanari berari lotuta ez egon, osasun publikoko kontua baita,
informazioa eman eta informazio-material ulergarria eta iturri
fidagarrietakoa banatu behar zaie langile guztiei, kutsatzeari aurre egiteko
oinarrizko alderdiei buruz:
7
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
o Arriskua, prebentzio-neurriak, norbera babesteko ekipamenduen
(NBE) erabilera, etab.
o Higiene-neurri pertsonalak3 eta kolektiboak
o Osasun-agintaritzak pertsona bat gaixotzat jotzeko ezarritako
irizpideak
o Kasu susmagarri batean jarduteko jarraibideak
Sintomei buruzko informazioa eman, kasuak nola komunikatu behar diren
antolatu, etab.; izan ere, gaixorik egonez gero, EZ da lanera joan behar.
Partekatzen den materiala erabili ondoren, eskuetako garbiketa gogorarazteko
kartelak jarri.
Langileen, beste enpresa batzuetako langileen eta/edo bezeroen arteko kontaktua
gutxitu, aurrez aurrekoak ez diren komunikazioak eginez eta urruneko lana ezarriz,
ahal dela.
Egun alternatiboak edo aparteko txandak ezarri zentroan unean-unean dauden
pertsonen kopurua murrizteko eta beraz, segurtasun-distantziari eustea errazteko.
Lanean gerta daitezkeen estres-egoerei buruzko jarraibideak eman.
Funtsezkoak ez diren bidaiak saihestu.
6.4 JOAN-ETORRIAK4
Aukerak aztertu pertsonen joan-etorriak antolatzeko orduan. Kontuan hartu:
Maskara erabiltzea
Sudurra eta ahoa estaltzen dituzten maskarak erabiltzea nahitaezkoa
izango da autobus- edo trenbide- garraioaren erabiltzaile guztientzat.
3 Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. Eskuak nola garbitu. Bideoa. https://www.youtube.com/watch?v=SILFnwZtjqo&feature=youtu.be
4 TMA/384/2020 Agindua, maiatzaren 3koa, garraiobideetan maskarak erabiltzeko jarraibideak ematen dituena eta mugikortasun segurua bermatzeko baldintzak finkatzen dituena, normaltasun berri baterako trantsiziorako planaren arabera. TMA/400/2020 Agindua aldatu egin da azken xedapenetatik lehenengoa. TNA/400/2020 Aginduak, TMA/424/2020 Aginduak eta SND/507/2020 Aginduak, ekainaren 6koak, aldatua. Testu bateratua. https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2020-4789
8
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
Bidaiariekin kontaktu estua duten garraio-zerbitzuetako langileek
maskara eraman beharko dute eta soluzio hidroalkoholikoak eskuratu,
eskuetako higienea maiz egiteko.
Motozikletetan, ziklomotorretan eta L kategoriako ibilgailuetan, oro
har, bi bidaiarik bidaiatzen dutenean, maskara edo kasko integrala
eraman beharko dute etxe berean bizi ez badira.
Garraio publikoetan, pribatu osagarrietan eta pribatu partikularretan,
bederatzi plaza arteko ibilgailuetan, gidaria barne, bidaiariek maskara
eramango dute guztiak etxebizitza berean bizi ez badira.
Eserleku-ilara bakarra duten ibilgailuetan, hala nola ibilgailu astunen
kabinetan, furgonetetan edo bestelakoetan, pertsona batek baino
gehiagok bidaiatzen badu, maskara erabili beharko da etxebizitza
berean bizi ez badira.
Okupazio-baldintzak
Homologatutako bi plaza (gidaria eta bidaiaria) dituzten motozikleta,
ziklomotor eta L kategoriako ibilgailuetan, oro har, bi pertsonak
bidaiatu ahal izango dute. Erabilera partekatuko motozikleten eta
ziklomotorren kasuan, eskularruak erabiltzea nahitaezkoa izango da
bientzat. Ondorio horietarako, motor-gidariak babesteko eskularruak
onartuko dira.
Garraio pribatu partikular eta pribatu osagarrietan, bederatzi plaza
arteko ibilgailuetan, gidaria barne, ibilgailuak dituen plazak adina
pertsona joan ahal izango dira, baldin eta guztiak etxebizitza berean
bizi badira.
Garraio pribatu partikular eta pribatu osagarrietan, bederatzi plaza
arteko ibilgailuetan, gidaria barne, guztiak etxebizitza berean bizi ez
direnean, bi pertsona mugitu ahal izango dira eserleku-ilara
bakoitzeko, betiere bidaiarien arteko distantzia ahalik eta handiena
errespetatzen badute.
Bederatzi plaza arteko ibilgailuetako garraio publikoetan, gidaria
barne, bi pertsona mugitu ahal izango dira gidariaren eserleku-ilara
gehigarri bakoitzeko. Nolanahi ere, bidaiarien artean ahalik eta
distantzia handiena bermatu beharko da.
9
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
Erabiltzaile guztiak etxebizitza berean bizi badira, hiru pertsona joan
ahal izango dira gidariaren eserleku-ilara gehigarri bakoitzeko.
Ezaugarri teknikoak direla-eta eserleku-ilara bakarra duten
ibilgailuetan, hala nola ibilgailu astunen kabinetan, furgonetetan edo
bestelakoetan, gehienez ere bi pertsonak bidaiatu ahal izango dute,
baldin eta ahalik eta distantzia handiena gordetzen badute.
Autobuseko garraio publiko erregularrean, eskatu ahalakoan eta
pribatu osagarrian, bai eta trenbideko garraioetan ere, okupatzaile
guztiek eserita joan behar badute, eserleku guztiak erabili ahal izango
dira. Okupazio-mailak horretarako aukera ematen duenean,
erabiltzaileak ahalik eta gehien bereizteko ahalegina egingo da.
Hiri barruko eta hiri inguruko bidaiarien garraio publiko kolektiboetan,
zutik dauden bidaiariak garraiatzeko plataforma egokituak
daudenean, eseritako plaza guztiak hartu ahal izango dira, eta metro
koadro bakoitzeko bi erabiltzaileren okupazio-erreferentzia
mantenduko da zutik bidaiatzeko gaitutako eremuan, betiere
bidaiarien arteko bereizketarik handiena egiten saiatuz..
6.5. BEZEROAK
Zabaltzeko ordutegi zati batean edo hitzorduak ematean kontuan hartu adineko
pertsonak, pertsona sentiberak edo osasun zerbitzuetako langileak.
Establezimenduaren sarreran eta barruan kartelak edo informazio-panelak jarri,
bezeroentzako informazio erabilgarria izango duena: edukiera, irekitzeko ordutegiak,
ilarak antolatzeko jarraibideak, ordaintzeko moduak, produktuak nola jaso, telefonoz
eskaerak egiteko aukera, gaixorik egonez gero etxean egon behar duela
gogorarazteko, etab.
6.6. GARBIKETA
Zehaztu lan egiteko eta zabaltzeko ordutegiak beharrezko garbiketa egin ahal izateko,
lanaldia edo txanda hasi aurretik eta lanaldia edo txanda amaitzean.
Aldian-aldiko garbiketa-plan bat ezarri (garbiketa-lanak areagotu behar dira), eta
honako hauek hartu kontuan bereziki: mostradoreak, ordainketa-eremuak, lan-
ekipoak, erremintak, ateen heldulekuak eta botoiak (adibidez, igogailuan, erabiltzen
10
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
bada), materialak eta, oro har, kutsatuta egon daitekeen edozein objektu eta azalera
(eskuekin kontaktuan egon daitekeena), erabilera komuneko eremuak (aldagelak,
komunak, jantokiak, etab.), ekipoak, kontaktu-maila handiko erabilera kolektibokoak
direnak (kafe-makinak, fotokopiagailuak, etab.), goizeko txanda bukatzean eta lanaldia
amaitzean, gutxienez.
Komunak garbitzeko plana ezartzea, bai eta horien edukiera zehaztea ere, eremu
komunetan distantziak mantentzeko. Bezeroek, bisitariek edo erabiltzaileek erabiltzen
badituzte:
Bezeroek ezinbestekoa badute bakarrik erabili.
Aldi bakoitzean pertsona bat, salbu eta laguntza behar duen pertsona bat
bada; orduan, laguntzailea sar daiteke.
Zorroztu garbiketa eta desinfekzioa, osasungarritasun- eta higiene-egoera
ziurtatzeko.
7. KONTAKTU FISIKOA SAIHESTEKO NEURRIAK
Neurriak hartu behar dira, ahal den guztietan, 2 metroko distantziari eusteko, ez bakarrik langileen
artean, bezeroen eta langileen artean ere, bai eta bezeroen artean ere, eta saihestu kutsatuta egon
daitezkeen elementu edo gainazalekin kontaktuan egotea ere. Neurri horien artean:
7.1. OROKORRAK
EZ egin kontaktu fisikoa dakarren edukazio- edo afektu-adierazpenik.
Antolatu lana eta lanpostuak, ahal denean, langileen arteko hurbiltasuna saihesteari
begira. Baloratu lanpostuen artean manparak jartzea, distantzia mantendu ezin bada.
Areagotu eta/edo sustatu, ahal dela, erosketa modu ez-presentzialak, telefono
bidezkoak, online bidezkoak eta abar, etxean entregatzeko zerbitzua erabilita; ez gara
etxeetara sartuko eta distantziak beti mantenduko dira.
Antolamendu-neurriak edo babes kolektiboko neurriak ezarri arren, pertsonen arteko
2 metroko segurtasun-distantzia bermatu ezin denean, prebentzio-zerbitzuak
langileen arrisku-maila baloratuko du, eta babes-ekipamendu egokiak erabili behar
diren ala ez adieraziko du. Nolanahi ere, bezero baten eta bestearen arteko bi metroko
distantzia mantentzen dela ziurtatu beharko da. Erabilera publikoko gune irekietan
11
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
zein itxietan, maskara5 erabiltzea nahitaezkoa6 da segurtasun-distantzia ziurtatzerik ez
dagoenean.
Baloratu bezeroak lokalean edo lokalaren barruko jarduera jakin batzuetan dagoen
bitartean maskara eramateko beharra.
Bezeroei maskara eramatea eskatzea eta/edo hornitzea, hala hartu denean kontuan,
segurtasun-distantzia mantendu ezin delako... Horrelakoetan maskararik erabiltzen ez
bada, ez hitz egin aurrez aurre eta ahalik eta distantzia handienean mantendu.
Saihestu beste pertsona baten objektuak, erremintak, lan-eremuak eta abar
erabiltzea, erabiliz gero aurretik garbitu.
7.2. SARBIDEA
Langileen sarrerak eta irteerak antolatu, bai eta eremu komunetarako sarbidea ere,
segurtasun-distantzia mantentzeko.
Ahal bada, sartzeko bide independenteak definitu langileen eta bezeroen artean.
Halaber, ahal dela, irteerakoa ez den beste bide batetik sartu beharko lukete bi
kasuetan.
Zehaztu lokalaren edukiera, segurtasun-distantzia mantendu ahal izateko, eta
kontrolatu edukiera hori gainditzen ez dela.
Kontrolatu solairu guztietan edukiera mantentzen dela.
Establezimenduan, arreta emateko prest dauden langile adina pertsona jaso, baldin
eta distantzia mantendu badaiteke.
Ateak irekita utzi, ahal bada, heldulekuekiko kontaktuak mugatzeko, betiere horrek
establezimenduko sarbidea bideratzea eragozten ez badu.
5 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Recomendaciones_uso_mascarillas_ambito_comunitario.pdf
6 SND/422/2020 Agindua, maiatzaren 19koa, COVID-19k eragindako osasun-krisialdian maskara nahitaez erabiltzeko baldintzak arautzen dituena.
https://www.boe.es/boe/dias/2020/05/20/pdfs/BOE-A-2020-5142.pdf
12
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
Instalatu irekiera automatikoko ateak, ahal dela, bai lokaletara sartzeko, bai langileek
erabiltzen dituzten eremuetara sartzeko eta nora sartzeko den kontuan hartuta edo
segurtasun-arazoen arabera: norbera hurbiltzean zabaltzen den horietakoa, txartela
edo kontaktu fisikorik behar ez duen beste gailu bat hurbiltzean zabaltzen den
horietakoa, etab.
Ahal dela, eskailerak erabili, nahiz eta igogailua egon. Erabiliz gero, pertsona bakar
batek erabili ahal izango du aldi bakoitzean, ez bada barruan 2 metroko distantzia
mantendu daitekeela (edukiera definituko da) edo laguntza behar duen pertsona
bada. Pertsona hori, orduan, laguntzailearekin joan ahal izango da.
7.3. APARKALEKUAK
Langile eta bezeroentzako aparkalekuak dituzten establezimenduetan, instalazioetara
sartzeko:
Instalatu kontakturik behar ez duten tiket- eta txartel-irakurgailu automatikoak.
Kontaktua behar duten irakurgailuak erabili beharrean, segurtasun-langileek eraman
dezatela kontrola.
Instalatu automatikoki irekitzen diren ateak eta/edo kontakturik gabeko gailua, kasua
zein den, aparkalekuaren eta dendaren edo langileen aldagelen artean.
Eduki aparkalekuaren eta dendarako edo langileen aldageletarako sarbidearen arteko
ibilbidean ate guztiak irekita, ez bada bestelako segurtasun-arrazoi zorrotzak daudela.
Mugatu erabiltzen diren plazen kopurua, segurtasun-distantzia mantentzen dela
ziurtatzeko.
7.4. ESTABLEZIMENDUAN BERTAN
Ahal bada, zirkulazio-noranzko bakarra ezarri, pertsonak gurutzatu ez daitezen.
Adibidez, korridoreetako zirkulazio-norabideak markatu, ordaintzeko guneetara
sartzeko ilara egiteko eremuak zehaztu, kanpoan, etab.
Ahal izanez gero, bezeroei distantzia mantentzeko beharra gogorarazteko langileak
jarri.
13
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
Langileak eta bezeroak pilatzea saihestu, establezimenduaren barruan zein kanpoan,
baina zenbait egoeratan elkarrekin egon ahal izango dira, baldin eta elkarrekin bizi den
familia-nukleo batekoa bada, edo haurrak edo mendekotasuna duten pertsonak
badaude.
7.5. EROSKETA ORDAINTZEA
Oztopo fisikoak instalatu, ahal dela, hala nola manparak, langileen eta bezeroen
artean; maiz garbitu behar dira (gutxienez bi ordutik behin) eta zikin daudenean.
Kreditu-txartelaren bidezko ordainketa sustatu.
Erretilu bat edo antzeko zerbait jarri, bezeroek billeteak eta txanponak uzteko, eta
aldaketak uzteko, ordainketa txartelarekin edo antzekoekin egiten ez denetarako.
Garbitu eskuak dirua edo beste ordainbide batzuk manipulatu ondoren, beste edozein
zeregin egin aurretik.
Ahal izanez gero, dirua edo beste ordainketa-bide batzuk manipulatzen dituen
langileak ez dezala generoa manipulatu.
7.6. EROSKETA JASOTZEA
Markatu lurrean edo beste modu batean, adibidez, barrerak, seinaleztapen bertikala,
segurtasun-distantziaren neurria, ahal dela, ordainketa-eremuetan, bezeroei arreta
emateko guneetan, etab.
EZ ukitu bezeroak daraman poltsa berrerabilgarririk, berak egitea eskatu.
7.7. KOMUNAK
Aldatu komunak erabiltzeko gailuak, eskuak erabili behar ez izateko; adibidez, eskuak
azpian jartzean ura ateratzen den txorrota, oinarekin aktibatzen den komunaren
ponpa, etab.
Ur-iturriak kendu, eta, beraz, ahal den neurrian, ur-botila indibidualak eman edo
pertsona bakoitzak horiek izan ditzan ahalbidetu.
14
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
8. NEURRI HIGIENIKOAK 7,8
Ziurtatu higiene-neurriak mantentzeko beharrezkoak diren kontsumigarrien
hornikuntza: ura eta xaboia, gel hidroalkoholikoa, xaboia, erabili eta botatzeko
eskuoihaltxoak, zabor-poltsak, paperontzia tapaduna eta pedalduna.
Etengabe eduki lanpostuetan eta eremu komunetan (aldagelak, atsedenlekuak, etab.):
gela hidroalkoholikoa, paperezko eskuoihaltxoak, xaboia, zabor-poltsak, paperontziak
estalkidunak eta irekitzeko pedaldunak.
Garbitu fitxaketa-puntua erabili aurretik eta ondoren, kontaktu fisikoa eskatzen badu,
edo sarrerako txandaren amaieran; horrela bada, beharrezkoa izango da langileek
eskuak garbitzea fitxatu ondoren, adibidez, fitxaketa-puntutik gertu kokatutako gel
hidroalkoholikoarekin.
Gainazalak, objektuak eta abar ezarritako planaren arabera garbitu.
Bezeroari eskatu sartu aurretik eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitzeko, eta, ezin
bada, gel hidroalkoholikoarekin.
Bezeroen eskura jarri garbiketa-gunea eta/edo gel hidroalkoholikoa.
Sustatu eta erraztu langileek zein bezeroek eskuak garbitu ahal izatea.
Eskuak maiz garbitu, kontuan hartuta jende kopurua eta kutsatzeko arrisku
nabarmena dagoen.
Garbitu saltokiko terminala, erretiluak edo antzekoak erabilera bakoitzaren ondoren.
Eskuak garbitu ordainketa baten ondoren, bezero bati arreta emateko eta/edo
ibilgailuak manipulatu behar badira.
Aldatu eskularruak, erabiltzea beharrezkotzat jotzen bada, bezero bakoitzaren
ondoren, eta gogoratu eskuak jantzi aurretik eta kendu ondoren garbitu behar direla.
7 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Medidas_higienicas_COVID-19.pdf 8 https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Listado_virucidas.pdf
15
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
Garbiketa nitrilozko eskularruak erabiliz edo prebentzio-zerbitzuaren gomendioen
arabera egin.
Garbitzeko eta desinfektatzeko produktu egokiak erabili: adibidez, lehenik ura eta
xaboia, eta gero uretan diluitutako lixiba, osasun-agintariek emandako gomendioen
arabera.
Bezeroari eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzeko eskatu, sartu aurretik ura eta
xaboia erabiltzea posible denean izan ezik edo eskularruak daramatzanean.
Uniformeak edo dendan erabilitako arropa egunero garbitu. Erabili eta botatzeko
mantalen erabilera baloratu.
Ezarri probatutako edo itzulitako generoa higienizatzeko neurriak, berriro bezeroen
eskura jarri aurretik. Neurri horiek desinfektatzea edo berrogeialdia izan daitezke.
Probatu berri den edo itzuli den generoa manipulatu, eskuak garbitzeko edo
eskularruak erabiltzeko higiene-neurriak kontuan hartuta.
Halaber, langileentzako beste gomendio batzuk, bezeroentzat ere baliagarriak direnak, honako hauek
dira:
EZ joan gaixorik egonez gero.
Lanean aurpegia eta begiak ukitzea saihestu.
Azazkalak labur eraman.
Saihestu eskuak eta eskumuturrak garbitzea zailtzen duen eraztunik,
eskumuturrekorik, erlojurik edo bestelako apaingarririk erabiltzea.
Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa:
erabili eta botatzeko paperezko zapi bat erabilita, eta zakarrontzira bota
ukondoaren barrualdea erabilita edo
eskua erabilita; azken kasu horretan, garbitu egin behar da, eta, bitartean,
aurpegia, sudurra edo begiak ez ukitu
Ez partekatu janaria, objektuak eta tresnak aldez aurretik garbitu gabe.
16
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
8.1. AIREZTATZEA
Airearen berrikuntza areagotu lantokian, modu naturalean edo behartuan, beraz,
EITEk eta/edo 486/97 Errege Dekretuak eskatutako gutxieneko balioen gainetik.
Kontuan hartu aireztapen-beharrak bertan dauden pertsonen kopuruarekin eta
produktuek ingurunera askatzen dutenarekin lotuta daudela.
Aireztapen/klimatizazio sistema baduzu:
eraginkortasun handiko aire-iragazkiak instalatu
instalazioa egunero garbitu eta desinfektatu
ekipoa egunero garbitu eta desinfektatu
kanpoko aire-sarrera handitu edo birzirkulaziorik ez egin
baloratu birzirkulazioan biruzida fisikoa erabiltzea
8.2. ESTABLEZIMENDUAREN ESPAZIOA
Jarri establezimenduko altzariak edo elementuak segurtasun-distantzia hobeto
mantendu ahal izateko moduan.
Aztertu esposizioan dagoen salgaia nola jarri eta/edo nola eskuratu.
9. GENEROA PROBATZEA
Garbitu bitxigintzako edo imitaziozko piezak probatu ondoren, erosten ez badira eta
jaso ondoren. Oro har, ura eta xaboia gomendatzen dira garbiketa-produktu gisa. Ezin
bada, 70º-ko alkohol propilikoa ere erabil daiteke, eta bitxiak kaltetzen badira,
hidrogeno peroxidoa (ur oxigenatua).
Piezak manipulatu aurretik, bezeroak eskuak garbitu ditzala.
Erabili arrisku-mailari egokitutako norbera babesteko ekipamendua, langilea eta
bezeroa babesteko, pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzea ahalbidetzen
ez duten zerbitzuen kasuan.
17
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
10. ERREFERENTZIAK
Testuan zehar aipatutako dokumentuez gain:
COVID-19: Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko zuzenbidea
https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=355_COVID-
19_Derecho_Europeo_Estatal_y_Autonomico_.pdf
COVID-19: Pertsonen Mugikortasuna
https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=363_COVID-
19_Movilidad_de_las_Personas.pdf
COVID-19: Langile autonomoak
https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=358_COVID-
19_Trabajadores_Autonomos.pdf
COVID-19: Kolektibo kalteberak
https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/abrir_pdf.php?fich=359_COVID-
19_Colectivos_Vulnerables.pdf
HSE. Working safely during the coronavirus outbreak – a short guide.
Eusko Jaurlaritza. Merkataritzarako COVID-19ren transmisioa minimizatzeko
jarduera-protokoloa.
CDC. Guidance for Cleaning and Disinfecting.
OSHA. COVID-19 biruserako lantokiak prestatzeari buruzko gida.
OSHA. COVID-19ri buruzko gida, txikizkako langileentzat.
https://www.bgw-online.de/DE/Home/Branchen/News/Friseure-
Corona_node.html;jsessionid=D2A63323D75BB121EFFA214ACFAE2C7A
Australia safework
WKO. Coronavirus: Informationen für den Handel
Alabama Government. Reopen Alabama Responsibly Phase 1. Small Business
Emergency Task Force. April 2020.
18
Jardunbide egokien gida
BITXI-DENDAK
Bundesministerium für Arbeit und Soziales. SARS-CoV-2-Arbeitsschutzstandard.
11. ERANSKINAK
Posterra.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/material_coronavirus/eu_def/adjuntos/C
ARTEL_A3_CONSEJOS_apaisado_eus.pdf
Bideoa. Eskuak nola garbitu. OSAKIDETZA. Eusko Jaurlaritza. https://www.youtube.com/watch?v=SILFnwZtjqo&feature=youtu.be
OHARRA: Gomendio hauek jarraian adierazitako datakoak dira, data horretan dugun egoera soziosanitarioa kontuan hartuta, zerikusia duten eremuetako agintari nazionalek eta/edo autonomikoek ematen dituzten arau berriei kalterik egin gabe. Barakaldo, 2020ko ekainaren 4a