iruneren politika orokorreko diskurtsoa
DESCRIPTION
Iruneren Politika Orokorreko diskurtsoaTRANSCRIPT
[ ]
1
Egunon guztioi,
Nire lehengo hitzak, egoera latz eta benetan kritikoa bizitzen ari diren milaka bizkaitarrentzat dira. Hainbat dira sistema sozioekonomiko injusto honen biktimak, familiak etxerik gabe uzteko inolako kupidarik ez duten banketxeen biktimak, gizarte zerbitzuak murrizten dituzten politikarien biktimak eta hemen bizi den askori oinarrizko osasun eskubideak aitortzen ez dizkieten arauen biktimak, lanik gabe geratzen ari diren biktimak (Formikako langileak kasu)
Egoera sozioekonomikoa
Situación socioeconómica
Eta zure diskurtsoa barkatuko didazu, betikoa izan da. Ez da egon inolako autokritikarik, nor egon da azken hamarkadetan Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketa eramaten? Zuek bultzatutako politikek zerikusia izango dute gaur egun milaka bizkaitarrek bizi duten egoera latzean, ezta? Dena kanpokoei leporatzea ez da sinesgarria; zuen erantzukizun zuzena agerikoa da. Bizi dugun egoera ekonomikoa larria da. Latza. Eta ondorioak herritar xumeek pairatzen dituzte. Baina egoera honek errudun eta erantzule jakinak dauzka: finantza erakundeak eta gobernuan egon diren politikariak (hemen PNV eta orain Madrilen PP, eta hemengo aurrekontuak bion artean adostu!)
Las cifras asustan y mucho, señor Bilbao, y le vamos a dar otras cifras que usted intencionadamente ha pasado por alto
90.000 langabetu (duela bi urte baino 18.000 +). Ulertezina den arren, ez dakigu zenbat herritar dagoen pobrezia egoeran. Mapa hori eskatu genuen baina, denok dakigu zergatik ez daukagun. Esan dezakeguna da, karitasek atenditu dituen 9.000 pertsonetatik, ia 5.000 pobrezian egoeran daudela!!y dice que a pesar de todo hemos salido adelante?
[ ]
2
Hauek dira Bizkaia errealaren datuak!Con este panorama necesitamos un cambio de rumbo de 180º en las políticas socioeconómicas.
Dice el señor Bilbao que quiere un gobierno que gobierne. Nosotros queremos un gobierno que gobierne bien!que gobierne en base a los intereses de los desprotegidos social, política y economicamente hablando.Un gobierno que sepa escuchar y que abra sus puertas a la participación de la ciudadanía y a sus reivindicaciones.
Nos dice en su decepcionante discurso que no se deben convocar huelgas generales cada 6 meses!que no es mas que un aporte mas al empobrecimiento general?
Bilbao Jauna!zein mundutan bizi zara zu? Si usted perdiera su trabajo porque la ley permite a su jefe desperdirle casi sin miramientos, si viera como cada día encarece la vida y usted no hace más que trabajar cada vez más y cobrar cada vez menos, si usted viera que las prestaciones que necesita son recortadas mientras quienes gobiernan siguen hipotecándonos en mega proyecto que no hacen mas que generarnos una mayor deuda, si llevara tiempo trabajando sin cobrar, digame Sr. Bilbao, cada cuanto tiempo saldría usted a la calle a protestar?No haga responsables a los y las trabajadores de nada!
Y que no!que parece que no se entera!no es cierto tampoco que en su economía familiar todo el mundo entiende que nos tengamos que apretar el cinturón!que es eso precisamente lo que la gente no entiende! Que nadie en su sano juicio puede entender que tengamos que sufrir la crisis quienes no la hemos creado!
[ ]
3
Errekaudazioa eta ogausun sistema
Recaudación y sistema fiscal
Gure diru-‐kutxen egoera benetan estua da, diru bilketaren jaitsieraren ondorioz, besteak beste. Una bajada en la recaudación en la que por no cambiar en lo esencial la estructura y los tramos de los impuestos, han sido los responsables de que no se haya recaudado más dinero, y son ustedes los que tienen que explicar ahora su grave irresponsabilidad.
Azal ezazue, zergatik, Bilduk fiskalitate sistema justu eta progresibo bat sustatzeko egindako proposamen guztiei esan diezuen etengabe, ezetz! Eta zergatik bilatu duzuen espainiar eskuman, zergak oinarrian berdin jarraitzeko aliatu bat. Nor babestu nahi izan duzue horrela? Zuei esker, izan beharko genukeena baino diru gutxiago daukagu!
Egoera ekonomikoa txarra da, baina zuek azken urteetan aplikatu dituzuen politiken ondorio ere badela ezkutatzen duzue. Oparotasun garaian, errentarik altuenek ordaintzen zituzten zergak jeistera ekin zenioten. Sozietateen gaineko zerga tasa efektiboa murriztu zenuten. Egun berreskuratu behar diren opor fiskalen politikak aurrera eraman eta ondareen gaineko zerga ezabatu zenuten.
Y los datos son muy claros o mejor dicho, son clarificadores;
Uztaileko datuei so eginez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan gutxiago jaso omen da Bizkaian; kasualidadez Gipuzkoan joan den urtean, errentarik altuenei tipoak handitu eta gehiago jaso dute; Araban ere, hemen izan duzuen sozioak agintzen duen lurraldean, jeitsiera!Datuekin diogu, (GRAFIKOA) hemen, zuek egindako grafiko honetan ikusten den bezala, gehien dutenek proportzioan gutxiago ordaintzen dute! . Behin eta berriro esan dizuegu, Bizkaian zerga honek progresibitatea galtzen duela goiko tarteetan. Aberastasunaren birbanaketa egitea ez dugu bermatzen!
Luego tenemos el Impuesto sobre el Patrimonio, ese que ustedes, sí ustedes, lo han vuelto a aplicar a regañadientes; eta galdera berdina da! Noren onurarako
[ ]
4
ezabatu zen zerga hori? Acaso no es importante la cifra de 56´6 millones de euros recaudada este año? Debemos recordar que eran ustedes los que auguraban que la gente iba a llevar su patrimonio a otro territorios, y resulta que gracias a este impuesto se alivian un poco los datos de la recaudación. Pero, ustedes han aplicado este impuesto con una base imponible mínima del 800.000 euros, por lo que se podía haber recaudado más, eso sin contar lo que habíamos podido recaudar en el periodo 2008-‐2010. Será falta de rumbo o simplemente quieren beneficiar a determinados sectores de la sociedad con estas políticas, si es así, hablen claro!
Betidanik esan dugu, fiskalitatea ez dela bilketarako formula bat soilik, justizia sozial bat lortzeko bitartekaria da, aberastasuna birbanatzeko eta eredu soziokonomiko justuago, solidariago eta aurrerakoiagoa lortzeko tresna da. Eta orain dela urtebete, aurrekontuen eztabaidan esan genuen moduan, PPrekin zerga sistema adostuz, zuen politika ahalik eta gutxien aldatu duzue, diru gehien dutenak eroso egoten jarraitzeko. Horregatik zure gaurko diskurtsoak ez du sinesgarritasunik!Orain ikusten omen duzu erreforma fiskal baten beharra! Berandu heltzen zarete! Eta ez dugu esaten duzuena sinisten!
Izan ere, aurten aurkeztu dituzuen egokitzapen politikak sinbolikoak dira, eta Aldundiak jarraitzen duen zerga politika ez da izan behar duenekin, zorrotza. Ez dituzue Bizkaitar gehienen interesak defendatzen, diru gehien daukatenen interesak defendatzen dituzue gehien!
Iruzur fiskalaren aurka ere, behin eta berriro aritu gara, gehienetan gure taldeak azken hilabete hauetan egindako galdera eta itaunen bidez. Eta, etengabean esan dugun bezala, neurri eraginkorragoak eta batez ere, borondate sendoagoa behar dira iruzurgileak harrapatzeko. Berriz ere gezurretan aritu zara gaur Bilbao jauna. Ni rigor, ni seriedad en este asunto! Zerga iruzurraren aurka lana egiten dela? Ba bai, baina ez nahikoa! Zoritxarrez milioika euro jaso gabe gelditzen dira! Iruzurra ekiditzeko sistemak hain eraginkorragoak ez direnaren seinale! Eta gogoratu behar dugu orain dela
[ ]
5
urtebete guk proposatutako neurriei zuek eta Ppk kontrako bozka eman zeniotela, dena ondo funtzionatzen zuela argudiatuz.
Y claro que de amnistía fiscal nada!faltaria mas! Pero qué medidas adoptarán para evitar que absolutamente nadie pueda defraudar, o para que quienes ya defraudaron, paguen ya lo que deben?
Y conciénciense ustedes también de que sus medidas contra el fraude no son las suficientes, no pidan conciencia social primero, tal y como ha hecho el Diputado general en su discruso.
Y no nos mienta, Sr. Bilbao!la crisis no la pagamos igual justos por pecadores!Es al revés! La crean los pecadores y la pagamos el resto!Y no pretenda confundir a nadie!No somos nosotras quienes tenemos que salir de la crisis. Sáquennos ustedes!las entidades financieras y quienes han impulsado políticas que han contribuido a que la situación actual sea la que realmente es!
Zorpetzea eta azpiegitura handiak
Endeudamiento y grandes infraestructuras
Berriz ere autokritika falta argia ikusten dugu zerga politikari dagokionez eta autokritika falta Foru Aldundiaren zorpetzeari dagokionez. Hablaba usted de que no ha dejado herencias envenenadas, pues menos mal! Bizkaian izugarria izan da zorpetze mailaren hazkundea, eta ez diogu guk hori! Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenean argi esaten da; 2010eko ekitaldian, 2009koarekin alderatuz, %30 handitu da. Guztira 2.000 milioi €ko zorra dugu!!!! Eta txosten horrek argi uzten du non dagoen gakoa: “2010eko ekitaldian Enpresa Sektore Publikoaren zorpetzea % 49 gehitu da eta hortik kopururik handiena Interbiak, SAri dagokiola (azpiegiturak egin ahal izateko).Ordua da behingoz, ezin jasan ditzazkegun gastu handiegiak sortzen dizkiguten infraestruktura batzuen inguruan argi eta garbi mintza zaitezten! Zulo ekonomikoa handitzen doa egunez egun!
[ ]
6
El Diputado General en su discurso de investidura decía que :
” a pesar de la crisis económica, y de las dificultades presupuestarias a las que estamos sometidos, es necesario seguir invirtiendo en obra pública, porque estas inversiones, además de generar actividad económica y empleo directo, nos ayudarán a ser más competitivos en un futuro cercano, a crecer, y a mejorar nuestras condiciones de vida.”
De verdad, señor Bilbao, cree usted que la Supersur ha traído riqueza, empleo y una mejora en la movilidad? Aquí con el dinero de todos y todas, se decide construir una faraónica obra, la más cara nunca antes realizada en el territorio, con los materiales más caros, con una iluminación que ni en el Guggenheim, de 6 carriles, se nos dijo que iba a solucionar el problema de tráfico de la A8, (que se lo pregunten a los sufridores vecinos/as del Txorierri), y por supuesto, se iban a recuperar los costes por medio del peaje; hoy hace un año de su inauguración y los resultados de uso son nefastos, para una obra que nos ha costado más de 1000 millones de euros. Eta orain egoera ekonomikoa okerrera doan honetan, zulo horren eragina izugarria da gure urteroko aurrekontuetan. Bitartean, ez dago planik ez erabilera sustatzeko ezta zulo ekonomikoa txikitzeko ere. Orain esaten duzue krisialdiagatik gutxiago erabiltzen dela, klaro, krisialdiaren aitzakiak denerako balio du, baina gauza da hemen norbaitek saldu zigula obra hau ezinbestekoa zela, obra hau errentagarria izango zela eta gaur da eguna non oraindik inork ez duen erantzukizunik hartu, inork ez du dimititu!!
-‐El Rescate de los Túneles de Artxanda, por valor de 67 millones, y puesta en manos de operadores privados
-‐Record de precio/kilometro de la Variante Gerediaga-‐ Elorrio con un coste de 58 millones de € por kilometro.
-‐En muchos pueblos, siguen esperando que desde Diputación se apueste por mejorar los problemas de movilidad y seguridad locales (rotondas, cruces peligrosos, radares,variantes,que pase Bizakibus…)
[ ]
7
-‐Los vecinos de Basurto ven con desesperanza el incumplimiento de sus promesas electorales con el derribo de Sabino Arana.
-‐…y desgraciadamente podría seguir largo y tendido…
Esta es la doble cara de su política de Transporte, alta inversión en cemento, y primacía del vehículo privado, frente a recortes en el transporte público y no implantación del Billete Único. Sus políticas tienen que cambiar, su modelo no se sostiene, no genera riqueza, (excepto a las empresas de siempre). Hay que acabar con las desigualdades entre comarcas dentro del territorio!!
Baina jarrai dezagun azpiegitura defizitarioekin;
Zer esanik ez BECen inguruan, zulo ikaragarria suposatzen digu, eta jadanik hilabete asko pasa dira BBNNek hauek Jaurlaritzari eta Foru Aldundiari erabileraren gaineko proiektu bat aurkezteko eskaria egin ziotenetik, eta oraindik ezer ez!!Datuetan, 400 milioi euro ordaindu behar izan genituen zuen asmo handi horrengatik, 7 urtetan, 275 milioi inguruko galerak izan ditu, urtean, bataz beste, 40 milioiko galerak, eta, beraz, egunean 112.000€takoak!!Otro ejemplo de la falta de soluciones ante infraestructuras que nos hipotecan!
Eta zer esanik ez, Etxebizitza Foru Planaren gainean herritan askotan promozio osoa hutsik! Guk ditugun eskumenetan nahikorik ez egin, eta Foru Aldundiari ez dagokion gaietan sekulako dirutzak gastatu ditugu, sozialak ez diren etxebizitza batzuk salmentan jartzeko, lurzoruarengatik milioika eurotako gastuak egin ondoren.
Edo Guggenheim Urdaibain proiektuarekin tematuta jarraitzea oraindik! Garai hauetan norbere eskumenei heltzea ezinbestekoa da, eta inolako etekin sozialik ez duten proiektuak baztertzeko garaia da.
[ ]
8
Udalen egoera ekonomikoa
Situación económica de los municipios
Eta guzti hau gutxi balitz, udalek bizi duten egoera ekonomikoa ere aipatu behar dugu, eta honen aurrean BFAk erakutsi duen jarrera salatu behar dugu, behin eta berriro udal autonomia gutxituz, udal finantzaketari dagokionez udalak gehiago itoaz edo zorrak kitatzeko inolako proposamenik ez bultzatuz.
-‐ Udalkutxa jasotzen denen kopurua gutxitu eta gure horiek gehitzeko proposamenari, ezetza eman diozue.
-‐ Gure Foru Arauek Bizkaiko Foru Aldundiari esleitua dioten udalen fiskalizazioa eta horien gastuen kontrolerako betebeharra, ez da behar bezala egin, hainbat udalen zorra ez da berria, eta Foru Aldundiaren aldetik, ez dira udal askoren gastuak behar bezala kontrolatu.
-‐ Foru Aldunditik udalei bideratutako hainbat dirulaguntzen gainean ez da behar bezalako kontrolik egin eta diru hori zenbait udaletan beste zeregin batzuetarako erabilia izan da. Eta besteak beste, urteroko ezustekoen partida berezia, zenbait udaletan, ezustekoak ez ziren hainbat gastu egiteko eman izan dira.
-‐ Neurri bakarra Madrildik proposatutakoaren kopia bat egitearena izan da, hots, hornitzaileak ordaintzeko zorpetze ahalmena handitzeko aukera ematen duen Foru Araua; jakinda udal gehienetan hori ez duela zorra konpontzen!
-‐ Udalei autonomia eta zerga politikan eskumen gehiago ematearen gure proposamenei, ezezkoa eman diezue .
-‐ Eta Foru Aldundia oraindik Udalekin ez da bildu egoeraren hausnarketa egiteko eta konponbideak adosteko. Udalek ez dakite egoerari nola erantzun eta zein bide jarriko dituzuen!!
[ ]
9
Beraz, Ekarpenen Legeari dagokionez, Aurrera!goazen lege hori berriztera!ia Eusko legebiltzar berriak egiten duen!baina ez beste bi lurraldeekin konfrontazioa lortzeko helburuarekin,ez!Udaletxe guztiei finantzaketa nahikoa bermatzeko izan dadila!
Murrizketak eta zerbitzu sozialak
Recortes y servicios sociales
“Espainia marka”k kaltetzen gaitu, Bilbao jauna, behin baino gehiagotan zure ahotik entzundako esaldia; %100ean ados gaude, are gehiago, gaur egun Espainian jarraitzeak porrot ekonomikora garamatzala esan dezakegu. Baina hitzetatik ekintzetara pasatzea ezinbestekoa da, eta hori da koerenteena gisa horretako esaldiak aipatuz gero. Bada, azkeneko urte honetan Madriletik etorritako murrizketa guztiei alfonbra gorria jarri diozue, eta batez ere, gizarte politiketan eragina izan dituzten neurriak aplikatu dituzue.
Eta bai!!Murrizketak aplikatzen ari zarete Gizarte Ekintzan!!ez da egia zuen konpromisoak betetzen dituzuela!!
Zer da ba aurrekontuan, Bazterketa Sozialaren aurkako Programan dauden Gizarteratzeko Diru Laguntzetan 3,6 milioitik 700 milara jeistea?Edo diru laguntza hori eskatzeko 6 hilabeteko errolda eskatzearen ordez, 30 hilabete eskatzea?
Zelan esan dezakezu zure diskurtsoan, Bilbao Jauna, behar gehien dituztenak laguntzeko eta beraien beharrak asetzea dela zuen ardurarik nagusiena??
Eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumen batez hitz egiten ari gara!! Aldundiak arautzen ditu diru laguntza horiek!! Zuen aitzakia da Eusko Jaurlaritzak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko baldintzak aldatu dituela. Eta egia da, baina zuek zer egin duzue??Aho txikitan kritikatu eta zuen arauan aplikatu.
[ ]
10
Gure proposamena, Gipuzkoan egin bezala, kontrakoa zen:Eusko Jaurlaritzak aldaturiko baldintzak ez betetzearen ondorioz, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jaso ezin izango duten milaka pertsonei, Aldundiaren diru laguntza jasotzeko bidea zabaltzea.
Zuek, kontrako bidea hartu duzue eta ez zarete gorritzen, gure galderari, 1.500 familia bizkaitarrek inolako laguntzarik jasoko ez dutela erantzuten diguzuenean!Eta hori egiten duzue gero eta bizkaitar gehiago etxerik gabe, lanik gabe, jatekorik gabe dagoenean!
Eta zer esan menpekotasuna aplikatzearen inguruan? Rajoik menpekotasunaren I Graduko 2. Maila onartua zutenei, famili barruko prestazioa jasotzeko eskubidea kendu zienean, zuek esan zenuten neurri hori ez zenutela aplikatuko eta prestazioa jasoko zutela! Hori apirilaren 3an onartu zenuten, baina abuztuaren 21an kontrakoa egin duzue. Bakarrik uztailaren 15a baino lehen aitortuta dutenei emango diozue diezue. Eta besteekin, zer??
Eta gauza bera egin duzue diru-‐kopuruekin!!. Rajoik %15 jeitsi du eta zuek uztailaren 15aren aurrekoa mantendu duzue, baina hortik aurrera ez dira mantenduko!! Erabaki hauek hartzen dituzunean ez duzue prentsaurrekorik ematen egiten ari zaretena azaltzeko,!! Ez!!erabakia izkutuan hartzen duzue, abuztuaren 21an, ea inor ez den enteratzen! Ez daukazue lotsarik! Murrizketak aplikatuko ez dituzuela esan, eta aplikatzen ari zarete uztailaren 16tik aurrera!!
Eta oso garrantzitsua den menpekotasunari lotutako beste murrizketa bat, aplikatzen ari zarete!!prestazioak jasotzeko eskubidea, eskaera egiten zen unetik onartuta zegoen!! Eta Abuztuaren 24an argitaraturiko dekretuaren arabera, ez da horrela izango.!!Berriro Rajoiren aginduetara jarri zarete eta ebazpena onartzen denetik aurrera, soilik onartuko da…Gainera, 6 hilabetera arte luza daiteke!! Hori al da menpekotasuna jasotzen dutenen eskubideen alde egitea??
Eta berriro diogu: aldundiaren eskumenez hitz egiten ari gara.!! Rajoik Menpekotasun Legea murriztu du, baina aldundiak arautzen ditu
[ ]
11
menpekotasuna aitortua izateko prozesua eta prestazioak, eta beraz, posible zen orain arte izan dugun araudia mantetzea.
Esto no tiene nada que ver con competencias ni con los recortes de Rajoy sino que tiene que ver con las prioridades políticas de una institución que no ha dudado en especular con los derechos de las personas a costa de otros más que cuestionables intereses políticos. Los derechos no se negocian, no se juega con ellos, ni se definen en función de la coyuntura de crisis o de bonanza económica.
Eta zuen kabuz ere, gizarte ekintzaz arduratzen den erakunde publiko bakarrean murrizketak aplikatu dituzue: GUFEn, lanpostuak murriztuz, ordezkapenak ez betetzen... gizarte zerbitzu gehienak azpikontratzioen bidez ematen dituzuen bitartean.
Gizarte politikak
Políticas sociales
Gainera, zuen helburu bakarra zerbitzuetan ahalik eta gutxien gastatzea denez, zerbitzuak azpikontratatzen dituzue, merkeago izango delakoan, baina noren kalterako? Azpikontrataturiko langileen kalterako, beraien lana guztiz prekarioa delako, baina baita zerbitzua jasotzen dutenen kalterako, azken finean, azpikontrataturiko zerbitzuak, enpresen interesen menpe daudelako eta kalitatea ez delako beraien helburua.
Askotan esan dugu, eta berriro errepikatuko dugu: gizarte ekintzara bideratzen den dirua, inbertsio bat da, eta ez gastu bat!!herritarren aldeko inbertsioa da!!Inbertsio publikoak bai, beraz, Bilbao jauna! Baina gizarte-‐zerbitzu publikoetan!
[ ]
12
Gizarte ekintzako zerbitzu publikoak sendotzen baditugu hiru lorpen izango ditugu:(baina benetan publikoak, ez “ardura publikokoak” gero esku pribatuetan uzteko!!)
1)enplegua sortuko dugu, eta kalitatezkoa:gero eta behar sozial gehiago dago, gero eta gizarte zerbitzu gehiago behar dira
2);herritarren beharrei erantzungo diegu. Azpiegitura erraldoiekin gertatzen ez den moduan, gizarte zerbitzuek herritarren beharrak konpontzeko balio dute.
3) emakumeon aukera-‐berdintasunean urratsak emango ditugu. Zainketa emakumeen ardura den bitartean, ez da posible izango emakumeak lan-‐munduan zein mundu publikoan aukera berdintasunean aritzea. Zainketa guztion ardura da, gizon eta emakumeena, eta baita, gizarte osoarena. Horregatik, erakundeen ardura da gizarte-‐zerbitzuen sare publikoa garatzea.
Guzti honengatik, proponemos un modelo alternativo y radical centrado en cinco principios irrenunciables:
El cuidado será el eje central de las políticas sociales, Todas las personas necesitamos cuidados –algunas más que otras-‐ y esto debe ser una máxima para, desde las instituciones, fortalecer la solidaridad comunitaria.
El acceso a los servicios y ayudas sociales será universal. Basta ya de criminalizar a las pobres y a los inmigrantes. Apostamos por una sociedad abierta, y una ciudadanía inclusiva.
Las políticas sociales serán públicas y de calidad: finalizar progresivamente con la subcontratación, y generar empleo público en condiciones laborales óptimas.
Se garantice que la ciudadanía puede tomar las decisiones sobre en qué se emplea el dinero público, a través de los presupuestos participativos
Incidir en las políticas que defiendan los derechos de la población más excluida, de las jóvenes, de los paradas de larga duración, de la tercera edad y, por
[ ]
13
supuesto, las mujeres, ese 50% de la sociedad que hoy y siempre hemos estado en crisis.
Eta gizarte zerbitzuak ez direla jasangarriak? Zerga erreformarako proposamen argiak badituzu, jarri data eta ordua horrek eztabaidatzeko, zabaldu eztabaida gizartean eta eragile ezberdinen artean! Baina ez etorri hona urtean behin egiten duzun diskurtsoan horrelako aipamenak egiten…
No nos sirve su “modelo Bizkaia¨!
Eta zer egin duzue hipotekak ezin ordaindu eta etxetik kanporatuak izan diren bizkaitarrak laguntzeko? Bizkakiko Foru Aldundia, BBK-‐ren sortzailea da, eta gaur egun KutxaBank-‐en sartuta dago. KutxaBank-‐ek hainbat desjabetze-‐prozesu eraman du aurrera, hainbat familia bizkaitar etxerik gabe utzi ditu, Aldundiaren isiltasun konplizeaz. Egon dira bada, etxe kaleratzeak bertan behera uzteko proposamenak hipoteka-‐exekuzioen ondorioz, baina Aldundiaren ordezkariek ez dute horren alde egin,..!! zuen baimena eman duzue hainbat bizkaitar etxetik kaleratzeko!!Baina ez dakit zergatik harritzen garen, KutxaBank-‐eko Administrazio Kontseilua euskal eta espainiar eskuina osatzen dutela badakigu. Krisi garai honetan, KutxaBank-‐en xedea, herritarrak, enpresa txikiak, eta gure sare industrialari laguntzea izan behar duenean, KutxaBank-‐en norabidea pribatizazioruntz eramaten ari zarete EAJ eta PP.
Eta mesedez!!BFAren soldatak jeistearen neurria elektoralismo hutsa da!!Gabonetako paga extratan, 200.000 euro aurreztuko genituzke, baina, zenbat kostatzen zaizkigu kargu guztien horien soldata?? 68 goi kargu horietan, 5'3 milioi euro gastatzen ditugu Bizkaitarrok eta bitartean ordezkapenetarako dirua %33 jeitsi da)
Enpleguaren sorreraz ere asko hitz egin beharko litzateke, baina eskaintzen duzuen alternatiba falta gero eta agerikoagoa da; inposizioa eta espekulazioan oinarritutako proiektuak alde batera uzteko eskatzen dizuegu! Habidyte, Reckitt, Guggenheim Urdaibai,... eskualdeetan ez dira gisa horretako proiektu birtualik behar, industria berpizteko ez dira azpiegitura erraldoirik behar,
[ ]
14
Bizkaian, eskualde bakoitzean tokiko eragile sozioekonomikoekin adostuta, sektore guztiak kontutan hartuko dituen plan integralak behar dira.
Eta sektore guztiak diogunean lehenengo sektoreaz ere ari gara, azken hamarkadan gainbehera joan den sektorea, administrazio ezberdinetatik bultzatutako politika okerren ondorioz. Ni siquiera el primer sector se libra de la apuesta por las obras faraónicas que ha realizado Diputación!! Zorrotzako hiltegia edo Karrantzako mindategia adibide argiak dira, nekazariei zuzenean laguntzak indartu beharrean, zulo ekonomikoa eragin duten proiektuetan bukatu du diruak. Eta bitartean, esne ekoizleek zabaldutako laguntza eskariaren aurrean, Foru Aldundia beste zereginetara dago.
Argi dago, eztabaidaren beldur zarete!!ez duzue inolako borondaterik politika ezberdinak adosteko, parte hartzean ez duzue sinisten eta ez da egia bazterketa politikorik gabe lan egin nahi duzuela; (beste herrialdeetan gertatu ez den bezala, gu mahaitik kanpo uztea, dena inposatzea BFAtik, eragile sozialekin adosteko nahirik ez izatea, gaztedibizkaia -‐dana gazteentzat baina gazteriarik gabe-‐…)
Eta gure herriak bizi duen gatazkari eta normalizazio politikoa bultzatzeari dagokionez, Foru Aldundia erabat missing egon da; ez da ezelango ekimenik sustatu, eskubide urraketen aurrean ez da inolako jarrera aktiborik bultzatu, espetxe politika errotik aldatzeko gizartearen eskaeraren aurrean isilik egon da, Txus Martin preso gaixo larriaren kasuan ezta hitzik ere ez…!! Aieten, zuen alderdiko presidentea egon zen, gure herrian bizi den gatazka politikoa behin betiko gainditzeko nazioarteko adierazpenean, aldiz, Bizkaiko Foru Aldundiko inor ez genuen ikusi. Azaldu beharko diguzu zein ekimen egiteko prest zaudeten!! Eta guri azpimarratzen dizkiguzu gure gabeziak zure diskurtsoaren hasieran?nik usted ut alde bakar batera begira zaudela beti.
[ ]
15
Aurrera begirako proposamenak
Propuestas de cara al futuro
Krisialdi honetatik ateratzeko bestelako politika sozioekonomikoak egitea ezinbestekoa da; betiko errezetekin argi gelditu da egoera okerrera doala. Oso argi dugu zein izan behar den bidea:
1-‐) Zerga erreforma sakona egitea, justuagoa, solidarioagoa eta progresiboagoa den sistema baten alde egitea, besteak beste:
-‐Lan errentek eta kapital errentek berdin kotizatu behar dute.
-‐Diru sarrera guztiak berdin tratatu behar dira, soldata gisa agertzen ez diren hainbat kontzeptuekin ere berdintasun fiskal hori bilatuz.
-‐Iruzur fiskalaren kontrako Plan Integrala eta erakundeen arteko koordinazio sustatuko dituena.
-‐IRPFan, Ondarearen gaineko zergan edota Sozietateen gaineko zergetan aldaketa sendoak sartu, sistema orekatuagoa izateko eta diru sarrerak igotzeko. Eta goiko tarteetan tipoak igotzea ezinbestekoa da.
-‐Dirutza handienen zerga ezarri, gehien dutenek gehiago ordaintzeko
BEZaren igoera Madrildik inposatu nahi den honetan gure esku dauden zerga zuzenetan progresibitatea igo behar da, gehien dutenek gehiago ordaindu dezaten.
[ ]
16
2-‐) Sektore publikoa, gastu soziala eta zerbitzu publikoen aldeko
apustua egitea. Bide horretan, murrizketen aurrean, gure herrialdean
behar handiena duten horiei, behar besteko laguntza bultzatzea, gizarte politiketan inbertituz eta bertan enpleguak sortuz; behingoz, gizarte ekintzan egindako inbertsioak “gastu” bezala ez hartzea eta pribatizazioekin eta azpikontratazioarekin bukatzea ezinbestekoa da.
3-‐) Gure ekoizpen eredua aldatu, ehun produktiboa berritu, birsortu eta dibertsifikatuz. Sektore guztien arteko garapen orekatua bilatuz, elikadura burujabetza bermatuz, ingurumenaren errespetuan eta energia aurrezpena suposatuko dituzten jarduerak sustatuz, eta balio erantsi handiko sektoreen sustapena bultzatuz; enpresa txikiei begirako dirulaguntzak ere hobetu behar dira!
4-‐) Eskualdeetan eredu sozioekonomikoaren gaineko eztabaida eta plangintzak bultzatu tokiko eragileen partehartzearekin.
5-‐) Bizkaian egin beharreko inbertsioen gaineko akordio zabala burutu. Azpiegitura erraldoien politika gelditu behar dela esaten dugun bezala, eskualdeko garapena bultzatzeko behar diren azpiegutura sostengarriak bultzatu behar direla diogu, eta porlanan inbertitzea baino I+G+Bren alde egin behar dela diogu.
6-‐) Finantza sistema nazional eta publikoaren aldeko apustu sendoa.
[ ]
17
7-‐) Burujabetzan sakontzea. Gaurdanik Euskal Herriak eta Bizkaiak marko politiko burujabearen alde lan egin behar du.Arlo politikoan, ekonomikoan, laboralean, fiskalean edota sozialean gure erabaki propioak hartu ahal izateko. Baina bestelako eredu sozioekonomiko batekin; krisialdira eraman gaituzten politikak ezin ditugu mantendu!!
Finalizando, ante la parálisis de Diputación, sin iniciativas para superar la actual situación, sin utilizar las herramientas soberanas más allá de aplicar los recortes que vienen de Madrid, sin los recursos necesarios para afrontar las necesidades reales de la ciudadanía con las mismas recetas que nos han llevado a esta situación, es necesario un cambio!!No nos vengan con propuestas de tributación ahora, Sr Bilbao!llevamos un año haciéndole propuestas a ese respecto!
Y no manden un rayo de esperanza a la cuidadania! no queremos que la gente tenga esperanza, queremos propuestas reales que solucionen los problemas de la gente.Les emplazamos a que recapaciten y por el bien de la situación de la mayoría de bizkainos y bizkainas den un giro radical a sus políticas!!Aldaketarako aukera izango duzue 2013ko aurrekontuen eztabaidan. PPren eskutik jarraituko duzue ala prest zaudete erreforma sakonak eta ausartak egiteko? Zuek erabaki!
Gogoratu; 1-‐zerga erreforma, 2-‐sektore eta zerbitzu publikoen aldeko apustua,3-‐ekoizpen eredua aldatu, 4-‐eskualdeen eredua,5-‐inbertsioak, 6-‐Finantza sistema publikoak, 7-‐burujabetza
Mila esker!!!
[ ]
18