irakurketa ulermena lantzeko fitxak
TRANSCRIPT
-
IRAKURKETA ULERMENA
ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)
Irakurri:
Joan den astean oporrak bukatu eta ikastolara
bueltatu gara. Ikasgela berria daukagu, oso handia eta
koloretsua da. Arbela, mahaiak , ordenagailua ditugu .
Gure irakasleak Maider izena du, oso jatorra da eta beti
irribarrez dago.
Asko ikasiko dugu eta pozik ibiliko gara!
Erantzun:
- Noiz amaitu dira oporrak?
- Nolakoa da ikasgela berria?
- Zer dago ikasgelan?
- Nola izena du irakasleak?
- Nola ibiliko gara eskolan?
-
IRAKURKETA ULERMENA
ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)
Irakurri:
Basajaun gizon altua eta indartsua da. Oso ile luzea du. Bizar
luze luzea dauka eta gris kolorekoa. Basoan bizi da bakarrik. Ardi
larruzko arropa eta abarkak jantzita ibiltzea.
Bere lanbidea ardiak eta artzainak zaintzea da. Otsoa ikusten
duenean oihu egiten du eta artzainak ardiak ezkutatzen ditu.
Erantzun:
- Gizon indartsua al da basajaun?
- Nolakoa bizarra du Basajaunek?
- Zer darama jantzita Basajaunek?
- Zein da Basajaunen lanbidea?
- Zer egiten du basajaunek otsoa ikusi ezkero?
-
IRAKURKETA ULERMENA
ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)
Irakurri:
Firi firi, dabil firi-fi
Haizea dator mendi goitik.
Udazken, ken, ken txorimaloa janzten.
Txapel, txapel, txapela, txapel
Burua dago epel-epel.
Udazken, ken, ken txorimaloa janzten.
Din din nabil gabardinarekin
Bizkargaina urdina urdin.
Udazken, ken, ken txorimaloa janzten.
Erantzun:
- Nondik dator haizea?
- Zer darama jantzita buruan? Eta nola dauka burua?
- Zer jarri dute udazkenean baratzean?
-
IRAKURKETA ULERMENA
ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)
Irakurri:
Mari Domingi Olentzeroren emaztea da. Oso langile
fina da, eta Olentzerori bidaltzen dizkiogun gutun guztiak
jasotzen ditu.
Gabon gauean Olentzerorekin ibiltzen da opariak
banatzen. Gona luzea eta mantala darama jantzita. Buruan
kapela txuri handia izaten du. Mari Dominginek ere badauka
bere kanta.
Erantzun:
- Nor da Olentzeroren emaztea?
- Zer egiten du Mari Dominginek?
- Zer darama jantzita?
- Osatu mari Dominginen kanta:
Horra Mari Domingin
horri
gurekin duela
Belena .
-
IRAKURKETA ULERMENA
ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)
Irakurri:
Hansel eta Gretel bi haur dira eta gurasoekin bizi dira
basoan. Aitari egurra biltzen laguntzen diote eta aitak herrian
saltzen du egurra.
Gaur basora atera dira aitarekin baina gehiago urrundu
dira etxe bitxi batera iritsi dira. Zein etxe goxoa!
Txokolatezko teilatu eta leihoak, karameluzko atea,
loreontziak turroizkoak eta loreak marrubizkoak ditu. Zein
goxoa! Inoiz ez dut horrelako etxerik ikusi!
Erantzun:
- Norekin bizi dira Hansel eta Gretel?
- Zer biltzen dute basoan?
- Zer aurkitu dute basoan?
- Nolako teilatua du aurkitu duten etxeak? Eta atea?
-
IRAKURKETA ULERMENA
ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)
Irakurri:
Gaur elurra egin du. Gelako leihotik begira ari gara eta dena zuri
zuri dago. Teilatu gainetan elurra dago . Patiora atera
garenean elurrezko panpina egin dugu, bufanda gorria eta txano
urdina jantzi diogu panpinari.
Oso jende gutxi dabil kalean. Hotz dago eta denek txanoa eta
eskularruak jantzita daramate. Bat-batean emakume batek irrist
egin du eta min hartu du hankan. Anbulantzia etorri da eta
emakumea ospitalera eraman dute.
Erantzun:
- Non daude haurrak?
- Zein urtarotan daude?
- Zein eguraldi dago?
- Zer gertatu zaio emakumeari?
- Nora eraman dute emakumea?
-
IRAKURKETA ULERMENA
ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)
Irakurri:
Aitonak asto bat dauka. Astoak Beltz izena du , beltz deitzen
diogu, beltz beltza delako. Aitona eta beltz baserrian bizi dira
elkarrekin.
Goizero astoak arrantza egiten du aitona esnatzeko, eta
goizero aitonak gosaria ematen dio astoari. Egunero egunero
baserrian egoten da, aitonak belarretara ateratzean arre arre!
esaten dio. Udan Beltzi asko gustatzen zaio zuhaitzaren azpian
itzalpean egotea.
Erantzun:
- Nola izena du aitonaren astoak? Zergatik?
- Nork esnatzen du aitona goizero? Nola?
- Zer esaten dio aitonak astoari?
- Non egoten da udan Beltz?
- Ikusi al duzu noizbait astorik? Non?
-
IRAKURKETA ULERMENA
ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)
Irakurri:
Hontza zergatik ibiltzen da gauez
Kondairak dio aspaldiko garaietan hontza zela lumarik
gabeko txori bakarra. Beste txori guztiei pena ematen zien
hontzak eta hontzari laguntzea pentsatu zuten. Kukuak esan
zuen:
- Erraza da! Gera dadila beti habian eta guk eramango diogu
janaria, horrela ez da hoztuko!
- Baina hontzak ezin du beti bere habian egon, aspertu egingo
da! esan zuen txantxangorriak.
Azkenean, txori bakoitzak luma bat eman zion hontzari.
Hontza oso dotore zegoen eta poz pozik zegoenez gau eta egun
habiatik kanpo ibiltzea erabaki zuen.
Horregatik ibiltzen da hontza gauez.
Erantzun:
- Zein zen lumarik ez zuen txori bakarra?
- Nork lagundu nahi zion hontzari?
- Nola konpondu zuten hontzaren arazoa?
- Zergatik ibiltzen da hontza gauez?
-
IRAKURKETA ULERMENA
ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)
Irakurri:
Udazkenean zuhaitzetako hostoak erori egiten dira. Lurrean
pilatzen diren hostoak eta loreak ihartu egin daitezke;
horretarako, lehenengo parkean edo mendian lurrean dauden
hostoak bilduko ditugu. Gero, egunkari orri bat hartu eta
bildutako hostoak orrien artean sartuko ditugu.
Aste bat igaro ondoren, egunkariko orrien artean sartu
ditugun hosto eta loreak ihartuta eta lehortuta egongo dira.
Erantzun:
- Noiz erortzen dira zuhaitzetako hostoak?
- Azaldu zein diren hostoak ihartzeko egin beharreko
pausoak:
1.
2.
- Inoiz ihartu eta lehortu al duzu zuk hosto edo lorerik?
-
IRAKURKETA ULERMENA
ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)
Irakurri:
Sagarra bezain borobila.
Gauez edozein lehiotatik ikusteko modukoa.
Zerua zeharkatzen du.
Batzuek gazta dela diote.
Beste batzuek , berriz, meloia.
Zer da?
Erantzun:
- Zer da?
- Nolako forma du?
- Nondik ikusi daiteke?
- Marraztu erantzuna:
-
IRAKURKETA ULERMENA
ANAYA- HARITZA LH 1 (Egokitzapena: Oihana Etxabe)
Irakurri:
Ekainean uda hasten da eta egunak luzeagoak izaten dira.
Herri askotan ospatzen dira jaiak ekainean, baita Hernanin ere.
Ekainaren 23an, San Joan bezperan , sua egiten da Hernaniko
plazan. Aspaldi baserritarrek belar txarrak eta egur zatiak
erretzen zituzten bitartean, hau esaten zuten:
San Joan, San Joan, ez dut nik besterik gogoan,
lapurrak eta sorginak erre erre,
artoak eta gariak gorde - gorde.
Erantzun:
- Noiz hasten da uda?
- Nolakoak dira ekaineko egunak?
- Noiz egiten da sua Hernaniko plazan?
- Zer erre nahi zuten baserritarrak?
- Zer gorde nahi zuten baserritarrak?