immanuel kant - gizapediagizapedia.hirusta.io/wp-content/uploads/2017/05/beamer_kant.pdf ·...

10
Immanuel Kant, Ilustrazioaren filosofoa Gizapedia 1 / 10

Upload: hoangquynh

Post on 25-Feb-2018

234 views

Category:

Documents


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: Immanuel Kant - Gizapediagizapedia.hirusta.io/wp-content/uploads/2017/05/beamer_kant.pdf · Immanuel Kant (1724 - 1804) Prusiako K onigsberg hirian jaio eta hil zen, ... Lan horietako

Immanuel Kant,Ilustrazioaren filosofoa

Gizapedia 1 / 10

Page 2: Immanuel Kant - Gizapediagizapedia.hirusta.io/wp-content/uploads/2017/05/beamer_kant.pdf · Immanuel Kant (1724 - 1804) Prusiako K onigsberg hirian jaio eta hil zen, ... Lan horietako

Biografia

Immanuel Kant (1724 - 1804)

Prusiako Konigsberg hirian jaio eta hil zen, eta han igaro zuenbere bizitza osoa, hango unibertsitatean irakasle.

Pietismoan hezi zen. Pietismoa eraldakuntza pertsonala,espiritualtasunean eta kristau balio moraletan oinarritua,bultzatzen zuen erlijio-korronte protestantea izan zen, XVIII.mendean gailendu zena.

Langile handia, ohitura metodiko eta zorrotzak zituen.

Ilustrazioaren, Frantziako Iraultzaren eta Amerikako EstatuBatuetako independentziaren defendatzailea izan zen.

Antimilitarista eta bakezale porrokatua izan zen.

Gizapedia 2 / 10

Page 3: Immanuel Kant - Gizapediagizapedia.hirusta.io/wp-content/uploads/2017/05/beamer_kant.pdf · Immanuel Kant (1724 - 1804) Prusiako K onigsberg hirian jaio eta hil zen, ... Lan horietako

Lan nagusiak

Zer ezagut dezaket?

Arrazoimen hutsaren kritika (1781)

Zer egin, nola jokatu behar dut?

Arrazoimen praktikoaren kritika (1788)Ohituren metafisika (1797)

Zer itxaron dezaket? Zertarako bizi gara?

Juzgamenaren kritika (1790)

Lan horietako kritika izena gaia aztertzeko modu zorrotz moduanulertu behar da.

Gizapedia 3 / 10

Page 4: Immanuel Kant - Gizapediagizapedia.hirusta.io/wp-content/uploads/2017/05/beamer_kant.pdf · Immanuel Kant (1724 - 1804) Prusiako K onigsberg hirian jaio eta hil zen, ... Lan horietako

Kanten garai historikoa

Kant XVIII. mendean bizi izan zen, Argien Mendean. Mendehorretan Ilustrazioaren mugimendu intelektuala garatu zenEuropan, arrazoiaren gailentzea aldarrikatzen zuena.

Ilustrazioaren arrazoia enpirikoa, kritikoa, autonomoa etasekularra zen.

Kantek bereganatu egin zuen ideal hori. ”Aude sapere”(Ausartu zaitez ezagutzen) leloa bere egin eta zabaldu eginzuen.

Ilustrazioak jakintzaren aplikazioa, dibulgazioa, aurrerapenhistorikoaren ideia, erlijio natural edo arrazional bat,demokrazia eta giza eskubideak ere aldeztu zituen.

Gizapedia 4 / 10

Page 5: Immanuel Kant - Gizapediagizapedia.hirusta.io/wp-content/uploads/2017/05/beamer_kant.pdf · Immanuel Kant (1724 - 1804) Prusiako K onigsberg hirian jaio eta hil zen, ... Lan horietako

Kanten filosofiaren galderak

Kanten filosofiaren ardatzak 4 galderaren inguruan ardazten da:

Zer ezagut dezaket? (galdera metafisikoa)

Zer egin behar dut? Nola jokatu behar dut? (galdera morala)

Zer espero dezaket? (galdera erlijiosoa)

Zer da gizakia? (galdera antropologikoa)

Gizapedia 5 / 10

Page 6: Immanuel Kant - Gizapediagizapedia.hirusta.io/wp-content/uploads/2017/05/beamer_kant.pdf · Immanuel Kant (1724 - 1804) Prusiako K onigsberg hirian jaio eta hil zen, ... Lan horietako

Zer ezagut dezaket?

Kanten garaian bi eskola filosofiko zeuden ezagutzari buruz:

arrazionalismoaren arabera, egiazko ideia eta printzipioetanoinarriturik, posible da ezagutzea, ezagutu nahi den gaiaesperientziatik kanpo egon arren; beraz, metafisika egiazkoezagutza izan daiteke horren arabera.

enpirismoaren arabera, esperientzia daukagun horretatik soilikizan dezakegu egiazko ezagutza; beraz, metafisikarenaztergaia esperientziatik kanpo dagoenez, ez da inoiz egiazkoezagutza izango.

Kantek ezagutzari buruzko teoria propioa eratu zuen,arrazionalismoaren eta enpirismoaren sintesia eginez.

Gizapedia 6 / 10

Page 7: Immanuel Kant - Gizapediagizapedia.hirusta.io/wp-content/uploads/2017/05/beamer_kant.pdf · Immanuel Kant (1724 - 1804) Prusiako K onigsberg hirian jaio eta hil zen, ... Lan horietako

Zer ezagut dezaket?

Proposizio zientifikoak, hala nola matematikakoak eta fisikakoak,aztertuz, Kantek proposizio edo judizioen bi sailkapen egin zituenbere teoria eratzeko:

judizio analitikoak eta sintetikoak,

a priori (aldez aurreko) eta a posteriori (ondorengo) judizioak.

Gizapedia 7 / 10

Page 8: Immanuel Kant - Gizapediagizapedia.hirusta.io/wp-content/uploads/2017/05/beamer_kant.pdf · Immanuel Kant (1724 - 1804) Prusiako K onigsberg hirian jaio eta hil zen, ... Lan horietako

Judizio analitikoak eta sintetikoak

Judizio analitikoetan predikatua subjektuan inpliziturik dago(subjektua: zertaz ari garen; predikatua: subjektuak zer denedo zer egiten duen). Judizio hauek esplikatu edo esplizitatuegiten dute subjektuan inplizitu zegoena; beraz, ez duteinformazio berririk ematen. Adibidea: ”triangeluak hiruangelu dituzte”, ”ezkonduak ezkonduta daude”.

Judizio sintetikoetan predikatua ez dago subjektuaninpliziturik, eta beraz informazio berria ematen dute.Adibidez, ”zuzena bi puntuen arteko distantzia laburrena da”.

Ikus, Gizapedian: Subjektu eta predikatu

Gizapedia 8 / 10

Page 9: Immanuel Kant - Gizapediagizapedia.hirusta.io/wp-content/uploads/2017/05/beamer_kant.pdf · Immanuel Kant (1724 - 1804) Prusiako K onigsberg hirian jaio eta hil zen, ... Lan horietako

A priori eta a posteriori judizioak

A priori judizioak unibertsalak eta beharrezkoak dira, hau da,beti betetzen dira, salbuespenik gabe, eta beraz ez duguesperientziaren beharrik horiek egia direla baieztatzeko.Arrazoimen hutsa baliatuz dakigu egia direla. Adibidea:”3+2=5”.

A posteriori judizioak esperientziaz egiaztatzen dira etapartikularrak eta kontingenteak dira (beste era batera izanlitezke). Adibidez, ”ikasle guztiek gainditu dute azterketa”,”irakasle batzuk ez dira etorri”.

Gizapedia 9 / 10

Page 10: Immanuel Kant - Gizapediagizapedia.hirusta.io/wp-content/uploads/2017/05/beamer_kant.pdf · Immanuel Kant (1724 - 1804) Prusiako K onigsberg hirian jaio eta hil zen, ... Lan horietako

A priori judizio sintetikoak

Kanten arabera, proposozio zientifikoak a priori judizio sintetikoakdira:

sintetikoak, esperientziaz egiaztatzen direlako;

a priori, haietan badagoelako zerbait esperientziatik ezdatorrena, bestela partikularra eta kontingentea izangobailitzateke, eta proposizio zientifikoak unibertsalak etabeharrezkoak dira.

Baina nola eratzen dira a priori judizio sintetikoak? Hau da, nolaezagutzen dugu zientzian?

Gizapedia 10 / 10