hotsa aldizkaria

4
98.3ko irratsaioak euskaraz 2. orr. Hemen gara berriro unibertsitatean ate joka dizkari honen bidez euskara bultzatu nahi dutenek ateak irekiak dituzte ber- tan parte hartzeko. Gure nahia, aldizkari honen bidez irakur- leentzat interesga- rriak diren gaiak zabaltzea da bes- teak beste. Horre- tarako, ale bakoi- tzean hainbat gauza ukituko ditugu, baino beti ere aktua- litatea gogoan edukiz. Urru- tira joan gabe, gure inguruan gertat- zen diren gauzak ere ukitzen saiatuko gara. Zehazki, Abarrots euskara tal- deak gure unibertsitatean antolatzen dituen hainbat ekintza gertutik lan- duko ditugu. Hauetako ekintza batzuk B erriro ere hemen duzue HOT- SA aldizkaria zuen eskuetan! Denbora luzez argia ikusi gabe egon on- doren, hemen gai- tuzue zuen nahiak asetzeko gogo biziz. Aurten Abarrots eus- kara taldearen berripaper hau ateratzeko ardu- ra daukagunok komunikazioa ikasten ari garen lau neska gara: ba- tetik, Maialen Ezkerra eta Naroa Ga- larza, Publizitate ikasleak; eta, bestetik, Tamara Ferrari eta Ane Otamendi, ikus-entzunezko komunikazioko ikas- leak. Hala ere, gurekin batera eta al- pasa dira jada, EITBren 25. urteurrena ospatzeko egin zen ekintza zela-eta Bil- bora egin genuen joan etorria, besteak beste. Beste batzuk etorriko dira ordea: Euskarazko Kazetaritzaren Jardunal- diak, bertso emankizuna edota musika kontzertua kasu. Azken finean, gure aldizkariak zuen informazio nahia asetzea du helburu, aldi berean aholku eta ekintza interes- garriak eskaintzen dizkizuen bitartean. Horretarako, beti ere zuen iritzi eta eskariak esku zabalik hartuko ditugu gure posta elektronikoan. Abarrotsen Hotsa zuek baitzarete!! EiTBren egoitza berrira joan ginenetako batzuk || ABARROTS Eraikineko hallean || ABARROTS Eraikineko areto batetan || ABARROTS Hirugarren aldiko 8. zenbakia

Upload: imanol-manterola

Post on 11-Mar-2016

245 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Abarrots euskara taldearen aldizkaria. Lehenengo zenbakia.

TRANSCRIPT

Page 1: Hotsa aldizkaria

98.3ko irratsaioak euskaraz 2. orr.

Hemen gara berriro unibertsitatean ate joka

dizkari honen bidez euskara bultzatu nahi dutenek ateak irekiak dituzte ber-

tan parte hartzeko.Gure nahia, aldizkari honen bidez irakur-leentzat interesga-rriak diren gaiak zabaltzea da bes-teak beste. Horre-tarako, ale bakoi-tzean hainbat gauza ukituko ditugu, baino beti ere aktua-litatea gogoan edukiz. Urru-

tira joan gabe, gure inguruan gertat-zen diren gauzak ere ukitzen saiatuko gara. Zehazki, Abarrots euskara tal-deak gure unibertsitatean antolatzen dituen hainbat ekintza gertutik lan-duko ditugu. Hauetako ekintza batzuk

Berriro ere hemen duzue HOT-SA aldizkaria zuen eskuetan! D e n b o r a luzez argia

ikusi gabe egon on-doren, hemen gai-tuzue zuen nahiak asetzeko gogo biziz. Aurten Abarrots eus-kara taldearen berripaper hau ateratzeko ardu-ra daukagunok komunikazioa ikasten ari garen lau neska gara: b a -tetik, Maialen Ezkerra eta Naroa Ga-larza, Publizitate ikasleak; eta, bestetik, Tamara Ferrari eta Ane Otamendi, ikus-entzunezko komunikazioko ikas-leak. Hala ere, gurekin batera eta al-

pasa dira jada, EITBren 25. urteurrena ospatzeko egin zen ekintza zela-eta Bil-bora egin genuen joan etorria, besteak beste. Beste batzuk etorriko dira ordea: Euskarazko Kazetaritzaren Jardunal-diak, bertso emankizuna edota musika kontzertua kasu.Azken finean, gure aldizkariak zuen informazio nahia asetzea du helburu, aldi berean aholku eta ekintza interes-garriak eskaintzen dizkizuen bitartean. Horretarako, beti ere zuen iritzi eta eskariak esku zabalik hartuko ditugu gure posta elektronikoan. Abarrotsen Hotsa zuek baitzarete!!

EiTBren egoitza berrira joan ginenetako batzuk || ABARROTS

Eraikineko hallean || ABARROTS

Eraikineko areto batetan || ABARROTS

Hirugarren aldiko 8. zenbakia

Page 2: Hotsa aldizkaria

Musika, literatura eta euskal hizkuntza FM 98.3 irratiko programazioanBost minutuko lau tartek osatzen dute euskarazko programazioa unibertsitateko irratiaren aro berrian. Testua: Tamara Ferrari

Eu s k a l hizkuntzak eta kulturak Na-farroako Uni-

bertsitateko uhinetan geroz eta errepresentazio handiagoa daukate. Momentu honetan, 98.3 irratian, guztiz euskaraz diren lau irratsaio aurkitu ditzake-zue: Zatoz kantari, Olerkitan, Kontra-pas eta Abarrots.Zatoz kanta-ri Nafarroako Unibertsitateko ikasleek egiten dute Nagore Gil-en koordinazioare-kin. Bertan, Euskal taldeen histo-ria entzun dezakezue eta ondoren taldearen abestiren bat ere jartzen dute. Olerkitan saioan, izenburua esaten duen moduan, olerkien inguruko gunea da hau. Bertan, hainbat olerki irakurri eta azaltzen dira eta baita ere egileen zertxobait azaltzen dute. Hemen ere koordina-zioa Nagore Gil-en eskuetan dago.Kontrapas: Euskal literatura eta egi-leen inguruko gunea da. Asier Ba-randiaranek, Nafarroako Unibertsi-tateko Euskal Hizkuntza eta Kultura

Katedrako ko-ordinatzai leak ,

parte hartzen du kolaboratzaile moduan. Azkenik, Abarrots euskara taldea-ri eskainitako tarte bat ere badago, nahiz eta lehenengo seihilekoan maiztasun gora beheratsua izan duen. Abarrots du izena irratsaio horrek eta Iruñeko zein Donostiako

campusetan euskal kulturaren inguruan antolatutako ekitaldi eta ekimen batzuen berri ematen du, eta aurreko urteetan Abarrotsen nondik norakoak azaltzen

ditu, abarroskide ohiak ere elkarri-zketatuz, besteak beste.Irratsaio hauek au-rrera ateratzeko unibertsitateko edozein ikas-le, doktoregai, irakasle edo lan-gileren ekarpena ongi etorria izango da.Jarri gurekin harrema-netan honako e-posta helbidera joaz:[email protected].

_begirada batean

Unibertsitateko edozein kideren ekarpena ongi etorria izango da

q ZATOZ KANTARINoiz? Asteazkenetan

Zer? Unibertsitateko ikasle

ezberdinek kanta bat auke-

ratu eta talde edota doinu

horri buruzkoak kontatzen

dizkigute.

q KONTRAPASNoiz? Astelehenetan

Zer? Euskal literatura eta

egileen kontuak Asier Baran-

diaranen eskutik.

q OLERKITANNoiz? Ostiraletan

Zer? Euskarazko olerki eta

autore onenak FM98.3 irra-

tiko uhinetan.

q ABARROTSNoiz? Asteartetan

Zer? Nafarroako Unibertsita-

teko ikasle euskaldunen bil-

gune den Abarrots taldearen

ekintzen informazioa, edota

bertako partaide izandakoen

testigantzak.

hotsa2

Page 3: Hotsa aldizkaria

hotsa 3hotsaKerobia: kontenedorean miatuzTalde iruindarra estudioan sartuta dabil “Materia organikoa” bere hirugarren diskaren grabaketa lanetan. Testua: Tamara Ferrari

Kerobia taldea 2001. urteko abenduan sortu zen. Xabi Fernandez ahotsa eta gita-rran, German San Martin

tekletan eta Mikel Zorrilla baterian hasi ziren. 2003ko urtarrila arte hi-rukote moduan aritu ziren Karlos Ortiz baxujolea batu arte. Lauko-teak gogor lan egin zuen eta 2004. urtean lehenengo diskoa kaleratu zuten, Kerobia izenarekin.2005. urtean toki batetik bestera ibili ziren kontzertuak ematen eta jendea liluratzen: Donostiako eta Bilboko Aste Nagusian, Iruñeko San Ferminetan eta Euskal Herriko beste hainbat jaialditan jo dute.2005. urteko abenduan, bigarren diskoa prestatzen hasi ziren. Kar-los Ortizek Kerobia utzi zuen eta honen ordez Alberto Isaba baxu-jole moduan sartu zen. 2006ko abuztu eta irailean bigarren dis-koa grabatu zuten Berrizko Lo-

Kerobiako taldekideak. || UTZITAKOA

rentzo Records estudioan eta lan hau Rose Escargot izenarekin ka-leratu zuten. Aurrerago Germani agur esan behar izan zioten eta azken honen ordez Mikel Isaba sartu zen.

Apirilean Kerobiaren lan berria entzun ahal izango dugu. Lan hau, Materia Organikoa eta gainerakoak izenarekin kaleratuko dute. Xabi Fernandez eta Alberto Isabarekin aritu gara hizketan taldeari buruz.

“Gure xarma jartzen dugulako ezberdinak gara”Xabi Fernandez eta Alberto Isaba

Zergatik aukeratu duzue izen-buru hau?Guztiok ezagutzen ditugun hiru kontenedoreei egiten die erre-ferentzia; materia organikoa biltzen duena, paperezkoa eta plas-tikozkoa. Askotan kontenedoreak bizitzaren erreflexua dira; gure bi-zitzan gordetzen edo botatzen di-tugun gauzak, zer gorde nahi du-gun edo zertaz desitsasten garen. Kontenedorea oso jende gutxik ezagutzen duen unibertsoa da. In-

teresgarriak dira pertsona asko-ren gauzak gordetzen dituztelako, pertsonek beraien bizitzan nahi ez duten gauzak biltzen dituztelako. Lan batean, hiru lantxo batu nahi ditugu eta horregatik ere parekatu

dugu honekin, hiru gauza bera bai-na ezberdinak direlako.Zertan ezberdintzen da Kerobia beste euskal taldeengandik?Gure xarma jartzen dugulako ez-berdinak gara. Barrutik ateratako sentimenduak abestietan islatzen ditugulako. Eta azkenik eskena-tokiaren gainean guztia ematea gustatzen zaigulako, aldaketa bat erakusten dugulako goian gaude-nean eta hori oso ona da, beha-rrezkoa, gure ustez.

Kontenedorea oso jende gutxik eza-gutzen duen uni-

bertsoa da”

Page 4: Hotsa aldizkaria

4hotsa

Txalaparta bertoko perku-sio-tresna dugu. Ohiko txalapartek bi euskarri izan ohi dituzte, gainean,

material isolatzailea, eta azke-nik egurrezko ohol bat jartzen da lau makilez jotzeko. Egurrezko oholtzat erabiltzen diren egurrak haltza, lizarra, gaztainondoa edo Euskal Herriko beste egur batzuk dira. Erritmo desberdinak sortuz eta inprobisazioaz txalaparta jotzea bi txalapartarien lana da; le-henengoak erritmo bat lantzen du eta hurrenak, puskatu edo desore-katu egiten du eta saioa hautsiezi-nezko erritmo batez amaitzen da.Antzina, ohol kopurua desberdina izan zitekeen: bat, bi, hiru edota lau ere izan zitezkeen. Gaur egun, aldiz, dozena bat ohol afinatuz eginiko txalapartak ere aurki dai-tezke hainbat akorde eta melodia egin ahal izateko. Garai honetan erabiltzen diren euskarriak ere hainbat izan daitezke eta material isolatzailetzat larruzko zintak, go-ma-espuma, eta abar.Diotenez, auzolan jakin batzuk bukatu ostean festa antzeko bat ospatzen zen, lan-tresnak erabiliz eskema erritmikoak egiteko. Ho-rregatik, antzeko beste instrumen-

tu batzuk aurki ditzakegu: tobera, kirikoketa eta ttinbilin-ttanbalana kasu. Toberak jotzeko palankak eta burdin-hagak erabiltzen zi-tuzten karobietan ibiltzen zirenek, beti ere, festa giroan. Kirikoketa jotzeko beharrezkoak ziren sagardoa egiteko erabiltzen ziren tresnak, sagarra jotzeko ma-kilak eta tolareko ohola, hain zu-zen ere. Beraz, bi mezu bidaltzen

Txalaparta, euskaldunon sustrai

zituen kirikoketa hotsak: bata, sagarraren inguruko lana amaitu zela eta bigarrena, festarako deia. Ttinbili-ttanbala izenez ezagutzen den joera, aldiz, harginen kontua zen. XX. mendearen bigarren erdial-dean txalaparta baztertu xamar bazegoen ere, Joxean Artze poe-ta eta artistak eta beste batzuek egindako lanari esker, azken ha-markadetan hagitz zabaldu da berriro ere bere soinua, funtzio soziala eta musikala berreskura-tuz.Gaur egun, ederki integratu da hainbat ospakizunetan eta egurra-rekin batera ederki integratu ditu beste material batzuk ere: harria, beira, burdina, eta beste hamaika material-mota.

hurrengo asteetan zer? q Euskarazko Kazetarit-zaren jardunaldiak: apirilean komunikazio munduko profesio-nal euskaldunak izango ditugu Komunikazio Fakultatean.

q Bertso tailerra: bertsotan ikasi nahi al duzu? Adi hurrengo egunetan, informazio gehiago aterako da eta.

Txalapartariak unibertsitatean. || ABARROTS

Testua: Naroa Galarza