hod - gida didaktikoa

4
GIDA DIDAKTIKOA 1. Izenburua: Bidaia Euskal Autonomia Erkidegoan zehar. 2. Katalogazioa ezaugarrika: IKT Maila: Tarteko maila Tipologia: Ikasketa Objektua 2.1 Orientabide didaktikoa Ikas objektuaren sailkapena: Multzokatzea: Banakakoa edo binakakoa. Formatu teknikoa: HTML-a 3. Testuinguraketa: Euskal Autonomia Erkidegokoari buruzko gehiago jakin dezaten gure haurrek, hiriburuen, eskualde batzuen, ibai eta mendien eta euskal mitologiako zenbait pertsonaien inguruko ariketak agertzen dira. Hiru hiriburuetan ospetsuak diren monumentu eta eraikinetan , ibai eta mendien izenetan, Gipuzkoako eskualdeetan eta mitologiako pertsonaia ezagunenetan oinarritu gara. Hirugarren zikloko haurrei zuzenduriko objektu digitala da. Hamabi orrialdez osatua ariketekin eta dagokion informazioarekin. Zenbait kasutan ariketa azalpen batzuekin konbinaturik agertzen da. 4. Helburu didaktikoak: - EAEko hiriburuetako leku eta momentu garrantzitsuenak identifikatzea, irudiei erreparatuz. - Gipuzkoako eskualdeak mapan kokatzea. - EAEko hainbat ibaien izenak jakitea, mapan identifikatuz. - Euskal Mitologiako hainbat pertsonaia identifikatzea, hauen ezaugarriak ezagutuz.

Upload: equipoa754

Post on 02-Aug-2015

94 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: HOD - Gida didaktikoa

GIDA DIDAKTIKOA

1. Izenburua: Bidaia Euskal Autonomia Erkidegoan zehar.2. Katalogazioa ezaugarrika:

IKT Maila: Tarteko maila

Tipologia: Ikasketa Objektua

2.1 Orientabide didaktikoa

Ikas objektuaren sailkapena:

Multzokatzea: Banakakoa edo binakakoa.

Formatu teknikoa: HTML-a

3. Testuinguraketa:

Euskal Autonomia Erkidegokoari buruzko gehiago jakin dezaten gure haurrek, hiriburuen, eskualde batzuen, ibai eta mendien eta euskal mitologiako zenbait pertsonaien inguruko ariketak agertzen dira. Hiru hiriburuetan ospetsuak diren monumentu eta eraikinetan , ibai eta mendien izenetan, Gipuzkoako eskualdeetan eta mitologiako pertsonaia ezagunenetan oinarritu gara.

Hirugarren zikloko haurrei zuzenduriko objektu digitala da. Hamabi orrialdez osatua ariketekin eta dagokion informazioarekin. Zenbait kasutan ariketa azalpen batzuekin konbinaturik agertzen da.

4. Helburu didaktikoak:

- EAEko hiriburuetako leku eta momentu garrantzitsuenak identifikatzea, irudiei erreparatuz.

- Gipuzkoako eskualdeak mapan kokatzea.

- EAEko hainbat ibaien izenak jakitea, mapan identifikatuz.

- Euskal Mitologiako hainbat pertsonaia identifikatzea, hauen ezaugarriak ezagutuz.

- Aurrezagutzak informazio berriarekin erlazionatzea.

5. Oinarrizko konpetentziak:

- Ikasten ikasteko gaitasuna.

- Informazio tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Page 2: HOD - Gida didaktikoa

- Giza- eta arte-kulturarako gaitasuna.

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

6. IKT ekiko oinarrizko konpetentziak:

- Ikasleengan IKT en bidezko ikaskuntza bultzatu, sarean nahiz saretik kanpo.

- Errealitateko gaiak aztertzeko aukera emango dien IKT baliabideak erabiltzea.

- Ikasleengan hausnarketa sustatuko duten IKT baliabideak erabiltzea, kontzeptuak ulertzeko, estrategiak planifikatzeko eta arazoen irtenbideak ebaluatzeko aukera emango dietenak.

- Helburuen aurrean irizpide argiak eta esplizituak ezartzeko aukera emango dieten tresnak ematea, aldi berean, euren garapena ezagutzeko aukera emango dietenak.

7. Edukiak:

- EAEko hiriburuen identifikazioa

- Gipuzkoako eskualdeen kokapena

- EAEko hiru probintzietako ibaien eta mendien kokapena

- Euskal Mitologiako pertsonaiak: Mari, Basajaun, Lamia, Iratxoa eta Tartalo

8. Jarduera Sekuentzia eta azalpena:

Hasteko gaian zehar ikusiko dituzten hainbat kontzepturi buruzko letra zopa bat egingo dute, dituzten aurrezagutzak argitara ateratzen has daitezen. Jarduera honetan definizio batzuk emango zaizkie eta hauei dagozkien izenak aurkitu beharko dituzte letra zopan.

Behin gaiari helduta, bikoteen jolasean arituko dira EAEko hiriburuetako monumentu eta leku garrantzitsuen argazkiekin. Ondoren, informazio jarduera bat izango dute eta hauek dagozkien ezaugarriekin eta izenarekin erlazionatu beharko dute.

Hurrengo jarduera burutzeko, lehendabizi eskualdeari buruzko informazioa eskainiko zaie, zehazki Gipuzkoako probintziako eskualdeena. Ondoren, Gipuzkoako mapa politiko mutu bat izango dute non eskualdeen mugak agertzen diren eta eskualde bakoitzean eskuinaldean izango dituzten izenen artean aukeratu eta kokatu egin beharko dituzte. Laguntza gisa, eskualdeetako baten izena idatzita egongo da.

EAEko erliebea aztertzeko, haurrek bi mapa fisiko izango dituzte, bat izenak asmatzeko eta bestea puzzle modukoa. Lehenengoa, ibaien mapa bat da. Bertan EAEko ibai garrantzitsuenetako batzuk agertzen dira izenik gabe zenbaki banarekin. Eskuinaldean sei karratu izango dituzte zenbakiekin eta hauetan ibai bakoitzaren izena idatzi beharko dute. Jarduera hau burutu aurretik, EAEko ibaien ezaugarriei buruzko diapositiba bat izango dute, era honetan ibaiak errazago identifikatu ahal izateko. Aurreko jardueran bezala, honetan ere ibai baten izena kokatuta izango dute.

Page 3: HOD - Gida didaktikoa

Bigarrena, aipatu dudan bezala, puzzle bat izango da, eta puzzlea egin baino lehen, ibaiekin egin den bezala, beste diapositiba bat izango dute EAEko erliebeari buruzko informazioa eskainiko diena. Puzzlea sortu ondoren, aurretik informazioan aipatutako mendiak aurkitzen saiatu beharko dira.

Azkenik pertsonaia mitologikoei buruzko bi jarduera izango dituzte. Hasteko, bost pertsonaien irudiak dagozkien ezaugarriekin eta izenarekin erlazionatu beharko dituzte eta ondoren, pertsonaiak apur bat ezagutu dituztenean, hauen irudiak hauei buruzko esaldi batzuekin lotu beharko dituzte.

9. Ebaluazio irizpideak:

Arloarekiko:

- Egiten ari denarekiko interesik azaltzen duen ala ez.

- Ea lotzen dituen lurralde batean egiten diren jarduerak eta ikus daitekeen paisaia.

- Ea informaziorik ateratzen duen irudikapen espazialetatik (argazkiak, planoak, mapak...), xehetasunen interpretaziotik abiatuta.

- Ea ezagutzen dituen Euskal Herriko iraganeko eta egungo ohiturak, tradizioak eta adierazpen kulturalak.

      IKTekiko:  

- Oinarrizko hardaware-baliabideak maneiatzea

- Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea.