hitza edo indarra
TRANSCRIPT
Hitza edo indarra?Mikelen pasadizoa
Bazen behin, herri txikian Brutus izeneko mutil gaizto eta indartsu bat. Eskolako ume guztiak beldurtuta zituen, patio orduetan euren bazkaria kendu eta jotzen zituelako.
Mikel eskola berera joaten zen. Oso mutiko zintzoa zen, eta oso ausarta. Brutus, beraren aurka egiten zuenean, ez zen gainontzeko kideak bezala kikiltzen eta aurre egiten zion, berarekin hitz egiten saiatuz:
Ezin zara patioan ume guztiak beldurtzen ibili eta
ezin diezu euren janaria kendu. Guztiok lagunak
izan gaitezke, baina zure indarra gauza txarrak
egiteko erabiltzeari utzi behar diozu.
Jajaja… Zu bai tentela! Nik nahi dudana egin
dezaket! Ez duzu ikusten ikastolako
mutilik indartsuena naizela?
Eta zuk ez duzu ikusten ez daukazula lagunik?
Ume guztiak beldurtuta daude! Ez dute zure alboan egon nahi.
Horrek ez zait inporta! Nahi dudanean jaten
dut eta besteek errespetatzen naute!
Ez da errespetua, Brutus. Beldurra baizik!
Brutus ez zuenean Mikelen hitzak entzuten jarraitu nahi, ukabilkada edo ostiko bat ematen zion, ogitartekoa kendu eta beste ume bat izutzera joaten zen.
Egunek aurrera egiten zuten eta Mikel egunero saiatzen zen Brutusekin hitz egiten eta bere jarduteko modua aldatzen. Baina beti zeukan erantzun berdina ….
ZUK ZER EGINGO ZENUKE?...
Indarra edo
hitza
erabili?
Amaiera zure esku dago:
Brutus berean jarraitu zuen. Indarraren menpean jarraitu zen. Baina bakar bakarrik… lagunik gabe…
ERABAKIA ALDATU
ERABAKIA ALDATUERABAKIA ALDATU
Azkenean Brutus indarra uztea erabaki zuen orain bere laguna den Mikel mutikoaren aholkuei esker. Konturatu da gainerako umeekin jarrera egokia izanez eta lagunez inguratuta egotean bizitza askoz gozoagoa dela.