herria 2999

8
2009ko Martxoaren 19koa - ISSN 0767-7643 19 Mars 2009 - 1,10 E - N° 2999 - ONGI ETORRI ! Zortzi egunen buruan abiatuko zaiku euskararen aldeko Korrika berria. Ja- danik bi urte azkena iragana dela ! Urteak ere nola doatzin korrika ! Aldi hartan Karrantzatik zen abiatu, Bizkaia puntatik. “Karrantza herrixkatik” nuen orduan kaseta huntan idatzi, uste bai- nuen arrunt ezezaguna zaitan Karrant- za hori oihan zoko bateko herri xume bat zela, inguruetako harkaitzetan harpe ilun batzurekin. Hots, gure Bi- darrai gisako herrixka bat. Errefera be- rehala etorri zaitan Jose Luis Lizundia euskaltzainaren ganik : “Herrixka !! Ipa- rraldeko zuen herri asko baino gotorra- goa da Karrantza, bere 137,90 km2 eta 3200 biztanlerekin”. Zer den bestenaz ! Zernahi jakitateren jabe gaudela uste dugu, eta ororen buru gutiz kontentatu behar ! Aldi huntan Tuteratik da abiatuko Ko- rrika, eta oraikoan ez dut nehor enga- natuko erranez hiri bizkorra dela Tute- ra, hantxet Nafarroa zolan, Bardeetako lurralde larrutuaren zangopean, Zara- gozarateko bidean. Nafarroako biga- rren hiria, biztanlez. Hiri eguzkitsu eta idorra, historiaz aberats, Gaztela sabel- handiak Nafarroa beretu zuenean hor- tzez eta haginez kementsuki ihardoki zuen hiria. Bainan euskara aspaldian galdua, orain ber-eskuratze bidean abiatua, hor ere gaur egungo nafar gobernu euskararen etsai amorratuari ahal den zorrozkienik ihardokiz... “Ongi etorri !”, hori du oihukatuko Ko- rrikak aurten. Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunen herrirat. Ongi etorri, eus- karaz gozatzeko. Eta ongi etorri euska- rari, egunero eta orotan ! Iparralde hun- tan, martxoko azken asteburuan, Herria kaseta hunen besta biharamunean, eginen diogu Korrikari ongi etorri be- roa, sekula baino euskaltzale gehiago bilduz agian. Gero jo aitzina Gasteizera buruz. Alde hartan ere euskarak badu denen beharra, eta ondoko denboretan sekula baino gehiago menturaz, Patxi Lopez espainolista Euskadiko lehen- dakari tronuan jarri nahi gorrian izanki- eta... P.J. martxoaren 26 an 3000 Jastatzat hona hemen bi bertsu : Maialen Lujanbio : “Eguneroko bizitzak lehen ta orain aldeak baditu Kristal atzetan ai zenbat tresna ia ezin dira kabitu Garai batean hainbat izerdi ta zenbat esku zauritu Ta gauzak nola aldatu diren orain ezin dira hunkitu” Amets Arzalluz : “Garai batean ibiltzen ziren arian tresnen esklabo Eta gaur berriz zer aladakuntza hurbiltzerik e(re) ez dago Garai batean lan egiten zen gaur baino askoz gehiago Neri lan tresna emanez gero ez hunkitzea nahiago” Euskal museoko ekipo berritu eta gaztetua fite ohartu da hemengo publikoa guti hurbiltzen zela, ez erraiteko batere ; salbu Argitu zerbitzuak animatzen dituen eskoletako haur eta gaztetxoak. Orduan zezenari heldu behar zitzaiola adarretatik pentsatu dute ; kafe on baten ondotik mahai inguruan bildu eta burutik pasatzen zen guzia aipatzen hasi dira oro, bata bestearen ondotik ; horrela hainbat animazio ideia atera dira, batzuk besteak baino eroagoak. Horiek apur bat pausatzera utzi dituzte, oraingo egoerari nola egokitu ikusi eta zehaztu ondoan animazio zerrenda bat pollita atera da, sei hilabeteko programa elebidun batean idatzirik agertu dutena. Lehen le- rroan agertzen da hor “ Museoan bertsua ” ekitaldia. Euskal erakustokian bertsua bere etxean Nolaz ez da lehenago egin horrela- korik ? Gure nortasunaren elementu guziak eskaintzen dituen Euskal mu- seoak ez zuen orain arte sekulan pa- radarik eman bertsulariak lagun bere kolekzioen bisita egiteko. Martxoko lehen igandea kari, berrogeitamar bat bisitari hurbildu dira Maialen Lu- janbio eta Amets Arzalluzen entzutera Erakustokiko aberastasunak bertsu- tan komentatzen. Argialdean agurra egin ordu laborantza tresnen gelan iratzeak menditik jausteko lerraren aitzinean aritu dira oroitzen gure ar- basoek horrelako tresnekin eman dituzten zinak eta minak ; ondotik Bi- dasoaldea erakusten duen filmearen aitzinean bi bertsulariak bihotzetik mintzatu dira, biak ere bidasoalde- koak izanki eta. Lehen estaiko sukal- dean aitatxi egarritua eta alaba ttipi berantiorraren arteko joko umoretsua eskaini dute ; itsas tresneria eta erli- sioen geletan aritu eta euskal kirolen aitzinean lerro bakarrak elkarri erantsi dituzte zalutasun handian. Saioa bu- ruratu dute, berak “argialde” zolatik ariz hirugarren estaian zen publiko- ari. Amets Arzailluz eta Maialen Lujanbio bertsulariak pilotarien margoaren aitzinean ari “Museoa bertsutan” ekitaldiaren kari Museoa erakustoki eta bilgune Hainbat euskaltzale hurbildu da bertsualdi horren bizitzera, leku garaikide eta denbora berean museo historiko horretan, etxen bezala gertatu gara, euskarak naturalki lehen lekua zuela. Ho- rrelako momentu soziolinguistikoa Baiona erdian ez da aski usu gertatzen oraino. Euskal museoak pentsatu du eta esperientzia erreberrituko du geroan. Ikastola eta gela elebidunetako burra- soak, AEK-rekin euskalduntzen ari diren Baionako langileak eta beste jende helduak, agian ohartuko direla gure mintzai- raren bizi bizian gozatzeko manera berri batzuk badirela orain, museoa bertsutan bezala gure gogo izpirituen gozagarri. Euskal erakustokiak baditu bi sartze. Sarrate handia pusatu eta eskuin aldeko gela edonorentzako bilgune bat da, ez da pagatzerik horrat sartzeko. Etxekoz etxeko kafe bat hartuz bi solasen parada emaiten du. Hortik aitzina bisitaren hasteko behar da sarrera pagatu, horrengatik erraiten da badirela bi sartze. Bestalde, Museoko aurtengo programan, hilabeteko bigarren asteartean, proposatua da museoaren bisitaldi gidatu eta tematiko bat, kontzertu motz bat edo irakurketa batekin. Arratsaldeko oren batetik biak laurden gutitara, sarrera urririk da, aitzinetik deitzea aski delarik tel : 05 59 59 08 98. Nork ez du ezagutzen Filipe Oyhamburu, 87 urtetan beti gazte dagon gizon suharra, mundu guzian ibilia Euskal-Herriaren mezulari kartsu, gure dantza eta kantuak denetan ezagutara- ziz, ikaragarriko jeinua ba-eta holako sailaren eremaiteko! Duela hamabost urte ager-arazi ere zuen liburu bat arraroa, “De Biarritz à Tbilissi en passant par Bogota”. Obra harrigaria, xeheki kondatuz nolako itzuliak eginak zituen bere lagunekin 1942-a eta 1994-a arte hortan. Zonbat kapitulu argi eta aberats, oroitaraziz garai desberdin asko, denak haatik biziki emankorrak eta azkenean xoragarriak, artetan kausitu oztopo guzien gainetik ere berdin! Zonbat eta zonbat ikusgarri, dela Euskal-Herrian berean, dela Euskal-Herritik kanpo, munduaren beste puntan batzuetan! Olaeta, Errepika, Oldarra, Etorki, Oyhamburu, oroitzapenak metaka ekartzen dituzten izenak! Eta horra nun liburu miresgarri horri segida bat emaiten dion aurten beste bat ager-araziz, De Tbilissi à Getaria en passant par New-York”, hau ere frantsesez beraz bainan lehenean bezala euskarari tokiño bat eginez. Aitzinetik erraiten ahal duguna da obra gaitza dela gisa hortan aterako dena, altxor bat zinez miresgarria. 1995-etik eta 2008-rateko urratsak kondatuz, Oyhamburu koroen azken ateraldiak eta ondo- tik Etorburu abesbatzarekin akulatu saila. Errusian barna eta Ipar-Ameriketan gaindi, ahantzi gabe Aldude, Ibarla, Armendaritze eta Atharratze! Liburu bat guziz ederra denak kolorezkoak diren 256 argazkik apainduko dutena. Han-hemenka ixtorio pollit frango sartuz. Lekukotasun baliosak horiek ere. Hala nola behin, Vallauris herrian, Filipe-k buruz-buru egin zuen Pablo Picasso margolari famatuarekin. Agurtu zuelarik eta erran ziolarik “zuk ere baduzu euskaldun odoletik “, Picasso hasi baitzitzaion “Gernikako Arbola”-ren kantatzen! Gainerat, liburu berri hortan kausituko dira ere Filipe-rekin 1942-tik hunat ibili diren artixta gu- zien izenak, nun noiz izan ziren, zoin kantu eta zoin dantza emanez. Liburu horrek behar luke beraz arrakasta gaitza. Eta hau ere behar dugu erran: aitzinetik ma- natuz merkeago eskuratzen ahalko dela, 32 eurotan, galdea helbide huntarat eginez: Philippe Oyhamburu, 25, rue Ambroise-Paré 64200 Biarritz. FILIPE OYHAMBURU-REN LIBURU BERRIA : ALTXOR BAT ZINEZ MIRESGARRIA Hernandorena saria 2009 ageria encart Prix Hernandorena 2009

Upload: 8probintziak

Post on 25-Mar-2016

265 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Herria 2999

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2999

2009ko Martxoaren 19koa - ISSN 0767-764319 Mars 2009 - 1,10 E - N° 2999 -

ONGI ETORRI !Zortzi egunen buruan abiatuko zaiku euskararen aldeko Korrika berria. Ja-danik bi urte azkena iragana dela ! Urteak ere nola doatzin korrika ! Aldi hartan Karrantzatik zen abiatu, Bizkaia puntatik. “Karrantza herrixkatik” nuen orduan kaseta huntan idatzi, uste bai-nuen a rrunt ezezaguna zaitan Karrant-za hori oihan zoko bateko herri xume bat zela, inguruetako harkaitzetan harpe ilun batzurekin. Hots, gure Bi-darrai gisako herrixka bat. Errefera be-rehala etorri zaitan Jose Luis Lizundia euskaltzainaren ganik : “Herrixka !! Ipa-rraldeko zuen herri asko baino gotorra-goa da Karrantza, bere 137,90 km2 eta 3200 biztanlerekin”. Zer den bestenaz ! Zernahi jakitateren jabe gaudela uste dugu, eta ororen buru gutiz kontentatu behar !

Aldi huntan Tuteratik da abiatuko Ko-rrika, eta oraikoan ez dut nehor enga-natuko erranez hiri bizkorra dela Tute-ra, hantxet Nafarroa zolan, Bardeetako lu rralde larrutuaren zangopean, Zara-gozarateko bidean. Nafarroako biga-rren hiria, biztanlez. Hiri eguzkitsu eta ido rra, historiaz aberats, Gaztela sabel-handiak Nafarroa beretu zuenean hor-tzez eta haginez kementsuki ihardoki zuen hiria. Bainan euskara aspaldian galdua, orain ber-eskuratze bidean abiatua, hor ere gaur egungo nafar gobernu euskararen etsai amorratuari ahal den zorrozkienik ihardokiz...

“Ongi etorri !”, hori du oihukatuko Ko-rrikak aurten. Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunen herrirat. Ongi etorri, eus-karaz gozatzeko. Eta ongi etorri euska-rari, egunero eta orotan ! Iparralde hun-tan, martxoko azken asteburuan, Herria kaseta hunen besta biharamunean, eginen diogu Korrikari ongi etorri be-roa, sekula baino euskaltzale gehiago bilduz agian. Gero jo aitzina Gasteizera buruz. Alde hartan ere euskarak badu denen beharra, eta ondoko denboretan sekula baino gehiago menturaz, Patxi Lopez espainolista Euskadiko lehen-dakari tronuan jarri nahi gorrian izanki-eta...

P.J.

martxoaren 26 an3000

Jastatzat hona hemen bi bertsu :Maialen Lujanbio :“Eguneroko bizitzak lehen ta orain aldeak badituKristal atzetan ai zenbat tresna ia ezin dira kabituGarai batean hainbat izerdi ta zenbat esku zaurituTa gauzak nola aldatu diren orain ezin dira hunkitu” Amets Arzalluz :“Garai batean ibiltzen ziren arian tresnen esklaboEta gaur berriz zer aladakuntza hurbiltzerik e(re) ez dagoGarai batean lan egiten zen gaur baino askoz gehiagoNeri lan tresna emanez gero ez hunkitzea nahiago”Euskal museoko ekipo berritu eta gaztetua fite ohartu da hemengo publikoa guti hurbiltzen zela, ez erraiteko batere ; salbu Argitu zerbitzuak animatzen dituen eskoletako haur eta gaztetxoak. Orduan zezenari heldu behar zitzaiola adarretatik pentsatu dute ; kafe on baten ondotik mahai inguruan bildu eta burutik pasatzen zen guzia aipatzen hasi dira oro, bata bestearen ondotik ; horrela hainbat animazio ideia atera dira, batzuk besteak baino eroagoak. Horiek apur bat pausatzera utzi dituzte, oraingo egoerari nola egokitu ikusi eta zehaztu ondoan animazio zerrenda bat pollita atera da, sei hilabeteko programa elebidun batean idatzirik agertu dutena. Lehen le­rroan agertzen da hor “ Museoan bertsua ” ekitaldia.

Euskal erakustokian bertsua bere etxean

Nolaz ez da lehenago egin horrela­korik ? Gure nortasunaren elementu guziak eskaintzen dituen Euskal mu­seoak ez zuen orain arte sekulan pa­radarik eman bertsulariak lagun bere kolekzioen bisita egiteko. Martxoko lehen igandea kari, berrogeitamar bat bisitari hurbildu dira Maialen Lu­janbio eta Amets Arzalluzen entzutera Erakustokiko aberastasunak bertsu­tan komentatzen. Argialdean agurra egin ordu laborantza tresnen gelan iratzeak menditik jausteko lerraren aitzinean aritu dira oroitzen gure ar­basoek horrelako tresnekin eman dituzten zinak eta minak ; ondotik Bi­dasoaldea erakusten duen filmearen aitzinean bi bertsulariak bihotzetik mintzatu dira, biak ere bidasoalde­koak izanki eta. Lehen estaiko sukal­dean aitatxi egarritua eta alaba ttipi berantiorraren arteko joko umoretsua eskaini dute ; itsas tresneria eta erli­sioen geletan aritu eta euskal kirolen aitzinean lerro bakarrak elkarri erantsi dituzte zalutasun handian. Saioa bu­ruratu dute, berak “argialde” zolatik ariz hirugarren estaian zen publiko­ari.

Amets Arzailluz eta Maialen Lujanbio bertsulariak pilotarien margoaren aitzinean ari “Museoa bertsutan” ekitaldiaren kari

Museoa erakustoki eta bilguneHainbat euskaltzale hurbildu da bertsualdi horren bizitzera, leku garaikide eta denbora berean museo historiko horretan, etxen bezala gertatu gara, euskarak naturalki lehen lekua zuela. Ho­rrelako momentu soziolinguistikoa Baiona erdian ez da aski usu gertatzen oraino. Euskal museoak pentsatu du eta esperientzia erreberrituko du geroan. Ikastola eta gela elebidunetako burra­soak, AEK­rekin euskalduntzen ari diren Baionako langileak eta beste jende helduak, agian ohartuko direla gure mintzai­raren bizi bizian gozatzeko manera berri batzuk badirela orain, museoa bertsutan bezala gure gogo izpirituen gozagarri.Euskal erakustokiak baditu bi sartze. Sarrate handia pusatu eta eskuin aldeko gela edonorentzako bilgune bat da, ez da pagatzerik horrat sartzeko. Etxekoz etxeko kafe bat hartuz bi solasen parada emaiten du. Hortik aitzina bisitaren hasteko behar da sarrera pagatu, horrengatik erraiten da badirela bi sartze. Bestalde, Museoko aurtengo programan, hilabeteko bigarren asteartean, proposatua da museoaren bisitaldi gidatu eta tematiko bat, kontzertu motz bat edo irakurketa batekin. Arratsaldeko oren batetik biak laurden gutitara, sarrera urririk da, aitzinetik deitzea aski delarik tel : 05 59 59 08 98.

Nork ez du ezagutzen Filipe Oyhamburu, 87 urtetan beti gazte dagon gizon suharra, mundu guzian ibilia Euskal­Herriaren mezulari kartsu, gure dantza eta kantuak denetan ezagutara­ziz, ikaragarriko jeinua ba­eta holako sailaren eremaiteko! Duela hamabost urte ager­arazi ere zuen liburu bat arraroa, “De Biarritz à Tbilissi en passant par Bogota”. Obra harrigaria, xeheki kondatuz nolako itzuliak eginak zituen bere lagunekin 1942­a eta 1994­a arte hortan. Zonbat kapitulu argi eta aberats, oroitaraziz garai desberdin asko, denak haatik biziki emankorrak eta azkenean xoragarriak, artetan kausitu oztopo guzien gainetik ere berdin! Zonbat eta zonbat ikusgarri, dela Euskal­Herrian berean, dela Euskal­Herritik kanpo, munduaren beste puntan batzuetan! Olaeta, Errepika, Oldarra, Etorki, Oyhamburu, oroitzapenak metaka ekartzen dituzten izenak!Eta horra nun liburu miresgarri horri segida bat emaiten dion aurten beste bat ager­araziz, “De Tbilissi à Getaria en passant par New-York”, hau ere frantsesez beraz bainan lehenean bezala euskarari tokiño bat eginez. Aitzinetik erraiten ahal duguna da obra gaitza dela gisa hortan aterako dena, altxor bat zinez miresgarria.1995­etik eta 2008­rateko urratsak kondatuz, Oyhamburu koroen azken ateraldiak eta ondo­tik Etorburu abesbatzarekin akulatu saila. Errusian barna eta Ipar­Ameriketan gaindi, ahantzi gabe Aldude, Ibarla, Armendaritze eta Atharratze! Liburu bat guziz ederra denak kolorezkoak diren 256 argazkik apainduko dutena.Han­hemenka ixtorio pollit frango sartuz. Lekukotasun baliosak horiek ere. Hala nola behin, Vallauris herrian, Filipe­k buruz­buru egin zuen Pablo Picasso margolari famatuarekin. Agurtu zuelarik eta erran ziolarik “zuk ere baduzu euskaldun odoletik “, Picasso hasi baitzitzaion “Gernikako Arbola”­ren kantatzen!Gainerat, liburu berri hortan kausituko dira ere Filipe­rekin 1942­tik hunat ibili diren artixta gu­zien izenak, nun noiz izan ziren, zoin kantu eta zoin dantza emanez. Liburu horrek behar luke beraz arrakasta gaitza. Eta hau ere behar dugu erran: aitzinetik ma­natuz merkeago eskuratzen ahalko dela, 32 eurotan, galdea helbide huntarat eginez: Philippe Oyhamburu, 25, rue Ambroise­Paré 64200 Biarritz.

FILIPE OYHAMBURU-REN LIBURU BERRIA :ALTXOR BAT ZINEZ MIRESGARRIA

Hernandorena saria 2009 ageria

encartPrix Hernandorena 2009

Page 2: Herria 2999

• Uraren Eguna zen otsailaren 27koamunduan eta egia batzu agertu dirakaria horrekin batean, beldur haundiensortarazteko gisakoak. Hau segurki salatudute osasunaren zerbitzuetan arduratuak direnek: heien arabera 884 miliun dira munduan urareneskasian bizi direnak. Eta heiek berek dioteegunean hamar mila hiltzen direla munduan ure-tik bildu eritasunen ondorioz. Askok uste dutelarikgerlako gatazkak dutela ainitz hiltzen gure denbo-ra hautan, hau ere jakin behar da : gerlek bainobost aldiz gehiago hilarazten dutela urek, garbita-sun eskasezko ondorioak direla kausa. Eta hai-etan haurrak dira lehen lerroan : hots, miliun bateterdi pasa hil bada urtean bost urtetara heltzenez denik. Denek dakiguna da bai, bixtan dena,toki pobreenak direla gaitz horrekin gehienik joak,hala nola India eta inguru hartakoak, bai-etaAfrikako gune batzu. Turkia ere horra, bestehoriekin : uraren astea zuten aitzineko hori Istan-bulen. Kaxemira ere kontinente hortan da, pre-seski lurrikara izigarria jasanik 2005ean, bortizkijoa izan zena, urarenean eta beste asko mailetanere.• Tailandia hegian da, Asialdean, Bangkok hiriaeta kezka haundiak dituzte alde hartako kostetanbizi diren jendeek, urak beti goiti ari-eta. Kostakojendea beti beldurrean bizi da bere kanabera etaholako gaien uraren gainean egin etxeetan, erdiurean eta erdi airean. Itsasoa beti eta ausartagodute, metrako jauziak egiten zituztela uhainekduela hamar urte eta lau-bost metrakoak gero etagehiago orai. Badute budista komentu bat osokiuren gainean dena eta harat untziz ereman beharjateko irrisa. Hola segituz itsaso bilakatuko dagune hori 50 urte barne eta mila karkula egi-narazten du horrek.• Ipar Irlanda bere herri barneko auzietarik bake-tua, edo halatsu ikusteaz gustatua zen munduadotzena bat urte huntan, baina huna bortizkeriaberriz agertu dela extremista batzuek, ustedenaz, atakada bat eginik ingeles armadarenkontra bi hil segurik egin dituenak joandenastean. Hortaz Gordon Brown lehen ministroakhitz gogorrak izan ditu eta artamen gogorrakhitzeman ditu bakearen zaintzeko bainan sukarbaten seinaleak badituzte he-rrian.• Ainta Sainduak, letra hunki-garri batean, bere arrazoinaklanoki agertu ditu integristeki-lako krisia hortaz mundukoapezpikueri igorri duen letrabatean. Oroit arazi du noladiren gauzak mindu berak MgrLefebvre apezpiku integristak1988an egin lau apezpikuberriak berriz Elizaren barneratdeitu bezala zituelarik, heieneskumikatze zigorra ezez-tatuz. Erran behar da barkatzemodu hori ez duela mundukoEliza Katolikoak hala konpreni-tu, eta ere lehengo kondena-tuek ez dutela berriz biltzekosendimendurik agertu. Gaine-

rat, aipatzen du ere Williamsapezpiku argentinar integrista, juduen

kontrako hitz bortitzak zuzenkontra errandituena, Eliza eta azken kontzilioaz geroztik

bakeari buruzko elkarrizketak dituelarik katolikoElizak juduekin. Preseski, batzuen eta besteenalderako jendetasun baketsu bezenbat fermuta-sunekin mintzatu da Elizaren burua, bi aldee-takoak batasun bererat deitzen zituelarik apalta-sunekin eta bere pairamena ukatu gabe. Paradazbalia kontzilioaren urrats haundienak azpimarratuditu, oroitaraziz batetik nolakoak izan zirenkontzilio horren berritzeak, Elizaren betikotasunaukatu gabe. Bestetik aldiz, bihotz haundiz goretsiditu ezin batzertuak dauzkan tradizionalisten 491apez, 215 apezgai, 117 erlisioso anai, 164 seroraeta milaka giristino bainan ez du ahantzi ere kato-liko leialen Eliza guzia beste neurri batekoa dela.Dei kartsu eta bero bero batekin bururatu du letrahori, Garizumakari, bere burua mundu guziarenaitatzat izendatua daukan Benedikto 16ak.• Europaren kontrakoak badira beti. Libertesdeitu alderdia, jaz sortua, Frantzian agertu da, deVillers eta lagunekin, irlandesen ezaz eta bestebatzuz baliatuz, helduden ekaineko bozeri buruz.• Irakian izigarria berriz ere : 33 hil eta 46 kolpatukamikaz batekin.• Madagascar ugartean nahastura haundia duteburuzagitzan. Mara Ravalomanana presidentagogor dago Andry Rajoelina oposiziokoarenaitzinean, berak erreferenduma eginen duelaerranez, eta biak ere zoingehiagoka ariz bakotxanausitu beharrez. Afrikarren batasuna ere hordute bere aldetik, eta militarrak bestalde. Ageriko.• Pakistan herria beldur haundien pean da berealdetik. Islamabad kapitalean manifestaldi haundibaten mehatxua ezarriz musulman oposizioakNasiraz Sharif alderdiburuarekin. Amerika ere ezdago lo nahasmendu horien guzien aitzinean,gauzak gehiago mintzerat ez utzi nahiz.• Ertain Ameriketako El Salvador herrialdeanpresident bozak zituzten igandean eta MauricioFunes ezkertiarra da nagusitu, bozen %51 segur-taturik. Aldaketa handia, hogoi urte huntaneskuinaldekoek baitzituzten giderrak beren esku.

ZER EGIN ?Lanaz arduratzen diren zerbitzu guzien arran-gura handia hori da bulta huntan, lana aitzinaxuhurtuko dela ondoko hilabete horietan.Ainitzen gostuko, hemendik Urtatserat lau ehunmila langabe gehiago izanen dira Frantzian. Ezbadira bost ehun mila ere izaiten! Eta bixtan dalanaren eskaste horrek ondorio txar frangoukanen duela.Horiek hola, nola onets Total bezalako etxebatek zernahi langile alde bat despeitzea, bostehunez goiti, berak jaz ere badituelarik orainoikaragarriko irabaziak eginak?Ez da harritzeko gobernuan ere eztulka aribaitira holako moldeak ikusiz, batzuk, bieztulen artetik, Total hori aitzina lausengatzenbadute ere...

BETI HOR DELA...Alain Juppé Bordeleko auzapezak egun hotanplazaratu du liburu bat, gogoeta-liburu batnolazpait, arras berezia kausitzen ahal den titu-lu batekin : “ Ez dut gehiago gerezirik janenneguan...” Zazi zu zer diren gerezi horiek!Dakiguna da itxura guzien arabera landestargobernuburu ohiak holako lana ateratu duelauntsa erakusteko beti hor dela, erne eta azkar,beti “Frantziaren zerbitzuko”, beti prest duenkarguaren gainerat beste baten hartzekoberdin...

LIBERTATE GUTTIAGO ?Alderdi sozialixtak plazaratu du liburuño batnornahiri oilo larrua emaiten ahal diona: Nicolas Sarkozy president jarriz gero libertategutiago dugula Frantzian, gero eta traba gehia-go, gero eta larderia gehiago, demokraziagibelka doala… Batzu txaloka, segur egia delahori, beste frango hasarre munduan gaindiikusten denaren aldean, guk ez dugula baterearranguratzerik...

Gisa guziz, badira halere gauza gogoetagarri-ak. Presidentak berak ba telebixta gate pu-blikoen buruzagien hautatzeko eskua, beregostuko norbaiten kargutan ezartzekoa beraz,hori bera ez dela griñagarri? Jaz, sei ehun milalagun arrastatuak izan direla eta polizategietanatxikiak, hori ere ez dea kezkagarri, gehienakzonbait orenen buruko jalgi badira ere? Ainitze-tan aditzen dena, polizak ez duela aski larderiagaixtaginen ondotik bainan aldiz sobera bagutarteko jendearentzat...Besterik ere bada. Guhaur ohartu gabean, nolaez gira barrandatuak! Eta hori ez da bakarrikgertatzen polizaren edo gobernuaren gatik.Baduzu telefona mugikor bat? Badakizu tres-naño hori baliatzen duzun ber, aise jakiten ahaldutela hor gaindi nor noiz deitua duzun etanundik? Ez duzula deus gordetzekorik? Bizikiuntsa bainan bada halere hameka griñarenukaitekoa...

MERKATUKO...François Fillon gobernuburuak berak hedatudu berria: hiriko gasa merkatuko da apirilarenlehenean... Zonbatez ezin erran oraino, hainsegur % 10-ez edo hola... Berri ona jakinaren gainean ainitz etxetanbaliatzen dela hiriko gasa. Bainan espantukaari behar dea gasa hola merkatzen delakotz?Aspaldixkoan, petrolaren preziotik da kari-otzen edo merkatzen eta badu orai bulta batpetrolaren prezioa, aski gora joanik, pollikiapaldua dela. Frangok diote beraz % 10-enhein hori merkatze eskasegia izanen dela.Bestalde, negu guzia joan dela merkatzerikbatere gabe, neguan delarik aise gehiagoerretzen, etxen berotzeko bereziki... Aisemerkatzen ahalko zela urtarrilean edootsailean, orduan ba zinez berri ona izanenzela...

J-B D

2

Patxi Lopez sozialista lehendakari ? Lehendakari postua eta gobernu berria osatzeko beste alderdiekin eginbilkurak bururatu dituzte PSE-EEko sozialistek. PNV-EAJ ezineanizanez, sozialistek aldiz diote nahiko sustengua baduela Patxi Lopezeklehendakari izaiteko. Basagoiti PP-ko zuzendariak jakinarazi du sozia-listen alde eginen duela, ETB-n eta Hezkuntzan aldaketa zenbaitentruke. Jaurlaritzan bakarrik egonen direla jakinarazi dute sozialistek,PPren sustengua eskertuz. Espainiako PP-ko idazkari nagusiak aitortudu bihotz-bihotzez nahi duela Lopez ikustea Jaurlaritzaren buru. EzkerBatuak jakinarazi du ez diela sozialistei sustengurik ekarriko. Urkullurenustez (PNV-EAJ), sozialistek bakarrik eta gutiengoan gobernatu nahiizaiteak zerbait gordetzen du. Kalkulu politiko bat behar bada heldudiren irteeri buruz ? Nola nahiz, jeltzaleen arabera, gobernu ahula iza-nen da bi alderdien arteko adostasunik ez izanez eta adostasun baka-rra Ibarretxe kanporatzea.

Ezker abertzalea Euskal Estatuaren alde Euskal Estatuaren alde egin nahi duten indarrekin bilduko dela ezkerabertzalea jakinarazi du Arnaldo Otegik. Sozialistek eta popularrekbloke konstituzionalista osatu nahi dutela salatu du Otegik eta PNVkuko egiten ari diola euskal estatuaren proiektuari, sozialistenbesoartera itzuli nahian.

Mikel Arana EB-ko koordinatzaile berria Javier Madrazoren ordezkatzeko Mikel Arana ordiziarra izanen daEzker Batua alderdiko koordinatzaile berria. Martxoaren lehenekohauteskundetako galtzailetarik izan zen Ezker Batua, deputatu postubakarra ardietsiz. Jadanik zuzendaritzarekin ez ados izanez alderdikosektore kritikoak alde egitea erabakia zuen ezkerreko alderdi berriarensortzeko.

Gerla zibileko obusa lehertu Eibar-enIduriz 36eko gerla zibileko obus baten manipulatzen ari zirelarik, eskuartean zapartatu zaiote bi gizonei. Larriki zaurituak izan dira eta erite-txera eramanak. Inguruan obus gehiago aurkitu ditu Ertzaintzak.

Mutrikuko arrantzalea itsasoan galdua Frantziako uretan zabilan ‘Lasti’ Ondarroako itsasontzitik 56 urtekogizona, mutrikuarra, itsasora erori da igande goizean. Frantziako itsaszainek bilatu dute Girondeko aldean, bainan ez harrapatu. Manuel Goe-naga itsasontziko makinista zen. Frantziako zaindariek espainiarrenesku utzi dute arrantzalearen bilatze lana bizirik aurkitzeko esperantzahaundirik gabe.

“Gu gira” kantaldia, apirilaren 5ean, DonostianAntton Valverde, Gorka Knorr, Urko, Gontzal Mendibil, Iñaki Eizmendi,Txomin Artola, Mixel Ducau eta Niko Etxart kantu kantari izanen diraDonostiako Kursaalean apiri laren 5ean. Euskal nortasunarenberpizkundearen inguruko urteak izan ziren 70ko hamarkadakoakgogora ekartzea da ekitaldiaren helburua. Imanol, Lurdes Iriondo, MikelLaboa edo Julian Lekuona heietarik izan zirenak ere omenduko dituztekontzertuan.

Joxe Oñaederra ‘Urki’ eta Joxe Makatzaga ‘Ziolar’ trikilariak omenduak Urki eta Ziolar trikilariak omentzea erabaki dute Euskal Herriko trikilarielkarteak eta Azpeitiko herriko etxeak. Biek, urte askoz, herriz herri,plazaz plaza soinuarekin eta panderoarekin egin duten lanari beharbezalako eskerra emaiteko. Bi trikilari hoiek geroztik etorri diren trikitilarigazteen belaunaldi berrien erakasleak eta erreferentzia izan baitira.

Legatza harrapaketa onak Berri onak itsasotik. Gipuzkoa eta Bizkaiko arrantzaleek harrapaketaonak egin dituzte, bereziki legatza eta berdela. Aldiz, ardura horrelakokasuetan gertatzen den bezala, prezioak beheititu dira. Legatza frangomerke saltzen da arraintegietan. Egun batez 8 tonelada ezin salduzgelditu dira Ondarruko portuan.

Euskal herritarren % 28ak kanpoan sortuak Euskal herrian bizi diren jendeen %28ak Euskal Herritik kanpo sortuakdira : 600 milaz goiti kondatzen dira, hoietarik 115 mila Espainiatikkanpo sortuak. Urte gutiz herriz kanpo sortuen kopurua emendatu da50 miletarik 115 miletara pasatuz. Kastilla eta Leonekoak dira estatukobertze lurraldetarik etorri jendeak (%9,6), Extremadura (%2,4), Galizia(%1,7). Espainiatik kanpokoak gehienak (%42) hego amerikarrak dira.

Mauricio Funes

AZKUE LITERATUR SARIAK 2008Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatutako literatursariketaren emaitzak jakinarazi dira astelehenean. 11 eta 18 urtebitarteko gaztetxoen 261 lanen artean, hona saridunak : A mailan (11-14 urte), narrazioan 1. saria Maialen Watzinger (Azpeitia), 2. LibeGaldos (Zegama), 3. Maialen Akizu (Urretxu) ; olerkian 1. saria ElenaCasiriain (Ortzaize), 2. Lorea Bosc (Baiona), 3. Oihane Zugarramurdi(Goizueta).B mailan (15-18 urte), narrazioan 1. eta 2. saria IraitzUgalde (Lezo), 3. Aritz Urrutia (Irurita), sari berezia Mikel Muñoz(Donostia) ; olerkian 1. saria Irati Mogollon (Lezo), 2. Iraitz Ugalde(Lezo), 3. Leire Arenas (Azpeitia), sari berezia Maialen Dagorret(Itsasu).

Page 3: Herria 2999

UDABERRIKO IBILALDIASail hori abiatua zen 2003-an, Ziburuketa Biriatuk ospatu zutelarik herri gisa ekarriak zirelako laugarren mendeburua.Oinezko ibilaldi bat muntatua izan zen Hendaiako Santiago muga-zubiraino, JondoniJakobe bide xaharretarik, oroitaraziz Konpostelarat zoatzin beilari ainitz hor gaindi ibilizirela lehengo denboretan. Ibilaldi horrek arrakasta ederra ukan baitzuen, erabaki zenurte guziz eginen zela holako zerbait. Izena kanbiatu zioten haatik eta deitu zuten“Udaberriko Ibilaldia”. Aurtengoa, izen hortako seigarrena, igandean eginen da,martxoak 22, udaberriko lehen asteburua izanki-eta. Beti bezala, batzu Biriatukoplazatik abiatuz, besteak Donibane Lohizuneko Jondoni Jakobe karrikatik, zonbaitZiburun edo Urruñan juntatuz besteeri. Haste hartako bide bera segitzen da salbu U-rruñan doi bat luzatzen dela Sokorriko kaperaraino itzuliño bat eginez. Eta Hendaianez da gehiago mugaraino sartzen, Gaztelu-Zahar pilota plazan gelditzen da eta horbada krakada bat besta giro alegera batean. Beste aldaketa bat ere gertatua da,lehen urtetan larunbatarekin egiten zen ibilaldia, orai igandearekin, askok hola nahia-go naski.

DENETAN BEZALA...Hendaian ere, herriko etxean aurtengo aurrekontuak gogoan norabide nagusiakeztabadatu dituzte eta denetan entzuten diren arrangura berak agertu dira hor ere: diru-sartze gutiago eta despendio gehiago! Ondorioz, zergak emendatu behar % 3-eznunbait han. Lau urte huntan etzirenak goratuak. Aurrekontuen bozkatzea martxoaren 25-ean egitekoa dute. Iker Elizalde abertzaleakaitzinetik errana du ez dituela aurrekontu horiek onartzen ahalko, ez dela batere adosgehiengoan direnek egin hautu batzuekin.

OBRA BALIOSARetina elkarteak sail guziz goresgarria derama begietako gaitz batzuen kontrako iker-ketak akulatzeko eta eri batzuen laguntzea gatik. Lan hori aitzina segitzeko, dei batzabaltzen du elkartasun galdez, jendeak erakuts dezan bere bihotz ona, holako obrazinez baliosa delakotz. Indar horren sustatzea gatik kontzertu bat muntatua da larun-bat aratsean Donibane Lohizuneko elizan. Hor entzuten ahalko da Ruben Ve-lazquez kantaria bere boz xoragarriarekin, Jesus Martin-Moro organo joilea lagun,bainan ere Cante Broy eta Erro Bat taldeak, bai eta Angeluko euskal koroak. Egita-rau nasaia badute pikoan ezarria, kantu sail bat biziki aberatsa, frantsesez eta eus-karaz bainan kantu batzu ere inglesez eta españolez, eta bi kantu segurik, bi azke-nak, denek batean emanen dituztenak!

TORNU POLLITABiriatun, guardek arrastatu dute ingles kamiunzain bat, puska askoren arteangordeak atxemanik 180 kilo droga, Indietako kalamu hortarik...

MAHASTIZAIN BAT GEHIAGOZokoan, zonbait aipaldi badu bulta huntan itsas-hegiko etxe zahar-aire batek. Jabeakontseilu orokorra izanki. Zokotarrek nahi elkartetxe bat muntatu toki hortan, bainanmahastizain batek hor ideki nahi bere xaia. Denen buru, iduri du mahastizain horrekduela partida irabaziko, nun ez duen ja irabazia. Hor plantatzeko baimena ukanaomen baitu bai kontseilu orokorretik bai eta etxearen gozamena daukan Baionakokomertsaldegitik. Berak dio obran hasiko dela helduden hilabete hortan eta mahatslandatzen ere ariko Urruñako lurretan erlaitzbide hegian.

EHUN URTEDonibane Lohizunen, erro azkarrak dauzka Arin elkarteak. Azkarrak eta as-paldikoak. Duela ehun urte sortu zen alabainan eta aurten ospatzen du beraz beremendeburua. Ospakizun handienak maiatzean, Salbatore-kari. Bainan jadanik oroit-harri bat finkatua izan da elkartearen biltoki aitzineko paretan, joanden igandekomeza nagusiaren ondotik, meza hori izanki “Union basque “ erakundearena, aita Sar-cou predikari. Bestalde, Arin hortako gizonek sortu kantari taldeak aurten ospatzenditu bere hogoita-hamar urteak eta kantaldi berezi bat eskainiko du karia hortarat hi-labete hunen 27-an Donibaneko elizan.

KANTXA JATETXEADonibanetik hau ere: jai-alai ezkerpareta eraiki zutenean, jatetxe bat ideki zen harenaldean, eraikin beraren zati bat baliatuz hortarako. Bulta huntan etzena gehiagojatetxe. Eta horra nun berriz hartu duten lehengo bide bera. Obran arizanik, tokiadena arramoldaturik, berriz jatetxe bat ideki da, Kantxa deitu dutena, español hitz horiusu erabiltzen dela jai-alaietan. Jatetxe hori ideki duena, Jean-Bernard Etchebest,jadanik arizana zen lanean Donibanen eta hiria ongi ezagutzen du. Berak dionaz, laulorietan da berriz jina donibandarren arterat...

3

Martxoaren 9an, astelehenarekin,Doña Maria kolejioko ikasleelebidunek bisita berezi bat ukandute. Hendaiako bertsu eskolakozenbait ikasle Donibanerat jin za-izkie, beren artea haiekin ba-natzerat. Lau gazte hauek, Ortzi,Maddane, Oneka eta Ilazki-k, bizi-ki ongi frogatu dute bertsularitzakbaduela bere geroa segurtatuta.Izan ere, Egoitz Zelaia gai emailezutela, 14 urteko gazte horiekbertsu aberatsak eta ongi egitara-tuak eskaini zizkioten publikoari.

Bisita hau kolejioko proiektu baten kari egin da. Euskal Haziak buraso-elkartearenlaguntzarekin, Doña Mariako ikasle elebidunek bertsu tailer batean parte hartzekoparada ukan dute zazpi astez. Honetan, bertsulariek inprobisatzeko erabiltzen dituztenteknikak ikasi eta praktikan eman dituzte, Egoitz Zelaia bertsulariaren esku. Eta tailerhoni bukaera emateko, zer hobe bertsulari batzuen entzutea baino.

Publikoa arras kontent geratu da esperientziarekin. Beharbada baten bati gogoapiztu zaio bertsotan hasteko…

Nahi baduzue gehiago jakin Doña Mari kolegioaz, hitzordu bat : ateak zabalikmartxoaren 21 ean.

DOÑA MARIA KOLEJIOA ERE BERTSUTAN

INTEGRAZIO BATZORDEAAurten ikastoletan eskolatuak diren ahalmen hurriko 20 haurren eskolatzeabermatzeko, kanpaina berri bat abiatua du otsailaz geroz Integrazio Batzordeak. A-labainan 20 haur horietatik 17k laguntza berezi baten beharra badute. Ondorioz 4 AVSpostu eta 8 hezitzailerenak Seaskaren gain gelditzen dira. Hots, 113.000 euro behardira bildu. Orain arteko desafiorik gogorrena, jendearen elkartasunari esker baizikgaindi ez dezakeena. Mementoko 477 presunek, 12 elkartek eta 29 enpresek eskainiadute 37.338 euroren heina. Doi doia heren bat. Bidea luzea da beraz oraindik... La-guntza bat eskaintzeko, helbide bakar bat : Integrazio Batzordea, 16 Larregi etorbidea64500 Donibane Lohizune.

Gertakari izigarriak iragan ziren 1609an Lapurdin gaindi. Hiru ilabetez, sorginkeri-etaz akusaturik, lapurtar ainitzek, emazteak gehienak, jasan behar izan zituzten DeLancre oroimen txarrekoaren galdeketak eta torturak, bospasei ehun auzitan, etaheriotz kondenak. Senpereko eta Urtubiako jauregietako jaunak izan ziren tragediahortako protagonista nagusiak, Pierre de Lancre ekarraraziz, Henri IV “erregeonaren” bendikzionearekin. Senpere izan zen sarraski horren bihotza, bertze herrifrango hunkiak izan baziren ere...Gertakari horien 400. urtemugakari, lagun andana batek, Lapurdi 1609 elkarteasorturik, nahi izan du hori guzia gogoarazi, folklorismotik eta itxurakeria faltsuetatikateratuz, egiari bidea eginaraziz. Zortzi herri dira Lapurdi 1609 ekimenean biltzen,Senpere, Sara, Uztaritze, Azkaine, Donibane Lohizune, Urruña, Baiona eta Haz-parne, menturaz Hendaia ere junta litaikeelarik horieri. 2009 huntan guzian, ildohorri 2010ean ere jarraikiz, herri bakotxean izanen dira ekitaldi bereziak. Ikastetxeaskotako ikasleeri urtarrilaz geroz hasi du jadanik lan bat Lauburu elkarteko ClaudeLabat historialariak, gogoetaldi, dokumental, erakusketa eta bertze, oraiko haurrakjabetu diten orduko gertakarietaz eta garai hartako ingurugiroaz. Claude Labatekliburu ttipi bat ere laster argitaratuko du gai hortaz.Zortzi mintzaldi izanen dira bertzalde herri desberdinetan : Gertakizun horienegiazko zergatia ; De Lancre eta emazteak ; Arraintza 17. mendean, portuenarteko harremanak ; Euskaldunen sinesmenak ; De Lancre eta euskara ; Bizimol-dea 16 eta 17. mendeetan ; Euskal eskubidea ; Mugak noiztik eta nola. Talde batari da bere aldetik, Xan Errotabehereren inguruan, Lapurdi 1609 urtean antzerkiaprestatzen, urte ondarreko prest litaikeena, Senperen, Saran eta galdeginen dutenherrietan emaiteko. Bertsu saio handi baten mentura ere badugu, 2010ean, aurten-go Euskal Herriko xapelgo handiko finalistekin. Ez gaude beraz gutiren menturanhoriek guziekin. Ospakizun horiek guzien berri emanen du xeheki Lapurdi 1609elkarteak apiriletik goiti.

LAPURDI 1609-2009GERTAKIZUN LAZGARRIEN OROIMENEZ

Lapurdi 1609 elkarteko lagun batzu, Christine Bessonart Senpereko auzapezaren inguruan

Hiru eskola elebidun sortuko diraerakaskuntza katolikoan heldudensartzean. Baikortasunez ikusten

du helduden eskola sartzeaEuskal Haziak elkarteak. Gaur

egun gela elebidunak dauzkatenhogeitazazpi eskolei hiru berri

gehituko baitira helduden irailean:bat Baxenabarre/Donazaharreneta bi Lapurdin, Milafrangan eta

Baiona/Largentén. Momentuhonetan mila zortzi ehun ikaslebadabiltza gela elebidun katoli-koetan, zazpi ehunek asteanzazpi oren euskara segitzen

dituzte kolegioetan eta lizeoetan.Hezkuntza ez dela salgaiEuskal Haziak sareak argi eta garbi erakusten du ez dela euskarazko kurtsoek osatu-ko luketen isla edo ugarte batean bizi erakaskuntzaren arazo orokorretatik urrun ; alde-rantziz eta, joan den urtarrilean gobernuak iragarri duen unibertsitate erreformari mer-kantilizazio kutsua hartzen dio eta parean gora gora botatzen du oihu hau : “hezkun-tza ez da salgai !” Horren haritik krixtau sare elebidunak argi ikusten du Donaixti-Ibarreko San Mixel eskola/kolegioa hestekotan dela, eguzkia eta itzala elkarren ondo-an.Euskal Haziek bi proiektu berantesten hasiak dituzte : noiz ezagutua izanen denhamaika ama eskoletan indarrean den murgilpen sistema (erakaspen osoa euskarazbi eta sei urte artean) ; bestalde, konfiantza osoarekin igurikatzen dute EuskararenErakunde Publikoak noiz burutuko duen gela elebidunetako haurren euskararen maila,frantsesarentzat aspaldian egiten den bezalaxe seigarrenean haurrak sartzerakoan.Konpakdiskoa eta bestaBost ikastegik bat egin dute Euskal Haziak sarearen bigarren konpakdiskoa ateratze-ko, hiruna kantu grabatzeko sei hilabeteko lanaldia burutu dute. Hor ditugu : Aiherra,Beskoitze, Hazparne/Santa Terexa, Hazparne/Urtsuia eta Mugerre. Argazkian ezkerikus daitekeen Filipe Alborrek segurtatu du kantu bildumaren maila. Erdian ageri denMirentxu Bereau idazkariak eskola guzietara deituz diskoaren aitzin salmenta segurta-tu duelarik. Paxkal Bourgoin Euskal Haziak sareko presidenteak (eskuin argazkian)elebitasunaren animazio lana jarraitzen du.Firurikan haizea bezala datorkigu disko berria, lau sasoietan bermatuz. Izen eta logobera hautatu dute igande honetan Kanbon antolatzen duten bestarentzat. Horrat hur-bilduko diren haurrek fite nahiko dituzte oinak mugitu, goizeko meza elebidunetiklekora, izanen dute hautu zabala, dela zangoz dela buruz aritzeko, zertxobait jatekobi minuta hartzearekin batera.

Euskal Haziak sarea garapen bidean

Filipe Albor, Mirentxu Bereaueta Paxkal Bourgoin

Page 4: Herria 2999

4

HAZPARNESan Josep eta Armand David lizeoetan ate idekitzeak - Martxoaren 21ean,goizeko 9etatik eta aratsaldeko 5ak arte SAN JOSEP eta ARMAND DAVID lizeoekantolatzen dute ate zabaltze bat aurten 4°, 3° eta 2° diren ikasleentzat. Beren fami-liekin etorriz, lizeo hauetako formakuntza sail desberdinak hurbildu ahalko dituzte.Laborantza, ingurumena, laborantzako tresna konpontzea, injeneru zientziak, elek-tronika, elektroteknika, antolaketa bereziak, mekanika produkzioa, informatika diraformakuntza sail desberdinak. Aurtengo berezitasuna izanen da S-SVT baxilergoaantolatzen ahalko dela ere San Josep lizeoan. Formakuntza horiek aurkitzen ahal diraprofesional mailean (CAP edo baxo profesional) 4garrenetik hasirik, Teknologiamailean (baxo STI eta STAV) eta erakaskuntza orokor mailean (baxo S-SVT).Egun hortako egitaraua : solasaldi labur baten ondotik, informazio orokor batzuentzat,gonbidatuek oren bat eta erdiko bisita eginen dute lizeoko geletan, zoinetanerakasleek presentatuko baitizkiote formakuntza bakotxaren xehetasunak. Orotaratehun bat pertsona dira izanen gonbidatuen errezebitzeko.Zonbeit xehetasun : leku abantailatu batean, ikasleek eskuratzen ahal dute diplomabat lan profesional sailetan edo goiko formakuntzetan segitzeko (unibersitate, BTS,DUT, etabar). Hala nola, SAN JOSEP lizeoan antolatzen ahal da BTS CPI.

Hazparneko Lurraldearen bigarren garapen iraunkorraren astea - Martxoaren30etik apirlaren 5era, Hazparne lurraldeko herri elkargoak bere bigarren garapeniraunkorraren astea antolatzen du, Hazparneko herria, Aldatu elkartea, Eihartzeaelkartea eta Garbiki Sindikataren partaidetzarekin. Ainitz manifestazio desberdin iza-

nen dira. Egitarau aberats hunekin, antolatzaileek nahi dituzte erakutsi egunerokoekintzek badituztela geroari buruz beren ondorioak. Egitarau aberats bat izanen daberaz : antzerki ikusgarri bat, martxoaren 31n, asteartearekin, Mendeala gelan,21:00etan : l’Avare, Tabola Rassa katalan konpainiak emanik. Urrea ura bilakatzenda, eta Molieren obra klasikoa ekologiar alegia bat. Eihartzea kultur etxearen partai-detzarekin. Lurraldeko enpreseri zuzendua den mahai inguru bat, Aldaturen egoi-tzan, apirilaren 2an, ostegunarekin: “Enpresak, zure energien kontsumo gastoak men-peratu” Aldatu elkartearekin. Laborantxa biologikoa gaualdia Haritz Barne zinegelan, apirilaren 4an, larunbatarekin, 18:30etan : “Herbe” filmaren proiekzioa. Ondo-tik, BLE elkartearekin eztabaida. Eko-herritar Saloina, apirilaren 4an, larunbatarekin,eta 5an, igandearekin, Mendeala gelan erakusketak, tailerrak eta mintzaldiak.

KORRIKA 16 - Martxoaren 29an iraganen da 16 garren Korrika. Egun osoan Haz-parneko karriketan animazioak izanen dira. Goizean herri kirolak, pilota partidak, eguerdi-tan, Xuriatean, aperitifa eta bazkaria. Aratsaldean dantza eta musika. Beskoitzetik Haz-parnerat etorriko zauku Korrika aratsaldeko 4ak eta erdietan, Francis Jammes karrikangoiti, Lissar karrikatik, Jats karrika iraganen du, Urtsuiakoa, Eliza saihetsetik Broussainkarrika, eta Ttattola aitzinetik pasatuz Aiherrako bidea hartuko du.

SELAURU HUSTE SALKETA - Urte guziz bezala Jean Verdun ikastetxeko burasoekantolatzen dute apirilaren 5an, egun osoan, selauru huste salketa haundi bat, Haz-parneko ezker paretean eta hunen aurrean den Harana auto aparkagunean. Saltzetokiak aitzinetik beiratzeko deitu behar da zenbaki huntarat : 05 59 29 13 31

Garapen iraunkorraren asteaantolatzen dutenak biltzarrean

AZKAINE

Bataio - Sakramendu hori errezibitukodute Eñaut Barrendeguy eta MaximeDelgado haurrek. Ongi etorri giristinofamilian, zorionak guzieri.

Garbitasun - Larunbat 21ean bidebazterren garbitzea egina izanen da.Etor eliza gibelerat 8.30etako, Nausien-bordako ondorat alde. Xehetasun gehia-go jakiteko deitu 0680883183 edo0676585301.

Korrika - Gure herrian pasatuko damartxoaren 29an 11 orenetarik 12akartean.

Neska Korrika - Lasterkaldi hori apiri-laren 5ean iraganen da, bortzgarrenaldikotz. Partiada plazan 10.30etan.

Xehetasunak zenbaki hortarat deituz0603848352 edo 0559540084.

Appel Detresse - Ilabete huntan esnebiltzea eginen da 27an eta 28an, Inter-marché Senpereko saltegian. Zerbaitlaguntza ahal badu norbaitek eman, tel0559542356. Apirilaren 10ean eta 11nBil Tokin Azkainen, braderia, gauzakmerke, miserian direnen fagoretan.

Selauru hustea - Apirilaren 11n goizeko8 orenetarik 18.00ak arte (0559540084).

Merkatua - Larunbat goiz guziz dugugure herrian merkatua. Bada arno,arrain, gasna, eztia etxean egina,baratzekari freskoak, ogi eta pastiza.Guzia omore onean. M.L.

MAKEA - LEKORNESortze - Arño puttiko azkar bat sortu da Makea Urtsupea egoitza berrian. Txomin etaBernadeta Oxobi aitama gazteak lorietan daude beren lehen haurñoarekin ! Nereiduriko, kirolari on bat izanen da ! Zeren jada burua ibilki du eskuin eta ezker, besoakhalaber eta zangoak ere ! Agian osasuna lagun zorion osoan iraganen ditu Arñok,burrasoekin batean, urte alaiak ! Goresmenak etxeko guzieri !!

Jokoberriren estreinaldia - Jada aipatua, igande huntan dugula estreinaldiaerrepikatzen dut. Meza 9.30etan, jokoberrin, ondotik pilota partida berezkoekin etabazkaria bertsulari eta kantariek alaiturik. Pentsu dut izena emana duzuela !

Airetik - Gure xitoek irabazi dute airez aire azken borroka 40-9, Senpere garaiturik.Gora beraz Eñaut Etxeberria eta Benoit Cachenaut ! Aldiz Arinek galdu 8-40. Baigorrizuten parean. Eta fleitean ditugu Herve Bonetbeltx eta Jon Karrikarte ! P.I.

SENPEREHeriotze - Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Pascal LemaireOlhatarra. Bere lanean ari zelarik bihotz estaldura batek kolpez gorputz utzi du. 53 urtezituen. Pena izigarrian gelditu diren Mercedes emazteari, bere hiru semeeri, bere amaxaharrari eta hurbileko jendaki guziari eskaintzen ditugu gure doluminak.

Sortze - Ganden ilabeteko sortzeak. Amotzen : Peio Gonzalez eta Nadeo Henri Larive.Olason : Eztitxu Danbas. Elbarrunen : Unai Albistur, Remy Andre Richard eta Nino Ana-tole Abadie. Ibarrunen : Emma Claire Garcia eta Victoria Catherine Patricia Lefort-Manet.Lakuan : Louis Baptiste Amigorena. Hiruak Bat lotizamenduan : Pablo Jacques PierreLagrenade. Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenak horien aitameri.

Konfardien Besta - Duela 25 urte sortu zen gure herriko Amorroin konfardiak nahi izandu ospe handitan urteburu hori ohoratu. Gure herrirat gonbidatuak ziren konfardia guziekmartxoaren 8ko igandean eguna hasi dute meza nagusian aurkituz. Betiko usaia dutenbezala gure Emak Hor-eko soinulari eta koralak beren aire eder eta kantu xaramelekingoraltxatu dute meza eder hori. Eskaintza denboran Fourgeau gure taldearen lehen-dakariak bere arraina aldare gainerat heldu du. Meza bururatzean Michel Etcheverrykantariak elizako kantika eder bat adierazi dauku. Ondotik joan dire Ibarrun Inharrerat.Hor izan da gure konfardian partalier berrien sartzea. Horiek dire : Jean Pierre Ochin etaPierre Bareille baionesak, Armand Mutio angeluarra, Claude Larquier biarnesa, JeanPierre Germain Arkaxongoa, Jean Jarry Sarlat aldekoa, Jean Louis Leproust Tourshirikoa eta Henry Charlot Normandiakoa. Hor berean zintzur bustitzea eginik denekelgarrekin Bonnet ostatuan bazkaldu dute. Bai Inharrean eta ere Bonnet jatetxena MixelEtcheverryk bere soinulariekin bazterrak alaitu ditu. Gure amorroin konfardiaren gomitziren 30 zerrenda. 10 gure eskualdekoak (Ezpeleta, Itsasu, Kanbo, Donibane, Ziburu,Hendaia, Bidarte, Angelu Baiona eta Hiriburu), Hegoaldetik bat (Tolosa), Biarnotik, Lan-desetatik, Bordele eta Tolosa inguruetatik, Tours aldetik eta Normandiatik. Horiek denakgure herriaren oroitzapen onarekin itzuli bide dire.

KANBO

Musikari gazteen banakako lehiake-ta - Igande honetan, Etxehandian denSan Mixel kolegioko barneetan, iraga-nen da musikari gazteen arteko lehiake-ta. Union Basque elkarteak antolatzendu ekitaldi hau Kanboko Izarra elkartekokideen laguntzarekin. Goiz guzian musi-kari gazteak pasatzen dira bat bestearenondotik epai mahai batzuen aitzinean.Eguerditan egiten da sarien banatzeaeta aperitifa hartzen ahal da tokian bere-an.

Mediatekan martxoaren 19an - Aljeria-ko gerlan hil direnez orroitzeko, elgarre-taratze bat eginen da 18.30etan Kanbo-ko elizaren ondoan den orroitharriareninguruan. FNACA elkarteak gonbidatzengaitu elgarretaratze horretara.

Arats berezia zinegelan - Martxoaren19an, ortzegun aratsarekin, 21etan, herri-ko zinegelan, LA VIE MODERNE filmaemana izanen da. Raymond Depardon,filma honen egileak, 10 urtez segitu ditumendiko laborari batzu. Filmaren bidezhauen etxaldeetan sarrarazten gaitu.Filmaren helburua ez da laborantzamundu osoaren itzuliaren egitea bainanlaborari xume batzuen bizia eta lekokuta-sunen erakustea. Filmaren ondotik ezta-baida bat izanen da bi gomitekin :Maryse CACHENAUT, Euskal HerrikoLaborantza Ganbararen ordezkari be-zala, eta Marie Dominique DESAEG-HER, ADASEA elkarteko zuzendaria.

Bertsu Gaztetxean - Joanden ostiralaratsean, Itsasuko gazteenlaguntzarekin, Emaitza elkarteak antolatudu Kanboko gaztetxean bertsu gaualdiberezi bat. “Bertsu Izorraldia” deitu duteekitaldi hori. Hiru bertsolari gazte, MizelMateo, Eki Erremundegi eta Patxi Iriartarizan dira eta saiatu dira bertsu saiobaten eskaintzen manera berri batean.Gilen Hiribarren, Itsasuar bertsulariakGure Irratian zion bezala, bertsularitzairratitik telebistara pasa araziz.

UZTARITZEMarrataluma erakusketa - Hondartza elkarteak literatur eta kulturan sail berezi batderama olerki eta ipuinaren inguruan bai eta marrazki eta argazki sailean eginkizunbatzu osatuz han hemenka kultur zentro, liburutegi, turismo bulego eta holakoetan.Aurten herriko etxe, departamendu eta Euskal Kultur Erakundeak sustengaturikUztaritzen antolatuko du “Marrataluma” liburu saloina martxoaren 21 eta 22an Kiroletaezker paretean. Proiektu horrek tokiko bertze elkarte batzuen laguntza ere izanen du :Herri Soinu, Ur Begi, Ikas zentroa, Deneri Idekia, Integrazio Batzordea eta liburutegia.Lehen mailako ikastetxe guziak ere gomitatuak dira egun horier buruz lan egitera ezbakarrik herrikoak bainan auzo herrietakoak ere. Haurrak bakotxak beren tokianformatuak izanen dira tailer batzuen bidez. Elkarteak bere helburutan du, Bazkoastelehenez Saran idazleen biltzarra eta agorrilean Miarritzen egiten den saloinabezala liburuaren eguna xutik emaitea. Egun hori egokia iduritu zaio hori baitaUNESCO erakundeak munduan olerkiaren eguna erabakitakoa. Hogoi ta hamar batidazle, marrazkilari, liburu egile eta saltzailek beren lanak zabalduko dituzte publikoari.Egitaraua guti gora behera hauxe izanen da : larunbatean Nicole Lougarot, LuzienEtxezaharreta (Maiatz) eta Denise Gellini-ren emankizunak. Aratsaldeko 5etan herrikoetxearen estreina, ondotik bi ikusgarri, lehena “Otsoa” lemarekin Ikasek eskainirik etaikusgarri poetikoa, Fred Fort, Daniel Belanger, Xan Errotabehere eta Jesus Aured.Eguna bukatzeko “Xan naiz ni” Peio Serbiellen filma. Igandean Peio EtcheverryAinchart goizez eta Claude Labat aratsaldez hau hamazazpigarren mendehastapeneko sorginkeriaz egin liburuarekin. Ez da erraite beharrik publiko gazteariidekia bada gehienik gaztetasuna doala 7 urtetarik 77ra. Bi egun horietan IntegrazioBatzordeak ostatu bat atxikiko du tokian berean benefizioak izanen dituela elbarrituenburuz deraman sail ederrarentzat. Xehetasun gehiagorentzat tel. 0632493836 [email protected]

ANGELUBarbot erreka hegitiarren lanak - Baiona, Angelu eta Miarritzeko hiri elkargoak ura-ren kalitatea zaintzeko lanak eginen ditu, Europar araudiak errespetatzeko gisan.Angelun, Barbot errekaren inguruan eginen dira bereziki lanak, inguruko bizitegietakour zikinak horrat isurtzen baitira eta hortik Sables d’Or hondartzara. Lan horien egiterabehartuak izanen dira Barbot errekaren inguruan diren 200 bizitegiak. Jabe bakoitza-ren esku izanen da lanen egitea, baina BAM hiri elkargoak diru laguntzak banatukodizkie lanen truk.Neguko aterbe guneek marka guztiak gainditu aurten - Azken urteetako markaguziak hautsirik izan dira Baiona inguruko aterbe guneetan bai eta ere arratsekomahainean. Iragan urtean Angeluko aterbetxean gau guziz 28 presuna aterbetu zirenaurten 40 etara heldu dira eta 80 afari zerbitzatu da gau guziz , ehunez goiti gauhotzenetan, duela hamar urte hogeitamar otordu zerbitzatuak zirelarik. Aurtengoberezitasuna izan da urtarrila hastapenaz geroz Espainia zolatik ere jin dela jendea,hala nola Andaluziatik.

ITSASU

Sortze - Otsailaren 28an sortu da Baionan Délia FAKHFAH, Mohamed Fakhfah etaCaroline Mayolini-ren alabatxoa. Familia hau berriki kokatua da Itsasun, Bordaberrian,Rémi Mayolini-ren etxean. Zorionak familia osoari eta ongi etorri sortuberriari !

Behi hazleei - Behi gorrien hazkuntzarako diru laguntzaren erdiesteko txostena He-rriko Etxean eskura daiteke. Eskaera oraidanik eta maiatzaren 15a barne helarazibehar da DDEA laborantzako zuzendaritzari.

Informazio gaualdia - Herriko Laguntza Sozial Zentroak informazio gaualdi bat anto-latzen du ostiralean, martxoaren 20an, Sanoki gelan, aratseko 8.30tan. Gaualdi hor-tako gai nagusia izanen da droga: kokaina, ekstasia, crack, kanabisa... Zer dira xuxendroga horiek, zer ondorio eta arrisku izan dezake hauen kontsumitzeak haurrentzateta gazteentzat.Erran behar da gaualdi hau zuzendua dela gurasoeri, gai huntaz arranguratuak direngurasoeri. Sartzea urririk.

Bertsu bazkaria - Korrika kulturalakari Itsasuko Gau Eskolak antolatzen du bertsubazkari bat Amets ARZALLUS, Ximun CAZAUBON, Gillen HIRIBARREN eta JonMAIA-rekin igande eguerdi huntan Soldatenbordan. Izen emaiteak: 05 59 29 87 98(Filipe) edo [email protected]

Page 5: Herria 2999

5

AIHERRA

KORRIKA Aiherran martxoaren 30ean igande arratseko6etan - Kasu ! Kasu ! 16. Korrika Aiherrako plazatik pasatukoda helduden martxoaren 29an. Azken 30 urte hauetan eus-kararen alde egiten den lasterkaldi ederra lehen aldikotzAiherra erditik pasatuko da Isturitzerat buruz. Egun eta teno-re hautak izanen baitira, saldoan parte hartu beharko ginuke,haur, gazte, xahar eta artekoek. Arratsaldeko bostetarik goitikrakada eta animazione ukanen duzue trinketean. Korrikarenzurezko lekukoa, komiteko gazteek ekarriko daukute Gazte-txerat arratsaldeko 6.15etan, eta denek elgarrekin kilometrobat eginen dugu pollikiño, urratsean, Behibidea artio eta han-dik goiti segitu nahiko dutenek lasterrago ibili beharko dute...Ongi etorri deneri, Aihertarrek erakuts dezagun euskaramaite dugula eta iraun behar duela, luzaz.

SOS LABORARI-ren abisua - SOS LABORARI elkartea,Hazparne eta Bastidako kantonamenduetako laborarienordezkatze zerbitzua da. Hau baliatzen ahal da ixtripu, erita-sun edo heriotzeen kasuetan, bainan ere ama edo aitabakantzen karietarat. Elkarte hunek diru laguntzak emaitenditu ordezkatua den laborariari. Beharrez, langileak xekatzenere ditu. Urte sariaren pagatzeko epea martxoaren 20a baita,erna urrats horren egitera, Pascal Minjou Etxebazterrekoariedo J-Marie Dartaguiette Etxaikoari. Prezioak joanden urteanbezala dira, 45 euro etxaldearen eremailearentzat, 30 eurobizilagun edo laguntzaileentzat.

Eskola girixtinoaren 21.mus zoingehiagokaren arrakastaJoan den igandean zortzi, arratsalde eder bat iragan duteAiherrako Denen Etxera etorri diren muslari eta muszaleek.Kanpoan denbora ederra izanik ere, eta herri auzoetan askoikusgarri antolatu izana gatik, 84 parek parte hartu dute, hotsxaz baino 13 pare gehiago, eta 80 afari zerbitzatuak izandira.Lehen mailan, xapeldun atera dira Seillan (Hazparne) etaOlhagaray (Itsasu), Lafitte eta Xavier Retegui Zuraidarrenaurka nagusiturik. Bigarren mailan, xapeldun Amado etaSimeon Urruñarrak, Garat eta Eliciry Zuraidarrak garaiturik.Hirugarren mailan, Jakes Habense eta J- Pierre Sainte MarieAihertarrak garaile, Larrateguy eta Goutenegre Hazpanda-rren kontra irabazirik.Sari asko banatu dituzte antolatzaileek. Eskerrak laguntzaileguzieri, eta helduden urte arte !

Ezkerrean 3.mailako xapeldunak Aiherrako J- Pierre Sainte Marieeta Jakes Habense, eskuinean Larrateguy eta Goutenegre andereHazpandarrak

BAIGORRI“ Goxoki ” - Hirugarren adinekoak elgarretaratuko dira ortziralearratsalde huntan (martxoaren 20a) Plaza Xokon, 15.00etarikgoiti arratsaldeko askariarendako eta orain ainitzek preziatzenduten memento goxoa pasatzeko.Ganer hustea - Orroitu igande huntan martxoaren 22an izanendela eskola publikoak antolatzen duen ganer hustea,Plazaxokon, goizeko 8.00etarik arratsaldeko 18.00ak arte. Egunguzian izanen da jateko eta edateko. Hor aurkituko dira jantzi,jostagailu, txirrindula, baxera, joieria, liburu eta bertze… berdin,afera on baten egitekoa. Sartzea urririk da eta deneri idekia.Baigorriko kulturaldia - Urte guziz primaderan, Basaizea etaBaigorriko gaiteroek antolatzen duten kulturaldia hurbiltzen arida. Aurtengoa, apirilaren 4ean hasirik apirilaren 26anNafarroaren egunarekin bururatzeko, manera berezi batezospatuko da, 30garrena baita. Hastapenean, astea irautenzuen, helburu nagusi zuela, euskara, elgarretaratzen gaituengure hizkuntzaren bitartez Nafarroa lurralde osoarenbatetaratzea. Geroxago, kulturaldia, hilabete osoan hedatu da,pentsatuz asteburutan animazioak egokiagoak zitaizkeela.Urteetan, bi elkarte horiek segitu dute bide beretik, euskarareneta herriaren alde borrokatzen. Urteak pasatu dira, harremanakazkartu, sendotu edo berdin zonbait ahuldu ; gorabeherak izanikere, iraun dute. Urtemuga hunek antolatzaileeri parada emaitendu gibelera so egiteko eta neurtzeko zer bide egina izan den,bainan denbora berean ere zonbat bide gelditzen den egiteko. Aurtengo kulturaldiaren egitaraua ere Nafarroaren inguruaneraiki da. Oraiko hirugarren belaunaldi hunek, aitzinekoekerakutsi bidea segitu nahi izan du helburu berarekin : elkarlanasortu eta bultzatu. Hortarako, hainbat talde, elkarte etaeragileekin lan egin du, aurtengo kulturaldia denena izan dadin,denen artean pentsatua eta obratua.Hilabete batez, hitzordu desberdinak aldizkatuko dira Baigorrialdean. Egun, denak xeheki aipatu gabe, ohartaraziko dituguhiru aipagarrienak. Apirilaren 4ean, larunbatarekin, goizekoMerkat’ia herriko plazan eta hor berean arratsean Idoki afaria,tokiko lau sukaldariek prestatua. Prezioa 25 € eta txartelaksalgai : Juantorena ostatuan eta Idoki egoitzan Donapaleun.Kasu, lekuak mugatuak dira. Apirilaren 19an, arratsaldeko17.00tan Elizondoko Lur gelan, “ Nafarroari ” kantaldia,Nafarroa osoko 30 kantari eta kantu talde batuz. Prezioa :martxoan 10 €, apirilean 13 €. Txartelak : Elkar megadendan,Bixentainean, Irulegiko irratian, Frantxike Elizondon eta Karrikirielkartea Iruñean. Apirilaren 25ean, larunbat arratsarekin21.00tan, Baigorriko elizan “ Betiko doinuen haritik ”musikaldia, gaiteroak, Eltzegor kantu taldea eta Tolosatik helduden “ Et Incarnatus ” ganbara orkestrarekin. Denetara, 30musikari taula gainean. Prezioa : martxoan 13 €, apirilean 16 €.Txartelak Elkar megadendan, Bixentainean, Irulegiko irratian,Frantxike Elizondon eta Karrikiri Iruñean.Horrez gain izanen da beren tenoretan aipatuko ditugun bertzeekitaldirik.Dolu - Joanden astean, hiru ehorzketa izan ditugu. Astelehenarratsaldean Jeannette Goñi-renak. Baigorriko karrikan sortua,bortz seme alaben ama, Larrazkena etxera erretiratua zen eta81 urtetan pausatu da. Ortzegunean, 105 urtetan zendu denIrma Louis-renak, hau ere Larrazkenera erretiratua. Elizkizunahemen iragan da eta ondotik bere gorputza “ Savoie ” alderaeraman du familiak. Larunbat arratsaldean, Marie-MichèleBidart Salaburukoa dugu segitu bere azken egoitzara. Semebaten ama, bazuen zonbait urte minbiziarekin borrokan hari zelaainitz gorabeherekin. Azkenean eritasun hunek ereman du 55urtetan, oraino frango gazterik. Jendalde ederra bildu da azkenagurraren egitera. Nahigabetan diren familieri helaraztendizkiegu dolumin bizienak.Musa - Txapelgo nagusiaren kondu, Manexeneko haitadakbururatu dira. Horgo lau pare gai atera dira kantonamendukofinalerdiak jokatzeko helduden igandean Bidarrai Noblianean.Horiek ditugu : J.B. Lambert – Golofit, F. Garaicoetchea - J.P.Sallaberry, M. Urricarriet - G. Oçafrain - L. Sagardia eta J.B.Marisco. Suerte on deneri.Pilota - Joanden asteburuan Zaharrer-Segik sei pare bazituenfinaletan eta bortzek irabazi. Euskal Herriko ligaren kondu,esku-huska txapeldun ditugu A mailean - BenjaminetanAlcasena / Bascans 40 - 8 nagusituz Airetik-eri. Minime-tanBerterreche eta Barreneche 40 - 31 nagusituz Senpere-ri. B.mailean. Benjaminetan Berterreche Hualde 40 - 16 nagusituzSarari eta Minime-tan Ernautene eta Labat 40 - 16 nagusituzItsasuri. Pasakan, Frantziako txapelgoaren finala ereman duteDutaret eta Izoco-k 13 - 12 nagusituz Azkaineri. Jean Lemoinekopan aldiz, Gaicoetchea eta Cuiburu-k galdu 11 - 13 Sararenkontra. Txalo beroak guzieri.

Lerrazki egonaldiaNegu huntako elurte horietaz untsa baliatu dira Garazi Bai-gorri eta Amikuzeko 50 bat gazte. Nafar Gazte elkarteakantolaturik, aurten ere, eskiatzera izan dira otsailaren 17tik19ra. Elurra nasaiki, izigarriko aro ederra, ez zutenhobeagorik amensten ahal. Luz Ardiden-eko lerrazki guneanbi egun osoz ibili ondoan eta Lurdeko harpetik itzuli bat egineta, loriaturik sartu dira neguko egonaldi hortarik... gehienakudako Portugaleko bidaiaren beha! X.L.

JUTSI

Etxe xahar bat berpiztu - Azken urte hori-etan agertu ditugu astekari huntan gure he-rriko seme alaba gaztek eraiki dituzten e-txeak, haboxiek beren etxeko lurretan egindituztelarik. Aurten ere badugu berri on batzeren Garat-Bordako alaba den Isabellekbere senarrarekin arraberritu baitu ederkisortetxeari hurbil dagon Salakoborda etxexaharra. Kasik mende bat badu hor ez zago-la bizitzailerik eta gauza horren ikusteakplazer egiten du herri ttipi batetan bereziki.Orai sartuak dira egoitza berrituan eta pla-zerraren handitzeko uda huntako igurikatzendute beren lehen fruitua. Goresmenakeskaintzen diozkategu eta suerte on izandezatela ondoko egun eta urtetan. P.L.

BIDARRAIBerri ona - Duela bi urte, erakasle postu bat galdu zuen gureherriko eskolak. Hara postu oso bat ber-eskuratuko duela hel-duden ikasturte sartzean, euskarazko postu erdi bat etafrantsesezko erdi bat, eskolako ikasle kopurua goiti ari-eta.Hori, bai, berri ona !

Ez nahikoa - Bostehun bat sartze egin dute gazteek Ezpele-tako kontzertuan. Ez nahikoa beraz, bertze hainbertzerenesperantza ere baitzuten. Erran behar da gau berean bazelahortik hurbil, Hazparnen, kontzertu handi bat, orain modagaitzan omen den elektro musikaldia, bertzeak bertze BirdyNam Nam paristar talde famatuarekin. Hunek bildu du gazteuholdea, Ezpeletakoaren kaltetan !

Mus - Kantonamenduko finalerdiak jokatuko dira igande huntanNoblianea ostatuan, aratsaldeko 3etatik goiti. Gure herritik laupare sailkatu dira : David Ibarrola - Jean Marc Orhategaray,Arño Moules - Jean Pierre Bidondo, Beñat Poeydessus - KaietElissetche, Celine Haran - Cecile Barnetche.

IRISARRI

Kantaldi elizan - Martxoaren 22an, igandearatsaldez (16:30), kantaldi bat beharra daelizan, Gazteak eta Izarrak taldeekeskainirik. Garazi - Baigorrialdeko 12 gaztedoatzi Lur Sainduetara helduden udan,uztailaren 20etik 31ra, eta bidaia hortakogastuak arintzeko dute kantaldi hori anto-latzen. Sartzea urririk, kantaldi denboranhaatik eskea eginen da, bakotxak nahiduena eman dezan. Tokian berean, janariaeta edaria ere.

Eskubaloia - Carcassonnen galdu dute iri-sartarrek 27-23 (partida erditan 16-10). Tan-toen erdiak Alexandre Mellouk jokolariari zordizkio Irisarrik, bainan ez da aski izan…Ondoko partida, Airoski gelan, Bordele-Cauderan-en kontra martxoaren 28an. Irisa-rriko bigarren taldeak ere galdu du, etxean,Martignas-en kontra 26-36.

Sortze - Ongi etorri egin du Benedicte etaPatrick Dagorret bikote gazteak bere lehenhaurrari, Alatz izendatu dutena. Osagarri etasuerte on haur sortu berriari eta goresmenberoenak familia guziari.

Heriotze - Otsailaren 28an segitu dugu bereazken egoitzarat Aña MinhondoIndartenekoa 86garren urtean itzali dena.Bost seme alaben ama, bere senharra duelaurte bat galdua, utzi du mundu hau berefamiliaz inguratua. Dolu horrek hunkitzendituen guzieri gure orhoitzapen eta doluminberoenak.

A.I.

IHOLDIEriak - Kanboko artalekurat eremana izan daxaharretxean ginuen Sadarreko Erramun.Han behar duen tratamendua egin ondoan,itzuliko zaukula laster lagunen arterat bereomore onarekin ez dugu dudatzen. Sokorriklinikan egon ondoan zonbait egunez, etxe-ratua zaigu Haixtoaiko Jeannette eta atseginhartu dugu. Doatzila polliki diotegu desi-ratzen eta denbora berean juntatuz bertzeherriko xahar eta eriak, bidaltzen dizkieguguzieri goraintzi amultsuak.

Behi ederrak - Igandean, bakotxa gureahalaren arabera, hurbilduko gira gure labo-rari gaztek Heletako plazarat eremanendituzten kabala horien ikusterat. Nahi baitugusustengu ekarri eta oroz gainetik ohorebaitzaiku !

ARMENDARITZEEmazteak elgarretaratu - Hautuan ginuen apairua, edoeguerdiarekin edo aratsarekin. Bi talde horietan emaztemultxoa bildu da. Lanak, arrangurak ixtaño batez baztertu,mahaipean zangoak ezarri eta ederki xerbitxatu gaitu gureherriko ostalertsa paregabeak. Musean hoberenak… agertuzbatzu, denek airos utzi dugu lekua, agian beste urterako. Gurijuntatu ahal ez direner igortzen diotegu haatik gure agurrikgoxoenak… bihotzez. M.A.

HELETA

Primaderako feiria - Jada aipatu egunetaneginen da ibiakoitz 21ean eta igande 22an.Haatik gaizki irakurririk gaizki ezarri baitutlehen egunean ez dira zaldiak baizik aurki-tuko, igandeko daude behiak, bertzaldeerakusketa nasaia eta ganher husteak. Ho-rrek ez erran nahi ez dela bi egunez jinbehar. Barkatu.

Igandeko mezak - Ibiakoitz aratsean, 19orenetan Heletan. Igandean, 9.30etanLandibarren, Martinen eta Armendaritzen,eta 11 orenetan Mehaine eta Iholdin.

Herritarra

Page 6: Herria 2999

Zuk ere ez irakurle ? Konpre-nitu hitza “ ulertu ” baino uler-garriago zait : latinetik helduda eta erran nahi du “ gauzakelgarrekin hartu ” ; elgarrenarteko loturak egin eta argi batpizten balitz bezala, zure bai-tan : “ Eurêka ! ” erranaraztenzaituena. Biziko gauzen konprenitzensaiatzeko bada ainitz egiteko :gogoeta, otoitz, meditazio,kontenplazio, deskantsatze, i-txaropen eta baikortasun sus-tatze, norberaren ahalmenenhazitze, bizitze… Lagungarridira ere, dirudienez, keinu bat-zu, ageri ez den errealitatehortarik heldu zaizkigunak. Ja-danik aipatua dut gai hori he-men berean eta nion ez nin-tzela ari norberak miatzen di-tuen keinu horietaz bainan,bakarrik eta ustegabean, be-ren baitarik bezala, begienbixtara heldu zaizkigun horie-taz.Zutabe huntan idazteak go-goetak eginarazten dizkioidazleari eta beharbadairakurleari. Berrikitan pundubat egin dut nere fedeaz“ Hala ere sinesten dut ” titulupean. Ageri zen Jesusen e-rakaspenarekin ados nintzelabainan gure gidari

gorenenekin ez beti… Usaianbezala, iduritu zitzaidanhaizeak ereman zuela neregogoetaldia…Ibili berria naiz soldadogoanezagutu Réunion ugartean, a-laba gaztena harat ganagenuen urte pare batentzat.Apezgaigoa utzi ordu eginnuen armada. Semenariotikkazernara! Segur da nerebaitako solasak izan zituelaeztabaidagaiak; duela 35 urteutzi tokien ikustean berdin:egin bideari behako batenemateko parada ezin hobea. Hemen aipatu nahi nukena dasoilik “keinu” horiena. Harri-garrizkoak etorri zaizkit bat-batean begietara bizpahirualdiz, emozio on haundi batezgainditzen nindutela. Suertezzitakela diozu irakurle? Badi-take. Nere aldetik frogatu izandut badela zerbeit, ez dutanakonprenitzen bainan lagunga-rri zaitana, bakan gertaturikanere. Bidaia abiatu aitzin plazerrezirakurtua nuen Peio Ospital-enikuspegia, ba frantsesez LeJournal du Pays Basque kaze-

tan, ba euskaraz Herrian; eginnuen nere baitan “Uf! ez haizbakarra menturatzen denaidaztera bertze girixtinotasunbat bizi dugula ainitzek”. Han,Réunion-ean, sentsazio onakizan ditut egin bideari begira;gainera harremanetan ginenhango jende batzuekin, Tamulpopulukoak eta Malbar erlijioedo filosofiakoak; desbideratu-ak? Ez. Ze jende onak! Han-dik etorri ta berriz ere desolat-ua nintzen ikusiz zer erratenzen brasildar neska ttiki hor-ren inguruan: ama tamedikuak eskumikatuak,bortxatzaile basati hori ez…“Hala ere sinesten dut”bainan… Itxaropena atxik dezagun,Frantziako apezpikuek bertzesolas batzu plazarazi dituzte.Uf!!!! Sinesgarritasun pixkabat salbatu dugu gure gazteeribegira. Lagun batek dionbezala: “Guk, gurea eginendugu, segituko dugu sinesteneta pratikatzen bururaino,bainan gazteak nola eka-rraraziko ote ditugu gurebideetara ?”Ez dut dena konprenitzenbainan uste dut, “Euskaldunfededun”en ondokoentzat, gubezalako mohikanoentzat,Peio Ospitalek oinharrizkoidazki bat ateratu duela etamereziko zuela hemenagertzea modu hoberenean. Biba hi Peio. Milesker hiri, hirebizi fede eta fede biziarenberri hola plazaratzeaz.Jesusen ebanjelio eta e-rakaspeneri, bai ; gure gidarigoreneri, noiz nola. Mandio

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Soako bat emaiten diozu Pariseko edo Bordeleko egunkarierieta ez duzu hitz bat irakurtzen bahituetaz. Ez dira batere aipatzen. Garaibatean Ingrid Bétancourt-en alde jokatu dira eta are gehiago askatua izandelarik. Egia da erdi frantsesa dela. Berdin aipatua izan da joanden asteaneta nasaiki, Mexikon preso den 34 urteko emaztea. Ez dakit hobendun denala ez. Dena den gure Jaun Presidentak, Mexikon egonik, aipatu du kasuaeta batzorde bat ari da lanean. Iduri luke frantses bahituez bakarrik axo-latzen direla frantses kasetariak. Eta bertzeak ?

***Des racines et des ailes : Nahiz Victor Hugo-k izendatzen zuen “Napoleonle petit” iduri luke Napoleon III-ak eragin aski haundia ukan duela 18 urtez(1852-1870). Maite zuen Compiégneko jauregia eta han bestaz besta zabi-lan gomit zirenak zortzi egun pasatzen zituztela jauregi hartan gure arba-soek horiek guziak pagatzen zituztela zergen bitartez.Denbora berean eremu berdeak sortu ditu Parisen, hala nola “Le Bois deBoulogne”, “Le Parc Montsouris” eta “Les Buttes Chaumont”. Egia da ereHaussman prefetari esker Parisek hartu duela bertze itxura bat. Orduangizonak hamabi oren egunean ari ziren lanean, emazteak gutixago eta hau-rrak halaber. Horiek guziak ez dira ahanztekoak. Enperadoreak bereEugeniarekin sortu zuten Arcachon bainan emankizunean ez dute Miarritzeaipatu. Denbora goxoa iragan du emankizun horrekin.

***Jo eta jo : Parisen ziren ikasle batzuk Montparnasse-ko geltokian poliziarenganik bildu dituzte zenbait kaskaño treinaren beha zaudelarik. LegeBiltzarrean aipatua izan da eta ezagutzen dugun Barneko ministroakerantzun du erakasleek hobeki behar zituztela zaindu beren ikasleak. Eta joaitzina !

***Errugbia : Harrigarria bainan hala da. Top 14 delako xapelgoak segitzen dunazioarteko xapelgo denboran. Lau jokolari falta ziren Miarritzen eta galdudu Montpellier-en kontra (12 eta 9), Mont de Marsanek ere Briven aurka (18eta 16) eta Baionak garaitu Akize (14 eta 9). Aski lan ukan dute GalesekItaliaren kontra gutiz irabaziz (20 eta 15), Irlandak irabazten zuelaEskoziaren kontra Eskozian (22 eta 5). Eta igandean, Frantziak zafraldiederra bildu du Ingalaterran (34-10). J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

EUSKAL IRRATIAKMartxoaren 18a, astezkena • 17.00 : Jalgi Hadi berezia Se-gura Irratian eta Euskal Irratian Martxoaren 19a, osteguna • 19.00 : Mintza leku, emaztea-ren eskubideak sozial eta eko-nomia arloan. Otsailaren 22a, igandea • 9.30 : Gure Bazterrak LapurdiJatsutik, hirugarren alea• 10.30 : Meza Saratik • 15.00 : Errubia Maule /Nice• 12.30 : Gure arbasoak, An-hauzeko Maddi Riouspeyrous-en solasaldiaren segidaMartxoaren 23a, astelehena • 19.00 : Zer dioxu, Kazeta.infoguneko arduraduna den MaiteUbiria

Gatuzain argitaletxearen sarea bi liburuberriz aberastu da. Lehena dugu Gotaine-Irabarneko Nicole Lougarot-en Bo-hémiens obra (140 orrialde, 13 euro). Du-ela hiru urte, tsigano musika talde bat eto-rri zen Xiberorat, Xiru festibala kari. Ordu-an entzun zuen gotaindarrak lehen aldikotz1802ko sarekadaz mintzatzen. 475 buhamipreso hartuak izan ziren Maule eta Baionaaldean. Gertakari hori gehiago zilatu nahiz,hasi zen beraz buhamien egoera ikertzen.Eta fruitua hor dugu, martxoaren 16 huntanargitaratu duen Bohémiens ikerlana, bideberetik aipatzen daukula ere buhamien e-ragina euskal dantzan eta musikan.

Gatuzain-en bigarren liburua martxo ondarhuntan plazaratuko da. Liburu aski harri-garria eta hain segur oihartzun handikoa.Emilie Lelouch paristarraren Nés pourmourir ? liburua (260 orrialde, 18 euro).Denek gogoan dugu “Arche de Zoé” gober-nuz kanpoko erakundearen abentura2007an, Tchad herrialdean. Eric Breteau-rekin muntatu zuen erakunde hori EmilieLelouchek haur andana bat heriotzetik sal-batzeko asmoz, haur horiek Frantziaratekarrarazi nahiz, familia batzutara, etaEuskal Herriko zenbaitera ere. Bainan ope-razio hori etzen nahi bezala iragan eta E-milie Lelouch eta bere lagunak preso har-tuak izan ziren Tchad-en, gero Frantziara-tuak izaiteko Nicola Sarkozy presidentarenbitartekaritzari esker. Emilie Lelouchekurtea badu presondegitik ateratua dela, etaliburu hunen bidez bere ikusmoldea za-baltzen dauku. “Zernahi gauza kondatu dagutaz, bainan egia zena ? Irakurleek ju-jatuko dute liburu hau irakurtu ondoan” dioEmilie Lelouchek berak.

Ez dut denakonprenitzen…

GATUZAIN ARGITALETXEARENUZTA BERRIA

EUSKAL HERRIKO LABORANTZAGANBARA

LASTER LIBURU BATEuskal Herriko Laborantza Ganbarak gaitzeko sustengua ardietsi du alde guzi-etatik bere lana aitzina eremaiteko. Martxoaren 26an agertuko du Baionakoauzitegiak joanden urtarrileko auziaz bere erabakia. Afera luze hortaz, lasterliburu bat ateratuko du Elkar argitaletxeak, Rémi Rivière eta Maritxu Lopepekazetariek idatzia. EHLGk eramaiki duen borrokaren sustenguzko obra, gora-beherak hobeki konpreniarazteko, 150 orrialdetan, horietan 60 orri argazki hu-tsez. Liburu horri buruzko suskripzioa oraindanik abiatua da. Liburu hori nahilukeenak behar luke helbide hontara manatu : “EHLGk bizi behar du, 20Cordeliers karrika, 64100 Baiona”, 20 euroko txeke bat juntatuz (txekea, Elka-r-en izenean). Atera bezain laster beren etxetara helaraziak izanen dira liburu-ak manatu dituzten guzieri, posta gastuak Elkar argitaletxearen gain.

HARROBI , ET XEGINTZAKO PUSK AEntreprise

EUSKAL HERRIKO ETXEAMUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T

Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 0 9 29 0 F 0 9 29 89 3

EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8Martxoaren 21ean, 14.00 : Euskal Herriko historia – JL Davant, euskaltzaina : “1515-tik1789rat – Euskal Herria zazpi pusketan”.Berriz zabaldua : Martxoaren 23an (23.00) ; 24an eta 26an,14.00 eta 20.15Martxoaren 22an, 14.00 : “Jainkoaren esperientzia”, 24. Gogoeta Astetik – José LuisGerrikagoitia OCD.Berriz zabaldua : Martxoaren 25an eta 27an, 14.00 eta 20.15Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Asteartea 24 : Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaiarentzatmisionest bat – Pierre Andiazabal.Asteazkena 25 : Liburuen alorra – Elkar Megadendatik PeioEtxeberri - Aintxart.Osteguna 26 : Iruñeako elizbarrutiko berriak.Ostiralean 27 : Herria astekariaren prentsa bildumaJamattitt Dirassar.

Diska berri Iñaki Garmen-dia Laja trikiti-lariak eta MikelAlustiza pan-dero joi leakberen bigarrendiska plazaratuberria dute,Non zuztarra,han adarra, 14kantuz osatua(Elkar). Kalitatehandiko musika,h e r r i k o i a ,freskoa, alaia.Diska hor-rentzat juntatuzaie Ramon Zu-bizarreta Lan-dakanda, luzazL a j a - r e k i narizana dena.

EGUNGO EUSKAL ELEBERRIGINTZA

1980-ko hamarkadatik hona, eleberria genero nagusi bilakatu da euskal li-teraturaren eremuan. Iratxe Retolazak literatura irakasten du Euskal HerrikoUnibertsitatean eta eleberrigintza lantzen du molde berezi batez. Berrikitan,Egungo euskal eleberriaren historia deitzen den liburua argitaratua du.Martxoaren 25-ean, oraiko idazle eta obra berri horien aipatzera etorriko daBaionara. Mintzaldia Baionako fakultate berrian (Amphi A) iraganen da, ara-tsaldeko lauak eterdietan eta sartzea libro izanen da interesatuak direnentzule guzientzat.

Page 7: Herria 2999

DONAIXTIKO SAN MIXEL KOLEGIOA IRAILEAN BETI ZABALIK ?

7

BERRI TXAR BATZU ETA ON ZENBAIT

MODERNEKO FINALAKWaltari. . . . . . . . . . . . . . . . . . 20Ezcurra . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2Hemen ditugu, Baionako Mo-derne trinket berinadunean, berritxarrak Paxkal Ezcurraren kol-patzearekin. Bigarren partidahunen beha egona zen jendealde bat pollita, dena kasikeskuinalde hartan emana, parti-da hau hasi delarik, finala haun-dia alabainan, beste lehen parti-da horren ondotik. Berehalaagertu da zer haritan zagoenWaltari. Bere apuñoko bote ziri-molatu misteriozko harekin,laster ohartu da jendea harensakearen bortitzari. Lehena,botea emana baitzion suerteakez du hunek botetik egin bainalehen kintzea bai halere. Gerohasi dira xintximariak Waltariksakea hartu duelarik. Sekulanbaino bortitzago : zola legun hor-tan bazoan pilota, urruñarrakikusi ere gabe, 10-1, 20-1, deusezin egin xuriak beltzaren kontra.Orduan du kanporainoko batenbaimena ukan Paxkalek, arraszilegi dena. Gero zer den gertatuez du ikusi jendeak, bakarrik kan-porat atera da pilotaria ate beri-nadunari kaska bat emanez bereburuaren kontrako kexuan, ezinkonprenitua. Odoletan besoa,zabal zabala etzan dute lurreaneta medikua deitu, hunek aldizSAMU sokorri zerbitzua. Jendeabeha atxikirik eta ahal bezaineztiki mintzatu berari eta pu-blikoari, abisua jin da azkeneanez ginuela partida menturarik,salbu txartelak atxikitzeko bestealdi batentzat. Agian gerokorikgabe Paxkal eta arduradun guzi-ak, eta laster sendatzeko mentu-ran.Patrik Oçafrain . . . . . . . . . . 40Andre Kurutcharry . . . . . . . 29Gero ikusi dira finalerdien bigaltzaleak, bi pilotari pollit bainakasik abilegiak biak ere etalaster, guti baina, kintze pollitbatzu ; lehenaren 9 bote etabigarrenaren 2rekin, bainanberotasun guti ala pilotarien alapublikoaren aldetik. Iduri, kasik,finalean ez badira, ez duela bizikibalio. Gose batekin atera da jen-dea Modernetik larunbatean,bainan zer egin holakoetan ?

ARMENDARITZENBEREZKOAKEtcheverry - Harismendy. . 40Bielle - Ducassou . . . . . . . . 38Igandean hasi da berazberezkoen xapelgoa Elhina trin-ketean eta jendeari ederki gus-tatu zaien partida on bat egin ereoren bat eta erdi iraun duena,seriostasun handikoa pilotarihorietarik batzuek segurik ontsaprestatua zutena. Elgarren bete,aitzinean ziren galtzaleak,38taraino eta beraz ontsa gutikegin du afera.Saldubehere . . . . . . . . . . . . 40Dufourq . . . . . . . . . . . . . . . . 39Eta huna, lehenik bi amatur finhauek han berean egin dutenpartida, beste batzuen menturan

agian !GARATENEANLarrechea - Jeannots . . . . . 50Sorhuet - Dermit . . . . . . . . . 46Astelehenean elgarren bete ibilidira aski luzaz bi pare hauk,bospaseien aurrean halereartean eta hamar kintze ereukanez Sorhuetek baina La-rrecheak ezarri ditu denak berenlekuan, Jeannots ontto batekin.Helduden astelehenean Aguirre-Jeannots eta Ezcurra I-Bessonart Garatenean. Eta Bai-gorrin bi partida, xapelgoko igan-dean. Lehenik Sorhuet-Etchetoeta Larrrechea-Waltari. GeroBielle-Ducassou eta Ibarrola-Oçafrain.

XAPELGOEN SEGIDAGauzak aldatu dira azkenhuntan. Paxkal Ezcurra kolpatua,eta Kurutcharryk ere eskua min-bera du bulta bat huntan. Helduda beraz bikote horietan Waltariariko dela Larrechearekin,gibeletik, eta Bielle-Ducassou ereariko direla, osatzeko, lehen par-tida bi ponduz galdu bazuten ere(ikus gorago).Igande huntan izanen daberezkoen xapelgoko lehen parti-da, Baigorrin aratsaldeko 4orenetan. Hor ariko dira, lehenik,Sorhuet-Etcheto eta Larrechea-Waltari. Gero segidan, Bielle-Ducassou eta Ibarrola-Oçafrain.Goazen igandean Baigorrirat.Amaturretan aldiz, joandenastean emaitza bat gaizki ezarridugu, J. Marc Lamure zengaraile 40-29 Beñat Maitiarenkontra, eta ez kontrarioa.Barkatu !

HEGOALDEAN HORRA LAUXAPELDUN GAIAKIrujo-Goñi III ala Olaizola-Men-dizabal ?Olaizola II - Mendizabal II . . 22Bengoetxea VI - Beloki. . . . 16

Berasaluze IX - Pascual . . . 22Gonzalez - Eulate . . . . . . . . . 8

Orgay - Urberuaga . . . . . . . 18Del Rey - Merion . . . . . . . . . 10Holakoak izan dira DonostianAtano IIIko partidak. Lehen horixapelgoko finalerdia, Aimarrenfinitze biziarekin. Bainan erebigarren hortako zafraldiarekin.Irujo - Goñi III. . . . . . . . . . . . 22Berasaluze III - Begino . . . . 15

Leiza - Patxi Ruiz . . . . . . . . 22Olaizola I - Pena . . . . . . . . . 15

Belloso - Apraiz. . . . . . . . . . 22Diaz - Urrizelki . . . . . . . . . . . 20Iruñean ere baziren beste hirupartida. Horra nola diren arizoingehiagoka Nafarroa etaGipuzkoa beren pilotariekin.Lehen partida hortan kasu haatikMartinez de Irujori, nahiz hor iza-nen den ere bere maleziangoizuetarra. Gu ez gira pariotansartuko zer gerta ere.

Bego

LEGEZKO ABISU

BAIONAJules Ferry eskolako “ikasleen integrazio gela” lanjerean - Bande-rola eskolako sartzean eman dute eta eskola bera blokatu dute aitzine-ko astean goiz eta arratsaldez, sustengu petizionea auzoan izenpeara-zi dute, auzapezarekin bildu dira biharamun goizean. Iduriz ez da behinbetiko trenkatua helduden sartzean zutik izanen den oraino integrapengela hori. Erakasle postu galtzeaz mehatxatuak diren eskoletako burra-soak Pauera joan ziren beren kexuaren erakustera Jules Ferryko egunhartan. Eskola karta berriaren bilkura biziki luze joan zen astelehen har-tan, eta biharamunean, CDEN edo hezkuntzako departamendukokontseiluak akademiako ikuskariaren proposamen kasik guziak ontzateman ditu.

Salgai Bonnat laukia, arte garaikideko erakusgunea-Paysbasquein-fo.com web gunean ekarria denez, Bonnat erakustokiaren ondoan den“Carré Bonnat” erakuslekua salgai ezarria du Baionako hiriak. Hirumailetan orotara bost ehun metro karratuko eraikin hori baliatua zenartista garaikideen obren agertzeko, zenbait euskal kantari ere hor arituizan dira aldi bat edo beste.

400 bat ikasle karriketan, IUTren defentsan - Ikasleen ondoan bazi-ren ere unibertsitateko erakasleak. Aldarrikapenak, azaroan mugimen-dua abiatu zuteneko berak dira, Pécresse ministroak egin nahi dituenerreformei Ezetz erraitea, LRU lege proiektuari Ezetz erraitea. Eta kla-seak blokaturik atxikitzea zaila bilakatzen bada ere, azterketak gero etahurbilago baitituzte, aitzineko asteazkenean bildu dira berriz ikasleak,beste mobilizapen mota batzu aztertzeko.

Abisu - Martxoaren 28an, ibiakoitzez (14.00), bilkura bat antolatua daeuskal iturri zaharreko jakitatearen biltzeaz, Elkar megadendan, ororiidekia.

Françoise LARRALDEAvocat au Barreau de BAYONNESpécialiste en droit des sociétés

et droit commercial21, rue Chauvin Dragon

64500 SAINT-JEAN-DE-LUZVALMAROIL

Société à responsabilité limitée enliquidation au capital de 20 000 eurosSiège social et siège de la liquidation :37 avenue des Allées 64700 HENDAYE

491 158 150 RCS BAYONNEDISSOLUTION

Aux termes d’une Assemblée GénéraleExtraordinaire en date à SAINT-JEAN-DE-LUZ (P.A.) du 31 décembre 2008, lacollectivité des associés a décidé la dissolution anticipée de la société àcompter du même jour, et sa mise enliquidation amiable sous le régimeconventionnel en conformité des dispo-sitions statutaires et des articles L 237-1à L237-13 du Code de Commerce, pourcause d’extinction de l’activité.Elle a nommé comme liquidateurMonsieur Pierre MACICIOR, demeurant :62 avenue des Mimosas à HENDAYE (P. A.), et lui a conféré les pouvoirs lesplus étendus pour terminer les opéra-tions sociales en cours, réaliser l’actif,acquitter le passif.Le siège de la liquidation est fixé ausiège social, soit 37 avenue des Allées àHENDAYE (P.A.). C’est à cette adresseque la correspondance devra êtreenvoyée et que les actes et documentsconcernant la liquidation devront êtrenotifiés.Le dépôt des actes et pièces relatifs à laliquidation sera effectué au greffe duTribunal de Commerce de BAYONNE.

Le Liquidateur

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial“Central Forum” - Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)

ALURE’SSARL au capital de 15 000 euros

SIREN 489942839AVIS DE TRANSFERT DU SIEGE

Par décision du 31 janvier 2009, lesassociés de la SARL ALURE’S ontdécidé de transférer à compter du 31janvier 2009, le siège social de BIAR-RITZ (64200), 14-16 Avenue EdouardVII à BARBAZAN (31510), Le Lac et demodifier en conséquence l’article 4des statuts. La Société, immatriculéeau RCS de BAYONNE sous le n°489942839 sera immatriculée auprésdu RCS de TOULOUSE.

POUR AVIS, Le Gérant

CHANGEMENT DE GÉRANTSARL NEW DELICES D’ASIE 88Enseigne : New Délices d’AsieSARL au capital de 8000 euros

Siège Social : Pôle Grand Basque, 6Chemin de Hayet 64100 BayonneRCS BAYONNE : 507 729 275Par l’AGE du 02 mars 2009, il a éténommé nouveau gérant, M. HUANGShifen, demeurant 12 rue Erik Satie94400 Vitry sur Seine, en remplace-ment de M. JIN Changfeng, démission-naire.Notification au RCS de Bayonne.

JUNQUA LAMARQUE & ASSOCIÉSSCP D’AVOCATS

L’Alliance - Centre Jorlis64600 ANGLET

RCS BAYONNE D 393718218

VENTE DE FONDS COMMERCIALSuivant acte authentique pardevantMaître Bernard GOUFFRANT, notaireassocié à Saint-Etienne de Baigorry,en date à Anglet du 4 mars 2009 enre-gistré au S.I.E. DE BAYONNE POLEENREGISTREMENT le 5 mars 2009,Bordereau n°2009/303 Case n°1 Extrait1144, Madame Martin Mirentchu Bertheépouse séparée de biens de MonsieurMichel LEGUIA, née le 4 juillet 1948 àURRUGNE (64), demeurant à HEN-DAYE (64700) 9 rue Burugoria, inscriteau RCS BAYONNE 306 816 640A VENDU A :La SARL YRIBARREN SCHNEIDER,société à responsabilité limitée au ca-pital de 24.000 € dont le siège socialest à HENDAYE (64700) 4 rue d’Hapete-nia, immatriculée au RCS BAYONNE305 121 022Un fonds de commerce de boulangeriepâtisserie exploité à HENDAYE (64700)109 Boulevard Leclerc.Moyennant le prix principal de275.000 € comprenant 265.000 € d’élé-ments incorporels et 10.000 € d’élé-ments corporels.L’acquisition a été fixée rétroactive-ment au 1er février 2009.Les oppositions, s’il y a lieu, serontreçues en la forme légale dans les dixjours de la dernière en date des publi-cations légales au cabinet de la SCPJUNQUA-LAMARQUE & ASSOCIES,avocats, Centre Jorlis, ImmeubleAlliance, ANGLET (64600) où domicilea été élu à cet effet.

Pour unique insertion.

AVIS DE CONSTITUTIONAux termes d’un acte sous seing privéen date à BAYONNE du 12 février 2009,il a été constitué une société présentantles caractéristiques suivantes :Dénomination sociale : FACTOR CO2TRADING FRANCE,Forme sociale : Société à responsabilitélimitée,Siège social : 19, Place André Emlinger -“Central Forum” CIDEX 1 - 64100 BAY-ONNE,Objet social : Investissements directsou indirects sur les marchés de gros decarbonne tant pour son propre compteque pour le compte d’autrui. Négocia-tion bilatérale et négociation via lesplateformes électroniques, notammentcelle de la bourse mondiale de l’environ-nement dénommée “BlueNext”.Durée de la société : 99 ans à compterde la date de l’immatriculation de laSociété au RCS,Capital social : 7500 euros,M. Kepa SOLAUN MARTINEZ et M. IkerLARREA ERENO sont nommés pre-miers gérants de la société pour unedurée indéterminée.

Immatriculation de la Société au RCSBAYONNE, La Gérance

ETUDE DE ME BERNARD ET JERÔMEGOUFFRANT

NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte reçu par MeJérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINTETIENNE DE BAIGORRY, le 10 mars2009, enregistré à BAYONNE, il a étéconstitué une entreprise unipersonnelleà responsabilité limitée ayant les carac-téristiques suivantes :Dénomination : “EURL IRIBERRY”.Siège : SAINT ETIENNE DE BAIGORRY(64430), place de la Mairie.Durée : 99 ans.Objet : L’exploitation d’un fonds decommerce de boucherie - charcuterie -traiteur, avec activité ambulante, dedépôt de pain.Capital social : 5000 euros d’apports ennuméraire, entièrement libérée.Gérant : Monsieur Patrick IRIBERRY,boucher-charcutier, demeurant à SAINTJEAN PIED DE PORT (64220) chemind’Olhonce, pour une durée indéter-minée.La société sera immatriculée au RCS deBAYONNE

POUR AVIS ET MENTIONMe Jérôme GOUFFRANT

EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETASEGURAKO FINALA

Joanden arunbatean jokatu da Euskal Herriko mus txapelketarenfinala Seguran, zazpi lurraldetako 64 muslari pareren artean.Arrakasta handiko eguna. Pedro Olarte abetxuarra eta Alberto Fer-nandez gasteiztarra dira txapeldun ateratu, 3000 euro eta bertzesari batzu eskuratuz. Bigarren, Trebiñoko pare bat, Olga Martinezeta Alberto Argote, 1500 euro eta bertze sari batzu.

Egun bat lagun -buraso, hautetsieta bertze- bildu da joandenlarunbatean Donaixtin, San Mixelkolegio aitzinean, ikastetxe hor-ren hestea salatzeko. Horietan,Jean Lassalle deputatua. Etahunen hitzek bazterrak harriaraziditu, ziola San Mixel ikastetxeakez zituela ateak hetsiko, hor-tarako urratsak eremanak zituelaXavier Darcos Hezkunde min-istroarekin mintzatuz…

AUTONOMIAREN UDABERRIA

Autonomiari buruzko gogoetal-diak bultzatu nahian, bi ilabetezhamabost bat mintzaldi-eztabaidabeharrak dira herri desberdine-tan. Martxoak 20, Baionan, UrkoAiartza mintzo Eskoziakoadibideaz. Martxoak 21,Donibane Lohizunen, NicolasSalvini korsikarra. Martxoak 24,Urruñan, Gorka Elejabarrieta etaTtotte Etxebeste. Martxoak 27,Baigorrin, Floren Aoiz eta MizelBergouignan. Apirilean, bestebederatzi biltzar, Ezpeleta,Bidarte, Ahetze, Hazparne,Donibane Garazi, Azkaine,Arbona, Uztaritze eta Hendaian.Eta maiatzean biga, Saran etaMiarritzen. Xehetasun ge-hiagorentzat : 06.77.31.93.64.

ELB-ren KEXUALDIA DONAPALEUN

Iragan ostiralean, ELB sindikatak bere kexua adierazi du Dona-paleuko karriketan. Laborariek ezinbizia duten huntan, %60kogaltzerainokoekin zenbaitzuk, “beste batzu gizentzen ari dira”, dioELB-k, hala nola Crédit Agricole bankua (miliar bat euro benefizio2008an), Lur Berri kooperatifa (1,53 milioi) eta Groupama axu-rantza etxea (273 milioi). Bankuak hitzeman du indar bat egitea la-borarien fagoretan eta beste biak mintzatu beharrak dira ELB-rekinzer egin dezaketen ikusteko.

GFA LURRAren biltzar nagusibaikorra

Baikor Euskal Herriko GFA LURRA, alde batetik Fred Larrañagaeta Jazmin bikotea azkenean sartu baita Ainharbeko etxaldeaneta laborantzari lotu baita jotake ; baikor oraino duela hogei urteegin ziren lehen instalapenekin agertu ziren arazoei aterabide batatzamanik izan beita. GFAko kideak prest dira oraino agertukodiren instalapen xedeen sustatzeko, laborantzan abiatzeko gogoaluketen gazteen proposamenak ongi etorriak dira GFAn.

HENDAIANGAZTETXEAREN

ALDELarunbat huntan, martxoak 21,Hendaian, Gaztetxearen aldekoeguna muntatzen dute su-hiltza-ileen egoitzaren ondo hortan.Goizeko 11etan, elgarretaratzeaeta zintzur bustitzea. Orenbatean, bertsu bazkaria. Bertsu-lariak, Sustrai Colina, MaialenArzallus, Odei Barroso eta AimarKarrika. Ondotik eta aratsean,kontzertuak talde airosbatzuekin.

Page 8: Herria 2999

8

ZATO IZPIRITUA !Lefebvre apezpiku zenak apezpikutu zituen lau apezek, berrikitan Aita Sainduak elizaturik, segitzen dute ukatuz Batikano II. kontzilioa. Zertan gaude ?Recife-ko artxapezpikuak eskumikatu ditu bortxatua izan zen eta haurdun zen 9 urteko neskatxaren ama eta medikuak, galarazi baitiote zituen biritxiak. Erromak arrazoin emaiten dio artxapezpikuari, Brasileko apezpikuen biltzarrak, aldiz, ez. Otoi ! Zato Izpiritua !

-Igande arte, Miarritzen, «Bi Harriz Lau Xori” ikusgarri-sail berezia.-Ortzegunean (18.30), Donibane Lohizunen, Dukontenea egoitzan, «Euskal-Etxea» kulturaldiaren kondu, Maite Lafourcade mintzo.-Ortzegunean (21.00), Miarritzen, Atabal musikategian, «Debout sur le Zinc» taldea.-Ortzegunean (21.00), Hendaian, Variétés gelan, Vincent Roca ixtorio kondari.-Ortzegunean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, pop musikaldia, Sybil Vane-kin.-Ortziralean ( 20.00), Azkainen, Txopinondo sagarnotegian, «Kukuaren Kupela» ekiltaldia- Ortziralean (20.30) Hazparneko elizan, Elgarrekin eta Arraga koroak-Ortziralean (21.00), Hendaian, Jondoni Bixintxo elizan, Otsailan, Alaiak eta Palenka koralak-Ortzirale aratsean, Maulen, «Ibañeta» antzerkia.- Ortziralean (21.00) Ainhizan, laborantza Ganbaran, Pascal Mulet-en mintzaldia, krisia ekonomikoa hobeki konprenitzeko-Ortziralean eta larunbatean (20.30), Miarritzen, Versant antzerkitaldearen biltokian, «Eva for ever» antzerkia. -Ortziralean eta larunbatean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Fundé reggae taldea.-Larunbatean (17.00), Elizondon, Nafarroako bertsulari xapelketaren finala.-Larunbatean (17.00), Senpereko elizan, Peio eta Pantxoa kantuz, ondotik afaria Inharrian, SPUC kirol-elkarteak bere 40 urteak ospatzen-eta.-Larunbatean (19.00), Miarritzen, geltoki xaharrean, «La sonnanbula» opera, xuxenean New-York-eko Metropolitan antzokitik. - Larunbatean (20.30) Urruñako elizan, Beltza Gorria, Primadera eta Tximi Txama koroak.-Larunbatean (20.30), Angelun, San Leon elizan, Baionako musika ikastegiko orkestra.-Larunbatean (20.30), Miarritzen, Atabal musikategian, “Les Tambours du Bronx”.- Larunbatean (21.00) Irisarriko plazan, “Les Frères Grooms” karrika, Tokia taldeak emanik

-Larunbatean (21.00), Donibane Lohizunen, Kexiloa gelan, «Aurrez-Aurre» dantza ikusgarria.-Larunbatean (21.00), Donibane Lohizuneko elizan, Cante Broy, Erro Bat, Angeluko euskal-koroa eta Ruben Velazquez kantari famatua.-Larunbat aratsean, Donapaleuko gaztetxean, bai eta Hendaian, Daniel-Ugarte pilotaplazan, Korrika Kulturalaren kondu, afari, kantu eta musika. - Larunbat aratsean, Landibarren, kontzertua : Buuzbu, Hapa Hapa eta Xitoak-Larunbatean eta igandean, Heletan, Primaderako feriak-Larunbatean eta igandean, Uztaritzen, Kiroleta bilgunean, Marrataluma liburu azoka.- Larunbatean eta igandean, Baionan, Glain auzoaldeko Elkartetxean, Ederlan feria-Igandean (08.45), Biriatutik eta Donibane Lohizunetik abiatuz, «Udaberriko Ibilaldia», oinez Hendaiaraino Jondoni Jakobe bide xaharretarik.-Igandean (09.30), Makeako ezkerparetan, Joko-Berriren estreinaldi-besta.-Igandean, Garaziko Jatsun, Euskaltzaleen-Biltzarra elkartearen biltzar nagusia Jean Etxepare omenduz.-Igandean, Itsasun, Soldaten-Bordan, bertsu bazkari-Igandean, Hazparneko ezkerparetan, sagarnotegi bazkaria-Igandean, goizetik arats, Kanbon, herriko ezkerparetan eta kiroldegian,Euskal-Haziak eskola girixtinoetako gela elebidun federakundearen besta -Igandean, Larrainen, Xuberoko maskarada. - Igandean (16.00) Uztaritzeko elizan, Labourdins eta Koloreak koralen kontzertua.- Igandean (16.30) Irisarriko elizan, Gazteak eta Izarrak taldeen kantaldia -Igandean (17.00), Senpere Inharrian, “Har Eman” ikusgarria- Igandean (20.30) Miarritzeko Gaztetxean, “Ibañeta” antzerkia.

Gehexan Pontto

Emilio Candido Berho deitzen naiz eta Buenos Airesen bizi. Luisa Berho ene amatxi zenari haur haurra zelarik oraino Aita hil zitzaion. Eta hortan gelditu ziren familiak euskal erroekilako zituen orroi tzapen eta loturak. Gaz-tetan Amatxik beti galdegiten zautan “Nor dira Euskaldu-nak ? Jende onak ote dira? Ene Aita zenaren herrian ba ote dugu askazirik ?”. Gazte baten kezkak ez baitira jen-de helduenak Amatxik egin galdez ez nintzen axolatzen. Gure burrasoek ez ninduten interesatzen. Nakien gauza bakarra zen Amatxi euskalduna zela. Urteak jin urteak joan, huna nun egun batez Teresa Irigoyen nere argenti-nar kusiak familiaz egin ikerketak eskuratzen ditudan eta kolpez Amatxi zenak egin galdera guziak berriz gogora jiten zaizkidan.Orduan hasi nintzen orratzetik harira ene Amatxiren Berho familiaz zerbait ikasi nahiz. Ikasi nuen lehen gauzetarik izan zen Euskal Herria bi zatitan dagola. Ene andrea Martitxu Aguirrebengoa euskalduna izana gatik Euskal Herria hego aldean dauden lau probintzietan mugatzen zela uste nuen. Lehenik Buenos Aireseko Centro Vasco Frances-era joan nintzen eta Norma Rios andereak xehetasun guziak eman zizkidan bai Euskal Herriaz, bai Buenos Airesen dauden euskal elkarte guzietaz. Nere ikerketetan Ipar Euskal Herriko Euskal Argentina elkarteak lagunduko ninduela segurtatu zautan eta hunen helbidearekin etxeratu nintzen.Berehala idazteari lotu nintzaion. Alde batetik Euskal Argentinari eta bestetik Argentinako telefono zerrendan aurkitu Berho guzieri. Eta bada hebro! Batzu eta besten berrien goait nindagola Centro Vasco Frances –era usu joaiten nintzen, ene andrea aldiz Euskal Kultur Etxera zoalarik Euskara ikastera. Ala Baionako edo sorginaren pestak ala Olentzero, ala Euskararen eguna, emeki emeki euskal munduak eskaini ospakizun guziak gozatzen nintuen.Euskal Argentinaren erantzuna berantetsia nuela huna nun bi egun barne bi e-mail eskuratzen di-tudan. Bata Lucien Ruspil-ena eta bestea Monika Legarto-rena. Biak Euskal Argentinaren partaide eta biak ene askazi. Hau uzta!Bi presunen erranen arabera ene aitañi Juan Berho Larzabale Munhokoa zen, Pierre Berho eta Maria Arkaitzen seme. Beste hiru haurridekin – Auguste, Jean eta François- Argentinara jin zen. François, Maipu herrian bizi izan eta bere familiarekin berriz Euskal Herrira itzuli beste hiruak hemen gelditzen zirela. Berho izena Irisarri Idiartetik dator eta hemezortzigarren mendean Be-rhoa deitu etxetik. Berri hauekilan batean Munhoa sortetxeko baita Larzabaleko 14eko gerlaren orroitharriaren argazkiak eskuratu ditut. Harri honen gainean nere bi kusi gaz ten izenak zizel-katuak dira. Argentina osoan dauden Berho deitutakoen berriak ere emeki emeki jasotzen nin-tuen, batzuk ez ginuela familia loturarik zioten, bestek aldiz Euskal Herritik berriak ukan bezain laster helaraz nezazkien otoizten ninduten. Horrela Berho arbolari adar guziak jantziak dizkiot: Argentinako Auguste Berhorena. Hunen arrahaurrekin Buenos Aireseko kafe batetan egin ginuen elgerretaratzea. Kafe hartan sartu orduko huna nun ene amatxi zenaren itxura bereko anderea ikusten dudan mahain batean jarririk. Delia Berho ene amatxiren lehen kusia. Zinez memento hunkigarriak izan ziren guretzat. Elgarren ezagutzea, familiako orroi tzapenen kondaketa, euskal erroen aipamena. Argentinako Jean beste haurridearen Lucia Berho arrahaurrak handik laster deitu ninduen. Euskal Herriko Anna Berhoren adarra juntatu zait. Hunen arrahaurra den Maite Er-dozainzy-Etchartek segituki idazten daut. Euskal herrira berriz itzulitako François-ren arrahaurra-rekin – Yvette Germain Berho deitzen dena- harreman segituak ditut. Euskal Herritik “Kusi maitea” hitzekin hasi gutuna jasotzeak osoki bihozkatzen nau. Eta ez nago hemen gertakari hunkigarri bat aipatu gabe. 2008ko azaroaren 13an, Buenos Aireseko Euskal Etxean nere “ Euskal Herriko Aberrikide” papera eskuratu dut ene saihetsean Janine Legarto Iparraldeko kusia lekuko naukala.Orain, Berho zuhaitzari euskal erroak ezarriak dizkiot, bai Argentinako bai Euskal Herriko adarrak jantziak. Internet sarean zabaldua dut. Hosta dadila gaurko teknologia berriek eskaintzen dizki-guten ahalak baliatuz. Hemendik Euskal Argentina bihotz bihotzez eskertu nahi nuke eskaini didaten ongi etorri eta laguntzagatik. Eta Argentinako familiaren bilatzen eskukaldi baten beharretan dauden euskaldu-nek jakin dezatela hemen nagola Buenos Airesen laguntzeko prest.Buenos Airesetik Emilio Candido Berho. 2008ko abendoan. (Itzulpena Euskal Argentina)

LARZABALETIK BUENOS AIRESERAT BERHO HAURRIDEAK

«Ezin ditake euskaraz bizi Donibane Lohizunen... “ hori zuten errepikatzen joan-den egunean “Euskaraz Bai” plataforma moldaturik, izen bereko eguna muntatzen zutenek... Euskara ez dela hurbiltzekorik ere aski sartua egun guzietako bizian, badela beraz nun zer egin hiriaren berreuskalduntzeko.Egia handia hori euskal-giro es-kasegia dela Donibanen, beste herri ainitzetan bezala funtsean. Egia ere haatik urrats batzu egiten direla euskararen alde eta euskal-dungoaren onetan. Ainitz gisetarat bazterrak artetan harrotzen dira euskara jalgi dadien plazarat...“Euskaraz Bai” egunean holako deia da berriz ere zabaldu. Dan-tzariak ibili dira karriketan eta gero ekitaldi berezi bat izan da herriko etxe aitzinean. Hor agerian zau-dela ikastolako haurrek euskara goretsiz egin marrazki pollit ko-loretsu batzu...Hitzaldiak argi eta sano: denek badugula zer egin euskararen alde eta herriko etxeak bereziki bixtan da, gisa hartako saila azkar sustatuz...Txalapartaren ondotik, bertsulari-eskolan dabiltzan hiru gaztetxo entzun dira eta saristatu egun ho-rri buruz marrazki lehiaketan lan pollitenak eginak zituzten haurrak. Lehen saria Gaizka Mujica-rentzat, nahiz bera ezin den etorri hartzerat, bigarrena Unai De-nis-entzat, ukan baitu ere txalo e derrik... Gero han zirenek airoski dantzatu dituzte mutxikoak. Egunaren bigarren zatia Do-ñamaria ikastegian; bazkari, kan-tu, mus lehiaketa eta joko frango, han berean muntatua zagolarik ere euskal liburuen azoka bat.

ERAKUSKETA ABERATSA

Bezperan, “Euskal Kultura Ar-gitan” sailaren kondu estreinatua izana zen Dukontenea egoitzan muntatu erakusketa, apirilaren 5-a arte idekia egonen dena aratsal-detan, asteazkenetik iganderat. Euskal-etxeaz eta Dominique Duplantier artixtaren hiru ehun bat marrazkirekin. Bazen jen-dealde pollita estreinaldi hortan, besteak beste Michèle Alliot-Marie barne-minixtroa, Daniel Poulou deputatua, Donibane eta Urruñako auzapezak...

Iparraldeko hiru probintzietan gaindi, urte bat osoa ibilia da Dominique Duplantier. Euskal-etxeeri so eta so. Horietarik ainitz marraztuz. Euskal-Herria maitez eta eus-kal-etxeak gostukoak dituela-eta, nahiz bera Biarnesa den eta Landesetan bizi.Erakusketa aberatsa. Gure partetik, arrangura bat ez duguna nihundik ere gordet-zen ahal: marrazkien lagun paratu idazkiak denak frantsesez eta bakarrik frantse-

sez. Noiz nahi ere bainan holako batean bietan, euskal-kulturaren ohoratzeko saila izanki alabainan, zendako ez da euskara sartzen erdararen aldean? Aise sartzen ahal litakeelarik eta gastu handirik egin gabe!

HITZALDI ETA IKUSGARRI

Dena den, oroit hor ditugula Kulturaldi beraren konduko beste hitzordu batzu:-Ortzegun huntan, aratsaldeko 6-ak eta erdietan, Dukon-tenea gelan, Maite Lafourcade mintzo euskal-etxeaz.- Larunbat goizean, ibilaldi bat Donibaneko karriketan, etxe ohargarri batzuen ikuska, Maddalen Narbaitz-Frischi segitzaile.-Larunbat aratsean, Kexiloa gelan, “Aurrez-Aurre” dantza ikusgarria, Maritzuli eta Meatzalde taldeen esku-tik, orotarat 45 dantzari, Claude eta Jon Iruretagoiena kudeatzaile.-Helduden asteazkenean, aratsaldeko 6-ak eta erdietan, Dukontenea egoitzan, euskarazko irakurketa, “Etxea eta etxekoak”, hogoi bat idazleren lan zati batzu, denek etxea gai nagusi, Daniel Landart-ek bilduak, irakurle Maite Deliart, Graxi Solorzano eta Pantxoa Etxegoin. Muslaria

NOLAKO EUSKAL-GIROADONIBANE LOHIZUNEN?

”Aurrez-Aurre” ikusgarrirateko gomita

Unai Denis (7 urte) saristatua eta txalotua izan da, opariak ere ukan ditu Xebastian Irazoqui eta Jone Josié-ren eskutik.

Ihauteria aireño bat ere sartu da “Euskaraz Bai” egunean.

Begiraleak beti arin eta airos!

Dominique Duplantier artixta bere marrazkien aurkezle...

Emilio Candido Berho