heriotza - san telmo museoa€¦ · web viewheriotza. ante la muerte erakusketako testuak. san...
TRANSCRIPT
HERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK.
San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko
dugu. Bost pauso eman eta kristalezko atea irekiko dugu guregana
erakarriz. Pasilo batetan zehar iritxiko gara erakusketaren
kanpoaldera (45 pauso). Bertan testu bat dugu lau hizkuntzetan
erakusketarako sarrera moduan. Testu honek hauxe dio:
HERIOTZA. ANTE LA MUERTE
Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Ez norberarenari, ez
besterenari buruz. Izan ere, espezialistaren batek esan izan du gure
mundu garaikidean heriotza sexuaren ordezko izatera iritsi dela,
tabutzat hartuta. Heriotzari buruz hitz egitean erakarri egingo
bagenu bezala. Antza, aurrerapenen garaian ez dugu onartzen
heriotzak giza arrazoibidearen mendean etxekotzeari uko egitea.
Eta horregatik, heriotzari buruz hitz egitea saihesten dugu; beste
alde batera begiratzen dugu.
Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Heriotzaren aurrean,
hainbat tradizio eta aurre egiteko hainbat modu aurki daitezke,
askotariko esperientzia pertsonal –ez gutxi– mingarri eta
traumatikoak, galera-sentimenduak, beldurrak (ziurgabetasunaren,
sufrimenduaren... aurrean); beraz, gaia kontu handiz eta errespetu
biziz landu behar da.
Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Eta, alabaina, ez dago
gairik hau bezain muturreko eta unibertsalki gizatiarra denik.
Horregatik, gure historiaren hasiera-hasieratik daukagu ondoan, eta
lehen giza arrastoak hileta-errituekin edo heriotzaren irudikapenekin
lotuta daude. Horregatik, heriotzaren aurreko beldurra gizartea
diziplinatzeko modutzat baliatu izan dute mota orotako botereek.
Horregatik, gure fantasien munduan ere, heriotza edo hildakoak
(fantasmak, zonbiak, espirituak…) behin eta berriz agertzen dira.
Horregatik, zientzia modernoaren gairik gogokoenetako bat bizitza
luzatzea da, baita hilezkortasuna lortzeko aukera ere.
Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Eta, horregatik, ez dugu
adiera bakarreko erantzunik bilatuko, eta ez dugu esango tradizio
mota bat beste baten gainetik dagoela egiazkotasunari,
prebalentziari, komenigarritasunari edo lehentasunari dagokienez.
Ezta arazoa lantzeko edo arazora hurbiltzeko moduren bat,
bizitzaren eta heriotzaren zentzuari –edo heriotzaren ondoren
bizitzarik izateko aukerari– buruzko sinesmenen bat beste baten
gainetik dagoenik ere.
Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Baina bai jakin nahi dugu
heriotza nola irudikatu izan dugun eta zer errituz inguratu dugun.
Batzuetan heriotzara beldurrez eta larritasunez zergatik hurbiltzen
garen ulertu nahi dugu, baina beste batzuetan festaren eta
fantasiaren bitartez. Tradizio erlijiosoek heriotzaz haratago joateko
zer proposamen egin dizkiguten jakin nahi dugu, baita zientziak
heriotza nola borrokatzen duen eta nola gainditu nahi duen ere.
Hausnarketa sustatu nahi dugu, hainbat hurbilketaren zentzua
ulertu, geure ikuspegia bera aberasteko. Horretarako, ezinbestekoa
da heriotzari buruz hitz egitea.
Hitz egin dezagun heriotzari buruz...
Ondoren, testua irakurri eta gero, ezkerrera joko dugu 90 gradu
biratuz, bost pauso eman eta eskubira biratuko dugu 90 gradu. Gure
aurrean dugun atea bultzatu eta aurrean pareta bat ikusiko dugu
erakusketaren izenburuarekin: “Heriotza. Ante la muerte”.
90 gradu ezkerrera biratuz, aurrera jotzen badugu, jotzen badugu, 5
pauso eta ondoren, eskubira biratu 90 gradu eta beste 10 pauso.
Horrela, paretari buelta emango diogu eta honen aatzekaldean
jarriko gara. Bertan topatuko dugu ikus-entzunezkoa. Laburra da eta
1,15 minutu irauten ditu.
Ikus-entzunezkoa ikusi eta gero, pareta atzean dugula, 180 gradu
biratu eta sartuko gara erakusketako lehen gunean. Horretarako,
karratu luzearen forma duen egitura batetik sartuko gara. Sarrera
erdikaldetik da. Karratu luzea duen areto honen alde bakoitzean,
objektu ezberdinak topatuko ditugu, eskubian zein ezkerrean. Gune
honek hiru zati ditu:
1. GUNEA: IRUDIKATUHiltzea gizartearen eta kulturaren arloko gertakari bat da, eta
gertakari horren inguruan, giza talde bakoitzak sinesmenen eta
balioen sistema bat eratzen du, betiere denboraren, tokiaren eta
kulturaren arabera aldatzen dena. Batzuek heriotza amaiera dela
pentsatzen dute, gauza guztien akabera; beste batzuek heriotzaren
ondoren zerbait badagoela uste dute. Bi pentsamolde horien artean
aukera ugari daude. Hori horrela dela, kultura askotan, errituen
bitartez eta kultura material zabal eta aberats baten bitartez, zera
helarazi digute, heriotza ez dela gauza guztien erabateko eta
atzeraezineko amaiera, baizik eta bizitzak edo existentziak beste
munduan ere jarraituko lukeela. Beste mundu horretan leudeke gure
arbasoak, eta gu, modu batera edo bestera, arbaso horiekin loturik
egongo ginateke; gainera, agian, gure bizitzetan eragina ere izan
dezakete.
Gune honek hiru azpiatal ditu: Bidaia, Arbasoak eta Heriotza
gorpuztuta.
1.1.- BIDAIA (gune honen lehengo zatia da).Heriotza beste mundura joateko bidaiaren hasieratzat hartzea giza
taldeen artean gehien zabaldutako sinesmenetako bat da. Gerta
litekeenaren aurrean eta igarobide hori ahalbidetzearren, hildakoak
hainbat objekturekin lurperatzeko ohitura egon da, dela elikatzeko
edo defentsarako premiak betetzeko, dela ordain edo bidesariren
bat ordaintzeko. Maiz aurkitu izan dira, halaber, pertsonaia
mitologikoak, izaki fantastikoak edo animalia soilak ere, gidari
babesle moduan, hildakoa bere helmugarako bidean gidatzen
dutenak.
Ezkerrean dugu
1.- Txinatar bileteak
Gaur egun, Txinan oraindik ere erritu jakin bat egiten dute: hildakoek
beste munduan erabiltzeko berariaz egindako billeteak erretzen
dituzte, hildakoaren zoriontasuna eta bizien zorte ona
bermatzearren.
Misiolari kristauek hiltzean infernura joango zirela iragartzen
zietenean txinatar ez sinestunei, eta Txinan infernuak ez zuenez
konnotazio negatiborik, zera interpretatu zuten, hitz hori zela
heriotzaren ondoren joaten den tokia izendatzeko erabiltzen zen hitz
ingelesa. Hitza berenganatu egin zuten eta hildakoei ofrenda
moduan eskaintzen zitzaizkien billeteetan inprimatzen zuten (Hell
Money).
2.- Karonteren oboloa dugu, Txinatar bileteen eskubira
Antzinarotik hileta-errituetan txanponak erabili izan dira, eta horren
adierazgarri da irudi hau, ahoan ale bat eta Karonen oboloa dituela;
izan ere, mundu klasikoan, obolo edo txanpon hori Karon
txalupariari ordaintzeko erabiltzen zen, Estigia aintzira zeharkatu eta
beste bizitzara eramateagatik.
Txanponarekin batera dugu bitrinan, bere ondoko pieza bat. Irudiak
hildako baten arima irudikatzen du, eta erritu-ofrenda moduan
erabiltzen diren hainbat substantzia jasotzen ari da. Pertsonaiak
txanpona ahoan du.
3.- txanponarekin batera, bitrina berean, beste pieza bat dugu:
Figura bijabo.
Guinea Bissau XX m. / s. XX
Museo Nacional de Antropología. Madrid
Figura honek hildako batena arima irudikatzen du. Sustantzia
ezberdinak ari da jasotzen eskaintza bezala erritual batean.
Pertsonaiak ahoan txanpona bat du.
4.- Huakoak ditugu eskubian. Perú. San Telmo Museoa
Hauek zeramika-lanak dira. Substantzia solido edo likidoak sartzen
zituzten barruan, hildakoari beste mundurako bidaian laguntzeko.
Atzera joan beharko genuke 4 pauso areto honen hasierara
bueltatzeko eta eskubian dauden objektuak ikusi:
1.- Estamno / Grupo de Alcesti Etruria, 350 - 325 K.a. / 350 - 325 a.C.
Museo Arqueológico Nacional. Madrid
Edalontzi honen dekorazioan ikus daiteke izurde batek Arion nola
salbatzen duen piratek poeta itsasora jaurti ostean. Poetaren azken
kantuarekin hunkituta, bizkar gainean hartu eta bizitzaren eta
memoriaren erreinura darama onik. Halaber, izurdea beste
mundurako bidaiaren sinboloa da.
2.- Edalontziarekin batera, bitrina berean dugu, Lezitoa eta kaliza.
Grezia, V.m. K.a. / Museo Arqueológico Nacional. Madrid.
Bertan sirenak ikus daitezke; sirenak fantasiazko izakiak dira, eta
gizakiak bahitu ondoren, bizien munduko beren bizimodutik
ateratzen zituzten itzalen eta ahanzturaren erreinura eramateko.
Sirenen presentzia eta sirenen kantua lagun izaten zituen
existentzia berri baterako igarobideari ekiten zionak.
3.- Edalontziaren ondoren topatzen dugu Greziako edo Erromako
mitologiaren arabera, Moirak edo Parkak, hurrenez hurren, giza
bizitza isurarazten zuten jainkosak ziren. Hauek bizitzaren patua
erabakitzen zuten. Bizitza igaroarazteko harilkatzen zituzten hariak
eta ardatza eskutan izaten zituzten. Atropos zen jainkosetan
zaharrena, eta haria mozteko eginkizuna betetzen zuen; beraz,
heriotza nola eta noiz gertatuko zen erabakitzen zuen.
4.- Parken ezkerretara dago tradizio islamikoaren pertsonaia
mitologikoa topa dezakegu Khandoba izenez ezaguna, hildakoen
arimak beste mundura garraiatzen zituena zaldiaren gainean. India,
XIX. m. / s. XIX . Museo Nacional de Antropología. Madrid
5.- Eta honen ondoan, emakumezko irudi txinatarra dugu. Lotozko
tronu bikoitz batean eserita; arimak Amitâbha-ren paradisura
eramaten ditu, salbazioaren txalupan. Txina, XIV.-XVII. m.Museo
Nacional de Antropología. Madrid
Orain pasako gara lehenengo guneko bigarren atalera, arbasoei
dagokiena 4 pauso aurrera eginez aretoko erdiko hutsunetik.
Testuak hauxe dio:
1.2.- ARBASOAK (gune honen bigarren zatia da).Arbasoen gurtza ―ez dira hil, lurretik kanpoko bizitza batean
daude― oso errotuta dago tradizio askotan, eta arbaso horiengana
jotzen da aholku bila komunitatearentzat garrantzitsuak diren
gaietan; komunitatea zehaztu egiten dute eta nortasuna esleitzen
diote. Espirituek bereziki gizabanako bat babesten dute, baina baita
familia zabala, talde etnikoa eta klana ere, espiritu horiek gurtzen
baitituzte dantza erritualen bitartez eta ohoratzen dituzten eta
hildakoaren memoria betikotzen duten objektuen bitartez.
Ezkerrean dugu
1.- Byeria, eskultura txiki beltza duguFang-darrek uste dute
arbasoen garezur eta hezurrek nolabaiteko boterea dutela; beraz,
hezur-hondakinak kaxatan gordetzen dituzte eta kaxen gainean
byeri-ak jartzen dituzte, babesgarri gisa.
2.- Byeriaren atzean dugu, hileta-zutabe bat dugu. . Indonesia, 1960
– 1970. Museo Nacional de Antropología. Madrid.; zutabe horietan
hildakoak egoten dira irudikatuta eta herritarrek zutabe horien
inguruan abesten dute, dantzatzen dute eta danborra jotzen dute
hildako horien omenez.
3.- Zutabe honen ondoan dugu, eskubira, Anitoa (pertsonaia beltza).
Filipinak, XIX. m. Museo de América. Madrid.
Arbasoen espiritua irudikatzen dute, eta emakumezko edo
gizonezkoen aurpegiera izan dezakete. Haien erritualetan, arbasoen
babesa erregutzen dute eta osasuna eta oparotasuna eskatzen
dituzte.
Orain 3 pauso atzera eman behar ditugu eta eskubian ditugu:
1.- Sicán-Lambayeque maskara. Peru. Museo de América. Madrid.
Maskarak hileta-fardoetan josten zituzten, hilotzaren aurpegiaren
altueran, Llampallec jainkoarekin identifikatu ahal izateko. Urrea goi-
mailako jendeak baino ez zuen erabiltzen, eta herritar xumeagoek,
berriz, kobrea erabiltzen zuten.
2.- Bura Terrakotak. Niger, XI. m. Indo-Forcada bilduma
Buru antropomorfoak; errauts-kutxatilen akabera moduan erabiltzen
ziren
3.- Punu maskara. Gabon, XX. m. Indo-Forcada bilduma
Arbasoaren dolurako zeremonia-maskara; neska gazte baten forma
idealizatua du, eta aurpegia kaolinaz zuritua, hildakoen
munduarekin lotzeko.
Ezkerrean dago bigarren atal honetatik irtetean:
8.- Tudelako Kodexa. Mexiko, 1530 – 1554. Facsimilea. Museo de
América. Madrid.
Erlijio aztekari buruzko dokumentu piktografiko koloniala.
Sekzioetako bat azpimunduko jainkoei eskainia dago,
gaixotasunarekin lotutako errituei, lurperatzeko moduei eta
Mictlantecutli jainkoaren gurtzari.
Atal honen hirugarren aretora iritxiko gara. Testuak hauxe dio:
1.3.- HERIOTZA PERTSONIFIKATUA (gune honen hirugarren zatia da).
Nork bere buruaren kontzientzia hartzeak eta norberaren nahiz
gertukoen heriotza gertaera saihestezintzat hartzeak bizitzaren
ahulezia eta iheskortasuna onartzea dakar. Garezurra eta eskeletoa
―behin-behinekotasun horren irudi eztabaidaezinak― ikono bihurtu
dira kultura askotan. Heriotza Dantza makabro moduan irudikatzea
edo Heriotzaren garaipena guztiok hein berean jazartzen gaituen
eskeleto moduan irudikatzea asko zabaldu zen, kritika sozialtzat,
izurriaren, gosetearen eta gerraren mendeetan. Garezurrak gizakia
galkorra dela gogorarazten du, eta adierazpen artistikoan, vanitas
delakoak lurreko ondasunen eta plazer lurtarren hutsaltasuna
transmititu nahi du, heriotzaren ziurtasunaren aurrean.
Atal honetan ditugun pieza aipagarriak hauexek:
Eskubian dugu:
1.- Vanitas baten koadroa delakoa. Pinturaren esparruan XVII.
mendetik aurrera garatutako generoa hauxe. Garezurrak azaltzen
digu nolabait gizakiaren hilezkortasunaren eta ahultasunaren ideia
sinbolikoki azaltzen diguna. Horregatik, gure eguneroko bizitzako
plazerretan galtzea bere zentzua galtzen duela islatu nahi da, gure
izaera finitoa baita.
2.- Vanitasen ezkerretara Dantza makabroa azaltzen diguten bi
koadro (alegoria de la redención y alegoria del pecado) ditugu.
Garaiko gizartean emandako izurrite, gerra eta goseteen aurrean
kritika sozial moduan egiten ziren heriotzaren inguruko
irudikapenak.
Atal honetatik irtetean, 4 pauso, arreta jarri behar dugu
aurrekaldean, irteera eta gero, erdian topatuko dugun Javier
Perezen artelanarekin. Eskubira joatea komeni da, 5 pauso, eta
artelan honi begira jartzea.
Artelan honetan bi kristalezko eskeleto azaltzen dira etengabean
dantzan ari direla. Dantza honek ez du amaierarik eta Bachen
“Variaciones Goldberg” obraren musika du. Kontuarekin gerturatuz
gero, lurrean ispilu zirkularra ikusiko dugu, eta berari begiratuz gero
ikusiko dugu gure burua kristalean nola islatzen den eta, aldi
berean, artelanarekin nola bat egiten dugun. Gu gizaki finitoak
izanik, amaigabea den dantza honekin bat egiten dugu.
Entzuten dugun musika-tresna klabikordioa da eta hauxe da egun
ezagutzen dugun pianoren aitzindaria. XV-XIX. Mende bitartean oso
erabilia izan zen.
Dresdeko dukeak Bachi eskatu zion artelan hau sortzea eta Bach-ek
“Variaciones Goldberg” titulua jarri zion. Izan ere, Golberg omen
zen bere ikasle kuttunetariko bat.
“Aria da Capo” artelan honen izenburua. Izan ere, “Da capo”
espresoa erabiltzen du musikariak musika konposatzen ari dela.
Hauxe pentagraman idazten duen bakoitzean, esan nahi du berriro
hasiera bueltatu behar duela, dantza honetan bezala, etengabean
hasierara bueltatzen delarik.
Artelan hau ikusi eta gero, eskubialdera joango gara 90 gradu
biratuz eta Beldurraren atalean sartuko gara 6 pauso emanez.
Horretarako, eskubiko paretara gerturatuko gara. Eskubiko paretan
dagoen testuak hauxe dio:
BELDURRAAgian, heriotzaren aurreko erreakziorik unibertsalena angustia edo
larritasuna da; larritasun hori, maiz, beldur bihurtzen da, dela
heriotzarekiko berarekiko, dela gertuko baten heriotzarekiko beldur.
Hasiera-hasieratik, gizakiak erantzunak bilatu izan ditu beldur horren
aurrean. Mitoek irakatsitakoaren arabera, funtsean, heriotza
bizitzaren amaiera baino gehiago, bizitzeko moduaren aldaketa da.
Platonek zioen filosofoa dela arterik zailena ikasi duena, hau da,
hiltzen ikasteko artea. Montaignek benetako askatasuna gaitasun
batekin lotzen zuen: heriotzarekiko beldurra burutik kanporatzeko
gaitasunarekin. Une erabakigarriari duintasunez eta adorez aurre
egiteko eta beldurra gainditzeko gaitasuna gure historiako heroi edo
pertsona ospetsuen ezaugarria izan da; esate baterako, Sokrates.
Beldurra eta larritasuna etengabe agertu izan dira, baina ez dira beti
modu berean azaleratu: batzuetan, beldurra izu bihurtzen da;
besteetan, harritu egiten gara gure arbasoak heriotza etxekotzat
zutela bizi zirela ikusita. Eta gaur, heriotzarekiko beldurrak heriotzari
buruz hitz egitea ere eragozten digu… Tabua al da, egun, heriotzari
buruz hitz egitea?
Atal hau espazialki konplexua da. Izan ere, laberinto baten itxura
hartzen du beldurra gure buruaz jabetzen denean eragiten digun
harrapatua sentitzen garenaren itxura adierazi nahian. Arrazoi
honengatik, gure gomendioa da, beldurraren testua irakurri eta gero,
180 gradu buelta ematea eta bertan dauden bi pareta blokeen
artean sartu eta ezkerrera begira gelditzea. Bertako testuak hauxe
dio:
-BETIEREKOTASUN IKARAGARRIA
Heriotzaren beldur izatea giza erreakzioa da, baina ez da nahastu
behar mundu honetan egindako bekatuengatik beste bizitzan zigorra
jasotzeko izuarekin. Purgatorioan eta betierekotasunerako zoria
baldintzatzen zuen Azken Auzian sinesteak abantaila bat ekarri zion
erlijioari, pertsonen bizitza eta portaera kontrolatzeko aukera
handiagoa zuela ikusi baitzuen. Betierekotasuna Infernuan igaro
behar izatearen izua ―beste aukera Paradisu iraunkorraz
gozatzekoa izanik― gizartea kontrolatzeko armarik
eraginkorrenetako bat bihurtu zen XX. mendean aurrera egin arte;
orduan, sekularizazio-prozesu geldiezin batek eta diskurtso
zientifikoak heriotzaren gaineko sinesmenak eraldatu zituzten.
Testua irakurri eta gero 180 gradu biratuko dugu eta beste paretan
topatuko ditugu, ezkerreko paretan, Ars Morendi eta Sermoiak.
1.- Ars morendi. Anonimoa. 1415 – 1450. Berregina. © Bavarian
State Library.
Arimaren salbazioaren aldeko karrera zela eta, Elizak jarraibideak,
aginduak eta gomendioak eman zituen heriotza on bat lortzeko. Ars
moriendi delakoa gida espirituala bihurtu zen, hilzorian zegoenak
bizitzaren azken trantzean Deabruaren tentazioak gainditu ahal
izateko jarraitu beharreko jarraibide, otoitz eta jarreren gida
espirituala. Aingeru Guardakoak babestu egiten du eta laguntzaile
batek laguntza ematen dio heriotza bakean, beldurrik gabe eta
Jainkoaren grazian izan dezan.
Sermoiak, Ars morendiaren eskubira daude eta inpernuan eta
purgatoriaren ingurukoak dira.
Ondoren, eskubiru 90 gradu biratu eta 4 pauso ematea
gomendatzen dizugu. Bertan topatuko ditugu, ezkerrean, atabakak
eta mentsula bat non Belcebu deabrua gizaki bat iresten ari den eta
eskubian, azken epaiketa artelana. Ondoren, azken epaiketaren
artelanaren ezkerretara, Alonso Canoren Purgatorioren artelana
topatuko dugu. Pareta honen eskubira joanez gero testamentuak
topatuko ditugu.
TestamentuakSinestunek diru-kopuru handiak bideratzen zituzten Elizara
testamentuaren bitartez, norberaren edo senitartekoen arimaren
alde, eta horretarako meza jakin batzuk egin behar izaten ziren.
Testamentuetan, erlijioarekin lotutako alderdiei garrantzi handia
ematen zitzaien hasieran, baina azkenean ondarea transmititzeko
dokumentu soil izaten bukatu zuten, gaur egun diren moduan.
180 gradu giratu eta sufrimenduaren atalean sartuko gara. Berriz
ere, bi pareten artean dagoen tartea erabiliz sartuko gara. Bertan
testuak hauxe dio:
-SUFRIMENDUA
Ia mundu guztia bat dator «heriotza ona» izateak zer esan nahi
duen: oinazerik gabe, gertukoak inguruan izanik, etxean, zahar-
zahar eta bizitza erabat bizi ondoren hiltzea. Heriotzari horrela aurre
egitea ez dator bat gaur egiten dugun moduarekin, hein batean,
aldaketa demografikoen eta desakralizazioaren ondorioz;
desakralizazio hori arrazoi teknikoek eragindakoa da ―ospitalean
hiltzea, hileten industria―, baita arrazoi ideologikoek ere.
Nahiz eta ezin dugun hiltzea saihestu, egia esan, arian-arian,
kontrolatutako igarobidea izan behar duelako ideiaren gaineko
adostasuna dago; batik bat, beharrezkoa ez den sufrimendua,
oinazea, mendetasuna edo duintasun-galera ezabatzea baldin bada
kontua. Horregatik ―eta paradoxikoa dirudien arren―, heriotzari
buruz hitz egiteari ihes egiten dion gizarte hau bera eztabaidatzen
ari da nola eta noiz hiltzeko eskubideari buruz.
Testua irakurri eta gero, ezkerrera 90 gradu biratu eta bi pauso
aurrera emango ditugu. Ondoren, eskubira giratuko dugu 90 gradu
eta bi pausoi eman. ·Ezkerreko paretan dago hauxe:
Heriotza arautzea
Norberaren heriotza bizitzaren zatitzat hartzea oinarrizkoa da
heriotza giza eskubideekin lotutako prozesutzat ulertzeko. Gaiari
buruzko askotariko planteamenduek eremu medikoa gainditzen dute
eta gizartearen, politikaren eta auzibidearen arloko kontu bihurtu
dira, guztion ongizatea eta, beraz, heriotza on bat xede duten
gizarte garaikideen bereizgarri. Heriotzaren prozesua kontrolatzeko
nahiari erantzuteko emandako erantzun sozial eta juridikoa
desberdina izaten da, hein batean, herrialde batetik bestera; izan
ere, nola eta noiz hiltzea erabakitzeko aukerak irmoki errotutako
alderdi existentzialistak, erlijiosoak eta kultura-arlokoak hartzen
baititu eraginpean. Gaur egun, gizartea gai horien inguruko
eztabaidan murgilduta dago.
1.- Aurretiazko Borondateen Agiria edo Heriotzaldirako AginduakOsakidetzak eskaintzen duen eredua
Aurretiazko borondateen agiria idatz daiteke; dagokion
jurisprudentziaren arabera egin behar den arren, hiltzeko moduaren
gaineko hausnarketa bat egin behar izatea eragiten du, bai zainketa
medikoei dagokienez, bai nahi pertsonalenei dagokienez. Hainbat
eredu daude, eta notarioaren bulegoan, lekukoen aurrean edo
Aurretiazko Borondateen Erregistroan egin daitezke izapideak,
Erregistroa izanik aukera gomendagarriena.
2.- KartakKarta-jokoa, bizitzaren amaierarekin lotutako nahiei eta jaso nahi
diren zainketei buruzko hausnarketa eta elkarrizketa sustatzeko;
dena den, ez da erraza izaten gai horiei buruz hitz egiteko hitz
egokiak
Ezkerreko paretaren atzekaldean, suizidio lagunduaren inguruko
ikus-entzunezkoa. Bertan aulki bat dago entzun ahal izateko.
Frantsesez da, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituloekin.
Hemendik atera eta erritualetara joango ginateke. Horretako,
aurrera jarraitu eskubiko paretara. Bertan testuak hauxe dio:
ERRITUALA
Gizakiak prozesu bat ordenatu behar izan duenean, bereziki nekeza
baldin bazen edo arrisku eta ziurgabetasunez inguratuta bazegoen,
prozesu hori erritualizatu edo instituzionalizatu egin du. Zerbait
erritualizatu eta instituzionalizatzen dugunean, denboran eta
espazioan finkatu egiten dugu, gizatiartu egiten dugu, habitus edo
ohitura bihurtzen dugulako: ohitura aldizka errepikatzeaz gain,
aurrez finkatutako arauen araberakoa da.
Ziurgabetasunez inguratutako giza prozesuren bat baldin badago,
heriotzaren prozesua da hori; horregatik, gure hildakoak zeremonia
solemneagoen bitartez agurtzera behartuta gaudela iruditu izan
zaigu. Erritual horiek lurreko munduaren eta mundu sakratu edo
ezezagunaren arteko bitartekaritza-lana egiteko saiakera bat izaten
dira beti, hildakoari bere bidean laguntzeko ahalegina. Gorputza
gordetzeko errituak, arima askatzekoak, dolua adieraztekoak edo
hildakoa gogoratzeko errituak kultura eta garai guztietan egon dira,
baita gaur egun ere, sentsibilitate berrietara egokituta betiere.
Testu hau irakurri eta gero, ezkerrera giratu behar dugu eta jarraian
aurrera joan. Hor, eskubiko paretan, topatuko dugu honako testu
hau:
-GORPUTZA GORDETZEA ETA ARIMA ASKATZEA
Kolektibitateko kide bat galdu eta nork bere heriotzaren kontzientzia
hartzearen eraginez, erritu eta jardunbide ugari sortu dira eta
denboran iraun egin dute. Giza aztarnak antzinako lurperatzeetan
eta ez halabeharrezko ehorzketetan aurkitu izanak zera iradokitzen
du, Historiaurrean ere jabetzen zirela heriotzaren esanahiaz eta hil
ondoko bizitza baten gaineko sinesmenak garatu zituztela.
Kristautasunarekin batera, erritu-sistema oso bat eratu zen, xede
nagusia gorputza gordetzea eta arima salbatzea izanik,
berpizkunderako; horrek itxaropenez betetako azalpena ematen
zuen.
Erritu horiek ez zuten aldaezin iraun. Aitzitik, denborak aurrera egin
ahala aldatu egin ziren: hainbat alderdi ahuldu egin ziren eta beste
hainbat areagotu, eta, azkenean, beste eredu bat, desberdina, eratu
zen, betiere hileta-errituen izaera soziala eta hildakoarekiko alderdi
emozional eta afektiboa ahaztu gabe.
Testua irakurri eta 180 gradu giratuz gero topatuko ditugu gure
aurrean: dolmena eta maskorren artean lurperatutako gizonaren
hezurdura.
1.- Ehorkezta maskorren artean:
Euskal Herrian ezagutzen dugun ehorzketarik zaharrena Jaizkibelen
aurkitutako giza gorpuzkiak dira. 30-40 urte inguruko gizon heldu
bati dagozkio gorpuzkiak, eta duela 6000 bat urte lurperatu zuten
maskortegi batean, hau da, jaten zituzten moluskuen maskorrak
botatzen zituzten tokian. Maskorren alkalinotasunari esker, gorputza
ez zen erabat suntsitu. Lurperatuta zegoen, fetu-jarreran, besoak
gorputzaren eta hanken artean bilduta zituela eta, gainera, lotuta,
garai hartako ehorzketetan ohikoa zenez.
Ondoren, 6 pauso aurrera emango ditugu eta dolmena aurkituko
dugu.
2.- Dolmena (erreprodukzioa)
Neolitoaren amaieran, harkutxa edo dolmenetan egindako
lurperatze kolektiboak nagusitu ziren; dolmenak eraikuntza
megalitikoak ziren eta harrizko lauzez estalitako hileta-ganbera bat
osatzen zuten. Barruan, komunitate bereko kideak ehorzten
zituzten, eta aldi luzez lurperatzen zituzten hildakoak, elkarren
segidan. Gorputzak albo-etzaneran jartzen zituzten, hankak
tolestuta eta bilduta. Lurperatzeekin lotuta, apaingarriak, gezi-
muturrak, zeramikazko ontziak edo puntzoiak berreskuratu izan dira.
Behin hemen gaudela, eskubira biratuko dugu 90 gradu, eta 8
pauso emango ditugu. Ezkerraldeko paretatik jarraituko dugu eta,
ezkerrean, dauden objektu anitzak ikusi ahal izango ditugu
ehorzketa zein errausketarako balio izan dutenak: hilarriak, laudak,
argizaiolak, errausketa kutxak, hil-oihalak, hil-andak, e.a.
3.- Hilarriak. Gordailua. Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa -
Gipuzkoako Foru Aldundia.
Estela edo hilarriak hilobien goiburuan, hilerriaren erdian, landan
edo bide batean jartzen zituzten, eta hilobi bat zegoela adierazten
zuten; etxe bat irudikatzen zuten. Ikur eta sinbolo dira, aldi berean;
izan ere, lurperatzeko tokia adierazteaz gain, bizitza honetatik beste
bizitzarako igarobidea idealizatzen eta espiritualizatzen baitzuten.
Hilarri gehienek grabatuak edo ebakidurak izaten zituzten, giza edo
animalien irudiak, inskripzioak edo askotariko motibo apaingarriak:
geometrikoak, astralak, gurutze-formakoak eta loreak.
4.- LapidakHildakoen gorpuzkiei atseden emateko garaian, ehorzketa izan da
gehien erabili izan den baliabidea eta burua ekialdera begira zutela
lurperatzen zituzten hildakoak. Mendez mende, elizaren inguruan
egin izan dira lurperatzeak. XIV. mendetik aurrera, ehorzketak elizen
barrualdean egiten hasi ziren, erlikien babespean. Hilarriak etxe edo
familia bati zegozkion, eta elizan lurperatzeko tokiak ere zuzeneko
lotura zuen ehortzi behar ziren pertsonen baldintza ekonomikoekin
eta gizarte-posizioarekin.
Ofrendak hildakoak beste munduan izango zituen premien
ideiarekin lotuta zeuden. Hileta-zikloaren barruan ematen ziren, eta
askotarikoak izan zitezkeen. Ogia eta argia ziren ofrenda sinboliko
ohikoenak, eta familia aberatsenek ―toki batzuetan baino ez― idiak
eta ahariak ere ematen zituzten ofrendan. Argizaiola gure garaietara
iritsi den funtsezko pieza bat da. Hilobiaren gainean jartzen zen eta
kandela piztu egiten zen arbasoen arimak gidatzeko eta argitzeko.
Gurtza horiek egitea emakume bati zegokion beti, hildakoaren
etxeko ordezkari zen aldetik, eta emakume hark ezin bazuen
eginkizun hori bete arrazoiren batengatik, beste emakumezko baten
–senitartekoa edo laguna– esku uzten zuen, edo seroraren esku,
baina inolaz ere ez gizon baten esku.
Ezkerrelp paretan topatzen ditugu eresiak.
5.- EresiakEresiak hileta-kantuak ziren, eta emakumeek kantatzen zituzten
gertuko norbait hiltzen zenean.
6.- Teilak. XIX-XX m. Gordailua. Gipuzkoako Ondare Bildumen
Zentroa - Gipuzkoako Foru Aldundia
Bataiatu gabe hiltzen ziren haurrak ezin zirenez elizaren barruan
lurperatu, oihal batez estalita lurperatzen ziren etxeko teilatuaren
hegalpean ―babespean―.
7.- ArgizaiolakGordailua. Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa - Gipuzkoako
Foru Aldundia
Aspaldiko garaietan, familiako kide bat hiltzen zenean erleei ematen
zieten heriotzaren berri, argizaiolak egiteko argizaria egin zezaten.
8.- Erlauntzak
Gordailua. Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa - Gipuzkoako
Foru Aldundia
Antzinean erleei esaten zitzaien familiako kide baten heriotza
argizaiolentzat argizaria egiten has zitezen.
Aurrera 6 pauso emango ditugu eta errausketa ontziekin egingo
dugu topo eta errausketaren erritualarekin,
9.- ErrausketaErromatarren hileta-erritualean errausketa ezarri zen, eta
lurperatzearekin batera egin izan da erritu hori, hainbat garaitan.
Gaur egun, errausketak gero eta indar handiagoa du,
desakralizatzeko joera indartzen ari den aldetik, eta errautsak ere
joera horren eraginpean daude. Errausteko arrazoiak askotarikoak
izaten dira: naturarekin identifikatzea, lurpean egoteak eta
gorputzaren deskonposizioaren irudiak higuina eragitea, baita
argudio praktikoak ere. Zenbait kasutan, errautsak familiaren hobi
edo nitxoan ehorzten dira, eta beste kasu gutxi batzuetan, hilerrietan
sortzen ari diren kolunbarioetan uzten dituzte.
Orain arte, errautsak senitartekoren baten etxera eramatea izan da
ohikoena, eta gero, une jakin batean, esanahi bereziko naturako toki
batean zabaltzea. Jardunbide hori asko hedatzen ari denez,
errautsak zabaltzeari buruzko arauak egin behar izan dituzte eta toki
bereziak prestatu dituzte berariaz horretarako; halaber, errauts-
kutxatila hau ere errautsak naturarekin bat egiteko diseinatuta dago.
XVI. mendearen hasieran, barkamenak irabazteko eta pobreekin
identifikatzeko asmoz, gizon nahiz emakume izan, hilotza abitu
erlijioso batekin meztitzeko joera sortu zen, gehienbat
frantziskotarren abituarekin, eta ohitura hori hil-oihala erabiltzeko
ohiturarekin batera egon zen. Hil-oihalak hil-beilan hildakoaren
gorpua biltzeko edo estaltzeko erabiltzen ziren, edo andak
tapatzeko gorpua etxetik familia-hilobiraino eramatean. Ezkongai
zen emakume ororen arreoan sartzen ziren, etorkizunean etxeko
andre bihurtzean hildakoak gurtzea betebeharretako bat izango
baitzuen. Hileta-errituekin lotutako oihalak emakumeen ezkontza-
arreoko aberatsenak izaten ziren, bai irunei dagokienez, bai ehunei
eta apaindurari dagokienez.
Gorpua hilaren etxetik hilobiraino eramateko bidean erabiltzen ziren;
izan ere, bide luzeak egin behar izaten ziren, bide sakratuak eta
nahitaez igaro beharrekoak, etxearen eta familia-hilobiaren arteko
bere-berezko lotura sinbolizatzen zutenak. Bide horiei andabide,
hilbide, elizbide eta abar esaten zitzaien. Gorpua andetan
eramateko ohiturak 1930. urtera arte, gutxi gorabehera, iraun zuen
eremu tradizionalean, eta hamarkada horretan hilkutxaren erabilera
nagusitzen hasi zen.
10.- Itsasorako errauts-ontzi biodegradagarria edo ekologikoa
Mémora
Orain arte arruntena zen hildakoaren errautsak familairen etxera
eramatea hildakoak nahi zuen lekuan banatzeko. Naturako leku
berezi batean. Praktika honen igoerak araudi berrien azalpena
sustatu du bere sakabanaketa arautzeko eta leku zehatzetan
egiteko. Honako errauts-ontzi hau bezala, itsasoarekin bat egiteko
edo eta lurrarekin.
Posizio honetatik ikusiko dugu hildakoa laguntzeko erabiltzen diren
hainbat objektu. Horregatik, gauden gunetik, 90 gradu eskubira
biratuko dugu eta 8 pauso eman lagundu deritzan espazioari
dagokion atalerarte. Testuak hauxe dio:
LAGUNDU
Heriotza ez da gutariko bakoitzak bakarka egiten dugun bide bat,
baizik eta familiaren eta gertukoenen laguntzarekin. Akonpainatzeko
erritu horri gaur egun arte eutsi zaio, baina antzinako izaera erlijioso
nabarmen hori gabe; izan ere, lehen, otoitzak protagonismo handia
baitzuen. Norbait hiltzean etxean egiten ziren gurtza guztiek (hil-
beila, bazkariak…) zentzua izateari utzi diote eta beste toki
batzuetan egiten dira orain, hala nola beilatokian, edo desagertu
egin dira.
Orain ez gara etxean hiltzen, ospitalean baizik, eta bizitzaren azken
uneetako laguntza osasun-langileek ematen digute, familiarekin eta
gertuko adiskideekin batera.
Eta hauxe topatuko ditugun objektuen inguruko informazioa:
1.- ZamauaSan Telmo Museoa. Donostia
Eskaintzak egiten ziren lurreko bizitzaz haratago zeuden beharrei
aurrei egiteko. Hiletan zehar egiten ziren eta oso anitzak izan
zitezkeen. Ogia eta argia ziren ohikoena. Familia aberatsenek idiak
eta ahariak esakintzen zituzten.
Argizaiola oso garrantzitsua da eskaintza hauetan eta gaur egun
arte iraun du. Hilobien gainean jartzen zen eta piztu egiten zen
antzinako arimak gidatu eta argia emateko.
Erritual hauek emakumeak egiten zituen, hildakoaren etxearen
ordezkaria zen. Honek ezin bazuen egin, beste emakume batek
egiten zuen. Berak aukeratutako familia-kide edo lagun batek. Ez
zen inoiz gizonezkoa izaten.
2.- Hil-oihala San Telmo Museoa. Donostia
XVI. mende bukaeran barkamena lortzeko edo behartsuekin
identifikatzearen alde, hila janzteko ohitura sortu zen. Gizona zein
emakumea izan, abituz janzten zen, normalean, frantziskanoz.
Ohitura honek hilotza hil-oihalarekin biltzeko ohiturarekin bat egin
zuen. Hil-oihalak hil-beilan hildakoa biltzen zuen edo hil-andak
estaltzeko hileta-segizioan zehar hildakoaren etxea eta hilobiaren
artean.
Emakume emaztegaien arreoaren barruan sartzen zen. Izan ere,
berari zegokion etxeko hildakoei gurtza egitea.
Horregatik, heriotz-errituekin erlazionatutako hil-oihalak ziren
aberatsenak bai hornidura zein ehundegian.
3.- Biatikoaren faroltxoaSan Telmo Museoa. Donostia
Hil aurreko uneetan, hil-hurren zegoenak elizakoak jasotzen zituen
beste bizitzarako igarobide egokia izan zezan: biderakoa, hau da,
jaunartzea ematea, eta gaixoen oliadura edo olio santua bekokian
eta eskuetan aplikatzea.
Biderakoa kanpaiarekin iragartzen zuten elizaren irteeratik, eta
herritarrak bildu eta prozesioan joaten ziren hildakoaren etxeraino.
Han, apaizak gaixoari hitz egiten zion eliz dei hauekin: «Hemen
bildu dira zure senitarteko eta auzokoak; osa zaitezen nahi dugu
guztiok edo, bestela, gutxienez, heriotza ona izan dezazula; eta
barkamena eskatzen dizugu noiznahi kalterik egin badizugu» (Ritos
funerarios en Vasconia).
4.- Hil-beilaHil ondoren, hil-beila ezartzen zen etxean eta senitarteko, lagun eta
auzokideak biltzen ziren hildakoaren ondoan egon eta arrosarioa
etengabe errezatzeko hileta egin arte. Gaur egun, beilatokiak
daude, etxetik kanpoko toki arrotzak; familiak beilatokian jasotzen
ditu hildakoaren gertukoen goxotasuna eta doluminak.
5.- Hileta-segizioaBehin betiko agurtu aurreko erritua da hildakoarekin batera etxetik,
elizatik edo beilatokitik hilerrira edo errausketa-lekura joatea, denak
elkarrekin edo talde txikian, testuinguruaren arabera. Hildakoarekiko
eta haren familiarekiko afektuaren adierazgarri, loreak eta koroak
eramaten dira, antzinako argi eta ogi ofrenden ordez.
Hemen aretoaren bukaerara iristen gara. Ezkerrera giratuz, honako
objektuak topatuko ditugu:
1.- Hil-andakXVIII. m.
Euskal Museoa. Bilbao. Museo Vasco
Hildakoaren gorputza hildakoaren etxetik hilobira eramateko
erabiltzen ziren. Bide luzeak eraman beharra zeuden. Bide hauek
sakratuak ziren eta pasa beharrekoak. Izan ere, hildakoaren etxea
eta familiaren hilobiaren arteko lotura sinbolizatzen zuten.
Andabide , hilbide, elizbide, izena hartzen zuten.
Hilotzaren garraioa hil-andetan ohika izan zen 1930. urterarte.
Orduan, hilkutxaren erabilera zabaldu zen.
2.- HilerriaElizetako lurra lurperatzeak egiteko erabili izan zen modu jarraituan
eta, horren ondorioz, higiene- eta osasungarritasun-arazoak sortu
ziren. Hilotzak elkarren segidan ehorzteari dagokionez, intentsitate
handiko garaiak ere izaten ziren, biziraupen-krisialdien ondorioz:
gosete, izurri edo gerrateen ondorioz, besteak beste. Elizen
barrualdeko kiratsari eta osasungaiztasun-baldintzei buruzko kexak
behin eta berriz entzuten ziren. Ilustrazioarekin ezarri zen
pentsamolde berriari jarraikiz, lurperatzeko espazio berriak
eraikitzea komeni zela gomendatzen hasi ziren, bizilekuetatik urrun,
herriguneen kanpoaldean, aireztatutako tokietan, Carlos III.a errege
zela 1784. urteko Errege Aginduan agintzen zenez.
Gainera, hilerria lurperatzeko toki izanik, bazegoen nora jo
hildakoaren oroitzapena betikotzera epitafioen, daten, izenen eta
argazkien bidez; aitzitik, errautsak lau haizetara zabaltzea oso
efimeroa izan daiteke.
Gainera, hilerria lurperatzeko toki izanik, bazegoen nora jo
hildakoaren oroitzapena betikotzera epitafioen, daten, izenen eta
argazkien bidez; aitzitik, errautsak lau haizetara zabaltzea oso
efimeroa izan daiteke.
3.- Pedro Manuel de Ugartemendia (c. 1770 – 1835)
San Martineko hilerriaren planoa, XIX. m.
Donostiako Udal Artxiboa
Hilerri berri baten planoa, horma perimetral batez inguratua,
animaliak sartu eta azkenaldiko lurperatzeak aztarrikatu eta aztora
zitzaten saihesteko. Halaber, zuhaitzak ere landatzen ziren, tokia
seinalatzeko eta itzal egiteko. Ohiko moduan, altzifrea landatu izan
da hileta-esparruetan. Zuhaitz hori egokia zela pentsatu zuten,
hosto iraunkorrekoa delako eta sustraiak sakonera handian hazten
direlako; beraz, ehorzketetan eragina izateko arriskua ere txikiagoa
da.
4.- Kanpaiak eta HiletakOrain dela gutxi arte, kanpaiek ez zuten atseden handirik izaten;
arrazoi bat zela, bestea zela, beti ari ziren dilin-dalan. Eguneroko
bizitzako dei eta ohar ugari kanpaien bitartez jakinarazten ziren,
baita heriotzaren ordua eta hiletarako deia ere. Kanpaiak ez ziren
berdin jotzen hildakoa haurra ala heldua izan, edo gizona ala
emakumea izan, edo elizjende izan ala ez izan. Zenbait tokitan
eusten diote kanpaiak jotzeko ohiturari, baina gaur egun eskelen
bitartez jakinarazten zaio komunitateari norbait hil dela.
Heriotzarekin lotutako elementu nagusi bat baldin badago, hileta da
hori. Hileta-elizkizunaren helburu nagusia arima salbatzea zen, eta
gaur egun eusten dio esanahi erlijiosoari, baina zentzu sozial
handiagoa du, komunitate osoari biltzeko aukera ematen baitio,
hildako senitarteko, lagun edo kidea agurtzeko. Arian-arian, formula
zibilak sortzen ari dira, agurtzeko erritual hori egiten jarraitu ahal
izateko.
Orain dela gutxi arte, kanpaiek ez zuten atseden handirik izaten;
arrazoi bat zela, bestea zela, beti ari ziren dilin-dalan. Eguneroko
bizitzako dei eta ohar ugari kanpaien bitartez jakinarazten ziren,
baita heriotzaren ordua eta hiletarako deia ere, baina gaur egun
eskelen bitartez egiten da hori. Hileta-elizkizunaren helburu nagusia
arima salbatzea zen, eta gaur egun eusten dio esanahi erlijiosoari,
baina zentzu sozial handiagoa du, komunitate osoari biltzeko aukera
ematen baitio, hildako senitarteko, lagun edo kidea agurtzeko. Arian-
arian, formula zibilak sortzen ari dira, agurtzeko erritual hori egiten
jarraitu ahal izateko.
Ezkerreko paretatik goazela, kanpaien hotsa gertu entzuten
dugunean, ezkerrera biratu dugu 90 gradu eta pasilotik irtetean (10
pauso) gelditu egingo gara.
Doluaren atalean sartuko gara eta hauxe da testua:
-DOLUAPertsona bakoitza norbanako bakar eta errepikaezintzat hartuta,
geure heriotzak edo maite ditugunenak oinazea eragiten digu,
kontsolatzeko zaila den oinazea. Gaur egun, arrazionaltasunak
gauza guztientzako erantzunak edo konponbideak bilatzera
behartzen gaitu; indibidualismoaren eraginez, norbanako bakoitza
osotasun osotzat hartzen dugu, gure gizartearen subjektu
nagusitzat. Esparru horretan, heriotza bakoitza osotasun baten,
berriz errepikatuko ez den izaki baten desagertzea da. Hori ezin
dugu jasan, batik bat, gainera, azalpenik ez duenean; hau da,
zentzuzko azalpen edo konponbide bati ihes egiten dionean. Galera
guztiek ez dute krisialdia eragiten, eta ohikoena da une latz horiek
familiaren eta adiskideen ondoan gainditzea; baina batzuetan
doluak bizi-krisi garrantzitsua eragiten du, eta profesional
espezializatuen laguntza behar izaten da. Inpaktu emozional eta
psikologikoaren arabera, prozesuak aurrera egingo du behin betiko
onarpena lortu arte, ukazioaren eta ahazteko beldurraren artean.
Pasilotik irtetean, peana altuan, topatuko ditugu dolu-jantziak:
1.- Dolu-jantziakHeriotzaren aurrean, gertaera pertsonal eta sozialtzat hartuta, maite
dugun hori joan izanagatiko minaren kanpo-adierazpenik
nagusietako bat dolua da, eta doluaren sinbolo nagusia kolore
beltza da. XIX. mendean izan zuen goraldia, eta arau sozial
zorrotzen pean, estatus sozialaren sinbolo bihurtu zen. Emakumeek,
familia-memoriari eustearen arduradun ziren aldetik, dolua egin
behar zuten; gehienez ere bi urtez luza zitekeen dolua eta, dolualdi
horretan, bizitza sozialetik kanpora geratzen ziren. Doluz janzteko
ohiturari duela gutxi arte eutsi zaio, baina ez hain zorrotz, eta gaur
egun, heriotzaren ondo-ondoko uneetan baino ez da egiten,
lurperatzean eta hiletan.
Eskubiko paretaera gerturatuko gara aurrera joaz bukaerara iritxi
arte. Orduan beste pareta topatuko dugu perpendikularki. Aurrera
joko dugu 5 pauso eta eskubiko paretan Barbara Stammel artistaren
3 koadro topatuko ditugu. Bertan, bere amaren erretratuak ikus
ditzakegu hiltzorian zegoela. Eta, ezkerrean, artelan honen
bestekaldean ditugu dolu-bitxiak.
2.- Arintze-zapia
c. 1900 – 1910
Museo del Traje. CIPE. Madrid
Dolu zorrotzenaren ondoren dolu erdia edo arindua zetorren, eta
orduan kolore diskreturen bat sartzen has zitekeen, hala nola grisa,
zuria edo morea, eta bitxi xumeak ere jantzi zitezkeen.
3.- Dolu-bitxiak
XIX. mendearen zati handi batean, hildakoaren ilearekin eta beste
material batzuekin bitxiak egiten ziren: atxabitxiarekin –garestia–
edo beira eta ebonitarekin –merkeagoak–. Gaur egun, prozesu
kimiko bati esker, errautsak diamante sintetiko bihurtzeko aukera
dago.
Bitrina hau utzi eta eskubira 90 gradu biratuz, 14 pauso emango
ditugu bukaerararte eskubiko paretaren parean.
Ezkerrean uzten ditugu argazki- liburuak.
Argazki-liburuak“Arian-arian, gure ama hitzak nahasten hasi zen, gauzak ahazten,
bizitzaren zentzua galtzen. Bere baitan, burbuila baten barruan
sartuta, hura ulertzen eta zaintzen saiatu nintzen.// Okerrera egin
zuen berehala”
“Le temps du deuil, j'ai envie de toi, je vais me réveiller, j'ai froid, tu
me manques, ...
“Inorenganako zure maitasuna parteka badezakezu, agian ez zara
inoiz benetan hilko”
Robinson familiaren historia eta 26 urteko alaba bulimiak jota hil
izanaren ondorioak
Eskubiko paretaren bukerara iristean, 90 gradu biratuko dugu
eskubira, eta bi pauso eman eta gero, eskubiera biratzen dugu 90
gradu eta 3 pauso ematen ditugu. Bertan, areto ilunera iritxiko gara.
Erdian bankuak daude. 43 elkarrizketa proiektatzen dira bertan adin
eta profila ezberdinetako pertsonei egindakoak. Elkarrizketak
heriotzaren gaiaren ingurukoak dira. Aretoko testuak hauxe dio:
ZENTZUA BILATZEA
Prozesua erritualizatzeak eman diezagukeen segurtasuna
segurtasun, heriotza gauza ezezagunen espazioan sartzen da,
definizioz, esperientziarik ez dugun horren espazioan, joan ondoren
itzuli eta horren berri kontatzeko aukerarik ez duen horren
espazioan; azken batean, ziurgabetasun gorenaren espazioan.
Horregatik, beste gai nagusietako bat zentzua bilatzearena da;
heriotzaren zentzua bilatzea, bizitzaren zentzua bilatzearen
baliokidetzat har daitekeena: nire bizitzak ba al du zentzurik,
desagertu egiten banaiz? Nola presta naiteke une horretarako? Nola
hil duintasunez? Moduren batera iraun al dezaket ―nahiz eta
fisikoki ez izan― nire ekintzen edo uzten dudanaren bitartez? Zer
esan nahi du berpizteak? Heriotzaren ondoren ba al dago ezer?
Interesagarria da tradizio erlijiosoek emandako erantzunak
alderatzea eta heriotzaren mugez haratago joateko egin dituzten
proposamenak zeintzuk izan diren ulertzea. Sinesmen erlijiosoetan,
jende askok bizitzari eta heriotzari zentzua emateko gida baliotsuak
aurkitu izan dituzte eta aurkitzen dituzte. Beste pertsona
batzuentzat, erantzun horiek ez dira nahikoa: espiritualtasun berriak
bilatu beharko lirateke, naturara berriz itzultzearekin lotutakoak, edo
argudio zientifikoei lehentasuna eman beharko litzaieke, bestela.
Eztabaida mahai gainean dago.
Aretotik irteteko 20 pauso ematen ditugu eskubiko paretari jarraituz.
Gure aurrean pasagune bat topatuko dugu. Bertatik helduko gara
hurrengo atalera. Atal honek bi zati ditu: fantasia eta ospakizunak.
Pasagunetik pasa eta gero, honako testu hau dugu gure aurrean:
HERIOTZATIK ITZULTZEAHeriotzaren "zentzua” zein den galdetzeak eta heriotzari aurre
egiteko prestatzeak esan nahi du heriotzari “aurrez aurre” begiratu
behar zaiola, errealista izanik, eta hori ez da ez errazena izaten,
ezta ohikoena ere. Izan ere, heriotzari begiratzeko beste modu bat
fantasiaren bitartez egitea da. Horregatik, hildakoak “itzultzeko”
aukera ireki da, eta topiko bihurtu ere egin da mota guztietako
kontakizunetan; horrela, bada, gure irudimena gaur egungo
adierazpen artistikoetan –zineman, komikietan, eta abar– agertzen
diren espiritu, zonbi eta alegiazko bestelako izakiz betetzen da.
Bestela, heriotzaren eta hildakoen inguruan ospakizun jendetsuak
egiten dira, herri-festa bihurtzera ere iritsi direla, jatorria oso argi ez
duen sinbolismoz inguratuta. Eta horregatik daude askotariko herri-
sinesmenak eta herri-sineskeriak, betiere helburu izanik hildakoari
errealitatetik ezezaguna den mundu horretarako muga zeharkatzen
laguntzea, edo “espiritu gaiztoek” alderantzizko bidea egin dezaten
saihestea.
-FANTASIA
Fantasiak gauza errealen eta gauza irrealen arteko mugan kokatzea
dakar, eta bi elementu horiekin kontzienteki jokatzea. Eta heriotza
fantasiara jotzeko eremu ezin hobea da, batetik eztabaidaezin eta
erreala –pertsona batek bizidunen artean egoteari utzi izana– den
horren eta, bestetik –ezezaguna eta esperimentatu gabea denez–
irudimenari eta mota guztietako espekulazioei bidea zabaltzen dien
horren artean kokatzen baikaitu. Horregatik, heriotzaren irudikapena
oso makabroa izan daiteke, edo oso metaforikoa.
180 gradu biratuko ditugu eta ezkerreko paretean topatuko ditugu
heriotzaren inguruko komikiak eta eskubian, komikien bestekaldean,
pantaila bat filme eta bideo-clip ezberdinen zatiekin.
Pantailatik eskubialdera jo ezkero eta buelta emanda, iritxiko gara
gune honen bigarren atalera: ospakizunak. Bertan testu hau dugu
sarrera moduan:
-OSPAKIZUNAK
Halloween edo Mexikoko Hildakoen Eguneko ospakizunen
adierazpenak gertuago daude fantasiazko mundutik erlijioaren
mundutik baino, eta heriotzaren boterea eta heriotza bizitzaren parte
dela berresten dute. Mexikon, hildako senitartekoen espirituaren
bisita nola edo hala jasoko dutela uste dute herritarrek. Jatorri zelta
duen Halloween ospakizunean ere hildakoen espirituekin bat
egiteko ideiari eusten zaio; izan ere, mundu hau eta beste mundua
bereizten dituzten ateak irekita egoten baitira egun horretan, eta
hildakoek bizien artean ibiltzeko baimena izango lukete.
Testu honen honen eskubira ditugu mexikoko objektuak
Mexiko
Hildakoen ospakizunean, hildakoak bizien mundura ahaideak
bisitatzera aldi baterako itzultzen direla ospatzen da, eta ospakizun
horren ondorioz askotariko objektu plastiko ugari sortu dira, arte
efimeroko objektuak, apaintzeko objektu edo apaingarri ugari,
betiere heriotzarekin lotutakoak, etxeko aldareetan jartzeko.
Hildakoen eguneko jarduerak objektu horien guztien inguruan egiten
dira, erritu-agertoki nagusi bihurtzen dira, hildakoari harrera egiteko
eta hura ohoratzeko toki.
1.- Katrina
c. 2003
Museo Nacional de Antropología. Madrid
Purepechen janzki tipikoez jantzitako Catrina hau Mexikoko herri-
kulturako pertsonaia bereizgarria da. XIX. mendearen amaiera
aldera sortu zen, eta Diego de Riveraren horma-irudiei esker egin
zen ezagun.
2.- Alfenikea eta Alkanzia
c. 2003
Museo Nacional de Antropología. Madrid
Garezur-forma duen alfeñikezko figura, hildakoen ospakizunean
ofrenda moduan eta apaintzeko erabiltzen dena; ospakizun hori
urriko azken eta azaroko lehen egunetan izaten da. Etxeko aldarean
jartzen dira, aldare horretan egiten baitzaie harrera hildakoei, eta
ondoan heriotzarekin lotura duten apaingarriak eta artisau-lanak
jartzen dituzte.
Objektu hauen bestekaldean dago, mexikar etxeetan jartzen diren
hildakoen aldeko aldare domestikoak. Aldare hauek hildako haurrei
eskaintzen direnean, gozoak eta jostailuak jartzen dituzte.
“Aingerutxo” izendatzen dituzte.
Eskubiruntz 6 pauso bagoaz eta ezkerrera begiratuz gero, objektu
ezberdinez osatutako instalazioa toaptuko dugu: kalabazak,
amarauna artifizialak, beleak, e.a. topatuko ditugu. Halloween festa
gogorazten digute. Testuak hauxe dio:
Halloween
Halloween hitza kontrakzio honetatik dator: All Hallows’ Eve (‘Santu
Guztien Bezpera’). Jai horren jatorria zelten Samhaim ospakizuna
zen, eta etorkin irlandarrek eraman zuten AEBtara XIX. mendean.
Estatu Batuen eragina dela eta, 70eko hamarkadan mundu osora
hasi zen zabaltzen, jai-giroan.
Gune honetatik ezkerrera joaten bagara 90 gradu biratuz eta 8
pauso emanez Utopien atalean sartuko gara. Hauxe dio testuak:
UTOPIAKUtopia guztiek dute fantasia apur bat, baina legendak eta izaki
ezinezkoak ez bezala, utopiak etorkizuneko proiekzioak dira, kasu
gehienetan oinarri zientifikoa dutenak edo oinarri hori izan nahi
zutenak. Noski, une bakoitzean zientifikotzat jotzen den horren
arabera. Eta utopietan utopiena, zalantzarik gabe, hilezkortasuna
lortzeko nahia da. Kontzeptu horrek izan ditzakeen zehaztapen
metaforikoenak alde batera utzita, gure kasuan pertsonaren
hilezkortasun fisiko eta materialaz ari gara, pertsona osotasuntzat
hartuta, dela gorputz, dela alderdi intelektual nahiz espiritual.
Bilaketa horrek ibilbide historiko luzea du, baina gaurkotasuneko gai
izaten da beti. Dagoeneko, gure utopia ez da bideratzen Grial
Santuaren edo Filosofia-Harriaren bilaketaren bitartez,
medikuntzaren eta teknologiaren arloetako aurrerabideen bitartez
baizik.
Ziurrenik, luzaro bizitzeko eta erabateko gaitasun fisikoei eusteko
gure itxaropenak irrika bizia eragingo lioke garai batean betiko gazte
izateko bidea bilatu nahi zuen edonori, baina guretzat hori jada ez
da aski. Gaur egun, hilezkortasuna lortzeko edo norbanako baten
bizitza mugagabe luzatzeko aukera zientifikoa aipatzen da
esanbidez, berrikuntza bioteknologikoko prozesuei esker. Horrek
guztiak itxaropen berriak sorrarazten dizkigu, baina baita eztabaida
etikoak ere, giza bizitzaren kontzeptua bera eraginpean hartuko
luketen inplikazioei buruz.
-BETIEREKOTASUNAK
Gizakiak kontra egiten dio bere amaigarritasuna onartzeari; hortaz,
mito, sinesmen eta erlijioetara jo du heriotzaren gertaera
nabarmenari erantzuteko. Bizidunen memorian irautea, gorputza
beste munduko bizitzarako prestatzea edo arima gero berpiztu edo
berraragiztatzeko askatzea lagungarri izaten dira heriotzaren
ziurtasun mingarria jasateko. Eta, heriotzaren ondoko bizitzan
sinesten badu ere, bizitza hilezkorra du amets, heriotza garaituko
duten elixir, talisman eta formula magikoen bitartez lurrean luzatuko
den bizitza. Kontua ez da heriotzatik itzultzea, baizik eta heriotzari
ihes egitea edo, gutxienez, une hori atzeratzea.
Atal honetan, testuaren bestekaldean dugu egipziar sarkofagoa eta
bere ezkerretara kanopo ontziak hildakoen erraiak bertan
gordetzeko, beste munduan ushebtisak hildakoaren zerbitzura
egoteko eskultura txikiak eta maskara, hildakoaren aurpegia
ordezkatzeko beste munduan.
180 gradu biratuz gero, bitrina bat topatuko dugu eta bertan
emakumen baten egipziar sarkofago bat dago.
1.- EgiptoEgiptoarrek hil ondoko bizitzan sinesten zuten, eta sinesmen hori
euren sinesmen erlijiosoen eta hileta-ohituren oinarri nagusia zen.
Betiereko bizitzarako igarobidetzat hartuta, hilotzak momifikatu
egiten zituzten, hildakoak garai batean bere gorputza izan zen
horretara itzultzeko aukera izan zezan. Horretarako, gorputzaren
hainbat zati kontserbatu behar zituzten, baita erraiak ere, ontzi
kanopoetan gordeta, edo maskarari esker, hildakoari aurpegia
itzultzen zitzaion bizitza berrirako.
2.- Sarkofagoaren parean, bestekaldean, eskubian, Lucía Vallejok
espiritua eta materia aipatzen ditu, eta Antzinatasunetik gaur arte
irauten duen lotura bat gogorarazi digu, urrearen eta
hilezkortasunaren arteko lotura.
Eskulturaren ezkerretara topatuko dugu
3.- Biziaren ElixirraBizitza fisikoak iraupen mugatua duela eta, kasurik onenean,
gainbehera bat jasan eta zahartzaroa igaro behar duela jakitea
akuilu izan da irudimenarentzat eta aurrerabide zientifikoarentzat,
eta elixirrak, gaztetasun-iturriak eta filosofoen harriak sortu izan
dituzte; gaur egun, bitaminak, jaki naturalak, proteinak eta
askotariko produktu eta teknikak erabiltzen dira horien ordez, bizitza
ez ezik, gaztetasuna ere luzatzeko.
Bitrinatik, 90 gradu ezkerrera biratuko dugu eta 6 pauso aurrera
egingo ditugu hurrengo gunera iristeko. Hauxe dio testuak:
-BIZIRIK DAGOEN ORO HILTZEN AL DA?
Zaila da heriotzaren zentzua giza balioak alde batera utzita
definitzea. Era berean, ikuspegi biologiko peto batetik begiratuta,
bizitzaren eta heriotzaren arteko lerroa ez dago hain argi, ezta
zergatik gertatzen den ere; beste batzuei tokia uzteko, eboluzioa
ahalbidetzeko edo, besterik gabe, saihestezina delako.
Baina, saihestezina al da?
Bizitza itzali aurretik zahartzaroa nahitaez igaro behar dugulako
sinesmena zalantzan jartzen ari da zientzia, frogatuta baitago
hainbat animalia-espezie ez direla zahartzen, edo bat-batean
zahartzen direla hil baino lehentxeago; gainera, zelula bakarreko
zenbait organismoren kasuan bizitza amaigabe erreproduzitzen dela
ere egiaztatu da. Aurelia marmokaren kasua dugu, esaterako:
hilezkortasun biologikoa lortzeko gai da. Azken arnasa eman
ondoren, zelulak berroneratzeko gaitasuna garatzen du, eta berriro
gaztarora itzultzen da. Giza espeziean, Henrietta Lacks andrearen
kasua ezaguna da; izan ere, minbiziak jota hil zen, baina haren
zelula-lerroak bizirik dirau eta ikerketa biomedikoak egiteko oinarri
izan da.
Testuaren eskubialdean, argazki-liburu bat dugu bitrina batean eta
eskubira argazki batzuk: Aurelia inmortal izeneko medusa.
1.- Javier Viver Aurelia Inmortal, 2017
Argazki-liburua / Fotolibro
San Telmo Museoa. Donostia
Iraunkortasunaren sinbolo den urrez bilduta, heriotza garaitzeko
gizakiaren nahiari buruz mintzo zaigu liburua. Aurelia inmortal
medusaren argazkia topatuko dugu ondoren. Izar formako instalazio
batean. Hauxe omen da bere kabuz etengabean birsortzeko aukera
duen zelula bakarreko izaki bakarra.
2.- Bitrinaren eskubira ditugu argazkiakJavier Viver Aurelia Inmortal, 2017
Argazkiak
Museo Universidad de Navarra. Pamplona
Medusaren barrualdean 4 hostoko hirusta baten irudia ikus daiteke,
hilezkortasunaren sinbolo.
3.- Eta lurrean dugu instalazio bat gerriraino iristen zaiguna. Sei
puntadun izarraren forma du eta urre kolorekoa da,
hilezkortasunaren sinbolo. Gizakiak betidanik gainditu nahi izan
duen heriotzaren isla.
Javier Viver
Aurelia Inmortal, 2017
Leporello
Museo Universidad de Navarra. Pamplona
Honen eskubialdean, 5 pauso eman eta gero, ikusiko dugu honod
beltza duen irudi bat eta kolore ezberdinetako puntuez osatua
dagoena. Irudi honek sagu baten burmuina azaltzen digu. Honako
testu hau dugu eskubian:
-HERIOTZA GARAITZEA (lehen zientzia eta teknologia)
Aurkikuntza biologikoek eta medikuntzan, genetikan eta teknologian
izandako aurrerapenek bizitza benetan luza daitekeela iradokitzen
digute. Azaleko zimurrak, ile zuria, gaixotasunak eta zahartzeak
eragindako narriadura, oro har, prozesu kontrolagarria dela dio
komunitate zientifikoak. Duela mende bateko eta gaur egungo bizi-
itxaropena alderatzen baditugu, orain arte sekula baino gehiago
handitu dela ikusiko dugu, besteak beste, medikuntzaren
aurrerabideari esker. Genetikoki esku hartu eta gaixotasunak
desagerrarazteko aukera izateak edota organo, hezur edo ehunak
bioteknologiari esker aldatu ahal izateak urte gehiago bizitzeko
modua bermatzen digute, eta osasunez. Egia esateko, hemendik
urte gutxira hilezkor izan gintezkeela iragarri ere egin dute.
Transhumanistak, konpainia teknologiko handien babesarekin, ziur
daude gizakiak urrats bat aurrera egin behar duela eboluzioan eta
baldintzapen biologikoak gainditu behar dituela, fisikoki eta
kognitiboki hobetutako gizaki bat lortzeko. Adimen artifizialari eta
nanoteknologiari esker, norberaren nortasuna gorde ahal izango
litzateke, betiere datu pertsonalak, elkarrizketa-estiloak, portaera-
ereduak, pentsamolde-ereduak eta gorputz-funtzioak arian-arian
ordenagailu batera irauliz gero. Gogoa edo adimena software
moduko bat izango litzateke, eta gorputz batera transferituko
litzateke; beraz, gure patua ez litzateke heriotza izango, hilezkor
izatea lortuko genuke eta.
Telomeroak
Zientziaren eta medikuntzaren arloko profesional gehienak ez dira
utopiez arduratzen, baizik eta gai oso mundutarrez, hala nola
gaixotasunak gainditzea eta gure bizitza ahalik eta baldintza
hoberenetan luzatzea. Baina profesional horien arrakastak amets
egitera garamatza.
Testu honen alboan, ezkerretara, sagu baten burmuinaren
eskanerraren irudia dugu eta testu hau: telomeroak giza
kromosomen muturrak babesten dituzten egiturak dira, eta pertsona
bat zenbat denboraz biziko den baldintzatzen dute. Telomeroen
laburtzea konpentsatzeko, entzima bat erabil daiteke: telomerasa.
Eta ezkerrean teknologia berrien eta medikuntzaren inguruko ikus-
entzunezkoa gizakiaren etorkizunari begira.
Pantaila hau aurrean dugula, ezkerrera joko dugu, ezkerreko
paretaruntz eta ondoren, eskubira irteeraruntz.
Bertan “El señor de los anillos” filmaren azken atala azaltzen da:
Bertan, Arwen pertsonaiak (Liv Tyler), Elfa izanik eta izaki hilezkorra
izanik, bere hilezkortasunari uko egiten dio bere hilezkorra den
maitatutako gizonarekin bizi nahian. Hori da eskenak azaltzen
diguna.
Erakusketako azken esaldia da: “Ez al da hilezkortasuna gizakien
doaia izango orduan?”
Eskubira biratzen dugu 90 gradu eta bi pauso eman ondoren, irteera
ezkerrera aurkitzen da.
Klaustora irtengo gara, 90 gradu ezkerrera biratzen dugu eta 5
pauso ematen ditugu aurrera. Ondoren, 90 gradu eskubira biratu eta
44 pauso emtan ditugu klaustroaren albo horren amaierara iritxi
arte. 90 gradu ezkerrera goaz eta eta 5 pauso eman. Horrela,
dorreoira pasako afara. Ondoren, 90 gradu eskubira eta 3 pauso
erman eta gero egurrezko atea bultza dezakegu metalezko
kirtenetik. Bi pauso eman eta kristalezko atea bultzatuko dugu.
Ondoren, 8 pauso aurrera. Biratu 90 gradu ezkerrera eta eman 12
pauso aurrera. Ondoren, biratu 90 gradu eskubira eta 7 pauso
aurrera. Azkenik, biratu 90 gradu eskubira eta museoko irteeran
egongo gara.
Mila esker museora etortzeagatik! Laister arte!