haur adin garapen psikologia

37
Haur adin garapen psikologia Irakaslea:

Upload: keira88346735

Post on 14-Nov-2014

178 views

Category:

Documents


8 download

TRANSCRIPT

Page 1: Haur Adin Garapen Psikologia

Haur adin garapen psikologia

Irakaslea: -Maite Ezeiza

Ikasleak:-Mikel Montero-Joana Reguero

Lehen hezkuntza 47. taldea

Page 2: Haur Adin Garapen Psikologia

Aurkibidea

8. gaiaren laburpena……………………………………………………….....2 9. gaiaren laburpena………………………………………………..………...7

10.gaia.Adimenaren garapena……………………………………………...19o Adimen aurreoperatorioa .Eskolaurreko urteak……………………...19o Pentsamendu sinbolikoa eta aurrekontzeptuala ( 2urtetik 4urtera)….19o Pentsamendu intuitiboa (4urtetik-7urtera)………...…………………19o Pentsamendu aurreoperatorioaren ezaugarriak………………………20

Oreka eza Zentrazioa Itzulezintasuna Estatismoa Egozentrismoa

o Haurrak inguruneko fenomenoen inguruan egindako irudikapen edo azalpenak...........................................................................................21

Fenomenismoa Finalismoa Animismoa Artifizialismoa

o Piageten teoriaren kritika………………………………..………….21o Operazio zehatzak.Eskolako urteak (6-12 urte)……………………21o Intuiziotik operaziora……………………………………………….22o Operazioen aniztasuna eta antolamendua…………………………..22

“autoconcepto y rendimiento academiko” testuaren laburpena……………24 Iritzizko galderak……………………………………………………….......27 Praktika……………………………………………………………………..28

Page 3: Haur Adin Garapen Psikologia

8.GAIAREN LABURPENA

•Nortasunaren garapena eskolaurreko urteetan

Sarrera

Nortasuna batzuetan, pertsona baten ezaugarri psikologikoen multzoa adierazteko erabiltzen da. Beste batzuetan aldiz, bizitza emozional eta afektiboarekin zerikusia duten alderdiekin bakarrik erabiltzen da.

Norberaren ezagutza

Guk norberaren ezagutza terminoa geure buruez ditugun ezagutza, ideia, uste eta jarrerei erreferentzia egiteko termino orokor gisa erabiliko dugu. Dena dela, bi alderdi bereiz ditzakegu: autokontzeptua eta autoestimua.

1.-Autokontzeptua eskolaurreko urteetan zehar.

Garai honetan, umeek beren buruei buruz duten irudia ezaugarriekin eta atributuekin aberastu behar dute ezaugarri propioak dituen eta besteengandik bereiz dagoen pertsona gisa definitzeko. Rosenberg- i jarraituz, honelako ezaugarriekin bereiz ditzakegu eskolaurreko haurrek duten autokontzeptuaren edukia:

-Kanpoko atributu pertsonaletan oinarrituta deskribatzeko joera: Egiten dituzten jardueren, lorpenen eta trebetasunen, itxura fisikoaren eta izaera orokorraren arabera deskribatu ohi dute.

-Orokorrean deskribatzeko joera: Autokontzeptu orokorra, lausoa eta berariazkoa izan ohi da. Hazi ahala, autokontzeptua bereiziagoa eta artikulatuagoa izango da.

-Gizarte harremanak pertsonen arteko lotura soil gisa ulertzeko joera: Gizarte-harremanak pertsonen arteko sentimendu gisa baino gehiago pertsona batzuen eta besteen arteko lotura gisa ulertzen dituzte.

-Autokontzeptua kanpoko ebidentzia eta ebidentzia arbitrarioetan oinarrituta osatzeko joera: Eskolaurreko haurraren autokontzeptua nahiko arbitrarioa, une jakin batean gertatu ziren gertaera zehatzetan funtsatutakoa izan ohi da. Gainera, beren buruei buruzko egia haurraren bizitzan esanguratsuak diren helduek dutena eta adierazten dutena izan ohi da.

2.-Autoestimazioa eta bere determinatzaileak

Haurrak bere buruaz duen kontzeptua ebaluatzeko moduari erreparatzen diogunean, autoestimazioaz ariko gara. Honi buruzko ikerketa gehienak batez ere bi alderditan zentratu dira:

Page 4: Haur Adin Garapen Psikologia

-Autoestimazio altua edo baxua izatea zein faktorek determinatzen duten aztertzean

-Haurtzaroan, nerabezaroan eta helduaroan zehar autoestimazioak duen eboluzioan joera orokorrik badagoen edo ez aztertzean.

Pertsona esanguratsuen tratuaren kualitate horiez gainera, arrakasta eta porroten historia pertsonala izango da pertsonaren autoestimazioaren bigarren determinatzailea. Eskolaurreko urteetan zehar, gurasoak izango dira esanguratsuak. Gurasoen jarrerak eta hazte eta hezte jarduerak dira haurren autoestimazioaren garapenaren alderdi determinatzaileak. Autoestimazio altua duten haurren gurasoen jarrerak eta jarduerak honela defini genitzake Maccoby-ri jarraituz:

-Guraso maitekorrak dira, seme-alaba erabat onartzen dutenak eta maiz beren afektua agertzen diotenak. Portaera horrek autoestimazio positiboa sustatzeak arrazoizkoa dirudi.

-Guraso irmoak dira, arrazoitzen dituzten arauak ezartzen baitituzte eta arau horiei eusten baitiete, nahiz eta malguak izan. Haurrari ahalegina eskatzen dioten exijentziak ezartzen dizkiote, baina bere gaitasun- mailarekiko egokiak direnak.Autokontrola eta ingurunearen eskaeretara egokitzeko lanak erraztuko dizkio. Horrekin guztiarekin, autoestimazio positiboa lantzen ariko da.

-Gogorrak ez diren diziplina motak erabiltzen dituzten gurasoak dira. Zigor fisikoa ezarri beharrean pribilegioak kendu ohi dituzte eta gehienetan haurrarekin eztabaidatu ohi dute jokabide jakin hori zergatik ez den egokia. Diziplina bat, malgua eta arrazoitua, edukitzea ziurrenik beharrezkoa izango da.

-Guraso demokratikoak izan ohi dira, izan ere, haurra estimulatzen dute bere iritzia eman dezan. Gainera, askotan iritzi horiek onartu eta kontuan hartzen dituzte. Eredu hori da, frogatu denez, gogor eta autoritarioena baino gehiago, haurren autoestimazio altuarekin lotua dagoena.

Sexuarekin zerikusia duten identitatea eta tipifikazioa

1.-Identitate sexuala eta bere iraupena

Norberaren buruaren ezagutza orokorrarekin gertatzen den bezala, norberaren talde sexualari buruzko ezagutzak aurrerapauso garrantzitsuak ematen ditu urte eta erdi hiru urte arteko aldian zehar. Eskolaurreko neska-mutilek nahiago izaten dituzte jolaskide gisa sexu berekoak eta eredu gisa ere sexu bereko pertsonak hartu ohi dituzte. Horrek sozializazioaren eremuan eta norberaren nortasuna eraikitzeko eremuan ondorio garrantzitsua duen eta ezagutzaren alorrekoa bakarrik ez den prozesu baten garrantzia adierazten du.

Eskolaurrekoek egin beharreko beste lorpenetako batek <<sexuaren iraupena>> deiturikoa aurkitzearekin du zerikusia. Horretarako neska edo mutila dela jakiteaz gain, ezaugarri hori iraunkorra dela kontzienteki jakin behar dute: bizitza guztirako gara femenino edo maskulino.

Page 5: Haur Adin Garapen Psikologia

+Tipifikazio sexuala

Gizarte eta une historiko bakoitzak sexu bati eta besteari egotzitako rolak ditu. Rol hauek lausoak eta pluriformeak dira: sexuarekin lotutako lanbideak, sexuarekin lotutako portaerak eta maskulino eta femenino gisa tipifikatutako beste hainbat jokabide daude. Mendebaldeko gizartean, gero eta ahulagoak dira sexuari lotutako estereotipoak. Horri dagokionean hezkuntzak zeregin garrantzitsua du bai sexismoa estimulatzeko eta baita sexuen arteko berdintasuna bultzatzeko.

Neska-mutilek presioak jasaten dituzte beren ingurune sozializatzailean indarrean dauden estereotipo sexualen arabera jokatzeko. Mutilen kasuan, estereotipoak nesken kasuan baino zorrotzagoak dira.Adibidez, guraso helduak, gezurra dirudien arren, jostailu batzuk mutilentzat egokitzat eta beste batzuk neskentzat egokitzat jotzen ditugu. Eta joera horri jarraituz, gurasoek beren seme edo alabari bere sexurako egokiak diren portaera eta ohiturak irakasten saiatzen dira. Sexu jakin batentzat egokiak kontsideratzen diren jokabide horien ikasketari deritzo tipifikazio sexuala.

Baina mendebaldeko gizarteetan sexuari lotutako estereotipoak pixkanaka pixkanaka gainditzeko joera dagoenez, alor horretako bereizketa klasikoak ahultzen ari dira. Baina eskolaurreko adinak ez dira egokienak gai honen inguruan haurrak erabat desinhibitzeko. Eskolaurreko haurra bere identitate sexuala eraikitzen ari da eta ziurrenik hori lortzen laguntzeko ezaugarri bereizleetan oinarrituko da. Ziurrenik ez da beharrezkoa izango helduak ezaugarri bereizle horiek heziketan sartzen saiatzea: eskolaurrekoek beraiek sartzen dituzte eboluziorako baliagarri zaien lekuan.

•Nortasunaren garapena 6 eta 12 urte artean

Norberaren ezagutza

1.-Autokontzeptuaren garapena

Haurrak hazi ahala, autokontzeptua aldatu egingo da eta eduki psikologiko eta sozial handiagoa izango du. Horrenbestez, zortzi bat urte dituztenean, haurrek bereizten dituzte ezaugarri fisiko eta psikologikoak.

Alderdi psikikoekin gertatzen den bezala, haurra bere Niaren dimentsio sozial aurkitzen eta lantzen joango da. Adin hauetako haurrak beren buruak gizatalde edo familia batzuetako kide gisa deskribatzen dituzte. Nerabezaroa heltzen denean ordea, haurra bere Nia sentimendu interpertsonalen eta sentimendu horien kalitatearen arabera kontzeptualizatzen hasiko da. Adibidez, eskolaurreko haurrek bere burua beste haur baten <<ikaskide eta lagun>> gisa deskriba dezake. Hur zaharrago batek ostera, beste baten <<lagun>> dela esango du.

Gero eta handiagoa den orientabide psikologiko eta sozial horrekin batera, haurren autokontzeptuak beste ezaugarri batzuk izango ditu: nerabezarora hurbildu ahala autodeskribapenak maizago egingo dira.

Page 6: Haur Adin Garapen Psikologia

Baina norberaren ezagutzaren garapenean izandako aurrerapen horiek ez dira kasualitatez gertatzen. Aitzitik, haurren gaitasun kognitibo gero eta handiagoekin eta haurren gizarte- elkarreraginarekin dute zerikusia. Gero eta gaitasun handiagoa izango du hierarkikoki sailkatzeko eta gertakariak, objektuak eta pertsonak logikoki antolatzeko eta pertsonak logikoki antolatzeko eta gaitasun hori haurrak bere Nia osatzen duten atributuak definitzeko. Bestalde perspektibak hartzeko gaitasunaz jabetzeak besteek berari buruz zein iritzi duten pentsatzea ahalbidetzen dio. Azkenik, bere pentsamenduez eta sentimenduez gogoeta egiteko aukerari esker, Nia- ri buruzko ezagutza aberasteko behin betiko eta beharrezko gaitasuna izango du.

2.- Autokontzeptuaren egonkortasuna eta aldaketa

Autokontzeptua besteekiko elkarreraginaren eta beste pertsona esanguratsuek haurrarekiko duten jarreraren araberakoa bada, logikoa dirudi baldintza horiek aldatzen direnean autokontzeptua ere alda dadin itxaroteak.

Egia da autokontzeptua gizarte-konparaketaren ondorio dela. Halaber, egia da autokontzeptua, definitu denean eta gehiago bereizi eta antolatzen denean, aldaketekiko erresistentzia handiagoa duela.

Lau eta hemezortzi urte arteko subjektuekin eginiko ikerketa batean, autokontzeptuaren garapenaren teoria ebolutiboaren argitara honakoak aurreikusi zitezkeen: beren buruez zituzten ideiak gero eta abstraktuagoak, konplexuagoak eta bereiziagoak ziren eta gero eta eduki psikologiko eta sozial gehiago zuten. Aldaketa ordenatu bat gertatzen dela, etengabeko aldaketaren baitan nolabaiteko egonkortasuna dagoela, uzten dute agerian.

3.-Autoestimazioa: eboluzioa eta determinatzaileak

Autoestimazioak haurrek beren buruez duten ezagutzaren eboluzioari edo iritziari egiten dio erreferentzia. Autore batzuk diotenez, haurtzaroan zehar haurraren gaitasunak oro har ugaritzen badira, horren ondorioz adinarekin autoestimazioa handitu egingo da; beste batzuen ustez berriz, autoestimazioak txikiagotu egin beharko luke, adinarekin gizartearen eskakizunak gero eta handiagoak direnez, helburuak ere handiagoak izango baitira.

Harter- ek eginiko ikerketa baten arabera, 12-13 urte inguru dituztenean, autoestimazioak behera egiten du. Adin horretatik aurrera badirudi autoestimazioak pixkanaka gora egiten duela.

Gurasoen jarrerek eta praktikek haurtzaro eta nerabezaro osoan zehar garrantzi handia izango duten arren, haurrak kideekin ezartzen dituen harremanek gero eta zeresan handiagoa izango dute autoestimazioa determinatzerakoan. Autoestimazioa garatzen laguntzeaz gain, haurrak eskolan duen esperientziak autokontzeptu akademikoa deitu izan den eta dirudienez eskolako errendimendua determinatzeko faktoreetako bat den berariazko alderdia sustatuko du.

4.-Autoestimazioa eta kontrol-lekua

Page 7: Haur Adin Garapen Psikologia

Autoestimazioa haurren kontrol-lekunea erlazionatu duten ikerketek korrelazio altuak aurkitu dituzte bi aldagaien artean. Autoestimazio altua duten haurrek beren buruei erantzukizun handiagoa egozten diete arrakasta lortzen dutenean porrot egiten dutenenean baino. Hau da, dirudienez, autoestimazio positiboa eta barruko kontrol-lekua lotuta daude, baita autoestimazio negatiboa eta kanpoko kontrol-lekua ere.

Hezitzaileek haur baten iritziak kontuan hartzen badituzte, aldi berean autoestimazioari laguntzen diote. Aitzitik, haur baten ekimena eta autonomia sistematikoki baztertzen badira, mezu negatiboak jasoko ditu autoestimaziorako.

Identitate eta tipifikazio sexuala

4-5 urte baino lehenago, haur gehienek onartzen dute beren identitate sexuala aldatu egingo litzatekeela beren kanpo itxura. 5-6 urte dituztenetik aurrera, haurrek onartzen dute norberaren identitate sexuala nortasunaren ezaugarri iraunkor bat dela, egonkorra dena. 7-8 urte izan arte, identitatea ez da genitalen bidez definituk, kanpoko estereotipoen bidez baizik. Prozesua amaitzen denean, esan dezakegu identitate sexuala ezarri ez ezik, behin betiko finkatu dela.

5-6 eta 8-9 urte bitartean, neska mutilak oso estereotipatu eta sexista izan ohi dira. 8-9 urtetik aurrera, jarduera jakin batzuk beste identitate sexuala duten pertsonek egin ditzaketela onartzen hasiko dira. Dena dela, gure gizartean eta kulturan sexuarekin lotutako estereotipoak arintzen doaz azken hamarkadetan. Horren adierazgarri da <<androgino>> hitza erabiltzea gizonezkoen portaeran emakumezkoen portaera tipikotzat nahiz gizonezkoen portaera tipikotzat jotzen diren jarrerak eta jokabideak dituen heldu- mota arrunta izendatzeko. Hobeto esanda, androginia psikologikoak pertsona batek dituen ezaugarri maskulino eta femenino positiboen arteko orekari egiten dio erreferentzia.

Zalantzarik gabe, heldu batzuek dituzten estereotipikoki sexuari lotutako ezberdintasun horiei arintze handia hainbat alderditan agertzen da. Besteak bestek, seme-alaben heziketan. Heziketa horretan seguruenik,jarrera eta portaera androginoak eta sexistak ez direnak sustatuko dituzte. Familiaren orientabide horri eskolan antzeko jarrera gehitzen bazaio, dudarik gabe haurren permisibitatea indartu egingo da.

Page 8: Haur Adin Garapen Psikologia

9.GAIAREN LABURPENA GIZARTE-HARREMANAK: FAMILIA, ESKOLA, IKASKIDEAK.ESKOLAURREKO URTEAK

1.-Familiako harremanak

1.1.Familia sozializazio-testuinguru legez

Familiak zeregin garrantzitsua du pertsonen garapenean, ez bakarrik beren biziraupen fisikoa bermatzen duelako, baita gizartean nor bere kabuz moldatzeko beharrezkoa izango den oinarrizko ikaskuntza familian bertan eskuratzen delako ere. Hainbat mekanismoren bidez (sariak, zigorrak…) familiak bere zaintzapean dagoen aldian zehar ezaugarri psikologikoak moldeatuko ditu.

Dena dela, familiak ez du haurrarengan botere absolutu eta mugagabea: hau da, haurrak izango dituen ezaugarriak ez dira izango familiaren barruan bizitako esperientzietatik eratorritakoak bakarrik. Lahenik eta behin, ezaugarri jakin batzuk, jaiotzen den unetik definituta egon daitezkeelako. Bestetik, haurra beste testuinguru sozializatzaile batzuetan sartzen denetik, ingurune horiek gurasoekin batera haurraren eragina izango dutelako. Azkenik, familia bera ere bere funtzionamendua baldintzatzen eta determinatzen duen eragin-multzo baten eraginpean dagoelako. Hori dela eta, familiak ezaugarri eta determinatzaile propioak izango ditu. Nolanahi ere, familia haurrentzat bereziki garrantzitsua den sozializazio-testuingurua dugu, izan ere, urte askotan zehar hori da hazte-ingurune bakarra edo nagusia eta gainera, haurra beste testuinguru batzuetan murgiltzeko giltza da.

1.2. Aita- ama-seme-alaba: familia sistema legez

Familia-inguruneko beste figura batzuk (aita, anai-arrebak) ez bezala, ama betidanik hartu izan da kontuan ikerketa ebolutiboetan nahiz eta amari buruzko azterketa aldatu egin den denboraren poderioz. Gaur egun, kontziente gara haurrak elkarreraginean duen zeregin aktiboaz (sexuaren, adinaren, nortasunaren, elkarreraginerako joera handiagoa edo txikiagoa izatearen eta abarren ondorioz dituen ezaugarriek helduaren portaera determintzen dute); hori dela eta, amaren eta seme-alaben arteko elkarreragin- prozesua bi norantzakoa da.

Ikerketa batzuek, garapen kognitiboan duen eragina azpimarratu dute eta amaren portaeraren dimentsioen artean nagusienak nabarmendu dituzte: hitzezko eta materiazko estimulazioa, haurraren behar eta eskaerekiko sentsibilitatea etab.

Aita eta ama ez dira elkar truka daitezkeen gizarte-objektuak, esperientziak desberdinak baitituzte. Gainera, aiten eta amen jolas-ereduak desberdinak izaten dira; amek hitzezko jolasak egiteko joera dute eta aitek berriz, jarduera fisikoko ariketei eskaintzen diete lehentasuna. Beste ezaugarri bereizle bat ere bada: seme-alaben sexuak gehiago determinatzen du aiten portaera amena baino. Oro har, amek semeekin eta alabekin duten jarduera nahiko antzekoa izaten da. Aitek aldiz, gehiago diskriminatzen dituzten beren portaerak eta jarrerak seme-alaben sexuaren arabera. Horrenbestez,

Page 9: Haur Adin Garapen Psikologia

ziurrenik aitek amek baino paper inposatzaile handiagoa izango dute tipifikazio sexualaren prozesuan.Bigarren mailako edo zeharkako hainbat eragin ditugu bitartekari. Edo beste era batera esanda, eragina dute hirugarren pertsona baten bidez.

1.3. Gurasoen portaera-estiloak eta horiek haurraren gizarte-garapenean eta nortasunaren garapenean duten eragina

Baldwin eta Baumrindek guraso batzuk eta besteek ez dutela berdin jokatzen heziketari dagokionean egiaztatu dute. Beraien ikerketan, haurren nortasunen eta sozializazioen arteko desberdintasunak azaltzen saiatu dira. Gurasoen desberdintasun nagusienak lau dimentsio hauetakoak dira:

-Kontrol maila: Beren seme alabak asko kontrolatzen dituzten gurasoak estandar jakin batzuk ezartzeko asmoz haurraren portaeran eragiten saiatzen direnak dira. Botere-baieztapena erabiltzen dute seme-alabek arauren bat hausten duenean zigor fisikoa edo mehatxua erabiltzen duenean eta haurrei objektu eta abantaila materialak ukatzen dizkietenean.

-Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa: Oso komunikatiboak diren gurasoak haurraren adostasuna lortzeko arrazoiketa erabili ohi duten horiek dira. Haurrari zerbait ukatzeko edo haurra zigortzeko hartu den neurriaren arrazoiak zein diren azaltzeko ohitura dute; iritzia galdetu ohi diote bere argumentuak adieraz ditzan ahalegintzen dira; haurraren arrazoiak entzuten dituzte eta beren portaera alda dezakete haurraren arrazoiketaren ondorioz.

-Heldutasun-exijentziak: Beren seme-alabei heldutasun maila- altuak eskaintzen dizkieten gurasoak haurrak alderdi sozial, intelektual eta emozionalean dituzten aukerak ahalik eta gehien erabiltzeko presionatzen eta gogo berotzen dituztenak, eta autonomoak izan daitezen eta erabakiak bere kabuz har ditzaten sustatzen dituztenak izan ohi dira. Aitzitik, erronkak eta exijentziak planteatzen ez dizkieten gurasoek beren seme-alaben gaitasuna gutxiesteko joera dute.

-Harremanetako afektua: Guraso xeratsuak haurrarekiko eta haurraren ongizate fisiko eta emozionalari dagokionarekiko interesa eta afektua esplizituki adierazten dutenak dira. Haurraren egoera emozionalaz kezkatzen diren gurasoak dira, haurren beharrekiko sentsibilitatea dute, beren desio eta kezkekiko interesa adierazten dute eta haurren lorpenak eta portaerak direla eta harro sentitzen dira.

Oinarrizko lau dimentsio horiek konbinatuz, hiru guraso mota bereiz ditzakegu. Guraso gehienen artean nagusitzen den heziketa-portaera estilo nagusi hauetakoren baten antzekoa izan ohi da:

-Guraso autoritarioak: Dimentsioak kontuan hartuz, guraso hauen ezaugarriak honakoak lirateke: kontrolaren eta heldutasun-exijentziaren maila altuak eta komunikazio eta afektu esplizituen maila baxuak. Beren autoritatea obeditzeak duen balioa azpimarratzen dute eta haurrak behin eta berriz portaera jakin bat izan dezan saihesteko zigorra eta diziplina –neurri gogorrak erabiltzearen aldekoak dira.

Page 10: Haur Adin Garapen Psikologia

-Guraso permisiboak: kontrol eta heldutasun exijentzia txikiak ezartzen dizkieten baina komunikazio eta afektu handia eskaintzen dieten gurasoak dira. Familiari dagozkion erabakiak hartzerakoan seme-alabei iritzia eskatu ohi diete; aitzitik, ez diote ez erantzunik, ez ordenarik eskatzen.

-Guraso demokratikoak: Afektu-maila altuak, baina aldi beran, kontrolaren eta heldutasun exijentziaren maila altuak izatea da. Zigorrak saihesten saiatzen dira. Seme alabei portaerak zigorrarekiko beldurrean oinarrituta irakatsi beharrean, portaeren berezko balioetan irakatsi nahi dizkieten portaerak justifikatzeko joera dutenez, haur horiek balio moralak barneratu ohi dituzte.

1.4. Gurasoen eragina garapen kognitiboan

Familiak haurren garapen kognitiboan duen eraginaz hitz egiterakoan ezinbestekoa da Bernstein-en ekarrietara jotzea. Bere ustez, bi kode bereiz daitezke: Bata, hitzezko enuntziatu motzak erabiltzen dituena. Eta besteak berriz, kode landuak, mezu zabala du, sintaxia konplexua da eta adierazi abstraktuak eta testuingurutik aske daudenak erabiltzen ditu. Bernstein-ek dionenez, kode horiek hiztunak objektuekin eta pertsonekin harreman-mota ezberdinak sortzera daramatzate.

Gaur egun, nahiz eta azterketa beste ikuspuntu batetik begiratu, oraindik badugu guraso eta haurren arteko hitzezko elkarreraginekiko interesa, etxeetan garapen kognitiboak jasotzen duen estimulazio desberdina bereizteko baliagarri izan daitekeen bidea baita. Sigel-ek zuzendutako ikerketa-multzo batek haurrak gurasoekin egunero izaten dituzten komunikazio-trukeetatik abiatuta, garapen kognitibo hobea lortzera daramatzaten prozesuak aztertu ditu. Autore honek landutako urruntze-teoriaren arabera, berez hitzen bidez haurrak etorkizuneko gertakizunak aurreikustera, iraganeko gertaerak berreraikitzera, objektuekin, pertsonekin eta gertakizunekin jarduterakoan irudimenez jokatzera eta inferentziak egitera eta arazoak konpontzerakoan irtenbideak bilatzera behartzen dituzten gurasoak dira beren haurrengan irudikapenezko jardueren garapena gehien sustatzen duten gurasoak.

Bestalde, badira gurasoen portaeren beste dimentsio batzuk eskolaurreko urteetan zehar haurraren garapenean garrantzitsuak direnak. Honakoak dira horietako batzuk: indartze fisikoa eta hitzaren bidezkoa erabiltzea, haurrarengan eragina duten erabaki bat hartzerakoan haurrari kontsultatzea eta galdetzea, haurraren desio eta sentimenduekiko sentsible izatea, autonomo eta independente izan dadin gogo berotzea. Halaber, estimulagarria da haurrari zerbait irakurtzea, gauzak kontatzea eta bere inguruko munduari buruzko iruzkinak egitea, galderak egiteko eta erantzuteko prest egotea, haurrak ezagutzen dituen edo laster ezagutuko dituen hitzak eta esapideak erabiltzea, bizitzan konstanteak diren alderdiak izan diren saiatzea.

1.5. Anai-arreben arteko harremanak eta eraginak

A) Anai-arrebaren baten jaiotzara egokitzea

Familiari sistema den aldetik begiratzen badiogu, ez da zaila izango ulertzea familiara pertsona bat iristeak, eta horrenbestez , familia egituratzeak, familiako kide guztiengan eta horien arteko harremanetan duen eragina.

Page 11: Haur Adin Garapen Psikologia

Anai-arreba baten jaiotza baino lehen eta jaio ondoren amaren eta seme-alaben arteko elkarreragina aztertu duten ikerketek aldaketa-eredu garbi bat atzeman dute: amaren eta seme-alabaren arteko liskarrak ugaritu egiten dira eta, horrekin batera, elkarrekin jolasean edo biei interesatzen zaien gairen batean zentratuta denbora gutxiago ematen dute.

Hori guztia gertatzea logikoa da, jaioberriaren presentziak seme-alaba zaharrenarekin egoteko prest eta eskura egotea mugatzen baitu. Dena dela, aitaren kasuan ez du zertan horrela gertatu.

Haurrak egoera berri horien guztian atzematen ditu eta hori hainbat jokabideren bidez adierazten du. Jokabide horiek berehalakoan agertzen dira edo nabarmendu egiten dira (beldurra handitzea, atsekabetuta eta humore txarrez egotea, maniak, kapritxoak etab.). Beharrezkoa da azpimarratzea, lehenik eta behin, arazo horietako asko gutxitu egingo direla hurrengo hilabeteetan haurra egoera berrira ohitu ahal, eta bestetik, haur batzuk bereziki ahulak izan ohi direla.

Horrenbestez, haurra egoera berrira egokitzea eta anai-arreba berriarekin izango dituen harremanak, haurraren araberakoak izango dira baina baita adinaren, anai-arreben arteko urte-aldaeren eta sexuaren araberakoak ere.

B)Anai-arreben arteko harremanen determinatzaileak

Anai-arreben arteko elkarreraginetan familia-testuinguruko hainbat faktorek eragiten dute. Hori dela eta, gurasoek zerikusi garrantzitsua dute. Adibidez, amaren presentziak harreman-eredu horiei nola eragiten dien aztertu izan ohi da, izan ere, amaren presentziak anai-arreben arteko elkarreraginen maila orokorra murrizten du.

Gurasoek anai-arreben arteko harreman goiztiarretan duten eragina ere nabarmena da. Jaioberriaren gustuei, desioei eta beharrei buruz hitz egiteko ohitura duten gurasoak anai-arreben arteko harreman beroak eta xeratsuak sustatzen ariko dira.

Anai-arreben arteko harremanetan eregiten duen beste determinatzaile- multzoetako bat estatus-aldagaiarekin zerikusia dutenena da. Badirudi anai-arreben arteko elkarreragin goiztiarrean zerikusi handia duela sexu-osaketak. Sexu bereko anai-arreben arteko erlazioak izaten dira beroenak eta portaerak elkar imitatzeko joera izan ohi dute; gehienetan txikienak imitatu ohi du zaharrena. Seme-alaba asko dituzten familietako anai-arrebek baino azalpen, laguntza eta tolerantzia gehiago jaso ohi dute zaharrengandik. Anai-arreben arteko tarteak ere, zeresan handia du anai-arreben arteko elkarreraginetan, batez ere eskolako garaian; adibidez, adin-tarte txikia duten anai arreben kasuan, antzeko trebetasun eta interesak eta lagun komunak izan arren, gatazka eta lehia areagotu egiten da, eta ez gutxitu.

C)Garapenean duten eragina

Page 12: Haur Adin Garapen Psikologia

Anai-arrebekin bizitzeak epe luzera izan ditzakeen ondorioez hitz egiten dugunean, ia beti aipatzen da jaiotza-ordenak haurraren nortasunean duen eragina. Bestalde, nortasunaren ezaugarriak gizakiak bizitzan zehar izaten dituen esperientzien multzoaren ondorio dira. Anai-arreben arteko ordenak eragina izan dezake, nahiz eta agian ez den izango determinatzailerik funtzeskoena.

3.-Kideekiko harremanak

Urte askotan zehar, aita amaren afektua lortzeko, haurraren lehiakide gisa ikusten zen edo anai-arrebak aurkakotzat hartzen zioren eta orain kideekin ere antzeko zerbait gertatu da. Azken bi hamarkadetako ikerketa ebolutiboak arreta eskaini die haurraren garapenean kideek zuten zereginari, harreman horien ezaugarri diren prozesuei, horien determinatzaileei eta abarri. Gai horietako batzuk ikusiko ditugu jarraian. Lehenik eta behin, eskolaurreko urteetan zehar kideen artean izaten diren harremanei buruz hitz egiten badugu, garrantzitsua da azpimarratzea harreman horien ezaugarrien eta aldez aurreko beste gertakari batzuen arteko lotura. Adibidez, azken urte hauetan ikerketa askok eman dute aditzera, amarekin ezarritako atxikimendu seguru baten eta kideekiko gizarte elkarreragin arrakastatsuen artean dagoen erlazioa: amarekin harreman positibo egonkorrak dituzten haurrak dira adin bereko lagunekiko gizarte elkarreraginetarako gaitasun handiena dutenak.

Beste batzuek aldiz, afektibitate-aldagaiak azpimarratzen dituzte eta atxikimendu ziurra duten haurrak ez direla nahitaez iaioagoak, baina bai lagunkoiagoak, gogotsuagoak eta jolaskide erakargarriagoak baieztatu dute.

Eskolaurreko urteetan zehar, kideen arteko elkarreraginek dituzten ezaugarriak eta orain arte izandako harremanetako jarraibideak eta ondoren izango dituen harremanetakoak ez dira berdinak izango.

Aurreko urteekin alderatuz, bada alderdi bat bilakaera nabarmena izan duena, taldeen tamaina hain zuzen ere. Kideen arteko harremanak didaktiko izatetik taldekoak izatera pasatu dira. Horretarako eskolaurrekoak komunikazio-gaitasun handiagoa izan beharko du, intentzioak koordinatu beharko ditu, etab.

Adin horretan, taldeak elkarbanako antzekotasun pertsonalen arabera egituratzen dira. Batez ere sexuaren bidez,. Joera horrek, haurtzaro guztian zehar iraungo du. Eskolaurrean adiskideak sexuarekin erlazionaturik egiten dira eta ezaugarri fisikoen arabera. Baina adiskidetasun harremanez gain, garrantzitsuak dira haur hauek beren ikaskideez dituzten pertzepzioak, izan ere, horien bidez haur batzuk hobesten eta beste batzuk baztertzen dituzte. Badirudi eskolaurreko umeei kideen inguruan galdetzen zaienean, dituzten gizarte lehentasunek zerikusia dutela adiskidetasun, lankidetza eta laguntza portaerekin. Aitzitik, ez dituzte hobesten arauak hauek dituzten gizarte- rutinak eten eta urratzen dituzten edo borrokak sustatzen dituzten haurrak. Halaber, banakako portaera batzuk, baztertzeko arrazoi ere izan daitezke eskolaurrekoen artean. Gainera, haur hauen gizarte -elkarreraginean eragina du beren ikaskideei eta gizarte-egoerei buruz duten ezagutza handiagoak.

Zalantzarik gabe, eskolaurrekoen arteko elkarreragin horiek gizarte- trebetasunak ikasteko eta erabiltzeko aukera egokia eskaintzen diote eta aldi berean,

Page 13: Haur Adin Garapen Psikologia

gizabanakoaren nortasunaren ezaugarrietan ere badute eragina.. Adibidez, subjektuaren autokontzeptuan eta autoestiman. Eremu ebolutibo horietako gehienetan, berdinek eta helduek zeregina desberdina da oso.

GIZARTE-HARREMANAK: FAMILIA, ESKOLA, IKASKIDEAK.ESKOLAKO URTEAK

1.-Familiako harremanak

1.1.Familiaren eragina haurren garapenean

Oro har, gurasoen hezkuntza-praktikek autoestimazioan, menpekotasunean, haurrak gauzak lortzeko duen motibazioan eragiteko duten eredu orokorrak, oraindik ere baliagarriak dira eskolako haurrentzat. Batzuetan, jarraitasuna da nagusi. Adibidez, giro demokratikoan hezitako haurrek eskolaurreko urteetan zituzten ezaugarri positiboak izango dituzte orain ere. Gainera, gurasoek jokabide heldua izateko eta arauak betetzeko eskatu badiete, haurrek gaitasun handiagoa izango dute ekimena izateko, egoeren kontrola beren gain hartzeko eta eguneroko zereginetan ahalegintzeko.

Beste arlo batzuetan, aldaketa ebolutibo bat gertatuko da. Adibidez, portaera erasokorra duen eraginean. Orain ere hala izango da aldi berean, afektibitate-maila handi samarra ematen bazaio, izan ere, agintekeriazko portaerekin batera afektibitaterik ez badu, portaera antisozialak agertzen hasiko baitira. Hori dela eta, askotan ohikoa izaten da familiako testuinguruan esnekoak izatea eta beste giro batzuetan berriz, erasokorrak izatea.

Eskolako urteetan gurasoek duten eragina rol sexualen sozializazioan ere oso nabarmena da. Familia konbentzionalen mailan amak honelakoak izaten dira: esanekoak, emotiboak, sentsibilitatea dutenak. Aitak berriz, menperatzaileago, independenteago eta arazoei aurre egiteko gai agertzen dira. Hori dela eta, haurrek imitatzeko joera izango dute. Mutilak, independente eta beren sentimenduak kontrola ditzaten hezitzen dira eta neskak aldiz, emozionalki adierazko eta dependente izaten irakasten zaie. Beste ikerketa batek dioenez, gaur egun badirudi neurri batean eskolako adinean dauden gurasoen rolak bereizita daudela

Laburbilduz, eskolako urteetan zehar haurrengan familiak duen eragina hainbat dimentsio ebolutibotan antzeman daiteke eskolaurreko urteetan gertatzen zenaren antzera. Oro har, hezkuntza-estilo demokratikoak dira haurraren garapen hobea ahalbidetzen dutenak, daukaten kontrol, afektu, komunikazio eta eskakizunen zentzuzko konbinaketa dela eta.

1.2. Gurasoen hezkuntza-praktiken determinatzaileak

Gurasoek beren seme-alabekin dituzten hezkuntza-praktikak hainbat faktorek determinatzen dituzte. Honako hiru taldetan bantuko ditugu:

-Haurrarekin zerikusia duten faktoreak: adina, sexua, jaiotza ordena, nortasunaren ezaugarriak

Page 14: Haur Adin Garapen Psikologia

-Gurasoekin zerikusia duten faktoreak: sexua, seme-alaba eta guraso gisa lehendik duten esperientzia, nortasunaren inguruko ezaugarriak eta hezkuntza maila.

-Elkarreraginaren egoerarekin zerikusia duten faktoreak: etxebizitzaren ezaugarri fisikoak, testuinguru historikoa.

1.3. Familiaren eta beste testuinguru sozializatzaile batzuen arteko loturak

Familiak askotan zeharka eragiten du haurrak ikaskideekin dituen harremanetan: bizitzeko aukeratzen duen lekuaren, haurraren gizarte-portaeraren aurrean izaten dituen erreakzioen, harreman horiek haurrarentzat duten garrantziaren mailaren inguruan dituen balioen, bere ustez haurraren bizitzan izan beharko lukeen egituratzeen, gurasoek beren lagunekin elkareragiten dutenean eskaintzen duten ereduen bidez.

Eskolan arrakasta duten haurren familien ezaugarriak aztertzen baditugu, hainbat puntu komun ikusi ahal izango ditugu. Lehenik eta behin, familia batzuen eta beste batzuen arteko aldeak finka ditzakegu hizkuntzaren erabileraren, irakaskuntza-estiloen eta hezkuntza- praktika orokorren arabera. Familiako ingurunearen beste alderdi garrantzitsu batek haurraren eskolako lorpenen inguruko igurikapenekin eta egozteekin du zerikusia. Azkenik, hirugarren alderdi garrantzitsu bat ere bada, familiako ingurunearen ezaugarri materialekin zerikusia duena: etxean kontsultatutako liburuak edo irakurketarako liburuak izatea, trebetasun kognitiboak edo eskolarako garrantzitsuak diren edukien ikaskuntza sustatzen dituzten joalasak izatea, haurrak jarduera horiek edo beste hainbat egiteko bere espazioa edukitzea etab.

2.-Kideak

Kideek haurraren garapenean eragin garrantzitsua helduek erabiltzen dituzten mekanismoen antzekoen bidezkoa da: trebetasunak zuzenean irakastearen, indartzearen eta modelatzearen bidezkoa. Halaber, kideek dituzten funtzioak, zenbaitetan gurasoenen antzekoak izan ohi dira. Nolanahi ere, badira desberdintasunak haurrak kideekin eta helduekin dituen harremanen artean. Helduekikoak asimetrikoak dira, estatus desberdineko bi pertsonen arteko osagarritasunean oinarritutakoak. Aitzitik, kideekiko harremanak asimetrikoak dira, antzeko trebetasunak dituzten pertsonen arteko berdintasunean, lankidetzan eta elkarrekikotasunean oinarritutakoak.

Halaber, helduekin ezartzen diren harremanekiko desberdintasunak handiak dira kideekin ezartzen diren kontaktuen funtzioei dagokieenean ere. Izan ere, kideekiko elkarreraginetik sustatutazko berariazko funtzio edo gaitasun sozialei buruz hitz egin dezakegu.

3.1.Estatus soziometrikoa

Ikerketa soziometrikoak bi dimentsioetako galderen sistema bat erabiltzen du eta honako estatus sozialak bereizten ditu: ospetsuak, baztertuak, arretarik jasotzen ez dutenak, polemikoak. Termino soziometrikoetan estatus sozial horiek honela definitzen dira:

Page 15: Haur Adin Garapen Psikologia

-Ospetsuak: Beren ikaskideengandik puntuazio altuak jasotzen dituztenak.

-Gaitzetsiak: Puntuazio negatibo altuak izan ohi dituztenak.

-Arretarik jasotzen ez dutenak:puntuazio baxuak izan ohi dituzten haurrak

-Polemikoak: Muturretako puntuazioak, negatiboak nahiz positiboak jasotzen dituzten umeak.

Haur ospetsuak, kideekin lankidetzan aritzen direnak eta laguntzen dutenak bezala definitzen dituzte euren ikaskideek. Muturrekoak, gizarteak gaitzesten dituen haurrak dira. Erasokorrak eta hiperaktiboak dira. Borrokan maiz hasten direnak. Arretarik jasotzen ez duten haurrek, ez dute interes askorik izaten ikaskideentzat eta ikaskideek lotsati direla esan ohi dute. Azkenik, haur polemikoak, portaera antisozial eta lider izateko gaitasuna duena.

Ondoren, ospetsuen eta gaitzetsien estatusarekin zer gertatzen den ikusiko dugu:

Ospetsuak, beren gaitasun akademiko eta atletikoengatik nahi izaten dituzte eta gaitzetsiak berriz, gelakideen aldetik eraso fisikoa du eta gizarte-gaitzespen bat jasango du.

Hala ere, egindako ikerketek aurkitu dute, estatus baten barruko taldea nahiko egonkorra dela, hau da, urteak joan ahala, haur batek estatus berekoa izaten jarraitzeko probabilitatea nahiko altua duela. Bestalde, gaitzetsien estatusa da egonkortasun handien duen taldea.

2.2. Adiskidetasun- harremanak eta kideen taldeak

Eskolaurreko haurrentzat adiskidetasuna une jakin bateko elkarreragin fisikoa zen, etorkizunerako transzendentziarik gabea. Adiskidetasun denborarekin sortzen den eta elkarrekiko konfidantzan oinarritzen oinarritzen den prozesu gisa ulertzearekin bat, haurrak, lagunetako batek besteari laguntzeari uko egiten badio, adiskidetasuna errealitate galkorra izan daitekeela ohartzen hasiko dira.

Zalantzarik gabe, beste haur batzuekin elkarraraginerako aukerak handitzearen eta aurrerapen kognitiboen ondorioz, haurrek ez dituzte besteak jada entitate fisiko gisa ulertuko eta subjektu psikologiko gisa ikusten eta norberarenak bezalakoak ez diren desioak eta ikuspuntuak dituztela ulertzen hasiko dira.

Halaber, ohikoa da eskolako urteetan zehar haurrak taldeak osatuz antolatzea. Talde horiek koherentzia ematen dieten helburu batzuen arabera egituratzen dira. Gutxitan izan ohi dute talde bereko kide guztiek antzeko boterea.Ohikoa da taldearen barruan lider bat agertzea eta liderraren iraunkortasunak eta eraginkortasunak lotura estua du bere legitimitatearekin. Hori dela eta, liderra oso iaioa ez bada eta gainera, heldu baten borondatez ezarri bada, haurrek berehala igarriko dituzte bere hutsuneak.

Page 16: Haur Adin Garapen Psikologia

FAMILIA ETA ESKOLA:GURASOAK ETA IRAKASLEAK

Haurrak gizarteratzeko prozesuan familia ardatz nagusia izan arren, eskolak ere ezinbesteko rola betetzen du prozesu horretan. Eskolan, guraso eta senitarteko ez diren beste heldu batzuekiko gizarte- harremanak garatzen dituzte, kide-multzo zabala ezagutzen dute, senitartean ikasten hasitako hainbat ikaskuntza garatzen dituzte eta beste hainbat gauza berri ikasten dituzte.

Haurrak eta adoleszenteak garatzeko bi testuinguru nagusiak familia eta eskola direla kontuan izanik, nahitaezkoa da bi testuinguru hauen arteko antzekotasun eta ezberdintasunak aztertzea.

1.-Familia eta eskola garapenerako testuinguru gisa

Gaur egun familiek zeregin garrantzitsua betetzen dute haurren hezkuntzan eta gizarteratzeko prozesuan, baina hori ez da horrela izan beti. Tradizoaren arabera, familia produkzio-unitatea zen, gizarte-bizimoduaren ardatza eta haurren bizimodua garatzen zeneko lekua, eta familiarena zen haurren behar ia guzti-guztiak asetzeko erantzunkizuna. Lehen eskolek gainera, oso harreman estu zuten komunitatearekin. Bina aldaketa horiek gorabehera, familia eta eskolaren arteko lankidetza askoz errazago gauzatzen da teorian praktikan baino,lankidetza hori, errealitate baino ilusio edo itxaropen hutsa delarik. Eredu psikologiko eta pedagogiko batzuek familiaren eta eskolaren arteko harremanaren garrantzia azpimarratu dute. Hauen artean azpimarragarria da Bronfenbrenner-ek proposaturiko eredu ekologikoa. Eredu horren garrantzia handia ematen die haurrak parte hartzen dueneko gizarteratze- testuinguru guztien azterketari, hala nola, familiari eta eskolari. Beraz, familiari eta eskolaren arteko azterketa funtzesko elementua da garapenean eragina duten ingurune-faktoreak hobeto ulertzeko.

2.-Familiaren eta eskolaren arteko antzekotasun eta ezberdintasunak

Ezberdintasunak aipatzen hasi aurretik, gogoratu behar dugu antzekotasun ugari ere badirela. Bi testuinguruak kultura berekoak dira eta hortaz, kultura horrek balio, jokabide, gaitasun eta abarretan desiragarritzat jotzen dituen helburu orokor komunak dituzte biek. Bien helburu nagusia haurren hezkuntza eta garapena sustatu eta bultzatzea da, haurren nortasunaren alderdi ezberdinak aintzat hartuz. Bestalde, haurrak zaindu eta arriskuetatik babesteko funtzioa betetzen dute biek.

Bina ezberdintasunak ere ugariak dira. Hasteko, funtzio ezberdinak eta espazio eta denboraren antolakuntza ezberdinak dituztelako eta batean eta bestean, pertsona ezberdinak parte hartzen dutelako.

Familian eguneroko jardueretan parte hartzen du haurrak. Aldiz, eskolan egiten diren jarduerak haurraren mundu hurbiletik urrunago dauden testuinguruan garatzen dira, lortu beharreko hezkuntza helburu jakin batzuen arabera diseinatu eta planifikatzen baitira. Familian agertzen diren jardueren edukia haurren interesetik hurbil egon ohi da, jarduera hauen ondorio praktikoak berehalakoak izaten dira eta haurra oso motibatuta egoten da. Eskolan ordea, jarduerek eta ikaskuntzek haurraren unean uneko premia eta interesetik oso urrun dauden helburuak izan ohi dituzte, eta hortaz ez dute jarduera horiek zentzuz beteko lituzkeen produktu zuzenik.

Page 17: Haur Adin Garapen Psikologia

Kideen arteko harremanei dagokionez, harreman horiek ohikoagoak dira eskolan, batik bat seme edo alaba bakarreko familien kasuan. Alderdi horrek garrantzi handia du, haurren garapenerako kideen arteko harremanak duen garrantzia aintzat hartu ezkero. Familiaren testuinguruan ohikoa da haurrak helduen jokabidea ikusi eta imitatuz ikastea, eta froga edo erakustaldien bidez irakatsi ohi zaio haurrari.

Beste alde batetik, aipatu beharra dago testuinguru batean eta bestean gertatzen diren harreman eta ikaskuntzekin batera garatzen den zama emotiboa ere oso ezberdina dela. Haurrak familia egin eta ikasten duen guztiak alderdi afektibo garrantzitsua du, izan ere oso zaila baita ikaskuntzen edukia ezagutza horiek irakasten dizkiguten pertsonengandik bereiztea.Alderdi intelektual nahiz emozionalak hezkuntza informal eta pertsonalizatuan betetzen da. Eskolan berriz, alderdi afektiboa askoz urriagoa da, eta irakasten dena azpimarratzen da, ea nork irakasten duen. Oro har, eskolan garatzen den ikaskuntza formala hitzezkoagoa, zatikatuagoa eta testuingururik gabekoa da. Aldiz familiaren testuinguruan ohikoak diren ikaskuntzak informalagoak dira, orokorragoak, esanahi emozional handiagokoak eta praktikoagoak. Haurrak ezagutza eta pentsamendu formaleko maila handiagoak lortzeko testuinguru gabeko sinboloak oso garrantzitsuak badira ere, ez dute garrantzi txikiagoa familian garatzen diren jarduera eta ikaskuntzen testuinguru bital eta emozionalek, jarduerak zentzuz betetzen baitituzte.

Familiaren eta eskolaren arteko ezberdintasunak aztertzean kontuan izan behar da halaber, guraso eta irakasleek haurtzaro eta hezkuntzari buruz dituzten ideia ezberdinak. Batetik, hezitzaileek hezkuntzari buruzko prestakuntza berezia dute eta horren bidez haurrak nola garatzen diren eta nola ikasten duten ikusi dute, eta hezkuntzaren helburuak, horiek lortzeko bideak, irakasleen zeregina prozesu horretan eta beste hainbat gai aztertu dituzte. Aldiz gurasoek, ez dute informazioa hain era homogeneo eta sistematikoan bereganatu. Bestalde, guraso eta hezitzaileek hartzen dituzten rol ezberdinak ere garrantzi handia dute, zeren rol bat bereganatzeak pertsonen arteko harremanetarako pertzepzio, jarduera eta eredu jakin batzuk bereganatzea esan nahi baitu.

3.-Familiaren eta eskolaren arteko jarraitasun edo ez-jarraitasunaren ondorioak

haurrak familian eta eskolan bizi dituen esperientzien arteko ezberdintasunak aipatzeko erabili ohi den ezjarraitasun kontzeptuak bi esperientzia hauek nolabait batzeko nahia azaltzen du. Kontzeptuaren azpian dagoen ideiaren arabera, badirudi edozein adostasun haurraren garapenerako negatiboa izan daitekeela.

Bronfenbrenner-en arabera, haurraren garapena bultzatu egin daiteke testuinguru ezberdinetan parte hartuz, hauetan haurrak beste gizarte-egitura batzuetan parte hartzeko, jarduera ezberdinak egiteko eta beste pertsona batzuekin harremanak egiteko aukera duenean.

Bi testuinguruen arteko ezberdintasun mailaz gain, badira eragin positibo edo negatiboa bultza dezaketen beste alderdi edo faktore batzuk ere, hala nola, haurrak bizi duen une ebolutiboa.

Eskolan arazoak ez dituzten haurren etxeetako beste ezaugarri elementu materialekin eta espazio eta denboraren antolakuntzarekin dago erlazionaturik. Bestalde,

Page 18: Haur Adin Garapen Psikologia

garrantzitsuak dira haurrak bere inguruan garatzen dituen jarduerak. Bestalde, eskolan arrakasta izan ohi duten familien beste ezaugarri bat gurasoek diziplina eta hezkuntza mailan dituzten ohiturekin dago erlazionaturik. Guraso horiek kontrolatzaileak izan ohi dira, baina ez murriztatzailegiak, eta seme alabei azalpenak eta arrazoiak ematea gustatzen zaie. Ohitura horiek haurrek eskolan aurkitzen dituzten jarrerekin bat datoz, oro har, irakasle autoritario batzuen kasuan izan ezik.

Aski frogatua dago, haurra eskolan ondo egokitzeko, oso garrantzitsua dela haurrak bere gurasoekin ezarri duen lotura emozionala edo atxikimendu mota. Lotura emozionalaren kalitateak eragin zuzena du pertsonen arteko beste harreman batzuk ezartzean. Gurasoek beren seme-alabei laguntza eskaintzen dietenean, haurrek beren buruari buruzko kontzeptu positiboagoa eta konfiantza handiagoa lortzen dute, horri esker, lan eta ikaskuntza berriei aurre egiteko gaitasun handiagoa izango dutelarik. Halaber, gertatu da, eskola mailan itxaropen handiak dituzten guraso batzuk haurraren errendimendu akademikoaren inguruan kezkatuegi azaltzea, eta ondorioz, haurrak gurasoen erreakzioaren arabera bideratzen du beren errendimendu pertsonala. Bestalde, guraso eta seme-alabaren arteko harremana eskolako jarduerek eta errendimenduak guztiz baldintzatzen badute, haurrak oso aukera gutxi izango ditu abilezia eta gaitasunak beste jarduera eta rol batzuetan azaltzeko, eskolan lortzen duen arrakastaren mende egongo baita beti ere gurasoen maitasuna lortzeko.

4.-Familia eta eskolaren arteko lankidetza

Kasu batzuetan familiaren erantzunkizuna handiagoa da eskolarena baino. Bestalde, eskolak rol garrantzitsua betetzen badu ere, familiaren erantzunkizuna ezinbestekoa da ondokoen garapenaren inguruan: autokontzeptua, gizarte-abileziak, garapen morala, psikomotrizitatea. Baina hezitzaileek ere zeregin garrantzitsua dute ikaskuntza horietan. Azkenik, eskolak familiak baina erantzunkizun handiagoa du ezagutza akademikoak helaraztean.

Familiaren eta eskolaren arteko eragin horiek guztiak eta bi testuinguru horien arteko gehiegizko ez-jarraitasunaren ondorio negatiboak aintzat harturik, nahitaezkoa da gurasoen eta irakasleen arteko lankidetza haurra eskolara egokituko dela bermatzeko. Irakasleei galdetu zitzaienean zenbaterainoko garrantzia ematen zioten beren lanbidean ikasleen gurasoekiko harremanari, elkarrizketatuen %92ak garrantzi handia ematen ziotela erantzun zuen. Ideia hori ez da hain erraza praktikan jartzea nonbait.

Nolanahi ere, badakigu harreman horiek oso laburrak izan ohi direla eta askotan agurtze edo informazio truke soila baino ez dela. Beraz, irakasle eta gurasoen arteko lankidetzarako ohitura ez dago oso zabalduta gure haur hezkuntzan, eta are gutxiago hezkuntza-maila altuagoetan. Baina norena da parte-hartze urri horren erantzunkizuna? Guraso askok, eskolako lanak eginez lagundu nahi diete seme-alabei, eskolarekin batera lan egin nahi dute, baina diotenez ez dakite hori nola egin edota ez dute parte hartzeko aukerarik. Alderdi honetan noski, eskolak erantzunkizun handia du, eta familiaren eta eskolaren arteko lankidetza erraztu eta sustatuko duten formula erakargarriak bilatzen saiatu beharko du.

Page 19: Haur Adin Garapen Psikologia

4.1. Gurasoen eta irakasleen arteko lankidetza-motak

Guraso eta irakasleen arteko lankidetza oso fenomeno aberatsa da, eta hainbat alderditan azal daiteke. Hezitzaileek, metodo eta edukiei buruzko informazioa eskaini behar diete gurasoei. Baina aldi berean, gurasoek haurren eguneroko jardueren, zaletasunen eta lehentasunen berri eman behar diete irakasleei. Eredu horrek gurasoen eta irakasleen artean informazioa trukatzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera eskaintzen du. Halaber, familia eta eskolaren arteko harremana epe luzerako konpromezu sendo gisa definitzen du, eta konpromezu horrek elkarrenganako errespetua, erantzunkizunak tartekatzea eta jardueretan parte hartzea dakar berekin.

Biana gurasoen eta irakasleen arteko komunikazio estua eskatzen duten bestelako uneak ere badaude: esaterako, lehen mailako hezkuntzaren hasera eta lehen mailakotik bigarren mailako hezkuntzara igarotzeko unea. Une horietan hainbat aldaketa gertatu ohi dira eskolaren testuinguruan. Orain arte aipatu ditugun irakasle, ikaskide eta ikastetxe aldaketari, nerabezaroaren hasieran sor daitezkeen beste hainbat tentsio ere erantsi behar dizkiogu. Arazo horiek eragin zuzena izan dezakete adoleszentearen oreka psikologikoan eta eskolarekiko duen jarreran nahiz emaitza akademikoetan.

Familiaren eta eskolaren arteko lankidetzari buruzko alderdi orokor guzti hauek dira interesgarri eta desiragarri, baina bi testuinguruen arteko harremanik sakonena dakartenak dira gomendagarriak, noski bi errealitate horien elkarreragin positiboa bermatzen dutelako.

Page 20: Haur Adin Garapen Psikologia

“AUTOCONCEPTO Y RENDIMIENTO ACADEMICO”

Ardura orokorrak

Norbanakoaren autokontzeptuaren eta eskola errendimenduaren arteko erlazioaren azterketak, bai lehen eta gaur egun ere, autokontzeptuan interesaturik dauden ikerlarien lehenengo helburua da.

Eshel eta Klein-ek diotenez, norbanakoak bere buruagan autokontzeptu baikorra izateak ez du esan nahi emaitzak onak izango direnik eta autokontzeptu txarra izateak ere ez du esan nahi emaitzak txarrak izango direnik. Hala ere, errendimendua hainbat kontzepturekin dago lotua eta horien artean autokontzeptua dago.

Haurra eskolatzen denean, dagoeneneko arrakastarekin eta porrotarekin izan ditu jada hainbat esperientzia. Familiagandik jaso duen heziketak eta beragandik jaso dituen baloreek eskolan jokatuko duen papera nolabait determinatzen dute.

Eskolan hainbat eragin jasoko ditu umeak. Bere gaitasunak jarriko ditu jokoan eta arrakasta edo porrota probatuko ditu. Guzti honek autokontzeptuan izango du eragina eta eskolaren hasiera bermatuko du.

Gure gizartean, egoera sozialak eskola arrakasta edo porrota baldintzatzen du. Askotan, “ikasle ona” izatea, “ona izatea”-ren sinonimotzat hartzen dugu. Baina askotan, eskolan badira beste ikasle mota batzuk, hauek motibaziorik gabeko ikasleak dira. Ikasle hauek gainditu gabeko azterketa ugari pilatzen dituzte, baina horrek ez du esan nahi haur hauek besteek baina gaitasun gutxiago dutenik eskolarako, baizik eta beraien buruarekiko kontzeptu negatibo bat sortu izana, jasandako porroten ondorioz.

Eskola errendimendua, bere buruagan bakoitzak duen kapazitatean edo duela uste izatearen eta pentsamendu horren ondorio diren jarreren menpe dago. Bloom-ek ikaskuntzaren hiru faktore nagusiak honakoak direla dio:

-Faktore kognitiboak: pentsamenduak, pertzepzioak, memoria eta hizkuntza.

-Faktore metodologiko eta didaktikoak.

-Faktore afektiboak: autokontzeptua, autoestimua.

Ikerketaren ekarpenak

Ikerketan “eskola autokontzeptua”-ri buruz hitz egiten denean, ikasle batek dituen pertzepzioen, sentimenduen eta balorazioen multzoari egiten zaio erreferentzia. Autokontzeptu hori, bizi izandako esperientzia pertsonaletan jasandako arrakasta eta porrotek determinatzen dute.

“Autokontzeptu orokorra”-ri buruz hitz egitean ordea, pertsona bezala dituen pertzepzio, sentimendu eta balorazioei egiten zaie erreferentzia. Hau da, zein irudi eta balorazio dituen bere buruarengan. Autokontzeptu eskolarrak, autokontzeptu orokorrean hartzen du parte.

Page 21: Haur Adin Garapen Psikologia

Hansfor eta Hattie-k egindako ikerketa baten arabera, autokontzeptuaren eta eskola errendimenduaren korrelazioak, 0’77tik hasi eta 0’96ra doaz. Autokontzeptu orokorrari dagokionean berriz, balore triptikoa 0’21 inguruan dabil. Eskolako autokontzeptuari dagokionean, 0’42 bitarteko korrelazio estandarra lortzen du. Azken korrelazio horrek goruzko joera du kapazitate intelektual handiagoko eta klase sozial handiagoko ikasleetan.

Orokorrean, errendimenduaren eta kontzeptu eskolarraren korrelazioa errendimenduaren eta kontzeptu eskolarraren korrelazioa errendimendu eta kontzeptu orokorrarena baino handiagoa dela da ikerketa gehienen konklusioa. Hainbat autorek esan dute, eskola errendimenduaren eta autokontzeptuaren arteko erlazioak epaitzeko garrantzitsua dela gertatzen deneko ingurunea. Ikasle bakoitzaren autokontzeptua errendimenduaren gainean ikasle bakoitzak egiten dituen konparaketez baldintzaturik egongo da. “Errendimendu test batean, emaitza berdinak dituzten bi ikasleen artean, errendimendu klase ezberdineko izanik, ohikoa da autokontzeptu ezberdinak izatea”. Ona izango da, gela batean bere ikaskideekin alderatuz eta ez hain ona beste gela bateko ikasleekin konparatu ezkero. Beraz, errendimendu akademikoaren eta aukontzeptuaren arteko korrelazioak, taldeko ikasleen eta eskolaren arteko ezaugarriak kontuan hartzean hartzen du zentzua.

Eskola autokontzeptua errendimenduaren zergatia edo ondorioa al da?

Galdera honen erantzunak, alderdi hezigarritik eta klinikotik du garrantzia. Autokontzeptua errendimenduaren zergatia dela kontsideratzen dutenak, autokontzeptua hobetzen saiatuko dira, horrela eskolan emaitza hobeak lortzeko. Bestetik, badira autokontzeptua esperientziaren, errendimenduaren eta ikaslearen lorpenen emaitza dela pentsatzen dutenak, hauek, lehenik eta behin ikasleak emaitza onak lor ditzan saiatuko dira.

Lehenik eta behin errendimenduaren zergatia autokonzteptuaren gainetik jartzen dutenak aipatuko ditugu. Autokontzeptua kurtso hasieran neurtu zen, eta notak jaso ondoren, emaitza txarrak eskuratu dituzten ikasleen autoestimuak behera egingo du eta batzuen jarrerak ikasketak ere utziko dituzte.

Bina liburu hau idatzi duten ikerlarien 4ºEGB- ko ikasleekin eginiko azterketa batean, ikasleen hainbat talde egin zituzten beraienganako zuten autokontzeptu txarraren eta errendimendu akademiko txarraren bitartez hautatuak. Irakaslearen “feedback” baikorrak, ikasleen autokontzeptuan eta errendimenduan eragin izango zuen jakin nahi zuten. Alderdi hau hobeturik, eskola errendimendua ere hobea izango zela espero zuten. Baina emaitzak ez ziren onak izan bi alderetako inon. Beraz, argi geratzen da beste behin, errendimenduan emaitza onak lortzea, ondoren autokontzeptu baikorragoa izateko eta horrela bere buruagan duen irudi negatiboa aldatuko duela.

Autokontzeptua errendimenduaren iragarle bezala

Errendimenduaren iragarle eraginkorretako bat adimena da. Adimenaren eta eskola autokontzeptuaren arteko asoziazioak, errendimenduari buruzko iragarpenak hobetzen dituenaren frogak daude.

Page 22: Haur Adin Garapen Psikologia

Amaitzeko, eskola arrakasta edo porrota munduko edozein pertsona inplikatzen duen ondorioen multzoa da. Egiazki, partehartze garrantzitsua dute heldutasunezko faktoreek, intelektualek eta sozialek. Baina baita ere garrantzitsuak dira, ikasleak bere buruarekiko dituen jarrerak, eta eskolako gaietan arrakasta izateko duen gaitasunetan. Ikasleak bere buruarekiko duen kontzeptuak eskolarako jarrerak baldintzatzen du esfortzuak, itxaropenak eta motibaziorako eta helbururako dituen mailak. Beraz, nahiz eta nahikoa ez izan, autokontzeptu baikor bat eskola arrakastarako hobea izango da.

Page 23: Haur Adin Garapen Psikologia

PRAKTIKA“Del pensamiento preoperatorio a las operaciones concretas”

Guk “Del pensamiento preoperatorio a las operaciones concretas” praktika burutu dugu, horretarako bi haur erabili ditugu, bat Ander 8 urteko mutil bat, eta bestea Maitane 4 urteko neska bat, biak nire lengusuak. Praktika haur bakoitzaren etxean egin da eta ez da gurasoak aurrean egotea utzi honek haurrak ez despistatzeko. Hiru froga egin ditugu, kontserbazioarena, Sailkapenarena eta serieena.

Jarraian froga guztien emaitzak taula batean jarri ditugu:

Kontserbazioa :

(plastilina)Maitane ( 4 urte ) Ander ( 8 urte )Berdinak Berdinak

2. handiagoa oso luzea dalako

Berdinak

Berdinak Berdinak

2. oso handia da Berdinak

Berdinak(pixkat moskeatuta)

Berdinak

(ur boteak)Maitane ( 4 urte ) Ander ( 8 urte )Berdinak Berdinak

Nik gehiago edango nuela esan zun nirea altuagoa zelako

Berdinak

Berdinak Berdinak

Sailkapena ( kolore eta forma desberdineko figurak):

Maitanek Figurak osatzen ditu, etxeak,… eta beste sailkapen bat egiteko esan eta ez daki zer egin.

Ander berriz koloretan, formetan eta tamainetan sailkatzeko gai da, eta bat egin ondoren beste modu batera sailkatzeko esaten bazaio sailkapena aldatzeko gai da.

Page 24: Haur Adin Garapen Psikologia

Serieak ( luzera desberdineko makilak)

Ordenatzeko esan eta Maitanek bi taldetan banatzen ditu luzeenak batean eta motxagoak bestean.

Anderrek berriz makil guztiekin handitik txikirako eskala bat egiteko gai da, eta aldatzeko esan eta txikitik handira ordenatzen ditu.

Ondorioak

Gure saiakuntza eta gero argi ikusi da, 4 urteko haurrak ezin dituela aldi berean informazio asko prozesatu, adibidez ur basoen kasuan bat handiagoa dela esaten duenean, altuera artzen du bakarrik kontuan eta ez da gai zabalera ere batera kontuan hartzeko. 4 urtekoak berriz erreztasun handiagoa du mentalki gauzak zergatik pasa diren kalkulatzeko, ur basoen kasuan, “hasierako kantitatea ezin da aldatu” eta “bai luzeagoa da baina estuagoa” erantzunak emateko gai da.