gustave flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=gustave flaubert,...

729
Gustave Flaubert Madame Bovary euskaratzailea: Patxi Apalategi

Upload: tranque

Post on 29-Sep-2018

266 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Gustave Flaubert

Madame Bovary

euskaratzailea: Patxi Apalategi

Page 2: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Patxi Apalategi.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 1993Jatorrizkoaren data: 1857

Gustave Flaubert euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=192

Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=831

Page 3: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA

Flaubert eta Emma BovaryKuriosoa da baina zenbat eta gehiagotan ira-

kurri «Madame Bovary», orduan eta konbentzi-tuago nago nobela horren balioaz. Maisu-lanairuditzen zait liburua, handia Flauberten talen-tua. Hala ere bada obraren perfekzioa eta nireirudipena iluntzen dituen zerbait: gero eta jasa-nezinagoa aurkitzen dut Emma Bovary protago-nista, mediokridadearen eredu bere fikziozkomunduan. Aitortu beharrean nago ordea, EmmaBovary bezalako pertsonaia bat jenio batek soi-lik sor dezakeela. Ederra da (literarioki esanda),berekoia, oso argia ez, teatrera oso, handitasun-ametsak darama hara-hona.

Emma Bovaryren historia etengabeko engai-nuarena da. Hasteko, bere burua eta senarraditu engainatzen, inguratzen dutenak engainuanerortzen dira, eta zer esanik ez, engainu horreta-ko partaide eta konplize bihurtzen da irakurlea.Seguru nago joko horretatik kanpo geratzen den

Page 4: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bakarrenetakoa idazlea bera dela. Oso ondo bai-tzekien zer nolako pertsonaia eta emakume sor-tzen ari zen; bere estatusari ez dagokion egoeranahi lukeen emakume anbiziosa, egunerokota-sunari aurre egiteko borrokatu beharrean, egu-nerokotasun hori zetaz eta lakirioz jantzirik disi-milatu duena. Askotan aipatu izan da histeriarenmanupean ibiltzen zirela Flaubert eta EmmaBovary, histeriak lotzen zituela haien kirioenmataza. Aipa dezadan beraz Flauberten sekre-tua. Bere aita medikuari iruzur egin zion. Sines-tarazi zion gaixo zegoela eta horregatik utzibehar zituela Zuzenbide ikasketak. Aita konben-tzitu baldin bazuen, horrek esan nahi du gureidazlea histrioniko eta gezurti aparta zela; obser-badore ona izanik oso ondo ezagutzen zituelagizon-emakumeen ahuldadeak, eta berak ereetekina ateratzen zietela horiei. Aprobetxategigalanta genuen.

Beste egurreko ezpala da Flaubertek bere fik-ziozko kreaturarekin zituen harremanak. Berakidatzitako gutunetan garbi azaltzen zuen EmmaBovaryk sorrarazten zion nazka. Egia esan, Flau-bert ez zen san Antonio, urkoa ez zitzaion maita-

Page 5: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

garri; are gehiago, mespretxuz hartzen zituenauzokoak eta lagunak. Baina haren defentsanesatea zilegi da, bere burua ere sarri askotanzitzaion jasanezin. Zikoitza zen traturako.

Misogino omen zen, hala diote ezagutu zute-nek, eta hala iruditzen zaio irakurleari, beti man-tentzen baitu distantzia luze-zabala bera etaEmma Bovaryren artean, pertsonaiarekin identi-fikatzera inoiz iritsi gabe. Baina emakumeakgogoko ez bazituen, gauza bera esan daitekegizonezkoei buruz. Esan nahi dut ez zuela ingu-ruko jendea aintzat hartzen. Flauberten ustea damediokridadea literaturgai bilaka daitekeelajenialidadea bilakatu izan den modura. Horionartuz gero, gizateriaren kontra zuzentzen daFlauberten kritika, errukirik gabe, eta sexoenarteko ezberdintasuna kontutan hartzeke.

KonfliktoakHiru konflikto ageri zaizkigu nobelan zehar:

Charles Bovaryrena, Emma Bovaryrena eta Mon-sieur Homaisena.

Charles Bovaryk sortzen du Emma Bovaryrenbaitako konfliktoa. Jakina baita debekupeko

Page 6: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

harremanei ekiten badie emakume ezkondubatek, senarraren pasibitatearengatik dela neu-rri handian. Hiru emakume igarotzen dira Char-lesen bizitzetik: bere ama, aurreneko emazteaeta Emma, bigarren emaztea. Hiru emakumeekeragina dute, hiruren artean moldatzen baituteCharlesen izpiritua, konformista bihurturik. Ingu-ratzen duen errealitate pertsonala eta sozialaonartzen du Charlesek. Pertsonaia honekinentsaiatu zuen Flaubertek determinismoariburuz zuen teoria. Emakumearen presentzia kal-tegarria da gizonezkoentzat; halaxe da Charle-sentzat hiru emakumeena, eta halakoxea bihur-tzen da Emmaren eragina Leon eta Rodolphebere maitaleentzat, gizonezkoak amodio-harre-manetan galtzaile baitira beti, Flauberten uste-tan.

Errealitatearekin da Emmaren konfliktoa.Alde batetik, insatisfakzio sexuala dakusagu;izan ere, bere hezkuntza kastrantea dela medioCharlesek ez baitu imajinatzen emakumeaksexudun direnik. Bestetik, fikziozko heroekineraiki du mundua, fikzioaren arabera interpreta-tu nahi duelarik bere egoera. Egunerokotasunari

Page 7: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

gorroto dio, egunerokotasunak esan nahi baitusexu-monotonia, amatasuna, dirua, eta gauekozopa ketsua, Emmak nazka dion errealitate betebaten sinbolo. Emma, esan dezadan garbi, idea-lista da, bere ondasun pitzarrak eta bere bizitzeaerrekara botatzen baditu, ez da dirusurreandabilelako. Amodioarena eta sexoarena daEmmaren gose infinitoa. Hiri txikian bizi denez,ihesbide gutxi eta txikiak aurkituko ditu.

Monsieur Homaisen konfliktoa estatus politi-koaren kontrakoa da. Zinismoa eta ilustrazioadira darabiltzan armak. Oso jantzia dago fisio-kratek erabili ohi dituzten argumentoetan, etaperiodikoa irakurrizale dugu. Erregimenaren aur-kako izanik, azkenean, gauza guztiek berentinua hartzen dutenean, irabazle ikusiko dugu.Garaiko burgesiaren adierazle zaigu pertsonaiahan, Inperioan integratuz aberastasuna lortuzuen jende-klase baten aintzindari. Arribistabaten irudia ekartzen digu Flaubertek, baina ezdugu ahaztu behar, idazlearen ispilu eta zurike-ta ere badela, izan ere Flaubertek NapoleonIII.aren ordena onartu baitzuen eta lortu zituenbeste batzuei ukatu zitzaizkien ohoreak.

Page 8: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

IdazkeraZer dira hitzak? Zentzuen luzapena ez bada?

Flauberten baitan kontraesan bat ageri da: desioeta errealitatearen artekoa. Beranduago Cernu-dak poetizatuko zuen berbera. Hala zioen Flau-bertek: «Bizitzak bere horretan ez du penamerezi». Flauberten pertsonaiak, san Julian, sanAnton, Emma Bovary, ihesaren heroeak dira.

Baina ezin da ahaztu bizitzea egokitu zitzaiongaraia, determinismoa nagusi zen momentua.Felicite, «Bihotz apal bat»eko pertsonaia, jostai-lu da patuaren eskuetan, eta Emma irakurtzenhasten denean Rousseauren «Eloisa Berria»,garbi ikusten da saio guztiak frakasora daudelakondenaturik. Honetan ez baitago engainurik.

Patuak agintzen du Emma sutsua izatea gor-putzez eta izaeraz, eta Normandiako herrizarraztrajo batean sortua izatea, hiri handibatean, Parisen esaterako, jaio beharrean.

Erromantizismoaren ametsak ez du zereginiknobela honetan. Ez dago inongo ihesbiderik.Lord Byronen ametsa hilda dago, behin ere bizi-

Page 9: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

rik egon baldin bazen behintzat. Objetua dabaliogarri izan daitekeen bakarra. Kapitalismoa-ren aro berri bati dagokion bezala. Eta idazlanadugu objetuen artean perfektoena. Perfekzioabaita Flauberten idazkeraren ezaugarria. Eskuzlandatutako harri bitxia dirudi.

Oreka lortzen du Flaubertek, konposizioan,hiztegian, esaldi bakoitzaren erritmoan. Frantse-sez irakurri duzuenok konturatuko zarete bere-hala zeinen zaila den duintasunez nobela haueuskaratzea.

Felipe Juaristi

Page 10: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

LEHEN PARTEA

Page 11: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—I—Estudioan ginen Zuzendaria sartu zenean,

bere atzetik kalejantzian berri bat zuela etaklase-zaindari bat pupitre handi bat zeramala. Lozeudenak esnatu egin ziren, eta bakoitza berelanean harrapatu balute bezala zutitu zen.

Zuzendariak keinu egin zigun eser gintezen;ondoren, ikasketa-maisuarengana itzuli eta:

— Monsieur Roger, esan zion ahopean, honahemen gomendatzen dizudan ikasle bat, bosga-rrenean sartu da. Bere lanaz eta portaeraz mere-zi badu, handietara pasatuko da, adinez dago-kion bezala.

Bazterrean pausaturik, atearen atzean, doi-doi hautemateko eran, berria mutiko nekazaribat zen, hamabosten bat urte ingurukoa, eta guguztiotariko inor baino luzeagoa. Ilea kopetanzuzen moztua zeraman, herri-txikiko txantrebaten antzo, tankera zuhurra eta oso aztoratua.Nahiz eta bizkar zabalekoa ez izan, oihal berdez-ko bere txamarra botoi-belztuna deseroso zetor-kion nonbait soinean eta besomuturretako zulo-

Page 12: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

etatik eskutur gorriak, biluzi ibiltzen ohituak,ageri zituen. Bere hankak, galtzerdi gorriz jantzi-rik, tirantez oso tiraturiko praka horizta batzue-tatik ateratzen zitzaizkion. Oinetan zapata zekenbatzuk zeramatzan, gaizki lustratuak, iltzez hor-nituak.

Ikasgaien errezitazioa hasi zen. Hura buru-belarri egon zen entzuten, sermoian bezain adi,zangoak gurutzatzen ere ausartu gabe, eztaukondoak tinkatzen ere, eta, ordubietan, kan-paiak jo zuenean, ikasketa-maisuak ohartaraziegin behar izan zion, ilaran gurekin batera jarzedin.

Ikasgelara sartzean gure bonetak lurrerabotatzeko ohitura genuen, horrela eskuak librea-go edukitzearren; alatzetik bertatik jaurtikibehar izaten ziren aulkipera, hormaren kontrajotzean hauts ugari harrotzeko eran; horrela zenhango jokoa.

Baina, maniobra horretaz ohartu ez zelakoedo horretara plegatzera ausartu ez zelako,errezoa bukatu eta gero ere behintzat, berriakbere boneta artean bere bi belaunen gaineanzeukan. Ordena konposatuko kapelu horietako

Page 13: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bat zen, non kausitzen baitira ilezko sonprailua-ren elementuak, chapskarenak, kapela borobila-renak, ugadera-larruzko txanoarenak eta algo-doizko txapelarenak, gauza pobre horietako bat,alegia, zeinaren itsusitasun mutuak ergel batenaurpegiak adinako espresio-sakontasunak baiti-tu. Oboidea eta balen-bizarrez hanpatua, hirubuzkantz zirkularrez hasten zen; segidan, xingo-la gorri batek bereizirik balusazko erronbobatzuk eta untxillezko batzuk txandakatzenziren; ondoren zaku antzeko zerbait zetorrenpoligono kartoneztatu batez buruturik, galarru-bordatu bihurri batez estalirik, eta honetatik zin-tzilik, kordoi luze mehegi baten puntan, urre-harizko gurutzaburu txiki bat, purpuseta eran.Berria zen; bixerak distira egiten zuen.

— Altxa zaitez, esan zuen irakasleak.Altxatu egin zen. Bere boneta erori egin

zitzaion. Gela osoak barreari eman zion.Jasotzera makurtu zen. Alboko batek ukondo-

az jo eta lurrera bota zion, berak berriro ere jasoegin zuen.

— Jaregiozu ba zure boneta horri, esan zuenirakasleak, gizaseme jarria izaki.

Page 14: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Ikasleak algaraz lehertzen hasi eta mutilgizarajoa larritu egin zen, hain larritu ere, non ezbaitzekien boneta eskuan gorde behar ote zuenala lurrean utzi ala bere buruan jantzi.

Berriro eseri zen eta belaunen gainean ipinizuen.

— Altxa zaitez, berriz ere irakasleak, eta esa-dazu zure izena.

Berriak izen ulertezin bat ahoskatu zuentotelka.

— Berriz!Silaba-totelkada berbera entzun zen, gelako

uhuka-oihuek estalirik.— Ozenkiago! maisuak deiadarka, ozenkia-

go!Berriak orduan, erabateko erabakia harturik,

egundoko ahoa ireki zuen eta eztarria lehertzearbota zuen, norbaiti deika bezala, hitz hau: Char-bovari.

Bat-batean oldartu zen iskanbila, in crescen-do ozendu zen, garrasi zorrotzez (uhuriaka,ahausika, lurrari ostikoka, errepikatuz: Charbo-vari! Charbovari!), gero nota bakanetan erresta-tu zen, nekez baretuz, eta tarteka berriro kol-

Page 15: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

pean hasten zen eserlekuren bateko ilaran, edohan-hemenka lehertzen zen, gaizki itzalitakopetardo baten gisa, barre itoren bat.

Halere, zigor-erauntsipean ordea, itzuli zenordena poliki-poliki gelara, eta irakasleak, noiz-baitekoan ere Charles Bovaryren izena atxikirik,diktatu, letreiatu eta berrirakur erazi ondoren,gizaixoari segituan agindu zion nagien aulkianesertzera joan zedin, irakaslemahaiaren oinean.Mugitzen hasi zen baina, abiatu baino lehen,zalantza izan zuen.

— Zeren bila zabiltza? galdetu zuen irakas-leak.

— Nire bo..., esan zuen berriak herabeki,bere baranoan begirada kezkatiak pasiatuz.

— Bostehun berso klase osoak! ahots hase-rrez oihukatzeak gerarazi zuen, Quos ego harkbezala, beste ekaitz bat. — Trankil egon zaitezteba! jarraitu zuen irakasleak asaldaturik, eta berekapelapetik atera berria zuen mokanesaz beko-kia xukatuz: Eta zuk, berriak, hogei aldiz kopia-tuko didazu ridiculus sum aditza.

Ondoren, ahots samurragoaz:

Page 16: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Aizu! aurkituko duzu zure boneta; inork ezdizu lapurtu!

Dena bere onera itzuli zen. Buruak karpetengainera makurtu ziren, eta berria ereduzko jarre-ran egon zen bi ordutan zehar, nahiz eta, tarte-ka, lumapuntaren bidez jaurtiki eta bere aurpe-gian zaplaztatzera zetorren paper-bolatxorenbat edo beste izan zen arren. Baina hark, eskuazxukatu eta geldi-geldi segitzen zuen, begiakapaldurik.

Gauean, Estudioan, bere pupitretik mahuka-muturrak atera zituen, bere gauzatxoak ordena-tu zituen, bere papera arreta handiz marratuzuen. Lanean serioski aritzen ikusi genuen, hitzguztiak hiztegian begiratuz eta bere gain lanhandia hartuz. Bistan erakutsi zuen borondateon horri esker, hain zuen, ez zuen beheragokoklasera jaitsi beharrik izan; zeren eta, bere erre-gelak pasamoduan zekizkien arren, ez baitzeu-kan ia inolako dotoreziarik esakeran. Bere herri-ko apaizarekin hasia zuen latina, bere gurasoek,diruak premiaturik, ahalik eta beranduen arte ezbaitzuten bidali ikastetxera.

Page 17: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bere aita, Charles-Denis-Bartholomé Bovary,ofiziale mediku militar baten laguntzaile-ohia,1812. urte aldera kinto-libratze arazotan konpro-metatua, eta garaimodutsu hartan zerbitzuauztera behartua, bere xarma pertsonalez baliatuzen orduan, ehun-merkatari baten alabaren bai-tan eskaintzen zen hirurogei mila liberatakodotea iraitzean atxikitzeko, hura bere giza-plan-taz enamoratu baitzen. Gizaseme bikaina, arran-ditsua, ezproin-soinu handia eraginez, papilo-teak bibotearekin elkarturik zituela, behatzakbeti eraztunez horniturik eta kolore ikusgarrizjantzirik, gizaseme bizkorraren itxura zeukan,salmentari bidaiante baten bixitasun airosare-kin. Ezkondu ondoren, bere emaztearen fortuna-ren kontura bizi izan zen bi edo hiru urtez, ongijanez, berandu jeiki, portzelanazko pipa handi-tan erre, arratsean espektakuluen ondoren arteetxeratu gabe eta kafetegietan sarri ibiliz. Aitagi-narreba hil zen eta ezer gutxi utzi zuen; hori gai-tzi izan zitzaion, fabrikan ekin zion, hartan diruapurren bat galdu zuen, ondoren landetara erre-tiratu zen eta hura aurrera atera nahi izan zuen.Baina, nekazaritzan ere nonbait ez izan ehungin-

Page 18: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzan baino trebatuago, bere zaldiak zamalkatuegiten baitzituen laborantzara bidali ordez, beresagardoa botilaka edaten baitzuen upaka salduordez, bere oilategiko hegaztirik ederrenak janegiten baitzituen eta bere zerrien urdaiaz bereehize-oinetakoak gantzutzen baitzituen, ezzitzaion luze joan ohartzeko, hobe zuela espeku-lazio oro bertan behera utzi.

Urteko berrehun libera medio, aurkitu zuenherrixka batean, Caux eta Picardie artekomugan, bizileku-molde bat erdi landetxe erdijauregia, alogeran hartzeko. Eta, zaputz, atseka-bez doluturik, zerua akusatuz, mundu guztiarenkontra bekaizti, berrogeita bost urtez gero berebaitan hertsi zen, gizonez nazkaturik, zioenberak, eta bakean bizitzea deliberaturik.

Bere emaztea hartaz txol enamoraturikegona zen garai batean; senarra beregandik aregehiago urrundu zuten mila mirabekeriaz maiteizan zuen; lehen alaia, lagunkorra, guztiz maita-lea, zahartzean ordea (airetara irekirik mintzenden ardoa bezala), umore-gaitz, karrankari,urduri bilakatu zen. Hainbat sufritua zen, kexatugabe, hasieran, hura herriko maripurtzil guztien

Page 19: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

atzetik ikusten zuenean eta hamaikatxo zulogaiztotatik arratsean bidaltzen ziotenean, ahitu-rik eta mozkor-kiratsa zeriola! Gero harrotasunaerreboltatu zitzaion. Orduan isildu egin zen, hilarte guztian gorde zuen estoizismo mutu bateanbere amorrua irentsiz. Hara eta hona negoziotanzebilen beti. Auzi-prokuradoreengana, presiden-tearengana, bera joaten zen, zor-agirien epe-buruak gogoan izaten zituen, luzamenduak lor-tzen zituen; eta, etxean, lisatu, josi, lixiba jo, lan-gileak zaindu eta kontuak ordaintzen zituen, etabitartean etxekojauna, ezertaz arduratu gabe,etengabeko lozorro zaputzean mokorturik ego-ten zen, sutondoan pipatzen, errautsetara ttuka,eta hartatik ez zen esnatzen andreari gauzahiguingarriak esateko baino.

Haurra izan zuenean, inudetu beharra izanzen. Etxera itzultzean, printze bat bezala mixkin-du zuten umea. Bere amak gozokiz elikatzenzuen; bere aitak oinutsik ibiltzen uzten zion, eta,filosofatzeari emanez, esan ere egiten zuen,zeharo biluzi ere ibil zitekeela, piztien umeakbezala. Amaren jiteen kontrakarran, haurtzaroazhalakoxe ideial ordoski bat zeukan buruan, zei-

Page 20: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

naren arabera saiatzen baitzen bere semea hezi-tzen, laztasunean, espartarren erara hazi nahiez,hura askai ederrekoa egitearren. Surik gabebidaltzen zuen ohera, ron hurrupa handiak eda-ten eta prozesioei irain egiten irakasten zion.Baina, berez baketsua izaki, txikiak erantzuneskasa ematen zien haren ahaleginei. Amakbere atzetik zeraman beti; kartoizko jostailuakmusarratzen zizkion, ipuinak kontatzen zizkion,berarekin aritzen zen solasean bozkario malen-koniatsuz eta hizjario-balakuz beteriko bakarriz-keta etengabetan. Bere bizitzako bakardade har-tan, haur haren baitan ipini zituen bere arrandisakabanatu eta apurtu guztiak. Goreneko gra-duez amets egiten zuen, jada handia eginik ikus-ten zuen, dotorea, zorrotza, finkatua, zubi etaerrepide injinerutzan edo magistraturan. Irakur-tzen irakatsi zion, eta kantatzen ere, berak zeu-kan piano zahar batean, bi edo hiru erromantza-txo. Baina, hau guztia zela-eta, Bovary jaunak,letrez gutxi axolatzen baitzen, esaten zuen ezzuela pena merezi! Inoiz izango al zuen gober-nuaren eskoletan zertaz mantendurik, kargu batedo negozio bat erosteko lain? Bestalde, mutiria

Page 21: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

izanik, gizona beti ateratzen baita aurrera mun-duan. Bovary andreak ezpainak ausikitzen zitueneta haurra dilingo-dalango ibiltzen zen herrianbarrena.

Laborarien atzetik joaten zen, eta sokorkauxatzen zituen beleak, zeinak hegaztatu egitenbaitziren. Arroiletan barrena masustak jatenzituen, puloiak zaintzen zituen arbazta batez,belar iharra eskuaretzen zuen, basoetan zeharkorrika ibiltzen zen, euri egunetan elizatarikoaterpean txingotan jolas egiten zuen, eta, jaie-gun handietan, sakristauari otoi eskatzen zionkanpaiak jotzen utz ziezaion, bere gorputz osoasoka handitik dilindatu eta hark bere kulunkaneramanik sentitzearren.

Hazi ere horrela egin zen haritz bat bezala.Esku sendoak egin zitzaizkion, kolore ederrak.

Hamabi urtetan, bere amak lortu zuen ikas-ketei ekin ziezaien. Horretaz apaiza arduratuzen. Baina ikastorduak hain laburrak eta haingaizki jarraituak izaki, ezin zuten noski gauzahanditarako balio izan. Hutsarteetan ematenzituzten, sakristian, zutik, presaka, bataio bateneta hileta batzuen artean; edota apaizak norbait

Page 22: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bidaltzen zuen bere ikaslearen bila Angelusondoren, berak irten beharrik ez zeukanetan.Bere gelara igotzen ziren, bertan egokitzenziren: eulibeltzak eta gautximeletak hegabirakaibiltzen ziren kandelaren inguruan. Bero egitenzuen, haurra loak hartzen zuen; eta gizon gizara-joak, eskuak zilbor gainean zituela lokarturik, ezzuen denbora luzerik behar izaten zurrungakahasteko, ahoa zabalik. Beste batzuetan, apaizjaunak, inguruetako gaixoren bati elizakoakematetik itzultzean, Charles zelaietan zeharbereetakoak egiten ikusten zuenean, hots egitenzion, ordu laurden batez sermoia bota eta teno-reaz baliatzen zen aditz-jokuak errepika arazte-ko zuhaitz baten oinean. Eta baina euria zeto-rren etenaraztera, edota inguruan pasatzen zenezagunen bat. Gainontzean, hartaz kontent zenapaiza beti, eta gizontxoak oroimen azkarrazuela ere esaten zuen.

Charles ezin zitekeen hartan geratu. Andreagogor jarri zen. Lotsaz, edota asperturik gehien-bat, etxekojaunak amor eman zuen jarkipenikgabe eta artean beste urtebete itxoin zuten

Page 23: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

harik eta haurrak lehen jaunartzea egin zuenarte.

Beste sei hilabete ere iragan ziren; eta,hurrengo urtean, bidali zuten Charles behingoanere Rouengo ikastetxera, aitak berak eramanzuelarik, urriaren bukaera aldean, San-Romane-tako feriaren egunetan.

Gutariko edonori ezinezkoa litzaioke orainhartaz ezer gogoan izatea. Tenperamendu era-tsuzko mutila zen, errekreoetan jolas egitenzuen, estudioan langilea, klasean entzun, loge-lan ondo lo eta jangela ondo jaten zuena. Gante-rie kaleko kinkaila-saltzaile bat zeukan babesle,eta honek ateratzen zuen hilean behin, igandez,bere denda itxi ondoren, itsasuntziei begirapasiatzera portu aldera bidaliz, eta gero zazpiakondoren eramaten zuen berriro ikastetxera, afalaurrean. Ostegun gauero, eskutitz luze bat idaz-ten zion bere amari, tinta gorriz eta hiru lakrezzigilaturik; ondoren historiako bere apunteakerrepasatzen zituen, edota estudioan harat-honat zerabilten Anacharsisen bolumen zaharbat irakurtzen zuen. Pasieretan, morroiarekinhitz egiten zuen, laboraria baitzen bera bezala.

Page 24: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Saiatzearen poderioz, beti ere klasearenerdialdean mantendu zen; behin batez, natur-historian lehen accesit bat irabazi ere egin zuen.Baina, hirugarrena bukatzean, bere gurasoekikastetxetik atera egin zuten medikuntza ikasta-razteko, batxilerra burutu arte bera bakarrikmoldatzeko gauza izango zela pentsatuz.

Bere amak aukeratu zion gela bat, Eau-de-Robec kaleko laugarren batean, ezaguna zuentindatzaile baten etxean. Amak berak burutuzuen haren ostatatze-tratua, altzariak lortuzituen, mahai bat eta bi aulki, bere etxetik eka-rrarazi zuen basagerezizko ohe zahar bat, etagainera burdinazko txopeta bat erosi zuen, bereseme gaixoa berotu behar zuen suegur-hornidu-ra eta guzti.

Eta astebetearen buruan ama joan egin zenongi portatzeko mila gomendio eman ondoren,orain bere kasa abandonaturik geratuko baitzen.

Iragarki-taulan irakurri zuen ikasketa-progra-mak, zorabiaturik utzi zuen; anatomia-ikasketak,patologia ikasketak, fisiologia-ikasketak, farmaziikasketak, kimika-ikasketak, botanika-ikasketak,eta klinikakoak, eta terapeutikakoak ere, hori

Page 25: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

higienea eta medikuntzagaiak kontatu gabe,guztiak ere etimologiarik ezagutzen ez zuenhitzak eta bakoitza ere ilunpe gurgarriz betetakosaindutegitako ate bana bezala.

Ez zuen ezer ulertu; entzun bai entzun, ezzuen ezer atxikitzen. Lana egiten zuen horratio,apunte-koadernoak azala jarrita zeuzkan. Klaseguztietara joaten zen, ez zuen bisita bat bera eregaltzen. Bere eguneroko eginkizuntxoa betetzenzuen, begiak estalirik toki berean jiraka dabilenigara-zaldiak bezala, lantzen ari den beharrarenzantzurik ere gabe.

Mutilaren gastuak murriztearren, bere amakastero igortzen zion, errekardariaren bidez,labean erretako zekorki zati bat, eta hori jatenzuen goizean, ospitaletik itzultzean, oinzolakhormakontra ostikoka berotuz. Segituan korrikajoan beharra zegoen klaseetara, anfiteatrora,ospiziora, eta bere etxera itzuli, kale guztiakbarrena. Gauean, bere etxenagusiaren afariurriaren ondoren, bere gelara igotzen zen etalanari ekiten zion, bere soinean jantzi bustiei txo-peta goriaren aurrean lurruna zeriela.

Page 26: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Udako arrats ederretan, kale epelak hutsikdauden garaian, neskameak atarietan gabote-jolasean aritu ohi direnean, bere leihoa ireki etaukondoz pausatzen zen bertan. Rouengo auzohau nobleziarik gabeko Venezia-txiki kaskar batbihurtzen duen ibaia, han behean bere azpianzihoan hori, ubel edo urdin, bere zubi eta baran-dilen artean. Langile batzuek, ertzean kukurtu-rik, beren besoak garbitzen zituzten uretan. Gan-bara gainetatik ateratzen ziren haga batzuetatikzintzilik algodoi-matazak egoten ziren airetanlehortzen. Aurrez-aurre, teilatuez bestaldean,zeru haundi gardena hedatzen zen, sartzen arizen eguzki gorriarekin. Han bai egingo zuela giroona! Zer nolako freskura hariztiko itzalean? Etabere sudurrak irekitzen zituen, bereganaino hel-tzen ez ziren landetako usain onak arnasteko.

Argaldu egin zen, kaizuz luzatu, eta bere aur-pegiak ia interesgarri bihurtze arterainoko hala-koxe espresio mindurua hartu zuen.

Arian-arian, zabarkeriaz, hartuak zituen era-baki guztiak bertan behera uzten joan zen. Behinbatez, bisitara huts egin zuen, biharamunean

Page 27: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bere klasera, eta, nagikeria dastatuz, poliki-poli-ki, ez zen gehiago betebeharretara itzuli.

Kabaretetarako ohitura hartu zuen, domino-en grinarekin. Areto publiko zikin batean gauerosartu eta han marmolezko mahai batzuetanpuntu beltzez markaturiko arkume-hezur txikibatzuk kaskatzea, bere askatasunaren egintzapreziatu bat iruditzen zitzaion, eta berekikogoratu egiten zuen bere buruarenganako isti-muan. Mundu-bizitzako hastapena bezala zen,debekuzko plazeretarako sarbidea; eta, sartze-rakoan, bozkario ia sentsual batez pausatzenzuen eskua ateko krisketan. Orduan, bere baitanhertsaturiko gauza asko hedatu egin ziren;ongietorrietan kantatzen zituen kopla batzukburuz ikasi zituen, Beranger-ekiko entusiasmatuzen, pontxe egiten ikasi zuen eta azkenik amo-dioa ezagutu zuen.

Prestakuntza-lan hauei esker, osasun-ofizia-letarako azterketetan zeharo porrot egin zuen.Gau hartan bertan bere etxean zain zituen berearrakasta ospatzeko!

Oinez abiatu zen eta herriaren sarrera-aldeangelditu eta bere amari abisua bidali zion, eta

Page 28: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

dena kontatu zion. Amak desenkusatu eginzuen, porrotaren errua azterketarien injustiziarileporatuz, eta zuzpertu zuen pixka bat, gauzakkonpontzen ere bera arduratuz.

Handik bost urtetara bakarrik jakin zuenBovary Jk egia; egia zaharra zen, onartu eginzuen, bestalde ezin suposaturik beregandik sor-tutako gizon bat memeloa izan zitekeenik.

Beraz Charles berriro lanari lotu zitzaion etabere azterketarako gaiak etenik gabe prestatuzituen, galde-erantzun guztiak aurrez buruz ika-siz. Nota nahiko ona atera zuen. Bai egun ederrabere amarentzat! Egundoko afaria eman zuten.

Nora joango ote zen bere artea egikaritzera?Tostes-era. Han mediku zahar bat besterik ezzegoen. Bovary andrea aspaldi hartan zelatanzegoen hura noiz hilko. Gizon gizarajoa arteanazken bidaiarako zorroa tolesten, eta Charlesjadanik aurrez aurre instalaturik zen haren ondo-rengo gisa.

Baina ez zen aski bere semea hezi izana, harimedikuntza ikastarazi izana eta medikuntzan lanegiteko Tostes aurkitu izana: emaztea ere beharzuen. Amak bai aurkitu ere: Dieppeko ataltzain

Page 29: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

baten alarguntsa, berrogeita bost urtekoa etamila eta berrehun liberatako errentaduna.

Nahiz eta itsusia izan, txilarre lehorra bezainidorra, eta udaberria muinez bezainbat zuldarrezjantzia zegoen arren, eskiarki Dubuc andrearinon aukeraturik ez zitzaion falta. Bere xedeetaraheltzeko, Bovary andreak hauek guztiak iraitzibehar izan zituen, eta apaizen sostengua zeukanzerriki-dendari baten azpijokoak ere trebeziahandiz desegin zituen.

Charlesek sumatua zuen ezkontzaren bidezegoera hobe baten etorrera, libreago izangozelakoan eta bere buruaz eta bere diruaz balia-tzeko aukera izango zuelakoan. Baina bereemaztea izan zen nagusi; senarrak jendearenaurrean halako esan behar zuen, eta beste hona-ko ez zuen esan behar, ostiralero barau eginbehar zuen, emazteari iruditzen zitzaion bezalajantzi, ordaintzen ez zuten bezeroak bere agin-duz hertsatu. Emazteak irekitzen zizkion bereeskutitzak, bere joan-etorriak zelatatzen zituen,eta bere kabineteko kontsultak entzuten zizkion,paretaz bestaldetik, emakumeak zituenean.

Page 30: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Goizero bere txokolatea behar zuen, amairikgabeko mila balaku. Arrenkuraz ari zen etenga-be bere nerbioengatik, bere bularrarengatik,bere umoreengatik. Oin-hotsak kalte egiten zion;alde egin behar; bakardadea gorrotagarri bilaka-tzen zitzaion; bere albora itzuli behar, hiltzenikustearren, noski. Arratsean, Charles etxeratzenzenean, emazteak maindireen azpitik bere beso-luze meheak ateratzen zituen eta lepoaren ingu-ruan pasatzen zizkion, eta, ohearen ertzean ese-rrarazi ondoren, bere atsekabeez mintzatzenhasten zitzaion: ahazturik zeukala, beste norbaitmaite zuela! Esan ziotela bai, dohakabea izangozela; eta bukatzeko jaraberen bat eskatzen zionbere osasunarentzako, eta amodio pixka batgehiago.

Page 31: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—II—Gau batez, hamaikak aldera, atari aurrean

gelditu zen zaldi baten zaratak esnatu zituen.Neskameak ireki zuen ganbarako leihatila etadenboratxo batez eleketan aritu zen beheankalean zegoen gizon batekin. Medikuaren bilazetorren; gutun bat zekarren. Nastasiek hotzakdardaraz jaitsi zituen mailak, eta sarraila etamorroiloak, bata bestearen ondoren, irekitzerajoan zen. Gizonak utzi zuen bere zaldia eta, nes-kamearen atzetik, Bat-batean sartu zen harenondoren. Artilezko bere zapel mortxil-grisduna-ren barrutik atera zuen zapi batean bildutakogutun bat, eta begirunez aurkeztu zion Charlesi,zeina burkoan ukondoz tinkatu baitzen irakurtze-ko. Nastasiek, ohe alboan, argiari eusten zion.Etxekoandrea, ahalkez, trenkadaldeko tarte-rantz jiraturik zegoen eta bizkarra erakustenzuen.

Gutun honek, argizari urdinezko zigilu txikibatez zigilatua, Bovary J.ri otoikatzen zion Ber-taux-etako etxaldera berehalakoan joan zedin,

Page 32: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

hanka hautsi bat konpontzera. Alegia, TostesetikBertauxetara badago sei legoa luzetako bidea,Longueville eta Saint-Victortik barrena. Gauabeltza zen. Bovary andre gaztea, bere senarrariistripuren bat gerta zekiokeen beldur zen. Beraz,erabaki zen, ikuilu-morroia joango zela aurrez.Charles hiru ordu beranduago abiatuko zen, ilar-gia irtetearekin batera. Mutiko bat bidalikozitzaion bila, etxalderako bidea erakutsi etabideko langak ireki ziezazkion.

Goizeko laurak aldera, Charlesek, bere gain-jantzian ongi bildurik, Bertaux-etako etxalderakobidea hartu zuen. Loaldiko berotan artean lokar-turik, bere aberearen trosta baketsuan kulunka-tzen uzten zuen bere burua. Erreten-ertzetansakontzen diren sasiz inguratutako zulo horienaurrean zaldia bere kabuz gelditzen zenean,Charles, tupustean atzarririk, laster oroitzen zenhanka hautsiaz, eta ezagutzen zituen hausturaguztiak berriz bururatzen saiatzen zen. Jadanikez zen euririk erortzen; eguna zabaltzen hasiazen, eta, hostorik gabeko sagarrondoen adarre-tan, txoriak geldi-geldirik zeuden, goizeko haizehotzetan beren luma txikiak harrotuz. Landeta

Page 33: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

laua bistaz galtze arteraino hedatzen zen, etaetxaldeen inguruko zuhaitz-basotxoek, elkarren-gandik urrun tartekaturik, orban more-beltzakegiten zituzten zeruaren tonu goibelarekin bate-ra ortzimugan galtzen zen azalera gris zabal har-tan. Charlesek, aldian behin, begiak irekitzenzituen; gero, gogoa nekaturik eta logalea berekasa itzulirik, laster sartzen zen nolabaitekolozorro batean eta hartan, bere berrikitako sen-tsazioak oroipenekin nahasten baitziren, bereburua bikoitz sumatzen zuen, aldi berean, ikasleeta ezkondua, bere ohean etzanda arestianbezala, operatuen gela zeharkatzen garaibatean bezala. Kataplasma-usain beroa ihintza-ren usain berdearekin nahasten zen bereburuan; hala entzuten zituen oheen burdinazkomailak barra gainean errestan eta bere emaztealotan... Vassonvilletik pasatzean, mutiko batikusi zuen, erroil baten ertzean, belarretan eseri-ta.

— Zu al zara medikua? galdetu zuen mutiko-ak.

Page 34: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta, Charlesen erantzuna medio, eskalaproi-nak eskuetan hartu eta bere aurrean korrika hasizen.

Osasun-ofizialeak, bidean zihoan bitartean,bere gidariaren solasari esker ulertu zuenRouault J. nekazarietarik nonbait aberatseneta-koa zela. Bezpera gauean, auzoko bateneanErregeak ospatzetik itzultzean, hanka hautsizuen. Bere emaztea zuela bi urte hila zen. Hare-kin bere demoiselle besterik ez zen bizi, etahonek laguntzen zion etxeko lanak egiten.

Gurtarrastoak sakonagoak bilakatu ziren.Bertauxetatik hurbil ziren. Mutikoa, hesiko zulobatetik barrena, desagertu egin zen, gero espa-rru baten bestaldetik itzuli zen bertako atea ire-kitzera. Zaldiak irrist egiten zuen belar bustiarengainean; Charles makurtu egiten zen adarrenazpitik pasatzeko. Etxeko zakurrak beren txoko-an zaunkaz ari ziren beren kateetatik tiraka.

Bertauxetara sartu zenean zaldia beldurtuegin zen eta brastako handi bat egin zuen.

Itxura ederreko etxaldea zen. Ikuiluetan, ire-kitako ateen gainetik, laborantzarako zaldi han-diak ikusten ziren ezarian jaten ganbela berrie-

Page 35: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tan. Edifizioen luzetara goroztegi zabala heda-tzen zen, lurratsa zerion, eta, oiloen eta puloienartean, bost edo seikoren bat pauma zebilenmokoka, Caux aldeko oilategietako luxua. Arte-gia luzea zen, etxea handia, bere hormak ahurrabezain leunak. Aterpean bi gurdi handi eta laugolde zeuden, beren zaharo, beren goilare,beren zaltresna guztiekin, hauen artile urdinezkomototsak bihitegietatik erortzen zen hauts finazzikintzen zirelarik. Eskorta pendoitzean zihoan,simetrikoki tartekaturiko zuhaitzez landaturik,eta antzara saldo baten karranka alaia ateratzenzen ihidoi aldetik.

Emakume gazte bat, hiru aloz-hegalez apain-duriko meriñu-urdinezko soinekoz jantzirik, etxe-ko atalasera etorri zen Bovary J.ri harrera egite-ra, eta sukaldera lagundu zion, non su handiagarretan baitzegoen. Suaren bornuan morroienbazkaria ari zen irakiten, tamaina desberdineta-ko eltze txikitan. Zenbait arropa busti ari zenlehortzen pantetx barruan. Burtzina, suhartzaketa hauspoaren mokoa dizdiz zeuden altzairuarradatua bezala, eta hormetan zehar berrizugari hedatzen zen sukalde-tresneria, non mirai-

Page 36: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

latzen baitzen desberdinki surtako gar argia,leiarretatik zetozen lehen eguzki-zohargiekinbateraturik.

Charles igo zen, lehenengora, gaixoa ikuste-ra. Ohean aurkitu zuen, estalkien pean izerditaneta bere algodoizko txanoa ongi urrutira iraitziazuelarik. Berrogeita hamar urtetako gizon txikipotzolo bat zen, larrazal zurikoa, begiurdina,buruko aurrealdea soila, eta belarritakoak zera-matzan. Bere alboan, aulki baten gainean patar-damasa handi bat zeukan, eta bertatik tartekahurrupa bat ateratzen zuen barrunbeak zuzper-tzeko; baina, medikua ikusi zuen orduko, bereasaldapena apaldu egin zen, eta, hamabi orduhartan ari zen bezala biraokatu ordez, motel-motel heiagoraka hasi zen. Haustura xinpleazen, inolako katramilarik gabekoa. Charles ezinzatekeen ausartu ere errazagorik espero izaten.Beraz, zaurituen ohe ondoan bere maisuenjokaera-moldeak gogoratuz, gaixoa adoretuzuen molde orotako hitz ederrez, bisturiak koipa-tzeko den olioaren antzeko balaku kirurgikoez.

Oholkoak edukitzearren, gurditegira joanziren, estrabe-haxe baten bila. Charlesek bat

Page 37: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

aukeratu zuen, zenbait zatitan moztu zuen etabeira-puska batez leundu zuen, neskamea ben-dak egiteko izarak zarratatzen eta Emma ande-reñoa kuxinak josten saiatzen ari ziren bitartean.Bere jostun-xixkua aurkitzerako denbora luzeaeman zuenez, aita ernegatu egin zen; berak ezzuen ezer erantzun; baina, josten ari zen bitar-tean, bere behatzak xulatu eta berehala ahoraeramaten zituen xurgatzeko.

Charles harritu egin zen haren hatzazalenzuriaz. Distiratsuak ziren, puntazorrotzak, Diep-peko marfilak baino garbituagoak, eta almendraeran moztuak. Haren eskua ordea ez zen polita,aukeran ez nahiko zuhaila, agian, eta falanjee-tan igar xamarra; gainera luzeegia zen, eta bira-guneetan malgudura-marra beratxik gabekoa.Ederrik eder zuena, begiak ziren: nabarrak izanikere beltzak ziruditen, betileak medio, eta berebegirada zabalkiro iristen zitzaizun ozartasunxalo batez.

Jada bendak loturik, Rouault Jk berberak gon-bidatu zuen medikua aharmen bat hartzera,abiatu baino lehen.

Page 38: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Charles salara jaitsi zen, eskaratzera. Bikubierto zeuden, zilarrezko godaletekin, mahaitxiki baten gainean, turko-irudiko pertsonaiazkoindi-ehun batez jantzitako errezeldun ohe handibaten oinean. Leihoaren aurrez aurre zegoenharitz-zurezko alasa altutik jalgitzen zen lili etaizara hezatsuren usaina aditzen zen. Lurrean,ertzetan, zutika taiuturik, gari-zakuak zeuden.Hiru harmailaren bidez igotzen zen alboko bihi-tegiaren gainezkakoa zen. Egongua apaintzeko,iltze baretik zintzilik, pintura berdea kresalazharrotzen ari zitzaion hormaren erdian, Minerba-ren buru bat zegoen arkatz beltzez marraztua,urrekoloreko markoan, eta oinean, letra gotikozidatzirik zeraman: «Nire aitatxo maiteari».Lehenbizi gaixoaz mintzatu ziren, gero egiten arizen eguraldiaz, hotz handiez, gauez landetanzehar zebiltzan otsoez. Rouault andereñoa ezzen hain laket nekazaritza-bizigiroan, batez ereorain ia berak bakarrik baitzuen etxaldea zain-tzearen ardura. Salan hozkirri egiten zuenez,jaten ari zen bizarrean hotzikaraz zegoen ande-reñoa, eta horrek bere ezpain mardulak pixka

Page 39: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bat nabarmendu egiten zituen, ohituraz hoxkatuegiten baitzituen isiluneetan.

Bere iduna goleta zuri tolestu batetik irtetenzen. Bere ilea, zeinaren bi adats beltzek bakoitzapuska osokoa baitziruditen, hain ziren izan erezapalak, buruaren erdian berezirik zegoen arroilfin batez, eta hau poliki-poliki hondoratzen zenburu-hezurraren makurdurari jarraiki; eta, bela-rri-gangaila doi-doi ikusten utziz, atzealdeannahasten ziren motots naharo batean, adegieninguruan bihurdura kizkur batez, zeina hantxehauteman baitzuen landeta-medikuak bere bizi-tzan lehen aldiz. Matrailalboak gorriztak zituen.Bere gerrontzeko bi botoiren artean loturik, gizo-nek bezala, maskorrezko betaurrekoak zerama-tzan.

Charles, Rouault zaharrari agur egitera igoondoren, abiatu aurrez salara itzuli zenean, zutiktopatu zuen, bekokia leihoaren kontra, baratzerabegira, non babarrunen zurkaitzak eratsiak bai-tzituen haizeak. Itzuli egin zen.

— Zerbaiten bila zabiltza? galdetu zion.— Nire zaharoa, mesedez, erantzun zuen

gizonak.

Page 40: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta miaketan hasi zen ohe gainean, ateenatzean, aulkipeetan; lurrera erorita zegoen,zakuen eta hormaren artean. Emma andereñoakaurkitu zuen; gari-zakuen gainean makurtu zen.Charles, kortesiaz, lehiatu egin zen, eta, berakere mugimendu berean besoa luzatu zuelarik,bere bularrondoa sentitu zuen azpian makurturikzegoen neska gaztearen bizkarra ferekatzen.

Gorri-gorri zutitu zen neska eta sorbalda gai-netik begiratu zion, bere idi-zurda luzatuz.

Bertauxetara handik hiru egunetara etorriordez, agindu zuen bezala, biharamunean ber-tan itzuli zen, eta gero astean bi bider ziurki, etahori tarteka, oharkabean bezala, egiten zituenustekabeko bisitak kontatu gabe.

Gainontzean, dena ongi joan zen; sendakun-tza arautu bezala gauzatu zen, eta, berrogeitasei egunen buruan, Rouault zaharra bere oilate-gian bakarrik ibiltzen saiatzen zela ikusi zute-nean, Bovary J. trebetasun handiko gizontzatematen hasi ziren. Rouault zaharrak esatenzuen, Yvetot-ko lehen medikuek ezta Rouengoekere ez zuketela hobeto sendatuko.

Page 41: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Charlesi dagokionez, ez zen saiatu ere eginbere buruari galdetzen ea zergatik etortzen otezen atseginez Bertauxetara. Horrelakorik buru-ratu balitzaio ere, kasuaren grabetasunari era-txekiko ziokeen bere arreta sutsua, edota horre-tatik ateratzea espero zuen onurari beharbada.Baina horregatik ote zen ordea, etxalde hartarabere bisitak, bere bizimoldeko zeregin hutsalenartean, salbuespen xarmagarri bat izatea? Egunhorietan goiz jeikitzen zen, asapalan abiatzenzen, astintzen zuen zaldia, gero jaitsi egiten zenoinak belarretan garbitzera, eta bere eskularrubeltzak jazten zituen sartu baino lehen. Atseginzuen bere burua larrainera heltzen ikustea, berebizkarraren kontra langa jiratzen sentitzea, etahorma gainean kukurruka ari zen oilarra, aterairteten zitzaizkion mutilak. Atsegin zituen etxeaeta abeltegiak; bere salbatzaile deituz eskuanxapla-xapla ematen zion Rouault zaharra atseginzuen; atsegin zituen Emma andereñoaren eska-laproin txikiak sukaldeko harlosa ikuzien gai-nean; hauen orpogain altuek pixka bat handia-gotu egiten zuten, eta, neska bere aurretik ziho-

Page 42: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

anean, zurezko zoruek, azkar altxatuz, hots idorbatez klaskatzen ziren larruzko oskien kontra.

Eskilaretako lehen mailaraino laguntzen zionbeti. Artean bere zaldia ekarri ez ziotenetan,neska hantxe geratzen zen. Elkarri agur esanazioten, ez ziren gehiago mintzatzen; aire zabalakinguratzen zuen, bere garandoko ilaunak naha-sian harrotuz, edo bere mantalaren lokarriakgerrondoan astinduz, zeinak banderola gisabihurkatzen baitziren. Behin batez, gesaltzegaraian, atarian zuhaitzen azala jarioan ari zen,eraikinetako sabai gainetan elurra urtzen arizen. Neska atalasean zegoen; bere guardasola-ren bila joan zen, ireki egin zuen. Guardasolak,usapal-paparraren gisako zetazkoa, eguzkiakzeharkatzen baitzuen, bere aurpegiko azal zuriaislara mugikorrez argitzen zuen. Haren peanbero epeletan irribarre egiten zuen; eta ur tantakentzuten ziren, banaka banaka, leinuru-oihalteinkatuaren gainera erortzen.

Charles Bertauxetara joan ohi zen lehengaraietan, Bovary andre gazteak ez zion hutsegiten gaixoaren berri galdetzeari, eta halaber,berak bikoitzean zeraman liburuan, Rouault

Page 43: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

J.rentzako orri zuri eder bat hautatua zeukan.Baina, hark alaba bat bazuela jakin zuenean,informazio bila hasi zen; eta jakin ere egin zuen,Rouault andereñoak, komentuan hezia, Ursuline-tan hain zuzen, jasoa zuela esaten den bezala,hezkuntza bikaina, eta bazekiela, beraz, dantza,geografia, marrazkigintza, tapizak egiten etapianoa jotzen. Hau gehiegikoa izan zen!

— Horregatik du beraz, zioen berekiko, aur-pegi hain alaia hura ikustera doanean, eta horre-gatik jazten al du gerrontze berria, euritan hon-datzeko arriskuz? Ah! emakume hori! emakumehori!...

Eta higuindu egin zuen, oldez. Hasieran,zipladaka lasatu zen. Charlesek ez zituen ulertu;ondoren, bidenabarreko gogoetaz, eta gizonakpasatzen uzten zituen ekaitzaren beldurrez;azkenik, apostrofe zuzen-zorrotzez, eta hauei ezzekien zer erantzun.

— Nondik norakoa zen gero, Bertauxetaraitzuli behar hori, zeren eta Rouault J. sendaturikbaitzegoen eta jende hark oraindik ez baitzuenordaindu? Ah! bazen han ordea pertsona bat,solasean zekien norbait, eta brodatzen ere, izpi-

Page 44: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ritu finekoa. Hori zen hark atsegin zuena: hirikoandereñoak behar zituen! Eta berriro ekitenzion:

— Rouault zaharraren alaba, hiriko andereñobat! Tira! bere aitona artzaina zen, eta badutelehengusu bat, auzipetzeko zorian ibilia kolpetxar batengatik, tekela batean. Ez dago hainbes-teko espanturen beharrik, ez eta igandean elizanzetaz jantzirik azaldu beharrik ere, kondesa batbezala. Eta bestalde zahar gizarajo hori, zeren,iazko koltzarik gabe, nahiko lan izango baitzu-keen atzeratuak ordaintzen!

Unaduraz, Charlesek utzi egin zion Bertauxe-tara itzultzeari. Heloisak zin eginarazia zion,sekula gehiago ez zela joango, eskua meza-libu-ruaren gainean, nigarzotin eta musuka askorenondoren, maitasun-zalaparta handi batean. Obe-ditu egin zuen beraz; baina bere desiraren muti-rigoak protestatu egin zuen bere portaerarenjopukeriaren aurka, eta, hipokresia-molde xalobat medio, hura ikusteko debeku hau hura mai-tatzeko eskubidea bezala zela eman zuen bere-kiko. Eta gainera alarguntsa igarra zen; hortzakluzeak zituen; urtaro oroz buruko zapi beltza jaz-

Page 45: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ten zuen eta honen muturra omoplatoen arteanjaisten zitzaion. Bere gerri gogorra zorro antzekosoinekotan galkaturik zegoen, motzegiak izaki,txonkatilak erakusten zituela bere zapata han-dien kadartsoak galtzerdi grisen gainean guru-tzaturik.

Charlesen ama noizean behin etortzen zenbisitan, baina, zenbait egunen buruan, baziru-dien errainak ama axatzen ziola semeari; etaorduan, bi labana bezala, hura matrazatzeariekiten zioten beren gogarte eta ohartarazpenenbidez. Oker egiten zuen hainbeste jatea! Zerga-tik hurrupa bat eskaini azaltzen zen edonori? Zernolako kasketaldia gero, franelarik jantzi nahi ezhori!

Eta gertatu zen ze, udaberri hasiera aldera,Ingouvilleko notario bat, Dubuc alarguntsarenfondoen edukitzailea, itsasaldi on batez itsasora-tu egin zela, bere estudioko diru guztia berarekineramanez. Heloisek, egia da, bazuen artean ere,sei mila liberatan balioztaturiko itsasuntzi partebatez gainera, Saint François kaleko bere etxea;eta halere, hain ozenki durundatu izandako diru-tza guzti horretatik, etxean ordea, altzari bakan

Page 46: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

batzuk eta zenbait trapuzarrez beste, ez zenezertxo ere azaldu. Gauza argitu egin behar izanzen. Dieppeko etxea hipotekaz bipiaturik aurkituzen bere zutoinetaraino; notarioarenean jarritazuena, Jainkoak jakin, eta txaluparen partea ezzen mila ezkututatik pasatu. Gezurretan arituzitzaien beraz, atso gajoa! Bere amorrazioan,Bovary J. zaharrak, zolaren kontra aulki bat txiki-tuz, bere emaztea salatu zuen beren semearenzorigaitza erakarri zuelako molde horretakoxamalko batekin uztartuz, zeinaren pildek ezbaitzuten azalak beste balio. Tostesera etorriziren. Izan zen tekelarik franko. Izan zen kalapi-tarik. Heloisek, negar-zotinka, bere senarrarenbesoetara jauzi eginez, bere gurasoetatik defen-da zezan otoikatu zion. Charlesek haren fabore-tan hitz egin nahi izan zuen. Gurasoak haserretuegin ziren, eta alde egin zuten.

Baina zartada emana zegoen. Handik zortziegunetara, eskortan arropa zabaltzen ari zelarik,odol-errustaka hasi zen, eta biharamunean,Charlesek leihoko gortinak ixteko bizkarra ema-ten zion bitartean, esan zuen: «Ai ene Jainkoa!»

Page 47: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

hasperen bat bota zuen eta kordea galdu zuen.Hilik zegoen! Zer nolako txundioa!

Kanposantuan dena bukatu zenean, Charlesetxera itzuli zen. Behean inor ez zuen topatu;lehenengora igo zen, gelara, emaztearen soine-koa ikusi zuen oraindik dilindan etzanguarenoinean; orduan, idazmahaiaren kontra jarririk,ametseria minduratsu batean galdurik geratuzen arratsera arte. Nolanahi ere, emazteakmaite izan baitzuen.

Page 48: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—III—Goiz batez, Rouault zaharra etorri zen senda-

tutako bere hankaren ordainketa Charlesi ekar-tzera: hirurogei libera berrogei sosetako txanpo-netan, eta puloi bat. Haren zorigaitzaren berribazuen, eta ahal zuen eran kontsolatu eginzuen.

— Nik badakit zer den hori! esaten zion biz-karrean xafladaka; zu bezalaxe egona naiz, neuere! Nire emaztea, gaixo hura, hil zitzaidanean,landetan zehar joaten nintzen bakarrik egotea-rren, edozein zuhaitzen oinean etzaten nintzen,negar egiten nuen, gure Jainkoari dei egitennion, ergelkeriak esaten nizkion; arbaztetanikusten nituen satorrak bezala egon nahi izangonukeen sabelzola harrez josirik, lehertuta, ale-gia. Eta pentsatzen nuenean, beste batzukmomentu horretan bertan beren emaztetxoekinzeudela elkarren kontra besarkadan loturik, niremakilaz lurrean egundoko danbatekoak jotzennituen; ia-ia eroturik bainengoen, ez nuen janere egiten; tabernara joatea pentsatze hutsak

Page 49: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

nazka ematen zidan, ez zenuke sinetsi ere egin-go. Eta horrelaxe, poliki-poliki, egun bakoitzakaurrekoa estaliz, neguaren gainean udaberriaeta udaren gainetik udazkena, iragan egin zenpixkinka-pixkinka, apurka-apurka; joan egin zen,alde egin zuen, zera jaitsi egin zela esan nahidut, zeren eta beti geratzen baitzaizu zerbaithondoan, alegia... zama bat, hemen, bular gai-nean! Eta baina guztioi dagokigun zoria denez,ez dago geure buruari ahulezian erortzen zertanutzirik ere, eta, beste batzuk hil direlako, hil nahiizaterik ere... Astindu hori zeure gainetik, Bovaryjauna; pasatuko zaizu eta! Egiguzu bisitatxo bat;nire alaba zutaz oroitzen da tarteka, badakizu,eta berak dioenez zuk ahaztu egin omen duzu.Laster dugu udaberria; untxiren bat bota arazikodizugu geure basoan, apur bat olga zaitezen.

Charles jarraiki zitzaion haren aholkuari. Ber-tauxetara itzuli zen. Dena bezperan bezalaxeaurkitu zuen, zuela bost hilabete bezala, alegia.Udare-arbolak jada loretan zeuden, eta gureRenault zaharra, oraingoan zutik, hara eta honazebilen, eta horrek bizi gehiago ematen zionetxaldeari.

Page 50: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Medikuari kortesiak ahalik eta oparoeneskaintzera beharturik zegoela pentsatuz, harenatsekabezko egoerarengatik, aurrerantzeankapelarik ez eranzteko erregutu zion, ahots apa-lez mintzatu zitzaion, gaixo bailitzan, eta halaberhaserretze itxura ere egin zuen eskierki haren-tzako gainontzeko guztia baino zerbait arinago-rik prestatu ez izanagatik, esate baterako mami-poto batzuk edo udare egosiak. Zenbait istoriokontatu zuen. Charlesek barrez kausitu zuenbere burua. Baina bere emaztearen oroipenak,Bat-batean bereganaturik, goibeldu egin zuen.Kafea atera zuten; eta ez zuen hartaz gehiagopentsatu.

Are gutxiago pentsatu zuen hartaz, bakarrikbizitzen ohitzearen heinean. Independentziarengozamen berriak laster bihurtu zion bakardadeajasankorrago. Orain bere otordu-garaiak aldazitzakeen, kontuak eman beharrik gabe irten etaetxeratu, eta, nahiko nekaturik zegoenean, berehanka eta besoak luze adina zabal ohean etzan.Beraz, bere burua txeraz hartu zuen, losinduegin zuen eta ematen zizkioten kontsolamen-duak onartu egin zituen. Bestalde, bere emaz-

Page 51: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tearen heriotza ez zitzaion inolaz ere oker balia-tu bere lanbiderako, zeren eta hilabete batezaritu baitziren errepikatzen: «Gizon gazte gizara-joa! zer-nolako zorigaitza!» Bere izena hedatuegin zen, bere bezeroak ugaldu egin ziren; etagainera gogoa zuenean Bertauxerara joaten zen.Xederik gabeko esperantza bat zeukan, zorionzehazgabe bat; bere aurpegia atseginagoa kau-sitzen zuen ispiluaren aurrean bere papiloteakorrazterakoan.

Egun batez hirurak aldera iritsi zen; jendeguztia landa-lanetara joana zen; sukaldean sartuzen, baina hasieran Emma ez zuen ikusi; leiholakitxirik zeuden. Zuraren pitzatuetatik, eguzkiakzoru gainean luzatzen zituen marradura meharhandiak, altzarien ertzetan puskatu eta sabaiandardarikatzen zirela. Euliak, mahai gainean, era-bilita zeuden godaletetan gora igotzen ziren, etahondoan itotzear burrunda egiten zuten, sagar-do-kondarretan. Tximiniatik jaisten zen egun-argiak, elatzeko kedarrea balusatuz, pixka baturdinkatu egiten zuen errauts hotza. Leihoareneta sutondoaren artean, Emma josten ari zen; ez

Page 52: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zeraman lepoihalik, bere sorbalda biluzietanizerdi-tanta txikiak ikusten ziren.

Landa-herrietako ohiturari jarraiki, zerbaitedatea proposatu zion emakumeak. Berak ukoegin zion, hark erautsi, eta azkenik, barrez, elka-rrekin likore-baso bana hartzea eskaini zion. Etaalasara joan zen curaçao botila baten bila; bigodalet txiki atzeman zituen, bata goraino betezuen, bestean zertxobait isuri zuen eta, topaegin ondoren, ahora eraman zuen. Ia hutsikzegoenez, atzeraka irauli zen edateko: eta,burua atzeraka, ezpainak luzaturik, lepoa teink,barre egiten zuen ezer ez sentitzeaz, eta bitar-tean bere mihiaren puntak, bere hortz finen arte-tik aterata, ukituka mihizkatzen zuen godaleta-ren hondoa.

Berriro eseri eta bere lanari ekin zion, algodoizurizko galtzerdi bat sareztatzen: bekokia apal-durik ari zen lanean; ez zuen hitz egiten. Charle-sek ere ez. Aireak, atearen azpitik pasatuz,hauts pixka bat bultzatzen zuen harlauzen gai-nean; haren errestari begira zegoen, eta bereburuko barne taupadak bakarrik entzuten zituen,oilategietan, urrun, erruten ari zen oilo baten

Page 53: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

kakarazarekin batera. Emmak, aldian-aldian,masailak freskatzen zituen eskuzabalak bertanezarriz, ondoren hauek sutxakur handien burdi-nazko eskulekuetan hotzitzen zituela.

Urtaroaren hasieraz gero zorabioak jasateazkexu zen emakumea; itsasoko bainuak baliagarrigerta ote zekizkiokeen galdetu zion; komentuazmintzatzen hasi zen, eta Charles bere ikaste-txeaz, eta esaldiak etorri egin zitzaizkien. Harengelara igo ziren. Aspaldiko bere musika-koader-noak erakutsi zizkion, sari gisa eman zizkiotenliburu txikiak eta haritz-hostozko koroak, alasa-ren zoko batean abandonaturik. Bere amaz erehitz egin zion, kanposantuaz, eta hilaren lehenostiralero bere amaren hilobian ipintzeko loreakbiltzen zituen arloa ere erakutsi zion jardinean.Baina etxean zeukaten lorezainak ez zuen tutikulertzen; izan ere miraberia hain zen eskasa!Berak nahi bai nahi izango zukeen, gutxienez ereneguan behintzat, hirian bizi izatea, nahiz etaegun ederren luzeak landa-herria udan agian areaspergarriago bihurtu; — eta, esaten zuenarenarabera, bere ahotsa ozena zen, edo zorrotza,edo, Bat-batean ahunduraz beterik, modulazioak

Page 54: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

errestatu egiten zituen ia xuxurla batean buka-tuz, bere buruari mintzatzen zitzaionean, —oraintxe alai, begi xaloak irekiz, oraintxe betaza-lak erdi itxirik, begirada asperrez itorik, pentsa-mendua alderrai.

Arratsean, handik itzultzean, Charlesek bana-ka-banaka errepikatu zituen hark ahoskatuzituen esaldiak, hauek gogoratzen, hauen zen-tzua osatzen saiatuz, berak ezagutzen ez zuengaraian hark bizi izana zuen bizialdiaren zatiazjabetzearren. Baina inoiz ezin izan zuen ikusibere pentsamenduan, lehen aldiz ikusi zuenazedo arestian utzi-berria zuenaz beste erabatean. Gero, hura zer bilakatuko ore zen galde-tu zion bere buruari, ea ezkonduko ote zen, etanorekin? Horra! Rouault zaharra ongi aberatsazen, eta alaba!... hain ederra! Baina beti ereEmmaren aurpegia azaltzen zitzaion bere begienaurrean, eta ziba baten zurrungaren antzekozera monotono batek burrunda egiten zion bela-rrietan: «Eta heu ezkonduko bahintz, horratio!ezkonduko bahintz!» Gauean, ez zuen lorik egin,bere eztarria hertsaturik zegoen, egarri zen;pitxarretik ura edatera jaiki zen, eta leihoa ireki

Page 55: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zuen; zerua izarrez estalirik zegoen, haize beroazebilen; urrunean zakur batzuk ahausika ariziren. Bertaux aldera itzuli zuen burua.

Pentsatuz ezen, azken finean, ez zuela deusarriskatzen, Charlesek bere buruari agindu zionegingo zuela eskaera, horretarako aukera eskai-niko zitzaionean; baina, aukera eskaintzen zenbakoitzean, hitz egokiak ezin aurkitu izatearenbeldurrak lotzen zizkion ezpainak.

Rouault zaharra ez zatekeen haserre norbai-tek bere alabarengandik libratuko zukeenekoan,etxean ez baitzion ia ezertarako balio. Desenku-satu egiten zuen berekiko, neskak laboraritzara-ko izpiritu finegia zuela iritziz, bestalde zeruakmadarikatutako lanbidea izaki, zeren eta hone-tan inoiz ez baitzen milionariorik ikusten. Horre-tan aberastu ordez, berak ere galdu egiten zuenurtetik urtera gizarajoak: zeren, merkatuetangozatzen bazuen ere, non laket baitzen ofiziokoamarruetan, aitzitik, nekazaritzako lana beraordea, landetxearen barne gobernuarekin bate-ra, edonori baino gutxiago baitzegokion. Ezzituen gogo handiz ateratzen bere eskuak patri-keratik, eta bere bizimoduari zegokion orotan ez

Page 56: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zuen gastua begiratzen, ongi jan, epelean egoneta lasai oheratu nahi izaten zuelarik. Atseginzituen sagardo bizia, arkume-izter erregorria,kale eta patar nahasia luzez irabiatua. Otorduaksukaldean egin ohi zituen, bakarrik, suarenaurrez aurre, teatroan bezala erabat zerbitzatu-rik ekartzen zioten mahai txiki batean.

Beraz Charlesi bere alabaren hurbileanmasailmuturrak gorritzen zitzaizkiola ohartuzenean, horrek esan nahi baitzuen egun luzebaino lehen ezkontzeko eskatuko ziola, Rouaultzaharrak aurrez hausnartu zuen arazo guztia.Nolabait ere izpindola xamarra aurkitzen zuen,eta eskierki ez zen berak nahi izango zukeenbezalako suhia; baina ziotenez portaera zintzo-koa, gordezalea, estudio handitakoa zen, etazalantzarik gabe hura ez zitzaion zikoizkeriatanhasiko doteari buruz. Beraz, Rouault zaharrabere ondaretik hogeitabi akre saltzera behartu-rik izango zenez, asko zor baitzion igeltseroari,asko uhalginari, tolarearen haga aldatu beharrabaitzegoen:

— Alaba eskatzen badit, eman egingo diot,deliberatu zuen berekiko.

Page 57: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

San Migeletan, Bertauxetara hiru egun pasa-tzera etorria zen Charles. Azkeneko eguna joanzen aurrekoak bezalaxe, ordu laurdenka luza-mendutan atzeratzen. Rouault zaharrak lagunduzion bidemutur batez. Murkoarteko bide bateanaurrera zihoazen oinez, elkarri agur esateko hei-nean ziren; huraxe zen tenorea. Laparresiarenertzerainoko epea eman zion Charlesek bereburuari, eta noizbait ere, hura iragan ondoren:

— Rouault jauna, esan zuen ahopean, zerbaitesan nahi nizuke ba.

Gelditu egin ziren. Charles isilik.— Kontadazu ba, zure istorioa! Ez ote dakit

ba dena! esan zuen Rouault zaharrak, eztikibarre eginez.

— Rouault jauna..., Rouault jauna, zizakatuzuen Charlesek.

— Nik neuk ez dut hoberik eskatzen, jarraituzuen laborariak. Gure neskatoa eskierki nirekinbat etorriko den arren, galdetu beharra dagohalere bere iritzia. Joan zaitez ba; ni etxera itzu-liko naiz. Baiezkoa bada, entzudazu ongi, ez dau-kazu berriro etorri beharrik, jendearengatik ale-gia, eta, bestalde, alabarentzat gogorregia litza-

Page 58: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

teke. Baina zu tripajaten gera ez zaitezen, nikleihola hormaren kontra zabal-zabal irekiko dut:atzealdetik ikusi ahal izango duzu, laparresiarengainetik begiratuz.

Eta urrundu egin zen.Charlesek bere zaldia zuhaitz bati lotu zion.

Korrika joan zen bidetxiorrean paratzera; zainegon zen. Orduerdi bat iragan zen, gero hemere-tzi minutu kontatu zituen bere erlojuan. Bat-batean zarata izan zen hormaren kontra; leiholairekita zegoen, artean dardar ari zen krisketa.

Biharamunean, goizeko bederatzietarako,Charles etxaldean zen. Sartu zenean, Emmagorritu egin zen, halere, erabidetsu, barre txikibat egiten bermatuz. Rouault zaharrak beresuhi-gaia besarkatu egin zuen. Interesen kon-ponbideaz hasi ziren solasean; bazuten, bestal-de, horretarako denbora franko, zeren etaezkontza ezin baitzen itxuronean ospatu hariketa Charlesen dolua burutu arte, alegia hurrengourteko udaberri aldera arte.

Aiduruko honetan iragan zen negua. Rouaultandereñoa bere deusez arduratu zen. Parte batRouendik ekarrarazi zen, eta berak alkandorak

Page 59: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

eta oherako txanoak josi zituen, abantzuan lagazizkioten moda-marrazki batzuei jarraiki. Charle-sek etxaldera egiten zituen bisitetan, ezteienprestakuntzaz aritzen ziren solasean, afaria zeinaretotan emango ote zuten; zenbateko platerpila behar izango zen eta jaki-bitartekoak zein-tzuk izango ote ziren.

Emmaren desioa, aldiz, gauerdian ezkontzeazen, zuzien argitan; baina Rouault zaharrari ezzitzaion inola ere sartu burutapen horrenik. Hor-taz ospatu ziren ezteiak, eta hauetara berrogei-ta hiru pertsona etorri ziren, eta mahaian hama-sei ordu bota zituzten, biharamunean berriro eki-nez eta ondorengo egunetan beste pixka bat.

Page 60: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—IV—Ezteiliarrak garaiz iritsi ziren kotxez, zaldi

bakarreko gurtarinez, bi gurpiletako zalgurdieserlekudunez, kapota gabeko gurtitxi zaharrez,larruzko gortinadun landoz, eta hurbilenekoherrietako gazte-jendea gurdietan zutik ilaratan,ez erortzeko eskuez gurtesiei helduz, trostan etagogor astindurik. Hamar legoa ingurutik etorriziren, Godervilletik, Normanvilletik eta Canytik.Bi familietako ahaide guztiak gonbidaturik zeu-den; lagun haserretuekin bakeak eginak zituz-ten; aspaldian bistatik galdutako ezagunei idatzizieten.

Aldian behin, zaharokadak entzuten zirenlaparresi atzetik; berehalaxe langa irekitzen zen:gurtarinen bat sartzen zen. Atariko eskilarakolehen harmailaraino asapalan, han tinko geldi-tzen zen, eta jendez husten zen, alde guztietatikirtenez belaunak iguzten eta besoak luzatzen.Damak, ginbaila buruan, hiriko erara jantzirikzeuden, urrezko erloju-kateak, puntak gerriangurutzaturiko besanak, edo kolorezko lepozapiak

Page 61: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

gibelean orratz batez atxikirik eta atzealdetiklepoa erakusten zutela. Mutikoek, beren aitakbezala jantzirik, beren jantzi berriengatik desero-so ziruditen (askok estrinatu ere egun horretanegin baitzuten beren bizitzako lehen bota-parea), eta hauen ondoan ikusten zen, txintikesan gabe, beren lehen jaunartzeko jantziaabagu honetarako luzatua soinean, hamalau edohamasei urteko zenbait neskato handi, haienlehengusina edo arreba zaharrenak segur aski,musugorri, kikildurik, arrosa-ukenduz ileak gan-tzuturik, eta beren eskuxorroak zikintzeko beldu-rraren beldurrez. Kotxe guztiak askatzeko nahi-ko gorta-morroirik ez zegoenez, jaunek besoakgarbailtzen zituzten eta beraiek ekiten ziotenlanari. Beren maila sozial desberdinari jarraikifrakez, xenilaz, maripulisez edo jakaz jantzirikzeuden; — jantzi onak, familia baten begiruneosoaz inguratuak, eta armairutik festaburuetara-ko baino ateratzen ez zirenak; xenilak berenhegal handiak haizetan kulunkatuz, anoki zilin-drikodunak, zakuak bezalako patrika zabalekin;maripulisak ehun lodizkoak, biseran kobrez ingu-raturiko txota bat eta guzti maizenik; jaka oso

Page 62: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

motzak, bizkarrean bi botoi elkarrengandik hur-bil zituztela bi begi bezala, eta beren txaramelekbloke bat beratan arotz baten aizkoraz mozturikziruditela. Bazen beste zenbait ere (baina hauek,jakina, mahaiaren beheko muturrean jan beharizan zuten) zeremonietako brusaz jantzirik, ale-gia idunekoa sorbalda gainetara eraitsia, bizka-rra zimurdura meharretan tolestua eta gerriaoso behean hertsatua gerriko josi batez.

Eta alkandorak koraza gisa hanpatzen zirenbulargainetan! Jende guztiak ilea motxalduberria zuen, belarriak aldendu egiten zirenburuetatik, bizarra motz kendua; zenbaitzukhalaber, egunsentia baino lehen jaiki baitziren,bizarra egiterakoan oso argi ikusi ez nonbait eta,sudurpean urratuak zituzten diagonalean, edo,masailan zehar, hiru liberatako eskutuaren zaba-lerako arrastarak, eta bidean kanpoko haizetangaiztotu zirenez, horrek aurpegi gizen zuri boz-kariotsu hauek guztiak plaka arrosaz nabartzenzituen pixka bat.

Udaletxea etxaldetik legoa-erdi batera aurki-tzen zenez, oinez joan ziren; eta itzuli ere bai,elizako zeremonia buruturik. Jarraigoa, hasieran

Page 63: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

batua kolorezko xingola bakar baten antzo lan-detan uhinduz, gari berdeen artean bihurkaturi-ko bidexiorrean barrena, laster luzatu zen etapuskatu egin zen solasean atzendu ziren taldedesberdinetan. Musikaria aurrean zihoan zintagirgilez gandorturiko bere arrabitarekin; ezkon-berriak zetozen ondoren, ahaideak, lagunakdenak nahasian, eta atzean haurrak geratzenziren, olo izpiei loretxilinak erauzten jolaseanedo elkarren artean liskarrean, ikusten ez zituz-ten bitartean. Emmaren soinekoa, luzeegia,barrenetik pixka bat errestatu egiten zen; tarte-ka-tarteka gelditu egiten zen hari tira egiteko,eta orduan emekiro, bere behatz estaliez, kenduegiten zituen belar zakarrak kazkarroen gezitxo-ekin batera, eta bitartean Charles, esku hutsik,zain geratzen zen hark bukatu arte. Renaultzaharrak, zetazko kapela berria buruan eta frakbeltzaren besomuturrek eskuak hatzazaletarai-no estaltzen zizkiotela, Bovary andere amaribesoa emanda zihoan. Bovary jaun aitari dago-kionez, zeina, bere baitarako jende hau guztiamespretxatzen zuenez, bestegabe pikura milita-rreko botoi zerrenda bakarreko xenila batez jan-

Page 64: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzirik etorria baitzen, neskagazte laborari-alabahorail bati kafetegi-zokoetako galaikeriak bota-tzen ari zitzaion. Neskak agurtzen zuen, gorri-tzen zen eta ez zekien zer erantzun. Ezteietakogainerako jendea beren gorabeherei buruz elka-rren artean solasean ari zen edo atzetik elkarritxostaka, alaitasunerako aldez aurretik girotuz;eta, adi jarri ezkero, landetan barrena jotzensegitzen zuen musikariaren kren- kren hotsaentzuten zen. Bere atzetik urrun zirela ohartzenzenean, hatsa hartzen geratzen zen, bere arran-bela kolofanez luzaro ezkotzen zuen, hariekhobeto kirrinka zezatzen, eta gero berriro oinezabiatzen zen, arrabitaren giderra jaitsiz etaaltxatuz txandaka, bere buruari neurria ongimarkatzeko. Tresnaren zaratak urrundik izutzenzituen txori txikiak.

Gurdien estalpean zegoen mahaia ipinita.Mahai gainean lau azpizuin, sei oilasko saltsan,zekorki-tupin saltsatuak, hiru arkume-izter eta,erdi erdian, esnetxerri eder bat erreta, mingotxbelarrezko lau odolkiz inguraturik. Ertzetanpattarra aurkitzen zen txanbiletan. Botiletakosagardo gozoari bere bits lodia zerion txantole-

Page 65: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

poetatik behera, eta edalontzi guztiak aurrezardoz goraino beteak zituzten. Mahaia ukituhutsarekin beren kasa kulunkatzen ziren kremahorizko azpil handi batzuk aurkezten zituzten,beren azal berdinean marrazturik, ezkonberrieninizialak banan banako arabeskotan. Opilak etapastelak egiteko Yvetota joan ziren pastelerobaten bila. Eskualde hartan lehen aldia zuenez,fin saiatu zen bere lanean; eta ekarri ere bai,berberak, postretarako, jendea harridura-haspe-renka utzi zuen tarta-eraiki bat. Oinean, lehenikkartoi urdinezko karratu bat zuen tenplu bat iru-dikatuz lorioak, zutabeak eta iztukuzko irudi txi-kiak zituela inguru guztian urre-paperezko iza-rrez konstelaturiko konka batzuetan; gero, biga-rren oinean Saboiako okorezko dorre bat ainge-rubelarrezko, almendrazko, mahaspaxazko etalaranja puskazko harresi txikiz inguraturik; etaazkenik, gaineko xabalkoan, zeina harkaitzakkonfiturazko aintzirekin eta ur-azalezko txalupaketa guzti zeuden belaze berde bat baitzen, Cupi-do txiki bat ikusten zen, txokolatezko dantzartebatean zabuka, eta honen bi zutabeak arrosa

Page 66: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

naturalezko bi pinportaz bukatzen ziren, bolagisa, erpinean.

Arratsera arte, jan egin zuten. Eserita egotennekatuxe zeudenean, sarobeetan paseatzerajoaten ziren edota ganbaran tortoloxetara saiobat jokatzera, eta ondoren mahaira itzultzenziren. Batzuk, azken aldera, loak hartu zituen etazurrunga egin zuten. Baina, kafe garaian, berrirodena bizkortu zen; orduan kantuan ekin zioten,indar probak egin ziren, kargak eraman, beha-tzandiaren gainean norbera azpikoz gain jiratu,gurdiak bizkarrera altxatzen saiatu, pasadizogordinak kontatu, damak musukatu. Arratsean,abiatzerakoan, oloz sudurzuloetaraino asetakozaldiek nahiko lan izan zuten pertiken arteansartzen; ostikoka hasten ziren, xutikatu egitenziren, kraistuak hausten ziren, beren jabeakbiraoka edo barrez; eta gau osoan, ilargiarenargitan, eskualdeko bideetan barrena izan zengurtarinik asapala bizian errestaturik, arroiletanjauzika, harkazkar gainetik metroak saltoka,pendoitzak urratuz, erremalak atxikitzeko ema-kumeak atetik kanpora makurtzen zirela.

Page 67: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bertauxetan geratu zirenek edaten botazuten gaua sukaldean. Haurrek aulkipeetan eginzuten lo.

Emazte ezkonberriak bere aitari erregutuzion, ohizko txantxetatik libra zezan. Halere,bere lehengusuen arteko arrantzari bat (zeinak,gainera, alauza gisa mihiarrain pare bat ekarriabaitzuen) bere ahoaz sarraile zulotik ura puska-tzen hasia zen, Rouault zaharra heldu zeneanhorrelakorik eragozteko doi-doi garaiz, eta hariesplikatu zion ezen, bere suhiaren gradu itzal-tsuak ez zuela ametitzen halako oieskeriarik.Lehengusuak, dena den, nekez amore emanzuen arrazoi hauen aurrean. Bere baitarako,Rouault zaharra harrotzat jauki zuen, eta bazterbatean beste lau edo bost ezteiliarrekin elkartze-ra joan zen, zeinak, mahaian ausaz askotan segi-dan okela puskarik kaxkarrenak beraiei suertatunonbait-eta, abegi txarrez hartuak izanaren iri-tzikoak baitziren, gonbidatzailearen lepo mar-marrean ari ziren eta hari hondamendia opa zio-ten ahopean.

Bovary andre amak ez zuen txintik ere esanegun osoan. Ez baitzioten aholkurik eskatu ez

Page 68: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

errainaren jantziaz ezta ezteietako ospakizunenordenuaz ere; garaiz erretiratu zen. Bere sena-rrak, hari jarraitu ordez, Saint-Victoretik zigarro-puruak ekarrarazi zituen eta eguna argitu arteerretzen aritu zen, kirsch-grogak edanez, bereingurukoentzako nahastura ezezaguna izaki, etahori berarekiko begirune ate handiagoaren itur-buru gisa izan zen.

Charles ez zen inolaz ere txantxetarako gizonjarria, ezteietan ez zen distirante nabarmendu.Erdipurdi erantzun zien, salda hartu orduko botabeharrezkotzat eman zituzten txantxei, ziriei,zeharritzei, ahobitako esanei, zorion-agurrei etagordinkeriei.

Biharamunean, aitzitik, beste gizon bat ziru-dien. Batipat bera zen bezperako birjinatzat harzatekeena, aldiz emazte ezkonberriak zerbaitsumarazteko bide izan zitekeenik ezer ez zuenagertzera uzten. Bihurrienek ez zekiten zer eran-tzun eta, beraien alboan pasatzen zenean,gehiegizko izpiritu-teinkadaz so egiten zioten.Baina Charlesek ez zuen ezer disimulatzen. Nireemaztea deitzen zion, hika egiten zion, harenberri galdetzen zion edonori, haren bila zebilen

Page 69: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

edonon, eta sarritan eskortetara eramaten zuen,eta han, urrunetik ikusten zen, zuhaitz artean,gerritik besoa pasatzen ziola eta harengana erdimakurturik aurrera segitzen zuela, buruaz harenbruxaren brodadurak ximurtuz.

Ezkontza ondorengo bigarren egunean,ezkonberriak joan egin ziren: Charlesek, beregaixoak zirela medio, ezin zezakeen luzaroagofaltatu. Renault zaharrak bere landoan eramanarazi zituen, eta Vasonvilleraino berak lagunduzien. Han, bere alaba berriro ere besarkatu zuen,jaitsi zen eta bere bidea hartu zuen. Ehun pausoinguru eman ondoren, gelditu egin zen, eta, lan-doan urrutiratzen ikusirik, haren gurpilak hautse-tan jiratzen zirela, hasperen handi bat bota zuen.Gero bere ezteietaz oroitu zen, bere aintzinakogaraiaz, bere emaztearen lehen sabelaldiaz; osopozik zegoen, bera ere, haren aitaren etxetikberaren etxera eraman zuen egunean, zaldizzeramanean elur gainean trostan; Eguberriakaldera baitzen eta landak zuri-zuri zeuden; harkbeso batetik heltzen zion, bestea otarreari atxi-kirik zeraman; haizeak astintzen zituen harenCauxko usariozko jantziaren farfaila luzeak,

Page 70: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

batzuetan aho gainetik pasatzen zizkion, eta,burua itzultzen zuenean, bere ondoan ikustenzuen, sorbalda gainean, haren aurpegi txikigorrizta isilean irribarrez, ginbailaren urrezkoxaflaren azpian. Behatzak berotzearren, bulargainera sartzen zizkion tarteka. Bai zaharra, horiguztia! Beren semeak hogeita hamar urtezukeen orain! Berriro atzera begiratu zuen,bidean ez zuen ezer hauteman. Triste sentituzen hustutako etxe bat bezala; eta parrandakolainoek ilundutako bere garunean oroitzapensamurrak pentsamendu goibelekin nahasturik,une batez sartu zitzaion eliza aldetik jira bat egi-teko gogoa ere. Baina hura ikusteak, ordea, aretristeago jarriko ez ote zuen beldur izan zenez,zuzenean bere etxera itzuli zen.

Monsieur eta Madame Charles seiak alderairitsi ziren Tostesera. Auzotarrak leihoetan koka-tu ziren beren medikuaren emazte berria ikuste-ko.

Neskame zaharra aurkeztu zen, ongietorriaeman zion, afaria prest ez zegoelako desenkusa-tu zen, eta, bien bitartean, Madame bere etxea-ren ezagutza egitera bideratu zuen.

Page 71: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—V—Arriluzko fatxada, doi-doi bat zetorren kalea-

ren, edo hobeto esateko errepidearen, lerroare-kin. Atearen atzean zintzilikaturik aurkitzen zirenesklabina txikidun beroki bat, erremal bat, larrubeltzezko txano bat eta, txoko batean, lurrean,polaina pare bat artean lohi lehorrez beterik.Eskuinetara sala zegoen, alegia otorduak egite-ko eta egonean egoteko aretoa. Paper kanari-horia, gueneko aldean lore xurailezko xortabatez burutua, oso osorik dardaritzen zen gaizkiteinkaturiko oihalaren gainean, algodoi zurizkoerrezelak, mendel gorri batez inguratuak, leihoe-tan zehar elkarren artean gurutzatzen ziren, etasu gaineko apal meharrean Hipokratesen buruazeukan erloju batek dizdiratzen zuen, zilar plaka-tuzko bi argimutilen artean, eite obalatuzkoglobo batzuen azpian. Korridorearen bestealdean Charlesen kabineta zegoen, sei urratsinguru zabaleko gela txikia, mahai bat, hiru aulkieta bulego-besalki batekin. «Dictionnaire dessciences médicales» obraren tomoek, orriak

Page 72: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ebaki gabe, baina pasatuak zituzten bata bes-tearen ondoko salmenta guztietan nozitu izanda-ko azala zutela, ia beraiek bakarrik hornitzenzituzten pinu-zurezko bibliotekako sei apalak.Sukaldeko saltsen usaina hormatik barrena ber-taraino sartzen zen, kontsulta denboran, eta eraberean entzuten ziren sukaldetik kabineteko gai-xoen eztulak eta jalgitzen zuten beren istorioosoa. Ondoren, aurrez aurre baila zuela, non aur-kitzen baitzen ikuilua, labe bat zeukan aretohandi zaharkitu bat zetorren, eta orain suegurte-gitarako, sototarako, ganbaratarako erabiltzenzen, txatarrez, upela hutsez, erabilezineko labo-rantza-lanabesez beterik, eta erabilpena asmatuezineko beste gauza pila bat ere hautsez estali-ta.

Baratzea, zabal baino luzeagoa, keretamoduan albarikokeondoz estalitako pezuzko bihormaren artean zihoan, landetatik bereiztenzuen arantzazko laparresi batetaraino. Erdian,arbelezko eguzki-erloju bat zegoen, harlanduzkooin baten gainean; basarrosa maskalez hornitu-riko lau loresailek inguratzen zuten simetrikokilandareri seriosaren arlorik baliagarriena. Han

Page 73: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

hondoan, llerkoen azpian, igeltsuzko apaiz batbere brebiarioa irakurtzen ari zen.

Emma geletara igo zen. Lehenengoa ez zego-en haltzariz jantzita; baina bigarrenak, ezkon-etzangua zenak, kaoba-zurezko ohea zeukanoihal gorrizko gelaoste batean. Txirlazko kaxabatek apaintzen zuen komoda; eta, idazmahaia-ren gainean, leihoaren ondoan, bazegoen, pitxarbatean, laranja-lore sorta bat, saten zurizko xin-gola batez loturik. Ezkonberriren loresorta batzen, bestearen loresorta! Emmak so egin zion.Charles ohartu zen, hartu zuen eta ganbararaeramatera joan zen, bitartean besalki bateaneserita (bere gauzak bere inguruan ipintzen ariziren), Emma bere ezkonberri-loresortaz pentsa-tzen ari zen, kartoi batean bildurik baitzegoen,eta bere buruari galdetzen zion, amets eginez,ea hartaz zer egingo ote zuketen baldin eta men-turaz bera hiltzea gertatuko balitz.

Lehen egunak, bere etxean zein aldakuntzaegin pentsatzen eman zituen. Argimutiletakogloboak erretiratu zituen, paper berria jarrarazizuen, eskilarak pintatu eta lorategian eserlekuakegin arazi, eguzki-erlojuaren inguruan; halaber

Page 74: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

galdetu zuen nola moldatu behar zen urmahelzurrustadun bat edukitzeko arrain eta guzti.Bere senarrak berriz, kotxez pasiatzea atseginzuela jakinik, «boc» bat aurkitu zuen oso moduonean, eta, argiontzi berriak eta larrulatzezkolohibabesak ipini ondoren, ia-ia tilbury bat ziru-dien.

Gizona beraz zoriontsu zen eta munduanezertaz kezkatu beharrik gabe. Elkarrekin otordubat aurrez aurre, arratsean errepide nagusianbarrena pasiera bat, buruko zapirantz hareneskuaren keinu bat, leiho baten txaratiletik zin-tzilik haren lastozko ginbaila ikustea, eta Charle-sek artean sekula sumatu ere gabeko bestegauza askoren plazerak, hauek osatzen zutenorain bere zorionaren etengabea. Ohean, goize-tan, buruko gainean alboz albo, eguzkiarenargiari begiratzen zion haren txanetaren papilo-te xaflatuek erdizka estaltzen zizkioten masailagorrixketako ilaunen artean pasatzen. Horrenhurbiletik ikusirik, haren begiak handiagoak iru-ditzen zitzaizkion, batez ere esnatzerakoan beta-zalak behin eta berriz segidan irekitzen zitue-nean; ilunpean beltzak eta egun argitan urdin

Page 75: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ilunak, bata bestearen gaineko kolore-geruzakbezala zituzten, eta hauek, hondoan lodiagoak,esmaltearen azalerantz argiagotzen zihoazen.Gizonaren begia sakonera hauetan galtzen zen,eta haietan ikusten zuen bere burua txiki-txikisorbaldetaraino, jantzitako bere buruko zapiare-kin eta bere alkandoraren goiko aldea irekita.Jaiki egiten zen. Emaztea leihora irteten zenabiatzen ikusteko; eta han geratzen zen, ukon-doak leiho-ertzean tinkaturik, bi jeranio-potorenartean, soinean lasa zeukan bere txabusina jan-tzirik. Charlesek, kalean, bere ezproin-hedeaklotzen zituen zedarriaren gainean, eta hari min-tzatzen segitzen zuen emazteak han goitik, bereahoaz lore edo belar izpiren bat erauzten zuenbitartean, gero putz eginez haren aldera bota-tzeko, eta hau, itzulbiraka, kulunkatuz, aireantxori baten antzo zirkulu-erdiak eginez, han joa-ten zen, erori aurrez, atarian ekuru zegoenbehor zahar zuriaren zurda gaizki orraztuei atxi-kitzera. Charlesek, zaldi gainetik, musu batbidaltzen zion; emazteak keinu batez erantzutenzuen, leihoa ixten zuen, gizona abiatu egitenzen. Eta orduan, hauts zerrenda luzea bukaera-

Page 76: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

rik gabe hedatzen zuen errepide nagusian barre-na, zuhaitzak gangadura gisa makurtzen zirenmurko-bideetan zehar, gariak belaunetarainoiristen zitzaizkion bidexiorretan aurrera, berebizkarretan eguzkia eta bere sudurretan goizekoairea, bihotza gaueko zorionez beterik, izpirituabare, haragia pozik, han joaten zen bere zoriona-ren hausnarrean, afaldu eta gerora ere lisirtzenari diren trufen gustua artean murtxikatzendutenak bezala.

Anarteraino zer izan zuen ba onik, bere bizial-dian. Agian ikastetxeko garai hura, lau hormarenartean hertsirik egoten zen hartakoa, bera bainoaberatsagoak edo klaseetan azkarragoak zirenikaskide haien artean bakarrik, bere hizkeraren-gatik barre eragiten zienean, bere jazkerarenga-tik adarra jotzen ziotenean, eta haien amak bisi-tara mahuketan goxokiak zituztela etortzen zire-nean? Agian geroago, medikuntza ikasten arizenean eta bere amorante bilaka zitekeen langi-le-alabatxoren bati edo besteri kontradantzaordaintzeko poltsa nahiko berria inoiz izaten ezzuen garai hartan? Ondoren hamalau hilabetezbizi izan zen alarguntsarekin, zeinaren oinak,

Page 77: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ohe barruan, koilak bezain hotzak baitziren.Baina, orain ordea, adoratzen zuen emakumepolit hau berea zuen bizitza osorako. Unibertso-ak, berarentzako, ez zuen gainditzen harengonaren bira zetatsua; hura ez maitatzea ala-tzen zion bere buruari, berriz ere hura ikustekogogoa sartzen zitzaion; berehalaxe itzultzen zen,eskilaretan gora igotzen zen, bihotza taupaka.Emma, bere gelan, bere burua apaintzen aritukozen; gizona urratsisilez bertaratzen zen, bizka-rrean munkatzen zuen, hark garrasi bat botatzenzuen.

Haren orrazia, haren eraztunak, harenlepoihala etengabe ukitzeko gogoari ezin zioneutsi; batzuetan, ahobeteko musu handiak ema-ten zizkion masailetan, edota munka txikiakherrenkadan bere beso biluzian barrena, beha-tzen puntatik hasi eta sorbaldaraino; eta emaz-teak iraitzi egiten zuen, erdi irribarrez erdi zapu-tzean, hankapetik atera ezin duzun haur bati egi-ten zaion bezala.

Ezkondu zen aurrez, maitemindurik zegoelauste izan zuen; baina maitasun horretatik erato-rri behar izango zukeen zoriona etorri ez zenez,

Page 78: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

nonbait herraturik egon behar zuen inolaz ere,pentsatzen zuen bere artean. Eta Emmak jakinegin nahi zuen, zehatz mehatz zer ulertzen otezen bizitzan, liburuetan hain ederrak irudituzitzaizkion zoriona, irritsa eta lilura hitzez.

Page 79: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—VI—«Paul et Virginie» irakurria zuen, eta banbuz-

ko etxetxoaz, Domingo beltzaz, Leial zakurrazamets egina zen, baina batez ere anaiatxo zin-tzoren baten adiskidetasunaz, kanpandorreabaino altuagoko zuhaitz handietara zuretzakofruitu gorriren bila doanarena, edo hondarretanoinutsik korrika txori-habia bat ekartzen dizuna-rena.

Hamahiru urte bete zituenean, bere aitakberak eraman zuen hirira, komentuan sartzeko.Saint Gervais auzoko ostatu batean hartu zutenetzauntza, non Mademoiselle de La Valliére-nhistoria irudikatua zuten platerak izan baitzituz-ten afaltzerakoan. Azalpen idatziek, labainenurraduraz han-hemenka moztuak, erlijioa,bihotz-samurtasunak eta Gorteko punpeziakgoresten zituzten guztiek.

Lehen garaietan ez zen ez aspertu komen-tuan, aitzitik atsegin izan zuen monjatxoenelkartean, zeinek, bera laketzearren, kaperaraeramaten baitzuten, jangelatik korridore luze

Page 80: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

batean barrena sartuaz. Errekreoetan oso jolasgutxi egiten zuen, katixima ongi ulertzen zuen,eta bera zen beti bikario jaunari erantzutenziona, galdera zailetan. Beraz klaseetako giroepeletik sekulan irten gabe bizi izanik etakobrezko gurutzedun errosarioak zeramatzatenlarrantz zuriko emakume haien artean, aldarekolurringozoei, ur bedeinkatuaren freskurari etakandelen leinuruari darien ahuldura mistikoanlokartu zen eztiki. Mezari jarraiki ordez, ertz urdi-nezko santu-irudiei begiratzen zien bere libu-ruan, eta atsegin zuen bildots gaixoa, eta gezizorrotzez zulaturiko bihotz sakratua, edo bideanbere gurutzearen gainera erortzen den Jesusurrikalgarria. Saiatu zen, sakrifizioz, egun osobatez jan gabe geratzen. Bete beharreko promesbila ibiltzen zen berekiko.

Konfesiora joaten zenean, pekatu txikiakasmatzen zituen, apaizaren xuxurla-babeseanahalik eta denbora luzeenez geratzearren, ilun-pean belauniko, eskuak elkarturik, aurpegiasarearen kontra. Sermoietan sarri azaltzen direnezkongai, senar, maitale zerutiar eta ezkontza

Page 81: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

eternoaren konparazioek, ustekabeko gozame-nak harrotzen zizkioten arimaren zolan.

Arratsean, oroitzaren aurrez, irakurketa erli-jioso bat egiten zen estudioan. Hau, astegune-tan, Historia Santuaren laburpenen bat edoFrayssinous abadearen «Conferences» izatenzen, eta, igandean, olguratarako, «Génie duChristianisme»-tik pasarteren batzuk. Zer nolaentzun izan zuen, lehenengo aldietan, lurrekoeta betikotasuneko oihartzun guztietan errepika-tzen, malenkonia erromantikoen auhenduraozena! Bere haurtzaroa merkatari auzalde bate-ko denda-zoko batean iragana izan balitz, agianbere barnea zabalduko zitzaien naturaren erasolirikoei, zeinak, komunzki, idazleen azalpenenbidez besterik ez baitzaizkigu heltzen. Bainaberak gehiegi ezagutzen zuen landa; artaldeenbeekarak, esnekenteak, goldeak ezagunakzituen. Giro baretara ohitua izaki, bera aitzitikartekatsuetarantz itzultzen zen. Itsasoa ez zuenmaite ekaitzengatik baino, eta berdea hondaki-nen artean sakabanaturik zegoenean bakarrik.Beharrezkoa zitzaion gauzetatik nolabaiteko ete-kin pertsonal bat ustiatu ahal izatea; eta alperre-

Page 82: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

kotzat iraizten zuen bere bihotzaren berehalakokontsumorako baliagarri ez zen oro, — tenpera-menduz artista baino gehiago sentimentalaizaki, emozioren bila eta ez paisaiaren bila.

Bazen komentuan hilero zortzi egunez etor-tzen zen neskazahar bat, arropa zuria lantzera.Iraultzaren eraginez lur jotako aintzinako aiton-semeren familia batekoa izaki artzapezpikuakbabesten zuenez, jangelan egiten zituen otor-duak monjen mahaian, eta, jatostean, solasaldi-txo bat egin ohi zuen beraiekin, berriro laneraigo aurrez. Sarritan pentsionistek estudiotik aldeegiten zuten hura ikustera joateko. Buruz zekiz-kien joan den mendeko galai-abestiak, eta aha-peka abesten zituen bere jostorratzari eragitenzion bitarrean. Istorioak kontatzen zituen,berriak ekartzen zituen, hirian zure mandatuakegiten zizkizun eta, ezkutuka, beti ere bere man-talaren poltsikoan zuen nobelaren bat lagatzenzien handiei, eta atsotxo gajoak berak ere kapi-tulu luzeak irensten zituen bere laneko hutsar-teetan. Amodioak, amoranteak eta maitaleakbesterik ez zen han, dama pertsekutatuak aretobakartitan zorabioz erortzen, zaltzainak ostatu

Page 83: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

guztietan hiltzen, zaldiak orrialde guztietanlehertzen, baso ilunak, bihotz larridurak, zin egi-teak, negar zotinak, malkoak eta musuak, ilargiargitan txalupatxoak, basotxikietan urretxindo-rrak, eta gizasemeak lehoia bezain ausartak, bil-dotsa bezain eztiak, izaten ez den bezain birtute-tsuak, beti txukun plantatuak, eta zerraldontzieibezala negarra zerienak. Sei hilabetetan zehar,hamabost urtetan, irakur-gela zaharretako hautshonetan koipeztatu zituen beraz Emmak eskuak.Gero, Walter Scottekin, gauza historikoez zaletuzen, kutxatzarrak, goardia-gelak eta koblakariakizan zituen amets. Jauretxe zahar batean biziizan nahiko zukeen, gaztelu-andere gorontzeluzedun haiek bezala, zeinak, arkuburuko hirus-taren pean, ukondoa harrian eta kokotsaeskuan, luma zuridun zaldun bat zaldi beltzbaten gainean asapalan landaren azken mutu-rretik noiz etorriko begira pasatzen baitzituztenegunak. Garai hartan Marie Stuarten kultuaeduki zuen eta emakume ospetsu edo dohaka-beekiko benerazio sutsua. Jeanne Darc, Héloise,Agnes Sorel, Ferronnière ederra eta ClémenceIsaure, berarentzat, kometak bezala nabarmen-

Page 84: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzen ziren historiaren ilunpe hondogabearen gai-netik, non halaber ageri baitziren han-hemenka,baina ilunpean galduago eta elkarren artean ino-lako zerikusirik gabe, san Louis bere haritzare-kin, Bayard hiltzorian, Louis XI.aren zenbait oies-tasun, Saint-Barthelemyren zertxobait, Biarnota-rraren purpuila, eta Louis XIV goraipatzen zutenplater pintatuen oroitzapena beti ere.

Musikako klaseetan, kantatzen zituen erro-mantzeetan, ez zen besterik azaltzen, urrezkohegodun aingerutxoak, madonak, lakutxoak,gondolariak, alegia estiloaren inozokeriaren etanotaren zuhurgabekerien bidez errealitate senti-mentalen fantasmagoria erakargarria sumatzenuzten zioten konposizio baketsuak. Bere ikaski-deetariko batzuk, opari gisa hartuak zituztenkeepsakeak ekartzen zituzten komentura. Ezku-tatu egin behar ziren, arazo bat zen; logelan ira-kurtzen zituzten. Haien azal satinatu ederrakemekiro erabiltzean, obraren oinean sinatuzuten egile ezezagunen izenetan pausatzenzuen bere begirada liluratua, gehienetan kon-deak eta bizkondeak.

Page 85: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Ikarak hunkitzen zuen, bere hatsaz graba-tuen zetazko papera altxatzean, zeina erdi toles-turik igo eta emekiro erortzen baitzen berriroorriaren kontra. Balkoi bateko baranda atzean,beroki motzez jantzitako gizon gazte bat zen,gerrian katanarru bat zeraman soineko zuridunneska gazte bat bere beso artean hertsatuz;edota kiribil horaildun ladie ingelesen erretratuanonimoak, zeinek, beren lasta-ginbail borobilenazpitik, begi handi argiez begiratzen baitizute.Baziren zalgurdietan erraskail ageri zirenak, par-keetan barrena lerratzen, galtza zuriz jantzitakobi zaltzaintxok trostan gidatzen zuten zaltuzta-rriaren aurrean erbizakur bat saltaka zutela.Beste batzuk, sofa gainean gutun ireki batenurrean ametsetan, ilargiari so zeuden, errezelbeltzez erdijantzitako leiho erdibildu batetik. Inu-xenteak berriz, malko bat masailan, usapal batimokomuxuka ari ziren kaiola gotiko baten bur-niharien artetik, edo, burua sorbalda gaineanirribarrez, bitxilore bat hostokatzen ari ziren,oski muturjasoen antzo luzatutako beren erizorrotzez. Eta zuek ere han zineten, pipa luze-dun sultanok, pendizpeetan balditurik neska

Page 86: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

dantzarisen besoetan, djiaurrak, sable turkia-rrak, txano greziarrak, eta batez ere zuek,eskualde ditiranbikoetako paisaia hitsak, nonsarritan erakusten baitzaizkigu aldi berean pal-mondoak, pinuak, tigreak eskuinetan,lehoi batezkerretan, minarete tartaroak ostertzean, lehenplanoan hondakin erromatarrak, gero gamelukuzkurrak; — guztia ere oihan birjin ongi txukun-du batez inguraturik, eta eguzki zirrinta perpen-dikular handi bat ñirñir uretan, non tarteka naba-ri baitira urradura zuritan, altzairu grisezko hon-doaren gainean, zisne batzuk igeri.

Eta kinkearen pantailak, Emmaren buruarengainaldean horman eskegiak, argitzen zituenmunduko irudi hauek guztiak, bere aurrean batabestearen ondoren pasatzen zirenak, logelakoisilean eta artean bulebarretan barrena zihoanzalgurdi berantiarren baten urruneko azantze-tan.

Bere ama hil zenean, negar handiak eginzituen lehen egunetan. Zenaren ileaz hileta-koa-dro bat egin ziezaioten enkargatu zuen, eta, Ber-tauxetara bidali zuen gutun batean, bizitzariburuzko gogoeta tristez erabat betea, noizbait

Page 87: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ere hilobi hartan bertan ehortzi zezaten eska-tzen zuen. Aita gizarajoari gaixorik zegoela irudi-tu zitzaion eta ikustera etorri zen. Emma bereki-ko poztu egin zen existentzia hitsen ideal mietshartara lehen saioan heldurik sentitzeaz, zeine-tara sekula ez baitira bihotz oiesak iristen. Berazmeandro lamartinianoetara labaintzen utzi zionbere buruari, entzun zituen laku gainetan har-pak, zisne hiltzearren kantu guztiak, hostoenerorketa guztiak, zerura igotzen diren birjinagarbiak, eta Eternalaren ahotsa ibarretan barre-na barreiatzen. Hartaz aspertu zen, ez zuenhorratio aitortu nahi izan, ohituraz segitu zuen,gero haizekeriaz, eta azkenik, harriduraz ohartuzen nareturik sentitzen zela, eta ez zuela biho-tzean tristurarik bekokian zimurrik baino gehia-go.

Monjatxo gajoak, hain garbitzat emana bai-tzuten haren bokazioa, harridura handiz ohartuziren, Rouault andereñoak beren ardurapetiklekuturik zirudiela. Izan ere hain oparo eskainizizkioten ofizioak, erretiroak, bederatziurrenak,sermoiak, hain ederki predikatua zioten santueieta martiriei zor zaien begirunea, hain aholku

Page 88: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zuzenak emanak zizkioten gorputzaren apalta-sunerako eta arimaren salbaziorako ezen harkhedetik tira egiten zaien zaldiek bezala egin bai-tzuen: kolpean gelditu eta ahoburdina hortzeta-tik jalgi egin zitzaion. Izpiritu hura, bere suharrenartean positiboa, zeinak eliza loreengatik, musi-ka erromantzeetako hitzengatik, eta literaturabere grina-kitzikadurengatik maite izan baitzi-tuen, fedeko misterioen aurrez aurre matxinatuegiten zen, diziplinaren kontra are gehiago asal-datzen zen bezalaxe, zeren bere konstituzioare-kiko gauza antipatikoa baitzen. Bere aitak pen-tsiotik atera zuenean, hura joaten ikustean ezzen haserrerik izan. Superioraren iritzia zeneskierki, hura azken denboretan begirune eska-sekoa bilakatu zela komunitatearekiko.

Emmak, bere etxera itzulirik, atsegin izanzuen hasieran neskame-morroiei agintzen, ondo-ren landari nazka hartu zion eta bere komentuadamuz zuen amets. Charles Bertauxetara lehenaldiz etorri zenean, etsimenduak jota ikustenzuen bere burua, jada ezer ikastekorik gabe etaezer ez sentitzera beharturik.

Page 89: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Baina egoera berri baten herstura, edo agiangizon honen presentziak eragindako sumindura,aski izan zen hari sinestarazteko ezen, ordurartezeru poetikoetako distiran kulunka zebilen txorihandi luma arrosailduntzat emandako irrits hura,azkenik ere berea zuela; — eta berak orain ezinpentsa zezakeen, bera bizi zen baretasun hurazatekeenik amestutako zoriona.

Page 90: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—VII—Batzuetan pentsatzen zuen bai, haiexek zire-

la hain zuzen bere bizitzako egunik ederrenak,eztei-ilargi egunak, esan ohi zen bezala. Hauengozoa dastatzeko beharrezkoa zatekeen, duda-rik gabe, ezkontzaren biharamunek nagi samu-rragoak dituzten herrialde izen-ozendun horieta-rantz joatea! Posta-aulkitan, zeta urdinezko erre-zelen pean, pausoka igotzen da bide mukerretangora, zaltzainaren abestia entzunez, ahuntzenzintzarriekin eta urjauziaren azantz sorrarekinbatera mendian errepikatzen dela. Eguzkia sar-tzen denean, zitroinondoen lurrina arnasten daitsasgolkoetako ertzean; gero, arratsean, txale-tetako terrazan, biak bakarrik eta elkarren beha-tzak antxumaturik, izarrei begira egon proiek-tuak egiten. Iruditzen zitzaion, lurbirako zenbaitlekuk zoriona ekoitzi behar zutela, zenbait lurre-tako propiala den eta beste edonon gaizki haz-ten den landarea bezala. Eta berak ezin ordeaSuitzako txaleten balkoian ukondoak pausatuedo Eskoziako landetxe baten barruan bere tris-

Page 91: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tura hertsitu, balusa beltzezko frak barren-luze-duna soinean eta bota bigunak oinetan eta kape-lu txurruiloa eta eskuturretako farfailaz jantzita-ko senar batekin!

Berak agian gogoa izango zukeen gauzahauen guztien konfidentzia norbaiti egiteko.Baina nola aditzera eman, ordea, lainoak bezalaitxuraz aldatzen den, haizea bezala zurrunbilo-tzen den ondoez atxikiezin bat? Eta hitzak faltazitzaizkion, eta aukera, eta ausardia.

Charlesek nahi izan balu halere, susmatuizan balu, haren begirada, behin bederen, berepentsamenduarekin topo egitera etorri balitz,bere bihotzetik oldarrezko oparotasuna jalgizatekeela iruditzen zitzaion, kereta batetik uztaerortzen den bezala eskua bertara luzatu ordu-ko. Baina beren bizitzako intimitatea herstenzihoan heinean, harengandik banantzen zuenbarne-etendura bat egiten ari zen.

Charlesen elkarrizketa lana zen kale batekoespaloia bezala, eta mundu guztiaren ideiek handesfilatzen zuten, beren janzkera arruntean,hunkipenik, barrerik edo ametseriarik kitzikatugabe. Berak zioenez, Rouenen bizi izan zen bitar-

Page 92: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tean inoiz ez omen zuen grinarik izan teatroraParisko aktoreak ikustera joateko. Ez zekien igeriegiten, ez armak erabiltzen, ez pistolaz tiratzeneta, behin batez, ezin izan zion esplikatu nobelabatean aurkitua zuen zaldiketa-termino bat.

Gizon batek, ordea, ez al zuen ba dena eza-gutu behar, askotariko jardueratan gailendubehar, irritsaren kemenetan, bizitzako findadee-tan, misterio guztietan emakumea eskolatubehar? Baina honek ez zuen ezer irakasten, ezzekien ezer, ez zuen ezer desio. Hark uste zuenzoriontsu zela emaztea; eta honek ezin zion era-man hain ongi finkaturiko baretasun hura, pisu-tasun lasai hura, ezta hark ematen zion zorionabera ere.

Batzuetan marrazten aritzen zen; eta Charle-sentzat biziki laketgarri izaten zen hantxe gera-tzea, zut-zutik, hari begira bere kartoi gaineanmakurturik, begiak keinaka, bere obra hobetoikustearren, edo erpuruaz ogi-mamizko bolatxo-ak borobiltzen. Pianoari dagokionez, zenbat etaazkarrago bere behatzek korritu, hainbat eta lilu-ratuago senarra. Tentu zuhurrez sakatzen zuentekla gainean, eta teklatu guztia zeharkatzen

Page 93: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zuen goitik beheraino etenik egin gabe. Harkhorrela eraginik, tresna zahar hura, zeinarenhariak dardarikatu egiten baitziren, herrianbarrena azkeneko muturreraino ere entzutenzen, baldin eta leihoa irekita bazegoen, eta sarri-tan herriko aguazila, burutsik eta oski-errestaerrepidean aurrera zihoala, hura entzuten gera-tzen zen, bere paper-orria eskuan.

Emmak, bestalde, bazekien bere etxea era-maten. Gaixoei bisiten kontua bidaltzen zien,faktura usainik ez zuten ongi moldaturiko gutu-netan. Igandetan edo, afaltzera auzotarren batzutenean, plater apainik eskaintzeko modua aur-kitzen zuen, klaudia-aranak mahats-hostorengainean piramidetan ipintzeko moldatzen zen,konfitura-potoak plater batean iraulita ateratzenzituen, eta bazkalbururako ahoa garbitzekoakerosteaz ere hitz egiten zuen. Guzti honetatikBovaryrenganako begirune handia jalgitzen zen.

Horrelako emaztea zeukalako bere buruagehiagotzat estimatuz bukatzen zuen Charlesek.Harro erakusten zituen, salan, berun-arkatzezkobi krokis txiki, zeinak senarrak berak markoztaarazi baitzituen marko oso zabalez eta hormako

Page 94: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

paperaren kontra eskegi kordoi berde luzebatzuez. Mezatatik irtetean, bere atarian ikusikozenuen tapizeriazko oski-erresta eder batzuekin.

Berandu zen etxeratzen, hamarretan,batzuetan gauerdian. Orduan jateko zerbaiteskatzen zuen, eta, neskamea oheraturik izatenzenez, Emma izaten zen zerbitzatzen ziona. Berexenila erantzi egiten zuen laketkiago afaltzeko.Bata bestearen ondoren esaten joaten zen zeinjenderekin topo egin zuen, zein herritan izanzen, zein errezeta idatzi zituen eta, bere buruazasebeterik, okela-saltsaren hondarrak jatenzituen, bere gaztaren azala zuritzen zuen, sagarbat hozkatzen zuen, bere txanbila husten zuen,ondoren ohera joaten zen, bizkar gainean etza-ten zen eta zurrunga egiten zuen. Denbora luzezalgodoizko txanoaren ohitura izana zuenez, bereburukozapia ez zitzaion belarrietara atxikirikmantentzen; beraz ileak, goizerako, aurpegiraerortzen zitzaizkion nahas-mahas eta bere buru-koaren lumatxaz zuriturik, honen xingolak aska-tu egiten baitziren gauean zehar. Bota sendarrakeramaten zituen beti, hanka-muturretik orkatile-rantz bi tolesdura lodik saihesten zutela, aldiz

Page 95: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

domuaren gainerakoak lerro zuzenean segitzenzuela, zurezko oin batek bezala teinkatuta.Berak zioenez, aski eta sobera ona zen landara-ko.

Bere amak onetsi egiten zuen ekonomiahonetan; zeren lehenago bezalaxe etortzen bai-tzitzaion bisitan, bere etxean ekaitz bortiz-xama-rren bat izana zuenean; eta halere madameBovary amak bere errainaren kontra erne jarritazirudien. Beren fortuna-egoerarako aukeranharroxkotsuegi kausitzen zuen; egurra, azukreaeta kandela etxe handi batean bezala joatenziren, eta sukaldean erretzen zen su guzti huraaski zatekeen hogeita bost plater prestatzeko!Berak jasotzen zuen arropa zuria arramarioetaneta okela ekartzen zuenean harakinari kontuhartzen irakasten zion; Emmak onartzen zituenlezio hauek; eta madame Bovary amak barra-barra ematen zizkion; eta ‘amatxo’ eta ‘alaba-txo’ hitzak hitzetik hortzera erabiltzen zirenegun osoan zehar, ezpainetako dardaratxo bate-kin batera, bakoitzak bere mintzo gozoak amo-rru dardarizozko ahotsez botatzen zituztela.

Page 96: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Madame Dubuc zenaren garaietan, amazaharra gogokoentzat sentitzen zen artean;baina orain, Emmarenganako Charlesen amo-dioa berarenganako maitasunetik desertzioa iru-ditzen zitzaion, berea zuen horren kontrakoinbasioa; eta bere semearen zorionari isiltasuntriste batez erreparatzen zion, porrot egindakopertsona batek bere aintzinako etxean mahaira-turik leiarretatik barrena jendeari begiratzendion bezala. Bere semeari gogorarazten zizkion,oroitgarri gisa, bere neke eta sufrikarioak, eta,Emmaren arduragabekeriekin konparatuz, ondo-rio gisa ateratzen zuen ez zela inola ere arrazoiz-koa hain era esklusiboan adoratzea hura.

Charlesek ez zekien zer erantzun; bere amaerrespetatzen zuen, eta baina bere emazteaamaigabe maite zuen; bataren ebazpena hutse-zinezkotzat ematen zuen, eta bestea ordea huts-gabeko aurkitzen zuen. Madame Bovary amajoan ondoren, herabeki saiatzen zen gizona, etaharen hitz beretan, bere amatxori jalgitzenentzunak zizkion ohartarazpen hutsalenetarikobat edo beste menturatzen; Emmak, oker zego-

Page 97: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ela hitz batean frogatu eta bere gaixoenganabidaltzen zuen.

Halatan Emmak, onak zirela uste zuen teo-rien aranera, bere buruari maitasuna opa nahiizan zion. Ilargi argitan, jardinean, errima lera-tsuetarik buruz zekien oro errezitatzen zuen etaadagio malenkoniatsuak kantatzen zizkion has-perenka; baina bera ondoren ere aurrez bezainbare aurkitzen zen, eta Charlesek ez zirudienmaiteminduago ezta hunkituago ere.

Horrela bere bihotzean sukarria apur batastindurik izan zuenean pindar bat bera ereatera arazi gabe, eta bestalde, berak sentitzenez zuena ezin ulertu izanik, eta halaber era ego-kitutan azaltzen ez zen oro ezin sinetsi izanik,neke handirik gabe konbentzitu zuen bereburua, Charlesen lerak ez zeukala jada ezerlarregirik. Erregularrak bilakatuak ziren berenjostaldiak; ordu seinalatutan besarkatzen zuen.Ohitura bat zen besteren artean, eta aurrez jaki-niko postre bat bezala, afariko monotoniarenondoren.

Bularreko fluxio batetik Bovary jaunak senda-turiko igurain batek, Italiako erbizakur kume bat

Page 98: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

eman zion Bovary andreari; pasiatzera berarekineramaten zuen, zeren batzuetan irten egitenbaitzen, tartetxo batez bakarrik egotearren etabetiko jardina hautsezko bidearekin begienaurrean ez edukitzearren.

Bannevilleko hariztiraino joaten zen, horma-ren ertza osatzen duen pabilioi abandonatutikhurbil, landa aldean. Badira han, lezoinean, bela-rren artean, orri zorroztun kainabera luzebatzuk.

Hasteko inguru guztira begiratzen zuen, beraetorri zen azkeneko aldiaz gero ezer aldatu ezote zen ikusteko. Leku berean aurkitzen zituenkukubelarrak eta zerbak, asun sortak harri han-dien inguruan, eta liken plakak hiru leihoen luze-ran, zeintzuen leihatila beti itxiak usteldurazapurtzen ari baitziren, beren burdin-barra her-doilduen gainera. Bere pentsamendua, hasieranxederik gabe, alderrai ibiltzen zen, bere erbiza-kur kumea bezalaxe, zeinak landan zirkuluakegin, tximeleta horien atzetik zaunka ibili etasatitsuak ehiztatzen baitzituen gari soro batenertzean mitxoletak hoxkatuz. Gero bere ideiakpoliki-poliki finkatu egiten ziren eta, bere guar-

Page 99: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

dasolaren muturraz golpe txikika ziztakatzenzuen belar gainean eserita, Emmak berekikoerrepikatzen zuen:

— Ene Jainkoa, zergatik ezkondu ote nintzen?Bere buruari galdetzen zion, ez ote zatekeen

medioren bat izan, zoriaren beste konbinaziobatzuen bidez, beste gizon bat topatu izateko;eta irudikatzen saiatzen zen ea zeintzuk ote zira-tekeen jazo gabeko gertakizun haiek, bizitzadesberdin hura, berak ezagutzen ez zuen senarhura. Guztiek, izan ere, ez zuten honen antzik.Izan zitekeen ederra, azkarra, adeitsua, xarman-garria, komentuko bere lagun ohien ezkontideakdudarik gabe diratekeen bezala. Zer egiten otezuten orain? Hirian, kaleetako zarata artean,antzokietako surmurren artean eta dantzalekue-tako argitan, bihotza hedatzen duen, zentzuakzabaltzen dituen bizimodua zeramaten. Beraordea, bere bizitza hotza zen leihozuloa iparral-dera duen ganbara bezala, eta unadura, armiar-ma isil hori, ilunpean amarauna ehuntzen arizitzaion bere bihotzeko zoko guztietan. Sarienbanaketako egunez oroitzen zen, bere koroa txi-kiak jasotzera estradura igotzen zenekoez. Bere

Page 100: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ile txirikordatuarekin, bere soineko zuria etabere basakanezko oinetako irekiekin, itxura xar-manta zeukan, eta bere lekura itzultzerakoan,jaun haiek makurtu egiten ziren berari zorionakemateko; ataria zalgurdiz beterik zegoen, haienatekatik agur egiten zioten, musika-maisua aguresanez pasatzen zen, bere arrabita-kaxarekin.Bai urrun, hura guztia! zeinen urrun!

Djaliri dei egiten zion, bere belaunen arteanhartzen zuen, bere buru luze finaren gaineanbehatzak pasatzen zizkion eta esaten zion:

— Ea, musu anderetxoari, penarik ez duanhorrek.

Gero, aharrausika geldiro ari zen animalialirainaren betarte malenkoniatsuari erreparatuz,hunkitu egiten zen, eta, bere buruarekin konpa-ratuz, ozenki hitz egiten zion, kontsolatu nahiden atsekabetu bati bezalaxe.

Lantzean behin haize-boladak iristen ziren,itsasotik haizekirriak, zeintzuk, Caux eskualdekolautada osoaren gainetik jauzka batean iraganik,ekartzen baitzuten, landetan barrena urrutirai-no, freskura kresalatsua. Ihiek xixtu egiten zutenlurrazalean eta haritzen hostoek surmur dardari-

Page 101: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zo laster batean, eta adaburuek berriz, beti erekulunkan, beren xuxurla handian segitzen zuten.Emma, bere besana sorbalda-kontra estutu etaaltxatu egiten zen.

Bidean, hostaiak apalduriko egunargi ber-deak argitzen zuen bere oinen azpian emekikarrankatzen zen goroldio txaroa. Eguzkia sar-tzen zihoan; zerua gorri zegoen adar artean, etalerroan zuzen landaturiko zuhaitzen enbor ber-dintsuek zutoin zerrenda arre bat ziruditenurrezko hondoaren kontra nabarmendurik; nola-baiteko beldur batek atxikitzen zuen, Djaliri deiegiten zion, Tostesera itzultzen zen arin errepi-dean barrena, besalki batean abailtzen, etaarrats osoan ez zuen hitzik egiten.

Baina, irailaren bukaera aldera, halakoxeaparteko gauza bat kausitu zen bere bizitzan;Vaubyessardera gonbidatu zuten, Andervilliers-ko markesaren etxera.

Restaurazio garaian Estatu-Idazkari izana,Markes Jauna, berriro bizitza politikora itzulinahian, zehar-meharka ari zen antolatzen Dipu-tatu Ganbararako bere kandidatura. Neguan,suegur banaketa ugari egiten zuen, eta, Kontsei-

Page 102: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

lu Nagusian, suharkiro erreklamatzen zituen betiere bere eskualderako kamioak. Berote handiengaraian, hantura bat eduki zuen ahoan, etaCharlesek sendatu zion mirakuluz bezala, bertanziztako bat puntu-puntuan emanez. Ebakuntzaordaintzeko Tostesera bidalitako gizonak, arra-tsean kontatu zuen, medikuaren baratzetxoanegundoko gereziak ikusi zituela. Eta, Vaubyes-sarden gereziak kaxkar heltzen baitziren, MarkesJaunak txertaki batzuk eskatu zizkionez Bovary-ri, bere burua behartutzat eman zuen berberakhori eskertzera, Emma ikusi zuen, irudituzitzaion planta polita zeukala eta ez zuela labo-rarisa eran agurtzen; hain egoki ere, non ez bai-tzitzaien iruditu gazteluan graduz apaltzearenmugak gainditzen zituztenik ezta, bestalde,aldrebeskeriarik egiten zutenik ere bikote gazteagonbidatuz.

Asteazken batez, hiruretan, Bovary J.Andreak, beren landoa harturik, Vaubyessardalderantz abiatu ziren, arropakutxa handi batatzean loturik eta aurrean ginbail kaxa bat leiho-ko oihalaren aitzinean ipinia. Charlesek, gainera,kartoizko kaxa bat zeraman hanken artean.

Page 103: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Ilunabarrean heldu ziren, parkean kriseiluakpizten hastearekin batera, kotxeentzako argiaizatearren.

Page 104: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—VIII—

Gaztelua, eraikuntza modernokoa, italiar era-koa, bi hegal aurreraturekin eta hiru harreskila-rarekin, belaze zabal baten behealdean heda-tzen zen, non behi batzuk baitzebiltzan larrean,zuhaitz handitako basagunetxo sakabanaturenartean, eta zuhamuxka mordoskak berriz, rodo-dendroak, seringak eta andurak berde desberdi-nezko beren muluak kapelutzen zituzten honda-rrezko bidearen lerro bihurrian barrena. Errekabat pasatzen zen zubi baten azpitik; laino arteansumatzen ziren lastozko teilatudun eraikinbatzuk, han-hemenka banaturik belazean, zeinabasoz estalitako bi hegik inguratzen baitzutenisuri leunean, eta atzealdean, muinoetan, bilerro paralelotan altxatzen ziren estalpeak etaikuiluak, aintzinako gaztelu eraitsitik gordetakohondakinak.

Charlesen boc-a erdiko harreskilararenaurrean gelditu zen; zerbitzari batzuk agertuziren; Markes jauna aurreratu zen, eta, medikua-

Page 105: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ren emazteari bere besoa eskainiz, eskaratzeralagundu zion.

Oso altua, marmolezko lauzaz zolaturik zego-en, eta ahotsekin batera eliza batean bezaladurundatzen zuten oin hotsek. Aurrez aurre eski-lara bat zihoan zuzen gora, eta ezkerretan jardi-nerantz ematen zuen loriobide batek billar-sala-ra zeraman, nondik entzuten baitziren, ateraorduko, bolizko bolen karanbolak. Areto nagusi-ra joateko hura zeharkatzen ari zela, jokoareninguruan ikusi zituen Emmak aurpegi zuhurrekogizonak, korbata altuen gainean kokotsa pausa-turik, guztiak kondekoratuak, eta billarrekomakilari eraginez isilean irribarreka. Hormetakozur ilunaren gainean, urrekoloreko marko handibatzuk beren ertzaren behealdean letra beltzezidatzitako izenak zeramatzaten. Emmak irakurrizuen: «Jean-Antoine d’Andervilliers d’Yverbonvi-lle, Vaubyessadko kondea eta Fresnayekobaroia, Coutrasko guduan hila 1587.eko urriaren20an». Eta beste batean: «Jean-Antoine-Henry-Guy d’Andervilliers Vaubyessardkoa, Frantziakoalmirantea eta Saint-Michel ordenako zalduna,Hougue-Saint-Vaasteko gudukan zauritua

Page 106: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

1692.eko maiatzaren 29an, Vaubyessarden hila1693.eko urtarrilaren 23an». Gero, ozta haute-maten ziren ondoren zetozenak, zeren lanparenargiak, billarreko ehun berdearen gainera jaurti-kirik, ilungunea uzten baitzuen aretoan kulunka-tzen. Mihise horizontalak nabartuz, hauen kontrazartatzen zen ertz zorrotzetan, bernizaren arrail-durei jarraiki. Eta urrez islaturiko karratu beltzhandi hauetatik guztietatik, pinturaren zatiargiagoren bat edo beste nabarmentzen zen,han-hemenka, bekoki zurail bat, zuri begira zeu-den bi begi, jantzi gorrien sorbalda hautsezta-tuaren gainean ileordeak deskiribiltzen, edotagaltzari baten mihiztoa izter mardul baten goian.

Markesak ireki zuen saloiko atea; dametarikobat zutitu egin zen (andere Markesa berbera),Emmarengana etorri zen eta bere alboan esera-razi zuen, zizailu batean, eta lagunkiro solaseanhasi zitzaion, aspaldidanik ezagutu izan balubezala. Berrogei urte inguruko emakumea zen,soinez ederra, sudur makoa, ahots errestakorra,eta bere ile gaztainkararen gainean, arrats har-tan, puntuzko burukozapi sare bat zeramanatzealdera triangeluan erortzen zitzaiola. Gazte

Page 107: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

horail bat zegoen bere ondoan, bizkar luzekoaulki batean; eta beren jakaren botoizuloan loretxiki bana zeramaten jaun batzuk, damekin sola-sean ari ziren tximiniaren inguruan.

Zazpietan zerbitzatu zuten afaria. Gizonak,ugariago izaki, eskaratzean lehen mahaian eseriziren, eta damak bigarrenean, jangelan, Markeseta Markesarekin.

Emma, sartzean, giro bero batez inguraturiksentitu zen, loreen eta dafaileria ederraren lurrinnahasiarekin, jakien lurruna eta trufen usainare-kin batera. Argimutiletako kandelek zilarrezkogazta-ontzien gainera luzatzen zituzten garrak;kristal zizelatuek, gandu hitsez estaliak, argizpizurbilak bidaltzen zizkioten elkarri; loresortakzerrendan zeuden mahai guztian luze, eta, hegalzabaldun plateretan, mahaizapiek, gotzai-kape-luren antzera moldatuak, bakoitzak opiltxo oba-latu bat zeukaten beren bi tolesduren ahozaba-laren barruan. Abakandoen hagin gorriek erreti-luak gainditu egiten zituzten; fruitu handiak ota-rre saretan mailakaturik zeuden goroldio gai-nean; galeperrek beren lumak zituzten, lurrunazerien; eta, zetazko galtzerdiak jantzita, galtza

Page 108: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

motzetan, korbata zuria eta paparoa, epaile batbezain borbots, mahai-zainak, afaltiarren sorbal-den artean okela zatikatuen erretiluak pasatuz,bere goilararen kolpe batez jauzarazten zuenzeuk aukeratutako puska. Kobrezko barradunportzelanazko berogailu handiaren gainean,kokotseraino jantzitako emakume-estatua batekekuru begiratzen zuen jendez betetako aretora.

Bovary andreak hauteman zuen, dama askokez zituztela ipini eskuestalkiak beren edalontzie-tan.

Bitartean, mahaiaren goiko muturrean, ema-kume guzti haien artean bakarrik, bere platerbetearen gainera makurturik eta haur batekbezala dafaila lepoan loturik, agure bat jaten arizen, ahotik saltsa zeriola tantaka. Begiak gorritu-rik zeuzkan eta txikorda txiki bat zeraman xingo-la beltz batez loturik. Markesaren aitaginarrebazen, Laverdiere duke zaharra, Artoisko kondea-ren begikoa izana, Vaudreuilgo ehiza-saioengaraian, Conflansko markesaren etxean, eta,ziotenez, Marie-Antoinette erreginaren amoran-tea izana monsieur de Coignyren eta monsieurde Lauzunen artean. Nabarmenkeriaz gainezka-

Page 109: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ko bizitza zuen eramana, dueluz, jokoz, emaku-me-ebasketaz betea, bere ondasun guztiakxahutu zituen eta bere familia guztia izutu.Morroi batek, haren aulkiaren atzean, ozenkiizendatzen zizkion, belarrira, berak totelka beha-tzez seinalatzen zituen erretiluak; eta beti ere,agure ezpain-dilingo horrengana itzultzen zirenEmmaren begiak bere kasa, gauza harrigarri etamiresgarriren batera bezala. Gortean bizi izanazen eta erreginaren ohean etzan izana!

Champagneko ardoa izotzetan zerbitzatuzuten. Emma bere larrazal osoaz hotzikaratu zenbere ahoan haren hotza sentitzean. Granadakinoiz ikusi gabe eta ananak sekulan jan gabezegoen. Azukre hautsa bera ere beste edononbaino zuriagoa eta finagoa iruditu zitzaion.

Damak, ondoren, beren geletara igo zirendantzarako prestatzera.

Aktoresa baten estreinaldiko kontzientziaarretatsuaz apaindu zen Emma. Ileapaintzailea-ren gomendioen arabera adelatu zuen bere ilea,eta ohearen gainean zabaldutako bere oihalezkosoinekoan sartu zen. Charlesi sabela estutzenzioten galtzek.

Page 110: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Orkaiek traba egingo didate dantzarako,esan zuen gizonak.

— Dantza? ihardetsi zuen Emmak.— Bai!— Baina zoratu egin zara! zutaz trufatuko

lirateke, gera zaitez zure lekuan. Bestalde, medi-ku batentzat egokiago da, erantsi zuen.

Charles isildu egin zen. Gelaren mutur bate-tik bestera zebilen, Emma jantzi arte zain.

Atzetik ikusten zuen, ispiluan, bi argiontzirenartean. Haren begi beltzek are beltzago zirudi-ten. Bere adatsek, belarrietarantz leunkiroharrotuak, printzel urdinez distiratzen zuten;arrosa batek bere mototsean dardara egitenzuen xuxtar higikorrean, bere hostoen ertzean urtanta aizun batzuekin. Soineko zafran zurailazeraman, berdez nahasturiko ipotxarrosazkohiru xortaz dotoreturik.

Charles sorbaldan musu ematera etorrizitzaion.

— Utz nazazu! esan zion, dena zimurtzendidazu.

Page 111: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bibolinen ritornello bat entzun zen, eta turu-ta baten soinua. Emmak eskilarak jaitsi zituen,ez korritzen saiatuz.

Koadrilak hasiak ziren. Jendea heltzen arizen. Elkarri bultzaka. Bera ate ondoan pausatuzen, aulkitto batean. Kontradantza bukatuzenean, lekua libre geratu zen zutik solasean ariziren gizonezko taldeentzako eta erratilu han-diak zekartzaten libreadun sehientzako. Eserita-ko emakumeen zerrendan, haizagailu pintatuakastintzen ziren, loresortek erdizka ezkutatzenzituzten aurpegietako irribarreak, eta urrezkotapoidun potoxinak esku erdi-irekietan jirakazebiltzan, beraietako eskuzorro zuriek hatzaza-len forma markatu eta eskumuturretako haragiahertsatzen zutelarik. Egalun apainduriek, dia-mantezko orratzek, dominazko eskuturrekoekikara zegiten gorontzetan, distira bularretan, soi-nua beso biluzietan. Adatsek, bekokian ongierantsiak eta garondoan bihurrituak, koroa, lukuedo xorta modura zeuzkaten miosotiak, jazmi-nak, granada-loreak, galburuak edo nabarloreak.Bake-bakean beren lekuetan, bekozko ilunekoama batzuk turbante gorriz jantzita zeuden.

Page 112: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bere zaldunak behatz-puntetatik heldurik,ilaran jartzera joan zenean eta dantzari ekitekoarku-kolpearen zain egon zenean, pixka bat tau-paka egin zion Emmari bihotzak. Baina emozioaberehala desagertu zen; eta, orkestraren errit-moan kulunkatuz, aurrerantz lerratzen zen, idu-naren mugimendu zoliekin batera. Irribarrea jal-gitzen zitzaion ezpainetara arrabitaren zenbaitsamurtasun bide, honek, batzuetan, bakarrikjotzean, beste instrumentuak isiltzen zirenean;urrezko luisen soinu garbia entzuten zen alboan,mahaietako tapizaren gainera jaurtikitzen; geroberriro hasten zen dena batera, pistoizko turutaksoinu printzal bat botatzean. Oinak batera jaus-ten ziren, gonak puztu egiten ziren eta elkarferekatu, eskuak elkarri eman, eta askatu;begiak ere, zure aurrean beheratuz, zureetantinkatzera itzultzen ziren.

Gizon batzuk (hamabostekoren bat) hogeitabostetik berrogei urtetara bitartekoak, dantza-rien artean sakabanatuak nahiz ate ondoetansolasean, famili-aire batez bereizten ziren jendemultzotik, beraien arteko adin, jazkera edo aur-pegi diferentziak edozein izanik ere.

Page 113: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Beren jantziek, hobeto eginak, oihal zalua-gozkoak ziruditen, eta haien ileek, lokiak alderakiribilez moldatuak, ukendu finagoz lustratuak.Aberastasunaren larrantza zeukaten, portzela-nen xuailtasunak, satenaren leinuruak, haltzariederren bernizak nabarmenagotzen dutenlarrantz zuri hori, eta elikadura gozoren erregi-men zogi batek osasuntsu mantentzen duena.Haien idunak aise jiratzen ziren korbata zapalengainean; haien papilote luzeak iduneko zabalengainera erortzen ziren; inizial handi batez broda-turiko musuzapiez xukatzen zituzten ezpainak,eta usain eztia zerien. Zahartzen hasiak zirenekgazte itxura zuten, eta heldutasunezko zertxo-bait nabari zen aldiz gazteen aurpegietan. Berenbegirada aihergabeetan, egunik egun asetakoirritsen naretasunak flotatzen zuen; eta, berenjarduera baretsuen bidez ateratzen zen gauzaerdierrazak menderatzeak ematen duen mutiri-keria berezi hori, zeinetan indarra erabiltzenbaita eta harrokeria laketzen baita, arrazako zal-diak meneratzea eta emakume galduen lagunar-tea.

Page 114: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emmarengandik hiru pausotara, urdinez jan-tzitako zaldun bat Italiaz hitz egiten ari zen per-lazko apaindura zeraman emakume gazte zuhailbatekin. Goresten ari ziren San Pedroko zuta-been lodiera, Tivoli, Vesuvio, Castellamare etaCassineak, Genovako arrosak, Coliseoa ilargi-argitan. Emma entzuten ari zen bere beste bela-rriaz, ulertzen ez zituen hitzez jositako elkarriz-keta bat. Inguraturik zeukaten mutil gaztetxobat, zeinak, aurreko astean, «Miss Arabelle» eta«Romulus» garaitu eta bi mila luis irabazi bai-tzuen lezoin bat saltatzen, Ingalaterran. Batabere lasterkariez kexu zen, gizendu egiten bai-tziren; beste bat inprimategiko akatsez, bere zal-diaren izena andeatu baitzuten.

Dantza-aretoko airea astuna zen; argiak laru-tzen ari ziren. Billar-aretora gibelatzen ziren.Sehi bat aulki batera igo zen eta bi kristal puska-tu zituen; beiraki pusken zaratara, madameBovaryk burua jiratu zuen eta jardinean, leihoenkontra, begira zeuden laborari-jendearen aurpe-giak hauteman zituen. Orduan Bertauxen oroipe-na heldu zitzaion. Berriro bere etxaldea ikusizuen, aintzira zingiratsua, bere aita atorra jantzi-

Page 115: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

rik sagastian, eta bere burua ere ikusi zuen,garai batean bezala, esnetegian tupinetakoesnegaina behatzaz biltzen. Baina, oraingo ore-neko distiretara, bere iraganeko bizitza, ordurar-te hain argitsua, zeharo histen zen, eta zalan-tzan jartzen zuen bizi izana ere ia. Bera hanzegoen; bestez, dantzaren inguruan, itzala bes-terik ez zegoen, gainerako guztiaren gaineankokatuta. Ezkerreko eskuaz maskor urregorribatean eusten zion marraskinezko elatu batjaten ari zen, eta begiak erdizka ixten zituen,goilarea hortzetan zuela.

Dama batek, bere alboan, haizagailua lurreraerortzen utzi zuen. Dantzari bat ari zen pasa-tzen.

— Egingo al zenidake, jauna, esan zuendamak, kanape honen atzean dagoen nire haiza-gailua jasotzeko mesede?

Jauna makurtu zen, eta, bere besoa luzatze-ko mugimendua egiten zuen bitartean, Emmakdama gaztearen eskua ikusi zuen haren kapela-ra gauza zuriren bat, triangelutan tolesturik,botatzen. Jaunak haizegailua jasoz, damarieskaini zion, begirunez; damak buruaren keinu

Page 116: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

batez eskerrak eman eta bere loresorta usain-tzeari ekin zion.

Afariaren ondoren, non ugari izan baitzirenEspainiako ardoak eta Rhineko ardoak, zopakkarramarroekin eta almendra-esnearekin, Trafal-gar erako puddingak eta mota guztietako okelahotzak inguruan jelatinarekin erretiluetan dildilegiten zutela, kotxeak, bata besteen ondoren,joaten hasi ziren. Muselinazko gortina ertzetikapartatuz, beren linternen argia ilunpean erres-tatzen ikusten zen. Eserlekuak argitu egin ziren;jokalari batzuk geratzen ziren artean; musikariekberen behazpuntak freskatzen zituzten berenmihingainetan; Charles erdilotan zegoen, bizka-rra ate baten kontra tinkaturik.

Goizeko hiruretan, kotiloia hasi zen. Emmakez zekien baltsean. Mundu guztia baltsean zebi-len, baita mademoiselle d’Andervilliers bera etaandere Markesa ere. Gazteluko ostatiarrak bes-terik ez zen geratzen, dozena bat pertsona gutxigora behera.

Hartan, nabasiki Bizkondea deitzen ziotenbaltselari bat, zeinaren maripulix oso irekiakbere bular ondoan orkoitua baitzirudien, biga-

Page 117: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

rren aldiz ere etorri zen madame Bovary gonbi-datzera, berak gidatuko zuela eta oso ongi mol-datuko zela ziurtatuz.

Geldiro hasi ziren, gero lasterrago segituzuten. Jiraka zebiltzan: dena zebilen jiraka bereninguruan, argiak, altzariak, zurezko hormak, etazorua, pibote puntan diska bat bezala. Ateenondoan pasatzean, Emmaren soinekoa, barrene-ko aldean gizonaren galtzei atxikitzen zitzaien;bere hankak elkarren artera sartzen ziren; gizo-nak berarengana jaisten zituen begiradak, berakharengana jasotzen zituen bereak; lozorroabezala zetorkion, gelditu egin zen. Berriro ekinzioten; eta, mugimendu arinago batez, Bizkon-dea, bera eramanez, berarekin desagertu zenlorioaren muturreraino, non, hatsanka, erortzekozorian egon baitzen emakumea, eta, une batez,burua haren bular gainean pausatu zuen. Etagero, beti ere jiraka, baina polikiago, berriro berelekura eraman zuen; hormaren kontra sostenga-tu zen eta eskua begien aurrean ipini zuen.

Berriro ireki zituenean, aretoaren erdian, aul-kixut batean eseritako dama batek hiru baltsela-ri zituen belauniko bere aurrean. Hark Bizkondea

Page 118: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

hautatu zuen, eta bibolina berriro jotzen hasizen.

Haiei hegira zeuden; iragaiten ziren eta berri-ro itzultzen ziren, emakumea gorputzez ekurueta kokotsa apal, eta gizona beti jarrera berean,sorbaldak atzeraka, ukondoa makoturik, ahoaaurrerantz. Hark bai bazekien baltsean, emaku-me hark! Denbora luzez jarraitu zuten eta besteguztiak nekarazi zituzten.

Oraindik ere zenbait minutu solasean eginzuten, eta, agurren ondoren, edo hobeto eguno-nen ondoren, gazteluko ostatiarrak ohantzerajoan ziren.

Charles errestan zihoan aldapan gora, belau-nak gorputzean sartzen zitzaizkion. Bost ordusegidan paseak zituen, zutik mahaien aurrean,whistera jokatzen begira, hartaz ezer ulertugabe. Eta bere botak atera zituenean atseden-suspirio handi bat ere bota zuen.

Emmak besana bat ipini zuen bere sorbalde-tan, leihoa ireki zuen eta ukondoak bertan pau-satu zituen.

Gaua beltza zen. Euri tanta batzuk ari zituen.Betazalak freskatzen zizkion haize hezea arnas-

Page 119: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tu zuen. Dantzako musikak burrunba egitenzuen artean bere belarrietan, eta bere ahalegi-nak egiten zituen esna mantentzeko, lasterabandonatu behar izango zuen luxuzko bizitzahonen lilura luzatzearren.

Egunsentia argitzen hasi zuen. Gaztelukoleihoei begira egon zen, luzaro, bezperan haute-man zituen guzti haien gelak zeintzuk ote zirenasmatzen saiatuz. Haien bizitzak ezagutzea,haietan sartzea, haietan nahastea nahi izangozukeen.

Baina hotzak ikaraz zegoen. Erantzi zen etaizaren artean kiribildu zen, lotan zetzan Charle-sen kontra.

Jende asko izan zen gosaltzen. Otorduakhamar minutu iraun zuen; ez zen inolako likore-rik atera, eta horrek medikua harritu egin zuen.Ondoren mademoiselle d’Andervilliersek opilhondarrak otarretxo batean bildu zituen, urma-heleko zisneei eramateko, eta negutegi beroanpaseatzera joan ziren, non, ontzi eskegirenazpian piramidetan mailakatzen baitziren landa-re bitxiak, ilez laztuak, zeinek, suge-habi betee-giak bezala, dilindan erortzen uzten baitzituzten,

Page 120: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

beren ertzetatik, kordoi luze berdeak elkarrenartean korapilaturik. Azkeneko muturrean zego-en laranjadiak, aterberik aterbe zeraman gazte-luaren etxakoetaraino. Markesak, emakume gaz-tea laketzearren, zaltegiak ikustera eramanzuen. Saski antzeko ganbelen gainaldean, por-tzelanazko plaka batzuk beltzez zeramaten zaldibakoitzaren izena. Abereak zalapartatu egitenziren beren tokian, ondoan mihia klaskatuz pasa-tzean. Zelategiko zoruak iñatu egiten zuen saloibateko oholtzak bezala. Zalgurdi pildak bi zuta-be jirakorretan jasorik zeuden erdian, eta ahoko-ak, zaharoak, erremalak, txarrantxak hormanzehar zerrendan ipinita.

Charles, bitarte horretan, sehi bati eskatzerajoan zen, bere boc-a uztar zezan. Harreskilara-ren aurrera atera zioten eta, pardel guztiak ber-tan sarturik, Bovary senar-emazteek Markes jau-nari eta Markesa andereari beren esker-agurrakazaldu zizkieten, eta Tostes aldera abiatu ziren.

Emmak, isilik, gurpilei begiratzen zien jira-tzen. Charlesek, eserlekuaren muturrekoertzean eserira, bi besoak aldebanaturik gida-tzen zuen, eta zalditxoa trosta-ibilian zihoan,

Page 121: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

berarentzat zabalegi ziren gurtagen artean.Hedeak lasa, gilborra jotzen zuten bertako izer-diz hanpatuz, eta boc-aren atzealdean estekatu-riko kaxak gurtesiaren kontra ematen zituendanbatako handi erregularrak.

Thibourvilleko lepoetan ziren eta horra nonberaien aurretik, Bat-batean, zaldun batzukpasatu ziren barrez, hortzetan zigarroak zituzte-la. Emmak haien artean Bizkondea ezagutu usteizan zuen; jiratu zen, eta ez zuen hauteman hor-tze-hegian jaisten eta igotzen buruen mugimen-dua besterik, trostaren edo asapalaren kaden-tzia desberdinaren arabera.

Legoa laurden bat aurrerago, gelditu eginbehar izan zuten, hautsita zegoen aztanuhalakonpontzeko, sokaz.

Baina Charlesek, pildei azken begirada batbotatzerakoan, lurrean zerbait ikusi zuen, berezaldiaren hanka artean; eta zigarro-toxa bat jasozuen dena berdez brodatua eta bere erdianarmarri irudiarekin, zalgurdi baten atea bezala.

— Eta gainera barruan bi zigarro daude, esanzuen; gaur arratserako, afalondorako.

Page 122: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Erretzen al duzu ba? galdetu zuen emaz-teak.

— Noizbehinka, aukera suertatzen denean.Bere aurkipena poltsikoan sartu zuen eta

bere xamalkoari zaharoz eragin zion.Beren etxera iritsi zirenean, afaririk ez zego-

en prest. Etxekoandrea haserretu egin zen. Nas-tasiak ozarki erantzun zion.

— Hanka hemendik! esan zuen Emmak. Haumaxiatzea da, alde etxe honetatik.

Afaltzeko tipula-zopa zegoen eta zekorki zatibat mingotxetan. Charlesek, Emmaren aurreaneserita, aire zoriontsuz eskuzabalak igurtziazesan zuen:

— Atsegin da berriro etxean egotea!Nastasia negarrez entzuten zen. Charlesek

maite zuen pixkatxo bat neska gajo hura. Harklagun egin izan zion, garai batean, arrats asko-tan ere askotan, bere alargun-denborako astiso-beratan. Hura izan zuen bere lehen bezeroa,herriko bere ezagun aintzinakoena.

— Benetan kanpora bota al duzu? esan zuenazkenik.

Page 123: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Bai. Eta nork eragotziko dit? erantzun zuenandreak.

Gero sukaldean berotu ziren beren gela pres-tatzen zuten bitartean. Charles zigarroa erretzenhasi zen. Ezpainak luzatuz erretzen zuen, unetikunera ttuka, ahotara bakoitzeko atzera eginez.

— Zeure buruari kalte egingo diozu, esanzuen emazteak erdeinuz.

Bere zigarroa utzi zuen, eta lasterka joan zenponpatik baso bat ur hotza irenstera. Emmak,zigarro-toxa atxiki eta arramario-zokora botazuen arin.

Egun luzea izan zen, biharamunekoa. Berejardintxoan paseatzen ibili zen, bidatz beretarikiraganez eta itzuliz, loresailen aurrean, keretenaurrean, igeltsuzko apaizaren aurrean geldituz,berak hain ongi ezagutzen zituen garai batekogauza hauek guztiak liluraz begiztatuz. Bai urruniruditzen zitzaiola, dagoeneko, dantza hura!Nork aldentzen ote zituen ba, elkarrengandikhain urrun, herenegungo goiza eta gaurko arra-tsaldea? Vaubyessarderako bere bidaiak berebizitzan zulo bat egina zuen, ekaintz batek, gaubakar batean, mendietan noizbehinka irekitzen

Page 124: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

dituen arraildura handi horiek bezala. Halere etsiegin zuen: bere soineko ederra begirunerik han-dienaz jaso zuen komodan eta satenezko bereoinetakoak ere, beren zola zoruko argizari limu-rikorrez horizkatua zutela. Bere bihotza haiekbezalaxe zegoen: aberastasunarekin fereka-tzeaz, ezabatuko ez zen zerbait kokatua zuengainean.

Zeregin bat izan zen beraz, Emmarentzat,dantza haren oroitzapena. Asteazkena iristenzen guztietan, bere buruari esaten zion esna-tzean: «Ah! duela zortzi egun... duela hamabostegun... duela hiru aste, hantxe nintzen!». Etapoliki-poliki fisonomiak nahasten joan zitzaizkionoroimenean; kontradantzen doinua ahaztuzitzaion; jada ez zituen ikusten hain argiro sehilibreadunak eta gelak; xehetasun batzuk joanegin ziren, baina atsekabea geratu egin zitzaion.

Page 125: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—IX—Sarritan, Charles kanpoan zenean, arramario-

ra joaten zen, laga zuen arropazuriren tolesduraartetik zeta berdezko zigarro-toxa hartzera.

Begiratzen zion, irekitzen zuen, eta harenforraduraren lurrina ere usaintzen zuen, izustazeta tabakoz nahasia. Norena ote zen?... Bizkon-dearena. Agian bere amorantearen opari batzen. Hau, eskierki, palisandrozko bastidorerenbatean brodatu zuen, begi orotatik ezkutatzenzen altzari moñoñoa, hainbat ordu eraman zionaeta langile pentsakorraren ilekiribil lazoak gai-nean pausatzen zitzaizkiona. Kalamu-ehunsarean barrena maitasun hatsa pasatua zen;orratzaren ziztada bakoitzak esperantza bat edooroipen bat tinkatu zuen han, eta elkarrenartean gurutzatutako zetazko hari hauek guztiakisileko irrits bat beraren jarraipena besterik ezziren. Eta gero Bizkondeak, goiz batez, berarekineraman zuen. Eta kanpai zabaleko tximinien gai-nean, loreontzien eta Pompadour erlojuenartean geratzen zenean, zertaz hitz egin ote

Page 126: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zuten? Bera Tostesen zegoen. Hura, Parisenzegoen, orain; han nonbait! Nolakoa ote zenParis hori? Bai izen neurrigabea! Berekiko errepi-katzen zuen ahopean, bere buruari gusto emate-ko; katedraleko ezkila nagusiak bezala durrun-datzen zuen bere belarrietan; bere ukendu-poto-etako etiketen gainean ere distira egiten zuenbere begietara.

Gauean, arraindariak beren gurdietan Marjo-laine kantatuz bere leihopetik pasatzen zire-nean, esnatu egiten zen; eta, herrigunetik irte-tean, lur gainean berehala ilauntzen zen gurpilburdinduen zarata entzutean:

— Bihar han izango dira! zioen berekiko.Eta haiei jarraikitzen zitzaien bere pentsa-

menduan, aldapak igoaz eta jaitsiaz, herri txikie-tan barrena, errepidean aurrera presaka izarrenargitan. Distantzia zehazgabe baten buruan betiere plaza nahasgarriren bat aurkitzen zen etahan ahitzen bere ametsa.

Parisko plano bat erosi zuen, eta, bere beha-tzaren puntaz, maparen gainean, ibilaldiak egi-ten zituen hiriburuan barrena. Bulebarretan gorajoaten zen, izkina bakoitzean geldituz, kaleen

Page 127: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

marren artean, etxeak irudikatzen dituztenkarratu zurien aurrean. Begiak nekaturik, azke-nean, betazalak ixten zituen, eta ilunpean ikus-ten zituen gasezko kriseiluak haizetan okertzen,antzerkietako lorioen aurrean zarata handiz jais-ten ziren landoen oinlekuekin batera.

Corbeille, emakumeen egunkariaren harpide-dun egin zen, eta Sylphe des Salons-ena ere bai.Irentsi egiten zituen, ezertxo ere utzi gabe, lehenantzezpenen, lasterketen eta handiki-jaienkontu-aipamen guztiak, kantarisa baten estrei-naldiaz, denda berri baten irekiduraz axolatzenzen. Bazekizkien moda berriak, jostun onen hel-bideak, Bois edo Operako egunak. Ikasi zituen,Eugene Sueren baitan, altzariztapenen deskrip-zioak; Balzac eta George Sand irakurri zituen,bere irrika pertsonalentzako irudimenezko asebi-deren bila. Mahaira ere bere liburua ekartzenzuen, eta orriak pasatzen zituen Charles berarihitz eginez jaten ari zen bitartean. Bere irakurke-tetan beti Bizkondearen oroitzapena etortzenzitzaion. Haren eta asmatutako pertsonaienartean alderakuntzak egiten zituen. Baina erdi-gunea Bizkondea zuen zirkulu hau, haren ingu-

Page 128: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ruan poliki-poliki zabaltzen joan zen, eta zeukanaureola hau, haren aurpegitik aldenduz, urruna-go hedatu zen, beste amets batzuk argitzeko.

Parisek, ozeanoa baino zabalago, eguratsgorrizta batean distiratzen zuen beraz Emmarenbegietara. Nahas-mahas hartan zalapartatzenzen bizitza ugaria, parteka banatuta zegoenhalere, arlo desberdinetan sailkatua. Emmak ezzuen haietarik bizpahiru besterik hautematen,hauek beste guztiak ezkutatzen zizkioten etahauek bakarrik gizadi osoa ordezkatzen zuten.Enbajadoreen mundua solairu distiratsuren gai-nean ibiltzen zen, ispiluz jantzitako saloietan,urrezko mendeldun balusazko tapizez estalitakomahai obalaturen inguruan. Bazen han ziadunsoinekorik, misterio handirik, irribarrepean esta-litako larritasunik. Ondoren dukesen lagunarteazetorren: han beluriak ziren; lauretan jaikitzenziren; emakumeek, aingeru gaixoak! Ingalaterra-ko puntu-farfaila zeramaten beren gonapean,eta gizonek, trebezia ezezagunak gainaxalhutsalen pean, beren zaldiak lehertzen zituztenlaketgarritarako, uda aldia pasatzera Badera joa-ten ziren, eta azkenik berrogei urte aldera, abe-

Page 129: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

rats-alabaren batekin ezkontzen ziren. Gauerdi-tik aurrera afaltzen den jatetxeetako areto apar-teetan, kandelen argitan, barre egiten zuenletretako jendearen eta aktoresen multzo naba-rrak. Erregeak bezain eskuzabalak ziren hauek,irrits idealez eta eldarnio liluragarriz beteak.Besteez gainetiko existentzia zen, zeruaren etalurraren artean, ekaitz artean, gauza sublimea.Munduko gainontzekoari dagokionez, guztia gal-durik zegoen, toki zehatzik gabe eta existitukoez balitz bezala. Eta gainera, gauzak zenbat etahurbilago eduki, are gehiago aldentzen zenhauetatik bere pentsamendua. Hurbilgoan ingu-ratzen zuen oro, landa aspergarria, burges-txikiergelak, bizitza kaxkarra, munduan salbuespenbat iruditzen zitzaion, bera harrapaturik zeukanzori partikular bat, eta aldiz honez bestaldeanhedatzen zela bistaz galtzerainoko guztian zorio-nen eta irritsen herrialde mugagabea. Nahastatuegiten zituen, bere nahikundean, luxuaren sen-sualitateak bihotzaren bozkarioekin, azturendotoreziak eta sentimenduaren eztitasunak. Ezal zitzaion ba beharrezkoa maitasunari, Indiakolandareei bezalaxe, lur prestatua, tenperatura

Page 130: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

berezia? Ilargi argitan suspirioak, besarkadaluzeak, abandonatzen diren eskuen gainera isur-tzen diren malkoak, haragiaren sukar guztiak etalaztantasunaren ahuldurak ez ziren beraz alden-tzen aisiaz beteta dauden gaztelu handietakobalkoitik, tapiz lodi-lodi eta zetazko errezeldunsalatxo batetik, loreontzi beteetatik, ohe batoholtza gainera eraikia, ezta harri bitxien etalibrea-kordoien ñirñirduratik ere.

Goizero zaldia txarrantxatzera etortzen zenpostako mutilak, bere eskalaproin handiekinzeharkatzen zuen lorioa; bere txamarrak zuloakzituen, bere oinak larrugorri zeuden oskienbarruan. Eta galtza motzetako groom horrekinkonformatu behar! Bere egitekoa burutuz gero,ez zen gehiago egun osoan itzultzen; zerenCharlesek, etxeratzean, berak eramaten bai-tzuen zaldia ikuilura, zela kentzen zion etahedea pasatzen zion, neskameak besara batahotz ekarri eta, ahal zuen bezala, ganbelarabotatzen zuen bitartean.

Nastasieren ordez (azkenean ere joan bai-tzen Tostesetik malko-errekak isuriz), Emmakneskametarako hamalau urtetako neskato bat

Page 131: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

hartu zuen, umezurtza eta fisonomiaz gozoa.Algodoizko txanoak debekatu egin zizkion,beraiei hirugarren pertsonan hitz egin beharziela erakutsi zion, baso-ura plater batean ekarribehar zela, sartu baino lehen atea jo behar zela,eta lisatzen, almidonatzen, etxekoandrea jazten,hartaz bere dontzeila egin nahi izan zuen. Nes-kame berriak txintik gabe obeditzen zuen, kan-pora bota ez zezaten; eta, etxekoandreak giltzaalasan laga ohi zuenez, Felicitek, arratsero, azu-kre hornidura txiki bat hartzen zuen, gero berakbakarrik jateko, ohean, bere errezoak egin ondo-ren.

Arratsaldean, batzuetan, neskatoa kaleazbestaldera joaten zen zaltzainekin solasera.Etxekoandrea goian egoten zen, bere gelan.

Txabusina oso irekia jazten zuen, zeinak, soi-naren lepoko tolesduren artean, zokota plisatubat uzten baitzuen agerian urrezko hiru botoire-kin. Bere gerrikoa purpuseta handidun kordoibat zen, eta granate koloreko bere oskierrestatxikiek xingola zabalezko xorta bat zeukaten,oin-lepoaren gainera zabaltzen zela. Paperzorrobat, gutunpapera, portaluma bat eta kartazalak

Page 132: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

erosi zituen, nahiz eta nori idatzirik ez eduki;apaleko hautsa kentzen zuen, bere buruari ispi-luan begiratzen zion, liburu bat hartzen zuen,eta gero, lerro artean amets eginez, erortzenuzten zuen bere belaunen gainera. Bidaiak egi-teko gogoa zeukan, edo bere komentura bizitze-ra itzultzekoa. Aldi berean desiatzen zuen hiltzeaeta Parisen bizitzea.

Charles, elurra izan nahiz euria, zeharbidetanbarrena zamalkatzen zen. Laborarien etxeetakomahaian tortilak jaten zituen, ohe hezetan sar-tzen zuen besoa, odolatereen xorrostara epelaaurpegian jasotzen zuen, karrankak entzukatzenzituen, konketak azterkatzen zituen, maindirezikinik franko altxatzen zuen; baina, arratsero,sua garretan aurkitzen zuen, mahaia prest,altzari zaloiak eta findadez jantzirako emaztea,xarmanta eta freskura-usainduna, usain huranondik zetorren ere ezin jakin izateraino, edotabalinba haren larrazala ez ote zen bere alkando-ra urrindatzen zuen.

Pilaka milikuz xarmatzen zuen senarra;batean kandelentzako paperezko xirrindolakeratzeko modu berri bat zen, nahiz bere soineko-

Page 133: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ari aldatu zion alozna bat, edota neskamearioker irtendako plater erraz baten izen harriga-rria, eta baina Charlesek, kondarretaraino, osogustora jaten zuena. Erlojuetan zintzilikariomordo bat zeramaten dama batzuk ikusi zituenRuenen; berak ere zintzilikarioak erosi zituen.Etxeko sukanean beira urdinezko bi pitxar handinahi izan zituen, eta, handik zenbait denborata-ra, bolizko nezeser bat urrekoloreko oin batekin.Zenbat eta gutxiago ulertu Charlesek dotoreziahauek, are eta gehiago nozitzen zuen hauen lilu-ra. Hauek zerbait gehitzen zieten bere zentzuenplazerari eta bere etxeko goxotasunari. Berebizitzaren bidexka luzera osoan hareaztatzenzuen urrezko hautsa bezala zen.

Ongi zebilen, itxura ederra zuen; bere aipuaerabat finkaturik zegoen. Nekazari jendeakmaite zuen harroa ez zelako. Haurrak ferekatzenzituen, inoiz ez zen tabernara sartzen, eta, bes-talde, bere moralitatearengatik konfidantzasorrarazten zuen. Bereziki katarroetan eta bula-rreko gaitzetan zuen arrakasta. Bere jendea hil-tzeko beldur handiz, Charlesek, hain zuzen,edabe aringarriak ia besterik ez zuen errezeta-

Page 134: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzen, lantzean behin oka-eragileren bat, oinenbainuak edo itxainak. Ez zen kirurgiari beldurziolako; barra-barra egiten zizkizun odolatera-tzeak, jendea zaldiak bailiran, eta haginak atera-tzeko deabru guztien eskua zeukan.

Dena den, jakinean mantentzeko, Ruchemedicale aldizkari berriaren harpidedun eginzen, zeinaren prospektua hartua baitzuen. Afa-londoan irakurtzen zuen pixka bat, baina, liseri-ketarekin batera, gelako beroak eraginik bostminuturen buruan loak hartzen zuen; eta hantxegeratzen zen, kokotsa bere bi eskuen gainean,eta ileak zurdile gisa argimutilaren oinerainoerorita. Emmak bizkarrak uzkurtuz begiratzenzion. Eta berak ez eduki behar senar gisa,gutxienez ere, gauez liburu artean lanean ari-tzen diren oldar isileko gizon horietako bat, etaazkenik hirurogei urtetan, erreumatismoenadina heltzean, beren frak gaizki josian ohorezkodominaz orratz bat eramaten duten horietakoa.Berak nahi izango zukeen, Bovary izen hura,halaber berea baitzen, ospetsua izan zedin, libu-rudendetako apaletan zabaldurik, egunkarietanerrepikaturik, Frantzia osoan ezaguna eginik

Page 135: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ikustea. Baina Charlesek ez zeukan inolako han-dinahirik! Ivetotko mediku batek, zeinarekintopo egin baitzuen zuela gutxi kontsulta batean,umilatu egin zuen apurtxo bat, gaixoaren oheondoan bertan, bildutako ahaideen aurrean.Charlesek pasadizo hori kontatu zionean, arra-tsean, Emmak bereak eta bi bota zituen ofizioki-de haren kontra. Charles hunkiturik geratu zen.Bekokian musu eman zion malko bat zeriola.Baina emaztea lotsaz sumindurik zegoen, jokaekiteko gogoa zeukan, loriora joan zen leihoa ire-kitzera eta aire freskoa arnastu zuen baretzeko.

— Gizaixoa! Zer nolako gizaixoa! zioen aho-pean, ezpainak hozkatuz.

Gainera, senarraren kontra haserreago senti-tzen zen. Adinarekin, jokamolde oiesak hartzenari zen; bazkalburuan, botila hutsen kortxoa eba-kitzen zuen; jan ondoren, mihingaina pasatzenzuen hortzen gainean; zopa hartzerakoan, hurru-pada bakoitzeko koroka egiten zuen, eta, gizen-tzen hasia zenez, bere begiek, berez ere txikiak,lokietara igotzen ari zirela ziruditen masailondo-en hanturarengatik.

Page 136: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emmak, batzuetan, sartzen zion gerrontzeanjertsearen ertz goma, bere korbata txukuntzenzion, edo bazterrera botatzen zituen hura jazte-ra zihoan eskularru histuak; eta hori ez zen,senarrak uste bezala, berarengatik; emazteakbere buruaren alde egiten zuen hori, berekoike-riaren lasaipenez, urduritasun erreaz. Batzuetanhalaber, irakurri zituen gauzez hitz egiten zion,nobela bateko pasarte batetaz, antzerki-obraberri batetaz edo foiletinean kontatzen zen han-diki munduko pasadizo batez; zeren, azkenfinean, Charles norbait zen, belarri bat beti ire-kia, onespen bat beti prest. Konfidentziarik fran-ko egiten zion bere xarlango emeari ere! Egingoziekeen surtako ileriei eta erlojuaren dindilariere.

Bere arimaren zokoan, halere, gertakizunenbaten zain zegoen. Galdutako marinelek bezala,bere bizitzako bakardadean barrena begi etsi-tuak pasiatzen zituen, urrunean uhartzeko lainoartean bela zuriren baten bila. Berak ez zekienzein izango zen adur hura, zer haizek bultzatukozuen bereganaino, zein itsas-hegitara eramangozuen, txalupa bat ala hiru zubitako untzia ote

Page 137: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zen, larriduraz kargatua ala zorionez kainoizulo-etaraino betea. Baina, goizero, esnatzean, egunhartarako espero izaten zuen, eta zarata guztiakentzuten zituen, itsumustuan jaikitzen zen, harri-tu egiten zen hura etorri gabe izateaz; gero,eguzkia sartzean, beti ere tristeago, jada bihara-munean izatea desiatzen zuen.

Udaberria heldu zen. Lehen beroekin bateraitolarriak izan zituen, udareondoak loretu zire-nean.

Uztailaren hasieraz gero, bere behatzekinkontatu zuen zenbat aste geratzen zitzaion urri-ra iristeko, Andervilliersko markesak, agian,Vaubyessarden beste dantza bat emango zuelapentsatuz. Baina irail osoa iragan zen gutunik ezbisitarik gabe.

Dezepzio honen unaduraren ondoren, berebihotza, berriro, hutsik geratu zen, eta orduanegun berdinen zerrenda hasi zen beraz.

Eta orain horrela segituko zuten beraz batabestearen ondoren ilaran, beti berdin, ezin kontaala, eta ezer berririk ekarri gabe! Beste existen-tziek, arruntenak izanik ere, bazuten bederengertakizunen baten aukera. Abentura batek era-

Page 138: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

kartzen zuen batzuetan alehun gertakari, etadekorazioa aldatu egiten zen. Baina, berari, ezerez zitzaion suertatzen, Jainkoak nonbait halanahi! Etorkizuna korridore zeharo beltza zen, etaazken muturrean atea ongi itxirik zeukana.

Musika utzi zuen. Zertarako jo? Nork entzunbehar zion? Zeren eta berak ezin izango bai-tzuen inoiz, balusazko jantzi mahuka-motzetan,Erard piano batean, kontzertuan, bere behatzaisitez bolizko teklak joz, haizexka baten gisasentitu bere inguruan extasi-murmurioa barreia-tzen, ez zuen beraz ikasten unatzeak merezi.Arramarioan utzi zituen bere marrazki-karpetaketa tapizeria. Zertarako aritu? Zertarako? Jos-teak amorrarazi egiten zuen.

— Irakurri dut dena, zioen berekiko.Eta han egoten zen suhartzak gori arazten,

edo euriari erortzen begira.Bai triste egoten zela, igandez; bezperetara-

ko kanpaiak jotzen zuenean! Tuntundura adikorbatean entzuten zituen, banaka-banaka jotzen,ezkilaren dangako pitzatuak. Katuren bat poliki-poliki zebilen teilatuetan, eguzkiaren izeki zurai-letara bizkarra harrotuz. Haizeak, errepidean

Page 139: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

barrena, hauts boladak puskatzen zituen. Urru-nean, tarteka, zakur batek uluaka egiten zuen;eta ezkilak, ixilgune berdinka, bere dangaramonotonoan segitzen zuen, landetan barrenagalduz.

Hartan, irteten ziren elizatik. Emakumeakeskalaproin lustratuekin, laborariak brusa berrie-kin, haurrak burutsik saltaka haien aurrean, guz-tiak etxeratu egiten ziren. Eta gauera arte, bos-pasei gizon, beti berberak, kokiloan jokatzengeratzen ziren, ostatuko ate handiaren aurrean.

Negua hotza izan zen. Kristalak, goizero, izo-tzez estalirik zeuden, eta argia, haietatik barre-na zurizka, beira latzetan zehar bezala, batzue-tan ez zen aldatzen egun osoan. Arratsaldekolaurak ezkero, lanpara piztu behar izaten zen.

Eguraldi ona egiten zuenetan, jardinera jais-ten zen. Ihintzak aza artean utziak zituen zila-rrezko ehun-sareak batetik bestera hedatzenziren hari argitsu luzez. Ez zen txoririk entzuten,dena loran zirudien, bai lastoz estalitako keretabai mahatsondoa suge handi gaixo baten gisahorma-txapelaren pean, non ikusten baitziren,hurbilduz gero, hanka ugaridun kattalingorriak

Page 140: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

errestan. Llerkoen aldean, laparresiaren ondoan,bere breviarioa irakurtzen ari zen apaiz txapelo-kerdunak eskuineko oina galdua zuen, eta igel-tsuak berak ere, izotzetan zartaturik, zaragarzuria sortua zuen bere aurpegian.

Gero berriro igotzen zen, atea ixten zuen,txingarrak zabaltzen zituen, eta, suaren berotanahulduz, unadurarik astunena sentitzen zuenbereganatzen. Pozik jaitsi zatekeen neskameare-kin solasera, baina nolabaiteko ahalkeak eustenzion.

Egunero, ordu berean, eskolamaisuak, zetabeltzezko boneta buruan, bere etxeko leihatilakirekitzen zituen, eta landazaina iragaiten zen,brusa gainean bere sablea zuela. Arratsean etagoizean, posta-zaldiek, hirunaka, kalea zeharka-tzen zuten uraskara edatera joateko. Lantzeanbehin, taberna bateko ateak bere txilinari eragi-ten zion, eta, haizea zebilenetan, dendarenezaugarritarako ziren motxailearen kobrezkobizarrontzitxoak karranka entzuten ziren bi bur-dinzirien gainean. Dekorazio gisa moda-grabatuzahar bat zeukan kristal baten kontra erantsita,eta ile horiak zituen argizarizko emakume-soin

Page 141: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bat. Hark ere, ilemotxaileak, auhendatzen zuenbere bokazio huts egina, bere etorkizun galdua,eta, hiri handi batean, esateko Rouenen, adibi-dez, portu gainean, antzokitik hurbil, dendarenbat amestuz, han egoten zen egun osoan luzepaseatzen, udaletxetik elizaraino, goibel, etabezeroen esperoan. Madame Bovaryk begiakaltxatzen zituenean, hantxe ikusten zuen beti,zentinela bat goardian bezala, bere boneta gre-ziarra belarri gainean eta bere ‘lasting’ txama-rrarekin.

Arratsaldean, batzuetan, gizon baten buruaagertzen zen salako leiarren atzean, buru bron-tzeatua, papilote beltzak, eta astiro irribarrezhortz zurizko irribarre zabal ezti batez. Berehalavals bat hasten zen, eta, organo-doinura, saloitxiki batean, behatz baten alturako dantzariak,zorongo arrosadun emakumeak, tiroles maripu-lixdunak, frak beltzez tximuak, galtza motzetanjaunak, jiraka eta jiraka egiten zuten besalki,kanape eta kontsola artean, urrekoloreko paper-xerra batez haien ertzetan erantsirik zeudenispilu-pusketan errepikatuz. Gizonak biraderarieragiten zion, eskubitara, ezkerretara eta leihoe-

Page 142: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tarantz begiratuz. Aldian behin, kantoiharriarenkontra xistukada uher luze bat tukatzearekinbatera, belaunaz altxatzen zuen bere tresna, zei-naren uhal gogorrak sorbalda nekatzen baitzion;eta, noiz minduraz eta errestan, noiz alai etaarin, tramankuluko musika burrundaka jalgitzenzen tafetan arroxazko errezeletik barrena,kobrezko arabeskodun sarearen azpitik. Bestenonbait, antzokietan, jotzen zituzten doinuakziren, saloietan kantatzen zituztenak, arratseanarmiarma-lanpara pizturen pean dantzatzenzituztenak, Emmarenganaino iristen ziren mun-duaren oihartzunak. Etengabeko zarabandak ira-gaiten ziren bere buruan, eta, tapiz batekoloreen gainean dantzari bat bezala, bere pentsa-menduak jauzi egiten zuen notekin batera, ame-tsik amets kulunkatzen zen, tristurarik tristura.Gizonak bere elemusina honetan jasotzen zue-nean, artile urdinezko estalki zahar bat zabal-tzen zuen, bere tresna bizkarrera botatzen zueneta pausaje nekosoz urruntzen zen. Emmakaldentzen begiratzen zion.

Baina batez ere otordu garaian izaten zuenezin jasana, eskaratzeko sala txiki hartan, bero-

Page 143: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

gailua kea zeriola, atea kirrinkaz, hormak izerdi-tan, zorua ezkotua; bizitzako mingostasun guztiabere platerean zerbitzaturik iruditzen zitzaion,eta, saldaren lurrunarekin batera, bere arimarenzolatik igotzen zen beste hainbat garraztasun-bafadaren gisa. Charlesi luze joaten zitzaionjaten; Emmak ur batzuk kurruskatzen zituen,edota, ukondoa tinkaturik, bere aiztoaren puntazulearen gainean marrak egiten jostatzen zuen.

Etxeko lanetan dena bere kasa uzten zuenorain, eta madame Bovary ama, garizumarenparte bat Tostesen pasatzera etorri zenean, bizi-ki harritu zen aldakuntza honetaz. Izan ere, garaibatean hain arduratsua eta zolia, orain ordeaegun osoz geratzen zen jantzi gabe, algodoi gri-sezko galtzerdiak jantzi ohi zituen, kandelazargitzen zen. Errepikatzen zuen, ekonomizatubeharra zegoela, ez baitziren aberats, eta erans-ten zuen oso pozik zegoela, oso zoriontsu zela,Tostes biziki atsegin zuela, eta bere amaginarre-bari ahoa hertsarazten zioten beste zenbait erre-tolika berri. Gainera, Emmak ez zirudien jadaharen aholkuei jarraikitzeko prest; behin halakobatean, madame Bovary amak lehiatzeko buru-

Page 144: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tazioa izan zuelarik, ezen ugazabek zaindu eginbehar zutela beren sehien erlijioa, errainak begi-rada hain gozakaitzez eta irribarre hain hotzezerantzun zion, non emakume gajoa ez baitzengehiago halakotan ausartu.

Emma zaila ari zen bilakatzen, apetatsua.Zenbait plater eskatzen zuen beretzako, gero ezzuen ukitu ere egiten, egun batean ez zuen esnehutsa besterik edango, eta, biharamunean, tekikarak dozenaka. Sarritan, tematu egiten zen ezirteten, gero itolarriak izaten zituen, leihoak ire-kitzen zituen, arropa arinak jazten zituen. Bereneskamea ederki astindu ondoren, gero opariakegiten zizkion edota auzokoen etxera bidaltzenzuen denborapasa, halaber batzuetan eskaleeiematen zizkien bere poltsako txanpon zuri guz-tiak, nahiz eta ez izan inola ere bihozbera horra-tio, ezta ere besteren antsiak erraz hunkitzekoa,laborarien artetik irtendako jenderik gehienabezala, beti gordetzen baitute ariman gurasoeneskuetako maskurduratarik zertxobait.

Otsailaren bukaera aldera, Renault zaharrak,bere sendakuntzaren oroigarri, berak ekarri zionbere suinari puloi bikain bat, eta hiru egun gera-

Page 145: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tu zen Tostesen. Charles bere gaixoekin lanpetu-rik izaki, Emmak egin zion lagun. Gelan pipatzenaritu zen, suburnietara tuka egin zuen, nekazari-tzaz, zekorrez, behiez, hegaztiez eta udalaz min-tzatu zen; alafede non, hura joan zenean, beraere harritu zuen atseden sentimendu batez itxibaitzuen Emmak atea. Bestalde, ez zuen ezere-kiko ez inorekiko arbuiorik ezkutatzen; eta noiz-behinka iritzi bitxiak azaltzeari ekiten zion, one-tsi ohi zena gaitzetsiz, eta gauza zitalak edoinmoralak onetsiz: eta horrek begiak zabal-zabalireki arazten zizkion bere senarrari.

Zorigaizto honek betirako iraun behar otezuen? Ez al zen ba hartatik irtengo? Berak erebalio zuen horratio, zoriontsu bizi ziren emaku-me guzti haiek adina! Ikusiak zituen, Vaubyes-sarden, kaizu astunagoa eta portaera arruntago-ak zituzten dukesak, eta Jainkoaren injustiziahiguintzen zuen; burua horma kontra ipintzenzuen negar egiteko; bekaizti zen bizitza zalapar-tatsuez, gau mozorrotuez, plazer mutiriez, berakezagutzen ez zituen eta hauek nonbait emanbehar zituzten zorabio guztiengatik.

Page 146: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Zurbiltzen ari zen eta bihotz-tupakoak izanohi zituen. Charlesek suharbelarra eta alkanfor-bainuak hartu arazi zizkion. Entseiatzen zutenorok, are gehiago narriatzen zuela zirudien.

Zenbait egunetan oparotasun sukarti batezeleketatzen zen; asaldapen hauei, Bat-batean,zurrundurak jarraikitzen zitzaizkien, non hitzegin gabe, mugitu gabe geratzen baitzen.Orduan suspertzen zuen gauza bakarra, potoxinbat Kolonia-ur besoetan zabaltzea izaten zen.

Tostesez etengabe kexu zenez, Charlesi iru-ditu zitzaion, haren gaitzaren arrazoia herri har-tako eraginen batean zetzala zalantzarik gabe,eta, ideia horretan finkaturik, beste nonbaiteramediku joatea pentsatu zuen serioski.

Hartan, Emmak ozpina edan zuen argaltzea-rren, eztul txiki lehor bat harrapatu zuen etazeharo galdu zuen jangura.

Kostatzen zitzaion Charlesi Testes uztea, lauurtez egon ondoren eta bertan tokia egiten hasiazen momentuan. Beharrezkoa bazen, ordea!Rouena eraman zuen, bere irakasle-ohia ikuste-ra. Nerbiotako gaitza zen: giroz aldatu beharzuen.

Page 147: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Batera eta bestera bila ibili ondoren, Charle-sek jakin zuen, bazela, Neufchatelgo eskual-dean, Yonville-l’Abbaye zeritzan herri handi bat,eta bertako medikua, poloniar errefuxiatu bat,aurreko astean aldegin berria zela. Beraz herrikobotikarioari idatzi zion galdetuz ea zenbatekoazen biztanlegoa, hurbileneko ofiziokidea zer dis-tantziatara aurkitzen zen, lehengo medikuakurtean zenbat irabazten zuen, e.a.; eta, erantzu-nak atseginkorrak izan zirenez, udaberri alderahara aldatzea erabaki zuen, baldin eta Emmarenosasuna hobetzen ez bazen.

Egun batez, abioaren aurrikuspenean kaxoibateko gauzak zuzentzen ari zela, behatzak zula-tu zituen zerbaitekin. Bere ezkontzako loresorta-ren burdinazko hari bat zen. Laranja-loreak hau-tsez hori zeuden, eta satenezko xingolak, zila-rrezko eraztunak, bazterretan listen ari ziren.Surtara bota zuen. Lasto lehorra baino aiseagosutu zen. Gero errauts gainean sasi gorri batbezala izan zen, eta poliki-poliki karraskatzenzihoan. Erretzen begira egon zitzaion. Kartoizkobikor txikiek zapart egiten zuten, latoizko hariakbihurritu egiten ziren, galartzua funditu egiten

Page 148: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zen; eta paperezko lorehostoak, malgorturik, txi-meleta beltzen gisa plakan zehar kulunkatuz,azkenean hegan joan ziren tximiniatik barrena.

Tostesetik joan zirenean, martxoan, madameBovary haurdun zegoen.

Page 149: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

BIGARREN PARTEA

Page 150: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—I—Yonville-l’Abbaye (jada hondakinik ere gera-

tzen ez den aintzinako Kaputxinoen komentu batzela eta horrela izendatua) Rouendik zortzi lego-atara dagoen herri bat da, Abbevilleko errepi-dearen eta Beauvaiskoaren artean, Rieule erre-ka txikiak ureztatzen duen haranaren zokoan,bere bokale aldera hiru errota jira arazi ondorenAndellera jaurtikitzen dena, eta honetan amua-rrain batzuk ere izaten dira, zeinak kainaberazarrantzatzen mutikoak igandetan laketzen diren.

Errepide nagusia La Boissieren uzten da etaordekari jarraikitzen zaio Leuxko aldaparen gai-nera arte eta handik begiztatzen da harana.Zeharkatzen duen errekak, fisonomia desberdi-neko bi eskualde bezala egiten ditu hartaz: ezke-rretara dagoen guztia belardi da, eskuinetaradagoen guztia labore. Belazea muino apalezkoburute baten pean luzatzen da Bray eskualdekolarreekin atzealdetik elkartzeko, eta aldiz ekial-detik, lautada, emeki-emeki igoz, zabaltzen doaeta begibistatik galtzerainoko guztian hedatzen

Page 151: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ditu bere gari-soro horailak. Belar ertzetik iragai-ten den urak bereizten ditu marra zuri batezbelartzarien kolorea eta ildoena, eta landak,horrela, zabaldutako mantu handi bat dirudi,zilarrezko galartzu batez mendelturik balusazkolepoa duela.

Ortzimugan, iristerakoan, zure aurrean ditu-zu Argueilko basoko haritzak, goitik behera arroilgorri luzez, desberdinez, marraturiko Saint-Jeanaldapako malkarrekin. Euriteen lorratzak dira,eta arrilu-nabardura horiek, mendiaren koloregrisaren gainean xerra meharretan ebakiak,harago inguruko eskualdean darien metaliturrianitzetatik datoz.

Normandia, Pikardia eta Ile-de-Francerenarteko mugaldean gara hemen, lurralde bortea,eta bertako hizkera elairerik gabea da, halaberpaisaia aiurririk gabekoa. Hemen da eskualdeosoko Neufchatel-gaztarik txarrena egiten dena,eta, bestalde, nekazaritza nekosoa da, zeren etasimaur ugari behar baita hondarrez eta harrizbetetako lur tortoil hauek gozatzeko.

1835. urtera arte ez zegoen Yonvillera iriste-ko bide taiuzkorik; baina garai inguru hartan

Page 152: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

moldatu zuten Abbevilleko errepidea Amiensko-arekin lotzen duen auzabide handia, RouendikFlandres aldera doazen gurtzainek batzuetanerabiltzen dutena. Halere, Yonville-l’Abbayekbere hartan iraun du, bere irtenbide berriakarren. Soroak hobetu ordez, belazeetan tema-tzen dira oraindik ere, nahiko esmoil izan arren,eta hirigune nagiak, lautadatik aldenduz, ibaialdera hazten segitu du noski. Urrundik ikustenda, ibai ertzean luze etzanik, ur bazterrean sies-ta egiten ari den unai baten gisa.

Aldaparen barrenean, zubiaren ondoren, gal-tzara bat hasten da ikararbola gaztez landatua,eta zuzen-zuzen eramaten zaitu herriko lehenetxeetaraino. Laparresiz inguraturik daude, erai-kin sakabanatuz betetako larrainen erdian, tola-reak, gurditegiak eta destilategiak zuhaitz hosto-tsuren pean barreiatuak, beren adar artetik zin-tzilik esku-eskilarak, hagak edo segak dituztela.Lastozko teilatuak, begien gainera eroritakolarruzko txanoak bezala, behe leihoen gutxi-gora-behera hereneraino jaisten dira, hauenbeira lodi sabelduak erdian koskor batez horni-tuak daudelarik, botilipurdien eran. Habe beltzek

Page 153: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

diagonalean zeharkatzen duten igeltsuzko hor-man tarteka udareondo erkinen bat atxikitzenda, eta ezkaratzek beren ateetan txanketa jira-kor txiki bat dute, sagardotan bustitako ogibeltzpapur batzuk mokokatzera atalarrira datozentxitoetatik babesteko. Larrainak gero eta estua-goak dira, etxebizitzak bata bestearengandikhurbilago, laparresiak desagertzen doaz; garoxorta bat dilindan dabil leiho baten pean erratz-kirten baten puntan; errementari baten sutegiadago eta segidan gurdigin bat kanpoan kamioaere hartuz bi edo hiru gurdi berri dituela. Gero,hesitura batean barrena, etxe zuri bat ageri da,behatza ezpainetan pausaturik duen Amourbatek apaindutako belartxagune borobil batezbestaldetik; mailadiaren alde bakoitzean burdi-nazko bi ontzi daude; atean zigiluek distira egi-ten dute; notarioaren etxea da, eta herri-ingu-ruetako ederrena.

Eliza kaleaz bestaldean dago, hogei pausoaurrerago, plazaren sarreran. Inguruan duenkanposantu txikia, besoak bertan pausatzekoaltura duen horma batez itxia, hain dago hilobizbetea non lurrazaleko harri zaharrek etenik

Page 154: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

gabeko lauzadura osatzen baitute, eta belarrakberez marraztu ditu lauki berde erregularrak.Eliza erabat berreraiki zuten Charles X.ren erre-getzako azken urteetan. Zurezko sabaia guene-tik usteltzen hasia da eta, han-hemenka, berekolore urdinean zulogune beltzak ditu. Atearengainaldean, organoak zeudekeen tokian, gizo-nentzako solairu bat dago, eskalaproien peanburrunba egiten duen eskilara kiribil batekin.

Egun-argiak, kolore bereko leiartzetatik hel-durik, saiheska argitzen ditu, han-hemenka tapiziltzatu batzuez jantzitako hormaren trabeseanlerrunkaturik dauden bankuak, eta tapizenazpialdean letra handiz hitz hauek: «Halako Jau-naren bankua». Harago, eliza-barnea mehartzenden tokian, konfesionarioak bikotea osatzen duAmabirjinaren estatua batekin, satenezko soine-koz jantzia, zilarrezko izarrez betetako tulezkomantalina bat buruan, eta masailak Sandwichirletako idolo batek bezala arras purpureztatuak.Azkenik Saint-Familleren kopia batek, BarneMinistroak opari egina, lau argimutilen arteanaldare nagusia dominatuz, burutzen du hondoan

Page 155: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ikuspegia. Koruko aulkiak, pinu-zurezkoak, pin-tatu gabe geratuak dira.

Merkatuak, alegia hogeiren bat zutabek sos-tengaturiko teilazko teilatu bat, berak bakarrikhartzen du Yonvilleko plaza handiaren erdiainguru. Udaletxea, Parisko arkitektu baten disei-nuen aranera eraikia,tenplu greziar baten mol-dekoa da, botikarioaren etxearen alboan kantoiaegiten duela. Behe-oinean hiru pilare jonikodauzka, eta lehen oinean puntu-erdiko arkuzlorio bat, eta aldiz burutzen duen tinpanoa galiaroilar batek betetzen du, hanka batez Kartan fin-katua eta besteaz justiziaren balantza sostenga-tuz.

Baina begiak gehien erakartzen dituena, Liond’Or ostatuaren aurrez aurre, zera da, Homaisjaunaren botika! Arratsean, gehienbat, bere kin-kea pizturik dagoenean eta bere erakusleihoaapaintzen duten kristalezko poto gorri eta ber-deek lurrean, urrutira, beren bi argi-koloreakluzatzen dituztenean, orduan, haietan barrena,Bengalasuetan bezala, botikarioaren errainuasumatzen da bere pupitrearen gainean ukondo-ak tinkaturik. Bere etxea, goitik beheraino, izkri-

Page 156: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bu-plakaz estalirik dago idazkera ingelesez, biri-biltxoz, moldez: «Vichy, Seltz eta Bareges urak,arropa arazkorrak, Raspail sendagaia, Arabia-rren rakahuta, Darcet pastilak, Regnault kipurra,bendak, bainuak, osasun-txokolateak, e.a. Etaizenburuak, dendaren zabalera osoa hartuz,urrezko letratan dio: Homais, farmazilaria. Gero,dendako zokoan, salmenta-mahai gainean gar-dainaturiko balantza handien atzean, ‘laborate-gia’ hitza hedatzen da ate kristaldun baten gai-nean zeinak, bere alturaren erdialdera, berriroerrepikatzen baitu Homais, urrezko letraz, azpibeltz baten gainean.

Horrez gero ez dago beste zer ikusirik Yonvi-llen. Kalea (bakarra), fusil tirabide bateko luzera-koa eta zenbait dendaz hegitua, Bat-bateanbukatzen da kamioaren bihurgunean. Eskuineta-ra uzten bada eta Saint-Jean aldapa beherajarraituz gero, berehala heltzen da kanposantu-ra.

Kolera garaian, handiagotzeko, horma-aldebat eraitsi egin zuten eta alboan hiru akre lurerosi; baina zati berri hau guztia ia habitatu gabedago, eta hilobiak, garai batean bezalaxe, ate

Page 157: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ondoan metatzen segitzen dute. Zaindaria, berabaita aldi berean ehortzailea eta elizako sakris-taua (horrela parrokiako gorpuetatik etekinbikoitza atereaz), hutsik dagoen lurraldeaz balia-tu da bertan patata ereiteko. Urterik urte, horra-tio, bere sorotxoa murrizten ari da, eta, izurritebat datorrenean, ez daki heriotzengatik poztubehar duen edo hilobiengatik penatu.

— Zu hildakoen lepotik bazkatzen zara, Lesti-boudois! esan zion azkenik, egun batez, apaizjaunak.

Mintzo ilun horrek pentsa arazi egin zion;denboraldi batez gerarazi zuen; baina, gauregun ere oraindik, bere tuberkuluen laborantza-ri jarraikitzen zaio, eta baieztatu ere sotiltasunausartez baieztatzen du haiek beren kasa erne-tzen direla.

Kontatu bide diren gertaeren ondoren,eskierki ezertxo ere ez da aldatu Yonvillen. Lato-rrizko hirukoloretako banderak jiraka segitzen duelizako kanpandorrearen puntan; moda-saltzai-learen dendak indianazko bi banderolak kulun-katzen ditu oraindik haizetan; botikarioaren hilo-rrak, ardagai zurizko paketeen gisa, gero eta

Page 158: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

gehiago ari dira usteltzen beren alkohol arretan,eta, ostatuko ate handiaren gainean, urrezkolehoi zaharrak, euriek destindaturik, oraindik erebidariei bere toto-kizkurrak erakusten dizkie.

Bovary senar-emazteek Yonvillera iritsi beharzuten egunean, Lefrançois andere alarguntsa,ostatu honetako etxekoandrea, hain zebilen lan-peturik non izerdi patsetan ari baitzen bereeltzeei eragiten. Merkatu eguna zen, biharamu-nean, herrian. Aurrez haragia ebaki beharrazegoen, oilaskoak garbitu, salda eta kafea egin.Gainera, bere ostalierren bazkaria ere bazeukan,medikuarena, haren emaztearena eta haien nes-kamearena; billarrak algara bizitan burrunba-tzen zuen; hiru errotari, sala txikian, deika ariziren pattar eske; egurra garretan zegoen, txin-garrak pindarka, eta, sukaldeko mahai luzearengainean, arkume-laurden gordinen artean, platerpilak altxatzen ziren, espinakak txikitzen ariziren pikaderaren astinduekin dardara eginez.Eskortan hegaztiak kakarazka entzuten zirenneskamea atzetik segika zutela lepoa mozteko.

Gizon bat, larru berdezko oskierrestak oine-tan, baztangak apur bat markatua eta buruan

Page 159: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

urrezko purpuxetadun balusazko txanoa, bizka-rra berotzen ari zen tximiniaren kontra. Bereaurpegiak ez zuen azaltzen berekiko atseginabaino, eta bere buruaren gainean, zumitzezkokaiola batean, zintzilikaturiko gardantxuloakbezain aire lasaia zeukan bere bizitzan: botika-rioa zen.

— Artemise! egiten zuen garrasi ostalersak,txikitu egurra, bete pitxarrak, ekarri pattarra,mugi zaitez! Gutxienik ere jakingo banu behin-tzat, zuk espero duzun jende horri zer postreeskaini! Ene Jainkoa! etxealdaketako horiek ekindiote berriz ere beren zalapartari billarrean! Etaate handiaren azpian geratu den beraien gurdia?Hirondelle trebe da iristerakoan hori deboilatze-ko. Hots egiozu Polyteri hortik eraman dezan!...Esatea ere, Homais jauna, gaur goizaz gerobeharbada hamabost partida jokatu dituztela etazortzi pitxar sagardo edan!... Baina tapiza urratubehar didate, segitzen zuen andreak urrunetikhaiei begira, bere bitsadera eskuan.

— Kaltea ez litzateke handia, erantzun zuenHomais jaunak, erosiko zenuke beste bat.

— Beste billar bat! alarguntsak oihuka.

Page 160: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Honek ezin baitu gehiago iraun, madameLefrançois, berriro ere esango dizut, oker zaude!oso oker zaude! Eta gainera billarzaleek, gauregun, zulo estuak nahi dituzte eta makila astu-nak. Jada karanboletara ez da jokatzen; denaaldatu da! Garaiekin batera aurreratu behar da!Begira Tellierri, hori bai...

Ostalersa gorri-gorri jarri zen amorruz.— Haren billarra, nahi duzuna esan, zurea

baino politagoa da; eta, eman dezagun, Polonia-ren aldeko edo Lyongo uholdetuen aldeko txa-pelketa patriotiko bat antolatzea pentsatzendela...

— Hori bezalako txaldanek ez gaituzte, ez,beldurtuko! moztu zuen ostalersak, bere sorbal-da gizenak altxatuz. Tira! tira! Homais jauna,harik eta Lyon d’or bizirik den arte, jendea honaetorriko da. Gure poltsan ez dabil haizerik! Aldizgoiz hauetako edozeinetan ikusiko duzu Cafefrançais itxita, eta leiho aurrean kartel ederbatekin!... Nire billarra aldatu, jarraitzen zuenbere golkorako hitz eginez, hain erosoa zait gai-nera nire lixuba jasotzeko, eta bertan, ehiza

Page 161: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

garaian, sei bidaiari ere sartu izan ditut gaineanlotan!... Eta Hivert barekondo hori ez da heltzen!

— Zure jaun horien afarirako al zaude haienzain? galdetu zuen botikarioak.

— Zain egon? Eta baina Binet jauna! Seiakjotzearekin batera ikusiko duzu sartzen, izan erebera bezalako beste bat ez baita lurbira osoanpuntualtasunerako. Bere tokia behar du beti salatxikian! Nahiago luke hil, beste leku batean afal-tarazi baino! eta hain mixkina da! eta sagardoa-rekin hain asmagaitza! Ez da monsieur Leonbezala; hura, batzuetan zazpietan iristen da,baita zazpi t’erdietan ere; jaten duenari ez diobegiratzen ere. Hori bai gizaseme zintzoa! Inoizez hitz bat bestea baino ozenago.

— Izan ere bada diferentziarik franko, bistanda, hezkuntza jaso duen norbaiten eta zergabil-tzaile den karabinero-ohi baten artean.

Seiak jo zuten. Binet sartu zen.Xenila urdinez jantzita zegoen, bere gorputz

argalaren inguruan bere kasa zuzen-zuzen eror-tzen zitzaiola, eta larruzko bere bonetak, burugainean kordoiz lotutako belarriduna, agerianuzten zuen, kopetegal altxatuaren azpian, kas-

Page 162: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

koaren ohiturak beheititua zuen bekoki soila.Oihal beltzezko gerrontzea zeraman, zurdilezkolepokoa, galtza grisak, eta, urtaro orotan, berebehatzetako joanikoteak medio bi kozkor parale-lo zituzten bota ongi lustratuak. Ilepunta batekberak ere ez zuen gainditzen bere bizar gorria-ren muga-lerroa, zeinak, matrailezurra inguruka-tuz, lorearlo baten hegiak bezala kokatzen bai-tzuen bere aurpegi hits luzea, bere begi txikiekineta sudur makoarekin. Karta-joko guztietan tre-bea, ehiztari ona eta idazkera eder baten jabe,tornu bat zeukan etxean eta hartan jolasten zenetxea-bete zeuzkan dafaila-uztaiak egiten, artis-ta baten joranaz eta burges baten berekoikeriaz.

Sala txikirantz abiatu zen: baina lehenik hiruerrotariak atera arazi behar izan zen; eta Binet,bere mahaia hornitzen egin zuten denbora guz-tian, isilik egon zen bere tokian, berogailuarenondoan; gero atea itxi zuen eta boneta erantzizuen, ohi bezala.

— Ez dira horratio kortesiak izango mihia his-tuko diotenak! esan zuen botikarioak, ostalersa-rekin bakarrik geratu zen orduko.

Page 163: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Sekulan ez du gehiago hitz egiten, eran-tzun zuen andreak; etorri ziren hona, joan denastean, bi oihal-saltzaile bidaiari, grazia handikomutilak, eta, arratsean, egundoko gauza barre-garri pila kontatu zuten, niri barrez malkoak ate-ratzeraino: ba aizu! berak hortxe segitu zuen,konkor-konkor, hitzik esan gabe.

— Bai, esan zuen botikarioak, ez imajinazio-rik, ez ateraldirik, lagunarteko gizona egitenduenik ezertxo ere ez!

— Baliakizunik baduela diote ba, halere,argudiatu zuen ostalersak.

— Baliakizunak! errepikatu zuen Homais jau-nak; horrek, baliakizunak? Bere kirakoen artean,baliteke, erantsi zuen beste tonu lasaiago batez.

Eta berriro berak:— Ah! harreman ugari dituen negozio-gizon

bat, legegizon bat, mediku bat, farmazilari bataldartetsu eta oies ere bilakatzerainoxe arazotu-rik egotea, nik ulertzen dut; horrelako hamaikaaipatzen da historian! Baina, gutxienez ere,horiek zerbaitetaz pentsatzen dute behintzat.Niri, esate baterako, zenbat aldiz gertatu ote zaitetiketa bat idazteko bulegoko mahai gainean

Page 164: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

nire lumaren bila ibiltzea eta, noizbait ere, nirebelarrian ipinia nuela kausitzea!

Hartan, Lefrançois andrea atera irten zen,Hirondelle iristen ez ote zen begiratzera. Ikaratuegin zen. Beltzez jantzitako gizon bat sartu zenBat-batean sukaldean. Nabari zen, arrastirikoazken zohargitara, aurpegi gorrizta zeukala etagorputz atletikoa.

— Zerbait egin al dezakegu zuretzako, apaizjauna? galdetu zuen ostatuko etxekoandreak,sukanean beren kandelekin zutabe-zerrendagisa ipinita zeuden kobrezko argimutiletariko bathartzen zuen bitartean; zerbait hartu nahi alduzu? Arakatz likore ttantta bat, baso bat ardo?

Kortesia handiz errefusatu zuen elizgizonak.Aurreko batean Ernemonteko komentuan ahaztuzuen guardasolaren bila zetorren, eta, hura arra-tsean bertan apaizetxera norbaiten bidez era-man arazi ziezaion madame Lefrançoisri eskatuondoren, irten egin zen elizara joateko, Angelusajotzen ari baitzen.

Botikarioak, haren oinetakoen hotsa plazanjada entzun ez zuenean, zuela gutxiko harenportaera oso desegokia kausitu zuen. Freskaga-

Page 165: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

rri bat onartzeari uko egite hura, hipokresiarikgorrotagarriena iruditzen zitzaion; apaizek guz-tiek ematen zioten zurrutari inork ikusten ezzituenean, eta hamarrenen garaiak itzularaztensaiatzen ziren.

Ostalersak bere apaizaren defentsa hartuzuen:

— Gainera zu bezalako lauri egingo liokehorrek gerrentzin bere belaunaren gainean. Joanden urtean, lastoa jasotzen lagundu zion gurejendeari; eta sei ahotz-haxe ere eramaten zituenbatera, indartsua izan horratio!

— Ederto! esan zuen botikarioak. Bidal itzazugero zure alabak konfesiora horrelako sasoiaduten morroskoengana! Gobernua banintz,hilean behin apaizei odolateratzea egin arazikonieke, nik. Bai, madame Lefrançois, hilero, flebo-tomia oparo bana, gizabidearen eta ohitureninteresez!

— Baina zaude isilik, Homais jauna! Fedega-bea zara zu! Ez daukazu erlijiorik!

Botikarioak erantzun zuen:— Nik badut erlijioa, nire erlijioa, eta horiek

guztiek baino gehiago gainera, beren berritxuke-

Page 166: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ria eta komeriantekeria guztiekin ere! Aitzitik,nik Jainkoa adoratzen dut! Izaki Gorena, Sortzai-lea badela sinesten dut, edozein delarik ere, horigutxi axola, hemen behean ipini gaituena gurehiritar-eginkizunak eta famili-gurasorenak bete-tzeko; baina nik ez daukat joan beharrik, elizabatera, zilarrezko ontziei muin ematera eta gubaino hobeto elikatzen diren zurikondo pila horinire poltsatik gizentzera! Zeren eta Jainkoa oho-ratu liteke era berean baso batean, landabatean, edo baita ortze-sabaiari so ere, aintzina-koek bezala. Nire Jainkoa, neurea, SokratesenJainkoa da, Franklinena, Voltairerena eta Beran-gerrena! Ni, bikario saboiarraren Fede-aitorpe-naren eta 89.eko printzipio hilezkorren aldenago! Eta ez dut noski ametitzen gure Jainkoa-ren gizontxorik makila eskuan bere baratzeanpasiatzen dabilenik, bere lagunak balea-sabele-tan ostatatzen dituenik, garrasi bat boteaz hileta hiru egunen buruan berpizten denik: gauzazentzugabeak beren baitan, eta, bestalde, fisika-ko lege guztien kontrakarrakoak zeharo; etahonek, bide batez, frogatzen dizu, apaizak betiere ezjakinkeria nabarmen batean murgildurik

Page 167: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

egon direla, eta herriak ere beraiekin batera hor-txe hondoratzen saiatzen direla.

Isildu egin zen, entzulegoaren begien bilabere inguruan, zeren, bere suharrean, botikario-ak, momentu batez, bete-betean udal batzarral-dian zegoela uste izan baitzuen. Baina ostatukoetxekoandreak jada ez zion entzuten: urrunekoburrundara bati luzatzen zion belarria. Landobaten zarata nabaritu zen lurra jotzen zutenferra lasa batzuen klaskaketarekin batera, etaHirondelle, noizbaitean, ate aurrean gelditu zen.

Kutxa hori bat zen bi gurpil handik garraia-tua, zeinak, gainalderaino igotzen zirelarik,bidaiariei kamioa ikusten galarazi eta bizkarrakzikintzen baitzizkieten. Bere leihatila estuetakoleiar txikiek dardara zegiten beren markoetankotxea itxirik zegoenean, eta lohi-zipriztinak gor-detzen zituzten, han-hemenka, ekaitz-euriek ereerabat garbitzen ez zuten hauts-geruza zaharra-ren artean. Hiru zaldiz uztarritua zen, eta haue-tarik bata aurreratua, eta, aldapak jaisterakoan,azpia jotzen zuen binbilikatuz.

Yonvilleko burges batzuk bildu ziren plazara;guztiek batera hitz egiten zuten, berriak, argibi-

Page 168: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

deak eta xixtroak eskatuz: Hivertek ez zekiennori erantzun. Herrialdeko mandatuak hiritik egi-ten zituena bera zen. Dendetara joaten zen,zapatariari larru-bilguak ekartzen zizkion, perra-tzaileari burdinak, bere amorantearentzako sar-dina-zahar dupa, txapelginarenetik ginbailak,ileapaindegitik bilordeak; eta, bidean barrena,itzultzerakoan, bere paketeak banatzen zituen,eskortetako itxituren gainetik botatzen zituela,bere eserlekuan zutik, eta birikak betean deiadareginez, bere zaldiak bakarrik zihoazen bitartean.

Ustekabe batek berandutu zuen; madameBovaryren xarlango emeak landetan zehar ihesegin zuen. Ordu laurden luze batez xixtuka arituzitzaizkion. Hivert itzuli ere egin zen legoa erdibat atzera, hauteman zuela ustetan minutuero;baina bideari jarraiki behar izan zitzaizkion.Emmak negar egin zuen, haserretu zen; ezbeharhorren errua Charlesi leporatu zion. Lheureuxjauna, landoan berarekin aurkitzen zen oihal-merkatari bat, saiatu zen hura kontsolatzen gal-dutako zakurren mila exenpluren bidez, urteluzeren buruan beren jabea ezagutzen ohi dute-la-ta. Halako bat aipatu zuen, berak zioenez,

Page 169: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Constantinoplatik Parisera itzuli zena. Bestebatek berrogeitamar legoa egin omen zituenzuzen-zuzenean eta lau ibai iragan igerika; etabere aitak berak ere izan omen zuen txalin-txa-kur bat, zeinak, hamabi urte kanpoan pasa ondo-ren, Bat-batean bizkarrera jauzi egin baitzion,arrats batez, kalean, kanpoan afaltzera zihoanbatean.

Page 170: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—II—

Emma jaitsi zen lehenengo, eta ondoren Feli-cite, monsieur Lheureux, inude bat, eta Charlesbere txokoan iratzarri beharra izan zen, gauaheldu orduko hantxe lo seko geratua baitzen.

Homais azaldu zen, bere kortesia eskaini zionMadameri eta adeitsuki agurtu zuen Monsieur,haiei zerbitzurik eskaini ahal izanaz xarmaturikzegoela esan zuen, eta bere burua gonbidatzekoatrebentzia izan zuela erantsi zuen txeratsuki,gainera bere emaztea kanpora joana baitzen.

Madame Bovary sukalderatu zenean, suton-dora hurbildu zen. Bere bi behatzen puntaz beresoinekoa belaunen gainetik atxiki eta, horrelaorkatiletaraino altxaturik, botin beltzez jantzita-ko bere oina garretarantz luzatu zuen jiraka erre-tzen ari zen arkume-izterraren gainetik. Suakbete-betean argitzen zuen, bere soinekoaren bil-bea, bere larrazal zuriko txularme berdinak,baita tarteka ñirñirkatzen zituen bere betazalakere argi gordinez gardenduz. Erdirekitako atetik

Page 171: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zetorren haizearen ufakoaren arabera koloregorri zabala hedatzen zitzaion gainera.

Suaz beste aldetik, gizon gazte ilehori batbegira ari zitzaion isil-isilik.

Yonvillen, nonbait zen Guillaumin notarioarenurgazle, asper-asper egiten zenez, monsieurLeon Dupuis-k (bera zen Lion D’or-eko maizene-ko bezeroetarik bigarrena) bere otordu garaiaatzeratu egiten zuen, arratsa solasean iragaite-ko aukerako bidaiariren bat ostatura helduko otezen zain. Bere lanbidea burutu eta besterik zeregin asmatu ezinik, punttu-punttuko orduan iritsibeharrean gertatzen zen zenbait egunez, etazoparekin ekin eta harik eta gaztarekin bukatuarte Bineten hizjario-erasoa jasan behar izatenzuen. Pozik onartu zuen, beraz, ostalersaren pro-posamena helduberriekin batera afaltzeko, etajangela handira pasatu ziren, non madameLefrançoisek, arrandiz, presta arazia baitzuenlau kubiertoz mahaia.

Homaisek bere txapel greziarra erantzi gabesegitzeko baimena eskatu zuen, mukieriarenbeldurrez.

Gero, bere alboko damarengana itzuli eta:

Page 172: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Madame, eskierki unatu xamar zara. Izu-garriak baitira izan ere gure Hirondelle horrenbarruan hartzen diren astinduak!

— Egia da hori, erantzun zuen Emmak, bainazalapartak dibertitu egiten nau beti; lekuz alda-tzea atsegin dut.

— Hain da aspergarria izan ere, hasperenduzuen urgazleak, beti leku batera bertara iltzatu-rik egon beharra.

— Ni bezala bazeunde, esan zuen Charlesek,etengabe zaldiz ibiltzera beharturik...

— Baina, jarraitu zuen Leonek madameBovaryrengana zuzenduz, atseginagorik ezdago, nire ustez; ahal denean behintzat, erantsizuen.

— Gainera, zioen botikarioak, medikuntza-lana gure eskualde hauetan ez da oso neketsua;zeren gure kamioen egoerak kabrioletaz balia-tzeko bidea ematen baitu, eta, gehienetan, nahi-ko ongi ordaindu ohi da, laborariek ondasunikaski izaki. Medikuntzaren ikuspuntutik, heste-min, marranta, sabeljario eta antzeko kasuarruntez aparte, uzta garaiko helgaitzen bat edobeste izaten dugu noizbehinka, baina guztitara

Page 173: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ere, gauza larririk asko ez, bereziki seinalatzeko-rik ez, umorotz ugariak izan ezik, eta hauek,zalantzarik gabe, gure nekazarien etxebizitzeta-ko higiene-kondizio tamalgarriek eraginak. Ah!borrokatu beharreko aurreritzi frankorekin topoegingo duzu, Bovary jauna; ohiturazko hamaikaburugogorkeria ere bai, eta zure zientziaren aha-legin guztiek egunero haien kontra topo egingodute; zeren oraindik ere bederatziurrenetara,erlikietara, apaizarengana jotzen baita, noski,medikuarengana edo botikarioarengana zuze-nean etorri baino lehen. Halere, klima, egiaesan, ez da hain txarra, eta gure herrian lauro-geita hamar urtetatik gorakoak ere batzu-batzukbaditugu. Termometroa (neuk egiaztatu izandut) neguan lau gradutaraino jaisten da, eta,urtegarai bortitzenean hogeita bost, asko jotahogeita hamar zentigradutara heltzen da, alegiahogeita lau Reaumur gehienez ere, edota berro-geitamalau Fahrenheit (neurri ingelesa), gehia-gorik ez! — eta, hain zuzen, alde batetik Argueil-ko basoak babesten gaitu iparreko haizeetatik,bestalde Saint Jean mendiak mendebaleko hai-zeetatik; eta bero hau, hala eta guzti ere ibaiak

Page 174: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

jaregiten duen lurruna eta larreetan aurkitzendiren anitz piztia direla medio, hauek, zuk daki-zun bezala, amoniako ugari bafadatzen baitute,alegia gatzugaia, hidrogenoa eta oxigenoa (ez,gatzugaia eta hidrogenoa bakarrik), eta honeklurreko lupetza basituz, lurrun-jario guztiaknahasiz, nolabait esateko guztiak sorta bateanbilduz, eta eguratsean hedaturiko elektrizitatea-rekin, dagoenean behintzat, bere kasa konbina-tuz, luzarora ahal izango luke, lurralde tropikale-tan bezala, kirats osasungaitzik sortu; — berohau, alegia, egokiro epeldurik gertatzen da sor-burua duen lekuan, edota zehazkiago esatekosorburua lukeen aldean, hots, hegoaldean, hego-ekialdeko haizeen eraginez, hauek, Seine ibaianbarrena iragaitean berez freskaturik, batzuetanBat-batean heltzen zaizkigu, Errusiako haizego-rriaren gisa.

— Inguruetan paseabideren batzuk izango aldituzue behintzat? zioen madame Bovaryk gizongazteari mintzo.

— Oh! oso gutxi, erantzun zuen hark. Paturederitzan leku bat badago, aldapa gainean, basohegian. Batzuetan, igandez, hara joaten naiz, eta

Page 175: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

hantxe egoten naiz liburu batekin, eguzkiarensarrerari begira.

— Eguzkiaren sarrera bezain gauza miraga-rririk ez da niretzat, zioen damak, eta batez ereitsasertzean.

— Oh! biziki maite dut itsasoa, esan zuenmonsieur Leonek.

— Eta bestalde ez al zaizu iruditzen, ihardetsimadame Bovaryk, izpirituak librekiago bogatzenduela zabalera mugagabe horretan, zeinarenbetespenak arima jasotzen baitizu eta idealareneta amairik gabearen ideiak ematen baitizkizu?

— Gauza bera gertatzen da mendialdekozenbait paisaiatan, esan zuen Leonek. Iaz Sui-tzan izan zen lehengusu bat badut nik, eta harkesan zidanez, lakuen poesia, urjauzien xarma,glaziareen eragin itzela ezin omen dira irudikatu.Handitasun sinesgaitzeko pinuak ikusten omendira, uramiletan zehar, eta erroitzetan eskegita-ko etxolak, eta han, zure azpian mila oin behera-go, ibarrak bere zabaltasun osoan, hodeien tar-teguneetatik. Ikuskari horiek entusiasmagarriakizan behar dute, otoitzera eragin, extasira!Horrela ez nau bat ere harritzen musikari ospe-

Page 176: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tsu harenak, bere irudimena hobeto kilikatzea-rren pianoa jotzera leku ikusgarri itzel horietakobaten aurrera joan ohi zen hark.

— Musika egiten duzu? galdetu zuen damak.— Ez, baina biziki atsegin dut, erantzun zuen

gizonak.— Ah! ez iezaiozu jaramonik egin, Bovary

andrea, tarteratu zuen Homaisek bere platera-ren gainera burua luzatuz, apaltasun hutsa da.— Nola gero, adiskide! Eh! orain-hurrengobatean ere, zure gelan, miragarri bikain kanta-tzen zenuen l’Ange Gardien. Laborategitik entzu-ten nizun; aktore bati bezalaxe ateratzen zitzai-zun.

Leonek, hain zuzen, botikarioaren etxeanzuen ostatu, non gelatxo bat baitzeukan biga-rren solairuan, plazara begira. Bere etxenagusia-ren laudorioaz lotsagorritu egin zen, eta hurajadanik medikuarengana itzuli eta Yonvilleko biz-tanle handikienen zerrenda banan-bana jalgi-tzen ari zitzaion. Pasadizoak kontatu eta zenbaitargibide ematen ari zitzaion; notarioaren aberas-tasunak zehazki ez zituela inork ezagutzen, eta

Page 177: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

enbarazurik franko egiten zuen Tuvache etxeaere han zegoela.

Emmak zioen:— Eta zein musika duzu atseginena?— Oh! musika alemana, amets egitera bul-

tzatzen duen hori. — Italiarrak ezagutzen al ditu-zu?

— Oraindik ez; baina datorren urtean ikusikoditut, Parisera bizitzera joango naizenean, nirezuzenbide-estudioak bukatzera.

— Ihes egin duen Yanoda gizarajo hori dela-eta, zioen botikarioak, zure senar jaunari azal-tzea ohore izan dudan bezala; hark egin dituenerokeriei esker, Yonvilleko etxerik erosoenetari-ko batez gozatzeko aukera izango duzue. Batezere mediku batentzat biziro egoki daukana, inorkikusi gabe sartu eta irten ahal izateko eran Allée-ra ematen duen atea da. Bestalde, etxe batera-ko atsegina den gauza oroz horniturik dago: lixi-ba-lekua, sukaldea sukaltatze eta guzti, famili-aretoa, fruitu-umaotegia e.a. Diruari errepara-tzen ez zion mutila zen! Jardinaren buruan, ibaia-ren ertzean, beste gabe udan zerbeza edateko

Page 178: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

pendiz bat eraiki arazi zuen, eta etxekoandreakbaratzea atsegin badu...

— Nire emaztea ezer gutxi aritzen da horre-tan, esan zuen Charlesek; zerbaitetan jarduteagomendatzen zaion arren, beti ere bere gelangeratzen da, irakurtzen.

— Ni bezala, ihardetsi zuen Leonek; izan erezer hoberik arratsean sutondoan liburu batekinegotea baino, haizeak leihoetako beirak astin-tzen dituen bitartean, kriseilu-garraren argi-tan?...

— Ez al da hala? esan zuen damak, bere begibeltzak handi irekirik hari aurrez-aurre tinkatuz.

— Inolako kezkarik gabe, segitu zuen gizo-nak, orduak badoaz joanean. Mugitu ere gabepasiatzen zara ikusi uste dituzun herrialdeetanbarrena, eta zure pentsamenduak, fikzioari atxi-kirik, xehetasunen artean jolas egiten du edoabenturen isladari darraio. Pertsonaien arteannahasten da; badirudi, haien janzturen barneanpirpiraka ari dena zen zarela.

— Egia da! egia da! zioen damak.— Inoiz edo behin gertatu al zaizu, berriro

Leonek, sumatu izan duzun ideia lainotsu bat

Page 179: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

liburu batean topatzea, urrunetik datorren irudiilunen bat, zure sentimendurik zolienaren bete-beteko azalpen gisa?

— Nabaritu izan dut hori, erantzun zuen.— Hain zuzen horregatik, zioen gizonak, niri

batez ere poetak gustatzen zaizkit. Nik olerkiakprosa baino samurragoak idoro ditut, eta gaine-ra askoz hobeto eragiten dute negarra.

— Baina luzera ordea aspertu egiten dute,Emmak ihardetsiz, eta orain, aitzitik, hasi etabukatu hats batean irakurtzen diren istorioakbiziki maite ditut, beldurra eragiten dutenak.Heroe arruntak eta sentimendu epelak, naturandauden bezalakoak, arbuio ditut.

— Eskierki, oharteman zuen urgazleak, biho-tza hunkitzen ez duten obra horiek, nire iritzira-ko, Artearen benetako xedetik urrun geratzendira. Izan ere hain da goxoa, bizitzako desenkan-tuen artean, nobleziazko izakeratan, maitasungarbitan eta zorion-girotan pentsamenduz mur-giltzea. Niri dagokidanez, hemen, mundutikurrun bizi naizelarik, horixe dut nire jostabidebakarra; hain baliakizun gutxi eskaintzen du,eskaini ere, Yonvillek!

Page 180: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Tostesek bezala inolaz ere, esan zuenEmmak; irakurtegi bateko harpidedun izan naizbeti ere.

— Madamek hartaz baliatzeko ohorea eginnahi badit, esan zuen botikarioak azkeneko hitzhauek entzutean, neuk daukat autorerik hobere-nez osaturiko biblioteka bere esku jartzeko: Vol-taire, Rouseau, Delille, Walter Scott, L’Echo desFeuilletons e.a., eta gainera zenbait aldizkari erehartzen dut, hauen artean Le Fanal de Rouenegunero, eta bestalde azken honetako berrie-mailea naiz Buchy, Forges, Neufchatel, Yonvilleeta inguruko herrietarako.

Bazen bi ordu t’erdi mahaian zirela; zeren etaArtemise neskameak, bere oin-puntetako txine-lak baldosa gainean soraioki errestatuz, platerakbanaka-banaka ekartzen baitzituen, dena ahaz-ten zitzaion, ez zuen ezer ulertzen eta beti erebillareko atea erdirekirik uzten baitzuen, kriske-ta-muturraz hormaren kontra danbaka.

Bera ohartu gabe, hizketan ari zen bitartean,Leonek madame Bovary eserita zegoen aulkia-ren barroteetariko baten gainean pausatu zuenbere oina. Damak zeta urdinezko korbatatxo bat

Page 181: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zeraman, zeinak eusten baitzion batistazko lepo-tutuari esola bat bezain zuzen; eta emakumeakegiten zituen buru-mugimenduen arabera, bereaurpegiaren behealdea ehun artean murgiltzenzen edo handik irteten zen emekiro. Horrela,elkarrengandik hurbil-hurbil, Charles eta botika-rioa solasean ari ziren bitartean, elkarrizketauher horietako batean barrena sartu ziren, nonesaldien menturak elkarrenganako sinpatiarenerdimuin finkora eramaten baitu beti ere. Parise-ko ikuskariak, zenbait nobelaren izenburuak,dantza berriak, eta ezagutzen ez zuten mundua,dama bizi izana zen Tostesko herria, orain biakzeuden Yonville, dena arakatu zuten, orori buruzhitz egin zuten afariaren bukaera arte.

Kafea zerbitzatu zutenean, Felicite etxe berri-ko gela prestatzera joan zen, eta afaltiarrekberehalaxe utzi zuten mahaia. MadameLefrançois errautsen ondoan lo zegoen, etamorroia berriz, kriseilua eskuan zuela, Bovaryjaun-andreen zain zegoen beren etxerainolaguntzeko. Bere txima gorrien artean ahotz-izpiak zituen nahasian, eta ezkerreko hankazerren egiten zuen. Bere beste eskuaz apaiz jau-

Page 182: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

naren guardasola hartu zuenean abiatu eginziren. Auzaldea lo zetzan. Arkupetako harroinekerrainu handiak luzatzen zituzten. Lurra erabatgrisa zegoen, uda-gau batez bezalaxe.

Baina, medikuaren etxea ostatutik berrogeitahamar pausotara baitzegoen, ia berehalaxeelkarri gauona opa behar izan zioten, eta lagun-taldea sakabanatu egin zen.

Emmak eskaratzera orduko sentitu zuen beresorbalda gainera erortzen, oihal hezatsu batengisa, igeltsuaren hotza. Hormak berriak ziren etazurezko eskilara-mailek kirrinka egin zuten.Gelan, lehen solairuan, errezelik gabeko leihoe-tatik egunargi zuriska sartzen zen. Zuhaitz-burubatzuk sumatzen ziren, eta urrunago belazeak,ibaiaren bideari jarraiki ilargi-argitan zerion lai-naldetan erdi-hondoraturik. Apartamentuarenerdian nahas-mahasean, komoda-kaxoiak, boti-lak, errezel-makilak, urre-koloreko txistenakaulki gainetan koltxoiekin eta lurrean ontziak, —altzariak ekarri zituzten bi gizonek hantxe utziabaitzuten dena zabarki.

Leku ezezagun batean lotaratzen laugarrenaldia zuen. Lehenengoa komentura sartu zenean

Page 183: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

izan zen, bigarrena Tostesa iritsi zenean, hiruga-rrena Vaubyessarden, laugarrena hauxe zen; etahauetariko bakoitza bere bizitzako fase berribaten ekinera gisa kausitua zitzaion. Berak ezzuen pentsatzen leku desberdinetan gauzak ber-din gerta zitezkeenik eta, hanarteraino bizi izan-dakoa txarra zenez, bizi izateko geratzen zenakhobea izan behar.

Page 184: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—III—Biharamunean, esnatzean, urgazlea haute-

man zuen plazan. Bera gela-jantzitan zegoen.Mutilak burua altxatu eta agurtu egin zuen.Emmak presakako gur bat egin eta berriro leihoaitxi zuen.

Leon zain egon zen egun osoan zehar arra-tsaldeko seiak noiz iritsiko: baina, ostatura sar-tzean, Monsieur Binet besterik ez zuen aurkitumahairaturik.

Bezperako afari hura berarentzat gertaeragarrantzitsua zen; anarteraino inoiz ez zuensolas egin bi orduz segidan dama batekin. Nolazadierazi ahal izan zituen, beraz, eta halako hiz-kera-moldez, aurrez hain ongi ezin esan izangozituzkeen gauza haiek guztiak? Azturaz herabezen, eta aldi berean ahalketik eta itxura egitetikparte duen zuhurtzia hori gordetzen zuen. Yonvi-llen kausitzen zuten, behar den bezalako gizale-gea zuela. Pertsona helduen arrazonamenduakentzuten zituen eta ez zirudien bat ere burube-roa politikan, gauza ohargarria gazte baten bai-

Page 185: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tan. Gainera zenbait dohain ere bazeukan, akua-relaz pintatzen zuen, sol klabea irakurtzen baze-kien, eta atsegin zuen afalondoan literatura lan-tzea, kartetan jokatzen ez zuenean. Homais jau-nak aintzakotzat hartzen zuen bere eskolarenga-tik; Homais andreak txera zion bere atsegintasu-narengatik, zeren sarritan eramaten baitzituenjardinera Homais txikiak, ume beti zikinak, gaiz-ki heziak eta apur bat linfatikoak, beren amabezala. Haiek zaintzeko, neskameaz aparte, Jus-tin zeukaten, farmazia-ikaslea, Homais jaunarenlehengusu txikia, etxean karitatez hartua, etaaldi berean sehi gisa baliagarri zitzaiena.

Botikarioa auzokiderik hoberenaren gisa por-tatu zen. Bovary andreari hornitzaileei buruzkoargibideak eman zizkion, berari sagardoa ekar-tzen ziona espresuki etorrarazi zuen, berak das-tatu zuen edaria, eta bera arduratu zen sotoanupela ongi ezar zezaten; berak erakutsi zuenhalaber zein eratan moldatu behar zen gurin-hornidura oso merke lortzeko, eta Lestiboudoissakristauarekin trama egin zuen, hura baitzen,bere eliza eta hileta eginkizunez gain, Yonvillekojardinik nagusienak zaintzen zituena, orduka

Page 186: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

nahiz urteko hainbesteko batean, pertsonabakoitzaren gustuaren arabera.

Besteez arazotzeko beharrak bakarrik ezzuen bultzatzen botikarioa hainbesteko adeita-sun eskuzabalera, bazegoen han hondoan egita-mu bat.

XI. urteko Haizetsuaren 19.ko legea, 1. arti-kulua, hautsi zuen, zeinak debekatzen baitiodiplomarik ez daukan indibiduo orori medikuntzaegikaritzea; hartan beraz, salakuntza ilunbetsu-ren batzuen ondorioz, Homaisek Rouenen aur-kez zedin manamendua jaso zuen, erregerenprokuradorearen aurrera, bere kabinete partiku-larrean. Magistratuak zutik hartu zuen, togazjantzirik, katazuri larrua lepoan eta bonetaburuan. Goizez izan zen, bista baino lehen. Korri-dorean entzuten ziren jendarmeen bota gogo-rrak iragaiten, eta hersten ziren sarraila handi-ren urruneko zarata bezala. Odolkolpe batezerortzera zihoala uste izateko eran burrundatuzioten belarriek botikarioari; ziega zokoak suma-tu zituen, bere familia negarrez, farmazia sal-dua, ontzi guztiak barreiaturik; eta kafetegibatean sartzera beharturik gertatu zen ron baso

Page 187: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bat Seltz urarekin hartzera, bere onera itzuli ahalizateko.

Poliki-poliki, ohartarazpen haren oroipenaahuldu egin zen, eta segitu egin zuen, garaihaietan bezala, bere botika-atzean bere kontsul-ta txastarrak ematen. Baina alkateak begiteazion, bere ofiziokideak bekaizti zeuden, edoze-ren beldur izan behar. Kortesien bidez Bovaryjauna atxikitzea, bere eskerrona irabaztea zeneta egunen batean hitz egin zezan eragoztea,baldin eta zerbaitetaz ohartzen bazen. Halaber,egunero, Homaisek egunkaria eramaten zion,eta sarritan, arratsaldean, momentu batez far-mazia uzten zuen sendagile ofzialarengana joa-teko hitzaspertu bat egitera.

Charles triste zegoen: bezeroak ez ziren etor-tzen. Ordu luzez egoten zen eserita, hitz egingabe, bere kabinetera joaten zen lotara, edobere emazteari josten begira egoten zen. Leko-ratzeko, bere etxean enplegatu zen peontzan,eta saiatu ere egin zen ganbara pintatzen pinta-tzaileek utzia zuten margo hondar batekin. Bainadiru arazoek kezkatzen zuten. Gastatu ere hain-beste zuen gastatu Tostesen konponketarako,

Page 188: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

emaztearen apainduratarako eta etxez aldatze-ko, non ezkontsari guztia, hiru mila eskutu bainogehiago, xahutua baitzen bi urtetan. Gainera,Tostesetik Yonvillerako garraioan zenbait gauzahondatu edo galdu zen, igeltsuzko apaiza konta-tu gabe, zeina, balantzara zakarregi batean gur-ditik erorira, mila puskatan txikitu baitzen Quin-campoixko hatzolaren kontra!

Beste kezka larriago bat etorri zitzaion leko-ratzeko, bere emaztearen haurdunaldia alegia.Bukaera hurbiltzen ari zen eran, berak are laz-tankiago maite zuen. Beste haragi-lotura bat zenezartzen ari zena, eta elkarganatze konplexuagobaten sentimendu etengabea bezala. Haren ibil-kera nagia eta gerrontzerik gabeko haren alda-ken gainean gerria emeki jiratzen ikusten zue-nean; biak elkarrekin, aurrez aurre, gozatsukikontenplatzen zuenean eta emazteak, eserita,bere besalkian jarrera unatuak hartzen zitue-nean, orduan bere zorionari ezin zion barneaneutsi; altxatzen zen, besarkatzen zuen, eskuakaurpegian pasatzen zizkion, amatxo deitzenzion, dantza eginarazi nahi izaten zion, eta, erdibarrez erdi negarrez, gogora zetozkion molde

Page 189: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

orotako bitxikeria txeratsuak jalgitzen zizkion.Haur bat sortarazi izanaren ideiak atsegin ema-ten zion. Ezer ez zitzaion jadanik falta. Giza-exis-tentzia bere zabalera osoan ezagutzen zuen, etabi ukondoak tinkatuz mahairatzen zen patxadaz.

Emmak, hasieran, harridura handia sentituzuen, gero lehenbailehen erditzeko gogoa izanzuen, ama izate hori zer ote zen jakitearren.Baina, berak nahi zituen gastuak egiterik ez zeu-kanez, alegia txanel antzeko sehaska bat zetaarrosazko errezelekin eta txano brodatuak edu-kitzea, sein-atuari uko egin zion, samintasuneraso batean, eta herriko jostun bati enkargatuzion dena batera, ezer hautatu eta eztabaidatugabe. Ez zen beraz laketu amaren samurtasunaguratzen den prestakuntza hauetan, eta hortazagian, sorreratik bertatik, bere txera apur batezapaldurik geratu zen.

Halere, Charlesek, otordu guztietan, umeazhitz egiten zuenez, laster bera ere hartaz sarria-go amesten hasi zen.

Emmak semea nahi zuen; sendoa eta beltza-rana izango zen, eta Georges deituko zion; etahaur arra edukitzearen ideia hau, iraganeko bere

Page 190: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ahalezin guztien ordain-esperantza molde batzen. Gizon bat, gutxienik ere, libre da; grinetaneta herrialdeetan barrena ibil daiteke, oztopoakzeharka ditzake, urruneneko gozamenak hozkaditzake. Baina emakume bati etengabe eragotziegiten zaio. Aldi berean geldo eta malgu, berekontra ditu haragiaren guritasunak legearenmenpekotasunarekin batera. Bere borondateak,gerpa batez lotutako bere ginbailaren beloakbezala, haize orotara pilpiratzen du, beti dagoerakartzen duen gurariren bat, beti eusten dioneratasunen bat.

Igande batez erditu zen, seiak aldera, eguz-kia irtetearekin batera.

— Neska da! esan zuen Charlesek.Emmak burua jiratu zuen eta zorabiatu egin

zen.Ia segituan, madame Homais bereganatu zen

eta besarkatu egin zuen, halaber Lion d’or osta-tuko Lefrançois andreak. Botikarioak, gizonzogia izaki, behin-behineko zorion-agur batzukbakarrik zuzendu zizkion, erdi-irekitako atetik.Haurra ikusi nahi izan zuen eta ongi osatua kau-situ zuen.

Page 191: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Erditu ondoko denboran, asko saiatu zenbere alabarentzako izen baten bila. Lehenikbukaera italiarra zuten guztiak pasatu zituenbanan-bana, esateko Clara, Louisa, Amanda,Atala; berak atsegin zuen Galsuinde, are gehia-go Yseult edo Leocadie. Charlesek haurra bereama bezala deitzea nain zuen; Emma horrenaurka zegoen. Egutegia aldenik alde jorratuzuten, eta kanpokoei iritzia eskatu zieten.

— Monsieur Leon, zioen botikarioak, lehengobatean berarekin solasean ari nintzela, harrituegiten zen zuek Madeleine ez hautatzeaz, gauregun sobera modan dagoenez.

Bovary amak ongi ozenki heiagoratu zuenpekatari-izen horri buruz. Monsieur Homaisek,bere aldetik, begiko zituen gizon handiren bat,gertaera ospetsuren bat edo gogamen bikain batoroitarazten zuten guztiak eta sistema horrenarabera bataiatuak zituen bere lau haurrak.Hala, Napoleonek ospea irudikatzen zuen etaFranklinek askatasuna; Irma, agian, erromanti-zismoari amore ematea izan zen; baina Athalieantzerki frantseseko obra-nagusirik hilezkorre-nari omenaldia. Zeren bere konbentzimendu filo-

Page 192: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

sofikoek ez zituzten eragozten bere mirespenartistikoak; beregan, pentsatzaileak ez zueninola ere itotzen gizon sentikorra; berak baze-kien diferentziak ezartzen, irudimenaren arloaeta fanatismoarena aldebanatzen. Tragediahonetatik, adibidez, ideiak gaitzesten zituen,baina estiloa miresten zuen; gogamoldea mada-rikatzen zuen, baina zertzelada guztiak txalotzenzituen, eta pertsonaien kontra haserretzen zen,beraien diskurtsoaren alde suhartuz. Pasartehandiak irakurtzen zituenean, liluratu egitenzen; baina pentsatzen zuenean, ponteigelek har-tatik beren kaparrerako abantaila ateratzenzutela, etsipenak jotzen zuen, eta, bere buruatrabatzen zen sentimendu-korapilo honetan, aldiberean nahi izango zukeen bere bi eskuez Raci-ne koroatu ahal izatea eta berarekin ordu laur-den luze batez eztabaidatzea.

Azkenik, Emmari gogoratu zitzaion Vaubyes-sardko gazteluan entzun zuela markesa neska-gazte bati Berthe deitzen; orduantxe bertan hau-tatua geratu zen izen hori, eta, Rouault zaharraketortzerik ez zeukanez, Homais jaunari erregutuzioten aitabitxi izan zedin. Opari gisa, guztiak

Page 193: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bere dendako produktuak eman zituen, alegia:sei kaxa kereisanza, rakahut poto bat osoa, hirulurrontzi malbazuri-orez, eta, gainera, apalbatean atzeman zituen azukre gardenezko seimakila. Bataioko arratsean, afari handi bat izanzen; apaiza han aurkitzen zen; berotu egin ziren.Monsieur Homaisek, likoreetako tenorean, LeDieux des bonnes gens kantatu zuen, MonsieurLeonek barkarola bat abestu zuen, eta madameBovary amak, amabitxia baitzen, Inperioarengaraietako erromantze bat; azkenik, monsieurBovary zaharrak, haurra jaitsi zezaten galdatuzuen, eta goitik buru gainera isurtzen zion txan-pain-kopa batekin hura bataiatzeari ekin zion.Sakramentuetarik lehenaren iseka honek Bourni-sien abadea asaldatu egin zuen; Bovary zaha-rrak La Guerre des dieux-ko aipamen batez eran-tzun zion, apaizak joan egin nahi izan zuen:damak otoika ari zitzaizkion; Homais arteansartu zen, eta lortu zen elizgizona berriro eseriaraztea, eta honek berriro lasai eraso zion, bereplater txikian, erdi edandako kikara-erdi kafeari.

Monsieur Bovary aita artean beste hilabetebatez geratu zen Yonvillen, non, goizetan plazan

Page 194: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bere pipa erretzeko eraman ohi zuen zilarrezkogalartzudun polizia-txapel hanpurutsu batmedio, bertako biztanleak liluratu baitzituen.Halaber pattarra ugari edateko ohitura zeuka-nez, sarritan bidaltzen zuen neskamea Lion d’o-rera beretzako botila bat erostera, hau beresemearen kontuan apuntatzen zutelarik; etabere lepokoak lurrintzen, bere errainaren Kolo-nia-ur hornidura osoa bukatu zuen.

Errainak ez zuen inola ere higuin harenlagungoan. Munduan zehar ibilia zen: Berlinez,Vienaz, Strasburgoz hitz egiten zuen, bere ofizialgaraiez, izan zituen amoranteez, egin zituenbazkari handiez, gero txeratsu azaltzen zen, etabatzuetan, eskilaretan nahiz jardinean, gerritikheltzen ere zion ozenki esanez:

— Charles, argi ibili!Horretan Bovary ama bere semearen zorio-

narengatik larritu zen, eta, bere senarrak, luza-rora, emakume gaztearen ideien gain eragininmorala izango ote zuen beldurrez, presa izanzuen abioa aurreratzen. Agian kezka seriosago-rik ere bazuen. Bovary jauna ezer errespetatukoez zuen gizona zen.

Page 195: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Egun batez, Emmari Bat-batean beharrasortu zitzaion bere alabatxoa ikusteko, zeina zur-ginaren emaztearen baitan inudetua baitzegoen,eta, Amabirjinaren sei asteek oraindik irautenote zuten egutegian begiratu gabe, han abiatuzen herriaren azken muturrean, aldaparenbehealdean, errepidearen eta belazeen arteanaurkitzen zen Rolleten etxerantz.

Eguerdia zen; etxeek leihatilak itxirik zeuzka-ten, eta zeru urdineko argi latzaren pean distira-tzen zuten arbelezko teilatuek, beren gailur-ertzetan pindarrak zirtakatzen zituztela zirudien.Haize afoina zebilen. Emma oinez ibiltzean ahulsentitzen zen; espaloiko harkazkarrek min ema-ten zioten; bere etxera itzuli ala nonbait esertze-ra sartu zalantzan egon zen.

Une horretan, Monsieur Leon irten zen auzo-ko ate batetik, galtzarbean paper-xorta batzuela. Agurtzera etorri zitzaion eta itzalean jarrizen Lheureuxen dendaren aurrean, irekita zego-en kaparraren pean.

Madame Bovaryk esan zuen, bere haurraikustera zihoala, baina unatzen hasia zela.

Page 196: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Baldin..., hasi zen Leon, jarraitzen ausar-tzeke.

— Zereginik bai al duzu nonbait? galdetu zionemakumeak.

Eta, urgazlearen erantzuna bide, laguntzekoeskatu zion. Arratsean bertan, Yonvillen bazutenhorren berri, eta Tuvache andreak, alkatearenemazteak, bere neskamearen aurrean esan zuenmadame Bovary konprometatzen ari zela.

Inudearen etxera iristeko, kalearen buruanezkerretara jo behar zen, kanposantura heltzekobezala, eta, etxetxiki eta larrain batzuen artean,xuandorrez hegiztaturik zegoen bidetxior batijarraitu. Hauek loretan zeuden, aretxarteak erebai, eta basarrosak, asunak eta sasi artetikaltxatzen ziren lar aisitak ere. Laparresien hutsu-netik hautematen ziren, txaboletan, zerri batzukgorozpila gainean, edo behi muturrekodunak,beren adarrak zuhaitz-enborren kontra igurtziz.Biak, elkarren alboan, poliki zihoazen, emaku-mea gizonaren arrimuan sostengatuz, eta gizonabere pausoak zainduz harenekin neurtzen zitue-la; beren aitzinean euli multzo bat zihoan hega-biraka, aire berotan burrundan.

Page 197: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Gerizpetzen zuen intxaurrondo zahar baten-gatik ezagutu zuten etxea. Apala eta teila arrezestalia, kanpoaldean, ganbarako argizuloarenazpian, tipula-korda bat zeukan dilingo. Zarbaz-ta batzuk, elorrizko hesiaren kontra zutik, ingu-ratzen zituzten letxu sail bat, izpiliku oin batzuketa lore-ilarrak arbatan gora. Ur zikina jarioanzihoan belar artean zabalduz, eta inguru guztianpilda nahasi asko zeuden, puntuzko galtzerdiak,indiana gorrizko atorra bat eta oihal lodizko izarahandi bat laparresi gainean luzetara hedaturik.Atekaren zaratara, inudea agertu zen, titia har-tzen ari zen haur bat besoan zuela. Beste esku-tik tiraka ume gaixo mengel bat zekarten, aurpe-gia gingilez betea, Rouengo bonetagile batensemea, zeina bere gurasoek, beren negozioanlanpetuegiak, landetxean uzten baitzuten.

— Aurrera, esan zuen emakumeak; zure txi-kia hemen dago lotan.

Gelak, eskaratzean, etxeko etzangu bakarra,errezel gabeko ohe zabal bat zeukan hondoan,hormaren kontra, eta oremahaiak hartzen zuenberriz leihoaren aldea, non leiar bat konpondurikbaitzegoen paper urdinezko eguzki batez. Txo-

Page 198: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

koan, ate atzean, iltze distirantedun bortzegiakharraskaren azpian jasorik zeuden, lepoan lumabat zeraman botila olioz betetako baten aldame-nean; Mathieu Laensberg bat zegoen botatahautsez betetako suburuaren gainean, eskupe-ta-harriren, kandela muturren eta ardagai zati-ren artean. Bukatzeko, etxebizitza hartakoazken soberakina Ospe bat zen turuta batzuetanpuzka, lurrin-prospekturen batetik moztutakoirudia eskierki, eta sei hauspoiltzez hormari iltza-tua.

Emmaren haurra lotan zegoen lurrean, zumi-tzezko sehaska batean. Bilduta zegoen estalkieta guzti hartu zuen eta eztiki kantatzen hasizen kulunkatuz.

Leon harat-honat zebilen gelan; bitxia irudi-tzen zitzaion dama eder hura nankinezko jantzi-tan ikustea miseria guzti haren artean. Bovaryandrea gorri bilakatu zen; gizona bestaldera jira-tu zen, bere begiek agian nolabaiteko mutirike-ria izan ote zuten ustetan. Gero Emmak, idune-koaren gainera oka egin berria zuen haurtxoaberriro etzan egin zuen. Inudea berehala etorrizen garbitzera, nabarituko ez zela baieztatuz.

Page 199: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Sarritan egiten dit horixe bera, eta etenga-be garbitu eta garbitu ari naiz! Beraz mesedeegingo bazenit eta Camus dendariari agindu,behar dudanean xaboi pixka bat hartzen utz die-zadan? eta gainera zuretzat ere erosoago litzate-ke, ez baitzintuzket molestatuko.

— Ongi da! Ongi da! esan zuen Emmak.Hurrengora arte, Rollet andrea!

Eta irten egin zen, atalazean oinak garbituz.Emakume gajoak larraineko bururaino lagun-

du zion, gauez jaikitzea zeinen nekoso zitzaionkontatzen zion bitartean.

— Batzuetan hain nago leher egina non nireaulkian loak hartzen bainau; gutxienez ere ehio-tako kafe libratxo bat behintzat eman beharkozenidake zeren hilabete iraungo lidake eta goize-tan hartuko nuke esnearekin.

Haren eskerronak nozitu ondoren, madameBovary joan egin zen; eta bidetxiorrean jadanikaurreratu xamar zihoala, eskalaproi-hots batmedio burua jiratu zuen: inudea zen.

— Zer da?Orduan laborarisa, tiraka haltz baten atzera

aparte eramanez, bere senarraz hitz egiten hasi

Page 200: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zitzaion, zeinak, bere lanbidearekin eta urteansei libera kapitainak...

— Buka ezazu azkarrago, esan zion Emmak.— Ba, begira, ekin zion berriro inudeak hitz

bakoitzeko hasperen bat botaz, beldur naiz ezote duen tristurak joko ni neu bakarrik kafea har-tzen ikustean; badakizu, gizonak...

— Izango duzula ba, errepikatzen zuenEmmak, emango dizut!... Aspertu egiten nauzu!

— Horra ba! dama maite gaixoa, izan erebere zaurien ondorioz, izugarrizko karranpakditu bularrean. Esan ere egiten du eta sagardo-ak ahuldu egiten duela.

— Baina esan ezazu behingoz, Roller andrea!— Beraz, berriz ere inudeak kilimusi bat egi-

nez, baldin eta gehiegi eskatzea ez balitz...,berriro ere gur egin zuen, — zeuk nahi duzu-nean, — eta bere begirada erreguka ari zen, —pegartxo bat pattar, esan zuen azkenean, etahaztaz igurtziko nizkioke oinak zure txikiari,mihia bezain beratxak baitauzka.

Inudearengandik libraturik, Emmak berriromonsieur Leonen besoa hartu zuen. Denborabatez bizkor ibili zen; gero mantsoago, eta, aitzi-

Page 201: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

nean pasiatzen zerabilen bere begiradak, gizongaztearen sorbalda topatu zuen, zeinaren lon-gainak balusa beltzezko lepoa baitzeukan. Bereile gaztainkerak gainera erortzen ziren, zapal etaongi orrazturik. Haren azkazalak erreparatuzituen, Yonvillen eraman ohi zituztena bainoluzeagoak. Urgazlearen zeregin handietariko batzen haiek zaintzea eta, horretarako, labaina osoberezi bat zeukan bere idazmahaian gordeta.

Ur-ertzari jarraiki itzuli ziren Yonvillera. Urta-ro beroan, ibai-bazter zabalagoak beren oinarrie-taraino agerian uzten zituen baratzeetako hor-mak, zeinak maila banaka batzuetako eskilarakbaitzeuzkaten ibairaino. Han azantzik gabe ziho-an, laster eta hotz bistarentzako; bertako belarhandi meheak batera makurtzen ziren, bultza-tzen zituen korrontearen arabera, eta abandona-turiko adats berderen antzo hedatzen zirenberen araztasunean. Aldian behin, ihien puntanedo igebelarren hostoetan, intsektu hanka-finenbat ibiltzen zen edo pausatzen zen. Elkarrenjarraian lehertuz zihoazen uhinetako bonboilotxiki urdinak inar batez zeharkatzen zituen eguz-kiak; sahats zahar kimatuek uretako islaran

Page 202: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

behatzen zuten bere azal grisa; harago, inguruguztian, belazeak hutsik zirudien. Otordu garaiazen landetxeetan, eta emakume gazteak etabere lagunak ibilian ez zuten besterik entzutenbideko lur gainean beren urratsen kadentzia,elkarri esaten zizkioten hitzak, eta bere inguruosoan firfira zegien Emmaren soinekoaren fere-ka baino.

Baratzeetako hormak, botila-puskazko berentxapel eta guzti, bero zeuden negutegi batekoleiarrak bezalaxe. Arriluetan zerbak erneta zeu-den, eta, bere guardasol irekiaren ertzez, mada-me Bovaryk, pasatzean, hauts horitan jalgi araz-ten zuen haien lore zimelduetarik apur bat,edota kanpoaldera zintzilik zegoen ahuntzosto-ren eta aihenzuriren adarren bat zeta gaineanerrestatzen zen une batez, litsei atxikiz.

Rouengo antzokian laster espero zuten dan-tzari-talde espainiar batez ari ziren hitz egiten.

— Joango zara? galdetu zuen emakumeak.— Ahal badut, erantzun zuen gizonak.Ez al zeukaten elkarri esateko beste ezer?

Beren begiak ordea solas askoz ere seriosagobatez beterik zeuden; eta, esaldi arrunten bila

Page 203: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

saiatzen ziren bitartean, halakoxe ahuldura batberbera sentitzen zuten biak menderatzen; ari-maren surmur bat bezala zen, sakona, etenga-bea, ahotsenari gaina hartzen ziona. Samurta-sun berri honetan harridurak ustekabean harra-paturik, ez zitzaien burutik pasatzen sentipenhori elkarri kontatzerik edo horren arrazoia aur-kitzerik. Etorkizuneko zorionek, tropikoetako ur-hegiek bezala, aurretik duten neurtezinekoarengain proiektatzen dituzte beren sorburu-samur-durak, haizexka lurrintsu bat, eta hordidurahorretan lokartzen zara, hautematen ez denikusmugaz arduratu ere egin gabe.

Lurra, gune batean, hondoraturik aurkitzenzen animalien iragaitea medio. Lohietan tarteka-turiko harri handi berdeetan oin hartuz ibilibehar izan zuten. Sarritan, emakumea une batezgelditu egiten zen bere oskia non ipini begira, —eta, higitzen zen harriaren gainean zabuka,ukondoak airean, gerria makurturik, begiradakordokan, irri egiten zuen, putzu zuloetara eror-tzeko beldurrez.

Page 204: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bere jardinaren aurrera iritsi zirenean, mada-me Bovaryk ateka bultzatu zuen, mailak lasterkaigo eta desagertu zen.

Leon bere bulegora itzuli zen. Ugazaba kan-poan zen; txostenei gainbegirada bat bota zien,gero luma bat pikatu zuen, hartu zuen azkenikbere kapelua eta joan egin zen.

Eta Belaze aldera joan zen, Argueilko aldapa-ren gainera, basorako sarreran; lurrean etzanzen pinupean, eta bere behatzen artetik zerurabegiratu zuen.

— Nola aspertzen naizen! zioen berekiko,nola aspertzen naizen!

Urrikalgarri kausitzen zuen bere burua herrihartan bizi izateagatik, Homais lagun zuela etaGuillaumin jauna nagusi. Azken honek, negoziozzeharo lanpeturik, urrezko uztaidun betaurreko-ekin eta papilote gorriak korbata zuriaren gai-nean, ez zuen ezer ulertzen izpirituaren finda-deez, nahiz hasierako garaietan urgazlea liluratuzuten planta buruxut eta ingeles moldekoak eginizan zituen arren. Botikarioaren andreari dago-kionez, Normandiako emazterik hoberena zen,bildots bat bezain goxoa, bere haurren, bere

Page 205: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

aitaren, bere amaren, bere ahaideen maitatia,inoren gaitzarendako negartia, etxeko arazoetanoro amore emailea, eta kortseen arbuiatzailea;— baina hain geldoa mugitzeko, hain aspergarriaentzuteko, itxura hain arruntekoa eta elkarrizke-ta hain mugatukoa, non urgazleari inoiz ez bai-tzitzaion bururatu, nahiz eta hark hogeita hamarurte izan, nahiz eta berak hogei izan, nahiz etaelkarren alboko gelatan oheratu, eta hari egune-ro hitz egiten zion arren, hura inorentzat emaku-me bat izan zitekeenik, ezta hark bere sexukotiksoinekoa besterik eduki zezakeenik.

Eta ondoren, zer zegoen? Binet, merkataribatzuk, bizpahiru tabernari, apaiza, eta azkenikmonsieur Tuvache, alkatea, bere bi semeekin,jende diruduna, zakarra, kamutsa, beren lurrakberaiek landuz, familian orritsak eginez, eliza-koiak gainera, eta lagunartean zeharo jasanezi-nak.

Baina, giza aurpegi guzti hauen funts arrun-taren gainetik Emmaren betartea nabarmentzenzen isolatua eta halere urrunagoa; zeren hareneta bere artean leize uherrak bezala sentitzenbaitzituen.

Page 206: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Hasieran, sarritan etorri izan zen Emmarenetxera botikarioarekin batera. Charlesek ez ziru-dien oso gogatsu hura bere etxean errezibitzeko;eta Leonek ez zekien nola ekin, indiskretu izate-ko beldurraren eta ia ezinezkotzat ematen zuenkutuntasun baten nahikundearen artean.

Page 207: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—IV—Lehen hotzak hasi orduko, Emmak bere gela

utzi egin zuen salan bizitzeko, sabai bajudungela luzea hau, non, suburuaren gainean, mar-mukarri trinko bat baitzegoen ispiluaren kontraipinita. Bere besaulkian eserita, leihoaren ondo-an, herriko jendea espaloian barrena iragaitenikusten zuen.

Leon, egunean bi aldiz, bere bulegotik Liond’Or-era joaten zen; Emmak, urrunetik, etortzenaditzen zuen; makurtu egiten zen entzuten; etamutil gaztea errezelaren bestaldetik lerratzenzen, beti era berdinean jantzirik eta burua jiratugabe. Baina, ilunabarrean, kokotsa ezkerrekoeskuan, hasitako tapizeria belaunen gaineanabandonatua zuenean, sarritan ikara eragitenzion Bat-batean lerratzen zen errainu horrenagerpenak. Altxatu egiten zen eta mahaia pres-ta zezaten agintzen zuen.

Monsieur Homais afal-garaian heltzen zen.Boneta greziarra eskuan, urrats isilez sartzenzen inor ez kexarazteko eta beti ere esaldi ber-

Page 208: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bera errepikatuz: «Gabon lagunok!». Gero, berelekuan jarria zenean, mahaiaren kontra, senar-emazte bien erdian, medikuari bere gaixoenberri galdetzen zion, eta honek ordainsarirenposibilitateaz kontsultatzen zuen. Ondoren,egunkarian zekarrenaz mintzatzen ziren. Homai-sek, ordurako, ia buruz jakiten zuen; eta oso-osorik aditzera ematen zion, kazetariaren gogar-teak eta Frantzian nahiz atzerrian gertaturikohondamendi indibidualen historiak eta guzti.Baina, gaia agortzen zenez, ez zitzaion luze joa-ten ikusten zituen janariez ohartarazpen batzukbotatzeko. Batzuetan, erdi zutiturik, Madameriseinalatu ere egiten zion adeitsuki puskariksamurrena, edo, neskamearengana itzulirik, zen-bait aholku ematen zion haragi-saltsak molda-tzeko eta gozagarrien higienerako; zoragarri hitzegiten zuen lurrinez, usaigurinez, zukuez etajelatinaz. Bestalde, burua errezetaz bere botikaontziz baino beteago, Homais biziki trebea zenaskotariko gozokiak, ozpinak eta likore goxoakegiten, eta halaber ezagutzen zituen berogailuekonomikotan aurrerapen berri guztiak, eta gaz-

Page 209: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tak kontserbatzeko eta ardo gaixotuak zaintzekoartea ere bai.

Zortzietan, Justin etortzen zen haren bilabotika ixteko. Orduan Homais jaunak begi iseka-riz so egiten zion, batez ere Felicite bertan aurki-tzen bazen, ohartua baitzen bere ikasleak zale-tasuna zuela medikuaren etxerako.

— Nire morroskoa, zioen, zenbait burutazioedukitzen hasia da, eta nik uste, deabruak era-man nazala, zuen neskameaz maitemindurikdabilela!

Baina akats larriago bat, eta aurpegiratzenziona, beti elkarrizketak entzuten aritzea zen.Igandeetan, esate baterako, ez zegoen modurikirten arazteko salatik, nora Homais andreak dei-tzen baitzion besaulkietan lokartzen ziren hau-rrak hartzeko, haien kaliko-azalak, lasaiegiak,bizkarrez teinkatuz.

Ez zen jende asko etortzen botikarioaren ter-tuli hauetara, bere marmarreriak eta bere iritzipolitikoek aldenduak baitzituzten beregandikbata bestearen ondoren askotariko pertsonaerrespetagarriak. Urgazleak ez zuen han izatetikhuts egiten. Txilina entzuten zuen orduko, laster

Page 210: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

joaten zen madame Bovaryren aurrerik, harentxala hartzen zuen, eta aparte jasotzen zituen,botikako mahaiaren azpian, elurra zegoeneandamak oinetakoen gainetik eraman ohi zituenmendelezko oski-erresta lodiak.

Lehenik hogeita hamaikara jokatzen zituztenpartida batzuk; ondoren Homais jaunak «ecar-te»ra jokatzen zuen Emmarekin; Leonek, dama-ren atzean, bere iritziak ematen zizkion. Zutiketa eskuak haren aulkiaren bizkar gainean,haren mototsa hozkatzen zuten orraziaren hor-tzak begiratzen zituen. Kartak botatzeko egitenzuen mugimendu bakoitzean, soinekoa eskubikoaldetik igo egiten zen. Bere adats bildutik, kolo-re beltzarana jaisten zen bere sorbalda gainera,eta, gero eta zurahilago, poliki-poliki itzaleangaltzen zen. Bere jantzia, segidan, bi aldeetaraerortzen zen aulki gainera, harro-harro, tolesdu-raz beterik, eta lurreraino hedatzen zen. Leonek,aldian behin, bere botaren zorua haren gaineanpausatzen sentitzen zuenean, alderatu egitenzen norbait hankapean harrapatu balu bezala.

Kartetako saioa bukatzen zenean, botikario-ak eta medikuak dominora jokatzen zuten, eta

Page 211: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emmak, lekuz aldatuz, ukondoak mahai gaineantinkatzen zituen L’Illustration gainetik begiratze-ko. Bere moda-aldizkaria ekarria zuen. Leonalboan jartzen zitzaion; biek elkarrekin begira-tzen zituzten grabatuak eta elkarri itxoiten zio-ten orri-bukaeran. Sarritan, olerkiak errezita zie-zazkion eskatzen zion otoi emakumeak; ahotslerrakorrez deklamatzen zizkion Leonek, etaartezki hasperenduz maitasunezko pasarteetan.Baina dominoen zaratak gaitzitzen zuen Emma;Homais jauna oso trebea zen joko honetan, etaseiko bikoitzez bete-betean irabazten zion Char-lesi. Gero, hiru ehunekoak bukaturik, suarenaurrean luze esertzen ziren biak eta berehalaloak hartzen zituen. Sua hautsetan iraungitzenzen, te-ontzia hutsik zegoen; Leon artean irakur-tzen ari zen, Emma hari entzuten, ezarian jiraaraziz lanpararen pantaila, non pintaturik bai-tzeuden gazoihalean pierrot batzuk kotxebarruan eta soka-dantzarisa batzuk berenzabuekin. Leon gelditu egiten zen, keinu batezbere entzulego lokartua seinalatuz; orduanahots isilez hitz egiten zioten elkarri, eta are

Page 212: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

eztiagoa iruditzen zitzaien izaten zuten elkarriz-keta beste inork entzuten ez zuelako.

Horrela finkatu zen beren artean halakoelkarte molde bat, liburu eta erromantzeren tru-kaketa etengabe bat; monsieur Bovary, osojeloskorra ez izaki, ez zen hartaz harritzen.

Bere eguna zela eta buru frenologiko ederbat jaso zuen Charlesek, bular alderaino zenba-kiz erabat josia eta urdin pintatua. Urgazlearenadeitasun bat zen. Beste gehiago ere izatenzituen, Rouendik haren mandatuak egiterainoere; eta nobelista baten liburuak landare mami-tsuetarako apeta modan jarria zuenez, LeonekMadamentzako erosten zituen, eta bere belau-nen gainean ekartzen, Hirondelle-n, haien aran-tza gogorrez behatzak zulatuz.

Bere leihoaren kontra oholtxo bat ipinarazizuen baranda gisa bere loreontziei eusteko.Urgazleak ere bazuen bere jardintxo dilingoa;bakoitza bere leihoan loreak zaintzen hautema-ten zuten elkar.

Herriko leihoen artean bazegoen beste batare sarriagotan okupatua: zeren, igandeetangoizetik hasi eta gauera arte, eta arratsaldero,

Page 213: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

baldin eguraldi argia bazen, ganbara batekoargizuloan ikusten baitzen monsieur Binetenperfil argala bere tornuaren gainean makurturik,zeinaren karranka monotonoa Lion d’or-etik ereaditzen baitzen.

Arrats batez, etxeratzean, Leonek bere gelanbalusa eta artilezko tapiz bat aurkitu zuen,hondo zuri baten gainean hostoekin. MadameHomaisri deitu zion, eta monsieur Homaisri, Jus-tini, haurrei, sukaldariari; bere ugazabari erehartaz mintzatu zitzaion; mundu guztiak ezagu-tu nahi izan zuen tapiz hura; zergatik zituenmedikuaren emazteak urgazlearekiko halakoeskuzabaltasunak? Gauza bitxia iruditu zitzaien,eta azken finean pentsatu zuten, haren lagunkuttuna izan behar zuela.

Leonek hala ematen zuen sinestera, izan ereetengabe ari baitzitzaizun haren xarmaz etaharen gogamenaz mintzatzen, hainbeste nonBinetek halako batean biziki zakar erantzun bai-tzion:

— Eta zer axola zait ba niri, haren lagunarte-koa ez naiz-ta!

Page 214: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bere burua torturatzen zuen, hari bere dekla-razioa egiteko moduaren bila; eta, hark atseginez izateko beldurraren eta bera hain koldar iza-teaz lotsaren artean beti ere zalantzan, negaregiten zuen etsipenez eta desiraz. Gero deliberokaliputsuak hartzen zituen; gutunak idaztenzituen eta urratu egiten zituen, gero gibelatzenzituen geroko-geroka luzamendutan ibiltzen zen.Maiz abiatzen zen orotara ausartzeko asmoz;baina deliberamendu honek laster abandona-tzen zuen Emmaren begibistan, eta Charlesek,etorri eta bere «boc»-era igotzera gonbidatzenzuenean, inguruetan gaixo batzuk ikustera elka-rrekin joateko, berak berehala onartzen zuen,Madame agurtzen zuen eta joaten zen. Senarra,ez al zen ba haren gauza bat?

Emmari dagokionez, ez zion bere buruari gal-detu ere hura maite ote zuen jakiteko. Maitasu-nak, berak hala uste, Bat-batean heldu beharzuen, distira eta leinuru handirekin, — zeruetakoaldagoia, bizitzaren gainera erortzen dena, iha-rrosten duena, borondateak hostoak bailirenerauzten dituena eta bihotz osoa leizera dara-mana. Berak ez zekien, etxeetako terraza gaine-

Page 215: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tan, euriak lakuak egiten dituela zorrotenak itsudaudenean, eta hala iraungo zukeen bere segu-rantzan, eta baina hartan, horman arraildura bataurkitu zuen supituan.

Page 216: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—V—

Otsaileko igande batez izan zen, elurra arizuen arratsalde batean.

Guztiak joanak ziren, Monsieur eta MadameBovary, Homais eta Monsieur Leon, Yonvilletiklegoa erdi batera, haranean barrena, jartzen ariziren lino-irundegi bat ikustera. Botikarioak bera-rekin eraman zituen Napoleon eta Athalie, ibila-raztera behartzearren, eta Justinek laguntzenzien aterkiak bizkarrean eramanez.

Halere ez zegoen ezer horratio hain ikusgarri-ezagorik ikuskari hura baino. Lurralde zabal hutsbatek, non aurkitzen baitziren nahas-mahas,hondar eta harri piloren artean, engranaia-gurpilbatzuk jadanik herdoildurik, leiho txiki ugarizzulaturiko eraikin koadrangular luze bat ingura-tzen zuen. Eraikitzen bukatu gabea zegoen etateilatuko kapirioen artetik zerua ikusten zen.Gailurraren ostikoari loturik, galburuz tartekatu-riko lasto-xorta batek haizetan klaska araztenzituen hiru-koloretako bere xingolak.

Page 217: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Homais mintzatzen ari zen. Lagunarteariazaltzen zion eraikuntza honen etorkizunekogarrantzia, begira jotzen zituen zoruen indarra,hormen lodiera, eta biziki deitoratzen zuen maki-la metriko bat ez edukitzea, monsieur Binetekbere erabilpen partikularrerako zeukana bezala-koa.

Emma, hari besoa emanik, pixka bat harensorbaldan sostengatzen zen, eta eguzkiaren dis-koari begiratzen zion urrunean irradiatzen,gandu artean, bere larutasun liluragarria; bainaburua jiratu zuen: Charles han zegoen. Bere txa-noa bekainetaraino sarturik zeukan, eta bere biezpain lodiek dardara egiten zuten, horrek bereaurpegiari nolabaiteko tentelkeria eransten zio-larik; bere bizkarra ere, bizkar patxaratsu hura,amorragarria zen ikusteko, eta emakumeak hanhautematen zuen lebita gainean hedaturik per-tsonaiaren ergeltasun osoa.

Senarrari so zegoen bitartean, horrela bereamorruan boluptuositate gaizto molde bat das-tatuz, Leon pauso bat aurreratu zen. Zuhailtzenzuen hotzak haren aurpegian ahidura eztiagoapausatzen zuela zirudien; bere korbataren eta

Page 218: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

idunaren artean, bere alkandoraren lepoak, lasaxamar, larrazala agerian uzten zuen; belarriarenmutur bat ilexerlo baten azpitik irteten zen, etabere begi urdin handia, hodeietarantz altxatua,zerua isladatzen den mendi arteko laku horiekbaino gardenagoa eta ederragoa iruditu zitzaionEmmari.

— Zorigaitzekoa! egin zuen Bat-batean boti-karioak garrasi.

Eta korrika joan zen bere semearengana,zeina kare pila batean orduantxe sartua baitzenbere oinetakoak zuriz pintatzearren. Zapatzenzuten erriten aurrez aurre, Napoleonek marrukaekin zion, Justinek lastazogi batez oinetakoakgarbitzen zizkion bitartean. Baina labaina batbeharko zukeen; Charlesek berea eskaini zuen.

— Ah! emazteak berekiko, labaina bat era-maten du patrikan, laborari baten antzo!

Izotza ari zuen, eta Yonvillerantz itzuli ziren.Madame Bovary, arratsean, ez zen joan auzo-

koen etxera, eta, Charles abiatu ondoren, baka-rrik sentitu zenean, paraleloa berriro hasi zen iaune bertako sentipen baten gardentasunaz etaoroimenak objektuei ematen dien urruntasunez-

Page 219: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ko ikusmira horrekin. Bere ohetik garretan zego-en su argiari begira, artean ere ikusten zuen,han bezalaxe, Leon zutik, esku batez bere esku-makila malgu-araziz eta beste eskutik Athaliezuela, lasai-lasai koil puska bat xurgatzen. Xar-mangarria kausitzen zuen; ezin zuen bere buruahartatik apartatu; beste egun batzuetako harenbeste jarrera batzuez oroitu zen, hark esandakoesaldiez, haren ahotsaren doinuaz, pertsonaosoaz; eta errepikatzen zuen, ezpainak musubaterako bezala aurreratuz:

— Bai, xarmangarria! xarmangarria!... Ez otedu norbait maite? galdetu zuen berekiko. Norordea?... baina neu!

Froga guztiak batera azaldu ziren, bere biho-tzak jauzi egin zion. Subajuko garrak erlantzalaia dardara-arazten zuen sabaian; bizkar gai-nera jiratu zen besoak luzatuz.

Orduan hasi zen betiko auhendura: «Oh! bal-din zeruak hala nahi izan balu! Eta zergatik ez dahala izan? Nork eragotziko luke beraz?...».

Charles, gauerdian, etxeratu zenean, esnatzeitxura egin zuen Emmak, eta, hark eranztenzarata atera zuenez, burukominaz arrenkuratu

Page 220: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zen; gero inpentsan bezala galdetu zuen ea zerpasatu zen tertulian.

— Monsieur Leon, esan zuen senarrak, goizerretiratu da. Emmak ezin izan zuen irribarreagorde, eta loak hartu zuen, lilura berri batezbeterik arima.

Biharamunean, ilunabarrean, sieur Lheureuxmoda-saltzailearen bisita izan zuen. Gizon pijoazen gure merkataria.

Jaiotzez gaskoina, baina normandiar bilaka-tua, bere hegoaldetarraren hizjarioa cauxtarra-ren zuhurtziaz bikoizten zuen. Bere aurpegigizen, belaxka eta bizargabeak regaliz argirenegoskinez tindatua zirudien, eta bere ile zuriakare biziagoa bihurtzen zuen bere begi beltz txi-kien dizdizera zorrotza. Inork ez zekien lehenagozer izana zen: bizkarkari zioten batzuk, Routotenbankari, beste zenbaitek zioenez. Ziur dena da,egiten zituela alegia, buruz, Binet bera ere izu-tzeko moduko kalkulu korapilotsuak. Gizabide-tsua adeikortasuneraino, gerria erdi makurturikegoten zen beti, agurtzen edo gonbidatzen ariden norbaiten jarreran.

Page 221: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Krespoi batez apainduriko bere kapela ateanlaga ondoren, kartoizko kaxa berde bat ipinizuen mahaiaren gainean eta Madameri arrenku-ratzen hasi zitzaion, biziki gizabidetsu, egun har-tara arte bere konfidantza lortu gabe geratu iza-nagatik. Berea bezalako denda kaxkarra ezzegoen egina pertsona dotore bat erakartzeko;hitza bapikaz esan zuen. Baina ez zeukan ordeaeskatu besterik, eta bera arduratuko zen nahizukeen oroz hornitzen, nahiz mertzeri nahiz arro-pa zuri, boneteria edo modakotan; zeren erregu-larki hilean lau aldiz joaten baitzen hirira. Etxeriknagusienekin harremanean zegoen. Berari buruzhitz egin zitekeen Trois Frères, Barbe d’or edoGrand Sauvage-en; jaun horiek guztiek berenpatrikak bezalaxe ezagutzen zuten! Gaur, beraz,aukera bitxienetariko bati esker eskuartean edu-kitzea kausitu zitzaion zenbait jenero, Madameribidenabar erakustera zetorren. Eta kaxatik doze-na erdi bat lepo brodatu atera zituen.

Madame Bovaryk aztertu zituen.— Ez dut ezeren beharrik, esan zuen.Orduan Lheureux jaunak emekiro azaldu

zituen hiru exarpe algeriar, orratz inglesez pake-

Page 222: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

te zenbait, lastozko txinela pare bat eta, azkenik,kokozko lau arraultzontzi presidiariek trintxazzizelatuak. Gero, bi eskuak mahai gainean, lepoateinkaturik, gerria makurturik, jarraikitzenzitzaion, ahozabalik, merkantzi hauen arteanerabaki ezinik harat-honat zebilen Emmarenbegiradari. Aldian-aldian, hautsa astintzekobezala, beren luzera osoan zabalduriko exar-peen zeta gainean azkazal-kolpe bat ematenzuen; hauek zirgit egiten zuten azantzaxka bate-kin, beren ehuneko urre-printzei pindarrak eragi-nez, izar txikiak bailiren, arrastiriko argi berdas-katan.

— Zenbat kostatzen dira?— Huskeri bat, erantzun zuen, huskeri bat;

baina ez dago presarik; zeuk nahi duzunean; guez gara judutarrak!

Emmak hausnartu zuen unetxo batzuez, etaLheureux jaunari berriro ere eskerrak emanezbukatu zuen, honek artegatu gabe erantzun zue-larik:

— Ederki! beste batean konponduko gara; nidamekin beti moldatu izan naiz, nirearekin izanezik behintzat! Emmak irribarre egin zuen.

Page 223: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Zuri esateagatik zen, berriro gizonak airejatorrez bere ateraldiaren ondoren, alegia diruaez dela ni kezkatzen nauena... Neuk emangonizuke, behar izanez gero.

Emmak harridura-keinu bat egin zuen.— Ah! esan zuen gizonak bizkorki eta aho-

pean, ez dut urruti joan beharrik izango zuretzataurkitzeko; seguru izan!

Eta Tellier zaharraren, alegia Café Français-ko nagusiaren berri galdezka hasi zen, garai har-tan Monsieur Bovaryk zaintzen baitzuen.

— Zer ote du ba, gure Tellier zaharrak?...Eztul egitean etxe osoa astintzen du, eta beldurnaiz ez ote duen, oso laster, franelazko atorra ezhain pinuzko maripulisa behar izango! Gaztedenboran hainbeste barbuileri egina da izan ere!Jende horiek, madame, ez zeukaten inolakoganorarik! Pattarrez kiskalita geratu zen! Baina,dena den, tamalgarria da ezagun bat joatenikustea.

Eta, kartoizko kaxa ixten zuen bitartean,horrela ari zen medikuaren bezeriari buruz.

— Eguraldia da, dudarik gabe, zioen leiarreibekozkodun begiratuz, gaitzaldi hauen eragilea!

Page 224: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Neu ere, ez naiz nire onean sentitzen; egunhauetariko batean etorri beharrean izango naiz«Monsieur»ri kontsultatzera, bizkarrean dudanoinaze batengatik. Ea ba, beste bat arte, Bovaryandrea; zure peskizan geratzen natzaizu, zerbi-tzari txit umil hau!

Eta atea itxi zuen emekiro.Emmak bere afaria gelan zerbitza arazi zuen,

supazterrean, bandeja batean; luze egin zuenjaten; ona iruditu zitzaion dena.

— Bai zuhurra izan naizela! zioen bere baitanexarpeak gogoratuz.

Eskilaretan pauso-hotsa entzun zuen: Leonzen, Zutitu zen eta, komoda gainetik, azpiltzekozapien artetik, pilako lehenengoa hartu zuen.Mutila azaldu zenean zeharo lanpetua zirudien.

Elkarrizketa ahula izan zen, madame Bovarykminutuero abandonatzen zuen, bitartean gizonabera ere oso urduri modutsu geratzen zela. Aulkitxiki batean eserita, tximiniaren ondoan, berebehatzen artean bolizko estutxea jira araztenzuen; emakumeak jostorratzari eragiten zion,edo, aldian behin, bere azkazalaz oihalarenazpildurak tolesten zituen. Emmak ez zuen hitz

Page 225: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

egiten; mutila isilik, haren isiltasunak liluraturik,haren hitzek liluratuko zuketen bezalaxe.

— Mutil gizajoa! pentsatzen zuen Emmak.— Zertan gogaikatzen ote dut? galdetzen

zion mutilak bere buruari.Leonek halere, azkenerako esan zuen, egun

haietako batean Rouena joan beharrean zegoe-la, bere lantokiko arazo batengatik.

— Musikako zure abonamendua bukatu da,berritu egin behar al dut?

— Ez, erantzun zuen emakumeak.— Zergatik?— Zeren...Eta, ezpainak estutuz, hari grisezko albainu

luze bat teinkatu zuen astiro.Lanbide horrek enkoniatu egiten zuen Leon.

Emmaren behatzek puntatik larrutzear ziruditen;esaldi lausengakor bat bururatu zitzaion, bainaez zen esatera arriskatu.

— Beraz utzi egin behar al duzu? berriromutilak.

— Zer? esan zuen biziro: musika? Ah! baihorixe! Ez al daukat nire etxea begiratu beharra,nire senarra zaindu beharra, eta beste mila

Page 226: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

gauza, hori hain lehenagoko beste hamaikatxoeginkizun!

Hormako erlojura begiratu zuen. Charlesberandu zebilen. Orduan Emmak kezkatuarenaegin zuen. Bi edo hiru aldiz errepikatu zuen:

— Hain ona da!Urgazleak txera zion Bovary jaunari. Baina

harekiko maitasarre honek era gozagaitzeantxunditu zuen; halere ordea haren laudorioa egi-ten segitu zuen Leonek, eta bestalde, edonoriegiten entzuten ziona, zioen berak, eta batez erebotikarioari.

— Ah! Gizon zintzoa da, berriro Emmak.— Halaxe da, urgazleak.Eta mutila madame Homais-ri buruz hitz egi-

ten hasi zen, haren pildaire oso zabarrak barreaeragin ohi baitzien gehienetan.

— Eta zer axola du horrek? moztu zuenEmmak. Familiako ama on bat ez da kezkatzenbere apainduriaz.

Eta berriro bere isiltasunera lerratu zen.Horixe bera izan zen hurrengo egunetan;

bere hizkerak, bere jarduerak, dena aldatu zen.Etxeko lanak gogoz hartzen zituela ikusi zen, eli-

Page 227: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zara itzuli zela erregularki eta bere neskameagogorrago hartzen zuela.

Berthe inudearengandik atera zuen. Felicitekeramaten zuen bisitariak etortzen zirenean, etamadame Bovaryk erantzi egiten zuen harenlohadarrak erakusteko. Haurrak adoratzen zitue-la aldarrikatzen zuen; hura zen bere kontsola-mendua, bere bozkarioa, bere eromena, etabere balakuak expantsio lirikoz laguntzen zituen,zeinek, Yonvilletarrez besteri, Notre-Dame deParisko Sachette gogoraraziko baitzieketen.

Charles etxeratzen zenean, bere oskierrestakerrautsen ondoan aurkitzen zituen berotzen.Orain bere gerrontzeak ez ziren forradura faltanizaten, ezta alkandorak ere botoi faltan, etaeskierki atsegin zen hautematea arasan artilez-ko txano guztiak pila berdinetan jasorik. Jada ezzen ernegatzen, garai batean bezala, jardineanjoan-etorrian ibiltzeagatik; senarrak proposatzenzuena beti onartzen zen, nahiz eta emakumeakez sumatu zein borondateri menperatzenzitzaion txintik ere gabe; — eta Leonek supazte-rrean ikusten zuenean, afalondoan, bi eskuaksabel gainean, bi oinak suburdinen gainean,

Page 228: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

masaila liseriketarengatik gorritua, begiak atse-ginez bustirik, tapizaren gainean errestan zebi-len haurrarekin, eta, besalkiaren bizkarraren gai-netik, bekokian musu ematera zetorkion emaku-me gerri-segail hura:

— Hau eromena! zioen berekiko, eta berega-naino nola heldu?

Beraz hain bertutetsua eta hurbilgaitza irudi-tu zitzaion, non esperantza orok, baita ahulenakere, abandonatu baitzuen.

Baina, ukamendu hau medio, aparteko kondi-ziotan jartzen zuen dama. Emma, mutilarentzat,haragizko kualitateez gabetu egin zen, hauetarikez bide baitzuen ezer lortu; eta, haren biho-tzean, gora eta gora joan zen hegaztatzen denapoteosi baten era bikainean gailentzen. Senti-mendu garbia zen, bizitzaren jarduketa eragoz-ten ez duten horietakoa, bitxiak direlako lantzendiren horietakoa, eta zeinaren galerak, edukitzaatsegin den baino are gehiago dolutuko baitzu-keen.

Emma argaldu egin zen, bere masailak zur-bildu, bere aurpegia luzatu. Bere adats beltz,bere begi handi, bere sudur zuzen, bere txori-

Page 229: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ibilkerarekin, eta beti isilik orain, ez al zirudienba bere bizialdia doi-doi ukituz iragaiten ari zela,eta bere bekokian gorengo predestinazio batenaztarrena zeramala? Hain triste eta hain narezegoen, aldi berean hain ezti eta hain eleurri,non bere alboan xarma izoztu batek harrapaturiksentitzen baitzinen, elizetan marmolen hotzare-kin nahasturiko lore-usainaren pean zirraratzenden bezala. Besteak ere ez ziren libratzen lilura-mendu honetatik. Botikarioak esaten zuen:

— Baliabide handitako emakumea da etasuprefektura batean ez litzateke lekuz kanpokausituko.

Burgesek haren ekonomia miresten zuten,bezeroek haren adeitasuna, pobreek haren kari-tatea.

Baina bera grinaz betea zegoen, amorruz,gorrotoz. Tolesdura zuzendun soineko harkbihotz aztoratua ezkutatzen zuen, eta bereezpain hain ahalketsuek ez zuten kontatzen ber-tako ekaitza. Leonez maitemindurik zegoen, etabakardadea bilatzen zuen, haren irudipeneanaisekiago atsegin hartu ahal izatearren. Harenpertsona ikusteak asaldatu egiten zuen gogoeta

Page 230: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

honen gurikeria. Emmak pilpira egiten zuenharen oin-hotsetara: gero, haren aitzinean, pirpi-ra erori egiten zen, eta ondoren ez zitzaion gera-tzen tristuratan bukatzen zen harridura eskergabat besterik.

Leonek ez zekien, haren etxetik etsipenakjota irteten zenean, dama bere ondoren altxa-tzen zela, kalean ikustearren. Haren joan-eto-rriez kezkatzen zen; haren aurpegia zelatatzenzuen; istorio bat osoa asmatu zuen haren gelabisitatzeko aitzakia bat aurkitzearren. Botikario-aren emaztea zori onekoa iruditzen zitzaion tei-latupe berean lo egiteagatik; eta bere pentsa-menduak etengabe etxe hartara habailatzenziren, beren hanka arroxak eta beren hego txu-riak hantxe, zorrotenetan, bustitzera zetozenLion d’or-eko usoak bezala. Baina Emma beremaitasunaz zenbat eta gehiago ohartu, aregehiago erreprimitzen zuen, nabari ez zedin, etatxikiagotzearren. Leonek hori sumatzea nahiizango zukeen; eta hori erraztuko zuketen hala-beharrak eta hondamendiak imajinatzen zituen.Eusten ziona, dudarik gabe, nagikeria zen edoizularria, eta ahalkea ere bai. Pentsatzen zuen,

Page 231: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

urrunegi hastandu zuela, jada beranduegi zela,dena galdua zela. Gero, berekiko «Ni bertutetsuanaiz» esatearen harrotasunak eta ispiluan bereburuari etsipen-jarrerak hartuz begiratzearenpozak, apur bat kontsolatzen zuen berak eginuste zuen sakrifiziotik.

Orduan, haragiaren gogoak, diruaren guti-ziak eta irritsaren malenkoniak, oro nahastatzenzen sufrikario bat beratan; — eta bere pentsa-mendua hartatik apartatu ordez, are gehiagoatxikitzen zitzaion hari, oinaze hartan kitzikatuzeta edonon horretarako abagune bila. Gaizki zer-bitzaturiko plater batengatik edo erdi irekitakoatezirriztu batengatik ernegatu egiten zen,arrenkuratu egiten zen ez zeukan balusaz, faltazitzaion atseginaz, bere amets gorenegiez, bereetxe estuegiaz.

Sumintzen zuena zen, Charlesek ez zuelabere sufrikarioaren susmo-itxurarik ere. Berazoriontsu egiteaz hark zeukan uste osoa, laidomentsa iruditzen zitzaion, eta horri buruzkoharen segurantzia, eskergaiztoa. Norengatik zenba bera zuhur? Ez al zen ba, hura bera, zorionorotarako oztopoa, zorigaitz ororen sorburua,

Page 232: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

eta alde guztietatik hertsatzen zuen ugel korapi-latsu baten errebolet-ziri zorrotza bezala?

Beraz, haren bera-bakarraren gain irauli zuenbere atsekabeetatik sortzen zen gorroto oparoa,eta murrizteko ahalegin bakoitzak ez zuen balioizaten ugaltzeko baino; zeren alferrikako nekehau beste etsipen-arrazoiei gaineratzen baitzi-tzaien eta are gehiago bultzatzen zuen elkarrenarteko aldentze hau. Bere eztitasunak berak,asaldazioak eragiten zizkion. Bere etxeko kax-karkeriak luxuzko fantasiatara bultzatzen zuen,ezkon-laztantasunak nahikunde adulterotara.Charlesek jo zezan nahi izango zukeen, justukia-go arbuiatu ahal izateko, mendeku hartu ahalizateko. Batzuetan harritu egiten zen pentsa-mendura heltzen zitzaizkion aieru ankerrez; etasegitu beharra al zegoen irribarre egiten, berebaitako errepikan zoriontsu zela entzuten, halaizatearen itxura egiten, senarrari hala sinestenuzten?

Baina, hipokresia honen higuinaldiak bazi-tuen horratio. Tentazioak ere edukitzen zituenLeonekin ihes egiteko, norabait, oso urruti, etor-kizun berri batean saiatzera; baina berehala ire-

Page 233: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

kitzen zen bere ariman leize lainotsu bat, ilunpezbetea.

— Gainera, jadanik ez nau maite, pentsatzenzuen; zer etorkizun? zer laguntza espero, zeinkontsolamendu, zein arindura?

Xehaturik geratzen zen, hatsanka, geldo, isi-lean zotinka eta malkoak zerizkiola.

Zergatik ez diozu esaten nagusiari? galde-tzen zion neskameak krisialdi hauetakoetan sar-tzen zenean.

— Nerbioak dira, erantzuten zuen Emmak; eziezaiozu ezer esan, nahigabetu egingo zenuke.

— Ah! bai, berriro Felicitek, zu ere Guerinebezalakoxea zara, Guerin zaharraren alaba, zue-nera etorri aurrez Dieppen ezagutu nuen Pollet-ko arrantzariarena. Hain triste, hain triste egotenzen, non, bere etxeko atarian zutik ikusita, ateaurrean zabalduriko hileta-oihal baten zarrastaeragiten baitzizun. Haren gaitza, dirudienez,buruan zeukan halakoxe laino baten antzekozerbait zen, eta medikuek ezin zuten ezer, eztaapaizak ere. Horrek bortitzegi jotzen zuenean,itsas ertzera joaten zen bera bakarrik, eta eskier-ki aduanako tenienteak, bere jira egiterakoan,

Page 234: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

sarritan aurkitzen omen zuen ahozpez etzaniketa negarrez harrikarian. Gero, ezkondu ondo-ren, pasatu egin zaio, diotenez.

— Baina, niri, ihardesten zuen Emmak, hainzuzen ezkondu ondoren jazo zait hau.

Page 235: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—VI—Leihoa irekita zegoen arratsalde batez, eta,

haren ondoan eserita, Lestiboudois sakristauariezpela mozten hegira egon berria zela, Bat-batean Anjelusa jotzen entzun zuen.

Apirilaren hasieran zen, primaderako liliakloratzen direnean; lorearlo jorratuen gaineanhaize epela iraulkatzen da, eta jardinek, emaku-meak bezala, udako jaietarako apaintzen aridirela dirudite. Pendizaren barroteetatik etaharagoko inguru guztian, ibaia ikusten zen bela-zean, bihurgune alderraiak marrazten zituelabelarretan. Arratsaldeko behelainoa hostorikgabeko zumatzurien artean pasatzen zen, haienadar artean geldituriko gasa mehe bat bainobeluri eta gardenagoko tindura more batezhaien hegiak nabartuz. Urrunean, abereak zebil-tzan; ez zen entzuten haien urratsik, ez haienmarrurik; eta kanpaiak, artean joka, bere auhen-du baketsuan segitzen zuen aireetan barrena.

Tilint errepikari honetan, emakume gaztea-ren pentsamendua gaztaroko eta pentsioko bere

Page 236: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

oroitzapen zaharretara herratzen zen. Aldaregainean lorez betetako ontziak gainditzen zituz-ten argimutil handiez oroitu zen, eta tabernaku-lu pilarexkadunaz. Nahi izango zukeen, garaihartan bezala, beren elizaulkietan makurturikomonjatxoen txano zurrunek han-hemenka bel-tzez markatzen zuten belo zuriren zerrendaluzean nahasirik kausitzea, oraindik ere; igan-dean, mezatan, burua altxatzen zuenean, Ama-birjinaren aurpegi eztia hautematen zuen,gorantz zihoan intsentsuaren zurrunbilo urdin-ken artean. Orduan samurdura batek atxikizuen: beratz sentitu zen eta zeharo abandonatu-rik, aldagoian biraka dabilen txori-luma batengisa; eta ari zenaren kontzientziarik ere gabeabiatu zen elizarantz, edozein debozionetarakoprest, nolanahi ere hartan bere arima murgiltze-kotan eta bere existentzia osoa hartan desager-tzekotan.

Plazan, Lestiboudois topatu zuen, elizatikzetorrela; zeren, eguna ez moztearren, nahiagoizaten baitzuen lana eten, eta gero berriro ekin,horrela Anjelusa bere erosotasunaren arabera

Page 237: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

jotzen zuelarik. Bestalde, txilinak, lehenago joz,dotrinarako orduaz ohartarazten zituen umeak.

Dagoeneko batzuk, iritsiak baitziren, kanpo-santuko harlosen gainean puxtarritara jolaseanzebiltzan. Beste batzuk, horma gainean zankale-tran, beren hankei eragiten zien, itxitura txikia-ren eta azkeneko hilobien artean hazten zirenasun handiak beren eskalaproinez moztuz.Berde zegoen leku bakarra zen; gainerako guztiaharriak besterik ez zen, eta, sakristiako erratzagorabehera, hauts fin batez estalia beti.

Haurrak espartinetan han ibiltzen ziren korri-ka beraientzat eginiko solairu batean bezala, etaberen ahotsen garrasiak entzuten ziren ezkilarendurunda artean. Han lermatu egiten zen sokalodiaren oszilazioen heinean, zeina, ezkildorrea-ren goietatik eroriz, puntaz lurrean narratzenbaitzen. Enarak txilio txikiak botaz pasatzenziren, beren hegadaren sorbatzez airea ebaki-tzen zuten, eta fite sartzen ziren beren habiahorietara erlaitzeko teilapeetan. Elizaren zokoankriseilu bat zegoen garretan, alegia argi-metxabat ontzi dilingo batean. Haren argiak, urrunetik,narrio zurizka bat zirudien olio gainean dardaraz.

Page 238: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eguzki izpi batek zeharkatzen zuen elizbarneosoa eta are ilunago bihurtzen zituen behe-alda-menak eta zokoak.

— Non da apaiza, galdetu zion madameBovaryk, bere zulo lasaiegian ardatza astintzenjolasean ari zen mutiko bati.

— Laster dator, erantzun zuen.Eta bai, presbiterioko ateak kirrinka egin

zuen, Bournisien abadea agertu zen; umeek,nahas-mahas, eliza barrura ihes egin zuten.

— Ume mukizu hauek! esan zuen marmarkaelizgizonak, beti berberak!

Eta, oztopatu berri zuen dotrina-liburu pil-tzartu bat jasoz:

— Ez dute deus errespetatzen!Baina, madame Bovary hauteman zuen ordu-

ko:— Barka iezadazu, esan zuen, ez zintudan

ikusten.Dotrina-liburua patrikan sartu zuen eta geldi-

tu egin zen, sakristiako giltza astuna bere bibehatzen artean dilindatzen segituz.

Bere aurpegia bete-betean jotzen zuen arra-tsaldeko eguzkiaren zohardurak larutu egiten

Page 239: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zuen sotanaren landarra, ukondoetan distira-tsua, azpietan listua. Bere bularrondo zabalarengainean koipe eta tabako narrioek botoi txikienzerrendari jarraitzen zioten, eta are ugariagobilakatzen ziren anokitik urruntzearen heinean,non pausatzen baitziren bere larrazal gorriarenzimur oparoak; larrazala zipriztindurik zegoenizpil horiz, zeinak desagertu egiten baitzirenbere bizar urdinkatzearraren bilo zekenetan.Afaldu berria zen eta furrundaka hartzen zuenarnasa.

— Zer moduz zaude? erantsi zuen.— Gaizki, erantzun zuen Emmak; penaturik

nago.— Horra ba! ni ere bai, zioen elizgizonak. Izan

ere lehen bero hauek, harrigarriro ahultzen zai-tuzte, ez al da hala? Eta, zer nahi duzu ba! pena-tzeko jaio ginen, san Paulok zioen bezala. Etabaina, Bovary jaunak zer deritza?

— Hark! esan zuen emakumeak mesprezu-keinu batez.

— Zer! errepikatu zuen gizarajoak zeharoharriturik, ez al dizu ezer errezetatzen?

Page 240: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ah! zioen Emmak, ez dira lur honetakoerremedioak nik behar izango nituzkeenak.

Baina apaizak, aldian-aldian, eliza barrurabegiratzen zuen, non ume guztiak belaunikaturiksorbaldaz elkarri bultzaka ari baitziren, eta kar-taxut zerrendak bezala erortzen ziren.

— Nik jakin nahi nuke..., hasi zen Emma.— Itxointzak, itxointzak, Riboudet, egin zuen

deiadar ahots haserrez elizgizonak, laster naukhor hire belarri horiek berotzera, bihurri halakoa!

Gero Emmarenganantz itzulirik:— Boudet obraginaren semea da; bere gura-

soek aisako bizimodua dute eta bere gurari guz-tiak egiten uzten diote. Baina laster ikasiko lukehorratio, nahi izango balu, zeren oso azkarrabaita. Eta nik, batzuetan, txantxetan, Riboudetdeitzen diet (Marommera joateko hartzen denaldapa bezala), eta esan ere bai: mon Riboudet.Ah! ah! Mont-Riboudet! Lehengo batean Monsig-noreari kontatu nion hitz-joko hau, eta barre eginzuen... barre egitera dinatu zen. — Eta Bovaryjauna, zer moduz?

Emmak bazirudien ez zuela entzuten. Apai-zak jarraitu zuen:

Page 241: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Beti ere oso lanpeturik, ez da? Zereneskierki gu baikara parrokia honetan, bera etani, zereginik gehiena dugun bi pertsonak. Bainabera, gorputzen sendagilea da, erantsi zuenbarre lodi batekin, eta ni berriz arimena!

Apaizarengan finkatu zituen begi otoikorrak:— Bai..., esan zuen, zuk miseria guztiak ari-

nagotzen dituzu.— Ah! ez iezadazu esan, madame Bovary!

Gaur goizean bertan Bas-Diauvillera joan beha-rrean gertatu naiz, hantura zeukan behi baten-gatik; sorginkeria bat zela uste zuten. Haien behiguztiek, nik ez dakit nolatan... Baina, barkatu!Longuemarre eta Boudet! segi halere! ez alduzue sekulan amaitu behar!

Eta, jauzi batean, eliza barrura oldartu zen.Umeak pupitre handiaren inguruan zebiltzan

elkarri bultzaka, txantrearen aulki gainera igo-tzen ziren, misala irekitzen zuten; eta bestebatzuk, otso-ibilkeran, laster konfesionariobarrura ere ausartzear zebiltzan. Baina apaizak,itsumustuan, zaplaztako-zaparrada banatu zuenguztien artean. Txamarretaren lepotik hartuz,lurretik altxatzen zituen eta belauniko ipintzen

Page 242: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zituen koruko harrolen gainean, bortizki, bertanlandatu nahi izan balitu bezala.

— Bai, esan zuen Emmaren ondora itzulizenean, eta indianazko musuzapi zabala heda-tuz, haren ertz bat hortzetan ipintzen zuelarik,nekazariak benetan urrikalgarriak dira!

— Baita beste batzuk ere, erantzun zuenEmmak.

— Bai horixe! hirietako langileak, esate bate-rako.

— Ez dira horiek...— Barkatu, aizu! ezagutu izan ditut nik han

ama etxekoandre gaixoak, emakume bertute-tsuak, halaxe diotsut, benetako santak, eta ogiaere falta zitzaiela.

— Baina beste haiek, hasi zen Emma (etaezpain-hegia okertu egiten zitzaion mintza-tzean), beste haiek, jauna, ogia badutenak,baina ordea...

— Neguan surik ez dutenak, esan zuen apai-zak.

— Eh! zer axola?

Page 243: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Nola! zer axola? Nik uste dut, nik behin-tzat, ba epel-epel izanez gero, ongi janda...,zeren, dena den...

— Ene Jainkoa! Ene Jainkoa! hasperenkaEmmak.

— Ondoezik aurkitzen al zara? zioen apaizak,kezkatu antzean hurbilduz; digestioa da, inolazere. Etxera itzuli behar duzu, Bovary andrea, tehurrupada bat edatera; horrek bizkortuko zaitu,edota baso bat ur freskoa azukrearekin.

— Zergatik?Eta amets batetik esnatzen denaren itxura

zeukan.— Eskua bekokian pasatzen ari zinen eta.

Zorabioak jo zintuela uste nuen.Gero, harira itzulirik:— Baina, zerbait galdetzen ari zinen, ez? Zer

zen? Jadanik ahaztu zait.— Nik? Ezer ez..., ezer ez..., errepikatzen

zuen Emmak.Eta, ingurura so zerabilen begirada, geldiro

jaitsi zen agure sotanadunaren gainera. Elkarribegira zeuden biak, aurrez aurre, mintzatu gabe.

Page 244: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Orduan, Bovary andrea, esan zuen azkene-rako apaizak, desenkusa nazazu, baina ezerbaino lehen betebeharrak, badakizu; nire bihurrihauekikoa burutu behar dut. Lehen jaunartzeakere laster dira-ta. Beldur naiz ez ote gaituenbeste behin ere ezustean harrapatuko! Beraz,Salbatore egunetik aurrera, recta edukitzen ditutasteazkenero ordubete gehiago. Haur gaixoak!inoiz ez litzateke garaizegi hauek Jaunarenbidean sartzeko, gainera, bestalde, bere SemeJainkoaren ahoz berberak gomendatu digunbezala... Ongi izan, madame; eskumuinak zuresenar jaunari.

Eta elizan sartu zen, atetik bertatik belauneginez.

Eserleku zerrenda bikoitzaren artetik desa-gertzen ikusi zuen Emmak, ibilkera astunez,burua sorbalda gainera apur bat makurturik,bere bi eskuak kanpoan zeramatzala erdi ire-kiak.

Gero bere bi orpoen gainean jiratu zen, blokebatean osorik, zutoin baten gainean estatua batbezala, eta etxerako bidea hartu zuen. Bainaapaizaren ahots lodia, umeen ahots zoliak

Page 245: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

artean bere belarrira iristen ziren eta atzetikjarraikitzen zitzaizkion:

— Kristau al zara?— Bai, kristaua naiz.— Kristau izatea zer da?— Kristau izatea da, bataiatuta egonik...,

bataiatuta egonik..., bataiatuta egonik.Bere eskilaretako mailak eskudelari atxikiz

igo zituen, eta, bere gelara heltzean, besaulkibatean erortzen utzi zion bere buruari.

Leiarretako egunargi zurizka apaltzen zihoanemekiro zenbait uhindurarekin. Haltzariek berenlekutan higikaitzago bilakatuak ziruditen, etaitzalpean galtzear ozeano ilunbeltz bateanantzo. Subajua itzalia zegoen, hormako erlojuakbere eraginean segitzen zuen, eta Emma nola-bait ere otzanduz zihoan gauzen baretasunhonetan, aldiz bere baitan hainbat asaldura izanarren. Baina, leihoaren eta jostun-mahaiarenartean, Berthe txikia han zegoen, puntuzko berebotatxoen gainean kulunkan eta bere amarenga-na hurbiltzen saiatuz haren mantalaren xingolakpuntatik atxikitzeko.

Page 246: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Utz nazazu! esan zion amak eskuaz alden-duz.

Neskato txikia berehala itzuli zen are hurbila-go belaunen kontra; eta, hauetan besoak tinka-tuz, bere amarengana altxatzen zuen begi urdinhandia, bere ezpainetik mantalaren zeta gaineratxistu garbizko hari bat isurtzen zitzaion bitar-tean.

— Utz nazazu! errepikatu zuen emakumegazteak zeharo haserre. Haren aurpegiak izutuegin zuen haurra, eta garrasika hasi zen.

— Eh! utz nazazu ba! esan zion emakumeakukondoaz hastanduz.

Berthe komodaren oinetara erori zen, kobrez-ko azpiertzaren kontra; hartaz masaila ebakizuen, odola zerion. Madame Bovary hura altxa-tzera lehiatu zen, txilinaren kordoia puskatuzuen, bere indar guztiez neskameari dei eginzion, eta bere buruaren kontra ainduraka haste-ra zihoan, Charles agertu zenean. Afaltzekoordua zen, etxera zetorren.

— Begira, maite, esan zion Emmak ahotsnarez: horra gure txikia, jolasean zebilela zaurituberria da lurrean.

Page 247: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Charlesek lasaitu egin zuen, kasua ez zeninolaz ere larria, eta «diachylum» bila joan zen.

Madame Bovary ez zen salara jaitsi; berabakarrik geratu nahi izan zuen bere haurra zain-tzen. Orduan, hari lotan so, geratzen zitzaionkezka barreiatzen joan zen, eta berekiko bereburua benetan tuntuna eta onegia irudituzitzaion arestian hain gauza gutxirengatik arte-gatu izanagatik. Berthe, eskierki, jada ez zenzotinka ari. Bere arnaskerak, orain, ezarianaltxatzen zuen algodoizko estalkia. Malko handibatzuk geldirik zeuden, betileen artetik bibetsein beluri, hondoratu, ikusten uzten zituztenbetazal erdi-itxien xokoan; esparadrapuak,masailan erantsirik, zeharka teinkatzen zuenazal atezua.

— Gauza bitxia da, pentsatzen zuen Emmak,zeinen itsusia den haur hau!

Charlesek, gaueko hamaiketan, botikatikitzuli zenean, (diachylumetik geratzen zitzaionaitzultzen izan baitzen, afalondoan), bere emaz-tea sehaskaren ondoan zutik kausitu zuen.

— Baina ziur esan dizut ba ezer ez dela izan-go, esan zion bekokian musu emanez; ez ezazu

Page 248: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zeure burua larritu, gajo horrek, bestela gaixotuegingo zara!

Denbora luzez egona zen botikarioarenetxean. Nahiz eta oso hunkitua azaldu ez zenarren, monsieur Homais saiatu zen, horratio,Charlesi adore ematen, haren morala altxatzen.Beraz haurreria mehatxatzen duten askotarikoarriskuez eta sehien zabarkeriaz solastu ziren.Madame Homaisek bazekien zertxobait hortaz,oraindik ere bular gainean baitzeuzkan, sukalde-sehi batek, aspaldi, bere brusara erortzen utzita-ko oporretara txingarraren markak. Eskierkigurasoek hartzen zuten arretarik franko. Laba-nak sekulan ez ziren zorrotzak egoten, eztazoruak ere argizarituak. Leihoetan burdinazkosareak izaten ziren eta markoetan barra sendo-ak. Homaistar txikiek, beren independentziagora-behera, ezin izaten zuten mugitu berenatzetik zaindari bat gabe; katarrorik txikienare-kin, beren aitak eztul-jarabez asetzen zituen, etalau urte baino gehiagora arte guztiek eramatenzituzten, derrigorrean, burute koltxatuak. Hori,egia da, madame Homaisen mania bat zen; beresenarra hortaz penaturik zegoen bere baitan,

Page 249: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

adimenaren organoentzat horrelako hertsakun-tzaren ondorio posibleen beldur, eta mentura-tzen zen hari esateraino:

— Caribeak edo Botocudoak bezala bihurtunahi al dituzu?

Charles, ordea, sarritan saiatu zen elkarrizke-ta mozten.

— Zurekin hitz egin beharrean nago, xuxurla-tu zion belarrira urgazleari, zeina bere aurreanabiatu baitzen eskilaretan.

— Zerbaiten susmoren bat ba ote zuen? gal-detzen zion Leonek bere buruari. Bihotza taupa-daka zeukan eta aierutan galtzen zen.

Azkenik Charlesek, atea itxi ondoren, eskatuzion, Ruenen ikus zezala zenbatsu izan zitezkeendagerrotipo eder baten prezioak; bere emaztea-rentzat gorderik zeukan sorpresa sentimentalbat zen, findadezko kortesia bat, bere erretratubat frak beltzez. Baina aurrez jakin nahi zuenzeri atxiki; eginkizun hauek ez bide zuten mon-sieur Leon trabatu, zeren gutxi gora behera aste-ro joaten baitzen hirira.

Zein xedetan ordea? Homaisek susmatzenzuen guzti horretan gizon gazteren gorabehera-

Page 250: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ren bat, amorioren bat. Baina oker zegoen, Leonez zebilen inolako amurusiaren atzetik. Sekulanez bezain triste zegoen, eta madame Lefrançoi-sek ederki antzematen zion horri, orain bere pla-terean uzten zuen janari kopuruan. Hortazgehiago jakitearren, biltzaileari itaundu zion;Binetek ihardetsi zion, berari ez ziola poliziakpagatzen.

Bere ostatukidea, dena den, nahiko bitxia iru-ditzen zitzaion; zeren Leon maiz bere aulkianerraskail besoak zabalduz nolabait ere arrenku-ratu egiten zen bizitzaz.

— Ez baituzu nahiko olgetarik hartzen, zioenbiltzaileak.

— Baina zeintzuk?— Nik, zu bezala, tornu bat edukiko nuke!— Baina nik ez dakit tornatzen, erantzun

zuen urgazleak.— Oh! egia da! zioen besteak bere matraile-

zurra ferekatuz, atseginarekin nahasturiko erdei-nu aire batez.

Leon unaturik zegoen emaitzarik gabe maita-tzeaz; gainera sentitzen hasia zen, bizimodu ber-bera errepikatzeak eragiten duen ahuldura hori,

Page 251: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

inolako interesek gidatzen ez duenean eta inola-ko esperantzak sostengatzen ez duenean. Hainaspertua zegoen Yonvillez eta yonvilletarrez nonzenbait jende, zenbait etxe ikusteak jasanezinadina sumintzen baitzuen; eta botikarioa, hainonpuska izanik ere, zeharo gogaikarri bilakatzenzitzaion. Halere egoera berri baten ikusmirakordea, erakartzen zuen adina beldurtzen zuen.

Engara hau laster bihurtu zen ernegazio, etaorduan Parisek astindu zuen berarentzat, hanurrunean, bere dantza mozorrotuen fanfarea jos-tuntxoen farreekin eta guzti. Eta bere zuzenbidekarrera han bukatu behar zuenez, zergatik ezzen joaten segituan? Nork eragotzi behar zion?Eta barne-prestakuntzak egiteari ekin zion;aurrez moldatu zituen bere eginkizunak. Jantzizuen, bere buruan, apartamentu bat. Artistabaten bizimodua eramango zuen han! Gitarra-lezioak hartuko zituen! Txabusina bat edukikozuen, eta euskal-txapela, eta balusa urdinezkooskierrestak! Eta dagoeneko miresten zituensuburuan bi florete aspan, gainean buruhezurbatekin eta gitarrarekin.

Page 252: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Gauza zaila bere amaren baimena zen; bainaezerk ez zirudien horratio zuhurrago. Bere uga-zabak berak bultzatzen zuen beste bulego batbisitatzera, hartan gehiago aurreratu ahal izanzezan. Beraz erdibide bat hartuz, Rouenen biga-rren urgazleren plazaren bat bilatu zuen, ez zuenaurkitu, eta azkenik bere amari gutun luzezehatz bat idatzi zion, non azaltzen baitzituenParisera bizitzera berehalaxe joateko arrazoiak.Ama konforme izan zen.

Leon ez zen presaka ibili. Hilabetean zeharegunero, Hivertek garraiatu zituen YonvilletikRouenera eta Rouenetik Yonvillera, haren bau-lak, maletak, paketeak; eta Leon, bere arropaguztiak bidali ondoren, bere hiru besaulkiakberritu arazi, fular-hornidura bat erosi, hitzbatean esateko, munduaren biran bidaia egitekobaino xedapen gehiago hartu ondoren, astetikastera luzatzen joan zen, harik eta bere amarenbigarren gutuna hartu zuen arte, non joatekopresa ematen baitzitzaion, oporrak baino lehenbere examina pasatu nahi zuenez.

Besarkaden momentua heldu zenean, mada-me Homaisek negar egin zuen; Justin zotinka

Page 253: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zegoen; Homaisek, gizon gogor gisa, bere hunki-dura estali egin zuen; berak eraman nahi zuenbere lagunaren longaina notarioaren atariraino,zeinak baitzeraman bere landoan Leon Rouene-ra. Azken honek ozta-ozta zuen Bovary jaunariagur esateko astia.

Eskilara-burura heldu zenean, gelditu eginzen, hain zegoen egon ere hatsanturik. Bera sar-tzean, madame Bovary biziro altxatu zen.

— Berriz ere ni naiz! esan zuen Leonek.— Ziur nengoen!Emmak ezpainak ausiki zituen, eta odol olde

bat igaro zitzaion larrazalaren pean, zeina era-bat arroxaz koloratu baitzitzaion, ileen zainetatikhasi eta goletaren ertzeraino. Zutik segitzenzuen, horma oholtzatuaren kontra sorbaldaz tin-katurik.

— Beraz, Monsieur ez da hemen? hasi zengizona.

— Kanpoan da.Emmak errepikatu zuen:— Kanpoan da.Orduan isilune bat izan zen. Elkarri so egin

zioten; eta beren pentsamenduak, larridura

Page 254: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

berean balditurik, estu hertsatzen ziren, bi bularpilpiratsuren gisa.

— Berthe besarkatu nain nuke, esan zuenLeonek.

Emmak zenbait maila jaitsi zituen eta Felici-teri dei egin zion. Leonek azkar bota zuen bereingurura begirada zabal bat, zeina hedatu bai-tzen hormetara, apaletara, tximiniara, dena bar-neratzearren bezala, dena eramatearren bezala.

Baina Emma itzuli zen, eta neskameak Bert-he ekarri zuen, hari baten puntan haizerrota batburuz behera astintzen zuela. Leonek behin etaberriz musukatu zuen lepoan.

— Agur, gaixoa! agur, txikitxo maitea, agur!Eta berriro amari utzi zion.— Eraman ezazu, esan zuen honek.Bakarrik geratu ziren.Madame Bovaryk, bizkarra jiratuta, aurpegia

leiar baten kontra pausaturik zeukan; Leonekbere boneta eskuan zeukan eta hartaz emekirotaupadaka ari zen bere izterraren gainean.

— Euria dator, esan zuen Emmak.— Txabusina badut, erantzun zuen gizonak.— Ah!

Page 255: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emma jiratu zen, kokotsa apal eta bekokiaaurrera. Argia hartan marmol batean bezalalabaintzen zen bekainen bihurguneraino, jakinezin zelarik Emmak zeri begiratzen zion ortzimu-gan, ezta zer pentsatzen zuen ere bere barne-zolan.

— Beno ba, agur! hasperendu zuen Leonek.Mugimendu zakar batez altxatu zuen burua:— Bai, agur... Joan zaitez!Elkarrengana aurreratu ziren: gizonak eskua

luzatu zion, Emmak zalantza izan zuen.— Ingeles eran beraz, esan zuen emaku-

meak, bere eskua abandonatuz, eta barre egitenahaleginduz.

Leonek bere behatzen artean sentitu zuen,eta bere izate osoaren substantzia bera ahurhezatu hartara jaisten ari zela iruditzen zitzaion.

Gero eskua ireki zuen; bien begiek topo eginzuten berriro ere eta desagertu zen gizona.

Merkatu-enparantzara heltzean, gelditu eginzen, eta pilare baten atzean ezkutatu zen, etxezuri hura bere lau leihosare berdeekin azkenekoaldiz betestearren. Leihoaren atzean, gelan,errainu bat ikusi uste izan zuen; baina errezelak,

Page 256: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

inork ukitu gabe bezala gakotik jalgirik, geldirohigitu zituen bere zehar-tolesdura luzeak, zeinakjauzi bakar batean guztiak hedatu baitziren, etazuzen geratu zen, igeltsuzko horma bat bainomugikaitzago. Leon korrika hasi zen.

Urrundik hauteman zuen, errepidean, berenagusiaren landoa, eta alboan gizon bat manta-larekin, zaldiari eusten. Homais eta monsieurGuillaumin elkarrekin hizketan ari ziren. Harenzain zeuden.

— Besarka nazazu, esan zuen botikarioak,malkoak begietan. Tori zure longaina, nire lagun-zahar hori, kontuz gero hotzarekin! Zaindu zeureburua! Erne ibili!

— Ea, Leon, landora! esan zuen notarioak.Homais lohibabesaren gainera makurtu zen

eta, zotin artean etenkaturiko ahotsez, bi hitztriste hauei utzi zien erortzen:

— Ongi joan!— Gabon, erantzun zuen Guillaumin jaunak.

Jaregin dena!Abiatu ziren, eta Homais itzuli egin zen.Madame Bovaryk irekia zuen jardin aldeko

leihoa, eta hodeietara begira zegoen.

Page 257: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Mendebaldean pilatzen ari ziren, Rouen alde-tik, eta fite kiribiltzen zituzten beren mataza bel-tzak, zeintzuen atzetik garaitzen baitziren eguz-kiaren marra handiak, trofeo dilingo baten urrez-ko geziak bezala, zeru hutsaren gainerakoakportzelana baten zuritasuna zeukan bitartean.Baina haize bolada batek makur arazi zituenzumarzuriak, eta Bat-batean euria hasi zuen;hosto berdeen gainean zirtakatzen zuen. Geroberriro eguzkia azaldu zen, oiloek kantatu zuten,etxetxoriek sasi bustien artean astintzen zituz-ten hegoak, eta hondar gaineko ur istilek zera-matzaten jarioan akazia baten lore arroxak.

— Ah! bai urruti izango dela honez gero! pen-tsatzen zuen Emmak.

Monsieur Homais, ohi bezala, sei t’erdietanetorri zen, afal garaian.

— Beno! esan zuen eseriz, bidean jarri duguberaz gure gizon gaztea?

— Hala dirudi! erantzun zuen medikuak.Gero, bere aulkian jiratuz:— Eta zer berri zuenean?— Gauza handirik ez. Nire emaztea bakarrik,

gaur arratsaldean apur bat hunkiturik egon dela.

Page 258: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Badakizu, emakumeak, edozein huskeriak larri-tzen ditu! nirea batez ere! Eta horren kontraasaldatzea oker legoke, zeren eta beren nerbio-apailamendua askoz malgukorragoa baita gureabaino.

— Leon gizajoa! zioen Charlesek, nola bizibehar du Parisen!... Ohituko ote da hartara?

Bovary andreak hasperen egin zuen.— Ez ba! esan zuen botikarioak mihiaz klas-

katuz, poxin goxoenak jatetxean! mozorro dan-tzak! txanpaina! Hori guztia barra-barra, ziur dahori!

— Ez dut uste burugalduko denik, argudiatuzuen Bovaryk.

— Ezta nik ere! ihardetsi zuen biziro mon-sieur Homaisek, nahiz eta besteei jarraitu beha-rrean gertatuko den arren, jesuitatzat ez pasa-tzekotan behintzat. Eta zuk ez dakizu zer bizimo-du daramaten alproja horiek, Quartier Latinean,aktoresekin! Gainontzean, begi onez begiratzenzaie estudianteei Parisen. Xarmarako trebeziaapur bat bederen baldin badute, lagunarterikhoberenetan onartzen dituzte. Eta bada Fau-bourg Saint-Germaingo damarik ere haietaz mai-

Page 259: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

temintzen denik, eta horrek, ondorioz, ezkontzaoso ederrak egiteko aukera ematen die.

— Baina, esan zuen medikuak, beldur naiz ezote zaion... han...

— Arrazoi duzu, moztu zuen botikarioak, hori-xe da dominaren ifertzina! Beti ere eskua sake-laren gainean ipinita eduki beharrean zaude.Esateko, jardin publiko batean zaude, jo deza-gun; norbait aurkezten da, itxurosoa, kondekora-zio eta guzti nahi bada, diplomatikotzat hartukozenukeen bat; hizketan hasten zaizu: solas egi-ten duzue; intsinuatu egiten zaizu, surrauskadabat eskaintzen dizu edo zure kapelua jasotzendizu. Lotura gero eta estuagoa da; kafetetxeraeramaten zaitu, landako etxera etortzera gonbi-datzen zaitu, bi ardoren artean molde orotakoezagupideak egitera eragiten zaitu, eta, denbo-raren hiru laurdenetan, ez da zure poltsa ebaste-ko edo ibilera kaltegarritara errestatzeko beste-tarako.

— Egia da, erantzun zuen Charlesek; baina nibatez ere gaitzez ari nintzen pentsatzen, esatebaterako, probintziako estudianteak erasotzendituen sukarrustelaz.

Page 260: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emmak zirgit egin zuen.— Erregimenaren aldakuntza dela medio,

jarraitu zuen botikarioak, eta horretatik ekono-mia orokorrerako erakartzen den nahasmendua-rengatik. Eta gero, Pariseko ura, bistan da! jate-txeetako jatenak, janari saltsabizitsu horiek guz-tiek azkenerako odola berotzen dizute eta, esanahala esan, eltzeko baten aldean ez dute fitsikbalio. Nik neuk, betidanik nahiago izan dutherrietako sukalkia; osasungarriagoa da! Noski,Rouenen farmazia ikasten ari nintzenean, ostatubatean hartu nuen ostatu; irakasleekin egitennituen otorduak.

Eta horretan jarraitu zion bere iritzi orokorraketa bere jite pertsonalak adierazteari, harik etaJustin bere bila etorri zen arte prestatu beharrazegoen gorringo-esne batengatik.

— Ezta atseden alditxo bat ere! oihukatuzuen, beti lanari loturik! Minutu batez ere ezinnaiz irten! Beti ere odola eta ura izerditzen aritubehar, labore-zamari bat bezala! Han pename-na!

Gero, atera heldu zenean:

Page 261: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Hain zuzen, esan zuen, jakin al duzueberria?

— Zer berri?— Agi denez oso posible da, hasi zen berriro

Homais bekainak altxatuz eta aurpegirik seriose-na ipiniz, Behe-Seineko nekazarien biltzarrakaurten Yonville-L’Abbayen ospatuko direla.Zurrumurrua behintzat badabil. Gaur goizean,egunkariak ere zertxobait ukitzen zuen. Bizikigarrantzi handikoa litzateke, gure eskualde-barrutirako! Baina gero mintzatuko gara horre-taz. Ikusten dut, eskerrik asko; Justinek baduargimutila.

Page 262: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—VII—Biharamuna Emmarentzat egun hiltamutsua

izan zen. Gauzen azalean nahaskiro kulunkatzenzen egurats beltz batek inguratua irudituzitzaion dena, eta oinazea bere ariman alaraueztiekin zokoratzen zen, neguko haizeak gazteluabandonatuetan egiten duen bezala. Sekulanitzuliko ez denaz izan ohi den ametseria zen, egi-tate burutu bakoitzaren ondoren hartzen zaituenlazotasuna, ohizko mugimendu ororen trenkadu-rak, luzaroko bibrazio baten supituko etendurakekartzen dizun min hori.

Vaubyessardtik itzultzean bezala, koadrilakbere buruan zurrunbilokatzen ziren hartan beza-la, malenkonia hits bat zeukan, etsimendu soraiobat. Leon berragertzen zen handiago, ederrago,eztiago, lainotsuago, beragandik aldendua zenarren, ez zuen utzia, hura hantxe zegoen, etxe-ko hormek haren errainua gordetzen zutela ziru-dien. Emmak ezin zuen apartatu bere begiradahura ibili izana zen tapiz hartatik, hura eseriizana zen haltzari huts haietatik. Ibaia bazihoan

Page 263: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

beti ere, eta astiro bultzatzen zituen bere palas-ta apalak bazter labainean barrena. Sarritan ibi-liak ziren han paseatzen, uhinen murmurio ber-beratan, goroldioz estalitako harrikarian. Zeineneguzki ederrak izan zituzten! Zeinen arratsaldeederrak, bakarrik, gerizpean, jardineko zokoan!Hark ozenki irakurtzen zuen, buru hutsik, makila-mutur lehorrezko aulki batean jarrita; belazetikohaize freskoak dardara eragiten zien liburuarenorriei eta pendizeko amatxiloreei... Ah, joanazen, bere bizitzako xarma bakarra, zorion batenesperantza posible bakarra! Nolaz ez zuen berakzorion hori atxiki, aurkeztu zitzaionean! Zergatikez zion eutsi bi eskuez, bi belaunez, joan nahiizan zuenean? Eta Leon maitatu ez izanagatikbere burua madarikatzen zuen; haren ezpainenegarria eduki zuen. Gogoak ere eman zion harenbila korrika joateko, haren besoetara jausi etaesateko: «Ni naiz, zurea nauzu!» Baina Emmaaldez aurretik larritzen zen eginkizunaren zailta-sunengatik, eta bere nahikundeak, atsekabezemendaturik, are gartsuago bilakatzen ziren.

Ordudanik, Leonen oroitzapen hau bereasperraren zentroa bezala izan zen; bidaiariek

Page 264: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

elur gainean, Errusiako estepa batean, abando-naturiko suak baino bortitzago pindartzen zuen.Emma hartarantz oldartzen zen, haren kontrakukubilkatzen zen, su itzaltzear hura emekiroirabiatzen zuen, hura gehiago zuzper zezakeena-ren bila ibiltzen zen bere inguruan; eta gomuta-purrik urrunenak nahiz abagunerik hurbilenak,igartzen zuena irudikatzen zuenarekin batera,barreiatzen ari zitzaizkion apeta boluptuosoak,adar iharrak bezala haizetan kraskatzen zirenbere zorion-proiektuak, bere bertute antzua,bere esperantza eroriak, etxeko zirtzileriak,dena biltzen zuen, dena jasotzen zuen, eta denaerabiltzen zuen bere tristura berotzeko.

Alabaina garrak iraungi ziren, nahiz hornidu-ra berez ahitu zelako nahiz pilaketa gehiegikoagertatu zelako. Maitasuna poliki-poliki itzali eginzen urrundeaz, oroit-mina ito egin zen ohitura-ren pean; eta bere zeru hitsa purpuratzen zuensutearen zohardura ilunbe handiagoz estali zeneta graduz gradu ezabatu zen. Bere kontzien-tziaren lokarduran, senarrarenganako higuinakere amorantearenganako aharrausitzat hartuzituen, gorrotoaren erredurak laztantasunaren

Page 265: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

berotzat; baina, aldagoia beti ere bazebilenez,eta irritsa errautsetaraino gargaildu zenez, etainolako laguntzarik heldu ez zenez, inolako eguz-kirik azaldu ez zenez, alde guztietatik gau beltzizan zen, eta Emma galdurik geratu zen aldenikalde zulatzen zuen hotz izugarri batean.

Orduan Tostesko egun gaiztoak hasi zirenberriro. Orain bere burua askoz dohakabeago-tzat zeukan, zeren oinazearen esperientzia bai-tzuen, hura amaituko ez zen ziurtasunarekinbatera.

Bere buruari hain sakrifizio handiak inposatu-riko emakume bati zilegi zekiokeen zenbaitapeta. Belaunikaleku gotiko bat erosi zuen, hila-betean hamalau libera gastatu zuen azkazalakgarbitzeko limoitan; Rouenera idatzi zuen kaxe-mira urdinezko soineko bat eskatuz; Lheureuxe-nean, bertako exarperik ederrena aukeratuzuen; gerrian lotzen zuen bere txabusinaren gai-netik; eta, leihatilak itxirik, eskuan liburu bat,kanape batean etzanda egoten zen, pildairehonetan.

Sarritan, bere orrazkera aldatzen zuen: txina-tarren eran, kiribil lasatan, motots txirikordatu-

Page 266: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tan jartzen zen; buruaren alboan marra bat eginzuen eta haren pean kiribildu zuen ilea, gizongisa.

Italiera ikasi nahi izan zuen: erosi zituen hiz-tegiak, gramatika bat, paper zuri hornizioa. Ira-kurketa seriosetan saiatu zen, historia, filosofia.Gauez, batzuetan, Charles tupustean esnatzenzen, gaixoren batengatik bere bila zetozen uste-tan:

— Banoa, zizakatzen zuen.Eta Emmak marruskatzen zuen poxpolu

baten zarata zen, kriseilua berriro piztearren.Baina bere irakurketetan bere tapizerietan beza-laxe zen, denak, hasi orduko, alasan pilakatzenziren; hartzen zituen, uzten zituen, beste batzue-tara pasatzen zen.

Aldarteak izaten zituen, zeinetan erraz bultzabaitziezaiokeen nabarmenkerietara. Egun batezbaieztatu zuen, bere senarraren aurka, baso-erdihandi bat pattar aise edango zukeela, eta, Char-lesek ezetzean desafiatzeko astakeria egin zue-nez, kondarretaraino zurrutatu zuen pattarra.

Bere aire «lurrunduak» eta guzti (Yonvilleko«etxekoandreen» hitza zen hau), Emmak ez ziru-

Page 267: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

dien, halere, alai, eta, gehienetan, bere ahoarenertzean gordetzen zuen, neskazaharren eta han-dinahi txuluteginen aurpegia zimurtzen duenikoldura higikaitz hori. Zeharo zurbil zegoen,arropa zuria bezain zuri; sudurreko azala sudur-zuloetarantz teinkatzen zen, bere begiek laino-tsuki begiratzen zizuten. Lokietan hiru ile urdinaurkitu izanagatik, bere zahartzaroaz hitz eginzuen.

Sarritan izaten zituen ondoezak. Egun basezodola errustatu ere egin zuen, eta, Charles lehia-tzen zenez, bere kezka nabarmenduz:

— Ah bah! erantzun zuen Emmak, eta zeraxola?

Charles bere kabinetean abaro hartzera joanzen; eta negar egin zuen, bi ukondoak mahaigainean, bere bulego-besaulkian eserita, burufrenologikoaren pean.

Orduan bere amari idatzi zion etortzeko eska-tuz, eta bien artean eleketa luzeak izan zituztenEmmari buruz.

Zein erabaki hartu? Zer egin, Emmak trata-mendu oro arbuiatzen baitzuen.

Page 268: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Badakizu zer beharko lukeen zure emaz-teak? errepikatzen zuen Bovary amak. Eginkizunbehartuak, eskulana! Bera ere balego, besteasko bezala, bere ogia irabaztera beharturik, ezluke izango halako lurrunik, buruan sartzendituen ideia-pila horretatik baitatozkio, eta biziden soraiokeriatik.

— Alabaina izaten du zereginik, zioen Charle-sek.

— Ah! zereginak! Zertan ordea? Nobelak ira-kurtzen, liburu txarrak, erlijioaren kontra daudenobrak, eta Votairerengandik ateratako diskurtso-ak medio apaizez trufatzen direnak. Baina horiguztia urrun doa, nire ume gaixoa, eta erlijiorikez daukanak beti ere okerreko bidean bukatzendu.

Beraz, Emmari nobelak irakurtzen eragotziegingo zitzaiola erabaki zen. Lanbideak ez ziru-dien inolaz ere erraza. Damatxoa bera arduratuzen horretaz: Rouendik pasatzean, berak pertso-nalki joan behar zuen liburuen alokatzailearene-ra eta hari aditzera eman, Emmak harpidetzaketen egiten zituela. Eta ez al zegokeen ba poli-ziari ohartarazteko eskubidea, baldin eta liburu-

Page 269: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

dunak hala ere bere pozointze-lanean jarraitzenbazuen?

Amaginarrebaren eta errainaren agurraklehorrak izan ziren. Elkarrekin egonak ziren hiruasteetan zehar, biek ez zuten lau hitz trukatu,informazioez eta adeitasunezkoez aparte,mahaian elkartzen zirenean, eta arratsean ohe-ratu aurrez.

Madame Bovary ama asteazken batez joanzen, Yonvillen merkatu eguna.

Plaza, goiz-goizetik, karreta zerrenda batezgainezka zegoen, zeinak, denak ipurdiz eta gur-tagak airean, etxe zerrendan barrena hedatzenbaitziren elizatik hasi eta ostaturaino. Bestealdean, oihalezko txosnak zeuden non saltzenbaitziren algodoizko ehunak, estalkiak eta arti-lezko galtzerdiak, zaldientzako kraistuekin bate-ra eta xingola urdinen xortak ere, zeinak punta-tik haizetan hegaztatzen baitziren. Kinkaileriahandia lurrean hedatzen zen, arraultze-pirami-deren eta gazta-otarreren artean, zeinetatiklasto likitsu batzuk ateratzen baitziren; garijotze-ko makinen ondoan, kaiola zapal batzuetankakarazka ari ziren oilo batzuk beren lepoak

Page 270: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

pasatzen zituzten barroteen artetik. Jendetza,leku berean pilakaturik mugitu nahi gabe, farma-ziaren aurrealdea puskatzeko kinkan zegoenalditan. Asteazkenetan, beti jendez beterik zego-en eta elkarri bultzaka, ez hainbeste medika-menduak erosteko baizik eta kontsultak hartze-ko, hain zen izan ere fama handikoa musdeHomaisen aipua, inguruetako herrietan. Berezentzutasun sendoak liluraturik zeuzkan landa-tarrak. Mediku guztiak hain mediku handiagobati bezala begiratzen zioten.

Emma ukondoz leihoan zegoen (maiz egotenzen han: leihoak ordezkatzen ditu, probintzietan,antzokiak eta paseoa), eta oiesen iskanbilaribegira dostatzen ari zen, halako batean balusaberdezko longain batez jantzitako jaun bat hau-teman zuenean. Eskularru horiak zeramatzan,nahiz eta oinetan galzain zakarrak izan; etamedikuaren etxerantz zihoan, atzetik baserritarbat zuela burua makurturik eta aire oso pentsa-korrez oinez.

— Ikus al dezaket mediku jauna? galdetuzion, atalasean Feliciterekin solasean ari zen Jus-tin.

Page 271: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta, etxeko sehitzat harturik:— Esaiozu Rodolphe Boulanger jauna, Huche-

ttekoa, etorri dela.Ez zen inola ere lurralde-harrokeriaz izan iri-

tsi berriak bere izenari partikula eranstea, baiziketa bere burua hobeki ezagutzera ematearren.La Huchette, eskierki, Yonvilletik hurbileko finkabat zen eta bertako gaztelua erosi berria zuen,berak bakarrik lantzen zituen bi etxalderekinbatera, neke handiegirik hartu gabe horratio.Soltero bizi zen, eta ziotenez bazeukan gutxienikhamabost mila libera errentatan!

Charles sartu zen salan. Boulanger jaunakbere gizona aurkeztu zion, zeinak odolatereaegin ziezaion nahi baitzuen, gorputz osoanbarrena txingurriak igartzen baitzituen.

— Horrek purgatu egingo nau, argudiatzenzien arrazoibide guztiei.

Bovary hasi zen beraz berda bat eta konketabat ekarriz, eta Justini eskatu zion hura sosten-gatzeko. Gero, baserritar jada zurbilarenganazuzendurik:

— Ez izan beldurrik, adiskide.

Page 272: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ez, ez, erantzun zuen besteak, zuk joaurrera!

Eta, harroputz airez, bere beso lodia luzatuzuen. Lantzetaren sastadapean, odola jalgi zeneta ispiluaren kontra zirtatzera joan zen.

— Hurbildu ontzia! oihuka Charlesek.— Aiko! zioen laborariak, zinez esan liteke

iturritxo bat jarioan! Bai gorria daukadala odola!Horrek seinale ona izan behar du, ez al da hala?

— Batzuetan, berriro osasun-ofizialak, hasie-ran ez da ezer igartzen, gero sinkopea deklara-tzen da, eta batez ere hau bezala askai onekojendearen artean.

Laborariak, hitz hauek entzunik, bere behatzartean jiraka zerabilen kaxatxoa askatu zuen.Bere sorbalden teinkada batek karranka eraginzion aulkiaren bizkarrari. Bere kapelua erori eginzen.

— Banengoen ba ni, esan zuen Bovaryk berebehatza zainaren gainean ipiniz.

Ontzia dardarka hasia zen Justinen eskuetan;belaunak kordokan zituen, zurbildu egin zen.

— Nire emaztea! nire emaztea! dei egin zuenCharlesek.

Page 273: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Salto batean jaitsi zituen Emmak eskilarak.— Ozpina! deiadarka Charlesek. Ah! Jainkoa-

ren izenean, bi batera.Eta, bere asalduran, lan zuen konpresa ipin-

tzen.— Ez da ezer, zioen lasai Boulanger jaunak,

bere besoen artean Justin hartzen zuen bitar-tean.

Eta mahai gainean eseri zuen, haren bizkarrahormaren kontra finkatuz.

Madame Bovary hari korbata eransten hasizen. Alkandoraren kordoietan korapilo bat zego-en; zenbait minutuz aritu zen mutil gaztearenidunean bere behatz arinak erabiltzen; ondorenozpina isuri zuen batistazko bere musuzapian;hartaz lokiak bustitzen zizkion txaplaka eta gai-nera putz egiten zuen, emekiro.

Orgaria esnatu zen: baina Justinen sinkopeakartean irauten zuen, eta bere betseinak begizu-ringo belurietan desagertzen ziren, lore urdinbatzuk esnetan gisa.

— Hau ezkutatu egin beharko litzaioke, esanzuen Charlesek. Madame Bovaryk ontzia hartueta mahaipean utzi zuen; makurtzean egin zuen

Page 274: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

mugimenduan, bere soinekoa (udako soinekobat zen lau aloztuna, kolore horia, gerri luzea,gona zabala), soinekoa bere baranoan hedatuzen salako baldosen gainean; — eta, Emmak,pikotxean, besoak zabalduz pixka bat alderokaegin baitzuen, ehunaren puzturak zapart egitenzuen lekurik leku, bere gerrontzearen malgudu-ren arabera. Ondoren, pitxar bat ur hartzera joanzen, eta azukre-koxkor batzuk urtzen ari zenbotikarioa heldu zenean. Zalaparta hartan nes-kamea bila joana zitzaion; bere ikaslea begiakzabalik hautematean, lasaitu zitzaion arnasa.Gero, bere inguruan jiraka, goitik behera begira-tzen zion.

— Memeloa! zioen; benetako memeloa! zazpiletratako memeloa! Ha zer nolako gauza, horixe,flebotomia bat! eta ezeren beldur ez denmorrosko bat! urtxintxa baten parekoa, hemen-txe bistan duzuena, intxaurrak astintzearrenzoratzeko alturatara igotzen den hau. Ah! bai,hitz egin ezak, harro-harro! Jarrera ederra, gerofarmazia-lanean aritzeko; zeren kinka larritandeiturik kausitu haiteke, auzitegi aurrean,magistratuen kontzientzia argitzeko; eta odola

Page 275: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

hotz mantendu behar izango duk, arrazoitu,gizon gisa azaldu, edota ergel bat bezala geratu!

Justinek ez zuen erantzuten. Botikarioak segi-tu zuen:

— Nork eskatu dizu etortzeko? Jauna etaetxekoandrea nekarazten ari zara beti! Gainera,asteazkenetan behar-beharrezkoa dut zure pre-sentzia. Oraintxe bertan bada hogei pertsonaetxean. Dena utzi dut, zureganako dudan intere-sarengatik. Ea ba, zoaz! azkar! itxoin niri, etazaindu ustrailak!

Justin, jazten ari baitzen, abiatu zenean, zora-bioez mintzatu ziren pixka bat. Madame Bovaryhalakorik sekulan izan gabea zen.

— Harrigarria da emakume baten baitan!esan zuen Boulanger jaunak. Bestalde, badagojende delikaturik ere. Horrela ikusia dut nik,duelu batean, lekuko bat kordea galtzen karga-tzen ari ziren pistolen zarata hutsarengatik.

— Niri, zioen botikarioak, besteren odolaikusteak ez dit ezertxo ere egiten; baina nireadaridala pentsatze hutsa aski litzateke niri ondo-eza eragiteko, hartaz gehitxo pentsatuz gero.

Page 276: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bitarte horretan Boulanger jaunak beremorroia bidali egin zuen, izpiritua lasai zezangomendatuz, zeren bere irudipena joana bai-tzen.

— Horrek eman dit zuek ezagutzeko aukera,erantsi zuen. Eta hau esatean Emmari so egitenzion.

Gero mahai ertzean hiru libera utzi zituen,ezaxolati agurtu eta joan egin zen.

Laster zegoen ibaiaren beste aldean (hurazen bere bidea Huchetrera itzultzeko); etaEmmak belazean ikusi zuen, zumarzurien peanoinez zihoala, aldian-aldian pausoa baretuz, pen-tsatzen ari den norbaiten gisa.

— Biziki polita da! zioen berekiko; biziki poli-ta da, medikuaren emaztea! Hortzak ederrak,begi beltzak, oin poxpolinak, eta paristar batentankera. Non demoniotatik atera da horrelakoa?Non aurkitu ote du, mutil kankar horrek?

Monsieur Rodolphe Boulangerek hogeitahamalau urte zuen; tenperamenduz mutiria etaadimenez zorrotza zen, eta bestalde emaztetansarri ibilia izaki, hauekikoa ongi ezagutzen zuen.

Page 277: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Oraingo hau polita iruditu zitzaion: hartaz ari zenberaz pentsatzen, eta haren senarraz.

— Zeharo tentela delakoan nago. Senarrare-kin asperturik dago dudarik gabe. Azkazal ziki-nak eta hiru egunetako bizarra ditu. Eta hurabere zaldiarekin gaixorik gaixo dabilen bitartean,emaztea galtzerdiak pasaratzen geratzen da.Eta aspertu noski! Hirian bizi izan nahi, arratseropolka dantzatu! Emazte gaixoa! Ahozabalka mai-tasunaren atzetik, zamo bat uraren atzetik beza-la sukalde bateko mahai gainean. Lausenguzkohiru hitzekin, adoratu egingo zintuzke, ziur naiz!Benetan goxoa litzateke! xarmangarria!... Bai,eta baina ondoren nola hastandu?

Orduan plazeraren gainezkak, perspektibanikusirik, bere amoranteaz pentsarazi zion, kon-trastez. Berak mantentzen zuen Rouengo kome-dia-aktoresa bat zen; eta, irudi horri buruz pau-satu zenean, zeinarekiko, oroitzapenean ere,betekada baitzeukan:

— Ah! Madame Bovary, pentsatu zuen, hurabaino askoz politagoa da, batez ere frexkoagoa.Virginie, bene-benetan, gizenegi jartzen ari da.

Page 278: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bere jolasekin hain da aspergarria. Eta, bestalde,ixkirengatik duen mania hori!

Landan ez zebilen inor, eta Rodolphek bereinguruan ez zuen entzuten bere oinetakoakzihoztatzen zituzten belarren xaflada erregularrabaino, urrunean olo artean kukubilkaturiko kirki-len xirritarekin batera; berriro Emma ikustenzuen salan, ikusi zuen bezala jantzirik, eta eran-tzi egiten zuen.

— Oh! lortuko dut! oihukatu zuen, makilarenkolpe batez bere aurrean sokor bat lehertuz.

Eta, berehala, eginkizunaren alde politikoaaztertu zuen. Berekiko galdetzen zuen:

— Non elkartu? Zeren medioz? Umea betilepoan izango dugu, eta neskamea, eta auzoko-ak, senarra, molde orotako poxelua franko. AhBah! zioen, denbora gehiegi galtzen da!

Gero berriro hasi zen:— Izan ere, bihotzean ginbaleta bezala sar-

tzen zaizkizun begiak ditu. Eta larrantz belurihori!... Eta nik emakume beluriak adoratzen bai-titut!

Argueilko aldapa gainera iristean, bere era-bakia jadanik hartua zen.

Page 279: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Abagunea bilatu besterik ez dago. Ea ba!aldian behin bertatik pasatuko naiz, ehiza bidali-ko diet, hegaztiak; odol-ateratzeak ere egingoditut, behar izanez gero; lagun egingo gara, nireetxera gonbidatuko ditut... Ah! arraioa! erantsizuen, laster dira Biltzarrak; Emma han izangoda, eta ikusiko dut. Hasi egingo gara, eta ausart-ki, hori baita seguruena.

Page 280: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—VIII—Heldu ziren, eskierki, Biltzar famatu haiek!

Ospakizun egunean goiz, biztanle guztiak, berenatarietan, prestakuntzetan ari ziren; udaletxea-ren aurrealdea huntzezko txirikordaz apainduazegoen; denda bat eraikita zegoen, belardibatean, orritserako, eta, plazaren erdian, elizaaurrean, bonbarda molde batek seinalatu beharzituen Prefet jaunaren etorrera eta nekazari sari-tuen izena. Buchyko goardia nazionala (Yonvillenbertakorik ez baitzen) etorria zen suhiltzaileengorputzarekin bateratzera, zeinaren kapitainaBinet baitzen. Egun horretan, idunekoa ohi bainoare altuagoa zeraman; eta, bere tunikan galka-turik, soina hain zeukan zurrun eta higikaitz nonbere pertsonaren bizi-parte osoa jaitsia zuelabaitzirudien bere bi hanketara, zeinak kaden-tziaz altxatzen baitziren, urrats markatutan,mugimendu bakar batez. Zergabiltzailearen etakoronelaren artean lehiaren batek irauten zue-nez, batak zein besteak, norberaren trebeziakazaltzearren, bakoitzak bere aldetik maniobra-

Page 281: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

razten zituzten beren gizonak. Txandaka ikustenziren behin eta berriz pasatzen txarratel gorriaketa atorra-papar beltzak. Artean bukatu gabeeta berriro hasten zen! Sekula izan gabea zenhainbesterainoko punpezia-hedamendurik!Herritar askok, bezperatik, beren etxeak txukun-duak zituzten; bandera hirukoloredunak leihoerdirekietatik dilindan zeuden; taberna guztiakbeterik zeuden; eta, egiten zuen eguraldi ederramedio, boneta enpesatuek, urrezko gurutzeeketa burukozapi kolorezkoek zuriago ziruditenelurra baino, eguzki zuritan istargitzen zuten,eta beren pikardura sakabanatuaz nabarmena-razten zuten xenilen eta bruxa urdinen monoto-nia iluna. Inguruetako laborari-andreek, zalditikjaistean, zikin beldurrez bildutako beren soine-koa gorputzaren kontra estutzen zien orratz han-dia askatzen zuten; eta senarrek, aitzitik, berenkapeluak zaintzearren, gainetik estaltzen zutenmusuzapi batez, honen mutur bati hortzetaneutsiz.

Herriaren bi muturretatik zetorren jendetzakale nagusira. kaletxikietan, ibiltokietan, etxee-tan barrena zabaltzen zen, eta tarteka ate-mai-

Page 282: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

lukoren bat entzuten zen erortzen, jaia ikusterajoateko irteten ziren harizko eskuxorrodunandreen atzean. Gehien miresten zena, argitxili-nez betetako tantai luze bi ziren, agintariek egonbehar zuten oholtza hegikatzen; halaber bazeu-den, udaletxeko lau pilareen kontra, lau hagaantzeko, bakoitza oihal berdaxkazko estandartebatekin, urrezko letratan izkribuz horniturik.Batean irakurtzen zen: «Merkataritzari»; bes-tean: «Nekazaritzari»; hirugarrenean: «Industria-ri», eta laugarrenean: «Arte-Ederrei».

Baina aurpegi guztiak argitzen zituen bozka-rioak, madame Lefrançois ostalersa goibelduegiten zuela zirudien. Bere sukaldeko mailetanzutik, bere golkorako marmarrean ari zen:

— Ha zer inozokeria! Zer nolako inozokeriaberen oihalezko barraka hori! Zer uste dute ba,prefeta gustora izango dela han, dendapeanbazkaltzen, txerpolari bat bezala ala? Eta horre-lako estekuei deitzen diete herriaren ona egitea!Horretarako ez zegoen, noski, Neufchâtelera txi-ribogin baten bila joan beharrik! Eta norentzat?eta behizain batzuentzat! oinutsgorri arlotebatzuentzat!

Page 283: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Botikarioa pasatu zen. Frak beltza zeraman,nankinezko galtzak, kastore-larruzko zapataketa, aparteko gisa, kapela kopalet apal bat.

— Agur! esan zuen; barkatu, presaka naiz.Eta alarguntsa gizenak nola zihoan galdetu

zionez:— Harrigarria iruditzen zaizu, ez al da hala?

Ni, beti neure laborategian gizaixoaren arratoiabere gaztan baino zokoraruago egoten naizenhau.

— Zein gazta? ostalersak.— Ez, ezer ez! ez da ezer! berriro Homaisek.

Alegia bakarrik esan nahi nizun, madameLefrançois, ni nire etxe barruan geratu ohi naize-la. Gaur, ordea, gertakaria ikusirik, beharrezkoada noski...

— Ah! Hara al zoaz? esan zuen alarguntsakerdeinu-airez.

— Bai, hara noa, ihardetsi zuen botikarioakharriturik; ez ote naiz ba batzorde kontsultatibo-ko partaide?

Lefrançois atsoa une batez begira egonzitzaion, eta azkenerako irribarrez erantzun zion:

Page 284: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Hori beste gauza bat da! Baina nondiknora duzu zuk nekazaritzarekin zerikusirik?Horretaz ulertzen al duzu ba?

— Jakina ba, ulertzen dudala, zeren eta far-mazilaria bainaiz, hau da, kimikaria! Eta kimikak,madame Lefrançois, naturako gorputz guztieneragin elkarrekiko eta molekularraren ezagutzaxedetzat duenez, horretatik jarraitzen da neka-zaritza bere eremuan barne aurkitzen dela! Eta,hain zuzen, ongarrien konposizioa, likidoen har-tzidura, gasen analisia eta kiratsen eragina, zerda hori guztia, galdetzen dizut nik, kimika hutseta soila ez bada?

Ostalersak ez zuen ezer erantzun. Homaiseksegitu zuen:

— Agronomo izateko, beharrezkoa dela usteal duzu norberak lurra laboratu izana edo hegaz-tiak purra-purra gizendu izana? Ezagutu behardena alabaina zera da, erabiltzen diren substan-tzien konstituzioa, geruza geologikoak, eraginatmosferikoak, lurren, mineralen, uren kalitatea,gorputz desberdinen dentsitatea eta beraienuielkortasuna! Zer dakit ba nik? Eta higienearenprintzipio guztiak sakon jakin beharra dago,

Page 285: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zuzentzeko, kritikatzeko edifizioen eraikuntza,abereen erregimena, sehien elikadura! Eta bota-nika ere, madame Lefrançois, halaber jakinbeharra dago; landareak bereizteko gai izan.Ulertzen duzu? Osasungarriak direnak edendu-netatik; elkorrak zeintzuk diren eta zeintzuk eli-kakorrak; ona ote den hemen erauztea eta hanereitea, batzuk ugaltzea, beste batzuk deusezta-tzea; labur esanda, zientziaren jakitun mantendubehar da txosten eta paper publikoen bidez, betierne egon, aurrerapenak seinalatzeko...

Ostalersak ez zion begirik kentzen CaféFrançais-ko ateari, eta botikarioak segitu zuen:

— Jainkoak nahi baleza gure nekazariak kimi-kari izatea, edota gutxienez ere zientziaren ahol-kuak hobeto entzutea behintzat! Badut neuk erelantxo bikain bat berriki idatzia, hirurogeitahamabi orrialdetatik gorako txostena: Sagardo-az, bere fabrikazioaz eta bere ondorioez, horriburuzko zenbait gogoeta berriz jarraiturik duizenburua, eta Rouengo Elkarte agronomikoraigorri dut; horrek balio izan dit hartako partaidegisa onartua izateko ohorea, nekazaritza sekzio-

Page 286: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

an, pomologia klasean. Begira! nire lantxoapublizitatera eman balitz...

Baina botikarioa gelditu egin zen, kezkatuaere hain kezkatua baitzirudien Lefrançoisandreak.

— Begiraiezu ordea! zioen andreak, ez daulertzekoa! Horrelako txiologa batean!

Eta, puntuzko bere jantzi-sarea bular gaineanteinkatzen zion sorbalda-altxatze batekin, bieskuez seinalatzen zuen bere lehiakidearentaberna, nondik une hartan kantuak irteten bai-tziren.

— Dena den, ez zaio luzerako geratzen, eran-tsi zuen; zortzi egun baino lehen, horrenak egindu.

Homaisek atzera egin zuen baldiduraz. Ema-kumeak hiru mailak jaitsi zituen, eta, hari belarri-ra mintzatuz:

— Baina nola! hori ez dakizu? Aste honetanenbargatu behar dute. Lheureux da salaraztenduena. Ordaindukoz asasinatu du.

— Bai hondamendi izugarria! oihukatu zuenbotikarioak, zeinak beti izaten baitzuen esaeraegokiren bat helde imajinagarri orotarako.

Page 287: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Ostalersa beraz istorio hori kontatzen hasizitzaion, zeina Theodoren, monsieur Guillaumi-nen sehiaren bidez baitzekien, eta, Tellier gai-tzetsi zuen arren, Lheureux kulpatzen zuen.Mihizuri bat zen, narrats bat.

— Ah! hortxe duzu, esan zuen, begira plazan:madame Bovary, ginbail berdea daramana,agurtzen ari da. Gainera madame, Boulangerenbesotik doa.

— Madame Bovary! esan zuen Homaisek.Banoa korrika hari nire adeia eskeintzera. Agianatsegin izango du leku bat barruan edukitzea,peristilopean.

Eta, luzeago kontatzeko deika ari zitzaionLefrançois atsoari entzun gabe, botikarioa pausoarinez urrundu zen, ezpainetan irribarrea etazangoa teink, ezker-eskuinetara diosala frankobanatuz, eta bere atzetik haizetan kulunkatzenziren bere frak beltzaren hegal handiez leku han-diak beteaz.

Rodolphek, urrundik ikusi baitzuen, pausoazkarra hartu zuen; baina madame Bovaryhatsantu egin zen; gizonak pausoa baretu zuenberaz eta irribarrez esan zion, tonu zakarrez:

Page 288: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Gizon potolo horri itzur egitearren da:badakizu, botikarioari.

Emmak ukondoko bat eman zion.— Zer esan nahi du horrek? galdetu zuen

berekiko.Eta betertzez begiratu zion, oinez aurrera

jarraituz.Bere perfila hain zegoen jabal, non ezer ez

baitzen igarri. Argi betetan nabarmentzenzitzaion, kainabera horrien antzeko xingolazurailak zeuzkan bere txanoaren obaloan. Berebegiek, betile makotu luzedunak, zuzen aurrerabegiratzen zuten, eta, nahiz eta ongi irekiak,matrailondoetan barrena apur bat saihestuakziruditen, bere azal finaren pean emeki pirpira-tzen zuen odolaren eraginez. Kolore arroxabatek zeharkatzen zuen bere sudur-ttenkada.Sorbalda gainerantz makurtzen zuen burua, etabere ezpainen artean hortz zurien punta nakara-tua ikusten zen.

— Nitaz trufatzen ari ote da? pentsatzen zuenRodolphek.

Baina Emmaren keinu hura ordea, ohartaraz-pen bat besterik ez zen izan; zeren monsieur

Page 289: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Lheureux beraiekin baitzuten, eta aldian-aldianmintzatu egiten zitzaien, elkarrizketan sartzea-rren bezala.

— Egun bikaina benetan! Mundu guztiakalean dabil! Haizeak ekialdetik datoz.

Eta madame Bovaryk, Rodolphek bezalatsu,abantzu ez zion erantzuten, eta aldiz egitenzuten mugimendurik txikienean, hura hurbilduegiten zitzaien esanez: «Mesedez?» eta berekapelara altxatzen zuen eskua.

Errementariaren etxe aurrera heldu zirenean,kalean barrena itxiturara arte segitu ordez,Rodolphek, bat-batean, zeharbide bat hartuzuen, madame Bovary berarekin erakarriz; oihu-katu zuen:

— Arratsaldeon, Lheureux jauna! Atseginizan dut!

— Nola hastandu duzun! esan zuen Emmakbarrez.

— Zergatik, zioen gizonak, zergatik utzi inorinorbera inbaditzen? eta, gaur, zurekin egotekozoriona dudanez...

Emma gorritu egin zen. Gizonak ez zuen esal-dia bukatu. Ondoren eguraldi ederraz mintzatu

Page 290: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zen, eta belar gainean ibiltzearen plazeraz. Mar-garita batzuk erneberriak ziren.

— Begira ze bitxilore politak, esan zuen gizo-nak, inguruetako neska maitemindu guztiei ora-kulurik franko egiteko aski legoke.

Erantsi zuen:— Batzuk bilduko banitu? Zer iruditzen zaizu?— Maiteminduta al zaude ba? esan zuen

damak eztultxikika.— Eh! eh! auskalo, erantzun zuen Rodolphek.Belartzaria betetzen hasia zen, eta etxekoan-

dreek tupust egiten zizuten beren guardasolhandiekin, beren saskiekin eta beren umeekin.Sarritan norbera gaitzitu beharra zegoen landa-tar-emakume zerrenda luzeren baten aurrean,neskameak galtzerdi urdinez, oinetako zapale-kin, zilarrezko eraztunekin, eta hurbiletik pasa-tzean esne-usaina botatzen zutela. Elkarri esku-tik helduta zebiltzan, eta horrela hedatzen zirenbelartzariaren luzera osoan barrena, lertxunzerrendatik hasi eta orritserako dendaraino.Baina azterketaren momentua zen, eta nekaza-riak, bata bestearen ondoren, makila batzuetan

Page 291: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

finkaturiko soka luze batek moldatzen zuen hipo-dromo antzeko batean sartzen ziren.

Abereak han zeuden, sudurra soka alderajiraturik, beren gilbor desberdinak nahas-mahaserrengaratuz. Zerriek lozorroan muturra lurreansartzen zuten; txahalak orroaka ari ziren; ardiakbeeka; behiek, zango bat bildurik, belar gaineanzeutzan beren sabela, eta, esnaurrean astiro,beren inguruan burrundari zebiltzan mandeulienpean betazal astunak ñikatzen zituzten. Orga-riek, mahukahutsik, erremaletik eusten zietenkamezari putinkariei, zeinak irrintzi egiten bai-tzuten sudurzuloak betean behorren alderantz.Hauek soraio zeuden, burua luzatuz eta zurdeadilingo, bitartean beren moxalak beren itzaleanabaro hartu edo tarteka titia edoskitzera etor-tzen zitzaizkiela; eta, gorputz nahaspilatu hauenguztien uhinduraren gainetik, ikusten zen haize-tara altxatzen, tirain baten gisa, kuma zurirenbat, edota adar zorrotzen batzuk eta korrikazebiltzan gizonen batzuen buruak gailentzen.Aparte, lehiatokitik at, ehun urrats urrunago,zezen beltz handi muturrekodun bat zegoen,sudurretan burdinazko uztai bat zuela, eta bron-

Page 292: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzezko animalia bat baino gehiago mugitu gabe.Ume pildaire batek eusten zion soka batetik.

Halatan, bi errengaren artean barrena, jaunbatzuk zihoazen pausaje astunez, abere bakoi-tza aztertuz, eta ondoren txutxumutxuka elkarrikontsultatuz. Haietariko batek, zeinak muntahandiagokoa baitzirudien, album batean, zihoaneran, zenbait ohar idazten zuen. Epaimahaikoburua zen: Monsieur Derozerays de la Panville.Rodolphe hauteman zuen orduko, bizkor hurbil-du zitzaion, eta aire adeitsu batez irribarre egi-nez esan zion:

— Baina zer, monsieur Boulanger, abandona-tu egiten al gaituzu? Rodolphek iharduki zuenbazetorrela. Baina mahaiburua desagertuzenean:

— Ez horratio, esan zuen, ez naiz joango:zure lagungoa hobea da horrena baino.

Eta, Biltzarrez trufa eginez, Rodolphek, aise-kiago zirkulatzearren, bere txartel urdina erakus-ten zion jendarmeari, eta tarteka geratu ere egi-ten zen, madame Bovary abantzu miratzen ezzen ieki ederren baten aurrean. Horretaz ohartuzen, eta orduan Yonvilleko damei buruz txantxak

Page 293: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

esaten hasi zen, haien apainkera zela-eta; gerobere burua desenkusatu zuen berearen zabarke-riagatik. Honek gauza arrunt eta fazatien inkohe-rentzia hori zeukan, non sumatu uste baititu,jende arruntak, maizenik, bizimodu xelebrebaten agerpena, sentimenduaren anabasak,artearen tiraniak, eta beti ere gizarteko eratsuta-sunekiko nolabaiteko arbuioa, horrek liluratzenduelarik edo amorrarazten. Horrela, eskutur pli-satudun bere atorra batistazkoa haizearen men-turara puzten zen, dril grisezko bere maripulixa-ren irekiduran, eta marra zabalezko bere galtzektxonkatiletan agerian uzten zituzten nankinezkobere botinak, txarolezko larruz estekatuak. Hainzeuden lustratuak non belarra islaratzen baitzenberaietan. Beraiekin zanpatzen zituen zaldi-gorotzak, esku bat txamarraren poltsikoan etabere lastozko kapela alboka ipinirik.

— Bestalde, erantsi zuen, landan bizi izanezgero...

— Dena da alferreko pena, esan zuenEmmak.

— Egia da! ihardetsi zuen Rodolphek. Pentsagero jende jator hauetarik bat bera ere ez dela

Page 294: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

gai frak baten gorpuzkera berarik konprenitze-ko!

Orduan probintziako kaxkarkeriaz hitz eginzuten, hark itotzen zituen bizitzez, hartan gal-tzen ziren ilusioez.

— Neu ere, zioen Rodolphek, tristuratan mur-giltzen naiz...

— Zu! esan zuen Emmak harriduraz. Bainanik oso alaitzat ematen zintudan.

— Ah! bai, itxuraz, zeren jendearen arteanbadakit jartzen nire aurpegian mozorro isekaribat; eta, alabaina, zenbat bider, kanposantu batikustean, ilargi argitan, nire buruari galdetu dio-dan, ez ote nukeen hobe lo dautzanei lagun egi-tera joan...

— Oh! Eta zure lagunak? zioen damak. Ezduzu haietaz pentsatzen.

— Nire lagunak? Zeintzuk ordea? Bai al dutlagunik? Nor kezkatzen da nitaz?

Eta azken hitz hauei ezpain artean xixtu batbezala iratxeki zien.

Baina elkarrengandik aldentzera beharturikkausitu ziren, gizon batek beren atzean zeramanaulki-meta handi bat zela medio. Hain gainezka

Page 295: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

kargatua zihoan non bere eskalaproien puntabakarrik ikusten baitzitzaion, zuzen zabaldurikobere bi besoen muturrekin batera. Lestiboudoiszen, ehortzailea, elizako aulkiak jendetza arteragarraiatzen. Bere interesei zegokien orotarakoirudimenez jantzia, medio hau zuen aurkitua bil-tzarretatik etekina ateratzeko, eta bere ideiaarrakastatsu suertatzen ari zitzaion, zeren jadaez baitzekien nori aditu. Izan ere herritarrak,beroa baitzuten, intsentsu-usaindun lastoa zutenaulki hauen harrapazka zebiltzan, eta kandelenargizariz zetakaturiko hauen bizkar sendoenkontra ezartzen ziren, nolabaiteko benerazioz.

Madame Bovaryk berriro Rodolphen besoahartu zuen; bere buruarekin hizketan bezalasegitu zuen gizonak:

— Bai! Hainbat gauza faltatu izan zait! Betibakarrik! Ah! bizitzan helbururen bat izan banu,laztan bat topatu banu, norbait aurkitu banu...Oh! nola xahutuko nukeen gauza naizen energiaguztia, dena gaindituko nukeen, dena hautsi!

— Halere iruditzen zait, esan zuen Emmak, ezzarela hain urrikalgarria.

— Ah! hala uste duzu? esan zuen Rodolphek.

Page 296: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Zeren azken finean..., berriro Emmak, librezara.

Eta zalantzaz:— Aberatsa.— Ez zaitez nitaz trufatu, ihardetsi zuen gizo-

nak.Eta Emmak zin egiten zuen ez zela trufatzen

ari, kainoikada batek eztanda egin zuenean;berehala, nahas-mahasean elkarri bultzaka zirendenak herri alderantz.

Okerreko alerta bat zen. Prefet jauna ez zeniritsia; eta epaimahaiko partaideak biziki larritu-rik kausitzen ziren, batzarraldia hasi behar otezuten hala artean itxoin behar zuten jakin ezinik.

Azkenik, plaza zokoan, alogerako lando handibat agertu zen, bi zaldi argalek errestaturik,kapelu zuridun kotxero batek txandaka besagainzihoztatzen zituela. Binetek ez zuen oihukatzekoastia baino izan: «Armetara!» era koronelak hariimitatzeko. Jendeak kaparretarantz jo zuen korri-ka. Oldartu egin ziren. Batzu-batzuek beren idu-nekoa ere ahaztu zuten. Baina prefetaren jarrai-goak larrialdi hura sumatu zuela zirudien, eta bixamalko uztartuak, beren gurdikatearen gaine-

Page 297: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tik zaloika, trosta apalean heldu ziren udaletxe-ko peristiloaren aurrera juxtu goardia nazionalaeta suhiltzaileak han barreiatzen ari zirenmomentuan, danborra joz eta pausoa markatuz.

— Irmo! egin zuen garrasi Binetek.— Geldi! egin zuen koronelak garrasi. Lerro-

ka ezkerretara!Eta, armak aurkeztu ondoren, non fusil-

uztaien talka egitean eskilaretan behera piririka-tu den kobrezko pertzaren soinua atera baitzen,fusil guztiak beheratu ziren berriro.

Orduan ikusi zen karrozatik jaisten zilarrezbrodaturiko frak motz batez jantzitako jaun bat,bekoki aldetik burusoila, kokotean galparra,larrantz beluria eta itxuraz biziki bihozbera. Berebi begiak, oso handiak eta betazal lodiz babes-tuak, erdizka ixten ziren jendetzari begiratzeko,aldi berean sudur zorrotza altxatu eta bere ahobarneratuari irribarre eragiten ziola. Alkateabere xingolarengatik ezagutu zuen, eta hariadierazi zion Prefet jaunak ezin izan zuela etorri.Bera, prefekturako kontseilari bat zen; ondorenzenbait desenkusa erantsi zuen. Tuvachek zen-bait konplimendurekin erantzun zion, bestea

Page 298: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ahalketurik aitortu zen; eta horrelaxe geratuziren, aurrez aurre, beren bekokiak ia elkar uki-tuz, inguruan epaimahaiko partaideak, udal zine-gotziak, jauntxoak, goardia nazionala eta jende-tza zituztela. Jaun Kontseilariak, hiruadarrekotxapel txiki beltzari bere bularraren kontraeutsiz, bere olesak errepikatzen zituen, aldizTuvachek, mako baten gisa makurturik, berakere irribarre egiten zuen, totelkatzen zuen, bereesaldiak bilatzen zituen, monarkiarekiko bereatxikimendua eta Yonvillen egiten zitzaion oho-rea aldarrikatzen zituen.

Hippolyte, ostatuko morroia, etorri zen kotxe-roaren zaldiak erremaletik hartzera, eta berehankokerraz herrenka, Lion d’Oreko estalperaeraman zituen, non nekazari ugari multzotu bai-tzen landoari begira. Danborrak jo zuen, kai-noiak eztanda egin zuen, eta jaunak lerroantranpalera igo ziren esertzera, madame Tuva-chek laga zituen Utrecht gorrizko besalkietan.

Jende hauek guztiek elkarren antza zuten.Beren aurpegi gorrail apotzek, eguzkiak apur batsispilduak, pitargozoaren kolorea zuten, etaberen papilote harroek alde egiten zuten idune-

Page 299: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ko handi gogorretatik, zeinak ongi moldaturikokorapilodun korbata zuri batzuk mantentzen bai-tzituzten. Gerrontze guztiak balusazkoak ziren,lepokodunak; erloju guztiek zeramaten xingolaluze baten muturrean kornalinazko zigilu obala-turen bat; eta beren bi eskuak beren bi izterrengainean ipintzen zituzten, bota trinkoen larruakhain leinurutsuago distiratzen zuen xurpailgabe-ko oihalezko galtzen zankartea tentuz apartatuz.

Gradu handiko damak atzean zeuden, afalon-doan, pilareen artean, aldiz jende arruntaaurrean, zutik, edota aulkietan eserita. Hainzuzen, Lestiboudoisek ekarriak baitzituen belar-ditik bildutako guztiak, eta elizatik beste gehia-goren bila ere bazebilen minutuero korrika, etahalakoxe zaramatika eragiten zuen bere tratu-gintzarekin, non lan handia baitzen tranpalekoeskilara txikiraino iristen.

— Niri iruditzen zait, zioen monsieur Lheureu-xek (bere lekua hartzera zihoan botikarioarizuzendurik) bi masta veneziar ipini behar zirelahor: berrikuntza gisa gauza larderiatsu xamareta aberats batekin, oso polit egingo zukeenbegibistara.

Page 300: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Halaxe da, erantzun zuen Homaisek. Bai,zer nahi duzu ba! alkatea baita guztia bere kape-lupean hartu duena. Ez du gusto handirik, Tuva-che gizajo horrek; eta arteen jeinua deritzanhorretatik zeharo soil ere soil dago.

Bitartean Rodolphe, madame Bovaryrekin,udaletxeko lehen solairura igoa zen, biltzar are-tora, eta, hutsik zegoenez, ikuskizunaz lasaiagogozatzeko han ongi egongo zirela adierazi zuen.Hiru taburete hartu zituen mahai obalatuarenondotik, monarkaren irudiaren petik, eta, leihoe-tariko batera hurbildurik, elkarren ondoan eseriziren.

Zalaparta bat izan zen tranpal gainean,xuxurlaketa luzeak, negoziaketak. Azkenik, jaunKontseilaria zutitu zen. Orain bazekiten Lieuvainzeritzala, eta haren izena bata besteari errepika-tzen ari ziren jende artean. Beraz orri batzukparekatu ondoren eta hobeto ikustearren begiahaien gainera doitu ondoren, ekin zion:

«Jaunak,»Zilegi bekit lehenik (gaurko bilera honen

xedeaz zuekin mintzatu aurrez, eta sentimenduhonetan, ziur naiz, zuek guztiok bat etorriko

Page 301: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zarete), zilegi bekit, esan bezala, justizia egiteaadministraritza gorenari, gobernuari, monarkari,jaunak, gure subiranoari, gure errege maitatua-ri, zeina ez baita ezaxolati joritasun publikoarennahiz pribatuaren arlo orori dagokionean, etazeinak esku hain irmoz eta hain zuhurrez gida-tzen baitu Estatuaren orga itsaso ekaizti batekoarrisku etengaberen artean, bestalde jakinezbakea nahiz gerla, industria, merkataritza etaarte ederrak errespeta arazten».

— Pixka bat, zioen Rodolphek, atzeratu eginbeharko nintzateke.

— Zergarik? esan zuen Emmak.Baina, momentu horretan, Kontseilariaren

ahotsa aparteko tonu batez ozendu zen. Dekla-matzen ari zen:

«Jada ez da garai hura, jaunak, non liskarzibilak odoltzen baitzituen gure plaza publikoak,non ondasunduna, negozio-gizona, langilea beraere, arratsean bake-bakean lotaratuz, sute-deien zarataz bat-batean esnaturik gertatzearenbeldur-ikaraz baitziren, non esakera iraultzailee-nek azpijaten baitzituzten oinarriak ozarki...».

Page 302: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Izan ere, zioen berriro Rodolphek, behetikikus bainazakete; eta gero hamabost egun beharizango nituzke desenkusatzen, eta, nire aipu txa-rrarekin...

— Oh! zeure burua beltzitzen ari zara, esanzuen Emmak.

— Ez, ez, nire aipua arbuiagarria da, zin egi-ten dizut.

«Baina, jaunak, jarraitu zuen Kontseilariak,baldin eta, nire oroitzapenetik irudi goibel hauekapartatuz, gure aberri ederraren gaur egungoegoerara nire begiak zuzentzen baditut: zerdakust bertan? Edonon loratzen dira merkatari-tza eta arteak; edonon komunikazio-bideberriek, Estatuaren gorputzean beste hainbestearteria berri gisa, haren baitan hartuemanberriak finkatzen dituzte; gure lantegi-zentronagusiek beren jarduerari berriro ekin diote; erli-jioa, finkoago, bihotz guztietan kokatzen da alai;gure portuak beterik daude, konfidantza ernebe-rritzen ari da, eta azkenik Frantziak arnasa har-tzen du!...».

— Bestalde, erantsi zuen Rodolphek, agian,jendearen ikuspuntutik, ez ote dute arrazoi?

Page 303: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Nolaz? esan zuen Emmak.— Zer ba!, zioen gizonak, ez al dakizu ba,

zuk, badaudela anima batzuk etengabe oinaze-tuak? Txandaka behar izaten dituzte ametsa etaekintza, grinarik xahuenak, gozamendurik zaka-rrenak, eta horrela oldartzen dira molde orotakofantasiatan, erokeriatan.

Orduan Emmak, aparteko herrialdetan barre-na ibilia den bidaiaria betesten den bezala begi-ratu zion, eta esan zuen:

— Guk ez daukagu jolas horrenik ere, gukemakume gaixook!

— Jolas tristea, zeren horretan ez baita zorio-na kausitzen.

— Baina inoiz kausitzen al da? galdetu zuendamak.

— Bai, noizbait ere kausitzen da, erantzunzuen gizonak.

«Eta hortxe dago zuek ulertu duzuena, zioenKontseilariak. Zuek, nekazariok eta landa-langi-leok; zuek, erabateko zibilizazio-obra batenaitzindari baketsuok! aurrerakuntzarako etamoralitaterako gizonok! zuek ulertu duzue,berriz diot, ekaitz politikoak benetan are beldur-

Page 304: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

garriagoak direla atmosferaren nahastaldiakbaino...».

— Noizbait topatu egiten da, errepikatu zuenRodolphek, egun batez, bat-batean eta etsitzekozorian zeundenean. Orduan ikuspegiak zabaldu-xe egiten dira, ahots bat bezala da oihuka:«Hemen da!» Pertsona horri zure bizitzaren koin-ta egiteko beharra sentitzen duzu, dena berariemateko, dena sakrifikatzeko beharra. Ez daesplikaziorik izaten, elkar sumatzen dute. Elkarhautemana dute beren ametsetan. (Eta begiratuegiten zion). Azkenean ere, hortxe da, hainbestebilatutako altxor hori, hortxe, zeure aurrean; dis-tira egiten du, pindarka egiten du. Halere zalan-tza egiten duzu oraindik, ez zara sinestera ausar-tzen; itsuturik geratzen zara, ilunpetatik argitarairtetean bezala.

Eta, hitz hauek bukatzean, Rodolphek imin-tzioa erantsi zion bere esaldiari. Eskua pasatuzuen aurpegian, zorabioak jo duen gizon batengisa; gero Emmarenaren gainera erortzen lagazuen. Emmak erretiratu egin zuen bere eskua.Baina Kontseilariak irakurtzen segitzen zuen:

Page 305: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

«Eta nor harrituko litzateke, jaunak? Bakar-bakarrik nahiko itsu dagoena, nahiko murgildurikdagoena (ez naiz beldur esatean) nahiko murgil-durik dagoena beste garai bateko aurreritzietanoraindik ere nekazal herrien izpiritua ez ezagu-tzeko eran. Non aurkitu, hain zuzen, landa-herrietan baino abertzaletasun gehiago, kausapublikoarekiko zaletasun gehiago, hitz batean,inteligentzia gehiago? Eta ez naiz ari, jaunok,axaleko inteligentzia horretaz, izpiritu nagienapainduria hutsalaz, baizik eta adimen sakon etazuhur horretaz gehienbat, zeina saiatzen baitaororen gainetik helburu baliagarriak lortzen,horrela bakoitzaren onerako, guztion onurarakoeta Estatuaren sostengutarako lagunduz, legee-kiko errespetuaren eta betebeharren praktika-ren fruitu...».

— Ah! berriz ere, esan zuen Rodolphek. Betibetebeharrak, abaildurik nago hitz horiez. Zun-tzun zahar saldo bat dira flanelazko gerrontzez,eta txopetadun eta errosariodun saindujalesaila, etengabe gure belarrietara leloka: «Bete-beharra! Betebeharra!» Zer arraio gero! betebe-harra, handia dena sentitzea da, ederra dena

Page 306: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

maitatzea, eta ez gizarteko itxurakeria guztiakonartzea, ezartzen dizkigun desohore guztiekin.

— Halere..., halere..., ihardukitzen zuenmadame Bovaryk.

— Ba ez! zergatik jardun grinen kontra? Ez aldira ba hauek, lur honetan dagoen gauza ederbakarra, heroismoaren iturria, entusiasmoarena,poesiarena, musikarena, arteena, ororena ale-gia?

— Baina, zioen Emmak, munduaren iritziariapur bat jarraiki beharra dago eta haren morala-ri obeditu.

— Ah! baina bi moral daude, erantzun ziongizonak. Bata txikerra, aurnitua, gizonena, eten-gabe aldatzen ari dena eta hain ozenki marruegiten duena, behean zalapartatzen dena, lurra-zalean, hor ikusten duzun ergel multzo horibezala. Bestea ordea, sekulakoa, baranoan etagainetik dago, inguratzen gaituen paisaia etaargitzen gaituen zeru urdina bezala.

Monsieur Lieuvainek ahoa xukatu berri zuenbere musuzapiaz. Berriro ekin zion:

«Eta zertarako aritu ni, jaunak, laboraritzarenbaliagarritasuna zuei hemen frogatzen? Nork

Page 307: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zuzkitzen du ba gure beharretarako? Nork horni-tzen du ba gure bizibiderako? Ez al da laboraria?Laboraria, jaunak, bere esku lankorraz landetakoildo jorietan ereinez, garia ernarazten duen labo-raria, gari hau eihorik aparailu bitxiren bidezhauts bihurtzen baita, horretatik hirin izenezirteten delarik, eta, gero, hirietara garraiaturik,berehala eramaten dute okinenera, zeinak aton-tzen baitu hartaz pobrearentzako nahiz abera-tsarentzako hazkurria. Ez al da halaber laborariabere artalde ugariak, gure jantzitarako, belazee-tan gizentzen dituena? Zeren nola jantziko gina-teke gu, zeren nola elikatuko ginateke gu labora-ririk gabe? Eta joan ere, jaunok, exenplu bilahain urrun joan beharra al dago? Nork ez dusarritan pentsatu, gure lobiroetako apainduriahorretatik, abere apal horretatik ateratzen denetekin garrantzitsuaz, zeinak hornitzen baikaitualdi berean gure etzanguetarako burko bigunez,gure mahaietarako okela guriz, eta gaineraarraultzez? Baina ez nuke bukatuko baldin etazerrendan eman behar banitu bata bestearenondoren, lur ongi landuak, ama eskuzabal batekbezala, bere haurrei oparo banatzen dizkien

Page 308: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ekoizkin desberdinak. Hemen mahastia da,beste horretan sagardo-sagarra; han koltza;beste hartan gaztak; eta linoa; jaunak, ez duguahaztu behar linoa! zeinak azken urte hauetangehikuntza nabarmena izan baitu eta zeinariburuz bereziki ohartarazi nahi baitzaituztet».

Ez zegoen ohartarazi beharrik: zeren jende-tzaren aho guztiak irekirik baitzeuden, harenmintzoak edateko bezala. Tuvachek, haren albo-an, begiak zabal-zabalik entzuten zion; Doroze-rais jaunak, aldian-aldian, eztiro ixten zituenbetazalak; eta, urrunago, botikarioak, bere semeNapoleon belaunen artean zuela, bere eskuauztaitzen zuen belarriaren kontra silaba bat beraere ez galtzearren. Epaimahaiko beste partai-deek beren kokotsa astiro kulunkatzen zutengerrontze baitan, baiespen seinale gisa. Suhil-tzaileek, tranpalaren oinean, beren baionetengainean hartzen zuten atseden; eta Binet, geldi-geldi, ukondoa kanpora zegoen, sablearen puntaairean zuela. Entzuten zuen agian, baina ez zuenezer hauteman behar sudur gainera jaistenzitzaion bere kaskoaren hegala medio. Berelekutenienteak, musde Tuvacheren seme gaz-

Page 309: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

teenak, are bapikatuago zuen berea; zerenegundokoa baitzeraman eta buru gainean dilin-da egiten baitzion, indianazko bere fularrarenmotor bat kanporatzen utziz. Haren pean irriba-rre egiten zuen erabateko haur-eztitasunez, etabere aurpegi txiki zurailak, iztilak zerizkiola, boz-kario, akidura eta logale espresioa zeuzkan.

Plaza etxeetaraino jendez gainezka zegoen.Leiho guztietan ikusten zen jendea ukondoak tin-katurik, beste batzuk zutik ate guztietan, eta Jus-tinek, farmaziaren aran aurrean, begiratzen zue-naren betespenean zeharo tinkaturik zirudien.Isiltasuna arren, monsieur Lieuvainen ahotsaairean galtzen zen. Jende arteko aulki zaratekhan-hemenka mozten zituzten esaldi-puskakairisten zitzaizun; gero, bat-batean, idi-marrualuze bat entzuten zenuen zeure atzetik irteten,edota arkumeen beekarak kalertzetan elkarrierantzuten. Eskierki behizainek eta artzainekberen abereak haraino bultzatuak baitzituzten,eta aldian-aldian marruaka egiten zuten, mutu-rretik zintzilik zuten hostailetik beren mihiaz izpi-ren batzuk erauziz.

Page 310: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Rodolphe Emmarengana hurreratua zen, etaahapeka esaten zuen, agudo hitz eginez:

— Munduaren zimarku honek ez al zaitu asal-datzen? Bai al da sentimendu bat bakarrik erehorrek gaitzesten ez duenik? Instinturik noblee-nak, sinpatiarik garbienak jazarri egiten dituzte,kalumniatu, eta, noizbait ere bi arima gaixokelkarrekin topo egiten badute, dena antolaturikdago bateratzerik izan ez dezaten. Arima horiekordea saiatuko dira, hegoei eragingo diete, elka-rri dei egingo diote. Oh! ez dio axolarik, goiz edoberandu, sei hilabete barru, hamar urte barru,elkartu egingo dira, elkar maitatuko dute, zerenhalabeharrak hala galdatzen baitu eta bata bes-tearentzat jaioak baitira.

Besoak belaunen gainean gurutzaturik zego-en, eta, horrela aurpegia Emmarenganantzaltxatuz, hurbiletik so egiten zion, finkoki.Damak haren begietan urrezko izpi txikiak soma-tzen zituen, bere betsein beltzen inguru guztiraizarniatuz, eta haren adatsa ziratzen zuen uken-duaren lurrina ere nabaritzen zuen. Orduan ahul-dura batek jo zuen, Vaubyessarden dantzaraatera zuen bizkondeaz oroitu zen, zeinaren biza-

Page 311: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

rrak, bertako ile haiek bezala, bainila eta limoiusaina lurrintzen baitzuen; eta, oharkabeki,betazalak erdixka itxi zituen hura hobeto arnas-teko. Baina, aulkian sorbaldak atzeraka etzanezegin zuen higidura honetan, urrunean hautemanzuen, ostertzeko zokoan, L’Hirondelle diligentziazaharra, Leuxko aldapa astiro jaisten, bere atze-tik errestan hauts-morots luzea zuela. Lando horihorretan zitzaion Leon, hain sarritan, berega-nantz etorria; eta errepide horretan barrena joanzen betirako! Aurrez aurre ikusi uste izan zuen,bere leihoan, gero dena nahastu zen, lainobatzuk iragan ziren; artean valsean jiraka zebile-la iruditu zitzaion, argi-dilingoen pean, bizkon-dearen besotik, eta Leon ez zela urruti, etorribehar zuela... eta artean ere Rodolpheren buruasentitzen zuen bere alboan. Sentipen honen ezti-tasuna barneratu egiten zen honela garai batekobere irritsetan, haize bolara baten eraginez hon-dar-aleak bezala, hauek zurrunbilatu egitenziren haren arimaren gainean zabaltzen zenlurrinaren buhadan. Behin eta berriz ireki zituensudurregalak, bortizki, ginbelen inguruko hun-tzaren freskura arnasteko. Eskuzorroak erantzi

Page 312: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zituen eta eskuak xukatu zituen; gero, beremusuzapiaz, aurpegia haizatzen zuen, berelokien taupadatan zehar jendetzaren zurrumu-rrua eta bere esaldiak salmodiatzen ari zen Kon-tseilariaren ahotsa entzuten zituen bitartean.

«Jarrai ezazue! Eutsi iezaiozue! ez entzunohikeriaren burutazioak, ezta enpirismo ausarte-giaren aholku arinegiak ere! Saia zaitezte batezere lurraren hobekuntzan, ongarri bikainetan,zaldi, abelgorri, ardi eta urde arrazen garakun-tzan! Biltzar hauek izan daitezela zuentzat lehia-zelai baketsu gisa non irabazleak, irteerakoan,eskua luzatuko baitio bentzutuari eta anaia gisajokatu harekin, arrakasta handiago baten espe-rantzan! Eta zuek, morroi agurgarriok! sehi apa-lok, zeintzuen lanbide nekosoak ezein gobernukez baititu aintzakotzat hartu gaurdaino, zatoztezuen bertute isilaren saria jasotzera, eta ziurizan zaitezte, Estatuak gaurgero zuengan finka-turik dituela begiak, berak adoretzen zaituztela,berak babesten zaituztela, zuen erreklamaziojustuak bidezkotzat jasoko dituela, eta arindukoduela, bere esku dagoen heinean, zuen sakrifizionekosoen zama!».

Page 313: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Monsieur Lieuvain hartan eseri zen; MonsieurDerozerays zutitu zen, beste hitzaldi bati ekinez.Honena, agian, ez zen izan Kontseilariarenabezain loretsua; baina hau estilo-aiurri positiboa-go batez baliatzen zen, alegia, ezagutza berezia-goz eta kontsidero garrantzitsuagoz. Beraz,gobernuaren laudorioak leku gutxiago hartzenzuen honetan; erlijioak eta laboraritzak betetzenzuten gehiago. Han ikusten zen bataren eta bes-tearen arteko zerikusia, eta nola lehiatu zirenbeti zibilizazioaren alde. Rodolphe, MadameBovaryrekin, ametsez, sentikizunez, magnetis-moaz ari zen solasean. Gizarteen sorburuetarai-no joanez, ari zen hizlaria deskribatzen garai ohilhaiek, non gizonak ezkurrez bizi baitziren basozokoetan. Gero piztiak larrutzeari utzi zioten,oihalak soineratu, soroak goldatu, mahastia lan-datu zuten. Hau onerako al zen, eta ez al zego-en aurkikuntza honetan abantaila baino eragoz-pen gehiago? Derozerays jaunak auzi hau plan-teiatzen zuen. Magnetismotik, poliki poliki, kide-tasunetara heldua zen Rodolphe, eta, Jaun Presi-denteak Cincinnatus bere goldean, Diocletienbere azak landatzen eta Txinako enperadoreak

Page 314: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

urteak hazaroz inauguratzen aipatu bide zituenbitartean, gizon gazteak emakume gazteari azal-tzen zion, erakarpen jarkiezin haiek aurretikobeste bizialdiren batean zutela beren zergatia.

— Esateko, guk, zioen, zergatik ezagutu duguelkar? Zein halabeharrek nahi izan du? Dudarikgabe, urruntasunean barrena, bateratzera doa-zen bi ibai bezala, gure isuri partikularrek elka-rrengana bultzatu gaituztelako izan da.

Eta haren eskua hartu zuen; Emmak ez zuenerretiratu.

«Orohar laboretza onak!» zioen oihuka presi-denteak.

— Hala, adibidez, ni zure etxera etorri nintze-nean...

«Bizet jaunari, Quincampoixtarra».— Ba al nekien nik zuri lagun egin behar nizu-

nik?«Hirurogeita hamar libera!».— Ehun aldiz behintzat alde egin nahi izan

dut, eta baina zuri jarraiki natzaizu, geratu eginnaiz.

«Simaurrak».

Page 315: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Gaur arratsean geratuko naizen bezala,eta bihar, eta ondorengo egunetan, nire bizitzaguztian!

«Caron jaunari, Argueilkoa, urrezko dominabat!».

— Zeren inoiz ez dut aurkitu inongo lagunenbaitan xarma hain erabatekoa.

«Bain jaunari, Givry-Saint-Martingoa!».— Nik ere bai, niregan eramango dut zure

oroitzapena.«Merino-ahari batengatik...».— Baina ahaztu egingo nauzu, itzal bat beza-

laxe iragango naiz.«Belot jaunari, Notre-Damekoa...».— Oh! ez, ni zerbait izango naiz zure pentsa-

menduan, zure bizitzan, ez da hala?«Urde-arraza, saria ex aequo: Leherisse eta

Cullembourg jaunei; hirurogei libera!».Rodolphek eskua estutzen zion, eta bero-

bero sentitzen zuen eta dardarati, berriro hegaz-tatu nahi duen usapal gatibuaren gisa; baina,nahiz eskua askatu nahi zuelako edota presiohari erantzuten ziolako, damak behatz-higidurabat egin zuen; gizonak esan zuen:

Page 316: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Oh! Eskerrik asko! Ez nauzu baztertzen!Bai ona zarela! Ulertzen duzu zurea naizela!Utzidazu zu ikusten, zu kontenplatzen!

Leihoetatik heldu zen haize bolada batekmahaiko tapiza zimurkatu zuen, eta, plazan,behean, laborari-emakumeen tximel handi guz-tiak altxatu ziren, zalapartan dabiltzan tximeletazuriren hegoak antzo.

«Ale oliotsuren patsaren erabilpena», jarraituzuen presidenteak.

Presaka ari zen:«Ongarri flandestarrak, — linuaren laboretza,

— urxukagintza, luzarorako maiztertza, —sehien zerbitzuak».

Rodolphek ez zuen jada hitz egiten. Elkarribegira ari ziren. Irrits goren batek dardara eragi-ten zien beren ezpain agorrei; eta, ezarian,oldargabe, beren behatzak elkar nahasi ziren.

«Catherine-Nicaise-Elisabeth Leroux, Sasse-tot-la-Guerrierekoa, etxalde berean berrogeitahamalau urtez zerbitzatu izanagatik, zilarrezkodomina — hogeita bost liberatako sariduna!

»Non da bera, Catherine Leroux?» errepikatuzuen Kontseilariak.

Page 317: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emakumea ez zen aurkezten, eta ahotsakentzuten ziren xuxurlaka:

— Zoaz ba!— Ez.— Ezkerretara!— Ez zaitez beldur izan!— Ah! zer nolako tuntuna!— Zer, hemen al da? zioen oihuka Tuvachek.— Bai!... hemen da!— Hurbil dadila ba!Orduan ikusi zen tranpalera hurreratzen

planta beldurtidun andre xahar txiki bat, berepilda pobreen barruan kuzkurturik zirudiela.Oinetan zurezko eskalaproin lodiak zituen, eta,gerritik behera, mantal urdin handi bat. Bereaurpegi argala, burutxeta mendelgabe batezinguratua, errezil-sagar ximel bat baino zimurra-goa zegoen pleguz, eta bere zokota gorriarenmahuketatik bi esku luze irteten ziren, junturalakardunak. Bihitegietako hautsak, lixubetakopotasak eta artileen koipeak hainbeste zizkiotenlazkartu, urratu eta gogortu non zikinak baitziru-diten ur garbitan ikuziak zituen arren; eta, zerbi-tzatu izanaren poderioan, erdi irekiak geratzen

Page 318: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ziren, jasandako hainbat sufrikarioren testigan-tza umila beren kasa aurkeztearren bezala.Monje-zorroztasunezko zertxobaitek nabarmen-tzen zuen haren aurpegiaren espresioa. Tristuraedo hunkidurazko ezerk ez zuen biguntzen begi-rada zurbil hura. Abereekin usutua izaki, hauenmututasuna eta naretasuna bereganatuakzituen. Lehen aldia zuen hainbesterainoko jen-detzaren erdian aurkitzen zela; eta, banderenga-tik, danborrengatik, frak beltzez jantzitako jau-nengatik eta Kontseilariaren ohorezko gurutzea-rengatik bere barnean izuturik, geldi-geldi zego-en, aurreratu behar zuen ala ihes egin behar otezuen jakin gabe, zergatik jende guztiak bultzaegiten zion eta zergatik aztertzaileek irribarreegiten zioten jakin gabe. Horrela zegoen, burgesbozkari haien aitzinean, sehikuntzako mende-erdi hau.

— Hurbil zaitez, Catherine-Nicaise-ElisabethLeroux agurgarri hori! esan zuen Kontseilari jau-nak, zeinak hartua baitzuen presidenteareneskuetatik sarituen zerrenda.

Page 319: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta paper-orria eta gero andre xaharra txan-daka aztertuz, aita baten tonuaz errepikatzenzuen:

— Hurbil zaitez, hurbil zaitez!— Gorra al zara? esan zuen Tuvachek, bere

aulkian jauzi eginez. Eta belarrira oihuka hasizitzaion:

— Berrogeita hamalau urtetako zerbitzuak!Zilarrezko domina! Hogeitabost libera! Zuretzatda.

Gero, bere domina hartu zuenean, begiratuegin zion. Orduan dohatasunezko irribarre batzabaldu zitzaion aurpegian, eta joatean, murdus-katzen entzuten zitzaion:

— Herriko apaizari emango diot, nire aldekomezak eman ditzan.

— Zer nolako fanatismoa! zioen botikarioaknotarioaren aldera makurturik.

Ospakuntza bukatua zen; jendea sakabanatuegin zen; eta, hitzaldiak jada irakurriak zirenez,bakoitzak berriro bere lerruna hartzen zuen etaden ohiturara itzultzen zen: nagusiek sehiakebaintzen zituzten, eta hauek abereak makilka-

Page 320: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzen zituzten, adarren artean koroa berde bat,berriro ikuilura zihoazen garaile soraioak.

Bitarte horretan goardia nazionalak udaletxe-ko lehen oinera igo ziren, beren baionetetan opi-lak burruntzaturik, eta batailoiko danborreroakotarre bat botila zeramala. Madame BovarykRodolpheren besoa hartu zuen; honek bere etxe-ra lagundu zion; atarian banandu ziren; gerogizona bera bakarrik pasiatzen ibili zen bela-zean, bazkal ordura arte hartan itxoinez.

Orritsa luzea izan zen, zaratatsua, gaizki zer-bitzatua; hain zeuden pilakatuak non nahiko lanbaitzen ukondoak higitzen, eta eserlekutarakobaliaturiko ohol meharrak hausteko zorian izanziren bazkaltiarren zamaren pean. Oparo jatenzuten. Bakoitzaren kuota-partearen heinean opazion norberak bere buruari. Izerdia zerien bekokiguztiei; eta lain zurizka bat kulunkatzen zen, ibaibaten lurruna udazkeneko goiz batez bezala,mahaiaren goialdean, kinke dilingoen artean.

Rodolphek, denda-oihalaren kontra bizkarraetzanik, hain gotorki pentsatzen zuen Emmaz,non ez baitzuen ezer entzuten. Bere atzean,belar gainean, sehiek plater zikinak pilakatzen

Page 321: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zituzten; bere albokoak hizketan ari ziren, berakez zien ihardesten; edalontzia betetzen zioten,eta pentsamenduan isiltasuna kokatzen zitzaion,marmarizoa ozentzen joan arren. Emmak esanzuenaz eta haren ezpainen formaz ari zen ame-tsetan; haren aurpegiak, ispilu magiko bateanbezala, ‘xakoen’ plaka gainean distiratzen zuen;haren soinekoaren tolesdurak hormetan beherajaisten ziren, eta maitasun egunak amaigabekiiragaiten ziren etorkizunaren ikuspegietan.

Arratsean ikusi zuen berriro, su-festa denbo-ran; baina bere senarrarekin, madame Homaise-kin eta botikarioarekin zegoen, zeina sobera ala-tzen baitzen galdutako suzirien arriskuarengatik;eta, momentuoro, bere lagunak utzi eta Bineten-gana joaten zen gomendioak egitera.

Muscle Tuvacheren helbidera igorritako piezapiroteknikoak, gehiegizko arretaz, haren sotoangiltzapetuak egon ziren; horrela polbora umelanekez sutzen zen eta parterik nagusiena, heren-suge bat isatsa hozkatuz irudikatu behar zuena,erabateko porrota izan zen. Noizean behin, erro-ma-kandela arloteren bat ateratzen zen; orduanjendetzak ahozabalik deiadarka hasten ziren,

Page 322: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

hartan nahasten zirelarik ilunpetan gerrondoankilikatzen zituzten emakumeen garrasiak.Emma, isilik, Charlesen sorbaldaren kontra kuku-bilkatzen zen ernekiro; gero, kokotsa altxaturik,suzirien argi xurrustarei segitzen zien ortzi bel-tzean. Pizturik zeuden argi-txilinen leinurutarabetesten zuen Rodolphek.

Poliki-poliki itzali egin ziren. Izarrak piztuziren. Euri tanta batzuk erori ziren. Emmak buru-kozapia lotu zuen bere burutsean.

Une horretan, Kontseilariaren landoa irtenzen ostatutik. Bere kotxeroa, hordi baitzegoen,bat-batean lozorroak hartu zuen eta urrunetikhautematen zen, kapotaren gainetik, bi argimu-tilen artean, bere gorputzaren mukulua, eskui-netara nahiz ezkerretara zabuka, azpihabeentangalen arabera.

— Benetan, esan zuen botikarioak, gogorzigortu beharko litzateke hordikeria! Udaletxekoatarian, taula ‘ad hoc’ batean, astero idatzizazaltzea nahi izango nuke nik, astean zehar edo-zein alkoholez intoxikatu diren guztien zerrenda.Bestalde, estatistikari dagokionez, hortxe izango

Page 323: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

genituzke urtekari ageri gisa, eta hauek, beharizanez gero,... Baina barkatu.

Eta beste behin ere kapitainarengana joanzen korrika.

Hau etxera zihoan. Bere tornua ikustera ziho-an.

— Agian ez zenuke gaizki egingo, esan zionHomaisek, zure gizonetariko bat bidaliko bazenuedo zeu joango bazina...

— Utz nazazu ba bakean, erantzun zuen zer-gabiltzaileak, zeren eta ez baita ezer!

— Lasai egon zaitezte, esan zuen botikarioak,bere lagunen ondora itzuli zenean. MonsieurBinetek ziurtatu dit, neurriak hartuak direla. Ino-lako txingarrik ez da eroriko. Uhagak beterikdaude. Goazen lotara.

— Bai horixe! badut beharra ere, esan zuenmadame Homaisek, ahozabalka ondotxo ari bai-tzen; baina ez dio axolarik, egun ederra izandugu benetan gure jairako.

Rodolphek ahapeka errepikatu zuen begiradasamur batez:

— Oh! bai, benetan ederra!

Page 324: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta, agurtu ondoren, bizkarra eman ziotenelkarri.

Bi egun geroago, Fanal de Rouen-en artikuluhandi bat zegoen biltzarrei buruz. Homaisekmoldatua zen, etorri handiz, biharamunean ber-tan:

«Zergatik buruntza haiek, lore haiek, lili-ustaihaiek? Norantz lehiatzen zen jendetza hura, itsa-so haserre bateko uhinen gisa, eguzki tropikalbaten turrustapetan, zeinak zabaltzen baitzuenbere beroa gure soroen gainera?».

Ondoren, laborarien kondizioaz mintzatzenzen. Egia, gobernuak asko egiten zuen, baina ezaski! «Aurrera! egiten zion oihu; mila erreformadira behar-beharrezkoak, burutu ditzagun».Ondoren, Kontseilariaren sarrerari ekinez, ezzuen inola ere ahazten «gure gudalostearen airemartziala», ezta «gure herriko emakume bizko-rrenak», ezta agure burusoilak ere, «han zeudenpatriarka irudikoak, zeinetariko batzu-batzuk,gure falange hilezkorren apurrak, oraindik ereberen bihotzak taupaka sentitzen baitzituztendanborren doinu arrarekin batera». Epaimahaikopartaideen artean bere burua aipatzen zuen

Page 325: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

lehenetarikoa, eta gogorarazi ere egiten zuen,ohar batean, ezen Monsieur Homaisek, farmazi-lariak, Txosten bat bidalia zuela sagardoariburuz Nekazaritza Elkartera. Sarien banaketaraheltzen zenean, taiu ditiranbikoz deskribatzenzuen sarituen bozkarioa. «Aitak bere semeabesarkatzen zuen, anaiak anaia, senarrak emaz-tea. Bat baino gehiagok erakusten zuen harrota-sunez bere domina umila, eta zalantzarik gabe,etxeratzean, etxekoandre zintzoarekin batera,negarrez zintzilikatuko zuten beren bordatxokohorma apaletan.

«Seiak aldera, afari batek, monsieur Liegear-den belartzarian prestatua, jaiko partaide nagu-sienak bildu zituen. Arraiziarik handiena ez daeten unetxo batez ere. Askotariko topak botadira: Monsieur Lieuvainek, monarkarengatik!Monsieur Tuvachek, prefetarengatik! MonsieurDerozeraysek, laboraritzarengatik! MonsieurHomaisek, industria eta arte ederrengatik, biahizpa hauengatik! Monsieur Leplicheyk, hobe-kuntzengatik! Arratsean, su-festa distirantebatek argitu ditu bat-batean aireak. Esan zite-keen benetako kaleidoskopioa zela, benetako

Page 326: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

opera apainduria, eta, une batez, gure herri txi-kiak uste ahal izan du Mila eta Bat Gau-etakoipuin baten erdira eramana zutela.

»Egiazta dezagun, inolako gertakari dohakai-tzik ez dela heldu famili-biltzar hau nahastatze-ra».

Eta eransten zuen:«Bakar-bakarrik apezteriaren falta nabaritu

da. Sakristiek, nonbait, beste era batean uler-tzen dute aurrerapidea. Hor konpon, jaun Loiola-tarrok!».

Page 327: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—IX—Sei aste iragan ziren. Rodolphe ez zen itzuli.

Arrats batez, azkenik, azaldu zen.Biltzarren biharamunean esana zion bere

buruari:— Ez gaitezen hain agudo itzuli, huts egitea

litzateke. Eta, astearen buruan, ehizara joanazen.

Ehizaren ondoren, beranduegi zela pentsatuzuen, gero arrazonamendu hau egin zuen:

— Baina, lehen egunetik bertatik maite izanbanau, ni ikusteko larria dela eta, are gehiagomaite izan behar nau. Jarrai dezagun beraz!

Eta bere kalkulua ona izan zela konprenituzuen, bera salan sartzean Emma zurbiltzen hau-teman zuenean.

Bakarrik zegoen. Eguna bukatzen ari zen.Muselinazko errezel txikiek, leiarretan behera,usutu egiten zuten ilunabarra, eta barometroa-ren urrekoloreak, zeinaren gainean jotzen bai-tzuen eguzki-izpi batek, izekiak hedatzen zituenispiluan, marmukarriaren arrailduren artean.

Page 328: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Rodolphe zutik geratu zen; eta bere lehenagur-esaldiei abantzu ez zien erantzun Emmak.

— Nik, esan zuen gizonak, zereginak izanditut. Gaixo egon naiz.

— Larri? galdetu zuen Emmak.— Ba, begira! esan zuen Rodolphek haren

alboan taburete batean eseriz, ez!... Ez dut eto-rri nahi izan.

— Zergatik?— Ez al duzu sumatzen?Berriro ere begiratu zion, baina era hain

mutirian non damak burua makurtu baitzuenkoloreak gorriturik. Gizonak berriro:

— Emma...— Jauna! egin zuen Emmak apur bat alden-

duz.— Ha! bistan ikusten duzu, ihardetsi zuen

gizonak ahots malenkoniatsuz, nik arrazoi nuelaetorri nahi ez izatean; zeren izen hau, nire arimabetetzen duen eta jaulki zaidan izen hau, zukdebekatu egiten baitidazu! Madame Bovary!...Bai, mundu guztiak horrela deitzen dizu!... Gai-nera ez da zure izena; beste baten izena da!

Errepikatu egin zuen:

Page 329: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Beste batena!Eta aurpegia estali zuen eskuartean.— Bai, zutaz pentsatzen dut taigabe!... Zure

oroitzapenak desesperatu egiten nau! Ah! bar-katu!... Banoa... Agur!... Urrun joango naiz... hainurrun non gehiago ez baituzu entzungo nitazmintzatzen!... Eta halere..., gaur ordea..., ezdakit zein indarrek bultzatu nauen oraindik erezuregana! Zeren ez da zeruaren aurka borrokaegiten, ez baitzaio ihardukitzen aingeruen irriba-rreari! zeure buruari utzi egiten diozu, ederra,xarmanta, adoragarria den horrek errestan era-man dezan!

Lehendabiziko aldia zuen Emmak horrelakogauzak entzuten; eta bere harrotasuna, bainuberotan atseden duen bat bezalaxe, nagi-nagieta oso-osorik sagaitzen zen hizkera honen bero-tasunean.

— Baina, etorri ez banaiz ere, jarraitu zuengizonak, zu ikusi ezin izan bazaitut ere, ah!gutxienez zu inguratzen zaituena betetsi dutbehintzat. Gauez, gauero, jaikitzen nintzen,honaino iristen nintzen, zure etxeari begiratzennion, ilargi-argitan distiratzen zuen teilatua, zure

Page 330: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

leihoaren aitzinean kulunkatzen ziren baratzekozuhaitzak, eta argiño bat, leiarretan barrena dis-tiratzen zuen leinuru bat, ilunpetan. Ah! zuk ezzenekien noski, hantxe zegoela, hain hurbil etahain urrun, arlote mixerable bat...

Zotin batean itzuli zen Emma gizonarengana.— Oh! Ona zara! esan zuen emakumeak.— Ez, maite zaitut, horra dena! Horretaz ez

duzu zalantzarik! Esadazu; hitz bat! hitz bakarbat!

Eta Rodolphe, ezarian, taburetetik lurrerainolabaintzen ari zen; baina, kalotx-hotsa entzunzen sukaldean, eta salako atea, gizona ohartuzen, ez zegoen itxita.

— Mesede egingo bazenit, jarraitu zuen gizo-nak zutituz, nire apeta bat asetzeko!

Etxea bisitatzea zen; gizonak ezagutu eginnahi zuen; eta madame Bovaryk ez zuen hartaninolako eragozpenik hautematen, biak zutitzenari ziren, Charles sartu zenean.

— Egunon, doktore, esan zion Rodolphek.Medikua, ezusteko titulu honek balakaturik,

adeitasunetan urtu zen, eta bestea horretazbaliatu zen bere burua apur bat itxuratzeko.

Page 331: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Madame bere osasunaz ari zitzaidan...,esan zuen.

Charlesek solasa moztu zion: mila kezkazeuzkan, eskierki; bere emaztearen hersturakberriro hasiak ziren. Orduan Rodolphek galdetuzuen ea zaldiz ibiltzea ez ote zatekeen ona.

— Noski! Oso ona, bikaina!... Hori da ideia!Jarraiki beharko zintzaizkioke.

Eta, emazteak argudiatu zuenez berak ezzeukala inolako zaldirik, monsieur Rodolphek bateskaini zion; uko egin zion eskainteari; gizonakez zuen iharduki; gero, bere bisitaren aitzakilegea azaltzeko kontatu zuen, bere gurtzainak,odol-aterea egindako gizonak, artean ere zora-bioak izaten zituela.

— Neu pasatuko naiz zuenetik, esan zuenBovaryk.

— Ez, ez, bera bidaliko dizut; etorri egingogara, hori erosoagoa izango da zuretzat.

— Ah! oso ongi. Eskerrik asko.Eta, bakarrik geratu ziren orduko:— Zergatik ez dituzu onartzen Boulanger jau-

naren eskainteak, hain eskuzabalak izanik?

Page 332: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emmak bekozko luzea ipini zuen, mila esta-kuru bilatu zuen, eta azkenik esan zuen horrekagian nabarmentxo emango zukeela.

— Ah! niri bost axola! zioen Charlesek imin-tzio bat eginez. Ororen aurrez osasuna! Okerjokatu duzu!

— Eh! nola nahi duzu ni zaldiz ibiltzea, ama-zona-jantzirik ez daukat eta?

— Enkargatu egin behar duzu bat! erantzunzuen Charlesek. Amazona-jantziak erabaki arazizion.

Jantzia prest izan zenean, Charlesek mon-sieur Boulangeri idatzi zion, emaztea bere peski-zan zeukala, eta bere oniritziarekin kontatzenzuela.

Biharamunean, eguerdian, heldu zen Rodolp-he Charlesen atarira bi zaldi apartekorekin.Batak purpuxeta arroxak zeramatzan belarrietaneta emakume-zela bat antezkoa.

Rodolphek bota luze bigunak zituen jantzita,berekiko esanez ezen, dudarik gabe, Emmak ezzuela sekula ikusi haien antzekorik; eskierki,Emma xarmaturik geratu zen haren trakaz, eski-laraburuan azaldu zenean balusazko bere lon-

Page 333: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

gain handiarekin eta puntuzko galtza zuriekin.Emma prest zegoen, bere zain zegoen.

Justinek botikatik hanka egin zuen damaikustearren, eta botikarioak ere barra zuen nekehori. Gomendioak egiten zizkion Boulanger jau-nari.

— Hain azkar heltzen dira ezbeharrak! Kon-tuz ibili! Zure zaldiak fuxosak dira agian!

Emmak zarata entzun zuen bere buru gai-nean: Felicite zen, leiarren kontra ttarrapattaka,Berthe txikiarekin jolastearren. Haurrak urrundikmuxu bat bidali zuen; bere amak zaharoareneskulekuaz keinu bat eginez erantzun zion.

— Ibilaldi ona egin! oihukatu zuen monsieurHomaisek. Eta kontuz ibili, batez ere! Kontuz!

Eta bere egunkaria astindu zuen haiei urruti-ratzen begiratuz.

Lurra sentitu zuen orduko, Emmaren zaldiakasapalan ekin zion. Rodolphe bere alboan zihoanlaukoan. Aldian behin hitzen bat esaten ziotenelkarri. Aurpegia apur bat apaldurik, eskua goianeta eskuineko besoa hedaturik, Emma lazatuegiten zitzaion zela gainean kulunkatzen zuenmugimenduaren kadentziari.

Page 334: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Aldaparen oinean, Rodolphek hedeei jareginzien: biak jauzi batean abiatu ziren batera; gero,gainean, sostean, zaldiak gelditu ziren eta berebelo handi urdina erori egin zen berriro.

Urriaren lehen egunetan zen. Behelainoazegoen landan barrena. Gandumataza batzukluzatzen ziren ostertzean, muinoen gerriarenkontra; eta beste batzuk, urraturik, igo egitenziren, galdu. Batzuetan, laino-eten baten zirriz-tuan, eguzki zirrinta baten pean, urrunean begiz-tatzen ziren Yonvilleko teilatuak, uraren ertzekobaratze, larrain, horma eta elizako kanpando-rrearekin batera. Emmak erdizka ixten zituenbetazalak bere etxea aurkitzearren, eta sekulanez zitzaion hain txiki iruditua bera bizi zen herrix-ka hutsal hura. Beraiek zeuden gailurretik, baila-ra osoak egundoko laku hits bat zirudien, aireta-ra lurrun bihurtzen. Tartean tartekako zuhaitzsailak harkaitz beltzen gisa garaitzen ziren; etagandua gainditzen zuten zumarzurien lerroaltuek, haizeak iharrosten zituen hareetzak irudi-katzen zituzten.

Alboan, belarretan, pinuen artean, argi naba-rra zebilen egurats epelean. Lurrak, tabako-hau-

Page 335: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tsa bezala gorrizta, itzalixe egiten zuen urratsenhotsa; eta zaldiek, ibiltzean, beren ferra-ertzezaurrera bultzatzen zituzten pinuburu eroriak.

Rodolphek eta Emmak horrela segitu zutenbaso-hegian aurrera. Emmak aldian behin buruajiratzen zuen, haren begiradari itzurtzearren, etaorduan, ez zuen ikusten pinu lerrokatuen enbo-rrak baino, zeintzuen segidako jarraikerak zora-biatu egiten baitzuen pixka bat. Zaldiek puzkaegiten zuten. Zelen larruak kirrinka.

Basoan sartu ziren momentuan, eguzkia azal-du zen.

— Jainkoak babesten gaitu! esan zuenRodolphek.

— Zuk hala uste duzu? ihardetsi Emmak.— Aurrera! Goazen aurrera! berriro gizonak.Gizonak mihiaz kliska egin zuen. Bi abereak

korrika zihoazen.Garo luzeak, bide bazterrean, Emmaren

barreran atxikitzen ziren. Rodolphe, zihoan eran,makurtzen zen eta heinean kentzen zituen.Beste batzuetan, adarrak apartatzeko, ondotikpasatzen zen eta Emmak haren belauna senti-tzen zuen bere zangoa ferekatzen. Zerua urdin

Page 336: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bilakatua zen. Hostoak ez ziren higitzen. Zabaldihandiak zeuden txilarrez beterik lore-loretan.Brioleta-dafailak txandakatzen ziren zuhaitz-mordoekin, zeinak grisak, nabarrak eta urrekolo-rekoak baitziren, hostaila desberdinen arabera.Sarritan aditzen zen, sasipeetan, hegal-eraginttipiren bat lerratzen, edota haritzetan hegazta-tzen ziren beleen karranka arrakoil eta leuna.

Jaitsi egin ziren. Rodolphek zaldiak lotuzituen. Emma zihoan aurretik, goroldio gainean,gurtarrastoen artean.

Baina bere soineko luzeegiak enbarazu egi-ten zion, gibeletik altxaturik zeraman arren, etaRodolphek, bere atzetik oinez, ehun beltzareneta botin beltzaren artean betesten zuen harengaltzerdi zuriaren findadea, zeina haren biluzta-sunaren parte iruditzen baitzitzaion.

Emma gelditu egin zen.— Nekaturik nago, esan zuen.— Ea, saiatu beste pixka bat! zioen gizonak.

Ez etsi!Gero, ehun urrats aurrerago, berriro gelditu

zen dama; eta, bere gizon-kapelutik aldaka-gai-neraino trabeska jaisten zen bere beloan barre-

Page 337: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

na, aurpegia hautematen zitzaion gardentasunurdinka batean, uhin azuren pean igeri bazebil-keen bezala.

— Nora goaz ba?Gizonak ez zuen ezer erantzun. Emmak eten-

ka hartzen zuen arnasa. Rodolphek bere inguru-ra botatzen zituen begiradak eta bibotea ausiki-tzen zuen.

Tantai batzuk mozturik zeuden leku zabalagobatera iritsi ziren. Eraitsitako zuhaitz-enborbatean eseri ziren, eta Rodolphe bere maitasu-naz mintzatzen hasi zitzaion.

Hasieran ez zuen izutu lausenguka. Ekuru,serios, malenkoniatsu egon zen.

Emmak burua makurturik entzuten zion, bereoinaren puntaz lurrean txirbil batzuk iraultzenzituen bitartean. Baina, esaldi honetan:

— Gure zoriak ez al dira orain baterakoak?— Ba ez! erantzun zuen damak. Ongi dakizu

zuk hori. Ezinezkoa da.Eta zutitu egin zen abiatzeko. Gizonak esku-

muturretik atzeman zuen. Emma gelditu eginzen. Gero, une batzuez begirada maitati eta bus-titsu batez behatu ondoren, biziro esan zuen:

Page 338: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ah, hegira, ez gaitezen gehiago hortazmintza... Non dira zaldiak? Itzul gaitezen.

Haserre eta gogait aieru bat egin zuen gizo-nak. Emmak errepikatu zuen:

— Non dira zaldiak? Non dira zaldiak?Orduan irribarre bitxi bat eginez eta betsei-

nak finko, hortzak hertsirik, aurrera egin zuenbesoak zabalduz. Emmak atzera egin zuen dar-daraz. Zezelka zioen:

— Oh! Beldurra ematen didazu! Mina ematendidazu! Goazen.

— Beharrezkoa denez, esan zuen Rodolphekaurpegia aldatuz.

Eta berehala adeitsu, amultsu eta herabetibilakatu zen berriro. Damak besoa eman zion.Itzuli ziren. Gizonak zioen:

— Zer zenuen ba? Zergatik? Ez dut ulertu.Oker zaude, dudarik gabe. Zu nire ariman,madona bat zutoi batean bezala zara, leku altu,sendar eta orbangabe batean. Baina bizitzekozure beharra dut! Zure begien beharra dut, zureahotsarena, zure pentsamenduarena. Izan zaiteznire laguna, nire arreba, nire aingerua!

Page 339: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta besoa luzatzen zuen eta gerria ingura-tzen zion. Emma saiatzen zen emekiro askatzen.Gizonak horrela eusten zion, ibilian.

Baina bi zaldiak entzun zituzten hostaia hoz-katzen.

— Oh! oraindik ere, zioen Rodolphek. Ez gai-tezen joan! Gera zaitez!

Urrunago eraman zuen urmahel txiki batenondora, non ur-dilista batzuk berdegunea egitenbaitzuten uhinen gainean. Igebelar histu batzukekuru zeuden ihien artean. Belarretako haienurratsen abarrotsera, igel batzuk jauzi zirenezkutatzera.

— Oker ari naiz, oker ari naiz, esaten zuenEmmak. Zoraturik nago zuri entzuteko.

— Zergatik?... Emma! Emma!— Oh! Rodolphe!... esan zuen emeki andre

gazteak haren sorbalda gainera makurtuz.Bere soinekoaren ehuna longainaren balusa-

ri atxikitzen zitzaion, hasgora batez handitzenzen bere idun zuria atzerantz eraitsi zuen eta,ahundurik, negar batean, dardarizo luze batekineta aurpegia estaliz, abandonatu egin zen.

Page 340: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Arratseko itzalak jaisten ari ziren; eguzki hori-zontalak, adarren artean pasatuz, begiak itsu-tzen zizkion. Han-hemenka, bere inguru guztian,hostoetan nahiz lurrean, argi-errainuek dardaraegiten zuten, kolibri batzuk, hegan, beren lumakbarreiatu balituzte bezala. Isiltasuna edononzegoen; zuhaitzetatik zerbait eztia irteten zelazirudien; Emmak bere bihotza sentitzen zuentaupadei berriro ekiten, eta odola bere haragianzirkulatzen esne-ibai baten antzo. Orduan, osourrunean entzun zuen, basoaz bestaldetik, bestemuinoetan, oihu ilaun luze bat, errestatzen zenahots bat, eta Emmak isilean entzuten zuen,bere nerbio hunkituen azken dirdaiekin musikabat bezala nahasiz. Rodolphe, zigarroa hortze-tan, bere labanarekin ari zen bi erremaletarikohautsitakoa konpontzen.

Yonvillera itzuli ziren, bide beretik. Berriroikusi zituzten lokatzetan beren zaldien oinarras-toak, alboz albo, eta sasi berak, harri berak belarartean. Ezer ez zen aldatua beren inguruan; etaEmmarentzat, horratio, zerbait bazen gertatuamendiak lekuz aldatu balira baino are garrantzi-

Page 341: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tsuagoa. Rodolphek, aldian-aldian, makurtu etaeskua hartzen zion muin emateko.

Xarmangarria zegoen, zaldiz! Zuzen, beregerri mehea, belauna aberearen kumaren gaine-ra plegaturik eta aire zabalak apur bat kolorezta-turik, arrastiriko gorritasunean.

Yonvillen sartzean, itzulika egin zuen Emmakharzolaren gainean.

Leihoetatik begiratzen zioten.Bere senarrak, afaritan, betarte ona aurkitu

zion; baina ez aditu egin zuen, senarrak berepasieraz itaundu zionean; hantxe zegoen Emma,ukondoa bere plateraren aldamenean, bi ezkargipiztuen artean.

— Emma! esan zion.— Zer?— Ba, gaur arratsaldean monsieur Alexandre-

ren etxetik pasatu naiz; aspaldiko behor batdauka, oraindik oso ederra, belaunean apur batzauritua besterik ez, eta, ziur naiz, ehunen batezkututan eskura daitekeela...

Erantsi zuen:

Page 342: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Eta atsegin zenukeela ere pentsatuz, hartuegin dut..., erosi egin dut... Ongi egin al dut?Esadazu ba.

Baiezko zeinu gisa burua higitu zuen; gero,handik ordu laurdenera:

— Gaur arratsean irten behar al duzu? galde-tu zion Emmak.

— Bai. Zer ba?— Oh! ezer ez, ezer ez, maite.Eta, Charlesengandik libratu zen orduko,

bere gelan barroilatzera igo zen.Hasieran, zorabio bat bezala izan zen; zuhai-

tzak ikusten zituen, bideak, arroilak, Rodolphe,eta artean ere sentitzen zuen haren besoenherstura, hostaiak dardara eta ihiek xixtu egitenzuten bitartean.

Baina, ispiluan bere burua hautematean,bere aurpegiaz harritu egin zen. Sekula edukigabea zen hain begi handiak, hain beltzak, hainsakon handikoak. Bere baitan ihaurritako finta-sunezko zerbaitek itxuraldatzen zuen.

Berekiko errepikatzen zuen: «Amorante batdut! amorante bat!» ideia horretaz atsegin har-tuz, etorria ziezaiokeen beste nerabe-aro bate-

Page 343: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

naz bezalaxe. Eduki behar zituen beraz azke-nean ere maitasunaren bozkario horiek, etsitzatemana zuen zorionaren sukar hori. Zerbait lilura-garritan sartzen ari zen, non dena irrits, extasieta eldarnio izango baitzen; neurrigabetasunurdinka batek inguratzen zuen, sentimenduarengailurrek pindarrak botatzen zituzten bere pen-tsamenduaren pean, bizitza arrunta ez zen ageriurrunean baino, oso behean, itzal artean, goial-de hauen arteko hutsarteetan.

Orduan, irakurriak zituen liburuetako heroi-sez oroitu zen, eta emazte adultera haien legiolirikoa kantuan hasi zen bere oroimenean lilura-tzen zuten ahizpa-ahotsez. Bera ere irudipenhauen benetako parte gisa bilakatzen ari zen etagaztaroko amets luze hura egikaritzen, hainbatirrikatua zuen maitale-molde hartan bere buruahautemanez. Bestalde, Emmak mendekuarenatsegina nabaritzen zuen. Ez al zuen ba nahikoasufritu! Baina orain garaile zen, eta maitasuna,hain luzaro hertsatua, oso-osorik jalgitzen zenburbulu bozkariotsuka. Aladurarik gabe dasta-tzen zuen, kezkarik gabe, asaldarik gabe.

Page 344: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Biharamuneko eguna eztitasun berri bateaniragan zen. Elkarri egin zioten zinik. Emmak beretristurak kontatu zizkion. Rodolphek musukamozten zion solasa; eta Emmak eskatzen zion,betazalak erdi itxian so eginez, berriz ere bereizenez dei ziezaiola eta maite zuela errepikazezala. Basoan zen, bezperan bezala, eskala-proingileren txapitola batean. Hormak lastozko-ak zituen eta teilatua hain behera jaisten zennon makurturik egon behar baitzen. Elkarrenkontra eserita zeuden, orbelezko ohe baten gai-nean.

Egun hartatik aurrera, erregularki idatzi zio-ten elkarri arratsero. Emmak bere gutuna ibaiondoko jardin zokora eramaten zuen, baratzekoarraildura baten barrura. Rodolphe hara etortzenzen bila eta bertan ipintzen zuen beste bat zeinalaburregia zela aurpegiratzen baitzion betiEmmak.

Goiz batez, Charles egunsentia baino lehenirtena zen, berehalaxe Rodolphe ikusteko apetakatxiki zuen Emma. Huchettera laster iritsi zite-keen, eta han ordubetez geratu eta Yonvillenbueltan izan ere artean mundu guztia lotan zela.

Page 345: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Ideia honek gutiziaz hatsanga eragin zion; lasterkausitu zen belazearen erdian, non baitzihoanurrats arinez, bere atzera begiratu gabe.

Egunargia hasten ari zen. Emmak urrunetikantzeman zion bere amorantearen etxeari, berebi haizeorratz miru-isastunak goiztiri beluriarenkontra beltzez nabari zirela.

Etxaldeko larrainaren ondoren, gaztelua izanbehar zuen eraikin bat zegoen. Emma han sartuzen, bera hurbiltzean hormak bere kasa banan-du balira bezala. Eskilara handi zuzen bat igo-tzen zen loriora. Emmak ate baten krisketari era-gin zion eta, bat-batean, gelaren zokoan, gizonbat hauteman zuen lotan. Rodolphe zen. Oihubat bota zuen.

— Zu hemen! zu hemen! errepikatu zuengizonak. Nola moldatu zara etortzeko?... Ah!zure soinekoa bustita dago!

— Maite zaitut! erantzun zuen Emmak beso-ak haren lepoaren inguruan lotuz.

Lehen ausartzia han arrakastatsu suertatuzitzaionez, aurrerantzean Charles goizean goizirteten zen bakoitzean, Emmak fite jantzi eta

Page 346: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

otso-urratsez jaisten zituen ibai-bazterrera zera-maten harmailak.

Baina, behientzako langa altxatuz gero, ibaibazterrean barrena zihoan hormari jarraiki beharzitzaion; urertza labaina zen; ez erortzeko, ziapeximelen tortoei heltzen zien eskuz. Gero labore-soroetan barrena hartzen zuen, bere botinmeheak han hondoratuz, oztopatuz eta trabatuz.Bere lepokozapia, buru gainean lotua, haizetaraastintzen zen belardietan; abelgorrien beldurzen, korrika hasten zen; hatsangaka heltzen zen,masailak gorriztak, eta bere pertsona osotik lan-dare-izardiaren, belar hezearen eta aire zabala-ren lurrun freskoa zeriola. Rodolphe, garai horre-tan, artean lo egoten zen. Udaberriko goiztiri batbezala zen gelan sartzen.

Errezel horiek, leihoetan zehar, argi nagi etabeilegiari uzten zioten emekiro pasatzen. Emmatentuka sartzen zen begiak ñikatuz, bere adatse-tan pausaturiko ihintz punpuilek bere aurpegia-ren inguru guztian topaziozko gandua bezalaegiten ziotela. Rodolphek, barrez, bereganatzenzuen eta bere bihotzaren kontra estutzen zuen.

Page 347: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Ondoren Emmak, gela arakatzen zuen, altza-rietako kajoiak irekitzen zituen, haren orraziazorrazten zen eta bizarra mozteko ispiluan bereburuari begira aritzen zen. Sarritan bere hortzenartean ipintzen ere zuen, gaumahaiaren gaineanlimoi eta azukrekoxkorren artean ur-pitxar batenondoan egoten zen pipa handi baten kirtena.

Ordu laurden bat ona behar izaten zutenadioetarako. Orduan Emmak negar egiten zuen;Rodolpherengandik sekulan ez aldentzea nahiizango zukeen. Bera hain indartsuagoko zerbai-tek bultzatzen zuen harengana, eta hartan egunbatez, ezustean azaltzen ikusirik, bekozkoa ilun-du zuen Rodolphek, gogaindua den norbaitekbezala.

— Zer duzu ba? esan zuen Emmak. Gaizkizaude? Hitz egidazu!

Azkenik deklaratu zuen, aire serios batez,bere bisitak ozarregiak bilakatzen ari zirela etaEmma bere burua konprometatzen ari zela.

Page 348: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—X—Poliki-poliki, Rodolpheren beldur hauek

harrapatu egin zuten. Maitasunak zoraturik zeu-kan hasieran, beste ezertaz ez zuen pentsatu.Baina, orain bere bizitzarako ezinbestekoazitzaion honetan, hartatik zerbait galtzeko bel-dur zen, edota zerbaitek artegatuko ez ote zuenbeldur. Haren etxetik itzultzerakoan, begiradakezkatiak botatzen zituen inguru guztietara,hegialdean iragaiten zen forma bakoitza etahauteman zezaketen herriko leihatila bakoitzabarrandatuz. Oinotsak, oihuak, gurdien zaratakentzuten zituen; eta gelditu egiten zen, bereburu gainean dilindatzen ziren zumarzurien hos-toak baino zurbilago eta dardartiago.

Goiz batez, horrelaxe etxerantz zetorrela,enkaraturik zeukala zirudien karabina baten kai-noi luzea nabaritu uste izan zuen bat-batean.Trabeska gainditzen zuen belar artean erdi esta-litako upela txiki baten ertza, lubaki baten baztergainean. Emmak, izuikaraz ondoezak jotzekozorian, alabaina aurrera egin zuen, eta gizon bat

Page 349: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

irten zen upeletik, kaxa barrutik altxatzen direndeabrutxo malgukidun horien gisa. Galzainakzeuzkan belaunetaraino loturik, txota begietarai-no sarturik, ezpainak dardaraz eta sudurra gorri.Binet kapitaina zen, basahateen zelatan.

— Urrunetik hitz egin behar zenuen! eginzuen garrasi. Fusil bat hautematen denean,ohartarazi egin behar da beti.

Zergabiltzailea, horrela, jasan berria zuenbeldurra estaltzen saiatu zen; zeren, txalupaz ezbeste edonolatako ahate-ehiza gobernu-agindubatek debekatua izanik, monsieur Binet, legeeki-ko bere errespetoa eta guzti ere, urrapeneankausitzen baitzen. Halatan une oroz aditu ustezuen landa-zaina heltzen. Baina kezka honekkitzikatu egiten zuen bere plazera, eta, bereupelean bakar bakarrik, bere burua txalotzenzuen bere zorionarengatik eta bere maltzurreria-rengatik.

Emma ikustean, zama handi batetatik arindu-rik zirudien, eta berehala elkarrizketari ekin zion:

— Ez du bero egiten, ziztatu egiten du!Emmak ez zuen ezer erantzun. Gizonak

jarraitu zuen:

Page 350: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Eta zu ere goiztar zabiltza horratio!— Bai, esan zuen Emmak zezelka; nire haurra

dagoen inudearenetik nator.— Ah! oso ongi! oso ongi! Ni berriz, ikusten

nauzunez, argia urratu duenetik hementxe nago;baina eguraldia hain da ugertsua non, lumakmuturraren aurrean eduki ezean...

— Agur, Binet jauna, moztu zion Emmakorpoak jiratuz.

— Zure zerbitzari, madame, esan zuen bes-teak tonu lehorrez. Eta berriro bere upelerasartu zen.

Emma damutu egin zen zergabiltzailea hainzakarki utzi izanaz. Zalantzarik gabe, aieru kalte-garriak egingo zituen. Inudearen istorioa aitza-kiarik okerrena zen, mundu guztiak baitzekienYonvillen Bovary txikia zuela urtebete bere gura-soen etxera itzulia zela. Bestalde, inguru haietanez zen inor bizi; bide hark ez zeraman Huchette-ra baino; Binetek, beraz, igarria zuen bera non-dik zetorren, eta hura ez zen isilduko, berritsuarituko zen, hori ziur zen! Gezur-asmo asmagarriguztietan bere izpiritua hagorantzen egon zen

Page 351: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

arratsera arte, eta beti ere bere begien aurreanzuntzun zakutodun hura zuela.

Charlesek, afalondoan, hain kezkatsu ikusi-rik, lekoratzearren, botikarioaren etxera eramannahi izan zuen; eta Emmak farmazian hautemanzuen lehen pertsona hain zuzen bera izan zen,zergabiltzailea! Zutik zegoen dendamahaiarenaurrean, argiontzi gorriak argiturik, eta zioen:

— Emadazu, mesedez, ontza erdi bat bitriolo.— Justin, oihuka botikarioak, ekar iezaguzu

azido sulfurikoa. Gero Emmari, madame Homai-sen apartamentura igo nahi baitzuen:

— Ez, gera zaitez, ez du penak merezi, orain-txe jaitsiko da. Epel zaitez bitartean berogailua-ren ondoan... Barkatu... Arratsaldeon, doktore(zeren botikarioak atsegin handia baitzuen dok-tore hitz hau ahoskatzen, hartan aurkitzen zuenbonbaziatik zertxobait, beste norbaiti zuzen-tzean ere, berarengana jalgiarazi izan balu beza-la)... Baina kontuz ibili zaparria irauli gabe! hobejoan zaitez sala txikiko aulkien bila; badakizuederki asko sala handiko besaulkiak ez direlalekuz aldatzen.

Page 352: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta, besaulkia bere lekura eramateko,Homais dendamahaitik kanpora oldartu zen,Binetek ontza-erdi bat azukre-azido eskatu zio-nean.

— Azukre-azidoa? esan zuen botikarioakerdeinuz, ez dut ezagutzen, ez dakit! Azido oxa-likoa nahi ote duzu ausaz? Oxalikoa da, ez al daegia?

Binetek esplikatu zuen, finkagarri batenbeharra zeukala kobre-ura bere gisa konposatze-ko, hartaz ehiza-tresna zenbaiti herdoila kentze-ko. Emma ikarak jo zuen. Botikarioa esaten hasizen:

— Eskierki, eguraldia ez da egokia, umidurahandia dago-ta.

— Halere, berriro zergabiltzaileak airexorrotx batez, bada oso ederki moldatzen denjenderik.

Emma itotzear zegoen.— Emadazu baita ere...— Ez al du aldegin behar sekula! Emmak

berekiko.— Ontzaerdi bat kolofon-erretxin eta turmen-

tin, lau ontza argizari hori eta hiru ontzaerdi

Page 353: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

beltz-animalia, mesedez, nire ekipamenduarenuhal-bernizak garbitzeko.

Botikarioa argizaria ebakitzeari ekiten arizen, madame Homais azaldu zenean Irma berebesoetan zuela, Napoleon bere aldamenean etaAthalie atzetik. Balusazko aulkian esertzera joanzen, leihoaren kontra, eta mutikoa taburetebaten gainean kukubilkatu zen, bere arrebazaharrena berriz kereisanza-ontziaren inguruanitzulika zebilen bitartean, bere aitatxoren ondo-an. Hau han ari zen honilak bete eta ontziakzipoztu, etiketak erantsi eta paketeak egin. Bereinguruan isilik zeuden; eta tarteka besterik ezziren entzuten balantzetan pisuak dindatzen,botikarioaren mintzo apal batzuekin batera bereikasleari aholkuak ematen.

— Zer moduz doa zuen gaztetxoa? galdetuzuen hitzetik hortzera Madame Homaisek.

— Isilik! egin zuen deiadar bere senarrak,zifra batzuk idazten ari baitzen zirriborro-koader-noan.

— Zergatik ez duzu ekarri? ekin zion berriroahapean.

Page 354: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ixo! Ixo! xuxurlatu zuen Emmak behatzezbotikarioa seinalatuz.

Baina Binetek, buru-belarri kontuaren irakur-ketari emanik, segur aski ez zuen ezer entzun.Noizbait ere irten zen. Orduan Emmak, lasaturik,hasperen handi bat bota zuen.

— Bai bortizki hartzen duzula arnasa! esanzion madame Homaisek.

— Ah! Bero egiten baitu, erantzun zuenEmmak.

Biharamunean, beraz, elkarren arteko topa-bideak antolatzeari ekin zioten; Emmak bereneskamea erosi nahi zuen opari baten bidez;baina hobe zuketen Yonvillen etxe diskret bataurkitu. Rodolphek agindu zuen bat bilatukozuela.

Negu guztian zehar, astean hiru edo laubider, gau ilunean, Rodolphe jardinera heltzenzen. Emmak, nahita, kendua zuen atekako gil-tza, Charlesek galdua zela uste izan zuena.

Ohartarazteko, Rodolphek eskutara bat hon-dar botatzen zuen pertsianen kontra. Emma itsu-mustuan jaikitzen zen; baina batzuetan itxoinbeharrean izaten zen, zeren Charlesek sutondo-

Page 355: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

an elekatzeko mania baitzeukan, eta ez zuensekula bukatzen.

Emma ezinegonez ernegaturik egoten zen;bere begiek ahal izan balute leihoetatik jauziegin araziko zioketen. Dena den, gaueko bereapainketa egiten hasten zen; ondoren liburu bathartzen zuen eta irakurtzen segitzen zuen lasai-lasai, irakurketak laketu bazukeen bezala. BainaCharlesek, jada ohetik, etzatera etortzeko deiegiten zion.

— Zatoz ba, Emma, esaten zion, bada garaia.— Bai, banoa! erantzuten zuen Emmak.Kandelargiek itsutzen zutenez ordea, horma

aldera jiratzen zen eta loak hartzen zuen.Emmak ihes egiten zuen, arnasari eutsiz, irriba-rrez, pilpiraka, erantzita.

Rodolphek burusi handi bat zeukan; hartanbiltzen zuen oso osorik, eta, besoa bere gerria-ren inguruan pasatuz, jardineko zokoraino era-maten zuen hitzik egin gabe.

Pendizaren pean zen, beste garai bateanLeonek udako arratsetan hain amuruski begira-tzen zion zurrun ustelduzko eserleku hartan ber-tan. Emmak orain ia ez zuen pentsatzen hartaz.

Page 356: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Hostorik gabeko jazminaren adarretan barre-na distiratzen zuten izarrek. Beren atzean entzu-ten zuten isurian zihoan ibaia, eta, aldian aldian,urpazterrean, kainabera lehorren kirrinka. Itzal-multzoak, han hemenka, puztu egiten ziren ilun-petan, eta noiz behinka, guztiak mugimendubakarrez dardarizatuz, altxatu eta makurtu egi-ten ziren, beraiek estaltzeko helduak ziratekeenuhin beltz eskergen gisa. Gaueko hotzak are her-tsikiago lotarazten zituen elkarrengana; berenezpainetako hasperenak bortitzagoak iruditzenzitzaizkien; osta-osta ikuskatzen zituzten berenbegiak handiagoak iruditzen zitzaizkien, eta, isil-tasunaren erdian, bazen xuxurlan esandakohitzik, zeinak beren arimaren gainera kristal-ozentasunez erortzen baitziren eta bertan bibra-zio biderkatuz oihartzuten baitziren.

Gaua euritsua zenetan, kontsulta-kabineteanbabestera joaten ziren, estalpearen eta ikuilua-ren artean. Emmak sukaldeko argimutiletarikobat pizten zuen, liburuen atzean ezkutatua bai-tzeukan. Rodolphe bere etxean bezalaxe jartzenzen han. Biblioteka eta bulegoa ikusteak, aparta-mentu osoa alegia, bere alaitasuna kitzikatu egi-

Page 357: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ten zuen; eta Emma asaldatzen zuten mila isekaCharlesi buruz egiteari ezin izaten zion eutsi.Seriosago ikusi nahi izango zukeen, eta aukerandramatikoago ere bai, kanpoko bidean urrats-hotsak hurbiltzen entzun uste izan zuen hartanbezala.

— Norbait dator! esan zuen Emmak.Gizonak argiari putz egin zion.— Zure pistolak hemen dituzu?— Zergatik!— Ba... zeure burua defendatzeko, esan zion

Emmak.— Zure senarraren kontra? Ah! mutil gizajoa!Eta Rodolphek bere esaldia hau adierazten

zuen aieru batez bukatu zuen: «Zartako batezzanpatuko nuke».

Emma txunditurik geratu zen haren ausar-diaz, nahiz eta eskandalizatu zuen nolabaitekoadeitasun falta eta oieskeria inuxente bat senti-tu zuen arren.

Rodolphek gogoeta franko egin zuen pistolenistorio honetaz. Emmak serioski hitz eginbazuen, biziki barregarria zen, pentsatzen zuen,baita gorrotagarria ere, zeren eta berak ez bai-

Page 358: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzeukan inolako arrazoirik Charles onpuska huragorrotatzeko, gainera jeloskor errea esaten denhorietakoa ez izanik; eta, horri buruz, Emmakegina zion berak gustorik onenekoa ere kausi-tzen ez zuen zin handi bat.

Bestalde, oso sentimental bilakatzen ari zen.Elkarren erretratuak trukatu beharra izan zen, ileeskutarak moztu zituzten, eta orain Emmak bitxibat eskatzen zuen, benetako ezkontza-eraztunbat, betirako elkartasunaren ezaugarri gisa.Sarritan mintzatzen zitzaion arratseko kanpaiezedo naturaren ahotsez; gero bere amaz etaRodolpheren beraren amaz hitz egiten zion.Rodolphek zuela hogei urte galdua zuen.Emmak, halere, pinpirin-hizkeraz kontsolatzenzuen, ume abandonatu bati egingo litzaiokeenbezala, eta batzuetan esan ere esaten zion, ilar-giari begira:

— Ni ziur naiz, han goitik, biek elkarrekin,onesten dutela gure maitasuna.

Baina hain zen polita ordea! Hain gutxi zituenedukiak molde horretako xalotasundunak!Aizunkeriarik gabeko maitasun hau zerbaitberria zen berarentzat, eta, bere ohitura erraze-

Page 359: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tatik atereaz, aldi berean bere harrotasuna etabere sentsualitatea balakatzen zituena. Bereburges zuhurtziak arbuiatzen zuen Emmarenasaldazioa, berari, bihotzaren zolan, xarmanga-rria iruditzen zitzaion, zeren berarengana zuzen-dua baitzen. Beraz, maitatua izateaz ziur, ez zengaitzitu, eta ezarian-ezarian bere jarduera-mol-deak aldatu egin ziren.

Jada ez zuen, garai batean bezala, negarraeragiten zioten hitz hain gozo haietakorik, eztazorarazten zuten fereka oldartsu haietarik ere;alabaina ere beren maitasun handia, non bizibaitzen Emma murgildurik, bere pean urritzenari zela zirudien, bere uharroilean lurperatzen ariden ibaia bezala, eta basa hauteman zuen.Emmak ez zuen halakorik sinetsi nahi; areagotuegin zen laztantasunean; eta Rodolphek, geroeta gutxiago, bere aihergatasuna ezkutatu zuen.

Emmak ez zekien hari amore eman izanazdamu zen edota, aitzitik, are gehiago maitekun-tu nahi ez ote zuen. Ahul sentitzearen umilazioa,boluptuosaldiek ametikatzen zuten herra bihur-tzen zen. Ez zen atxikimendua, etengabeko era-

Page 360: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

karpena bezala zen. Rodolphek menperaturikzeukan. Emmak ia beldurra zion.

Itxurak, hala eta guztiz ere, sekula bainobareagoak ziren, Rodolphek lortua baitzuenadulterioa bere apetaren arabera bideratzea;eta, sei hilabeteren buruan, udaberria helduzenean, biak kausitzen ziren, bata bestearenaurrez aurre, etxeko su-lanboa narekiro manten-tzen duten bi ezkondu bezala.

Rouault zaharrak, bere zango konponduarenoroigarri, ohizko puloia bidaltzen zuen garaiazen. Oparia beti ere gutun batekin iristen zen.Emmak, otarreari lotzen zuen soka moztu etaondorengo lerro hauek irakurri zituen:

«Seme-alaba maiteok,»Gutun honek osasun onean aurkituko zai-

tuztela espero dut, eta oraingo honek ere balio-ko duela besteek adina; zeren pixka bat samu-rragoa iruditzen baitzait, esatera ausartuz gero,eta guriagoa ere bai. Baina, hurrengoan, alda-tzearren, oilar bat emango dizuet, nolaz eta oilo-papoa nahiago ez duzuen behintzat, eta itzuliezadazue saskia, mesedez, aurreko beste biekinbatera. Ezbehar bat izan dut gurdien estalpean,

Page 361: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bertako teilatua, haizea gogor zebilen gau batez,zuhaitzetaraino hegaztatu baita. Uzta ere ez daizan egundokoa. Dena den, ez dakit noiz joangonaizen zuek bisitatzera. Izan ere biziki zaila zaitetxea uztea, bakarrik aurkitzen naizenetik, nireEmma gaixoa!».

Eta hemen lerroen artean tarte bat utziazuen, gizarajoak luma erortzen utzi balu bezalaalditxo batez amets egiteko.

«Niri dagokidanez, ongi nabil, joan den egu-nean Yvetoteko ferian harrapatu nuen katarroazaparte, nora joana bainintzen artzain bat hartze-ko, nirea kanpora bota dudanez, bere aho-zuri-keria handiegia dela medio. Gu erruki alprojahoriekin guztiekin! Gizalegerik gabekoa zen gai-nera.

»Aurtengo neguan zuen eskualdetik barrenazebilela hagin bat ateratzen izan zen txerpolaribatengandik jakin dut, Bovaryk gogor segitzenduela beti ere lanean. Horrek ez nau harritzen,eta bere hagina erakutsi zidan; kafe bat hartugenuen elkarrekin. Zu ikusi ote zintuen galdetunion, ezetz esan zidan, baina bi abere ikusi zitue-la ikuiluan, hortaz nik ateratzen dut ongi ari dela

Page 362: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

lanean. Hala hobe, haur maiteok, eta gure Jain-koak bidal diezazuela pentsa daitekeen zorionoro.

»Pena handia dut Berthe Bovary nire ilobatxomaitea oraindik ez ezagutzeaz. Jardinean, zuregelapean, olo-aranen aranondo bat landatu dutberarentzat, eta ez dut inork ukitzerik nahi, geronire bilobatxoarentzako konpotak egiteko ezbada, nik gordeko baititut alasan, berari emate-ko, etorriko denean.

»Agur, nire umeok. Musu bat zuretzat, alaba,eta zuretzat ere bai, suhia, eta txikiarentzat bimasailetan bana.

»Eskumuinak guztioi, zuen aita laztanak,»THEODORE ROUAULT».

Halaxe geratu zen minutu batzuez, berebehatzen artean paper lodi hura zuela. Ortogra-fia-akatsak elkarren segidan lotzen ziren, etaEmma pentsamendu eztiari zerraikion, zeinahartan barrena kakarazten baitzen elorri-hesibatean erdi ezkutaturiko oilo baten gisa. Idatziasurtako hautsez lehortua zuen, zeren hauts grispixka bat isuri baitzen gutunetik bere soinekogainera, eta ia hauteman uste izan zuen bere

Page 363: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

aita supazterrerantz makurtzen suhartzak atxiki-tzeko. Bai denbora luze zela aitarekin ez zegoe-la, sutondoko aulkitxoan, pindarka ari zirenitsas-ihien gar handitan makila baten punta erre-tzen zuenean bezala! Udako arratsaldeak gogo-ratu zituen eguzkiz beteak. Moxalek irrintzi egi-ten zuten pasatzean, eta asapalan, asapalan...Bazen bere leihopean erlauntz bat, eta erleekbatzuetan, argitan jirabiraka, leiarren kontrajotzen zuten urrezko pilotak punpaka bezala. Zernolako zoriona garai hartan! nolako askatasuna!nolako esperantza! ilusioak bai oparo! Jada ezzen fitsik geratzen! Bere arimaren abentura guz-tietan xahutuak zituen, elkarren segidako egoe-ra guztietan, birjintasunean, ezkontzan eta amo-dioan; — horrela bere bizitzan zehar etengabegaltzen zituelarik, bideko ostatu guztietan bereaberastasunetik zertxobait lagatzen duenbidaiariak bezala.

Baina nork bihurtzen zuen ordea hain doha-kabe? Non zegoen hala deboilatu zuen honda-mendi ikaragarria? Eta burua altxatu zuen, ingu-rura begiratuz, sufriarazten zion horren kausa-ren bila bezala.

Page 364: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Apirileko iñar bat ñabartzen zen apaleko por-tzelanetan: sua garretan zegoen; bere oskihe-rresten azpian tapizaren leuntasuna sentitzenzuen; eguna zuria zen, eguratsa epela, eta berehaurra entzun zuen algarak botatzen.

Eskierki, neskatoa iraulka zebilen belaxetan,ontzen ari ziren belarraren erdian. Ahozpez etza-nik zegoen, metatxo baten gainean. Neskameakeusten zion gonatik. Lestiboudois eskuaretzenari zen alboan, eta hura hurbiltzen zen bakoi-tzean, haurra aihertu egiten zen bi besoez aireaneraginez.

Ekar iezadazu! esan zuen bere amak, hurabesarkatzera oldartuz. Zenbat maite zaitudan,nire haur gaixoa! zenbateraino maite zaitudan!

Gero, belarri puntak zikinxamarrak zituelaoharturik, berehala dei egin zuen ur beroareneske eta garbitu egin zuen, aldatu zizkionzapiak, galtzerdiak, oinetakoak, osasunari buruzmila galdera egin zuen, bidaia batetik itzultzeanbezalaxe, eta, azkenik, berriz ere musukatuz etanegar-murritz bat eginez, berriro neskamearenbesoetan ipini zuen, zeina txunditurik baitzego-en gehiegizko samurtasun haren aitzinean.

Page 365: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Rodolphek, arratsean, ohi baino seriosagohauteman zuen.

— Pasatuko da, deliberatu zuen; aldarte batda. Eta hiru topalditara segidan huts egin zuen.Berriro itzuli zenean, Emma hotz azaldu zen, etaia erdeinuz.

— Ah! denbora galtzen ari zara, panpoxa...Eta baten suspirio malenkoniatsuez, eta ate-

ratzen zuen musuzapiaz ere, ez ohartuarenaegin zuen.

Eta Emma orduantxe damutu zen!Bere buruari galdetu ere egin zion zergatik

arbuiatzen ote zuen Charles, eta hobe ez otezatekeen hura maitatu ahal izatea. Baina Charle-sek ez zuen aukera handirik eskaintzen senti-menduaren itzulera hauentzako, halatan nonEmmak zalantza bizitan segitzen baitzuen beresakrifizio-nahikundean, hartan botikarioa etorrizitzaionean abagunea egokiro hornitzera.

Page 366: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—XI—Berriki irakurria zuen hankokerrak sendatze-

ko metodo berri baten laudorioa; eta, aurrerape-naren aldekoa zenez, ideia patriotiko hau sortuzuen, alegia Yonvillek, tokatzen zitzaion graduanjartzeko, strephopodi-operazioak eduki beharzituela.

— Zeren, esaten zion Emmari, zer arriskatzenda? Hautemazu (eta bere behatzekin zenbatzenzituen entseguaren abantailak): arrakasta iaziur, gaixoaren arindura eta liraintzea, operatzai-leak ospea berehala lortzea. Zure senarrak,esate baterako, zergatik ez luke nahi izango Liond’or-eko Hippolyte gizajo hori gaitzetik libratu?Kontu izan gero, horrek ez lukeela huts egingobere sendakuntzaren berri bidaiari guztiei konta-tzen, eta gainera (Homaisek ahotsa apaltzenzuen eta bere ingurura begiratzen zuen) norkeragotziko lidake egunkarira horri buruz ohartxobat bidaltzen? Eh! ene ba! artikulu bat zabaltzenda... hartaz mintzatzen da..., azkenerako elur-bola egiten da! Eta nork daki? nork jakin?

Page 367: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Izan ere, Bovaryk arrakasta izan zezakeen;ezerk ez zion baieztatzen Emmari hura trebea ezzenik, eta zer nolako atsegina beretzat harenaipua eta fortuna ugaldurik kausituko ziratekeenbideari ekinarazi izana! Maitasuna baino tinkoa-goko zerbaitetan finkatzea besterik ez zueneskatzen Emmak.

Charlesek, botikarioak eta Emmak eraginik,konbentzimenduari amore eman zion. RouendikDuval doktorearen liburua ekarrarazi zuen, eta,arratsero, burua bi eskuen artean zuela, irakur-keta horretan murgiltzen zen.

Hark ekinoak, varusak eta valgusak estudia-tzen zituen bitartean, alegia estrephokatopodia,estrephendopodia eta estrephexopodia (edo,hobeto mintzatzeko, oinaren desbideratze des-berdinak, nahiz beherantz, barnealderantz edokanpoalderantz), estrephipopodiarekin etaestrephanopodiarekin batera (bestera esateko:azpialdeko bihurdura eta gorantz txutikatzea),monsieur Homaisek, orotariko arrazonamendu-ren bidez, aholkatzen zuen ostatuko morroiaopera zedin.

Page 368: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ia ez duzu sentitu ere egingo, agian, mintxiki bat; odolatera txiki bat adinakoxe xixtakobat besterik ez da, zenbait karatxoren erauzketabaino gutxiago.

Hippolytek, gogoeta eginez, begi tentelakjirakatzen zituen.

— Bestalde, ekiten zion berriro botikarioak,hori ez zait fitsik behatzen! zuregatik da! gizabi-de hutsez! Nik, lagun, zure herreneria zantarhorretatik libre ikusi nahi zintuzket, zure gerron-tze-aldeko zabukera hori gabe, horrek, zuk bes-terik esan arren, zure lanbiderako nabarmenkikaltetu behar baitzaitu.

Orduan Homaisek azaltzen zion zenbaterainosentituko zuen ondoren bere burua lerdenagoeta pizkorrago, eta aditzera eman ere egitenzion, hobeto kausituko zela emakumeei laketizateko, eta ikuilu-morroia toil-toil irribarrez has-ten zen. Gero harrokeriaren aldetik erasotzenzion:

— Ez al zara ba gizona, alajaina? Zer izangoote zen soldadu joan behar izan bazenu, bande-ren pean gudukatzera?... Ah! Hippolyte!

Page 369: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta Homais urrundu egiten zen deklaratuz,zientziaren onurei uko egiten halako zipozkeria,halako itsukeria ez zuela ulertzen.

Amore eman zuen dohakabeak, zeren hurazimarku bat bezala izan baitzen. Binet, besterenarazotan inoiz nahasten ez zen arren, madameLefrançois, Artemise, auzotarrak, eta monsieurTuvache alkatea bera ere, mundu guztia tartera-tu zitzaion, sermoika aritu zitzaizkion, lotsarazizuten; baina azken finean erabakitzera etsituzuena zera izan zen, hura ez zitzaiola ezer kosta-ko. Bovaryk bere gain hartzen zuen operaziora-ko makina hornitzea ere. Emmari bururatuzitzaion eskuzabaltasun hori; eta Charlesekbaiezkoa eman zuen, bihotzaren zolan berekikoesanez bere emaztea aingeru bat zela.

Botikarioaren kontseiluekin, eta hiru biderhasieratik ekinez, egin arazi zion beraz zurgina-ri, sarrailkinak lagundurik, zortzi libra ingurukokaxa molde bat, eta non burdina, zura, txapa,larrua, torlojuak eta dranbalak ez baitziren inolazere xuhurkaturik kausitu.

Page 370: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Hartan ordea, Hippolyteri zein zurda moztujakiteko, zein moldetako hankokerra zeukanjakin behar zen aurrez.

Zangoarekin lerro ia zuzena egiten zuen oinazeukan, horrek eragozten ez bazuen ere bar-nealdera bihurkatua egotea, beraz ekinoa zenvarus apur batekin nahasturik, edota varus arinbat ekinoz bortizki larritua. Baina ekino honekin,zabala izan ere zaldi baten oina bezala, azallakarduna, zurda iharrak, behatz handiduna, etaazkazal beltzek perra-iltzeak ziruditela, estrep-hopodoak, goizetik hasita gauera bitartean,orein baten antzo egiten zuen asapala. Plazanikusiko zenuen taigabe, gurdien inguruan aputi-ka, bere ostiko desberdina aurrera botaz. Sendo-agoa ere bazirudien hanka horretatik bestetikbaino. Hartaz baliatu izanaren poderioz, pazien-tziaren eta energiaren kualitate moralak bezala-tsu bereganatuak zituen, eta eginkizun gogorrenbatzuk ematen zizkiotenean, aukeran haren gai-nean hartzen zuen oin.

Beraz, ekino bat zenez, Akilesen zurda moztubehar zen, ondoren kabil-aurreko giharreari ekinbeharraz aparte varusetik libratzearren: zeren

Page 371: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

medikua ez baitzen ausartzen golpe bakarbatean bi operazio menturatzera, eta dardarazere bazegoen jadanik, berak ezagutzen ez zuenalde garrantzitsuren bati erasotzeko beldurrez.

Ez Ambroise Parèk, Celsoz gero lehen aldiz,hamabost mendetako tartearen ondoren, arteriabaten berehalako lotura aplikatzean; ez Dupuy-trenek enzefalo-geruza lodi batean barrena zor-nagune bat irekitzerakoan; ezta Gensoulek ere,goiko masailaren lehen erauzpena egin zue-nean, ez zuten noski bihotza hain taupadatsu,eskua hain dardaratsu, adimena hain atezuannola monsieur Bovaryk Hippolyterengana hurbil-du zenean, bere tenotomoa behatzen artean.Eta, ospitaletan bezala, alboan ageri ziren,mahai baten gainean, lits pila bat, hari ezkodu-nak, benda asko, benda piramide bat, botikario-arenean zegoen benda guztia. Antolaketa hauekguztiak goiz-goizetik apailatu zituena monsieurHomais zen, hainbat jendetza liluratzeko nolabere burua ilusionatzeko. Charlesek larrazalaziztatu zuen; zirtako idor bat entzun zen. Zurdamozturik zen, operazioa bukatua zen. Hippolyteharriduraz ez zen bere onera itzultzen; Bovary-

Page 372: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ren eskuen gainera makurtzen zen atergabemuin emanez.

— Ea ba, lasai zaitez, zioen botikarioak, gero-xeago azalduko duzu zure ongilearenganakoeskerrona!

Eta ondorea kontatzera jaitsi zen atariangeraturik zeuden bost edo sei kuxkuxerori, zei-nek uste baitzuten Hippolyte oinez tente azaltze-ra zihoala. Ondoren Charles, bere gaixoa motoremekanikoaren barruan gardainaturik, bere etxe-ra itzuli zen, non Emma, antsi bizitan, zain bai-tzuen afalondoan. Lepora ikotu zitzaion senarra-ri; mahaira eseri ziren; asko jan zuen gizonak,eta, baita nahi ere, otorduburuan hartu nahi izanzuen kikara bat kafe, igandez jendea zegoeneanbestetan bere buruari aizu ez zion bonbonkada.

Beila xarmangarria izan zen, eleketaz, botiametsez betea. Beren fortuna etorkizunaz min-tzatu ziren, beren etxean ezarri beharreko hobe-kuntzez; bere ospea hedatzen ikusten zuen,bere ongizatea emendatzen, bere emaztea beramaitatzen beti; eta emaztea zoriontsu kausitzenzen bere burua eraberritzeagatik sentimenduberri batean, zintzoago batean, hobe batean,

Page 373: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

alegia laztantzen zuen mutil gizajo harekikonolabaiteko samurtasuna sentitzeagatik azkenfinean. Rodolpheren ideia, une batez, iraganzitzaion buruan barrena; baina bere begiak Char-lesengana itzuli ziren: eta hauteman ere baiharriduraz, hortzak ez zeuzkala bat ere zatarrak.

Ohean ziren monsieur Homais sartu zenean,sukaldaria arren, tupustean gela barrura, paper-orri idatziberri bat eskuan zuela. Fanal de Rouen-era igorri behar zuen iragarpena zen. Irakurtze-ko zekarkien.

— Irakurri zeuk, esan zuen Bovaryk.Irakurri zuen:— «Europako lurren eretz bat sare batek

bezala oraindik estaltzen duten aurreritziakgorabehera, hasi da halere argia gure landetansartzen. Halatan non, asteartean, Yonvillekogure herri txikia kausitu baita, aldi berean filan-tropiarik goreneko ekintza bat den saiakuntzakirurgiko baten antzoki. Monsieur Bovaryk, guremedikurik printzipalenetariko batek...».

— Ah! Gehiegi da! gehiegi da! zioen Charle-sek, zirrarak hatsanturik.

Page 374: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ez gizona! ezta inola ere! nola gero!...«Hanka oker bat operatu dio...». Ez dut terminozientifikoa ipini, zeren, badakizu, egunkaribatean..., mundu guztiak agian ez luke ulertuko;beharrezkoa da masak...

— Halaxe da, esan zuen Bovaryk. Jarraiezazu.

— Aurretik hasiko naiz, esan zuen botikario-ak. «Monsieur Bovaryk, gure medikurik printzi-palenetariko batek, hanka oker bat operatu dioHippolyte Tautain deritzanari, hogeita bost urtehonetan zaltegi-morroia bera, madameLefrançoisek daukan Lion d’or hotelean, Armesplazan. Saiakeraren berritasunak eta sujetarizatxekion garrantziak halako jende ostea eraka-rria zuen non benetan gainezka baitzegoen etxe-ko ataria. Ebakuntza, bestalde, sorginkeriazbezalaxe burutu zen eta osta azaldu ziren azalgainera odoltantaren batzuk, zurda bihurriaknoizbait ere artearen ahaleginen pean amoreeman zuela adieraztearren bezala. Gaixoak,gauza harrigarria (de visu baieztatzen dugu), ezzuen bat ere oinazerik nabarmendu. Bere egoe-rari oraindainokoan ez bide litzaioke ezer hobe-

Page 375: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

rik opa. Orok ematen digu uste izateko bidea,eriondoa laburra izango dela, eta nork daki jakinere ez ote dugun, hurrengo herriko jaietan ikusi-ko gure Hippolyte jatorra dantza bakikoetan par-taide, bestari alairen koru baten erdian, etahorrela guztien begibistan frogatu, bere fleitaeta pikoak medio, bere erabateko sendakuntza?Ohore beraz jakitun bihotzonekoei! Beren gaue-tako lana espeziearen hobekuntzara edotaaisantziara kontsakratzen duten adimen neka-gaitz horiei ohore! Ohore! Hiru bider ohore! Ezote da tenorea deiadar egiteko itsuek ikusikodutela, gorrek entzungo dutela eta herrenakoinez ibiliko direla? Baina garai batean fanatis-moak bere hautatuei prometatzen ziena, zien-tziak orain gizaseme guztientzat burutzen du!Gure irakurleak jakinaren gainean edukiko ditu-gu sendakuntza ohargarri honen jarraikakofaseei buruz».

Horrek ez zuen eragotzi horratio ezen, bostegun beranduago, Lefrançois atsoa zeharo izutu-rik garrasika hel zedin:

— Lagundu! hiltzorian dago!... burua galtze-ko punttuan nago!

Page 376: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Charlesek zalapartaka jo zuen Lion d’or-erantz, eta botikarioak, plazan barrena iragaitenhauteman baitzuen, kapelarik gabe, farmaziautzi zuen. Han azaldu zen bera ere, hatsestuka,gorri, urduri, eta eskilarak igotzen zituzten guz-tiei galdezka:

— Zer du ba gure estrefopodo interesgarriak?Bihurkatu egiten zen, estrefopodoa, dardari-

zo izugarritan, halatan non bere hanka hertsatu-rik zegoen motore mekanikoak hormaren kontraeraitsitzear jotzen baitzuen.

Tentu handiz, menbruaren jarrera ez desego-kitzearren, erantzi zioten beraz bota, eta ikuski-zun ikaragarria agertu zen. Oinaren eiteak hala-ko hanturatan desagertzen ziren non larrazalakoso-osorik zartatzeko zorian baitzirudien, etamakina famatuak eragindako ekimosiz estalirikzegoen. Hippolyte jada arrenkuratua zen hartazsufritzeaz; ez zuten arretarik hartu; aitortu beha-rra izan zen, ez zegoela erabat oker, eta ordubatzuez libre utzi zioten oina. Baina ubelduraapur bat desagertu zen orduko, bi jakintsuekaproposekoa iritzi zioten menbrua berriro tra-mankuluan ezartzeari, eta are gehiago hertsa-

Page 377: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tuz, gauzak agudoagotzeko. Dena den, handikhiru egunetara, Hippolytek gehiago ezin zuenez,beste behin ere kendu egin zioten mekanika,hauteman zuten ondorioaz biziki harritzen zirela-rik. Hantura beluri bat hedatzen zen zangoan,eta tartean tarteka fliktena batzuekin, hauetatiklikido beltz bat zeriola. Hau bihurkera seriosa arizen hartzen. Hippolyte aspertzen hasia zen, etaLefrançois atsoak sala txikian jarri zuen, sukalde-tik hurbil, olguraren bat bederen eduki zezan.

Baina zergabiltzailea, zeinak han afaltzenbaitzuen egunero, minduratsu kexatu zen halakoauzakidetzaz. Orduan billar-salara eraman zutenHippolyte.

Hantxe zegoen, bere estalki lodien peanintzirinka, zurbil, bizarra luze, begiak zulo, eta,aldian behin, bere buru izerditua jiratuz euliakpausatzen ziren buruko zikinaren gainean.Madame Bovary etortzen zitzaion ikustera. Berekataplasmentzako zapiak ekartzen zizkion, etakontsolatu egiten zuen, adore ematen zion. Bes-talde, ez zen izaten lagun-faltan, batez ere mer-katu-egunetan, laborariek bere inguruan billare-ko bolak sakatzen zituztenean, billare-makilekin

Page 378: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

lehiatzen zirenean, erre, edan, kantatu, marruegiten zutenean.

— Zer moduz hago? esaten zuten hari sorbal-dan emanez. Ah! harrokeria handirik gabe, diru-dienez! baina heure errua duk. Hau egin behar-ko huke, hura egin beharko huke.

Eta bereaz bestelako erremedioren bidezsendatuak suertatu ziren jenderen istorioak kon-tatzen zizkioten guztiak; gero, kontsolamendugisa, eransten zuzen:

— Hik heure buruari entzuten diok gehitxo!altxa hadi ba! errege baten gisa habil axanpa-raz! Ah! ez ziok axolarik, adarjole arraioa! ez dukondo usantzen!

Pasmoa, hain zuzen, gero eta gorago zihoan.Bovary bera ere gaixotu egiten zuen horrek.Orduero etortzen zitzaion, momentuero. Hip-polytek begiak izuikaraz beterik so egiten zioneta zotinka zezelkatzen zuen:

— Noiz sendatuko naiz?... Ah! salba naza-zu!... Zein dohakabea naizen! ni bai naizeladohakabea!

Eta medikua joan egiten zen beti ere dietagomendatuz.

Page 379: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ez iezaiok jaramonik egin, moteil, ekitenzion Lefrançois atsoak; jadanik nahikoa etagehiegi martirizatu haute! Gero eta ahulagogeratuko haiz. To, irentsizak!

Eta salda eder bat edo aurkezten zion, arku-me-izter zatiren bat, urdai-xerraren bat, eta tar-teka pattar-baxoren bat, zeina ezpainetara era-mateko ez baitzuen adorerik izaten.

Bournisien apaizak, okerrago zihoala jakinik,ikustea eskatzeko bidea egin zuen. Bere gaitza-rengatik urrikalduz hasi zen, aldi berean deklara-tuz hartaz bozkariatu beharra zegoela, zeren etaJaunaren borondatea baitzen, eta abaguneaz fitebaliatu zeruarekin bakeak egiteko.

— Zeren, hala zioen elizgizonak tonu paternalbatez, zure betebeharrak apur bat zabartzen aribaitzinen; oso noizbehinka ikusten zintugun eliz-kizunetan; zenbat urte da mahai saindura hurbil-du ez zarela? Nik ulertzen dut zure eginkizunek,munduko zurrunbiloak apartatu ahal izan zaituz-tela zure salbazioaren arduratik. Baina, orain,horretaz hausnartzeko garaia da. Ez ezazu etsihalere; ezagutu izan dut errudun handirik, Jain-koaren aurrera aurkeztear, (zu oraindik ez zara

Page 380: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

inolaz ere horretan, ongi dakit nik hori), harenurrikalmendua erregutzen, eta ziurki gertuerarikhoberenetan hil ziren. Espero dezagun, zuk ere,haiek bezalaxe, jarraibide onak emango dizkigu-zula! Beraz, bada ezpada ere, nork eragotzikoote lizuke ba goizero eta arratsero «Agur Mariagraziaz betea» bat eta «Aira gurea zeruetanzarena» bat errezatzea! Bai, egin horixe! nirega-tik, niri poz emateko. Zer kostatzen da ba?...Agintzen al didazu?

Gizaixoak agindu egin zuen. Apaiza berriroetorri zen hurrengo egunetan. Ostalersarekinsolasean aritzen zen eta pasadizoak ere konta-tzen zituen tarteka txisteak eta hitz-jokoak naha-siz, zeinak ez baitzituen Hippolytek ulertzen.Gero, abaguneak aukera ematen zion orduko,berriro erlijio-gaietara sartzen zen, hartarakoaurpegia ipiniaz.

Bere lehiak arrakasta izan zuela zirudien;zeren estrefopodoak laster azaldu baitzuen Bon-Secoursera erromes joateko gogoa, sendatzenbaldin bazen: horri buruz Bournisien jaunakerantzun zuen, inolako eragozpenik ez zuela

Page 381: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ikusten; bi ardura hobe bat baino. Ez zen ezerarriskatzen.

Botikarioa asaldatu egin zen apaizaren triki-mailuak zeritzan horren kontra; kaltegarriakziren, hala zioen berak, Hippolyteren zuzperral-dirako, eta madame Lefrançoisri errepikatzenzion:

— Utziozue! utziozue! morala nahastatzendiozue zuen mistizismo horrekin!

Baina emakume gajoak ez zion gehiago ezerentzun nahi. Hura zen guztiaren eragile. Aiher-kunde-izpirituz, ur-bedeinkatu ontzi bat ere zin-tzilikatu zuen bete-beterik gaixoaren oheburuan,ezpel adar batekin.

Ez zirudien ordea erlijioak ere kirurgiak haingehiago laguntzen zionik, eta garaitu ezinezkousteldura igotzen zihoan beti ere gorputzadarre-tatik sabelerantz. Nahiz eta edabeak bestelako-tu eta kataplasmak aldatu ere, giarreak, egune-tik egunera, are gehiago jalgitzen ziren, etaazkenik Charlesek buruaren baiezko keinu batezerantzun zuen Lefrançois atsoak galdetu zioneanea ez ote zezakeen, galduak galdu, andreak

Page 382: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

berak monsieur Canivet, Neufchâtelgoa, ekarra-razi, ospe handikoa baitzen.

Medikuntzan doktore, berrogeita hamar urte,gradu on baten jabe eta bere buruarengan segu-rantza, ofiziokidea ez zen herabe izan erdeinuzbarre egiteko, belauneraino pasmoak jotakozango hura idoro zuenean. Gero, moztu beharrazegoela garbi deklaraturik, botikara joan zen,gizon dohakabe bat egoera hartara bihurtzekogauza izan ziren astatzarren kontra bereak eta bibotatzera. Monsieur Homais bere xenilarenbotoitik astinduz, deiadarka ari zen botikabarruan.

— Parisko asmakariak dira hauek! Horra horHiriburuko jaun horien ideiak! Estrabismoa, klo-roformoa eta litotrizia bezalaxe, gobernuakdebekatu behar izango lukeen munstrokeriapila! Baina erpixiarena egin nahi ordea, eta erre-medioz galkatzen zaituzte ondorioez arduratugabe. Gu ez gara hain jakintsuak, hemen; gu ezgara jakintsuak, xanfarinak, pinpirinak; gu medi-kuak gara, sendagileak, eta ez litzaiguke burutikpasako primeran dabilen norbait operatzea!Hanka okerrak zuzendu! Zuzen al daitezke ba

Page 383: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

hankokerrak? Zera bezala da hori, adibidez, txal-kor bat zuzen zuzendu nahi izatea!

Homais sufritzen ari zen mintzaldi hori entzu-tean, eta gortelari-irribarre baten pean estaltzenzuen bere ondoeza, monsieur Canivetekin, zei-naren errezetak batzuetan Yonvilleraino ere hel-tzen baitziren, adeitsuki konpondu beharreanizaki; halaber ez zuen Bovaryren defentsarikhartu, ez zuen inolako oharkuntzarik ere egin,eta, bere printzipioak aldera utzirik, bere duinta-suna sakrifikatu zuen bere negozioaren interesseriosagoen alde.

Gertaera garrantzitsua izan zen herrian Cani-vet doktoreak buruturiko izter-mozketa hau! Biz-tanle guztiak, egun horretan, goizago jaikiakziren, eta Grande-Ruek, jendez beterik eta guztiere, bazeukan zerbait goibela heriotza-exekuziobat bailitza. Janari dendan Hippolyten gaitzazeztabaidatzen zen, beste dendek ez zuten ezersaltzen, eta madame Tuvache, alkatearen emaz-tea, ez zen leihotik mugitzen, operatzailea etor-tzen ikusteko zeukan ezinegonarengatik.

Bere landoan heldu zen berak gidatzen zuela.Baina, haren gorputzarraren pisuaren pean den-

Page 384: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

boraren poderioz eskuin aldeko balezta emanazegoenez, gertatzen zen kotxea apur bat zehar-katu egiten zela ibilian, eta beste kuxinaren gai-nean, bere alboan, kaxa handi bat hautematenzen, karamuko gorriz azaleztatua, zeinaren hirusarraila kobrezkoek maisuki distiratzen zutela.

Lion d’or-eko ataripean zurrunbilo bat bezalasartu zenean, doktoreak, oso ozen deiadarka,bere zaldia askatzeko agindu zuen, gero ikuilurajoan zen oloa ongi jaten ote zuen ikustera; zeren,gaixoaren etxera iristean, lehenik bere behorrazeta bere landoaz arduratzen baitzen. Hori delaeta esan ere esaten zen: «Ah! monsieur Canivet,bitxia da!» Eta estimu are handiagoa zitzaionsotiltasun asaldakaitz harengatik. Unibertsoaleher zitekeen azken gizoneraino, berak ordeaez zukeen huts egingo bere ohituretarik txikie-nean ere.

Homais aurkeztu zen.— Zurekin kontatzen dut, esan zuen dokto-

reak. Prest al gara? Aurrera!Baina botikarioak lotsagorriturik aitortu zuen,

horrelako operazio batean bertan egoteko senti-beregia zela.

Page 385: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ikusle hutsa zarenean, zioen, irudimena,badakizu, laztu egiten da! Eta gainera nerbio-sis-tema hain daukat...

— Ah bah! moztu zuen Canivetek, zuk, aitzi-tik, apoplexiarako joera daukazula iruditzen zait.Eta, bestalde, horrek ez nau harritzen; zeren,zuek, farmazeutiko jaunok, etengabe zuen sukal-dean sarturik zabiltzate, eta horrek azkenerakoaldatu egin behar zuen tenperamentua. Begirai-dazu niri, ordea: egunero, lauretan jaikitzen naiz,ur hotzez mozten dut bizarra (nik ez dut sekulahotzik) ez dut franelarik jazten, ez dut inoiz kata-rrorik harrapatzen, kutxa ona da! Batean honela,bestean hala bizi naiz, filosofo gisa, datorrenadatorrela. Horregatik ez naiz ni zuek bezala batere menddere eta zeharo berdin zait kristau batnahiz eskura datorren lehen lumakia zatikatu.Jakina, esango duzu zuk, ohitura..., ohitura!...

Orduan, bere maindiren artean estuasunezizerditan zegoen Hippolytekiko inolako begira-menik gabe, jaun hauek elkarrizketari ekin zio-ten non botikarioak kirurgilariaren odol-hotzajeneral batenarekin gonbaratu baitzuen; etaalderatze hau atsegin izan zuen Canivetek zeina

Page 386: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

luze mintzatu baitzen bere artearen galdakizu-nez. Berak sazerdotego gisa behatzen zuen, osa-sun-ofizialeek desohoratzen zuten arren. Noiz-bait ere, gaixoarengana itzulirik, Homaisek eka-rritako bendak aztertu zituen, hankokerrarenhartan aurkeztu ziren berberak, eta norbaiteskatu zuen menbruari eusteko. Lestiboudoisenbila bidali zuten norbait, eta monsieur Canivet,bere mahukak altxaturik, billar-salara pasatuzen, eta aldiz botikarioa bertan geratu zen Arthe-miserekin eta ostaliersarekin, biak beren aman-talak baino zurikailago, eta belarria atearen kon-tra luzaturik.

Bovary, bitarte horretan guztian, bere etxetikmugitzen ez zen ausartzen. Behealdean zegoen,salan, surik gabeko tximini-zokoan eserita, koko-tsa papar gainean, eskuak baturik, begiak tinko.Zer nolako zorigaiztoa! pentsatzen zuen, zernolako etsimendua! Hartuak zituen ba alabainaardura asmagarri guztiak. Halabeharra nahastuazen hartan. Dena den, baldin eta Hippolyte,gero, hiltzea kausitu baledi, bera litzateke asasi-natu zukeena. Eta gainera, zein arrazoi emanbehar zuen bisitetan, galde ziezaiotenean?

Page 387: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Agian, halere, zerbaitetan oker ibilia ote zen?Saiatzen zen, ez zuen aurkitzen. Baina kirurgila-ri ospetsuenek ere huts egiten zuten noski.Horra hor sekulan sinetsi nahi izango ez zukete-na! aitzitik barre egingo zuten, marmarrean jar-dun! Hau Forgesaino zabalduko zatekeen!Neufchâtelaino! Rouenaino! alde guztietara! Etanork jakin bere ofiziokideek bere aurka ez otezuten idatziko? Polemika sortuko zatekeen,egunkarietan erantzun behar izango zukeen.Hippolytek berak ere auzitara eraman zezakeen.Desohoreturik, porrot eginik, galdurik ikustenzuen bere burua! Eta bere irudimena, hipotesimordo batek erasorik, hauen artean zabukatzenzen, itsasora eramandako upela huts bat bezalatirainen gainean piririka.

Emmak, aurrez aurre, so egiten zion; bera ezzen haren umilazioan partaide, berak beste batsentitzen zuen: halako gizon batek zerbait balioizan zezakeela uste izana zen, jadanik hogeibider haren kaxkarkeria nahiko hauteman izanez balu bezala.

Page 388: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Charles aldenik alde ibilian zebilen, beregelan. Bere botek kirrinka egiten zuten zoladuragainean.

— Eseri! esan zion Emmak, amorrazi egitennauzu! Eseri egin zen.

Nola ordea moldatu zen bera (hain azkarraizanik) beste behin ere huts egiteko? Bestalde,zein tehenteria tamalgarrirengatik hala alferrikgaldua bere bizialdia etengabeko sakrifiziotan!Bere luxusenak gogoratu zituen, bere arimarengabezia guztiak, ezkontzako zatarkeriak, elkarbi-zitzakoak, bere ametsak lohitan eroriak enarazaurituren gisa, gutiziatu izan zuen guztia, bereburuari ukatu zion guztia, eduki ahal zezakeenguztia! Eta zergatik, zergatik?

Herria betetzen zuen isiltasunaren erdian,garrasi arrailgarri batek zulatu zuen airea.Bovary beluri bilakatu zen zorabiatzear. Emmakbekainak zimurtu zituen keinu nerbioso batean,gero jarraitu egin zuen. Horregatik izan zen,ordea, izaki horregatik, ezer ulertzen ez zuen,ezer sentitzen ez zuen gizon horregatik! Zerenhantxe zegoen, lasai-lasai, burutik pasatu ereegin gabe ezen haren izenaren irrigarrikeriak

Page 389: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

aurrerantzean hura bezalaxe zikinduko zuelaEmma bera ere. Berak egin zituen ahaleginakhura maitatzeko, eta negarrez damutua zenbeste gizon bati amore eman izanagatik.

— Baina agian valgus bat zen? oihukatu zuenbat-batean Bovaryk, gogoetan ari baitzen.

Esaldi honen ezusteko tunpakoaz, berunezkobala bat zilarrezko erratilu batean bezala berepentsamenduaren gainera erortzean, Emmakikaraz burua altxatu zuen hark zer esan nahi otezuen sumatzearren; eta elkarri so egin zioten isi-lean, elkar ikusteaz ia txunditurik, hain baitzeu-den beren kontzienteaz elkarrengandik urrun.Charlesek gizon hordi baten begirada uherraz soegiten zion, aldi berean entzunez, arrail, hanka-moztuaren azken garrasiak zeinak jarraikakomodulaziotan errestatzen baitziren, sakadazorrotzez etenik, lepo egiten ari zaizkion piztirenbaten urruneko alarauaren gisa. Emmak bereezpain zurailak ausikitzen zituen, eta, hautsiazuen marmukarriaren printza bat bere behatzenartean jirakatuz, Charlesi buruz finkatzen zuenbere betseinen punta suhartua, garrezko bi gezibezala tiratzeko prest. Harengan orok haserrara-

Page 390: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zi egiten zuen orain, haren aurpegiak, haren jan-tziak, esaten ez zuenak, haren pertsona osoak,haren izateak berak. Emma damutu egiten zen,krimen batez bezala, iraganeko bere bertuteaz,eta hartatik artean geratzen zena bere harrota-sunaren kolpe zakarren pean lurjotzen ari zen.Adulterio garailearen ironia gaizto guztietanatsegin hartzen zuen. Bere amorantearen oroi-tzapena zetorkion erakartasun zorabiagarriz;hartara jaurtikitzen zuen bere arima, entusiasmoberri batek irudi hartarantz eramanik; eta Char-les bere bizitzatik hain aldendua iruditzenzitzaion, betirako hain ausente, hain ezinezkoaeta deuseztatua, nola hiltzera joango bailitza etabere begien bistan agoniatu bailitza.

Urrats hotsa izan zen espaloian. Charlesekbegiratu egin zuen; eta, pertsiana jaitsietatikbarrena, azokako ertzean hauteman zuen, bete-betean eguzkitan, Canivet doktorea, bere fula-rrarekin bekokia xukatzen. Homaisek, harenatzetik, kaxa gorri handi bat zeraman eskuan,eta biak farmazi aldera zihoazen.

Page 391: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Orduan, bat-bateko samurduraz eta huzkur-duraz, Charles bere emaztearengana itzuli zenesanez:

— Besarka nazazu, laztana!— Utz nazazu! esan zion Emmak, haserrez

gorri-gorri.— Zer duzu? zer duzu? errepikatzen zuen

gizonak balditurik. Lasa zaitez, lasaitu! Badakizumaite zaitudala!... zatoz!

— Aski da! oihukatu zuen itxura ikaragarribatez.

Eta, salatik aldeginez, Emmak hain zakar itxizuen atea non barometroa hormatik jauzi eginbaitzen eta lurrean apurtu.

Charles bere besaulkian abaildu zen, irabia-turik, Emmak zer eduki ote zezakeen bila, ner-bioetako gaitzen bat imajinatuz, negarrez, etabere inguruan jiraka nolabait ere sentituz hala-koxe zorigaiztoko eta ulertezineko zerbait.

Rodolphe, arratsean, baratzera helduzenean, harreskilararen oinean aurkitu zuen,lehen mailaren gainean, bere amorantea zain.Hertsiki besarkatu zuten elkar, eta beren herra

Page 392: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

guztia elurra bezala urtu zen musu haren bero-tan.

Page 393: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—XII—

Berriro amodiotan hasi ziren. Sarritan, baitaegunaren erdian ere, Emmak bestegabe idatziegiten zion; gero, leiarren bestaldetik, keinu egi-ten zion Justini, eta hau, bere mantala berehalaaskaturik, habailan joaten zen Huchettera.Rodolphe etortzen zen; hari esateagatik zen,aspertu egiten zela, bere senarra gorrotagarriazela eta existentzia nazkagarria!

— Eta zen egingo dizut ba nik? bota zionegun baten, ernegaturik.

— Ah! Zuk nahi bazenu!...Emma lurrean eserita zegoen, haren belau-

nen artean, adatsak askaturik, begirada galdu-rik.

— Zer ordea? esan zuen Rodolphek.Emmak hasperendu zuen:— Beste leku batera joango ginateke bizitze-

ra..., norabait...— Zu zoratuta zaude, benetan! esan zuen

barrez. Posible al da?

Page 394: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emma berera itzuli zen; besteak ez ulertuare-na egin zuen eta solasgaiez aldatu zuen. Gizo-nak ulertzen ez zuena zera zen, nahasmenduhori guztia maitasuna bezain gauza xinplebatean. Emmak zergatiko bat bazeukan, arrazoibat, eta bere atxikimendurako laguntzaile batbezala.

Laztantasun hau, eskierki, egunean-eguneanare handiagotzen ari zen senarrarekiko higuina-ren pean. Zenbat eta gehiago ematen zitzaionbatari, hainbat eta arbuiatzenago zuen bestea;sekulan ez zitzaion iruditzen Charles hain gogai-karri, behatzak hain karratuak zituenik, izpirituzhain soraio, moldez hain arrunt nola Rodolphere-kin egon ondoren, biak elkarrekin aurkitzen zire-nean. Halakoetan, emaztearena eta bertutetsua-rena egin ala, garretan pizten zen ile beltzakbekoki brontzeaturantz kiribil batean bihurka-tzen zitzaizkion buru hartaz pentsatzean, aldiberean hain sendoa eta hain lerdena zen gorputzhartaz, azken finean, gizon hartaz, zeinak hain-besteko esperientzia baitzeukan arrazoian hain-besteko oldarra irritsean! Azkazalak zizelaribaten arduraz limatzen bazituen, harentzako

Page 395: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zen, eta baila larrazal gainean nahiko cold-cream sekulan ez izatea, eta musuzapietan nahi-ko patchouli ez izatea ere. Besokoz, bitxiz, idu-nekoz jazten zen. Hark etorri behar zuenean,kristal urdinezko bere bi ontzi handiak larrosazbetetzen zituen, eta bere gela eta bere buruaprintze baten zain dagoen gortesana baten gisaprestatzen zituen. Neskamea etengabe arropazuria garbitzen aritu beharrean izaten zen; eta,egun osoan, Felicite ez zen sukaldetik mugitzen,eta bertan Justin txikia, askotan lagun egiten bai-tzion, hari lanean begira egoten zen.

Neskamea lisatzen ari zen ohol luzean ukon-doa, miguru behatzen zituen bere inguruan ipini-tako emakume-jantzi haiek guztiak: bonbazinez-ko azpikogonak, besanak, lepokoak, eta galtzairekiak, aldakatan zabalak eta barrenetan estu-tzen direnak.

— Zertarako izaten da hau? galdetzen zuenmutikoak bere eskua krinolinaren edo karfetengainean pasatuz.

— Sekulan ez al duzu ba ezer ikusi? erantzu-ten zuen barrez Felicitek; zure etxekoandreak,

Page 396: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

madame Homaisek, honelakorik eramango ezhain bezala.

— Ah bai, jakina! madame Homais!Eta tonu gogoetatsuz eransten zuen:— Hura ordea, Madame bezala dama bat al

da?Baina Felizite ernegatu egiten zen bere ingu-

ruan hura horrela itzuli-mitzulika ikusteaz. Beraksei urte gehiago zuen, eta Theodore, monsieurGuillauminen sehia, hasia zuen gorte egiten.

— Utz nazazu bakean! zioen neskameak bereenpesa-potoa lekuz aldatuz. Zoaz hemendikarbendolak xehatzera; emakume artean muturrasartuta zabiltza beti; horrelakoetan nahastekoitxoin ezazu, ume ziztrin horrek, harik eta koko-tsean bizarra eduki arte.

— Aizu, ez haserretu, haren botinak garbitu-ko dizkizut.

Eta berehala hartzen zituen leihondotikEmmaren oinetakoak, lohiez estaliak, —rendez-vous’erako lohia— zeina hautsetan jalgitzen bai-tzen haren behatzen pean, eta emeki igotzen soegiten zion mutikoak eguzki-iñar batean.

Page 397: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Hori da beldurra botinak hondatzeko!zioen sukaldarisak, zeinak ez baitzuen hainbestearreta ipintzen berak garbitzen zituenean, zereneta Madamek, oihala jada berri ez zegoen ordu-ko, berari uzten baitzizkion.

Emmak mordoa zeukan bere alasan, etaberak alferrik hondatzen zituen bata bestearenondoren, Charlesek sekulan ohartarazpen txikie-nik ere bere buruari zilegitu ez ziolarik.

Eta horrelaxe jalgi zuen hirurehun liberazurezko zango baterako, Emmari komenigarriiruditu baitzitzaion Hippolyteri opari egitea.

Egurrezko hanka kortxoztaturik zegoen, etajunturak malgukidunak zituen, mekanika konple-xua galtza beltz batzuez estalirik, bota bernizatubatez bukatzen zela. Baina Hippolytek, hainzango eder batez egunero baliatzen ausartzenez zenez, Madame Bovaryri otoi eskatu zionbeste bat erosoagoa erdiets ziezaion. Erosketahonen kostuak ere, jakina, medikuak hartuzituen bere gain.

Beraz, ikuilu-morroia poliki-poliki hasi zenberriro bere lanbidean. Lehenago bezala ikustenzen herrian barrena ibiltzen, eta Charlesek

Page 398: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

urrundik entzuten zuenean, galtzara gainean,haren hanka-makilaren hots zekena, laster askohartzen zuen beste bide bat.

Monsieur Lheureux zen, merkataria, manda-tuaz arduratu zena; horrek aukera eskaini zionEmmarekin sarritan tratatzeko. Parisetiko salkinberriez mintzatzen zen damarekin, mila emaku-me-bitxikeriaz, oso adeibera azaltzen zen etainoiz ez zuen dirurik galdatzen. Bere apeta guz-tiak asebetetzeko erraztasun honetara abando-natzen zen Emma. Horrela, bereganatu nahi izanzuen, Rodolpheri emateko, Rouengo guardasol-denda batean aurkitzen zen zaharo oso polit bat.Monsieur Lheureuxek, hurrengo astean, mahaigainean ipini zion.

Baina biharamunean etxean aurkeztu zenberrehun eta hirurogeita hamar liberatako faktu-ra batekin, xentimoak kontatu gabe. Emma bizi-ki larritu zen: idazmahaiko kaxoi guztiak hutsikzeuden; hamabost egun baino gehiago zorzitzaion Lestiboudoisri, bi hiruhilabeteko neska-meari, beste gauza pila bat gehiago, eta Bovarylarri zegoen monsieur Derozeraysen igorpenaren

Page 399: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zain, zeinak, urtero, San Pedroak aldera ordain-du ohi baitzion.

Emmak hasieran lortu zuen Lheureux txulia-tzea; hark azkenerako pazientzia galdu zuen:Jazartzen ari zitzaizkion, bere kapitalak hortikzehar ziren, eta, eta baten batzuk berreskura-tzen ez bazituen, ekarritako merkantzia guztiakkentzera beharturik gertatuko zatekeen.

— Ah! Har itzazu ba! esan zion Emmak.— Oh! txantxetan ari nintzen! erantzun zuen

besteak. Izatekotan, zaharoa bakarrik auhenda-tzen dut. Alafede, Monsieuri eskatuko diot.

— Ez! Ez! esan zuen Emmak.— Ah! Harrapatu haut! pentsatu zuen Lheu-

reuxek.Eta, bere kausitaz ziur, han joan zen ahopean

berekiko errepikatuz eta ohizko bere xixtuñoajoaz:

— Hala bedi! ikusiko dugu! ikusiko dugu!Emma buruhausten ari zen hartatik nola

irten, noiz eta sukaldarisak sartu eta tximiniarengainean paper urdinezko kuezta txiki bat lagazuenean monsieur Derozeraysen partetik. Emmajaurtiki zen hartarat, ireki zuen. Hamabost napo-

Page 400: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

leon zeuden. Hain zuzen kontuarena. Entzunzuen Charles eskilaran; urrea bere kaxoiarenzokora bota zuen eta giltza hartu egin zuen.

Handik hiru egunetara azaldu zen berriroLheureux.

— Konponbide bat daukat zuri proposatzeko,esan zuen; baldin eta, esandako zenbatekoarenordez, zuk hartu nahi izango bazenu...

— Hona hemen! esan zion Emmak, eskuanhamalau napoleon ipintzen zizkiola.

Merkataria txundituta geratu zen. Orduan,bere txuluta disimulatzeko, estakurutan hizjario-tu zen, eta zerbitzu-eskaintzatan, zeinak Emmakezetsi egin baitzituen guztiak; gero zenbaitminutuz egon zen hark itzuli zizkion ehun sous’-tako bi txanponak bere amantalaren poltsikoanhaztakatuz. Ekonomizatzea hitz ematen zionbere buruari, gero itzultzeko...

— Ah bah! pentsatu zuen, ez zaio gehiagobururatuko.

Zilar gorlatuzko eskulekudun zaharoaz beste,Rodolphek jasoa zuen zigilu bat izkiribu honekin:Amor nel Cor; gainera, etxarpe bat musu-bozakibat egiteko, eta azkenik zigarro-toxa bat bizkon-

Page 401: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

dearen haren berdin-berdina, behin batez Char-lesek kamioan jaso eta Emmak gordeta zeukanhura bezalakoa. Halere opari hauek umilatu egi-ten zuten. Hauetarik asko errefusatu zituen:Emma tematu zen, eta Rodolphek obeditzenamaitu zuen, hura tiraniko eta larregi inbadikorkausitu zuelarik.

Gainera ateraldi bitxiak izaten zituen:— Gauerdiko hamabiak jotzean, esaten zion,

nitaz pentsatuko duzu.Eta, baldin eta hartaz ez pentsatu izana aitor-

tzen bazuen, ahakarrak ugari izaten ziren, etaaldioro betiko hitzekin bukatzen ziren:

— Maite nauzu?— Noski ba, maite zaitudala! erantzuten zuen

gizonak.— Asko?— Bai horixe!— Besterik ez duzu maite izan, ez?Birjin hartu nauzula uste al duzu ala? bota-

tzen zuen besteak barrez.Emmak negar egiten zuen, eta kontsolatzen

saiatzen zen Rodolphe, bere protestak xirtozapainduz.

Page 402: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Oh! maite baitzaitut! hasten zen berriroEmma, zu gabe ezin bizi izateraino maite zaitut,badakizu hori? Batzuetan zu berriro ikustekogogoa sartzen zait eta horrelakoetan amodioa-ren amorru guztiek zartatatzen naute. Nirekikogaldetzen dut: «Non ote da? Agian beste emaku-meren batekin hizketan ari da. Besteak irribarreegiten dio, bera hurbiltzen zaio...». Oh! ez, ez alda hala, ez duzula besterik atsegin? Ederragoakbadira; baina, nik, hobeto dakit maitatzen! Zurezerbitzaria eta ohaidea naiz ni! zu nire erregeazara, nire idoloa! ona zara! ederra zara! argiazara! azkarra zara!

Hainbatetan entzunak zituen gauza horiekesaten, non berarentzat ez baitzeukaten orijina-lik ezer; amorante guztien antzekoa zen Emma;eta berritasunaren xarma, jantzi bat bezala poli-ki-poliki erortzean, biluzi uzten zuen bistan gri-naren betiereko monotonia, zeinak forma berbe-rak eta hizkera berbera baititu beti. Ez zuenbereizten, praktikaz hain jantzitako gizon honek,sentimenduen desberdintasuna adierazpenenberdintasunaren pean. Zeren eta, ezpain lizunedo salkoiek xuxurlatuak baitzizkioten esaldi

Page 403: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

berdintsuak, motelki baino ez zuen sinestenhauen xalotasunaz; beheititu beharra zegoen,pentsatzen zuen, txera epelak estaltzen dituztenbapikako diskurtsuak; arimaren betedura ordeabatzuetan metafora hutsalenen bidez gainezka-tuko ez balitz bezala, zeren eta inork, inoiz, ezinbaitezake eman bere beharren neurri zehatza,ez bere kontzeptuena ez eta bere oinazeena, etagiza-mintzoa pertz pitzatu baten antzo baita nonjotzen ditugun hartzari dantza eragiteko melo-diak, noiz eta izarrak hunkitu nahi genituzkee-nean.

Baina, ezein kinkatan atzeko aldean manten-tzen denak daukan kritika-abantaila horrekin,Rodolphek hauteman zuen maitasun honetanbeste zenbait gozamen eskorkatu bide. Ahalkeoro deserosotzat jo zuen. Begirunerik gabe trata-tu zuen. Gauza malgu eta usteldua bihurtu zuen.Atxikimendu zirauki-modutsu bat zen Emmarenaharenganako mirespenez, bereganako boluptuo-sitatez betea, toiltzen zuen dohatasun bat; etabere arima horditasun horretan hondoratzen zeneta bertan ito, kikildurik, Clarenceko dukea beremalbasia-upelean bezala.

Page 404: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bere amodio-ohituren eragin hutsez, Mada-me Bovary aldatu egin zen gisaz. Bere begiradakausartagoak bilakatu ziren, bere diskurtsoaklibreagoak; egin ere, zigarro bat ahoan, Rodolp-herekin pasiatzeko arrunkeria egin zuen, mun-duaz nausatzeko bezala; dena den, artean zalan-tzaz zeudenek jada ez zuten gehiago zalantzarikizan ikusi zutenean, egun batez, Hirondelle-tikjaisten, soina gerrontze batean hertsaturik,gizon baten erara; eta madame Bovary ama,zeina, bere senarrarekin izugarrizko tekela izanondoren, bere semearen etxean babestera eto-rria baitzen, ez zen izan gutxien eskandalizatuta-ko burgesa. Beste gauza franko ere gaitzituzitzaion: hasteko Charlesek fitsik ere entzungabe zituen bere aholkuak nobelak debekatzea-ri buruz; gero, etxearen moldakera gaitzizitzaion; zilegi hartu zuen zenbait ohartarazpenegitea eta haserretu egin ziren, batez ere behin,Felicite zela medio.

Madame Bovary amak, bezpera arratsean,korridorean barrena zihoala, gizon batekin harra-patu zuen, gizon bizar-beltz bat, berrogei urteingurukoa, zeinak, urrats-hotserara, arin aldegin

Page 405: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

baitzuen sukaldetik. Orduan Emmak barreariekin zion, baina dama gajoa sumindu egin zen,deklaratuz ezen, hazturez ez trufatzekotanbehintzat, sehien ohiturak zaindu egin beharzirela.

— Zein mundutakoa zara zu? esan zuenerrainak, begirada hain mutiriaz non MadameBovaryk galdetu baitzion ea ez ote zen ari bereaieka propiala defendatzen.

— Alde hemendik! bota zuen emakume gaz-teak jauzi batean zutiturik.

— Emma!... Ama!... Zioen ozenki Charlesekbakeak egin nahiez.

Baina emakumeak itzuriak ziren biak ereberen suminduran. Emma zangopilaka ari zenerrepikatuz:

— Ah! zer nolako jendetasuna! Larre-atsohalakoa!

Charlesek bere amarengana jo zuen korrika;bere onetik aterata zegoen, zezelka zioen:

— Lotsagabe bat da! buruarina! edo okerra-goa agian!

Eta berehala alde egin nahi zuen, baldin bes-tea etortzen ez bazitzaion desenkusatzera. Char-

Page 406: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

les bere emaztearengana itzuli zen eta arrenerregutu zion amore eman zezan: belauniko jarrizitzaion; Emmak noizbaitekoan erantzun zuen:

— Hala bedi! banoa.Eskierki, bere amaginarrebari eskua luzatu

zion markesa baten duhintasunez, esanez:— Desenkusa nazazu, madame.Gero, bere gelara igo eta luze jauzi zen ahoz-

pez bere ohearen gainean, eta han haur batekbezala egin zuen negar Emmak, burua burkoanmurgildurik.

Elkarren artean hitzartua zuten, berak etaRodolphek, ezen aparteko gertakaririk izanezgero, Emmak paperzuri mutur bat lotuko zukee-la pertsianan, hura, ausaz, Yonvillen aurki bale-di, etxe atzeko zurrunara arin etor zedin. Emmakegin zuen seinalea; zuela hiru ordu laurden zainzegoen non eta azoketako ertzean hautemanzuenean bat-batean Rodolphe. Tentaturik egonzen leihoa irekitzeko, dei egiteko; baina huraordurako desagertua zen. Berriro etsipeneanerori zen.

Berehala, ordea, espaloian norbait zebilelairuditu zitzaion. Bera zen, dudarik gabe; eskila-

Page 407: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

rak behera jaitsi zen, baila zeharkatu zuen. Hanzegoen, kanpoan. Haren besoetara jauzi zen.

— Kontu izan gero, esan zuen gizonak.— Ah! bazeneki! zioen damak.Eta hari dena kontatzen hasi zen, presaka,

segidarik gabe, egitateak bapikatuz, asko asma-tuz, eta parentesiak oparo tartekatuz, hain ugarinon gizonak ezer ez baitzuen ulertzen.

— Ea ba, nire aingeru gaixoa, izan adorea,kontsola zaitez, hartzazu pazientzia!

— Baina horra lau urte pazientzia hartzen arinaizela eta sufritzen ari naizela!... Gurea bezala-ko maitasuna zeruaren aurrez aurre aitortubeharko litzateke! Ni torturatzen ari dira. Ezindut gehiago! Salba nazazu!

Rodolpheren kontra hertsatzen zen. Berebegiek, malkoz beterik, garrak uhinpean bezalapindarkatzen zuten; bere eztarriak kolpe sarrikahatsankatzen zuen; inoiz ez zuen Rodolphekhainbeste maite izan; hainbat non burua galdubaitzuen eta esan zion:

— Zer egin behar da? Zer nahi duzu?— Eraman nazazu! zioen Emmak. Ebatsi

nazazu!... Oh! otoi eskatzen dizut!

Page 408: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Haren ahoaren kontra oldartu zen, bertatiklaztan batean lurruntzen zen baiezko ustekabeaatxikitzearren bezala.

— Baina..., hasi zen Rodolphe.— Baina zer?— Eta zure alaba?Momentu batez gogartu zuen, gero erantzun

zuen:— Geurekin hartuko dugu, gero gerokoak!— Zer nolako emakumea! zioen berekiko,

urruntzen so eginez.Zeren jardinean barrena itzuria baitzen.

Deika zituen.Bovary ama, ondorengo egunetan, oso harri-

turik egon zen bere errainaren metamorfosiaz.Eskierki, Emma menerakorrago azaldu zen, etaluzkarttipiak gatzunetan jartzeko errezeta bathari eskatzeraino ere eraman zuen bere adeita-suna.

Bata eta bestea hobeto atzipetzearren alzen? Edota, estoizismo boluptuos antzeko zer-baitengatik, sakonkiago sentitu nahi ote zuenabandonatzera zihoan gauzen mindura? Bainaez zuen horretaz arretarik hartzen, aitzitik: laste-

Page 409: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

rreko bere zorionaren dastapen aitzinatuan gal-durik bezala bizi zen. Hau zen Rodolpherekinetengabeko solasgaia. Haren sorbaldaren kontraezartzen zen, xuxurlatzen zuen:

— Eh! Posta-kotxe barruan egongo gare-nean!... Pentsatzen al duzu horretaz? Posible alda? Landoa habailan abiatzen sentituko dudanmomentuan, globoan igoko bagina bezala izan-go dela iruditzen zait, hodeietarantz abiatukobagina bezala. Badakizu egunak kontatzen arinaizela?... Eta zu?

Inoiz ez zen izan madame Bovary denboraldihartan bezain ederra; bozkariotik, gogoberotik,arrakastatik sortzen den, eta inguruabarrekintenperamentuaren harmonia besterik ez dendefiniezineko edertasun hori zeukan. Bereapeta, bere atsekabe, plazeraren esperientziaeta bere ilusio beti ere gazteek, loreei gorotzak,euriak, haizeek eta eguzkiak egiten dieten beza-la, garatua zuten gradazioz, eta azkenean erebere naturaren osotasunean zabaltzen ari zen.Bere betazalek propio dolatuak ziruditen berebegirada luze amurusentzako non betseina gal-tzen baitzen, anartean hats bortitz batek bere

Page 410: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

sudur-hegal meheak zabaldu eta, argitara ilaunbeltz apur batek iluntzen zuen bere ezpainenhegi haragitsua altxatzen ziola. Esan zitekeen,artista ustelgaldutan trebe batek adelatu zuelabere garondoan bere ileen bihurkina; mordoskalodi batean kiribiltzen ziren, zabarki, eta egune-ro askatzen zituen adulterioaren menturen ara-bera. Bere ahotsak, orain, malgudura belaskago-ak hartzen zituen, bere soinak ere bai; barnera-tzen zitzaizun zerbait mehaxka jalgitzen zenbere soinekoaren azpilduretatik eta bere oinarenkopaduratik. Charlesek, ezkonberritako garaianbezalaxe, gozagarria eta zeharo jarkiezina kausi-tzen zuen.

Gauaren erdian etxera itzultzen zenean, ezzen iratzartzera ausartzen. Portzelanazko ontzi-ko argiñoak erlantz dardaratia biribiltzen zuensabaian, eta sehaska txikiaren errezel itxiek,itzalpean bonboilatzen zen etxola bat bezala egi-ten zuen, ohearen alboan. Charlesek so egitenzien. Bere haurraren arnasa arina entzun usteizaten zuen. Orain hazten joango zen; urtarobakoitzak, laster, aurrerapen bat ekarriko zuen,ikusten zuen jada arrastirian eskolatik itzultzen,

Page 411: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

irribarretsu, soinekotxoa tintaz orbandurik, etabesoan bere otarretxoa zeramala; gero barnete-gian sartu beharko zuten, hori asko kostako zen;nola moldatu? Orduan gogoetan aritzen zen.Inguruetan etxalde bat alokatzea ere pentsatzenzuen, berak zainduko zukeen, goizero, gaixoakbisitatzera zihoanean. Hango irabaziak gordeegingo zituzkeen, aurrezki kutxan sartu; geroakzioak erosiko zituzkeen, nonbait, edonon; bes-talde bezeria ugaltzen joango zen; horrekin kon-tatzen zuen, zeren Berthe ongi eskolatua izanzedin nahi baitzuen, buruz jantzia izan zedila,pianoa ikas zezala. Ah! bai polita izango zela,gero, hamabost urtetan, noiz eta, amaren antze-koa, hark bezala berak ere eramango zituenean,udan, lastozko ginbail handiak! Urrunetik bi ahiz-patzat joko zituzten. Arratsean beren ondoanlanpararen argitan lanean irudikatzen zuen.Oskierrestak brodatuko zizkion; etxeko lanezarduratuko zen; etxe guztia beteko zuen berexarmaz eta bere alaitasunez. Azkenik, pentsatu-ko zuten haren enpleguaz: etxe oneko mutiljator bat aurkituko zioten; hark zoriontsu egingozuen; horrek beti iraungo zuen.

Page 412: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emmak ez zuen lo egiten, lotan egotearenitxura egiten zuen; eta, gizona bere ondoanlokartzen ari zen bitartean, bera beste ametsbatzuetan esnatzen zen.

Lau zaldiren asapalan, bazeramaten zuelazortzi egun herrialde berri baterantz, nondik ezbaitziren gehiago itzuliko. Bazihoazen, bazihoa-zen, besoa besoan, mintzatu gabe. Sarritan,mendi baten tontorretik bat-batean hiri distira-tsuren bat hautematen zuten kupula, zubi, itsa-suntzi, limoiondo-baso eta marmol zurizko kate-dralekin beren kanpandorre zorrotzetan zikoina-habiak zituztela. Pausoan ibiltzen ziren harlosahandiengatik, eta lurrean loresortak zeuden zei-nak gorontz gorriz jantzitako emakume batzuekeskaintzen baitzizkizuten. Kanpai hotsak entzu-ten ziren, mandoen arrantzak, gitarren murmu-rekin eta iturrien azantzarekin batera, zeintzuenlurrunak hegaztatuz freskatzen baitzituen fruitupilak, piramidetan taiutuak, ur zurrusten peanbarretsu zeuden estatua zurpailen oinetan. Etagero, arrats batean, heltzen ziren arrantzale-herrixka batera non sare beltz batzuk baitzeu-den haizetan lehortzen labarretan eta etxoletan

Page 413: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

luze. Hantxe geratuko ziren bizitzen: etxe apalteilatu zapaldun batean, palmondo batek geriz-petua, goiko baten zokoan, itsasoaren ertzean.Gondolaz paseatuko ziren, hamakan kulunkatu-ko ziren; eta beren bizialdia erraza eta lasaiaizango zen beren zetazko jantziak bezala, erabatbero eta izartsua, betetsiko zituzten gau eztiakbezala. Halere, berekiko agertarazten zuen etor-kizun horren hondargabetasunean, ezer bitxirikez zen azaltzen: egunak, denak bikainak, elka-rren antzekoak ziren olatuak bezala; eta horiostertz infinituan, harmoniatsuan, urdinkan etaeguzkiz betean kulunkatzen zen. Baina haurraeztulka hasten zen bere sehaskan, edotaBovaryk bortitzago egiten zuen zurrunka, etaEmma ez zuen loak hartzen goizaldean baino,egunsentiak leiarrak zurizkatzen zituenean etajada Justin txikiak, plazan, farmaziako hegaz-peak zabaltzen zituenean.

Monsieur Lheureuxi etorrarazi eta esanazion:

— Beroki baten beharrean izango naiz, bero-ki handi bat, lepo luzeduna, forratua.

— Bidaiaren batera al zoaz? galdetu zion.

Page 414: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ez! baina..., berdin da, zurekin kontatzendut, ez al da hala? eta bizkor!

— Merkatariak burua makurtu zuen.— Baina ere behar izango dut, berriro

Emmak, kutxa bat..., ez astunegia..., erosoa.— Bai, bai, ulertzen dut, laurogeita hamabi

zentimetro inguru, bider berrogeita hamar, gauregun egin ohi diren bezala.

— Gauetarako poltsa barekin.— Dudarik gabe, pentsatu zuen Lheureuxek,

hemen badago istiluren bat.— Eta tori, esan zuen madame Bovaryk, bere

gerrikotik erlojua ateraz, hartzazu hau: horreta-tik kobratuko duzu zurea.

Baina merkataria oihuka hasi zitzaion okerzegoela esaten; elkar ezagutzen zutela; berafidakaitza al zen ba Emmari buruz? Zer nolakoumekeria! Damak halere erautsi egin zuengutxienez ere katea behintzat har zezan, etaLheureuxek jadanik bere poltsikoan sartua zueneta bazihoan, Emmak berriz deitu zionean.

— Guztia zeure etxean utziko duzu. Berokiaridagokionez, —gogoetan zirudien— ez, etzazuekarri; beste gabe, jostunaren helbidea emango

Page 415: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

didazu eta niretzako prest edukitzeko ohartara-ziko diozu.

Hurrengo hilean egin behar zuten ihes. BeraYonvilletik abiatuko zen Rouenen erosketak egi-tera joateko bezala. Rodolphek lekuak hartutaizango zituen, pasaporteak jasota, eta Pariseraere idatzia izango zuen Marseilara arteko posta-bidaia osoa segurtatzeko, han erosiko baitzutenzalgurdi bat eta, handik, gelditu gabe segitukozuten Genovarako errepidean barrena. Berakardura hartua izango zuen Lheureuxen etxerabidaltzeko bere bagaia, zeina zuzenean eraman-go baitzuten Hirondelle-ra, horrela inork susmo-rik ez izateko eran; eta, guzti horretan, bere hau-rra ez zen ezertarako aipatzen. Rodolphek itzuregiten zion hartaz mintzatzeari; Emmak agian ezzuen hartaz pentsatzen.

Rodolphek beste bi aste luzatu nahi izanzuen, zenbait xedapen burutzearren; gero, zortziegunen buruan, beste hamabost eskatu zituen;gero gaixo zegoela esan zuen; ondoren bidaiabat egin zuen; abuztua joan zen, eta, luzamenduguzti hauen ostean, erabaki zuten, atzeraezine-ko menduz irailaren 4rako izango zela, astelehe-

Page 416: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

na. Azkenik larunbata, bezpera-aurrekoa, helduzen. Rodolphe etorri zen arratsean, ohi bainogaraizago.

— Dena prest dago? galdetu zion Emmak.— Bai.Lorearlo bat inguratu zuten, eta terrazaren

ondoan esertzera joan ziren, hormako baraldan.— Triste zaude, esan zuen Emmak.— Ez, zergatik?Halere era bitxi batean, samurki, so egiten

zion Emmari.— Joan behar duzulako da? berriro Emmak;

zure kutunak, zure bizitza uzteagatik? Ah! uler-tzen dut... Baina, nik, nik ez daukat ezer mun-duan! niretzat zu zara dena. Ni ere dena izangonaiz zuretzat, familia bat izango natzaizu, aberribat: zainduko zaitut, maitatuko zaitut.

— Bai xarmangarria zarela! esan zuen Emmabere besoetan estutuz.

— Benetan? zioen Emmak barre boluptuosbatekin. Maite nauzu? Zin egizu ba!

— Maite zaitudan! Maite zaitudan! baina ado-ratu egiten zaitut eta, laztana!

Page 417: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Ilargia, zeharo borobil eta purpura kolorekoa,jeikitzen ari zen lurraren arrasean, belazearenzokoan. Laster igotzen zen zumarzurien adarrenartean, zeintzuk estaltzen baitzuten tartean tar-teka, errezel beltz zulatu baten gisa. Gero, zuri-tasunez dotore, berak argitzen zuen zeruhutsean azaldu zen; eta orduan, astiroagotuz,ibaiaren gainera erortzen utzi zuen orban handibat, zeinak eragiten baitzuen izar elemenia bat,eta zilarrezko leinuru hark hondoraino bihurka-tzen zela zirudien, ezkata argitsuz jantzitakosuge bururik gabeko baten gisa. Horrek bazuenargimutil izugarriren baten antza ere, zeinari,bere luzera osoan, diamante urtua baitzeriontantaka. Gau eztia bere inguruan hedatzen zen;itzal-mihise batzuk betetzen zuten ostaia.Emmak, begiak erdi itxirik, hasgorapen handizarnasten zuen ibilian zebilen haize freskoa. Ezziren elkarrekin mintzo, egon ere galduegiak bai-tzeuden beren ameskizunaren inbasioan. Iraganegunetako samurtasuna itzultzen zitzaien biho-tzera, oparo eta isilean joanean zihoan ibaiabezala, seringilen usainak zekarrena bezainbate-ko nagitasunanekin, eta beren oroitzapenetan

Page 418: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

islaratzen zituen, belarretan luze zitzaten sahatsekuruen itzalak baino errainu eskerga etamalenkoniatsuagoak. Tarteka gau-piztirenbatek, triku nahiz erbinudek, ehizari ekinez, hos-toak astintzen zituen, edota noizbehinka muxikahelduren bat entzuten zen keretatik bere kasaerortzen.

— Ah! ederra gaua! esan zuen Rodolphek.— Gehiago ere izango ditugu! jarraiki zion

Emmak.Eta, bere buruari hitz egiten bezala:— Bai, ona izango da bidaiatzea... Zergatik

daukat bihotza triste, ordea? Ezezagunaren lar-deria ote da..., utzitako ohituren ondorioa..., edoagian...? Ez, zorionaren gaindidura da! Bai ahulanaizela, ez al da hala? Barkaidazu!

— Oraindik garaiz zaude! oihukatu zuenRodolphek. Gogartu orain, agian gero damutuegingo zara.

— Sekulan ez! erantzun zuen oldarki. Eta,gizonarengana hurbilduz:

— Zein zorigaizto gerta dakidake ba? Ez dagodeserturik, ez amildegirik ezta ozeanorik nikzurekin zeharkatuko ez nukeenik. Elkarrekin bizi-

Page 419: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ko garen eran besarkada bat bezala izango daegunetik egunera estuagoa, beteagoa! Ez duguezer izango artegatuko gaituenik, ez kezkarik ezinolako oztoporik! Bakarrik izango gara, guztizgeuretzako, betikoz... Hitz egin ezazu ba, eran-tzuidazu.

Gizonak tarte erregularka ihardesten zion:«Bai... Bai!...».

Emmak eskuak ile artean pasatuak zizkion ,eta haur-ahotsez errepikatzen zuen, nahiz etamalko mardulak isuri:

— Rodolphe! Rodolphe!... Ah! Rodolphe, nireRodolphetxo laztana!

Gauerdia jo zuen.— Gauerdia! esan zuen Emmak. Ea, bihar da!

beste egun bat oraindik!Rodolphe altxatu egin zen abiatzeko; eta,

egiten ari zen higitze hura beren iheserako sei-nalea izan balitz bezala, Emmak, bat-batean,aire alaia hartuz:

— Pasaporteak badituzu?— Bai.— Ez al duzu ezer ahaztu?— Ez.

Page 420: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ziur zaude?— Baietz.— Provence hotelean itxoingo didazu, ez

da?... Eguerdian? Keinu bat egin zuen buruaz.— Bihar arte, beraz! esan zuen Emmak azken

balaku batean. Eta urruntzen begiratu zion.Rodolphek ez zuen burua jiratzen. Emma

korrika joan zen haren atzetik, eta, lahar arteanibai bazterrerantz makurturik:

— Bihar arte! oihukatu zuen.Gizona jadanik ibaiaz beste aldean zen eta

bizkor zihoan belazean barrena.Zenbait minuturen buruan, Rodolphe gelditu

egin zen; eta, bere jantzi zuriarekin mamu batengisa ilunpean emekiro desagertzen ikusi zue-nean, halakoxe bihotz-taupakarak eraso zionnon zuhaitz baten kontra tinkatu baitzen ez eror-tzeko.

— Zer nolako ergelontzia naizen! bota zuen,biraoka izugarriro eginez. Bost axola, amorantepolita zen!

Eta, berehala, Emmaren edertasuna azalduzitzaion berriro, amodio haren plazer guztiekin

Page 421: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

batera. Hasieran hunkitu egin zen, gero asaldatuEmmaren kontra.

— Zeren, azken finean, zioen imintzioka, nikezin dut neure burua erbesteratu, haur batenkargua neure buruari leporatu.

Are gehiago bermatzeko esaten zituen gauzahauek berekiko.

— Eta, bestalde, trabak, gastua... Ah! ez, ez,mila bider ez! Tentelkeria handitxoa litzateke!

Page 422: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—XIII—Etxera iritsi orduko, Rodolphe zakarki eseri

zen bere bulegoan, hormaren kontra trofeo gisaegiten zuen orein-buruaren pean. Baina, bainaluma behatzen artean izan zuenean, ez zuenjakin ezer aurkitzen, hala izan ere non, bi ukon-doak tinkaturik, gogoetari eman baitzitzaion.Emma iragan urrun batera gibelatua iruditzenzitzaion, hartua zuen erabaki-horrek bat-bateanbien artean egundoko tartea ezarri berri balubezala.

Emmaren zer edo zer berreskuratzearren,alasara joan zen, bere ohearen buruan, Reimskobixkotxo-kaxa baten bila, han sartu ohi baitzi-tuen bere amorante-gutunak, eta hartatik hautsumelaren eta larrosa ximelen usaina aidatu zen.Lehenik musuzapi bat hauteman zuen, ttanttahitsez betea. Emmaren musuzapi bat zen, sudu-rretik odola zeriola egon zen batekoa, paseobatean; Rodolphe jadanik ez zen oroitzen. Harenondoan, txoko guztietan tope eginez, Emmakemandako miniatura; haren apainduria harrox-

Page 423: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

koa iruditu zitzaion eta haren begirada zeharka-tua itxurarik penagarrienekoa; gero, irudi hari soegitearen eta modeloaren oroitzapena gomuta-ratzearen poderioz, Emmaren aurpegikera poli-ki-poliki nahastatzen joan zen bere oroimenean,aurpegi biziak eta aurpegi pintatuak, bata bes-tearen kontra igurtziaz, elkar ezabatu izan balu-te bezala. Azkenik haren zenbait gutun irakurrizuen; beren bidaiari buruzko esplikazioz beterikzeuden, azalpen motzak, teknikoak eta premia-tzaileak negozio-izkribuak bezala. Luzeak berri-kusi nahi izan zituen, garai bateko haiek; kaxa-ren hondoan haiek atzemateko, Rodolphek gai-nerako guztiak nahaspilatu zituen, eta oharkabe-ki paper eta gauza pila hartan miaka hasi zen,bertan nahas-mahas loresortak, galtzari bat,mozorro beltz bat, orratzak eta ilexerloak — ile-xerloak! beltzaranak, horailak; batzuk, kaxarenburdinduran katiaturik, puskatu ere egiten zirenirekitzen zenean.

Horrela bere oroikarrien artean denborapasa,gutunetako idazkerak eta estiloa aztertzenzituen, beren hortografiak bezain askotarikoak.Samurrak nahiz alahiak ziren, jostariak, malen-

Page 424: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

koniatsuak; baziren maitasuna eskatzen zutenakbaita dirua eskatzen zutenak. Hitzen bat zelamedio oroitzen zen aurpegiez, zenbait keinuz,ahots-doinu batez; batzuetan, alabaina, ez zenezertaz oroitzen.

Izan ere, emakume haiek, guztiak arrapala-dan bere pentsamenduratuz, elkarri traba egitenzioten eta txikertu egiten ziren bertan, berdin-tzen zituen maitasun-maila bat beraren peanbezala. Beraz gutun nahastuak eskutaraka har-tuz, zenbait minutuz jolasean jardun zen bereeskuineko eskutik bere ezkerreko eskura haiekpurraran erorrarazten. Azkenik, asperturik, jabal-durik, kaxa berriro alasara eramatera joan zenRodolphe berekiko esanez:

— Zer nolako txorakeria pila!...Horrek laburbiltzen zuen bere iritzia; zeren

plazereek, eskolaumeak ikastetxe bateko bailanbezala, hainbat istikatua zuten bere bihotza nonbertan ez baitzen ezer berderik ernetzen, etahartatik pasatzen zenak, umeak hain zorongoa-go, hartan ez baitzuen lagatzen sikira, haiekbezala, bere izena horman grabaturik

Page 425: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ea ba, esan zion bere buruari, has gaite-zen!

Idatzi zuen:«Izan adore, Emma! izan adore! Nik ez dut

eragin nahi zure bizialdirako zorigaitza...».— Azken finean, egia da, pentsatu zuen

Rodolphek; bere onerako dihardut; ondraduanaiz.

«Zuhurtziaz aztertu al duzu zure erabakia?Badakizu zein hondaletara errestatzen zintudan,aingeru gaixo hori? Ez, ez al da hala? Zu fidatieta itsu-itsuan zindoazen, zorionaz, etorkizunazsinetsirik... Ah! dohakabeak gu! burugabeak!».

Rodolphe gelditu egin zen, hemen estakuruon bat aurkitzeko.

— Nire ondasun guztiak galduak direla esan-go banio?... Ah! ez, eta, bestalde, horrek ez lukeezer eragotziko. Geroxeago berriro hasi beharraizango litzateke. Sar ote daiteke ordea horrelakoemakumerik arrazoipidean?

Gogoetan aritu zen, gero erantsi zuen:«Nik ez zaitut ahaztuko, hori sinetsita izan,

eta zureganako beti ere atxikimendu sakonaizango dut; baina, egun batez noizbait, lehen-

Page 426: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

txeago edo geroxeago, sugar hau (horixe dagiza-gauzen zoria) urritu egingo litzateke, zalan-tzarik gabe! Asperra etorriko litzaiguke, eta norkdaki ez ote nukeen jasan behar izango zure alha-duretan presente izatearen eta neuk ere hartanpartehartzearen oinaze izugarria, zeren eta neukeraginak bailirateke. Jazo bide zaizkizun saminal-diez pentsatze hutsak torturatu egiten nau,Emma! Ahaztu nazazu! Zergatik gertatu beharzuen nik zu ezagutzea? Zergatik zinen hain ede-rra? Nire errua al da? O nire Jainkoa! ez, ez, eziezaiozu leporatu halabeharrari baino!».

— Horra hitz bat beti ere eragina duena, esanzuen berekiko.

«Ah! ikusi ohi diren emakume txolin horieta-riko bat izan bazina, eskierki, ahal izangonukeen, nerekoikeriaz, esperientzia bat entseia-tu hartan zuretzat arriskurik gabe. Baina, aldiberean zure xarma eta zure pairamena egitenduen zure asaldazio ezti horrek, eragotzi egindizu ulertzea, emakume adoragarri horri, gureetorkizuneko egoeraren faltsikeria. Neuk ere,hasieran ez nuen horretaz gogoetatu, eta zorionideal horren gerizpean atsedenean nengoen,

Page 427: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

manzaniloarenean bezala, ondorioak sumatugabe».

— Lukurreriaz atzera egin dudala uste izangodu agian... Ah! bost axola! hor konpon, haubukatu beharra dago!

«Mundua ankerra da, Emma. Edonora joanbagina ere, jazarri egingo gintuzkeen. Nozitubehar izango zenituzkeen mihiluze-galderak, fal-tseria, erdeinua, laidoa agian. Laidoa zuri! Oh!...Eta ni ordea, zu tronu batean eserrarazi nahi zin-tuzkeen hau! Ni, zure pentsamendua talismanbaten gisa daraman hau! Zeren erbesteratzeazzigortu bide baitut nire burua egin dizudan kalteguztiarengatik. Ni banoa. Nora? Ezer ez dakit,zoraturik nago! Agur! Ona izan zaitez beti! Galduzaituen dohakabearen oroipena gorde ezazu.Nire izena erakuts iezaiozu zure haurrari, bereotoitzetan errepika dezan».

Bi kandelen metxa dildil zegoen. Rodolphezutitu egin zen leihoa ixtera joateko, eta, berriroeseri zenean:

— Iruditzen zait hauxe dela guztia. Ah! hauere bai, berriro zirika eta mirika etor ez dadin:

Page 428: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

«Jada urrun izango naiz zuk lerro triste hauekirakurriko dituzunean; zeren lehenbailehen alde-gin nahi izan baitut zu berriz ikusteko tentaziotikitzur egitearren. At ahulezia! Itzuliko naiz; etaagian, noizbait, hotz-hotzean solas egingo duguelkarrekin gure aspaldiko amodioez. Agur!».

Eta azken agur bat zegoen bi hitzetan bana-turik: A Dieu!, gustuz aparta iruditu baitzitzaion.

— Nola sinatuko dut, orain? zioen berekiko.Biziro adeitsuki zure... Ez. Zure lagun?... Bai,horixe da.

«Zure lagun».Berriro irakurri zuen bere gutuna. Ona iruditu

zitzaion.— Emakumetxo gaixoa! pentsatu zuen hunki-

duraz. Harkaitz bat baino soraioagotzat jokonau; malko batzuk beharko ziratekeen hemengainean; baina, nik, ezin dut negarrik egin; ez danire errua. Beraz, godalet batera ura atera, ber-tan behatza busti zuen eta tanta lodi bati eror-tzen utzi zion goitik, zeinak orban hits bat eginbaitzuen tinta gainean; gero, gutuna nola zigila-tu bila zebilela, Amor nel Cor zigiluarekin topoegin zuen.

Page 429: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Hau ez da hain egokia abagunerako... Ah!bah! bost axola!

Horren ondoren, hiru pipa erre zituen etaohera joan zen.

Biharamonean, jaiki zenean, (ordubiak ingu-ruan, berandu lokartua baitzen), saskitxo batmuxika bil arazi zuen Rodolphek. Gutuna ipinizuen zokoan, mahats-hosto batzuen pean, etaberehala agindu zion Girardi, bere labore-morroiari, hura zoliki madame Bovaryren etxeraeraman zezan. Erabide honetaz baliatu ohi zenEmmarekin berriak trukatzeko, hari bidaliz, urta-roaren arabera, fruituak edo ehizia.

— Nire berri galdetzen badik, esan zion,bidaia batera joana naizela erantzungo diok.Berari eman behar diok otarrea, bere eskueta-ra... Hoa, eta kontuz ibili!

Girardek bere bruxa berria jantzi zuen, beremusuzapia muxiken baranoan lotu zuen, eta,bere kalotx ferratuetan urrats handi astunka,lasai-lasai hartu zuen Yonvillerako bidea.

Madame Bovary, morroia bere etxera helduzenean, xurimenta pilo bat moldatzen ari zenFeliciterekin, sukaldeko mahaiaren gainean.

Page 430: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Hona hemen, esan zuen sehiak, gurenagusiak bidaltzen dizuna.

Larderio bat atxiki zitzaion Emmari, eta, berepoltsikoan txanponen bat bilatzen zuen bitar-tean, begirada laborrituaz so egin zion laboraria-ri, hark berak ere balditurik begiratzen zionbitartean, nola horrelako opari batek norbaithainbeste hunki zezakeen ez zuelarik konpreni-tzen. Azkenik irten zen. Felicite bertan geratuzen. Ezin zuen gehiago; salara sartu zen laster-ka, muxikak hara eramatera bezala, otarreairauli zuen, hostoak erauzi zituen, gutuna aurki-tu zuen, ireki zuen, eta, bere atzean ikaragarriz-ko sutea egon balitz bezala, Emma iheska joanzen bere gelarantz, zeharo izuturik.

Charles han zegoen, Emmak hauteman zuen;senarra mintzatu zitzaion, berak ez zuen ezerentzun, eta biziro jarraitu zuen mailak igotzen,hatsanturik, zoraturik, horditurik, eta beti erepaper-orri izugarri hari eutsiz, bere behatzetanklaska egiten ziola latorri batek bezala. Bigarrensolairuan, gelditu egin zen itxita zegoen ganba-rako atearen aurrean.

Page 431: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Orduan lasaitu egin nahi izan zuen; gutunazoroitu zen; amaitu beharra zegoen, ez zen ausar-tzen. Bestalde, non? nola? Ikusi egingo zuten.

— Ah! ez, hemen, pentsatu zuen, ongi egon-go naiz. Atea bultzatu zuen eta sartu zen.

Arbelek plomuan erortzen uzten zuten beroastuna, zeinak hertsatzen baitzizkion lokiak etaitotzen baitzuen; errestatu zen txapitola itxirai-no, bertako maratilatik tira egin eta argi itsuga-rria jalgi zen supituan.

Aurrez aurre, teilatuen gainetik, landa heda-tzen zen bete-betean bistak eman ala. Behean,bere azpian, herriko plaza hutsik zegoen; espa-loiko harriek pindarka zegiten, etxeetako haize-orratzak geldirik zeuden; kale ertzean, behera-goko solairu batetik, modulazio kirrinkatsuzkoburrundara-molde bat irten zen. Binet zen beretornuan.

Txapitolako leihoaren kontra tinkatu zen etagutuna berriro irakurtzen ari zen amorruzko irri-murrika. Baina zenbat eta gehiago tinkatzenzuen bere aditasuna hainbat eta nahastenagoziren bere ideiak. Berriro hura ikusten zuen,entzuten zuen, bere bi besoez inguratzen zuen,

Page 432: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

eta ariete-kolpe handika gisa bere bularpeanjotzen zuten bihotz taupadak bata bestearensegidan agudotzen ziren pausagune desberdin-ka. Bere ingurura botatzen zituen begiradak,lurra noiz erroiztuko desiatzen. Zergatik ez aka-batu? Nork eragozten zion ba? Bera libre zen.Eta aurrera egin zuen, galtzarari begiratu zionesanez:

— Goazen! Goazen!Behetik zuzenean igotzen zen inar distira-

tsuak hondalerantz tirakatzen zuen bere gorpu-tzaren pisua. Iruditzen zitzaion, plazako zoruzabukaria hormetan gora igotzen zela, eta solai-rua ertzean makurtzen ari zela, kulunkatzen denitsasuntzi baten gisa. Bera ertz-ertzean zegoen,ia dilingo, espazio handi batez inguraturik.Zeruaren urdinak inbaditzen zuen, airea zebilenbere buru arrolduan, ez zeukan amore emanbesterik, bere burua harrapatzen utzi besterik;eta tornuaren burrundara ez zen eteten, deikaari zitzaion ahots haserre baten gisa.

— Etxekoandre! Etxekoandre! Charlesekdeiadarka. Emma gelditu egin zen.

— Non zaude ba? Zatoz!

Page 433: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Heriotzatik libratu berri zela pentsatzeak,sarrakioz ondoez arazteko zorian eduki zuen;begiak itxi zituen; gero, esku batek bere mahu-ka gainean ukitzean zirgit egin zuen: Felicitezen.

— Monsieur zain duzu, madame; zopamahaian dago.

Eta jaitsi egin behar izan zuen! mahairatuegin behar!

Jaten saiatu zen. Ahokadek ito egiten zuten.Orduan bere dafaila destoleztu zuen zurtzidurakaztertzeko bezala eta lan hartan benetan ahale-gindu nahi izan zuen, ehunaren hariak konta-tzen. Bat-batean, gutunaren oroipena etorrizitzaion. Galdu egin al zuen? Eta non aurkitubehar zuen? Baina izpirituan hainbaterainokounadura sentitzen zuen non inolaz ere ezin izanbaitzuen aitzakia bat asmatu mahaitik joateko.Gainera koldar bilakatua zen; Charlesen beldurzen; hark bazekien dena, hori ziur! Hain zuzen,hitz hauek ahoskatu zituen, era bitxian:

— Dirudienez, monsieur Rodolphe ez duguberehalakoan ikusiko.

Page 434: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Nork esan dizu? galdetu zuen Emmak zir-git batean.

— Nork esan didan? erantzun zuen, tonuzakar hartaz apur bat harriturik; Girardek, ares-tian Cafe Français-ko atean berarekin topo egindudanean. Bidaiaren batera joana da, edo joate-kotan da.

Negar-zotin bat irten zitzaion.— Zerk harritzen zaitu ba? Horrelaxe joan ohi

da aldian-aldian hortik zehar laketzera, eta, ala-fede! nik ontzat ematen dut. Dirua eduki etaezkongabea izaki!... Gainera, polito olgatzen da,gure laguna! Zer nolako alproja! Monsieur Lan-gloisek kontatu izan dit...

Isildu egin zen, gizalegez, neskamea baitze-torren.

Honek berriro otarrean ipini zituen apal gai-nean sakabanaturiko muxikak; Charlesek, bereemaztearen gorriduraz ohartu gabe, ekarrarazizizkion, bat hartu zuen eta beste gabe horzkatuzuen.

— Oh! bikaina! zioen. Tori, dastatu.Eta saskia luzatu zion, zeina Emmak emekiro

baztertu baitzuen.

Page 435: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Usnatu orduan: zer nolako usaina! esanzuen senarrak hari sudurpetik behin eta berrizmuxika pasatuz.

— Ito egiten naiz! oihukatu zuen Emmak jauzibatean zutituz.

Baina, borondatearen ahalegin batez, desa-gertu zen herstura hau; gero:

— Ez da ezer! esan zuen, ez da ezer! nerbio-etakoa da! Eser zaitez, jan!

Zeren beldur baitzen galdezka hasiko ez otezitzaion, zaintzen, bakarrik ez ote zuen utziko.

Charles, hari obeditzearren, eseri zen berriro,eta bere eskura tukatzen zituen, berehala bereplaterera husten zituen muxika-hezurrak.

Halako batean, tilbury urdin bat iragan zentrosta handian plazan barrena. Emmak garrasibat bota zuen eta ziplo erori zen lurrera, ahozgo-ra.

Eskierki, Rodolphek, gogoeta frankoren ondo-ren, Rouen aldera abiatzea erabakia zuen. Eta,Huchettetik Buchyra, Yonvilleko bidea besterikez dagoenez, herria zeharkatu behar izan zuen,eta Emmak ezagutu egin zuen, arrastiria tximis-tak bezala ebakitzen zuten farolen argitara.

Page 436: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Botikarioak, etxean sortu zen zalapartamedio, hara jo zuen lasterka. Mahaia, plater guz-tiekin batera, iraulita zegoen; saltsaz, okelaz,labanez, gatzontzi eta oliontziz ihaurri zegoenetxea; Charles laguntza eske ari zen; Berthe, izu-turik, garrasika; eta Felicite, bere eskuak ikaraz,Madameren arropak lasatzen ari zen, dardarizo-higidurak baitzituen gorputzean.

— Banoa korrika nire laborategira, esan zuenbotikarioak, ozpin lurrintsu apur baten bila.

Gero, potoxinetik arnastuz Emmak begiakireki zituenez:

— Ziur nintzen, esan zuen; hildakoa ere piz-tuko lizuke honek.

— Hitz egiguzu! esaten zuen Charlesek, hitzegiguzu! Itzul zaitez zeure onera! Ni naiz, maitezaituen zure Charles! Ezagutzen nauzu? Begira,hemen zure alabatxoa: besarka ezazu ba!

Haurrak besoak luzatzen zituen bere amaren-gana haren lepotik zintzilikatzeko. Baina, buruajiratuz, ahots trebukariz esan zuen Emmak:

— Ez, ez... inor ez!Berriro kordea galdu zuen. Bere ohe gainera

eraman zuten.

Page 437: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Luze zetzan, ahoa zabalik, betazalak itxirik,eskuak zabal ezarririk, ekuru, eta argizarizkoestatua baten gisa zuri. Bere begietatik bimalko-erreka irteten ziren, geldiro burukoarengainera isurtzen zirela.

Charles, zutik, gelaren zokoan zegoen, etabotikarioak, bere alboan, isiltasun oldozkorragordetzen zuen, zeina edukitzea komenigarriabaita bizitzako parada seriosetan.

— Lasai zaitez, esan zion ukondoa eraginez,paroxismoa pasa dela uste dut.

— Bai, orain apur bat atsedenean dago! eran-tzun zuen Charlesek, emazteari lotan begira.Emakume gaixoa!... Emakume gaixoa!... horraberriro ere erorita!

Orduan Homaisek galdetu zuen ea nola jazozen istripua. Charlesek erantzun zion, bat-batean etorri zitzaiola muxikak jaten ari zenbitartean.

— Harritzekoa!... ekin zion botikarioak. Bainabaliteke sinkopea muxikek eragin izana! Naturahain hunkikorrak dira izan ere batzuk zenbaitusaini buruz! eta halaber ikertzeko gai ederralitzateke, nahiz patologiaren ikuspegitik nahiz

Page 438: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

fisiologiaren ikuspegitik. Apaizek ezagutzen dutehorren garrantzia, baita nahastu ere haieknahastu izan dituzte betidanik beren zeremonie-tan lurringaiak. Adimena laborritu eta estasiakeragitearren izaten da, bestalde gauza errazasexuko pertsonen baitan hori lortzea, besteokbaino samurberagoak baitira. Aipatu ohi duteadar errearen usainarengatik zorabiatzen denik,edota ogi bigunarenagatik.

— Kontu izan esnatu gabe! esan zuen ahope-ka Bovaryk.

— Eta ez dira gizakiak bakarrik, jarraitu zuenbotikarioak, anomalia hauen harrapakizun, bai-zik eta animaliak ere. Esateko, zuri ez zaizu eze-zagun, nepeta catariak, arruntki katu-belarraderitzanak, eragiten duen ondorio afrodisiakoaparta, felino-jendearen baitan; eta, bestalde,egiazkotzat neuk bermatzen dudan adibide bataipatzeko, Bridouxek (garai bateko nire kideeta-riko bat, gaur egun Malpalu kalean finkatua)badu zakur bat zeina, tabako-toxa bat aurkeztenzaion orduko, dardarizoak jotzen baitu. Eta sarri-tan egin ere ohi du esperientzia bere lagunenaurrean, Guillaume basoko bere landetxean.

Page 439: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Sinestekoa al da, urtzintzeragile xinple bateklauhankako baten organismoan horrelako tris-kantzarik egin dezakeenik? Biziki bitxia da, ez alda egia?

— Bai, esan zuen Charlesek, entzuten aritugabe.

— Horrek frogatzen digu, jarraitu zuen bes-teak askitasun amultsuzko aire batez irriparrez-ka, nerbio-sistemako irregularitateen elemenia.Madameri dagokionez, beti iruditu izan zait, halaaitortzen dut, benetako sentsitibo bat. Beraz eznizuke inolaz ere aholkatuko, lagun, sendagaiakdirelako horietarik bat bera ere, zeinak, sintomeierasotzeko aitzakiatan, tenperamentuari eraso-tzen baitiote. Ez, alferrikako medikamentaziorikez! Janeurriak eta kito! Lasaigarriak, eztigarriak,gozagarriak. Gero, ez al duzu pentsatzen, agianirudimena astindu beharko litzatekeela?

— Zertan? nola? esan zuen Bovaryk.— Ah! horretantxe datza arazoa! Horixe da

hain zuzen arazoa: That is the question! duelagutxi egunkari batean irakurri nuen bezala.Baina Emmak, esnatuz, oihukatu zuen:

— Eta gutuna? Eta gutuna?

Page 440: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eldarnioa zeukala uste izan zuten; gauerditikaurrera bai eduki zuen: garun-sukarra zitzaionazaldu.

Berrogeita hiru egunez Charles ez zitzaionaldendu. Bere gaixo guztiak abandonatu zituen;jada ez zen oheratzen; etengabe pultsua hartzenari zitzaion, enplastuak jartzen, ur hotzezko txa-platak. Justin Neufchateleraino bidaltzen zuenkoila bila; koila bidean urtzen zen; berriro bidal-tzen zuen. Monsieur Caniveti egin zion kontsulta-deia; Lariviere doktorea, bere irakasle-ohia, eto-rrarazi zuen Rouendik; etsita zegoen. Gehien izu-tzen zuena, Emmaren abaildura zen; zeren ezbaitzuen hitz egiten, ez zuen ezer entzuten, etabazirudien sufritu ere ez zuela egiten, — beregorputzak eta bere arimak beren istilu guztieta-tik biek batera atseden hartu izan balute bezala.

Urriaren erdi aldera, bere ohean eserita ego-teko gauza izan zen, bere atzean burkoak zitue-la. Charlesek negar egin zuen, erreximentazkobere lehen opilxigorra jaten ikusi zuenean. Inda-rrak bihurtu zitzaizkion; zenbait orduz jaikitzenzen arratsaldean, eta, hobeto sentitzen zen egunbatean, jardinean barrena bere besotik joan-eto-

Page 441: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

rri bat eginarazten entseiatu zen Charles. Bidekohondarra orbelen pean desagertzen zen; pauso-ka-pausoka zebilen Emma, bere oskierrestaknarraka, eta, sorbaldaz Charlesen kontra sosten-gatuz, irribarre egiten segitzen zuen.

Horrela joan ziren jardinaren hondoraino,terraza ondora. Tente jarri zen poliki-poliki,eskua ipini zuen begien aurrean, begiratzeko:urrunera begiratu zuen, oso urrunera; Bainaortze-hegian belar-su handiak besterik ez zego-en, muino gainetan ketan.

Nekatu egingo zara, laztana, esan zuenBovaryk.

Eta, pendizpean sarrarazteko emekiro bultzaeginez:

— Eser zaitez aulki honetan: hemen ongiegongo zara.

— Oh! ez, hor ez, hor ez! zioen ahots ahundubatez.

Zorabio bat eduki zuen, eta, arratsaz gero,bere gaitza berritu zitzaion, itxura aldakorragobatez, hori bai, eta jite konplexuagoz. Bateanbihotzean zuen mina, hurrengoan bularrean, edogarunean, edota menbruetan; gorminak etorri

Page 442: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zitzaizkion eta hartan hauteman uste izan zituenCharlesek minbizi baten lehen sintomak.

Eta mutil gizajoak, horretaz gain, dirularriakere bazituen!

Page 443: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—XIV—Hasteko, ea zekien nola moldatu Homaiseri

bere etxetik hartutako medikamendu guztiakmedeatzeko; eta, nahiz eta, mediku gisa, haiekez pagatzea posible zukeen arren, eskerzorhorrek apur bat lotsarazi egiten zuen horratio.Gero, etxeko gastua, orain sukaldarisa etxeko-andre izaki, izugarria bilakatzen zen; pagakizu-nak zaparradaka heltzen ziren etxera; hornitzai-leak marmarrean zebiltzan; batipat monsieurLheureuxek estu hartzen zuen. Eskierki, Emma-ren gaixoaldiaren gogorrenean, hark, bere faktu-ra bapikatzeko abaguneaz baliatuz, berehalaeraman zituen berokia, gauetarako poltsa, batenlekuan bi kaxa, eta beste gauza pila bat ere.Charlesek alferrik esan zion haien beharrik ezzeukala, merkatariak harro erantzun baitzioneroskari haiek guztiak enkargatu zitzaizkiola etaez zituela beretzako hartuko; bestalde, Madamebere eriondoan gaitzitzea zatekeela; Monsieurakgogoetatuko zuela; labur, pronto zegoela auzita-ra eramateko, bere eskubideak bertan behera

Page 444: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

utzi eta bere merkantziak atzera bueltan eramanbaino lehen. Haiek dendara itzultzeko aginduzuen Charlesek; Feliciteri ahaztu egin zitzaion;Charlesek berak bazuen beste kezkarik; hartazez zuten gehiago pentsatu; monsieur Lheureuxerasoan itzuli zen, eta, oraintxe mehatxukaoraintxe zinkurinaka, halaxe maniobratu zuennon Bovaryk azkenean ordainduko bat sinatubaitzion sei hilabeteko epeaz. Baina ordaindukoasinatu orduko, ideia ausart bat piztu zitzaion:monsieur Lheureuxi mila libera mailegutan har-tzea alegia. Beraz, galdetu zuen, urduri trazaz,ea ez ote zegoen diru hura lortzeko modurik,urtebeterako eta nahi zen korrituan izango litza-tekeela erantsiz. Korrika joan zen Lheureux beredendara, eskutuak ekarri zituen eta besteordainduko bat diktatu zuen, zeina medioBovaryk deklaratzen baitzuen ordaindu beharzuela haren agindura, hurrengo irailaren 1ean,mila eta hirurogeita hamar libera kopurua;horrek, aurrez itunduriko ehun eta laurogeiekin,zehazki mila eta berrehun eta berrogeita hamaregiten zuelarik. Horrela, ehuneko seian mailegu-tuz, gehi laurden bat komisioa, eta hornidurak

Page 445: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

gutxienez heren bat ona irabazitan uzten ziola-rik, horrek, hamabi hilabetetan, eman behar zionehun eta hogeita hamar liberatako mozkina; etanegozioa horretan ez zela bukatuko esperozuen, ordaindukoak ezin izango zituztela pagatu,berritu egingo zituztela, eta bere diru gaixoa,medikuarenean osasun-etxe batean bezalaxeelikatu ondoren, itzuliko zitzaiola, egun batez,dexente guriago, eta gizenduta zakua leher-tzear.

Dena, bestalde, ongi zihoakion. Sagardo-hor-nidura baten adjudikazioduna zen Neufchatelgoospitalerako; monsieur Guillauminek akzioakagintzen zizkion Grumesnilgo zoikaztegietan,eta Arcueil eta Rouen artean dilijentzia-zerbitzuberria jartzea zuen amets, zeinak luzaro bainolehen, zalantzarik gabe, porrot eragingo baitzio-keen Lion d’or-eko tramankulu horri, eta, laste-rrago ibiliaz, prezioz merkeago izanez eta atugehiago eramanez, bere eskuetan ipiniko bai-tziokeen Yonvilleko merkataritza guztia.

Charlesek sarritan galdetu zion bere buruarinola ordaindu ahal izango ote zuen, hurrengourtean, hainbeste diru, eta saiatzen zen bila,

Page 446: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

irtenbideak irudikatzen zituen, adibidez bereaitarengana jotzea edo zerbait saltzea. Bainabere aitak entzungor egingo zukeen eta berak,berriz, saltzekorik ezer ez zeukan. Orduan, hain-bateko estekuak kausitzen zituen non bere kon-tzientziatik berehala hastantzen baitzuen gogoe-ta-gai hain desatsegina. Emmaz ahaztea jauki-tzen zion bere buruari; halatsu nola, bere pen-tsamendu guztien jabea emakume hura izaki,etengabe hartaz ez pentsatzea hari zerbait ebas-tea izan balitz bezala.

Negua gogorra izan zen. Madameren erion-doa luzea izan zen. Eguraldi ona egiten zuenean,bere besaulkian eramaten zuten leihoaren ondo-ra, Plazara begiratzen zuenera, zeren orain anti-patia baitzion jardinari eta alde hartako pertsia-na beti itxita egoten zen. Zaldia saltzea nahi izanzuen; garai batean atsegin zuena, orain higuinzuen. Bere ideia guztiak bere burua zaintzeramugatuak ziruditen. Bere ohean egoten zen ota-mentxoak egiten, neskameari dei egiten zionbere belar-uren berri galdetzeko edo berarekinsolasean aritzeko. Bitartean, azokako teilatu gai-neko elurrak leinuru zuria jaurtikitzen zuen,

Page 447: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ekuru, gela barruan; ondoren, euria izan zen. EtaEmma, egunean-egunean, nolabaiteko hersturabatez egoten zen, gertakari hutsalen errepikahutsezinaren zain, nahiz eta haiek ia fitsik ezaxola. Hauetarik aipagarriena, arratsean, Hiron-delle-ren helera zen. Orduan ostaliersa garrasikahasten zen eta beste ahots batzuk ihardestenzuten, bitarte horretan Hippolyten eskuargiak,goialdean baul bila, ilunpean izar batek bezalaegiten zuela. Eguerdian, Charles etxera itzultzenzen; ondoren irten egiten zen; gero Emmaksalda bat hartzen zuen, eta, bostak aldera, ilun-kastean, eskolatik zetozen haurrek, beren eska-laproinak espaloian errestan, guztiek jotzenzuten beren erregelaz aterpeko teilatertza,batak bestearen ondoren.

Ordu horretan etorri ohi zitzaion Bournisienjauna bisitan. Bere osasunaz galdetzen zuen,albisteak ekartzen zizkion eta erlijiora zentza-tzen zuen, erakargarritasunik falta ez zitzaionhizjariotxo loxinkari batean. Haren sotana ikustehutsak pizkortu egiten zuen.

Bere gaixoaldiaren gogorrenean, hiltzorianzegoela uste izan zuen egun batean, jaunartzea

Page 448: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

eskatu zuen; eta, bere gelan sakramenturakoprestakuntzak egiten ari ziren eran, jarabez josi-tako komoda aldare gisa antolatzen zuten bitar-tean eta Felicite dalia-lorez lurra ihaurtzen arizen heinean, zerbait indartsua sentitzen zuenEmmak bere gainean pasatzen, zeinak baitzueneskantzutzen bere oinazeetatik, hautemate oro-tatik, sentimendu orotatik. Bere haragi arinduakez zuen jada pisatzen, beste bizitza bat hastenzen; iruditu zitzaion ezen bere izatea, Jainkoa-rengana igoaz, maitasun hartan deuseztatzerazihoala lurrunetan suntsitzen den intsentsu piz-tua bezala. Ur bedeinkatuz ihintzatu zituztenoheko maindireak; apaizak erretiratu zuen kopoisantutik hostia zuria; eta bozkario zerutiar batezahundurik aurreratu zituen bere ezpainak aur-kezten zitzaion Salbatzailearen gorputza onar-tzeko. Bere etzanguko errezelak malguki puztenziren bere inguruan, hodeiak antzo, eta komodagaineko bi kandela piztuen leinuruak gloria itsu-garriak bailira iruditu zitzaizkion. Orduan bereburuari erortzen utzi zion, espazioetan barrenaentzun ustetan harpa serafikoen kantua eta zeruurdinean hauteman ustetan, urrezko trono

Page 449: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

batean, palma berdeak zituzten santuen artean,Aita Jainkoa maiestatez erabat distirante, eta,seinale batez, lurrerantz jaitsiarazten zituelasuzko hegaldun aingeruak bera besoetan erama-teko.

Ikuskari dirdaitsu honek bere oroimeneaniraun zuen amets egin zitekeen gauzarik ederre-na bezala; hainbat non orain ahalegintzen bai-tzen berriro sentsazio hura bereganatzen, zeinakartean irauten baitzuen, baina modu ez hainesklusiboan eta baina eztitasun hura bezainsakonarekin. Bere arimak, burgoikeriaz maki-tuak, atseden hartzen zuen azkenerako kristau-umiltasunean; eta, ahula izatearen plazera das-tatuz, Emmak berarengan betesten zuen bereborondatearen suntsimendua, zeinak egin beharbaitzien graziaren inbasioei sarbide zabal bat.Beraz bazen zorionaren ordez dohatsutasunhandiagorik, beste maitasun bat maitasun guz-tien gainetik, tartekapenik eta bukaerarik gabea,eta sekula eta beti hazten joango zena! Begizta-tu zuen, bere itxaropeneko liluramenduenartean, garbitasun egoera bat lurraz gainetik flo-tatzen, zeruarekin nahasturik, non egotea aspi-

Page 450: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ratu baitzuen. Santa bilakatu nahi izan zuen.Errosarioak erosi zituen, kutunak jantzi zituen;bere gelan, oheburuan, erlikitegi bat eduki nahizuen, esmeraldaz gardainatua, arratsero musu-katzeko.

Apaiza miresturik zegoen xedapen guztihaiengatik, nahiz eta Emmaren erlijioak, bere iri-tzirako, amai zezakeen arren, suhardurarenpoderioz, heresia edota nabarmenkeria ere fere-katzen. Baina, gai hauetan oso trebea ez zenez,hauek halakoxe neurri bat gainditzen zuten hei-nean, monsieur Boulardi, Monsignorearen liburu-zainari, idatzi zion hark bidal ziezaion zerbaitbikaina sexuko pertsona batentzat, zeina goga-menez jantzia baitzen. Liburuzainak, beltzei pir-txileria igorriko liekeen adinako ezaxolaz, nahas-mahas bildu zuen errezo-libururen negozioangarai hartan erabili bide zen oro. Galderaz etaerantzunezko eskuliburu txikiak ziren, tonuharroko panfletoak M. de Maistreren erara, etanobela gisako batzuk arroxaz kartonatuak etaestiloz melengak, seminarista koblakari edomarimaistra damuturen batzuek fabrikatuak.Han zeuden Pensez-y bien; l’Homme du monde

Page 451: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

aux pieds de Marie, par M. de ***, décoré de plu-sieurs ordres; des Erreurs de Voltaire, à l’usagedes jeunes gens eta abar.

Madame Bovaryk ez zeukan artean adimenanahiko argia edozertan ere serioski saiatzeko;bestalde, harrapazkaegi ekin zien irakurketahauei. Haserretu egin zen kultuaren aginduenkontra; idatzi polemikoen harropuzkeria higuinizan zuen, berak ezagutzen ez zuen jendeajazartzeko era hankerrarengatik; eta erlijioz era-berrituriko ipuin profanoak, munduari buruzkohainbesterainoko ezjakinkeriaz idatziak irudituzitzaizkion non berak froga-aiduru zeuzkan egie-tatik haiek hastandu baitzuten ezarian. Alabainaberak gogor jarraitu zuen, eta, liburua eskuetatikerortzen zitzaionean, arima etereo batek sorzezakeen malenkonia katoliko finenak atzitutzatematen zuen bere burua.

Rodolpheren oroipenari dagokionez, berebihotzaren azkeneko zokoraino eraitsia zuen; etahan irauten zuen, errege-momia bat lurpebatean baino solemneago eta ekuruago. Maita-sun handi baltsamatu hartatik hats-laino bat jal-gitzen zen zeinak, orotan barrena iraganez,

Page 452: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

samurduraz lurrintzen baitzuen Emmak bizi izannahi zuen orbangabepenezko eguratsa. Berebelaunikaleku gotikoan belaunikatzen zenean,garai batean bere amoranteari, adulteriokobihotz-isurietan xuxurlatzen zizkion mintzo eztiberberak zuzentzen zizkion Jaunari. Sinesmenaeratortzeagatik zen; baina inolako gozamenik ezzen jaisten zeruetatik; eta hala altxatzen zen,menbruak nekaturik, atzipe itzel baten senti-mendu lausotsu batekin. Bilaketa hura, pentsa-tzen zuen, ez zen beste meritu bat baino; eta,bere debozioaren hantustean, Emmak bereburua parekatzen zuen beihalako dama handihaiekin, zeinen arrandia amestu baitzuen LaVillièren erretratu baten aurrean, eta zeinak,beren soineko luzeen isats apain-jarioa halakomaiestateaz errestatuz, bakardadeetara erreti-ratzen baitziren han Kristoren oinetan isurtzekobizitzak zauritzen zuen bihotzaren malko guz-tiak.

Orduan, gehiegizko karitatetara eman zen,pobreentzako arropak josten zituen; emazteerdituberriei suegurra bidaltzen zien; eta Charle-sek, egun batez, etxeratzean, hiru arlote topatu

Page 453: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zituen sukaldean mahairaturik zopa jaten. Berealabatxoa berriro etxera etorrarazi zuen, ze beresenarrak, bere gaixo-denboran, berriz ere inu-dearen etxera bidalia baitzuen. Irakurtzen iraka-tsi nahi izan zion; Berthek negar eta negar eginarren, bera ez zen jada haserretzen. Etsipenarenaldeko eskantitze bat zen, barkazio unibertsalbat. Bere mintzaera orori buruz aztarren idealezbeterik zegoen. Bere haurrari esaten zion:

— Zure sabelmina joan al zaizu, aingerutxohorri?

Madame Bovary amak zer jorraturik ez zuenaurkitzen, salbu agian umezurtzentzako atorrakehuntzeko tehenteria hura, bere pildak adabatuordez. Baina, bere etxeko istiluez asperturik,atso gajoak atsegin hartzen zuen etxe naretsuhonetan, eta geratu ere bertan geratu zenPazko-ondoren arte, Bovary zaharraren eztenka-dei itzur egitearren, zeinak ez baitzuen huts egi-ten, ostiral santu oroz, lukainka bat beretzatenkargatzea.

Bere amaginarrebaren laguntzaz aparte, zei-nak bermatzen baitzuen apur bat bere zuhurtzia-ren zuzentasunaz eta bere portamolde zentzu-

Page 454: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tsuaz, Emmak, ia egunero, bazuen beste lagu-narterik ere. Hala ziren madame Langois, mada-me Caron, madame Dubreuil, madame Tuvacheeta, erregularki ordubietatik bostetara, madameHomais jatorra, zeinak sekulan ez baitzuen nahiizan, berak behinik behin, bere auzokoaren lepobotatzen ziren esamesetarik bat bera ere sinetsi.Homais txikiak ere etortzen ziren bisitan; Justi-nek lagun egiten zien. Beraiekin igotzen zengelara eta zutik geratzen zen ate ondoan, ekuru,hitzik egin gabe. Sarritan ere madame Bovaryk,hura aintzat hartu gabetan, bere buruarenapainketari ekiten zion. Bere eustorrazia kentze-tik hasten zen, brastako batean burua astinduz;eta, adats hura guztia bere kiribil beltzak jalgirikiztazainetaraino jaisten, lehen aldiz hautemanzuenean, hura izan zen berarentzat, mutikogizaixoarentzat, supituan sartzea bezala gauzahandi eta berri batean, zeinaren distirak izutubaitzuen.

Emmak, zalantzarik gabe, ez zituen errepara-tzen haren arreta isil eta haren herabeak.Damak ez zuen inolaz ere aieru ezen, maitasuna,bere bizitzatik desagertua, pirpiraka zegoela

Page 455: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bere alboan, oihal zarpailezko alkandora harenpean, bere edertasunaren jarioetara irekitakobihotz nerabe hartan. Bestalde, halako axolaga-betasunean biltzen zuen orain dena, mintzo hainamultsuak eta begirada hain aidorrak zituen,gisa hain askotarikoak, non jada ez baitzenbereizten berekoikeria karitatetik, ezta ustelke-ria bertutetik. Arrats batez, esate baterako, nes-kamearen aurka eraso zion, irteteko baimenaeskatzen baitzion eta aitzakiaren baten bilazezelka ari baitzen, gero bat-batean:

— Maite duzu beraz? esan zion.Eta, gorritzen ari zen Feliciteren erantzuna

iguriki gabe, aire triste batez emendatu zuen:— Ea ba, segi bixkor! ongi pasa!Udaberria hastean, jardina azpikoz gain alda-

razi zuen mutur batetik besteraino, Bovaryrenohartarazpenak gora-behera; senarra poztu eginzen, halere, noizbait ere hura nolabaiteko boron-dateren bat azaltzen ikusteaz. Zuzpertzen ziho-an eran are gehiago agertu zituen. Lehenbizi,aurkitu zuen modua Rollet atsoa, inudea, ohiltze-ko, zeinak hartua baitzuen, eriondoko denboran,sukaldera sarritxo etortzeko ohitura bere bi uga-

Page 456: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zumeekin eta bere apopiloarekin, kanibal batbaino haginkatiagoa bera. Gero Homais familia-rengandik libratu zen, gainerako bisita guztieisegidan jaregin zien eta maiztasun urriagoz joa-ten zen elizara ere, botikarioaren onespen han-dienarekin, zeinak esan baitzion orduan adiski-detsuki:

— Xeroratzen ere ari zinen apur bat!Bournisien jauna, lehen bezalaxe, egunero

azaltzen zen, dotrinatik irtetean. Nahiago izatenzuen kanpoan geratu airea hartzen saroiarenerdian; berak horrela deitzen zion pendizari.Charles etxeratzen zen ordua zen. Bero izatenzuten; sagardo gozoa ekartzen zuten eta elka-rrekin edaten zuten Madameren erabateko zur-perkuntzarako.

Binet han kausitzen zen, beheraxago alegia,terrazako hormaren kontra, karramarroak harra-patzen. Bovaryk freskatzera gonbidatzen zuen,eta hura bikain moldatzen zen potoxinak ireki-tzen.

— Egin behar da, zioen bere inguruan eta pai-saiaren hegietaraino begirada atsegindua heda-tuz, botila honela eduki plomuan mahai gainean,

Page 457: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

eta, hariak moztu ondoren, kortxoa bultzatukolpe-txikika, poliki, poliki, jatetxeetan Seltzurari egiten zaion bezala, bestalde.

Baina sagardoa, frogaketan ari zen bitartean,sarritan jauzten zitzaien bete-betean aurpegira,eta horrelakoetan elizgizonak, barre lodi batez,ez zuen inoiz huts egiten ateraldi hau:

— Bere bikaintasuna begibistara saltatzenda!

Gizon jatorra zen, izan ere, eta ez zen eskan-dalizatu ere egin, egun batez, botikarioa Charle-si aholku ematen ari zitzaion batean, Madamelaketzeko Rouengo antzokira Lagardy tenoreospetsua ikustera eraman zezan. Homaisek, isil-tasun hartaz harriturik, haren iritzia jakin nahiizan zuen, eta apaizak aitortu zuen, hazturentza-ko arrisku gutxiagokotzat jotzen zuela musikaliteratura baino.

Baina botikarioak letren defentsari ekin zion.Antzerkiak, argudiatzen zuen, aurreritziak oina-rritzeko zerbitzen zuen, eta, plazeraren mozorro-pean, bertutea irakasten zuen.

— Castigat ridendo mores, Bournisien jauna!Horrela, begira itzazu Voltaireren tragedia gehie-

Page 458: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

nak; artezki ereinik daude gogoeta filosofikoz,horrela herriarentzako moralaren eta diploma-ziaren benetako eskola bilakatzen direla.

— Nik, esan zuen Binetek, behin batean ikusinuen Le Gamin de Paris izeneko obra bat, etahan, benetan burutik zeharo jota dagoen jeneralzahar baten izakera azaltzen da. Honek, agiraka-tzen du familia-seme bat, langile-neska batamainatu zuena, eta hau azken finean...

— Noski baietz! jarraitu zuen Homaisek,badago literatura txarra farmazia txarra dagoenbezalaxe; baina arte ederretarik garrantzitsuenaosotoro kondenatzea inozokeria iruditzen zait,ideia gotiko bat, Galileo giltzaperatu zuten garaiarbuiagarri haietarako hobea.

— Badakit nik, argudiatu zuen apaizak,badaudela obra onak, autore onak; halere, bes-terik ez bada ere sexu desberdineko pertsonahoriek mundu-punpeziaz apainduriko leku xar-mangarri batean bildurik, eta gero mozorro-jan-tzi pagano horiek, tindatze horiek, zuzi horiek,ahots anddereus horiek, horrek guztiak azkene-rako sortarazi behar du izpirituaren nolabaitekoaizukeria eta pentsamendu desonestak eragin,

Page 459: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tentazio lizunak. Hori da behintzat Elizako Gura-so guztien iritzia. Dena den, jarraitu zuen ahots-tonu mistikoa bat-batean hartuz, erpuruaren gai-nean tabako poxi bat kiribiltzen zuen bitartean,baldin eta Elizak ikuskariak kondenatu baditu,arrazoi zuelako izan da; haren aginduen men-pean jarri beharrean gaude.

— Zergatik, galdetu zuen botikarioak, esko-mekatzen ditu komedianteak? garai bateanordea, ageri askoan parte hartzen zuten ba kul-tuaren ospakizunetan. Bai, koruaren erdian joka-tzen ziren, antzesten ziren misterioak zeritzatenfama antzeko batzuk zeinetan ahalkekortasuna-ren legeak sarritan kausitzen baitziren laidotuak.

Hasperen bat botatzearekin konformatu zenelizgizona, eta botikarioak jarraitu zuen:

— Biblian bezala da; badago..., badakizu...,zertzelada bat baino gehiago... gordin askorik,zenbait gauza... benetan... nabarmenkeriak!

Eta monsieur Bournisienek egin zuen hase-rre-keinu baten segidan:

— Ah! Nirekin ados izango zara, pertsonagazte baten eskuetan ipintzeko liburua ez dela,

Page 460: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

eta ni haserre izango nintzateke baldin eta Atha-lie...

— Baina protestanteak dira, eta ez gu, oihu-katu zuen besteak ernegaturik, Biblia gomenda-tzen dutenak!

— Ez du axolarik! zioen Homaisek, harrituriknago nola, gure egunotan, argien mende batean,oraindik ere tematzen diren kaltegabekoa, mora-lizatzailea eta batzuetan higienikoa ere den dos-taketa intelektual bat proskribatzen, ez al dahala, doktore?

— Bai noski, erantzun zuen medikuak soraio-ki, beharbada ideia berberak izanik inor mindunahi ez zuelako, edo agian inolako ideiarik ezzuelako.

Elkarrizketak bukaturik zirudien, botikarioarikomenigarri iruditu zitzaionean azken ostiko batbotatzea.

— Ezagutu ditut nik, zenbait apaiz, dantzari-sen izterjokoa ikustera joateko prakaz jaztenzirenak.

— Ea gero! esan zuen apaizak.— Ah! ezagutu ditut!

Page 461: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta bere esaldiko silabak bananduz, Homai-sek errepikatu zuen:

— E-za-gu-tu ditut.— Ba, oker zeuden! esan zuen Bournisienek,

zernahi entzutera etsiturik.— Alajaina! eta bestelakorik ere egiten dute

franko! oihukatu zuen botikarioak.— Jauna!... iharduki zuen elizgizonak begi

hain oldarkorrez, non botikarioa larderiatu bai-tzuen.

— Bakarrik esan nahi dut, argudiatu zuenorduan tonu ez hain mutirian, tolerantzia delabiderik finkoena arimak erlijiora erakartzeko.

— Egia da! egia da! amore eman zuen gizajoonpuskak berriro aulkian eseriaz.

Baina bi minutu besterik ez zen geratu. Gero,hura joan zenean, monsieur Homaisek esan zionmedikuari:

— Hauxe da esaten dena mokoka-saioa! Ikusiduzu zer nolako jorratua eman diodan!... Denaden, sinetsidazu, eraman ezazu Madame ikuska-rira, zure bizitzan behin bederen belabeltz horie-tariko bat amorrarazteko bestetarako ez badaere sikira, zer arraio! Inork ordezkatu ahal banin-

Page 462: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

du, neuk lagunduko nizueke. Bizkor ibili!Lagardyk emanaldi bat bakarrik izango du; Ingla-terrarako konprometaturik dago ordainsari bikai-nak medio. Diotenez, axeri ederra izan behar du!Urretan igeri dabil! Hiru ohaide eta bere sukalda-ria berarekin eramaten ditu! Artista handi hauekguztiek bi muturretatik erretzen dute kandela;bizimodu lotsagabea behar dute, beren irudime-na apur bat kitzika dezan. Baina ospitalean hil-tzen dira, nahiko buru izan ez dutelako, gazte-tan, zerbait aurreratzeko. Horra ba, on egin dei-zuela; bihar arte!

Ikuskariaren ideia hau berehala erne zenBovaryren buruan; zeren segituan eman baitzionaditzera bere emazteari, zeinak hasiera bateanuko egin zuelarik, nekea, deserosotasuna, gas-tua alegatuz; baina, ohi ez bezala, Charlesek ezzuen amore eman, hain iruditzen zitzaion lake-taldi hura onurakor izan behar zitzaiola emaztea-ri. Ez zuen inolako eragozpenik ikusten; bereamak hirurehun libera igorriak zizkien hauekinkontatzen ez zutelarik, zor arruntak ez ziren batere egundokoak, eta monsieur Lheureuxi kitatubeharreko ordaindukoen epea artean hain luzea

Page 463: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zen non ez baitzegoen hartaz pentsatu beharrik.Bestalde, Emmak hartan kuperatasuna ere ipin-tzen zuela irudituz, Charlesek are gehiago ihar-duki zuen berean; halatan non azkenerako,obsesioen poderioz, Emma deliberatu baitzen.Eta, biharamunean, zortzietan, Hirondelle-nsartu ziren.

Botikarioak, zeini ezerk ez baitzion Yonvilleneusten eta baina bertatik ez mugitzera behartu-tzat baitzeukan bere burua, haiek abiatzen ikus-tean hasperen egin zuen.

— Ea ba, ongi ibili! esan zien, zuek bai zare-tela hilkor zoriontsuak!

Gero, Emmarengana zuzendurik, zeta urdi-nezko lau hegaletako soinekoz jantzia:

—«Amour» bat bezain polita kausitzen zaitut!Rouenen izango duzu begiztari franko!

Dilijentzia Croix-Rouge hotelean gelditzenzen, Beauvoisine plazan. Probintzietako hiripeguztietan dauden horietako ostatu bat zen, ikui-lu handirekin eta lotarako gela txikirekin, larrai-naren erdian oiloak ikusten direla oloari mokokadenda-bidaiarien gurtarin lokatzatuen pean; —ostatu zahar ederrak, negu-gauetako haizetan

Page 464: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

kirrinka dagiten zur bipitsuzko balkoiekin, betijendez, zarataz eta janariz beterik, mahai bel-tzak kafe pattarrez likistuak dituztela, leiarlodiak euliek horizkaturik, dafaila umelak ardo-urdinez orbanduak; eta, beti herrixka-usainez,baserri-morroiak kale-jantzian bezala, kale alde-ra kafetegi bat dutela, eta landa aldetik bara-tzea. Charles, berehala, batetik bestera hasi zen.Eszenaurrea galeriekin nahastu zuen, besalki-etsaria palkoekin, esplikazioak eskatu zituen, ezzituen ulertu, kontrolatzailearengandik zuzenda-riarengana bidali zuten, ostatura itzuli zen, berri-ro sarrera-txartelen bulegora joan zen, era,horrela behin eta berriz, hiriaren luzera osoa ibil-katu zuen, antzokitik hasi eta boulevarderaino.

Madamek ginbail bat erosi zuen, eta eskula-rruak, eta loresorta bat. Monsieur oso beldur zenhasiera galduko ote zuten; eta, salda irenstekoastirik hartu gabe, artean itxirik zeuden antzoki-ko ateen aurrean plantatu ziren.

Page 465: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—XV—

Jendea hormaren kontra geratzen zen, baran-da batzuen artean simetrikoki aparkaturik. Ingu-ruko kaleen ertzetan, egundoko afitxe batzukletra barrokotan errepikatzen zuten: «Lucie deLammermoor ... Lagardy ... Opera... e.a.». Egu-raldi ederra egiten zuen; bero zen; izerdia jaistenzen kizkurretan barrena, musuzapi guztiak ate-rata bekoki gorriak xukatzen zituzten; eta tarte-ka ibaitik zetorren haize epel batek emeki erabil-tzen zituen kafetegitxoen ateetan zintzilikaturikokotizko kaparren mendelak. Pixka bat beraxagohalere, gantz, larru eta olio usaina zuen aire izoz-tuzko jaidura batek freskatzen zuen. Upelakiraulkatzen diren biltegi beltz handiz betetakorue des Charrettesko balada zen.

Barregarri azaltzeko beldurrez, Emmak, sartuaurrez, portu aldetik ibilalditxo bat egin nahi izanzuen, eta Bovaryk, zuhurtziaz, eskuan gordezituen txartelak, galtzen patrika barruan, beresabelaren kontra tinkaturik.

Page 466: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Atalondotik bertatik bihotza taupadaka hasizitzaion Emmari. Nahiezta irribarre egin zuenharrokeriaz, eskuinera beste korridorean barre-na lehiatzen zen jendetza ikustean, aldiz beraprintzipalen eskilara igotzen ari zelarik. Plazerizan zuen haur baten gisa ate zabal tapizatuakbere behatzaz bultzatzen; bularra betean arnas-tu zuen barnebideetako usain hautseztatua, eta,bere palkoan eseri zenean, dukesa baten aisata-sunez lerdendu zuen gerria.

Aretoa betetzen hasia zen, prismatikoak ate-ratzen zituzten beren xixkuetatik, eta abona-tuak, urrunetik elkar hautemanez, elkarri agurkaari ziren. Salmenten kezketatik arte ederretanatseden hartzera zetozen; baina negozioakahaztu gabetanik, artean ere algodoiaz, lauro-geita bost gradutako alkoholaz edo indigoazmintzo ziren. Han ikusten ziren zaharren buruak,espresiogabeak eta baketsuak, eta zeinak, ilezeta larrantzez zurizka, berunezko gandu batezhistutako zilarrezko dominak baitziruditen.Gazte galantak etsarian hanpurutzen ziren,beren maripulixaren irekiduran korbata arroxaedo berde-sagarra hedaturik; eta madame

Page 467: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bovaryk miretsi egiten zituen goitik, urrezko hel-dulekudun eskumakiletan beren eskularruhorien ahur atezutua tinkatzen.

Horretan, orkestako kandelak piztu ziren;argiarmiarma jaitsi zen sabaitik, bere kristal-aldexken leinuruarekin sosteko alaitasuna areto-an isuriaz; gero musikariak sartu ziren bata bes-tearen ondoren, eta hasieran xaribari luze batizan zen, baxuak burrundaka, arrabitak kirrinka,turutak tronpetaka, txilibistak eta txirulak txioka.Baina hiru kolpe entzun ziren eszenan; tinbalenarrada bat hasi zen, kobrezko instrumentuekerrepikatu zituzten akordeak, eta oihalak, altxa-tuz, paisaia bat utzi zuen agerian.

Baso bateko bidegurutze bat zen, iturri bate-kin, ezkerretan, haritz batek gerizpeturik. Herri-tarrak eta jaunak, burusia lepoan, ehiza-kantubat ari ziren guztiak batera kantatzen; gero kapi-tain bat azaldu zen gaitzaren aingeruari deikabere bi besoak zerurantz jasorik; beste bat ager-tu zen; joan ziren, eta ehiztariek berriro ekin zio-ten.

Berriro bere gaztaroko irakurketetan kausi-tzen zen, Walter Scottenean bete-betean. Entzu-

Page 468: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ten ari zela iruditzen zitzaion, lainotan barrena,kornamusa eskoziarren doinua txilarretan erre-pikatzen. Bestalde, nobelaren oroipenak libretto-aren ulerpena errazten zionez, esaldirik esaldijarraitzen zuen joko nahasia, anartean burura-tzen zitzaizkion pentsamendu atxikiezinak musi-karen burrunbapean berehalakoan barreiatzenzirelarik. Melodien kulunketan nagitzen zen etabere burua sentitzen zuen dardarikatzen bereizate osoaz, arrabiten arkuak bere nerbioetanbarrena pasiatuko balira bezala. Ez zeukan askibegi betesteko jantziak, apainduriak, pertso-naiak, oinez ibiltzean ikara egiten zuten zuhaitzpintatuak, eta balusazko bukozapiak, longainak,ezpatak, beste mundu bateko eguratsean beza-la harmonian higitzen ziren irudikapen haiekguztiak. Baina emakume gazte bat aurreratu zenpoltsa bat jaurtikiaz zaldizko berde bati. Bakarrikgeratu zen, eta orduan txilibista bat entzun zenzeinak iturriaren murmurioa bezala edo txoria-ren txirulia bezala egiten baitzuen. Ahaire bihoz-tunez ekin zion Luciek sol nagusiko bere kabati-nari; maitasunez arrenkuratzen zen, hegoakeskatzen zituen. Emmak, era berean, nahi izan-

Page 469: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

go zukeen, bizitzari ihesiaz, besarkada bateanhegaztatu. Bat-batean, Edgar Lagardy azalduzen.

Hegoaldeko arraza sutsuei marmolen maies-tatetik zertxobait ematen dien zurbiltasun dir-daitsu horietakoa zeukan. Bere soin indartsuakolore nabarreko gerrontze batean hertsaturikzuen; sastakai txiki zizelatu bat zuen tapakaezkerreko iztar gainean, eta nagiduraz erresta-tzen zituen begiradak bere ertz zuriak azalduz.Ziotenez, arrats batez Miarritzeko hondartzan,non txalupak istinkatzen baitzituen, haren kan-tua entzutean, printzesa poloniar bat hartaz mai-temindu omen zen. Harengatik bere sosak sun-tsitu zituen. Mutilak bertan behera utzi zuenbeste emakume batzuen amoreagatik, eta aipusentimental honek bere ospe artistikorako serbi-tu baino ez zuen egiten. Komeriante diplomatikohonek artera ere hartzen zuen karteletan esaldipoetikoren bat beti ere labainarazteko bere per-tsonaren lilurari eta bere arimaren sentiberata-sunari buruz. Ahots ederra, zentzutasun asalda-kaitza, tenperamentua gehiago inteligentziabaino, enfasia gehiago lirismoa baino, hauek

Page 470: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ziren, berritsu-natura miresgarri haren goratzeaburutzen zurenak, zeinak bai baitzeukan ilemoz-kinetik eta toreadoretik zerbait.

Lehen eszena orduko sutarazi zuen jendea.Lucie bere besoetan estutzen zuen, uzten zuen,itzultzen zen, etsiturik zirudien: haserre-brasta-koak zituen, gero hondargabeko samurdurazkokarranka elegiakoak, eta notak han jalgitzenziren bere lepo biluzitik, zotinez eta musuz bete-rik. Emma makurtu egiten zen hura ikusteko,bere palkoko balusa bere azkazalez hatzamar-tuz. Bihotza betetzen zuen heiagora melodiatsuhaiez zeinak lerratzen baitziren kontrabaxuenlaguntzaz, itsasoan galdutakoen garrasiak ekai-tzaren abarrots artean bezala. Hiltzeko zorianedukia zuten horditasun era herstura haiek guz-tiak kausitzen zituen. Kantoresaren ahotsa ezzitzaion iruditzen bere kontzientziaren oihartzu-na baino zenik, eta liluratzen zuen ilusio huraberaren bizitzako zertxobait. Baina munduaninork ez zuen halako maitasunaz maitatu. Harkez zuen Edgarek bezala negar egiten, azkenekoarratsean, ilargi argitan, elkarri esaten ziote-nean: «Bihar arte; bihar arte!...». Aretoa leher-

Page 471: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzear zegoen gorahotsen artean; berriro ekin zio-ten ‘strette’ osoari; maitaleak beren hilobikoloreez mintzo ziren, zin-hitzez, erbesteratzeaz,halabeharraz, itxaropenez, eta, azken agurrajaurti zutenean, Emmak garrasi zorrotz bat botazuen, azken akordeen dardarizoarekin nahastuzelarik.

— Zergatik du ordea jaun hori jazarrika? gal-detu zuen Bovaryk.

— Ez gizona, erantzun zuen Emmak; bereamorantea da.

— Alabaina bere familiaren gain mendekuhartzea zin egiten du, eta aldiz besteak, lehen-txeago etorri denak, esaten zuen: «Nik Luciemaite dut, eta berak maite nauela uste dut».Bestalde, bere aitarekin joan da, besoa besoan.Zeren hain zuzen bere aita da, ez al da hala,bere kapeluan oilar-luma bat daraman txiki itsu-si hori?

Emmaren esplikazioak gorabehera, Gilbertekbere nagusi Ashtoni bere zimarku nazkagarriakazaltzen dizkion duo errezitatuaz gero, Charle-sek, Lucie atzipetu bide duen ezkontitz-eraztunfaltsoa ikusirik, Edgardek igorritako maitasun-

Page 472: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

oroikarri bat zela pentsatu zuen. Aitortzen zuen,bestalde, istorioa ez zuela ulertzen, —musikarenerruz— asko nahastatzen baitzituen hitzak.

— Zer axola du? esan zion Emmak; zaude isi-lik!

— Baina niri ordea, berriro Charlesek harensorbalda gainera makurturik, jakinaren gaineanegotea gustatzen baitzait, hori badakizu.

— Zaude isilik! ixo! esan zuen Emmak erne-gaturik.

Lucie aurreratu zen, bere emakumeek erdisostengaturik, laranja-lorezko koroa bat ada-tsean, eta bere soinekoaren saten zuria bainozurikailago. Emma bere ezkontzako egunaz oroi-tzen zen; eta han berrikusten zuen bere burua,galsoroen erdian, bidexkan barrena, elizarantzzihoazenean. Eta berak ordea zergatik ez zuen,honek bezala, jarki, erregutu? Bera, aitzitik,pozik zegoen, zein hondaletan amiltzen ari zenohartu gabe. Ah! baldin eta, bere edertasunarenfreskuran, ezkontzako lohiduren eta adulteriokodesilusioaren aurrez, bere bizitza bihotz handitinko baten baitan ipini ahal izan balu, orduanbertutea, txera, irritsak eta betebeharra batera-

Page 473: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

turik, inoiz ez zatekeen jaitsiko dohatasun haingorenetik. Baina zorion hura, zalantzarik gabe,nahikunde ororen etsipenerako asmaturikogezur bat zen. Berak orain ezagutzen zuen gri-nen txikitasuna, zeina arteak bapikatzen bai-tzuen. Beraz hartatik bere pentsamendua alden-tzen saiatuz, Emmak bere oinazeen errepikapenhonetan begien atseginerako fantasia plastikobat baino gehiago ez ikustea nahi zuen, etaberekiko irribarre ere egiten zuen kupida erdei-nari batez, non eta antzokiaren zokoan, balusaz-ko ateoihalen pean, longain beltz batez gizon batazaldu zenean.

Espainol erako bere kapelu handia, egin zuenaieru batean erori zen; eta berehala instrumen-tuek eta kantariek seikoari ekin zioten. Edgarek,haserrebiziz pindarka, beste guztiak menpera-tzen zituen bere ahots zoliagoaz; Ashtonek notalodiagotan axut gizahiltzaileak jaurtikitzen ziz-kion; Luciek bere auhen zorrotza botatzen zuen;Arthurek aparte modulatzen zituen doinu ertai-nak, eta ministroaren baxu-ahotsak organobaten gisa burrunbatzen zuen, bitartean emaku-meen ahotsek, haren hitzak errepikatuz, koruan

Page 474: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ekiten ziotelarik, zoragarri. Guztiak errenkadaberdinean zeuden imintzioka; eta amorrua, men-dekua, jelosia, izularria, urrikalmendua eta txun-didura aldi berean jalgitzen ziren haien aho erdi-rekietatik. Amurus laidotuak bere ezpata biluzia-ri eragiten zion: bere iduneko farfaila brastadakaaltxatzen zen, bere bularraren mugimenduenarabera, eta eskuinalderantz eta ezkerralderantzzebilen, urrats handika, orkatiletan lasatzenziren bere bota bigunetako ezproin gorrizteioholzolaren kontra zarata eraginez. Amodioagortezina eduki behar zuen nonbait, pentsatzenzuen Emmak, halako jario oparoak jendetzaren-gana isurtzeko. Bere erdeinu-gurari guztiak sun-tsitzen ziren mendean hartzen zuen antzerki-pertsonaiaren poesiaren pean, eta, pertsonaia-ren lilurak gizonarengana lerraturik, haren bizi-tza irudikatzen saiatu zen, bizitza durundatsuhura, bikaina, apartekoa, berak eraman ahalizango zukeena horratio, baldin eta halabeha-rrak nahi izan balu. Elkar ezagutuko zuketen,elkar maiteko zuketen! Harekin, Europako erre-suma guztietan barrena, hiribururik hiriburubidaiatuko zukeen, haren nekeen eta haren

Page 475: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

harrotasunaren partaide, hari botatzen zizkiotenloreak bilduz, haren jantziak berak brodatuz;gero, arratsero, palko bateko zokoan, urrezkozurkaiztun hesi baten atzean, berak jasoko zituz-keen, ahozabalik, berarentzat baino kantatukoez zukeen arima haren jaulkipenak; eszenatoki-rik, jokatzen ari zen bitartean, berari begiratukoziokeen! Baina zoraldi batek harrapatu zuen:berari begira zegoen, ziur! Haren besoetara jaus-teko gogoa izan zuen haren indarrean babeste-ra, maitasunaren beraren haragipenean bezala,eta hari esateko, oihukatzeko gogoa: «Har naza-zu, eraman nazazu, goazen! Zuretzat, zuretzat!aire sugar guztiak eta nire amets guztiak!».

Oihala jaitsi zen.Gasaren usaina hats-bafadekin nahasten

zen; haizemaileen haizeak are itogarriago bihur-tzen zuen eguratsa. Emmak irten nahi izan zuen;korridoreak jendez gainezka zeuden, eta berrirobere besaulkian erori zen pilpiraz hatsankaturik.Charles, zorabiatzen ikusteko beldur, kantinarajoan zen korrika baso bat arbendoluraren bila.

Nahiko lan izan zuen bere tokira itzultzen;zeren, bere eskuetan helduta zuen basoa medio,

Page 476: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ukondoetan jotzen baitzuten urrats bakoitzeko,eta hiru laurden isuri ere egin zuen mahukamotzetako emakume Rouendar baten bizkar gai-nean, zeinak, likido hotza gultzurrunetan beherajarioan sentiturik, pauma-garrasiak bota baitzi-tuen, hil balute bezala. Bere senarra, irule bat,traketsaren kontra asaldatu zen; eta, emazteakbere musuzapiaz gerezi-koloreko tafetanezkobere soineko ederrean orbanak xukatzen zituenbitarrean, senarrak kalte-galera, gastu, ordainhitzak marmarkatzen zituen tonu zakarrez. Noiz-baitekoan, Charles iritsi zen bere emaztearenalbora, eta hatsalbo esan ondoren:

— Uste nuen bertan geratuko nintzela, alafe-de! Zer nolako jendetza!... jendearen emana!...

Erantsi zuen:— Ea asmatzen duzun norekin topo egin

dudan han goian. Monsieur Leon!— Leon?— Berbera! Zu agurtzera etortzekotan da.Eta, hitz hauek bukatzen ari zela, Yonvilleko

urgazle-ohia sartu zen palkoan.Eta aitonen-semeren ganoraz luzatu zuen

eskua; eta madame Bovaryk oharkabean aurre-

Page 477: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ratu zuen berea, eskierki borondate bortitzagobaten erakarpenari obedituz. Hosto berdeen gai-nera euria ari zuen udaberriko arrats harez gerosentitu gabe zuen, leihoaren ondoan zutik elka-rri agur esan ziotenez gero. Baina, segituan,egoeraren moduzkotasunaz oharturik, bere oroi-tzapenen zurrundura hura eginahaleko bateanastindu zuen eta esaldi arin batzuk zezelkatzenhasi zen.

— Ah! arratsaldeon... Nolaz! zu hemen?— Ixo! egin zuen ahots batek etsaritik deia-

dar, zeren hirugarren ekitaldia hasten ari bai-tzen.

— Rouenen zaude beraz?— Bai.— Noiztik?— Kalera! kalera!Jendea berenganantz jiratzen zen; isildu egin

ziren.Baina, momentu hartatik hasita, Emmak ez

zuen gehiago entzun; eta gonbidatuen korua,Ashton eta bere sehiaren eszena, re nagusianduo bikaina, dena urruntasunean iragan zenbere baitan, instrumentuak ozentasunez eskasa-

Page 478: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

goak eta pertsonaiak gibelatuagoak bilakatuizan balira bezala: botikarioareneko karta jokal-diez oroitzen zen, eta inudearen etxerako ibilal-diaz, pendizpeko irakursaioez, eta sutondokohitzaspertuez biak elkarrekin, maitasun gaixohartaz hain barea eta hain luzea, hain zuhurra,hain samurra, eta berak halere ahantzia zuena.Zergatik itzuli zen? Zein mentura-konbinaziokkokatzen zuen berriro bere bizitzan? Bere atzeanzegoen, bizkarra trenkaduraren kontra tinkatu-rik; eta, aldian behin, bere baitan dardari senti-tzen zen, adatsera jaisten zitzaion haren sudu-rren arnas epelaren pean.

— Laket al duzu han? esan zion Leonek beregainean makurturik hain hurbil non bibotearenpuntaz masaila ferekatu baitzion. Emmak eran-tzun zuen soraioki:

— Oh! ene ba, ez! ez asko.Orduan antzokitik irtetea proposatu zuen,

elatua hartzera norabait joateko.— Ah! oraindik ez! gera gaitezen! esan zuen

Bovaryk. Emakumeak adatsa solte du: tragikoaizango dela esango nuke.

Page 479: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Baina zoramenaren eszena Emmari ezzitzaion fitsik interesatzen, eta kantoresarenjokamoldea bapikatua iruditu zitzaion.

— Bortitzegi egiten du garrasi, esan zuenEmmak, entzuten ari zen Charlesengana itzuli-rik.

— Bai... agian... apur bat, ihardetsi zuen,bere plazeraren sanotasunaren eta bere emaz-tearen aburuekiko zuen begirunearen arteanezin erabakirik.

Gero Leonek esan zuen hats-beheraka:— Zer bero egiten duen...— Jasan ezinekoa! egia da.— Gaitziturik al zaude? galdetu zuen

Bovaryk.— Bai, itotzeko zorian: goazen.Monsieur Leonek leunkiro ipini zion bere sor-

balden gainean farfailazko bere txal luzea, etahirurak portu gainean esertzera joan ziren, haizezabalean, kafetegi bateko leihartzaren aurrean.Lehenik gaixoaldiaz mintzatu ziren, nahiz etaEmmak hitza moztu aldian-aldian Charlesi, mon-sieur Leon aspertzeko beldurrez, damak berakzioenez. Leonek kontatu zien, bi urte pasatzera

Page 480: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zetorrela Rouenera garrantzi handiko estudiobatean, eginkizunei gogor ekiteko helburuz,hauek desberdinak baitziren Normandian Pari-sen erabiltzen zituztenen aldean. Gero Berthezgaldetu zuen, Homais familiaz, Lefrançois atso-az; eta, senarraren aurrean, elkarri esateko bes-terik ezer ez zeukatenez, berehala itzali zenelkarrizketa.

Ikuskaritik irten ziren batzuk espaloian pasa-tu ziren, ahopean nahiz eztarria betean kanta-tuz: O bel ange, ma Lucie! Orduan Leon, zaletua-rena egiteko, musikari buruz hitz egiten hasizen. Ikusiak zituen Tamburini, Rubini, Persiani,Grisi; eta haien aldean, Lagardyk, bere deiada-rrak gorabehera, ez zuen tutik balio.

— Alabaina, iharduki zuen Charlesek bereron-izozkiari aminika hozka eginez, azkenekoekitaldian zeharo miragarria dela diote behin-tzat; lastima da bukaera baino lehen aldeginizana, zeren hasia bainintzen gustua hartzen.

— Nolanahi ere, berriro urgazleak, besteemanaldi bat laster izatekotan da.

Charlesek erantzun zuen, biharamuneanberean bazihoazela.

Page 481: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Nolaz eta, erantsi zuen bere emaztearen-gana itzulirik, zuk bakarrik geratu nahi ez badu-zu behintzat, nire kuttun horrek.

Eta, bere esperantzari eskaintzen zitzaionustekabeko aukera honen aurrean maliobraaldatuz, Lagardyren azken puskari buruzko lau-dorioari ekin zion gizon gazteak. Hura apartekoazen, sekulakoa! Orduan Charlesek erautsi zuen:

— Igandean etorriko zara. Ea ba, delibera zai-tez! oker zaude, baldin eta horrek on egitendizula pittin bat bederen sentitzen baduzu.

Bitarte horretan mahaiak, inguruan, hustenari ziren; zerbitzari bat etorri zen sotilki berenondoan paratzera; Charlesek, ulertu baitzuen,bere poltsa atera zuen; urgazleak besotik eutsizion, eta ez zitzaion ahaztu ere noski, beste bitxanpon zuri gehiago uztea, marmolaren kontratxintxin-hotsa atera arazi zielarik.

— Haserre nago, benetan, marmaratu zuenBovaryk, zuk diru hori...

Besteak keinu erdeinati bat egin zuen txerazbeterik, eta, bere kapelua hartuz:

— Konforme beraz, ez da hala? bihar seietan.

Page 482: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Charlesek errepikatu zuen beste behin ere,berak ezin zezakeela luzaroago kanpoan geratu;baina ezerk ez zion eragozten Emmari...

— Bai baina..., zezelkatu zuen damak irriba-rre bitxi batekin, nik ez dakit ba...

— Begira! pentsatuko duzu, ikusiko dugu,gauak aholkua dakar...

Gero Leoni, beraiekin baitzihoan:— Orain berriz ere gure alderdi hauetan zai-

tugunez, etorriko zara, hala espero dut behin-tzat, aldian behin afaria eskatzera, ez?

Urgazleak baietsi zuen ez zuela huts egingo,bestalde Yonvillera joan beharrean baitzegoenbere estudioko gorabehera baterako. Eta Saint-Herbland pasabidearen aurrean banandu ziren,katedralean hamaika t’erdiak jotzen ari zirenmomentuan.

Page 483: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

HIRUGARREN PARTEA

Page 484: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—I—Monsieur Leonek, bere zuzenbide-ikasketak

egiten zituen bitartean, dexente usutua zuen LaChaumière, non lortu baitzuen arrakasta politikfranko, planta dotorea kausitzen zioten jostun-txoen artean. Ikasleetarik zintzoena zen. Ilea ezzeraman luzeegi ezta motzegi ere, hilaren lehe-nengoan ez zuen jaten bere hiruhilabetetarakodirua, eta irakasleekin harreman onetan man-tentzen zen. Gehiegikeriak egiteari dagokio-nean, horretatik beti aldendu izan zen, hainbatuzkurreriagatik nola findadeagatik.

Sarritan, bere gelan irakurtzen geratzenzenean, edota arratsean Luxembourgeko ezkienpean eserita, bere Kodea lurrera erortzen uztenzuen, eta Emmaren oroitzapena etortzenzitzaion. Baina, poliki-poliki, sentimendu huraahuldu egin zen, eta beste irrits batzuk pilatuzitzaizkion gainean, nahiz eta hauetan barrenahark irauten segi; zeren Leonek ez baitzuen itxa-ropen oro galtzen, eta hartan bazegoen beraren-tzat nolabaiteko promesa bat etorkizunean

Page 485: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

kulunka, nola fantasiazko hosto arteren bateanurrezko fruitu bat dilingo.

Gero, hiru urtetako ausentziaren ondorenberriro ikustean, bere grina berpiztu egin zen.Deliberatu beharrean zegoen azken finean, pen-tsatzen zuen, hura bere egin nahi izatera. Bestal-de, bere herabetasuna higaturik zegoen zenbaitlagunarte eroxkoren harremanetan, eta berriroprobintziara zetorren, boulevardeko asfaltoa ointxarolatuez istikatzen ez zuen edonor mespre-txatuz.

Hegalunez jantzitako dama paristar batenondoan, doktore ospetsu, pertsonaia kondekora-tu eta kotxedun baten sala handian, urgazlegizaixoak, dudarik gabe, dardar egingo zukeenhaur baten gisa; baina hemen, Rouenen, portugainean, mediku txastar haren emaztearenaurrean, aiseki sentitzen zen, aldez aurretik ziurlilura eragingo zuela. Zentzutasuna, pausatzenden ingurunearen baitan datza: bastardean ezda hitz egiten laugarren oinean bezala, eta ema-kume aberatsak badirudi bere inguruan dituela,bere bertutea zaintzeko, bere banku-bilete guz-

Page 486: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tiak, koraza baten gisa, bere gorontzearen forra-duran.

Bezpera arratsean, monsieur eta madameBovaryrengandik banantzean, Leon, urrunetik,jarraiki egin zitzaien kalean; gero, Croix Rouge-ngelditu zirela ikusirik, orpoak jiratu eta plan bathausnartzen iragana zuen gau osoa.

Biharamunean beraz, bostak aldera, ostatukosukaldean sartu zen, eztarria hertsaturik, masai-lak beluri, eta ezerk atzerarazten ez duen kolda-rren delibero horrekin.

— Monsieur ez dago, erantzun zuen sehibatek.

Hori asturu onekoa iruditu zitzaion. Igo zen.Emma ez zen urduritu hura sartzean; aitzitik,

desenkusatu egin zen, ostatu non hartua zutenesatea ahantzi izanagatik.

— Oh! asmatu egin dut, hasi zen Leon.— Nola?Saiatu zen azaltzen halabeharrak gidatu

zuela harengana, instintu batek. Emma irribarrezhasi zen, eta berehala, bere lelokeria konpontze-ko, Leonek kontatu zuen, goiz osoa pasatu zuela

Page 487: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bata bestearen ondoren hiriko hotel guztietanbila.

— Geratzea erabaki duzu beraz? erantsizuen.

— Bai, esan zuen Emmak, eta gaizki egin dut.Gauzatu ezineko plazereetara ez da ohitu behar,norberaren inguruan hainbeste eskakizun dago-enean...

— Oh! pentsatzen dut, bai...— Ba, ez, zu ez baitzara emakumea.Baina, gizonek ere bazeuzkaten beren penak,

eta gogoeta filosofikoetan barrena abiatu zenelkarrizketa. Emma luze aritu zen txera lurtarrenmiseriaz eta bihotza zokoraturik egoten denbetiereko isolamenduaz.

Bere burua baliaraztearren, edo bereari era-giten zion malenkonia haren imitazio inuxentebatengatik, gizon gazteak deklaratu zuen, bereikasketa-denbora osoan izugarri aspertu zela.Auzilanak ernegarazi egiten zuen, beste bokaziobatzuk erakartzen zuten eta bere ama etengabeari zitzaion, gutun bakoitzean, tormentu ematen.Zeren gero eta gehiago zehazten baitzituztenberen atsekabearen arrazoiak, bakoitza, hitz

Page 488: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

egin ala, gero eta areagoko konfidentzia hone-tan pixka bat buruberotuz. Baina batzuetan gel-ditu egiten ziren beren ideiaren azalpen osoarenaurrez aurre, eta orduan halere hura adierazikozukeen esaldi bat bururatzen saiatzen ziren.Emmak ez zuen ez aitortu beste batenganakobere irritsa; gizonak ez zuen esan ahantzia zue-nik.

Agian jadanik ez zituen gogoan dantza ondo-ko afariak, zenbait bargastarekin; eta dama ezzen oroitzen dudarik gabe garai bateko elkarki-zunez, goizez belar artean bere amorantearengaztelurantz korrika joaten zenekoez. Hirikozaratak abantzu ez ziren heltzen beraiengana;eta gelak txikia zirudien, beren bakardadea areestuagotzeko aproposa. Emmak, bonbasizkotxabusina batez jantzirik, besalki zaharraren biz-karraren kontra pausatzen zuen bere mototsa;hormako paper horiak urrezko hondo bat bezalaegiten zuen bere atzean: eta bere buru biluziaispiluan errepikatzen zen, bere arroil zuriaerdian, eta bere belarrien gangaila adatsen azpi-tik agerian zuela.

Page 489: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Baina, barkatu, esan zuen Emmak, oker arinaiz! nire betiko kexuekin aspertu egiten zaitut!

— Ez, inolaz ere! inolaz ere!— Jakingo bazenu nik amestu izan nuen guz-

tia! zioen damak, malko bat biribilkatzen zutenbere begi ederrak sabaira altxatuz.

— Eta neuk ere! Oh! ederki sufritu dut! Sarri-tan, irteten nintzen, joaten nintzen, errestatzennintzen kaietan barrena, jendetzaren zarataartean zorabiaturik, jazartzen ninduen obsesioaezin hastandurik. Bazen boulebardean, estanpa-saltzaile batenean, Musa bat irudikatzen zuengrabatu italiar bat. Tunikaz jantzita dago, etailargiari begira ari da, bere adats soltean mioso-tis batzuekin. Zer edo zerk hara bultzatzen nin-duen taigabe; ordu osoak egin izan ditut han.

Gero, ahots ikaratsu batez:— Zure antza zuen piska bat.Madame Bovaryk burua jiratu zuen, bere bai-

tatik jalgitzen sentitzen zuen irribarre jarkiezinabere ezpainetan hark ikus ez zezan.

— Sarritan, berriro Leonek, idazten nizkizungutunak eta gero urratu egiten nituen.

Page 490: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emmak ez zuen erantzun. Leonek jarraituzuen:

— Batzuetan bururatzen zitzaidan, mentura-ren batek ekarriko zintuela. Kausitu uste izanzaitut kale ertzetan: zurearen antzeko txal bat,belo bat atetik zabuntzen zitzaien lando guztienatzetik joaten nintzen korrika.

Emmak erabakita zirudien hari hitz egitenuztera moztu gabe. Besoak gurutzatu eta aurpe-gia apaldurik, bere oskierresten bigitxinari begi-ratzen zion, eta bere oineko behatzez, tarteka,mugimendu txikiak eragiten zituen haien sate-nean.

Halere, hasperendu zuen:— Dagoen deitoragarriena da, nik bezala

alferrikako bizialdia errestatzea, ez al da hala?Gure oinazeak norbaitentzat baliagarri gerta bal-din balitez, sakrifizioaz pentsatzean kontsolatu-ko ginateke!

Bertutea, betebeharra eta, isileko inmolazio-ak goraipatzen hasi zen gizona, berak ere aseezin zuen sinestezineko sakrifizio-beharra zeuka-larik.

Page 491: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Biziki maiteko nuke, esan zuen Emmak,ospitaletako monja izatea.

— Horra! ihardetsi zuen Leonek, gizonek ezdaukate horrelako eginkizun saindurik, eta nik ezdut inon ikusten inolako ofiziorik..., agian medi-kuarena izan ezik behintzat...

Bere sorbalden altxatu-begi batez, Emmakmoztu egin zuen bere gaixoaldiaz arrenkuratze-ko, hiltzeko zorian egona baitzen; lastima! jada-nik ez zukeen gehiago sufrituko. Leon berehalazen hilobiko jabalduraren gura, eta gainera,arrats batez, bere testamentua idatzi ere eginzuen, Emmak emanda zeukan balusa-mendelez-ko oin-estalki eder hartan bilduta ehortz zezatengomendatuz; zeren horrela izan bailitza nahiizango baitzuketen, batak bai besteak orainberen iraganeko bizitza egokitzen zioten idealbat moldatzen zutelarik. Bestalde mintzoa, sen-timenduak beti ere luzeagotzen dituen xaflagai-lu bat da.

Baina oin-estalkiaren asmakari hari buruz:— Zergatik ordea? galdetu zuen Emmak.— Zergatik?Zalantzan zegoen.

Page 492: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Biziki maite izan zaitudalako!Eta, oztopoa gainditu izanagatik bere burua

txalotuz, Leonek, betertzez, haren fisionomiazelatatu zuen.

Zerua bezala izan zen, haize-bolada batekhodeiak ohiltzen dituenean. Goibeltzen zituenpentsamendu tristeren mordoak haren begi urdi-netatik erretiran zirudien; haren aurpegi osoakdistiratu zuen.

Gizona zain zegoen. Azkenean erantzunzuen:

— Betidanik izan dut susmoa...Orduan, elkarri kontatu zizkioten bizitza

urrun hartako gertakari txikiak, zeinaren plaze-rak eta malenkoniak, hitz bakar batean, laburbil-du berriak baitzituzten. Leon aihen xurizkosehaskaz oroitzen zen, Emmak jazten zituen soi-nekoez, haren gelako altzariez, haren etxeosoaz.

— Eta gure kaktus gaixoak, non dira?— Hotzak hil ditu joan den neguan.— Ah! Zenbat pentsatzen nuen haietaz, ez

dakizu! Garai hartan bezalaxe ikusten nituensarritan, eguzkiak, udako goizetan, leihosarean

Page 493: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ematen zuenean bezala... eta zure bi beso bilu-ziak loreen artean pasatzen hautematen nitue-nean.

— Lagun gaixoa! esan zuen Emmak harieskua luzatuz.

Leonek, laster asko, bertan itsatsi zituen bereezpainak. Gero, zabal-zabal arnasa hartu ondo-ren:

— Zu niretzat garai hartan zinen, nire bizitzaarrobatzen zuen nik ez dakit zen indar ulertezin.Behin batez, esate baterako, joan nintzen zureetxera; baina zuk ez duzu gogoan izango, duda-rik gabe.

— Bai, esan zion. Jarraizazu.— Zu behean zinen, eskaratz-aitzinean, irte-

teko prest, azkeneko eskilara-mailan; — gaineralore txiki urdindun ginbaila zenuen; eta, zurealdetik inolako gonbiterik gabe, neure damu etaguzti ere, lagundu egin nizun. Baina unetik uneraordea, neure tentelkeriaren kontzientzia argia-goa neukan, eta bidean aurrera zure alboansegitzen nuen, zuri jarraitzera erabat ausartugabe, eta zuregandik aldendu nahi ezik. Dendabatean sartzen zinenean, ni kalean geratzen nin-

Page 494: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzen, leiarretatik begiratzen nizun zure eskula-rruak erantzi eta salmahaian dirua kontatzen.Ondoren, madame Tuvachenean jo zenuen atea,ireki zizuten, eta ni hantxe geratu nintzen ergelbaten gisa, zure atzean gainera etorri zen atehandi astunaren aurrean.

Madame Bovary, hari entzunez, hain zaharraizateaz harritzen zen; azaltzen ari ziren gauzahauek guztiek bere bizialdia luzeagotzen zutelairuditzen zitzaion; horrek neurgabetza sentimen-talak bezala gauzatzen zituen non lekuratzenbaitzen bera; eta tarteka esaten zuen, ahopeaneta betazalak erdi itxirik:

— Bai, egia da!... egia da!... egia da...Zortziak jotzen entzun zituzten Beauvoisine

auzoko erloju desberdinetan, pentsio-etxez, eli-zaz eta jauregi abandonatuz beterik baitago.Jada ez ziren mintzo; baina, elkarri begira, xuxur-la bat sentitzen zuten beren buruetan, berenbetsein tinkoetatik gauza doinutsuren batekelkarrengana aldegin izan balu bezala. Orduan-txe elkartuak zituzten eskuak; eta iragana, etor-kizuna, oroipenak eta ametsak, dena nahasirikkausitzen zen estasi hartako eztitasunean. Gaua

Page 495: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

usutzen ari zen horma gainetan, non distiratzenbaitzuten artean, ilunkaran erdi galdurik, lauestanparen kolore lodiek Tour de Nesle-ko laupasarte irudikatuz, oinean izkiribu bat zutela,espainolez eta frantsesez. Gilotinazko leihotik,zeru beltzeko ertz bat ikusten zen, bi teilatuzorrotzen artean.

Komoda gaineko bi kandela piztera altxatuzen Emma, gero berriro esertzera etorri zen.

— Horra ba!... esan zuen Leonek.— Horra ba!... erantzun zuen damak.Eta gizona bila ari zen, etendako elkarrizketa

berriro nola bideratuko, Emmak esan zionean:— Zergatik ez ote dit, gaurdaino, inork horre-

lako sentimendurik inoiz adierazi?Urgazleak oihukatu zuen ezen natura idealak

zailak zirela ulertzen. Berak, lehen begiradaorduko maite izan zuela; eta etsitu egiten zenpentsatzean edukiko zuketen zorionean baldineta, zoriaren mesede bat medio, elkar lehenagokausitu izanik, bata besteari askaezineko eranlotu izan balira.

— Hortaz pentsatu izan dut noiz edo behin,esan zuen Emmak.

Page 496: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Zer nolako ametsa! ahapeka Leonek.Eta haren gerriko zuri luzearen mendel urdi-

na leunkiro haztatuz, erantsi zuen:— Nork eragozten digu berriro hastea?...— Ez, lagun, erantzun zuen Emmak. Ni zaha-

rregia naiz... zu gazteegia zara..., ahantzi naza-zu! Beste batzuek maitatuko zaituzte..., maitatu-ko dituzu.

— Ez zu bezala! oihukatu zuen.— Haurra zara gero! Ea, izan gaitezen zuhu-

rrak! halaxe nahi dut!Eta beren maitasunaren ezintasunak azaldu

zizkion, eta mantendu beharrean zeudela, lehe-nago bezala, senide-adiskidantza baten hein soi-letan.

Serioski mintzo al zen horrela? Dudarik gabeEmmak ez zekien ezer bere buruaz, amainuarenxarmak eta hartatik bere burua defendatu beha-rrak zeharo arazoturik; eta, begirada samurbatez gizon gaztea beretsiz, emekiro hastantzenzituen haren esku ikaratiek entseiatzen zituztenfereka herabetiak.

— Ah! barkatu, esan zuen gizonak atzera egi-nez.

Page 497: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta Emma, izularri lainotsu batek harrapatuzuen, herabe honen aurrez aurre, arriskutsuagoahau berarentzat, besoak zabalik hurbiltzenzitzaioneko Rodolpheren ausartzia baino. Sekulaez zitzaion iruditu hain eder beste gizonik inor.Xalotasun ezti bat jaulkitzen zitzaion haren jarre-rari. Makotzen ziren betile luze finak beheratzenzituen. Haren masaila, epidermi leuna, bere per-tsonaren irritsez gorritzen zen —pentsatzenzuen Emmak— eta bere ezpainak hartara era-mateko gogo gaindituezina sentitzen zuen.Orduan, ordua begiratzeko bezala erlojurantzmakurturik:

— Zer berandu den, ene Jainkoa! esan zuenEmmak. Hau hizjarioa guk daukaguna!

Gizonak ulertu zuen zeharresana eta berekapeluaren bila abiatu zen.

— Ikuskaria ere ahaztu egin zait! Eta propiohorretarako utzi nauen Bovary gizajoa! MonsieurLormauxek, rue Grand-Pontekoak, eraman beharninduen bere emaztearekin.

Eta parada galdua zen, zeren biharamuneanbertan baitzihoan.

— Benetan? zioen Leonek.

Page 498: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Bai.— Alabaina beharrezkoa dut zu berriz ikus-

tea, hasi zen Leon, zuri esan beharra neukan...— Zer?— Gauza bat... larria, seriosa. Eh! ez, gaine-

ra, ez zara joango, ez da posible! Jakingo baze-nu... Entzuidazu... ez al didazu ba ulertu? ezduzu beraz igarri?...

— Halere ederki hitz egiten duzu ba, esanzuen Emmak

— Ah! txantetan! Aski da, aski da! Egizu,errukiz, berriro ikus zaitzadan..., behin..., behinbakarrik.

— Ea ba! ...Emma gelditu egin zen; gero, damuturik

bezala:— Oh! hemen ez!— Nahi duzun lekuan.— Nahi al duzu...Gogoetan zirudien, eta, tonu motz batean:— Bihar, hamaiketan, katedralean.— Han izango naiz! oihukatu zuen Leonek

damaren eskuak atxikiz, eta hark erretiratu eginzituen.

Page 499: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta, biak zutik aurkitzen zirenez, gizonadamaren atzean eta Emma burua apaldurik,Leon haren leporantz makurtu zen eta luzemusukatu zuen garondoan.

— Baina zoratuta zaude! ah! zoratuta zaude!zioen Emmak barretxiki ozenen artean, musuakugaltzen ziren bitartean.

Horretan, haren sorbalda gainetik burua luza-tuz, haren begien baietzaren bila zirudien Leo-nek. Haiek bere gainera jausi zitzaizkion, maies-tate izoztu batez beterik.

Leonek hiru pauso egin zituen atzeraka, irte-teko. Atalazean geratu zen. Gero ahots ikaratibatez xuxurlatu zuen:

— Bihar arte.Buruaren keinu batez erantzun zuen Emmak

eta txori bat bezala desagertu zen alboko gelanbarrena.

Emmak, arratsean, amaiezineko gutun batidatzi zion urgazleari, non aldera uzten baitzuen«rendez-vous»a; orain dena bukaturik zegoen,jada ez zuten inoiz gehiago, beren zorionarenga-tik, elkarrekin kausitu behar. Baina, gutuna itxi

Page 500: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zuenean, Leonen helbidea ez zekienez, bizikienbarazuturik aurkitu zen.

— Neuk emango diot, esan zuen berekiko;etorriko da.

Leonek, biharamunean, leihoa ireki eta kan-tuabarrean balkoian, berak lustreatu zituen betexapinak, eta eskualdi bat baino gehiagorekin.Galtza zuriak jantzi zituen, galtzerdi finak, jakaberdea, zeuzkan usangai guztietarik isuri zuenbere musuzapian, gero, ilea kizkurrarazi ondo-ren, deskizkurtu egin zuen, bere adatsari dotore-tasun natural handiagoa ematearren.

— Oraindik goizegi da! pentsatu zuen ilea-paintzailearen kukuerlojuari begiratuz, bedera-tziak seinalatzen baitzituen.

Moda-aldizkari zahar bat irakurri zuen, irtenzen, zigarro bat erre zuen, hiru kale gora joanzen, garaia bazela pentsatu zuen eta Notre-Dameko elizatarirantz abiatu zen astiro.

Udako goiz eder batez zen. Zilarreriek distiraegiten zuten zilarginen dendetan, eta katedrala-ren gainera lapranean heltzen zen argiak isladu-rak pausatzen zituen harri grisen hausturetan;txori konpainia bat zurrunbilatzen zen zeru urdi-

Page 501: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

nean, hirustakerako dorretxoen inguruan; pla-zak, garrasiz durundaka, bere galtzara hegizta-tzen zuten loreen usaina zuen, arrosak, jasmi-nak, krabelinak, lilipak eta akarak, berdegunehezetan, katubelarretan eta txorientzako xoihas-ka artean desberdinki sakabanaturik; iturria,erdian, gurgurika ari zen, eta guardasol handirenpean, piramidetan mailakaturiko meloien artean,zenbait saltzailek, buru-hutsik, paperean biltzenzituzten brioleta-xortak.

Gizon gazteak hauetako bat hartu zuen.Lehen aldia zuen emakume batentzat loreakerosten; eta bere bular artea, haien usainaarnastuz, harrotasunez puztu zen, beste batizuzentzen zion gorazarre hura beregana itzulibalitzaio bezala.

Halere, ikusiko ote zuten beldur zen; elizansartu zen bipilki.

Hartan, klabera atalazean zegoen, ezkerreta-ko atariaren erdian, Marianne dansant-arenpean, lumagandorra buruan, ezpata izterrean,makila eskuan, kardinal bat baino maiestate-tsuago eta kopoi bat bezala distirante.

Page 502: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Leonengana hurbildu zen, eta, elizgizonekhaurrei itaunka ari direnean hartzen duten onbe-ratasun lausengarizko irribarre horrekin:

— Monsieur, dudarik gabe, ez da hemengota-rra. Monsieurek nahi al du elizako bitxitasunakikusi?

— Ez, esan zuen besteak.Eta beheko aldeen jira egin zuen lehenik.

Gero plazan begiratzera etorri zen. Emma ez zenheltzen. Koruraino igo zen.

Nabea urbedeinkatuaren ontzi beteetanmiratzen zen, ojiben hasierarekin eta leiarreri-zati batzuekin. Baina pinturen isladurak, marmo-laren ertzean puskaturik, urrunago jarraitzenzuen, harlosen gainean, tapiz nabar baten gisa.Kanpoko egunargia eliza barruan luzatzen zenhiru errainu itzeletan, hiru atari irekietatik.Aldian behin, hondoan, sakristau bat pasatzenzen elizakoi presatuen zeharkako belaunpleguaaldare aurrean eginez. Kristalezko argidiak dilin-go zeuden geldi. Koruan, zilarrezko argimutil batzegoen pizturik; eta, aldamenetako kaperetatik,elizako leku ilunetatik, hasperen-heiagora gisa-koak jalgitzen ziren noizpehinka, ixten zen burdi-

Page 503: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

nesi baten hotsarekin batera, bere oihartzunaganga altuetan durundatuz.

Leon, ibilkera zuhurrez, hormen hegiz hegizebilen. Bizitza ez zitzaion inoiz hain ona irudituizan. Emma laster etorriko zen, xarmangarri,urduri; bere atzetik segika zituen begiradak zela-tatuz, —bere soineko hegaldunarekin, urrezkobetaurrekoekin, bere botin mehekin, berakoraindik dastatu gabeak zituen dotorezia moldeguztiekin, eta jausten ari den bertutearen ezine-saneko lilurarekin. Eliza, ganbara erraldoi batengisa, damaren inguruan adelatzen zen; gangakmakurtu egiten ziren haren maitasunaren aitor-pena itzalpean jasotzeko: leiarrek distira egitenzuten haren aurpegia argitzeko, eta intsentsu-ontziak piztu egingo ziren hura aingeru bat beza-la ager zedin, lurrun-kearen artean.

Artean ere ez zetorren. Leon aulki bateanjarri zen eta bere begiek leiar urdin batekin topoegin zuten non ikusten baitira otarreak darama-tzaten batelari batzuk. Luzaro begiratu zion,arretaz, eta arrainen ezkatak eta jipoinen botoi-zuloak kontatzen zituen, bere pentsamenduaEmmaren bila alderrai zebilen bitartean.

Page 504: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Klabera, aparte xamar, bere barnean asalda-tu egiten zen, katedrala bere kasa mirestenhaizu zen handik honako haren kontra. Iruditzenzitzaion, bidutzi baten gisa ari zela portatzen,nolabait ere lapurtzen ari zitzaiola, eta ia-iasakrilegio bat egiten.

Baina zetaren frufru bat harlosa gainean, gin-bail baten hegia, lepoko beltz bat... Bera zen!Leon zutitu eta korrika joan zen harekin elkartze-ra.

Emma zurbil zegoen. Arin zebilen.— Irakurtzazu! esan zuen hari paper bat luza-

tuz... Oh! ez.Eta brastakoan erretiratu zuen bere eskua,

Amabirjinaren kaperan sartzeko, non, aulkibaten kontra belaunikaturik, otoitzean hasi zen.

Gizon gaztea haserre zen fantasia santujaleharekin; gero horratio nolabaiteko xarma nabari-tu zuen horrela ikusiaz, «rendez-vous» batenerdian bere otoitzetan hala galdurik markesaandaluz baten gisa; gero ez zitzaion luze joanaspertzen, Emmak ez baitzuen bukatzen.

Emma errezatzen ari zen, edo batipat erreza-tzen saiatzen zen, supituko deliberoren bat zeru-

Page 505: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tik jaitsiko ote zitzaion esperoan; eta, Jainkoarensorospena erakartzeko, tabernakuluko distirazbetetzen zituen begiak, loreontzi handitan zabal-duriko juliana zurien usaina arnasten zuen, etabelarria zabaltzen zion elizako isiltasunari, zei-nak ez baitzuen egiten bere bihotzeko zalapartahandiagotu baino.

Zutitzen ari zen, eta jada bazihoazen, klabe-ra hurbildu zitzaienean arin-arian, esanez:

— Madame, dudarik gabe, ez da hemengota-rra. Madamek nahi al du elizako bitxitasunakikusi?

— Ezetz! oihukatu zuen urgazleak.— Zergatik ez? hasi zen Emma.Zeren bere bertute kordokariaz Amabirjinari,

eskulturei, hilobiei, aukera guztiei atxikitzen bai-tzitzaien.

Beraz, ordenuz jardutearen amoreagatik, kla-berak sarreraraino gidatu zituen, plaza ondora,eta han, harlosa beltzezko zirkulu handi bat, ino-lako izkiribu edo zizeldurarik gabe, bere makilazseinalatuz:

— Horra hor, ekin zion majestuoski, Anboise-ko kanpai ederraren zirkunferentzia. Berrogei

Page 506: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

mila libra pisatzen zuen. Ez zegoen hura adinakobeste bat Europa osoan. Hura galdaztu zuen lan-gilea, egin izanaren bozkarioz hil zen...

— Goazen, esan zuen Leonek.Gizonak aurrera segitu zuen; gero, Amabirji-

naren kaperara itzulirik, erakuspen-keinu sinteti-ko batean luzatu zituen besoak, eta, laborarietxagun batek bere keretak erakusten dizkizunbaino harroago:

— Harlosa xinple honek estaltzen du Pierrede Brézé, Varenneko eta Brissaceko jauna, Poi-touko mariskal handia eta Normandiako gober-naria, Montlhéryko batailan hila, 1465.eko uztai-laren 16an.

Leonek, ezpainei hozka, zorua ostikatzenzuen.

— Eta, eskuinetan, burdinaz zeharo estalita-ko aitonseme hau, zaldi aztoratu baten gainean,bere biloba Louis de Brézé da, Breval eta Mont-chaubeteko jauna, Maulevriereko kondea,Maounyko baroia, erregeren txanbelana, Orde-nako zalduna eta era berean Normandiakogobernaria, 1531.eko uztailaren 23an hila, igan-de batez, izkiribuak dioen bezala; eta beheal-

Page 507: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

dean, hilobira jaisteko prest dagoen gizon hori,berbera duzue. Inolaz ere ezin daiteke, ez al dahala?, ezdeustasunaren irudikapen bikainagorikikusi.

Madame Bovaryk bere betaurrekoak hartuzituen. Leon, ekuru, begira zeukan, hitz bat beraere berriz esaten, keinu batño ere egiten saiatugabe, hainbesterainoxe sentitzen zen etsiturikhizjarioaren eta antsigabekeriaren aldeko deli-bero bikoitz haren aurrez aurre.

Betiko erakuslea segi eta segi:— Bere ondoan, belauniko negarrez ari den

emakume hau bere emaztea da, Diane de Poi-tiers, Brézéko kondesa, Valentinoisko dukesa,1499.ean jaioa, 1566.ean hila; eta, ezkerretan,haur bat daraman hau, Amabirjina. Orain, jirazaitezte alde honetara: hona hemen Amboiseta-rren hilobiak. Biak kardinal izan ziren eta Rouen-go artzapezpiku. Hemengo hau Louis XII. erre-gearen ministro zen. On asko egin zion katedra-lari. Bere testamentuan hogeita hamar milaeskutu kausitu ziren pobreentzako.

Eta, gelditu gabe, hitz egin ala, barandaz gai-nezkako kapera batera bultzatu zituen, batzuk

Page 508: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

baztertu zituen, eta gaizki egindako estatua bateskierki izan zitekeen bloke antzeko bat azalduzuen.

— Garai batean, esan zuen hasperen luzebatez, Rikardo Lehoi-Bihotz, Ingalaterrako erre-ge eta Normandiako dukearen hilobia apaintzenzuen. Calvinistak izan ziren, jauna, egoera hone-tara bihurtu zutenak. Zitalkeriaz, lurpean hobira-tu zuten, Monsignoreren aulki episkopalarenpean. Hona hemen, Monsignore bere egongurasartzen den area. Goazen Zorroterako leiarreriakikustera.

Baina Leonek atera zuen arin-arin bere patri-katik txanpon zuri bat eta Emmari besotik helduzion. Klabera zeharo txunditurik geratu zen,garaiz kanpoko eskuzabaltasun hura ulertzen ezzuela, arrotzari artean hainbeste gauza geratzenzitzaiolarik ikusteko. Beraz, deika:

— Eh! monsieur. Dorrepunta! Dorrepunta!...— Mila esker, esan zuen Leonek.— Monsieur oker dago! Laurehun eta berro-

gei oinbete du, Ejiptoko piramide handiak bainobederatzi gutxiago. Dena galdazkoa da, eta gai-nera...

Page 509: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Leon ihesi zihoan; zeren, iruditzen zitzaion,bere maitasuna, zeina, ia bi ordu hartan, elizaneskantitua baitzen harriak bezala, orain airetangaltzera zihoala kelaino baten gisa hodi trenka-tu, kaiola luzanga, tximinia sare antzeko hartatikbarrena, zeina hain xelebreki ozartzen baitzenkatedralaren gainean, perzkile fantasiatsu batenentsegu bitxi baten antzo.

— Nora goaz ba? zioen damak.Erantzun gabe, Leonek aurrera segitzen zuen

pauso biziz, eta jada madame Bovary bere beha-tza ur bedeinkatutan bustitzen ari zen, berenatzean entzun zutenean arnas bortitz bathatsanka, makila baten jauziek tarteka erregu-larki etenda. Leon jiratu zen.

— Monsieur!— Zer?Eta klabera hauteman zuen, bere besapean

eta sabelaren kontra orekan mantenduz hogei-koren bat liburutzar azaleztatu zeramala. Kate-dralari buruz tratatzen zuten obrak ziren.

— Inozoa! marmartu zuen Leonek elizatikkanpora oldartuz. Elizatarian mutiko bat zebilenaputika.

Page 510: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Hoa lando baten bila!Haurra bala bat bezala abiatu zen, Quatre-

Vents kalean barrena; biak bakarrik geratu zirenminutu batzuez, aurrez-aurre eta apur bat urdu-ri.

— Ah, Leon!... Benetan... nik ez dakit... ongiote dagoen...!

Hala mindulikatzen zuen. Gero, aire seriosbatez:

— Oso desitxurosoa da, badakizu?— Zertan? ihardetsi zuen urgazleak. Parisen

egiten da!Eta hitz honek, argudio iharduki-ezin baten

gisa, deliberatu zuen.Artean landoan ez zen heltzen. Leon beldur

zen Emma ez ote zen berriro elizan sartuko.Noizbait ere azaldu zen landoa.

— Gutxienez ere iparraldeko atetik irten zai-tezte behintzat! oihukatu zien atalasean geratuazen klaberak, Berpizkundea, Azken Iudizioa,Paradisua, Dabid Erregea eta Zorigaiztokoakinfernuko garretan ikusteko.

— Jauna nora doa? galdetu zuen kotxeroak.

Page 511: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Nahi duzun lekura! esan zuen LeonekEmmari kotxe barrura bultza eginez.

Eta makina astuna ibiltzen hasi zen.Rue Grand-Pont jaitsi zuen, Place des Arts,

Quai Napoleon, Pont Neuf zeharkatu zituen etaplanto geratu zen Pierre Corneilleren estatuarenaurrean.

— Segi! esan zuen barnetik irten zen ahotsbatek.

Kotxea berriro abiatu zen, eta, La Fayettebidagurutzetik aurrera, aldapa-behera eramatenutziaz, trenbideko geltokian sartu zen asapalahandian.

— Ez, zuzen aurrera! egin zuen deiadar ahotsberak.

Landoa irten zen burdinesietatik, eta bereha-la, ibilbidera heldurik, trosta apalean jarraituzuen, zumar handien artean. Kotxeruak bekokiaxukatu zuen, larruzko kapelua izterren arteanipini zuen eta kotxea zeharkaleetatik kanporaeraman zuen, uraren ertzera, belarretatik hurbil.

Ibai-hegian barrena joan zen, uharriz zolatu-riko zirga-bidean barrena, eta, luzaro, Oysselaldetik, irlez haindian.

Page 512: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Baina, bat-batean, jauzi batez habailatu zenQuatremares, Sotteville, La Grand-Chaussée, rued’Elbeuf barrena, eta hirugarren geldiunea eginzuen jardin des Plantes aurrean.

— Segitzeko ba! oihukatu zuen ahotsak hase-rreago.

Eta segituan, berriro bere bideari helduz, ira-gan zituen Saint-Sever, Quai des Curandier, Quaiaux Meules, berriro ere zubia, Champs de Marsplaza eta ospitaleko jardinen atzealdea, non bel-tzez jantzitako agure batzuk baitzebiltzan eguz-kitan paseoan, huntzez erabat berdeturiko terra-za batean. Bouvreil boulebarda igo zuen, boule-vard Cauchoise egin zuen, gero, Mont-Riboudetosoa Devilleko aldaparaino.

Itzuli egin zen; eta orduan, deliberorik etanorakorik gabe, menturaren menturan, alderraiibili zen. Ikusi zuten Saint-Pol-en, Lescure-n, Gar-gan mendian, Rouge-Mare-n eta Gaillardbois pla-zan; Maladrerie kalean, Dinanderie kalean,Saint-Romain aurrean, SaintVivien, Saint-Maclou, Saint-Nicaise, Douane aurrean, Basse-Vieille-Tour-en, Trois-Pipes-en eta CimetièreMonumental-en. Aldian behin, kotxeroak, bere

Page 513: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

aulki gainean, etsipen begiradak botatzen zituentabernetara. Ez zuen ulertzen zein ibili-behar-amorruk bultzatzen zituen bi haiek inolaz eregelditu nahi ez izateko. Batzuetan saiatzen zen,eta berehalakoan entzuten zituen bere atzeanhaserre-oihuak jalgitzen. Orduan fin zihoztatzenzituen bere bi xamalko patsetan izerdituak,baina zabukadei kontu egin gabe, han-hemenkabazterrak ferekatuz, arretarik gabe, desmorali-zaturik, eta ia negarretan egarriz, nekez eta tris-turaz.

Eta portuan, kamioi eta upel artean, etakaleetan, zedarri ertzetan, hiritarrek begiakzabal-zabal irekitzen zituzten probintzietan hainbitxia zen gauza haren aurrean txunditurik,kotxe bat errezelak itxirik, eta horrela behin etaberriz segidan azaltzen, hilobi bat hain hertsiagoeta itsasuntzi bat bezala kulunka.

Halako batean, egunaren erdian, landanbete-betean, argiontzi zilarreztatu zaharren kon-tra eguzkiak bortizkien jotzen zuen momentuan,esku biluzi bat pasa zen oihal horizko errezel txi-kien azpitik eta paper-zati zarratatuak botazituen, zeinak haizetan barraiatu baitziren eta

Page 514: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

urrunago abaildu, tximeleta txuriren gisa, hirus-ta gorri lorebeteko zelai batean.

Gero, seiak aldera, Beauvoisine auzaldekokalexka batean gelditu zen kotxea, eta bertatikjaitsi zen, beloa eraitxirik oinez, burua jiratugabe joan zen emakume bat.

Page 515: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—II—

Ostatura heltzean, madame Bovary harrituegin zen dilijentzia ez hautemateaz. Hivert,berrogeita hamahiru minutuz haren zain egonabaitzen, azkenerako joana zen.

Ezerk ez zuen ordea joatera behartzen; bainabere hitza emana zuen, arratsean itzuliko zela.Bestalde Charles zain zeukan; eta Emmak dago-eneko sentitzen zuen bihotzean meneratasunkoldarra, emakume askorentzat, adulterioarenzigorra eta aldi berean bahisaria dena.

Fite egin zuen maleta, kontua pagatu zuen,larrainean kabriolet bat hartu zuen, eta, zaltzai-nari presa sartuz, adore emanez, minutueroordua eta egindako kilometroak galdetuz, erdie-tsi zuen Hirondelle harrapatzea Quincampoixkolehen etxeak aldera.

Xoko batean eseri bezain pronto, begiak itxizituen eta aldaparen oinean ireki zituen, nonhauteman baitzuen urrunetik Felicite, erremen-tariaren etxe aurrean barrandan nabari zegoela.

Page 516: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Hivertek eutsi zien zaldiei, eta sukaldarisak, ate-mailara igorik, misterioski esan zuen:

— Madame, monsieur Homaisen etxera joanbeharrean zaude segituan. Presazko gauzarenbaterako da.

Herria isil zegoen ohi bezala. Kale ertzetan,arrosa-koloreko pila txikiak zeuden airetaraketan, konfituren garaia baitzen, eta Yonvillenmundu guztiak egun berean egiten baitzuenbere hornidura. Baina botikarioaren dendarenaitzinean pila askoz zabalagoa miresten zen, etabeste guztiak gainditzen zituena botika-etxebatek herriko jendearen labeen gain eduki beharduen aldeaz, emendio orokor batek banan-bana-ko gurarien gain.

Sartu zen Emma. Besalki handia iraulitazegoen, eta Fanal de Rouen bera ere lurreanzetzan, haren bi hanken artean zabaldurik. Korri-doreko ateari bultza egin zion; eta, sukaldearenerdian, arakatz aletuz betetako pitxar nabarrenartean, azukre hautsaren, azukre koxkorren,mahai gaineko balantzen, surtako eltzeenartean, Homaistar guztiak hauteman zituen,handiak eta txikiak, kokotseraino igotzen zitzaiz-

Page 517: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

kien mantalekin eta eskuan sardeskak zituztela.Justinek, zutik, burua makurtzen zuen, eta boti-karioa garrasika ari zen:

— Nork esan dik horren bila «capharnaum»-era joateko?

— Zer da ba? Zer gertatzen da?— Zer gertatzen den? erantzun zuen botika-

rioak. Ari gara konfiturak egiten: egosten aridira; baina gainezka egitera zihoazen irakin bor-titzegia medio, eta nik beste ontzi bat eskatzendut. Orduan, hau, zabarkeriaz, alferkeriaz, nirelaborategira joan da, bere iltzean zintzilikaturiko«capharnaum»-eko giltza hartzera!

Botikarioak horrela deitzen zion ganbaratxobati, teilatupean, bere ofizioko lanabes eta mer-kantziaz betea. Sarritan pasatu ohi zituen hanordu luzeak bakarrik, etiketatzen, ontziz alda-tzen, lokarriak jartzen; eta berak ez zuen beha-tzen biltegi soil gisa, baizik eta benetako saindu-tegi gisa, handik jalgitzen baitziren gero, bereeskuez elaboraturik, molde orotako pilulak,aleak, belarrurak, lozioak eta edabeak, ingurue-tan bere ospea hedatuko zutenak. Munduaninork ez zuen han oinik ipintzen; eta hainbeste-

Page 518: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

raino errespetatzen zuen non berberak pasatzenbaitzuen erratza. Alegia, farmazia, zetorren guz-tiari irekirik, bere harrotasuna zabaltzen zuenlekua baldin bazen, capharnauma zen bere aba-roa non, berekoiki bere baitara bildurik, Homai-sek atsegin hartzen baitzuen bere kuttuntasu-nen egikaritzan; beraz Justinen kokorroduraadeigabekeriaz eskerga iruditzen zitzaion; eta,arakatzak baino gorriztago, errepikatzen zuen:

— Bai, capharnaumgoa! azidoak alkali kaus-tikoekin batera giltzapetzen dituen giltza! Etaharaxe joan behar Emendio-ontzi bat hartzera!ontzi estalkidun bat! eta agian hartaz ez naizsekulan baliatuko! Orok du bere garrantzia gureartearen operazio delikatuetan! Baina, ze demo-nio! berezkuntzak finkatu beharra dago eta ia-iaetxeko usantzatarako ezin da erabili farmazeuti-koetarako xedaturik dagoenik. Kapoin bat bistu-ri batez zatikatzea bezalaxe litzateke, magistra-tu batek ...

— Baina lasa zaitez! zioen madame Homai-sek. Eta Athaliek, xenilatik tira eginez:

— Aita! aita!

Page 519: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ez, utz nazazue! ekiten zion berriro botika-rioak, utz nazazue! alajaina! berdin litzatekeespezia-denda bat jartzea, horra nire ohorezkohitza! Tira, tira! hik ez ezer errespetatu! hautsi!puskatu! itxainak askatu! malbaxuria erre! pepi-niloak potoetan mariatu, bendak zarratatu!

— Zuk bazenuen ordea..., esan zuen Emmak.— Hori gero! — Bai al dakik zertara arriska-

tzen hintzen?... Ez al duk ezer ikusi, txokoan,ezkerretan, hirugarren apalean? Hitz egin ezak,erantzun, esan zerbait behintzat!

— Nik ez... dakit, zezelkatu zuen mutikoak.— Ah! hik ez dakik! Horra ba! nik bai, baze-

kiat! Botila bat ikusi duk, kristal urdinezkoa, argi-zari horiz zigilatua, barrean hauts zuri bat dauka-na, eta bertan neuk idatzirik: Arriskutsua! Etabadakik barruan zer zegoen? Artsenikoa! Eta hikzer eta huraxe ukitu behar! harexen alboanzegoen ontzia hartu!

— Alboan! oihukatu zuen madame Homaisekeskuak elkartuz. Artsenikua? Gu guztiok pozoin-du ahal izan gaituzu!

Page 520: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta haurrak garrasika hasi ziren, jadanikberen erraietan oinaze izugarriak sentitzenhasiak bailiren.

— Edota gaixo bat pozoindu! jarraitu zuenbotikarioak. Beraz kriminalen eserlekura joannendin nahi al zenuen, auzitegian? Urkaberaerrestatzen ikusi? Ez dakizu zer nolako arretagordetzen dudan maneiatzerakoan, nahiz etaohitura itzela eduki. Sarritan izutu egiten naizneure kasa, nire erantzukizunaz pentsatzean!Zeren gobernuak pertsekutatu egiten baikaitu,eta eraentzen gaituen legeri zentzugabea bene-tan Damoklesen ezpata bat bezala da gureburuen gainean dilingo!

Emmari jada ez zitzaion burutik pasatzen ereberarengandik zer nahi zuten galdetzerik, etabotikarioak esaldi hatsangatuz jarraitzen zuen:

— Horra nola eskertzen dituzun zureganakoditugun onberatasunak! Horra nola ordaintzendizkidazun nik barra-barra eskaintzen dizkizudanardura hain aitatiarrak! Zeren, ni gabe, non izan-go zinatekeen? Zer egingo zenukeen? Nork ema-ten dizu jatena, hezkuntza, jantzia, eta egunbatez gizartearen lerrunetan ohorez agertzeko

Page 521: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

modu guztiak! Baina horretarako izerdia finkibota beharra dago ahaleginean, eta, esaten denbezala, eskuetan ikorzirinak lortu. Fabricando fitfaber, age quod agis.

Latinak jaulkitzen zituen, hain zegoen sutan.Txinera eta groenlandiera ere aipatuko zituz-keen, baldin bi hizkuntza horiek ezagutu balitu;zeren krisialdi horietako batean aurkitzen bai-tzen, non arima osoak erakusten baitu nahasi-mahasian barnean duen guztia, Ozeanoak beza-la, ekaitzetan, bere ertzetako gorbeletatik hasieta bere hondaleetako hondarretaraino zirrika-tzen dela.

Eta berriro ekin zion:— Ikaragarri damutzen hasia naiz zure per-

tsonaren kargua hartu izanaz! Hobe egingonukeen une hartan jaio zinen krakan bertan etazeure mixerian usteltzen utzita! Zuk ez duzusekulan balio izango piztia adardunak zaintzekobestetarako! Inolako gaitasunik ez daukazu zien-tzietarako! Apenas dakizun etiketa bat eransten!Eta hemen bizi zara, nire etxean, kalonje batengisa, moko-goxo, patxada ederrean!

Page 522: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Baina Emmak, madame Homaisengana itzuli-rik:

— Etortzeko esan didate...— Ha! ene Jainkoa, moztu zuen dama gajoak

tastaire triste batez, nola esango nizuke banik?... Zorigaitz bat da!

Ez zuen bukatu. Botikarioa burrundaka arizen:

— Hustu! Garbitu! Eraman! eta arin gero!Eta, Justin bere bruxaren lepotik astinduz, poltsi-kotik liburu bat jalgi arazi zion.

Mutikoa makurtu zen. Homais bizkorragoaizan zen, eta, liburua jasorik, hari so zegoen,begiak zabal zabalik, baraila irekirik.

— L’Amour... conjugal! esan zuen, bi hitzhauek astiro bananduz. Ah! oso ongi! oso ongi!oso polita! Eta irudiak! ... Ah! hau gogorregia da!

Madame Homais aurreratu zen.— Ez, hau ez ukitu!Haurrek estanpak ikusi nahi izan zituzten.— Kanpora! esan zien larderiatsuki.Eta irten egin ziren.Mutur batetik bestera ibili zen lehenik, urrats

handiz, bere behatzen artean liburua irekita

Page 523: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

mantenduz, begiak jiraka, hatsanturik, hanpatu-rik, sorreriak jota. Gero zuzen hurbildu zitzaionbere ikasleari, eta, besoak gurutzaturik bereaurrean tente:

— Baina zuk beraz bizio guztiak dituzu, doha-kabe horrek!... Kontuz gero, maldabeherabatean zaude!... Zuk ez duzu noski gogartu, hau,liburu zital hau, nire haurren eskuartera erorzitekeenik, beren buruetan txinparta pizt zeza-keenik, Athalieren xahutasuna lausotu, Napo-leon usteldu zezakeenik? jadanik gizon gisa osa-turik dago. Ongi ziur al zaude, gutxienik erebehintzat, ez dutela irakurri? Niri ziurtatzekogauza al zara...?

— Baina, aizu, jauna, esan zuen Emmak, zer-bait bazenuen niri esateko... ?

— Egia da, madame. Zure aitaginarreba hilda!

Hain zuzen musde Bovary aita egun bi lehe-nago hila zen, bat-batean, sorreri-atake batmedio, mahitik altxatzean; eta, Emmaren senti-beratasunarekiko gehiegizko begirapenez, Char-lesek monsieur Homaiseri eskatua zion berri laz-garri hau tentuz adieraz ziezaion hari.

Page 524: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bere esaldia hausnartua zuen, borobilduzuen, legundu, erritmatu; maisulan bat zenzuhurtziaz eta iragakeraz, esamolde finez etaeztitasunez; baina haserreak aurre hartu zionerretorikari.

Emmak, inolako xehetasunik jasotzeari ukoeginez, utzi egin zuen botika; zeren monsieurHomaisek hartua baitzuen berriro bere gaitzes-penen haria. Ari zen horratio baretzen, eta,orain, doinu aitatiar batez marmaratzen zuen,bere txano greziarraz haizatzen zen bitartean.

— Ez da nik obra hori zeharo arbuiatzendudalako! Egilea medikua zen. Obra horrek badi-tu bere alde zientifikoak, gizaseme bati ezagu-tzea gaizki ez datozkionak, eta, atrebentziz esanere esango nuke, beharrezkoa dela gizonak eza-gutu ditzan. Baina beranduago, beranduago!Itxointzazu behintzat zeu ere gizon izan arte etazure tenperamentua egina eduki arte.

Emmaren mailukotsera, Charles, zain baitze-goen, besoak zabaldurik hurbildu zitzaion eta,ahotsean malkoak zituela, esan zion:

— Ah! nire lagun laztana...

Page 525: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta emekiro makurtu zen Emma besarkatze-ko. Baina, haren ezpainek ukitzean, bestearenoroitzapena atxiki zitzaion, eta eskua pasatuzuen Emmak bere aurpegian zirgit eginez.

Alabaina erantzun zuen:— Bai, badakit..., badakit....Charlesek gutuna erakutsi zion non konta-

tzen baitzuen bere amak gertaturikoa, inolakohipokrisia sentimentalik gabe. Bakar-bakarrik,bere senarrak erlijioaren laguntzak hartu ezizana auhendatzen zuen, Doudevillen hil baitzen,kalean, kafetegi bateko atarian, ofiziale-ohirekinbazkari patriotiko baten ondoren.

Emmak gutuna itzuli zion; gero, afarian, adei-tasunez azaldu behar-eta, nolabaiteko higuina-ren itxura egin zuen. Baina, senarrak adoretzenzuenez, jateari ekin zion deliberatuki, bitarteanCharles, bere aurrez aurre, ekuru zegoen, jarre-ra abaildu batean.

Aldian-aldian, burua altxatuz, begirada luzebat zuzentzen zion dena hersturaz beterik. Behinhasperen egin zuen:

— Berriro ikustea nahi izango nukeen!

Page 526: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emma isilik zegoen. Azkenean, hitz eginbeharra zegoela konprenituz:

— Ze adin zuen, zure aitak?— Berrogeita hemezortzi urte!— Ah!Eta horixe izan zen dena.Ordu laurden bat beranduago Charlesek esan

zuen:— Nire ama gaixoa!... zer egin behar du,

orain?Ezjakin-keinu bat egin zuen Emmak.Hain isil ikusirik, atsekabeturik zegoela supo-

satzen zuen Charlesek eta ezer ez esaterabehartzen zuen bere burua, hunkitzen zuenoinaze hura ez suspertzearren. Halere, bereaastinduz:

— Ongi leketu al zinen atzo? galdetu zuen.— Bai.Mahaitik dafaila jaso zutenean, Bovary ez zen

altxatu. Emma ere ez; eta, hari so egon ahala,ikuskari honen monotoniak hastandu egitenzuen pixkanaka-pixkanaka bere bihotzaren dolu-men oro. Bere senarra txepela iruditzen zitzaion,ahula, deuseza, alegia gizaixo bat, inolako

Page 527: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

moduz ere. Nola libratu hartaz? Zer nolakoarrats akabaezina! Halakoxe sorgorgarrirenbatek, opio-lurrun baten gisa, soraioturik zeu-kan.

Ohol gainean makila baten hots zekenaentzun zuten eskaratzean. Hippolyte zen, Mada-meren maletak ekartzera.

Haiek lurrean pausatzeko, zirkulu-laurden batdeskribatu zuen nekez bere hanka-makilarekin.

Jada ez du pentsatu ere egiten hortaz! zioenEmmak berekiko mutil gizarajoari begira, bereadats gorri oparoa izerdiz tantaka zuela.

Bovary txanpon baten bila ari zen bere pol-tsaren zokoan; eta han, bere gauzaezkeria sen-daezinaren destaina pertsonifikatua bezala,zutik zegoen gizon haren presentzia hutseanberarentzako umilaziotan zegoen guztia uler-tzearen antzik gabe:

— Kontxo! Loresorta polira daukazu! esanzuen, tximini gainean Leonen brioletez errepatu-rik.

— Bai, zioen damak ezaxolatuki, lehentxeagoerosi dudan loresorta bat da... eskale bati.

Page 528: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Charlesek brioletak hartu zituen, eta, malkozgorrituriko bere begiak haien gainean freskatuz,emekiro usaintzen zituen. Emmak berehalakendu zizkion eskutik, eta ontzi batean uretanipintzera eraman zituen.

Biharamunean, madame Bovary ama helduzen. Berak eta bere semeak negar asko eginzuten. Emma, eman beharreko zenbait agindu-ren aitzakiatan, desagertu egin zen.

Hurrengo egunean, dolujarriez arduratubehar izan zuten elkarrekin. Uraren ertzera joanziren, jostun-kaxekin, pendizaren pean esertze-ra.

Charlesek bere aitaz pentsatzen zuen, etaharritu egiten zen hainbaterainoko txera senti-tzeaz gizon harenganako, zeina oso hala-holabaino ez zuela maite uste izan baitzuen anarte-raino. Madame Bovary amak bere senarraz pen-tsatzen zuen. Garai bateko egunik txarrenakinbidiagarriak azaltzen zitzaizkion orain. Ohiturahain luze baten instintuzko galduminaren peandena ezabatzen zen; eta, aldian behin, bere jos-torratzari eragiten zion bitartean, malko lodi bat

Page 529: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

jaisten zen bere sudurrean behera eta han gera-tzen zen momentu batez dilingo.

Emmak pentsatzen zuen, zuela berrogeitazortzi ordu abantzu, elkarrekin zeudela, mundu-tik urrun, hordidura betean, eta elkar betestekoaski begirik gabe. Desagerturiko egun hartakoxehetasunik oharkaitzenak berreskuratzen saia-tzen zen. Baina amaginarrebaren eta senarrarenpresentziak gogaitu egiten zuen. Ezer ez entzu-tea nahi izango zukeen, ezer ez ikustea, ez arte-gatzearren bere amodioaren barnebilkuntza,zeina galtzen baitzihoan, berak zernahi eginikere, kanpoko sentsazioen pean.

Soineko baten forraduraren joskura askatzenari zen, haren hari-litsak bere inguruan barreia-tzen zirela; Bovary amak, begiak altxatu gabe,bere guraizeei kirrinka eragiten zien, eta Char-les, bere oskierresta mendeldunekin eta gelajan-tzitarako erabiltzen zuen bere xenila nabarrare-kin, han zegoen bere bi eskuak patriketan etamintzatu ere ez zen egiten; beren ondoan Bert-hek, amantal txiki zuriz, bere palaz ibilbideetakohondarra harrotzen zuen.

Page 530: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bat-batean, monsieur Lheureux oihal-merka-taria ikusi zuten atekatik sartzen.

Bere zerbitzuak eskeintzera zetorren, ohondi-kozko kinka kontutan harturik. Emmak erantzunzuen, bere ustez halakorik gabe moldatu ahalizango zela. Merkatariak ez zuen etsi.

— Barkatu mila bider, esan zuen; apartekoelkarrizketatxo bat eduki nahi nuke.

Gero, ahots apal batez:— Beste gorabehera hari buruzkoa da...

badakizu? Charles gorri-gorri jarri zen belarrieta-raino.

— Ah! bai..., noski.Eta, bere larriduran, emaztearengana itzuli-

rik:— Ezin ote zenuke..., laztana...?Emmak ulertu ziola zirudien, altxatu egin bai-

tzen, eta Charlesek bere amari esan zion:— Ez da ezer! etxerako huskeriaren bat

dudarik gabe.Ez zuen nahi bere amak jakin zezan ordain-

dukoaren kontua, haren ohartarazpenen beldur.Bakarrik kausitu ziren bezain pronto, mon-

sieur Lheureux hasi zen, nahiko argi eta garbi,

Page 531: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emmari zorionak ematen herentziarengatik,gero axolagabeko gauzaz solasean, kereteiburuz, uztari buruz, beraren osasunaz, zeina betiere erdipurdi baitzihoakion, batean hala besteanhola. Izan ere, mila demonioren nekeak hartzenzituen bere gain, nahiz eta, jendearen esamesakgorabehera, bere ogiaren gainean gurinik ipin-tzeko lain ere ez atera.

Emmak hitz egiten uzten zion. Hain izugarri-ro ari zen aspertzen bi egun hartan!

— Eta zu erabat sendaturik al zaitugu? jarrai-tu zuen. Alafede, ederrak pasatzen ikusi dut zuresenar gizarajoa! Mutil jatorra da, elkarren arteanzenbait arazo izan dugun arren.

Ea zeintzuk, galdetu zuen Emmak, zerenCharlesek ezkutatu egin baitzion hornizioenbihurketa.

— Baina zuk oso ongi dakizu! esan zuenLheureuxek. Zure gurari haiengatik zen, zurebidaia-kaxa haiek.

Kapelua bi begien gainera jaitsia zuen, eta bieskuak bizkar atzean, irribarrez eta txistuka,aurrez aurre begiratzen zion Emmari, jasanezi-nezko modu batean. Ba ote zuen zerbaiten sus-

Page 532: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

morik? Emmak galdurik segitzen zuen moldeorotako beldurren artean. Azkenean, horratio,ekin zion berriro:

— Elkarrekin adiskidetu gara, eta hari bestekonponbide bat proposatzera nentorren.

Bovaryk sinaturiko ordaindukoa berritzeazen. Monsieurek, bestalde, bere gisara jokatukozuen; ez zeukan buruhausteren beharrik, batezere orain hainbesteko enbarazu pila izan bidezuen honetan.

— Eta gainera hobe egingo luke zama horibeste norbaiten gain utziz, zure gain, esate bate-rako; eskuordetza batekin, erosoa izango litzate-ke, eta orduan guk elkarrekin edukiko genituzkegure negoziotxoak...

Emmak ez zuen ulertzen. Merkataria isilduegin zen. Ondoren, bere egitekora pasatuz,Lheureuxek deklaratu zuen, Madame ezin libratuizango zela berari zerbait erostetik. Barege-oihalbeltz bat igorriko zion, hamabi metro, soinekobat egiteko adina.

— Zuk hemen daukazuna etxerako ona da.Beste bat behar duzu bisitetarako. Nik hori lehen

Page 533: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

begiradan hauteman dut, sartu orduko. Begiamerikanoa daukat nik.

Ehuna ez zuen igorri, berak ekarri zuen. Geroneurriak hartzera etorri zen, beste zenbait aitza-kia medio berritan itzuli zen, aldioro atseginazaltzen saiatuz, eta adeitsu, feudo bilakatuz,Homaisek esango zukeen bezala, eta beti ereEmmari ezarian zenbait aholku emanez eskuor-detzari buruz. Ordaindukoaz ez zen mintzatzen.Emmak ez zuen hartaz pentsatzen; Charlesek,eriondoaren hasieran, zer edo zer kontatu zionnoski; baina hainbeste nahasketa iragan zenbere buruan non berak ez baitzuen jada gogoan.Bestalde, tentuz saiatu zen Emma inolako inte-res-eztabaidarik ez sortarazten; madame Bovaryama harritu egin zen horretaz, eta haren umore-aldakuntza gaixoaldian hartutako sentimenduerlijiosoei eratxeki zien.

Baina, ama joan ondoren, Emmak ez zuenluze eman Bovary txunditzen bere zentzu onpraktikoarengatik. Informazioa bildu beharraomen zegoen, hipotekak egiaztatu, ikusi ea lekuote zen lizitazio bat edo likidazio bat.

Page 534: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Termino teknikoak botatzen zituen, mentura-ra, hitz handiak esaten zituen ordenuaz, etorki-zunaz, zuhurtziaz, eta herentziaren enbarazuakbapikatzen zituen etengabe: horretan, egunbatez senarrari baimen orokor baten eredua«bere negozioak administratzeko eta kudeatze-ko, ezein mailegu egiteko, ordaintzeko oro sina-tzeko eta endosatzeko, ezein kopuru pagatzeko,e.a.». Lheureuxen lezioei aterea zien etekina.

Charlesek, xaloki, paper hura nondik zetorrengaldetu zion.

— Monsieur Gillauminengandik.Eta, munduko odolotzik hotzenaz, erantsi

zuen:— Ez naiz gehiegi fidatzen. Notarioek hain

dute aipu txarra! Agian aholku eskatu beharizango genuke... Guk ezagutzen dugun baka-rra... Oh! inor ez.

— Nolaz eta Leonek..., ihardetsi zuen Charle-sek, pentsatzen ari zen bitartean.

Baina postaz elkar ulertzea zaila zen. OrduanEmma bidaia hori egiteko prest azaldu zen.Senarrak eskerrak eman zizkion. Emazteak erau-tsi egin zuen. Amultsutasun-lehiaketa bat izan

Page 535: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zen. Azkenik, Emmak oihukatu zuen asaldapen-tonu itxuratsu batez.

— Ez, mesedez, ni joango naiz.— Bai ona zarela! esan zion Charlesek beko-

kian musu emanez. Biharamunean bertan,Hirondelle hartu zuen Rouena joateko, monsieurLeoni aholku eskatzera: hiru egun geratu zenbertan.

Page 536: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—III—Hiru egun bikainak izan ziren, eztiak, oparo-

ak, benetako eztei-ilargia.Boulogne hotelean zeuden, portu gainean.

Eta han bizi ziren, leihatilak itxirik, atea giltzatu-rik, goizetik ekartzen zizkien loreak lurrean etasiropak izotzetan.

Arrats aldean, txalupa estali bat hartzenzuten eta irla batean afaltzera joaten ziren.

Ordugarai hartan entzuten zen, lantegi ingu-ruetan, untzien kroskoaren kontra istinkarienmailua durundaka. Mundrunaren kea zuhaitzenartetik jalgitzen zen, eta ibai-axalean koipe tantazabalak ikusten ziren, eguzkiaren kolore purpu-raren pean desberdinki kulunkan, brontze floren-tziarrezko plakak hezala, flotatzen.

Txalupa amarraturen artean jaisten ziren,haien zehar-kable luzeek txaluparen goialdeaapur bat ferekatzen zutela.

Hiriko zaratak ezarian urruntzen ziren, karro-en pirrilotsa, ahotsen iskanbila, zakurren ahau-sia untzietako zubi gainetan. Emmak ginbaila

Page 537: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

askatzen zuen eta beren irlan lehorreratzenziren.

Atean sare beltz batzuk zintzilik zeuzkantaberna bateko behe-salan jartzen ziren. Esper-lin prejituak, krema eta gereziak jaten zituzten.Belar gainean etzaten ziren; zumarzurien peanbesarkatzen ziren apartean; eta, beren dohatsu-tasunean, lurbirako ederrena iruditzen zitzaienlekutxo hartan bizi izan nahiko zuketen, biRobinsonen gisa, betirako. Ez zuten lehen aldiazuhaitzak hautematen, eta zeru urdina, etabelartza, uraren ibilia eta haizexkaren hostoarteko bolada entzuten; baina dudarik gabe inoizmiretsi gabea zuten hori guzti anarteraino natu-rarik izan ez balitz bezala, edota beren irritsenasemenduaren ondoren baino hasi ez balitzbezala ederra izaten.

Gaua hastean, abiatu egiten ziren. Txalupairlen hegiari jarraikitzen zitzaion. Beraiek txalu-pa-hondoan geratzen ziren, biak itzalpeak ezku-taturik, hitz egin gabe. Arraun karratuek soinuaateratzen zuten burdinazko toleten artean; etahorrek isiltasunean metronomo baten taupake-raren gisa markatzen zuen; eta atzean errestan

Page 538: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zerorren goroiteak ez zuen eteten bere txaplas-tako txiki leuna uretan.

Behin batez, ilargia azaldu zen; orduan ezzioten huts egin esaldiak egiteari, astroa malen-koniatsua eta poesiaz betea kausitzen zutelarik;kantatzen ere hasi zen Emma:

Un soir, t’en suvient-il? nous voguions, etc.Bere ahots armoniatsu eta iraungia uhinen

gainean galtzen zen; eta Leonek bere inguruan,hegats-irabioren gisa, iragaiten entzuten zituentxiruliak haizeak eramaten zituen.

Emma aurrean zegoen, txalupako itxiturarenkontra tinkaturik, nora sartzen baitzen ilargia ire-kitako leihatiletariko batetik. Bere soineko bel-tzak, argalago egiten zuen, handiago bihurtzenzuen. Burua altxaturik zeukan, eskuak baturik,eta bi begiak zerurantz. Batzuetan sahatsen itza-lak osorik estaltzen zuen, gero berriro azaltzenzen bat-batean, agerkari baten gisa, ilargiarenargitan.

Leonek, lurrean, Emmaren ondoan, zetagorrizko xingola bat aurkitu zuen bere eskupean.

Untzizainak aztertu zuen eta azkenik esanzuen:

Page 539: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ah! lehengo batean pasiatu nuen taldebatena da agian. Komeriante sail bat etorri ziren,gizonezkoak eta emakumezkoak, pastelak,champaigne, turutak, eta fanfarreria guztiare-kin! Bazegoen batez ere bat, gizon handi bikainbat, bibote txikiekin, barreragile apartekoa! etahonela esaten zuten:

«Ea ba, kontaiguzu zerbait..., Adolphe....Dodolphe..., uste dut.».

Emmak zirgit egin zuen.— Ondoezik al zaude? galdetu zion Leonek

harengana hurbilduz.— Oh! ez da ezer. Gaueko freskura nonbait.— Eta ez du, noski, emakume-faltarik ere

izango, erantsi zuen marinel zaharrak, arrotzarikonplimendu bat egin ustetan.

Gero, bere eskuetara tu eginez, arraunakhartu zituen berriro.

Banandu beharra izan zen alabaina! Adioaktristeak izan ziren. Rolet atsoaren etxera igorribehar zituen bere gutunak; eta kartazal bikoitza-ri buruz gomendio hain zehatzak egin zizkionEmmak, non gizonak biziki miretsi baitzuenhonen amorante-maiña.

Page 540: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Beraz, dena ongi dagoela bermatzen dida-zu? esan zuen Emmak azken musuan.

— Bai, ziur! — Baina zergatik ordea, pentsa-tu zuen gero, hartaz oroitzean bakarrik kaleetanbarrena, ote dio hainbateko atxikimendua proku-razio horri?

Page 541: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—IV—

Laster hasi zen, Leon, bere lagunen aurreanharroxko sarrairoak hartzen, haiekin ibiltzeariutzi zion, eta lege-paperez zeharo zabartu zen.

Emmaren gutunen zain egoten zen; behin etaberriz irakurtzen zituen. Idazten zion. Bere irri-tsaren eta bere oroipenen indar guztiaz gogora-tzen zuen. Ausentziaz murriztu ordez, huraberriz ikusteko gogoa hazi egin zen, hainbestehazi ere non larunbata goiz batez bete estudiotikalde egin baitzuen.

Aldapa gainetik, ibarrean elizako kanpando-rrea hauteman zuenean bere latorrizko banderahaizetan jiraka zuela, milionarioek beren herrix-ka bisitatzera itzultzen direnean eduki bideduten gozamen hura sentitu zuen, harrotasungarailez eta hunkidura berekoiez nahasia.

Bere etxearen inguruan itzuli bat egitera joanzen. Argi batek distiratzen zuen sukaldean. Erre-zel atzean bere errainua zelatatu zuen. Ez zenezer azaldu.

Page 542: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Lefrançois atsoak, ikustean, oihu handiakbota zituen, eta «handitua eta argaldua» kausituzuen, eta Arthemisek berriz, aitzitik, «potzolotuaeta belzkarretua» kausitu zuen.

Sala txikian afaldu zuen, garai baretan beza-la, baina bakarrik, zergabiltzailerik gabe; zerenBinetek, Hirondelle-ren zain egoten unaturik,behin betirako ordubetez aurreratua baitzuenbere otordua, eta, orain, bostetan puntuan afal-tzen zuen, ordea gehienetan tematzen zen hale-re tramankulu zaharra berandu zebilela esaten.

Leon horratio deliberatu zen; medikuarenatea jotzera joan zen. Madame bere gelan zego-en, eta handik ez zen jaitsi ordu laurden batgeroago baino. Monsieur pozik agertu zen Leonikusteaz; baina ez zen mugitu arrats osoan, eztahurrengo egun osoan ere.

Ikusi zuen Emma bakarrean, arratsean, osoberandu, jardinaz bestaldean, zurrunean; —zurrunean, bestearekin bezala! Aldagoia zen, etaguardasolpean ari ziren solasean, tximisten argi-tan.

Beren bananketa jasanezina bilakatzen zen.— Nahiago hil! zioen Emmak.

Page 543: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Haren besoaren gainean bihurrikatzen zen,negarrez.

— Agur!... agur!... berriro noiz ikusiko zaitut?Egindako bidean atzera itzuli ziren berriz ere

elkar besarkatzeko; eta hantxe egin zion Emmakpromes laster aurkituko zuela, nolanahikoa iza-nik ere modua, bere burua libre kausitzeko para-da iraunkorra, astean behin gutxienez. Emmakez zuen hortaz zalantzarik. Eta, bestalde, itxaro-penez beterik zegoen. Dirua etorri bide zitzaion.

Halatan, marra zabalezko errezel hori pareaerosi zuen bere gelarako, haien merke-aukeraaidatua baitzion monsieur Lheureuxek; tapizbatez amets egin zuen, eta Lheureux, «itsasoaedan beharra ere ez zela» esanez, halako batezhornitzera konprometatu zen itxuroski. Jadanikezin zuen haren zerbitzuak alde batera utzi. Egu-nean hogei aldiz bidaltzen zuen norbait harenbila, eta Lheureuxek berehala plantatzen zizkionbertan bere gauzak, bere buruari murmurio batere zilegitu gabe. Ez zen halaber ulertzen zerga-tik Rollet atsoak egunero Emmaren etxean baz-kaltzen zuen, eta zergatik bakarkako bisitak ereegiten zizkion.

Page 544: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Garai-modutsu hartan izan zen, negu-hasieraaldera alegia, musika-irrits handi batek jo zuelazirudienekoa.

Charles entzuten ari zitzaion arrats batean,lau bider segidan hasi zen atal berbera jotzen,eta beti ere oker, Charlesek, diferentziaz ohartugabe, oihukatzen zuen bitartean:

— Ederto!... Oso ongi!... Oker zaude! segiaurrera!

— Ezetz ba! higuingarria da! behatzak bal-darturik dauzkat. Biharamunean, berarentzakozerbait jotzeko eskatu zion Charlesek.

— Ea ba, zure atseginerako!Eta Charlesek aitortu zuen, Emma apur bat

atzenduta zegoela. Pentagramaz huts egitenzuen, nahastu egiten zen; gero, brast geldituz:

— Ah! akabo! klaseak hartu beharko nituzke;baina...

Ezpainak ausiki zituen, eta erantsi zuen:— Saio bakoitzeko hogei libera, garestiegi

da!— Bai, egia... garestitxo..., esan zuen Charle-

sek irriabar tentel batez. Baina, merkeago ereausaz balitekeela iruditzen zait ba; zeren badira

Page 545: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

aipurik gabeko artistak, sarritan ospetsuek bainogehiago balio dutenak.

— Bila itzazu, esan zuen Emmak.Biharamunean, etxeratzean, begi fineziosez

betetsi zuen, eta azkenerako ezin izan zion esal-di honi eutsi.

— Zeinen burugogorra zaren batzuetan! Bar-feucheresen izan naiz gaur. Eta horra! madameLiegeardek ziurtatu dit, Miserikordian daudenbere hiru alabatxoek klaseak hartzen dituztelasaioko berrogeita hamar sosetan batez beste,eta maistra ospetsu batengandik gainera!

Emmak sorbaldak altxatu zituen, eta ez zuengehiago ireki bere pianoa.

Baina albotik pasatzen zenean (Bovary ber-tan kausitzen bazen), hasperen egiten zuen:

— Ah! nire piano gaixoa!Eta inor bisitara zetorrenean, ez zion huts

egiten adierazteari, musika abandonatua zuelaeta orain ezin zuela berriro hartara itzuli, ezin-besteko arrazoirengatik. Orduan urrikaldu egitenzitzaizkion. Lastima benetan! halako talentubikaina edukita! Bovaryrekin ere hartaz hitz egin

Page 546: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

izan zuten. Lotsarazi egiten zuten, eta batez erebotikarioak:

— Oker ari zara! Inoiz ez dira utzi behar natu-raren ahalmenak debet. Bestalde, pentsa ezazu,lagun, Madame ikastera bideratzean gerorakoekonomizatzen ari zara zure haurraren musika-hezkuntzaren gain! Nik behintzat kausitzen dut,amak berak eskolatu behar dituela bere haurrak.Hau Rousseauren ideia bat da, agian berrixama-rra oraindik, baina azken finean garaile irtengodena, ziur naiz, amarengandiko edoskitzea beza-laxe, eta txertuak bezalaxe.

Charles beraz berriro ere pianoaren arazohonetara itzuli zen. Emmak garrazki erantzunzuen, hobe zela saltzea. Piano gaixo hura, hain-bat atsegin harro emanak zizkiona, joaten ikus-tea, emaztearen parte baten suizidio zehatzezi-na bezala zen Bovaryrentzat.

— Zuk nahi izango bazenu..., esaten zionEmmari, noizbehinka klase bat, hori ez litzateke,nolanahi ere, zeharo galerakorra.

— Baina klaseak, erantzuten zuen Emmak, ezdira probetxukoak segidan izan ezik.

Page 547: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta horrelaxe moldatu zen bere senarraren-gandik baimena lortzen, astean behin hirira joa-teko, bere amorantea ikustera. Eta, hilabetearenburuan, aurrerapen nabarmenak egin zituelakausitu zuten gainera.

Page 548: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—V—Ostegunez zen. Jaikitzen zen eta isil-isilik jaz-

ten zen Charles ez esnatzearren, garaizegi pres-tatzen zela-eta kargu hartuko baitziokeen hark.Gero ibilian ibiltzen zen gelaren mutur betetikbestera; leihoen aurrean jartzen zen eta Plazarabegiratzen zuen. Egunsentiak azokako pilareenartean zirkulatzen zuen, eta botikarioarenetxeak, leihatilak itxirik zituela, goizargitakokolore zuhailetan uzten zituen sumatzen bereletreroko maiuskulak.

Hormako erlojuak zazpiak eta laurden marka-tzen zituenean, Lion d’or-era joaten zen, etaArtemise erortzen zitzaion, aharrausika, bertakoatea irekitzera. Honek lurmendatzen zituenMadamentzat errautsetan hondoraturiko ika-tzak. Bakarrik geratzen zen Emma sukaldean.Aldian behin irten egiten zen. Hivert han aritzenzen presatu gabe uztartzen eta, gainera,Lefrançois atsoari entzuten, zeinak, algodoizkoboneta batez jantzitako bere burua leihatilabatetik aterata, mandatuak enkargatzen baitziz-

Page 549: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

kion eta beste edozein gizaseme nahasaraztekomoduko esplikazioak ematen zizkion. Emmakbere botinen zoruak istikatzen zituen atarikoharlauzen kontra.

Noizbait ere, bere arrantxoa jan, bere kapu-saia leporatu, bere pipa piztu eta bere zaharoaatzeman ondoren, astiro jartzen zen bere eserle-kuan.

Hirondelle trosta txikian abiatzen zen, eta,legoa baten hiru laurdenetan zehar tokian-tokiangelditzen zen bidaiariak jasotzera, hauek zelatanegoten baitziren zutik, bidearen ertzean, larrai-nerako erromaratearen aurrean. Bezperatik abi-sua emana zutenek berantetsi arazten zuten.Zenbaitzuk egon ere ohean egoten ziren arteanberen etxeetan; Hivertek dei, garrasi, sakre egi-ten zuen, gero bere eserlekutik jaisten zen etaateen kontra kolpe handiak jotzera joaten zen.Leihatila arrailduetatik haizea sartzen zen.

Bitarte horretan lau aulkiak betetzen ziren,kotxea bazihoan aurrera, sagarrondo zerrendakjarraian igarotzen ziren; eta bidea, ur horiz bete-tako bere bi erreten luzeen artean, beti eremehartzen zihoan ostertzerantz.

Page 550: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emmak mutur batetik bestera ezagutzenzuen; bazekien belartzari baten ondoren zutoinbat zegoela, gero zumar bat, borda bat edokaminero-txabola bat; batzuetan, bere buruaustekabean harrapatzeko, begiak itxi ere egitenzituen. Baina geratzen zen distantziaren senti-mendu zehatza inoiz ez zuen galtzen.

Azkenik, arriluzko etxeak hurbiltzen ziren,lurrak soinua ateratzen zuen gurpilen pean,Hirondelle jardin artean leratzen zen, non haute-maten baitziren, baranga batetik barrena, esta-tuak, mahatsondo bat, hagin muxarratuak etazabu bat. Gero, begikaldi bakar batez, hiria ager-tzen zen.

Anfiteatro modura jaitsiz eta lainoarteanmurgildurik, zubiez bestaldera zabaltzen zen,nahaskiro. Gero landalur hutsa igotzen zen berri-ro mugimendu monotono batean, harik eta urru-nean ortze hitsaren ezbaiko oina ukitu arte.Horrela goitik ikusirik, paisaiak oso-osoan geldi-itxura zeukan pintura batek bezala; untzi aingu-ratuak xoko batean pilatzen ziren; ibaiak biribil-du egiten zuen bere bihurgunea muino berdeenoinean, eta irlek, eite luzangakoak, geldituriko

Page 551: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

arrain beltz handiak ziruditen ur gainean. Fabri-ketako tximiniek egundoko motots nabarrakjaurtikitzen zituzten, muturretik hegaztatzenzirela. Fundizioen burrunba entzuten zen, ganduartean altxatzen ziren elizetako kariloi zoliekinbatera. Bulebarretako zuhaitzek, hostorik gabe,sasitza moreak egiten zituzten etxeen artean,eta teilatuek, euriz distiratsu, desberdinki ispila-tzen zuten, auzaldeen alturaren arabera. Aldianbehin haize-kolpe batek eramaten zituen lainoakSainte-Catherineko aldapa aldera, labar batenkontra isilean hausten ziren aireko uhinak beza-la.

Gauza zorabiagarriren bat jalgitzen zen bera-rentzako existentzia pilakatu haietatik, eta berebihotza oparo puzten zen, han pilpiratzen zutenehun eta hogei mila arimek guztiek batera igorribalute bezala berak haiei suposatzen zizkien gri-nen hatsa. Bere maitasuna handiagotu egitenzen espazioaren aurrean, eta arrabotsez bete-tzen zen igotzen ziren burrundara gandutsuekin.Berak kanpora jalgitzen zuen, plazetara, pasea-lekuetara, kaleetara, eta hiri zahar normandiarraegundoko hiriburu baten gisa hedatzen zen bere

Page 552: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

begien aurrean, bera sartzen ari zen Babiloniabaten gisa. Leihatilatik kanpora makurtzen zenbi eskuez, haizekirria arnastuz; hiru zaldiak asa-palan zihoazen. Harriek kirrinka zegiten lokatze-tan, dilijentziak zabu egiten zuen, eta Hivertek,urrunetik, deiadar egiten zien orgatxarreibidean, eta aldiz gaua Bois-Guillaumen iraganazuten burgesek lasai jaisten zuten aldapa berenfamilia-kotxe txikian.

Erromaratean gelditzen ziren; Emmak bereeskalaproinak askatzen zituen, beste eskularrubatzuk jazten zituen, bere txala txukun ipintzenzuen, eta, hogei pauso aurrerago, Hirondelle-tikirteten zen.

Hiria orduan esnatzen zen. Enplegatuak,boneta greziarra buruan, dendetako erakus-leihoak iguzten ari ziren, eta emakume batzuk,gerrian otarteak zituztela, oihu ozenak botatzenzituzten tarteka, kale ertzetan. Emma lurrerabegira joaten zen oinez, hormak ferekatuz, etajaitsitako bere belo beltzaren pean plazerez irri-barreka.

Ikusiko ote zuten beldur, gehienetan ez zuenhartzen biderik laburrena. Kalexka ilunetan

Page 553: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

barrena murgiltzen zen, eta erabat izerditan iris-ten zen rue Nationaleko behe aldera, han dago-en iturritik hurbil. Hauxe da antzokiaten, kafeti-nen eta emagurien auzaldea. Sarritan zalgurdi-ren bat pasatzen zen bere albotik, dardara zegi-ten apainduriaz adelaturik. Amantalez jantzitakomutil batzuek hondarra zabaltzen zuten harlau-zen gainean, zuhaixka berderen artean. Asantzi-likore, zigarro eta ostra usaina hartzen zen.

Emmak kale baterantz okertzen zuen; kape-latik kanpora irteten zitzaion adats kizkurraren-gatik ezagutzen zuen hura.

Leonek, espaloian, aurrera jarraitzen zuen;berak hoteleraino segitzen zion; hura igotzenzen, atea irekitzen zuen, sartzen zen... Zer nola-ko laztana!

Gero hitzak, musuen ondoren, oldartu egitenziren. Gero asteko atsekabeak kontatzen zizkio-ten elkarri, presentimenduak, gurunengatikokezkak; baina orain dena ahazten zen, etaaurrez aurre begiratzen zioten elkarri, irri bolup-tuosez eta mintzakera samurrez.

Ohea kaobazko ohe handi bat zen txalupaforman. Sabaitik jaisten ziren zeta gorrizko erre-

Page 554: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zelak beheregi taiutzen ziren oheburu mako-hedatuaren aldetik; — eta ez zen munduan ezerbere buru beltzarana eta bere larrazal zuriabezain ederrik purpura kolore haren gaineannabarmendurik, noiz eta, lotsaizunezko keinubatez, bere bi beso biluziak hersten zituenean,aurpegia eskuen artean ezkutatuz.

Gela epelak, bere tapiz diskret, bere apaindu-ria eroska eta bere argi ekuruarekin, oso apropo-sa zirudien irritsaren mamitasunetarako. Gezieran burututako kamadarrek, kobrezko erreze-leuskarriek eta suburnietako bola handiek bat-batean distiratzen zuten, eguzkia sartzen bazen.Tximiniaren gainean, argimutilen artean bi itsas-kurkuilu arroxa handi zeuden, belarrira doitzeanitsasoaren hotsa entzuten den horietakoak.

Bai atsegin zutela alaitasunez betetako gela-txo eder hura, bere arrandi higatuxamarra gora-behera! Altzariak beren lekuan aurkitzen zituz-ten beti, eta batzuetan aurreko osteguneanahaztuak zituen ileorratzak ere; erloju handiarenzolaren pean. Sutondoan bazkaltzen zuten, pali-sandrozko inkrustaziodun mahaitxo txiki batean.Emmak zatikatzen zuen, eta puskak bere plate-

Page 555: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

rean ipintzen zizkion molde orotako balakuak jal-giz; eta barre ozen eta gordin batez egiten zuenirri Champagneko ardoaren aparrak gainez egi-ten zuenean baso arinetik bere behatzetakoeraztunen gainera. Hain zeharo galdurik zeudenelkarren gozamenean non, han, beren etxe par-tikularrean zirela uste baitzuten, eta bertan bizibehar zutela hil arte, bi ezkonberri eternalengisa. Gure gela esaten zuten, gure tapiza, gurebesaulkiak, eta Emmak nire oskierrestak ereesaten zuen, Leonen opari bat izaki, Emmak izanzuen apeta bat. Saten arroxazko oskierrestabatzuk ziren, zisnez mendelduak. Emma harenbelaunetan esertzen zenean, bere zangoa,horrela laburregia, airean dilindatzen zen; etaoinetako panpox hura, ez baitzuen orpotoparik,behatzetatik bakarrik atxikitzen zitzaion bere oinbiluziari.

Lehen aldiz ari zen dastatzen Leon dotoreziafemeninoen ezinesaneko findadeak. Aurkitugabea zuen inoiz hizkeraren grazia hura, janzke-ran halako zuhurtzia, uso lokartuaren jarrerahaiek. Haren arimako garra eta haren gonakofarfailak miresten zituen. Bestalde, ez al zen ba,

Page 556: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

graduko emakume bat, eta emakume ezkondua!benetako amorantea alegia!

Haren umore aldartetsua medio, noiz misti-koa noiz alaia, nahiz kalakaria, isila, sumina,soraioa, beregan mila irrits gogora ematen ziho-akion, senak edo reminiszentziak oroitarazten.Bera zen nobela guztietako maitaria, drama guz-tietako heroisa, olerki liburu guztietako lainarte-ko dama. Haren sorbaldetan hautematen zuenodaliska bainuan-eko anbar-kolorea; gaztelu-andere feudalen gerruntze luzea zeukan; bazuenhalaber Bartzelonako emazte beluriaren antza,baina ororen gainetik Aingerua zen!

Maiz, hari begiratzean, iruditzen zitzaion berearimak harengana ihes egiten zuela, harenburuaren baranoan uhin bat bezala hedatzenzela, eta lerratuki jaisten zela haren bulartekozuritasunera.

Lurrean jartzen zen, Emmaren aurrean; eta,bi ukondoak belaunen gainean, so egiten zionirribarre batez, eta bekokia teink.

Emma harenganantz makurtzen zen etaxuxurlatzen zion horditasunez hatsanturik beza-la:

Page 557: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Oh! ez zaitez mugi! ez zaitez mintzo! begi-raidazu! Zure begietatik zerbait hain eztia jalgi-tzen da, hainbat on egiten dit! Haurra deitzenzion:

— Haurtxo, maite al nauzu?Eta ez zuen entzuten Rodolpheren erantzu-

nik, ahora igotzen zitzaizkion haren ezpainenlehiakarrean.

Bazegoen erlojuaren gainean brontzezkoCupidon txiki bat, lili-xorta baten pean besoakbiribilduz imintzioka. Askotan barre egin zioten;baina, elkarrengandik banandu behar zirenean,dena seriosa iruditzen zitzaien.

Elkarren aurrez aurre geldi, errepikatzenzuten:

— Ostegunera arte!... Ostegunera arte!Supituan Emmak burua hartzen zion bi

eskuen artean, musu ematen zion fite bekokianoihukatuz: «Agur!» eta eskilaretara oldartzenzen.

Rue de la Comediera joaten zen, ileapaintzai-le batenera, bere mototsak txukunaraztera.Gaua sartzen zen; gasa pizten zuten dendan.

Page 558: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Antzokiko txilina entzuten zuen, komedian-teei jokaldirako deika, eta han ikusten zituen,aurrez aurre, aurpegi zuridun gizonak eta soine-ko higatudun emakumeak pasatzen, aldalekue-tarako atetik barrena.

Bero egiten zuen, ileorde eta ukendu arteanberogailua burrundaka ari zen areto txiki apale-gi hartan. Ilematxarden usainak, burua zerabil-kioten esku koipetsu haiekin batera, ez zuendenbora luzea behar izaten Emma logaletzen,eta loak hartzen zuen pixka bat bere orraztailua-ren pean. Sarritan morroiak, orrazten zuen bitar-tean, mozorro-dantzarako txartelak eskaintzenzizkion.

Gero joan egiten zen! Berriro kaleak gora egi-ten zuen; Croix rouge-ra heltzen zen; goizeanaulki baten pean ezkutatuak zituen eskalaproi-nak jasotzen zituen, eta bere lekuan jartzen zen,bidaiari ernegatuen artean. Batzuk aldaparenoinean jaisten ziren. Bera bakarrik geratzen zenkotxean.

Bihurgune bakoitzean, gero eta gehiago ikus-ten ziren hiriko argi guztiak, etxe nahasien gai-nean laino argitsu zabal bat egiten zutela. Emma

Page 559: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

belauniko jartzen zen kuxinen gainean, eta lilu-ramendu horretan galtzen zuen begirada. Zotin-ka aritzen zen, Leoni deitzen zion, eta mintzosamurrak igortzen zizkion, eta haizetan galtzenziren musuak.

Bazen aldapan arlote gizaixo bat bere maki-larekin, dilijentzien artean alderrai. Piltzarnahaspila batek estaltzen zizkion sorbaldak, etakastore-larru arraildu batek, kupeltxo modurabiribildurik, ezkutatzen zion aurpegia; hain,eranzten zuenean, betazalen lekuan, bi betzulozabal azaltzen zituen zeharo odoletan. Zintzilika-rio gorritan listen zen haragia; eta zornabilduberdetan mamitzen ziren likido batzuk zerizkionsudurreraino, eta han sudurzulo beltzek zurrupa-tzen zituzten dardarizo eta guzti. Hitz egin beharzizunean, burua etzaten zuen barre tentel bate-kin; — orduan bere betsein urdinkak, etengabe-ko mugimendu batean jiraka, lokietarantz zihoa-zen danba jotzera zauri biziaren ertzean.

Kantu txiki bat abesten zuen kotxeei segika:

Souvent la chaleur d’un beau jourFait rêver fillette à l’amour.

Page 560: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta gainerako guztian txoriak zeuden, eguz-kia era hostaia.

Batzuetan, bat-batean azaltzen zen Emma-ren atzean, burua biluzi. Emma garrasika aparta-tzen zen. Hivert hurbiltzen zitzaion adarra jotze-ra. Saint-Romainetako ferian barraka bat hartze-ra zirikatzen zuen, edota, barreka, bere neskala-guntxoa zer moduz zihoan galdetzen zion.

Sarritan, abiatuta gero, bere kapelua, mugi-mendu zakar batez, dilijentzian sartzen zenleihatilarik, eta bitartean bera, beste besoaz,ointokian atxikitzen zen, gurpilen lohizirtaartean. Bere ahotsa, motela hasieran etamarrangatsua, zorrotza bilakatzen zen. Gaueanbarrena errestatzen zen, herstura zehazgabebaten heiagora lainotsua bailitzan; eta, txilin-soi-nuen artetik, zuhaitzen murmurio artetik etakaxa hutsaren burrunba artetik barrena, ahotshark bazuen Emma urduritzen zuen urrunekozerbait. Hura arimaren zolaraino jaisten zitzaionleize batean zurrunbiloa gisa, eta mugagabekomalenkonia bateko espazioen artera eramatenzuen. Baina Hivertek, alderakargaz ohartzen bai-

Page 561: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzen, itsu-itsuan luzatzen zituen bere zaharoazzarrada handiak. Zihoztak zaurietan zafratzenzuen, eta lohietara erortzen zen marru bat jaur-tikiz.

Gero Hirondelle-ko bidaiariak loak hartzenzituen azkenerako, batzuk ahoa zabalik, besteakkokotsa apaldurik, albokoaren sorbaldan sosten-gu hartuz, edota besoa uheletik pasaturik,kotxearen zabuekin batera erregularki kulunka-tuz; eta kanpoaldean gurtarasen gilborrean dilin-datzen zen kriseiluaren distirak, txokolate kolo-reko kalikozko errezeletan barrena sartuz, errai-nu odolkarak pausatzen zituen jende ekuru guztihaien gainean. Emmak, tristuraz hordi, daldaraegiten zuen bere jantzien pean eta gero etahotzago sentitzen zituen oinak, ariman heriotzazuela.

Charles, etxean, zain egoten zitzaion; Hiron-delle beti ere berandu zetorren ostegunetan.Noizbaitekoan ere heltzen zen Madame! Ozta-ozta besarkatzen zuen haurra. Afaria ez zegoenprest, bost axola! Desenkusatzen zuen sukalda-risa. Orain dena zilegi zitzaion, zirudienez, neskahari.

Page 562: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Sarritan bere senarrak, haren beluritasunazoharturik, gaixo ez ote zegoen galdetzen zion.

— Ez, esaten zuen Emmak.— Baina, argudiatzen zion, baina zeharo

xelebre zaude gaur.— Ez, ez da ezer! Ez da ezer!Zenbait egun ere bazen non, etxeratu ordu-

ko, bere gelara igotzen baitzen; eta Justin, hanaurkitzen baitzen, isil-isilean ibiltzen zen, neska-me iaio bat baino aztiago haren zerbitzuan. Ipin-tzen zituen poxpoloak, kandela, liburu bat, pres-tatzen zuen kamixa, ohea irekitzen zuen.

— Ea ba, esaten zion Emmak, ongi da, joanzaitez!

Zeren han geratzen baitzen zutik, eskuak zin-tzilik eta begiak zabalik, bat-bateko ametsaidebaten hari elemenia artean trabaturik bezala.

Biharamuneko eguna ikaragarria izaten zen,eta ondorengoak are jasangaitzagoak izatenziren Emmak zeukan ezinegonagatik bere zorio-nari berriro atxikitzearren, — irrika latza, irudiezagunez sutua, eta, zazpigarren egunean,zeharo aiseki lehertzen zena Leonen laztanetan.Gizonaren suhardurak lilura eta eskerron heda-

Page 563: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

kuntzapean ezkutatzen ziren. Emmak zuhurkieta bere baitan murgildurik dastatzen zuen amo-dio hau, bere samurtasunaren artezi guztiezzaintzen zuen, eta noizbait galduko ez ote zenbeldurrak ikara pixka bat eragiten zion.

Sarritan esaten zion Leoni, ahots malenko-niatsuaren eztitasunez:

— Ah! utzi egingo nauzu, bai!..., ezkonduegingo zara!... besteak bezalaxe izango zara.

Hark galdetzen zuen:— Zeintzuk besteak?— Ba gizonak, aizu, erantzuten zuen.Eta gero eransten zuen, ahuldurazko keinu

batez gizona hastanduz:— Zitalak zarete, denok!Munduko desengainuei buruz filosofikoki

solasean ari ziren egun batez, esan ere esan zion(haren jelosgoa entseiatzearren edo agian lasai-tubehar bortitzegi bati amore emanez) garaibatean, bera baino lehen, beste norbait maiteizan zuela, «ez zu bezala!» esan zion berehala,bere alabaren buruaren gain baieztatuz ez zelaezer gertatu.

Page 564: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Gizon gazteak sinetsi egin zion, eta alabainagaldeka aritu zitzaion, hark zer egiten zuen jaki-tearren.

— Itsasuntzi bateko kapitaina zen, lagun.Hau ez al zen ikerketa orori aurre hartzea,

eta aldi berean bere burua oso goian ipintzea,berezkoz oldarkorra eta ohoretara ohitua izanbehar zuen gizon batengan eragin omen izanda-ko liluramendu hura medio?

Urgazleak orduan sentitu zuen bere gradua-ren deusezkeria; txarratelak, gurutzeak, tituluakbekaiztu zituen. Damak hori guztia atsegin zuennonbait; haren xahutzaile ohituretan hala suma-tzen zuen.

Alabaina, Emmak isildu egiten zituen berenabarmenkerietarik asko, hala esate baterakobera Rouera eramateko tilbury urdin bat eduki-tzeko gogoa, zaldi ingeles batek tiraturik etabota ifrentzudunez jantzitako «groom» batekgidaturik. Justin izan zen apeta hori iradoki ziona,bere etxean mirabe gisa bat zezan erregutuz;eta, gabezia honek elkartze aldi bakoitzeko hele-raren plazera murrizten ez bazuen ere, itzulera-ren mindura handiagotzen zuen eskierki.

Page 565: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Sarritan, elkarren artean Parisez mintzo zire-nean, Emmak azkenean xuxurlatzen zuen:

— Ah! han bai ongi izango ginatekeela bizi-tzen!

— Ez al gara ba zoriontsu? esaten zuen ezti-ro gizon gazteak, hari adatsetan eskua pasatuz.

— Bai, egia da, esaten zuen damak, ni zora-turik nago: besarka nazazu!

Sekula baino xarmangarriagoa zen beresenarrarekiko, pistatxe kremak egiten zizkioneta afalondoan valsak jotzen zituen. Gizon guz-tietarik dohatsuentzat kausitzen zuen berazCharlesek bere burua, eta Emma kezkarik gabebizi zen, eta baina hara non arrats batez tupus-tean:

— Mademoiselle Lempereur da noski, lezioakematen dizkizuna, ez?

— Bai.— Ba begira! Arestian ikusi dut, zioen Charle-

sek, madame Liegearden etxean. Zutaz hitz egindiot: ez zaitu ezagutzen.

Tximistaren antzo izan zen hura. Halere airenatural batez erantzun zuen horratio:

Page 566: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ah! dudarik gabe ahaztu egingo zitzaionnire izena!

— Baina Rouenen agian, esan zuen medi-kuak, piano irakasle diren mademoiselle Lempe-reur bat baino gehiago izango dira.

— Baliteke!Gero biziro:— Hementxe ditut ordea bere errezibuak,

tori! begira.Eta izkribumahaira joan zen, kajoi guztiak

miatu zituen, paperak nahastu zituen eta azke-nerako hainbesteraino galdu zuen burua nonCharlesek biziki gomendatu baitzion, ordainagirimixerigarri haiengatik halako nekerik har ezzezan.

— Oh! aurkituko ditut, zioen Emmak.Eskierki, hurrengo ostiralean, Charlesek, bere

jantziak gordetzen ziren gela ilunean bere botabat jaztean, paper orri bat sumatu zuen larrua-ren eta bere galtzerdiaren artean, hartu zuen etairakurri zuen:

«Hartu dut, hiru hilabetetako lezioengatik,gehi zenbait hornidura, guztira hirurogeita bostlibera. FELICIE LEMPEREUR, musika irakasleak».

Page 567: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Nola demonio dago hau nire botetan?— Seguraski, erantzun zuen Emmak, apala-

ren ertzean dagoen faktura-kaxa zaharretik ero-riko zen.

Une hartatik aurrera, bere bizitza gezur-gar-dainu bat besterik ez zen izan, non biltzen bai-tzuen bere maitasuna oihalen artean bezala,ezkutatzeko.

Behar bat zen, grina bat, plazer bat, hainbes-terainokoa non, berak esaten bazuen, halakokaletan, atzo, eskuineko aldetik iragan zela, pen-tsatzekoa baitzen ezkerreko aldetik hartu zuela.

Goiz batez, ohi bezala arropa nahiko armezjantzirik abiatu berria zela, elurra hasi zuen bere-halakoan; eta Charlesek, eguraldiari begiraleihoan zegoenez, Bournisien jauna ikusi zuensieur Tuvacheren gurtarin barruan Rouenerabidean. Jaitsi eta elizgizonari eraman zion txallodi bat, Croix Rouge-ra heldu bezain prontoMadameri entrega ziezaion. Ostatura helduorduko, Yonvilleko medikuaren emaztea nonzegoen galdetu zuen Bournisienek. Ostalersakerantzun zuen, hura oso gutxitan etortzen zelaostatura. Hartan, arratsean, Hirondelle-n Mada-

Page 568: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

me Bovary hautemanik, bere enbarazua kontatuzion apaizak, bestalde garrantzi handirik emangabe, zirudienez; zeren eta tenore hartan kate-dralean harritzekoak egiten ari zen sermoilaribaten goratzarreari ekin baitzion, eta dama guz-tiak han zihoazela hari entzutera.

Halere, hark inolako esplikaziorik eskatu ezbazuen ere, beste zenbaitek, hurrengo batean,zuhurtzia gutxiago erakuts zezakeen. Berazegoki iruditu zitzaion aldioro Croix Rouge-n jais-tea, eta horrela bere herriko jendeak eskilaretanikusten zutenean inolako susmo txarrik ez zuten.

Egun batez, ordea, M. Lheureuxekin topoegin zuen Boulogne hoteletik irtetean Leonenbesotik; eta Emma beldur izan zen, mihiluzesuertatuko ote zen pentsatuz. Hura ez zen haintentela.

Baina, handik hiru egunetara, gelara etorrizitzaion, atea itxi zuen eta esan zion:

— Dirua beharko nuke.Emmak aitortu zuen, ezin ziola eman. Lheu-

reux auhendamendutan hedatu zen, eta berakizan zituen mesede guztiak gogoratu zituen.

Page 569: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Izan ere, Charlesek suskribaturiko bi ordain-dukoetatik, Emmak artean bat baino ez zuenordaindua. Bigarrenari zegokionez, merkatariak,hark hala erreguturik, amore eman zion harenordez beste bi egiteari, eta hauek gainera epeoso luzerako berritu ziren. Gero poltsikotik aterazuen ordaindu gabeko hornizioren zerrenda bat,alegia: errezelak, tapiza, besaulkientzako mihi-sea, zenbait soineko eta apainduri-artikulu asko,hauen balioa guztira bi mila libera inguru izaki.

Emmak burua makurtu zuen; hark jarraituzuen:

— Baina, dirurik ez badaukazu, zuk baduzuondasunik.

Eta Barnevillen, Aumaletik hurbil, kokaturikoborda kaxkar bat aipatu zion, zeinak ez baitzuenetekin handirik ematen. Monsieur Bovary aitaksaldutako etxalde txiki batena zen garai batean,zeren Lheureuxek dena baitzekien, baita zenbathektarea zituen eta auzokoen izenak ere.

— Nik, zure lekuan, saldu egingo nuke, etaartean ere diru sobera geratuko litzateke.

Emmak erosle faltaren koxka argudiatu zuen;merkatariak baten bat aurkitzeko esperantza

Page 570: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

eman zuen; baina berak saldu ahal izateko nolamoldatu galdetu zuen Emmak.

— Baina ez al daukazu ahalordea?Hitz hau haize bolada fresko bat bezala heldu

zitzaion.— Utzidazu kontua, esan zion Emmak.— Oh! ez du merezi! esan zuen Lheureuxek.Hurrengo astean itzuli zen, eta harro azaldu

zen, azkenerako lortu zuelako, hara-honakagogorren ondoren, halako Langlois zeritzan batkausitzea, zeinak, aspaldidanik, jabego hurabegiz jota baitzeukan bere prezioa adierazigabe.

— Bost axola prezioa! oihukatu zuen Emmak.Aitzitik, itxoin beharra zegoen, mutil hura

tentuz hartu beharra. Gorabeherak merezi zuenbidaia bat, eta, Emmak bidaia hori ezin egin zue-nez, bera bertara joateko prest azaldu zen, Lan-gloisekin aurrez aurre tratatzera. Itzultzean adie-razi zuen, erostunak lau mila libera proposatzenzuela.

Berri honekin Emmak lasaitu ederra hartuzuen.

Page 571: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Egia esan, erantsi zuen Lheureuxek, ongipagatua dago. Kopuruaren erdia orduantxe ber-tan jaso zuen, eta, bere kontuak kitatzerakoan,merkatariak esan zion:

— Pena ematen dit, bene-benetan, zu kolpebatean horrenbesterainoko kopuru garrantzi-tsuari jaregiten ikusteak.

Orduan Emmak bankuko bileteei begiratuzien; eta, bi mila libera haiek suposatzen zituz-ten rendez-vous elemeniaz pentsatuz:

— Nola ordea! Nola! zezelkatu zuen.— Oh! berriro merkatariak xano-xano barre

eginez, fakturetan nahi den guztia ipintzen da.Nik ez ote ditut ba ezkonduen arteko gorabehe-rak ezagutzen?

Eta zuzen-zuzen so egiten zion, aldi bereanbere eskuan bi paper luze hatzazalen arteanirristarazten zituela. Hartan, bere kartera irekieta mahai gainean zabaldu zituen lau ordaindu-ko, bakoitza mila liberatakoa.

— Sina iezadazu hau, eta gorde guztia.Emmak protestatu egin zuen, eskandalizatu-

rik.

Page 572: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Baina, soberakoa ematen badizut, eran-tzun zuen lotsagabeki M. Lheureuxek, ez al dazeuri mesede egitea?

Eta, luma bat hartuz, kontuaren oinean idatzizuen: «Hartu dut lau mila libera madameBovaryrengandik».

— Nolaz kezkatzen zara, zeren sei hilabetebarru kobratuko baituzu zure bordaren atzera-tua, eta azken ordaindukoaren epea kobrantza-ren ondorenerako jartzen baitizut?

Emma nahastu egiten zen apur bat bere kal-kuluetan, eta bere belarrietan txintxin-hotsaentzuten zuen, urrezko txanponak zakuak leher-turik bere inguruan zoru gainean hotsa atera-tzen ari bailiran. Azkenik Lheureuxek azalduzuen, bere lagun bat bazuela, Vinçart, Rouenenbankari, eta hark deskontatuko zituela lauordainduko haiek, eta gero berak eskuratukoziola Madameri benetako zorraren soberakoa.

Baina, bi mila liberaren ordez, mila eta zortzi-rehun besterik ez zuen ekarri, zeren Vinçartlagunak (bidezkoa den bezala) berrehun hartubaitzuen, komisio eta deskontu gastuena.

Gero errezibu bat eskatu zuen ezarian.

Page 573: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Badakizu..., merkataritzan..., batzuetan...Eta data ipini, mesedez, data.

Fantasia gauzagarriren ikuspegi bat hedatuzen orduan Emmaren aurrean. Nahiko zuhurtziaeduki zuen mila eskutu aparte gordetzeko, etahorrekin pagatu ziren, epea burutzean, lehenhiru ordaindukoak; baina laugarrena, hala beha-rrez, ostegun batez erori zen etxean, eta Char-les, artegatsu, bere emaztea noiz itzuliko zainegon zen pazientki esplikazioren esperoan.

Ordainduko haren berri eman ez bazion,etxeko arazoak ez gaineratzeagatik zen; sena-rraren belaunetan eseri zen, ferekatu zuen, bala-kuz jardun zen, kredituz hartutako behar-beha-rrezko gauza guztien zerrenda luzea egin zion.

— Dena den, konforme izango zara, hau guz-tia ikusi ondoren, garestiegi ere ez dela.

Charlesek, beste burubiderik ezean, berehalajo zuen betiko Lheureuxengana, eta honek zinegin zuen gauzak baretuko zituela, baldin etaMonsieurek bi ordainduko sinatzen bazizkion,hauetariko bat zazpirehun liberatakoa, hiru hila-bete hartu ordaintzeko. Hortetarako gauza izate-ko, gutun patetiko bat idatzi zion bere amari.

Page 574: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Erantzuna igorri ordez, ama bera etorri zen; etaEmmak jakin nahi izan zuenean zerbait atera otezion:

— Bai, erantzun zuen Charlesek. Baina faktu-raren berri galdatzen du.

Biharamunean, egunsentian, Emma Lheureu-xen etxera joan zen, mila libera gaindituko ezzituen beste kontu-paper bat egin ziezaion eska-tzera; zeren, lau milakoa erakustekotan, biheren ordainduak zituela esan behar izango bai-tzukeen, eta beraz etxearen salmenta aitortu,merkatariak egokiro eramandako negoziaketa,eta eskierki beranduago arte jakin ez zena.

Artikulu bakoitzaren prezioa oso merkea iza-nik ere, madame Bovary amak alabaina gehie-gizkoa kausitu zuen gastua.

— Behar-beharrezkoa al zen tapiza? Zergatikaldatu behar zen besaulkien oihala? Niregaraian, besaulki bakarra izaten zen etxean, per-tsona adinetuentzako, —hala zen behintzat nireamaren etxean, eta, horra nik esan, emakumezintzoa zen hura—. Mundu guztia ezin da aberatsizan! Ez dago inolako fortunarik zarrastelkeriarieutsiko dionik! Ni lotsagorritu egingo nintzateke

Page 575: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zuen gurikeria horretan bizitzeaz! eta ni halerezaharra naiz gero, mainak behar ditut... Etahara! Hara kuxidadea! itxura hutsa! Nola! Bon-bazinetarako zeta bi liberatan!... hamar sosetanmihisea aurki daitekeenean, baita zortzitan ere,horretarako zeharo aproposa!

Emmak, kanape gainean erraskail, ahalik etalasaien ihardesten zion:

— Aski da, aizu! aski da!Besteak sermoia botatzen segitzen zuen,

mixerikordian bukatuko zutela iragarriz. Bestal-de, Bovaryren errua zen. Gaitzerdi halere, aha-lorde hura deuseztatzea agindua zuen behintzateta...

— Nola?— Ah! zin egin dit, erantsi zuen emakume

gajoak.Emmak leihoa ireki zuen, Charlesi dei egin

zion, eta mutil gizajoa beharturik gertatu zenbere amak iraizitako hitza aitortzera.

Emma desagertu zen, eta gero berriro fitesartu zen paperezko orri lodi bat maiestuoskihari luzatuz.

— Mila esker, esan zuen atsoak.

Page 576: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta notari-ahalmena surtata ihaurtiki zuen.Emma barrez hasi zen algara karrankari,

zalapartatsu eta etengabeko batez: nerbioetakoatake bat zuen.

— Ah! ene Jainkoa! Charlesek oihuka. Bai, zuere bai, oker ari zara! etorri eta istiluak sortzendizkiozu!...

Bere amak, sorbaldei eraginez, hori guztiaimintzio hutsa zela esaten zuen.

Baina Charlesek, lehenengo aldiz oldartuz,bere emaztearen defentsa hartu zuen, hainiknon madame Bovary amak joan egin nahi izanbaitzuen. Biharamunean bertan abiatu zen, eta,atarian, Charles geldiarazten saiatzen zenez,amak jarduki zuen:

— Ez, ez! Ni hain maiteago duzu bera, etaarrazoi duzu, bidezkoa da. Gainontzean, hor kon-pon! ikusiko duzu!... Ongi izan!... zeren ni ez bai-nago etortzeko prest, zuk diozun bezala, horriistiluak sortzera.

Charles ez zen halere ahalkez urriago geratuEmmarekiko, honek ez baitzuen inolaz ere ezku-tatzen harenganako zeukan herra konfidantzarikez izanagatik; erregu franko egin behar izan

Page 577: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zion, Emmak berriro bere notari ahalordea har-tzeko amore eman zezan, eta berak lagundu erezion M. Guillauminen etxera beste bat lehengoa-ren berdina egitera.

— Ulertzen dut bai, zioen notarioak, zientzia-gizon bat ezin daiteke bizitzako xehetasun prak-tikoetan zabartu.

Eta Charles lasaiturik sentitu zen gogoetalausengari han medio, ardura nagusiago batenitxura loxinkaria ematen baitzion bere ahulezia-ri.

Zer nolako gaindidura, hurrengo ostegunean,hotelean, beren gelan, Leonekin! Barre, negar,kanta, dantza egin zuen, sorbete batzuk igotze-ko agindu zuen, zigarroak erre nahi izan zituen,Leoni nabarmena iruditu zitzaion, baina adora-garria, egundokoa.

Leonek ez zekien haren izate osoko zeinerreakziok gehienik bultzatzen zuen Emma bizi-tzako gozamenetan oldartzera. Haserreti, lamiti,boluptuos bihurtzen zen; eta Leonekin pasiatzenzuen kaleetan barrena, burua zut, bere buruakonprometatzeko —hala zioen berak— beldurgabe. Batzuetan halere, Emmak zirgir egiten

Page 578: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zuen Rodolphekin topo egitearen bat-batekoburutapenarekin; zeren, nahiz eta betirakobanandurik izan, harenganako atxikimendutikerabat libratu gabe zegoela iruditzen baitzi-tzaion.

Arrats batean, ez zen Yonvillera itzuli. Char-les zoratzear zebilen, eta Berthe alabatxoa, bereamatxorik gabe ez baitzuen oheratu nahi, intziri-ka ari zen bularra lehertzeko zorian. Justine erre-pidean barrena abiatua zen, bada-ezpada ere.M. Homais bere botikatik irten egin zen.

Azkenik, hamaiketan, egonean egonezinik,Charlesek bere zalgurdia prestatu zuen, saltobatean igo, aberea zigoztatu eta goizeko ordu-biak aldera iritsi zen Croix Rouge-ra. Inor ez.Urgazleak agian ikusia izango zuela pentsatuzuen; baina non bizi zen ordea? Charles, zorio-nez, haren ugazabaren helbideaz oroitu zen.Hara jo zuen korrika.

Eguna argitzen hasia zen. Letrero batzukhauteman zituen ate baten gainean; atea jozuen. Norbaitek, ireki gabe, deiadarkatu zioneskaturiko argibidea, irain itzelak erantsiz gauezjendeari gogait eragiten dabiltzanen kontra.

Page 579: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Urgazlea bizi zen etxeak ez zeukan txilinik, ezmailukorik, ez atezainik. Charlesek ukabilkadahandiak jo zituen leihatilen kontra. Polizia-agen-te bat suertatu zen pasatzen; orduan Charlesbeldurtu eta joan egin zen.

— Zoraturik nago, zioen berekiko; M. Lor-meauxen etxean geraraziko zuten nonbait afal-tzen.

Lormeaux familia jada ez zen Rouenen bizi.— Madame Dubreuil zaintzen geratuko zen.

Eh! Madame Dubreuil duela hamar hilabete hilzen!... Non ote da ba?

Ideia bat etorri zitzaion. Kafetegi batean«Annuaire» eskatu zuen, eta fite bilatu zuenRenelle-des-Maroquiniers kaleko 74.an bizi zenmademoiselle Lempereur-en izena.

Bera kale honetan sartzearekin batera azalduzen Emma ere beste muturrean; Charles, emaz-tea besarkaru ezezik, habailatu egin zen harengainera, oihuka:

— Nork gerarazi zaitu, atzo?— Ondoezik egon naiz.— Zerekin?... Non?... Nolaz?...

Page 580: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bekoki gainetik eskua pasatu zuen, eta eran-tzun zuen:

— Mademoiselle Lempereuren etxean.— Ziur nintzen! Hara nindoan.— Oh! ez du merezi, esan zuen Emmak.

Duela gutxi irten da; baina, aurrerantzean, egonzaitez lasai. Ni ez naiz libre, ulertzen duzu, luza-mendurik txikienak horrela aztoratzen zaituelajakinda.

Bere buruari ematen zion baimen molde batbezala zen, bere ihesaldietan fitsik ere ez kezka-tzeko. Eta baliatu ere egin zen horretaz aiseki,oparo. Leon ikusteko gogoak hartzen zuenean,joan egiten zen edozein aitzakia medio, eta,egun horretan espero izaten ez zuenez, Emmabere estudiora joaten zitzaion bila.

Zorion handia izan zen, lehen aldietan; bainaluze hain lehen ez zuen jadanik egia ezkutatu,alegia: bere ugazaba biziki kexu zela nahastehaiengatik.

— Ah bah! zatoz hona! esaten zion Emmak.Eta Leonek itzuri egiten zion.Erabat beltzez jantzi zedin eta kokotsean

bizar puntta bat luzatzen utzi zezan nahi izan

Page 581: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zuen Emmak, Luis XIII.ren erretratuen antza iza-tearren. Leonen bizilekua ezagutu nahi izanzuen, kaxkarra kausitu zuen; gizona lotsagorrituegin zen, Emmak ez zion arretarik hartu, gerobereen antzeko errezelak erosteko aholkatuzion, eta, gastua argudiatzen zuenez:

— Ah! ah! zure sosei eusten diezu! esan zuenEmmak barrez.

Leonek aldioro kontatu behar izaten zionbere portaera guztia, azkeneko elkarraldiazgero. Olerkiak eskatu zizkion, berarentzako oler-kiak, amodiozko kantu bat bere ohorez; Leoneksekula ez zuen lortu bigarren bertsoaren errimaaurkitzerik, eta azkenean soneto bat kopiatuzuen keepsake batean.

Ez zen gehienbat harrokeriaz izan baizik etahura laketarazteko xedez bakarrik. Ez zituenargudiatzen haren ideiak; haren apeta guztiakonartzen zituen; Leon bera ari zen haren amo-rantea bilakatzen hura berea zen baino gehiago.Mintzo samurrak esaten zizkion Emmak, arimaatzipetzen zioten musuekin batera. Non ikasiaote zuen usteleria hura, sakona eta disimulatuaizatearen poderioz ia inmateriala?

Page 582: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—VI—

Emma ikustera egiten zituen bidaietan, Leo-nek sarritan afaldu zuen botikarioaren etxean,eta bere burua hertsatutzat eman zuen, gizale-gez, berak ere hura gonbidatzera.

— Bai pozik! erantzun zuen M. Homaisek; gai-nera, apur bat zuzpertu beharrean nago, konkor-tzen ari bainaiz hemen. Antzokira joango gara,jatetxera, erokeriak egingo ditugu!

— Ah! nire lagun zaharra! xuxurlatu zuensamurkiro madame Homaisek, hark jasan bidezituen arrisku lainotsuez izuturik.

— Zer ba? ez al zaizu iruditzen nire osasunanahikoa hondatzen dudanik botikako etengabe-ko jarioen artean biziaz! Hona hemen, bistan,emakumeen izakera: jeloskor dira Zientziareki-ko, eta gero olgurarik bidezkoenak hartu nahibadituzu kontra izango dituzu. Bost axola, konta-tu nirekin, egun hauetako batean Rouenen azal-duko naiz eta biok elkarrekin xahutuko dituguxemekoak.

Page 583: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Botikarioak, garai batean, tentu handiz baz-tertuko zukeen horrelako esakuntzarik; bainaorain mintzamolde eroska eta paristarrari emanazebilen, gusturik hoberenekoa kausitzen bai-tzuen, eta madame Bovaryk, bere auzokoakbezala, urgazleari galdeka aritzen zitzaion jakin-minez hiriburuko ohiturei buruz, eta argota erehitz egiten zuen... burgesak liluratzearren, turne,bazar, chicard, chicandard, Breda-street esanez,eta Je me la casse Ni banoa esan ordez.

Hartan, ostegun batez, Emma harritu eginzen M. Homais aurkitzean, Lion d’Or-eko sukal-dean, bidaiari jantziz, alegia ezagutzen ezzitzaion beroki zahar batez estalirik, esku bateanmaleta bat zuela eta bestean bere dendakozango-zorroa. Bere asmoa ez zion inori aipatu,bere ausentziarengatik bezeroak kezkaraztekobeldurrez.

Bere gaztaroa igaroa zen lekuak berriro ikus-teko ideiak asaldatu egiten zuen nonbait, zerenbide osoan ez baitzion utzi hausnartzeari; gero,iritsi orduko, bizkor salto egin zuen kotxetik Leo-nen bila abiatzeko; eta, iharduki zitzaion baiurgazlea, baina M. Homaisek Normandie kafete-

Page 584: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

gi handirantz eraman zuen, eta bertan sartu zenmaiestuoski, bere kapela erantzi gabe, zeharoprobintzianotzat jotzen baitzuen leku publikobatean burutsik jarri beharra.

Hiru ordu laurden egin zuen Emmak Leonenzain. Azkenik haren estudiora joan zen, eta,molde orotako aieru artean galdurik, hari axola-gabekeria leporatuz eta bere buruari bere ahul-dadea ohondikatuz, bekokia leiarren kontraerantsirik iragan zuen arratsaldea.

Ordubietan artean mahaian zeuden elkarrenaurrez aurre. Sala handia husten ari zen; bero-gailuaren hodiak, palmondo baten eitekoa, sabaizurian biribilkatzen zuen urrekoloreko bereazaua; eta berengandik hurbil, beiraduraz bes-taldean, bete-betean eguzkitan, ur-zirrista batekgurgur egiten zuen marmolezko aska bateannon, krexu eta esparrago artean, hiru miserasoraio hedatzen baitziren luze, alboz albo pilanetzandako galeper batzuetaraino.

Homais gozatzen ari zen. Okela onez bainoare gehiago luxuz txerbeldu zen arren, Pomarde-ko ardoak horratio kitzikatzen zizkion apur batkemenak, eta ron-tortila agertu zenean, emaku-

Page 585: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

meei buruz teoria inmoralak azaldu zituen. Beraororen gainetik erakartzen zuena, «chic»-a zen.Adoragarria zitzaion jazkera dotore bat ongialtzaritutako apartamentu batean, eta, gorputzdohainei dagokienez, okela onari ez zion muzinegiten.

Leonek erlojuari begiratzen zion etsipenez.Botikarioak edan, jan, mintzatu egiten zuen.

— Ondo urriturik ibiliko zara, esan zuen hitze-tik hortzera, Rouenen. Dena den, zure amodioekez daukate urrun etzangua.

Eta bestea lotsagorritu zenez:— Aizu, esan egia! Ukatuko al didazu zuk

Yonvillen...?Gizon gaztea zezelka hasi zen.— Madame Bovaryren etxean, ez ote zenuen

ba gorteatzen...?— Baina nor?— Neskamea!Ez zen txantxetan ari; baina, harropuzkeriak

zuhurtzia orori gaina harturik, Leonek, oharka-bean, iharduki egin zion. Bestalde, emakumebeltzaranak bestenik ez zuen atsegin.

Page 586: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Bat nator horretan, zioen botikarioak; jitehandiagoa dute.

Eta, bere lagunaren belarrira makurturik,emakume batek jitea baduela jakiteko bideaematen duten sintomak adierazi zizkion. Digre-sio etnografiko bati ere ekin zion: emakume ale-maniarra lainotsua zen, frantsesa lasaka, italia-rra grinatsua.

— Eta beltzak? galdetu zuen urgazleak.— Artistaren gustua da, esan zuen Homaisek.

— Mutil! bi kikara-erdi!— Bagoaz? esan zuen azkenik Leonek erne-

gaturik.— Yes.Baina, joan baino lehen, jatetxeko nagusia

ikusi nahi izan zuen eta zorionak eman zizkion.Orduan gizon gazteak, bakarrik geratzearren,

zeregina zuela argudiatu zuen.— Ah! nik eskoltatuko zaitut! esan zion

Homaisek.Eta, harekin kaleak behera zihoala, bere

emazteaz, bere haurrez, haien etorkizunaz etabere farmaziaz hitz egiten zuen, hura garaibatean zenbateraino lur-jota zegoen kontatzen

Page 587: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zuen, eta berak zenbaterainoko bikaintasun pun-tura altxatu zuen.

Boulogne hotelaren aurrera heldurik, Leonekutzi egin zuen bat-batean, eskilarak gora igozen, eta amorantea biziki asaldaturik aurkituzuen.

Botikarioaren izena entzutean, haserre bizianjarri zen. Leonek arrazoi sendoak pilatzen zituenalabaina; ez zen bere errua, ez al zuen ba mon-sieur Homais ezagutzen? Pentsa al zezakeenharen lagunartea nahiago zuenik? Baina Emmaaldendu egiten zen; Leonek eutsi egin zion; eta,belauniko apaldurik, bere bi besoez gerria ingu-ratu zion, irritsez eta eskarioz betetako jarreraahuleziatsu batean.

Emma zutik zegoen; bere begi handi suhar-tuek serioski eta era ia izugarri batean begira-tzen zioten. Gero malkoek ilundu zituzten, berebetazal arroxak jaitsi ziren, bere eskuak abando-natu zituen, eta Leonek bere ahora zeramatzansehi bat agertu zenean, jaunari adieraziz beregaldezka zirela.

— Itzuliko zara? galdetu zuen Emmak.— Bai.

Page 588: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Baina noiz?— Berehala.— Amarru bat da, esan zuen botikarioak Leon

ikustean. Gogaikatzen zintuela iruditzen zitzai-dan bisita hori eten nahi izan dut. Goazen Bri-douxenera «garus» baso bana edatera.

Leonek zin egin zuen bere estudiora itzulibeharrean zegoela. Orduan botikarioa adarrajotzen hasi zitzaion papertzarren eta prozedura-ren kontura.

— Utz itzazu apur batez Cujas eta Barthole,zer demonio gero! Nork eragozten dizu? Izanausarta! Goazen Bridouxenera; ikusiko duzubere zakurra. Oso bitxia da!

Eta urgazlea berean tematzen zenez:— Neu ere joango naiz ba. Zure zain nagoen

bitartean egunkari bat irakurriko dut, edo Kodebat gainetik begiratu.

Leon, Emmaren haserrearengatik, M. Homai-sen hizjarioarengatik, eta agian bazkariarenpisutasunarengatik ere, balditurik, erabaki ezinikzegoen eta botikarioaren liluramenduaren men-pean bezala, zeinak errepikatzen baitzuen:

Page 589: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Goazen Bridouxenera! hemendik bertandago, Malpalu kalean.

Orduan, koldarkeriaz, txaldankeriaz, egintza-rik gogaikarrienetara bulkatzen gaituen kalifi-kaezineko sentimendu hori medio, Bridouxenerajoateri amore eman zion; eta hau bere atari txi-kian aurkitu zuten, Seltz-ura egiteko makinabaten gurpil handiari eragiten hatsanka ari zirenhiru mutiko begiratzen. Homaisek aholkuakeman zizkien; Bridoux besarkatu zuen; «garus»edan zuten. Hamaika aldiz aldegin nahi izanzuen Leonek; baina besteak gerarazi egiten zuenbesotik atxikita esanez:

— Berehalaxe! banoa. Fanal de Rouen-erajoango gara, jaun haiek ikustera. Thomassin-iaurkeztuko zaitut.

Libratu zen horratio eta antxintxika bateanjoan zen hoteleraino. Emma jadanik ez zegoen.

Arestian joana zen, sumindurik. Orain higuinzuen Leon. Rendez-vousan hitzari huts eginizana laido bat iruditzen zitzaion Emmari, etabeste arrazoi gehiagoren bila ere zebilen haren-gandik aldentzeko: heroismorako gauzaeza zen,

Page 590: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ahula, arrunta, emakume bat baino belaskagoa,zikoitza gainera, eta txaldana.

Gero, bareturik, azkenerako idoro zuen, Leonkalumniatu egin zuela noski. Baina maite ditugu-non erdeinuak beti ere apur bat banandu egitengaitu. Idoloak ez dira ukitu behar: haien urrebi-tsa eskuetan geratzen da.

Jada maizago mintzatzen ziren beren maita-sunarekiko axolarik gabeko gauzez; eta, Emmakigortzen zizkion gutunetan, loreak, bersoak, ilar-gia eta izarrak ziren jardungai, lekoreko laguntzaguztien bidez zuzpertzen saiatzen zen irrits ahul-du baten baliabide xaloak. Emmak aldioroz bereburuari agintzen zion, hurrengo bidaiarako,zorion sakona; gero berekiko aitortzen zuen ezerapartekorik ez sentitu izana. Kamusada hauberehala ezabatzen zen esperantza berri bateneraginez, eta Emma harengana itzultzen zen aresutsuago, gutiziosago. Mutiriki biluzten zen, beregerruntzeko xingola mehea erauziz, zeinak berealdaken baranoan xistu egiten baitzuen narrandoan ziraun baten gisa. Bere oin hutsen punte-tan joaten zen heste behin ere begiratzera eaatea itxirik zegoen, gero higidura bakar batez

Page 591: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

uzten zituen bere jantzi guztiak batera erortzen;— eta, beluri, hitzik gabe, serioski, haren bula-rraren kontra abailtzen zen dardarizo luze batez.

Bazegoen, halere, tanta hotzez estalitakobekoki hartan, ezpain zezelkari haietan, betseinmakur haietan, beso haien estuketan, halakoxeazkentasunezko zerbait, lainotsua eta goibela,zeina bien artean zara-zara leratzen ari zela iru-ditzen baitzitzaion Leoni, elkarrengandik banan-tzearren bezala.

Galderak egiten ez zen ausartzen; baina,hura hain trebatua hautemanik, iragana zennonbait, zioen Leonek berekiko, sufrimenduareneta plazeraren gorabehera guztietatik. Garaibatean xarmangarria zitzaionak, orain ikaratuegiten zuen apur bat. Bestalde, bere nortasuna-ren xurgapen egunetik egunera handiagoarenaurka oldartu egiten zen. Begitan zuen Emmaetengabeko garaipen horregatik. Saiatu ere egi-ten zen hura ez maitatzen; gero, haren botinenkirrinka hutsarekin, koldar sentitzen zen, moz-kortiak edari bizien aurrez aurre bezala.

Emmak halere ez zizkion eskasian ematen,egia da, molde orotako mainak, hasi mahaiko

Page 592: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

kutixietatik eta janzkerako panpoxeriak eta begi-rada milingak ere. Yonvilletik larrosak ekartzenzituen bularrean, eta aurpegira botatzen zizkion,haren osasunaz ardura azaltzen zuen, portaerariburuz aholkuak ematen zizkion, eta, areago eus-tearren, zeruak agian esku hartuko zuen espe-rantzan, Amabirjinaren domina bat zintzilikatuzion lepotik. Haren lagunartearen berri biltzenzuen, ama bertutetsu baten gisa. Esaten zion:

— Ez itzazu ikusi, ez zaitez irten, geu beste-tan ez ezazu pentsatu, maite nazazu!

Haren bizitza zelatatu ahal izatea nahi izangozukeen Emmak, eta kaleetan barrena hari jarrai-ki arazteko ideia bururatu zitzaion. Bazegoenegunero, hotel ondoan, bidaiariekin sartzen zenarlote antzeko bat, eta hark ez ziokeen uko egin-go... Baina bere burgoitasuna oldartu zen.

— Eh! zer egingo da ba! Engaina nazala, bostaxola! Zer doakit ba niri?

Elkarrengandik garaiz aldendu ziren egunbatean, eta boulevardean barrena bakarrik zeto-rrela, bere komentuko hormak hauteman zituen;orduan aulki batean eseri zen, zumarren itza-lean. Zer nolako jabaldura garai hartan! Nola irri-

Page 593: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

katzen zituen, zenbait libururi jarraiki irudikatzensaiatzen zen adierazezineko maitasun sentimen-du haiek!

Ezkonberritako lehen hilabeteak, basoan ibi-laldiak zaldiz, valsean egiten zuen bizkondea,eta Lagardy kantatzen, dena iragan zen berrirobere begien aurrean... Eta Leon ere bat-bateanbesteen urruntasun berean azaldu zitzaion.

— Baina maite dut ordea! zioen bere baitan.Eta zer! bera ez zen zoriontsu, inoiz ere ez

zen izan.Nondik ote zetorren bizitzaren eskasia hura,

berak sostengu hartzen zuen gauzen berehalakousteldura hura?... Baina, baldin eta inon bazego-en izaki indartsu eta eder bat, natura adoretsubat, aldi berean suharduraz eta fintasunezbetea, poetaren bihotza aingeru baten eitearenpean, brontzezko haridun lira, eztei-eresi elegia-koak zerurantz joz, zergatik ez ote zuen, mentu-raz, berak topatu behar? Oh! Ezin-ezinezkoa!Bestalde, ezerk ez zuen merezi bila ibiltzerik;dena zen gezurti! Irribarre bakoitzak asper-aha-rrausi bat ezkutatzen zuen, bozkario bakoitzakmadarikazio bat, plazer orok bere okaztadura,

Page 594: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

eta musurik onenek ez zizuten uzten ezpainetanboluptuostasun gorenago baten irrika gauzatuezina baino.

Metalezko karranka bat errestatu zen airee-tan eta komentuko kanpaiak lau dangada emanzituen entzutera. Laurak! eta iruditzen zitzaionbera hantxe zegoela, aulkiaren gainean, betierazgero. Baina grinatza amaigabekoa koka daitekeminutu batean, jendetza bat leku txiki bateanbezalaxe.

Emma bereetan oso arazoturik bizi zen, etadiruaz ez zen arduratzen artxidukesa bat bainogehiago.

Behin batez ordea, txepel plantako gizon bat,musugorria eta burusoila, Emmaren etxeansartu zen, M. Vinçart-ek, Ruengoak, igorri zueladeklaratuz. Bere longain berde luzearen albokopatrika hersten zuten orratzak atera zituen, beremahukan ziztatu zituen eta adeitsuki paper batluzatu zuen.

Zazpirehun liberatako ordainduko bat zen,Emmak suskribatua, eta Lheureuxek, besterikagindu izan arren, Vinçarten kargura pasatuazuena.

Page 595: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Neskamea bidali zuen haren etxera. Lheureu-xek ez zeukan etortzerik.

Orduan, ezezagunak, han segitzen baitzuenzutik, bere bekain lodi horailek estaltzen zituztenbegirada barrandariak ezker eskuinetara botaz,planta xano batez galdetu zuen:

— Zer erantzun eraman Vinçart jaunari?— Ba begira! erantzun zuen Emmak, esaio-

zu... ez daukadala... Datorren astean izangodut... Itxoin dezala... bai, datorren astean.

Eta gizontxoa txintik esan gabe joan zen.Baina, biharamunean, eguerdian, protesto

bat jaso zuen; eta paper zigilatua ikusteak, nonsarri eta letra handiz nabarmentzen baitzen:«Hareng Abokatua, Buchyko agente judiziala»,hain bortizki lazkitu zuen non ehun-merkataria-ren etxera jo baitzuen lasterka.

Bere dendan aurkitu zuen, pakete bat lotzen.— Zure zerbitzari! esan zuen, prest nauzu.Baina Lheureuxek bere zereginetan segitu

zuen horratio, hamahiru urte inguruko neskatobatek lagundurik, apur bat txalkorra, aldi bereandendaritzan eta sukaldaritzan zerbitzatzenzuena.

Page 596: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Gero, bere eskalaproinak dendako oholtzanklaskaraziz, Madameren aurretik igo zen lehensolairura, eta gela mehar batean sartu zuen nonpinuzurezko izkribu-mahai handi batek erregis-tro batzuk sostengatzen baitzituen, kateaturikoburdinazko barra batek trabeska defendaturik.Hormaren kontra, indianazko mihise batzuenpean, burdin-kutxa bat ikuskatzen zen, bainahalako neurritakoa non ordaindukoez eta diruazbeste zerbait ere eduki behar baitzuen. M. Lheu-reuxek, hain zuzen, bahiturapean egiten zituenabantzuak, eta hantxe ipinia zuen madameBovaryren urrezko katea, Tellier zahar gizajoa-ren belarritakoekin batera, eta honek, azkenera-ko saltzera beharturik, Quincampoixen erosizuen janari denda kaxkar bat, eta hantxe ari zenbere katarroaz hiltzen bere aurpegia bezainhoriak ez ziren kandelen artean.

Lheureux eseri zen lastozko bere besaulkizabalean, esanez:

— Zer berri?— Tori.Eta Emmak papera erakutsi zion.— Ederki! eta zer egin dezaket nik?

Page 597: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Orduan Emma asaldatu zen, bere ordaindu-koak ez zirkularazteko emana zuen hitza gogora-raziz; bestea ados zen.

— Baina neu ere beharturik gertatu naiz,labana zintzurraren kontra neukan.

— Eta zer gertatuko da orain? esan zuenEmmak.

— Oh! oso xinplea da: auzitegiaren epaia etagero enbargua..., bapo!

Emma bere buruari gogor egiten ari zen huraez jotzeko. Emekiro galdetu zion ea modurik ezote zegoen M. Vinçart baretzeko.

— Ah! nola ez ba! Vinçart baretu; ez duzuasko ezagutzen; arabiar bat baino ohilagoa da.

Baina beharrezkoa zen ordea M. Lheureuxekhorretan esku hartzea.

— Entzuidazu! iruditzen zait, gaurdainobehintzat nahiko ongi portatu naizela zurekin.

Eta, bere erregistroetariko bat zabalduz:— Horra!Gero bere behatzaz orrialdean gora igoz:— Ea... ikus dezagun... Abuztuaren 3an,

berrehun libera... Ekainaren 17an ehun eta

Page 598: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

berrogeita hamar... martxoak 23, berrogeitasei... Apirilean...

Gelditu egin zen, txorakeria bat egiteko bel-durrez bezala.

— Eta Monsieurek suskribaturiko ordainduko-ez zer esanik ez, bat zazpiehun liberatakoa,beste bat hirurehunekoa!

Zuri aurreratutako kopuru txikiak, interesak,horrek ez du kaburik, galtzeko adinako nahaske-ta. Horretan ez naiz sartu ere egiten!

Emma negarrez ari zen, «bere monsieurLheureux txintxoa» ere deitu zion. Baina harkbeti ere «Vinçart zital» haren aitzakia jartzenzion. Bestalde, ez zeukan xentimorik ere, oraininork ez zion ordaintzen, bere lepotik jaten ariziren, bera bezalako dendari pobre batek ezinzezakeen abantzurik egin.

Emma isilik, zegoen; eta M. Lheureux, lumabaten bizarrei hozka ari baitzen, haren isiltasu-narengatik nonbait kezkatu egin zen, zeren segi-tu zuen:

— Nolaz eta, egun hauetako batean sarrera-ren batzuk banitu... ahal izango nuke...

Page 599: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Bestalde, esan zuen Emmak, Barnevillekoatzeratuak jasotzean...

— Nola?...Eta Langloisek artean ez zuela ordaindu jaki-

tean, oso harriturik bezala zirudien. Gero, ahotseztitsu batez:

— Eta zertan dugu tratua, esaidazu...?— Oh! nahi duzun bezala!Orduan, begiak itxi zituen pentsatzeko, zifra

batzuk idatzi zituen, eta, nahiko lan izangozuela, arazoa latza zela eta bere galbidea zeladeklaratuz, lau ordainduko diktatu zituen bakoi-tza berrehun eta berrogeita hamar liberatakoa,elkarren artean hilabeteko epea emanez.

— Vinçartek entzun nahi izango al dit behin-tzat! Nolanahi ere, tratua hor dago, ni ez naizbadaezpadakoetan ibiltzen, nik gauzak biribilesaten ditut.

Ondoren ezarian bezala salkin berri batzukerakutsi zizkion, baina hauetariko batño beraere, bere iritzian, ez zen Madamerentzako lain.

— Honako oihal honek, metroa boxentimotaneta tindaduraren fintasuna ziurtaturik daukalapentsatzea ere! Eta harrapazka daramate! Zer

Page 600: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

den ez diegu esaten noski, pentsa dezakezu!besteekiko axerikeria honen aitorpenaren bidezbere zintzotasunaz erabat konbentzitu nahirik.

Ondoren berriro dei egin zion, berriki «inkan-te batean» aurkitua zuen hiru kana gipure harierakusteko.

— Ederra da! zioen Lheureuxek, orain askoerabiltzen da, besalki-burutarako, aproposa da.

Eta inkaminari batek baino agudoago, gipu-rea paper urdinez bildu zuen eta Emmareneskuetan ipini zuen.

— Gutxienez jakin beharko dut behintzat...?— Oh! gero, gero; esan zuen orpoak jiratuz.Arrats hartan bertan premiatu zuen Emmak

Bovary bere amari idaztera, hark lehenbailehenigor ziezaien primantzaren azken parte osoa.Amaginarrebak erantzun zuen ez zegoela ezergehiago: likidazioa buruturik zegoen, eta, Barne-villez gainera, seiehun errealetako errenta gera-tzen zitzaien, eta punttu-punttuan igorriko ziz-kiela.

Orduan Madamek fakturak bidali zizkien biedo hiru bezerori, eta aurki sarritan baliatu zenarrakastatsu suertatzen zitzaion erabide hone-

Page 601: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

taz. Beti ere kontu handia zuen eransten, post-scriptum gisa: «Hontaz ez hitz egin nire senarra-ri, badakizu zeinen burgoia den... Barkatu... Zurezerbitzari...». Izan zen zenbait tiramen; berakinterzeptatu zituen.

Dirua biltzearren, bere eskularru zaharrak,bere ginbail zaharrak, txatarreria zaharra sal-tzeari ekin zion; eta harrapazkeriaz lehiatzen zentratuan, —nonbait bere nekazari odolak etekine-ra bultzatzen. Gero, hirirako bere bidaietan, txi-txibitxiak merkatatzen zituen, Monsieur Lheu-reuxek, besterik ezean, hartuko baitzizkioneskierki. Ostruka-luma batzuk, Txinako portzela-na eta kutxaxka batzuk erosi zituen; edonorieskatzen zion mailegutan dirua, Feliciteri, mada-me Lefraçois-ri, Croix Rouge-ko ostalersari, edo-non. Barnevilletik noizbaitekoan jaso zuendiruaz, bi ordainduko kitatu zituen, gainerakomila eta bostehun liberak jarioan joan zitzaiz-kion. Zorpetu zen berriro ere, eta beti hartan!

Noizean behin, egia da hori, saiatzen zen kal-kuluak egiten, baina gauza hain gehiegizkoakaurkitzen zituen non ezin baitzituen sinetsi.Orduan berriro hasten zen, nahaspilatzen zen

Page 602: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

berehala, dena bertan behera uzten zuen eta ezzuen hartaz gehiago pentsatzen.

Ongi triste zegoen orain etxea! Hornilariakamorru aurpegiz irteten ikusten ziren. Mukiza-piak sukalde gainean botata zeuden; eta Berthetxikiak, madame Homaisen eskandalu handira-ko, galtzerdi zulatuak zeramatzan. Baldin etaCharlesek, herabeki, ohartarazpenen bat jalgi-tzen bazuen, Emmak mutirikeriaz ihardestenzuen, hori ez zela inolaz ere bere erruz!

Haserrealdi haiek zergatik? Nerbioetakoaspaldiko gaitz harengatik esplikatzen zuenCharlesek dena; eta, haren gaixotasunak akas-tzat hartu izanagatik bere burua larderiatuz,berekoikeria leporatzen zion bere buruari, korri-ka Emma besarkatzera joateko gogoa zeukan.

— Oh! ez, esaten zuen berekiko, gogait era-gingo nioke!

Eta halaxe geratzen zen.Afal ondoren, bakarrik pasiatzen zen jardi-

nean; Berthe txikia bere belaunen gainean har-tzen zuen, eta, bere medikuntza-aldizkariazabalduz, hari irakurtzen irakasten saiatzen zen.Haurrak, ez baitzuen inoiz estudiatzen, luzaro

Page 603: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

hain lehen irekitzen zituen begiak handi eta tris-te eta negarrari ematen zitzaion. Orduan Charle-sek kontsolatu egiten zuen; garastailuan ur bilajoaten zitzaion hondarretan errekak egiteko,edota loresailetan xuhandor adarrak moztenzituen zuhaitzak landatzeko, eta horrek ezergutxi hondatzen zuen jardina, erabat belartza-rrez josia; izan ere hainbeste jornal zor zitzaionLestiboudois-ri! Gero haurra hotzak zegoen etaama galdetzen zuen.

— Deitu neskameari, esaten zion Charlesek.Badakizu, txiki, zure amak ez duela inork asper-tarazterik nahi.

Udazkena hasten ari zen eta jada erortzen ariziren hostoak, —duela bi urte Emma gaixo zego-enean bezala!— Noiz amaituko ote da hau guz-tia!... Eta pasieran segitzen zuen, bi eskuakatzealdean.

Madame bere gelan zegoen. Hara ez zirenigotzen. Han egoten zen egun osoan, soraio, iajantzi gabe, eta, aldian aldian, Rouenen algeriarbaten dendan erosiak zituen emategi-pastilabatzuk erre araziz. Gauez, bere alboan etzanda,gizon hura lotan ez edukitzearren, azkenerako,

Page 604: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bekozkoren poderioz, bigarren solairura hastan-du zuen; eta goizaldera arte irakurtzen aritzenzen, egoera odoltsurekin batera pasarte orgiako-ak zeuzkaten liburu xelebre batzuk. Sarritan izui-karak harrapatzen zuen, garrasi bat jaurtikitzenzuen. Charles korrika etortzen zitzaion.

— Ah! zoaz! esaten zion Emmak.Edo, beste batzuetan, adulterioak bizkortzen

zuen barneko gar honek bortizkiago errerik,hatsanka, hunkiturik, irritsez beterik, leihoa ire-kitzen zuen, aire hotza arnasten zuen, bereadats astunegia haizetan ihaurtzen zuen, eta,izarrei so, printzeren amodioak desiatzen zituen.Hartaz pentsatzen zuen, Leonez. Orduan denaemango zukeen, asetzen zuten rendez-voushaietariko bat bakarraren truke.

Bere gala egunak izaten ziren. Hauek bikai-nak nahi izaten zituen, eta, gastua Leonek baka-rrik pagatu ezin zuenean, berak osatzen zuengainerakoa oparo, eta hori halatsu gertatzen zenaldioro. Leon saiatu zen hari ulertarazten, halabezain ongi izango ziratekeela beste nonbait,hotel apalagoren batean; baina Emmak eragoz-penak idoro zituen.

Page 605: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Egun batean, zilar gorriztazko sei goilaratxoatera zituen bere poltsatik (Rouault zaharrareneztei-saria zen), berehala joan zedin eskatuz,bere izenean, hura bahitura-etxera eramatera;eta Leonek obeditu egin zuen, nahiz eta jokabi-de hau desatsegin gertatu zitzaion. Bere buruakonprometatzearen beldur zen.

Gero, hartaz gogoetan, bere amorantea joka-molde bitxiak hartzen ari zela hauteman zuen,eta agian ez zeudela oker bera harengandikaldendu nahi izatean.

Izan ere, norbaitek bidalia zion bere amarigutun anonimo luze bat, emakume ezkondubatekin galbidean zebilela kargu emateko; etadama gajoak segituan, familien betiko mamuasumaturik, alegia zehazgabeko kreatura galga-rria, sirena, munstroa, maitasunaren barnezolanfantastikoki bizi dena, maitre Dubocageri idatzizion, haren ugazabari, zeinak bikain jokatu bai-tzuen arazo honetan. Hiru ordu laurdenez edukizuen, begiak zabalarazi nahiez, amildegiaz ohar-tarazten. Horrelako nahasketa bat kaltegarrizitzaiokeen etorkizunean bere establezimendua-ri. Hausteko erregutu zion, eta, bere interes pro-

Page 606: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

pialengatik sakrifizio hori egingo ez bazuen ere,egin zezala behintzat harengatik, Dubocageren-gatik!

Leonek azkenean zin egin zuen Emma ezzuela gehiago ikusiko; eta bere hitzari eutsi ezizana jaukitzen zion bere buruari, emakume harkaurrerantzean ere erakar zekiokeen enbarazueta prediku oro kontutan izanik, goizetan bero-gailu inguruan bere adiskideek botatzen zituztenadarjotzeak kontatu gabe. Bestalde, lehenurgazle bilakatzera zihoan: serios izateko garaiazen. Halaber uko egingo zien txilibituari, senti-mendu sutsuei, irudimenari: —zeren burgesorok, bere gaztaroko beroalditan, bederen egunbatez, minutu batez, bere burua trebetzat edukibaitu egundoko irritsetarako, ekintza goreneta-rako. Lasaka erdipurdienak izan ditu sultanesakamets; notario bakoitzak bere baitan daramatzapoeta baten kondarrak.

Aspertu egiten zen orain, Emmak bat-bateanbere bular gainean negarzotinka egitean; etabere bihotza, musika-dosi tamaina bat besterikjasan ezin dezaketen jendeak bezala, aihergata-

Page 607: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

sunez lokartzen zen jada eztitasunak hautema-ten ez zizkion amodio haren burrunbatan.

Gehiegi ezagutzen zuten elkar posesioarengozamena ehunkoizten duten lilurazio horiekedukitzeko. Hainbat zegoen Emma hartaz gogai-turik nola hura damaz asperturik. Orain adulte-rioan aurkitzen zituen Emmak ezkonbizitzakotxepelkeria guztiak.

Baina nola libratu ordea hartatik? Bestenaz,halako zorionaren purtziltasunarengatik umildu-rik sentitzen zen arren, hari atxikitzen zitzaionohituraz edo galduraz; eta egunetik egunera areamorrutiago tematzen zen, handiegia nahi iza-tearen poderioz atsegin oro agortuz. Bere espe-rantza etsituen errua Leoni leporatzen zion, harktraizio egin izan balio bezala; eta beren artekobanakuntza erakarriko zukeen hondamendirenbat ere opatzen zuen, berak ez baitzeukan ado-rerik horretara deliberatzeko.

Halere segitzen zuen horratio hari amodiozkogutunak idazten, ideia honek eraginik, alegiaemakume batek beti ere idatzi egin behar diolabere amoranteari.

Page 608: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Baina, idaztean, beste gizon bat hautematenzuen, fantasma bat bere oroitzapen sutsuenezegina, bere irakurtza ederrenez, bere irrits borti-tzenez egina; eta azkenerako hain egitazkoa eraatzemankorra bilakatzen zen gizona non Emmakliluraturik pilpiratzen baitzuen, halere ordeazehazki irudikatu ezinik, hainbaterainoxe galtzenbaitzen hura, jainko baten gisa, bere atributuenjoritasunaren pean. Gizonaren egongua herrial-de urdinka zen, zetazko zurubiak kulunkatzendirena balkoietan, loreen hatsematearen pean,ilargi argitan. Bere ondoan sentitzen zuen, gizo-na etortzera zihoan eta bahitu egingo zuen oso-osorik pot batean. Segidan jota geratzen zen,birrindurik; zeren amodio bulta lainotsu hauekgehiago nekatzen baitzuten zalapartaldi handiekbaino.

Abaildura etengabea eta unibertsala senti-tzen zuen orain. Jaso ere sarritan jasotzen zituenauzideiak, ia-ia begiratu ere egiten ez zituenpaper tinbratuak. Jada ez bizitzea nahi izangozukeen, edo taigabe lo egitea.

Garizuma erdiko ostegunean ez zen Yonville-ra itzuli; arratsean mozorro-dantzara joan zen.

Page 609: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Balusazko galtzak eta galtzerdi gorri batzuk jan-tzi zituen, ileorde batekin eta hiru adarrekokapelua belarri gainean. Saltaka ibili zen gauosoan, tronboien soinu zakarretan; zirkulua egi-ten zuten bere inguruan; eta antzokiko peristilo-an kausitu zen goizean bost edo sei mozorrorenartean, kaietako neskak edo marinelak, Leonenadiskideak, afaltzera joateaz mintzo zirela.

Inguruko kafetegiak beterik zeuden. Portugainean hauteman zuten jatetxe bat kaxkarre-netarikoa, eta bertako nagusiak gelatxo bat irekizien laugarren oinean.

Gizonak txutxumutxuka aritu ziren txokobatean, gastuaz elkarri galdeka dudarik gabe.Abokatu-urgazle bat, zaldizko soldadu bi etaenplegatu bat zeuden: zer nolako konpainiaberarentzat! Emakumeei dagokienean, Emmaberehala ohartu zen, haien ahotsen doinuaz,mailarik bajuenekoak izan behar zutela, ia guz-tiek. Orduan beldur izan zen, aulkia atzeratuzuen eta begiak beheratu zituen.

Besteak jaten hasi ziren. Berak ez zuen jan;bekokia sutan zeukan, betazaletan ziztakoak etalarrazala izotza bezain hotza. Bere buruan senti-

Page 610: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzen zuen dantzalekuko zorua, artean dardarka,dantzan ari ziren mila oinen bulkara erritmikoa-ren pean. Gero, pontxearen usainak zigarroenkearekin batera zorabiatu egin zuen. Kordea gal-tzen ari zen: leihoaren aurrera eraman zuten.

Egunargia hasten ari zen, eta purpura kolore-ko orban handi bat zabaltzen zen zeru zuhaileanSaint-Catherine aldetik. Ibai ubelak ikara zegienhaizetan; ez zegoen inor zubi gainetan; dirdaiakitzaltzen ari ziren.

Hartan bizkortu zen, eta Berthez pentsatzenjarri zen, han lotan, bere neskamearen gelan.Baina burdin-ziri luzez betetako orga bat iraganzen, etxeetako hormen kontra metalezko darda-rizo gorgarria jaurtikiz.

Emma zakarki aldendu zen, bere mozorro-jantzia erantzi zuen, Leoni esan zion itzuli beha-rrean zegoela, eta noizbaitekoan bakarrik geratuzen Boulogne hotelean. Dena eta bere burua erejasanezina zitzaion. Nahi izango zukeen, txoribaten gisa ihes eginez, norabait gaztetzera joan,oso urrun, espazio orbangabeetara.

Irten zen, zeharkatu zuen boulevarda, Cau-choise plaza eta auzaldea, jardinak bistan har-

Page 611: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzen zituen kale ireki batetaraino. Arin zebilen,aire zabalak baretu egiten zuen: eta ezari-eza-rian, jendetzaren aurpegiak, mozorroak, koadri-lak, dirdaiak, afaria, emakume haiek, dena desa-gertzen zen lainaide eramana bezalaxe. Gero,Croix Rouge-ra itzulirik, bere ohe gainera jaurtikizen, bigarreneko gela txikian, Tour de Nesle-renirudi batzuk zeuden hartan. Arratsaldeko laure-tan Hivertek iratzarri zuen.

Etxera heltzean, Felicitek paper gris bat era-kutsi zion erloju atzean. Irakurri zuen:

«Jakinarazpen-kopiaren eraginez, epai batenera exekutatzailean...».

Zein epai? Bezperan eskierki, beste paperbat ekarria zuten, berak ezagutzen ez zuena;hitz hauek balditurik utzi zuten noski:

«Erregeren, legearen eta justiziaren aginduz,Madame Bovaryri...».

Orduan, zenbait lerro saltaturik, hautemanzuen:

«Edonola ere hogeita lau ordutako epearenbarruan». — Zer ordea? «Guztira zortzi mila libe-ra kopurua ordaindu». Eta gainera beheragozioen: «Horretara hertsatua izango da zuzenbi-

Page 612: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

dezko molde oroz, eta batipat bere mueble etaefektuen bahikuntza exekutatzailez».

Zer egin?... Hogeita lau ordu hartu zen; bihar!Lheureuxek berriro ere izutu egin nahi zuen non-bait, pentsatu zuen; zeren sumatu baitzituenbat-batean haren azpijoko guztiak, haren zurike-rien xedea. Lasaitzen zuena, kopuruaren gehie-gikoa zen.

Baina erosi, ez ordaindu, mailegutan diruahartu, ordaindukoak suskribatu, epe berri bakoi-tzean puzten zihoazen ordainduko hauek berritu,azkenerako moldatua zion kapital bat Lheureuxjaunari, zeina horren esperoan baitzegoen ezine-gonez bere espekulazioetarako.

Antsikabe plantaz azaldu zen Emma harenetxera.

— Badakizu zer gertatzen zaidan? Txantxeta-koa da, noski!

— Ez.— Nola ezetz?Lheureux aldendu zen astiro-astiro, eta beso-

ak gurutzatuz esan zion:— Zuk uste al zenuen ba, damatxo, Jainkoa-

ren maitasunagatik izango nintzela ni zure horni-

Page 613: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzaile eta bankari sekula santa guztirako? Nikere bildu beharko ditut ba, banatu ditudanak,bidezkoa da! Emma kopuruarengarik hasi zendeiadarka.

— Ah! zer egingo da ba! auzitegiak ontzateman du! Epaia hor dago! Jakinarazi dizute! Bes-talde, ez naiz ni, Vinçart da.

— Eta ezin izango al zenuke...?— Oh! ezta ezertxo ere.— Baina..., halere..., mintza gaitezen gizabi-

dez.Eta ura jorratzen jardun zen; berak ezer ez

omen zuela jakin... ustekabean harrapatuzuela...

— Norena da errua? esan zuen Lheureuxekironikoki mintzatuz. Hor nabil, ni, beltz batengisa jo ta ke lanean, eta bitartean zu ederki askodenborapasa.

— Ah! Moralik ez!— Horrek ez du sekula kalterik egiten, eran-

tzun zuen besteak. Koldar izan zen, erregu eginzion; eta bere esku polit zuria eta luzea pausatuere egin zuen merkatariaren belaunetan.

Page 614: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Utz nazazu! Amainatu egin nahi nauzulaesan daiteke!

— Doilorra zara! esan zion deiadarka Emmak.— Oh! oh! aurreratxo zoaz! besteak barrez.— Jakingo du jendeak zu nor zaren. Nire

senarrari esango diot...— Ba, aizu! nik, neuk erakutsiko diot zertxo-

bait zure senarrari!Eta Lheureuxek mila eta zortzirehun libera-

ren errezibua atera zuen bere dirukutxatik,Vinçarten deskontukoan berak eman ziona.

— Zure lapurretatxoa, segitu zuen merkata-riak, ez duela ulertuko uste al duzu, gizon gizajohorrek?

Jota geratu zen, mazo batez eman baliotebaino abailduago. Lheureux pasieran zebilenleihotik bulegoraino, errepika eta errepika:

— Ah! erakutsiko diot, bai... erakutsiko diot,bai...

Ondoren Emmarengana hurbildu zen, eta,ahots ezti batez:

— Ez da atsegina, badakit; baina dena den,inor ez da horretaz hil, eta, neure dirua bihurtze-ko geratzen zaizun modu bakarra denez...

Page 615: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Baina non atzeman behar dut? esan zuenEmmak besoak bihurrituz.

— Ah! Bah! zuk bezala lagunak edukita!Eta era hain zorrotzez eta hain izugarriz so

egiten zion non Emma erraietaraino dardaratubaitzen.

— Agintzen dizut, esan zion Emmak, sinatukodudala...

— Badut aski, zure sinaduraz!— Salduko dut oraindik...— Nola ez ba! esan zuen sorbaldak altxatuz,

ez zaizu ezer geratzen.Era dendarantz irekitzen zen leihatilatik oihu

egin zuen:— Annette! hamalauko hiru oihalkiak ez

ahaztu.Neskamea azaldu zen; Emmak ulertu zuen

eta galdetu zuen «ea zenbat diru behar izangozen jazarpen guztiak gerarazteko».

— Beranduegi da!— Baina milaka batzuk ekarriko banizkizu,

kopuruaren laurdena, herena, ia dena?— Eh! ez, alferrik da!Eskilararantz bultzatzen zuen emeki.

Page 616: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Zinez eskatzen dizut, monsieur Lheureux,zenbait egun oraindik!

Negar-zotinka ari zen.— Ene ba! malkoak!— Etsipenean uzten nauzu!— Ez naiz gutxi trufatzen zure etsipenaz!

esan zuen atea ixterakoan.

Page 617: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—VII—

Estoiko izan zen, biharamunean, MaitreHareng prokuradorea bere etxean azalduzenean, bi lekukorekin, atxikipenaren akta jaso-tzera.

Bovaryren kabinetatik hasi ziren eta buru fre-nologikoa ez zuten inskribatu, bere lanbiderakolanabes gisa eman baitzuten; baina kontatuzituzten sukaldean platerak, tupinak, aulkiak,argimutilak, eta, bere logelan, apaletako pitxiguztiak. Arakatu zituzten bere soinekoak, arropazuria, apainketa-gela; eta bere existentzia, berexokorik kutunenetaraino, luze hedatua geratuzen, autopsiatzen ari diren gorpu bat bezala,hiru gizon haien begibistan.

Maitre Harengek, jantzi beltz mehar bateanbotonaturik, gorbata zuriz, eta orkaiak oso estuzituela, tarteka errepikatzen zuen:

— Mesedez, madame? mesedez?Sarritan oihukatzen zuen:— Xarmanta!... biziki polita!

Page 618: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Gero berriro idazten hasten zen, ezkerrekoeskuaz eusten zion adarrezko tintontzian bereluma bustiz.

Geletakoa bukatu zutenean, ganbarara igoziren.

Emmak han gordetzen zuen Rodolpherengutunak giltzapeturik zeuden pupitrea. Ireki eginbehar izan zen.

— Ah! gutun batzuk! esan zuen Maitre Haren-gek irribarre zogi batez. Baina, utzi mesedez!zeren ziurtatu beharrean nago kaxan beste gau-zarik ez ote dagoen.

Eta paperak okertu zituen, apur bat, haienartetik napoleonak jalgi erazteko bezala. OrduanEmma asaldatu egin zen, esku lodi hura ikus-tean, bare gisako behatz gorri begats haiekin,bere bihotzak pirpira egin izan zuen orri haiengainean pausatzen.

Aldegin zuten noizbaitekoan! Felicite itzulizen. Zelatatzera igorria zuen Bovary aldentzeko;eta amenjesus batean kokatu zuten teilatupeanatxikipenaren zaindaria, zeinak zin egin baitzuenhantxe geratuko zela.

Page 619: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Charles, arrats hartan, kezkatsu irudituzitzaion. Emmak larritasunezko begiradazbarrandatzen zuen, haren aurpegiko zimurretanakusazioak hauteman ustez. Gero, bere begiakpantaila txinatarrez hornitutako tximini gaineanpausatzean, edota errezel zabaletan, besaulkie-tan, alegia bere bizitzako garraztasuna arinduzuten gauza guzti haietan pausatzean, aladurabatek erasotzen zion, edo gehienbat egundokoatsekabe batek eta honek irritsa kitzikatu egitenzion, deuseztatu beharrean. Charlesek sua ziri-katzen zuen gozo-gozo, bi oinak suburnietanzituela.

Momentu batean zaindariak, bere ezkutale-kuan asperturik nonbait, zarata pixka bat eginzuen.

— Norbait al dabil bat goian? esan zuen Char-lesek.

— Ez! orduan Emmak, irekita geratu densabaileiho bat da haizeak eraginik.

Biharamunean, igandea, Rouenera abiatuzen, izena ezagutzen zuen bankari guztienganajoateko xedez. Haiek landetxean edo bidaianziren. Emmak ez zuen etsi, eta topatu ahal izan

Page 620: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zituenei, dirua eskatu zien, beharrean zegoelazineztatuz, eta bihurtuko ziela. Batzuk barre eginzioten sudurpuntan; guztiek ukatu zioten.

Ordubietan, Leonen etxera joan zen, atea jozuen. Ez zuten ireki. Noizbait ere Leon azalduzen.

— Nolaz hemen?— Gogaitu egiten zaitu!— Ez..., hain...Eta aitortu zuen, jabeak ez zuela bat ere

atsegin han «emakumeak» errezibitzea.— Zurekin hitz egin beharrean nago, esan

zion Emmak. Orduan Leonek giltza jaso zuen.Emmak geldiarazi egin zuen.

— Oh! Ez, han, gure txokoan.Eta beren gelara joan ziren, Boulogne hotele-

ra.Heldu zirenean Emmak baso handi bat ur

edan zuen. Oso beluri zegoen. Esan zion:— Leon, mesede bat egin behar didazu.Eta estu atxikitzen zizkion bere bi eukuetatik

astinduz, erantsi zuen:— Entzuidazu, zortzi mila libera behar dut.— Baina eroruta zaude!

Page 621: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Oraindik ez!Eta, segidan, atxikipenaren historia kontatuz,

bere herstura azaldu zion; zeren Charlesek ezbaitzekien ezer: bere amaginarrebak arbuiatuegiten zuen, Renault zaharrak ezer ezin zeza-keen; baina hark, Leonek, bizkor mugitu beharzuen nahitaezko kopuru hori atzemateko...

— Nola nahi duzu...?— Bai txepela zarela! oihukatu zion.Orduan Leonek esan zuen zozoki:— Gaitza bapikatzen ari zara. Agian milaren

bat eskutukin zure morroi hori baretu egingolitzateke.

Are arrazoi gehiago zerbait bideratzen saia-tzeko; ez zen posible nolabait ere hiru mila libe-ra ez atzematea. Bestalde, Leon jar zitekeenkaiero bere ordez.

— Zoaz! saia zaitez! beharrezkoa da! korri!Oh! Ahalegindu! Ahalegindu! biziki maiteko zai-tut!

Irten zen, ordubeteren buruan itzuli zen, etaaurpegi solemne batez esan zuen:

— Hiru pertsonarekin egon naiz... alferrik!

Page 622: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Gero eserita egon ziren bata bestearenaurrez aurre, subajuaren alde banatan, geldi,hitzik gabe. Emmak sorbaldak altxatzen zituenaldi berean zorua istikatuz. Ahopean esatenentzun zion Leonek:

— Zure lekuan banego, nik atzemango nuke,bai horixe!

— Non ordea?— Zure estudioan!Eta Emmak so egin zion.Haren betsein sutuetatik ausardi infernutia-

rra jalgitzen zen, eta betazalak era lizunkoi etakitzikagarriz juntatzen ziren; — hainbat nongizon gaztea ahultzen sentitu baitzen krimen bataholkatzen zion emakume haren borondatemutuaren pean. Orduan Leon beldur izan zen,eta, argibide oro hastantzearren, bere bekokiakolpatu zuen oihukatuz:

— Morel gaur gauean itzultzekotan da! Harkez dit ukatuko, hala espero dut (bere lagunetari-ko bat zen, negoziogizon aberats purrukatubaten semea), eta bihar ekarriko dizut zera,erantsi zuen.

Page 623: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Esperantza hau, Leonek uste adinako bozka-rioz hartu izanaren trazarik ez zuen izan inolazere Emmak. Susmatzen ote zuen gezurra? Lotsa-gorrituz jarraitu zuen Leonek:

— Alabaina, hiruretan ikusiko ez baninduzu,ez egon nire zain, laztana. Joan beharrean nago,barkatu. Agur!

Eskua estutu zion, baina zeharo geldo sentituzuen. Emmak jada ez zeukan inolako sentimen-dutarako indarrik.

Laurak jo zituen; eta Emma Yonvillera itzul-tzeko altxatu zen, ohituren eraginari automatabaten gisa men eginez.

Eguraldi ederra egiten zuen; martxoko egunhorietako bat zen argitsua eta garratza, zeru osozurian eguzkiak distiratzen duenetakoa. Rouen-darrak jai-jantzitan zoriontsu plantaz pasiatzenziren. Katedraleko plazara heldu zen. Bezperata-tik irteten ari ziren; jendetza jarioan zihoan hiruateetatik, zubi baten hiru arkueratik ibaia beza-la, eta, erdian, harkaitz bat hain mugikaitzago,klabera zegoen.

Orduan egun hartaz oroitu zen non, pirpirabiziz eta esperantzaz beterik, bere amodioa

Page 624: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

baino sakonera gutxiagoz bere aurrean heda-tzen zen nabe handi hartan barrura sartu bai-tzen; eta oinez segitu zuen, bere beloaren peannegarrez, balditurik, zabuka, zorabiatzekozorian.

Kontuz! egin zuen garrasi irekitzen ari zenzalgurdi-ate batetik irtenez ahots batek.

Emma gelditu egin zen zaldi beltz bati pasa-tzen uzteko, tilbury baten pertiken artean putin-goka, zebelin larruz jantzitako gentleman batekgidaturik. Nor zen hura ordea? Berak ezagutzenzuen... Kotxea oldartu zen eta desagertu zen.

Baina huraxe zen, bizkondea! Emma itzulizen; kalea hutsik zegoen. Eta hain abaildurik,hain triste geratu zen non horma baten kontrabermatu baitzen ez erortzeko.

Gero pentsatu zuen oker iruditu zitzaiola.Gainera, berak ez zekien ezer. Orok, beregan etaberegandik at, abandonatu egiten zuen.

Galdurik sentitzen zen, menturaren mentu-ran piririka leze mugaezinetan barrena; eta iabozkarioz izan zen, Croix Rouge-ra heltzean,Homais hantxe hautematea, farmazi-hornidurazbetetako kaxa handi bat Hirondelle-ren gainean

Page 625: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

kargatzen begira; eskuan, lepokozapi batean, seicheminot zeuzkan bere emaztearentzat.

Madame Homaisek biziki atsegin zituen opilastun horiek, turbante formakoak, zeinak garizu-man jaten baitira gurin gaziarekin: elikaduragorikoetarik azken aztarrena, agian gurutzadenmendedanik datorrena, zeinaz asetzen baitzirengarai batean normandiar sendoak, mahai gai-nean ikusi uste zituztelarik, zuzi horiren argitara,hipokras pegarren eta egundoko okelapuskenartean, sarrazeno-buruak irensteko. Botikarioa-ren emazteak haiek bezalaxe ausikitzen zituen,heroikoki, bere hagindura higuingarria gorabe-hera. Beraz, M. Homaisek hirira bidaia egitenzuen guztietan, huts egin gabe ekartzen zizkion,beti okin handiaren etxean erosiz, Massacrekalean.

— Biziki pozten nau zu ikusteak! esan zioneskua eskeiniz Emmari Hirondelle-ra igotzenlaguntzeko.

Gero, cheminotak sareko uhaletatik zintzili-katu zituen, eta burutsik jarri zen, besoak guru-tzaturik, jarrera pentsakor eta napoleoniarbatean.

Page 626: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Baina, itsua, ohi bezala, aldaparen oineanazaldu zenean, oihukatu zuen:

— Nik ez dut ulertzen, agintedunek oraindikere industria hain errudunak ametitzea. Giltza-peratu egin beharko lituzkete dohakabe hauek,eta lanen batera behartu. Horra nire ohorezkohitza, Aurrerakuntza dortoka-pausoan doala!Barbarerian bete-betean blai segitzen dugu!

Iltzeetatik askatutako tapizeria-poltsa batengisa atearen ertzean balantzaka zebilen kapelualuzatzen zuen itsuak.

— Hona hemen, zioen borikarioak, gaitz gan-gailentsu bat!

Eta, arlote gizajoa lehendik ezagutu arren,lehen aldiz ikustearen itxura egin zuen, betzurin-goa, betzuringo opakoa, esklerotika, facies etamolde horretako hitzak ahopean esan zituen, etagero aita gisako tonuz galdetu zion:

— Aspaldidanik al daukazu, lagun, gaitz izu-garri hau? Tabernan mozkortu ordez, hobe egin-go zenuke janeurri bati jarraituz.

Ardo ona, garagardo ona eta haragi-erre onahar zitzan gomendatzen zion. Itsuak bere kan-

Page 627: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tuan segitzen zuen; bestalde, ia inozoa zirudien.Azkenean, M. Homaisek ireki zuen bere poltsa.

— Tori, hona hemen sos bat, itzul iezadazu bixentimo: eta ez ahaztu nire aholkuak, ongi kau-situko zara.

Hivertek sori hartu zuen ozenki jalgitzeahaien eraginkortasunari buruz zenbait zalantza.Baina botikarioak ziurtatu zuen berak sendatukozukeela berak asmatutako ukendu antiflogistikobatez, eta bere helbidea eman zuen:

— M. Homais, azoka ondoan, nahiko ezagu-na.

— Ea ba! ordainetan, esan zuen Hivertek,komeria egin behar diguzu.

Itsua bere izterburuen gainean abaildu zeneta, burua atzera botarik, bere begi berdaskakbirakatuz eta mihia aterata, urdaila iguzten zuenbi eskuez, eta aldi berean ahuri helkor bat bota-tzen zuen, zakur goseti baten gisa. Emmak, naz-katurik, sorbalda gainetik jaurtiki zion bost libe-ratako txanpon bat. Hura zen bere ondare guz-tia. Ederto iruditzen zitzaion horrela botatzea.

Page 628: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Kotxea jada abiatua zen, M. Homaisek bat-batean leihatilatik burua atera eta deiadar eginzuenean:

— Irinezkorik eta esnezkorik ez! Larrazal gai-nean artilea jantzi eta parte gaiztotuak epuru-bikorren ketara jarri!

Bere begien aurrean iragaiten ziren gauzaezagunen ikuskizunak poliki-poliki aldentzenzuen Emma bere oinaze presentetik. Unadurajasanezin batek abailtzen zuen, eta zozoturikheldu zen bere etxera, etsiturik, ia lokarturik.

— Behar dena gerta dadila! zioen berekiko.Gainera, nork jakin? zergatik ez zen, momen-

tu batetik bestera, gertaera apartekoren bat sor-tuko? Lheureux hil zitekeen noski.

Goizeko bederatzietan, plazako ahots-zara-tak iratzarri zuen. Azoka inguruan jende pila batzegoen zutabe baten kontra erantsitako kartelhandi bat irakurtzeko, eta Justin ikusi zuen petri-larri batera igotzen eta kartela puskatzen. Baina,une horretan, mendi-goardak lepazamarrerabota zion eskua. M. Homais irten zen botikarik,eta Lefrançois atsoak, jendetzaren artean, hitzal-di bat ematen ari zela zirudien.

Page 629: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Madame! Madame! oihukatu zuen Feliciteksartzean, doilorkeria bat da!

Eta neska gaixoak, hunkiturik, atetik erauziberria zuen paper hori bat luzatu zion. Emmaklehen begiradan irakurri zuen, bere altzari guz-tiak salgai zeudela.

Orduan elkarri so egin zioten isilean. Batabestearentzako ez zeukaten, neskameak etaetxekoandreak, inolako sekreturik. Azkenik Feli-citek hasperendu zuen:

— Nik zu bezala, madame, M. Guillauminen-gana joko nuke.

— Hala iruditzen zaizu?Eta galdera honek esan nahi zuen:— Zuk etxea morroiaren bidez ezagutzen

duzun horrek, nagusiak inoiz hitz egin al dunitaz?

— Bai, joan zaitez, ongi egingo duzu.Emma jantzi zen, bere soineko beltza azaba-

txe alezko bere txanoarekin jarri zuen, eta, ikusez zezaten (artean ere jende asko zegoen pla-zan), herriaz kanpotik hartu zuen uraren ertzekobidean barrena.

Page 630: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Zeharo hatsanturik heldu zen notarioarenatariko itxiturara; zerua ilun zegoen eta elurpixka bat ari zuen.

Txirrinaren soinura, Theodore, gerrontzegorriz, eskilaraburuan azaldu zen; ia-ia familiarkietorri zitzaion atea irekitzera, adiskide bati gisa,eta jangelara sartu zuen.

Portzelanazko berogailu handi bat burrundanari zen hormazuloko apala betetzen zuen kaktusbaten pean, eta, zur beltzezko marko batzuetan,haritz-koloreko paperaren kontra, Steuben-enEsmeralda zegoen, Schopin-en Putiphar-ekinbatera. Mahai zerbitzatuak, zilarrezko bi ontzi-berogailuek, ateen kristalezko eskulekuak, zoru-ko oholtzak eta altzariek, orok distira egitenzuen garbitasun arduratsuz, ingelesez; leiarrakapaindurik zeuden, ertz bakoitzean, kolorezkobeirakiz.

— Han da hau jangela, pentsatzen zuenEmmak, nik beharko nukeen bezalakoa.

Notarioa sartu zen, palmazko bere txabusinaezkerreko besoaz soinaren kontra estutuz, aldiberean beste eskuaz erantzi eta berriro fite jaz-ten zuelarik balusa marroizko bere txanoa, han-

Page 631: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

puruski eskuineko alderantz ipinia, non labain-tzen baitziren hiru xerlo beilegiren muturrak zei-nak, lepagainetik hartuta, bere kaskasoila ingu-ratzen baitzuten.

Eserleku bat eskaini ondoren, bera eseri zengosaltzeko, atrebentziarengatik franko desenku-satuz.

— Jauna, esan zuen damak, erregutuko nizu-ke...

— Zer da, madame? Zuk esan.Bere egoera azaltzen hasi zitzaion Emma.Maitre Guillauminek ezagutzen zuen, oihal-

merkatariarekin sekretuan elkar-harturik zegoe-nez, haren baitan beti kausitzen baitzituen kapi-talak, kontratatzeko eskatzen zizkioten hipote-ka-maileguetarako.

Beraz hark bazekien (eta Emmak berak bainohobeto) ordainduko haien historia luzea, txika-rrak hasieran, endosatzaile gisa askotariko ize-nak zeramatzatela, epe luzetara tartekatuak etaetengabe berrituak, harik eta egun batez, pro-testu guztiak bildurik, merkatariak bere lagunVinçarti enkargatu zion arte behar ziren jazarpe-nak bidera zitzan haren izen propialean, herriki-

Page 632: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

deen artean inolaz ere trigre baten gisa azaldunahi ezik.

Emmak Lheureuxen kontrako ahakarrez tar-tekatu zuen bere kontaketa, ahakar hauei nota-rioak aldian-aldian mintzo hutsalen batez eran-tzuten zielarik. Bere txuleta janez eta bere teaedanez, kokotsa jaisten zuen bere korbata zeru-kolorearen gainera, bi orratz diamantedunez ziz-tatua, urrezko kateatxo bat estekatzen zuela,eta irriño bitxi batez egiten zuen irribarre, eramelenga eta anbiguo batez. Baina, damak oinakbustitsuak zituela oharturik:

— Hurbil zaitez ba berogailura... gorago...,portzelanaren kontra.

Berogailua zikintzeko beldur zen Emma.Notarioak galai tonuz esan zion:

— Gauza ederrek ez dute ezer hondatzen.Orduan hura hunkitzen saiatu zen Emma,

eta, bera ere samurturik, bere etxeko esturak,tekelak eta beharrak hari kontatzeari eman zion.Hark ulertzen zuen hori: emakume dotore bat!eta, jateari utzi gabe, damaren alderantz erabatbiratua zen, eskierki belaunaz haren botina fere-

Page 633: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

katzen zuela, zeinaren zorua berogailuaren kon-tra makotzen baitzen lurruna botaz.

Baina, Emmak mila eskutu eskatu zionean,notarioak ezpainak estutu zituen, gero bizikipenaturik azaldu zen haren fortunaren artezkari-tza aurrez eduki ez izanaz, zeren bazegoenhamaika bide, eta oso erosoak, baita damabatentzako ere, norberaren diruari etekinik ate-ratzeko. Nahiz Grumesnilgo zohikaztegietannahiz Havreko terrenoetan menturatu zatekeenia segurtasun osoz espekulazio bikainik; etaamorruz tripajaten laga zuen ziurki irabazi izanzitzakeen dirutza izugarrien ideiarekin.

— Nolatan, jarraiki zion notarioak, ez zinenetorri nire etxera?

— Ez dakit ba nik, esan zuen Emmak.— Ea, zergatik? Hainbesteko beldurra ema-

ten nizun? Aitzitik neu naiz kexu beharko nintza-tekeena! Abantzu ez dugun elkar ezagutzen! Nikhalere begirune handia dizut: horretaz ez duzunoski zalantzarik, ala?

Eskua luzatu zuen, Emmarena hartu zuen,musu irrikatsu bat eman zion, eta bere belauna-ren gainean gorde zuen; haren behatzekin josta-

Page 634: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzen ari zen emekiro, mila eztitasun kontatzenzion bitartean.

Haren ahots gexalak xuxurlatu egiten zuen,erreka ixurkari baten gisa; haren betseinetik pin-dar bat jalgitzen zen bere betaurrekoen istargi-mendutik barrena, era haren eskuak aurrerazihoazen Emmaren mahukan barnean, besoanhaztaka egiteko. Emmak bere masailaren kontrasentitzen zuen arnasa estu baten hatsa. Gizonhark izugarri gogaitzen zuen.

Emma jauzi batean zutitu zen eta esan zion:— Monsieur, zain nago!— Zeren zain! esan zuen notarioak, bat-

batean zeharo beluri bilakaturik.— Dirua.— Baina...Gero, irrits bortitzegi baten oldarrari amore

emanez:— Dena den, bai!Belauniko errestatzen zen Emmarenganantz,

bere txabusinaz arretarik hartu gabe.— Otoi, gera zaitez! maite zaitut!Gerritik heldu zion.

Page 635: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Purpurazko olde bat igo zen berehala mada-me Bovaryren aurpegira. Atzera egin zuen plan-ta ikaragarri batez, oihukatuz:

— Nire zorigaitzaz ari zara lizunki baliatzen,monsieur! Urrikalgarri naiz, baina ez salgai!

Eta irten egin zen.Notarioa arras kikildurik geratu zen, begiak

tapizeriazko oskierresta ederretan tinkaturik.Maitasunaren opari bat zen. Ikuspen horrekazkenik kontsolatu egin zuen. Bestalde pentsa-tzen zuen, halako abentura batek urrunegi lerra-tuko zukeela.

— Bai doilorra! bai zitala!... Hau laidoa! zioenEmmak berekiko, oin urduriz ihesi kamioko orri-karen pean. Arrakastarik ezaren etsimenduakindartu egiten zuen bere ahalke irainduarensumindura; iruditzen zitzaion, Probidentzia amo-rratzen ari zela bere kontrako jazarketan, eta,harrotasunez burgoiturik, inoiz eduki gabea zenbere buruarenganako hainbat preziamendu etabesteenganako hainbat arbuio. Halakoxe borro-kazaletasun batek bulkatzen zuen. Gizonakjotzea nahi izango zukeen, haiei aurpegira tukaegitea, guztiak xehatzea; eta oinez aurrera segi-

Page 636: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzen zuen arin, zurbil, dardarizoka, amorrazioz,begi negartsuz ostertz hutsa barrandatuz, etaitotzen zuen gorroto hartan atsegin hartuz beza-la.

Bere etxea begiztatu zuenean, hildura bateklotu zuen. Ezin zuen aurrera egin; beharrezkoazen ordea; bestalde, nola ihes egin? Felicite berezain zegoen atean.

— Eta...?— Ez! esan zuen Emmak.Eta, ordu laurden batez, biek elkarrekin,

laguntzeko agian prest izan zitezkeen Yonvillekopertsona desberdinak errepasatu zituzten.Baina, Felicitek norbait izendatzen zuen bakoi-tzean, Emmak ihardesten zuen:

— Posible al da! Ez dute nahi izango!— Eta nagusia laster da hemen!— Badakit bai... Utz nazazu bakarrik.Ahalegin guztiak eginak zituen. Orain ez

zegoen jada zer eginik; eta Charles azaltzean,berak esan beharko zion beraz:

— Bazter zaitez. Oinpean darabilzun tapizhori ez da jadanik gurea. Zure etxetik, ez dauka-

Page 637: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zu altzari bat, orratz bat, lastaizpi bat ere, eta ninaiz porrot eragin dizuna, gizajo horri!

Orduan intziri handi bat izango zen, geronegar egingo zuen ugari, eta azkenik, txundioairaganik, barkatu egingo zuen.

— Bai, zioen marmarrean hortzak kirrinka,barkatu egingo dit, ni ezagutu izana barka nie-zaionekotz niri eskaintzeko milioi batez askiizango ez lukeen horrek... Sekula ez! sekula!

Bovaryren bere gaineko nagusitasunarenideiak sumindu egiten zuen. Bestez, berak aitor-tu ala ez aitortu, berehala, segituan, bihar, huraez zen eskierki hondamendiaren jakin gabetanizango; beraz, eszena izugarri hura iguriki beha-rra zegoen eta haren gogohanditasunaren pisuanozitu. Lheureuxen etxera itzultzeko gogoakeman zion: zertarako ordea? Bere aitari idazte-ko: berantegi zen; eta agian damutzen hasia zenbesteari ez amore eman izanagatik, bidean zaldibaten trosta entzun zuenean. Bera zen, langairekitzen ari zen, igeltsuzko horma baino zuhaila-go zegoen. Eskilaretara jauzi eginez, plazanbarrena aldegin zuen Emmak bizkor asko; etaalkatearen emazteak, Lestiboudoisekin solasean

Page 638: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ari baitzen elizatarian, zergabiltzailearen etxeansartzen ikusi zuen.

Korrika joan zen madame Caron-i esatea. Bidama hauek ganbarara igo ziren; eta, hagabatzuetan hedaturiko arroparen artean ezkuta-turik, eroso paratu ziren Bineteneko barnealdeosoa ikusmiratzeko.

Binet bakarrik zegoen, bere mandioan, zurezimitatzen bolizko lan deskribakaitz horietakobat, ilargierdiz eta bata bestearen barruan koka-turiko esferaz konposatua, guztia zuzen obeliskobat bezala eta ezertarako balio ez duena; azkenzatiari ekiten ari zitzaion, edo burutzen ote? Lan-lekuko arginabarretan, hauts gorraila hegalda-tzen zen bere lanabesetik, zaldi baten asapalanferrapetik pindarrezko gandor bat bezala: bi gur-pilak biraka ari ziren, burrundaka; Binet irriba-rrez ari zen, kokotsa apaldurik, sudurregalakzabalik, eta nonbait galdua zirudien dohatsuta-sun bete-bete horietako batean, zalantzarikgabe lanbide eskasek bakarrik eragiten dutenhorretan, zailtasun errazez laketzen baitute adi-mena eta asetzen baitute eginkizun batean zei-naren haindian ez baitago zertan amesturik.

Page 639: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ah! begira hor! esan zuen madame Tuva-chek.

Baina ez zen abantzu posible, tornua zelaeta, Emmak esaten zuena entzutea.

Halako batean, libera hitza sumatu uste izanzuten dama hauek, eta Tuvache atsoak ahapeanxuxurlatu zuen:

— Erreguka ari zaio, bere kontribuzioetanluzamendu bat lortzearren.

— Dirudienez! zioen besteak.Aldenik alde zebilela ikusi zuten, hormen

kontra hautemanez dafaila-uztaiak, kandela-oinak, eskudel-bolak, Binetek atseginez berebizarra iguzten zuen bitartean.

— Zerbait enkargatzera etorri ote zaio? esanzuen madame Tuvachek.

— Baina ez du ezer saltzen ordea! argudiatuzion auzoak.

Zergabiltzaileak entzuliar planta zeukan,begiak zabal-zabal, ulertuko ez bazukeen beza-la. Emmak modu samurrez, erreguka, jarraitzenzuen. Gizonarengana hurbildu zen; bularrahatsanka ari zitzaion; jadanik ez ziren mintzo.

Page 640: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Limurtu nahiez ari ote zaio? esan zuenmadame Tuvachek. Binet gorri zegoen belarrie-taraino. Emmak eskuak hartu zizkion.

— Ah! Hau gehiegi da!Eta dudarik gabe nardabideren bat ari

zitzaion proposatzen zeren zergabiltzaileak, —gizon adoretsua zen horratio, Bautzen eta Lutze-nen gudukatua, Frantziako kanpaina egina, etagurutze-dominarako izendatua ere bai— bat-batean, suge bat ikusita bezala, atzera egin bai-tzuen urrun ere urrun, oihukatuz:

— Madame! hori pentsatzea ere!...— Horrelako emakumeak zigorkatu beharra

legoke! esan zuen madame Tuvachek.— Non da ordea? hasi zen madame Caron.Zeren hitz hauen bitartean Emma desagertua

baitzen; gero, Grande-Ruetik barrena zihoala etakanposantura joateko bezala eskuinetara har-tzen zuena begiztaturik, aierutan nahastu ziren.

— Etxekoandre, esan zion Rolet atsoari inu-dearen etxera beltzean, itotzear nago! lasaida-zu.

Ohe gainera jausi zen; zotinka ari zen. Roletatsoak gona batez estali zuen eta zutik geratu

Page 641: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zen bere alboan. Gero, erantzuten ez zuenez,andre gajoa urrundu egin zen, bere gorua hartuzuen eta linoa harilkatzen hasi zen.

— Oh! amai ezazu! murmurikatu zuen, Bine-ten tornua entzuten zuelakoan.

— Nork gogaitzen du? galdetzen zuen inu-deak berekiko. Zertara etorri da hona?

Hara joana zen, bere etxetik iraizten zuen izumolde batek bultzaturik.

Ahozgora etzanik, geldi-geldi eta begiak tinki,uherki bereizten zituen objektuak, horretarabere aditasuna seta inozo batez xedatzen zuenarren. Hormako harrodurak betesten zituen, biilati muturrez mutur ketan, eta bere buru gai-nean habearen arrailduran barrena zebilenarmiarma luze bat. Azkenik bildu zituen bereideiak. Oroitzen zen... Egun batez, Leonekin...Oh! bai urrun geratzen zela... Eguzkiak distirazegien ibaiaren gainean eta aihenzuriei lurrinazerien... Orduan, purrustan doan erreka bateanbezala bere oroitzapenetan eramanik, lasterheldu zen bezperako egunaz gogoratzera.

— Ze ordu da? galdetu zuen.

Page 642: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Rolet atsoa irten zen, bere eskuin eskukobehatzak zerua argien zegoen aldera altxatuzituen, eta astiroki itzuli zen esanez:

— Hirurak, laster.— Ah! Eskerrik asko! eskerrik asko!Zeren hura etorriko baitzen. Ziur zen! Dirua

aurkituta izango zuen. Baina beharbada harajoango zen, bera han ez zegoenik pentsatu ereegin gabe; eta inudeari agindu zion korrika bereetxera joan zedin hura ekartzera.

— Mugi arin!— Baina, nire dama maitea, banoa! banoa!Eta Emma harritu egiten zen, orain, lehenik

hartaz ez pentsatu izanaz; atzo, bere hitza emanzuen, ez zuen huts egingo; eta jadanik ikustenzuen bere burua Lheureuxen etxean haren bule-go-mahaiaren gainean hiru banku-bileteakzabaltzen. Gero, Bovaryri gauzak azaltzekoerako istorio bat asmatu behar izango zen. Zein?

Halatan, inudeari aski luze zihoakion itzul-tzen. Baina, bordan erlojurik ez zegoenez, Emmabeldur zen agian bapikatzen ez ote zuen denbo-raren luzera. Baratzean harat-honat paseatzenhasi zen, pausoka; bidean barrena joan zen

Page 643: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

hesiaren kontra, eta arin itzuli zen, andre gajoabeste bide batetik itzulia izango zen esperan-tzan. Azkenik, itxoiten asperturik, hastantzenzituen susmoek erasorik, jada jakin gabe hanzuela mende bat edo zuela minutu bat ote zego-en, bazter batean eseri zen eta begiak itxizituen, belarriak bozatu zituen. Atekak kirrinkaegin zuen: Emmak jauzi egin zuen; berak hitzegin baino lehen, Rolet atsoak esana zion:

— Inor ez dago zure etxean!— Nola?— Oh! inor ez! Eta nagusia negarrez ari da.

Zuri deika. Zure bila dabiltza.Emmak ez zuen ezer erantzun. Hatsanka

zegoen, begiak bere ingurura biraka, eta anar-tean etxeko emakumea, haren aurpegiaz izutu-rik, atzeraka ari zen instintiboki, hura zoraturikzegoelakoan. Bat-batean Emmak bekokia zapla-tu zuen, garraisi bat bota zuen, zeren Rodolphe-ren oroitzapena, tximist handi bat gau iluneanbezala, iragana baitzitzaion ariman. Hain onazen hura, hain adeitsua, hain eskuzabala! Eta,bestalde, baldin berari mesede hura egitekozalantzarik bazuen, berak jakingo zuen noski

Page 644: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

hartara behartzen, begiñika bakar batez elka-rren arteko amodio galdua gogoraraziz. BerazHuchette alderantz abiatu zen, zuela gutxi hainbortizki sumindu zuen hartaraxe korrika eskain-tzera zihoala ohartu gabe, eta pailardiza hartantutik ere erreparatu gabe.

Page 645: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—VIII—Bidean zihoala bere buruari galdetzen zion:

«Zer esan behar dut? Nondik hasiko naiz?» Eta,aurrera zihoan heinean, ezagun kausitzen zituensasiak, zuhaitzak, muino gaineko itsas-ihiak, hanaurrean gaztelua. Bere lehen laztantasunarensentipenetan aurkitzen zen berriro, eta berebihotz gaixo hertsatua hartan zabaltzen zenamuruski. Haize epelak ematen zion aurpegian;elurra, urtuz, tantaka-tantaka erortzen zen erne-muinetatik belar gainera.

Garai hartan bezala, parkeko are txikitiksartu zen, gero ezki trinkoren bi ilarak ingura-tzen zuten atari nagusira heldu zen. Haiek berenadar luzeak kulunkatzen zituzten, xixtuka.Zakurtegian zakurrek zaunka egin zuten guztiek,eta haien ahausien istiluak durunda egiten zueninor azaltzen ez zelarik.

Zurezko barandadun eskilara luze zuzena igozuen, hautsez betetako harlauzaz zolaturikoloriora zeramana, non irekitzen baitziren zenbaitgela ilaran, monastegietan edo ostatuetan beza-

Page 646: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

la. Harena muturrean zegoen, erabat zokoan,ezkerretan. Bere behatzak sarrailean pausatuzituenean, indarrek supituan abandonatu eginzuten. Beldur zen hura han ez ote zen izango, ia-ia halaxe zuen desio, alabaina hori zen bereesperantza bakarra, azkeneko salbazio-aukera.Barnebildu zen une batez eta, presenteko beha-rraren sentimenduan bere adorea teinkatuz,sartu zen.

Rodolphe sutondoan zegoen, bi oinak sutxa-kur gainean, pipakada bat erretzen.

— Hara! zu zara! esan zuen, brastakoan zuti-tuz.

— Bai, ni naiz!... nik, Rodolphe, aholku bateskatu nahi nizuke.

Eta, eginahala guztiak arren, ezinezkoazitzaion ahoa lazatzea.

— Ez zara aldatu, beti ere xarmagarria zara!— Oh! erantzun zuen Emmak saminki, xarma

tristeak dira hauek, lagun, zuk erdeinatu zeni-tuenez.

Orduan bere portaeraren esplikazio bati ekinzion Rodolphek, adierazmolde uhertsutan desen-kusatuz, hoberik asmatu ezinean.

Page 647: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emmak haren mintzoetan katiatzen utzi zionbere buruari, are gehiago haren ahotsean etaharen pertsonaren betespenean; hainbat nonsinestearen itxura egin baitzuen, edo agian sine-tsi baitzuen, bien arteko hausturaren estakurua;sekretu bat zen, zeinaren baitan baitzegoenhirugarren pertsona baten ohorea eta bizia beraere.

— Dena dela! esan zuen Emmak hari goibel-ki begiratuz. Ederki sufritu dut!

Tonu filosofiko batez erantzun zuen besteak:— Horrela da bizialdia!— Zuretzat bederen, esan zuen Emmak, ona

izan al da gure bananketaz gero?— Oh! ez ona... eta ez txarra.— Beharbada hobe sekula banandu ez bagi-

na.— Bai... beharbada!— Hala iruditzen zaizu? esan zion hurbilduz.Eta hasperen egin zuen.— Oh Rodolphe! Bazeneki!... Biziki nahi izan

zaitut!Orduan hartu zion Emmak eskua, eta zenbait

denboraz behatzak antxumaturik egon ziren, —

Page 648: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

lehen egunean bezala, Biltzarretan! Harrotasunadierazpen gisa, Rodolphek borroka zegien hun-kiduraren kontra. Baina, haren bularraren kontraabaildurik, Emmak esan zion:

— Nola nahi zenuen ni zu gabe bizitzea?Zorionaren ohitura ezin da galdu! Etsita nengo-en! Hilko nintzela uste nuen! Kontatuko dizuthau guztia, ikusiko duzu. Eta zuk, ihes egitenzenuen nigandik!...

Zeren, hiru urte hartan, itzur egiten baitzionarretatsuki, sexu indartsua karakterizatzen duenkoldarkeria natural horren ondorioz; eta Emmakburuaren aieru panpoxekin segitzen zuen, kate-me maitemindu batek baino mainuntziago:

— Beste batzuk maite dituzu, esan egia. Oh!ulertzen diet, aizu! barkatzen diet; amainatuegingo zenituen, ni amainatu ninduzun bezala.Zu zara gizona, zu! Maite izanarazteko beharden guztia daukazu. Baina gu berriro hasikogara, ez? Elkar maitatuko dugu! Hara, barrez arinaiz, zoriontsu naiz!... hitz egin ezazu ba!

Eta ikusteko zoragarri zegoen, malko bat dil-dilka zeukan begirada harekin, ekaitz baten urakaliza urdin batean bezala.

Page 649: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Rodolphek bere belaunen gainera erakarrizuen, eta eskugainaz ferekatzen zituen harenadats lauak non, arrastiriko argitan, eguzkiarenazken leinuru bat islatzen baitzen urrezko gezibaten gisa. Emmak bekokia makurtzen zuen;azkenik Rodolphek musu eman zion betazaletan,eztiki, bere ezpainen puntaz.

— Baina negar egin duzu! esan zion. Zerga-tik?

Emmak intzirika ekin zion. Bere maitasuna-ren eztanda zela uste izan zuen Rodolphek;dama isiltzen zenez, azken ahalketzat hartuzuen isiltasun hau, eta orduan oihukatu zuen:

— Ah! barkaidazu! zu zara atsegin dudanbakarra. Ergela eta zitala izan naiz! Maite zaituteta beti maite izango zaitut! Zer duzu? Esantza-zu ba!

Rodolphe belaunikatu egin zen.— Horra ba!... porrot eginda nago, Rodolphe!

Hiru mila libera aurreratu behar didazu!— Baina... baina..., zioen gizonak astiro-asti-

ro altxatuz, haren karantzak adierazkortasunlarria hartzen zuen bitartean.

Page 650: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Badakizu, jarraitu zuen Emmak agudo, niresenarrak notario baten esku ipinia zuela bereondasun guztia; hark ihes egin du. Mailegutanhartu izan dugu dirua; bezeroek ez zuten ordain-tzen. Bestez, likidazioa bukatu gabe dago; aurre-rago izango dugu dirua. Baina, gaur, hiru milaliberaren faltaz, enbargatu egingo digute; bere-halakoan da, oraintxe bertan; eta zure adiskide-tasunarekin kontatuz, etorri egin naiz.

— Ah! pentsatu zuen Rodophek, bat-bateanzeharo beluri bilakaturik, horretara etorri da!

Azkenik esan zuen planta oso barez:— Diru horrenik ez daukat, dama maite hori.Ez zen gezurretan ari. Eduki balu, emango

zukeen, dudarik gabe, nahiz eta gehienetangogaikarri izan horrelako obra onak egitea: dirueskaera bat izaki, maitasunaren gainera eror-tzen diren ekaitz guztietarik, hotzena eta dese-rrotzaileena.

Emma lehenik begira geratu zitzaion apurbatez.

— Ez daukazu!Behin eta berriz errepikatu zuen:

Page 651: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ez daukazu!... Azken lotsa honetatik libra-tu behar nuen nire burua. Zuk ez nauzu inoizmaite izan! Ez zara besteak baino hobea! Bereburua saltzen ari zen, bere burua galtzen.

Rodolphek moztu egin zuen, bera ere «estu»zebilela baieztatuz.

— Ah! erruki zaitut! esan zion Emmak. Bai,dexente!...

Eta, panoplian distiratzen zuen karabinadamaskinatu batean begiak pausaturik:

— Baina, hain behartsua izanez gero, ez dazilarrik jartzen fusilaren kulatan! Ez da erostenkarei-inkrustaziozko erlojurik! segitzen zuenEmmak Boulle dilindordua seinalatuz; ezta zilar-gorrizko txilinik zaharoetarako —ukitu egitenzituen!— ez girgilik bere erlojurako! Oh! ezer ezzaio falta! baita likore-toxa bat ere bere gelan;zeren, mizkintzen duzu zeure burua, ongi bizizara, baduzu gaztelu bat, zenbait etxalde, baso-ak; oihanik oihan egiten duzu ehizan, Pariserajoaten zara... Eta hauxe besterik izan ezean ere,oihukatu zuen beheko-suaren pantetxetik harenbesomuturretako txirbiuak hartuz, huskeriahauetariko kaxkarrena bera! honetatik dirua

Page 652: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

egin daiteke!... Oh! diru horrenik ez dut nahi!gorde itzazu.

Eta urruti jaurtiki zituen bi txirbiuak, zein-tzuen urrezko katea puskatu egin baitzen hor-maren kontra jotzean.

— Baina, nik ordea, dena emango nizukeen,dena salduko nukeen, nire eskuez lan egingonukeen, bidez bide eskean ibiliko nintzatekeen,zure irriño baten truke, begirada baten truke,zuri esaten entzutearren: «Mila esker!» Eta zuhor geratzen zara lasai asko zure besaulkian,dagoeneko nahikoa sufriarazi ez bazenit bezala!Zu gabe, ongi dakizu hori, oso zoriontsu bizi nin-tekeen! Nork behartzen zintuen? Erronka bat alzen? Alabaina maite ninduzun, hala zenion... Etaoraindik duela gutxi ere... Ah! kanpora botabaninduzu hobe! Eskuak beroak dauzkat zuremusuez, eta horra tokia, tapizaren gainean, nirebelaunetan amodiozko betikotasuna zin egitenzenidana. Sinetsarazi egin zenidan: bi urtetanzehar ametsik zoragarrienean eta gozoeneanerrestatu nauzu!... Eh? gure bidai asmoak, gogo-an dituzu? Oh! zure gutuna, zure gutuna! harkzarratatu zidan bihotza! Eta gero, beregana itzu-

Page 653: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

li naizenean, beregana, aberats, zoriontsu, libreden honengana! edozein morroik eskainikolukeen laguntza baten eske, erreguka eta nirelaztantasun guztia berari bihurtuz, berak zaputzegiten dit, hori hiru mila libera kostako litzaio-keelako!

— Ez dauzkat! erantzun zuen Rodolphek,haserre etsituak, ezkutu batez bezala, estaltzendiren baretasun biribil horrekin.

Emma irten egin zen. Hormek dardar zegiten,sabaiak zanpatu egiten zuen; eta berriro ere ibil-bide luzean barrena iragan zen, haizeak sakaba-natzen zituen orbel-pilen kontra tupustaka.Heldu zen noizbaitekoan burdin-arekaren aurre-ko arroilera; azkazalak puskatu zituen sarraila-ren kontra, hainbestexe presatzen zen hura ire-kitzen. Gero, ehun urrats aurrerago, hatsanturik,erortzeko zorian, gelditu egin zen. Eta orduan,birakaturik, hauteman zuen beste behin ere gaz-telu soraioa, bere parkearekin, jardinekin, hirularrainekin, eta aurrealdeko leiho guztiekin.

Baldiduraz konkorturik geratu zen, jada bereburuaren kontzientziarik gabe bere zainetakotaupadengatik beste, zeinak ihes egiten entzun

Page 654: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

uste baitzituen landa betetzen zuen musikaburrunbatsu baten gisa. Zola, bere omenpean,uhin bat baino begatsagoa zen, eta ildoak egun-doko olatu arreak iruditu zitzaizkion, zapartaka.Bere buruan zegoen oroitarrastorik, ideiarik orokaldi berean aldegiten zion, jauzi bat beraz,supesta bateko mila puskaren gisa. Ikusi zuenbere aita, Lheureuxen kabineta, beren gela hannonbait, beste paisaia bat. Eromenak jotzenzuen, beldur izan zen, lortu zuen bere onerabihurtzea, nahiz eta dudamudatsu, egia esan;zeren jadanik ez zen oroitzen bere egoera izuga-rriaren zergatiaz, diru arazoaz alegia. Ez zuensufritzen bere maitasunaz baino, eta arima bereburua abandonatzen sentitzen zuen oroitzapenhartan barrena, nola zaurituek, azkenetan, senti-tzen baituten existentzia badoala odola darionzauritik.

Gaua sartzen ari zen, belatxingak heganzebiltzan.

Bat-batean iruditu zitzaion, su koloreko bon-boilotxoak lehertzen zirela airean bala birrintzai-leak gisa zanpatuz, eta jirabiraka zebiltzan, jira-biraka, elurretan funditzera joateko, zuhaitzen

Page 655: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

adarren artean. Haietako bakoitzaren erdian,Rodolpheren aurpegia ageri zen. Ugaldu eginziren, eta hurbiltzen ari ziren, sartu egitenzitzaizkion; dena desagertu zen. Etxeetakoargiak hauteman zituen, urrunetik distiraka lainoartean.

Orduan azaldu zitzaion, leize baten gisa, bereegoera. Hatsanka ari zen bularra zartatzekozorian. Gero, ia bozkariotsu bihurtzen zuenheroismo bulta batean, korrika jaitsi zuen alda-pa, gero behientzako ohola zeharkatu zuen,bidexka, bidezabala, azoka, eta botikarioarendendaren aurrera heldu zen.

Ez zegoen inor. Sartzera zihoan; baina, txili-naren hotsera, norbait etor zitekeen; eta, hesitikbarrena lerratuz, arnasari eutsiz, hormak hazta-mukatuz, aurreratu zen, labe gainean ipinitakandela piztu bat zegoen sukaldeko atalazerai-no. Justinek, mahukutsik, erratilu bat zeraman.

— Ah! afaltzen ari dira. Itxoin dezagun.Itzuli zen Justin. Emmak kax-kax jo zuen leia-

rraren kontra. Justin irten zen.— Giltza! han goikoa, zerak daudenekoa...— Nolaz!

Page 656: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta so egiten zion, zeharo harriturik harenaurpegiaren beluriaz, zeina zuriz trenkatzen bai-tzen gauaren zola beltzaren gainean. Apartekoederra kausitu zuen, eta mamu bat bezalamaiestuosa; zen nahi ote zuen ulertu gabe, zer-bait izugarria sumatzen zuen Justinek aldezaurretik.

Biziro mintzatu zen Emma, ahapeka, ahotsezti, disolbakor batez:

— Nahi dut giltza hori! Emaidazu.Trenkada mehea zenez, sardesken zarata

entzuten zen plateren kontra jangelan.Lo egitea eragozten zioten arratoiak hil behar

omen zituela zioen Emmak.— Nagusiari hots egin beharko nioke.— Ez! egon hemen!Gero, ezaxolatuaren tankeraz:— Bah! ez du merezi, neuk esango diot gero-

xeago. Goazen, argi egidazu!Laborategiko atea irekitzen zen korridorera

sartu zen Emma.Hormakontran giltza bat zegoen Caphar-

naum etiketarekin.

Page 657: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Justin! oihukatu zuen botikarioak, ernega-tzen.

— Goazen gora!Eta Justinek atzetik segitu zion.Giltzak bira egin zuen sarrailean, eta Emma

zuzen joan zen hirugarren apalerantz, hain ongiere gidatzen baitzuen bere oroipenak, atxikizuen poto urdina, erauzi zion tapoia, bertansartu zuen eskua, eta, hauts zuri batez beterikaterata, hura jateari ekin zion beste gabe.

— Geldi! oihukatu zion Justinek bere gainerajauzi eginez.

— Ixo! norbait etor daiteke...Justin etsipenak jota zegoen, deitu egin nahi

zuen.— Ez ezazu ezer esan, zure nagusiari lepora-

tuko liokete dena!Gero Emma itzuli zen bat-batean bareturik,

eta betebehar bat burutu izanaren lasaitasuneania-ia.

Charles, atxikipenaren berriak aztoraturik,etxera itzuli zenean, Emma bertatik irten berriazen. Charlesek garrasi, negar, alditxar egin zuen,baina Emma ez zen itzuli. Non izan zitekeen?

Page 658: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Felicite bidali zuen Homaisenera, M. Tuvacherenetxera, Lheurexenera, Lion d’Or-era, alde guztie-tara; eta, bere estularriaren etenguneetan, bereaipua deuseztaturik ikusten zuen, beren ondasu-na galdurik, Bertheren etorkizuna birrindurik!Eta zergatik!... ezta txintik ere! Zain egon zenarratsaldeko seiak arte. Azkenik, gehiago ezineutsirik, eta Emma Rouenera abiatua zela pen-tsatuz, errepidean barrena joan zen, legoa erdibat egin zuen, inor ez zuen topatu, artean erezain egon zen eta itzuli egin zen.

Emma itzulia zen.— Zer gertatzen zen?... Zergatik?... Esplikai-

dazu!...Emma bere idazmahaira eseri zen, gutun bat

idatzi eta astiro zigilatu zuen, eguneko data etaordua erantsiz. Ondoren solemnitatez esanzuen:

— Bihar irakurriko duzu; ordura arte, mese-dez, ezidazu galdera bat bera ere egin!... Ez,bakar batik ere!

— Baina...— Oh! utz nazazu!

Page 659: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta luze-luze etzan zen bere ohearen gai-nean.

Ahoan sentitzen zuen keru garratz batek ira-tzarri zuen. Charles erdikusi zuen eta berrirobegiak itxi zituen.

Jakinguraz barrandatzen zuen bere burua,sufritzen ez ote zuen hautemateko. Baina ez!artean ezer ez. Entzuten zuen erlojuaren tiki-taka, suaren hotsa, eta Charles, bere etzangua-ren ondoan zutik, arnasa hartzen.

— Ah! benetan gauza gutxi da heriotzea!pentsatzen zuen. Loak hartuko nau eta kitodena! Ur hurrupa bat edan zuen eta hormarantzjiratu zen.

Tinta zapore higuingarri hark segitzen zuen.— Egarriak nago!... Egundoko egarria dau-

kat! egin zuen hasperen.— Zer duzu ba? zioen Charlesek edalontzi bat

luzatuz.— Ez da ezer!... Ireki leihoa... ito egiten naiz!Eta goragaleak eman zion, hain supituan non

doi-doi izan baitzuen astia burukopetik beremusuzapia hartzeko.

— Kentzazu! esan zuen biziro; bota ezazu!

Page 660: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Charles galdezka hasi zitzaion; berak ez zuenerantzun. Ekuru zegoen, zirrara txikienak okaeragingo ez ote zion beldur. Hartan, izotzarenhotza sentitzen zuen, oinetatik bihotzeraino igo-tzen zitzaiola.

— Ah! hasi da, bai! murmurikatu zuen.— Zer esaten duzu?Emmak burua birakatzen zuen higikera ezti

batez, larriduraz beterik, aldi berean ahoa eten-gabe irekiz, bere mihi gainean gauza oso astu-nen bat eraman izan balu bezala. Zortzietan oka-dak berriro hasi ziren.

Charlesek nabaritu zuen, konketaren hondo-an hondar zuri antzeko zerbait zegoela, portzela-naren alboei erantsirik.

— Harrigarria da! bitxia da! errepikatu zuen.Baina Emmak ahots ozen batez esan zuen:— Ez, oker zaude!Orduan, emekiro eta ia ferekatuz bezala,

urdail gainean pasatu zion eskua. Garrasi zorrotzbat jaurtiki zuen Emmak. Atzera egin zuen Char-lesek zeharo izuturik.

Gero Emma intzirinka hasi zen, motelki lehe-nik. Dardarizo handi batek astintzen zizkion sor-

Page 661: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

baldak, eta haren behatz kakotuak tinkatzenziren izarak baino zurikailago ari zen bilakatzen.Haren pultsua, desorekatua, ia sumaezinekoazen orain.

Izerdia tantaka zerion, lurrun metalikozkohasperen batean finkatua zirudien haren aurpe-giari. Haren hortzak klasketaka ari ziren, harenbegi handiagotuek uherkiro so egiten zuten bereingurura, eta galdera guztiei ez zien erantzutenburua mugituz beste; irribarre ere egin zuen biedo hirutan. Poliki-poliki, haren heiagorak ozena-goak izan ziren. Alarau helkor bat jalgi zitzaion;hobeto omen zihoala zioen, eta berehala jaikikozela. Baina dardarizoek harrapatu zuten; etaoihukatu zuen:

— Ah! hau izugarria da, ene Jainkoa!Charles belauniko jaurtiki zen oheraren kon-

tra.— Mintza zaitez! zer jan duzu? Erantzun

ezazu, Jainkoaren izenean!Emmak sekula ikusi ez bezalako samurduraz-

ko begiez so egiten zion Charlesek.— Horra ba, hor... hor!... esan zuen Emmak

ahots ahulbera batez.

Page 662: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Idazmahaira habailatu zen Charles, zigiluaurratu zuen eta ozenki irakurri zuen! Ez dezatelainor salatu... Gelditu egin zen, eskua begien gai-nean pasatu zuen, eta berriro irakurri zuen.

— Nola! Lagundu! Lagundu niri!Eta hitz hau errepikatu besterik ezin zuen:

«Pozoindu! pozoindu!» Felicite Homaisen etxerajoan zen korrika, eta honek plazan oihukatuzuen; madame Lefrançoisek entzun zuen Liond’Or-etik; batzuk jaiki ziren beren auzokoei adie-razteko, eta gau osoan herria esna egon zen.

Konkorturik, zezelka, erortzeko zorian, Char-les bueltaka zebilen gelan. Altzarien kontratupust egiten zuen, ileak erauzten zituen, etabotikarioak sekula ez zukeen sinetsiko halakoikuskizun izugarririk izan zitekeenik.

Bere etxera itzuli zen M. Canivet-i eta Larivie-re doktoreari idaztera. Burua galtzen zuen;hamabost zirriborro baino gehiago egin zituen.Hippolyte Neufchatelera abiatu zen, eta Justinekhain bortizki ezproinatu zuen Bovaryren zaldianon Bois-Guillaumeko aldapan utzi baitzuen, ahi-turik eta zeharo leherturik.

Page 663: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Charlesek bere medikuntza-hiztegia gainbe-giratu nahi izan zuen; ez zuen ikusten, lerroekdantza egiten zuten.

— Lasai! zioen botikarioak. Antidoto indartsu-ren bat eman besterik ez dago. Zein da pozoina?

Charlesek gutuna erakutsi zion. Arsenikoazen.

— Ea ba! berriro Homaisek, horren analisiaegin beharko litzateke.

Zeren hark bai baitzekien, pozoindura guztie-tan analisia egin behar dela; eta besteak, ez bai-tzuen ulertzen, erantzun zuen:

— Ah! egintzazu! egintzazu! salba ezazu...Gero, Emmaren ondora itzulirik, lurrean

uzkurtu zen tapizaren gainean, eta han geratuzen burua haren oheko ertzaren kontra tinkatu-rik, zotinka.

— Ez ezazu negarrik egin! esan zion Emmak.Laster ez zaitut gehiago penatuko!

— Zergatik? Nork behartu zaitu?Emmak ihardetsi zuen:— Beharrezkoa zen, lagun.— Ez al zinen zoriontsu? Nire errua al da? Nik

egin dut ba ordea, ahal nuen guztia!

Page 664: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Bai..., egia da..., zu bai, zu ona zara!Eta eskua pasatzen zion ile artetik, geldiro.

Sentsazio honen eztitasunak astunago bihurtzenzuen bere tristura; bere izate osoa etsipenez lur-jotzen sentitzen zuen galdu behar zuela pentsa-tzean, noiz eta Emmak, aitzitik, bereganakosekula baino maitasun handiagoa aitortzen zue-nean; eta berak ez zuen ezer aurkitzen; berak ezzekien, ez zen ausartzen, berehalako irtenbidebaten hertsamenduak azken errematerainonahasten zuelarik.

Bukatuak zituen, pentsatzen zuen Emmak,hagorantzen zuten traizioak, purtzilkeriak etaezin konta alako irritsak. Orain ez zuen inorgorrotatzen; bere pentsamenduan arrastirikonahastura ari zen abailtzen, eta lurbirako zarataguztietarik Emmak ez zuen entzuten bihotzgaixo haren auhen aldizkatua baino, ezti etazehazgabea, urruntzen doan sinfonia batenazken oihartzuna antzo.

— Ekarridazue haurra, esan zuen ukondoazaltxatuz.

— Okerrago ez zaude, ez da? galdetu zionCharlesek.

Page 665: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Ez! ez!Neskamearen besoetan heldu zen haurra,

kamixoi luzez jantzirik, bertatik oin biluziak ate-ratzen zitzaizkiola, serios eta ia ametsetanartean. Harriduraz hautematen zuen gela denaazpikoz gain, eta begiez ñika zegien, altzariengainean pizturik zeuden zuziek itsuturik. HauekUrteberrietako edo «mi-carême»ko goizak gogo-rarazten zizkioten nonbait, orduan etortzen bai-tzen, horrela goiz esnaturik kandelen argitan,bere amaren ohera bere opariak jasotzera, zerengaldezka hasi baitzen:

— Non da ba, ama?Eta mundu guztia isiltzen zenez:— Baina ez dut ikusten nire zapata txikia.Felicitek oherantz makurtzen zuen, haurrak

aldiz tximini alderantz begiratzen zuen beti ere.— Inudeak hartu ote du? galdetu zuen.Eta, izen hau entzutean, bere adulterioen eta

bere zorigaitzen oroitzapenetara eramaten bai-tzuen, madame Bovaryk burua jiratu zuen, ahoraigotzen zitzaion beste pozoi bortitzago batenhiguinez bezala. Berthe, bitartean, ohe gaineanpausaturik zegoen.

Page 666: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Oh! ze begi handiak dituzun, ama! ze zur-bil zauden! zenbat izerdi!

Bere amak so egiten zion.— Beldurrak nago! esan zuen haurrak atzera

eginez.Emmak eskua hartu zion musu emateko;

haurrak zaputz egiten zion.— Aski da! eraman dezatela! oihukatu zuen

Charlesek, zeina etzanguan zotinka ari baitzen.Gero sintomak baretu egin ziren momentu

batez; bazirudien egonezin gutxiago zuela; eta,hutsaren hurrengo mintzo bakoitzeko, harenbularraren arnasa lasaixeago bakoitzeko, Char-lesi itxaropena pizten zitzaion berriro. Azkenik,Canivet sartu zenean, haren besoetara jausi zennegarrez.

— Ah! zu zara! mila esker! zu ona zara! Bainadena hobeto doa. Horra, hegira...

Ofiziokidea ez zen inolaz ere iritzi berekoa,eta, berak esan ohi zuen bezala, inguru-minguruibiltzen ez zenez, emetiko bat preskribatu zuen,urdaila erabat garbitzeko.

Emmari ez zitzaion luze joan odola okatzeko.Bere ezpainak are gehiago hertsi ziren. Men-

Page 667: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bruak kuzkurturik zeuzkan, gorputza orban uhe-rrez estalirik, eta bere pultsua behatzen peanlabaintzen zen hari teinkatu baten gisa, harpahari bat eteteko zorian bezala.

Gero garrasika hasten zen, izugarri. Pozoiamadarikatzen zuen, ahakar egiten zion, presazedin erregutzen zion, eta bere beso zurrunduezhastantzen zuen, Charles, bera baino hiltzoriko-ago, edanarazten saiatzen zitzaion oro. Gizonazutik zegoen, bere musuzapia ezpainetan, itola-rrika, negarrez, orpoetaraino inarrosten zutennegar-zotinek hatsanturik. Felicite hara eta honazebilen korrika gelan; Homaisek, geldi-geldi,hasperen handiak botatzen zituen, eta M. Cani-vet, beti ere bere zentzunaren jabe, hasia zenhorratio artegaturik sentitzen.

— Deabrua!... halere... purgatu dugu ba, eta,kausa eten denez gero...

— Ondorioa eten egin behar da, esan zuenHomaisek; hori bistakoa da.

— Baina salba ezazu! oihukatzen zuenBovaryk.

Hartan, botikarioari entzun gabe, zeinaartean hipotesi han menturatzen ari baitzen:

Page 668: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

«Paroxismo osasungarri bat da agian», Canivetbazihoan teriaka ematera, zaharo baten klaska-takoa entzun zenean; leiar guztiek dardar eginzuten, era posta-berlina bat, lohiez belarrietarai-no betetako hiru zaldik habailan zeramatela,jauzi batean oldartu zen merkatuko ertzean.Lariviere doktorea zen.

Jainko baten agerketak ez zukeen eragingozirrara handiagorik. Bovaryk eskuak altxatuzituen, Canivet plott gelditu zen, eta Homaisekbere boneta greziarra doktorea sartu bainodexente lehenago erantzi zuen.

Bichaten amantaletik irtendako kirurgia-eskola handiko partaide zen, sendagile filosofo-ren jada desagertutako belaunaldi hartakoa zei-nek beren artea, maitasun fanatiko batezkuttunduz, handiespenez eta zorroztasunez egi-karitzen baitzuten! Oro ikaratzen zen haren ospi-talean hura haserretzen zenean, eta haren ikas-leek hainbaterainoko benerazioa zioten non,bakoitza bere lanean finkatu orduko, ahalik etagehien hura imitatzen ahalegintzen baitziren;horrela kausitu ohi ziren haien soinean, ingurue-tako herrietan, haren merinuzko berokia eta

Page 669: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

haren jantzi beltz zabala, besomutur askatuekesku mamitsuak pixka bat estaltzen zizkiotela,inoiz eskularrurik ez zeukaten esku benetan ederhaiek, miserietan murgiltzeko prestuago egotea-rren bezala. Gurutze, titulu eta akademiekikoarbuiati, behartsuekiko abegikor, liberal etapaternala, eta birtutea sinetsi ez arren praktika-tuz, santutzat abantzu pasa zitekeen baldin etabere izpirituaren zorroztasunak deabru batengisa beldurra sorrarazi ez balio. Haren begirada,bere bisturiak baino ebakileagoa, zuzen jaistenzitzaizun arimaren barnera eta estakuru etaahalkeetatik barrena gezur oro desmoldatzenzuen. Eta horrela ibiltzen zen, talentu handiarenkontzientziak, ondasunak eta existentzia langileeta akasgabe bateko berrogei urtek ematenduten maiestate onbera horretaz beterik.

Bekozko iluna ipini zuen atetik bertatik,Emmaren aurpegi gorpuplantakoa ikustean, biz-karrez etzanik, ahoa zabalik. Gero, itxuraz Cani-veti entzunez beti ere, behatz erakuslea sudur-petik pasatzen zuen eta errepikatzen zuen:

— Ongi da, ongi da.

Page 670: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Baina sorbaldez keinu astitsu bat egin zuen.Bovaryk hauteman zuen: elkarri begiratu zioten;eta gizon honek, oinazeen eretzera hain ohituaalabaina, ezin izan zion eutsi paparrera erorizitzaion malko bati.

Canivet alboko gelara eraman nahi izan zuen.Charles jarraiki zitzaion.

— Benetan gaizki dago, ez da? Eta txaplatabatzuk ipini ezkero? ez dakit ba! Zerbait topaezazu behintzat, hainbat salbatu izan dituzu eta!

Charlesek bere bi besoez inguratzen ziongorputza, eta era laborritsu batean begiratzenzion, erregukari, haren bularraren kontra txun-dioak erdijota.

— Ea ba, nire ume hori, izan adorea! Ez dagozer eginik.

Eta Lariviere doktorea aldendu egin zen.— Bazoaz?— Itzuliko naiz.Irten zen, zaltzainari agindu bat ematera

bezala, Canivet jaunarekin, zeina ez baitzen beraere Emma bere eskuen artean hiltzen ikustekopeskizan.

Page 671: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Plazan bildu zitzaien botikarioa. Ezin zen, ten-peramentuz, pertsona ospetsuengandik alden-du. Hortaz arren eskatu zion M. Lariviereri,berean bazkaltzea onartzearen ohore paregabeaegin ziezaion.

Laster bidali zituzten usapal bila Lion d’Or-era, aukeran aukerako txuleta bila harategira,Tuvacherenetik krema, Lestiboudoisenetikarraultzeak, eta botikarioak berak laguntzenzuen antolaketan, madame Homaisek esatenzuen bitartean, bere gerrontzearen kordoiakteinkatuz:

— Barkatuko al diguzu, jauna; zeren, gurezorigaiztoko herrialde honetan, baldin eta bez-peratik jakinean jarri ezean...

— Godalet zangodunak!!! xuxurlatu zuenHomaisek.

— Gutxienez ere, hirian bagina, hankatxabeteak jartzeko modua izango genuke.

— Zaude isilik!... Mahaira, doktore!Ongi iritzi zion, lehen mokaduen ondoren,

katastrofeari buruz zenbait xehetasun hornitzea-ri.

Page 672: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Lehenik eduki dugu idortasun sentimendubat faringean, gero jasanezineko oinazeak epi-gastrioan, superpurgazioa, koma.

— Nola pozoindu da ordea?— Nik ez dakit, doktore, eta gainera azido

arseniko hori non eskuratu ahal izan duen erebat ere garbi ez dakit.

Justin, plater pila bat baitzekarren anartean,dardarizoak jo zuen.

— Zer duzu zuk? galdetu zuen botikarioak.Mutil gazteak, galdera entzunik, dena lurrera

erortzen utzi zuen, zarata handiz.— Txaldana! oihukatu zuen Homaisek, balda-

rra! traketsa! Astapikua!Baina, bat-batean, bere onera itzuliz:— Analisi bat entseiatu nahi izan dut, dokto-

re, eta «primo», tentu handiz sartu dut hodibatean...

— Hobe zenukeen, esan zuen kirurgilariak,zure behatzak sartu bazenizkio eztarrian behera.

Bere ofiziokidea isilik zegoen, arestian jasoabaitzuen konfidentzialki jorratu eder bat bereemetikoa zela medio, eta beraz Canivet gizajoa,zango okerrarenekoan hain harro eta hiztuna,

Page 673: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

oso apal zebilen gaurkoan; irribarrea zegien ete-nik gabe, baiespen modura.

Homais zabal-zabal zebilen bere anfitrioi-harrotasunean, eta Bovaryren ideia mingarriaklagundu egiten zion nolabait ere bere plazerera,berekiko egiten zuen irauldura egoista batenbidez. Gainera Doktorearen presentziak birloratuegiten zuen. Bere erudizioa hedatzen zuen,nahas-mahas aipatzen zituen errauliak, upas,mantzaniloa, sugegorria...

— Eta irakurria ere badut, zenbait pertsonapozoindurik suertatu zela, doktore, eta tximistakjota bezala, keatze bortitzegia jasan zuten odol-ki batzuk medio! Hori zioen behintzat txostenbiziki eder batean, gure farmazilari gorenetarikobatek egina, gure maisuetako batek, Cadet deGassicourt ospetsuak!

Madame Homais azaldu zen berriro, ardo-izpirituarekin berotzen diren makina kordokarihorietariko bat zeramala; zeren Homais kafeamahaian bertan egiten tematzen baitzen, bestal-de gainera berak xigortua, berak porfidizatua,berak nahasia.

Page 674: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Saccharum, doktore, esan zuen azukreaeskainiz.

Gero bere haur guztiak jaitsiarazi zituen,haien larrantzari buruz kirurgilariaren iritzia jaki-teko guraz.

Hartan, M. Lariviere abiatzera zihoan, mada-me Homaisek bere senarrarentzat kontsultaeskatu zionean. Hainbesteraino ari zitzaionodola (sang) loditzen non gauero afalondoanloak hartzen baitzuen.

— Oh! gaitzitzen duena ez da zentzua (sens).Eta, oharkabeko ateraldi honetaz irribarretxo

bat eginez, doktoreak atea ireki zuen. Baina far-mazia jendez gainezka zegoen eta nahiko lanizan zuen libratzen Tuvache jaunarengandik,zeina bere emaztearengatik beldur baitzenbular-jarioren bat ez ote zuen, zeren errautseta-ra ttuka aritzeko ohitura baitzeukan; gero M.Binetengandik, zeinak sabelzorriak sentitzenbaitzituen batzuetan, eta madame Caronengan-dik, zeinak hazkureak baitzeuzkan; eta Lheureu-xengandik, zeinak zorabioak izaten baitzituen;Lestiboudoisengandik, zeinak erreumaidea bai-

Page 675: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tzeukan; madame Lefrançoisengandik, zeinakbihotzerrea izaten baitzuen.

Noizbaitekoan oldartu ziren hiru zaldiak, etajendeak oro har kausitu zuen, doktorea ez zelaoso abegikor azaldu.

Olio santuekin azokapetik barrena iragaitenari zen Bournisien jaunaren agerkuntzak lekora-tu zuen atentzio publikoa.

Homaisek, bere printzipioei hala baitzego-kien, hildakoen usainak erakartzen dituen belee-kin erkatu zituen apaizak; elizgizon bat ikusteaberari pertsonalki desatsegina zitzaion, zerensotanak beztidura gogorarazten baitzion, etahiguin zuen bata apur bat bestearen ohildura-rengatik.

Alabaina, bere misioa zeritzan haren aurreanatzera egin gabe, Bovaryren etxera itzuli zenCanivetekin batera, zeina M. Larivierek, abiatuaurrez, biziki ardurarazi baitzuen eginkizunhorretaz; eta, bere emaztearen mukerduraren-gatik izan ezean, berarekin eramango zituzkeenbere bi haurrak ere, ingurugiro bortitzetara ohi-tzearren, hura aurrerantzean buruan geratuko

Page 676: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zitzaien lezio bat, exenplu bat, irudi solemne batizan zedin.

Gela, haiek sartu zirenean, solemnitate goi-bel batez gainezka zegoen. Jostun-mahaiarengainean, zapi zuri batez estalia, algodoizko bos-pasei matazatxo zeuden zilarrezko erretilubatean, gurutze handikote baten ondoan, piztu-tako bi kandelargiren erdian. Emmak, kokotsabere bularraren kontra, larregi zabaltzen zituenbetazalak: eta bere esku gaixoak izaren gaineanerrestatzen ziren, jadanik hilmihisez estalinahiez diruditen hiltzorikoen keinu izugarri etaleun horrekin. Estatua bat bezain zurbil, etabegiak gorri txingar batzuen gisa, Charles, nega-rrik gabe, Emmaren aurrez aurre zegoen ohea-ren oinean, eta apaizak bitartean, belaun bateztinkaturik, mintzoak murmurikatzen zituen aha-pean.

Emmak aurpegia jiratu zuen poliki-poliki, etabazirudien bozkarioz bete zela bat-batean estolamorea ikustean, nonbait aparteko otzandurabaten erdian kausituz bere lehen bulta mistikoe-tako boluptuostasun galdua, hasten ari zirenbetirako dohatsutasunaren ikuspenekin batera.

Page 677: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Apaiza altxatu egin zen gurutzea hartzera;orduan Emmak lepoa luzatu zuen egarri den nor-baiten gisa, eta, Jainko-Gizonaren gorputzarengainean bere ezpainak erantsiz, hantxe ipinizuen bere hiltzori-indar guztiaz berak sekulaemandako amodio-musurik handiena. OndorenMisereatur eta Indulgentiam errezitatu zituenapaizak, bere eskuin erpurua oliotan busti zueneta azkenigurtziei ekin zien: lehenik begien gai-nean, zeinek hainbat grinatu baitzituzten sobe-rantzia lurtar guztiak; gero sudurregaletan, hai-zekirri epelen eta amodio-lurrinen irrikati haie-tan; gero ahoaren gainean, zeina gezurretarakoireki izan baitzen, harrokeriaz deitoratu eta hara-gikeriatan garrasi egina baitzen; gero eskuengainean, zeinek ukimendu leunetan atsegin har-tzen baitzuten, eta azkenik oin-zoletan, hain ari-nak garai batean bere irritsen asetzera korrikazihoanean, eta jadanik gehiago ibiliko ez zirene-tan.

Apaizak behatzak xukatu zituen, olioz busti-tako algodoi-matazak surtara bota zituen, etahiltzorikoaren alboan esertzera itzuli zen, orainbere sufrimenduak Jesukristorenekin elkartu

Page 678: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

behar zituela eta bere burua Jainkoaren urrikal-menduaren esku abandonatu behar zuela esate-ra.

Hartan bere aholkuak bukatuz, hari eskuetankandela bedeinkatu bat ipintzen saiatu zen, las-ter inguratuko zuten dohatasun zerutiarren sin-bolo. Emmak, ahulegi kausitzen, ezin izan zituenbehatzak hertsi, eta kandela, M. Bournisien izanezean, lurrera eroria zatekeen.

Halere Emma ez zegoen hain zuhail, eta bereaurpegiak narotasunezko eitea zeukan, sakra-mentuak sendatu balu bezala.

Apaizak ez zion hutsean utzi horren oharkun-tza egiteari; esplikatu ere egin zion Bovaryri, Jau-nak batzuetan luzatu ere egiten zuela pertsonenbizialdia salbaziorako komenigarria iruditzenzitzaionean; eta Charles beste egun hartaz oroi-tu zen non, horrela hiltzeko zorian, Emmak jau-nartu baitzuen.

— Agian ez zegoen zertan etsiturik, pentsatuzuen.

Eskierki, Emmak bere ingurura so egin zuen,geldiro, amets batetik esnatzen den batek beza-la, gero, ahots garbi batez, bere ispilua eskatu

Page 679: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zuen, eta hartan pausaturik egon zen zenbaitdenboraz; harik eta begietatik malko mardulbatzuk isuri zitzaizkion arte. Orduan eratzanzuen burua hasperen bat jaurtikiz eta berriroburukoaren gainera erori zen.

Haren bularra berehala hasi zen presakahatsantzen. Mihia oso-osorik irten zitzaion ahotikkanpora; haren begiak, biraka, itzaltzen ari direnlanpara-bonboilo biren gisa margultzen ziren,jada hiltzat emateko moduan, saihetsen ziztubeldurgarriarengatik ezean, arnasketa zakarbatek astinduak, arima jauzika ari bailitzan jalgi-tzearren. Felicite gurutzearen aurrean belauni-katu zen, eta botikarioak berak ere plegatuzituen apur bat zangoak, M. Canivetek ezarianplazara begiratzen zuen bitartean. Bournisienhasia zen berriro errezotan, aurpegia etzangu-ertzaren kontra makurturik, bere sotana beltzluzea bere atzetik gelan arrastaka zuela. Charlesbeste aldean zegoen, belauniko, besoak Emma-rengana luzaturik. Haren eskuak hartuak zitueneta estutu egiten zizkion, haren bihotzaren tau-pada bakoitzeko zirgit eginez, erortzen dendeboilu baten kontrakolpeka bezala. Karranka

Page 680: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bortitzagoa bilakatzen zen heinean, elizgizonakbere otoitzak lasterragotzen zituen: hauekBovaryren zotin itoekin nahasten ziren, etabatzuetan dena desagerturik zirudien, hilkanpaibaten gisa tilinkatzen zuten latinezko silabenmurmurio gorberatan.

Bat-batean, eskalaproin handi batzuen zara-ta entzun zen espalogainean, makila batenerrestararekin batera; eta ahots bat altxatu zen,ahots erlats bat, kantari:

Souvent la chaleur d’un beau jourFait rêver fillette à l’amour.

Emma altxatu egin zen galbanizatzen dengorpu baten gisa, ileak deslaian, betseina finko,ahozabalik.

Pour amasser diligemmentLes èpis que la faux moissonne,Ma Nanette va s’inclinantVers le sillon qui nous les donne.

— Itsua! oihukatu zuen.

Page 681: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta Emma barrez hasi zen, barre itzel, zoros-ka, etsitu batez, dohakabearen aurpegi gogaika-rria ikusi ustetan, ilunbe eternaletan zutitzenbidutzi baten gisa.

Il souffla bien fort ce jour-là,et le jupon court s’envola!

Dardaizo batek eraitsi zuen berriro lumatxagainera. Guztiak hurbildu ziren. Jadanik ez zuenexistitzen.

Page 682: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—IX—Beti izaten da, norbaiten heriotzaren ondo-

ren, jalgitzen den baldidura bat bezala, hain daizan ere zail deusezaren jazokuntza hau ulertzeaeta sinestera etsitzea. Baina, baten mugiezinazohartu zenean ordea, Charles Emmaren gainerajausi zen garraisika:

— Adio! adio!Homaisek eta Canivetek eraman zuten gela-

tik kanpora.— Erresi zaitez!— Bai, zioen hark aharran, zuhurra izango

naiz, ez dut ezer txarrik egingo. Baina utz naza-zue! ikusi egin nahi dut! nire emaztea da! Etanegar egiten zuen.

— Egizu negar, zioen botikarioak, libratubidea naturari, horrek lasaitu egingo zaitu!

Haur bat baino ahulago bilakaturik, beheraeramaten utzi zien, eskaratzera, eta M. Homais,berehala, bere etxera itzuli zen.

Plazan, itsua hurreratu zitzaion, zeinak, Yon-villeraino errestan etorririk, ukendu antiflogisti-

Page 683: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

koaren esperantzan, bidari bakoitzari galdetzenbaitzion botikarioa non bizi zen.

— Tira, aizu! Aurreragoko beste zereginik ezbanu bezala! Ah! zer egingo da ba, itzul zaitezbeste batean!

Eta zalaparta batean sartu zen farmaziara.Bi gutun idatzi beharrean zegoen, Bovaryten-

tzako edabe sorgarri bat egin beharrean, pozoin-datzea ezkuta zezakeen gezur bat aurkitu etahori Fanal-erako artikulu batean idatzi beha-rrean, berriak jakin nahirik zain zeuzkan pertso-nak kontatu gabe; eta, Yonvilletar guztiek bereistorioa entzun zutenean, alegia Emmak arseni-koa azukretzat hartu zuela, bainila-krema bategiterakoan, Homais, berriro ere, Bovaryrenetxera itzuli zen.

Bakarrik aurkitu zuen (M. Canivet abiatuberria zen), besaulkian eserita, leihoaren ondo-an, begirada tentel batez eskaratzeko harlauzeiso.

— Orain, esan zion botikarioak, zeuk jarribeharko zenuke zeremoniarako ordua.

— Zertarako? Zein zeremonia?Gero, ahots zezelkari eta ikarati batez:

Page 684: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Oh! ez, ez da hala? ez, gorde egin nahi dut.Homaisek, zerbait egin behar eta, apaletik

pitxer bat hartu zuen jeranioak ureztatzeko.— Ah! eskerrik asko, esan zuen Charlesek, zu

ona zara!Eta ez zuen bukatu, botikarioaren keinu hark

gogorarazten zizkion oroitzapen ugaritanhatsankaturik.

Orduan, lekoratzearren, Homaisek egoki iritzizion baratzaintzaz apur bat elekatzeari; landa-reek hezetasuna behar zuten. Charlesek buruaapaldu zuen baieztapen modura.

— Bestalde, eguraldi onak laster hasiko diraberriro.

— Ah! egin zuen Bovaryk.Botikarioa, ideiak agorturik, leihoko errezel

txikiak emekiro alboratzen hasi zen.— Hara! hor doa M. Tuvache.Charlesek makina baten gisa errepikatu

zuen:— Hor doa M. Tuvache.Homais ez zen ausartu hari berriro hileta-

xedapenez hitz egiten; elizgizona izan zen horre-tara deliberatzea lortu zuena.

Page 685: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bere kabinetan sartu zen, luma bat hartuzuen, eta, denboralditxo batez zotinka arituondoren, idatzi zuen:

Bere ezkontza-soinekoaz jantzirik ehortzidezaten nahi dut, zapata zuriekin, koroa bat.Adatsak sorbalden gainean bedatuko zaizkio;hiru zerraldo, bata haritzezkoa, bestea kaobaz-koa, bestea berunezkoa. Ez diezadatela ezeresan, izango dut adorea. Balusa berdezko oihalhandi bat ipiniko zaio gainetik. Hala nahi dut.Egin ezazue.

Jaun haiek erruz harritu ziren Bovaryren ideiaerromaneskoez, eta berehalakoan joan zitzaionbotikarioa esatera:

— Balusa hori larregikoa iruditzen zait. Gas-tua, bestalde...

— Eta zure axola al da ba? oihukatu zionCharlesek. Utz nazazu! zuk ez zenuen maite!Alde hemendik!

Elizgizonak besarpetik hartu zuen lorategianbarrena ibilalditxo bat eginarazteko. Lurrekogauzen hutsalkeriaz elekatzen zen. Jainkoabenetan handia zen, benetan ona; haren dekre-

Page 686: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tuei zuen egin behar zitzaien txintik gabe, etagainera eskerrak eman.

Charlesek biraoka ekin zion.— Higuin dut, zuen Jainko hori!— Asaldazioaren izpiritua zuregan dago

oraindik, hasperendu zuen elizgizonak.Bovary urrun zen. Urrats handiz zihoan, hor-

mari jarraiki, keretaren ondotik, eta hortzakkirrinka zerurantz altxatzen zituen madarikazio-begiradak; baina hosto batek berak ere ez zuenhorratio zirkin egin.

Euri-lanbroa ari zuen. Charles, bularra biluzibaitzeukan, azkenerako hotzikaraz hasi zen;etxeratu egin zen sukaldean esertzera.

Seietan, txatar-zarata entzun zen plaza alde-tik: Hirondelle zen orduantxe iristen; eta Charleshantxe egon zen burua leiarren kontra, bidaiariguztiak bata bestearen ondoren jaisten ikusten.Felicitek koltxoi bat hedatu zion eskaratzean;bertan etzan zen eta loak hartu zuen.

Filosofoa izanik ere, M. Homaisek errespeta-tzen zituen hildakoak. Beraz, Charles gizajoaren-ganako herrarik gorde gabe, arratsean etorri zen

Page 687: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

berriro gorpuari beila egitera, hiru liburu berekinzituela, eta orri-zorro bat, nola batzuk hartzeko.

M. Bournisien han aurkitzen zen, eta, etzan-gutik kanpora aterea zuten ohearen buruan bikandela handi zeuden pizturik.

Botikarioak, isiltasuna astun baitzitzaion, ezzuen luze eman zenbait dolamen formulatzen«emakume gazte dohakabe» hartaz; eta apaizakerantzun zuen, jadanik ez zela geratzen harenalde otoitz egitea besterik.

— Halere ordea, zioen Homaisek, bietarikobat: edota Jainkoaren grazian hil da (Elizak esa-ten duen bezala), eta orduan ez dauka bat eregure otoitzen beharrik; edota damurik gabezendu da (hala da, nik uste, elizak esaten duenbezala), eta hortaz...

Bournisienek moztu egin zuen, tonu zakarrezihardetsiz, horregatik ez zegoela zertan gutxiagootoitz eginik.

— Baina, argudiatu zuen botikarioak, Jainko-ak gure behar guztiak ezagutzen dituenez, zerta-rako balio dezake otoitzak?

— Nola! zioen elizgizonak, otoitzak! Zu ez alzara ba kristaua?

Page 688: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Barkaidazu! zioen Homaisek. Nik mirestendut kristautasuna. Lehendabizi esklabuak askatuditu, moral bat sartu du munduan...

— Ez gara horretaz ari! Testu guztiek...— Oh! oh! testuei dagokienez, ireki ezazu his-

toria; gauza jakina da jesuitek faltsifikatu dituz-tela.

Charles sartu zen, eta, oherantz aurreratuz,errezelak ireki zituen geldiro.

Emmak eskuineko sorbaldaren gaineramakurturik zeukan burua. Bere ahoaren ertzak,irekita baitzegoen, zulo beltz bat bezala egitenzuen bere aurpegiaren behealdean, bi erpuruekkakotu gabe segitzen zuten eskuzabaletan;hauts zuri baten antzekoak ihinztatzen zituenbere betileak, eta bere begiak desagertzenhasiak ziren oihal mehe bat zirudien zurbilduralikitsu batean, zenbait armiarmak gainean sareaegin balute bezala. Maindirea abaildu egiten zenbularretatik belaunetaraino, ondoren oinetakobehatz-puntetan berriro altxatuz; eta Charlesiiruditzen zitzaion, masa elemenak, egundokopisuak zamatzen zuela hura.

Page 689: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Elizako erlojuan ordubiak jo zituen. Ilunpetanbarrena terrazaren oinean zihoan ibaiaren mur-murio ozena entzuten zen. M. Bournisienek,aldian-aldian, zintz egiten zuen zarata handiz,eta Homaisek bere lumari kirrinkarazten zionpaper gainean.

— Ea ba, lagun, esan zuen, erretira zaitez,ikuskizun horrek jota uzten zaitu.

Charles joan ondoren, botikarioak eta apai-zak beren eztabaidari ekin zioten berriro.

— Irakurtzazu Voltaire! zioen batak; irakurriHolbach, irakurri Entziklopedia!

— Irakur itzazu Lettres de quelques juifs por-tugais! zioen besteak; irakurtzazu Raison duchristianisme, Nicolas egilea, magistratu ohia!

Berotu egiten ziren, gorri zeuden, batera hitzegiten zuten, elkarri entzun gabe; Bournisieneskandalizatu egiten zen halako ausardiaz;Homais txunditu egiten zen halako tentelkeriaz;eta ez zeuden urrun elkarri irainak botatzetik,Charles berriro, bat-batean, azaldu zenean. Lilu-ramendu batek erakartzen zuen. Behin etaberriz eskilarak igotzen zituen.

Page 690: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Emmaren aurrez aurre pausatzen zen hurahobeto ikusteko, eta sakona izatearen poderiozjada oinazetsua ez zen betespen hartan galtzenzen.

Katalepsiaren istorioez oroitzen zen, magne-tismoaren mirariez; eta bere buruari esaten zionezen, biziki nahi izanez gero, lortuko zukeelaagian Emma berpiztea. Halako batean harenga-nantz makurtu ere egin zen, eta ahapeka oihu-katu ere: «Emma! Emma!» Bere arnasak, bortiz-ki jaurtikia, kandelen garra dildil arazi zuen Nor-maren kontra.

Egunsentian, madame Bovary ama helduzen; Charlesek, besarkatzean, berriro negarrezgainezka egin zuen. Saiatu zen dama, botikario-ak egin zuen bezalaxe, hiletetako gastuei buruzzenbait ohartarazpen egiten. Hain gogor oldartuzitzaion non isildu egin baitzen, eta gaineraberehalakoan hirira joateko gomendioa emanzion, behar zena erostera.

Charles bakarrik geratu zen arratsaldeosoan; Berthe madame Homaisen etxera erama-na zuten. Felicite zegoen goian, gelan,Lefrançois atsoarekin.

Page 691: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Arratsean, bisita batzuk izan zituen. Altxa-tzen zen, eskuak estutzen zizkizun ezin hitz egi-nik, eta besteen alboan esertzen ziren, beheko-suaren aurrean zirkuluerdi handi bat egiten zute-la. Aurpegia apaldurik eta zangoa belaun gai-nean, beren hanka dilindatzen zuten, aldi bereantarteka hasperen handi bat botaz; eta bakoitzaneurriz kanpo aspertzen zen; nor abiatukoa zenordea gorabehera.

Homais, bederatzietan itzuli zenean (berabaino ez zen ikusten plazan, bi egun hartan),alkanfor, erretxin lurrintsu eta belar usandunenhorniduraz kargaturik zetorren. Kloroz betetakoontzi bat ere bazekarren, kiratsak uxatzeko. Unehorretan, neskamea, madame Lefrançois etaBovary ama Emmaren inguruan harat-honatzebiltzan, hura beztitzea bukatzen; eta oihal luzegogorra jaitsi zuten, satenezko bere zapatetarai-no estaltzen zuela.

Felicite negarzotinka ari zen:— Ah! nire etxekoandre gaixoa! nire etxeko-

andre gaixoa!

Page 692: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Begiraiozue, zioen hasperenka ostalersak,zeinen polita dagoen oraindik ere! Esan ere esanliteke, une batetik bestera jaiki behar duela.

Gero makurtu egin ziren hari bere koroa ipin-tzeko.

Burua apur bat altxatu behar izan zitzaion,eta orduan likido beltzezko zurrusta bat isurizen, okada baten gisa, bere ahotik.

— Ah! ene Jainkoa! soinekoa, kontuz ibili!oihukatu zuen madame Lefrançoisek. Lagunduiezaguzu ba! esaten zion botikarioari. Beldurrezal zaude, ala?

— Beldurra, nik? ihardetsi zuen sorbaldakaltxatuz. Nola ez ba! Horrelakorik franko ikusiizan dut ospitalean, farmazia ikasten ari nintze-la! Pontxea egiten genuen disekzioen anfiteatro-an! Ezerezak ez du izutzen filosofo bat; eta gai-nera, esan ere askotan esan dut, nire gorpuaospitalei lagatzeko asmoa daukat, Zientziarenzerbitzurako izan dadin.

Heltzean, apaizak galdetu zuen ea zer moduzzegoen Monsieur; eta, botikarioaren erantzuna-ren segidan, esan zuen:

Page 693: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Kolpea, ulertzen duzu, oraindik berriegiada!

Orduan Homaisek zoriondu egin zuen, hark,mundu guztiak ez bezala, lagun maite bat gal-tzeko arriskurik ez zeukalako; horri, apaizen zeli-batoari buruzko eztabaida jarraiki zitzaion.

— Zeren, zioen botikarioak, ez da naturalagizon batek emakumerik gabe pasatzea! Ikusiizan dira krimenak...

— Baina, arranopola! oihuka elizgizonak, nolanahi duzu ezkontzaz lotutako pertsona batekgorde ahal izatea, jo dezagun, konfesioko sekre-tua?

Homaisek konfesioari eraso zion. Bournisie-nek defendatu egin zuen; luze aritu zen eginarazten zituen bihurketez. Bat-batean zintzobilakaturiko lapurren zenbait gertakari aipatuzituen. Zenbait militarrek, penitentziaren auzite-gira hurbildurik, ezkatak sentitu zituzten berenbegietatik erortzen. Bazen Fribourgen ministrobat...

Bere adiskidea lo zegoen. Gero, gelako egu-rats astunegian apur bat itotzen zenez, leihoaireki zuen, eta horrek iratzarri zuen botikarioa.

Page 694: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

— Tori, sudurrauts pixka bat! esan zion. Har-tzazu, argitu egiten du.

Ahausi etengabeak errestatzen ziren urru-nean, nonbait.

— Entzuten al duzu zakur bat zaunkaz? esanzuen botikarioak.

— Hilak sentitzen dituztela diote, erantzunzuen elizgizonak. Erleak bezala da; hauekerlauntzatik hegaztatu egiten dira pertsonak hil-tzean. — Homaisek ez zien ihardetsi sineskeriahauei, zeren berriro lo baitzegoen.

M. Bornisienek, sendoagoa izaki, jarraituzuen denbora batez ahapean ezpainak mugi-tzen; gero, ezarian, kokotsa beheratu zuen, bereliburu beltz lodiari jaregin zion eta zurrungakahasi zen.

Bata bestearen aurrez aurre zeuden, sabelaaurrera, aurpegia putzukaturik, bekozkoa zimur,hainbat desakordioren ondoren azkenik giza-ahulezia berean elkarturik; eta ez ziren mugitzenberen alboko gorpua baino gehiago, zeinak loitxura baitzeukan.

Charlesek, sartzean, ez zituen esnatu. Azke-neko aldia zen. Bere agurrak egitera zetorkion.

Page 695: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Belar usandunak artean ketan ari ziren, etalurrun-zurrunbilo urdinka batzuk leihoertzeannahasten ziren sartzen zen lainaldearekin. Izarbatzuk bazeuden, eta gaua epela zen.

Kandelen argizaria malko lodika erortzen zenoheko izaren gainera. Charlesek erortzen begira-tzen zien, haien gar horiaren leinuruaren kontrabere begiak nekatuz.

Distirek dardara zegiten satenezko soinekogainean, ilargi argia bezain zuri. Emma azpiandesagertzen zen; eta Charlesi iruditzen zitzaionezen, bere baitatik at barraiatuz, Emma nahas-mahas galtzen zela inguruko gauzen artean, isil-tasunaren baitan, gauaren baitan, iraganeanzihoan haizearen baitan, igotzen ziren usainhezatsuen baitan.

Gero, bat-batean, Tostesko jardinean ikustenzuen, eserlekuaren gainean, laparresiaren kon-tra, edota Rouenen, kaleetan barrena, berenetxearen atalasan, Bertauxko larrainean. Orain-dik ere entzuten zuen sagarrondoen pean dan-tzan zebiltzan mutikoen barre alaia; haren ada-tsen lurrinaz beterik zegoen gela, eta haren soi-

Page 696: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

nekoak dardara egiten zion besoetan pindar-zarata batekin. Eta hauxe bera zen, berbera!

Luze egin zuen horrela gogoratzen desager-turiko zorion guztiak, haren jarrerak, haren kei-nuak, haren ahotsaren soinua. Etsipen batenondoren, beste bat zetorren beti, atergabe, gai-nezka egin duen itsasandiaren uhinak bezala.

Ikusmin izugarri bat izan zuen: geldiro, beha-tzen puntaz, pilpiraka, beloa altxatu zion. Bainalaborrizko garrasi bat bota zuen eta horrek bestebiak esnatu zituen. Hauek behera jaitsi zuten,eskaratzera.

Gero Felicite etorri zen esatera, nagusiak ile-xerlo bat eskatzen zuela.

— Moztu ba! ihardetsi zuen botikarioak.Eta, neskamea ausartzen ez zenez, bera joan

zen, guraizeak eskuan. Hain bortizki egiten zuendardar non toki askotan xulatu baitzuen lokieta-ko larrazala. Azkenik, hunkipenaren kontra bereburua teinkatuz, Homaisek bizpahiru mozketahandi jo zituen itsu-itsuan, eta horrek marka zuribatzuk egin zituen adats beltz eder hartan.

Botikarioa eta apaiza berriro beren zeregine-tan murgildu ziren, ez horratio tarteka lo egin

Page 697: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

gabe, horretaz elkar salatzen zutelarik esnaldibakoitzean. Orduan Bournisien jaunak gela urbedeinkatuz garaztatzen zuen eta Homaisekkloro poxin bat botatzen zuen lurrean.

Felicitek ardura izan zuen komodan haientza-ko pattar botila bat, gazta eta bixkotxo handi batipintzeko. Hartan botikarioak, ezin baitzuengehiago, hasperendu zuen goizeko laurak alde-ra:

— Alajaina, pozik hartuko nuke bizigarri pixkabat!

Elizgizonak ez zuen erregutzeko aukerarikeman; irten zen bere meza ematera joateko,itzuli zen; ondoren biek jan eta zurrut egin zuten,aldi berean irrimurri pixka bat eginez, zergatikjakin gabe, tristura saioen ondoren harrapatzengaituen alaitasun lainotsu horrek kitzikaturik;eta, azkeneko tragoxkan, apaizak esan zion boti-karioari, eskuaz sorbaldan emanez:

— Azkenerako bat etorriko gara!Behean, sarreran, langileak topatu zituzten

iristen. Orduan, Charlesek, bi orduz, oholen kon-tra durundatzen zuen mailuaren tortura pairatubehar izan zuen. Gero, haritzezko zerraldoan jai-

Page 698: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tsi zuten eta hau beste bietan gardainatu zuten;baina, hilkutxa zabalegia zenez, tarteak koltxoibaten artilez bete behar izan ziren. Azkenik, hirutapak marraskatu, iltzatu eta soldeaturik geratuzirenean, ate aurrean ipini zuten; etxea zabal-zabal ireki zuten, eta Yonvilleko jendea etortzenhasi zen.

Rouault zaharra heldu zen. Plazan bertanondoezak jo zuen zapi beltza hautematean.

Botikarioaren gutuna ez zuen jaso gertaera-tik hogeita hamasei ordutara baino; eta, harensentiberatasunarekiko begirunez, M. Homaisekhalakoxe moduz idatzi zion, non ezinezkoa bai-tzen zeri atzeman jakitea.

Gizon gizajoa lehenbizi apoplexiak jota beza-la erori zen. Ondoren ulertu zuen, bere alaba ezzegoela hilik. Baina egon zitekeen... Dena denbere bruxa jantzi zuen, bere kapelua hartu, berezapatari ezproin bat atxiki eta hankajoko bizianabiatu zen; eta, bide osoan, Rouault zaharra,hatsanka, larriduraz alhaturik joan zen. Halakobatean, jaitsi beharrean ere gertatu zen. Ez zuenezer ikusten, bere inguruan ahotsak entzutenzituen, bere burua erotzen sentitzen zuen.

Page 699: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eguna zabaldu zuen, hiru oilo beltz hautemanzituen zuhaitz batean lo; ikaratu egin zen, seina-le horrek izuturik. Orduan Amabirjina santuarihiru mezajantzi agindu zizkion elizarako, etaoinutsik joango zela Bertauxeko kanposantutikVassonvilleko kaperaraino. Ostatuko jendearideiadarka sartu zen Marommen, sorbaldarenbulkara batez ireki zuen atea, olo-zakuaren gai-nera jauzi zen, sagardo-geza botila bat hostozuen askan, eta zankaletran heldu non berrirobere zamalkoari, zeinari sua baitzerion lau ferre-tatik.

Berekiko zioen salbatuko zutela nola edohala; medikuek aurkituko zuten erremediorenbat, hori ziur zen. Berari kontatu izan zizkiotenmirarizko sendakuntza guztiak gogoratu zituen.

Gero, hilik azaltzen zitzaion alaba. Hantxezegoen, bere aurrean, bizkarrez etzanik, bidea-ren erdian. Erremaletik tira egiten zuen eta lilu-rakeria desagertu egiten zen.

Quincampoixen, bere buruari adore emateko,hiru kale hartu zituen bata bestearen gainean.

Page 700: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Idazterakoan izenez herratuko zirela pentsa-tu zuen. Gutunaren bila hasi zen patrikan, hansentitu zuen, baina ez zen irekitzen ausartu.

Dena adarjotzeren bat ote zen pentsatzeariere eman zion, norbaiten mendekuren bat, per-tsona txantxetariren baten asmadizoa; eta, bes-talde, bere alaba hila balitz, nola ez ba jakin?Baina ez! landak ez zeukan ezer apartekorik:zerua urdina zegoen, zuhaitzak kulunkatu egitenziren; artalde bat iragan zen. Herrixka begiztatuzuen; presaka ikusi zuten bere zaldian makur-makur eginda, kolpe handiz zihorkatzen zuela,petraletik odola tantoka.

Kordea bihurtu zitzaionean, negar batez jausizen Bovaryren besoetan:

— Nire alaba! Emma! nire umea! nolaordea...?

Eta besteak erantzun zuen zotinka:— Nik ez dakit, nik ez dakit! Madarikazio bat

da!Botikarioak banandu zituen.— Xehetasun izugarri horiek alferrikakoak

dira. Nik jarriko dut jauna jakinaren gainean.

Page 701: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Jende asko dator. Duintasun pixkat, arraioa! Filo-sofia pixka bat!

Mutil gizajoak kementsu azaldu nahi izanzuen, eta behin eta berriz errepikatu zuen:

— Bai..., adorea!— Horra ba! oihukatu zuen gizonak, nik ere

izango dut, ala Jainkoa! Azkenera arte eramangodut dena.

Hilkanpaia jotzen ari zen. Dena prest zegoen.Abiatu beharrean ziren.

Eta, koruko jarleku batean eseririk, bata bes-tearen ondoan, beren aurrean pasatzen etaetengabe pasa eta pasa ikusi zituzten hiru txan-treak salmodiatzen. Sugeturutak soinu beteanputz egiten zuen. Monsieur Bournisienek, apain-duria handiz jantzirik, ahots zorrotzez kantatzenzuen; tabernakuluari gur egiten zion, eskuakaltxatzen zituen, besoak hedatzen zituen. Lesti-boudois eliza barruan zebilen bete bale-hagare-kin; zerraldoa han zetzan, koruaren ondoan, laukandela-zerrendaren artean. Charlesek, haiekitzaltzera altxatzeko gogoa zeukan.

Saiatzen zen halere deboziotan kitzikatzen,berriro Emma ikusiko zukeen geroko bizitza

Page 702: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

baten esperantzara oldartzen. Hura bidaia bate-ra, oso urrun, aspaldidanik, joana zela imajina-tzen zuen. Baina, han behean aurkitzen zelapentsatzen zuenean, eta dena bukatua zela, lur-pera eramango zutela, amorru basati, beltz, etsi-tu batek harrapatzen zuen. Batzuetan iruditzenzitzaion, jadanik ezer ez zuela sentitzen; etabere oinazearen leunaldi hau dastatzen zuen,aldi berean bere buruari doilorra izatea lepora-tuz.

Harlauzen gainean, denbora berdinka jotzenzituela, makila burnidun baten zarata elkorrabezala entzun zen. Hau hondotik zetorren, etabat-batekoan gelditu zen elizabarneko aldame-netan. Txamarra arre lodi batez jantzitako gizonbat belaunikatu zen nekez. Hippolyte zen, Liond’Or-eko morroia. Bere zango berria zuen jarria.

Txantreetako batek egin zuen elizabarneenjira diru-eskean, eta txanpon handiek, bata bes-tearen ondoren, soinua ateratzen zuten zilarrez-ko erretiluan.

— Mugi zaitez ba! ni sufritzen ari naiz, aizu!oihukatu zuen Bovaryk, bost liberako txanponbat haserrez botatzen zion bitartean.

Page 703: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Elizgizonak eskerrak eman zizkion gurkeraluze batez.

Kantatzen zuten, belaunikatzen ziren, berrirozutitzen ziren, hura ez zen bukatzen! Oroitu zenezen behin batez, lehen garaietan, biak elkarre-kin izan zirela mezatan, eta beste aldean zirela,eskuinetan, hormaren kontra. Berriro kanpaiahasi zen. Aulki-mugimendu handi bat izan zen.Eramaileek beren hiru makilak zerraldoarenazpian sartu zituzten, eta elizatik irten ziren.

Orduan Justin azaldu zen botikako atalasean.Barrura sartu zen segituan, zurbil, balantzaka.

Jendea leihoetan zegoen segizioa iragaitenikusteko. Charles, aurrean, gerria tente zihoan.Adoretsu itxura arrandiatzen zuen eta keinubatez agurtzen zituen, kaletxikietatik edo etxee-tatik jendetza artean sartzera zetozenak. Seigizonak, hiru alde bakoitzean, pauso txikianzihoazen eta apur bat hatsanka. Apaizek, txan-treek eta bi elizmutilek De Profundis errezitatzenzuten; eta haien ahotsak landetan barrena joa-ten ziren, goraka eta beheraka uhindurak egi-nez. Batzuetan desagertu egiten ziren bidearen

Page 704: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bihurguneetan; baina zilarrezko gurutze handiabeti altxatzen zen zuhaitzen artean.

Emakumeak zetozen segidan, mantu beltzezestalirik txanoa jantzira; kandela handi banazeramaten eskuan pizturik, eta Charlesek auna-tzen sentitzen zuen bere burua errezoen etenga-beko errepikatze harekin eta kandelagar haie-kin, argizari eta sotana usain melenga harenpean. Haizekirri freskoa zebilen, zekalea eta kol-tza berdetzen ari ziren, ihintz tantoxkek dardarzegiten bidearen bazterretan, elorrizko hesietan.Molde orotako hots alaitsuek betetzen zuteningurumaria: urrunean gurtarrastoetan barrenazihoan gurdi baten kirrinka, oilar batek errepika-tzen zuen kukurrukua edo sagarrondoen peaniheska ikusten zen moxal baten asapala. Zengarbia hodei zurigorriz orbandurik zegoen; kea-dar urdinkak, atsoliliz estalitako etxolen gainerajaisten ziren; Charlesek, pasaran, larraineak eza-gutzen zituen. Hau bezalako beste goiz batzuezoroitzen zen, gaixoren bati bisita egin ondoren,haietatik irteten eta Emmarengana itzultzenzenekoez.

Page 705: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Zapi beltza, malko zuriz zipriztindua, aldianbehin altxatu egiten zen zerraldoa azalduz. Era-maile nekatuek abiadura baretzen zuten; etazerraldoa etengabe andarka zihoan, uhin bakoi-tzean zabu dagien txalupa bezala.

Heldu ziren.Gizonek beheraino segitu zuten, hilobi-zuloa

eginik zegoen belartzagune bateraino.Haren baranoan pausatu ziren; eta apaiza

mintzo zen bitartean, lur gorria, alboetara baz-tertua, zaratarik gabe isurtzen zen ertzetatik,etengabe.

Gero, lau sokak prest egon zirenean, harengainera bultzatu zuten zerraldoa. Charlesek jais-ten begiratzen zuen. Jaitsi eta jaitsi ari zen.

Azkenik entzun zen punpateko bat; sokakkirrinka igo ziren berriro. Orduan Bournisienekpala hartu zuen, Lestiboudoisek luzatzen ziona;ezkerreko eskuaz, aldi berean eskuinaz garazta-tzen zuela, palakada handi bat bota zuen bortiz-ki; eta zerraldoaren zurak, harriek kolpaturik,betikotasunaren durunda dela iruditzen zaigunzarata ikaragarri hori egin zuen.

Page 706: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Elizgizonak bere albokoari pasa zion ixipua.M. Homais zen. Honek benaz astindu zuen, geroCharlesi luzatu zion, zeina belaunetaraino hon-doratu baitzen lurretan, eta eskuak betean bota-tzen zuen aldi berean deiadar eginez: ‘Adio’.Musuak bidaltzen zizkion; zulorantz errestatzenzen harekin batera bertan hondoratzeko.

Eraman egin zuten; eta laster lasaitu zen,agian sentituz, beste guztiek bezala, hura buka-tu izanaren gozamen lainotsua.

Rouault zaharra, itzultzean, lasai-lasai pipa-kada bat erretzen hasi zen; eta horri Homaisek,bere kolkorako, desegokia iritzi zion. Halabererrepatu zuen, M. Binet ez zela azaldu ere egin,Tuvachek ‘hanka egin zuela’ mezaren ondoren,eta Theodorek, notarioaren morroiak, jantzi urdi-na zeramala ‘jantzi beltzik ezin aurkitu balitzbezala, usadioari jarraituz, zer arraio!’ Eta, bereoharpenak adierazteko, talde batetik besterazebilen. Emmaren heriotza deitoratzen zuten,eta batik bat Lheureuxek, zeina huts egin gabeetorri baitzen hobiratzera.

— Damatxo gaixoa! zer nolako atsekabeabere senarrarentza!

Page 707: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Botikarioa hasten zen berriro:— Ni izan ezean, ongi dakizue hori, bere

buruaren kontrako atentatu galgarriren bat egin-go zukeen!

— Halako pertsona ona! eta oraindik joan denlarunbatean bertan nire dendan ikusi nuela esa-tea ere!

— Ez dut astirik izan hitz batzuk prestatzeko,zioen Homaisek, bere hilobiaren gainean jalgi-tzeko.

Itzultzean, Charles erantzi egin zen, etaRouault zaharrak bere bruxa berria plantxatuzuen. Berria zen, eta, bidean, begiak besomutu-rraz sarritan xukatu zituenez, tindura jareginzuen haren aurpegian; eta malkoen arrastoekmarrak egiten zituzten zikintzen zuen hautsgeruzan.

Madame Bovary ama beraiekin zegoen. Isilikzeuden hirurak. Azkenik gizon gizajoak haspe-rendu zuen:

— Gogoan al duzu, lagun, ni behin bateanTostesera etorri nintzela, zuk zure lehen zenduagalduberri zenuela. Garai hartan kontsolatzen

Page 708: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

zintudan! Aurkitzen nuen zer esanik; bainaorain...

Gero, bere bular osoa altxatu zuen heiagoraluze batez:

— Ah! nireak egin du, aizu! Nire emazteaikusi dut joaten..., gero nire semea..., eta orainalaba, gaur!

Berehala Bertauxetara itzuli nahi izan zuen,etxe hartan ezin zezakeela lorik egin esanez.Bere bilobatxoa ikusteari ere uko egin zion.

— Ez! ez! pena handiegia hartuko nuke. Horibai, musu handi bat emaiozu! Agur!... mutil jato-rra zara! Eta gainera, sekula ez dut ahaztukohau, esan zuen bere izterra joaz, ez beldurrikizan! beti jasoko duzu zure pauma.

Baina, aldaparen gainera heldu zenean, jira-tu egin zen, aspaldiko beste hartan Saint-Victorbidean jiratu zen bezala, bere alabarengandikaldentzerakoan. Herriko leihoak argi bizitan zeu-den belazetan sartzen ari zen eguzkiaren lapra-neko inarren pean. Eskua begien aurrean ipinizuen, eta ortzi-hegian hauteman zuen hormazkoitxitura bat non zenbait zuhaitzek, han-hemen-ka, sorta beltzak egiten baitzituzten harri zurien

Page 709: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

artean, gero bere bideari jarraiki zitzaion, trostatxikian, zeren bere zamalkoak herren egiten bai-tzuen.

Charles eta bere ama, beren nekea arren,oso denbora luzez geratu ziren arratsean elka-rrekin solasean. Garai bateko egunez eta etorki-zunaz mintzatu ziren. Ama Yonvillen bizitzeraetorriko zen, berak eramango zuen etxea, ezziren sekula gehiago elkarrengandik aldenduko.Agudeziatsu eta laztankiro jardun zen ama,zuela hainbat urte ihes egiten ari zitzaion txeraberreskuratzeaz bere barnean pozturik. Hama-biak jo zituen. Herria, beti bezala, isilean zegoen,eta Charlesek, esna, Emmaz pentsatzen segi-tzen zuen.

Rodolphe, egun osoan basoan barrena ibiliabaitzen, laketzearren, lo zegoen lasai bere gaz-teluan; eta Leon, han urrunean, lo zegoen huraere.

Bazen beste bat, ordu hartan, artean lo ezzena.

Hilobiaren gainean, pinuen artean, haur batnegarrez ari zen belauniko, eta bere bularrak,zotinka puskatutik, hatsanka zegien ilunpean,

Page 710: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

dolumen eskerga baten, ilargia baino eztiago etagaua baino hondogabeago baten presioarenpean. Burdinazko ateak bat-batean kirrinka eginzuen. Lestiboudois zen; lehentxeago ahaztutautzia zuen palaren bila zetorren. Justin ezagutuzuen horma igotzen, eta jakin zuen ordudanikzertan egon patatak lapurtzen zizkion gaizkileariburuz.

Page 711: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

—XI—Charlesek, biharamunean, haurra itzularazi

zuen. Hark bere amaz galdetu zuen. Erantzunzitzaion, ama kanpoan zela, jostailuak ekarrikozizkiola. Berthe maiz mintzatu zen berriz erehorretaz; gero, denboraren poderioz, ez zuengehiago hartaz pentsatu. Haur haren alaitasunakminduratu egiten zuen Bovary, eta botikarioarenkontsolamendu jasanezinak nozitu behar izatenzituen.

Laster hasi ziren berrito diru arazoak, M.Lheureuxek kitzikatu egin baitzuen berriz erebere lagun Vinçart, eta Charles neurriz gaindikokopurutan zorpetu zen; zeren inoiz ez baitzuenamore eman nahi izan harenak izandako altza-rietariko kaxkarrena ere saltzen uzteko. Horrekbere ama sutan jarri zuen. Ama baino are bortiz-kiago haserretu zen bera. Charles zeharo aldatu-rik zegoen. Amak alde egin zuen etxetik.

Orduan mundu guztia hasi zen aprobetxa-tzen. Mademoiselle Lempereurek sei hilabeteta-ko lezioak galdatu zituen, Emmak batño bera ere

Page 712: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

inoiz hartu ez zuen arren (Bovaryri erakutsi zionfaktura ordaindu hura gorabehera): bi emaku-meen arteko itun bat zen; liburuen alokatzaileakhiru urtetako harpidetzarena galdatu zuen; Roletatsoak hogeiren bat gutunen ordainketa galdatuzuen; eta, Charlesek argibideak eskatu zizkio-nez, hau erantzuteko fintasuna eduki zuen:

— Ah! nik ez dakit ezer! bere gorabehereta-rako zen.

Ordaintzen zuen zor bakoitzeko, azkena zelapentsatzen zuen Charlesek. Gehiago etortzenzitzaizkion, etengabe.

Aspaldiko bisiten atzerapenak galdatu zituen.Bere emazteak igorri zituen gutunak erakutsi ziz-kioten. Orduan desenkusatu beharrean kausituzen.

Felicitek orain Madamen soinekoak jaztenzituen; ez guztiak, zeren batzuk Charlesek gordebaitzituen, eta haiei so egitera joaten zen harenapaingelara, bertan hersten zelarik. Gutxi-askoharen kaizu beretsukoa zen Felicite, Charlessarritan, atzealdetik hautemanik, liluramendubatek atxikitzen zuen, eta oihukatzen zuen:

— Oh! geratu! geratu!

Page 713: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Baina, Mendekostez, Felicitek ospa egin zuenYonvilletik, Theodorek eramanik, eta jantzigelangeratzen zen guztia lapurtuz.

Garai inguru honetan izan zen MadameDupuis alarguntsak ohore izan zuena, «bereseme M. Leon Dupuis, Yvetoteko notarioaren etaBondevilleko mademoiselle Leocadie-Leboeuf-enarteko ezkontzaren berri» Chaslesi ematea,Charlesek, hari zuzendu zion zorion-gutunean,besteak, beste esaldi hau idatzi zuen:

«Zenbateraino poztu zatekeen nire emaztegaixoa!».

Egun batez, etxean noraezean txitxibitxianzebilela, ganbararaino igo zelarik, bere oskie-rrestaren pean paper finezko bolatxo bat sentituzuen. Ireki zuen eta irakurri zuen: «Izan adore-tsu, Emma! izan adoretsu! Nik ez dut zure bizial-diko zorigaitza egin nahi». Rodolpheren gutunazen kaxen artean lurrera eroria, hantxe geratubaitzen, eta sabaileihotiko haizeak bultzatuberribaitzuen aterantz. Eta Charles hantxe egon zenzirgingabe eta ahozabalik toki hartan bertan nonbehinola, bera baino are zurikailago, Emmak,etsiturik, heriotzea nahi izan baitzuen. Azkenik,

Page 714: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

bigarren orrialdearen behealdean «R» txiki bataurkitu zuen. Nor ote zen? Rodolpheren usutasu-nez oroitu zen, haren supituko desagerpenaz etageroztik harekin topo egitean, bizpahirutan, harkeduki zuen jarrera zapuztiaz. Baina gutunarentonu begirunetsuak ilusionatu egin zuen.

Agian platonikoki maite izan dute elkar, esanzuen berekiko.

Bestalde, Charles ez zen gauzen barnefun-tseraino jaisten diren horietakoa; frogen aurreanatzera egin zuen, eta bere duda-mudako jelosta-suna bere arrenkuraren hondargabetan galduzen.

Nonbait, pentsatzen zuen, adoratu egitenzuten. Dudarik gabe, gizon guztiek desio izanzuten. Hortaz, are ederragoa iruditu zitzaion; etahorretatik irrits iraunkorra piztu zuen, zakarra,bere etsipena sutzen zuena eta mugarik ez zeu-kana, zeren eta orain gauzatu ezina baitzen.

Hari atsegin izateko, artean bizi izan balitzbezala, haren gurakoak, haren ideiak, bere eginzituen; txarolezko botak erosi zituen, korbatazurien usarioa hartu zuen. Kosmetikoa ipintzenzuen bibotean, ordaindukoak izenpetu zituen

Page 715: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

hark bezala. Hilobiaz handik ere ustelarazi egi-ten zuen.

Zilarreria pezarik peza saldu beharrean ger-tatu zen, ondoren egongelako altzariak salduzituen. Gela guztiak desornitu ziren; baina gela,haren gela, garai hartan bezala geratu zen. Afa-londoren, Charles hara igotzen zen. Suarenaurrera bultzatzen zuen mahai borobila, etaharen besaulkia hurreratzen zuen. Bera harenaurrez aurre esertzen zen. Urrekoloreko argimu-tiletako batean kandela bat egoten zen piztuta.Berthek, bere ondoan, saintuak argitzen zituen.

Sufritu egiten zuen, gizon gizajoak, hura haingaizki jantzirik ikusita, oskiak lokarririk gabe,bruxaren galtzarbeko joskura gerriraino zarrata-turik, zeren neskamea ia fitsik ez baitzen hartazarduratzen. Baina hain zen eztitsua, hain adeibe-ra, eta bere burutxoa hain panpoxkiro makur-tzen zen bere masaila gorrixten gainera adatsbeilegi ederra erortzen utziaz, non gozamenkabugabe batek harrapatzen baitzuen, garrazta-sunez erabat nahasturiko plazera, erretxin usai-na duten ardo gaizki irakitu horiek bezala. Berakkonpontzen zizkion jostailuak, marimuxalak egi-

Page 716: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ten zizkion kartoiez, edo panpinen sabel urratuajosten zion. Gero, begiez jostun-otarrea topatzenbazuen, edo xingolaren bat errestan edotamahaiaren zirrikitu batean geratutako orratzenbat bera ere, ametsari ematen zitzaion, eta hainplanta tristea edukitzen zuen non haurra erebera bezalaxe triste jartzen baitzen.

Jadanik inor ez zen etortzen haiek ikustera;zeren Justin Rouenera ihes egina baitzen, nonjanari-denda batean saltzaile bilakatu den, etabotikarioaren haurrak gero eta gutxiago ibiltzenziren Bertherekin, M. Homais ez baitzen axola-tzen, beren maila sozialen arteko aldea ikusirik,adiskidetasuna luza zedin.

Itsua, bere ukenduaz ezin sendatu izanzuena, Bois-Guillaumeko aldapara itzuli zen, etahan bidaiariei kontatzen zien botikarioaren alfer-saioa, hainbestez ezen Homais, hirira zihoane-tan, Hirondelle-ko errezelen atzean ezkutatzenbaitzen, harekin kausitzeari itzur egitearren.Gorrotoa zion; eta, bere ospe propialaren intere-sez, harengandik nola edo hala libratu nahirik,haren kontra bateria ezkutu bat zuzendu zuen,zeinak nabarmentzen baitzuen bere adimenaren

Page 717: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

sakonera eta bere hantusteriaren makurkeria.Sei hilabetez segidan, irakurri ahal izan zirenberaz Fanal de Rouen-en honelatsu moldaturikotxatalak:

«Picardieko eskualde malatsetarantz doazenpertsona guztiek erreparatuko zuten, eskierki,Bois-Guillaumeko aldapan, aurpegi-zauri izugarribatek jotako dohakabe bat. Gogaitu egiten zaitu,pertsekutatzen zaitu eta benetako zerga batkobratzen du bidaiarien lepotik. Erdi Aroko den-boraldi higuingarri haietan ote gara oraindik, zei-netan zilegi baitzitzaien arloteei gurutzadetatikekarriak zituzten legena eta umorotzak gureherrietako plazetan erakusten ibiltzea?».

Edota:«Arloteriaren kontrako legeak gorabehera,

gure hiri handietako inguruek behartsu taldezkakazturik segitzen dute. Ikusten dira bakarkadabiltzanak ere eta, agian, ez dira arriskurikgutxiena sortzen dutenak. Zertan pentsatzen aridira gure zinegotziak?».

Gainera Homaisek gertakariak asmatzenzituen:

Page 718: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

«Atzo, Bois-Guillaumeko aldapan zaldi izutibatek...». Eta itsuaren presentziak eragindakoistripu baten istorioa zetorren segidan.

Hain egoki egin zuen non itsua atxilotu eginbaitzuten. Baina berriro libre laga zuten. Harkberriro ekin zion, eta Homaisek ere berriro ekinzion. Borroka bat zen. Homaisek lortu zuengaraipena; zeren bere etsaia betirako giltzaperakondenatu baitzuten ospizio batean.

Arrakasta honek oilartu egin zuen; eta ordu-danik ez zen izan eskualde hartan zakur zanpatubat, etxalde sutu bat, emakume egurtu bat, zei-naren berri hark berehala publikoari emango ezzionik, beti ere aurrerapenaren maitasunak etaabadeenganako gorrotoak gidaturik. Gonbara-zioak egiten zituen lehen mailako eskolen etapraileanaidien artean, azken hauen narriotarako,elizaren alde emandako ehun liberatako diru-laguntza bat zela-eta Saint-Bathelemy gauagogorarazten zuen, eta gehiegikeriak salatzenzituen, ozarreriak botatzen zituen. Hori zen berehitza. Homaisek azpijana egiten zuen; arrisku-tsua bilakatzen ari zen.

Page 719: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Hartan, kazetaritzaren muga estuetan itoegiten zen, eta laster beharrezkoa egin zitzaionliburua, obra! Orduan Statistique general du can-ton d’Yonville, suivie d’observations climatologi-ques moldatu zuen, eta estatistikak filosofia-rantz bultzatu zuen. Arazo handiez kezkatu zen:arazo soziala, klase behartsuen moralizazioa,arraintzaintza, kautxua, trenbideak e.a. Burgesizateaz lotsagorritu ere egin zen. Artista planta-ren arrandi egiten zuen, pipatu egiten zuen! chicPompadour estatuatxo bi erosi zituen, bereegongela apaintzeko.

Ez zuen inolaz ere farmazia uzten; aitzitik!aurkikuntzen jakinaren gainean mantentzen zen.Txokolateen mugimendu handia jarraitzen zuen.Bera izan zen lehena Seine-Inferieure eskualde-ra cho-ca eta revalentia ekarrarazi zituena. Pul-vermacher katea hidroelektrikoen aldeko entu-siasmoaz suhartu zen; berak ere bazeraman bat;eta, arratsean, franelazko bere gerrontzeaeranzten zuenean, Madame Homais zeharo lilu-raturik geratzen zen urrezko espiralearenaurrean zeinaren pean desagertzen baitzenhura, eta eszita bat baino zurrunduagoa eta

Page 720: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

mago bat bezain naharoa zen gizon haren alde-ko suoldea emendatzen sentitzen zuen.

Ideia ederrak izan zituen Emmaren hilobiaz.Lehendabizi proposatu zuen zutabe trenkatu batoihaleri batekin, ondoren piramide bat, gero Ves-taren tenplu bat, Torio borobil moldekoren bat...edota ‘hormazar pila bat’. Eta, egitamu guztie-tan, ez zuen inolaz ere at uzten sahats negartibat, tristuraren nahitaezko sinbolotzat jotzenbaitzuen.

Charlesek eta biek bidaia bat egin zuten elka-rrekin Rouenera, hilobiak ikusteko, ehorzketa-enpresari baten etxera —artista pintore bateklagundurik, Vaufrylard izeneko morroi bat, Bri-douxen laguna, eta denbora guztian txisteakbotatzen aritu zena—. Dena den, ehunekorenbat marrazki aztertu ondoren, aurrekontu bateskatu eta beste bigarren bidaia bat Roueneraeginik, Charles mausoleo baten alde deliberatuzen, zeinak bere bi horma nagusietan «jeinubana zuzi itzali bana eutsiz» eraman behar bai-tzituen.

Inskripzioari dagokionez, Homaisek ez zuenezer aurkitzen hau bezain ederrik: Sta viator, eta

Page 721: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

horretan egiten zuen planto; irudimena industenzuen; etengabe errepikatzen zuen: Sta viator...Noizbaitekoan aurkitu zuen: amabilem conjugemcalcas!! eta hori onartu zen.

Gauza harrigarri bat zera da, alegia, Bovary,etengabe Emmaz pentsatuz ere, hura ahaztenari zela; eta desesperatu egiten zen sentitzeanharen imajina bere irudimenetik aldegiten huraatxikitzeko egiten zituen ahalegin guztienartean. Gauero, halere, hura zuen bere amets;beti amets bera zen: bera Emmarengana hurbil-tzen zen; baina, besarkatzen hasten zenean,usteljariotan erortzen zen bere besoetan.

Ikusi zuten aste batean zehar arratsean eliza-ra sartzen. M. Bournisienek bizpahiru bisita ereegin zion, gero abandonatu egin zuen. Bestalde,gizon gizajoa intolerantziara, fanatismora ari zenlabaintzen, zioen Homaisek; mendeko izpiritua-ren kontra tximistak jaurtikitzen zituen etahutsik egin gabe, hamabostero, sermoian, Vol-taireren agonia kontatzen zuen, zeina beregorozkiak jaten hil baitzen, edonork dakien beza-la.

Page 722: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Bovaryk bizi zuen bizimodu dirueuslea arren,bere aintzinako zorrak amortizatu ahal izatetikurrun zegoen. Lheureuxek uko egin zion inolakoordaindukorik berritzeari. Atxikipena gaineanzen. Orduan bere amarengana jo zuen, zeinakbaimena eman baitzuen hari hipoteka bat har-tzen uzteko bere ondasunen gain, baina Emma-ren kontrako ahakar gogorrak igorriz; eta, beresakrifizioaren bueltan, Feliciteren triskantzatiklibratutako txal bat eskatzen zuen. Charlesekukatu egin zion. Liskartu egin ziren.

Adiskidetzeko lehen saioak amak egin zituen,haurra bere etxean hartzea proposatuz, etxekolanetan lagunduko baitzion. Charlesek baiezkoaeman zuen. Baina, abiatzerako momentuan,adore orok abandonatu egin zuen. Hau izan zenbehin-betirako etendura, erabatekoa.

Bere afektuak desagertzen ziren heinean,bere haurrarenganako maitasunera hertsikiagobiltzen zen. Hain umeak kezkatu egiten zuen;zeren batzuetan eztula izaten baitzuen, etamasailalboetan zapla gorri batzuk baitzeuzkan.

Bere aurrez aurre hedatzen zen, loretsu etaalaitsu, botikarioaren familia, munduan orok

Page 723: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

hura konplitzera laguntzen zuela: Napoleoneklaborategian laguntzen zion, Arhaliek bonetagreziarra brodatzen zion, Irmak paper borobilakmozten zituen gozokiak estaltzeko, eta Frankli-nek errenga batean errezitatzen zuen Pitagora-ren taula. Aitarik zoriontsuena zen, gizonik doha-tsuena.

Okerra! irrits elkor batek hortzikatzen zuen:Homaisek gurutzea nahi zuen. Tituluak ezzitzaizkion falta:

1. Koleraren garaian, mugagabeko ahalegi-nengatik nabarmendu izana; 2. utilitate publiko-dun obra zenbait, eta neure poltsikotik, argitara-tu izana, esate baterako... (eta haako bere txos-ten hura gogoratzen zuen: Du cidre, de sa fabri-cation et de ses effets; gainera galderna iletsua-ri buruzko oharpenak, Academiara igorriak; esta-tistikako bere bolumena, eta baita farmaziakobere tesia ere); jakitun elkarte askotako partaidenaizela kontatu gabe (bakar batekoa zen).

— Dena den, oihukatzen zuen, aputika egi-nez, suteetan gailendu izanagatik besterik ezbalitz ere!

Page 724: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Orduan Homais Boterearen alde makurtzenzen. Prefeta jaunari zerbitzu handiak egin ziz-kion, ezkutuka, hauteskundeetakoan. Bereburua saldu zuen azken finean, pailardatu eginzen. Subiranoari eskaera bat zuzendu ere eginzion zeinetan erregutzen baitzion justizia eginziezaion; gure errege ona deitzen zion eta HenriIV.rekin parekatzen zuen.

Eta, goizero, botikarioa egunkarira oldartzenzen han bere izendapena aurkituko ote: hau ezzen heltzen. Azkenerako, gehiago ezin eutsirik,bene jardinean marraztarazi zuen ohorezko iza-rra irudikatzen zuen belartxa bat garako aldetiksortzen ziren bi belar-kalpar txikirekin xingolaantzera. Haren baranoan pasiatzen zen, besoakgurutzaturik, gobernuaren gauzaezkeriaz etagizonen eskergaitzaz gogoetatuz.

Errespetoz, edo bere ikerketetan nagitasunaezarrarazten zion sentsualitate molde batenga-tik, Charlesek artean ireki gabe zuen Emmakgehienetan erabili ohi zuen palisandrozko idaz-mahaiko konpartimendu sekretu bat. Egunbatez, azkenik, aurrean eseri zen, giltzari eraginzion eta gakoa sakatu zuen. Leonen gutun guz-

Page 725: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

tiak hantxe aurkitzen ziren. Ez zegoen zalantza-rik, oraingoan! Azkenekora arte irentsi zituen,miatu zituen xoko guztiak, altzari guztiak, kajoiguztiak, horma-atzeak, zotinka, alarauka, buru-galduta, zoro. Kaxa bat aurkitu zuen, ostikobatez puskatu zuen. Rodolphen erretratua salta-tu zitzaion bete-betean aurpegira, gutun eztitsunahasien artean.

Jendea harritu egin zen haren etsimenduaz.Ez zen inoiz irteten, ez zuen inor hartzen, beregaixoak ikustera joateari ere uko egiten zion.Orduan esaten hasi ziren edatearren herstenzela.

Noiz edo behin ordea, begiluzeren bat altxa-tzen zen jardineko itxituraren gainetik, eta txun-diduraz hautematen zuen gizon bizarluze hurajantzi lardatsez estalirik, mutiri, eta oinez ibilianozenki negarrez.

Arratsean, udan, hartzen zuen alabatxoa etakanposantura eramaten zuen. Gau ilunean itzul-tzen ziren, plaza aldera Bineten sabaileihoabeste argirik ez zegoenean.

Halere bere oinazearen boluptuostasuna ezzen osoa, zeren bere inguruan ez baitzeukan

Page 726: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

partzuertuko zuenik; eta Lefrançois atsoari egi-ten zizkion bisitak, hartaz hitz egin ahal izatea-rren. Baina ostalersak ez zion entzuten belarribatez baino, berak ere hark bezalaxe bere penakbaitzituen, zeren M. Lheureuxek azkenerakojarriberria baitzuen Favorites du Commerce, etaHivertek, mandatuetarako aipu handiaz goza-tzen baitzuen, soldata igoera galdatzen zuen eta‘Konkurrentziara’ pasatzeko mehatxua egitenzuen.

Egun batez, bere zaldia saltzera, —azkenbaliabidea—, Argueilko merkatura joan zelarik,Rodolpherekin topo egin zuen.

Elkar hautematean beluritu egin ziren.Rodolphek, bere txartela bidali bakarrik egin bai-tzuen, lehenik zenbait desenkusa zezelkatuzuen, gero ozartu egin zen eta bere ausartziaeraman ere (oso bero egiten zuen, abuztua zen)tabernan zerbeza botila bat hartzera konbidatze-raino eraman zuen.

Aurrez aurre ukondoak tinkaturik, bere ziga-rroa marruskatzen zuen aldi berean hitz eginez,eta Charles ametseriatan galtzen zen Emmakmaite izan zuen aurpegi honen aurrean. Emma-

Page 727: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

ren zerbait berriro ikusten ari zela iruditzenzitzaion. Liluramendu bat zen. Gizon hura izateanahi izango zukeen.

Besteak laboreez, abereez, ongarriez mintza-tzen segitzen zuen, zeharradierazpenen bat irris-ta zitekeen zirrikitu oro esaldi banalez estaliz.Charlesek ez zion entzuten; Rodolphe ohartzenzen horretaz, eta haren aurpegiaren higikeranbarrena segitzen zuen oroitzapenen iragaitza.Aurpegi hura purpuratzen ari zen poliki-poliki,sudurregalek fite pilpiratzen zuten, ezpainekdardar zegiten; izan zen une bat non Charlesek,amorru goibel batez beterik, bere begiak tinkatubaitzituen Rodolpheren aurka, eta hau, laborrimolde batean, moztu egin zen. Baina laster azal-du zen berriro bere aurpegian herio-lazotasunbera.

— Ez dizut herrarik, esan zuen.Rodolphe mututurik geratua zen. Eta Charle-

sek, burua bere bi eskuen artean, ahots motelezeta oinaze hondargabeen doinu etsituaz esanzuen:

— Ez, jadanik ez dizut herrarik!

Page 728: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta esaldi borobil bat ere erantsi zuen, seku-lan esan zuen bakarra:

— Halabeharraren errua da!Rodolphek, halabehar hura berak gidatu bai-

tzuen, nahiko onpuska kausitu zuen kinka harta-ko gizon batentzat, baita komiko ere, eta apurbat doilor.

Biharamunean, Charles aulkian esertzerajoan zen, pendizpera. Argizpiak pasatzen zirenzuresitik barren; mahats-hostoek beren errai-nuak marrazten zituzten hondarraren gainean,jazminari lurrina zerion, zerua urdina zegoen,errauliek burrunda zegiten lili loratuen inguruan,eta Charles nerabe baten gisa hatsankatzen zenbere bihotz penatua puzten zuten amodio-jariouherren pean.

Zazpietan, Berthe txikia, zeinak arratsaldeosoan ez baitzuen ikusi, bila etorri zitzaion afal-tzeko.

Burua hormaren kontra etzanik zeukan,begiak itxirik, ahoa zabalik, eta bere eskuetanile-beltz xerlo luze bat zeukan.

— Aita, goazen ba!

Page 729: Gustave Flaubert - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Gustave Flaubert, Madame... · MADAME BOVARY ZERUETAN ZARENA Flaubert eta Emma Bovary Kuriosoa da baina zenbat

Eta, jolas egin nahi zuela pentsatuz, Berthekbultza egin zion emekiro. Lurrera erori zen. Hilikzegoen.

Hogeita hamasei ordu geroago, botikarioakhala eskaturik, M. Canivet etorri zen. Ireki zueneta ez zuen ezer aurkitu.

Dena saldu eta gero, hamabi libera eta hiru-rogeita hamabost xentimo geratu zen, zeinakamonaren etxera mademoiselle Bovaryrenbidaia ordaintzeko erabili baitziren. Emakumegajoa urte berean hil zen; Rouault zaharra perle-siak jota zegoen; izeba bat egin zen haren kargu.Hau pobrea da eta, bizibidea irabaztera, algodoi-irundegi batera bidaltzen du.

Bovaryren heriotzaz gero, bata bestearenjarraian hiru mediku izan dira Yonvillen aurrera-piderik atera ezin izan dutelarik, hainbesteraino-xe aurka egin baitie Homaisek hasieratik berta-tik. Egundoko bezereria dauka; agintaritzak zuriegiten dio eta iritzi publikoak babestu egiten du.

Jasoberria du ohorezko gurutzea.