gure esperientziak
DESCRIPTION
Euskara arloan egindako lanaTRANSCRIPT
gure esperientzien kontaketak
Arantzabela ikastola, 6. maila A 2012-2013
ESGINZE
BAT
Egun batean, 2011n, klasean geundela txirrina jo zutenean,
futbolean jolastera joan ginen eta ni baloiaren bila joan nintzen.
Orduan, lagun batek eta biok talka egin genuen eta min hartu
nuen.
Medikuak esan zidan esginze bat nuela eta benda berezi bat ipini
zidaten. Baita hiru aste futbolean jolastu gabe egon behar nuela,
baina ez nuen makuluen beharrik, kolpea ez zen oso gogorra izan
eta.
Bi aste bendarekin egon ondoren, baineran kendu nuen, oina han
sartuta eta benda mozteko artaziekin. Min handia sentitu nuen
benda kentzerakoan. Nire amak esan zidan oraindik ezin nuela
futbolean jolastu.
Aste batean mina ia desgertu zitzaidan, eta azkenean futbolean
jolastu ahal izan nuen.
ETA HORRELA DA NIRE ISTORIA...
Egilea: Adrian Roncero
PORT - AVENTURA
Niri gertatu zitzaidan 2006an, oporretan. Port - Abenturara joan ginen; txikia
nintzenez Errusiar mendian ibiltzeko beldurra nuen .
Bitartean beste atrakzio batera joan nintzen . Denbora pasa eta gero nire buruari
lortuko nuela esan nion ( aurpegi txarrez) . Azkenean nire aitarekin joan nintzen . Igo
ginen biok, eta goian, bertigoa daukadanez, beldurra sentitu nuen . Behera begiratu
nuenean izan zen.
Beheruntz joateko momentuan burua metalezko barandilaren kontra jo nuen eta
odoletan hasi nintzen.
Behera iristerakoan nire aita, ama eta ni autora joan ginen korrika, eta ospitalera
eraman ninduten.
Ailegatzerakoan urgentzietara joateko esan zidaten, odol asko bota nuelako. Gero
nire aitak esan zidan puntu batzuk eman zizkidatela ( baina ni ez naiz gogoratzen ).
Hurrengo egunean ospitalera bueltatu ginen ea zer moduz zegoen nire zauria,
aurpegi onarekin galdetu nion medikuari ea ondo neukan, berak, askoz hobeto nuela
erantzun zidan.
Pasaden urtean berriro joan nintzen, baina ez nintzen igo atrakzio horretara.
EGILEA : Ainhize Garcia
ANESTESIA ETA NI 11 urte nituela, medikuak kiste bat nuela esan zidan,hau da,
bultotxo bat, eta masailean ebakuntza egin behar zidatela . Ni
oso urduri negoen begiaren alboan zegoelako eta operazioa
gaizki atera ahal zelako. Eguna ailegatu zen eta anestesia zela eta
oso urduri lokartu nintzen eta altxatu nintzenean oso kezkatuta
nengoen eta irainak esaten egon nintzen denbora luze. Anestesia
pasatu zitzaidanean bide osoa barkamena eskatzen egon nintzen,
eta nire amak lasai egoteko esan zidan, hori edozeini gertatu ahal
zaiola eta ez arduratzeko. Farre egiten lokartzen direnak, farre
egiten esnatzen direla, negarrez lokartzen direnak, negarrez
esnatzen direla eta horrela sentimendu guztiekin. Nire lagunak
esaten duten bezala anestesia denboraren geldiune bat da, eta
arrazoia dute.
Egilea: Alaitz Barrera
ADI!!!!!!!!!!ERRETZEN DU ETA
Urtero nire aitonaren urtebetetzean, nire aitona-amonen txabola batera joaten gara
“La Puebla” izeneko herri baten mendian kokatuta dago. Bere urtebetetzea egun osoa
bertan pasatzen ospatzen dugu. Udazkena da, beraz, ez gara egoten berandu arte
iluntzen duelako.
Nire istorioa aitonaren urtebetetzean gertatzen da:
goizeko hamabietan joan ginen eta gurasoak janaria prestatzen hasi ziren. Bitartean
nire ahizpa eta biok abarrak biltzera joan ginen geroago sua prestatzeko, urtero bezala.
Minutu batzuk pasa ziren eta nire lehenngusua Mikel heldu zen, Leire eta biok
makilak biltzeaz aspertuta geundelako berarekin txabola bat egitera joan ginen.
Basora abiatu ginen gure txabola prestatzeko toki bat bilatzeko eta hara ze sorpreza!
Aurreko urtean egindako txabola han zegoen, pixka batt apurtuta eta itsusia, baina
han zegoen. Orduan txabola aprobetxatu genuen eta berreraiki genuen. Ordu erdi
ondoren deabru bat etorri zen infernura eramateko, nire osaba zen eta esan zigun
bazkaltzera joan behar ginela, uzteko guztia zegoen bezala.
Bazkaldu ondoren guk bildutako adarrak sutara bota genituen eta amaitu zirenean
lurrean aurkitzen genituen makiltxoak sutara botatzen hasi ginen. Halako batean
lurrean zegoen makil bat hartu nuen eta aaaaiiiiiiiiii zenbat erretzen zuen! eta hartu
bezain pronto lurrera bota nuen. Behatz batean konkretuki mina neukan eta erreta
neukan, makuila moduko bat neukan behatzean. Nire amari laguntzeko eskatuko nion,
baina hasieratik esan zidan kontuz ez erretzeko eta esan nion ez nintzela erreko, baina
berak erantzun zidan erretzen baninten... orduan ez nion kontatu, azkenean konturatu
zen. Baina ez zidan haserrerik egin, eta lagundu zidan. Nire izeba erizaina denez
behatza sendatu zidan eta lurrean etzan nintzen eta lo pixka bat egin nuen.
Egilea:Alba Rodriguez
OPERAZIOA
Larunbat batean, gaizki sentitzen nintzen eta ospitalera joan nintzen, eta esan zidaten
ingresatuko nindutela. Eta ziztatu zidaten eskuineko eskuan tubo bat jartzeko.
Egunero behin edo bitan ziztatu behar zidaten odola ateratzeko. Egun bat pasa eta
gero (igandea) esan zidaten agian etxera bialduko nindutela, eta mediku batek esan
zidan ekografia bat egingo zidatela eta esan zuten apendizitisa nuela.
Medikuek eraman ninduten operatzera eta apendizea kendu zidaten. Eta gero nire
amak esan zidan ez ba zidaten operatzen, hilko nintzela. Eta azkenean medikuak
galdetu zidan ea noiz nahi nuen joan etxera eta nik esan nion hurrengo egunean nahi
nuela. Eta hurrengo egunean etxera pozik joan nintzen.
Egile: Alex D.
EZPALA
Duela bi urte, larunbat batean, antzerki eskolara abiatu nintzen oinez. Iristerakoan, beti bezala, zapatak kendu nituen eta klasea hasi zen. Oso egun
gutxi falta ziren antzerkiko azkeneko obra egiteko. Obra egiteko behar
genituen gauzak hartu genituen gela handi batetik. Ni prestatu nintzen,
aldageletara joan nintzen arropak aldatzeko. Errege jantzi behar nuen. Denok
prest egon eta gero, eszena- tokira abiatu ginen fantasiazko obra entsaiatzera.
Eszena- tokira igotzerakoan, ezpal txiki bat sartu zitzaidan ezkerreko oinan. Ez
nion ezer esan irakasleari ezta nire lagunkideei eta nahiko deseroso egin nuen
entsaioa eta klasea ere. Antzerki- klasea bukatu eta gero, nire amonaren etxera joan nintzen, amona bisitatzera. Aitari komentatu nion pasartea eta ordu oso bat
geroago, etxera joan ginen, oraingoan kotxez. Oina nahiko handituta nuen.
Etxera ailegatzean, zapatak kendu nituen eta nire aita ezpala kentzen saiatu zen
baina, nik ez nion uzten, min handia egiten zidalako botikinaren pintzekin. Nire
aita aspertu zen eta arratsaldean kenduko zidala esan zidan. Atseden hartu nuen
eta bazkaltzeko ordua ailegatu zen. Bazkaldu eta gero, ordenagailura jolastera
joan nintzen, “Civcity Roma” izeneko jokua. Aspertu nintzenean, etxekolanak egin nituen eta arratsaldeko seirak inguruan, nire aita berriro saiatu zen ezpala
kentzen baina, lehen bezala, ez zuen lortu. Kalera joatean, Espainia Plazara
abiatu ginen, lagun batzuekin egoteko. Han, nire aitak eta lagunek, pote batzuk
hartu zituzten eta ni jolastera joan nintzen nire lagunekin.
Jolastu eta gero, oinean, izugarrizko mina neukan, ezpala zela eta. Nire
aitarengana joan nintzen min izugarria neukala esatera eta eta nire aitak galdetu
zidan ea orduan ezpala kendu nahi nuen eta nik baietz erantzun nion. Nire aita
bi hatzekin saiatu zen kentzen eta une honetan, lortu zuen. Min handia sentitu nuen kentzerakoan.
Hemen daukazue ezpala baten erauzketa pintza batzuekin.
Egilea: Alex Garcia Caballero
PATATA FRIJITUA
Neguko arratsalde batean, txikia nintzenean, hiru urte nituenean, taberna batean
geuden nire aita eta lagun batzuekin. Tabernaria oso majua zen eta hitz egiten
gurasoen lagunak egin ziren. Esan dudanez, oso majua zen eta patata frijitu ronda
batera gonbidatu gintuen. Niri, beste ume askoi bezala, asko gustatzen zitzaizkidan,
eta nire aita konturatu gabe handiena hartu nuen. Eta hain gogotsu jan nuenez,
kotrako eztarritik joan zitzaidan, eta marrantaka hasi nintzen, nire ama ea zer
gertatzen zitzaidan galdetu zidan, eta nik marrantan segi nuen. Eta nire aita azkenean
konturatu zen patata frijitu bat hartu nuela. Gorri-gorri jarri nintzen eta gende guztia
larritzen hasi zen. Tabernaria oihukatzen hasi zen. Lagun bat kotxera joan zen
medikura eramateko. Eta nire amak erabaki zuen sabelean estutzen hastea, eta bat-
batean patata frijitua ahotik atera zitzaidan. Denok lasaitu ziren eta ni, nire betiko
kolorera bueltatu nintzen. Egun horretatik aurrera lasaiago jaten dut.
AMAIERA
Egilea:Ane Hidalgo
FISURA HANDIA
Orain dela lau hilabete ikastolan futbolean jolasten,nengoela erori nintzen eta ezin nuen ibili eta medikura ioan nintzein. Ikastola bukatzean medikuak begiratu zidan eta esan zidan izotz poltsa bat jartzeko eta etxera joan nintzen. Ez nengoen ondo, izotz poltsak ez zidan ezer egiten, beraz, ospitalera joan nintzen nire amonarekin. Taxi batean joan ginen, ailegatu ginenean aulki gurpildun batean eseri nintzen. Gero itxaron gelara eraman ninduten eta han ordu bat itxaroten egon behar izan nuen. Azkenean , medikuak, fisura bat zela esan zidan eta erradiografia bat egitera eraman ninduten. .Erradiografia egin eta gero medikurarengana ioan ginen berriz eta igeltsua jarri zidan. Ikastolara bueltatu nintzenean nire klaseko batek, Ikerrek, baita eskaiola zeukan eta Ikerrek eta biok gurpildun aulkiekin lasterketak egiten genituen. Hiru aste pasa eta gero oina begiratzera joan nintzen eta medikuak ondo nengoela esan zidan eta igeltsua kendu zidan.
Egilea:Arkaitz
ODOL UGARI
Lau urte nituenean, egun batean nire aitarekin osabaren etxera nihoan eta
bidean zubi bat pasatu behar zen. Zubi hori beti korrika pasatzen nuen,
baina egun hartan ez nuen zorte handirik izan eta buruz behera erori
nintzen.
Segunduak pasatu zirenean nire aita ziztu bizian etorri zen eta galdetu
zidan ea min handia nuen eta nik baietz esan nion eta odol ugari nuela.
Aitak besoetan hartu eta korrika-korrika osabaren etxera eraman ninduen.
Etxean, osabak Txagorritxura joan behar genuela erabaki zuen eta osabak
besoetan hartu eta azkar eraman ninduen. Txagorritxun hiru puntu ipini
zizkidaten eta etxera bueltatzeko esan zidaten.
Azkenean ez nintzela inoz gehiago buruz behera eroriko esan nion nire
buruari.
Asier Ibabe
Asuna Egun batean, duela bi urte, nire lehengusinaren etxean lo
egitera, bazkaltzera eta afaltzera geratu nintzen .
Oso ondo pasatu genuen futbolean jolasten. Nire
lehengusinari, Hegoiri, futbola asko gustatzen zaio, baita
saskibaloia eta eskupilota. Gero saskibaloian eta
eskupilotan jolastu genuen . Eta ondoren afaltzera joan
ginen. Afaria bukatu genuenean, bi ordu pelikula bat
ikusten egon ginen, eta gero, lo egitera. Lo egin baino
lehenago asko hitz egin genuen . Hurrengo egunean, nire
lehengusina Hegoi eta biok futbolean jolastera joan ginen.
Halako batean erori nintzen eta han asun bat zegoen, niri
hazgurea eman zidan eta nire osabak, Mikelek, bere
eskuekin hartu eta bere etxera eraman ninduen, han ura eta
benda bat jarri zidan. Hurrengo egunean ez nuen
hazgurerik eta ikastolara joan nintzen berriro futbolean
jolastera. Eta ez nintzen bota lurrera, oraingoan kontu
pixka batekin ibili nintzen.
Egilea: Asier Martín
EGUN BATEAN PANTANOAN Egun batean, txikia nintzenean, pantanora joan ginen eta nire
arreba eta biok jolasten hasi ginen. Nire arrebak oso ondo
zekien igeri egiten eta sakoneraino joan zen, nik berarekin joan
nahi nuen. Nik ez nekien igeri egiten, hala ere kubritzen den
lekura joan nintzen eta ia-ia ito egin nintzen. Nire arrebak
justu-justu atera ninduen eta nire amarengana joan nintzen
negarrez, eta nire arrebari mila esker esan nion. Oso gaizki
pasatu nuen. Nire arreba berriro uretara joan zen, baina nik ez
nuen nahi beldur nintzelako eta nire amarekin geratu nintzen.
Geroago beldurra pasatu zitzaidanean berriro uretara bueltatu
nintzen eta bigarren aldian ez zitzaidan ezer gertatu eta gero
nire amak deitu zigun eta etxera joan ginen.
EGILEA:DANIEL FELIPE
Nire lehenaldia ospitalean
Bost edo sei urte nituenean nire aitona ospitalean zegoen
eta bisitatzera joan nintzen. Oso gaizki eta gaixorik zegoen,
azkenean utzi zidaten egongelara sartzen.
Egun batzuk pasatu ondoren, ospitaletik atera zen, baina ezin zen
irten kalera. Bizpahiru egun pasatu ondoren, nire urtebetetzea
izan zen, 6 edo 7 urte beteko nituen, baina nire lehengusinak eta
izebak ez ziren etorri ospatzera, bakarrik nire aiton-amonak etorri
ziren. Aitona ospitaletik atera berri zenez, kutsatzeko beldurra
zutelako. Hilabete batzuk beranduago pastilak hartu behar izan
genituen ez gaixotzeko.
Nire anaiaren urtebetetzea iritsi zenean, urriaren 7an, denak etorri
ziren nire aitona hobetu zelako eta ez zegoelako kutsatzeko
arriskurik.
Nire familiako inok ez zuen gaixotasun hori harrapatu eta horrela
segitu zuen denbora asko pasatu arte, baina ez urte bat, gutxiago
baizik.
Egilea: Elora villarejo del pozo.
Besoan pitzadura Orain dela hiruzpalau urte pitzadura bat izan nuen besoan, ez dakit zein
hezuretan izan zen, kubitoan edo erradioan.
Nire anaiarekin Hirusta tabernaren aurreko parkean jolasten nengoen eta nire anaiak txirristatik bota nahi zuen, baina urez bustita zegoen.
Ura kentzen hasi ginen eskuekin, ur kantitate handia ez zegoenean bota
nintzen, baina nire anaiak beldurra zuen eta berriro igo nintzen berarekin jaisteko, berak ez zuen nahi, nire bizkarrean igo zen, txirristaren erdian
nengoela erori eta besoan min handia hartu nuen.
Eserlekuan eseri nintzen, nire aitak ikusi ninduenean, etorri eta galdetu zidan ea ospitalera eramango ninduen.
Kontsultara sartu eta erradiografia egin zidaten, medikuak esan zidan
pitzadura bat nuela. Eta besoan igeltsua jarri zidaten.
IERAI ORMAZABAL
TIBIAKO HAUSTURA
Egun batean Santanderrera joan ginen nire izebaren
urtebetetzea ospatzera, han skate parke bat zegoen. Nire anaia,
aita, ama, lehengusina eta izebarekin joan nintzen. Skate
parkean aldapa asko zeuden, guztietatik ibili nintzen
patinetarekin. Ordu erdi pasa eta gero, aita, ama, eta izebak
taberna batera joan ziren. Gu hirurok bakarrik gelditu ginen
skate parkean.
Halako batean adapa batetik igo nintzen eta burdin bat zegoen,
ezkerreko hankarekin eman nion eta tibia apurtu nuen. Nire
lehengusinak mobilarekin nire aitari deitu zion. Nire aita, ama,
eta izeba kotxearekin etorri ziren eta Santanderreko ospitalera
eraman ninduten. Nire aita sendagile batzuengana joan zen eta
esku-ohe batean eraman ninduten gela batera. Han, erizain
batzuk erradiografia bat egin zidaten gero esan zioten nire
aitari tibia apurtu nuela eta mutil batek, esku-ohean, benda
batzuk ipintzera eraman ninduen .
Benda horiek ipini eta gero gurpildun aulkian eraman ninduten
eta handik kotxera. Mutil batek ea nola deitzen nintzen galdetu
zidan, eta ea zenbat urte neuzkan. Nik Iker nuela izena eta
hamaika urte nituela erantzun nion.
Medikuek manta bat eta burko bat eman zidaten eta lo egin nuen
etxera ailegatu arte.
EGILEA: IKER GURIDI
ERREZIDENTZIA, PASTILLAK
Bi urte nituenean, nire amak aitona-amonekin lan egiten zuen eta ni
berarekin joaten nintzen, bueno ni, nire aita, nire neba eta nire lehengusina. Amak aitona- amonen gosaria ipintzen zuen bitartean, nik lurretik
hartutako pilula bat hartu eta ahorantz eraman nuen.
Pastila ahora sartzerakoan nire lehengusinak ikusi ninduen eta amari abisatu zion, baina pixka bat berandu zen.
Ospitalera eraman ninduten, ahotik, urdailera zihoan tubo bat sartu
zidaten, tubo horrek xurgatu egiten zuen eta tubo horretatik pastila atera zuten. Urdail-garbiketa egin zidaten.
Bueltatu ginen ospitaletik, oso gaizki pasatu nuen eguna eta hortik aurrera
ez nuen pilularik probatu. Farmazia batera joan ginen botikak erostera, saltzaileak galdetu zion nire amari ea zer egin nuen. Nire amak erantzun
ostean neskak esan zion nire amari zorte handia euki nuela, niri pilula
urdailetik atera zidatelako, bestela arazo asko eukiko nituela esan zidan neskak...
Etxera heldu eta botika batzuk hartu beharra nituen baina nik ez nuen
nahi, azkenean amak ahoan sartu zizkidan eta nire auzokoaren etxera abiatu nintzen, jolastu nuen eta berriro etxera bueltatu, botikak hartu eta
ohean sartu nintzen.
Iraide Perez de Mendiola Zubizarreta
MAKARROIAK Bost edo sei urte izango nituen makarroi berdeak probatu nituenean.
Makarroi berdeak, makarroi begetalak ziren. Nire anaia jaio gabe
zegoen hau gertatu zaitzaidanean.
Egun ederra zen, ez zegoen ezta hodei bat ere zeruan. Nire
jostailuekin jolasten ari nintzen, oso ondo pasatzen. Halako batean,
nire amak deitu zidan bazkaltzera joateko. Ni, jostailuak utzi eta
komunera joan nintzen, eskuak garbitzeko. Bukatu bezain pronto,
korrika batean, sukaldera joan nintzen. Oso pozik nengoen
makarroiak zeudelako. Asko gustatzen zitzaizkidan makarroiak, eta
orain ere bai, pila gustatzen zaizkit.
Baina, aulkian eseri eta platerrera begiratu eta...makarroi berdeak
ikusi nituen. Hasieran, beste koloretako makarroiak jaten hasi
nintzen, berdeak bukaeran jateko. Baina, makarroi begetalak; hau da,
berde kolorekoak, jateko ordua ailegatu zen.
Ez nuen probatu nahi. Orduan negarrez hasi nintzen, eta oso gogor.
Nire aita ez zegoen, lan egiten baitzegoen. Nire amak probatu behar
nituela esaten zuen. Ni negarrez eta probatu ezinik. Ama
desesperatuta zegoen. Ni negarrez. Negarrari utziz, nire amak
koilara hartu, makarroi begetal bat kargatu eta nire ahora sartu
zuen koilara. Niri asko gustatu zitzaidan pila bat. Eta geratzen
zirenak bizkor-bizkor jan nituen. Oso onak zeuden, beste makarroiak
bezala. Ordutik aurrera oso gustuko ditut.
Joseba Pacios
Hauek dira makarroi begetalak, berde kolorekoak
Igerilekua
Txikia nintzela, Gamarran nengoela nire anaiarekin berak baino lehenago bukatu nuen
jaten eta uretara joan nintzen.
Minutu batzuk pasa ondoren toboganetik behera jeitsi nintzen, oso polita!. Nobaitek
uretara bultzatu zidan eta ni beherantz joan nintzen. Bost urte nituen eta nire
anaiak 3 urte, nire amak 24 urte eta aitak 38 urte. Oso familia polita izan gara urtez
urte.
Nire anaia uzazpian nengoela konturatu zen eta nire amari esan zion.
Ama bota zen eta aita geratu zen nire anaiarekin. Nire anaiak toaila,janaria,txanklak
eta guztia gorde zuen.
Uretatik atera nindutenean konorterik gabe nengoen eta airerik gabe. Gero nire anaia
erori zen eta ia ia hil zen, oso txikia zen eta.
Nire etxean beti txakurrarekin oso ondo pasatzen genuen.
Egilea:Lorena
PORT- AVENTURA 2003ko oporretan gertatu zitzaidan. Nire anaia, nire ama eta ni bidai -ajentzia batera
informazio bila joan ginen . Nire amak Portugalera joateko bidaia bat ikusi zuen,
baina nire anaiak ez zuen kasurik egin eta Port-Aventurara joan nahi zuen. Orduan
nire amak jakinarazi zion nik ezin nuela atraksioetan sartu, hala ere, nire anaiak ez
zuen kasurik egin eta azkenean Port-Aventurara joan ginen.
Bidaian golpe asko hartu nituen , buruan adibidez. Ailegatzerakoan nire anaia errusiar
mendira joan zen eta nire ama eta biok behean itxaroten geratu ginen. Han ibili eta
gero beste hainbat atrakziotean sartu zen, baina ni ez. Gero azukrezko algodoia
erostera joan ginen, hori bai egin ahal nuela. Hotelera joan baino lehen nire anaiak
berriro joan nahi zuen eta nire amak utzi zion. Ni, nire amarekin jolasten geratu
nintzen errusiar mendiko behe aldean. Korrikan nenbilela hesien kontra jo nuen,
ziztu bizian, medikura eraman ninduten
Baina aurretik mutiko bat zegoen beherakoekin. Leku horretan ordu erdi egon
nintzen eta eta azkenean ez zidaten kasurik egin eta beste mediku batengana joan
ginen. Honek esan zidan ez zela ezer gertatu, odol pixka bat zela bakarrik.
Azkenean suero mota bat bota zidan.
EGILEA: MIKEL COLMENERO
NIRE BRONKIOLITISA
Orain dela bi aste gutxi gora behera, nire aitak ea Gasteiz Mendiko Taldera joan nahi
nuen galdetu zidan eta baietz esan nion. Etxetik atera eta bat-batean, euria hasi zen,
horregat autobusez joan ginen.
Ailegatu ginen Mendiko Taldera eta aulki batean utzi genituen txamarrak. Hurrengo
egunean, etxean nengoela, dutxa bat hartu nuen eta hotza pasatu zitzaidan, baina ez
zen nahikoa izan bronkiolitis bat saihesteko.
Medikuarengana joan nintzen eta ea nola gertatu zitzaidan arazo hori galdetu zidan.
Pasaden egunean, euri asko hasi zen eta asko busti nintzela esan nion mediku jaunari.
Astelehenean ikastolara etorri nintzen, baina asteartean ez. Katarroa eta
bronkiolitisa zela eta.
Ostiral horretatik aurrera ez naiz joaten nire aitarekin Mendiko Taldera, udan izan
ezik.
Behar dudanean inhaladorea hartzen dut bizpahiru aldiz 12 ordutik behin.
Egilea: Iker Murgiondo
BIZIKLETAN IBILTZEN
Txikia nintzenean lau urterekin edo, bizikletan ibiltzen nintzela lehen aldia zen. Nire aita eta amarekin nengoen, bizikletaren gurpiltxoak ipintzen ari ziren. Eta momentua ailegatu zen. Bizikletara igo eta oso ondo ibiltzen ari nintzen, baina kendu zizkidatenean... Kataplas! Erori nintzen lehenengoan. Eta berriro frogatu nuen, eta, oreka mantentzen saiatzen ari nintzen... Kataplas! Berriro erori nintzen. Baina hirugarrenean, oso ondo ibiltzen ari nintzen nire aitak laguntzen zidan aulkia heltzen. Eta momentu batean esan zidan: -Naomi ! Ez nabil bizikletaren aulkia heltzen! Eta ni oso pozik nengoen eta horrela ikasi nuen bizikletaz ibiltzen. Erortzen eta erortzen...
Egilea: Naomi Vallle
Izotz Pista
Behin batean, nire bi izebekin eta nire lehengusinarekin, izotz pistara joan
nintzen. Ailegatu ginenean, gizon batek galdetu zigun ea ze neurri genituen. Gero, izotz pistarako zapatilak eman zizkigun, eta izotzara joan ginen.
Nire lehengusinak, nire izebari galdetu zion ea bakarrik joan ahal zen eta
baietz esan zion. Nik, ordea, ezin nuen bakarrik joan, txikiagoa nintzelako, eta ez nekien ondo patinatzen. 30 minutu pasa ondoren, nire lehengusua
etorri zen, eta nire lehengusinarekin joan zen. Ordu bat pasa ondoren,
botak kendu eta gizonari eman genizkion eta, min handia sentitu nuen. Hauxe da gertztzen zena:
Asko erori nintzen izotz pistan, eta zauriak nituen eta “agujetak” sortu
zitzaizkidan. Orduan, nire izebak, Betadine ipini zidan belaunetan, eta tiritak jarri nituen .Eta agujetak kentzeko, asko ibili nintzen, baina... ez
zuen ezertarako balio. Nire lehengusuak,ez zuela joan nahi, gizonari
galdetu zion ea berari zapatilak ematen zizkion, eta denok izotz piztara bueltatu ginen. Oso ondo pasa genuen! eta bukatzerakoan, nire
lehengusinari galdetu nion ea nahi zuen nirekin jolastea eta biak korrika
batean joan ginen parke batera. Gero etxera joan nintzen, neka-neka eginda, deskanzatzera. Hurrengo egunean, nire belaunak sendatuta zeuden,
eta nire aitari eta amari kontatu nien ze ondo pasatu nuen egun horretan.
Egilea:Saioa
Futbolean
Bost urte nituela futbola oso gustukoa nuen eta nire aitarekin
askotan jolasten nuen . Egun batean, nire aitarekin futbol zelai
batean jolasten geundela baloiari ostikada bat ematerakoan
orkatilla bihurritu nuen eta aitonak ospitalera eraman ninduen. Ea
ondo negoen galdetu zidan eta nik ez nion ezer erantzun .
Ospitalean ea ondo nengoen galdetu zidaten eta nik esan nien
orkatilan mina neukala eta orkatila begiratu zidaten eta esan
zidaten ezginze handi bat neukala eta igeltsua jarri zidaten. Baita
esan zidaten konpondu arte ez jolasteko futbolean eta hilabete bat
futbolean jolastu gabe egon nintzen .
Orkatila errekuperatu ondoren , sei urtekin nire aitak Aranbizkarra
ekipoan apuntatu zidan, Iker G eta Adrianekin . Han ikasi nuen
nola jolastu behar den futbolean, nola pasatu, nola txutatu...
Eta horrela ez dut gehiagotan okertu orkatila eta orain pozik nago
jolasten futbolean.
Shouki Inoue