gipuzkoako hitza - berria · 2018-12-07 · petik memoria historikotik ezaba-tzea da, eta,...
TRANSCRIPT
GIPUZKOAKOHITZA
HITZA
San Martzialgo 1522ko guduaz iritzi kontrajarriak daude bNafarroaren galeragatik, batzuek uste duteez dagoela ospatzeko ziorik; beste batzuk, aldiz, hasi dira ospakizun ekitaldiak antolatzen b 2-3
Histoariaren
zirrikituak
Nekazaritza Kexa egin duteEibarko baserritarrek, merkatu
plazaren egoera kaskarra dela-eta
8Elkarrizketa Txitxi Orbegozomargolariarekin berriketan,
kirolaz eta bizitza ikuspegiaz
4Ostirala
2018ko abenduaren 7aIX. urtea378. zenbakia
2GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko abenduaren 7aAstekoa
Aitziber Arzallus Irun
Irungo San Martzialgo le-henengo guduaren 500.urteurrena izango daaurki: 2022ko ekainaren30ean, hain zuzen. Bai-na, data horretan, irun-
darrek ba al dute zer ospatzeko-rik? Batzuek, ezetz uste dute, Na-farroako Erresuma Gaztelarenmenpetik askatzeko huts eginda-ko saiakera izan zelako; beste ba-tzuek, ostera, baietz, Irun Fran-tziaren esku erortzetik salbatu zu-telako. Emaitza bat bakarra izanikere, kontatzeko moduek aldatuegiten dute gertatutakoarekikoikuspegia.Iñaki Garrido historialaria da
Irun Frantziaren esku erortzetiksalbatua izan zela pentsatzen du-tenetako bat. Hain zuzen ere, SanMartzialgo gudaren 500. urteu-rrena goraipatzeko Irunen sortuduten fundazioaren lehen ekital-dia Garridok gaiari buruz idatziduen liburuaren aurkezpena da.Aldiz, Luis Maria Martinez Garateingeniariak eta Nabarraldeko kideeta fundatzaileetakoak oso beste-lako iritzia du. Gaztelak Nafarroa-ko Erresuma inbaditu zuen, etaSan Martzialgo guda 1512an gal-dutako subiranotasuna berresku-ratzeko saio bat izan zen. Nafarro-ak Frantziaren laguntza jaso zuenGaztelaren kontra egiteko. Garridoren arabera, XV. men-
deko azken urteetan eta XVI.mendeko lehen hamarkadan, Bi-dasoa Barreneko egoera «nahikozaila eta nahasia» zen. «Europaguztia gerran zegoen, iparraldetikhegoaldera eta ekialdetik mende-baldera, eta Europako hegemoniapolitikoaren kontrola batez ere biestaturen artean lehiatzen zen:batetik, gorabidean zihoan aus-triarren Espainia, eta, bestetik,bateratze prozesuan murgildutazegoen Frantzia». Irungo egunerokoan, tentsioa
agerikoa zela dio Garridok, «batezere, gerra fratriziden ondorioz Na-farroan zegoen ezegonkortasuna-gatik, eta Espainiako monarkiakNafarroa konkistatzeko geroz etainteres handiagoa zuelako». Eta,
rren esku erori ziren; hain justu,gertaera hori izan zen ekainaren30eko gudu handiaren eragilea».Arantxa Iraola eta Maite Asen-
sio kazetariek argi jasotzen dituzte1522ko ekainaren 30 hartako guduaren nondik norakoak Alar-deak, ukatutako plazara (2018,Elkar-Berria-Jakin) liburuan:«Gaztelaren aldekoek konkista-tua zuten Nafarroako erresuma,eta, Frantziako indarrak lagun,hura berreskuratzeko ahaleginbat egin zuten oraindik erreinua-ren alde ziharduten tropek. Asmohorrekin etorritakoen artean zeu-den, besteak beste, Lapurdiko or-dainpeko soldaduak. Gaztelarenalde irabazitako bataila bat gogo-ratzen da, beraz. Izan ere, garaipe-na lortu zuten. Kontatzen da Irun-go kapitainek herrian gerran jar-duteko moduan zeuden 400 batgizoni egin zietela dei borrokanparte hartzeko, eta lotan harrapa-tu zituztela tropa lapurtarrak. Ho-
San Martzialgo lehen gudua nafarrek galdu zuten, ez zirelako gai izan Gaztelari irabazteko eta euren erresumaren boterea berreskuratzeko. Ordea, Frantziaren eta Espainiaren arteko borroka izan zela dioenik ere bada. Gertakariak kontatzeko moduak, historiaren zentzua guztiz aldatzen du.
1522ko gudua, bi bertsiotan
haren arabera, bi koroek, Espai-niakoak zein Frantziakoak, ezzeukaten inolako asmorik tentsiohori txikitzeko. «Horren adibidedira Albako dukeak 1512an eta1530ean Nafarroako Erresumakonkistatzeko helbururekin eginzituen erasoak. Eta, gugandik ger-tuago, 1520tik 1524ra bitarteantropa frantsesek Hondarribia har-tu eta setiatu zutenekoa». Irunerdi-erdian zegoenez, horren on-dorioak garesti ordaintzen zituelaazaldu du Garridok. «1521ean,Frantziako tropek egindako lehenerasoaldian, herrian zeuden 475etxeetatik ehun besterik ez zirengeratu zutik, beste guztiak txikituegin baitzituzten». Babesleku gisa, 1512ko azaroa-
ren 21ean Gazteluzar eraikitzenhasi ziren irundarrak, gerora ho-rren esanguratsua izango zen gaz-telua, hain zuzen. Garridoren esa-netan, hiru intentziorekin eraikizuten: Behobia aldetik zetozen
«Gipuzkoako etsaien sarrerakontrolatzeko»; ekialdeko sarre-ra kontrolatzeko, alegia, Honda-rribia aldekoa; eta irundarrei ba-besa emateko. «Dena dela, ez
zuen hiru helburuetako bakar batbetetzeko balio izan, eraiki eta gu-txira frantziarren esku geratu ze-lako». 1522an gertatu zen hori.«Irun eta Hondarribia frantzia-
Juan Perez Azkue konpainiaburua. PATRIOTAS VASCONGADOS
1512ko azaroaren 21ean hasi ziren irundarrak Gazteluzar eraikitzen, babesleku gisa. HITZA
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7a Astekoa
rixe izan zen, antza, garaipenarengakoetako bat. Jasota dago, hala-ber, herriko emakumeek eta hau-rrek ere parte hartu zutela batai-lan; lastargiak erabiliz, engainatuegin zituzten areriotzat zituztentropak, iradoki baitzieten bestetoki batean zebiltzala irunda-rrak».
Garaileen bertsioaGarridok garaileen bertsioa ba-besten du. Hark dioenez, Fran-tziak hartutako eremu horiek be-rreskuratzeko, hiru konpainiaosatu zituzten, eta haien buru jarriziren Miguel Anbulodi oiartzuarraeta Juan Perez Azkue eta SantxoAlkiza hondarribiarrak. «Haiekinbatera borrokatu ziren Bizkaikoeta Gipuzkoako hainbat lekutatik
etorritako herritarrak ere, Beltrande la Cueva Gipuzkoako kapitainaburu zutela. Etsaien aldetik, be-rriz, 5.000 soldatu etorri ziren:1.000, Urtubiak eta Senperrekekarri zituzten, eta beste 3.500,alemaniar mertzenarioak ziren.Etsaiak Aldabe eta Urdaerena ba-serrien inguruko zelaietan jarri zi-ren. Anbulodik, Azkuek eta Alki-zak gidatzen zituzten konpainiekhaien aurka egin zuten, eta baitagaraipena lortu ere. Horren ondo-rioz, frantziarren eta alemania-rren bandoko 400 soldadu hil zi-ren eta beste 1.500 preso hartu zi-tuzten. Hala ere, gudu hurairabaztearen ondoriorik garran-tzitsuena da, gaur gauden tokiangaudela; galdu izan bagenu, ezbaikinatekeen hemen egongo,Frantzian baizik».
Galtzaileen bertsioaLuis Maria Martinez Garate Naba-rraldeko kidearen esanetan,«kontakizun horretan isildu egi-ten dute, gertatutakoak horreta-rako aukera ematen duen guztie-tan, Nafarroa subjektu politikoazela eta tartean zela. Inbasioa jus-tifikatzeko, aitzakia gisa jartzendute Nafarroa eta Frantzia elkar
hartuta zeudela, eta Frantzia aita-santutzaren aurkakoa zela, Italianzituen interesak edukita, Espai-niako errege-erreginek zituzte-nen aurkakoak. Kontakizunean,hasiera-hasieratik, Espainiareneta Frantziaren arteko gerra batizan balitz bezala aurkezten dute,eta ikusmolde horri eusten diotekonkista bukatu arte».Besteak beste, Pedro Esarte Mu-
niainek idatzitako La Batalla deSan Marcial. El origen festivo delAlarde de Irun en dos versiones(Iruñea, 2010; Nabarralde) liburuairakurri ostean atera zituen ondo-rioak Martinez Garatek. «Esartek,besteak beste, goitik behera bota-tzen du tropa okupatzaile frantse-sei Gipuzkoako herritarrek be-raiek eta beren borondatez aurreegin zietelako ideia, espainiarrekzabaldu nahi dutenaz bestera.Dena esatera, jakinekoa zen; bai-na Esartek frogatu egiten du us-tezko tropa frantsesak Nafarroa-ren zerbitzura zeudenak zirela,eta horien artean, nafarrez, gas-koiz eta frantsesez gain —gogoradezagun Frantzisko I.a Frantziakoerregeak ekinaldi militarra sos-tengatu zuela—, lanskenet alema-nak eta beste mertzenario batzukzeudela. Nafarroako erresumari1512an Gaztelak kendutako subi-ranotasuna berreskuratzen saia-tzen ari ziren».Martinez Garateren arabera, Es-
painiaren zerbitzura dauden his-torialariek beti azaldu dituzte ger-tatutakoak Frantziaren kontraegindako gerra batekoak balirabezala, Nafarroaren errealitateaezkutatzeko asmo argiarekin.«Nafarroa konkistatu eta okupatuzutela ezkutatzeko, Nafarroa exis-titzen zela ere isildu egiten dute.Haien testuak irakurrita, ematendu garai hartan nafar subjektu po-litikorik ez zela. Kontrarioen alde-an, interes espainiarren zerbitzurazegoen horretan, lekaioak zirentartean zeuden bertako biztanle-ak, beste lurralde batzuetako bestehainbat bezala, eta mertzenarioenmoduan ziharduten, soldatapekosoldadu gisa, lan honetan argi etagarbi ikusten den bezala». Martinez Garaterentzat, kontu
honetan tristeena zera da: «Gureherriarentzat hain zorigaiztokoaizandako hori onartzea eta ospa-tzea urtea joan eta urtea etorriIrungo Alarde ezagunean. Okupa-zioa eta zapalkuntza goratzea da,menderakuntza eta minorizazioaospatzea da. Euskal Herriarentzathilgarria gertatu zen konkista kol-petik memoria historikotik ezaba-tzea da, eta, horrexegatik, ondo-rioak gaur egun inoiz baino nabar-menago dituen okupazio batenbenetako historia faltsutzea».
A. Arzallus Irun
San Martzial GuduarenV. Mendeurrena funda-zioa sortu dute, Irunen,1522an izandako borro-
kaldi hura gogorarazteko helbu-ruarekin. 500. urteurrenarenharira, datozen lau urteetan doze-naka ekitaldi antolatuko dituztelajakinarazi zuten joan den ostirale-an, fundazioa aurkezteko IrungoGazteluzarren egin zuten agerral-dian. Iñaki Arruabarena fundazioko
presidenteak azaldu zituenproiektuaren nondik norakoak.«Irundar talde batek orain delaurtebete hasi zuten ibilbidearenemaitza da fundazio hau, eta gurehiriarentzat hain garrantzitsuaizan zen gertakari historiko ho-rren 500. urteurrena ospatzea duhelburu, jende guztiak ezagut de-zan zer gertatu zen urte horre-tan».Horretarako, 2022. urtea buka-
tu artean, era guztietako ekitaldieta jarduerak egingo dituzte,«irundar guztiei zein eskualdekomerkataritzako, ostalaritzako etabestelako elkarte eta erakundeeizuzendutakoak». Fundazioak
gauzatuko dituen ekinbideen ar-tean aipagarrienak honakohauek dira: EHU Euskal HerrikoUnibertsitatearekin batera iker-keta beka bat sustatuko du, Gaz-teluzar gaztelua berritzen saiatu-ko da, Historiaren NazioartekoKongresu bat antolatuko du, etaikastoletan bakearen inguruandibulgazio programa bat eskaini-ko du. Horiez gain, antolatukoditu hitzaldiak, tailerrak, erakus-ketak eta guduaren antzezpen batere bai, besteak beste. Arruaba-rrenaren hitzetan, baina, «ekital-di horiek proiektuaren oinarriabaino ez dira, hasiera, fundazioahiritar guztiei irekita baitago etaproposamen guztiak ongi eto-rriak izango baitira».
Irun, jomuga turistiko1522. urtean Irunen gertatutakoajakitera emateaz gain, fundazioakbeste helburu bat ere baduelaazaldu zuen presidenteak. «Iru-nen izena gure mugetatik kanpoentzunarazi nahi dugu, eta besteudalerrietako jendea gure hiriraerakarri; funtsean, Irun helmugaturistiko bihurtu». Hori horrela,aurreratu zuen 2020an Fiturrerajoateko asmoa dutela, Madrilen
egiten duten naziarteko turismoazokara, hain zuzen. Arruabarre-nak eskertu egin zuen eskualde-ko enpresek, Irungo Udalak etaEusko Jaurlaritzak fundazioariegin dioten harrera, «guztiekerraztasunak baino ez dizkigute-lako jarri».Fundazioak abenduaren
19rako antolatu du lehen ekital-dia.Viendo dentro en la tierra alos enemigos. Las compañías deAzcue y Ambulodi frente a lastropas franco-navarras (1521-1524) liburuaren aurkezpena,Irungo CBA liburutegian.
San Martzialgo guduaren 500. urteurrena gogorarazi eta ospatzekodozenaka ekitaldi antolatuko dituzte datozen lau urteetan. Eskualdekohainbat enpresaren eta Irungo Udalaren babesa du fundazioak.
Fundazio bat sortu dute,V. mendeurrenerako
Joan den astean egin zuten fundazioaren aurkezpena, Irungo Gazteluzarren. SAN MARTZIAL GUDUAREN V. MENDEURRENA FUNDAZIOA
Gudu hura irabaztearenondorio garrantzitsuenada gaur gauden lekuangaudela; bestela,Frantzian geundekeen»Iñaki GarridoHistorialaria
«Nafarroa konkistatueta okupatu zutelaezkutatzeko, Nafarroaexistitzen zela ere isildu egiten dute»Luis Maria Martinez GarateIngeniaria eta Nabarralderen sortzaileetakoa
‘‘
4 Elkarrizketa
Asier Imaz Tolosa
Marokotik bueltan, margolarikonpromisoak bete, eta tailerre-ra. Arantxa Orbegozo Txitxi-ren(Tolosa, 1962) lantokian ideiaketengabeko mugimenduan da-biltza. Elkarrizketa berak hasi du,Roberto Jauregi, Roberto Canicastolosarraz hizketan. Ez nuen ezagutu.
Aita baten moduan maite nuen.Inork zaindu ez nauen bezalazaindu ninduen. Orain naizena,zentzu askotan, gizon horri zordiot. Esfortzurik egin gabe esfor-tzua egiten irakatsi zidan. Rober-torekin dena dibertigarria zen;ondo pasatzea. Hala eta guztiz ere, Espainiako
txapeldun izan zinen pisu eta xa-
balina jaurtiketan.
Ni Espainiako txapeldun izateahark lortu zuen; niri ez zitzaidanbatere kostatu. Nik bidaiatu eginnahi nuen, eta, orduan, markaegiten zutenek bakarrik bidaia-tzen zuten. Nahi gabe, Espainiakomarka ere egin nuen. Noiz ezagutu zenuen Roberto
Canicas?
12 urterekin hasi nintzen harekin.Atletismoan. Haren eragina mar-gotzean ere nabaritu dut. Nola egiten duzu lotura hori?
Roberto beti argazki kamera ba-tekin ibiltzen zen. Garai hartan,edonork ez zuen erabiltzen; 3.200pezeta-edo [19 euro inguru] kos-tatzen zen errebelatzea. ‘Hiltzenzarenean, kamera hori niretzat’,esaten nion. Kameraren zulotxo-tik begiratzen irakatsi zidan. Hor-tik, beharrezkoa bakarrik ikustenduzu. So egiten irakatsi zidan,
sentitzen, gorputzak koadroansartzen, kolore eta argiekin jolas-ten… dena Robertok erakutsi zi-dan. Asko maite nuen gizon hura.Nolako haurra izan zinen?
Ezagutu dudan bihurriena, Fenire lagunarekin batera. Inoiz ezzait pasatu inorekin, baina, hare-kin, 40 metrotara hizketaldi batedukitzeko gai nintzen, begirada-rekin bakarrik. Zigorrik gogorrena?
Geldirik egotea. Ezin nintzen gel-dirik egon. Nire burua eta gorpu-tza ez zihoazen bat. Amak horrelazigortzen ninduen: ‘Hor geldirik,orratz handia hara joan arte etatxikia hona etorri arte’. Ezin nuenhorrekin. ‘Ama, zergatik ez nau-
zu jotzen, eta kito?’, esaten nion.Nahiago nuen belarrondoko bat,istante bat zena, geldirik egonbaino. 12 urterekin amak medi-kuarengana eraman ninduen:‘Zer egingo dut neska honekin?Ez da geldirik egoten’. ‘Ba, egindezala kirola, ea nekatzen den’,medikuaren erantzuna. Atletis-moan hasi nintzen, eta horrelaezagutu nuen Roberto. Hark ira-katsi zidan nire gorputza kontro-
latzen, eta, geroztik, erabat kon-trolatzen dut. Txitxi ezizena garai hartakoa al
da?
Konturatu naiz izenarekin arazobat daukadala: ez dakit nire izenazein den. Arantzazu jaio nintzen,baina, hilabete barru, Arantxideitzen ninduten. Gero, nire ahiz-pak txi-txi-txi esaten zidan, etaTxitxi izenarekin geratu nintzen.22 urterekin-edo, izena aldatzekoaukera zegoela esan zidaten, eta,Arantzazu kendu, eta Arantxa ja-rri nuen, edo Miren Arantxa; or-duan dena horrela zen. Denek,ordea, Txitxi deitzen ninduten,eta txitxiMirandatik behera etaHego Amerikan txotxoda. 50 ur-
terekin konturatu nin-tzen ridikulo galantakegina izango nintzelaatletismo garaian, deneiTxitxi nintzela esatennienean. Tolosako zein aldeta-
koa zara?
Alde Zaharrekoa. PlazaBerrian familiak okinde-gi bat zuen, eta aita han-txe aritzen zen; ama,etxean. Uste dut aitarenekintzaile sena eta ama-
ren lotsagabekeria, erdia eta erdiadauzkadala. 18 urterekin AEBetara joan zi-
nen.
Gure izeba moja Estatu Batuetarajoan zen, eta iloba guztiak urtebe-tez hara eramatea erabaki zuen.Denoi bizitza aldatu zigun eraba-ki horrek. 16 urterekin, uda pasa-tzera joan nintzen, eta 18rekin,urtebete pasatzera. Fe nirekinetorri zen, sei hilabeterako, baina
askatasuna aurkitu, eta han gera-tu zen. Oraindik han bizi da. Ikasketarik gabe, nondik hasi
lan bila?
Hiru arau dauzkat: ez zait gusta-tzen inork agintzea; ni naiz niredenboraren jabe; eta diruak ez diteragotziko egin nahi dudan horiegitea. Beraz, hiru arau horieiikasketarik eza gehitzen badiozu,pentsa zer imajinatu behar izandudan bizitza aurrera ateratzeko.Hori bai, lanean hasitakoan,buru-belarri aritzen naiz. Orain, Maider Mendizabal pilo-
tari anoetarrarekin zabiltza.
Maider ume bat zela ezagutunuen, piragua ikastaroetan. Betihankartean izaten nuen, mukiabezala itsatsita. Ikastaroa hasibaino bi ordu lehenago han izatenzen, eta, bukatu ondoren, beste biordutan han jarraitzen zuen. To-katzen ez zitzaion egunetan ereguregana etortzen zen. Bera etaIbarrako Olatz Bazterretxea, gerohil zena, nire maiteak ziren; nireumeak. Ondoren, nire lagun bila-katu ziren, eta Maider, nire bazki-de. Olatz, berriz, hain jakintsuazen… ama jakintsu bilakatu zen.Eta gero… elkar besarkatuta gine-la joan zitzaigun. Dina Bilbaorekin ibiltzen zinen
ikastaro horietan.
Ameriketako Estatu Batuetatik
etorri nintzenean, Nairobitarra-koak aurkitu nituen: Josu Iztueta,Anjel Ortiz, Dina Bilbao eta ho-riek. Nire betiko kuadrilla izan da,nire bihotzeko lagunak. Mun-duan barrena elkarrekin ibili gi-nen, piraguarekin, bizikletan, es-kiekin… Horiekin, 40 zero azpitiketa goitik egon naiz.Hortik etorri zen piragua ikasta-
roen ideia?
Munduan barrena ibiltzeko, bizi-modu hori eramateko, zer eginbehar zen pentsatzen hasi ginen.Piragua ikastaroekin bi hilabetezlan egin, eta urtearen zati handibat egiten genuen. Gero, Patxi Al-korta Panadero etorri zitzaigun,emakumeen lehen txirrindularitaldea osatu nahi zuela esanaz. Orbea, hain zuzen ere.
Urte hauetan guztietan Orbeakasko lagundu digu. Baietz esan,eta txirrindulari egin ginen. Hasiorduko, masajista ikastaro parebat egin nituen, Donostian. Kon-tua da niri bidaiatzea gustatzenzitzaidala, nekatzea baino gehia-go. Horrela, Espainiako neskenselekzioko masajista bilakatunintzen: ez nintzen nekatzen, ko-bratu egiten nuen, eta gehien bi-daiatzen nuena nintzen. Beti nen-goen hautatua. Eta bien bitartean, Dina Bilbao
ere ondoan zenuen.
«Heriotzak harrapa nazalabizitzen eta bizi izanda»Arantxa Orbegozo, ‘Txitxi’ b Artista
Sustraiak Euskal Herrian dituen nomada; mila ofiziotan ibiliaden ijito indioa; mundu mailako sariak jaso dituen margolaritolosarra; bizitza pasioz eta intentsitatez bizi duen goi mailakoatleta ohia; bidaiari nekaezina, eta gehiago: berak nahi duena.
A. I
MA
Z/T
OL
OS
AL
DE
KO
AT
AR
IA
Aita baten moduan maite nuenRoberto Jauregi, ‘Canicas’; orain naizena, zentzu askotan,gizon horri zor diot»
«51 urterekin, ohikomugimendu bat egiten arinintzela, konturatu nintzen eznuela ezagutzen nire gorputza»
‘‘
GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7a
5Elkarrizketa
Nire ilehoririk gogokoena zen, eta
horrela deitzen nion: Mi rubia
preferida. Hori zen gure bizimo-
dua. ‘Zenbat lan egin behar den
lanik ez egiteko’, hori zen Josuren
esaldirik gogokoena. Aske izate-
ko, beste era batera lan egin beha-
rra genuen, buruari buelta asko
emanez eta imajinazio handia ja-
rriz. Baina, era berean, diziplina
handia behar duzu, eta hori atle-
tismoak erakutsi zidan.
Garai haietaz zerbait gehiago?
Dinaren hitz batzuk. Aurrez, esan
behar da, nahi gabe Dina Espai-
niako triatloilaririk onen bilakatu
zela. Kobratu egiten zuen, gaine-
ra. Pixka bat gehiago entrenatuz
eta piraguetako diruarekin, au-
rrera ateratzeko nahikoa zuela
ikusi zuen. Ni helduei gimnasia
erakusten hasi nintzen, euren he-
rrietara joanda: Belauntza, Oren-
dain… Mila ofizio izan ditut: inge-
leseko irakasle, arrautza saltzaile,
Ameriketan baso garbitzaile…
Kale garbitzaile ere izan nintzen,
Euskadiko lehen emakumea.
Itxaron, atzera egin pixka bat
eta kontatu hori.
Tolosan, kale garbitzaile izan nin-
tzen, 26 urterekin. Izugarriak en-
tzun behar izan nituen. Zerkau-
sian erratza kendu zidaten bitan.
Nork?
Emakume batek. ‘Ez duzu lotsa-
rik!’, esan zidan. Emakumeak
etxean garbitu behar omen zuen,
eta ez kalean. Dezenteko liskarra
sortu zen, eta jendea udaletxera
ere joan zen kexatzera.
Noizko kontuez ari zara?
Duela ez askoko kontuak dira, 30
bat urte edo.
Nola hasi zen dena?
Sei lanpostu atera zituzten, eta
probetan bigarren geratu nin-
tzen, baina ez ninduten hartu.
Udaletxean esan zidaten jendea
kexatzera joan zitzaiela, ‘Nola
hartuko duzue emakume bat gi-
zonak langabezian daudenean!’,
esanez. Horrenbeste haserretu
nintzen, hurrengo deialdira aur-
keztu eta lan hori lortzea erabaki
nuen. Hurrengo proban, 90 aur-
keztu ginen; ni nintzen neska ba-
karra, eta lehenengoa geratu nin-
tzen. Proba fisikoak ziren, eta gu
garai hartan atletak ginen. Orain-
goan, hartu beste aukerarik ez
zuten izan. Baina emakumeen al-
dagelarik ez zegoenez, sukaldean
janzten nintzen. Gero, arduradu-
nak zerrenda batean idazten zuen
bakoitzak Tolosako zein gune
garbitu behar zuen. Ni La chica
moduan agertzen nintzen.
‘Lehen emakumea’ askotan ai-
patu duzu.
Garai hartan, ez ginen horretaz
jabetzen. Gure lagun taldean ez
zegoen horrelakorik, genero zati-
ketarik. 40 gradu zero azpitik edo
goitik berdin dira zuretzat eta ni-
retzat, baita olatuak, aldapak, go-
sea, beldurra eta nekea ere. Nai-
robitarrak begiak asko zabaldu
zizkigun, mundua, ohiturak eta
kultura ezberdinak ezagutzeko
aukera emateaz gain.
Dinaren esaldia ahaztu zaigu.
Dina ondarroarra zen, eta dena
euskaraz egiten zuen. Ni euskal-
dun berria naiz. Aitak bazekien,
baina amak galdua zeukan. Ikas-
tola, berriz, ni baino urtebete gaz-
teagoa da. Kontua da, lanean fun-
damentuz noiz hasi behar genuen
galdetzen zigutenean, Dinak beti
‘a los treintaixiete’ erantzuten
zuela. Edo ama noiz izan behar
zuen esaten ziotenean, berak: ‘A
los treintaixiete’. Horrelako gal-
dera guztiei berak erantzun bera
ematen zien, eta gu ere gauza bera
egiten hasi ginen. Azkenean, 36
urterekin joan zen. Konpromiso
asko zituen, eta bera txori askea
zen.
Familia eduki zenuenean, zure
bizimodua asko aldatu al zen?
Erradikalki. Niri gauzak pasioz bi-
zi izatea gustatzen zait, intentsita-
tez, eta, ama izatea erabaki nue-
nean, nire umeekin denbora guz-
tian bikain pasatzea erabaki
nuen. Egin dudan gauzarik onena
da, eta ama izan naiz asteko zazpi
egunez eta eguneko 24 orduz.
Orain, pentsatzen dut 23 ordu
izan balira ere ez zela gaizki egon-
go. Baina horretara jarri nintzen
erabat, burugogor, eta beste ezer
ez zitzaidan axola. Ordu arteko
beste gauza guztien energia ama-
tasunari eman nion.
Orduan hasi zinen margotzen?
Ez, pixka bat lehenago izan zen,
28 urterekin. Ni beti oso ausarta
izan naiz, eta horrenbeste bidaia,
horrenbeste espedizio, kolpe guz-
tiak beti nik hartzen nituen.
Asuncion klinikan nire larrialdie-
tako paperekin apal oso bat bete-
tzeko moduan zeuden. Jendeak
esaten zidan zahartzaroan naba-
rituko nituela kolpe horiek. Or-
duan, buruari bueltak ematen
hasi nintzen: ‘Eta ondo pasatzeko
zer egingo dut orduan? Bakarrik
eta eserita egoteko hobbybat be-
har dut’. Ideia hori barruan gera-
tu zitzaidan.
Eta hazi hori nola loratu zen?
Gimnastika ematera Betelura joa-
ten nintzen garaian, egun batean
giltza ahaztu zitzaidan, eta Gorriti
eskultorearen etxera joan nintzen
giltza bila. Nik ez nuen ezagutzen.
Egurrarekin zer egiten zuen era-
kutsi zidan, eta pentsatu nuen: ‘A
zer artista! Zein polita!’ Giltza har-
tu eta banindoala, gela txiki bate-
ra eraman ninduen, pintatzen
hasi zela eta erakutsi egin nahi zi-
dala esanaz. Koadro handi batzuk
zeuden han, eta begietan mina
ematen zidaten. ‘Zein itsusiak!’,
pentsatu nuen. Baina horrelako
pasioarekin kontatzen zuen kolo-
rearekin egiten zuena, testura eta
abar... ‘Hain gaizki pintatuta hain
ongi pasa daiteke?’, galdetu niola
neure buruari.
Baina ikastaroren batean aritu-
ko zinen, ezta?
Ez. Lehen egunetik pintatzen ne-
kien. Perfektuki.
Beste ogibide baten hasieran zi-
nen, beraz.
Hortik hiru urtera, Amaia Biurrun
hil zen, istripuz. Emakume bere-
zia zen, margolari itzela. Tolosan
ematen zituen eskolak, eta hura
ordezkatzeko eskatu zidaten.
Kontua da pintatzeko geldirik
egon behar dela. Nola konpon-
du zenuen arazo hori?
Inoiz pentsatu ez nuena gertatu
zitzaidan horrekin. Ohartu nin-
tzen Babian egoteko, nik horrela
deitzen diot, izugarrizko gaitasu-
na dudala. Ordura arte nire bizi-
tza lepoz behera izan zen, eta bat-
batean, neure burua aurkitu
nuen. Berdin zion beroa edo ho-
tza egin, bost orduz ez dakit non
egoteko gaitasuna nuen: geldirik!
Ama izandakoan margotzeari
utzi al zenion?
Ez. Denak ohera joaten zirenean
margotzen nuen. Orduko begi
zuloak dira horren froga. Beraz,
kirola zero, haurrekin erabat, eta
gauetan margotzera. Erretratuak
gustatzen zaizkit niri, lehen ar-
gazkiengatik esaten zen hura: ari-
ma lapurtzea. Hori da nire jolasa.
Lepoz beherakoa ez al zen kexa-
tu, abandonaturik sentitzean?
Hasieran ez. Aurreko urte guztie-
tan egindakoaren errentetatik
bizi nintzen. Baina egun batean,
51 urte nituela, ohiko mugimen-
du bat egiten ari nintzela, nire
gorputza ez nuela ezagutzen kon-
turatu nintzen. Nagikeria fisikoa
eta mentala nuela ikusi nuen.
Zantzu guztietan ahuldurik nen-
goen, baldarturik.
Erronka berri bat sortu zitzaizun
orduan.
110 egun falta zitzaizkidan 52 urte
egiteko, eta neure buruari esan
nion: ‘Zure bizitzako oparirik
onena egingo dizut’. Haurrak
jada koxkortuak zeuden, uniber-
tsitatean eta abar, eta, orduan,
nire txanda iritsi zen. Urtebete-
tzea iritsi zenean, berriro ez nuen
ezagutzen neure burua. Aldaketa
izugarria izan nuen; ‘hau naiz ni’,
esan nion nire buruari. Baina ho-
rrek beste galdera bat ekarri zi-
dan: ‘Orain, zer egin horrekin
guztiarekin?’
110 eguneko esperientzia ho-
rrekin?
Hori da. Niri balio izan baldin badit,
besteei balioko al die? Abuztuaren
15ean egin nuen galdera hori. Irai-
laren 15ean, hamaika laguneko bi
talde prest nituen Ibarran eta Al-
tzon, proba egiteko. Horrela sortu
zen Me reto 100 díasprograma.
Eta balio izan al die?
Aldaketa izugarriak ezagutu ditu-
gu. Kanpotik —eta hau gure errua
izango da, ez dugulako ondo azal-
du—, jendea kiloak galtzearen
kontuarekin bakarrik geratzen
da. Baina ez da fisikoki sasoian
jartzea bakarrik; dena da. Azke-
nean, zure bizitzaren jabe egiten
zara, eta gure helburua hori da:
erronka amaitu ondoren, gure eta
inoren beharrik ez izatea gauzak
aurrera ateratzeko.
Zer da zuretzat denbora?
Nire adineko jende askori nabari
diot urteak betetzea ez zaiola gus-
tatzen. Niri izugarri gustatzen
zait. Nire urtebetetze bakoitzean,
joandako lagunez oroitzen naiz.
Zahartzarora iritsi nahi dut, eta ez
dakit zergatik, baina 102 urtere-
kin hiltzea gustatuko litzaidake,
eta heriotzak harrapa nazala bizi-
tzen eta bizi izanda. Ez ahaztu jada
aurkitu dudala bakarrik eta eseri-
ta egiteko hobby-a. Herdoiltzen
hasita ere, ondo pasatzen jarraitu-
ko dut, beti.
GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko abenduaren 7a
RIRITZIADanel Agirre
Beti nekatuta,baina ez betirako
Hilabete eman genuengure arteko juntadi-zoa berotzen, apropossortutako Whatsapp
talde eta guzti. Ostiral gauean,dagoeneko dutxatu, jantzi etametrora jaisteko betarik gabe, nikneuk saldukeria moduan onar-tzen dudan mezua bidali nien.Hotzikarek jota ohean sartu berrinintzen, kalentura puntuarekin;atsekabe egundokoaz, desenku-satu nintzen, etxean geratzeabeste erremediorik ez nuen.Ziri ustela zen. Aste osoa etxean
kolpe zorririk jo gabe igaro ondo-ren, porru eginda nengoen, etakalera irtete hutsari Ironman tra-za hartzen nion. Isiltasun osoan,ia argirik gabe, besaulkian emannuen ordubete, ostiral gaueko
zortzietan benetan lotara joateapatetikoegia zelakoan. Telefonoaerantzun gabe laga nuen bi bider,norbaitekin hitz egin behar hutsak eragiten zidan nagikeriakosmikoagatik. Whatsappa, horibai, modu neurotikoan zabaltzenjarraitu nuen, inork idatzi gabeere. Halako batean, egongelatiklogelarako zortzi metroak arras-taka egiteko kemena bildu, etabiharamuna oso ezberdina izan-go zela hitzeman nion neure bu-ruari.Itsasontzi azoka, 1918ko iraul-
tzari buruzko argazki erakuske-ta, lau kontzertu, bi hitzaldi etasushi dastaketa bat. Facebookekesnatzerako oroitarazi zidanez,guztiak interesatzen zitzaizkidanzapatu horretarako. Hiru bider
gonbita jasota, Santiren etxe be-rria ikustera joatea ere ezin nuenberriro atzeratu, lotsa ezagutzenbanuen behintzat. Zazpietarakoaltxatu nintzen, zeru urdin zora-garria nirekin batera. Txokola-tezko bi napolitana jateko irrikaznengoen. Berokia eta bufandajanzten ari nintzenean, biak per-txan eskegi eta sukaldeko otarre-an zegoen ogi zaharra txigortzeaerabaki nuen, okindegian gastuaez egitearren. Honezkero imaji-natuko zenuen. Txakurra ez le-hertzearren parkera egindakoosteratxoak salbu, sofatik altxagabe eman nuen asteburua, potteginda.Urteak daramatzat etengabeko
nekeari buruz azterlanak irakur-tzen —etengabeko nekeak berak
uzten didanetan—. Akidura emo-zionala, abaildura kronikoarensindromea, neurastenia. Guztiensintomak ditut, nire ikerketarenarabera. Depresioarenak ere bai.Baina nirea depresioa ez denaz iaziur nago. Depresioa anfeta hartuondorengo egunetan bisitan da-torren nazkante hori da, eta asteajoan astea etorri makurraraztennauen hau, oso bestelako piztia.Psikologo, terapeuta edo (hiru-
garren hau etsi-etsian) coach-enbat kontsultatu ahalko nuke, bai-na nekeak eragindako nire lanerritmo barregarria dela-eta xen-timorik gabe nago. Azken hau ai-
tzakia baino ez da, egia esan; doa-ko laguntza ere bada Berlinen,baina leher eginda nago eta ezdut inorena joan eta nire bizitzakontatzen hasteko gogorik. Ezdakit gelditasunaren espiral ho-nek nora eramango nauen. Zutazagurtzea ere pentsatu dut, bestetestu bat idazteko adorerik ez biltzearen beldur.Zorionez, paralisiari nion ikara
uxatzeko behar nuen bultzadaetxetik jaso berri dut —nondikbestela—. Aita eta Olagarro nireantzeko asteniarekin zebiltzanaspaldi, eguneroko errutinei au-rre egiteko kemenik gabe. Bat-batean suspertu dira, ordea, etazentral nuklearraren parekoenergiarekin dabiltza biak. Ath-letic partida guztiak galtzen has-tea nahikoa izan dute aldapa gorapikoenak txirrista bihurtzeko.Akituta segitzen dut nik, ezerta-rako indarrik gabe, baina orainbadakit sendagaia hortxe dauka-dala zain, gorroto dudan norbai-ten zorigaitzean.
Orain badakitsendagaia hortxedaukadala zain,gorroto dudan
norbaitenzorigaitzean
Irudiab Donostia
99.000 ‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’Amaitu da Euskaraldia, amaitu da 11 eguneko ariketa, eta asteartean, Tabakaleran, balorazioa egin zuten, Eus-
karaldia sustatu duten erakunde eta eragileen babesarekin. «Inor gutxik espero zuen onarpena eta jarraipena
izan du», adierazi zuten. Euskaraldiaren behin betiko datuak ere jakin dira aste honetan. Euskal Herri osoan
220.000 lagunek parte hartu dute, eta horietako %45 izan dira gipuzkoarrak (99.000 inguru). Asteartean, insti-
tuzioen eta euskalgintzako eragileen lankidetzaren irudia eskaini zuten, beste behin ere. ANDONI CANELLADA / FOKU
93,4LOIOLAKO KUARTELA MUGITZEAK DUEN KOSTUA, MILIOITAN
Udalak 93,4 milioi euro ordaindu beharko lituzke kuartel berria eraikitze-
ko, Eneko Goia alkateak azaldu duenez. Espainiako Defentsa Ministerio-
ak bi baldintza jarri ditu: kuartel berriak aurrekoaren neurriak izatea
(170.000 metro koadro), eta udalak hartzea lanen ardura.
«Bizkaiko eta Arabako EAJ ezdaude ados independentziarenaldeko apustuarekin; baina,Gipuzkoan, berriro eresuarekin ari da jolasten EAJ»
Denis ItxasoGipuzkoako Kultura eta Turismo diputatua
32.038GIPUZKOAN DAUDEN LANGABEAK
32.038 langabe daude Gipuzkoan, urrian baino %0,62 gutxiago; 201 la-
gun gutxiagok eman dute izena Lanbiden. Iazko azaroko datuekin alde-
ratuta, 1.788 langabe gutxiago dira; %5,29 izan da jaitsiera.
Olatu Talka kultur jaialdiak inoizkoaurrekonturik handiena izango du 2019an
DONOSTIA bOlatu Talka jaialdiak 155.000 euroko aurrekontua izangodu 2019an, aurten baino 20.000 euro gehiago, Jon Insausti DonostiakoKultura zinegotziak eta Jon Aizpurua jaialdiko zuzendariak jakinarazidutenez. Maiatzaren 31tik eta ekainaren 2ra, Kontxaren eta Aquariu-maren artean egingo da jaialdiaren hamargarren ekitaldia.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-
raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko:[email protected].
%
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7aIritzia
Eider Goenaga Lizaso
Gipuzkoako foru hauteskundeakorain egingo balira, eta alderdiekgaur egun indarrean daudenaliantzei eutsiko baliete, Gipuz-koako Foru Aldundian ez litzate-ke aldaketarik izango. EAJk ira-baziko lituzke hauteskundeak,eta duela lau urteko emaitzakgaindituz, gainera. Botoen %32lortu zituen 2015ean, eta %36,6lortuko lituzkeela dio GipuzkoakoForu Aldundiaren enkarguz Giza-ker inkesta etxeak egindako so-ziometroak. Jeltzaleek hemezor-tzi eserleku dituzte gaur egun Batzar Nagusietan, eta, soziome-troaren arabera, bat edo bi gehia-go lortuko lituzkete: 19-20. EH Bildu izango litzateke biga-
rren indarra aurrerantzean ere,botoen %30,9rekin. 2015eko batezbesteko berdin-berdina da. Eser-leku kopuruetan, ordea, ez litzate-ke halabeharrez berdin geldituko.Soziometroaren arabera, gerta li-teke bat galtzea, baina baita batirabaztea ere, 16-18 eserleku lor-tuko lituzkeela baitio. Soziometroaren arabera, EAJ
eta EH Bildu dira botoen batezbestekoan galduko ez luketen ba-
karrak. Izan ere, PSE-EEk 1,8puntuko jaitsiera izango luke bo-toetan, eta eserleku bat gutxiago-rekin geldituko litzateke; Elka-rrekin Podemosek eserlekuei eu-tsi egingo lieke, baina Irabazi etaAhal Dugu alderdiek 2015ean lor-tutako botoen %14,6tik %11,7rajaitsita. Azkenik, PPk ere 1,4 pun-tu egingo luke behera, baina dueneserlekuari eustea lortuko luke. Gaur egun, Batzar Nagusietan
bost alderdi daude ordezkatuta,baina soziometroak bosgarren al-derdi bat sartzeko aukera jaso-tzen du. Ciudadanosek botoen%1,5 lortu zituen duela hiru urte-ko bozetan, eta %2,1 lortuko lituz-ke, hauteskundeak orain eginezgero. Eserlekurik ez zuen lortu or-duan, eta 0-1 lor ditzakeela au-rreikusten du orain soziometro-ak. Eserleku hori lortzekotan, Donostialdea hautesbarrutianlortuko luke Ciudadanosek, PPkbezala.Parte hartzeari dagokionean,
%36,5eko abstentzioa aurreikus-ten du Gizakerren inkestak, etagaldetutakoen artean botoa era-baki gabe dutenak %12,5 dira.Naziotasun sentimenduaz ere
galdetu diete herritarrei. %51,2soilik euskal herritar sentitzen
dira; %17,7 euskal herritar senti-tzen dira, espainiar baino gehia-go; %20,7 euskal herritar bezainespainiar; %1,5 euskal herritarbaino gehiago espainiar sentitzendira; eta %1,4 soilik espainiar.%7,5ek ez dute erantzun. Gizakerrek legealdi honetan
Gipuzkoako Foru Aldundiarenenkarguz eginiko bosgarren so-ziometroa da joan den astelehe-nean Imanol Lasa aldundiko bo-
zeramaileak aurkeztutakoa. Le-gealdiko azkena izango da. Aza-roaren 15etik 21era bitartean,1.500 gipuzkoarri egin zizkietensoziometroa osatzeko galderak.Inkesta bost ataletan dago bana-tuta: ekonomia eta enplegua; ins-tituzioekiko konfiantza; hainbatgairen inguruko herritarren ba-besa; Gipuzkoako Foru Aldundia;eta boto asmoa. Aurreko inkesten ildotik, eko-
nomia eta enpleguari lotutakoakdira gipuzkoarren eskari eta kez-ka nagusiak. Gipuzkoan daudenarazo garrantzitsuenei buruz gal-detuta, %45,2k aipatu dute langa-bezia eta enplegua sustatzea; etabatez besteko horretatik osourrun agertzen dira gainerakoarazoak; hala nola, gizarte zerbi-tzu eskasak (%3,3), immigrazioa(%2,9), erraustegia (%2,3)... Lan-gabeziaren arazoari, baina, ba-rruti batzuetan besteetan bainogehiago egin diote aipamena: Bi-dasoa-Oiartzun hautesbarrutian,adibidez, %52,7k aipatu dute lan-gabeziarena arazo nagusi gisa,Oria barrutian (Tolosaldea etaGoierri), berriz, %36,5ek. 16,2punturen aldea dago bien artean.Hainbat gairen inguruko kezka
ere neurtu du soziometroak. Au-
rreko galderan herritarrek arazo-
ak modu espontaneoan aipatu zi-
tuzten bezala, kasu honetan in-
kestatzaileak gaia esan eta herrita-
rrek zenbateko bat jarri behar zion
horren gaineko kezkari. Ongizate
estatuaren iraunkortasunak eta
enpleguaren kalitateak eragiten
dute kezka handiena; hamarretik
8,24ko puntuazioa du lehenak, eta
8,22koa bigarrenak. Horren on-
doren daude ezberdintasun sozia-
lak (7,96), klima aldaketak (7,90),
genero ezberdintasunak (7,88), gi-
zartearen zahartze prozesua
(7,81), lanaren eta familia bizitza-
ren arteko kontziliazioa (7,79).
Egoera ekonomikoaGipuzkoako Foru Aldundiak le-gealdi honetan herritarren bizimaila hobetu ote den ere jakinnahi izan du. Horri buruz galde-tuta, erantzun dutenen %27,3kegoerak okerrera egin duela eran-tzun dute, eta %16,3 dira bizi mai-la hobetu zaiela uste dutenak.%56,1ek egoera berean dagoelaerantzun du. Galdera zehatzago-ak ere egin dizkiete herritarrei.«Zure familiak badu gaitasunekonomiko nahikoa ibilgailu batkrediturik eskatu gabe eroste-ko?» galderari, baietz erantzundiote %45,4k eta ezetz %45,5ek.Ildo berean jarraituz, gipuzko-
arren %32,6k uste dute Gipuzko-ak gainditu duela krisi ekonomi-koa, baina gehiago dira gaindituez duela iritzi dutenak: %56. Halaere, inkesta erantzun dutenen ar-tean %62k egoera ekonomikoakhobera efgin duela erantzun dute. Soziometroaren arabera, herri-
tarrek Gipuzkoako politikarieihiru gai jarri dizkiete mahai gai-nean, etxeko lan gisa: enplegua-ren kalitatea hobetzea (%47,3k ai-patu dute), enplegua sortzea(%30,2k) eta bizikidetza eta bakeasustatzea (%17,8k).
EAJ, antzera edo indartuagoGipuzkoako Foru Aldundiak legealdiko azken soziometroa aurkeztu du asteon b Botoasmoaz gain, herritarren kezkak ere jaso dituzte b Ekonomikoak dira kezka nagusiak
ITURRIA: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
FORU HAUTESKUNDEAK. BOTO ASMOA
EAJ EAJ
PSE-EEPSE-EE
PP PP
32,0(18)
30,9(17)
16,8(9)
14,6 (6)
5,5 (1)
1,5 (0)
2015ekohauteskundeak*
35,6(19-20)
30,9(16-18)
15,0(8)
11,7 (6)
4,1 (1)
2,1 (0-1)
Boto asmoa*
% %
Abstentzioa
%36,5Erabaki gabe dutenak*Parentesi artean hautetsi kopurua
%12,5
Ciudadanos Ciudadanos
Elkarrekin Podemos Elkarrekin Podemos
EH Bildu
EH Bildu
2015eko udal eta foru hauteskundeak, Donostiako Francisco Escudero musika eskolako hauteslekuan. GORKA RUBIO / FOKU
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7a Gaiak
8 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7aGaiak
Ane Ubegun Goikoetxea
Merkatua izanohi da baserri-tarren eta kale-tarren topagu-nea: baserrita-
rrek etxean landatu eta hazitakoproduktuak eramaten dituzteplazara, eta kaletarrek erosi egi-ten dituzte, produktu freskoaketa sasoiko jakiak eskuratzekohelburuarekin. Gertukoa eta be-rezia da sortzen den hartu-emanhori, baita giroa ere. Ezaugarrihoriek bermatzeko, ordea, ezin-bestekoa da merkatua toki apro-pos batean kokatzea.
«Merkatuaren egoera tamal-garria da». Hala azaldu du AngelGisasola Eibarko Baserritarren El-karteko presidenteak. Eibarrentradizio handia du herriko mer-katuak, eta eraikin bat bainogehiago erabili izan dira aterpemoduan. Azken merkatu plaza,ordea, orain dela 11 urte eraitsizuen Eibarko Udalak, saltzaileekbaldintza txarretan zegoela argu-diatu zuten eta. Egun, haatik, ezdago eraikin berririk aurrekomerkatu plazaren lekuan, etaudalak aldi baterako egokitutakoaterpe batean jartzen dira saltzai-leak. Merkatuko saltzaileen bal-
dintza txarrak salatu ditu EibarkoBaserritarren Elkarteak, eta kon-ponbideak eta azalpenak emate-ko eskatu dio udalari.
«2007tik ari gara entzuten biedo hiru urtetan egingo dutelamerkatu plaza berria», esan duGisasolak. Oro har, baldintzak«kaskarrak» direla adierazi du,baina eguraldi txarra egiten due-nean, egoera «are gogorragoa»dela: «Eguraldi txarrarekin osogogorra da; dena busti egiten da,ura sartzen da alde guztietatik, etaoinak bustitzen zaizkie baserrita-rrei eta bezeroei». Gainera, gehi-tu du eguraldi txarrak eta merka-tuaren egoerak eragin zuzena du-tela kontsumoan: «Eguralditxarra egiten duenean, jende gu-txiago etortzen da merkatura.Produktuak busti egiten dira, etaproduktu bat hobea da epel bal-din badago».
Gaur egun, 21 postu daude Ei-barko merkatu plazan: horietakohamazazpi kanpoan daude, etalau, berriz, barruan. Dena den,inoiz egon den postu kopururiktxikiena da hori: «Postu asko ba-naka-banaka itxiz joan dira, etaez dago hori bultzatzeko modu-rik», azaldu du Gisasolak. Gaine-ra, elkarteko presidenteak adie-razi duenaren arabera, itxi diren
postu horietan ez da postu berri-rik ireki, eta udalak ez du emanpostu horiek okupatzeko baime-nik: «Postu gehiago egongo bali-ra, jende gehiago gerturatuko li-tzateke». Udalak orain arte esan-dakoa ez duela bete ikusita,baserritarrek zalantzan jartzendute hark esandakoa: «Etsitagaude, mesfidantzaz, eta ez duguinolako konfiantzarik udalaren-gan». Alabaina, merkatuarenkontuarekin izan diren arazoakalde batera utzita, udalak baserri-tarren alde egiten duen lana aipa-
tu du Gisasolak: «Eibarrek gauzaasko egiten ditu baserritarrenalde, baina hankamotz geratzenda merkatuaren kontuan».
Eibarko alkate Miguel de losToyosek (PSE-EE) azaldu duproiektuak aurrera jarraitzenduela, eta merkatu berriareneraikitze prozesua bi arrazoi na-gusiren ondorioz atzeratu delahorrenbeste: «Tamalez, prozesuaoso luzea izaten ari da, bideanproiektua oztopatu duten bi zail-tasun nagusirekin egin dugulakotopo: batetik, 2008ko krisi eko-
nomikoa, eta, bestetik, hasieranudalak kontratatu zuen enpresa-rekin izandako arazoak». Alkate-ak esan du datorren urte hasieranekingo diotela berriro ere obrei,eta 2020. urte bukaerarako espe-ro dutela herriko merkatu plazaberria bukatutzat ematea.
Eskaintza «ez tradizionala»Eibarko merkatu plazan, batezere, haragia, arraina, barazkiaketa fruta saldu izan dira. De losToyosek adierazi duenaren ara-bera, ordea, udalak esku artean
Eibarko Baserritarren Elkarteakherriko merkatu plazaren egoerakaskarra salatu du, eta udaletxeariazalpenak emateko eskatu dio. 11 urtedira merkatu zaharra bota zutela.
Aterperikgabe
11 urte daramatzate Eibarko
baserritarrek zinema zaharraren
eraikinean. Berez, behin-behineko
kokapena zen. GORKA RUBIO / FOKU
9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7a Gaiak
duen proiektua «berritzailea»
da, eta ez du nahi merkatu «tra-
dizional» baten itxura izaterik:
«Proiektuan oso argi dago zehaz-
tuta espazioaren zati batean —300
metro koadro izango ditu dene-
ra— baserritarren produktuak
salduko direla; saltoki horiez
gain, beste zortzi postu sortuko
dira, eta berritzaileak diren pro-
duktuak egongo dira eskuraga-
rri». Azaldu du ez dakitela zein
motatako produktuak eskainiko
diren postu horietan; eskaintza
«berriak» nahi dituzte, produk-
tu tradizionalez gain. Halaber, al-
kateak argi utzi nahi izan du uda-
lak erabateko konpromisoa duela
baserritarrekin, eta lehentasuna
izango dutela eraikitzekoa duten
merkatu plaza berrian.
Eibarko merkatu plazako
proiektua ez dago, beraz, guztiz
zehaztuta. Proiektuak, gainera,
aldaketa ugari izan ditu martxan
jarri zenetik: «2000. urten mer-
kataritza gune bat eraikitzea pro-
posatu genuen; baina 2008ko kri-
si ekonomikoarekin, proiektua
gelditu egin zen», azaldu du De
los Toyosek. Arazo horiez gain,
esan du herritarrek hasierako
planteamendu hori ez zutela begi
onez ikusi: «Proiektu komertzial
horrek irteerarik ez zuela ikusi
genuen, eta herritarrek zer nahi
zuten jakin nahi izan genuen».
Udalak azaldu duenaren ara-
bera, hamasei-hemezortzi hila-
bete inguru iraungo du merkatu
plazaren obrak, baina lehenbaile-
hen jarri nahi dute martxan. Bi-
tartean, Gisasolak dio saltzaileek
ez dakitela zer egin eta nora jo,
baina kontsumoa badagoela, eta
asko direla merkatura erosketak
egitera joaten direnak: «Argi eta
garbi ikusten da demanda bada-
goela merkatuan, baina baserri-
tarrek ez dakite zer egin, eta blo-
keatuta daude; Eibarko jendea-
rentzat bultzada da herriko
merkatua».
Argi eta garbi ikusten dademanda badagoela,baina baserritarrekez dakite zer egin,eta blokeatuta daude»Angel GisasolaBaserritarren Elkarteko presidentea
«Merkataritza gune bateraikitzea proposatugenuen, baina krisiekonomikoarekingelditu egin zen dena»Miguel de los ToyosEibarko alkatea
‘‘
Erik Gartzia Egaña Oiartzun
Oiartzunek 10.000 biz-
tanle pasa ditu, zortzi
auzotan banatuta.
Elizalde auzoa litza-
teke erdigunea, eta hor daude zer-
bitzu gehienak: udal bulegoak,
banketxeak, komertzio txiki
gehienak, osasun zentroa, ikaste-
txeak... Beraz, oiartzuar gehie-
nek, nahi eta nahi ez pasatu behar
dute bertatik, euren eguneroko
bizimoduan.
Inguruan beste lau auzo ditu
Elizaldek, batez beste kaskotik ki-
lometro batera daudenak. Milatik
gora biztanle ditu auzo bakoitzak,
eta, nolabait esateko, gerriko ur-
bano bat osatzen dute. Hiru auzo
falta dira udalerria osatzeko: Er-
goien, Gurutze eta Karrika. Landa
eremuan daude hirurak, eta ho-
rietara iristeko —edo bertatik mu-
gitzeko— zailtasunak handiagoak
dira.
Horregatik, 2012an, Oiartzun-
go Udalak eta Oiartzungo Taxila-
rien Elkarteak taxibus zerbitzua
eskaintzeko hitzarmena sinatu
zuten, nahiz eta aurretik ere ema-
ten zen zerbitzu hori, nola hala.
Zerbitzua ofizial bihurtzearekin
batera, Londrestik taxi bat ekarri
zuten, hangoen itxura berekoa,
baina bolantea ezkerraldean zue-
na. Duela gutxi, baina, jubilatze-
ko ordua iritsi zitzaion taxibus
horri. Koldo Elizasu Oiartzungo
Taxilarien Elkarteko presidente-
ak onartu du arazo askotxo ema-
ten ziela, Oiartzun eta Londres ez
baitira igualak: «Auto hori Lon-
dresko fabrika batean egiten
dute, eta Londres laua da. Oiar-
tzunek, aldiz, malda gora eta mal-
da behera asko ditu, baita abiadu-
ra moteltzeko plataformatxoak
ere. Guretzat errusiar mendiak
bezalakoak dira, eta hainbat ma-
txura handi izan ditu taxiak».
Ibilgailua ordeztera behartuta
zeudenez, aurrerapauso bat ema-
tea erabaki zuten: auto elektrikoa
izatekoa. Mugikortasun iraunko-
rraren bidean hobekuntzak egi-
teko lehen urratsa dela esan du
Eneritz Arbelaitz Oiartzungo al-
kateorde eta Ingurumen zinego-
tziak. Hiru faktore aipatu ditu Ar-
belaitzek aurrerapauso gisa.
Batetik, garraio publikoa bultza-
tzearena: bidaia bakoitzak 50
zentimo balio du, eta egunean be-
deratzi aldiz lotzen du Elizalde
beste auzoekin; bidaia gehienak
goizetan dira. Bigarren faktorea
da kontsumoan aurreztea; gasoi-
lean, egunero, 18 euro gastatzen
ziren, eta, orain 1,10 euro. Azke-
nik —eta aurrekoarekin lotuta—,
kontsumo aurrezpena energia
berriztagarriekin egitea zuten
helburu. «Nahiz eta zerbitzu txiki
bat izan, txikitik ere has daitekee-
la uste dugu», zehaztu du.
Oiartzungo zerbitzuak, «txi-
kia» izan arren, lortu du bere
oihartzuna. Joan den astean,
Irungo Ficoban, Go MobilityEu-
ropa Hegoaldeko mugikortasun
iraunkorraren azokara gonbidatu
zituzten Arbelaitz eta Elizasu,
Oiartzungo taxibus zerbitzuaren
berri eman zezaten. «Go Mobility
kongresuan, hiri handien mugi-
kortasun ereduak eta esperien-
tziak azaldu zituzten. Gu deitu
gintuzten esplikatzeko ibilgailu
elektrikoek landa eremurako ere
balio dutela, ez duela zertan auto-
bus elektriko oso moderno bat
izan», esan du Arbelaitzek.
Autonomia sustatuZerbitzua jasotzen duten hiru au-
zoetan oiartzuarren %12,9 bizi
dira. Udalerri sakabanatua denez,
herritar guztiei aukera eman nahi
diete mugitzeko. Arbelaitz:
«Haurrek eta helduek beren au-
tonomia propioa izatea nahi
dugu. Auzo horietan, bada jendea
auzogunetik bertatik urrun bizi
dena, baserrietan. Herritar horiek
autoa hartzen dute, eta, autoa
hartuta, plazaraino etortzen dira.
Taxibusarekin, auzogunean eta
inguruan bizi diren horiei aukera
bat eman nahi diegu».
Zerbitzuak egunean, batez bes-
te, 23-27 erabiltzaile izaten ditu;
hilean, 500 inguru. Ia huskeria da
beste auzoak lotzen dituen Xorro-
la autobusarekin konparatuta:
73.371 erabiltzaile izan zituen iaz.
Horrek, Arbelaitzen iritziz, ez du
esan nahi Xorrola garrantzitsua-
goa denik. «Taxibusaren erabil-
tzaileek balorazio oso ona egiten
dute, arnasa pixka bat ematen
dielako eta ez dutelako beste ino-
renganako menpekotasunik».
Zerbitzuarekin ez ezik, erabil-
tzaileak pozik daude ibilgailu be-
rriarekin ere. Hala ziurtatu du Eli-
zasuk: «Autoak beste tankera bat
dauka, eta suabe-suabe doala
esaten digute, beste gauza bat
dela han bidaiatzea». Taxilariak
ere pozik daude auto berriarekin:
kontsumoa txikiagoa da. «Ho-
rretan, pixka bat aitzindariak
gara», esan du Elizasuk.
Bi hilabete pasatu dira estreina-
tu zutenetik, eta oraingoz ongi
doala dio Elizasuk, batez ere erre-
pidean. Hori bai, Oiartzungo taxi
geltokira iristean arazoak dituzte,
oinezkoentzako kale batean bai-
tago: «Motorrak ez du soinurik
egiten, eta poliki-poliki joaten
gara, sustorik ez emateko. Kon-
pontzeko, bozina bat jarri behar-
ko diogu».
Oiartzungo taxibusak dozena erdi urte daramaherriko landa eremuko hiru auzori zerbitzuaematen. Ibilgailu elektrikoaren erabilerarekin,beste aurrerapauso bat eman du.
Landa eremura,kutsatu gabe
Eneritz Arbelaitz alkateordea eta Koldo Elizasu taxilaria, taxibus elektrikoaren aurrean. GOIATZ LABANDIBAR
‘Go Mobility’-tik deitugintuzten esplikatzekoibilgailu elektrikoeklanda eremurako erebalio dutela»Eneritz ArbelaitzOiartzungo alkateordea
«Auto berriak bestetankera bat dauka, eta suabe-suabe joatendela esaten digute,beste gauza bat dela»Koldo ElizasuOiartzungo Taxilarien Elkartea
‘‘
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7aGaiak
Kerman Garralda Zubimendi
Neguko solstizioa dela,
negua hasten dela,
Gabonak direla...
abenduak badu mis-
tika berezi bat. Amaiera da, baina
hasiera ere bai. Urteak aurrera
egin ahala, iraganeko mitologia
eta antzinako sinesmenak atzean
gelditzen ari dira, baina, garai ba-
teko kontuak puri–purian man-
tentzen dira Ataunen. «Herriko
gazteak gainerakoekin alderatuz
gero, nabarmena da gaiari buruz
jakinduria handiagoa dutela»,
azpimarratu du Jon Aizpurua
Jentilbaratza Kultur Elkarteko ki-
deak. Mitologiaren eta garai bate-
ko sinesmenen transmisioari
eusteko lan eskerga egiten du el-
karteak urte osoan.
«Ataunek betidanik izan du
harreman estua ipuin, kondaira,
mito zahar askorekin. Kobazulo-
ak ere asko dira inguruko men-
dietan, eta horietan izaki mitolo-
gikoak bizi zirelako sinesmena
indartsu heldu da guganaino, be-
launaldiz belaunaldiko transmi-
sioari esker», azaldu du Aizpu-
ruak. «Herriko baserrietan aito-
na-amonek bilobei kontatzen
zizkieten istorioetan presente ze-
goen gai bat zen». Hari hori eten
ez zedin, hainbat herritar elkartu
ziren, 37 urte atzera.
Beste ekintza askoren artean,
Olentzeroren etorrera antolatzen
dute abenduaren 23an, Barandia-
ran fundazioarekin batera. «Li-
zarrustiko parketxean egiten dio-
gu ongietorria. Umeek irrika
handiz bizi izaten duten eguna
da, eta giro berezia sortzen da.
Oso polita izaten da». Aurretik,
txango bat egiten dute garai bate-
ko kontu zaharrak eta pertso-
naiak ezagutuz, eta Olentzeroren
etorrera izaten da errematea.
«Ataunen Olentzerok ez du tra-
dizio handirik, baina Gabonak
beti ospatu izan dira. Taldeak as-
palditik irteten dira kantuan, ba-
serriz baserri, gabon eskean.
Egun bereziak dira denontzat, eta
eusten zaie ohitura zaharrei».
Aizpuruak onartu du ohitura
zaharrak berritzen badira ere,
Gabonak asko aldatu direla garai
batetik ona. «Iraganean bizitzari,
heriotzari edota munduari bu-
ruzko sinesmenak askoz errotua-
goak zeuden, eta bene–benetan
bizi zituzten festak. Fededunen-
tzat ere egun bereziak ziren.
Orain, familia giroko festak
bihurtu dira gehiago». Eta gaine-
ratu du: «Tradizioa transmititu
da, eta ohitura batzuk hortxe
mantentzen dira, nahiz eta asko
antzerki bilakatu den».
Aldaketa ulergarria da Jentilba-
ratza Kultur Elkarteko kidearen-
tzat. «Zientziari esker, gure ingu-
rua hobeto ezagutzen dugu, eta ez
ditugu behar garai bateko ipuin
harrigarri edo izaki beldurga-
rriak. Mundu ikuskera hori za-
puztu egin du zientziak», esan du
Aizpuruak. Eta beraiek ez daude
zientziaren aurrerapenen kontra,
baina ez dute nahi arbasoen
mundu ikuskera ahazterik. «Or-
bela haizeak eramaten duen be-
zala joango dira garai bateko si-
nesmenak, eta, orduan, oinarri-
rik gabe geratuko gara. Beste kul-
turetatik datozen ohiturak har-
tzen ari gara, eta hemengoa izan
denari eustea guri dagokigu».
Jentilen EtorreraJentilbaratza Kultur Elkartearen
ibilbidea 1981. urtean hasi zen;
Jentilen Etorrera irudikatu zuten
orduan. «Hastapenetan, oso eki-
taldi xumea zen. Jentilak mendi-
tik behera herrira etortzen ziren,
eta kristauek ongietorria egiten
zieten. Alkateak eta apaizak be-
raien sermoia egin ostean, denon
arteko dantzaldi batekin amai-
tzen genuen gaua». Aizpuruak
azaldu duenez, lehen ekitaldi
hartatik izan da arrakastatsua
jentilen jaitsiera, herrian mitolo-
gia bizi-bizi duten seinale.
Urtez urtez handituz eta hobe-
tuz joan da Jentilen Etorrera, kul-
tur elkartearen ekintza nagusi bi-
lakatu arte. «1991n antzerkia
gehitu genion ikuskizunari. Hau
da, jentilen etorrera baliatuta,
ipuin edo mito zahar bat antzez-
ten dute urtero herritarrek». Jau-
zi horrek, baina, esfortzu handia-
goa eskatzen zien antolatzaileei.
«1995ean, ikuskizuna kiroldegi-
ra lekualdatu genuen. Kalean egi-
teko baino erosoagoa zen, berezi-
ki soinu eta argiztapen aldetik.
Gainera, arropa bereziak egiten
hasi ginen, gidoiak idazten eta
lantzen... Ikuskizuna geroz eta
handiagoa zen, baina lana ere ge-
roz eta gehiago pilatzen zitzai-
gun».
2005. urtetik hona bi urtez
behin jaisten dira jentilak Atau-
nera. «25. edizioa egitean erabaki
genuen lan zama arintzea. Hale-
re, Jentilbaratza Kultur Elkarteak
beste hainbat ekintaldi ere anto-
latzen ditu, eta beti izaten da zere-
gina». Esaterako, gau ibilaldi mi-
tologikoa antolatzen dute uztaile-
an. «Jentilen Etorrerak Ataundik
kanpo ere arrakasta handia izan
du azken urteetan, eta eskaintza
zabaltzeko asmoz antolatzen
dugu ibilaldia».
Era berean, Ohitura Zaharren
Eguna ere antolatzen dute Jenti-
len Etorrerarekin txandakatuz.
«Ohitura Zaharren Eguna garai
bateko lanbide eta bizibideei kei-
nu bat da. Gure aurrekoei erres-
petuz eta begirunez gugatik egin
dutena eskertzeko modu bat. Ira-
gana ahaztu gabe gaurkoei garai
hura gogorarazteko eta ezagutze-
ko modu bat».
Jentilbaratza Ataungo kultur elkarteak urteak daramatza mitologiareneta iraganeko sinesmenen inguruan lanean. Sinesmen horiek pisuagaltzen ari direla, baina gure izaeraren oinarria direla diote.
Orbelak estal ez ditzan
Tartalo, iazko Jentilen Etorreran. JENTILBARATZA KULTUR ELKARTEA
Tradizioa transmititu da,eta ohitura batzukhortxe mantentzen dira,nahiz eta asko antzerkibilakatu den»Jon AizpuruaJentilbaratza Kultur Elkarteko kidea
‘‘
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7a Gaiak
Aitziber Arzallus
Urrats txikiak egi-
nez, helburu han-
diak lortzen ari dira
Orioko Berdin-
Berdinak kirol el-
karteko kideak. Sei urte dira
elkartea sortu zutela, arauz kan-
poko funtzionaltasuna duten he-
rritarren premiei erantzuteko as-
moarekin. «Ikusi zuten aniztasun
funtzionala edo behar bereziak di-
tuzten pertsonek igeriketa eta
beste hainbat kirol egiteko aukera
egokirik ez zeukatela Orion, eta
antolamendu egokirik ere ez ze-
goela herrian; gutxienez Zarau-
tzera jo beharra zeukatela zerbait
egin nahi bazuten», dio Miren
Salsamendi elkarteko presidente-
ak. Horregatik sortu zuten Ber-
din-Berdinak. Baina elkartea ez
dute osatzen aniztasun funtziona-
la duten kideek bakarrik, «inklu-
sioa» baitute helburu. Eta, Salsa-
mendiren arabera, ez dute jorra-
tzen edozein modutan: «Guk
egiten duguna da alderantzizko
inklusioa. Taldea sortu zen anizta-
sun funtzionala edo behar bere-
ziak dituzten gaztetxoentzat, eta,
pixkanaka, sartzen joan dira ino-
lako urritasunik ez duten gazteak.
Hori da gure aberastasuna».
Hasieran, igeriketa bakarrik
lantzen zuten, baina, urteekin, ki-
rol aukera zabalduz joan dira. Aur-
ten, batik bat, igeriketa eta arraun-
keta ari dira lantzen. «Eskaintza
aldatzen doa, beharren arabera.
Beste urte batzuetan, pilotako tal-
dea ere atera izan dugu; aurten, ez,
jenderik ez zegoelako». Baina, be-
rrikuntza gisa, aukeran badute
beste jarduera bat: adinekoentza-
ko ariketa fisikoa. «Orain arte,
gaztetxoekin bakarrik aritzen gi-
nen, baina erabaki dugu adinekoei
ere aukera ematea. Haiekin jardu-
ten gara bai igerilekuan eta bai le-
horrean; patologiaren bat dute-
nak edo Osakidetzatik gugana bi-
deratu dituztenak dabiltza gure-
kin, gaixotasunen bat izan ondo-
ren komeni zaielako kirola egitea
errehabilitatzeko. Dagoeneko sei
bat lagun baditugu taldean». Ho-
rietaz gain, laugarren urtez, Sor-
mena eta Mugimendua ikastaroa
antolatu dute Haur Hezkuntzako
4. eta 5. mailako umeentzat.
Herriko elkarteekin eta era-
kundeekin harreman estua du
Berdin-Berdinak elkarteak, haien
laguntza ezinbestekoa duelako
jarduerak aurrera eramateko.
Esate baterako, hitzarmenak di-
tuzte Orio Arraunketa Elkarteare-
kin eta Donostiako Ur Kirolak-
ekin. «Arraunketa eskolan Gi-
puzkoa osoko gazteak dauzkagu
eta, hitzarmen horiei esker, aste
barruan, Donostia aldeko gazteek
Ur Kirolak-en entrenatzen dute
eta Orio, Zarautz eta Aiakoek, he-
men, Orion. Gero, larunbatero,
talde osoa Orion biltzen da, he-
mengo arraun elkarteak azpiegi-
tura eta baliabideak badituelako
guztiak hartzeko».
Orioko Surf taldearekin elkar-
lanean ere antolatzen dituzte
ekintzak. «Duela hiru urte herri-
ko Surf elkarteak egun bat eskaini
zigun, eta urteroko jarduera
bihurtu da jada. Aurten, irailean
egin genuen, eta herriko 50 bo-
luntario etorri ziren: aurreko urte-
etakoak eta berriak. Batzuk, leho-
rrean aritu ziren tortillak eta ogi-
tartekoak prestatzen; eta besteak,
uretan. Egun biribila izan zen».
Orioko Udalaren laguntza ere
elkartearentzat ezinbestekoa dela
adierazi du Salsamendik. «Elkar-
teko kideek kuotak ordaintzen di-
tuzte, baina horrekin ez du ematen
begirale profesionalen nominak
ordaintzeko. Horretarako, ezin-
bestekoa dugu Orioko Udalak
ematen digun diru laguntza». Izan
ere, boluntarioak bai, baina langile
profesionalak ere badituzte elkar-
tean. «Gaur egun, 30 bat lagun
gaude elkartean. Zuzendaritzan
hiru gaude, hirurak ere gurasoak
eta boluntarioak, baina begiraleak
kontratatu egiten ditugu, uste du-
gulako garrantzitsua dela profe-
sional prestakuntzadunak izatea
behar bereziak dituzten haurrekin
ariko direnak. Horregatik, begira-
leak nominapean ditugu, kontra-
tatuta». Igeriketan eta
helduekin hiru begirale
aritzen dira; eta arraune-
an, entrenatzaile bolun-
tario bat eta bi begirale
profesional. Horien la-
guntzaile, Soin Hezkun-
tza ikasten ari den gazte
bat eta TAFYD ikasten ari
den beste bat dituzte,
praktikak egiten. «Eta,
gero, gurasoak gaude, la-
guntzeko prest beti».
Elkarteko kide batzuk,
txapelketetan lehiatzeko
prestatzen dira; beste ba-
tzuk entrenatu bakarrik egiten
dira. Aurten, baina, «sekulako
abentura» izan dutela kontatu du
Salsamendik, Espainiako Arraun-
keta Txapelketan, Sevillan. «Gau-
za da, kirol egokituaren esparrua
araututa dagoela, baina kirol in-
klusiboarena ez, eta gu hor sar-
tzen gara, inklusiboan, txalupa
berean aniztasun funtzionala du-
tenak eta ezer ez daukatenak ba-
tera joaten direlako». Kadete
mailako mutiletan zortziko bat
atera, eta txapelketan parte har-
tzea pentsatu zuten, lehendabizi-
ko aldiz.
Besteentzat eredu«Speaker-ak ez zekien ezer, eta
mikrofonotik ari zen esaten Orio-
ko txalupan zerbait gertatzen zela,
azkenak zihoazelako». Norbaitek
esan zion arte txalupan zihoazela
ume itsu bat eta beste hiru autis-
moarekin. «Hori jakin zutenean,
erabateko jarrera aldaketa egon
zen. Ikustekoa izan zen oriotarrei
emaniko txalo zaparrada; heroiak
izan ziren. Harrezkero, Sevillatik
deitu digute kontatuz han ere txa-
lupa inklusibo bat osatu dutela, eta
Galizia aldean ere horretan ari di-
ra. Lau bat zortziko osatuko bagi-
na, datorren urtean geure artean
zerbait egiteko moduan izango gi-
nateke». Marea Urdina dinami-
karen sustatzaileak ere Berdin-
Berdinak elkartekoekin harrema-
netan jarri dira, Azpeitia aldean
antzeko egitasmoren bat martxan
jartzea aztertzen ari direlako.
Lehiatu ala ez, irabazi ala galdu,
Salsamendi «oso pozik» dago
orain arteko lorpenekin: «Gure
helburua zen Berdin-Berdinak
herrian ikusaraztea, eta nik uste
dut hein batean lortu dugula, eza-
gutzen gaituztela. Gure txikian,
lanean jarraituko dugu, ekital-
diak antolatzen, ikusarazten eta
ikasten».
Arauz kanpoko funtzionaltasuna duten gazteen kirol premiak betetzeko sortu zutenOrioko Berdin-Berdinak elkartea. Gaur, urritasunik ez duten gazteekin ere aritzen dira.
Kirola, inklusiorako bitarteko
Hirugarren urtez jarraian, surf inklusiboko saioa egin dute Orion, Berdin-Berdinak elkarteak eta herriko surf taldeak antolatuta. BERDIN-BERDINAK KIROL ELKARTEA
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7aGaiak
Taldea sortu zen aniztasunfuntzionala duten gazteentzat,eta, pixkanaka, joan dira sartzen urritasunik ez dutenak»
«Garrantzitsua da beharberezidun haurrekin arikodirenak prestakuntzadunprofesionalak izatea»Miren SalsamendiBerdin-Berdinak kirol elkarteko presidentea
‘‘
Eider Goenaga Lizaso Donostia
Txotx egitearena ez
da betidanik dato-
rren ohitura bat.
Garai batean, beste
modu batera joka-
tzen zuten sagardo ekoizleek, eta,
2014. urtean, garai bateko ohitura
zahar hori berpizteko ahalegine-
an, Gipuzkoako Sagardogileen
Elkarteak Sagardo Apurua jarri
zuen martxan. Bosgarren ekital-
dia da aurtengoa. Atzo hasi zen,
eta igande eguerdira bitartean
iraungo du.
Olatz Mitxelena Gipuzkoako
Sagardogileen Elkartearen Sagar-
doa Route-eko koordinatzaileak
sagardo apurua zer zen eta nola
egiten zuten azaldu du: «Txotx
garaia oraindik existitzen ez ze-
nean, sagardo apurua egiten zu-
ten etxeetan. Etxean sagardoa
ekoizten zutenek egun batean
etxera gonbidatzen zituzten bere
ingurukoak, bere bezeroak eta,
oro har, bere sagardoa kontsumi-
tuko zuen jendea». Sagardo be-
rria dastatzen zuten etxean, eta
abenduan izaten zen, Eguberrien
inguruan betiere.
Sagardo Apurua egiteko data,
beraz, nahiko argi zeukaten ha-
sieratik. Beste kontu bat zen nola
irudikatu garai hartako baserri
bat Donostian. «Baserri dolarea
berreraikitzea eta erreproduzi-
tzea erabaki zen, Igartubeiti base-
rriaren eredua hartuta. Igartubei-
ti da, oraintxe, martxan dagoen
XVI. mendeko dolare baserri ba-
karra». Karpa berezi baten bidez
lortu zuten Igartubeiti Donostia-
ko Bulebarrera eramatea. «Karpa
oso berezia da. Aurreko aldea
dena egurra da, eta baserri itxura
du. Barruan ere baserriaren ele-
mentu guztiak ditu, bere balkoi
jarraituarekin, bere zakuekin...».
Bi giroko baserria da, gainera.
Alde zaharra edo tradizionala eta
alde berria edo modernoa uztar-
tzen ditu. «Zaharra ilunagoa da,
eta berria, berriz, erabat gardena
da», dio Mitxelenak.
Sagardo Apurua Donostian
egitea erabaki zuten. «Eta zerga-
tik Donostian? Bueno, bada,
Donostian, Alde Zaharrean baka-
rrik, ehun sagardotegi baino
gehiago zeudelako garai bate-
an». Sagardotegi haiek ez ziren
egungo sagardotegien antzeko-
ak. Tabernak ziren, euren upate-
gia izaten zuten, baina ez ziren
ekoizleak. «Dolare baserriak
ziren ekoizleak, fabrikak, eta
horregatik zeuden Donostia
inguruan sagardoa ekoizten
zuten hainbeste eta hainbeste
baserri: Aieten, Altzan, Loiolan,
Intxaurrondon, Astigarragan...
Saiatzen ziren baserri horiek hiri-
bildutik ez oso urruti jartzen,
baina, era berean, sagastien
ondoan egon behar zuten».
Sagardoaren hiriburuSagardo ekoizleek Donostiara
jaisten zuten euren produktua,
Donostia baitzen sagardoaren
salerosketa gune nagusia. «Bi
arrazoi nagusi zeuden hori horre-
la izateko: batetik, Urumea ibaia,
eta produktuak jaisteko errazta-
suna; bestetik, itsasoa, gero
sagardoa zabaltzeko erabiltzen
zutena». Sagardo Apurua egite-
ko Donostia aukeratzeak, beraz,
bazuen bere arrazoia. Mitxelena-
ren arabera, Donostia «sagardo-
aren hiriburua» izan zen aspal-
dian, eta lau egunez berriro ere
lehengora itzultzea da euren hel-
burua.
Sagardo Apuruak, ordea, «jana
eta edana baino gehiago» izan
nahi du: «Jana eta edana badago,
noski, baina eskaintza zabalagoa
da, kultura ere bada. Gure helbu-
rua beti izan da produktua plaza-
ratzea, baina plazaratzen dugu
agertoki oso landu eta zainduare-
kin. Sagardoa da produktua, bai-
na guk produktuaren kontakizun
osoa egiten dugu, testuinguruan
jartzen dugu. Horregatik sortu
genuen Sagardoa Route kon-
tzeptua; sagardoa aintzat hartu,
eta gure jatorrira bidaiatzea da
helburua». Olatz Mitxelenaren
esanetan, eszenifikazio hori eu-
ren jarduera guztietan —Donos-
tiako Sagardo Eguna, Ordiziko
Sagardo Eguna, sagardo txapel-
keta...— zaintzen dute, baina Sa-
gardo Apuruan bereziki zaintzen
dute. «Urtea biribiltzeko jardue-
ra da guretzat Sagardo Apurua».
Atzo hasi eta igande eguerdira bitartean iraungo du Sagardo Apuruak. Sagardoareninguruko ohitura zaharrak berreskuratzeko ariketa 2014tik egiten dute Donostian.
Sagardoa bere testuinguruan
Iazko Sagardo Apuruaren inaugurazio ekitaldia. GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEA
EGITARAUA
Atzo eman zitzaion hasiera Sagar-
do Apuruari, Donostian, baina
beste hiru egun gelditzen dira sa-
gardoaz eta sagardoaren inguru-
ko jarduerez gozatzeko.
Gaur
11:30. V. Sagardo Apurua Pintxo
Txapelketa.
12:00. Pintxo txapelketa herrikoia.
12:30. V. Sagardo Apurua Pintxo
Txapelketaren sari banaketa
18:00. V. Sagardo Apurua Sagar-
do Cocktail lehiaketa.
20:00. Bertso dasta musikatua
Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta
Imanol Kamio bertsolarien esku-
tik. 8 euro.
12:00etatik 18:00etara. Albaola-
ren ontzigintza erakustaldia. Aro-
tzek, egurrezko tornu batekin, San
Juan baleontziaren txirrikak landu-
ko dituzte.
Bihar
10:30. Zazpi Lurraldeen 2018 uzta-
ren aurkezpena.
11:00. Museo Enogastronomiko-
en sarearen eskutik, tailerrak ume-
entzat.
14:30. Bazkari Gidatua KM0. Toki-
ko bertako produktuez egindako
otordua, Euskal Herriko zazpi lu-
rraldeetako sagardo eta deriba-
tuekin uztartuta.
18:00. Estanga anai-arrebekin,
erromeria.
Igandea
12:00. Herri kirol saioa. Aitzol Atu-
txa eta Irati Astondoa ariko dira,
aizkoran; eta Joseba Ostolaza eta
Udane Ostolaza aita-alabak, harria
jasotzen.
12:45. Dastatze gidatua, Mikel Ga-
raizabal enologo-sumillerrarekin.
4 euro
13:30. Dastatze gidatua, Mikel Ga-
raizabal enologo-sumillerrarekin.
4 euro.
14:15 Dastatze gidatua Mikel Ga-
raizabal enologo-sommellierrare-
kin. 4 euro.
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7a Proposamena
Donostian, AldeZaharrean bakarrik,ehun sagardotegi baino gehiago zeudengarai batean»Olatz MitxelenaSagardoa Route-ko koordinatzailea
‘‘
MUSIKA
AIAAristerrazuko erromeria:
Agurtzane eta Jon Elustondo.
bBihar, 18:30ean, Andatza auzoan.
ARRASATENazioarteko Akordeoi
Lehiaketa.
b Igandera arte, 08:30etik
20:00etara, Amaia antzokian,
Kulturaten eta Arizmendi ikastolan.
ARRASATENeza Torkar
eta Maria Zubimendi.
bGaur, 20:00etan, Kulturaten.
ARRASATEEskean Kristo.
bOstegunean, 22:00etan,
gaztetxean.
AZPEITIAZizel eta Abereh.
bGaur, 22:30ean, gaztetxean.
AZPEITIAToundra eta Ro.
bBihar, 23:00etan, Sanagustin
kulturgunean.
DONOSTIAThe Model Rockets.
bGaur, 19:30ean, Tabakaleran.
DONOSTIADelorean x Laboa.
bGaur, 21:30ean, Dabadaban.
DONOSTIAAxel Casas DJ.
bGaur, 23:30ean, Covent Gardenen.
DONOSTIAZartako-K,
Rude Riddim Soinu Sistema
eta Galtzagorriak.
bBihar, 19:00etan, Dokan.
DONOSTIACarolina Durante
eta Las Ligas Menores.
bBihar, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIANazira, Ope Loeb
eta Eddie Mae.
bBihar, 23:59an, Dabadaban.
DONOSTIAUdal Txistulari Taldea.
b Igandean, 12:15ean, Konstituzio
plazan.
DONOSTIAJoseba Tapia: Vint anys.
b Igandean, 19:00etan,
Viktorioa Eugenia antzokian.
DONOSTIAThe Chicago Mass
Choir: Connecting Souls.
bAsteartean, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIADonostiaeskola
Big Band eta Gonbidatuak.
bOstegunean, 19:30ean,
Antzoki Zaharrean.
DONOSTIADonostiako Orfeoia:
Lagun eta bazkideentzako
kontzertua.
bOstegunean, 20:00etan,
Kursaalean.
ELGETAAlai abesbatza.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Espaloia kafe antzokian.
HERNANIAlboka: Lurra, ur, haize.
bOstegunean, 20:00etan, Biteri
kultur etxean.
IRUNUnited Reggae Sounds:
Black Omolo, Bit Sound,
Jah Inity Sound eta gonbidatuak.
bBihar, 22:00etan, Tunk aretoan.
IRUNSigma Project & Cecilia
Berkovitx: West winds.
b Igandean, 19:00etan, Amaia
kultur zentroan.
IRUNMindcrime eta
Till Death Do Us Part.
bAsteartean, 20:00etan,
Tunk aretoan.
IRUNMusika Eskolako Abesbatza
eta Irungo Kontserbatorioko
Akordeoi Orkestra.
bOstegunean, 19:30ean, Amaia
kultur zentroan.
ORIOLehian.
bGaur, 23:30ean, plazan.
ORIOLuhartz.
bBihar, 23:00etan, plazan.
VILLABONA-AMASAStarlus
eta DJ Sorpresa.
bBihar, 23:30ean, gaztetxean.
ZARAUTZ Juan Luis Castañedo,
Alvaro Torres eta Eric Surmenian:
Lagunartean Jazz.
bGaur, 23:00etan, Marina Txiki
tabernan.
ZUMAIAXVII. Klarinete Maratoia.
bDatorren asteazkenetik igandera,
09:00etatik 21:00etara, Ubillos
jauregian, Komentuan, Alondegian
eta Zumaiena ikastetxean.
ANTZERKIA
ARRASATEBehibi’s Teatro:
Murren bidaia.
bOstegunean, 18:00etan,
Kulturaten.
BEASAINGlu Glu: Go!azen 5.0.
bGaur, 12:00etan eta 18:30ean,
Usurbe antzokian.
DONOSTIABeatriz Rico:
Antes muerta que convicta.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
Antzoki Zaharrean.
DONOSTIAMarga Altolagirre
Laborategia: We Are Alive
performancea.
bBihar eta etzi, 17:30ean,
San Martin azokan.
DONOSTIACantajuego:
Yo tengo derecho a jugar.
b Igandean, 12:30ean eta
17:00etan, Kursaalean.
DONOSTIAAtx Teatroa: Tomiris.
bAsteazkenean eta ostegunean,
20:00etan, Viktoria Eugenia
antzokian.
EIBARTanttaka: Izoztutako
haizea bezala.
bGaur, 20:30ean, Koliseoan.
ELGETAOroimenak: La fiesta
de la Madonna.
bAsteartean, 17:30ean, Espaloia
kafe antzokian.
VILLABONA-AMASATxalo:
Mendi tontorrean.
b Igandean, 17:00etan,
Gurea antzokian.
ZUMARRAGAZanguango:
Esto no me lo esperaba.
bGaur, 22:30ean, Zalai Ariztin.
DANTZA
ELGETAHerrixa Dantzan:
Escamot Catala.
bGaur, 20:00etan, Espaloia
kafe antzokian.
OIARTZUNAsier eta Marion:
Tango dantzaldia.
bGaur, 21:00etan, Pagoan.
Arrasate b Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa
Hauspoa, mende laurdenaren osteanIaz bete zituen 25 urte Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi Lehiaketak, eta, atzodanik igandera arte, martxan
da mende laurdenaren osteko ekitaldia. Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak erakundeen laguntzaz
antolatzen duen jaialdiak mundu osoko bakarlariak biltzen ditu Arrasateko aretoetan. Maria Zubimendi izan
zen iazko garailea —argazkian—, eta gaur ariko da Neza Torkarrekin, 20:00etan, Kulturate aretoan. HITZA
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7aAgenda
ORIOWM Dantza Eskola:
Urban Style emanaldia.
bBihar, 12:00etan, plazan.
ZARAUTZEscamot Catala: Ball Folk.
bBihar, 19:00etan, Musika plazan.
BERTSOLARITZA
DONOSTIAV. Sagardo Apurua.
Sagardo kata musikatua:
Unai Agirre eta Aitor Mendiluze.
bGaur, 19:00etan, Bulebarreko
karpan.
DONOSTIAAdin Adin:
Andoni Egaña eta Ane Labaka.
bOstegunean, 17:30ean, Zorroaga
egoitzan.
ERRENTERIAZapirain Anaiak
eta Ibon Zabala bertso-paper
lehiaketak. Sari banaketa.
bBihar, 12:00etan, Niessen
kulturgunean.
ERRENTERIAXenpelar Sariko
finala: Eli Pagola.
b Igandean, 17:00etan, Niessen
kulturgunean.
IRUNKabigorriko Bertso Gauak:
Maider Arregi, Nerea Elustondo,
Jon Martin, Iñigo Ugarte eta
Andoni Zelaia.
bOstegunean, 19:30ean, Kabigorri
Ateneoan.
ZESTOAAdin Adin: Amaia Agirre
eta Sebastian Lizaso.
bAsteartean, 11:00etan, San Juan
egoitzan.
HITZALDIAK
ARRASATE Javier de Isusi: Baleak ikusi ditut.
bOstegunean, 18:15ean,
Kulturaten.
BERGARA Juanjo Alvarez:
Nuevo estatus vasco y ponencia
de autogobierno.
bAstelehenean, 10:00etan,
Seminarixoan.
BERGARAAlberto Santana:
Historia de los labradores y
caseríos de Bergara.
bOstegunean, 19:00etan, Irizar
jauregian.
DONOSTIACarlos Martin Beristain:
Cómo avanzar en justicia y convi-
vencia tras graves vulneraciones
de los derechos humanos.
bAsteartean, 19:00etan,
San Telmo museoan.
DONOSTIA Juan Luis Arsuaga:
Climas, ecosistemas y evoución
humana.
bAsteazkenean, 19:00etan,
San Telmo museoan.
DONOSTIAMaider Jerico Zelaia:
Cómo vivo mi cuerpo.
bOstegunean, 17:30ean,
Intxaurrondo kultur etxean.
DONOSTIA Jesus Altuna:
El león de Arrikrutz.
bOstegunean, 18:00etan,
San Telmo museoan.
DONOSTIAAndreas Wutz:
El animal coexistente.
bOstegunean, 19:00etan,
San Telmo museoan.
OÑATI Igor Tome: Internet eta teknologia digitalen eragina
gure pentsamenduan: subjektu
garaikidea garatzen.
bOstegunean, 18:30ean, Antixena
gaztetxean.
PASAIAAldura eta Arraztalo elkar-
teak: Gaixotasun mentalak dituz-
ten pertsonen gizarte beharrak eta
arreta ikerketaren aurkezpena.
bAsteartean, 09:00etatik aurrera,
Juanba Berasategi aretoan.
Zumarraga b Santa Lutzi azoka
Nekazarien eta abeltzainen bilguneaDatorren asteazkenean, Arabako Errioxako ardo azoka eta dastatzea izango dira Zumarragan, eta ostegunean,
abenduaren 13an ohi denez, Santa Lutzi azoka. Abere feria eta sariketa, errezil sagar, fruta eta barazki sariketak,
nekazaritzako tresnen feria... Egun osoan, gainera, txistulari, dultzainero eta trikitilarien kalejirak izango dira
Urretxu eta Zumarragako kaleetan, eta ohiko herri kirol, pilota eta dema saioak. ANDONI CANELLADA / FOKU
ERAKUSKETAK
ANDOAINArgazki erakusketa:
Andoain Truchuelo Anaien
objektiboan.
bAbenduaren 29ra arte, Bastero
kulturgunean.
DONOSTIASuperheroiak.bGaur eta bihar azken egunak,
Okendo kultur etxean.
DONOSTIA Ilustratzailearen
Txokoa: Iraia Okina.
b Igandera arte, Aiete kultur etxean.
DONOSTIAGurs experiences.bAbenduaren 14ra arte, Okendo
kultur etxean.
DONOSTIABagera: Alde edo alde.
bAbenduaren 28ra arte, Egia kultur
etxean.
DONOSTIADolores Agirrezabala:
Ensoñaciones.
bDatorren urteko urtarrilaren 7ra
arte, Tabakaleran.
DONOSTIAGorka Txillida:
Aurkakotasun osagarriak.
bDatorren urteko urtarrilaren 19ra
arte, Arteko galerian.
DONOSTIAEskola bideak.bDatorren urteko urtarrilaren 31ra
arte, Loiola kultur etxean.
DONOSTIAArrikrutzeko lehoia.bDatorren urteko otsailaren 10era
arte, San Telmo museoan.
DONOSTIAGorputza asmatzen.Biluziak, anatomia, pasioak.
bDatorren urteko otsailaren 17ra
arte, San Telmo museoan.
HONDARRIBIAOlga Beginoren
margolanak.
bGaur azken eguna, Otzazki galerian.
IRUN Jose Gracenea.
bDatorren urteko urtarrilaren 13ra
arte, Menchu Gal aretoan.
OÑATIBeratu 2018ko argazkiak.bDatorren urteko urtarrilaren 13ra
arte, Eltzian.
ZUMARRAGASorayarte:
Munduko emakumeak.
b Igandera arte, Zelai Ariztin.
BESTELAKOAK
DONOSTIAAnder Izagirreren
eskutik, Cansasuelos (o el arte
de escribir con los pies).
bAsteartean, 19:30ean,
Ernest Lluch kultur etxean.
IRUNMaite Arreseren Yogipuinak:
Lotsa.
bAstelehenean, 17:15ean,
udal liburutegian.
ZUMAIAPello Añorga kontalaria:
Negua badator.
bAsteazkenean, 17:30ean,
haur liburutegian.
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7a Agenda
Ane Ubegun Goikoetxea
Donostia
Hiru dimentsioko objektu bat in-primatzeko ez dago zentro espe-zializatu batera joan beharrik:Donostiako Tabakaleran dagoenUbik sorkuntza liburutegian es-kaintzen dute zerbitzu hori, bes-teak beste. Bertan egiten du lanIbai Aizpuruak (Irun, 1985), bideojokoen bitartekariak. Dagoeneko,bi mobilizazio antolatu dituzteUbikeko bitartekariek, lan bal-dintza txarrak salatzeko. Enpre-sarekin eta administrazioarekinbilera egitea lortu zuten astearte-an, baina aurrerapausorik gabelangileen eskakizunetan.Zer eskaintzen du Ubikek?
Ubik oso proiektu berezia da. Ba-tetik, liburutegi arrunt batek es-kain dezakeena eskaintzen du.Bestetik, autonomia erkidegoanerroldatuta daudenek gailu elek-tronikoak mailega ditzakete: ar-gazki kamerak, bideokamerak,eta abar. Zerbitzu guztiak doako-ak dira. Musika instrumentuakere badaude, eta baita bilerak egi-teko areto txikiak ere. Zein da bitartekarien lana?
Bitartekariak goi mailako ikaske-tak ditugun gazte talde bat gara,eta gure lana da etortzen den jen-
deari laguntza eskaintzea. Esate-rako, teknologiako lankideek hi-ru dimentsioko objektuak sortzenirakasten dute, eta baita inprima-tzen ere. Gauza bera egiten da txo-ko guztietan: abesti bat nola gra-batu irakasten dute beste ba-tzuek, nahi duenak argazki ka-mera bat har dezake liburutegitik,eta guk nola erabili irakats die-zaiokegu. Lan baldintza kaskarrak salatu
dituzue. Zein da zuen egoera?
Gure egoera prekario samarra da,egia esan, nahiz eta lana polita deneta gustuko dugun. Lanaldi osozlan egiten ez dugun arren, ordute-gia nahiko itogarria izaten da. Ha-mahiru bitartekari gara taldean,eta 1.000 euro baino gutxiago ira-bazten ditugu. Tabakalera zentrokultural garrantzitsua izanda,nahiko tristea iruditzen zait haindiru gutxi irabaztea.Gainera, asteburuetan ere egi-
ten duzue lan.
Bai. Asteburuak txandaka egitenditugu: larunbatetan, egun osozdago irekia, eta igandetan, lau or-duz. Bederatzi orduz egiten dugulan egun askotan, eta, bederatziordu horiei bazkaltzeko beharizaten dugun ordua gehituz gero,hamar ordu dira denera. Gogorsamarra da horrela.
Zuen inplikazio handia eskatzen
duen lana al da bitartekaritza?
Oro har, saiatzen gara gure ikus-pegia eta jakintza liburutegiraekartzen. Erosketak egin behardirenean, edo zalantzak daude-nean, gure aldetik jartzen saiatzengara, eta maite ditugun gauzakgehitzen dizkiogu liburutegiari.Jendeak pentsatzen du langileguztiak funtzionarioak garela,baina ez da horrela. Gu, adibidez,azpikontratatuak gara; beraz,nahiz eta Donostiako Tabakale-ran egiten dugun lan, Nafarroakoenpresa batek —Sedena SL enpre-sak— kontratatzen gaitu, eta gurehitzarmena estatukoa da.Espainiako hitzarmenak zehaz-
ten duen diru kopurua jasotzen
duzue, beraz.
Hori da. Gure kexarik handienahitzarmen hori da. 2015ean lizita-zioa aurkeztu zenean, Sedenakirabazi zuen, neurri handi batean,hitzarmen hori erabiltzen duela-ko, eta ez Gipuzkoakoa.Zein alde dago Espainiako hi-
tzarmenaren eta Gipuzkoako hi-
tzarmenaren artean?
Aldea oso handia da. Hitzarmenaaldatuz gero, orain lanean igaro-tzen dugun ordu kopuruarekinlanaldi osoa egingo genuke. Ez-berdintasun handia dago ekono-
mikoki. Bestalde, hemezortzi la-gun hasi ginen hasieran, eta, gauregun, hasi ginen horietako laukbaino ez dugu jarraitzen lanean.Gogorra da ilusioz hasi zirenakbehartuta alde egiten ikustea, etaez lana gogoko ez dutelako. 2015ean Tabakalerak izandako
diru murrizketa izan zen kalera-
tzeen arrazoietariko bat?
2015eko azaroaren 16an heme-zortzi lagun sartu ginen, eta, Ubikproiektuan parte hartzeko, aurre-ko lana utzi zuten horietako as-kok, oso proiektu polita iruditzenzitzaielako; handik gutxira, sei la-gun kaleratu zituzten. Udal alda-keta egon zen, eta udal talde be-rriak erabaki zuen dagoenekoonartuta zegoen aurrekontuamurriztea.
Gipuzkoako Batzar Nagusietara
jo duzue laguntza eske.
ELA sindikatuaren eta EH Bildualderdiaren laguntzarekin joanginen Batzar Nagusietara, gureegoera azaltzeko eta irtenbide ba-tzuk jasotzeko asmoz. Erantzunik jaso al duzue?
Bilera bat antolatu dugu SedenaSL eta Tabakalerarekin. Pauso batda, baina ez dakigu hasiera batizango den ala ez. Aspaldi hasi zineten hiruko bile-
ra hori eskatzen.
Duela urtebetetik nahi izan dugubilera hori. Bi lanuzte egin dituguorain arte; ekintza desberdinakantolatu ditugu: mural kolektibo-ak, mahai jokoak, eta abar. Libu-rutegiak eskaintzen duena auzo-kideei erakusten saiatu gara.
«Ubik proiektuan partehartzeko, aurreko lanautzi zuten askok»
Ibai Aizpurua b Ubik sorkuntza liburutegiko bitartekaria
Bitartekarien egoera prekarioa dela dio, eta Tabakalerako liburutegiandituzten ordutegiak «itogarriak» direla. Pozik daude orain arte egindakomobilizazioekin, eta administrazioak neurriak hartzea espero dute.
JON URBE / FOKU
sELKARRIZKETA
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko abenduaren 7a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]