euskadirako lurralde-eredu eusgarri baten aldeko … · basoak eta ur ekosistemak) eta baita...
TRANSCRIPT
-
EUSKADIRAKO LURRALDE-EREDU
EUSGARRI BATEN ALDEKO INDAR-
IDEIAK.
EUSKAL HIRIAREN DISKURTSO
NEOLIBERALARI IHARDESTEA.
IDEAS FUERZA PARA UN MODELO
TERRITORIAL SOSTENIBLE EN
EUSKADI. REPLICA AL DISCURSO
NEOLIBERAL DE EUSKAL HIRIA.
-
1
EUSKADIRAKO LURRALDE-EREDU EUSGARRI BATEN ALDEKO
INDAR-IDEIAK. EUSKAL HIRIAREN DISKURTSO
NEOLIBERALARI IHARDESTEA.
1.- EUSKAL HIRIAREN LURRALDE-EREDUAK UZTEN DUEN AZTARNA
EKOLOGIKOA
1.1.- Euskal Hiriarentzat ez dago aztarna ekologikorik.
1.2.- Lurraldea artifizialtzea
1.3.- Elikagaigintza-mendekotasuna
2.- LURRALDEAREN KOHESIOA
2.1. Definizioa. Euskal Hiria ereduaren desorekak.
2.2. Polizentrismoa “lurralde lehiakorraren” panazea?
2.3. Sistema polinuklearrak porrota "tarteko hirientzat"
3.- LURRALDEAREN GOBERNANTZA SOZIAL ETA EZTABAIDAZKOA
3.1. Hiri-erregimenak eta interes instituzional eta pribatuko koalizioak Eztabaidaren eta
elkarrekiko erabakiaren bidezko demokrazia baterantz nahitaez aldatu beharra
3.2 Koordinazio instituzionalean, subsidiarietatean eta elkarrekikotasunean oinarritutako
gobernantza
4.- LURRALDE ANTOLAMENDUKO ARTEZPIDEETAN POLITIKA SEKTORIALEK
LURRALDE-ANTOLAMENDUARI BURUZ IZAN BEHAR DUTEN KOHERENTZIA
ETA INTEGRAZIOA
-
2
1.- EUSKAL HIRIA. EREDUAREN AZTARNA EKOLOGIKOA
1.1.- Aztarna ekologikorik gabekoa da Euskal Hiria
Zenbat planeta beharko genituzke munduko populazio guztiak (gutxi gora behera 6.100 miloi
biztanle gutxi gora behera) gure bizi maila eramango balu? Galdera honi erantzun nahirik
sortzen da aztarna ekologikoaren ideia.
Zentsu hertsian aztarna ekologikoa, honela defini daiteke: lurralde esparru bat zein
beharrezkoa den bai baliabide ekologikoki emankorrak emateko (laboreak, belardiak,
basoak eta ur ekosistemak) eta baita bizitza eredu zehatz baten bizi den biztanleriak sortzen
dituen hondakinak asimilatzeko, modu iraunkor batean”.
Aztarna ekologikoaren funtsezko helburua bizitza eredu zehatz batek planetan duen eragina
ebaluatzea da, eta ondorioz bere eusgarritasun maila. Beraz, adierazle honekin ondorio
azkarrak lortzen dira. Lehenengoa, gure planetak ezin duela mantendu iparreko herriek (deitu
mendebaldeko herri, herrialde garatu, industrializatu...) daramagun bizitza erritmoa denbora
luzean zehar. Bigarrena, gure bizitza erritmoaren norantza aldatu beharra dugula. Baina,
Euskal Hiriak gure bizimoduak birantolatu edota berregituratu beharrean agenda
neoliberalaren gidalerroak jarraitzen ditu eta Euskal Autonomi Erkidegoaz (EAE) ari denean
“eskualde hiria” dela dio nazioarteko testuinguruan” eta bereziki globalki diharduten
enpresa lehiakorren garrantzia azpimarratzen du; “garapen”, “modernitate”, eta
“aurrerapenarenaren” izenean etengabeko mugikortasuna inposatuaz zeinean zirkulazioa
ekoizpenari nagusitzen zaion eta espazioa zirkulazio horretarako egokitzen den. Hartara,
jarduera ekonomikoaren sektore batek (garraioak eta ekonomia globalak) merkantziak
banatzeko zonalde logistikoen hedapenak hegemonizatzen duen lurralde okupazio bortitza
bultzatzen du. Etorkizunari begira, aglomerazioko eta eskala handiko ekonomiaren alde
egiten du non plataforma logistikoek eta garraiorako azpiegitura berrien eraikitzeak
berebiziko garrantzia hartzen duten. Honen harira, proposaturiko ekimenen artean ondokoak
dauzkagu: Bilboko aieroportua eta Abiadura Handiko Trena lotzeko sistemak, Bilboko
portua merkatal portu moduan eta Foronda portu ziku moduan kontsolidatzea, eta Gasteiz
trenbide sare berriez konektatzea, EAE osoa merkantzien antolaketa gune nagusi bihurtuaz.
Goian aipaturikoak ekonomiaren erabateko liberalizazioari egiten dio men zeinak ekoizpen,
banaketa eta merkaturatzeko jarduera guztiak global bezala ulertzen dituen edota bestela
esanda ohiko ekonomia lokalak apurka-apurka bakoitza bere lurralde esparruan
gainezkatuak direnean, nazio zein nazioarteko estruktura ekonomiko askoz handiagoetan
integratzen dira, merkatu global bakarraren dinamiken aginduetara.
Hain zuzen ere, globalizazioaren dimentsio nagusietako bat harreman ekonomikoak
nazioarteko bihurtzea da, eskala txikiko metaketa guneak gainezka egiten duten neurrian eta
hartueman zabalagoetan sartzen diren heinean zeintzuk askoz ere nahaspilatsuagoak diren;
nahiko adierazgarria da tokiko metaketa guneen gainezka egitea (barne merkatu
nazionalarena), zeinaren eraketa XIX eta XX.mendeetan zehar aurrera eramandako zeregin
nagusietako bat izan zen, batez ere, fordismo garaian (edota “garapenaren” garaian). Horrek
errejio, herrialde eta kontinenteen arteko merkantzia fluxuak nabarmen areagotuko ditu,
produktu eta zerbitzuen hartu-eman etengabean zeinak gero eta kapazitate handiagoko
garraio azpiegitura berrien eratzea dakarren.
-
3
Beraz, produktu globalen distribuzioak bi beharrizan sortzen ditu: batetik fluxuen
zirkulaziorako azpiegitura konplexuak eta bestetik, stocken kudeaketarako, zamaren
zatikapenerako, metatzerako etab. gune espezializatuak. Zentzu honetan azpimarragarria da
gune logistikoek metaketa eta banaketa funtzio soilez haratago doazela beste hainbat funtzio
bere gain hartuaz, besteak beste, herrialde bakoitzeko kontsumo eredu ezberdinetatik
eratorritakoak zeintzuk produktuen paketatzearen edota kontsumitzailearekiko
egokitzapenaren ondorioz instalazio logistiko bereziak eskatzen dituzten. Plataforma
logistiko horien kokapena kontsumo gune nagusien inguruan aurrikusten da, esaterako Bilbo
Handia edota Gasteiz.
1.2. Lurraldearen artifizializazioa
Euskal Hirian proposaturiko lurralde antolaketa ereduak baliabide naturalak (lurra) eta
lurraldea nabarmen xurgatzen ditu; gure lurraldea berez nahiko txikia da (7.234 km2), zeharo
menditsua (udalerrien % 85 “mendiko” herri bezala klasifikatuak daude), oso jendeztatua
(300,1 bizt/ Km-ko); eta porlan eta asfaltoz betea. Udalplan 2010eko datuen arabera euskadin
artifizilizatuta dagoen lur eremua 58.648,77 Ha-takoa da. 2000. urtean datu hori 42.816 Ha-
takoa zen, beraz, bien artean dagoen ezberdintasuna 15.832,77 Ha-takoa da; horrek,
handitzea, % 36,97koa izan dela esan nahi du; 8.743 Ha etxebizitzei, 4.928 Ha industrialde
eta merkatal zentruen eraikitzeari eta 8.815 Ha garraio azpiegitura berriei dagozkielarik.
Euskal Hiriaren diseinuan aritu direnek ezagutzen dituzte datuok euren txostenetan zera
agertzen baita “lurraldearen artifizializazioa larria da gure herrian. Gutxi gora behera EAE-
aren % 7,3a azpiegitura eta gune urbanizatuei dagozkie”, baina ez dute ezer ere proposatzen
hori eragoztako, hare okerrago, euren proposamenek artifizializazio indize handiagoak
dakartzate.
Euskal Hirian proposatzen diren okupazio eta populazio finkapen guneek dakartzaten
lurralde sustengaezintasun arriskuak ereduari dagozkio. Testuan barrena lerro artean
irakurriaz onartzen da goian aipaturikoa: “...eskualde hiriaren eraketaren arriskuak eta garai
berrian kontu handiz begiratu edota zaindu beharrekoak ondokoak dira: hiri sakabanaketa
eta dentsitate bajukoaren arazoak, eta nekazaritza zein landa eremuen okupazio
sistemikoak...”
Baina aipatzen diren arrisku horiek errealitate negatiboak izan dira 1997ko Lurralde
Artezpideak diseinaturiko ereduan. Berriz ere Euskal Hiriaren idazle taldeak ezin ditu
baztertu edo izkutatu ondoko datu objetiboak: “ prozesu honek azalduko du azken hamar
urteotan populazioaren aldaketa nabaririk egon ez arren hiri azalerak zergaitik egin duen
%20an gora. Hazkunde berri hauek metropoliaren inguruan garatu dira eta euskal hirietako
ohiko edifikazio indizeak baino baxuagoak izan dituzte.”
Edonola ere, daukagun Lurralde Artezpideen eredua lurralde kontsumitzaile bortitza dela
egiaztatzeak ez ditu eraman ereduaren ebaluzio kritiko bat egin eta gizarte honen erabilera
eta jardueren (etxebizitzak, ekipamentuak, jarduera ekonomikoak...) birplanteamentu bat
egitera.
Europa osoan zehar hiri sakabanaketa arazo larrienetako bat da zeina higiezinen negozio
batzuen ondorioz sortu den eta ohiko hiri trinkoen sistemari muzin egitea ekarri du, eusgarria
ez den “urban sprawl”aren mesedetan. Europako Ingurumen Agentziak 2006.urtean egindako
txostena irakurtzea ezinbestekoa da zeinaren izenburua “Europako hiri sakabanaketaren
hedapena: jaramonik egin gabeko erronka”. 1997.eko Lurralde Artezpideek landa eremu eta
-
4
kostaldearen urbanizatzearen alde egiten zuten, bigarren etxebizitzak kokatzeko zonalde eta
herri konkretuak proposatuaz. Hurrengo urtean, 1998.ean, premiazko neurrien 5/1998 Legea
onartu zen zeinak Hirigarria ez zen Lurzoruan “Landa-gunearen” figura sortu zuen, hain
zuzen ere etxebizitza bakarreko eraikinak (neo-baserriak) legeztatzeko. 2009. urterako EAE-
an figura horren pean 3.006 Ha kalifikatuta zeuden, berauetatik gehiengoa, 2.571 Ha,
Bizkaian kokatzen delarik (Udalplan 2010. eko datuen arabera).
Euskal Hiria 2011ko dokumentua berriz ere berdinarekin datorkigu, landa guneak
herrialdearentzako etxebizitza gune bezala izendatzearen onurak azalduaz eta horrek
lehiakorrragoak egiten gaituela esanaz.
Euskal Hiriak hirigintza basatiak sortzen dituen arazoak konpondu beharrean horiek
areagotzea proposatzen digu, lurraldea bera finitoa dela ahaztuaz eta gure kasuan, lehen esan
bezala, oso artifizializatua edota urbanizatua. Baina hirigintza basatiaren aurretiazko garaian
baziren jadanik bestelako planteamentu eta ikuspegiak eta horiek gogora ekartzea komeni da.
Horrela, 1975. urtean Bretaña Handian “Land Community Act” deituriko Legea onartu zen,
beronen hitzaurreak Euskal Hiria bezalako lurralde planteamentuak egiten dituztenentzat
“egi deserosoak jasotzen ditu. Land Community Act-ak honela zioen: “Irla honetan
dauzkagun baliabide naturalen artean biderkatu edota handitu ezin daitekeen bakarra lurra
da. Lurraren erabilgarritasuna definituta dago eta finkoa da nahitaez. Herri txiki batean bizi
gara, oso populazio dentsitate altua daukana eta ondorioz lurzoruaren eskaintza ez dago
bakarrik aldez aurretik emana baizik eta oso mugatua da. Beraz, berebiziko garrantzia
dauka lurzoruaren erabilera, gure lurzoruarena, beharrizanen arabera egoki
planifikatzeak.”
Han, hemen bezala, logika neoliberalak errealitate hori albo batera utzi du lurzoruaren
okupazioaren krisia lurraldez gaindiko erretorikez estaliaz (berrikuntza ekosistemak,
lurraldearen bikaintasuna........) Edonola ere, hazkundearen edota hedapenaren mugak hemen
daude, iritsiak zaizkigu, eta horiei erantzun ezak gure lurraldearen mugetaraino eraman gaitu.
Gehiegikeriak eta neurrigabekeriak “Euskal Urbea”-ren eraketa informala suposatzen du.
Egiaztapen hori benetakoa dela ikus dezakegu hainbat herrik beraien herri plangintzetan
euren herri eremu osoa urbanizatu dutelako. Dagoeneko ez zaie birklasifikatzeko
“berdegunerik” geratzen, agortua daukate libre gelditzen zitzaien lurzoru guztia. Adibide
bezala hor dauzkagu, Udalplaneko datuen arabera, ezkerraldean, Sestao eta Portugalete, eta
ibaiaren bestaldean, Getxo eta Leioa.
Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Zatikako Planak darabiltzan lurzoru erabilgarriaren
eredu teknikoak aplikatuz gero inguruko herriak antzeko kolapsoarekin aurkituko lirateke,
izan ere, ez hirigarri bezala kontsideratzen dituen lurzoruak %15eko maldatik gorakoak,
ibaiak uholdeetan har ditzaken lurrak, eta antzekoak dira (geroz eta eremu handiagoa hartzen
duen, Loiuko aireportuak sortzen duen 60 db-tik gorako zaratak hartzen dituen lurzoruak...)
berauetan eraikitzea garestia izango zelako eta arazo tekniko asko ekarriko lituzkeelako.
Gipuzkoako egoera Bizkaikoa bezain kritikoa da. Horrela Debagoieneko Lurralde Zatikako
Planaren zioz egindako diagnostikoak esaten duen moduan herrialde osorako libre edota
eraiki gabe gelditzen den lurzoru kopurua % 5,5a baino gutxiago da. Zehazki Debagoienari
dagokiona % 3,8a da. Horrek esan nahi duena zera da, eskualde horri etorkizuneko
hirigintzarako 788 Ha gelditzen zaizkiola (eta lurzoru horren kopuru handiena, gainera, herri
bakarrean dago: Oñatin).
-
5
Argi dago beraz, etxebizitzen eraikitzea ez datorrela herriko biztanleriaren beharrak asetzera,
baizik eta hiri-espekulazioari erantzuten diola. Horri aurre egiteko beharrekoa da lehendabizi,
herriz-herri, lehenengo etxebizitzen benetako beharrizanaren berri adierazten digun
diagnostiko eguneratu bat izatea. Euskal Hiriako dokumentuek etxebizitzen zenbatze
prozesuaren eguneratze ikerketa lan bat egiten dute, baina edonola ere lehen esandakoaren
ildotik jo beharrean, hau da, herriz herri, dauden etxebizitza kopurua zehaztu, bakoitzean
zenbat jende bizi den adierazo, eta beraietatik zenbat dauden hutsik...zera jasotzen du
“etxebizitza kopuruaren eta erabileraren inguruan darabiltzagun datuak zaharkituak daude.
Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak eta Eustatek eskainitako datuen artean
kontraesan nabariak aurkitu ditugu, eta bigarren etxebizitzari dagokionez irizpide akats
nabariak”.
Euskal Hiriak proposatzen duen etxebizitzetarako ahalmena zenbatzeko irizpidea bi
urratsetan oinarritzen da. Lehenengoan, etxebizitza beharra zehazten da, kontuan hartuaz
lehenengo etxebizitzen beharra, bigarren etxebizitzen eskaria eta aurrekoei loturiko
etxebizitza hutsen aurreikuspena. Bigarrenean, plangintzaren hasierako eperako kalkulaturiko
etxebizitza-ahalmen egokiari (aurreko urratsean aurreikusitakoa) hanpatzeko koefizientea
kalkulatzen zaio.
Beraz ereduak beharrizan maila bera aurreikusten du lehendabiziko etxebizitza, bigarren
mailako etxebizitza eta inbertitzaileek espekulatzeko erosten dituzten etxebizitzetarako
zeintzuk hutsik mantentzen dituzten merkatuaren urritasun eta abaguneetako tentsioekin
jolasteko.
Euskal Hiriak orohar datozen hamar urtetarako aurreikusten duten etxebizitza beharra
98.800-ekoa da,eta hori eskuartean darabiltzan eta eskeintzen dizkigun datuak oso kalitate
baxukoak direla onartuta (bigarren etxebizitza eta etxebizitza hutsei dagozkienak). Baina
hanpatze koefizientea erabilita EAE-rako gehiengoz 238.000 etxebizitza zenbatzen dituzte.
Hanpatze koefizientea hautazkoa edota diskrezionala da nahiz eta ekuazio zientifiko baten
gisara aurkeztu eta bere bitartez “beharrezkoaren” eta “egokiaren” aldea %240-an handitzea
lortzen da. Portzentai hori da sen on eta politikoaren arteko aldea.
Euskal Hiriak hirigintza eusgarriaren irizpideei eskainitako kapituluan Europako
testuinguruan hirigintza sakabanatzeari eusteko erabiltzen den ideia bat jasotzen du:
Hazkunde Maximoko Perimetroak. Udalerri bakoitzerako gehieneko etxebizitza eskaintzaren
kopurua ere zehazten da. Baina, perimetro horren zehazteak gaur egunerarte indarrean
dagoen hiri hedapenaren gehiegikeriak kontsolidatuko ditu. Perimetroak bere barnean
hartuko ditu gaur egungo herri plangintzetan agertzen diren hiri lurzoruak eta lurzoru
hirigarriak. Udalplaneko datuen arabera, egun, lurzoru hirigarri bezala agertzen dira 5.132
Ha, eta beraietarako aurreikusten den batezbesteko etxebizitza dentsitatea Ha-ko 65
etxebizitzakoa dela kontuan hartuz, horrek 333.000 etxebizitza berritarako ahalmen teorikoa
eskaintzen du. Horrek EAE-an dagoen etxebizitza kopuruari %30-a handitzea dakar. Beraz,
lurzoru eta etxebizitza eskaintza neurriz gaindikoa da, Euskal Hiriak berak darabilen
hanpatze koefizientea erabilita ateratzen dena baino handiagoa (238.000 etxebizitza).
Hirigintza planeamentuetan etxebizitza eskaintzaren “muga” edota “mugapen” bezala
aurreikusten direnak desnaturalizatuta gelditzen dira baimendutako portzentai tarteak ikusita,
izan ere, hirigintza planeamentuek, lurzoruaren eskaintza, herrian dauden etxebizitza
kopuruen %50 handitu ahal izango dute eta portzentai hori %70era ere iritsi ahal izango da
3.000 biztanletik beherako herrietan, zeintzuetan gainera 2/2006 Lurzoruaren Legeak ez duen
behartzen babes ofizialeko etxebizitzetarako lurzorurik aurrikusten.
-
6
Berriz ere lurzoru hirigarriaren eskaintza “eskuzabala” nahasi egiten da etxebizitzarako
eskubidea bermatzeko ezinbesteko aukera legez aurkeztuaz. Gaur egunerarte jarraitutako
eredu honek eragin du ezagutzen dugun garairik hedakorrena; hala ere, Etxebideko
eskatzaileen kopurua handituaz doan bitartean EAE-an 31.100 etxebizitza huts daude,
zeintzuei salgai dauden 13.778 etxebizitza eta 29.511ra heltzen diren bigarren etxebizitza
kopuruaren zati handi bat gehitu behar zaien.
Industriaguneei dagokienez 2010 Udalplanaren arabera egun EAEan 4.622,09 Ha daude
jarduera horretarako klasifikatuak eta hutsik; horrek klasifikatuta dagoen industri lorzoruaren
%30a suposatzen du. Edonola ere bai egiten ari diren Lurralde Zatiko Plangintza berrietan eta
baita hirigintza plangintzetan ere industriaguneetarako birklasifikazioak gehituz doaz eta
Euskal Hirian ez da aipatzen hazkunde horiei mugarik jarri behar zaienik eta ezta aipatzen
ezta ere nola aprobetxatu hobeto gutxiegi erabilitako industriaguneak edota egun inolako
erabilerarik ez dutenak. Dokumentuan zehar ikus daitekeena ostera zera da: merkatalgune
handien balorazio positiboa; zehazki zera esaten baita “jarduera ekonomikoaren adarrik
emankorrenak direla eta balio erantsirik handiena sortzen dutenak” baina ez da inon
agertzen berauek sortzen dituzten inpaktuak: hirigintza eta ingurugiro arazoak (lurzoruaren
okupazio bortitza, herriko zirkulazioaren handitzea...), ondorio sozialak (espazioaren
pribatizazioa, bakoitzak duen erosteko ahalmenaren araberako segregazioa edota banantzea,
giza-mimetismoa...), merkatal ehunen suntsidura, ekonomia lokalean duen eragina...
Panorama objetibo honen aurrean, datuak mahai gainean izanda, harrigarria da Euskal Hiriak
ez hartzea kontuan lehentasunezko estrategia moduan aurreko jarduera industrialeko
lurzoruen berrerabilpen eta birgaitze estrategiarik; are gehiago gure herriak izan duen industri
desartikulatzearen historia ezagututa. Lurzoru “marroiak” (brownfields) lehentasuneko
helburua izan behar dira. Dagoeneko badira post-industriaren herentzia jaso duten hainbat
herrialdetan. Hemen oraindik ez dago estrategia definiturik kutsatuta dauden lurzoruentzat,
zehazki, 4.247 Ha zeintzuei IHOBEk EAE-arentzat industri hondamen bezala izendatutako
482 Ha gehitu behar zaizkien.
Garraio azpiegiturei dagokienez, berauek ekosistema eta habitaten gainean presio
esanguratsua egiten dutela azpimarratu behar dugu, lurraldearen zatitze eta artifizalizazioaren
bidez; guztizko artifizializazioaren %42aren erantzule direlarik. 2010.urtean garraio
azpiegiturek 24.731,74Ha okupatzen zituzten, Euskadiko lurraldearen % 3,41a, 2004. urtean
Europako Batasuneko batezbestekoaren (%1,2) bikoitza. Okupazioaren % 89a errepideei
dagokie, %10a trenbideari eta %1a portuei. Lehen aipaturikoaren ildotik eta Euskal Hiriaren
estrategiaren harira, kopuru hauek gero eta gehiago handitzen dira.
1.3.- Elikadura mendekotasuna
Lurzoruaren artifizializazioaren ondorio negatiboetako bat zera da nekazal jarduerarentzat
ezinbestekoa den elementua kentzen diola: lurra. Aurrekoari zera gaineratu behar zaio
baserritar kopuruaren eta eta nekazaritzako produkzioaren galera. 1999an guztira 39.956
ustiapen zeuden erroldatuta EAEn: 7.218 en Araban (%18), 12.405 Gipuzkoan (%31) eta
20.333 Bizkaia (%51). Gaur egun, aktiboan dauden ustiapenak 25.000 inguru direla uste da.
Datu horiek enpleguaren arlora eramanez gero, esan nahi du, %43 galdu dela; produkzioari
dagokionez, gure barne kontsumoa %5ean ere ez dugu hornitzen, elikadura mendekotasuna
geroz eta handiagoa delarik.
-
7
Nazioarteko Mundu Funtsak, Munduko Bankuak eta Munduko Merkataritza Erakundeak
diseinaturiko politikek elikagaiak merkantzia bilakatu dituzte, multinazionalen onurarako.
Bitartean, gosea gutxi batzuentzako mozkin gisa saltzen da balore burtsan. Mundu mailako
elikadura-produkzioa nahikoa izango litzateke planeta osoko pertsonen oinarrizko elikadura-
beharrizanak asetzeko. Hala ere, 1.000 milioi lagunetik gora dira nutrizio eskasia jasaten
dutenak; eta bitxia bada ere, 3tik 2 baserritarrak dira. Bitartean, elikagaien sektorean
diharduten multinazionalek irabaziak metatu besterik ez dute egiten, erabat monopolizatuta
dutelako elikaduraren katea, hau da, produkzioa, eraldaketa eta banaketa. Hori horrela,
mundu mailako diru-sarreren %6 eskuratzen dute, 3,5 bilioi euro, alegia. Estatu Batuetako
Cargill enpresaren mozkin garbiek %86 egin zuten gora 2008ko apirilean, aurreko urteko
datuekin alderatuta, hau da, 1030 milioi dolar guztira; Bunge-ren salmentak %189 igo ziren,
867 milioi dolarreko mozkinak lortuz; Monsato-ren mozkinak 2.230 milioi dolar ingurukoak
izan ziren; eta DUpont-ek 786 milioi dolarreko irabaziak izan zituen. Negozio-bolumena
esanguratsua izan arren, nazioarteko enpresa ugarik milioika dolarretako diru-laguntza
jasotzen dute Gobernuaren eskutik eta, horri esker, munduko nekazaritza merkatuetan duten
kuota mantendu ez ezik, handitu ere egiten dute.
EAEk modu zorrotzean errespetatu ditu Europatik etorritako gidalerroak; horregatik,
nekazaritza intentsiboan oinarritutako eredua sustatu du, ahalik eta denbora laburrenean
irabaziak lortzeko asmoarekin. Eredu hori errentagarria da oso eta, ustez behintzat, merkatu
librearen logikarekin bat egiten du. Hala ere, alde batetik, abantaila ekonomikoak ez dira uste
bezain argiak; izan ere, produkzio-prozesuan barne hartzen diren input kopuruak
errendimenduaren beherakada dakar landare eta animaliei dagokienez, eta horrek zera dakar:
ekoizleak jaso beharreko prezioaren beherakada, nekazal sektoreko enplegu-galera,
nekazaritzaren industrializazioa, eta onura guztiarekin geratzen diren egitura eraldatzaile
nahiz merkaturatzaileen sustapena, kontsumitzailearen gain karga guztia uzten duena.
Bestetik, nekazaritzako kontabilitatean ekarpenak edota kalteak zenbatu beharko lirateke
(elikagaienak, ingurumenekoak, lanekoak edota landa eremukoak). Hala ere, ez da horrela
gertatzen eta, ondorioz, ingurumeneko eta gizarteko kostu nahiz etekin sozialak ez daudenez
behar bezala islatuta produktuen prezioetan, merkatuak, berez, ez du baliabideen esleipen
optimoa ahalbideratzen.
Era berean, esan beharra dago, zenbait kapital-laguntza jaso dituzten arren, Administrazioak
sustatutako produkzio-proiektuek (Iparlat, Gurokela, Cuarta Gama de Horticolas) porrot egin
dutela.
Baserritarrei kalte egiten dien beste arazo bat merkaturatze-bideak itzita izatea da; berauek
elikagaien banaketaren erdia baino gehiago kontrolatzen duten bost kateren eskuetan daude:
Carrefour, Mercadona, Alcampo, Corte Ingles eta EROSKI. Berauei erosketa zentru nagusiek
(Euromedik eta IFAk) egiten duten banaketa gehitzen badiegu elikagaien %75a egongo
litzateke aipaturikoen esku. Beraz, banaketa sarea inbutuarekin konpara dezakegu eta bertan
banaketa sare handiek botila-lepoarena egiten dute baserritarren eta kontsumitzaileen arteko
harremana zapuztuaz. Monopolio honek ondorio kaltegarriak dakartza sareko partaideentzat.
Adibide bat jartzearren, jatorrizko (banaketa sare handiek baserritarrari ordaintzen diotena)
eta helmugako (kontsumitzaileek merkatal zentruei ordaintzen diena) prezioaren arteko
aldea, batez beste, %516koa da, banaketa sare handiek jasotzen dutelarik onura hori. Beraz,
baserritarrek diru gutxiago jasotzen dute euren ekoizpenengatik eta kontsumitzaileek gehiago
ordaintzen dute erosten dutenagatik, eta banaketa sare handiak dira irabazten ateratzen
direnak.
-
8
Azaldutako arazoari aurre egiteko elikadura subiranotasuna landu behar da non baserritarrek
produkzio-prozesua modu autonomoan kontrolatzen duten eta baita ekoizpen eredua,
bolumena eta banaketa sarea ere (bitartekariak saihetsiaz).
Elikaduraren subiranotasuna bideragarria izateko, bi elementu behar dira: Alde batetik,
EAEko herritarrak hornitzeko beste lur babestea, eta bestetik, beharrezkoak diren elikagai
horiek produzituko dituzten baserrita gazteak lur horietan instalatzea, EAEko nutrizio-
beharrizanak asetu aldera.
Egindako azterlanek adierazten dutenez ehun biztanleren elikadura beharrak asetzeko ondoko
lur azalerak beharko lirateke, honela banatuta:
- 1,5 ha barazkitarako.
- 4,77 ha artotarako.
- 4,62 ha arrautzak produzitzeko.
- 48,65 ha behin eta txahal okela produzitzeko.
- 0,4312 ha fruta produzitzeko.
- 3,2 ha esnea eta esnetik eratorritako produktuak produzitzeko.
Beraz, ehun pertsona elikatzeko 63,17 Ha beharko lirateke. EAEan 2.133.681 biztanle gaude
eta egun horietatik %1a da baserritarra;eta eurak dira kontsumitzen ditugun elikagaien %5a
ekoizten dutenak. Alde batetik, elikaduran burujabeagoak izan nahi badugu eta bestetik
enplegu gehiago sortu nekazal jardueretan, baserritar kopurua handituaz, demagun %5era,
336.974 Ha lur beharko genituzke eta lurzoru hori helburu horretarako babestu beharko
genuke, legez.
Goian aipaturiko baldintza biei (nekazaritzarako lurra + aktiboak), beste bat gehitu beharko
genioke: azpiegitura eta lege esparru malgua. Modu honetan baserritarrek euren esku izango
lituzkete euren ekoizpenen eraldatze tresnak eta merkaturatze-sistema alternatiboak zeintzuei
esker ordainsari duinak jasoko lituzkete eta kontsumitzaileek prezio justuak.
2. LURRALDE-KOHESIOA
2.1. Definizioa. Euskal Hiria ereduaren desorekak.
Lurralde-kohesioa Europar Batasunak berak honela definitzen du: lurralde oso baten garapen
harmoniatsua bermatzean eta bertako biztanleek horko ezaugarri berezkoak aprobetxa
ditzaten lortzean datzan helburu politikoa. Hori dela eta, aniztasuna, garapen iraunkorrerako
lagungarri gerta daitekeen zerbaitetan bihurtzeko tresna da.
Bere aldetik, EBaren Hirugarren Txostena, Kohesioari buruzkoa, zera dio:
"... lurralde-kohesioaren kontzeptua kohesio ekonomiko eta sozialaren ideiaz haratago doa,
berau zabalduz eta sendotuz. Politikaren ikuspegitik, helburua garapen orekatuagoa lortzea
litzateke, lurralde desorekak gutxituz eta herrialde-politika zein lurraldean eragina duten
politika sektorialen koherentzia handituz. Helburua ere bada lurralde integrazioa hobetzea
eta herrialdeen arteko lankidetza sustatzea."
-
9
Euskal Hiriak, ordea, ez du printzipio hau inolaz ere aipatzen. Helburu nagusia, testu osoan
zehar errepikakorra, lurralde konpetitibo baten lorpena da; helburu honek,“hiriburuen sistema
polinuklearra”-ren eredua du lurralde-ekintzarako tresnatzat. Baina Euskal Hiria izenburu
iheskorra da: Robert E. Dickinson geografoak 60. hamarkadan definitutako “hiri-lurralde”
kontzeptua geografikoarekin parekatu nahi da. Geografo honen asmoa hiriak bere inguruko
lurraldearengan duen eragina azaltzea zen; Euskal Hiria proiektuaren asmoa, aldiz, Euskadik
bizi eta pairatzen duen metropolizazio prozesua defendatzea dela ematen du.
Polizentrismoa oso kontzeptu eskasa da lurraldean gertatzen diren desorekak azaltzeko.
Desoreka hauek lurzorutik atera ahalko zitekeen etekina aztertuz hasten dira, lurzoru horren
gainean eraiki daitezkeen produktu ezberdinen merkantilizazio igurikapenen arabera.
Europako Lurralde Estrategiak berak esaten du (ELE. Ministroen Kontseilua. Postdam 1999):
"Kohesio ekonomiko eta sozialaren lehen txostenaren arabera, Batasuneko Estatu kideen
arteko garapen desberdintasunak gutxitu diren arren, areagotuz joan da, ordea, ekonomi
jardueren metatze-prozesua gune bakarrean. Honen inguruan, garrantzizkoa da aipatzea
sarritan ohikoa den lurralde-koordinaketarako tresna falta, zeintzuen bidez ekonomi-
jardueren banaketa era orekatuagoan egin ahalko litzatekeen."
Euskal-Hiriak berak onartzen du LAAak (DOT) 1997an onartu zirenetik orain arteko urte
hauetan, ekonomi-jardueren metaketa-prozesua gertatu izan dela hiriburuetan eta hauen
metropolitar guneetan:
"Hiriburuen egiteko berriak merkatal-, kultur-, aisi- eta zerbitzu pertsonal zein enpresa-
zerbitzuen eskaintza askozaz zabal, anitz, erakargarri eta espezializatuagoa eskatzen du.
Erakarpen-elementu bat da zeinen bidez hiri ertainetako eskaintza mugatu eta ohikoagoek
zailtasun handiz lehia bait dezakete. Hirugarren sektoreko eskaera-kopuru geroz eta
handiagoa, lehen hiri ertain eta eskualdeetako hiri nagusietan burutzen zirenak, orain
hiriburuetara lekualdatzen dira. Honek hiri ertainek gozatu izan ohi duten zentrutasun izaera
galtzeko arriskua ekarriko luke." (Euskal Hiria, erregio-hiria)
Beraz, benetako lurralde-desorekaz hitz egin dezakegu, konpetitibitatearen paradigmaren
aldeko apustuaren bidez indartzen dena. Konpetitibitatearen kontzeptua, merkatuetatik
lurralde-plangintzara eramaterakoan, onurak baino, kalteak ugariagoak izan daitezkeen
egoerak sortzen dira; izan ere, herri batean ematen diren lorpenak, beste herrietan galerak
gertatzen direlako ematen dira, hortaz, aurretik dagoeneko zeuden baliabideen birbanaketa
besterik ez da gertatzen. Konpetitibitatearen kontzeptua maila geografikora eramatearen
kontra, iritzi kritikoenetako bat azaldu duena Paul Krugman izan da (Nobel sariduna): "(...)
konpetitibitatea funtsik gabeko hitza da nazio-ekonomiari ezartzen zaionean. Eta
konpetitibitatearekiko obsesioa arriskutsu bezain engainagarri da." Gainera, era honetako
politikak baliabideen xahutzea ekar dezaketela baieztatzen du.
Halaber, EBren Kohesio Sozial eta Ekonomikoari buruzko Hirugarren Txostenak, nazio
mailan ematen ari diren desoreka edo eta mehatxuez ohartarazten du, eta gune metropolitar
nagusienen eta gainerantzeko lurralde osoaren arteko desorekarekin zerikusia daukala
baieztatzen du; herrialde mailan, berriz, hiritar gune eta nekazal guneen artean ematen den
desorekan islatzen dira, eta baita mailarteko desekonomia eta bestelako arazoak, esaterako
gizarte-bazterketa edo eta nekazal gunearen inbasioa hiri giroko moldeengatik.
-
10
Lurralde mailan konpetentziaren paradigmaren ezarketak dakartzan alde negatiboen artean,
honako hauek dira aipagarrienak:
1.- Hutsezko batuketa-jolasa, non sail batek irabazten duena beste batek galtzen
duen (aldez aurretik existitzen diren baliabideen birlokalizatze erabakiak)
2.- Batuketa negatiboko jolasa, baldin eta emakidak ingurune edo eta lan-legediko
aldeak kaltetzen badituzte, adibidez.
3.- Baliabide-xahutze eta imitazio prozesuak, azpiegituren gaiari dagokionez gerta
daitezkeen soberako bikoizketak direla eta.
4.- Jarduera ekonomiko iraunkorra sortu lezaketen sektoreenganako arreta eza.
5.- Sail edo alde ezberdinen arteko lehiakortasunaren sorrera, irudi publiko ezkorra
ekar dakiekeena hoiei eta garapen osagarrien gauzatzea galerazten duena.
6.- Giza kalteen eta desberdintasunen gehitzea, merkatuaren indarrak aurretik egon
zitezkeen desberdintasunak areagotu bait litzake.
Halaber, esan behar da ez dagoela herrialde maila eta hiri mailaren arteko bereizketa garbia
lurralde konpetitibitatea aintzat hartzeko orduan. Dinamika sozioekonomikoak ez dira
berberak batean eta bestean, elkarren artean erlazionaturik egon arren. Herrialde arteko
konpetitibitateari buruz hitz egiten den kasurik gehienetan hirien garrantzia azpimarratzen da
bereziki, eta ezbairik gabe berrikuntzarako lekurik bikainenak direlako ustea dago, ez gai
ekonomikoei dagokionez bakarrik, baita gizarte gaiei dagokionez ere. Gainera, lurraldeen
arteko konpetitibitatea neurtzeko adierazgarriak sortzeko ahalegin handiak egin izan diren
arren, eta bereziki konpetitibitatearen funtsezko osagaitzat hartzen dena, hots, berrikuntza,
zenbatzeko zaila izaten jarraitzen du, bere ukiezintasun izaera dela eta.
Aipatutako bikaintasun-leku hoiek eratzeak diru-ezarketa jarduerak erakarri asmoz,
gainerantzeko lurraldearen bazterketa dakar, ez bakarrik hiriburuaren inguruko eremuan,
baita hiriburuaren barruko zenbait eremutan. Hiri hauetan, elkarrekin baina elkarri bizkarra
emanaz bizi dira bikaintasun guneak batetik eta gizarte-bazterketa auzuneak bestetik
(Abandoibarra vs Arangoiti, Bilbon, kasu paradigmatikoa da adibidez), eta diru-ezarketak
egindako eskaerak bikaintasun-leku gehiago errentagarri bihurtzeko, aldeko erantzuna
jasotzen du berehala erakunde publikoengandik, baita hiriburuen inguruko "gune berde"-etan
bada ere. Hauxe da Zamudio eta Miñanoko teknologi guneen kasua, hirigunetik urrun
kokatuta, gune baztertu bihurtuz, suspertze aukera duen hirigune degradatu gisa hartu ordez.
Hiri globalaren ereduek duten paradoxetako bat da, non "erdigune" izendapenak ez du zertan
bat etorri behar ohiko hiritar izendapenarekin, baizik eta, kapital diru-ezarleak aginduta, leku-
anitz izateko eskubidea eskaintzen zaion.
Euskal Hiriak, dirudienez, arazo hauek antzematen ditu, baina erantzukizuna bere gain
hartzeko inolako asmorik gabe, berak sustatzen duen lurraldetasun eredua ez balitz arazo
hauen iturria:
"... herrialde-hiriaren egituratze arriskuak, hala nola etapa berrian arreta berezia
eskaini beharreko elementu nagusienak: eraikuntza zirriborrotsu eta intentsitate
baxuko arazoak, mugikortsasun iraunkorreko sistema eraginkorren erabilpena,
akatsak bizitzeko eta lanerako guneen kokapenaren aldetik, nekazal esparru eta
ingurune naturalen atzemate sistematikoa, hiri-eremuko alde ezberdinen identitate
falta, etxebizitza zein beste jarduerarako gune degradatuen suspertze-beharra,
sormenezko ekonomia suspertzearn beharra, etab.
-
11
Prozesu honek azaltzen du zergatik azken 10 urteetan biztanleria, funtsean, aldatu
ez den arren, eraikitako azalera ia %20an hazi egin den. Hazkunde hauen
ezaugarri nagusienak dira, batetik, gehien bat hiritar guneetako inguruetan
kokatzea eta bestetik, euskal hirietan ohikoa dena baino eraikuntza-dentsitate
txikiagoa izatea." (Euskal Hiria, berrazterketa. Euskal Hiria, erregio-hiria)
2.2. Polizentrismoa “lurralde lehiakorraren” panazea?
Polizentrismoaren helburua halako laguntza-dei moduko bat baino ez da, eta europar hizkera
ezagutzen ez duten irakurleak ez ezik, batzordeetako kideak ere nahasten ditu. Zer dela eta da
azalpen argiagoa europar pentagono zentrala banana urdina baino? eta Christallerren teoria
klasikoa gogorarazten duen polizentrismoak zer ahalmen du barreiatzea, egun “hiri
barreiatua” deritzogun hori, gerarazteko? Beharrezkoa izango da Luxenburgeko bainu-
etxeetan sortutako hitzen eta erretoriken azpian dautzan interesak analizatzea.
Lurralde-lehiakortasunaren inguruko literaturan “C” hirukoitza gisa (cooperation,
concentration and competence; lankidetza, kontzentrazioa eta lehia) definitutako helburuetara
iragatean, konponbide gaitzeko ziurgabetasunak ikusiko ditugu: Nola konbinatu eremuen
arteko lehia ekimenen eta erakundeen arteko lankidetzarekin, lehiaren gakoetako bat izanik
lehiatzaile izan daitezkeenei estrategiak ezkutatzea. Praktikara jaitsiz gero, ikusiko dugu nola
erakunde arteko itunarekin aliaturik dauden hirien artean ere mesfidantzak sortzen diren
politika bateratua egiteko proposatzen denean. Irudipen hori handiagoa da EAEko eremuan,
ezagun baita nola hiru hiriburuetako alkateek behin eta berriro egiten dioten kale elkarri,
“bikaintasun-guneren” baten kokalekua aztertzeko hasierako lanetan bertan, elkarren arteko
borroka biziaren itxurak egiten dituztelarik (Tecnaliaren egoitza oroitzen dugu, berrikien
gertatutako kasuen artean). Edo, berdin, hirurek nahi dituztenean "bikaintasun ikonoak", hala
nola auditorioak, biltzar-etxeak, aireportuak...
Barrenean, inkognita berbera: hiri-sistema polizentrikoak hainbat erakunderen arteko
lankidetza politikoa badakar berekin, nork izango du, alderdi politiko ezberdinetako alkateen
mahai batean, bere plan estrategikoak azaltzeko aski eskuzabaltasun?
Gainera, lehiakortasuna beti doa mugikortasunarekin eta kontzentrazioarekin loturik. Europar
Lurralde Estrategiak berriro ohartarazten du pertsonen, merkantzien eta informazioaren
mugikortasunaren ezaugarria kontzentraziorako eta polarizaziorako joera dela. Garraioen eta
telekomunikazioen merkatuetako lehiakortasun handiagoak areagotu egin dezake joera hori.
Orobat nabarmentzen du beharrezkoa izango dela prestazio handien azpiegiturek, hala nola
abiadura handiko trenak eta ahalmen handiko autopistak, ez ditzatela xurga eskualderik
ahulenen edo periferikoen baliabideak (“punpatze” eragina dela eta), eta azpiegitura horiek
ez ditzatela eskualde horiek zeharka, elkarren artean lotu gabe (tunel eragina).
Aldiz, Euskal Hiriak defendatzen du Abiadura Handiko Trena ingurumen-
iraunkortasunerantz jotzeko aurrerapausoa dela, eta (berriro ere) lehiakortasuna areagotzen
duela, EAEren kanpo-konexioak hobetuz.
Hazkunde ekonomikoak ingurumen-tentsio anitz eta askotarikoak eragin dizkie baserri-
inguruetako eremuei: metropoli-inguruetatik gertu dauden espazio libreetan etxebizitzak
eraikiz eragindako presio handia, lehen eta bigarren egoitzen kopuruaren gehitzeak,
aisialdiko jarduera berrien eragin negatiboak, lurzorua, airea eta ura kutsatzea hondakinak
-
12
manipulatu eta biltegiratzean, eta abar. EAEko paisaia interesgarriko guneen erakarmena,
itsasertzetakoena batez ere, mehatxupean dago masa-turismoa dela eta.
Euskal Hiria izeneko agirian egiaztatzen dira, bai, errealitate kritiko horiek, baina ez da
1997ko Lurralde Antolamenduko Artezpideekin kausa-ondorio loturarik ezartzen. Behin eta
berriro gertatzen da Euskal Hiria agirian Lurralde Antolamenduko Artezpideen inolako
ebaluazio-diagnostikorik ez egitea. Horrez gain, joera horiek zuzentzeko neurririk ere ez da
aurkezten, uko egiten zaio aldez aurretik ezin arauketa-neurriri.
2.3 Sistema polinuklearra porrota “tarteko hirientzat”
1997ko Lurralde Antolamenduko Artezpideek lurralde-oreka moduko bat ezartzen zuten
hiriburuen eta gainerako lurraldearen artean, “tarteko hiriak” ere bazirela aipatze hutsarekin,
nominalismo baten bitartez, alegia, baina hiri-entitate horiek egitura organikoren batez eta
berrorekatzeko eginkizun hori betetzeko ahalmenez hornitu gabe.
Eta, hain zuzen ere, aurreikuspen eta hornitze hori ez egiteak berkin dakar aitortzea, inolako
erantzukizunik hartu gabe aitortzea hiri horiek eta beren eskualdeek atzerako dinamika
batean sartu direla egitateen poderioz.
Industria-jarduerek hiri horietan duten pisua dela-eta, oso kaltebera bihurtu ziren joan den
mendeko 1970eko eta 1980ko krisi- eta birmoldaketa-prozesuen aurrean. Hiri horiek guztiek
industria-krisiekin lotutako gainbehera-prozesuak bizi izan zituzten, eta demografiaren
uzkurtzea, horrekin batera.
Nolanahi ere, hiriburuen eginkizun berriarekin, haien merkataritza, kultura, aisialdi eta
enpresa-zerbitzuen eta zerbitzu profesionalen arloetako eskaintza ere askotarikoagoa,
zabalagoa, erakargarriagoa eta espezializatuagoa bihurtu zen. Erakarmenerako elementu
bat da, eta nekez lehia daitezke horiekin tarteko hirietako eskaintza ohikoago eta
mugatuagoak. Errepideak hobetzea eta automobilaren erabilera zabaltzea dela-eta,
hirugarren sektoreko eskari geroz eta handiagoa eta garrantzitsuagoa aldatu da tarteko
hirietatik eta eskualdeetako hirietatik hiriburuetara. Horren guztiaren emaitza da gune
horiek lehenago zuten zentralitatea galtzea. (Euskal Hiria Berrazterketa. Lurralde eredua).
Harrigarriena, nolanahi ere, egoera horren aurrean Euskal Hiriak erantzunik ez ematea da.
Erlatibismoa erabatekoa da gai horretan. Eta, inola ere, eskualde arteko errepideak, paisaia-
estetikako ekintzen bitartez, “ekobulebar" edo dena delako bihurtzeko proposamen hain
funtsgabe eta ahulak konturik kezkagarrienetakoa da agiri honetan.
Jarduerak eta biztanleak hiriburuetan kontzentratzearen poderioz nabarmena da nola ari den
higatzen lurralde-kohesioaren elementurik funtsezkoenetako bat, “interes orokorreko zerbitzu
ekonomiko eta sozialak" deritzen horiek eskura izateko berdintasuna, hain zuen. Ez gara
oinarrizko zerbitzuez ari, hala nola heziketaz, osasunaz, prestazio sozialez, enplegu eta
inbertsio politikez eta abar....Euskal Hiria agiriak, lurraldearen diagnostikorako adierazleen
taula mehe eta single horietan, ez du analizatzen zelako desoreka nabarmena dagoen
erakundeen inbertsioak hiriburuetako guneetan duen intentsitatearen eta eskualdeetako
guneetan duenaren artean, eta nola ari diren eskualdeak nabarmenki periferia bihurtzen hiri-
nodo horien aldean. Bazterketa horrek oinarrizko printzipio bati eragiten dio, alegia, herritar
guztiok aukera-berdintasunerako izan behar dugun bermeari, eta hori gauzatzeko
beharrezkoak diren baliabide publikoak eskura izateko eskubideari.
-
13
Hasarretzekoa da ikustea nola erakundeetako eledunek ez dituzten hain oinarrizko zerbitzuak
eskaintzen periferia bihurtu diren eremu horietan, eta nola, beren erabakiak arrazoitzeko,
errentagarritasunik eza edo beharrezkoak diren inbertsioak ekonomikoki berdintzeko behar
den gutxieneko erabiltzaileen kopurua ez izatea aipatzen dituzten. Lurralde- eta gizarte-
kohesioa ezer izatekotan horixe da bada, erakunde publikoek hornitzea merkatuaren
logikaren pean utziz gero hornitu ezinezkoak izango liratekeen zerbitzuak; hain zuzen ere,
merkatu-logika horrek ezin du erakundeen ekintza publikoa kutsatu.
Aitzitik, hiriburuen lurralde-bikaintasuna indartuz, lurralde periferikoetara kanporatzen dira
zenbait ondorio, hala nola AHTren trazatuaren azpiegituren eragin izugarria, energia sortzeko
zentroen kokalekuak, hondakinak kudeatzeko instalazioak,…eta, horiek, alde batetik
hipotekatu egiten dute eremu horietako “lurralde kapitala”, eta, horrez gain, elkartasun
gabezia handia erakusten dute.
Lurralde Antolamenduari buruzko Nazioarteko VI. Biltzarraren (Iruñea 2010) esaten denez
Zazpigarren ondorioa. Lurraldena gauzatzen diren jarduerek kanpo aldera
eragiten dituzten ondorioak barneratu egin behar dira, eta, hala, saihestu egin
behar da baserri inguruaren gain uztea hiri-ingurunearen disfuntzionalitatearen
ondorio kaltegarriak. Barneratze hori lurraldearen ikuspegitik eta ekonomiaren
ikuspegitik egin behar da, bietatik. Hala bada, hiri-eremuek barneratu egin behar
dituzte kutsadura dela eta eragiten dituzten ondorioak (zaborrak tratatea, energia
elektrikoa sortzea, arazgailuak, eta abar) eta saihestu egin behar dute ondorio
horiek baserri-inguruaren gain utziz eragiten den kalte bikoitza: inguru horri ez
dagozkion jardueretarako lurzorua okupatzea, batetik, eta jarduera horiek
dakartzaten ondorio kaltegarriak jasatea, bestetik.
Azkenik, beharrezkoa da egiazko “lurralde-kontratu" bat eskatzea hiriburuen eta lurralde
periferikoaren artean, eta, bertan, edozein herrialderen etorkizunerako ezin utzizkoa den
printzipio bat bermatzeko ezinbestekoak diren konpromisoak hartzea: lurralde- eta gizarte-
kohesioa da printzipio hori, elkartasunaren printzipioa oinarri duela. Euskal Hiriak ez du
lerro bakar bat ere baliatzen baieztapen hori egiteko.
3.- LURRALDEAREN GOBERNANTZA SOZIAL ETA EZTABAIDAZKOA
3.1. Hiri-erregimenak eta interes instituzional eta pribatuko koalizioak. Elkarrekiko
erabakian eta eztabaidan oinarritutako demokrazia baterantz nahitaez egin beharreko
aldaketa.
Joandako urteotan, pentsamendu neoliberalaren eraginez, sektore pribatuek geroz eta parte
hartze handiagoa izan dute hirien eta lurraldeen gobernamenduan, parte hartze publiko-
pribatuaren erretorikaren pean. Nolanahi ere, gardentasun eza dela eta, ez dakigu zein den
koaliziotze hauen oinarria, zer ondorio ekarri dituen hirietako eta eskualdeetako “botere-
geografia” berri hauen eratzeak.
Erabaki politikoak hartzeko gai honetan sektore publikoak duen eginkizun nagusia aldatzen
ari da, eta "Estatuaz harantzagoko gobernagarritasun" molde berriak hasi dira agertzen.
-
14
Horrek esan nahi du sektore publikoko aparatuaren alderdi batzek sektore pribatuarekiko
elkarte horizontalen sare eta erakundeetan parte hartzen duela. Eredu horren logikaren
oinarria hau da: botere publikoak hirigintza-estrategia, helburu eta ekintzen agente
definitzaile gisa jokatzen du eta enpresarien sektoreak inbertsiorako kapital hornitzaile gisa.
Gobernamendu-molde hori Hiri Erregimenen Analisirako (URA) modeloen bitartez ari da
interpretatua izaten. Hasiera batean, AEBetako politika- eta erakunde-kulturan hirigintza-
prozesuetan parte hartzen duten agente batzuek eta besteek "produkzio sozialerako duten
boterea" identifikatzeko metodo gisa hasi zen, eta globalizazio-modeloak erabat hedatu
ostean, hiri-koalizio horiek europar ereduan atzemateko ere baliagarri ari da izaten.
Hala, URA delakoak "lehentasunen eratzea” deitzen dion hori hasi da ezartzen. Alegia,
badira agente batzuk (era bateko eta besteko sektore ekonomikoekin harremana duten
agenteak batez ere) eta badira zenbait baliabide (inbertsiorako kapitala, garapen-estrategia
mota jakin batzuetan lehendik izandako esperientzia) xede jakin batzuk hartzeko erabakiaren
alde egiten dutenak. Helburu horiek ezarrita, baliabideetan aberatsak diren agenteak zeintzuk
diren jakiteko modua baldintzatzen da, eta, azkenean, agente horiexek ahokatzen, zuzentzen
eta eragiten dute hiri-politiketan.
Interpretaziorako tresna horrekin ulertu ahal dira hiriko espazio post-industrialak
birmoldatzeko Bilbo ereduko prozesuak. Jabetza publikoko lurzoruak (Abando-ibarra) hartuz
abiapuntutzat, kapital publikoz hornitutako merkataritzako sozietate publiko batek inbertsio-
talde global handien esku utzi zituen birmoldatzen ari ziren eremu batzuk, hiri-eremu horiek
hiri-bikaintasuneko zentralitate berri bihurtzen zituzten proiektu berezien bitartez, alegia
“ekintza traktore” zeritzenen bitartez, higiezinen merkatuan ahalik eta plusbaliarik handienak
bilatuz. Plusbalia ahalik eta handienak egiteko tema horrek ezkutatu egin zuen eragiketa
horren egiazko finantza-kostua, sozietate sustatzailearen (Bilbao Ria 2000) kontabilitatetik
kanpo utziz aldez aurreko oinarrizko inbertsioak (untziolak eraitsi eta kentzea, superportua
zabaltzea jarduerak hara eramateko, trenbidea saihesbide baten bitartez saihestea…), eta,
gainera, baztertu egin zuen sozietate-balantzeetan berehala monetarizatzeko aukera gutxiago
zuen beste edozein aukera, nahiz eta eredu ekonomikoa eraldatzeko edo herritarren ongizatea
areagotzeko beharrezkoagoa izan.
Testuinguru horretan, erabaki-ahalaren talaitik, elkarlan publiko-pribatua "koipeztatuago"
dago, eta poz eta ordainak ematen dizkio alde bati eta besteari, halako "botere sistemiko" bat
eratuz. Bestaldera, sinetsita geratzen dira parte hartze publikoa ez dela positiboa
garapenerako, eta, gainera, oztopatu egiten duela sektore publikoaren eta hiriko agente
ekonomikoen arteko elkarlanak iritsi duen eraginkortasuna. Esaten dute gizarte-kolektibo eta
-agenteekiko ituntzeak eta adostasunak biltzeak "aukera-kostu" handiagoak dituztela
erakundeetako gobernuentzat. Eta, hala, herritarren parte hartzea eta gizarte zibileko taldeen
proposamenak errazegi botatzen dira "bidera ezinezkoaren" zakura.
Talde ekonomiko handiek nodo-lekuak bilatzen dituzte hiri globalizatuen sarean, betiere
tokian tokiko botere publikoengandik kapital finkoko behar beste inbertsio eskuratzen
badituzte (azpiegiturak, bikaintasunezko hiri-eremuak, hobari fiskalak,…), leku horiek
lehiakor bihurtzeko agintzariarekin. Leku lehiakorra izateko eskatzen den baldintza,
paradoxaz, espezializazioaren alde egitea da, lehia zuzenean diren beste beste lurralde
batzuengandik bereiztea sare globalean abantailazko posizio bat lortzeko. Hala ere,
paradoxaz berriro ere, globalizatutako enpresek produktu eta ingurune estandarizatuak
sortzeko joera izaten dute, eta, horrek, luzera, lehiakor izateko tematzen diren eremu horiek
-
15
bereizgarri eta berezi ez izatea ekartzen du, eta, hala, lehiakor izateari uzten diote. Horri beste
hau gehitu behar zaio: inbertsio publikoak, logika horren arabera ikusgarriak eta berebizikoak
izan behar baitute, baliagarritasun laburreko hiri “trepeta” izateko arriskuan jartzen dira,
zeren eta talde ekonomikoek, gaur egun finantzarioak produktiboak baino gehiago,
erraztasun izugarria baitute lekuz aldatzeko, are kontinentez aldatzeko ere, beren dinamika
globalizatzailean sartuko diren lurralde berrien bila.
Interesen bat egite berri horiek lurraldearen gobernamendu publikoaren plangintza eta
arauketaren ereduari aurre hartzen ari zaizkionetik, hiri- eta lurralde-politikak garapen- eta
hazkunde-politiken sinonimo dira. Aldaketa ideologiko horrek lurraldeari eragiten dioten
politiken ezaugarri tipiko berriak ekarri ditu: berrikuntza- eta lehiakortasun-politiken
nagusitasuna enplegu- eta plangintza-politiken gainetik; gizarte-politikak politika
ekonomikoko programen pean ezartzea; gobernagarritasun lausoa eta partzuergo pribatuen
nagusitasuna, eta tokian tokiko mailaren garrantzi geroz eta handiagoa erabakiak hartzean eta
zerbitzuak ematean.
Euskal Hiriak ere ideologia horretan parte hartzen du, botere publikoaren zatikatzea eta
tokian tokiko mailari lehentasuna ematea hobesten duen ideologia horretan, honelako hizkera
oldarkorrarekin, gainera: "Estatuak legitimitatea galtzen ari dira antolamendurako eta
ordezkapenerako organo eraginkor gisa..." "Estatuetako gobernuek geroz eta gaitasun
gutxiago erakusten dute berrikuntza sustatzeko" (Diagnostikoa, 10. or.)
Prozesu honi hiri-estatuetarako itzulera ere deitu izan zaio; deszentralizazioa eskatzen da
hirietako gobernuen alde, "berrikuntzako lurraldeen" erritmoa jarraitzeko behar diren
lehiakortasunaren eta dinamismoaren izenean, lurralde horiek baitira antolamendu
ekonomiko berriaren erpina. Hiri nodalak lurralde integratuaren gainetik duen nagusitasun
hori garapen geografiko diferentziatua ari da eragiten, eta, hor, "hiri irabazleak"
nabarmentzen dira lurralde periferikoaren eta bazterrekoaren gainetik.
Antolamendu horren beste agerkari bat hiri-gaietako "adituen demokraziaren " irudikapena
da. Proiektuak, beti neurriz gainekoak eta garestiak, konponbide eztabaidaezinezkotzat
aurkezten dira, munduko profesional "ospetsuenenak" izateagatik. Konponbide bakarra
dagoela irudikatu nahi da horrela, eta guztiz teknikoa dela gainera, lurraldean eragina duen
erabaki oro ikuspegi ideologiko baten eta egungo "gatazka-gizarte" orotan esku-hartzen
duten interes-taldeetako baten aldeko jarreraren ondorio dela ezkutatuz.
Euskal Hiria proiektuak beretua duen gobernamenduaren ikuspegi neoliberal horren aurrean,
EBren beraren jarrera ofizialaren barruan sartzen diren agiri eta akordioetatik ateratzen diren
balioak lehenetsi behar dira, hala nola Gobernamenduaren Liburu Zuritik nahiz Europar
Lurralde Estrategiatik ateratzen direnak.
Hala, lurraldetasuna ez da dagoeneko interpretatzen gizarte-jokabideak lurraldean duen
eraginaren emaitza soil gisa, baizik eta jokabide hori “eraikitzeko” prozesu gisa. Espazioa
eraiki egiten da, territorializatu egiten da, agenteen ikuspegien, desiren eta interesen arabera.
Eraikuntza horretan funtsezkoak izan behar dute estrategia eztabaidatuak, hitzartuak eta
gizartean adostuak onartzea, eta bertan agente sozialek eta herritarrek parte hartzea,
funtsezko baldintza gisa ez ezik, baita zutabe nagusi gisa ere. Ibili beharreko bide horretatik
demokrazia eztabaidatuzko batera iritsi behar dugu, lurralde-antolamenduaren lerro nagusien
gainean erabaki adostuak hartzen dituen batera.
-
16
Gobernamendu ona honela ulertu behar da: lurralde-dinamika berritzaile eta partekatuen
plangintza-eta kudeaketa-moduen azaleratzea eta abiaraztea (harremana, negoziazioa eta
adostasunak eratzea ezaugarri dutela), hainbat eta hainbat eragileren babesa behar dutelarik
eta eragile horiek helburu batzuek elkarrenak dituztelarik eta helburu horiek gauzatzen zein
eginkizun duten jakin dakitelarik (Healyren gisako egileek lankidetzazko plangintza deitzen
diote). Gobernamendua, orduan, iraunkortasunaren printzipioaren alderdi sozialaren gisa
ageri zaingu, eta parte hartzea bihurtzen da berba giltzarria.
Antolaketa horren emaitza lurralde-ikuspegi partekatua lantzea da, lurralde-kapitalaren
identifikazioan eta balioztatzean oinarritua, behar beharrezkoa lurralde-kohesio iraunkorra
lortzeko maila guztietan, hala tokian tokikoan nola estatuz gaindikoan.
Agertoki berri horretan, lurraldetasuna ez da dagoeneko interpretatzen lurraldearen gaineko
jokabide sozialaren emaitza gisa, baizik eta jokabide hori “eraikitzeko” prozesu gisa.
Espazioa eraiki egiten da, lurralderatu egiten da, bertako agenteen ikuspegien, desiren eta
interesen arabera.
Legitimidadearen eztabaida: herritarrek eta eragile sozialek, parte hartzean, irabazi asmorik
gabeko eragile izatea baliatu behar dute. Sektore pribatuarekiko diferentzia horrek muga
ezarri behar du lurralde-ereduaren gaineko edozein eztabaidatan eta gauzatu nahi diren
proiektuetan. Beharrezkoa da interes-jokoaren gainetik gardentasuna ezartzea lurralde-
eztabaida orotan, eta ageri-agerian uztea interes orokorrak interes-taldeen gainetik duen
legitimitate handiagoa. Aurrerabide sozialak, ongizate orokorrak eta abarrek nondik egin
behar duten bidea, politika arruntak, azken batean, ezin du sektore pribatutik etorri,
publikoaren esparruaz jabetzea eragotzi behar zaio.
Herritarren parte-hartzeak, sinesgarria izango bada, parte hartze informatua izan behar du.
Horretarako, maiz erabiltzen diren prozesuetan badago gardentasun gabezia nabarmen bat
botere publiko sustatzaileen aldetik (informazioa lerraturik egoten da alde batera, aldez
aurretik iragazirik, ez dira jakinarazten datu objektiboak ez eta interpretazioak, atzerapenez
jarten da jendaurreko informaziorako, eta, betiere, eragile ekonomikoei lehenago jakinarazten
zaie...)
Bestalde, parte hartzeko prozesuak mugaturik egoten dira bai ibilbidean bai edukian.
Herritarren parte hartzea planak eta programak egiteko lehenbiziko faseetara baino ez da
iristen, eta behin betiko erabakia erakundeetako ordezkaritzaren esku geratzen da, eta, ados
egon ezean edo kontra egonez gero, administrazio-errekurtsoen eta errekurtso judizialen
prozedura arruntetara jotzea beste aukerarik ez da izaten.
Azkenik, autokritika gisa, eta behar-beharrezko irakaspen gisa, gizarte zibila zatikaturik ageri
ohi da, diskurtso baterakoirik gabe, eta horrek egoera ahulean jartzen du interes partikularren
eta talde ekonomikoen aurrean, haiek diskurtso bakarra eta zuzena izan ohi baitute eta esku
hartzeko ahalmen oldarkorrago bat erabaki estrategikoak hartzeko prozesuetan.
3.2 Koordinazio instituzionalean, subsidiarietatean eta elkarrekikotasunean
oinarritutako gobernantza
Euskal Hiria da proiektu bat hiru hiriburu administratiboetako inguru metropolitarretako
lidertzaren eragile izan nahi duena. Hala bada, lurralde-eredu jakin bat indartzen du, udalerri
-
17
nagusiak eta foru diputazioen egoitzak hartzen dituzten hiriburuei abantaila ematen dieten
egungo erakunde-egituren bidez
Euskal Hiriak lurralde-kohesio fikziozko bat aldarrikatzen du, tarteko hirien inguruko eremu
funtzionalen diseinuaren bidez. Nolanahi ere, hiriburuen ondoan bigarren maila baten
hierarkia ezArtze horrek ez du batere egitura organikorik, hiriburuen inguruan azken urteotan
sortuz joan diren metropoli-erakunde berriak ez bezala.
EBren beraren erakunde-akordio batzuek ere printzipio horiexek aldarrikatzen dituzte, hala
nola Lisboako 2006ko CEMAT ebazpenak, eta, aldiz, Euskal Hiriak aipatu ere ez du egiten,
ez da aipamen gisako proposamentzat ere:
- Erakundeen arteko lankidetza bertikala (publiko-pribatua) - Subsidiariotasun eta
elkarrekikotasun printzipioetan oinarritua, administrazio publikoaren goragoko
eta beheragoko mailetan ahaleginak eta erantzukizunak uztartuz, lurralde-
helburuak iristeko dinamika sinkronikoei abantaila emanez.
- Erakundeen arteko lankidetza horizontala (publiko-pribatua) – Elkarrekiko
erantzukizunez landutako proiektuak zabaltzea politika sektorial batzuetan eta
besteetan jarduten diren administrazioko era bateko eta besteko kidego
publikoetarako, eta bereziki eskualde eta tokian tokiko mailetarako.
- Herritarren eta GKEen parte hartzea – Lurralde garepenerako prozesu eta
proiektuetan parte hartzeko aukerak gehitzea gizarte zibilak agertzeko eta
adierazteko dituen era anitzetarako
- Herritarrek eta GKEek eztabaidetan parte hartzea – Gizarte zibilak erakundeekin
batera erantzukizuna hartzeko aukera ematen duten gune eta foroak sustatzea.
Hala ere, ebazpen horrek argi eta garbi seinalatzen ditu gobernamendu era horren aurka
jartzen diren oztopoak:
Espero izatekoa da amdinistrazio-egiturak lurralde-gobernamenduaren
printzipioek eragindako aldaketen aurka jartzea, egungo botere eta beregaintasun
status-quoari eutsi nahi izatea gerta bailiteke.
Beharrezkoa eta bidezkoa da Lurralde Historikoen Legeak ezarritako erakunde eta lurralde-
egitura berrikustea, lurralde-kohesio eta -dibertsifikaziorako kaltegarri izan baita. Azken
garaiotan mezua zebilen bazeudela oinarrizko gizarte-hitzarmen batzuk alde bakar batek
auzitan jarri (dekretukaden bitartez, esaterako) ezin zituenak gure ustean (enplegua babesteko
legedia, pentsioak...) eta, orain, murrizketak eta berrikuspen erabatekoak ezartzen zaizkigu
hazkundearen paradigmaren alde. Zergatik ez jarri auzitan lurraldeen arteko kohesioaren alde
jardun ez diren erakundeak ere? Alde horretatik, inoiz baino bidezkoagoa da eskualde
motako egituren egokitasuna eta gaurkotasuna nabarmentzea. Euskal Hiriaren eremu
funtzionalen ereduak berak ere ematen du udalen arteko erakunde-sare berria eskatzen ari
dela, probintzia ordezkatuko duena, zeinak metropoli-eremuak baizik ez baititu zerbitzatu.
Subsidiariotasuna eta lurralde-kooperazioak botereguneak behar dituzte, metropoli-
periferiara baztertuak izan diren lurraldeek ere beren “lurralde-kapitala" galdegin eta
aitzinarazi ahal izan dezaten.
-
18
Lurraldearen kudeaketak, batez ere, lurraldean eragina duten politika publikoen multzoa
arrazionalizatzea dakar. Horretarako, bi oztopo daude, interes kontrajarrien erakusgarri:
politika sektorialak eta hirigintza-plangintzaren eragina, tokian tokiko mailakoa.
Lurralde gobernamenduko ordezko eredu berriak ari dira proposatzen, hala nola SLOT
direlakoak (lurraldeko toki-sistemak); horietan, garapenak lurraldearen analisia eta
gobernamenduaren praktika konbinatzen ditu. Horretarako, baina, beharrezkoa da tokian
tokiko eragileak identifikatzea eta zer interes mota ordezkatzen dituzten analizatzea. Lekuek
eta eragileek kultur baliabideak erreproduzitzeko eta ingurumena kudeatzeko izan dezaketen
autonomiarako gaitasunean oinarritutako eredu bat, hain zuzen.
4.-LAA-K HITZARTU BEHAR DUTEN LURRALDE EREDUAREKIKO
SEKTOREKAKO POLITIKEK IZAN BEHAR DUTEN KOHERENTZIA ETA
INTEGRAZIOA
Sektorekako politikek lurralde ereduarekiko gorde behar duten beharrezko koherentzia,
Euskadiko Lurralde Antolamendurako Legeak berak ezartzen du
Koherentziaren oinarriak (Gobernantza egokirako Liburu Zuriak onartzen dituen bost
oinarrietako bat. Subsidiarotasuna eta elkarrekikotasuna sendotzen dituztenak), lurraldearen
garapenaren planifikazioan eta subsidiariotasunean eragin zuzenena du. Politikak
koherenteak izan behar dira (integratuak, elkarrekin irudikatuak) eta erraz ulertzekoak, eta
horrek maila desberdientako erantzuleen partehartzea eskatzen du. Koherentziak lidergo
politikoa behar du eta sistema konplexu baten barnean ikuspegi sendo bat bermatuko duen
erakundeen konpromiso irmoa.
Koherentzia, lurralde antolamenduaren arloko komunitate tekniko-zientifikoak ere
aldarrikatzen duen oinarria da. Horrela adierazten du, CIOT-en VI Kongresuko (2010)
Zortzigarren ondorioak:
Gobernu egokiak (gobernantza) lurralde, hiri eta ingurumen planifikazio eta
kudeaketak, administrazio-arteko, sail-arteko eta baliabide-artekoen adostasuna,
elkarlana eta kooperazioa bermatuko dituzten bitartekoak behar ditu.
EB-ko erakundeen hitzarmenek ere koherentzia oinarri hau aipatzen dituzte, Lisboan 2006an
CIEMAT-en Ebazpena bezela.
LAA-ek, Lurralde Antolamendurako Legeak ezarri zituen premisei erantzun behar die, eta
haren artezpideek, legeak aurreikusten zuen izaera loteslea berreskuratu behar dute. Irizpide
orokorregietara eta gomendioetara mugatzen den eredu batek, Legeak zuzendu nahi zituen
lurralde desorekei berriro ere bidea irekiko die, eta “lurzoruaren eta lehengaien erabilpen
arrazoizkoena lortzeko” helbururi uko egitea suposatuko du.
Politikak koordinatzeko beharra ezartzen duten artezpiderik ez egoteak, jarduera
ekonomikoen konzentrazioa eta lurraldearen gaineko beste zama batzuk eremu
periferikoetara urrutiratzea Dakar. Horrela kohesioaren gabezia eta lurralde desorekak
handitzen dira. Koordinazio eta koherentziaren eskariaren aurkako erresistentziak mugiarazi
-
19
beharko direla ere hausnartu behar da, sektorekako politikak zuzentzen dituzten egitura
instituzionalak, eta azpiegituren arlokoak bereziki.
Aztertzeko gai diren derrigorrezko adierazleak ezarri behar dituzte LAA-k, hitzartutako
lurralde ereduarekin, eta sektorekako politiken arlotik izan behar duten duten nahitaezko
integrazio eta koherentzia maila ezartzeko erabilgarri izando direnak.
Zentzu honetan, deigarria gertatzen da Euskal Hiria dokumentuan, zehazki “Aplikazio
Arauak” deituriko Eranskinean, eta 1997 urteko LAA-kin gertatu zen modura, Artezpideen
izaera loteslea oso maila murriztua eta mugatua dutela ikustea. Zatikako Lurralde Planek
(ZLP) eta Sektorekako Lurralde Planek (SLP) hautatze-eremu oso zabala jasotzen dute, eta
horrek ez du lurralde sistemaren koherentzia bermatzen. Ezinbestekoa gertatzen da, Lurralde
Antolamendurako Legeak ezarri zuen markora itzultzea, non Plan hauek LAA-en
garapenerako bitartekoak bezela diseinatzen zituen. Euskal Hiria diskurtsoan, ZLP eta SLP –
ek, LAA-k irudikatu beharko luketen lurralde eredutik aldendutako interpretazio batetan
kokatzen dira.
Planen arteko koherentzia eta integrazio ukaezin hau bermatzeko, gainera, oinarri hauek
lehenarazteko gai izango den erakunde bat sortu behar da. Horretarako, derrigorrezkoa
bihurtu behar da politika eta egitasmoek LAA-n ezarritako lurralde ereduarekiko duten
baterakotasuna egiaztatzen duen xede adierazpen bat aurkeztea. Baita, aurrez ezarritako
adierazleekiko koherentzia minimo bat gordetzen ez duten egitasmoei betoa jartzeko
ahalmena izatea koordinazio eta integraziorako erakunde honek, eta erakunde sustatzaileari
ezarritako integrazio maila minimoa bete dezan plana edo egitasmoa berrriro lantzera
behartu.
Lurralde eredu koherente bat eta sektorekako politika integratuen aldeko apustu sendo baten
islada izango lizateke lurralde antolamendua gobernuko presidentziatik zuzenean
hausnartzea, bestelako sektorekako sail baten esku utzi beharrean, egun Ingurumen Sailaren
kasua. Eman beharreko urratsa ere bada, gaur egun aholkurako izaera hutsa duen Euskadiko
Lurralde Antolamenduaren Batzordeak, arauz txostenak ematera mugatua, eraldatzea.
-
IDEAS FUERZA PARA UN MODELO
TERRITORIAL SOSTENIBLE EN
EUSKADI. REPLICA AL DISCURSO
NEOLIBERAL DE EUSKAL HIRIA.
-
DESHAZKUNDEA-dot: IDEAS FUERZA para unas DIRECTRICES DE ORDENACIÓN DEL TERRITORIO SOSTENIBLES convocatoria 4 de Junio
1
IDEAS FUERZA PARA UN MODELO TERRITORIAL SOSTENIBLE EN EUSKADI. REPLICA AL DISCURSO NEOLIBERAL DE EUSKAL HIRIA. 1.- LA HUELLA ECOLOGICA DEL MODELO TERRITORIAL DE EUSKAL HIRIA
1.1.- La huella ecológica no existe para Euskal Hiria. 1.2.- Artificialización del territorio 1.3.- Dependencia alimentaria
2.- LA COHESION TERRITORIAL 2.1. Definición. Desequilibrios del modelo Euskal Hiria. 2.2 ¿Policentrismo como panacea del "territorio competitivo" ? 2.3 El fracaso del sistema polinuclear para las "ciudades intermedias"
3.- .- GOBERNANZA SOCIAL Y DELIBERATIVA DEL TERRITORIO
3.1.Los regímenes urbanos y las coaliciones de interés institucional-privada. La necesaria transformación hacia una democracia deliberativa y co-decisional. 3.2 Gobernanza basada en la coordinación institucional, la subsidiariedad y la reciprocidad
4.- COHERENCIA E INTEGRACIÓN DE LAS POLITICAS SECTORIALES CON RELACIÓN AL MODELO TERRITORIAL QUE DEBEN ACORDAR LAS DOT
-
DESHAZKUNDEA-dot: IDEAS FUERZA para unas DIRECTRICES DE ORDENACIÓN DEL TERRITORIO SOSTENIBLES convocatoria 4 de Junio
2
1.- LA HUELLA ECOLOGICA DEL MODELO TERRITORIAL DE EUSKAL HIRIA 1.1.- La huella ecológica no existe para Euskal Hiria. La idea de huella ecológica, surge como respuesta a la pregunta ¿cuántos planetas necesitamos si toda la población mundial (aproximadamente 6.100 millones habitantes), mantuviese nuestro ritmo de vida? En sentido estricto, la huella ecológica, es un indicador agregado definido como "el área de territorio ecológicamente productivo (cultivos, pastos, bosques o ecosistemas acuáticos) necesaria para producir los recursos utilizados y para asimilar los residuos producidos por una población dada con un modo de vida específico de forma indefinida." Su objetivo fundamental consiste en evaluar el impacto sobre el planeta de un determinado modo o forma de vida y, consecuentemente, su grado de sostenibilidad. Por tanto, con este medidor, se obtienen rápidas conclusiones. La primera, es que nuestro planeta no puede mantener el ritmo que llevamos los habitantes de los países del norte (occidentales, desarrollados, industrializados, o como cada uno quiera llamarle) durante mucho tiempo. La segunda conclusión, es intermediar inmediatamente en nuestro ritmo de vida. Sin embargo, Euskal Hiria, lejos de reestructurar nuestros modos de vida incide en el modelo marcado por la agenda neoliberal hablando de la CAPV como “una ciudad región en el contexto internacional” y recalcando expresamente la importancia de las empresas con proyección global y en nombre del “desarrollo”, “modernidad” y “progreso” nos impone una movilidad frenética, una economía terciaria, “logística” donde la circulación domina sobre la producción y el espacio se presta para esa circulación. Cara al futuro, apuesta por una economía de aglomeración y de escala donde las plataformas logísticas adquieren gran trascendencia junto con la construcción de nuevas infraestructuras de transporte. A este respecto entre las iniciativas propuestas caben destacar la configuración del aeropuerto de Bilbao como una gran Hub intermodal conectándose con la estación del TAV de Bilbao, el impulso del Puerto de Bilbao como gran centro de conexión marítima de mercancías, y en el caso de Gasteiz incorporar una conexión ferroviaria que refuerce su papel de centro logístico así como remarcar el perfil de Foronda como nodo central de organización de los flujos de mercancías. Lo arriba mencionado obedece a las políticas de total liberalización de la economía que implica que la mayoría de las actividades de producción, distribución y comercialización deban considerarse como globales, o que, en todo caso, las tradicionales economías de base local se vayan a ver progresivamente desbordadas en sus bases territoriales y pasen a estar integradas en estructuras económicas mucho mayores, de ámbito regional, nacional o internacional, en última instancia siempre conectadas, referidas o traspasadas por las estructuras y dinámicas del mercado único global. En efecto, una de las dimensiones principales de la globalización es la internacionalización de las relaciones económicas, una vez que los espacios de acumulación de pequeña escala se van desbordando e integrando en espacios de
-
DESHAZKUNDEA-dot: IDEAS FUERZA para unas DIRECTRICES DE ORDENACIÓN DEL TERRITORIO SOSTENIBLES convocatoria 4 de Junio
3
intercambio más extensos y con relaciones mucho más complejas; siendo especialmente paradigmático el desbordamiento de los espacios de acumulación nacional (el “mercado interno” nacional), cuya construcción (mediante la integración económica) fue una de las tareas principales llevadas a cabo durante los siglos XIX y XX, y sobre todo, durante la época fordista (o desarrollista). Esto supondrá un incremento notable de los flujos entre regiones, países y continentes, en un constante intercambio de productos y servicios, que llevará al desarrollo y construcción de nuevas infraestructuras de transporte cada vez más densas y con mayor capacidad. La distribución de productos globales implica por un lado la necesidad de infraestructuras complejas de circulación de flujos y, por otro, la existencia de lugares especializados de almacenamiento, gestión de stocks, fraccionamiento de carga, intercambio, etc. En este sentido, resulta importante destacar que los espacios logísticos trascienden la mera función del almacenaje y la distribución para albergar muchas otras funciones, como por ejemplo las derivadas de las diferentes pautas de consumo de cada país, que implican la necesidad de realizar determinadas operaciones de embalaje final o de adaptación al consumidor de los productos, y que por tanto demandan instalaciones logísticas específicas para realizarlas. La ubicación de estas plataformas logisticas se prevé en torno a los principales centros de consumo, como son los casos del Gran Bilbao o Gasteiz. 1.2 Artificialización del territorio El modelo de ordenación territorial propuesto en Euskal Hiria, es gran consumidor de recursos naturales (tierra) y territorio; y nuestro territorio es de por sí pequeño (7.234 km2), orográficamente accidentado (85 % de municipios clasificados como “de montaña”) y densamente poblado (300,1 hab/Km); y está muy artificializado. Según los datos de udalplan 2010 la superficie artificializada en Euskadi alcanza la cifra de 58.648,77Ha. En el 2000 la superficie artificial era de 42.816 Ha, por tanto respecto a la cifra que aparece en el udalplan del 2010 hay una diferencia de 15.832,77Ha, lo que supone un aumento del 36,97%, correspondiendo 8.743 Ha a residencial, 4.928 Ha a construcción de polígonos industriales y centros comerciales y 8.815 Ha a la construcción de infraestructuras de transporte. Las personas redactoras de Euskal Hiria son conocedoras de estos datos ya que manifiestan que “la artificialización del suelo constituye un elemento crítico de nuestro territorio. Aproximadamente un 7,3% de la superficie de la CAPV corresponde ya a infraestructura y zonas urbanizadas”, sin embargo, nada se propone para corregir este aspecto crítico. Los riesgos de insostenibilidad territorial de las propuestas de ocupación y asentamientos de Euskal Hiria están implícitos en el propio modelo. Así se confiesa entre líneas en el texto: "...los riesgos, de la configuración de la ciudad región y de los elementos centrales que deben ser objeto de especial atención en la nueva etapa son: problemas de urbanización difusa y de baja densidad, ocupación sistemática de espacios agrícolas y naturales,..." Pero es que estos riesgos que se mencionan, han sido ya realidades negativas que se han manifestado en estos años de vigencia del modelo de las DOT de 1997. De nuevo los redactores de Euskal Hiria no pueden ocultar los datos objetivos de que : "este proceso explica por qué, aunque la población no ha variado esencialmente en los
-
DESHAZKUNDEA-dot: IDEAS FUERZA para unas DIRECTRICES DE ORDENACIÓN DEL TERRITORIO SOSTENIBLES convocatoria 4 de Junio
4
últimos 10 años, la superficie urbanizada ha crecido en casi un 20%. Estos nuevos crecimientos se han caracterizado por localizarse mayoritariamente en los entornos de los espacios metropolitanos y por presentar una densidad edificatoria inferior a la tradicional en las ciudades vascas." Sin embargo, esta constatación de que el modelo de las DOT es un consumidor insostenible de territorio, no conlleva una lógica evaluación crítica del modelo y a un replanteamiento del mismo, con objeto de buscar una alternativa que aporte eficacia y coherencia a la distribución de los usos y actividades (económicas, residenciales, equipamentales,...) de esta sociedad. La dispersión urbana es uno de los problemas más emergentes en toda Europa, resultado de un determinado modelo de negocio inmobiliario que ha impulsado la desregulación urbanística y que ha supuesto la renuncia al sistema de ciudad compacta tradicional en beneficio del insostenible "urban sprawl". Resulta imprescindible la lectura del contundente informe elaborado por la Agencia Europea de Medio Ambiente del año 2006 titulado: "La dispersión urbanística en Europa: el desafío ignorado." Las DOT del año 1997 ya apostaban abiertamente por propiciar esta colonización urbanística de los entornos rurales y de la franja costera, señalando zonas y municipios concretos donde dirigir el mercado residencial sobre entornos de calidad paisajística y de ubicación de la segunda residencia. En el año siguiente, se aprobaba la Ley 5/1998 de medidas urgentes que creaba en Suelo No Urbanizable la figura urbanística de Núcleo Rural, precisamente para ubicar la expansión de este tipo de producto inmobiliario de edificaciones unifamiliares (neo-baserris). En el año 2009, en la CAPV ya estaban calificadas con esta figura urbanística 3.006 hectáreas, de ellas la mayoría, 2.571 hectáreas en Bizkaia (Base Datos Udalplan. 2010). El documento Euskal Hiria 2011 vuelve a insistir en el atractivo valor residencial que tienen los entornos rurales vascos como elemento de competitividad para el país. Frente a esta huida hacia adelante que sugiere Euskal Hiria, despreocupándose del carácter finito y en nuestro caso muy limitado espacio territorial disponible, es preciso recordar planteamientos y perspectivas que ya se formulaban en la etapa anterior a este imperante urbanismo neoliberal. Así, en el año 1975, en Gran Bretaña se aprobó la Ley denominada “Land Community Act” cuyo preámbulo contiene una "verdad incómoda" para los ojos de los actuales creadores de retóricas territoriales como Euskal Hiria. La Land Community Act decía así: " En esta isla, de entre los recursos naturales con que contamos, el único que no se puede ampliar es el del suelo disponible. La disponibilidad de suelo está ya definida y es fija irremediablemente. Vivimos en un país pequeño, con una densidad de población alta y en consecuencia, la oferta de suelo no sólo está ya preestablecida, sino que además es muy limitada. Tiene una importancia trascendental, que el uso del suelo, de nuestro suelo, se planifique adecuadamente a las necesidades." Tanto allí como aquí, la lógica neoliberal ha conseguido hacer obviar esta realidad y ha enmascarado la crisis de ocupación de suelo creando retóricas meta-territoriales (ecosistemas de innovación, territorios de excelencia, etc...) Sin embargo, los límites del crecimiento ya están aquí y la falta de respuesta a esta problemática esta provocando que se hayan alcanzado ya los márgenes materiales del territorio. Estamos ante la informal constitución, por exceso y abuso, de lo que podríamos comenzar a denominar como la "Euskal Urbea".
-
DESHAZKUNDEA-dot: IDEAS FUERZA para unas DIRECTRICES DE ORDENACIÓN DEL TERRITORIO SOSTENIBLES convocatoria 4 de Junio
5
Los indicadores materiales de esta afirmación los encontramos en los municipios que a través de sus sucesivos planes urbanísticos han urbanizado ya el total de su ámbito territorial. Ya no les queda ningún "área verde" que recalificar, han agotado todo el suelo vacante. Este es el caso límite que se concluye de los datos de Udalplan para los municipios de Sestao y Portugalete, en la margen izquierda y el de Getxo y Leioa en la otra orilla de la ría. Los municipios de alrededor se encuentran ante un parecido colapso territorial si aplicamos los modelos técnicos de disponibilidad de suelo que maneja el propio Plan Territorial Parcial (PTP) del Bilbao Metropolitano, que identifica como suelos no aprovechables para usos urbanísticos los terrenos con fuertes condicionantes ambientales, como son los ubicados en pendientes superiores al 15% y los terrenos inundables, etc... por sus problemas técnicos y altos costes económicos, así como las áreas sometidas a niveles superiores a 60db de ruido provocado por el tráfico del aeropuerto de Loiu, en previsible expansión constante. El caso de Gipuzkoa es igual de crítico. Así, en el diagnóstico elaborado con motivo del PTP para Debagoiena, se calcula que el suelo vacante disponible en todo el herrialde es inferior al 5,5 %. En el caso de Debagoiena es aún inferior, y no llega al 3,8 %. Eso significa que a esa comarca sólo lo quedan para el futuro, 788 Ha de suelo apto para usos urbanísticos (y la mayoría de ese suelo se encuentra además concentrado en un sólo municipio, Oñati) Es obvio que la construcción de viviendas no obedece a necesidades reales de la población, sino que más bien a la especulación urbanística. Para eliminarla sería preceptivo contar con un diagnostico actualizado que cuantifique la necesidad real de vivienda principal. El documento de Euskal Hiria cuenta con un estudio de actualización del procedimiento de cuantificación residencial, no obstante lejos de realizar una diagnosis exhaustiva, en el sentido antes indicado, que incluya datos fehacientes en torno al número de viviendas existentes en cada municipio, las unidades convivenciales que las habitan y el número de viviendas vacías existente, reconoce que “la información disponible sobre el parque de viviendas y sus usos está desfasado y presenta notables contradicciones entre los resultados suministrados por el INE y Eustat, así como errores de medición evidentes en relación con la vivienda secundaria”. Asimismo Euskal Hiria mantiene el carácter artificialmente expansionista del planeamiento territorial mediante instrumentos como el coeficiente de esponjamiento. El método de cuantificación de la capacidad residencial propuesto por Euskal Hiria se estructura en dos pasos. En un primer paso se calcula el aumento requerido en el parque de viviendas, teniendo en cuenta las necesidades de viviendas principales, la demanda de viviendas secundarias y la previsión de las viviendas desocupadas asociadas a las anteriores. En un segundo paso se calcula la capacidad residencial adecuada al inicio del periodo de planeamiento, aplicando un factor de esponjamiento apropiado al aumento de viviendas proyectado en el paso precedente. Es decir el modelo incluye abiertamente y de un modo acrítico, planteando al mismo nivel de necesidad, a la vivienda principal, más la suma de la demanda de segunda residencia y el añadido del sector inversionista que va a dirigir la compra de vivienda directamente a operaciones especulativas, manteniéndola vacía y jugando con las
-
DESHAZKUNDEA-dot: IDEAS FUERZA para unas DIRECTRICES DE ORDENACIÓN DEL TERRITORIO SOSTENIBLES convocatoria 4 de Junio
6
tensiones del mercado de escasez u oportunidad. Globalmente, Euskal Hiria, y reconociendo abiertamente que la información estadística tomada en cuenta para los cálculos es de muy baja calidad, sentencia que las necesidades residenciales estimadas para el próximo decenio son de 98.800 viviendas. Pero aplicando lo que denomina "factor de esponjamiento" que no deja de ser un índice de ponderación discrecional a pesar de ser presentado bajo una ecuación supuestamente cientifista, se convierten en una capacidad residencial máxima de 238.000 viviendas para el conjunto de la CAE. Es decir, este índice de esponjamiento supone una variación de hasta el 240%, nada menos, entre lo calculado como "necesario" y lo ofertado como "conveniente". Ese porcentaje es el que marca la distancia entre el sentido común, y el sentido político (del mercado). No obstante, en la Evaluación Conjunta de Impacto Ambiental declara que los suelos urbanizables residenciales recogidos por el planeamiento ascienden a 5.132 Ha y añade que “ esta superficie ocupada con una densidad igual a la media del conjunto de la CAPV de 65 viv/ha, otorga una capacidad teórica para unas 333.000 nuevas viviendas sin necesidad de nuevas reclasificaciones de suelo no urbanizable”. Quizá, por tanto, va siendo hora de abordar otras cuestiones, como, la financiación municipal, para que las reclasificaciones dejen de ser la fuente principal de ingresos municipales y se empiece a hacer una verdadera política de vivienda. Otra cuestión a tratar al respecto es la concepción del mundo rural como espacio para el ocio donde no falta la mención a los campos de golf siendo ésta una actividad que supone un gran impacto sobre el territorio por las implicaciones que conlleva (construcción de chalets, infraestructuras...) en el Estudio Conjunto de Impacto Ambiental no se hace más que mencionarla como nuevo reto ambiental. En la continua referencia que Euskal Hiria hace a ciertos discursos estandarizados, en el capítulo dedicado a los criterios para un urbanismo sostenible, recoge una idea ya ampliamente ensayada en el contexto europeo para contener la dispersión urbanística, como es el del Perímetro de Crecimiento Urbano. También se fija un límite máximo de oferta residencial para cada municipio. Sin embargo, la delimitación de este perímetro va a consolidar los excesos de ocupación de suelo del modelo extensivo vigente hasta ahora. El perímetro abarcará tanto los suelos urbanizados como los urbanizables previstos en el planeamiento municipal actual. Esto es, según las estimaciones de Udalplan, actualmente se encuentran clasificados como urbanizables un total de 5.132 ha, esta superficie, ocupada con una densidad residencial igual a la media del conjunto de la CAPV de 65 viv./ha, otorga una capacidad teórica para unas 333.000 nuevas viviendas. Esto equivale a un incremento del 30% sobre el actual parque de viviendas de la CAPV. En definitiva, un sobredimensionamiento de oferta de suelo y viviendas incluso superior al coeficiente de esponjamiento establecido por Euskal Hiria (238.000 viviendas). En cuanto a lo que se prevé como "limitaciones" a la oferta residencial de los planeamientos urbanísticos, quedan desnaturalizados al comprobar los rangos de porcentaje permitido, ya que los planes municipales podrán incrementar la oferta de suelo hasta en un 50% sobre el parque de viviendas existente, e incluso este índice podrá llegar al 70% en los municipios menores a 3.000 habitantes, en los por cierto, la Ley vasca de Suelo no obliga a prever suelo para viviendas de protección pública. De nuevo se trata de confundir la oferta "generosa" de suelo urbanizable como la vía
-
DESHAZKUNDEA-dot: IDEAS FUERZA para unas DIRECTRICES DE ORDENACIÓN DEL TERRITORIO SOSTENIBLES convocatoria 4 de Junio
7
adecuada e imprescindible para garantizar el derecho a la vivienda. Este modelo seguido hasta hoy es el que ha provocado que en el período más expansionista conocido que hemos conocido, las listas de solicitantes de Etxebide sigan creciendo, mientras en la CAPV se estiman que existen 31.100 viviendas desocupadas, a las que hay que sumar otras 13.778 viviendas en oferta de venta y buena parte de las 29.511 viviendas calificadas como residencias secundarias. Según el Udalplan del 2010 en la actualidad existen en la CAPV 4.662,09 Ha clasificadas para suelo industrial, vacías, esto supone el 30 % del suelo industrial total clasificado. Sin embargo, vemos como tanto en los PTPs como en los PGOUs las reclasificaciones de suelo industrial no cesan y el documento de Euskal Hiria no habla de poner límites a estos crecimientos, tampoco se mencionan las medidas a adoptar para poner en valor los polígonos infrautilizados o los que han caído en desuso. Lo que sí observamos es la valoración positiva que hace de las grandes superficies y centros comerciales que son mencionadas como “las ramas más productivas y que generan mayor valor añadido” sin tener para nada en cuenta los impactos que generan: problemas urbanísticos y medioambientales (gran ocupación del suelo, generación de tráfico metropolitano...), repercusiones sociales (privatización del espacio, segregación de las personas según su capacidad adquisitiva; tendencia a la uniformidad, al mimetismo social...), destrucción del tejido comercial, repercusiones en la economía local, y la vida de barrio... Ante este panorama objetivo, con los datos sobre la mesa, es inconcebible cómo Euskal Hiria no tiene como referencia de estrategia territorial una estrategia de reutilización y rehabilitación preferente de los suelos abandonados por antiguas actividades industriales, más si cabe en un país con una historia de desmantelamiento industrial como el nuestro. Los "suelos marrones" (brownfields) deben ser el objetivo prioritario. Ya lo son en otros países con una importante herencia post-industrial. Aquí no hay todavía una estrategia definida para las 4.247 ha de suelo contaminado a las que hay que sumar otras 482 ha de ruinas industriales censadas en la CAPV por la Sociedad