espezifikazio teknikoen txostena - informe de ...€¦ · teknologia beretan oinarritutako beste...
TRANSCRIPT
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 1 / 20
0. AURREKARIAK BiscayTIK Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako proiektua da, nazioarte mailan izaera berritzaile eta aitzindari
nabarmena duena, helburutzat honako hauek dituelarik: komunikazio kanal berri baten bidez, Internet bidez,
Administrazioa herritarrengana hurbilaraztea bien arteko elkarrekintza erraztuz; horrez gain, Bizkaiko
Udaletako barne-kudeaketa eta herritarrekiko harremana hobetzeko tresna informatikoak homogeneizatzea;
eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia
bilakatzea.
Helburu hau betetzeko, proiektuak hiru ardatz ditu,
Herritarrentzako posta elektroniko zerbitzua.
Udalerrientzat programa informatikoak eta herritar bideratzea duen web ataria.
Nazioarteko erreferentziadun Teknologia Zentro bat sortzea.
1. XEDEA Lehiaketa honen xedea da mantentze zerbitzuak kontratatzea, BiscayTIK proiektuaren barruan Udal
Kudeatzaile Administratiboaren moduluetan zuzentze, eguneratze eta egokitze lanak egiteko..
2. ZEHAZTAPEN TEKNIKOAK
2.1. Eraginpeko moduluen deskribapena
Fundación BiscayTIK Fundazioak eskatutako mantentze lanak egin beharko dira, Udal Administrazio
Kudeatzailearen (UAK) MICROSOFT AX 2009 teknologietan oinarritutako hurrengo moduluetan. Horiez
gainera, agiri honetako 2.2 Ingurune teknologikoa puntuan deskribatutako teknologietan ere egin beharko
dira lanak.
Honako hauek dira aipatutako moduluak:
2.1.1. Erregistro Modulua
Sarrera eta Irteera Erregistro Sistemak dituen funtzionalitate nagusiak eta mantenuen irismena horiei buruz
jarduten duena, besteak beste:
Erregistro Liburua jasotzen du, APMko SICRES-en zehaztapenen arabera, sarrera eta irteera
idazpenak ahalbideratzen, baita mugimendu horiek kontsultatzea eta inprimatzea.
Sailen kudeaketa
Izapide eta prozeduren inguruko eskaerak, idazkiak eta komunikazioen kudeaketa
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 2 / 20
Jasotzaileak diren sailek egindako oharren kudeaketa
Maila desberdinetako hainbat liburuen kudeaketa: Orokorra, Arlokoa eta Sailekoak
Hainbat interesdunei dokumentuak posta elektronikoz bidaltzea.
Dokumentu Kudeatzailearekin bateratzea
Erregistratutako dokumentuen zigilatze automatikoa
Hartu izanaren agiri txartelak (txartel arrosak) sortzea eta bidalketa kudeatzea
Azken aurrerapen teknologikoen joera duen 4/1999 legeak aldatu zuen Herri Administrazioen
Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legearen manamenduak
jarraitzea
2.1.2. Errolda Modulua
Herritarren erroldaren kudeaketarako aplikazioa 1996 aldarrikatu zen errolda araubidera egokituta dago,
errolda biztanleriaren erregistro iraunkortzat hartzen du, (EIN) Estatistika Institutu Nazionalaren komunikazio
prozedurak ditu, eta nabaria da biztanleriaren ezaugarri demografikoak eta dinamika aztertzeko tresna giza
duen gaitasunagatik.
Honako hauek dira dituen funtzionalitateak:
Erroldaren dimentsio historikoa: Herritar baten historia osoaren erregistroa, historia horri lotutako
dokumentuak sortzeko ahalmenarekin.
Ziurtagiriak Sortu: etxebizitza esku-orria, errolda esku-orria, e.a.
EIN-aren araudiaren araberako datu pertsonalen kudeaketa.
EIN-arekin komunikatzen den lurraldearen kudeaketa komuna.
EIN-arekin egindako elkartrukeen kudeaketa
Zentsu eta Erroldaren aldaketen aldizkako ustiaketa funtzioak dokumentu eta zerrenda ofizialekin,
baita bien arteko konparaketa. Elkartrukea EINr-arekin fitxategien bidez.
2.1.3. Espediente modulua
Espedienteen kudeatzaileak erakunde-anitzeko tresna bat da, orokorra eta bateratua, berezitako honako
sistemek osatzen dituztenak eta mantenuen irismena horiei buruz jarduten duena, besteak beste:
Modulu Diseinatzailea
Sisteman inplementatutako prozedura administratibo desberdinen administrazio, konfigurazio eta
parametrizazio modulua da. Ordinograma (woek-flow) kudeaketa tresna baten gainean, erakunde bakoitzak
bere administrazio prozedura bakoitzarentzat zehaztutako informazio fluxua definitu dezake, bai barne
kudeaketa izaera dutenak, bai herritarrentzako zerbitzua izaera dutenak.
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 3 / 20
Izapidetza oinarrizko unitatea prozedura bakoitzean ataza da. Diseinatzaileak atazak nahiera sortzea, aldatzea
eta ezabatzea ahalbideratzen du, prozedura bakoitzeko fluxugrama erakundeari eragiten dieten beharrei
egokitu daitezen.
Atazak barneko sailei egokituko zaizkie, erabiltzaile taldeak edo erabiltzaile jakinak bere ezagutza eta
izapidetzarako, espediente baten etapa guztiak izapidetza-erabiltzaile bakoitzari lotutako baimenen arabera
kontrola daitezen.
Sisteman diseinatutako prozedura desberdinak lotu daitezke:
Datuak elkarrekin trukatzen dituzten barne kudeaketa beste sistema batzuekin, besteak beste;
o Sarrera Irteera erregistroa
o Lotutako e-Administrazio eta Erregistro Telematiko Ataria
o Herritarren karpeta birtuala
Beste prozedura batzuekin.
Modulu Izapidegilea
Izapidegile erabiltzaileei zuzendutako modulua da, bertan bai ofiziozkoak, bai batek eskatuta espedienteak
has daitezke, erabiltzaileak nahi duenean eta sisteman alta emanda dauden edozein prozeduraren inguruan.
Alderdiren batek eskatuta, eskariak etor daitezke:
Sarrera eta Irteera Erregistro Nagusitik
Administrazio Elektronikoa Atariaren Erregistro Telematikotik
Izapidegile erabiltzaile bakoitzak espedienteak sortzeko eta atazen izapidetzako sarbidea du, bere baimenen,
dagozkien sailen eta baimendutako prozeduren arabera, Bai zuzenean, bai bere erabiltzaile rolaren arabera.
Moduluak honako hau ahalbideratzen die bere erabiltzaileei:
Edozein momentutan, ofizioaz edo alderdiren batek eskatuta, baimendutako kudeaketa arloari
atxikitako prozedurekin espediente bat hastea, beti ere erabiltzaile horrek hasierako ataza egiteko
baimena izatekotan.
Bere kudeaketa arloari atxikitako espedienteetan esleitutako atazak bideratzea.
Bere kudeaketa arloari atxikitako espediente guztietako datu eta dokumentu guztiak kontsultatzea,
baita izapidetza esleituta ez dituen atazetakoak ere.
Funtzionamendua
Sistemak erabiltzaileen eskura postontzi pertsonalizatuak jartzen ditu:
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 4 / 20
Sisteman jasotako eskariak, baimendutako kudeaketa arloetara zuzendutakoak
Bideratzeko zain dauden ataza berriak: Postontzi honetan erabiltzailearen ardurapena dauden
espedienteak bilduko dira, horiek erabiltzaileari esleitutako atazak bideratzea beharrezkoa denean
Atazak izapidetzan: Postontzi honetan erabiltzaileak bideratzen dituen atazak biltzen dira
Sistemak interesdunei zuzendutako jakinarazpen eta komunikazio jaulkipenak kudeatzen du,dokumentazio
hori Sarrera eta Irteera Erregistro Nagusian edo Erregistro Telematikoan erregistratuz.
Izapidetza moduluak gauzatze epeen bermatzailetzat jokatzen du, atzeratuta dauden espedienteen izapidetza
azkartzeko alarmak sortuz eta, edozein momentutan, erakundeak adostuta dituen zerbitzu mailak betetze
egoera kontsultatu ahal izateko aginte-koadroetara sarbidea ahalbideratzen du.
Espediente moduluarekin lotutako beste funtzionalitate batzuk
2.1.4. Zerga Kudeaketa Modulua
Zergak, Tasak eta Prezio Publikoak gero likidatzeko behar diren zergapeko egitateen gaineko oinarrizko
datuak kudeatu eta egiaztatzen ditu.
Kudeaketaren barnean begiesten da:
Zergak, Tasak eta Prezio Publikoen konfigurazioa eta parametrizazioa
Aplikazioa parametrizatu daiteke Udal Ordenantza Fiskaletan urtero onartutako tasa eta prezio
publiko desberdinentzat. Likidazioak edo aldizkako erroldak edo biak batera moduko alta datuak izan
daitezke
Errolden kudeaketa altak, bajak, aldaketak eta titular aldaketak ahalbideratuz
Autolikidazio eta diru-sarrera zuzenen kudeaketa
Salbuespenak eta hobariak, zergapeko egitatearen arabera definitzea ahalbideratuz
Banku- helbideratzeak, zergadunak eta zergapeko kontzeptuak ordaindutako egitatearen arabera
esleitzea ahalbideratuz
Baliabidean
Jakinarazpenak eta aldizkarirako bidalketak kudeatzea
Historikoen mantenua
Sortak sortzea
Borondatezko Diru-bilketa kargatzearen jaulkipena
Zerga egoeraren txosten zehatza
Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 5 / 20
Aplikazioak trakzio mekanikoko ibilgailuen zentsua zergapeko egitate eta subjektuaren oinarrizko
eremuetatik kontsultatzea ahalbideratzen du.
Ibilgailuekin honako eragiketak egitea ahalbideratzen du:
Matrikulazio altak likidatzea, aurtengo edo aurreko ekitaldiak likidatu, kobrantza-agiriaren kopia bat
inprimatzea, alta berriak, behin betiko bajak edo etxebizitza aldaketak bezalako trafiko mugimendu
simulazioak egitea erroreak konpontzeko edo zentsua hobetzeko.
Programak Probintziako Trafikoko Buruzagitzarekin harremanetan jartzea, zentsuan matrikulazio alta
berriak kargatzeko fitxategi elektronikoen bidez.
Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga
Programak altak ematea, mugimenduak ezabatzea, aldaketak, mugimendua aldatzea, likidazio kopiak inprimatzea eta Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergaren likidazioen urteko zentsuaren zerrenda mota guztiak jaulkitzea ahalbideratzen du.
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga – Katastro Kudeaketa
Moduluak hiri eta landa OHZ kudeatzea ahalbideratzen du, Katastrorako Zuzendaritza Nagusiak (KZN) proposatutako kudeaketarako eskumen lau mailak kontuan hartuz. Honako hauek dira funtzionalitateak:
o Hiri eta Landa Erroldak kargatzea
o Jabetza aldakuntzen tratamenduak 901 (Hiritarra) eta 903 (Landatarra) dokumentuen
bidez.
o Katastro Izena emate Tasaren ordainketaren tratamendua eta KZN-ra bidaltzea ERRALD-
KZNaren bidez
o KZN-ra Erroldan sortutako aldaketen zintak bidaltzea automatikoki, aldaketa guztiak
Eragiketa Eguneroko batean pilatzeari esker
o Mugimendu guztien isla
o Diru-bilketarekin esteka izatea Hiri eta Landa zorrak lortzeko eta gero jarraitzeko.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Zentsu Kudeaketa
Zergaren zentsu kudeaketa, indarrean dagoen legeak espezifikatutakoaren eta zehazki adierazten duen arabera:
o Zerga Administrazioko Estatuko Agentziak E.I.Z.-en matrikulei buruz emandako informazioa
tratatu eta kargatu
o Historikoak jaulkitzea alta, baja eta aldaketekin
o Jarduera berrien alta
o Jardunari uzteagatiko baja
o Aitorpen osagarriak
o Zentsu datuen aldaketa
o 833 eta 965 taldeen elementuen aldaketa
o Udalerrian bikoiztasunagatiko baja
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 6 / 20
o Udalerrian ezezagunak izateagatiko baja
Zentsu modulutik egindako mugimendu guztiak kontsultatu daitezke eta zergadun batek ordaindu behar duen zerga zorraren zenbatekoaren simulazioa egin daiteke, horri buruzko txosten bat jaulkiz.
Trafiko isunak
Modulu honek trafiko isunen kudeaketa zikloko funtzionalitate espezifiko hauek ditu:
o Salaketa buletinak grabatu eskuz eta automatikoki
o Likidazioak sortu
o Zorra kalkulatu isunaren egoeraren arabera
o Epeen eta preskripzioen kontrola
o Jakinarazpen emaitzen grabazio masiboa
o Isunen egoeren ostera- lagapena
Ikuskaritza eta zehapen
o Ikuskaritza eta zehapen espedienteen kudeaketa
o Alegazio-aldien gaineko kontrola, administrazio prozedura jarraituz, behin behineko
likidazioak aldatu edo berretsi daitezen. Hauek aktan, automatikoki kalkulatuko dira
dagozkien Dekretuak jaulkiz
o Adostasun, Desadostasun, Proba eta Egiaztapen eta Adostasun Aktak tratatzea
ahalbideratzen du.
o Ikuskaritza aktak edo zehapen prozedurak eragindako likidazioen jaulkipena.
o Nahitaezko txostenak jaulkitzen ditu; testu lehenetsiak erabiltzen den akta ereduaren
arabera, baita zehapenaren mailaketarenak ere.
2.1.5. Diru Bilketa Modulua
Zergadunei borondatezko aldian zuzentzen zaie kobrantza akzio administratiboaren kudeaketa betetzen du:
Kanpaina desberdinen agiriak sortu
Kobrantzak, helbideratzeak eta itzulketak.Bankuetarako zintak sortzea helbideratutako agiriekin eta
onartu ez diten agirien informazioa duten zintzak jasotzea. Honek helbideratze automatikoa
baliogabetzea ekar dezake, itzulketaren arrazoiaren arabera.
Kobrantza dokumentuak (ordainketa gutunak, kortesia jakinarazpenak) sortzea.
BKGko C19 eta C60 koadernoekin dauden modalitate desberdinak kudeatzeko aukera.
Sarreren figura desberdinek egindako diru-sarrerei buruzko eguneroko informazioa ematea.
Zatiki eta atzerapenak. Diru-bilketa Araudi Orokorrak ematen dituen aginduen jarraipena, atzeratzea
eta zatitzea ahalbideratuz
Borondatezko aldian kobratu ez diren ordainagiriak Derrigorrezko aldira pasatzea.
Diru-bilketa kontuen kudeaketa eta sorketa aurrerapen zerrenda (data bateko diru-bilketa kontuak)
Udalbatzak onar ditzan.
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 7 / 20
2.1.6. Derrigorrezko Diru Bilketa
Zergadunei Derrigorrezko aldian zuzentzen zaie kobrantza akzio administratiboaren kudeaketa betetzen du.
Honako funtzionalitateak ditu:
Kontura egindako kobrantza eta ordainketen kontrola eta kudeaketa
Kobraezineko kudeaketa
Premiamendu prozeduren kudeaketa
Jakinarazpen eta hartu izanaren eta BAO-ari egindako jakinarazpen agirien kudeaketa
Posta ziurtatuaren hartu izanaren agirien kudeaketa
bahitura-probidentzien kudeaketa
Zerga zorren atzerapen interesen kalkulua eta likidazioa
Bahitura aginduak egin eta bideratu:
o Kontu eta banku-gordailuena
o Soldatena
o PFEZrena
o Ondare higiezinena
Urteko diru-bilketa kontua karguak, datak, hurrengo urterako zain daudenak, urtekako eta
kontzeptukako laburpenak, baita ordainagirietako balioen edo likidazioen arabera ere adierazirik.
Kostuen kudeaketa
Baliabideen kudeaketa
Exekuzio zorra taldekatzeko txoten eta kontsultak
Zorra kudeatzeko txosten eta kontsultak
2.1.7. Beste modulu batzuk, integrazioak eta elkarreragingarritasuna
Teknologia beretan oinarritutako beste modulu batzuetan egingo dira mantentze lanak, eta, halaber, kontratu
honen xede den moduluen eta horiek harremana duten beste moduluen arteko integrazioa eta beharrezkoak
diren elkarreragingarritasun zerbitzuen sorkuntza. Fundación BiscayTIK Fundazioak eskatu eta 2.2 Ingurune
teknologikoa puntuan deskribatutako edozein teknologiatan oinarritutako beste edozein garapen ere egingo
da.
2.2. Ingunure teknologikoa
Udal Administrazio Kudeatzailearen ingurune teknologikoaren ezaugarriak honako hauek dira:
Arkitektura
o Microsoft Dynamics AX 2009 Service Pack 1
o Utilidades .Net
o Sql Server Reporting Services
o Sql Server Analisys Services
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 8 / 20
Zerbitzaria
o Microsoft Windows 2008 zerbitzari-klusterra
Datu-basea
o Microsoft SQL Server 2008
Programazio-lengoaia
o X++
o Microsoft .Net
Segurtasuna
o Erabiltzailea direktorio aktiboaren bidez baliozkotzen da.
o TS Web bidez konektatzen da Udal Administrazio Kudeatzailera.
o Security Keys-en oinarritutako erabiltzaile-segurtasuna
Integrazioak
o Microsoft Dynamics CRM 4.0
o Microsoft Dynamics CRM Email Router
o Microsoft office Sharepoint Server 2007
o Online Certificate Status Protocol (OCSP)
o ZAIN Plataforman integrazioa
o Sinadura eta identifikazio sistemarekin integratzea.
J2EE teknologiako garapenen barruan biltzen diren lanak ingurune teknologiko honetan oinarrituko dira:
Zerbitzaria
o Sistema eragileak (zerbitzaria): Red Hat Enterprise Linux Server
o Aplikazioen zerbitzaria: HatJBoss EAP 6.4 Sarea
Garapen ingurunea
o HatJBossDeveloper Studio sarea, framework BIDE
o TeamFoundation Server
o Subertsioa
DDBB
o SQL Server 2012
Programazio hizkuntza
o JAVA
Segurtasuna
o Lantik P23 segurtasun ingurune bateratua
Nabigatzaileak
o Nabigatzaileak: Internet Explorer, Chrome, Mozilla Firefox
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 9 / 20
2.3. Eskatutako gutxieneko zehaztapen teknikoak
Zerbitzu-hornitzaileak esleituriko lantaldeak ondorengo eginkizunak bete beharko ditu:
Zerbitzuaren kudeaketa eta administrazioa.
Funtzionalitate berriak eta haiei lotutako gorabeherak kudeatzea, BiscayTIK Fundazioan ezarrita
dagoen ADITUZ izeneko tresnaren bidez.
Eginiko estimazioak BiscayTIK Fundazioari jakinaraztea, onar edo berrikus ditzan.
Eskaera bakoitza ezartzeko erabilitako esfortzuaren xehetasuna BiscayTIK Fundazioari jakinaraztea,
aurreikusitako estimazioarekin alderatuta.
Zerbitzuaren etengabeko kontrola ahalbidetzen duten zehaztutako egoera-txostenak BiscayTIK
Fundazioari jakinaraztea, esfortzu erabilia, esfortzu metatua, egiteko dagoen esfortzua, eta abar
jasota dauzkatela.
Zuzeneko harremana BiscayTIK Fundazioarekin, aurrera eraman beharreko eginkizunak kudeatzeko.
Bilera-aktak egitea.
Diseinu funtzionalakoa
Diseinu teknikoa.
Datuen eguneratzeak.
Funtzionalitate berrien garapena.
Proiektuaren barneko edozein modulu konfiguratzea eta parametrizatzea
Erroreak zuzentzea, baldin badaude.
Entitate/erlazio eredua eguneratzea.
Probak egin, eta eginiko proben dokumentazioa:
o Proba unitarioak
o Integrazio-probak
o Onarpen-probak:
Erabiltzaile-eskuliburuak eguneratzea.
Erabiltzaile-baimenak sortu eta kudeatzea.
Datu-migrazioak, prozesuaren definizio teknikoa, prozesu hori sortzea, eta abiaraztea.
Abiarazte-paketeak eta loturiko dokumentazioa sortzea.
Beste modulu edo sistema batzuekiko integrazio-eskuliburuak sortzea.
Zalantza teknikoak argitzea.
Entregatutako funtzionalitateen kalitatea bermatzea.
Aplikazioak mantentzearekin erlazionatutako beste batzuk.
Esleipendunak Biscaytik Fundazioaren inguruneetan eginiko garapenak konpilatzeko / integratzeko /
inportatzeko beharrezko lizentziak hornituko ditu.
Esleipendunak Fundación Biscaytik Fundazioaren inguruneen artean egindako garapenak bateratzeko,
inportatzeko eta sustatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskainiko ditu.
J2EE teknologiarekin egiten diren web garapenak web moldagarriaren deseinu ereduaren arabera diseinatu
beharko dira (Responsive web design), horien erabilera errazteko, eta modu egokian erakutsi beharko da
gutxienez nabigatzaile hauetan:
Internet Explorer v6 eta hortik gorakoak.
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 10 / 20
Firefox
Chrome
Edge
Horrez gainera, aukera ematen duten pantailetan ikusi ahalko da soluzioa (AA-WAI), eta, gainerako
kasuetan, zergatik ez den betetzen azaldu behar da. Zerbitzu guztiak bi hizkuntzatan egin behar dira (euskara/gaztelania).
2.4. Zerbitzuaren ekintzak
2.4.1. Oinarriko mantentze-lanak
a) Kontsulten arreta zerbitzua eta aplikazioen laguntza teknikoa:
BiscayTIK Fundazioko teknikarien eta CAUko pertsonalaren kontsultei eta gorabehera teknikoei emandako
laguntzaren eta arretaren jarduera-multzo gisa definiturik, zerbitzuaren xede diren aplikazioei dagokienez,
betiere.
EAZk jasotako kontsultak zein gertaerak, eta arazoen irekitzea kudeatu eta konpontzeko, egokia bada,
Lantikek erabiltzen duen gorabeheren kudeaketa aplikazioa erabiliko da.
b) Konponketetarako mantentze-lanak (akatsak softwarean)
Talde honetan sartzen dira ekoizten ari diren aplikazioen jarraitutasuna bermatzeko jarduerak. Erabiltzaileek
aplikazioak erabiltzean izaten dituzten akatsak konpontzeko egin beharreko aldaketak dira.
Planifikatu gabeko mantentzea da eta ekoizpen-prozesuetan konpontzen ditu arazoak. Enpresa
esleipendunaren gain izaten dira arazoak, Fundación BiscayTIK Fundazioentzat Lantikentzat gasturik gabe.
Kudeaketarako, Fundación BiscayTIK Fundazioek gorabeherak kudeatzeko erabiltzen duen aplikazioa
erabiliko da.
a) Mantentze lan prebentiboa
Garatutako zerbitzuak hobetzeko ekimenak. Zuzentzeko mantentze lanak minimizatzea eta kalitatea
hobetzea da helburua.
2.4.2. Mantentze-lan ebolutiboa/moldatzailea eta garapen berria
a) Mantentze-lan ebolutiboa:
Erabiltzailearen beharren hedadura edo aldaketa estaltzeko beharrezkoak diren eransketak, aldaketak eta
ezabapenak dira.
b) Mantentze-lan moldatzailea
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 11 / 20
Teknologia eremuetan gertatutako aldaketen ondorioz egiten diren aldakuntzak dira.
c) Garapen berria:
Sortu berri diren proiektuetan sartu diren garapen-lanak dira.
Kasu guztietan, eskaera bat erregistratu eta onartu beharko da, eta hura BiscayTIK Fundazioaren ADITUZ
deritzon eskaera-kudeaketarako aplikazioarekin izapidetuko da.
2.5. Zerbitzu adierazlea
2.5.1. Error-tasa entregako
Entrega guztietan baloratuko da ematen denaren kalitatea, eta, horretarako, gehienezko errore ehuneko bat
zehaztuko da emanaldiko.
Adierazleak eremu hauek hartzen ditu kontuan:
Gehienezko errore % entregako: entrega batean egon litezkeen gehienezko errore kasuen ehunekoa.
Aldizkakotasuna: adierazlearen kalkuluaren maiztasuna.
Helburua: adierazlearentzat helburu gisa finkatutako balioa. Balio objektiboaren kalkulua epean alta
emandako eskaera guztien gainean aplikatuko da.
ENTREGAKO ERROREAREN
GEHIENEZKO EHUNEKOA (%)
ALDIZKAKOTASUNA HERBURUA
Gehienez %15 HILERO >=90%
Proposatutako helburua hobetu ahal izango da, eta enpresak zerbitzuan zer % beteko duen adierazi beharko du.
2.6. Zerbitzuaren faseak
Zerbitzu honetan zehazten diren faseak honako hauek dira, gutxienez:
FASE-1: DIAGNOSTIKOA
Fase honetan Fundación BiscayTIK Fundazioek eta enpresa laguntzaileak batera aztertuko dituzte
zerbitzuaren norainokoa, kudeaketa-egitura, zerbitzuaren eskakizunak eta beraren antolaketa.
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 12 / 20
Halaber, fase honetan egingo dira zerbitzuen berrikuspena eta prozeduren, jarraibide teknikoen eta
jardunbide egokien bilduma, arriskuen azterketa eta definitutako adierazleen ulermena.
FASE-2: TRANSFERENTZIA
Fase honetan ezagutza egituratuaren transferentzia bat egingo da, Fundación BiscayTIK Fundazioaren
arduradunekin bilera espezifiko plan baten bidez, prestakuntza funtzionala beharrezko den kasuetan eta
Fundación BiscayTIK Fundazioak eskatutako prozedurak eta jarraibide teknikoak ezagutu.
Lehen bi fase hauen burutze-epea ezin izango da 24 lan-egun baino gehiago luzatu eta barnean hartzen
dituen zerbitzuak ezin izango dira fakturatu. Zerbitzua bermatu beharko da. Eskaintzan derrigorrez adieraziko
da proposatutako denboran eskualdatze hau egiteko ikuspuntua. Ez zaio punturik emango hau justifikatzen
ez duten eskaintzeei.
Honelako koadro bat aurkeztu beharko da:
Kontzeptua Proposamena Justifikazioa
0. eta 2. Faseen iraunpena (egunetan)
FASE-3: USTIAPENA
Fase honeta helburua kontratuaren zerbitzuak burutzea eta kudeatzea, eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea
da, adierazitako jardueren garapenaren bidez, horien neurketa ezarritako neurtzeko arauen bidez,
zerbitzuaren kalitate kontrolatuz eta hobekuntza ekintzak proposamenak eginez. Fase honetan hasiko dira
errendimendu osoz funtzionatzen, horretarako sortutako batzordeak, kalitate planaren araberako informazio
emateak eta aplikazioen eboluzio reportingak horien arduradunak direnei.
FASE-4: ITZULPENA
Fase honetan Hornitzaileak Fundación BiscayTIK Fundazioaren eskura jarriko ditu lan dokumentuak,
dokumentazio teknikoa eta behar den guztia eskuordetu den mantenua berriz hartzeko.
Horretarako, eta kontratua indarrean dagoen bitartean, Fundación BiscayTIK Fundazioak progresiboki,
berraztertu eta onartuko duen Itzulera Plan bat egingo da.
Zerbitzuaren hasierako fasetarako (diagnostikoa, transferentzia eta egonkortasuna) 24 eguneko gehienezko
epea jarri denez, Fundación BiscayTIK Fundazioari edo hirugarren bati itzulera fase honetarako ere 24
eguneko epea ezarri da. Hori dela eta, beraz, esleipendunak eskualdatze denboraldi horretan aktiboki
lagunduko du.
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 13 / 20
3. KONTROLA ETA JARRAIPENA Atal honetan proposatu behar diren eginkizunen helburua aldi oro zerbitzuaren egoerari buruzko ikuspegia
izatea da. Horrela, gerta litezkeen desbideratzeak zehazteko eta behar diren ekintza zuzentzaileak aplikatzeko
aukera ematen du.
Helburu hori betetzeko oinarrizko tresnak jarraipena egiteko txostenak dira. Txosten horiek dagozkien bilera
eta batzordeetan aztertuko dira.
Lizitatzaileak bere proposamen teknikoan, ahalik eta erarik xehatuenean, proposatzen duen jarraipeneko
kontrol-eredua deskribatu beharko du, zerbitzua ematean aplikatzeko
Fundación BiscayTIK Fundazioak garapena ikuskatzeaz eta azken emaitza onartzeaz arduratuko den
pertsona bat izendatuko du, eta enpresa esleipendunari emango dizkio beharrezkotzat hartzen dituen
jarraibide guztiak.
Enpresa esleipendunak pertsona arduradun bakarra izendatuko du Fundación BiscayTIK Fundazioarekin; hark
jasoko ditu Fundación BiscayTIK Fundazioaren jarraibide orokorrak eta hark esku hartuko du erantzukizun
horretarako solaskide gisa. Haren ardura izango da:
Egin beharreko lanen plangintza, jarraipena eta kontrola egitea eta horien kalitate maila egiaztatzea.
Fundación BiscayTIK Fundazioaren eskaerak jasotzea. Eskaera horiek baloratu eta horien plangintza
egin beharko du, Fundación BiscayTIK Fundazioarekin adostuta.
Fundación BiscayTIK Fundazioarekin egindako bileren aktak egin beharko ditu, eta adostutako
akordioak ezarriko dira. Hasieran, astean behin finkatuko dira bilerak, eta horietan gauzatzen ari
diren zereginen jarraipena egitea izango da helburu nagusia, bai eta zeregin horietan gertatzen diren
desbideratzeak eta aurrera egiteko puntu kritikoak edo geldiarazleak identifikatzea ere.
Fundación BiscayTIK Fundazioak egindako lanen gaineko kalitate kontrola egitea beretzat gordetzen du.
Horrela, gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak gaitzetsi ahalko ditu, bere irizpide propioei jarraiki. Hori
guztia Fundación BiscayTIK Fundazioak atzerapenen edo kontrataturiko zerbitzuen kalitate baxuaren ondotik
jar ditzakeen penalizazioen kaltetan izan gabe egingo da. Halaber, kontratua ebazteko arrazoi justifikatua izan
daiteke.
4. BALDINTZA BEREZIAK Enpresa lizitatzaileek ezin izango dute hizkera sexistarik erabili, proposamenak prestatu eta aurkezteko
orduan. Era berean, kontratua indarrean dagoen bitartean, enpresa esleipendunak ezin izango du hizkera
sexistarik erabili, idatziz edo modu digitalean sortutako behin betiko edozein dokumentutan; era berean,
datuak sexuaren arabera banandu beharko ditu, pertsonei buruz sortzen diren estatistika guztietan. Eta hori,
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 2.3 artikuluak dioena betez, non
errespetatu beharreko printzipio orokorrak adierazten baitira.
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 14 / 20
4.1. Lantaldea eta betekizunak
Esleipendunak beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu, egokitzen dizkioten
zerbitzuak modu egokian egiteko.
Esleipendunak mugikortasun geografiko osoa izango du eta Fundación BiscayTIK Fundazioek eskatutako
tokietan eman beharko du zerbitzua. Lantalde osoa edo zati bat lekualdatu behar badu, ez du kargu osagarririk
kobratuko. Halaber, esleipendunak Fundación BiscayTIK Fundazioak beste enpresa edo erakundeekin
adosten dituen bileretara joateko konpromisoa hartzen du.
Zerbitzua egiteko gutxienez 9 laguneko lantalde bat hartzen da beharrezkotzat, eta, horrez gainera,
Fundación BiscayTIK Fundazioarekin koordinazio lanak egingo dituen pertsona osagarri bat. Pertsona hori
izango da Fundación BiscayTIK Fundazioarekin arduradun bakarra eta bera arduratuko da egin beharreko
lanen plangintza, jarraipena eta kontrola egiteaz, bai eta horien kalitate maila egiaztatzeaz ere. Pertsona
horrek jasoko ditu Fundación BiscayTIK Fundazioaren jarraibide orokorrak, eta erantzukizun hori duen
solaskide gisa jardungo du.
Lantaldeak Kontrataziorako Oinarrizko Baldintzen O atalean zehaztutako baldintzak bete beharko ditu.
Kontratuak dirauen bitartean, lantaldearen osaketan egin daitezkeen aldaketek ezin izango dituzte memoria
deskribatzailean adierazitako ezaugarriak aldatu. Edonola ere, aldaketa horiek BiscayTIK Fundazioari
jakinarazi beharko zaizkio aldez aurretik eta BiscayTIK Fundazioaren berariazko baimena izan beharko du
Baloratu egingo da ekoizpen taldea handitzea lehenengo urtean zehar, hiruhilekoz hiruhileko.
1.HIRUHILEKOA 2.HIRUHILEKOA 3.HIRUHILEKOA 4.HIRUHILEKOA
GUTXIENEKOA PROPOSAMENA GUTXIENEKOA PROPOSAMENA GUTXIENEKOA PROPOSAMENA GUTXIENEKOA PROPOSAMENA
9 9 9 9
Fundación BiscayTIK Fundazioak beretzat gordetzen du lantaldeei ikuskaritzak egiteko eskubidea, goiko
taulako informazioa betetzen dela egiaztatzeko helburuarekin.
Enpresa esleipenduneko langileek beharrezko dituzten ekipamendua, baimenak, komunikazioak eta joan-
etorriak enpresak berak ordaindu beharko ditu.
Esleipendunak lantaldea etengabe prestaturik mantentzeko ardura hartuko du, Fundación BiscayTIK
Fundazioak eskaturiko teknologia/funtzionalitate horietan. Prestakuntza horren kostua, enpresa
esleipendunak prestakuntza hori jasotzeko jartzen dituen langileen dedikazioa bezala, haren konturakoa
izango da.
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 15 / 20
4.2. Zerbitzuaren ordutegia
Zerbitzuaren gutxueneko ordutegia:
Neguko ordutegia (urriaren 1etik maiatzaren 31 arte):
astelehenetik ostegunera 8:30etatik 17:30etara
ostiralak 8:00etatik 15:00retara
Udako ordutegia (ekainaren 1etik irailaren 30 arte):
astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara
Salbuespen kasuetan, BiscayTIKek aurreko paragrafoan adierazitako ordutegian ez den beste ordu eta egun
batzuetan zerbitzua ematea eska dezake.
Salbuespenezko kasuetan, BiscayTIK Fundazioak eskatu ahalko du zerbitzuak aurreko lerroaldeetan
zehazturikoez bestelako ordu edo egun batzuetan eman daitezela, plangintza baten arabera eta zerbitzuaren
beharrak direla medio, betiere, hala nola, inguruneen arteko promozioa, planifikatutako esku-hartzeak, etab.
Dena dela, 24x7 ARRETA LEIHO bat ere eskatzen da; bertan, zerbitzuaren arduradunen baten telefono
mugikorra egon behar da eskuragarri, larrialdiko egoerak edo planifikatu gabeko gertakizun-egoerak jakinarazi
ahal izateko.Zerbitzu horren ordu bakoitzeko prezioa (hala eskatzen denean) ordu arruntaren bikoitza izango
da.
4.3. Ezarritako denbora aurkezteko
Lantaldearen edozein partaide Fundación BiscayTIK Fundazioan aurkeztuko da bi ordu baino lehenago
BiscayTIK Fundazioak horrela eskatzen badu. Ez da onartuko puntu hau betetzen ez duten eskaintzarik
4.4. Entregatzekoak
Dokumentuak euskarri elektronikoan eta paperean entregatuko dira, proiektuaren jarraipena egin ahal izateko. Dokumentu horiek eguneratu egin beharko dira proiektuan zehar, dokumentazioaren historiko bat eginez. Gutxienez honako entregagaiak egin beharko dira:
Diseinu funtzionala.
Diseinu teknikoa.
Proben plana.
Prestakuntza plana.
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 16 / 20
Erabiltzailearen eskuliburua.
Integrazioaren eskuliburua.
Esplotazioaren eskuliburua.
Instalazioaren eskuliburua.
Proben Emaitzen txostena.
Iturri Kodea.
Abiatze txostena.
Jarraipen txostenak.
Itxiera txostena.
Bilera Aktak.
Zerbitzuarekin zerikusia duten beste dokumentu batzuk.
4.5. Lanen kontrola
BiscayTIK Fundazioak egindako lanen gaineko kalitate kontrola egitea beretzat gordetzen du. Horrela,
gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak gaitzetsi ahalko ditu, bere irizpide propioei jarraiki. Hori guztia
BiscayTIK Fundazioak atzerapenen edo kontrataturiko zerbitzuen kalitate baxuaren ondotik jar ditzakeen
penalizazioen kaltetan izan gabe egingo da. Halaber, kontratua ebazteko arrazoi justifikatua izan daiteke.
Enpresa esleipendunak irtenbide mekanizatuak jarriko ditu zerbitzuaren kudeaketa eta jarraipenerako.
4.6. Konfidentzialtasuna eta datu pertsonalen babesari buruzko
araudia
4.6.1. Esleipendunak, kontratatutako zerbitzua emateko, datu pertsonalak atzitu behar baditu, I.
Eranskineko hitzarmenak bete beharko ditu.
4.6.2. Atzipena ez bada zerbitzua egokiro emateko beharrezkoa, ondorengo hitzarmenak aplikatu beharko
dira:
Zerbitzua emateko, zerbitzu-emaile den erakundeko langileek lokaletara, informaziodun fitxategien zerbitzarietara, sartu behar dira fisikoki nahiz telematikoki. Bertan datu pertsonalen fitxategien eta isilpeko beste agiri batzuen tratamendua egiten da. Edonola ere, espresuki debekatuta dago kontratatzailearen jabetzako datu pertsonalak atzitzea.
Zerbitzu-emaile den erakundeko langileek sekretu profesionala eta konfidentzialtasun-betebeharra gordeko dituzte beren esku utzi diren eginkizunak betetzean halabeharrez ikus ditzaketen datuen gainean. Zerbitzu-emaile den erakundeko langileek debekatuta dute hirugarren pertsonei datuak ezagutaraztea, ematea, lagatzea edo edonola jakinaraztea, eta obligazio hori harremana bukatu ondoren ere mantenduko da. Zerbitzu-emaile den
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 17 / 20
erakundeak kontratu honetako obligazioak eta, batez ere, sekretuari buruzko obligazioak bere langileei jakinarazteko eta betearazteko konpromisoa hartzen du.
Zerbitzu-emaile den erakundeak datuen babeserako indarrean dagoen legedi aplikagarriak xedatzen duena betetzeko eta fitxategiaren arduradunaren arauak jarraitzeko konpromisoa hartzen du, zehatz-mehatz:
o Zerbitzu-emaile den erakundeko langileek sartzen diren lokaletako segurtasun-neurriak errespetatu beharko dituzte, eta beraz haien egonaldiak edo igarotzeak ezin izango ditu jatorrizko segurtasun-baldintzak murriztu (ate eta leihoak ixtea, alarmak konektatzea eta abar).
o Zerbitzu-emaile den erakundearen betekizuna izango da zerbitzua emateko jaso duen informazioa baimenik gabeko pertsonek ezin dutela ikusi bermatzea. Hori dela eta, informazioa biltzeko, gordetzeko edo kontserbatzeko erabiltzen dituen lekuak konfidentzialtasuna bermatzeko egokiak izango dira.
o Zerbitzu-emaile den erakundeak zerbitzua emateko jaso dituen datu guztiak suntsitzeko konpromisoa hartzen du. Obligazio honek edozein datu pertsonal duen euskarri edo agiriri eragiten dio eta erakundeak datuak berreskuratzea ezinezkoa dela bermatzeko behar diren neurriak hartuko ditu.
o Fitxategiaren arduradunaren jabetzako datu pertsonalen segurtasunari eragin diezaiokeen edozein intzidentzia, bai kontratua indarrean dagoenean bai ondoren gertatzen bada, kontratatzaile den erakundeari jakinaraziko zaio berehala.
Zerbitzu-emaile den erakundeak ziurtatu egiten du bere langileek konfidentzialtasun-klausula bat sinatu dutela, eta horren bidez haien kardu edo eginkizunak burutzean ezagutu dituzten datuak zerbitzua ematen duten bitartean edo ondoren ez jakinarazteko konpromisoa hartu dutela. Halaber, datu pertsonalak babesteko araudia betetzen dela bermatzeko segurtasun-neurriak ezagutzen dituela ziurtatzen du.
Aurreko ataletan ezarritakoa betetzen ez duen zerbitzu-emailea tratamenduaren arduraduntzat joko da. Beraz, egin dituen arau-hausteen eta interesdunek dagokion Datuak Babesteko Agentzian jartzen dituzten erreklamazioen erantzule izango da eta, hala badagokio, kaltetutako pertsonak bere ondasun edo eskubideetan jasan duen kalte edo lesioengatik erabil dezakeen erantzukizuneko ekintzaren ondoriozko kalte-ordainen erantzule ere izango da.
Kontratua bertan behera uzteko behar besteko arrazoi izango da zerbitzu-emaile den erakundeak edo bere langileek sekretuaren betebeharra urratzea edo datu pertsonalen babesari buruzko araudia ez betetzea.
4.7. Jabetza intelektuala
Esleipendunak BiscayTIK Fundazioari lagako dizkio kontratu honen baitan eratutako plan, sorkuntza eta dokumentu guztien egile-eskubideak eta jabetza intelektualeko eskubideak. Jabetza intelektualari dagozkion eskubideen lagapenak ez du denbora-mugarik izango eta esleipendunak kobratuko duen ordainsariaren barne dagoela ulertuko da. Ondore horietarako, BiscayTIK Fundazioak esleipendunaren lana orokorki aldatzeko, eraldatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko, argitaratzeko, erakusteko, erabiltzeko eta ustiatzeko eskubidea izango du.
Esleipendunak ezin izango du ikerketa osoa edo zati bat erabili, ez zuzenean ezta zeharka ere, munduko edozein lekutan egin lezakeen beste enkargu batean.
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 18 / 20
Lizitatzaileak BiscayTIK Fundazioari eman beharko dizkio fitxategi guztien iturriak, baita erabilitako baliabide teknologiko guztiak ere.
5. ARGIBIDEAK Edozein kontsulta edo argibiderako eta eskaintzak bidaltzeko, BiscayTIK Fundazioak ondorengo helbidea jartzen du enpresa eskaintzaileen eskura:
Hala badagokio, lizitatzaileek eskatutako informazio osagarria edo pleguei nahiz dokumentazio osagarriari buruz dituzten zalantzen gaineko argibideak eskaintzak jasotzeko ezarritako eguna baino gutxienez 6 egun natural lehenago emango dira, betiere, eskaera eskaintzak jasotzeko epea amaitu baino gutxienez 8 egun natural lehenago egin bada.
Izenpetua: Alaitz Etxeandia Arteaga BiscayTIK Fundazioko Zuzendari Nagusia
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 19 / 20
I ERANSKINA
DATU PERTSONALAK BABESTEKO HITZARMENAK .
Kontratatuko den zerbitzua dela bide, BISCAYTIK FUNDAZIOA da tratamendua jasoko duten fitxategien arduraduna, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (hemendik aurrera “DBLO”) ezarritakoa betez
Ondoren hitzartutakoa kontratatutako zerbitzua emateko esleipendunak trata ditzakeen fitxategietako datu pertsonalei mugatzen da.
Kontratu honetako alderdi gisa, DBLOaren 12. artikuluaren arabera ESLEIPENDUNA tratamenduaren arduradun bihurtuko da kontratua gauzatzen denetik. Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazpena egiteko xedeetarako, ESLEIPENDUNAK kontratu honen helburu diren fitxategien tratamenduaren arduradun bezala agertzea onartzen du.
ESLEIPENDUNAK ezin izango ditu datuak erabili zehaztapen teknikoei buruzko txostenean (A atala) aurreikusitako kontratuaren xedea ez den beste helburu baterako.
ESLEIPENDUNAK datuak BiscayTIK Fundazioaren argibideak jarraituz tratatzeko konpromisoa hartzen du.
ESLEIPENDUNAK ez dizkie inola ere datuak ezagutaraziko, erakutsiko, lagatuko edo jakinaraziko, ezta horiek kontserbatzeko ere, kontratu honetan ezartzen den kontratuzko harremanetik kanpo dauden hirugarren pertsonei, baldin eta ez bada errekerimendu judizial espezifikorik.
Espresuki debekatzen da zerbitzu osoa edo zati bat egiteko hirugarren alderdiak azpikontratatzea, baldin eta BiscayTIK Fundazioak espresuki baimentzen ez badu.
ESLEIPENDUNAK datuen babesari buruz indarrean dagoen eta aplikagarri den legedia betetzeko konpromisoa hartzen du. Beraz, kontratu hau betetzeagatik bere langileek jakin dezaketen edozein datu konfidentzialtasun osoz gordeko da, eta ezin izango zaie hirugarren alderdiei jakinarazi ezta norberaren helburuetarako erabili. Horrenbestez, ESLEIPENDUNA BiscayTIK Fundazioari eta beste kaltetuei eragin diezaiekeen edozein kalteren erantzule izango da.
ESLEIPENDUNAK ziurtatu egiten du bere langileek konfidentzialtasun-klausula bat sinatu dutela, eta horren bidez haien kardu edo eginkizunak burutzean ezagutu dituzten datuak zerbitzua ematen duten bitartean edo ondoren ez jakinarazteko konpromisoa hartu dutela.
Esleipendunak kontratu honen ondorioz jaso duen daturen bat gordetzeko baimena badu, kontratuzko harremana burutzen denean BiscayTIK Fundazioari itzultzeko konpromisoa hartzen du edo, hala badagokio, datuak zein horiek gordetzen dituzten euskarri edo agiriak suntsituko ditu. Datuen mantentzea babesten duen legeren bat badago, horiek egokiro blokeatuko dira erantzukizun juridikoak sor litezkeen bitartean.
Esleipenduna DBLOk ezartzen duen erantzukizun-erregimenari lotuta egongo da eta zuzenean erantzungo du datuak kontratu honetan adierazitako xedea ez den helburuetarako erabiltzen baditu, hirugarren pertsonei jakinarazten badizkie edo kontratu honen klausularen bat hautsiz erabiltzen baditu.
Esleipendunak zerbitzuak bere lokaletan ematen baditu, hau da, tratamenduaren arduradunarenak ez diren lokaletan, egoera hori bere segurtasun-agirian islatu beharko da, eta bertan fitxategia edo tratamendua, horren arduraduna eta tratamenduaren arabera ezarri beharreko segurtasun-neurriak adieraziko dira.
Egoki baderitzo, BiscayTIK Fundazioak datuak babesteko ikuskaritzaren txostena eskatu ahal izango du urtero zerbitzuak ematen diren bitartean datu pertsonalen tratamendu
HARMONIZATUTA
2018001 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA
© BiscayTIK 2018/02/15 20 / 20
automatizatuan parte hartzen duten fitxategi automatizatuak, tratamendurako zentroak, lokalak, ekipoak, sistemak, programak eta pertsonak aztertzeko. Txosten horretan kontratatutako zerbitzuak eta betetze-maila banakatuko dira Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan eta bere Segurtasun Neurrien Araudian ezarritakoarekin bat etorriz. Ikuskaritza BiscayTIK Fundazioak eta esleipendunak aurretiaz onartutako aditu independienteen bidez egingo da. Esleipendunak instalatzen dituen aplikazioek eta informazio-sistemek datuak babesteko aldizkako ikuskaritzak egiteko aukera emango dute.
Zerbitzuak fitxategiaren arduradunaren lokaletan edo urrutitik ematen badira, egoera hori fitxategiaren arduradunaren segurtasun-agirian islatu beharko da.