erliebe elementuak
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
ERLIEBE ELEMENTUAK
LURMUTURRA GOLKOAKANALAUBIDEA
ITSASARTEA
UHARTEA AINTZIRA
MENDIKATEA
MENDIA
ITSASOA
URTEGIA
BADIA
PENINTSULA ORDOKIA
ESTUARIOAMUINOA
Lurmuturra itsasoan barneratzen den lur zatia da.
Golkoa kostaldean sortzen den ozeano edo itsaso zatia da. Sarritan badiarekin nahastu ohi den arren, azken hau txikiagoa da.
Nabigaziorako kanalak gizakiek egindako ubideak dira; normalean aintzirak, ibaiak edota ozeanoak lotzen dituzte. Pertsonak eta gaiak garraiatzeko erabiltzen dira. Ibaietako kanaletan itsasontzi txikiak erbiltzen dira eta ozeanoak lotzen dituzten kanaletan aldiz itsasontzi handiak.
PANAMAKO KANALA
SUEZKO KANALA
PANAMAKO KANALA
PANAMAKO KANALAREN ERAIKUNTZA
Itsasartea aintzira, itsaso edo ozeano bi lotzen duen ur kanala da, eta beraz, lur multzo bien artean dago. Itsasartea eta Kanala hitzak sinonimoak izan litezke.
Uhartea alde guztietatik urez
inguratuta dagoen lur eremua da.
Uharteak ibai, aintzira, itsaso eta ozeanoetan
aurki daitezke, eta hauen tamaina
aldakorra da; metro karratu gutxi
batzuetatik, bi milioi kilometro karratura iritsi daiteke, Groenlandiaren
kasua adibide.
Itsasoa ur gaziko eremu zabala da, ozeanoa baino txikiagoa. Hala ere, neurri edo definizio zehatzik ez daukanez mota askotako itsasoak daude. Batzuetan, laku handiei ere itsaso deitzen zaie.
Itsasoaren kostaldeko sargunea, golkoa baino txikiagoa.
Laku edo aintzira lurraz inguratuta dagoen ur eremu bat da. Laku gehienek ur geza dute.
Labore-lurrak ureztatzeko, biztanleriaren hornidurarako edo beste helburu baterako gizakiak normalean artifizialki prestatutako urbildu handia.
Penintsula ia alde guztietatik urez inguratuta dagoen lur eremua da; urak inguratzen ez duen alde bakar horri istmo deitzen zaio.
Ordoki edo Lautada maldarik gabeko eta garaiera txikiko lur eremua da. Garaiera handia badu, goi ordoki izena hartzen du. Erliebe mota egokienetakoa da nekazaritza eta abeltzaintza garatzeko.
Mendi-sistema konplexua; elkarrekin lotuta dagoen mendi multzoa.
Mendi bat inguruko lurrak baino gorago dagoen lur-eremua da, eremu aldapatsua.
Muinoa garaiera txikiko mendia da. Oro har, oinarritik tontorrera 200 metro baino gehiagoko garaiera ez duena da.
Marearen eta olatuen eragina jasotzen duen ibai-bokalearen zatia, normalean zabala.