el super trabajo del mikel

5

Upload: mikel-carro

Post on 09-Mar-2016

215 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

apasionantemente aburrido

TRANSCRIPT

Robotak automatikoki atazak burutzen dituen gailu elektroniko eta mekani-

koak dira. Eskuarki, euren mugimenduen itxurek bere kabuz ibiltzeko gaitasu-

na dutela dirudite, baina gizakien aginte zuzenaren azpian ez badaude, progra-

ma baten jarraibidei men egiten diete.

Zer nolako makina robot kategorian barnan sar daitekeen edo ez eztabaidan da-

goen bitartean, robot arrunt batek ondoko ezaugarri batzuk, nahiz eta ez guz-

tiak, izango ditu:

• Gizakiak sortua da.

• Ingurunea somatzeko gai da.

• Ingurune horretan hainbat gauza manipulatzeko gai da.

• Adimen maila bat, edo aukerak egiteko gaitasuna, dauka.

• Programagarria da.

• Mugitzeko gai da.

• Mugimendu koordinatuak egiteko gai da.

• Bere kabuz ibiltzeko itxura dauka.

Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat

da. TCP/IP protokoloak erabiltzen dituzten milioika ordenagailu

daude elkarbaturik. Internet bidez erabil daitezkeen zerbitzuen ar-

tean, Web zerbitzuaz kanpo, hurrengoak aurki ditzakegu: fitxate-

gien transferentzia (FTP), posta elektronikoa (e-posta), elkarriz-

ketak (txat) edo bat-bateko mezularitza. Batzuetan, Internet hitza

World Wide Web "WWW"-ekin nahasten da, baina hau Interneten

atal bat besterik ez da.

Internetek 1969an du jatorria. Urte horretan ARPANET izeneko

konputagailuen lehen konexioa ezarri zen Estatu Batuetako Kali-

forniako hiru unibertsitate eta Utahko beste baten artean.

iPod Applek garatutako multimedia erreproduzigailu produktu familia da.

2001eko Urrian kaleratu zen lehendabiziko bertsioa eta harrez gero aldaera

desberdinak zekartzaten makinak ekoitzi dituzte Apple etxekoek. Egungo

linea osatzen dute: iPod classicoak, hasierakoaren tankerakoa eta diska-

gogor batean oinarriturik dagoena; iPod touch pantaila taktildunak, iPhone

berriaren antzerakoa; iPod nanoak, bideoak erakusteko gai dena, eta iPod

shuffleak, pantailarik gabekoa. Tartean kaleratu ziren bestelako linearik

ere, besteak beste, iPod mini-a (iPod nano-ak ordezkatua) eta iPod photo

moldaera (iPod classic linean barneratutako funtzioak zekartzana). iPod

classic modeloak disko gogordun biltegiratze euskarriak diren artean, bes-

teak, Microdrive euskarrian oinarritzen den mini-a ezean, flash memoria

darabilte tamaina murrizteko asmoz. Beste hainbat musika digital errepro-

duzigailuren tankeran iPod desberdinek datuen kanpo biltegiratze euskarri

bezala erabili daitezke. Gailuetara musika transferitzeko erabiltzen den

softwarea berezia da, Apple beraren iTunes programa, hain zuzen. Honen

bitartez musika biltegi bat bailitzan egituratuta gorde daitezke kantuak, eta

entzun, grabatu edota musika CDtatik jaso. Gainera lekuan lekuko iPod

gailuak jasanez gero, irudiak, bideoak, jokoak eta egutegiak ere bidali ahal

dira. Honen garapenerako, Apple, iPod desberdinentzako interfaze bakarra

sortzean eta erabilerraztasunean zentratu zen, aukera teknikoagoak pixka

bat alde batera utzita. Honela bada, 2007ko Irailera arte 110 miloi unitate

saldu dira mundu zabalean barrena (“The Beat Goes On” konferentzian

horrela adierazi zutenez) eta inoizko salmenta hoberena izan duten soinu

digital erreproduzigailu seriea bihurtu dira dagoeneko

Nahiz eta teknología asko garatu izan azken urte hauetan ,

zenbait eragozpen ekarri dizkio gure gizarteari; hala nola au-

rreikusitako zaharkitzea.

Enpresak gu gehio kontsumitu nahiean, hauek produktuetan

txip batzuk sartzen dituzte garantia bukatzerakoan zaharkitze-

ko.