eider eibar · 2017. 12. 2. · edozein partitura errez jotzen dun hik urtero opari didan gustuko...
TRANSCRIPT
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 752. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 2A
Jira eta birahaizeari begira.
Zer ote da?
m a n t a n g o r r iErantzuna: Haize orratza.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
EIDE
R EIBA
R
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 2A berria
ZORiON AGURRAK
Enara, 18 urte
Abenduaren lauan
egin huen irri
ile horixka hintzela
pentsatu ninan nik
gerorikan argitu
neska lirain fin-fin
amesten genuena
ai ai ai ai
jaio berria hi.
Hamaika abentura
ta ibiltzen ikasio
ondino gogoan dinat
egun polit hori
sendo pausuz pausu
lehengo berba hitz egin
hortikan asko ikasi
ai ai ai ai
ta andereño egin.
Musikan txikitan ari
orain pianista hi
edozein partitura
errez jotzen dun hik
urtero opari didan
gustuko dudan nik
hurrengoan kontzertu
ai ai ai ai
piano jole hori.
Artista haizela dakik
familiako izpi
bizitzan nahi dunana
izango haiz aski
maite haugula dakin
gogora ezan beti
Ama, Naia eta hirurok
ai ai ai ai
bihotzean haugu beti.
Zorionak, Bidatz! Gure pixpirrinak, zazpi
urte! Marrubizko muxuak etxekoen partez!
Zorionak, Adur!! 3 urte dagoeneko gure txikiak! Jarraitu orain
bezalako jator eta alai! Muxuak etxekoen partez.
ZOZKETA
Pirritx, Porrotxeta Marimototspailazoek disko berria
aurkeztu zuten duela hiru
aste: Borobilean.Diskoarekin batera,
gaiarekin loturiko liburu
sorta kaleratu dute:
Plaza-ipuina etakartoizko ipuinak.Argitaratu berri duten
materiala dugu irakurleen
artean zotz egiteko:
diskoak eta liburuak. Ale
bat eskuratu nahi baduzue,
bidali zuek egindako
marrazkiren bat
abenduaren 19rako.
Abenduaren 23ko alean
argitaratuko ditugu
irabazleen izenak. Zehaztu
arren zer nahiago duzuen:
libururen bat edo diskoa.
Zorte on denoi!!!
Kaixo, kaixo, Maia Trujillo izena dut, eta 6 urte
ditut. Marrazki hau gehigarrian jartzeko egin dut.
Ea laster ikusten dudan MANTANGORRIN
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 2A
ZU ERE ARTiSTA
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Nagore Etxeberria PikabeaEgoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain Harpidetzak: (0034) 943-30 43 45 ISSN: 1699-728x
Kaixo, MANTANGORRIren irakurleok! OndarroakoTxomin Agirre ikastolako LHko 3. eta 4.
mailako ikasleak gara. Ikasturte honetan hiru proiekturen bidez ari gara gelako
helburuak lantzen. Orain, lehenengo proiektua lantzen ari gara:«Nire ametsetako bizilekua».
Taldean bizi garenez, komunitateko rolak lantzen gabiltza,herriko funtzionamendua: udalaren biztanleria (aldaketak,
sailkapenak…), udal zerbitzuak, zergak, lan sektoreak eta udal-hauteskundeak. Jarduera asko egin ditugu, gelan eta kanpoan.Besteak beste, Ondarroako alkate jaunarekin hitzordu bat edukigenuen. Eta arte-hezkuntzan, proiekturako bizileku bat sortzen
gabiltza. Guztiz motibatuta gaude ikasleak eta irakasleak.Gure argazkia bidaltzen dugu MANTANGORRIra, beste ikastoletako
ikasleek ikusi ahal izateko. Eskerrik asko denagatik.
Kaixo, lagunak!!! La Guia eskolako (Portugalete) ikasleek eta irakasleekIndarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna gogoratu dugu. Egunero beldur barik, esan ez.
Kaixo, kaixo,lagunak!DonostiakoPaula Erasonaiz, eta hauxeakuarelamargoekin egindudan marrazkia.Ea gustatzenzaizuen. Muxuak.
Kaixo, lagunak! Amaiur eta Irati gara,eta hemen bidaltzen dizkizuegu guremarrazkiak. Espero dugu zuen gustukoakizatea. Musuak MANTAGORRIko lagun guztiei.
Amaiur Zoroza Elorza
Irati Zoroza Elorza
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 2A berria
ERREPORTAJEA
Testua: Jesus Mari Olaizola ‘Txiliku’
Duela bost urtepasatxo (ia sei dira,egia esan), lau lagunelkartu ziren BERRIA-ko bulego batean.Bat kazetaria zen
(Nagore Etxeberria); bestea,marrazkilaria (Eider Eibar); hiruga-rrena, idazle saltsero bat (JesusMari Olaizola Txiliku), eta laugarre-na, sukaldaria (Leire Etxaide).Zer errezeta mota egin daiteke
osagai horiekin? Zer arraiotan arizen laukote hura bulego hartan?Nagorek agertu zuen bere
asmoa: BERRIAko Mantangorri aste-karian, lau astetik behin edo, haureta gaztetxoentzat sukaldaritza-
beti kondaira eta ipuin kontuekindabilen Txilikuk.–Eta marrazki handi-handiekin
–eskuekin marraztu zituen airezkomarrazkiak Eiderrek–. Kolore asko-koak. Egunkaritik kanpora irtennahi duten marrazki dotoreak.–Munduko sukaldeak nolakoak
diren erakutsi behar dugu –Leirek.–Zerbait ikas dezatela gure isto-
rio eta errezetekin –beste norbai-tek.–Landareen jatorria, nola etxe-
kotu ziren animaliak eta landareak,nola kontserba daitezkeen jakiak…Ideia eta ideia, ideiek gainezka
egin zuten bulegoan; bero egitenzuen, eta ia ezin ginen kabitu ereegin; uste dugunez, orduan izanzen hegazti txoro hura sartu zene-koa. Loro bat zen, kolore askota-koa eta inoiz beste hegazti bateanezagutu ez ditugun abileziak zitue-na. Oraindik ez zuen izenik, bainahan zebilen bazterrak nahasten.Geroztik, ideiaren ordez pertso-
naiak gorpuzten hasi ginen. Izaroneskatoa, haren familia, aita etaama, eta batez ere osaba Manex,miss Victoria zaharraren maiordo-mo edo morroia, munduko bazteria guztiak ezagutzen zituena etahango kontuak kontatzea ikaraga-rri gustatzen zitzaiona…Loro madarikatu hark nahaspila-
tu gintuen. Inorenak izatekotan,berarenak dira kulpak.–Nik egingo ditut istorioak –esan
zuen Txilikuk.–Nik aurkituko ditut hango eta
hemengo errezetak –Leirek.–Nik apainduko ditut apaindu
beharrekoak –Eiderrek.–Nire kontu horiek guztiak anto-
latzea –esan zuen Nagorek.
ko kontuekin orrialde pare batnahi zituen, baina arinak, alaiak,irakurtzen errazak…Lehenengo ideiak sartu ziren
leihoak itxiak zituen bulego har-tan. Errezeta-papertxoak hegantximeleten antzera, ipuinentzatoharrak koaderno ertzetan, kolo-rezko marrazkiak xingola luzeetanairean…–Ez nuke nahi betiko umeen
errezetak izatea –esan zuen Lei-rek–. Benetan sukaldea maitatze-ko balioko dutenak nahi nituzke.–Bai, familian egiteko errezetak
behar ditugu –esan zion Nagorek.–Ondo dago, baina kontakizu-
nak, ipuinak edo kondairak behar-ko dira horiek lotzeko –esan zuen
Eta horrela, hor ibili gara bosturte luzez munduko sukaldeetanbarna, kuxkuxean, urrutiko berriakjasotzen eta hango errezetak eza-gutzen. Orain, egindako bidaieta-tik atseden hartu, eta gertatuta-koaren berri eman nahian, liburubat egin dugu: Mila bidaia mundu-ko sukaldeetara izena du.
Mila bidaia
‘Mila bidaia munduko sukaldeetara’ liburua
Lanean hasi ginenean, mila bidaia egiteazen gure asmoa, eta mila abentura bizi,mila sukalde bisitatu, jakiak prestatzenikasi, eta egindako errezeta horiek das-tatu! Beraz, kontakizunak, ipuinak, argibi-deak eta errezetak, denak elkarrekin ba-
tera datoz liburu horretan.Horiek denak antolatzeko, liburuko 52 ataletako
bakoitzean kontakizuna eta haren osagarria daude:kontakizunaren edo errezetaren inguruan egindakooharra. Errezetak liburuaren atzeko aldeko sakelabatean joango dira, aparte, erabilgarriagoak izate-ko, errezeta-liburutxo batean. Hiru osagai horien ar-tean ibiliko dira, tximeleten antzera, landuko ditu-gun gaiak, eta aipatutako pertsonaiak izango ditugubidaia-lagun. Suerte apur batekin zerbait ikasiko du irakurleak,
eta, beharbada, jaki gozoak prestatzeko gai bihur-tuko da; hala espero dugu, behintzat.Ondo pasatu, eta on egin!
m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 2A
FITXAIzenburua: Mila bidaia munduko sukaldeetara. Testuak: Jesus Mari Olaizola, Txiliku. Marrazkiak: Eider Eibar. Errezetak: Leire Etxaide, Mugaritz jatetxe-ko sukaldaria. Edukia: Kontakizun eta osagarriz osatutako
liburua, 52 ataletan banatuta. 53 errezeta bil-tzen dituen errezeta liburuxka; bederatzi ata-letan sailkatuta daude errezetak. Orrialde kopurua: Liburuak 184 orrialdeditu, koloretan. Errezeta liburuxkak, berriz, 60orrialde, koloretan. Prezioa: 25 euro balio du liburuak. BERRIAla-gunek 23 euroan eskuratu ahal izango dute. Non eskuratu: Gaurtik aurrera, (0034) 943-30 43 45 telefono zenbakian, edo Berria den-dan: www.berria.eus/berrialaguna/dendaDurangoko Azokan salgai egongo da liburua,baita liburu dendetan ere. Argitaletxea: Elkar.
EIDER EIBAR
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 2A berria
DENBORA-PASAK
1. Kopiatu laukiz lauki. Hotz egiten duela eta,galtzerdiak eta txanoa jantzi ditu txoriak. Marraztutxoria hutsik dagoen laukian.
2. Itzalak. Bidaiatzea maitedu Ireberrek, eta garraiobideugaritan ibilitakoa da.Begiratu itzalei, etaasmatu non ibili den.
m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 2A
Erantzunak: 2.- Zeppelina, autobusa, sidekarra eta
helikopteroa. 3.- 4.575 kilo jaso ditu Martinek, eta 4.525, Pellok.
Gutxigatik, baina Martinek irabazi du, beraz.
‘Elmer elurretan’ Hotz egiten duela-eta kexuka entzun ditu ele-fanteak Elmerrek. Hala bada, osteratxo bategitera gonbidatu ditu lagunak. Eta nora era-man dituen? Eurak bizi diren lekua baino ho-tzagoa den beste toki batera. Haren helburuada lagunei erakustea negua ere oso dibertiga-rria izan daitekeela. Lagunak konbentzituko al
ditu? Edo hotzez itzuliko dira euren herrialdera?
Egilea: David McKee. Argitaletxea: Erein
‘Nur eta Herensugearentenplua’ Nur Txinara joan da bizitzera, eta han lagun be-rriak egin ditu. Haietako baten urteak ospatze-ko, Herensugearen Tenplura joan dira denak. La-gunetako bat desagertu egingo da, eta, harenbila ari direla, ixtear dagoen atrakzio baten ba-rruan geratuko dira preso: Herensugearen Ten-
pluan. Handik ateratzeko, hainbat proba gainditu beharko dituzte.Toti Martinez de Lezea idazlearen ipuinean oinarritu da LoturaFilms ekoizpen etxea filma egiteko.
Egilea: Lotura Films. Argitaletxea: Elkar
‘Maletan zer ote?’ eta ‘Musuen etxea’Zer gordetzen ote dute, ba, animaliek malete-tan? Zabaldu orrialdeak, eta ireki animalienmaletak. Maletak altxor kutxak direla ohartu-ko zara Maletan zer ote? liburuan. Musuenetxea liburuan, aldiz, hartzatxoa musu bila
ari da etxe osoan zehar, baina bakar batek ere ezdu asetzen: arrainenak irristakorrak dira, krokodi-loaren musuek sastatu egiten dute... Lagunduko al
diozu onenak aurkitzen? Ireki ateak, zabaldu errezelak, altxatu al-fonbrak... eta ezagutu etxeko biztanle guztiak!
Egilea: Claudia Bielinsky. Argitaletxea: Ibaizabal
‘Astonauta tronpetaflauta’ Astonauta astoaren eta Nerearen eta Enekorenabenturak DVD batean bildu ditu Ene Kantak. Orainarte taula gainean eskainitako ikuskizunaz gain,abesti eta koreografia gehiago eskainiko dituzte,orain arte zuzenean dantzatu ez dituztenak! Espa-ziora bidaiatzeko prest al zaude? Presta zaiteztedantzatzeko, kantatzeko eta dibertitzeko.
Egilea: Ene Kantak. Argitaletxea: Ene Kantak
AZOKA
12 aldiz 6 aldiz
MARTIN
4 aldiz 9 aldiz
11 aldiz 2 aldiz
8 aldiz 13 aldiz
PELLO
3. Buruari eragin. Bi aste barru txapelketagarrantzitsua dute, eta entrenamendu gogorra egindute Martinek eta Pellok. Nork jaso du kilogehien?
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 2A
Altxorra zaindu beharra
Euskaldunek badute altxor berezi-be-rezi bat; beste inork ez duen harribi-txi preziatua: euskara. Mendeetan,euskaldunek belaunaldiz belaunaldi
gorde duten ondarea izan da, eta ahoz ahotransmititu dena. Pena litzatekegaltzea urteetan gorde dena; al-txorrik gabe geratzea, alegia. Halabada, euskara osasuntsu egon da-din, eta euskaldunen artean luza-roan iraun dezan, ezinbestekoa dahaurren, gazteen eta helduen aho-tan egotea. Irrien lagunok nonahi eta noiznahi
erabiltzen dugun mintzatzekotresna da euskara. Irria aldizkaria-ren bidez eta askotariko ikuskizu-nen bidez, euskaraz bizitzen,amesten eta jolas egiten ahalegin-tzen gara. Bihar, Euskararen Nazio-
Martinbertsok eta Tiritatxok hiru probaegingo egingo dituzte, euskarak duen osasu-na neurtzeko. Haur, guraso eta aitona-amo-nek hartu beharko dute parte probetan, eta,lortutako emaitzen arabera, euren diagnosti-koa egingo dute, eta esango dute euskaraosasuntsu edo gaixo dagoen. Musikaz, kolo-rez eta jolasez beteriko ikusikuzuna da.
Abenduaren 6tik 10era bitartean, be-rriz, Durangon (Bizkaia) izango gara, azo-kan, euskara eta irria lau haizetara zabal-tzen. Berrikuntzekin joango gara, gainera,Bizipozako beste hiru DVD aurkeztukobaititugu: Txernobilen lagunak, Boluntaeta Ulertuz. Elkarte horien inguruan Irriaaldizkarian agertutako istorioak Bizipozaelkarteak animatu ditu eta marrazkibihurtu. Bizkaiko ikastetxe guztietan ba-natuko dira, BBK elkarteari esker. Gogoratu: euskara galdu nahi ez bada,
ongi gorde behar da. Euskara bihotzeaneta ahoan, etxean eta kalean, familianeta lagunen artean.
Gaubean eta Laudion izango dira gaur Martinbertso eta Tiritatxo, Euskararen
Taupadak ikuskizunarekin. IRRIEN LAGUNAK KLUBA
arteko Eguna ospatuko da, eta, egunero be-zala, euskaraz ariko gara etxean eta kalean.Gaubean eta Laudion (Araba), EuskararenTaupadak emanaldia emango dute,12:00etan eta 17:30ean, hurrenez hurren.